Labastidako Janeder ostatua

3
Labastidako “Janeder” Nerea

description

Gida turistikoa

Transcript of Labastidako Janeder ostatua

Page 1: Labastidako Janeder ostatua

Labastidako “Janeder”

Nerea

Page 2: Labastidako Janeder ostatua

Hasteko, Labastidan altxatzen den ”Janeder” izeneko ostatu preziatu hau derrigorrezko geldiunea da mahai onean gozatzen dutenentzat. Izan ere, bertoko produktuak esku-trebez erabiliz, plater zaporetsu eta ahaztezinak eskaintzen dituzte sukaldariek.

Herri honetako arrautzak oso atsegingarriak dira hainbat zizka-mizka paregabe apailatzeko, hala nola, tortila beteta eta arrautzezko koktela. Bestalde, “coxinha” izeneko oilaskoz sortutako kroketak ospe handikoak dira. Zizka-mizken artean barazkiz eginiko entsaladak ere azpimarratzekoak dira.

Lehenengo platerei dagokienez, lekaleak ostatu honetatik banaezinak diren sinboloak dira. Izan ere, haiek erabiliz, sukaldariek ostatu honetako eltzekari apartak sortzen dituzte. Hona hemen bi adibide: garbantzuak arrozarekin batera eta indaba zuriak okelarekin batera. Ortuariek ere garrantzia handia dute jatetxe honetan ahozuri guztiek atseginez dastatu ahal izateko, esaterako, alde batetik, patatez eta txorizoz apailaturiko “Patatak errioxar erara” izeneko lapikokoa eta, bestetik, piper erreak.

Ezin dira bigarren platerak aipatu gabe utzi! Eta lurralde honetako okelak haiekin lotura zuzena du. Prestatzen diren plateren artean arkume sahieskiak xirmendutan erreta oso ospetsuak dira. Okela ezezik, arrainak ere kontuan hartzekoak dira plater bikainak sortzeko, hala nola, bakailaoz, tomatez, tipulaz, piperrautsez eta piperrauts gozoz apailatutako bakailaoa errioxar erara izeneko arrain-

jakia eta oso famatua den legatza saltsa berdean.

Goxoak postreekin lotura argia du. Hauen artean bizkotxoak eta erroskilak aipagarrienak dira.

Page 3: Labastidako Janeder ostatua

Sukaldaritza honetako plater atsegingarriekin batera bisitariek bertoko produktu izarra, hots, ardoa, dastatu ahal dute bazkari eta afari ahaztezinak izateko. Edariekin bukatzeko, ardo beltza, azukrea, kanela eta fruta erabiliz sortutako “zurrakapote” ere aintzat hartzekoa da.

Aipatutako guztiagatik, “Janeder” ostatua derrigorrezko geldiunea da ahosabai eta mokofin guztientzat. Ez galdu gero!