Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela...

24
ELGOIBAR - 1035. zenb. XXIV urtea - 2017-05-19 Zaintzaileak zaintzen

Transcript of Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela...

Page 1: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

ELGO

IBAR- 1

035.

zen

b. X

XIV

urte

a - 2

017-

05-1

9

Zaintzaileak zaintzen

1035 azala:Maquetación 1 18/05/17 10:47 Página 1

Page 2: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

Zazpi urte pasatu diraAndres dortak Gautxotaberna itxi eta donos-tiara joatea erabaki zue-netik. donostiako Grosauzoan zabaldu zuenGautxo berria, eta hanjardun du lanean azkenurteotan. orain, elgoiba-rrera itzuliko da berriro,“etxera”.

m etxean berrirom Gautxo taberna zabalduko duzu berriz, errosario kalean.

Bai, datorren ostegunean inauguratuko dugu, pizza-pote-

arekin. Elgoibarrera itzuliko naiz, nire herrira. Elgoibarren

etxean sentitzen naiz. Jendeak ezagutzen nau, badaki nola

lan egiten dudan, eta hemen oso ondo hartzen naute. Elgoi-

bartarrak gogoratzen dira nitaz, eta ilusioz nago. Krisialdia

gainditzen ari garela uste dut, eta itxaropentsu nago.

m nolatan hartu duzu donostiatik be-

rriz elgoibarrera itzultzeko erabakia?

Donostiako lokala ez zen nirea,

eta lanaren zati handi bat errentan jo-

aten zitzaidan. Elgoibarko lokala eros-

teko aukera suertatu zait, eta ez dut

zalantzarik izan. Non egongo naiz ba

etxean baino hobeto?

m Zer eskainiko diguzu?

Betikoa: pizzak, croissantak, pastelak, enpanadilla argen-

tinarrak, Argentinako croissant bereziak kremarekin eta be-

rrikuntzen artean, haragia parrillan. Argentinan oso ohikoa

da, eta hori eskaintzen hasiko naiz. Horrez gain, etxez-etxeko

banaketa zerbitzua ere eskainiko dugu.

m Zure jatetxea jarri aurretik, Belaustegin ibili zinen lanean.

Bai, bereziki gozogintzan aritu nintzen Belaustegin.

Iosurekin gauza pila bat ikasi nituen, eta primeran hartu

ninduten euren etxean. Jende ona benetan. Argentinan

bizi nintzenean ere sukaldari lanetan aritzen nintzen bost

izarreko hotel batean, gozogintza arduraduna nintzen.

Corralitoarekin lanik gabe geratu nintzen, eta lagun batek

esan zidan ezagun bat zeukala

Donostian, eta harekin jarriko

zela harremanetan. Donostiar

hori Belaustegiko Iosuren lagun

mina zen. Iosuk eskaini zizkidan

lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho-

rrela hartu nuen Elgoibarrerako

bidea, orain dela 17 urte. Nire

aitak ezagutzen zuen Eibar.

Ehiztaria da, eta bazekien Eiba-

rren eskopetak egiten zituztela,

baina Elgoibarri buruz ez genekien ezer. Belaustegin egin

nituen lau bat urte, eta gero zabaldu nuen Gautxo. Nire

hasierako asmoa hiru urterako etortzea zen, eta orain ez

daukat Argentinara itzultzeko asmorik. Lana edukita,

hemen oso ondo bizi naiz.

errosario kalea, 31 - elgoibar943 574 947 - 608 740 526

Andres dortA

“Berrikuntzen artean haragiaparrillan eskainiko dugu, Argentinan oso ohikoa da. Horrez gain etxez-etxeko banaketa zerbitzua ere jarriko dugu martxan”

1035 azala:Maquetación 1 18/05/17 10:48 Página 2

Page 3: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

3ZOZOAK BELEARI

Zer moduz, rubia? Ni edarki nabil. Klasera etortzia erediferentia da uda giro gozo honekin; ez jatzu begi-ttantzen? Madril alde honetan, egixa esanda, martxoalderako egun epelak hartzen gaittu goizian goizetik.

Zer dan klaseko lehixuetatik kanpora bada ere eguzkixa bizidala ikustia eh… ze poz!

Negua atzera, oporrak gaiñian, aspaldiko lagunak laster al-buan... eta jaixetako izardi, zezen eta ardo usaiña aurretik.Itxura danez, ez naiz bakarra apuntieri begira hasi eta Errosarixokalian ixa-ixa ittotzeraiño sartzeko gogua burura etorri jakona;herrixa aztoratuta ibilli dala uste dot, egun-aldaketak tarteko.

25, 28… barixakua ala astelehena… herrittarrentzako jaixakala… ala?

“Tradizio izatiari laga arte dauka izen hori tradizioak”. En-tzun dot holakorik, 28ra pasatziaren alde, eta bide batez, San

Bartolome jaixak santurik gabekuak bihurtu. Kanpora, horrekinbatera, San Anton eta San Juan ere; errekan behera baietzbialdu Altzolatik. Eta geratu gaittezen ezeri lotu gabeko jaixekin.Ez dakit ba nik; ez nau gehixegi konbentzitzen horrek ere. Baiñaikusten nago tradiziuaren oposiziua 28xan alkarri ardaua botaeta bota.

Eta Haize, seguru nago zu eta ni, 25ian edo 28xan izan,ez gerala Errosarixo kaleko lur pegajosotik pasatu gabe gera-tuko, baiña baten bat egongo zan etxian buruari bueltaka gubaiño nerbiosuago, martitzeneko erantzunaren zain. Besterenbat San Bartolome berari errezatzen (25, mesedez, 25! Eta tru-kian...) eta hirugarren bat seguru 28xan izateko eskatzen, la-nera bueltatzeko eguna izan opor eguna eskatuta zeukalako.

Txiki, Txiki… baiña edarra sortu dau! Eta zuk zer: 28 ala25?

MADDI MENDIBIL

HAIZEA BERISTAIN

“25, 28... barixakua ala astelehena... herritarrentzako jaixak ala... ala?

Egun on deizula, Maddintza! Hemen eguzki epela zerdanik ere ez dakixe… 30 gradu maiatzian, zu! Eskerrakhaizia alde edukitzen doten. Cadizera ere allegatu zannotizia, bai; whatsapp taldiak gaiñezka eta jendia

sutan. Han agertu jatan orduan change.org-eko firma eskaeria.Herrittar diferentien arrazoiak irakurtzen hasi eta imaginaunaban Elgoibar zuriz jantzitta ardo botillak eskuan, txiflo hotsezplazara allegatzen, Ez, ez, ez, hogeita zortzi, ez eta pankartaerraldoi bat Urazandira bideko zubixan. Jende ugari astearteatsaldian udaletxeko balkoira begira atzazkalak erdiraiño janda,eta pregoia: “Bai? Bai? Entzuten da? Herrittarren nahixa betezeta tradiziuari jarraittuz erabaki da Txiki eguna 25ian izangodala aurten ere”. Loro, loro, loro… txarangia arkupetik urtetzen!

Ikaragarrixa izan da bi zenbakik sortu deben hillabeteko lu-

rrikaria. “Hiritar desberdiñak ametsak dittu biltzen”, diño kantuakbaiña aldatuko neuke, eta amets diñuan lekuan Txiki jarri gureherrixaren kasuan! Tristia litzake txarangako instrumentuen erdixakurtia ardo tantarik probatu gabe amaitzia, Errosarixo kalia arnasaganoraz hartuz eta iñor (eta iñork zu) zapaldu gabe pasatzia etaPakito Txokolaterua traiñerak bete ezinda ibiltzia plazan, ala?Eta, zer esanik ez, urte batez illuntzeko erromerixan agertzendiran ezkutuko talentu hórren gerri mobimentuak ikusi ezinda ge-ratzia. Penia da txiflua etxian lagatzen dozula 25 eta 28 ez diranurteko beste egun danetan, Elgoibar.

Ni, ikaslia izanik eta bi egunak libre edukitta, sokamuturrakentziaren alde! Gora San(ta) Bartolome (santu eta santarikgabe aukeran) eta biba Txiki! PD: Txosnetako turnuak lotzekobadago .org-rik?

“Ikaragarrixa izan da bi zenbakik sortu deben hillabeteko lurrikaria”

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:49 Página 3

Page 4: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adiera-zitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa AndonegiKAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOARENARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizaba-laga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, NoraHadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, InmaMugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ain-hoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen An-sola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Paula Heras, EnetzEzenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, AnderMujika, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirreazal-degi, Maddi Mendibil, Haizea Beristain INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

4

Urte asko daramagu eztabaida hauentzuten. Alde batetik, gure senarikasu egin behar diogu, eta, bes-

tetik, ikertzaileei entzun. Hori guztia egin-dakoan, hau da nik egin dudanbalorazioa.

Animalia baten esnea bere umea haz-teko eginda dago, izan ere, animalien es-neak hazteko hormona animaliak dauzka.Animaliak hazten diren heinean, eurenamen esnea hartzeari uzten diote.

Gizakiok zer egiten dugu? Norma-

lean, gure amak sortzen duenesnea edaten dugu, eta gero behiesnea hartzera pasatzen gara.Zenbait lurraldetan, amaren esnea

amaitzen edo emateari uzten zaio-nean, ez dute beste animalia esnerik

hartzen, esate baterako; Afrikan, Asian… Zer da esneari intolerantzia izatea? Es-

neari ez zaio intolerantziarik, laktosari bai-zik.

Zer da laktosarekiko intolerantzia? Lak-tasa entzimaren urritasunagatik, laktosadigeritzeko ezintasuna da. Ondorioz,hesteko mukosari egiten zaio kalte, eta ur-dail eta hesteetako arazoak sortzen dira.

Behi esnearen %60 koipe saturatuada, hau da, kolesterola igotzen duena, gi-beleko arazoak ematen dituena, bihotza-ren funtzionamendua moteltzen duena…hori gutxi ez balitz, esneak dituen kaltzioeta fosforoak ez diote lagatzen burdinari

finkatzen, horregatik ikusi ahal dira esneasko edaten duten ume asko anemiarekin.

Gero eta aditu gehiagok esaten dutebehi esnea ez dela jaki egokia. Arnas-teko arazoak, zein anemia, zein hestee-takoak daudenean, behi esnea kenduegiten dute muki gehiago sortzen ditue-lako.

Horretaz gain, azkenengo ikerkete-tan ikusi ahal izan da, behiak haztekoesteriode, antibiotiko, hormonak… ereerabiltzen dituztela, beraz, animalia ho-riek emandakoa edan edo jaten ba-dugu, konponente txar horiek guztiakgure gorputzera sartzen ditugu.

Honekin ez dugu esan nahi behiesnea txarra denik, kontsumoa neurtubehar dela baizik. Badaudela beste ali-mentu batzuk onuragarriagoak direnakgure gorputzerako eta gure osasune-rako.

Esaten duten bezain beharrezkoa al da esnea?

AINHOA ETXEBERRIA

“Ez dugu esan nahi behi esnea txarra denik, kontsumoa neurtu behar dela baizik”

Nutrizionista

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 4

Page 5: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

u SALATZEN DUT ASTEBURUA, ELGOIBARREN

Euskal Herria aurrera doa, momentuhistoriko eta pozgarriak bizitzen ari gara,baina zenbait gauza ez dira aldatu: es-petxe politikak berean jarraitzen du etaeuskal presoen egoera ez da hobetu.Preso gaixoek espetxean segitzen dute,hiru laurdenak bete dituzten askok ere bai,eta salbuespen egoerak ez dira amaitu.Hori guztia gogoan hartuta, eta elgoibar-tar Sebas Etxaniz herrian nahi dugula es-katzeko, Salatzen dut asteburua egingodugu Elgoibarren. Hauxe prestatu dugunegitaraua:

- Maiatzak 26, ostirala, 18:30etik au-rrera: pilota-partidak Kalegoen plazan

- Maitzak 27, larunbata, 18:30etikuarrera: ekitaldi nagusia Madalako par-kean: Aurkezpena. Kontzertuak: Alfon etaGabi, Itziarren Semeak. Karrika antzerkitaldea

Denon artean salatuz gero, laster diraetxean. Salatu zuk ere!

Elgoibarko Sare

u ELGOIBAR PRO TOUROraindik ere gogoan dut aita eta biok

Errosario kaleko leihora ateratzen ginene-koa Elgoibarko Itzuliko partaidadeak ber-tatik pasatzen ziren unean, orduanmerkatu plaza gainean egiten zutelakobazkaria.

Une polita zen, heroi moduko batzukbaitziren euren bastoi eta lokatzez bete-tako zapatilekin. Bakarrik, taldeka, bi-naka...

Orain bazkaltzeko tokia ez ezik bestehainbat gauza ere aldatu dira: ElgoibarkoItzuliko magia.

Egia esan, ez nau harritu bizi garenmundu lehiakor honek mendi martxa haukutsatu izana. 4 ordu, 4 ordu t´erdi, 5ordu... Gora zuek! nola ez txalotu, seku-lako marka egin duzue eta, 38km alda-pan gora eta behera ibili eta gero, bainajooo kontua ez da hori.

Ni ere korrikalari naiz, eta nire markakhobetzen saiatzen naiz urtetik urtera,baina horretarako, baditut hainbat laster-keta; lasterketa!

Bakoitzak egin dezala nahi duen mo-duan, ez dagoelako araurik nola eginbehar dugun adierazten duenik, bainapena izango litzateke Elgoibarko Itzulia-ren magia zapuztea.

I.Z.

u BIZI POZA TXARANGARI ERANTZUNA

Pintxo txapelketa egunean bertanMendaroko bizilagunaskok adie-razi zigutenbeza la ,ez ge-nuen as-m a t uk a n p o k ot x a r a n g aekartzen. Argitu nahi dugu,praktikan, Bizi Pozak duela lehenta-sun nabarmena herriko jai eta ekintzetan.Hala ere, urtero izaten dira kanpoko tal-deen parte-hartzeak. Jabetu gara pintxolehiaketarako abisatu ez izanak taldeki-deak mindu dituela eta aurrerantzean kon-tuan hartuko dugu, berriro gerta ez dadin.

Bestalde, ez zaigu zuzena iruditzenidatziaren bigarren zatian leporatu zai-guna: herriko musika talde eta musika-hezkuntzarekiko konpromiso eza.

Hezkuntza arloari dagokionez, inpli-kazioa etengabea izan da Musika Esko-laren sorreratik, eta ezingo digu inorkukatu azken urteetan Udalaren laguntzazhobekuntzak izan direla Eskolaren admi-nistrazio eta antolakuntzan. Musika Taldedesberdinekiko harremanean ere saiatugara azaldutako beharrei erantzuten mo-mentu bakoitzean.

Ahaleginean jarraituko dugu Menda-roko ondare eta kultura musikala man-tendu eta indartzen, eta ahaleginean

diogu, argi dugulako ezingo dituguladenen nahiak eta itxaropenak guztiz ase-bete. Hemen gaituzue elkarlanerako.

Mendaroko Udal Gobernua

u AZKENEAN TXIKI EGUNA 25EANHemendik zorionak eman nahi diz-

kiegu change.org webgunean herri-eki-mena sortu zuen jendeari. Eureri eskerUdaletxeko arduradunek euren erabakiaaldatu dute, eta azkenean Txiki Egunaabuztuaren 25ean izango da. Esperodugu hemendik aurrera Udalak herritarreniritzia behin baino gehiagotan kontuanhartzea. Ikusi dugu herritarren indarrarekin

gauzak aldatu ditzakegula. Ja-rraitu dezagun horrela.

Elgobarko Ahal Dugu

GUTUNAK 5

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

Aitor novA

“Elgoibar euskalduna nahi dugulako, eta bide horretan funtsezkoa delako Elgoibarko Izarra. Zenbat eta jendegehiago bildu elkartearen bueltan,

bidea politagoa izango da; anitzagoa,eta denon artean helburua askoz

lehenago lortuko dugu”

Zergatik merezi du

Elgoibarko Izarrako

bazkide izateak?

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 5

Page 6: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

MOTZIAN6

14.000 marihuana landare atzeman dituErtzaintzak Arriagako pabiloi batean

Ardo dastaketazbalorazio positiboa

Elgoibarko musika eskolako ustezko lapurra harrapatu du Ertzaintzak

Marihuana plantazio handia atzeman zuen joan zen ostegunean Er-tzaintzak Arriaga auzoko industria pabiloi batean. Barixakuan emanzuten aditzera notizia. Guztira, 14.000 marihuana landare zenbatu

zituzten, eta marihuana landatzeko eta hazteko gailu ugari ere bai: lanparak,ureztatzeko eta argiztatzeko sistemak, tenperatura kontrolatzeko gailuak... Poliziaoperazio horretan, bost lagun atxilotu zituzten, 39 eta 46 urte bitartekoak guz-tiak, baina gehiago ere izan daitezke, Ertzaintzak jakinarazi duelako operazioakzabalik jarraitzen duela. Atxilotuak epailearen aurretik pasatu zain daude.

Ertzaintzak berak zabaldutako informazioaren arabera, ostegunean gertatuzen dena. Arriaga inguruan patruila lanetan ari ziren Ertzaintzako agenteek ma-rihuana usain handia hartu zuten, 18:30ak bueltan, eta usaina industria-pabiloibatetik zetorrela usainduta, pabiloi atarira jo zuten. Han, hainbat poltsa topatuzituzten, marihuanaz beteta batzuk eta ongarriz beteta beste batzuk. Loreontziakere topatu zituzten. Atarian, pertsona bat topatu zuten eta zertara dedikatzenziren galdetuta, pladurrarekin lotutako lanak egiten zituztela erantzun zien hark.Barrura sartu zirenean, baina, oso bestelako irudia topatu zuten.

Debako Udalaren lokal batzuetan lapurretan ari zen unean atxilotu zuen Er-tzaintzak. 30 urteko gizonezkoa da atxilotua, eta Debabarrenean egindakohogei bat lapurretekin lotu dute, tartean Elgoibarko musika eskolan egindakohiru lapurretekin.

Debako lokal horretara sarrerako atea indarrez zabalduta sartu zen, eta ma-terial elektronikoa atera nahian ari zela harrapatu zuten ertzainek, prentsa oharbidez zabaldutakoaren arabera. Hainbat lapurretarekin eta lapurreta ahalegi-nekin lotu dute, tartean gure inguruko bi komentutan egindako bi lapurretarekin,hainbat aroztegitan egindako hiru lapurretarekin eta Debako, Elgoibarko eta Ei-barko musika-eskoletan egindako beste hiru lapurretarekin. Elgoibarko Inazio Be-reziartua musika eta dantza eskolan hiru aldiz sartu ziren, hilabeteko epean.

55.000 euro, Urazandiko argiteria berritzeko

Urazandi auzoko argiteria berritzeko,55.000 euro erabiliko ditu Elgoibarko Udalak.Argi zaharkituak kendu eta led teknologiadunakjarriko dituzte Urazandi, Kalamua eta Morkaikukaleetan eta King Kong zubian. Guztira, 120argi-puntu berrituko dituzte. Udan hasi asmo di-tuzte lanak, eta ondo bidean, lau bat hilabetekoepean amaituta izango dituztela iragarri duUdalak. Argiztapen sistema berriarekin, energia-kontsumoan gutxi gorabehera %66ko aurrezpena(55.186 KWh/urte) izango dela kalkulatu dute.Era berean, esan dute argiteria publiko hau “se-guruagoa eta uniformeagoa” izango dela.

Ardo dastaketa antolatu zuen MendarokoUdalak iganderako, eta balorazio positiboaegin du. Bost euroan edalontzia erosi eta seiardo eta pintxo bat dastatzeko aukera zegoeneta Udalak jakinarazi du 150 edalontzi salduzituztela. Lehenengo aldia zen Udalak ardodastaketa antolatzen zuela eta antolatzaileekaitortu dute zalantza zutela, baina gustura dau-dela herritarrek emandako erantzunarekin.12:30ean hasi eta 14:30ak arte egon zen pla-zan ardoa dastatzeko aukera, baina jende as-kori tarte motza egin zitzaiola uste duteantolatzaileek eta aurreratu dute finduko duteladatorren urtera begira.

Pirritx, porrotx eta Marimototspailazoak, Mendaron

Pirritx, porrotx eta Marimotots pailazoek Tipi-tapa, korrika ikuskizuna eskainiko dute Menda-ron, ekainaren 2an (ostirala). Ikastolakojolastokian izango da saioa, 18:30etik aurrera,eta Udala maiatzaren 19an hasiko da sarreraksaltzen. Udaletxean, eta Morroskillo eta Rotetadendetan eskuratu ahal izango dira sarrerak, 7eurotan. Kapotadun aulkietan dauden haurrek ezdute sarrerarik ordaindu beharko.

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 6

Page 7: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

Elgoibarko Udaleko Kultura eta Euskara Batzordea martitzen arratsaldean batzartu zen, etabeste hainbat gairen artean, aurtengo jaietako Txiki Eguna abuztuaren 25ean ospatzea erabakizuten, eta Gazteen Eguna abuztuaren 28an izango da, astelehenean. Hala ere, Gazteen Egu-nean izan ohi den kontzertua noiz egingo den zehazteke dago oraindik.

Txiki Eguna abuztuaren 25ean izango da

Udaleko Berdintasun Sailak Osasuna eta emakumea: genero ikuspe-gitik ulertu osasuna hausnarketa saioa antolatu du, maiatzaren 28an os-patzen den Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Egunarenharira. Loredi Salegik zuzenduko du saioa, eta besteak beste, ondorengogaiak landuko dituzte: emakumeek osasun arloan dituzten berezitasunak,haien egonezinak nola tratatzen diren, zergatik gaixotzen diren emaku-meak, gaixoak eta mendekotasuna duten pertsonak nork zaintzen dituen,emakumeen lanaldi bikoitza eta hirukoitza, haien egonezinak zergatikmedikatzen dituzten, eta lan arloan emakumeen osasunaren inguruanzein iritzi nagusitzen den. Jarduera, Kultur etxeko Hitzaldi gelan egingoda 18:30etatik 20:30etara eta sarrera doakoa da.

Osasuna eta generoari buruz hausnartzeko saioa antolatu dute astelehenerako

MOTZIAN 7

Danobatek urteko batzar orokorra egingo du gaur

Danobat kooperatibako langileekgaur egingo dute urteko batzar nagusiaHerriko Antzokian, 16:00etan. Bertan,2016. urteko kontuak onartzez gain,2017ko helburuak aztertu eta onartuko di-tuzte.

Nazioartean egindako salmentek mar-katu dute Danobaten 2016ko ekitaldia:saldutako makinen %90 saldu dituzte

atzerrian. Arduradunek nabarmendu dutesektore aeroespazialaren baitan, Alema-nia eta Ameriketako Estatu Ba-tuetako merkatuetan izan duenarrakasta. Nazioarteko mer-katu aeroespazialean lehia-tzeko, Danobateko produktu etazerbitzuek izan behar dutenbalio erantsia “handia” dela

azaldu dute. Hori dela eta, goi-mailakoikasketak dituzten langile kalifikatuekin lanegitea “ezinbestekoa” zaio erakundeari.Langileen garapen profesionala koopera-tibaren erronka estrategikoen arteandago.

Enpresako arduradunek adierazi dute2016ko ekitaldiko emaitza positiboek au-kera emango dutela aurrerantzean ere he-

rriko zein inguruko erakundesozialetan lantzen etagauzatzen diren proiektusozialei laguntza eta ba-besa emateko.

Egin zaitez bazkide!

Elgoibarko izarra

943 741 626

[email protected]

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 7

Page 8: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

ELKARRIZKETA8

Zaintzaren gaia plazara ekarri beharraz ohartarazi du Mayte Sanchok, Matia Fundazioa Institutu Geronto-logikoko zuzendari ikertzaileak. Gizartea zahartzen ari dela eta egungo produkzio sistema aldatu beharraezinbesteko ikusten du.

w Zahartzaroa ez zaio adin jakin batilotzen orain. Gaur, 60 urte dituena gaz-tea da. Zeri deitzen diogu zahartzaroa?

Zahartzaroak ez du definizio argirik,baina behin galdetu nion horixe gai ho-netan aditua zen 65 bat urteko gizon batieta honela erantzun zidan: pertsona batzaharra da nik baino hogei urte gehiagodituenean. Erantzun tontoa eman dezake,baina oso interesgarria irizten diot, denoipasatzen zaigulako hori: sekula ez dugulagure burua zahartzat identifikatzen, eta ur-teak bete ahala, zahartzaroaren langa

ere igotzen joaten garela. Egia da ema-ten duela gero eta beranduago zahartzengarela, baina irudipena baino ez da.w Panorama zaila aurreikus daitekeguztiontzat. Gero eta urte gehiago har-tzen ditugu eta guraso izatea erabaki-tzen dugunok ere gero eta beranduagoekartzen ditugu seme-alabak. Haurraketa adinekoak bueltan ditugula, denokgaude lotuta. Kontziente gara bizi-itxa-ropena luzatzeak berariaz dakarrenkostuaz?

Nik uste dut ezetz, ez garela kontura-

tzen, baina gauza bat azpimarratu nahikonuke: inork ez du hiltzerik nahi eta zorte-koak gara bizi garen lekuan bizitzeagatik,bizi-itxaropena asko luzatu delako. Nikuste dut hortik abiatu beharko genukeelabeti gogoeta, gizarte adindun bat lorpensozial bat delako berez, munduan oso he-rrialde gutxitan lortu dutelako bizi-itxaro-pena horrenbeste luzatzea, baina jakina,horrek kostu bat dauka. Zer dakarren edoekarri beharko lukeen honek? Gizarteaberrantolatu beharra. Eta kosta egitenzaigu ulertzea, baina gaur jaiotzen diren

- AINARA ARGOITIA -

u MAYTE SANCHOMATIA FUNDAZIOKO ZUZENDARI IKERTZAILEA

“Zaintzari balioa eman behar diogu; ezin da soilik emakumeen ardura izan”

Interes handia. ‘Pertsonak zaintzen dituen gizarte batetik etorkizuna eraikitzen’ izenburuko hitzaldia eskaini zuen joan zen egueneanMayte Sancho psikologo eta Matia Fundazioko zuzendari ikertzaileak Musika Eskolan, eta aretoa bete egin zen, argazkian ikusdaitekeen moduan. Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak antolatu zuen hitzaldia, eta zaintzaren gaia eraman dugu guk ere azalera.Carmen Etxaniz, haren 99 urteko ama Carmen Moulian Mendia eta Guadalupe Garcia zaintzailea batu ditugu argazkirako, On-gizate Sailekoen laguntzarekin.

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 8

Page 9: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

ELKARRIZKETA 9

umeen %50ek 100 urte beteko dituzte,eta beraz, ezinbestekoa zaigu gizarte-an-tolamentua errealitate berri horretara ego-kitzea. Zaintzari balioa eman behardiogu, zaintza ezin delako soilik emaku-meen ardura izan; ezin delako ezta erehalako gai bat oso-osoan familien arduranlaga eta ezta erantzukizun guztia adminis-trazio publikoei egotzi ere. Zaintzarengaia plazara ekarri behar dugu.w Datuek erakusten dute zaintza ema-kumeen eginkizuna izan dela ia esklu-siboan, bai, baina orain, gainera,emakumeon egoera ere aldatu da.

Bai, zalantzarik gabe. Zaintzarengaia ilunpetik argitara ekarri behar dugu,askotan, gehiegitan, esparru pribatukogaitzat hartu delako. Familian bilatu beharizaten zitzaion irtenbidea gai honi, bainazorionez, hori ari da aldatzen. Erakundepublikoek eta gizarte babeserako sekto-reak onartu dute euren erantzukizuna gaihonetan, eta legean ere jaso dute. Hor di-tugu, adibidez, Autonomia PertsonalerakoLegea eta Mendekotasun Legea, duelahamar bat urte sortutakoak. Beharbadaarretarako dugun sistema eta legea beraere gehiago garatu beharko genituzke,gehiago findu, baina ez horrenbeste edu-kiz, hiritargoaren eskubide subjetiboa ja-sota dagoelako. Beraz, esan dezakeguadinekoen zaintzaren gaia – eta berdinmendekotasunen bat dutenena– atera du-gula esparru pribatutik publikora.w Hein handi batean oraindik emaku-meen kontua dela jakinda, zalantzadaukat pribatutik publikora atera otedugun.

Bai, arlo publikora ekarri dugu, bainahala ere, ez dugu ahaztu behar, ez, ge-nero ikuspegitik zer zuzendu handia dau-kagula oraindik, gaur gaurkoz ematenduelako zaintza emakumen kontua delaeta ez dagoelako hori pentsatzea bainogauza okerragorik. [Ehun zaintzailetik 85emakumezkoak dira]. Esperientziak fro-gatu du, inork zalantzarik balu ere, gizo-nak emakumeak bezain zaintzaile onakizan daitezkeela, eta gainera, zaintzarenardura oso-osoan emakumeen bizkar gai-nean lagatze hori derrigor-derrigor aldatu

behar dugula, batetik, ez delako justuaemakumeek euren ibilbide profesionalariez ezik bizitza pribatua gozatzeko auke-rari ere uko egin behar izatea ingurukoguztiak zaintzeko, eta bestetik, gizartehonek ezin diolako egoera horri luze eutsi.Zaintza denon ardura da.

w Familia aipatu duzu. Hori bera ere al-datu da. Gaur, familiak txikiagoak dira.

Bai, gauza asko aldatu dira, bainaaldatu diren gauza guztien artetik, bere-ziki bi nabarmenduko nituzke: zaintzenpasa beharreko denbora eta zaintzen in-tentsitatea. Orain 30 bat urte, ictusa iza-ten zuen pertsona batek gehienez ereurtebete inguru hartzen zuen, eta orain,berriz, lasai asko har ditzake 13 bat urte.Eta hein handi batean horrek desorekatudigu gure zaintza-eredua. Eta horri inten-tsitatearen kontua gehitu behar diogu, ezdugulako ahaztu behar 13 urtez zainduaizan behar duen horrek gero eta beharhandiagoak izango dituela, gero etaarreta handiagoa eskatuko digula, geroeta ordu gehiago dedikatu beharko diz-kiogula. Pertsona horren osasun-beharrakkonplikatu ahala, dena zailduko da, etakasu batzuetan, familiek ezinbestean es-katu beharko dute laguntza profesionala.Zaintzaileari– izan familia osoa edo nor-banakoa– sakrifizio handia eskatuko zaio.Ardura profesionalak eta pertsonalak kon-tziliatu behar hori oso da nekagarria, etaare gehiago orain medikuntza aurrerape-nei esker bizi-itxaropena horrenbeste lu-zatu denean. w Sakrifizioa aipatu duzu. Iruditzenzaizu sakrifiziorako kultura ere aldatuegin dela?

Izan daiteke, baina datuek erakustendigute, gaur eta bereziki emakumeek,

euren amek eta amamek baino gehiagozaintzen dutela. Kuriosoa da, eta parado-xikoa ematen du, baina hala da, eta halada lehen aipatu ditugun bi arrazoiengatik:denbora eta intentsitatea. Egia da baitaere baloreak aldatu egin direla; horren za-lantzarik ez daukat, baina gaur egun etxe-tik kanpora lanean ari den emakumebatek egiten duten sakrifizioa oso da han-dia, enplegatua ez ezik, ama, emazte, bi-kotekide, etxekoandre... eta beste gauzaasko ere badelako. Beraz, baloreak orohar aldatu egin dira, bai, baina uste duzuemakumeei dagokienean horrenbeste al-datu direla? Zoritxarrez ez. Nahi nuke be-netan aldatuko balira. Gizarte arduratsubat nahi dugu. w Nolanahi ere, iruditzen zaizu orduanbaloreak landu beharko genituzkeela?

Beti da interesgarria balore batzukgehiago lantzea: elkartasuna, errespetua,besteenganako begirunea, zaintza, enpa-tia, pazientzia, tolerantzia, entzuten jaki-tea, elkar ulertzea, saiatzearen beharraeta saritu gabeko esfortzuaren garran-tzia... Azken batean, elkarbizitzarako etagarapen pertsonalerako nahiz kolektibo-rako ezinbestekoak diren baloreak dira. w Helburu horrekin herrialde batzuetanegin izan dira adinekoak eta haurrakespazio berean batzeko saioak. Zer iru-ditzen zaizkizu?

Bai, eta interesgarriak iruditzen zaiz-kit, baina ez dago egitasmo handirik sortubeharrik, baloreak lantzeko. Nahikoa daumetatik gure seme-alabak errespetuanheztea eta erakustea jaio direnetik jasoduten zaintza hori modu naturalean jasodutela eta erakustea hori baloratzen.w Aurreko batean irakurritakoa ekarrinahi dizut hona: gure seme-alabentzatahalik eta zaintzailerik onena bilatzendugula zioten artikuluan, baina ez du-gula horrenbesteko nekerik hartzengure adinekoak zainduko dituena topa-tzeko orduan. Zer duzu esateko?

Bai, egon daiteke hortik ere pixkat.Betikora bueltatzen gara: botere publi-koak ez dira ari bermatzen herritarrekbehar dituzten zaintza mota guztiak. Etafamilien edo zaintza behar duten pertso-

“Gaur, eta berezikiemakumeek, eurenamek eta amamekbaino gehiago zaintzen dute”

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 9

Page 10: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

ELKARRIZKETA10

nen euren ahalmen ekonomikoak ez due-nean ematen, zaila da ondo prestatutakozaintzailea topatzea gure senidea zain-tzeko, prezio duin batean. Dena den,uste dut orokorrean familiak saiatzen di-rela ahalik eta zaintzailerik onenak topa-tzen, baina bistan da administrazioarenlaguntza eta orientazioa behar-beha-rrezko dituztela eta beti ez dutela izaten.w Zein izaten da adinekoen kezka na-gusia?

Seme-alabentzako karga bihurtzea.Gaur oso adineko gutxik pentsatzen duetxean zainduko dutenik. Ez dago haienplanetan laguntza behar balute eurenseme-alaben etxeetara lekualdatzea, hanzain ditzaten. Hori aldatzen ari da, bes-teak beste, konturatzen direlako etxeak txi-kiak direla, ez dagoela denentzakolekurik, eta gainera, gazteek etxetik kan-pora igarotzen dutelako eguna. Hori ezda bideragarria. Baina gehiago ereesango nizuke. Adinekoek badute besteardura nagusi bat: ia gai izango ote direnbeste batzuk zaintzeko edo etxekoei la-guntzeko. Ez dugu ahaztu behar –etanahi nuke hemen indarra egitea–, kuanti-tatiboki, zainduak diren baino gehiagozaintzen eta laguntzen dutela gaur gureadinekoek.w Askorentzat adinekoentzako egoitzaketa zahar-etxeak dira aukera bakarra.Iruditzen zaizu lehen baino onartua-goak daudela?

Nik garbi daukat bai adinekoek etabaita beste edozeinek ere beti dutelanahiago euren betiko inguruan zahartzea,eta nork zaindu baldin badute behintzat,etxean gelditzea. Begira, aukera gehiagoere badaude, nahiz hemen oso gutxi eginden haiek sustatzeko. w Zahartzaroaz gozatzea ere klase so-zialari lotutako kontua da beraz.Bai, baina neurri batean, zahartzaroazgozatzea jarrera kontua ere badelako.Baina, jakina, jarrera hori izatea edo har-tzea errazago dute batzuek beste batzuekbaino, eta hori, zoritxarrez, oso lotuadago bakoitzaren ahalmen ekonomikoa-rekin. Osasunaren faktorea ere hor dago,jakina, baina hori ere, zoritxarrez, norbe-

raren ahalmen ekonomikoarekin lotuadago, hein handi batean.w Zaintzaren oinarria zein da?

Erantzun zaileko galdera da hori,baina nik esango nuke pertsonen, zain-tzaileen eta zainduen, nahiak gogobete-tzea jarri behar dela beti zaintzarenoinarrian, eta horretarako, tratua eta ko-munikazioa zaintzea ezinbestekoa da.Beharrezkoa zaigu jakitea beste batenalde egiten ari garen hori dela pertsonahorrek nahi eta behar duena. Nik ezin duterabaki bere partez, berari kontsultatugabe. Kontuan izan behar dugu beti gai-xoaren edo adinekoaren nahia, baita era-bakitzeko gaitasunik ez duenean ere. Gukgeuretzat nahiko genukeen zaintza horida besteek gugandik merezi dutena.

w Ados. Erabakitzeko gaitasuna dutenenkasuan, badaukagu zer nahiko luketen ja-kiteko modua, baina besteen kasuan? Ez duzeregin erraza izan behar zaintzailearenak.

Bide asko daude jakitzeko guk ema-ten diogun tratuarekin gustura dagoenedo ez. Aholku bat emango dizut gukezin dugunerako beste pertsonarekin ko-munikatu erabakitzeko gaitasunik ez due-lako eta ez duelako inguruan ondoezagutu dezakeen senide gertukorik –nor-malean beti dago norbait–: jarri bere aza-lean; seguru bere azalean jarrita, tratuhobea emango diozula. ‘Ez da ezertazenteratzen eta berdin da’ pentsatuz gero,arriskua dago behar bezala ez tratatzeko.Eta askotan ikusten dugu hori: dementziaarazoak dituen adineko bat ari da goilaraahora eraman nahian eta etortzen dazaintzailea, kentzen dio goilara eta irentsiarazten dio purea di-da batean. Horionartezina da. Jarri zaitezte gaixo horren

azalean! Errespetatu behar da duen auto-nomia gradu hori, txikia izanda ere; la-gundu iezaiogun nahi bada, baina lagabere erritmora jan dezan. Duintasunadago beti tratu onaren oinarrian.w Hitz egin dezagun zaintzaile profesio-nalez. Baloratuta daude?

Zaintzaile profesional gehienak ereemakumezkoak dira, eta oro har ezdaude baloratuta. Haien lana ez dagoaitortuta. Ehundaka milaka emakumeari dira adinekoak zaintzen eta taldeikusezina dira. Jo dezagun lan-egoeraarautua dutela eta lan-ordutegi eta sol-data duin bat –askotan ez da bete-tzen–, baina kasu horietan ere, egitenduten lanak ez du behar besteko aitor-tzarik, oso-oso beharrezko izanda ere. w Zerk kezkatzen ditu senideren batzaintzen daudenak?

Ondo ez egiteak kezkatzen ditu;gai ez izateak euren senidea behar be-zala zaintzeko, senide horri beharbeste denbora eskaintzeko denborarikez izateak. Nagusiki horrek. Kezkatzenditu baita ere behar beste baliabideekonomikorik ez izateak, sarri ez dago-elako jakitzerik denboran zenbat luza-tuko den egoera hori. Eta kezkatzenditu egoera horrek iraun bitartean gaiizango ote diren gainerako ardureierantzuteko, gai izango ote diren ar-dura profesionalei erantzun eta etxekogainerako guztiei behar bezalakoarreta eskaintzeko. Karga handia iza-ten da, eta pertsonok mugak ditugu,ezin diogu denari erantzun.w Zer gehitu nahiko zenuke?

Produkzio eta erreprodukzio ereduaaldatu behar dugula. Lanak betetzendu gure egunerokoaren parte handibat, izugarrizkoa, gehiegizkoa, eta ho-rrek ez dio lagatzen gizarte honi per-tsonak duintasunez tratatzen eta ez dielagatzen pertsona horiei duintasunezugaltzen. Kontziliazioaren gaia lehene-tsi behar dugu, ezinbestekoa zaigu,eta era berean gogoeta egin behardugu elkarrekikotasun printzipioaren in-guruan ere, kiebra jota dagoen kontuadelako.

“Zainduak direnbaino gehiago

zaintzen eta laguntzendute adinekoek kuantitatiboki”

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 10

Page 11: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

SEMAFOROA 11

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Zakarrontziak falta dira herrian: “King-Kong eta Maala artean ez dago zakarrontzirik. King-Kong inguruan dago bat, etahortik Maalako parkera arte ez dago beste zakarrontzirik. Eskertuko genuke tarte horretan zakarrontziren bat gehiago jartzea.

Kaleak garbi mantentzeko beharrezkoak dira zakarrontziak, bestela jendeak erosoena egiten du, hau da, zakarrak lurrera bota. Badakigu,lehen, zapatuetan etortzen zen jendeak zakarrontziak puskatzen zituela, baina orain ez da horrenbeste jende etortzen, eta uste dugubadela ordua zakarrontzi gehiago jartzeko”. Iosu Arraiz Hirigintza Saileko arduradunak dio ez dela distantzia handiegia, eta uste dukalea txukun mantendu daitekeela egun dauden zakarrontziekin.

Santa Klara auzoko goiko aldeko parkea ego-era txarrean dago: “Orain dela zazpi urte egin zituzten

Geminis enpresa zegoen gunean etxe berriak, eta ordutik, parkeaamaitu gabe dago. Espaloietan ume karroekin edo gurpildun aul-kiarekin ibili ahal izateko aldapatxoak falta dira, eta argiztapenaoso kaxkarra da. Orain, gainera, baldosak ere aske daude, etaerori egiten dira. Auto gidariek abiadura murrizteko badenak ereegin gabe daude oraindik. Aspalditik gabiltza gai honekin bo-rrokan, eta udaletxean ere jarri nuen kexa, baina etxebizitzakeraiki zituen enpresak ez digu jaramonik egiten, eta Udalak ereez. Josu Arraiz Hirigintza Saileko arduradunak esandakoarenarabera, Brigadakoak baldosak konpontzen ari dira, eta zehaztudu berak ez daukala gainerako kexen berri. Dena den, esan dubegiratuko dutela eta kontuan hartuko dutela gaia.

Txiki Eguna abuztuaren 25ean izango da: “Az-kenean Txiki Eguna abuztuaren 25ean izango da, tradi-

zioak agintzen duen bezala. Eskerrak eman nahi dizkieguChange.org webgunean gure eskaria aintzat hartu eta ba-besa eman diguten herritar guztiei, eta baita ere ElgoibarkoUdalari, herritarren ahotsa entzun eta Txiki Eguna abuztuaren28ra aldatzeko erabakia atzera bota duelako. Mila eskerguztioi”.

Txalo bat Morkaikori: “Txalotu nahi nuke Morkaiko mendi elkartea, finalista eguneko herri bazkarian plater, edalontzi etamahai-tresna organikoak erabili zituelako, eta hondakinak modu egokian sailkatu zituelako. Eredugarria benetan”.

Txalo bero bat CD Elgoibarko Ohorezko Jube-nilen entrenatzaileei: «Gurasoek eta jokalariek es-

kerrak eman nahi dizkiegu CD Elgoibarko Ohorezko Jubeniltaldeko entrenatzaileei. Andoni Duarte eta Mikel Garate txa-lotu nahi ditugu, denboraldian zehar egin duten lan bikaina-gatik, ligan laugarren postua lortzeagatik eta Portugalennazioarteko torneoa irabazteagatik. Zorionak, eta eskerrikasko»

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 11

Page 12: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

ELKARRIZKETA12

w Ostiralean zuzendu zenuen zure estreinako kontzertua. Zermoduz irten zen saioa?

Primeran! Niretzako ahaztezina izango da. Aitortu behar duthasieran urduri nengoela, baina lehenengo obra amaitu genue-nean joan ziren urdiritasunak ere. Kontzertu hasieran ahoa lehor-lehor neukan, baina gero lasai-lasai jardun nuen. Kontzertuaaurrera joan ahala, orduan eta gehiago gozatzen nuen. Egia daasko entsaiatu genuela eta obra guztiak oso ondo prestatuta ge-nituela. Musikoengan ere sekulako segurtasuna nabari nuen, etahorrek lasaitasuna eman zidan. w Laskurainek, Debabarreneko Orkestraren eta Orfeoiaren zu-zendariak, zioen jende gutxi joaten dela kontzertuetara.

Etorri zen jendea ostiralean Coliseora, baina egia esan, eznik nahiko nukeen beste. Ostiralean zen saioa, 20:30ean... ezda ordurik onena. Eibarren eskaintzen genuen hirugarren kontzer-tua zen, eta 120-150 bat ikusle egongo zirela uste dut. Aurkez-pen kontzertuan jende gehiago egon zen, eta bigarren emanaldiaere jendetsua izan zen, abesbatzak eta musika eskolako umeekere parte hartu zutelako. w Elgoibarko Musika Bandak, aldiz, sekulako arrakastadauka. Zein da sekretua?

Ez dakit, baina sekulakoa da Elgoibarko Musika Bandarena.Batetik, gure arteko giroa ikaragarria da; ezin hobea. Kanpokomusikariak gonbidatzen ditugunean ere beti nabarmentzen dutemusikarien arteko giroa. Bestalde, gure publikoa txapela kentzekomodukoa da, primerakoa. Urte amaieran Musika Bandaren me-moria egiten dut, eta han jasotzen dut kontzertu bakoitzera joatenden ikusle kopurua, eta beti ibiltzen gara 250etik gora. Gu geuere harritu izan gara askotan. Eguraldi ona egin izan duen do-mekaren baten, kontzertu aurretik gure artean komentatu izan duguez dela jende asko etorriko, eta teloia irekitzean, sorpresa! An-tzokia beteta! Elgoibarko ikusentzulegoa, gainera, oso ondo he-zitakoa da. Detaile txikiekin erakusten dute hori. Adibidez

badaude obra batzuk ematen dutenak bukatu direla, baina orain-dik zati bat falta zaiena. Herri askotan bitarte horretan jendea txa-loka hasten da, baina Elgoibarren amaierara arte itxaroten duteikusleek. Horrez gain, antzokiko sarrera-irteerak obren artean egi-ten dituzte. Errespetu handiko publikoa da, eta zorte handia dau-kagu.w Elgoibarren musikarako zaletasuna badagoela esango ze-nuke?

Bai, eta etorkizuna ziurtatua dago. Musika Eskolak lan handiaegiten du alor horretan. Musika Bandak eta Musika Eskolak ha-rreman ona dute, eta hortik etorriko da erreleboa. Guk egunenbaten utziko dugu, eta beste batzuk etorriko dira.w 34 urte daramatzazu zuk bandan. Noiz egin beharko dizuteerreleboa?

Oraindik jarraitzeko asmoa daukat. Gustatuko litzaidake ban-dan 50 urte egitea behintzat. 13 urte egiteko nituela sartu nintzenbandan, 1983an. Hasieran txapak joten nituen, baina aldi be-rean klarinetea ikasten ari nintzen. Klarinetea joten ikasi bitarteanmusika banda barrutik ezagutzeko aukera izan nuen. Kontzertu

u IÑIGO CEARSOLOELGOIBARKO MUSIKA BANDAKO KLARINETE JOLEA

Odolean darama musika Iñigo Cearsolok. Umetan hasi zen musikaikasten, eta 13 urte zituela eskaini zuen bere estreinako kontzertuaElgoibarko Musika Bandarekin, Jose Zubiaurre Balle zuzendari zela.34 urte daramatza bandan klarinetea jotzen, baina iaz beste pausobat eman zuen musikari ibilbidean: Zuzendaritza ikasten hasi zen.Hiru urteko ikasketak dira, eta eskola teorikoez gain, praktikak ereegin behar izaten dituzte. Zeregin horretan, Debabarreneko OrkestraSinfonikoa zuzendu zuen joan zen astean. Eibarko Coliseo antzokianizan zen bere estreinaldia zuzendari paperean, eta hilaren 28an Du-rangoko musika banda zuzenduko du, Durangon.

- AINHOA ANDONEGI -

“Ahaztezina izango da niretzat Debabarreneko

Orkestrazuzendu izana”

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 12

Page 13: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

ELKARRIZKETA 13

batzuetan txapak jo nituen, eta gero klarinetearekin jarraitu nuen.Alaba ere klarinetea ikasten dabil orain. Urrian Musika Bandaketa Banda Txikiak elkarrekin eskaini genuen kontzertua eta hanegin zuen debuta alabak. Hunkigarria izan zen. Bera pozik, etani gehiago. Beste bi txikiak ere hasi dira etxean ni imitatzen. Zu-zendari lanetarako prestatzen ikusten naute, eta eurak ere hartzendute makila bat eta eskuak mugitzen hasten dira. Polita da. Musi-karako zaletasuna transmititu diet. w Nola bizi dituzu kontzertuak gusturago, musikari ala zuzen-dari paperean?

Bi esperientzia erabat desberdin dira; ez daukate zerikusirik.Elgoibarko Musika Bandan 34 urte daramatzat, eta esperientziahorrek lasaitasun handia ematen du, baina taldearen aurrean zu-zentzen jartzea beste mundu bat da. Zuk nahi duzuna musikarieieskatu eta haiek zure mezua ulertu eta eskatutakoa ematea seku-lakoa da. Ez da erraza, eta oraindik oso maila apalean gaude.Nire irakasleak esaten du zuzendaritzan bost dimentsio plano dau-dela eta bosgarren plano hori plano espirituala dela. Horra iristeasekulakoa dela dio. Ni hasi besterik ez naiz egin.w Iaz hasi zenituen Zuzendaritza ikasketak. Nolatan eman ze-nuen pauso hori?

Betidanik gustatu izan zait musika zuzendaritza, eta azkeneaniaz animatu nintzen. Jakin nahi nuen zer sentitzen zen musika taldebaten aurrean batuta eskuan hartuta. Hor goian jarri eta musika-riekin hartu-emana nolakoa zen ezagutze horrek beti sortu dit ja-kinmina. Debabarreneko Orkestra Sinfonikoan ere klarineteajotzen dut eta zuzendariordea ere banaiz. Nire ikasketetarakopraktikak egiteko aukera eskaintzen dit orkestrak, eta hori osoondo datorkit. Hiru urteko ikasketak dira, eta lan teorikoez gain,praktikak ere oso garrantzitsuak dira. Kurtsoa online egiten dugu,Huelvako Navarro Lara campusean, eta 35 herrialdetako 300ikasle gaude matrikulatuta. Zapatu eta domeketan izaten dira kla-seak, eta horrez gain hilero lan teorikoak eta praktikoak eginbehar izaten dira. Norberak grabazio batzuk egin eta irakaslearibidaltzen dizkiogu, eta hilean behin grabazio horietako bat az-tertzen dugu denon artean. Egun batzuetan mundu osoko 140bat ikasle egoten gara aldi berean konektatuta. Pieza horri bu-ruzko iritziak ematen ditugu, irakasleak zuzenketak egiten ditu...Oso interesgarria da. Ikasketa hauek ez daude homologatuta Es-

painian eta azterketak ditugunean Londresetik etorriko dira epai-mahaikideak gu neurtzera. Huelvara etorriko dira, eta han egingoditugu azterketak. w Nola definituko zenuke banda bat zuzentzea zer den?

Musika banda bat zuzentzea ez da batuta eskuan hartu etagora eta behera mugitzea. Hori baino askoz gehiago da. Zu-zentzerakoan begiradak daude, gorputz espresioa, emozioak,energia... Gauza pila bat hartu behar dira kontuan. Eta egon se-guru banda batek ez duela emaitza berbera emango zuzendaribatekin edo beste batekin. Zuzendariaren papera oso garrantzi-tsua da. Orain dela gutxi Leonard Berstein zuzendari eta konpo-sitore estatubatuarraren kontzertu bat ikusi nuen, eta eskuak mugitugabe zuzentzen zuen banda. Begirada eta keinuak erabiltzen zi-tuen bakarrik. Sekulako artea da hori. w Barixakuan estreinatu zinen zuzendari paperean, eta hilaren28an beste kontzertu bat zuzenduko duzu. Kontaiguzu.

Maiatzaren 28an Durangoko musika banda zuzenduko dut,Durangon bertan. Santa Maria elizako arkupeetan izango dasaioa, 12:30ean. Euskal Jaiak ospatuko dituzte, eta beste hainbatekitaldiren barruan, musika bandak kontzertua eskainiko du, etani izango naiz zuzendaria. Orain arte zegoen zuzendariak bandautzi egin du, eta zuzendari bila dabiltza. Momentuz bat probatudute, orain ni joango naiz eta nire ondoren besteren bat ereegongo da. Gero beraiek aukeratuko dute. w Gustatuko litzaizuke zu izatea aukeratua?

Bai, jakina. Nire musika ibilbidean beste pauso bat izango li-tzateke; etapa berri bat. Durangon astean behin izaten dira en-tseguak, eta dagoeneko egin ditugu bi entsegu hilaren 28kokontzertua prestatzeko, baina oraindik ez ditut abestiak guztiz lo-tuta ikusten, eta urduri nabil. Beste bi entsegu geratzen zaizkigueta espero dut nahikoa izatea. Oso garrantzitsua da kontzertuakondo prestatzea. Elgoibarko bandarekin ere astero biltzen gara,eta horrez gain norberak bere etxean ere orduak sartzen ditugu.Kontzertuetan inprobisazioak ez du ezertarako balio, dena lotutaeraman behar da. w Ikusten al duzu zure burua Elgoibarko Musika Bandako zu-zendari?

Galdera ona! Momentuz Txomin eta Gorka daude, baina kon-tzerturen bat zuzentzea gustatuko litzaidake, bai.

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 13

Page 14: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

KULTURA14

Agur kontzertua eskainiko du Napoka Iriak uztailaren 7an Elgoibarko Udalak

Ludotekako eta Gaztelekukologotipoak berritzeko lehiaketa antolatu du

Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuakhamar urte beteko dituzte aurten, eta horrenharira, bi Udal Zerbitzuetako logotipoak be-rritzeko lehiaketa antolatu du Udalak. Edozeinelgoibartarrek hartu dezake parte lehiaketan,eta partaide bakoitzak gehienez lau logotipoaurkeztu ahal izango ditu (ekipamendu bakoi-tzerako bi). Lanak aurkezteko azken egunaekainaren 8a izango da. Epaimahaia ekai-naren 9an bilduko da. Ludotekako epaima-haia ondorengoek osatuko dute: Udalekohaur, nerabe eta gazteen sustapen arloko tek-nikariak eta zinegotziak, Ludotekako hezi-tzaile ordezkari batek, Ludotekako bazkideden haur batek eta arte grafikoetan adituaden pertsona batek. Gaztelekuko logotipoa,berriz, ondorengoek aukeratuko dute: Uda-leko haur, nerabe eta gazteen sustapen ar-loko teknikariak eta zinegotziak, Gaztelekukohezitzaile ordezkari batek, Gaztelekuko era-biltzaile den nerabe batek eta arte grafikoe-tan aditua den pertsona batek.

Bi sari emango dituzte; bat, Ludotekakologotipoarentzat, eta bestea, Gaztelekukoa-rentzat. Irabazleek Elgoibarko dendetan eros-ketak egiteko 500 euroko bale bana jasokodute. Informazio gehiagorako: UdalarenHaur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sai-lean: (943 741 050 /[email protected]. / www.elgoibar.eus/ Ludotekan: 943 748 883; [email protected] / Gaztelekuan: 943 743 228;[email protected]

Ander Mujika eta Miren Narbaizak osatzen duten Napoka Iria bikoteakazken kontzertua eskainiko du uztailaren 7an, Eibarko Coliseo antzokian.Azkenaldian bakoitza bere aldetik hainbat proiektutan murgilduta ibili dira,

eta Napoka Iria isilik zegoen. Aste honetan bertan iragarri dute etenaldi luzehonen ondoren, Napoka Iria isiltzeko tenorea iritsi dela. Kontzertu berezia izangoda, eta bikotearen ibilbide profesionalean lagun izan dituzten hainbat musikarieta lagunek ere hartuko dute parte. Bikoteak adierazi du ez dela erabaki errazaizan: “Amaierek dakarten sentimendu askoren nahasmena izan dugu; tristura etaoinazea batetik, damuaren beldurra, baina baita asetasuna eta poztasuna ere.Eta behin erabakia hartu dugunean, lasaitua gorputzean, malkoak begietan etairribarrea ahoan”.

Hamabi urteko ibilbidea egin du Napoka Iriak, eta hiru disko utzi ditu:Napoka Iria (2006), lehertarazi edifizioak (2011) eta Arnasten ikastekoberriz (2013).

60 urtetik gorakoentzako musika eskaintza prestatu du Musika Eskolak

Ohiko musika edo instrumentu eskoletatik harago, musikaz gozatzeko es-kaintza berezia prestatu du Inazio Bereziartua musika eskolak 60 urtetik gora-koentzako. Ekimen berri honetan musika beste ikuspuntu batetik landuko dute.Musikarekin jolastuz, sormena eta gorputz espresio fisiko, emozionala, intelek-tuala eta soziala sustatuko dute. Taldekako saioak izango dira, eta talde ba-koitzak astean ordubeteko saioa egingo du. Interesatuek Inazio Bereziartuamusika eskolan eskuratu dezakete informazio gehiago

Amorantek kontzertua eskainiko du domekan, Mendaron

Amoranteren kontzertua izango da domekan Mendaroko San Agustin kul-turgunean, 19:00etatik aurrera. Iban Urizar elgoibartarra da Amorante. Musikaesperimentala eta kantu tradizionala uztartzen ditu bakarkako proiektu honetanUrizarrek, eta esperimentazioaren eta inprobisazioaren bidea lantzen ditu. Gi-tarra, ahotsa, beatbox pixkat eta tronpetaren laguntzaz lantzen du bere kantu-tegia Amorantek.

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 14

Page 15: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

KIROLA 15

June Loidi eta Asier Urain Euskadiko eskubaloi jokalari onenak izateko izendatuen artean

Euskadiko Eskubaloi Federazioak denboral-diko jokalari onenak aukeratuko ditu, eta kate-goria bakoitzeko lau izendatuak zein direnjakinarazi ditu. Horien artean daude Sanloko bijokalari, June Loidi eta Asier Urain, jubenil mai-lako jokalariak biak. Izendatuei botoa ematekoaukera dago Federazioaren webguneko honakoloturan: http://fvascabm.com/encuesta.asp.

Hain zuzen June Loidik jokatzen duen Tecni-fuelle taldeak Gipuzkoako kopako finala joka-tuko du Bera-Beraren aurka, Olaizagakiroldegian, bihar, 12:00etan.

Garaipena eta errekorra lortu ditu Maiorak Erlaitz Aiako Harriak mendi lasterketan

Erlaitz Aiako Harriak 22,5 kilometroko mendi lasterketa jokatu zuten maiatzaren14an, Irunen, eta Maite Maiora mendaroarra izan zen azkarrena emakumezkoe-tan. Antxitxikariek %38 eta 4%42 desnibeleko aldapak igo behar izan zituzten Iru-

mugarrietako tontorrera (821 m.) bidean. Maiorak bi ordu, lau minutu eta segundu batbehar izan zituen proba osatzeko, eta bi minutu eta 16 segunduan hobetu zuen probakoerrekorra. Bost minututik gorako aldea atera zion bigarren egin zuen Oihana Azkorbei-tiari (02:09:34). Maiatzaren 28an jokatuko den Zegama Aizkorri mendi maratoiari be-gira dituen sentsazioak probatu nahi zituen Maiorak, eta ondo ikusi du bere burua.

S.D. Eibarren babesaEibar futbol taldeak eliteko sei kirolari babestuko ditu Gipuzkoako Aldundiaren esku-

tik, biek sinatu duten lankidetza hitzarmenaren harira. Kirolgiren bekaren bidez Eibarrenlaguntza jasoko duten sei kirolariak hauek dira: Markel Alberdi, Ander Romarate, MalenRuiz de Azua, Pello Osoro, Odei Jainaga eta Maite Maiora mendaroarra. Eibarretik ja-soko duten ekarpen ekonomikoaz gain, klubaren laguntza pertsonal teknikoaren laguntzaizango dute, eta Ipurua estadioko instalazioak erabiltzeko aukera.

Eli Ibarrak Athletic lagako du

Athleticen zein emakumeen futbo-lean erreferentea den Eli Ibarrak jaki-narazi du hurrengo denboraldian ezduela Athletic Cluben jarraituko. Iba-rrak 2002an egin zuen debuta ema-kumezkoen Athletic taldearekin, taldeasortu zuten urtean, hain justu ere. Ha-rrezgero, sekulako palmaresa osatudu. Hamabost denboralditan 412 par-tida jokatu ditu. Bera da Bilboko talde-arekin partida gehien jokatu dituenemakumea. Erdilari elgoibartarrak egi-niko lana funtsezkoa izan da gainera,taldeak irabazi dituen Espainiako bostLigetan, azkena 2015-2016 denbo-raldian. Taldearen historian hirugarrengoleatzailerik onena ere izan da, 111gol sartuta.

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 15

Page 16: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

16 KIROLA

Unai Loiolak irabazi du Bergarako bola joko txapelketa

Gipuzkoako hiru txirlo bola joko txapelke-tako zazpigarren tiraldia jokatu zuten aurrekozapatuan Bergarako San Joxepeko bolatokian.San Migel taldeko Unai Loiolak irabazi zuenproba, eta hirugarren egin zuen Loiolaren tal-dekide Jabier Osorok, egungo Gipuzkoako etaEuskadiko txapeldunak. 57 bolarik parte hartuzuten Bergarako tiraldian, eta Unai Loiolakzazpi txirlo bota zituen hiru tiralditan. Floreagataldeko Jose Muñoz azkoitiarra dago une ho-netan sailkapen nagusiko lidergoan, 35 txirlobotata. Zortzigarren jardunaldia Elgetan joka-tuko dute, bihar, maiatzak 20.

Morkaikoren Egunak 660 mendizale batu zituen

Morkaikorren Egunak jendetza batu du aurten eremendizaleen jaira, 660 lagun inguru guztira.Elgoibarko Itzulitxoan 400 lagunek parte hartu

zuten; eta, Elgoibarko Mendi Itzulian, berriz, 257 lagunekosatu zuten 38 kilometroko ibilbidea. Finalista Egunekodominak ere banatu zituzten, urtean zehar igotako men-diengatik. Aurten 118 domina banatu dituzte. Argazkigehiago eta bideoa ikusteko: www.barren.eus

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 16

Page 17: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

KIROLA 17

Futbol Eskola, kalera

C.D. Elgoibarren mendeurrenaospatzeko beste ekitaldi bat egingodute gaur, hilak 19, herriko hiru gu-netan. Izan ere, futbola herritarreigerturatzeko helburuarekin, Futbol Es-kolako umeen arteko partidak anto-latu dituzte Kalegoen Plazan, PlazaTxikian eta Lekuederreko kantxan,18:00etatik aurrera. ElgoibarkoUdalak ere omenaldia eskainiko dioC.D. Elgoibarri. Dantzariek egingodiete harrera futbol taldeko ardura-dunei, 19:30ean, udaletxeko sarre-ran eta pleno aretora igoko diragero. 20:00etan, berriz, kontzertuaeskainiko du Aterri taldeak. AterrikoGabriel Agirregomezkortak eta Al-fonso Guillók 1969ko urriaren 18anjo zuten estreinakoz jendaurrean, Ex-presión Sonora izenarekin, Luis M.Arakistain zenarekin eta Patxi Gar-ziarekin batera, C.D Elgoibarrek an-tolatu zuen berbena batean.Hainbat aldiz jo zuten futbol taldeakantolatutako berbenetan. Hori delaeta, C.D. Elgoibarren mendeurrena-ren harira antolatutako kontzertua es-kaintzeko aukera “ohore bat” izangodela azaldu dute.

Imanol Alvarezek bigarren egin du Urretxu Sarian

Ciclos Iturriaga taldeko Imanol Alvarez txi-rrindulari elgoibartarra garaipenetik gertuizan da, beste behin ere. Bigarren postuansailkatu zen maiatzaren 14an jokatu zen ju-nior mailako Urretxu Sarian. Irteera hartuzuten 78 txirrindulariek 105,5 kilometrokoibilbidea osatu zuten, eta Limousin KartoiakOroiako taldeko Unai Iribar txirrindularia izanzen azkarrena. Ibarrako txirrindularia iheseginda ailegatu zen Urretxuko helmugara.54 segundora heldu zen bost lagunek osatu-tako taldea, eta Imanol Alvarez izan zen tal-detxoko bizkorrena esprintean.

EmaitzakFUTBOLA

Mutriku 2 – Haundi 2 (Oho. erreg.)Elgoibar 0 – Bergara 5 (1. erreg.)Elgoibar 3 – Aretxabaleta 1 (Oho. jub.)Elgoibar 3 – Aretxabaleta 4 (Jub. 1. maila)Elgoibar 3 – Beasain 2 (Oho. kad.)Zarautz A 3 – Elgoibar 3 (Inf. 1.maila)Tolosa 3 – Elgoibar 0 (Infantil Txiki) Elgoibar 3 – Amaikak Bat 3 (Aleb.)

SASKIBALOIA

Viento Sur Elg. 58 – Take Coach 44

ESKUBALOIA

Usurbil 24 – Alcorta F.G. 27 (Senior giz.)Tecnifuelle 35 – Consulting Alaves 16 (Ju. nek.)Beristain 21 – Zarautz ZKE 30 (Jub. mut.)Pulpo Brakys 30 – Astigarraga 47 (Kad. nesk.)Usurbil 24 – Urkunde Elg. 19 (Kad. mut.)Cometel-Dario Bus 20 – Ereintza 14 (Kad. nsk.)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 1310:30 Elgoibar – Ordizia (Inf. Txiki)12:30 Elgoibar – Vasconia A (Inf. 1.maila)16:30 Haundi – Zarautz (Oho. erreg.)18:30 Elgoibar – Usurbil (1. erreg.)

ESKUBALOIA (IMH Kiroldegian)Barixakua, 1220:00 Lauko Elg. – Egia (Sen. emak.)Zapatua, 13 (Olaizaga Kiroldegian)12:30 Astigarraga – Bera Bera (kad.nesk.)18:30 Beristain – Arrano Bergara (Jub. mt.)Domeka, 1413:00 Alcorta F.G. – Tolosa (Semn. giz.)

Morkaikoren Egunak 660 mendizale batu zituen

Beste lau ikastaro eskainiko ditu Udal Kirol

Patronatuak udanElgoibarko Udal Kirol Patronatuak

haur, gazte eta helduei zuzendutakolau ikastaro berri antolatuko ditu udasasoirako. Alde batetik, Aerobik txiki,Zumba gazteak eta Spinning gazteakikastaroak ekainaren 26tik uztailaren21era izango dira; eta, bestetik, ige-riketako ikastaroak uztailaren 3tik20ra. Lau ikastaro hauetan parte har-tzeko interesa dutenek Olaizaga Kirol-degian edo Mintxetan eman dezaketeizena, ekainaren 16ra arte.

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 17

Page 18: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

MERKATU TXIKIA18

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Gure komunitatean bada bizilagun bat batzarreko akta guztiakohiko posta zerbitzuz jaso arren, ez duena ordainketarik egiten,aurrez ordainagiririk jaso ez badu. Egoera honek hainbat arazosortu dizkigu, diru kopuru handia delako ordaindu gabe daukana.Duela urtebete ingurutik posta elektronikoz jarri da beti presiden-tearekin harremanetan, komunitateari dagokion dokumentazio guz-tia jasotzeko, baina orain, zera eskatu du: dokumentazio guzti horiohiko posta zerbitzuz bidaltzea berriz. ¿Presidenteak uko egin die-zaioke eskaera horri eta informazioa orain arte bezala posta elek-tronikoz bidaltzen jarraitu?

Ezberdindu behar dugu komunitateari dagozkion jakinarazpenak edo zi-tazioak bidaltzea eta komunitateko ordainketen inguruko ordainagiriak bi-daltzea. Nire iritziz, bizilagun horrek exijitu dezake zitazioak eta bestelakojakinarazpenak ohiko posta zerbitzuz bidali diezaioten, legez araututa da-goelako jabekideen batzarrerako deialdiak-eta nola egin, eta araudi hori be-teteko dagoelako.

Beste kontu bat da komunitateko kuoten ordainketena eta ordainagi-riena, komunitatea ez dagoelako behartuta bizilagun horri ordainagiria bi-daltzera, ez aurretik eta ez gero.

AHOLKUA: Zitazioak eta jakinarazpenak pertsonalak izan behardira eta bizilagunak hala eskatutako helbidera bidali behar ditu pre-sidenteak, eta ezer adierazi ez badu, bere jabetzan daukan etxera.Badaude, komunikaziorako beste bitarteko batzuk, bai, posta elek-tronikoa adibidez, baina jakin behar dugu legez ez daudela balioe-tsita.

Enpresa kolaboratzailea:

ROSA Mª PINTADO

P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

LANA...................................EskaerakAdinekoak zaintzeko prest. Interna, or-duka eta baita asteburuetan ere. ( 632 953 013-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketakegiteko prest nago. Interna zein orduka.( 666 197 835 (Rosa Alvarez) -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia daukat. ( 632 717 557-----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia daukat. ( 632 436 462-----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia eta erreferentziak ditut. ( 612 266 877-----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak eta umeak zaintzeko edo gar-biketa lanak egiteko prest nago. Or-duka. Esperientzia. ( 602 490 595-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Esperien-tzia eta titulazioa ditut. Garbiketak eginedo umeak zaintzeko ere prest nago.( 654 304 337-----------------------------------------------------------------------------------------Haurrak edo adinekoak zaintzen nahizgarbiketa lanak egiten egingo nuke lan( 664 357 381-----------------------------------------------------------------------------------------Arratsaldez lan egiteko prest nago,16:00etatik 18:00etara. Edozein lanegingo nuke. ( 633 946 701-----------------------------------------------------------------------------------------Neska arduratsua eta esperientziadunaadinekoak zaintzeko prest. Ospitaleanere bai. ( 631 343 232-----------------------------------------------------------------------------------------

38 urteko emakumea naiz, eta edozeinlan egiteko prest nago: adinekoak edoumeak zaindu, garbiketak... ( 649 442 014-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia eta erreferentzia onak dauzkat.Gidabaimena eta autoa ere bai.( 662 430 854-----------------------------------------------------------------------------------------Haurrak edo adinekoak zaintzen nahizgarbiketa lanak egiten egingo nuke lan.( 631 185 896-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Orduka,interna edo asteburuetan. ( 697 754 174-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Orduka,interna edo asteburuetan. ( 645 891 307-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Orduka. ( 633 401 678 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egin eta nagusiak zain-duko nituzke. ( 631 305 697 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. ( 605 196 917 -----------------------------------------------------------------------------------------Neska gaztea etxeko lanak egin etaadinekoak zaintzeko prest. Esperientzia. ( 688 712 075 -----------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna portalak eta elkar-teak garbitzeko prest. ( 617 571 210 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago. Gauezedo asteburuetan. Esperientzia eta erre-ferentzia onak. ( 632 733 573 -----------------------------------------------------------------------------------------Mendekotasuna duten pertsonak zain-tzeko prest nago. Formakuntza eta espe-rientzia ditut. ( 602 180 306 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketakegiteko prest nago. Orduka edo internamoduan. ( 602 193 095 -----------------------------------------------------------------------------------------

EskaintzakElgoibarko denda batean lan egitekoneska behar da. Ezinbestekoa da eus-karaz hitz egitea. Bidali curriculumak:cvdenda@hotmail.com-----------------------------------------------------------------------------------------Esperientziadun sukaldaria behar dugu.( 943 199 061 (Itziarko hostala)

ETXEBIZITZAK......................AlokairuaPisua hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 602 490 595-----------------------------------------------------------------------------------------Pisua hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 667 397 100-----------------------------------------------------------------------------------------Etxe berria alokatzen dut Altzolan. ( 626 282 268-----------------------------------------------------------------------------------------3 logelako pisua hartuko nuke alokai-ruan, Elgoibarren. ( 688 802 329-----------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarren lan egiten dugun bi euskal-dun arduratsu alokairuan bizitzeko pisubila gabiltza. ( 618 395 232

LOKALAK............................50 metro koadroko lokala salgai edoalokairuan, Basarten.( 669 245 520

KINTOAK............................1949koen bazkaria, ekainaren 3an. Ar-gazkia 12:30ean parrokian. LuntxaIbai-Ondon, bazkaria Sigman14:30ean. 50€ sartu, maiatzaren31rako: ES0421004168 7821 00324544 (Caixa Bank).----------------------------------------------------------------------------------------1947koen bazkaria ekainaren 17an.Argazkia 13:30ean Bolatokian. LuntxaIbai-Ondon, bazkaria Sigman14:45ean. 60€ sartu, maiatzaren31rako: 3035 0007 240071063126 (Laboral Kutxa). ( 647 647 270 (Camilo) ( 616 048 946 (Pedro) ---------------------------------------------------------------------------------------1962koen bazkaria maiatzaren 27an.12:30 Kalegoen plazan; 13:00 luntxaTantakan, 14:30ean bazkaria Sigman.45€maiatzaren 20rako: ES09 01380020 1100 1061 1458 (Bankoa)

BESTELAKOAK.....................Zubi-Ondo elkarteko bazkide kuota sal-gai. Merke. ( 628 253 046------------------------------------------------------------------------------------------Txakurkumea aurkitu dut Karakate ingu-ruan. ( 699 477 611

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 18

Page 19: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

ZORIONAK

Erretratu bakarreko agurra: 4,50€. Argazki bikoitza: 7€.Hirukoitza: 9€.Hiru lagunetik gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAKErretratu bakarreko agurra: 3,50€. Argazki bikoitza: 6€Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€.

Mekanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Sabin,igandean 8 urtebeteko dituzulako.Muxu handi batetxekoen eta bere-ziki, Teoren par-tez.

Zorionak, Leire,igandean 10 urteegingo dituzu-lako. Etxeko guz-tien partez, muxuhandi bat.

Gure Enekok 3urte handi! Zorio-nak, potolito!Patxo handi batetxekoen eta bere-ziki, Laiaren par-tez.

Zorionak, Ane,atzo 8 urte betezenituelako. Patxobat etxekoen par-tez.

19

Zorionak, bikote! Asteburuan 37 eta5 urte betetzen dituzue. Ondo-ondo os-patu familian! Patxo handi bat etxekoeneta bereziki, Oinatzen partez.

LAn DEiALDiAn Itziarren kokatutako makina-erremintako enpresa

batek SAT zerbitzurako teknikaria behar du. Artezte-ma-

kinak instalatu, martxan jarri eta sor daitezkeen arazoak

konpontzea izango da haren egitekoa, eta nazio mailan

zein atzerrian lan egingo du.

n Mekatronika, Mekanizatua (CNC) edo Ekipamendu

Industrialen Mantenimendurako ikasketak eginak dituen

teknikaria behar da, bidaiatzeko eragozpenik ez duena

eta hizkuntzen ezaguera duena (ingelesa edota fran-

tsesa).

n Baloratuko da makina-erreminta sektorean esperien-

tzia izatea.

Interesatuek bidali CV ondorengo posta elektronikora:

[email protected]

Zorionak, Elaia!Ondo pasatugaur zure urtebe-tetze eguna.

Bazen ordua, bikote! Zorionak kua-drillako guztien partez.

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 19

Page 20: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

19 BARIXAKUA18:00 C.D. Elgoibarko futbol esko-lako umeen partidak. Kalegoen pla-zan, Lekuederren eta Aita Agirreplazan. 19:30 Aterri musika taldearen ema-naldia, Kalegoen plazan. C.D. El-goibarrek antolatuta.19:30 C.D. Elgoibarri harrera,udaletxean. Pleno aretoan.

20 ZAPATUA11:00 Ingeniaritza dualeko eta He-ziketa Zikloetako informazio saioa.IMHn.

21 DOMEKA12:30 Udal Musika Bandaren kon-tzertua. Herriko Antzokian. Egitaraua:1. Un domingo de mayo (E. Mo-reno)2. La venta de los gatos (J. Serrano)3. Perez Prado (P. Prado-Gazany)4. Hymn of the highlands (P. Saprke)5. Islas Canarias (J. M. Tarridas)19:00 Amoranteren kontzertuaMendaroko San Agustin kulturgu-nean.

22 ASTELEHENA18:30 ‘Osasuna eta emakumea:genero ikuspegitik ulertu osasuna’.Hausnarketarako taldea. Loredi Sa-legik dinamizatuko du saioa. KulturEtxeko hitzaldi gelan. Sarrera doan.

23 MARTITZENA19:30 Osasuna eta kirola hitzaldizikloaren barruan, Guraso eta entre-natzaileen ardura kirol heziketa osa-suntsuaren bila hitzaldia eskainikodute Unai Arrietak eta Angel MariLopezek. Kultur Etxeko hitzaldigelan.

24 EGUAZTENA17:30 Bertsogintza egitasmoarenkurtso amaierako jaialdia. Herri Es-kolako 4. mailako eta Ikastolako 6.mailako ikasleak. Herriko Antzokian. 19:00 Bertsogintza egitasmoarenkurtso amaierako jaialdia. Herri Es-kolako eta Ikastolako 5. mailakoikasleak. Herriko Antzokian.

26 BARIXAKUA18:00 Gaztelekuko pintxo lehia-keta. Gaztelekuan.18:30 Pilota partidak. Kalegoenplazan, 'Salatzen dut' asteburuarenbarruan. 19:00 Elgoibarko Sagardo Eguna.Atabal elkarteak antolatuta, Maa-lako parkean.

27 ZAPATUA18:30 ’Salatzen dut’ ekitaldiko aur-kezpena. Jarraian, kontzertuak: Alfon etaGabi eta Itziarren semeak taldeekin.Ondoren, Karrika antzerki talde-aren ikuskizuna Maalako parkean.

AGENDA20

III. URTEURRENA

Lolita Mondragon Sanchez2014ko maiatzaren 17an hil zen.

Haren oroimenez III. urteurreneko meza izango da, zapatuan, maiatzak 20, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

.................

LUDOTEKAKO ASTE NAGUSIA19 BARIXAKUATxupinazo Eguna17:00 Txupinazoa: pregoia irakurriko dute. Segi-dan, buruhandiak eta dragoizikletak.17:30 Aste Nagusiko kartel lehiaketaren sari bana-keta. 18:30 Dantza lehiaketa eta talde jolasak. Maalako parkean, herritar guztientzat irekia.

22 ASTELEHENALudo Eguna17:00 Wii jokoen maratoia. Ludotekan.

23 MARTITZENATxiki Eguna17:30 Jon Olivares ipuin kontalaria. Ludotekan.HH4-LH2 ume guztientzat irekia. Ondoren, jolasak eta txokolate jana.

24 EGUAZTENAKuadrillen Eguna17:00 Olinpiada zoroak. Ludotekan.18:00 Rock kontzertua: Musika Eskolako rock tal-dea. Ludotekan. HH5-LH6ko ume guztientzat irekia. Ondoren, buruhandiak eta dragoizikletak.

25 EGUENASukaldari Eguna17:00 Top Txef sukaldaritza berezia: Pintxoak pres-tatuko dituzte, gero gurasoekin jateko. Izenemateamaiatzaren 24ra arte.

26 BARIXAKUAKirolari Eguna16:30 Giza futbolin erraldoia. Ludotekako patioan.18:00 Futbolin txapelketa, haur eta gurasoek osatu-tako bikoteentzat. Izenemateak egunean bertan.

27 ZAPATUAFamilia Eguna, Idotorben.Kiribilduz egitasmoarekinelkarlanean. Mokadutxoa, jolasak. BazkalosteanNiala magoa eta Trikimailu taldearekin erromeria.Eguraldi txarra egingo balu, Maalako parkean. Ize-nematea maiatzaren 8tik 23ra. Doan.

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 20

Page 21: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

AGENDA 21

Zinea (Herriko Antzokian)

‘La excepción a la regla’

19 Barixakua, 21:3020 Zapatua, 19:00/22:15

(VOS)21 Domeka, 19:00

22 Astelehena, 21:30

09:00 - 22:00

19 Barixakua ORUESAGASTI20 Zapatua BARRENETXEA 21 Domeka BARRENETXEA22 Astelehena IBAÑEZ*23 Martitzena GARITAONANDIA24 Eguaztena ETXEBERRIA25 Eguena FERNANDEZ*26 Barixakua YUDEGO

22:00 - 00:00

Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar)Santa Ana, 1Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00

IRAUNDEGI (Eibar) Fermin Calbeton, 19 Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142

* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

I. URTEURRENA

Antonio Arrillaga Arakistain2016ko maiatzaren 19an hil zen, 84 urte zituela.

Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, domekan,maiatzak 21, 12:00etan, Mendaroko Azpilgoetako elizan.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Ez agurrik, ez adiorikgero arte baizik.

Gure bihotzetan betiko,maite zaitugu.

Imanol Gastesi Goenaga2017ko maiatzaren 15ean hil zen, 76 urte zituela.

Eskerrik asko emandako babesarengatik, Imanol.

Kimetz Elkartea

Imanol Gastesi Goenaga2017ko maiatzaren 15ean hil zen, 76 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 21

Page 22: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

HITZ ETA KLIK22

Unai Villena

Manu Sanchez

Ustez lagunak ginen arren, mundu-ikuskera hain ezberdinak geneuzkan, hain urrunak ziren gurehautu filosofiko, etiko, politiko zein estetikoak, ezen bost axola baitzitzaidan zer pentsatzen zenuen,eta are gutxiago esaten zenuena. Hala ere, auskalo zergatik, muturreko etsipen une hartan zure-

gana jo nuen, neukan arazo larria azalduz, iritzi eske. Eta, aurreikustekoa zen bezala, gauza bakarrerakobalio izan zidan zure iritziak: haren inguruko neurea berresteko.

Gertatuko zait gauza bera hamaika aldiz, eta gertatu aurretik izango dut beti zalantza bera gogoanate-joka: itxita daudela dakigun jendearenganako zenbait ate, zabaltzen saiatu ala bere horretan uztea hobe?

“Auskalo zergatik, muturreko etsipen une hartan zuregana jo nuen, neukan arazo larria azalduz, iritzi eske”

Miguel Arriola Irizar2017ko maiatzaren 17an hil zen, 74 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1035 alea:Maquetación 1 18/05/17 10:50 Página 22

Page 23: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

1035 azala:Maquetación 1 18/05/17 10:48 Página 3

Page 24: Zaintzaileak zaintzen - barren.eus - barren.eus€¦ · lana, jatekoa eta ostatua. Eta ho - rrela hartu nuen Elgoibarrerako bidea, orain dela 17 urte. Nire aitak ezagutzen zuen Eibar.

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA

IGELTSERITZA

ITURGINTZA

LEIHOAKERREFORMAK

Gremioen gida AroztegiakElektrizitateaIgeltseritzaIturgintzaLeihoakPintura

1035 azala:Maquetación 1 18/05/17 10:48 Página 4