Kurrikuluma, Lan Iragarkia

8
LAN BILA NABIL ZURE CURRICULUM VITAEA EUSKARAZ IDAZTEN IKASI NAHI AL DUZU? IKASTUNITATEA Lan bila al zabiltza? Orain duzun lanarekin aspertuta al zaude? Guk lana aurkitzen lagundu nahi dizugu. Horretarako, zure curriculum vitaea euskaraz idazten lagunduko dizugu. Ikastunitatearen helburu nagusiak: Hainbat euskarazko iragarki irakurri eta idatziz erantzutea. Aurkezpen-eskutitz formal baten eredutik abiatuta, norberarena idaztea. Curriculum vitaean zer datu idatzi behar diren aztertzea. Datu horien ereduak ikusita, norberarenak idaztea. Halaber, aztergai hauek ere jorratuko ditugu: Zenbakien deklinabidea, NOIZ galderari erantzuten diotenean. Hitz elkartuak: lanbideak+lanpostua, lanetan... Data nola idatzi. Nola izendatzen diren hainbat hizkuntza.

Transcript of Kurrikuluma, Lan Iragarkia

Page 1: Kurrikuluma, Lan Iragarkia

LAN BILA NABILZURE CURRICULUM VITAEA EUSKARAZ IDAZTEN

IKASI NAHI AL DUZU?

IKASTUNITATEA

Lan bila al zabiltza? Orain duzun lanarekin aspertuta al zaude?Guk lana aurkitzen lagundu nahi dizugu. Horretarako, zure curriculumvitaea euskaraz idazten lagunduko dizugu.

Ikastunitatearen helburu nagusiak:

Hainbat euskarazko iragarki irakurri eta idatziz erantzutea.Aurkezpen-eskutitz formal baten eredutik abiatuta, norberarena idaztea.Curriculum vitaean zer datu idatzi behar diren aztertzea.Datu horien ereduak ikusita, norberarenak idaztea.

Halaber, aztergai hauek ere jorratuko ditugu:

Zenbakien deklinabidea, NOIZ galderari erantzuten diotenean.Hitz elkartuak: lanbideak+lanpostua, lanetan...Data nola idatzi.Nola izendatzen diren hainbat hizkuntza.

••

••

••••

01-08 25/8/03 21:15 Página 1

Page 2: Kurrikuluma, Lan Iragarkia

SUKALDEAN lan egiteko jendeabehar dugu, berehala lanean hasteko.Gutxieneko eskarmentua behar da.Egun osoz. Bidali curriculum vitaea94 428453 fax-zenbakira.

SALTZAILE bat behar dugu jostailu-denda baterako. Interesaduzuenok, bidali curriculum vitaea202 posta-kutxatilara. 20001,Donostia.

2

IKASTUNITATEA

aldizkaria 339

Lehenengo iragarkiari helduko diogu ikastunitate honetan. Bukaeran, ikasi duzuna praktikan jarri nahibaduzu, zuk zeuk erantzungo diozu bigarren iragarkiari.Has gaitezen!

Iragarkiari erantzungo dioguIragarkiari erantzuteko, bidaliko ditugun bi idatziak nola egin aztertuko dugu hurrengo orrialdeotan.Lehenengo eta behin, aurkezpen-gutuna nola idatzi behar den ikasiko dugu. Bigarrenik, gurecurriculumvitaea osatzen ikasiko dugu.

Egunkariko lan-eskaintzaDemagun bi iragarki hauek irakurri dituzula egunkariko lan-eskaintza sailean:

Aurkezpen-gutunaCurriculum vitaea aurkezpen-gutun batekin bidaliko duzu. Ikus dezagun, orain, pausuz pausu, nolaidazten den.

1.- Hasierako agurra

Molde bat baino gehiago erabil dezakegu:

Agur formalak Agur ez-formalak

Jauna/Andrea Kaixo, lagunJaunak/Andreak Aupa,Jaun/Andre hori Zer moduz?Agur t´erdi Adiskidea/kJaun/andre agurgarria Adiskide hori

Idatzi hemen zuk aukeratutako agurra:

...........................................................................................................................

Kontuan izan iragarkiari erantzuteko erregistro formala egokiagoa dela ez-formala baino, ez baitugujasotzailea ezagutzen.

01-08 25/8/03 21:15 Página 2

Page 3: Kurrikuluma, Lan Iragarkia

2.- Irakurritako iragarkiaren erreferentzia (Noiz argitaratu zen/zein lanpostu eskaintzen zen…)

Hona hemen erabil dezakegun molde bat:

Hil honen *zenbakia+ -(e)an (13an, adibidez) argitaratu zen iragarkian eskaintzen zenuten *sukaldari lanposturako aurkeztu nahi dut neure burua.

* Kontuan izan nola deklinatzen diren zenbakiak. 13an, 15ean... Hau da, zenbakia bokalez bukatzen denean –an jarriko diogu,baina kontsonantez bukatzen bada, –ean.

*Kontuz ibili, halaber, lanbideekin hitz elkartuak osatzeko garaian: Sukaldari lanpostua, gidari lanpostua, sukaldari-lanak egite-ko lanpostua, gidari-lanak egiteko lanpostua... etab. Hitz elkartu hauek osatzerakoan, gidoia aukerazkoa da.

3.- Gutunarekin batera bidali duzun dokumentazioa

Hona hemen erabil daitezkeen aukera batzuk:

• Honekin batera doakizue nire curriculum vitaea.• Gutun honekin batera, nire curriculum vitaea bidali dizuet.• Aurkezpen-gutun honen eranskin gisa nire curriculum vitaea doakizue.• Hurrengo orrialdeetan, nire curriculum vitaea aurkituko duzue.

IKASTUNITATEA

3aldizkaria 339

Idatzi hemen zure moldea, beste egun bati eta beste lanbide bati erreferentziaeginez:

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

Idatzi hemen zuk aukeratutakoa:

01-08 25/8/03 21:15 Página 3

Page 4: Kurrikuluma, Lan Iragarkia

IKASTUNITATEA

4aldizkaria 339

4.- Eskaintzen den lanposturako duzun egokiera

Puntu honetan gauza desberdinak esan badaitezke ere, hona hemen aukera posible batzuk:

• Eskaintzen duzuen lanposturako baldintzak betetzen ditudala uste dut eta, beraz, kontuan izatea esker-tuko nizueke. Elkarrizketa bat egiteko ere prest naukazue.

• Zuen lanposturako pertsona egokia naizela uste dut. Izan ere, eskarmentu handia dut antzeko lanpostubatean.

• Eskaintza ezin hobea iruditu zaidanez, neure burua eskaintzen dizuet lan horretarako.

Idatzi hemen zuk aukeratutakoa:

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

5.- Bukaerako agurra

Agur formalak Agur ez-formalak

Eskerrik asko zuen arretagatik AgurZuen berrien zain Ondo pasaZuen berri laster izango dudalakoan Hurrengora arteAgurtzen zaituztet Ondo ibiliMila esker zuen arretagatik AdioIzan ongi

Agurtzeko molde bat aukeratu eta hemen jaso:

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

01-08 25/8/03 21:15 Página 4

Page 5: Kurrikuluma, Lan Iragarkia

IKASTUNITATEA

5aldizkaria 339

Jaso itzazu hemen zure datuak:

Izen-abizenak:................................................................................................Jaiotze-data:...................................Egoera zibila:...................................Seme-alabak:...................................Helbidea: ................................................................................................

Idatz itzazu hemen zure ikasketak:

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

Curriculum vitaeaAurkezpen-eskutitza idatzi dugu. Hel diezaiogun orain curriculum vitaeari. Honek ere, hainbat atal izan ohiditu. Hona hemen banan-banan:

1.- Norberaren datuak azaldu

Hona hemen normalean jartzen ditugun datuak:

Izen-abizenak:Jaiotze-data: urtea-hilabetea-eguna (Euskaraz, beti orden honetan)Egoera zibila: ezkongabea/ezkonduaSeme-alabak: seme/alaba bat. bi seme/alaba, hiru seme-alaba... etab. Seme-alabarik ez.Helbidea: kalearen izena (izena + kalea) eta zenbakia (bi datu hauen artean, beti koma idatzi):adibidez: Dato kalea, 5. Solairua adierazteko, zenbakia eta puntu baten ondoren, a bokala idatzibehar da: 1.a, 2.a, 3.a, 6.a... etab.

2.- Egindako ikasketak aipatu

Atal honetan, ikasketa-kontuetan egindako ibilbidearen berri eman behar da. Nahi izanez gero, Haurhezkuntzatik hasi eta Goi-mailako titulua lortzeraino deskriba daiteke, baina, oro har, interesgarriagoada erdi-goi mailako tituluei buruzko informazioa ematea.

Adibide batzuk:

• Nire herriko ikastolan egin nituen O.H.O. eta Batxilergoa.

• Psikologian lizentziatua naiz, Euskal herriko Unibertsitatean.

• Sukaldaritza-eskolako titulua 2000. urtean eskuratu nuen.

01-08 25/8/03 21:15 Página 5

Page 6: Kurrikuluma, Lan Iragarkia

IKASTUNITATEA

6aldizkaria 339

Idatzi hemen zure hizkuntzen ezagutza, maila eta titulazioa zehaztuz:

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

3.- Dakizkizun hizkuntzen maila zehaztu

Zein hizkuntza eta zein trebetasunetan menperatzen diren zehaztea komeni da.

EuskaraGaztelania*Frantsesa IngelesaAlemanaItaliera

...* Kontuan izan hizkuntzen izen ofizialetarako Euskaltzaindiaren proposamenak: ingelesa eta ez inglesa, alemanaeta ez alemaniera, italiera eta ez italianoa... etab.

Hizkuntza irakurtzeko, mintzatzeko, idazteko edota ulertzeko zein mailatan gai garen adierazibeharko dugu: oinarrizko maila dugun ala ondo ezagutzen dugun hizkuntza den.

• Euskara da nire ama-hizkuntza eta frantsesez ondo moldatzen naiz hizketan. Ingelesa, berriz,ulertu egiten dut, baina ez naiz ingelesez mintzatzen.

• Alemana eta frantsesa maila apalean menperatzen ditut.

• Oinarrizko maila dut ingelesez, frantsesez, berriz, gauza naiz hitz egin nahiz idazteko.

Halaber, tituluren bat badugu, aipatu egingo dugu.

• Frantsesa: Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila lortua dut. • Euskara: EGA agiria lortu nuen 2001ean.• Ingelesa: First eta Avanced tituluak eskuratu nituen duela bi urte.

01-08 25/8/03 21:15 Página 6

Page 7: Kurrikuluma, Lan Iragarkia

IKASTUNITATEA

7aldizkaria 339

Idatzi hemen zure lan-eskarmentua:

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

4.- Zein lanetan aritu izan zaren azaldu

Eskaintzen den lanpostuarekin zerikusia duen lan-eskarmentuari heldu behar diogu, batez ere.Hala ere, interesgarria da ikasketak bukatuz geroztik lanean emandako denbora guztiaren deskri-bapena egitea.

Hona hemen hainbat adibide:

• Bi urtez umezain aritu nintzen.

• Sukaldari aritu naiz azken 8 urte hauetan.

• Eskarmentu handia dut saltzaile lanak egiten, etxez etxeko liburuen salmentan, batez ere.

Idatzi hemen zure gaur egungo lan-egoera:

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

...........................................................................................................................

5.- Gaur egungo lan-egoera zein den azaldu

Hona hemen zenbait aukera:

• Une honetan langabezian nago.

• Lanean ari banaiz ere, edozein unetan lan berri batean hasteko prest naukazue.

• Datorren hilean bukatuko zait oraingo enpresan dudan kontratua.

01-08 25/8/03 21:15 Página 7

Page 8: Kurrikuluma, Lan Iragarkia

8

IKASTUNITATEA

aldizkaria 339

Azken oharrak:• Saia zaitez informazio pertinentea bakarrik idazten. Kontua ez da eleberri bat idaztea, informazio argia

eskaintzea baizik. Jasotzaileei interesgarria iruditzen bazaie, izango duzu gauza xeheagoak kontatzeko aukerarik (aurrez aurreko elkarrizketa batean, adibidez)

• Agurtzeko garaian, ez da ezinbestekoa formula bakar bat aukeratzea, konbina daitezke. Adibidez:

Eskerrik asko zuen arretagatik, izan ongi

• Norberaren datuetan, egoera zibilaren berri ematea aukerazkoa da. Kontuan izan, halere, zenbait lanpostutarako garrantzitsua izan daitekeela.

Curriculum vitaeaNorberaren datuak

Ikasketak

Hizkuntzak

Lan-eskarmentua

Gaur egungo lan-egoera

Aurkezpen gutuna

Idazteko prest?Orain bai, prest zaude ikastunitatearen hasieran irakurri duzun bigarren iragarkiari erantzuteko. Gogoanizan, horretarako, aurreko orrialdeetan idatzitako guztia erabili behar duzula.

01-08 25/8/03 21:15 Página 8