Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko...

25
ELGOIBAR - 986. zenb. XXIV urtea - 2016-04-01 Lanaren pisua bizkarrean

Transcript of Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko...

Page 1: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

ELGOIBAR- 9

86. z

enb.

XXI

V ur

tea

- 201

6-04

-01

Lanaren pisua bizkarrean

986 azala:Maquetación 1 31/03/16 15:41 Página 1

Page 2: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

986 azala:Maquetación 1 31/03/16 15:41 Página 2

Page 3: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

ZOZOAK BELEARI 3

NORA KORTABERRIA

NEREA GURRUTXAGA

“Ez zait gustatzen aurrean ditugun aukera horiek alde egiten uztea”

Kaixo, Nora! Arrazoia duzu bai, aukerak bilatu eginbehar dira, eta horrela denean, zorteak ere laguntzendu batzuetan! Nork esango lidake niri, Joko Paraolin-pikoen inguruan informatzera joango nintzenik, Rio deJaneirora? Gazteaukera eta Basque Team-ek antolatu-

tako lehiaketa batean parte hartzearen ondorioz, orain esperien-tzia izugarri hori bizitzeko aukera daukat.

Gazteak gara, eta zuk esan bezala maiz entzun ohi duguorain dela momentua, aprobetxatu beharra daukagula eta abar.Hala ere, askotan ikasketek, lanak eta beste betebehar batzuekez digute benetan nahi duguna egiten uzten.

Sortzen zaizkidan paradei baiezkoa emateko erabakia hartunuen orain dela pare bat urte. Nire burua behartzen dut gehiegiez pentsatzera ondorioetan, eta arriskatzera. Egia esan, ez naiz

damutu oraindik, egin ditudan gauza guztietatik zerbait ikasi bai-tut. Batez ere nire ikasketekin erlazionatuta dagoenean, ondo baitakitikus-entzunezkoen arloa ez dagoela bere momenturik oneneaneta horregatik aurkezten zaizkidan aukera guztiak aprobetxatubehar ditudala.

Dudarik gabe izan dudan esperientzia aberasgarriena Txileraikastera joatea izan da, eta ezin dut ahaztu jende askok ez duelaizan horrelako aukerarik. Are gehiago, guretzat ohikoa dena luxuada askorentzat. Errefuxiatuak ditut buruan egun hauetan. HaientzatEuropa da aukera, gure herrialdeek finantzatutako gerra atzeanuzteko aukera, bizitza duin bat izatekoa. Aukerak bilatu egiten dira,bai, baina batzuei ukatu egiten zaie horretarako eskubidea. Horihorrela izan ez dadin, gazteok ere badugu zeregina, gureaukerekbaldintzatuko dute eta euren etorkizuna.

Kaixo, Nerea! Zer moduz etorri zaizkizu opor egunhauek? Pixka bat erlaxatzeko balio izan dute, ezta?Nire kasuan, lurreratzeko beharrezkoak izan zaizkit.Aurrera eta atzera ibili ostean Elgoibarren bizi naizelaohartzeko. Nora, akordatzen zara gazteagoak gine-

nean zenbat disfrutatzen genuen Sanjoanetan erretzeko kartoibila? Nola antolatzen ginen koadrilaka, nor bere sua non izangozen pentsatu eta herri guztia goitik behera miatuz kartoi puskarikhandiena nork eramango lehian... Eta nola lapurtzen genion el-karri gure altxorrik preziatuena pantaila handiko telebista harenkaxa izango balitz moduan? Edo nola prestatzen genituen irrikazikasturte hartako gizarteko liburuak, suak irentsi zitzan?

Aurrean ditugun aukera guztiez baliatzeko esaten digute, gaz-teak gara eta! Zenbat aldiz entzun dugu hori? Aukerak eta aukerakei ditugu gaztetan, guztia dugu aurrean eta guztia dago gure esku.Egia esan, ez zait aukera horiek alde egiten uztea gustatzen. Ba-tzuetan gauza gehiegi batera egiten ari naizela entzun izan dut.Baina ez al da hori hobea, ezer egin gabe geratzea baino?

Bi hilabetetan lau herrialde eta bi kontinente zapaltzeko aukeraizan dut, eta hori ere neurea egin dut. Beste milaka aukeren bidea

ireki didan atea izan da. Gutxien espero nuen unean sortu zai-dana. Esateko modu ustel bat besterik ez dela pentsa dezakegu,bai, hori ere gure esku dago. Kontua da, ezustekoei ongi etorriaeman behar diegula, geureak egin eta gu haienak egin. Izan ere,kasualitatea izan daiteke eta kasualitatea dela pentsa dezakegu.Atzo bertan autoan sartu eta azkenekoz autotik jaitsi nintzeneanentzun nuen kantu bera irratian entzutea kasualitatea izan daite-keen bezala. Eta hor geratu zitzaidan ergel aurpegia. Baina, tira,patuaren misterioa alde batera utzita, paraden ezjakintasuneansinestea nahiago dut. Azken batean, garenak gara une bakoi-tzean, baina izatea aldatzen digu zerbaitek. Eta ez da gazteonkontua, sorpresak edonork izan ditzake, edo edonork aurkitu di-tzake, baina aurkitzeko bilatu egin behar dira.

Beraz, zortea lagun ez dugula pentsatu beharrean, aukeratxiki bat hartu, handiagoa bilatu eta ziur aurkituko dugula. Etaonena, guztia ez dela hor amaitzen, hau ere ziklo bat dela. Eza-guna egiten al zaizu, Nerea? Oker ez banago, zu ere aukerakalde egiten uztea gustatzen ez zaion horietako bat zara eta. Denadela, buelta gehiegi eman gabe, ezusteak, gaztetasunak bainogehiago, gazte sentitzeak ere sortu ditzake. Gaztiak gera barren!

“Aukerak bilatu egiten dira, baina batzuei ukatu egiten zaizkie”

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 3

Page 4: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

IRITZIA4

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Oier Narbaiza KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi, Oier Narbaiza HIZKUNTZA ARDURADUNA Oier Narbaiza PUBLIZITATEA LeireRubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga,Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, An-doitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen Ansola, EiderIriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze.INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Altzairugintza sektorea egungogarai nahasien paradigma da.Multinazionalen pisua, energiaren

kostu altua eta Txinako bultzada beza-lako osagai gaiztoekin ezin etorkizunaribide itxaropentsurik eman.

Txinako produktuen erauntsiak eraikinsonatuenak ere eraitsi ditzakela eta, ezda zalapartarik falta. Nazioarteko lege-dia orekaz adostu eta betearaztea ezin-bestekoa litzateke; historia,mendebaldeko herrien eskutik, arau-haustez eta merkatal-indarkeriaz eraiki

dela ahaztu gabe.Kanpotik jasotako alda-

gai batek enpresaren era-ginkortasun ahalmena

nabarmen murrizten duenean

lehiakortasun eredu hauskorraren adieraz-garria izan ohi da. Eta energiaren kostualtua hori da hain zuzen, kasu honetanurruneko eragileen bizkar utzi ezin dai-tezkeen aitzakiarik gabe.

Multinazionalak aldiz, globalizazio-aren ikur dira. Nazioartekotzea eta ta-mainaren arteko norgehiagokan, mugarriboteretsua. Merkatu esparru txikienak erebehar dituzten erraldoi aseezinak. Haz-kundearen grina hobekuntzaren eta au-rrerapenaren akuilu den neurrian,hazi-beharra noraezaren hazia ote da?

Kanpoko enpresen arrantzan, epe lu-zerako plangintzarik eta bermerik ezean,merkealdi itxurako gobernuen arteko las-terketak fruitu oparorik ez dakar, garestiureztatutako lur idorrik ez bada, enpresenetekin soila.

Erabaki guneen gertutasunak fun-tsezko garrantzia dauka. Baina hortikharago, lantegiak jarri eta kentzea zen-baki-azterketa hutsa izan ez dadin, hor-nikuntza katearen sendotasunean dagokoska, ingurune lehiakorra osatzean,pertsona trebatuen bilgunean. Ala Lod-zeko langileak Lensekoak baino jatorra-goak izateagatik lehenesten dituzte.

MIKEL ARTOLA

“Erabaki guneen gertutasunak funtsezko

garrantzia dauka. Baina hortik harago, hornikuntza katearen sendotasunean dago

koska”

Ekonomialaria

Lantegiak jarri eta kentzea

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 4

Page 5: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

GUTUNAK 5

u DENON ARDURAGure herri eta auzoetan bizitza kali-

tatea hobetzeko autoen presentzia mu-rriztu beharra dugu. Denon ardura da,gidariena eta erakundeena. Konturatzenari naiz agintariak, oro har, neurriak har-tzen hasi direla herri guneetan automo-bilen presentzia murrizteko. Bazenordua! Elgoibarren, esaterako, Maalakozubia ixten hasi dira asteburuetan eta ho-rrek bide onean doan ahalegin bat era-kusten du, nahiz eta nire ustez oraindikez den formularik onena aurkitu, SantaAna kalean, Pedro Muguruzan edotaGabriel Kurutzelaegin autoen trafikoaareagotu egin baita horrela. Probak behardira eta hutsegiteetatik ikasi. Denborarekineta guztion borondatearekin lortukodugu.

Gai honetan garrantzitsua da erakun-deek, ikastetxeek eta komunikabideekegin dezaketen sentsibilizazio lana.

Oso garraio publiko zerbitzu onadugu, baina oraindik hobea behardugu. Inbertsio gehiago horra bideratubeharko lirateke. Aste Santuan Donos-

tiara joan naiz eta autobusak eta trenakjendez gainezka izan dira. Bada hor erezer hobetu.

Oinez zein bizikletaz ibiltzeko kulturaere sustatu beharko genuke. Eibarrekineta Soraluzeko bidegorriarekin lotu be-harra du Elgoibarrek. Eta Mendarorekin,jakina.

A.O.I.

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 5

Page 6: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

MOTZIAN6

Debegesaren bilera gazte langabetuekin

Gazteak lan mundura sartzea erraztekoasmoz, Debabarreneko Enplegu Anezkaegitasmoari helduko dio Debegesak apiri-lean. Lanik gabeko 18tik 29 urtera bitartekogizonezkoek eta 18tik 34ra bitarteko ema-kumeek izena eman dezakete. Berdin dabakoitzaren ikasketa maila edo perfila.

Programan parte hartzea pentsatzen aridiren gazteekin bilera egingo du Debegesakapirilaren 5ean, 10:00etan, bere bulegoe-tan (Azitain industrialdea, 3, Eibar). Bileran,programaren inguruko zalantzak argitukoditu Debabarreneko garapen agentziak.

Izenemate epea zabalik dago eta apiri-laren 7an itxiko da. debegesa.eus webgu-nean agertzen den formularioa beteta egindaiteke izen-ematea. Zalantzarik izanezgero, 943 820 110 telefonora deitu [email protected] helbidera idatzidaiteke.

Izena ematen dutenetatik 25 lagun auke-ratuko dituzte. Hainbat egunetan Debege-sara joan beharko dute. Teknikari batenlaguntzarekin, coaching eta adimen emozio-naleko saioak egingo dituzte, komunikaziodinamikak, marka pertsonala eta enplegu bi-laketa 2.0, elkarrizketa pertsonaletarako en-trenamendua, enplegagarritasun mapak,enpresetara bisitak, bilerak ekintzaileekin,lan bitartekaritzako prozesuak giza baliabi-deetako arduradunekin...

Mugak berehala irekitzeko eskatu dio Elgoibarko Udalak Europako Batasunari

Aste Santuko oporren aurretik, martxoaren 22an, Elgoibarko Udaleko Boze-ramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu zuen aho batez.EAJ, EH Bildu eta PSEko ordezkariek onartutako testuak giza eta nazioarteko

eskubideak onartzeko eskatu dio Europako Batasunari. Era berean, Europako Ba-tasuneko mugak berehala irekitzeko eskatu du. Elkartasunean eta giza eskubidee-kiko errespetuan oinarritutako politikak indartzeko eskaera egin du BozeramaileenBatzordeak.

Adierazpen instituzionalak hiru konpromiso berreskuratzeko eskatu dio EuropakoBatasunari: elkartasun-konpromisoa, ardura-konpromisoa eta legezkotasun konpromisoa. Horrez gain, hona hemen, hitzez hitz Europako Batzordeari Europako Esta-tuei eta, bereziki Espainiako Estatuari adierazpenak exijitutakoa:

1. Pertsona errefuxiatuek bizi duten egoera larriaren aurrean, giza eskubideaketa asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma-nitarioa ematea.

2. Europako Batasunaren barruko muga guztiak berehala irekitzea, Idomenikomugatik hasita, honen itxierak eragin duen krisi humanitarioa ikusirik.

3. Europara sartzeko bide seguruak ezartzea, bertaratu nahi duten pertsonaguztientzat, eta bide seguruak erabiliz iritsi diren pertsonen kanporatzeekin buka-tzea.

4. EAErako lekualdaketak hastea, gutxienez, Europako kupoak ezarritako1.000 pertsonena, Eusko Jaurlaritzak jada onartuak dituenak. Elgoibarko Udalak,Udal plenoak 2016ko irailaren 24an hartutako akordioaren bidez, konpromisoahartu zuen, berari zegokion neurrian, helburu hau betetzeko baliabideak jartzeko.

5. Asilo eskubideari dagokionez nazioarteko araudia errespetatzea, irakurketazabal eta eskuzabala eginez, eta ez oztopoak eta hausteak bultzatzea, egun Eu-ropako estatuak egiten ari diren bezala.

6. Migrazio politikak aldatzea, atzerritarren legea bertan behera utziz eta ha-rreran, elkartasunean eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritutako politikak in-dartuz. Egungo zigor eta kanporaketei amaiera ematea.

7. Pertsonek duten mugitzeko askatasuna bermatzea, Giza Eskubideen Adie-razpen Unibertsaleko 13. artikuluan jasotzen den bezala.

tini.cc/SyriaFredoom

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 6

Page 7: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

MOTZIAN 7

Hazi Hezi aldizkariaren errepor-taje sorta baten bilduma bere-zia, eta urtebeteko harpidetza

doan, jasoko dute haur jaioberrien Gu-rasoek Elgoibarren.

Elgoibarko Udalak laguntza eskaininahi die etxeko heziketa lanetan gurasoizan berriei. Gurasoei zuzenduriko HaziHezi aldizkariaren erreportaje-sortabaten bilduma jasoko dute haur jaiobe-rrien gurasoek. Haurra Udalaren Arretabulegoan erroldatzerakoan jasoko dutehoni buruzko informazioa gurasoek, etaondoren, Kultur Etxean, Euskara Sailean,eskuratu ahal izango dute aldizkari be-rezi hori, bulego orduetan (07:30-15:00). Gainera, urtebeteko harpidetza(4 zenbaki) doan eskuratzeko aukera ereizango dute.

Etxeko komunitateari zuzenduriko he-ziketa aldizkaria da Hazi Hezi. Gura-soei, aitita-amamei, familiei edohezitzaileei, haurren heziketan eta gara-penean laguntzeko tresna izateko boka-zioz jaioa.

Elgoibarko Udalak gogora ekarrinahi izan du urteak daramatzala haurraizan berri duten gurasoentzako transmi-sio kanpaina antolatzen. Kanpaina ho-rren baitan, lau euskarri erabiliko dituUdalak aurten:

- Gutuna: haur jaioberriarengatikzorionak emateko eta euskara erabil-tzeko edota ikasteko aholkua emateko.Udalak, bide batez, euskara ikastekodiru-laguntzak ematen dituela gogoraraz-ten die gurasoei, 0-12 urte bitarteko hau-

rrak dituzten gurasoek matrikularen erdiaordaintzen baitute euskaltegietan.

- Biorrikoa: gurasoen hizkuntzagaitasuna kontuan hartuta, hiru mezuprestatu dira: guraso euskaldunentzat,guraso erdaldunentzat; eta guraso mis-toentzat.

- Kanta-jolasen DVDa: HaziHezi aldizkariaren bilduma berezia, etaurtebeteko harpidetza doan.

- Hazi Hezi aldizkariaren bildumaberezia eta urteko harpidetza.

Ume jaioberrien gurasoei ‘Hazi Hezi’ aldizkariadoan banatuko die Elgoibarko Udalak

‘Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera’ hitzaldia eskainiko dute Sortuk eta Iratzar Fundazioak

Datorren barixakuan, apirilak 8, hitzaldia eskainiko duteIñigo Akaiturri eta Antton Lopez preso ohiek ElgoibarkoKultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Amnistiaren nora-

bidean preso eta iheslariak etxera izenburua izango du hi-tzaldiak eta Sortuk eta Iratzar Fundazioak antolatu dute.Martxoaren 13an preso izandako talde batek aurkeztutakoAbian da bidea ekimena azaltzera etorriko dira. Ekimenarenmanifestuak 1.400 bat preso eta iheslari ohiren atxikimenduajaso du. Tartean, Elgoibarko Julen Agirre, Juli Arregi, Jose An-tonio Arribillaga, Sebas Elizburu, Inazio Iriondo, Gemma Jaio,Jon Iñaki Jaio, Rosa Martinez, Juan Mari Mendizabal, IñakiOdriozola, Arnaldo Otegi eta Joseba Zinkunegi daude.

Manifestu hau sinatu dutenek Euskal Preso Politikoen Ko-lektiboari zein Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari sosten-gua helarazi diete eta presoen kolektiboaren erabakiakerrespetatzen dituzte. “Salbuespenezko legedia astindu be-harra dago, sakabanaketa bukatu. Gehiengo sozial zaba-lak eraginkortu beharko du irekitako eskenatoki berria, ustelez dadin. Alde anitzetako konpromisoak behar ditu honekguztiak. Guk geurea aldarrikatu nahi dugu lehenik eta behin.Euskal preso politikoen Euskal Herrirratze eta etxeratzearenaldeko lanean murgiltzera gatoz”, dio manifestuak. Apirila-ren 17rako manifestazioa antolatu dute Bilbon sakabanake-taren aurka eta presoen etxeratzearen alde.

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 7

Page 8: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

SEMAFOROA8

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Ur txorrota N-634 errepidetik azpiko bide-txora: “Urazandi auzotik lur azpiko pasabidea zehar-

katu eta erreka aldameneko bidetxoan barrena euri egunetanjoanez gero, errepidetik ura jausten da. Ubidea egon bada-goen arren ez dago bide guztian eta puntu batean errepidetikdatorren ur txorrota batek horman jo eta errebotatu egiten du.Hodiren batekin beharbada konponduko litzateke. Bestela pu-tzua sortu eta oinezkoak busti egiten dira”. Udalean ez omendute horren berri, baina erreparatuko diote ea konpondu dai-tekeen ikusteko.

Aulkiak zuhaitz artean Santa Klaran: “Martxoa-ren 20an, San Pedrora bidean errepidetik abiatu eta

Santa Klaran, ezkerretara dauden zuhaitzen artean ikuskizunhonekin egin nuen topo. Hondatutako aulkiak zeuden botatazuhaitzen azpiko aldean batzuk eta adarretan trabatuta bes-teak. Gezurra dirudi oraindik horrelako gauzak egiten dituzten‘pertsonak’ egotea”.

San Rokera joateko eskailera mekanikoakhondatuta: “Errotaberri plazatik San Rokera doan es-

kailera mekanikoa erabiltzen dut eta azken asteotan geldirikdago konponketak direla-eta. Hain denbora luzea izanik, abe-ria handia izango dela uste dut. Ez da horrelako bat gertatzenden lehen aldia, beraz, matxurak saihesteko eta konponketetandirua aurrezteko proposatzen dut eskailerak igogailu batekinordezkatzea edo estaltzea”. Udalaren arabera, matxura han-dia izan da, baina enpresa egingo da konponketa gastuenkargu. Hala ere, ezin dutela epea zehaztu euriak ere mugatuegiten dituelako konponketak. Bestalde, bizilagunaren propo-samena ere aztertuko dutela azaldu du.

Txakur kakak Gabriel Kurutzelaegin: : “GabrielKurutzelaegi kaleko bizilaguna naiz eta sarritan txakur

kakak aurkitzen ditut batik bat atzeko aldeko pasealekuan. Ba-tzuetan, gainera, oharkabean zapaltzeko arriskua ere izatenda. Beraz, txakur jabeei eskatu nahi diet txakurrak zaintzen di-tuzten bezala beraien kakak non egiten dituzten ere zaindudezatela eta kaka eginez gero jaso eta leku hura garbitu de-zatela. Izan ere, gure kalea ez da kakalekua eta ahalik etatxukunen mantendu behar dugu denon artean, batzuetan bestetxakur jabe batzuek batu behar izaten baitituzte kaka horiek”.

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 8

Page 9: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

ELKARRIZKETA 9

“Perurenari agian irabaziko nioke bosgarrenera bonbonak igotzen”

Portaletako tinbre guztiak jo eta “buta-nooo!” oihu egiten zuen lehen, orain,ordea, asko jaitsi dira butano-bonbonasalmentak eta tinbre jakinak jotzen dituJuan Carlos Garcia Vizoso butano bana-tzaile elgoibartarrak. Butanoa erabili ezarren, askok ezagutzen dute banatzailea,orain bezalaxe, beraiek umeak zirela etabaten baino gehiagoren etxera eramatenbaitzuen bonbona. Bizkarrean hartu etaateraino, igogailuak lana erraztu arren,eguneroko zereginaren pisua bizkar gai-nean eraman ohi du. Zama horri buruzhitz egin dugu bonbonak etxez etxe ba-natzen ari zen bitartean.

w Nolatan hasi zinen butano-bana-tzaile lanetan?

Mekanikan ari nintzela amak ikusizuen ikasteko ez nuela balio. Aurrekobutaneroa ezagutzen zuenez galdetuzion ea lanerako norbait behar alzuen. Probatzeko hasi nintzen eta gauregun arte. Lehen lan eguna bukatu etabutaneroak galdetu zidan hurrengoegunean joango al nintzen, baietzesan nion bizirik banengoen behintzat.Izan ere hasieran gorputza ez dagoohituta. 17 urterekin hasi nintzen,baina 1985ean hartu nuen arduradunpostua eta ordutik ez dut lan hau laga. w Butaneroaren ezaugarri nagusiakindarra, trebezia eta jendetasuna di-rela esan ohi da. Betetzen al dituzu?

Hasieran indarra baneukan, baina17 urterekin lehen aldian asko kosta zi-tzaidan. Trebezia denborarekin hartzenda eta jendearekin tratuIan lasaia naiz,batzuetan onetik ateratzen nautenarren.

u JUAN CARLOS GARCIA VIZOSO BUTANO-BANATZAILEA

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 9

Page 10: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

ELKARRIZKETA10

w Zer da butano-banatzaile lanetikzailena?

Batzuetan jendeak ez gaitu ulertzen.Esaterako, baten batek bonbona ordain-duta utzi eta beste bati tinbrea joz geroaterik ez digute zabaltzen, besteari jo-tzeko esaten digute; ez dute ulertzen be-raiei deitu badiet besteek zabaldu ezdidatelako izan dela. Elgoibarren udal-tzainekin ez dut arazorik zamalaneta-rako. Ermuan izaten ditut batzuetan.w Nolako bezeroak dauzkazue?

Adin batetik gorako jendeak urteetanhartu izan digu butanoa eta batzuentzatia etxekoak gara. Gazteek batzuetanesaten digute presaka dabiltzala…baina nik ezin dut azkarrago joan. Lehenbatzuek propinak ematen zizkiguten etaGabonetan aginaldoa ere bai, orainpropina gutxiago jasotzen dugu eta bestebatzuek eskerrak ere ez dizkigute ematen.w Non egiten duzu banaketa?

Elgoibarren, Mendaron, Altzolan etaErmuan. Berrizen eta Zaldibarren ere ba-natu izan dut, baina batzuetan ez nin-tzen iristen, eta kendu egin dizkidate.Oporretan banatzaileok gure artean egi-ten dugu trukea eta ibili izan naiz Sora-luzen eta Bergaran ere. Gogoan dutSoraluze nahiko zaila dela, baina ba-dira 10 urte ez naizela han ibili eta ba-dakit aldatuta dagoela.w Zuek erabakitzen al duzue non ba-natu bonbonak?

Repsolek banaketa enpresa bat dueta hark banatzaileak bilatzen ditu, sol-datapekoak edo autonomoak. 1985eanAzitain enpresarekin hasi nintzen, bainagero salmentak jaitsi egin ziren eta harksaldu egin zion orain gure esparrua dau-kan enpresari. Honek esaten digu nonbanatu eta ni Elgoibarren hainbeste ur-tean ari naizenez hau nire feudoa delaesan genezake. Gainontzekoak edozeinmomentutan eman zein kendu diezazki-dake, eta Elgoibar ere kontratua berrituezean akabo, ez dut uste baina.w Kalkulatuta al daukazu gutxi gora-behera zenbat bonbona banatzen di-tuzun egunean?

Aldakorra da udan eta neguan, es-

parruen arabera… Neguan, tenperaturajaitsierarekin, ia bikoitza saltzen da.210 bonbonako kamioi bat ekartzen duteta bigarren egunerako gastatzen zaiz-kit, udan, aldiz, baliteke aste osoa Irau-tea. Esaterako, kalkuluek hutsegin ezeaneguraldi hotzeko egun batean 100 bon-bona inguru izaten dira Urazandin, Erre-txindin, San Roken, Sigman eta Altzolan.Orain, bonbona gutxi banatzeko ibil-bide luzea egin behar da.

Ni hasi nintzenean hiru banatzaileginen Elgoibarren eta nik herriko laurdenbatean baino ez nuen banatzen eta or-duan, Erretxindin eta San Roken (hainbatetxe oraindik eraiki gabe zeudenean)baziren 300-350 bonbona banatzengenituen egunak. Orain, berriz, guneberean 20-30, portal bakoitzean bi edohiru. Krisia ere igarri dugu. Hilaren bu-kaeran, esaterako, etxe batean ezezkoaesaten digute eta hurrengo astean biedo hiru bonbona eskatu, eta jakinekoada aste bakarrean ez dituztela gastatu. w Ateraino eramaten dituzu?

Bai. Tinbrea jotzen dut, izan ere,buruz dakit portal bakoitzean non har-tzen duten. Batzuei atean begiratzendiet, adostuta daukagulako bertan lagazgero zaharra hartu eta berria lagatzeaeta gero ordaintzea; ordaindu ezean ezdiot berriz lagatzen. Baten batek esanizan digu berak igoko duela, baina gai-nontzean etxez etxe banatzen dugu.w Igogailuek lana arindu dute, ezta?

Bai, noski. Baina badira oraindik es-kaileretan gora oinez igo beharreko to-kiak. Sigman, San Frantzisko, Errosarioeta San Bartolome kaleetan. Denakegun berean ez tokatzeko txandatu egi-ten ditut gogorragoak baitira. LehenSanta Ana kalea zailenetakoa zen,baina igogailuak jarri dituzte; orain ustedut bi portal baino ez daudela igogailu-rik gabe. Zahar zaharrak diren kaleekberdin jarraitzen dute, baina ohitutagaude. Hala ere, badago eraikinen batgoian trabatuz gero portaleraino jaus-teko moduko eskailerak dauzkana osozuzenak direlako. Eskailerak garbitu be-rritan labaintzea ere gertatu izan zaitnoizbait, baina istripu larririk ez dut izan.w Bizkarra zaintzeko egiten al duzuhori?

Ez, ez dut bereziki zaintzen. Denadela astakeriarik ere ez dut egiten. Esa-terako, nik bi bonbona igo ditzaket bos-garren solairura eskaileretatik segidan,baina denbora guztian ezin naiz horrelaibili min hartu dezaket-eta. Beraz, nire-tzat tartekatzea da onena. Batzuetan bialdiz ez igotzearren bigarren pisura ba-tekin igotzen naiz, beste bat jaitsi, hu-rrengo bigarrenetik laugarrenera igo…w Harrijasotzaileak-eta ikusten dituzu-nean, zer pentsatzen duzu?

Mendaron ikusi nuen apustu bat eginzutela mendira bonbona bizkarrean igo-tzen eta norbaitek brometan galdetuzidan ea ez nintzatekeen apuntatuko ho-rrelako bat egitera. Nik horrelako asta-keriarik ezta pentsatu ere. Hau nire lanada, ez dut egiten gimnasiora joan beha-rrean giharrak lantzeko.w Jendeak ere esaten al dizu zure lanagogorra dela?

Adinekoek galdetzen didate zenbatpisatzen duen bonbona batek (25kilo) –badira 85 kilo ingurukoak taberne-tarako-eta. Horiek karroan edo bueltakaeraman behar dira–, zenbat banatzenditudan (100-200), ea badakidan ho-riek zenbat kilo diren guztira... Ez dut ja-kingo ba hainbeste urteren ondoren!Egunean 4.000 kilo izan daitezke. Nikez dut uste harrijasotzaileek bezala ha-

“Bonbonekin astakeriarik ez dut

egiten. Hau nire lanada, ez dut egitengimnasiora joan

beharrean giharraklantzeko”

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 10

Page 11: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

ELKARRIZKETA 11

rriak altxatuko nituzkeenik, baina Perure-narekin bosgarren solairu batera bonbo-nak igotzen lehiatuz gero, beharbadairabaziko nioke. Harria altxatzeko inda-rra bai, baina eskaileretan gora eta be-hera ibiltzeko hainbeste erresistentzia ezdakit edukiko lukeen.w Bonbonak bizkarrean gora, bainasalmenten jaitsiera igarri al duzue?

Bitrozeramikarekin hasi zen dena.Jende gehienak butanozkoa baino su-kalde elektrikoa du. Mikrouhin labeekere eragin zigute kaltea, aurrez prestatu-tako janariak han berotzen dituzte etagazteek lapikoko gutxi jaten dute.

Jendeak dio gas naturala gure aur-kari handia dela, baina nik nahiago dutbutano bonbona izatea etxean. Izanere, elektrizitatea moztuz gero berogai-lurik gabe, janaria berotu ezinda… gel-ditzen dira asko. Bonbona izanez geroharekin lan egin daiteke, gerta daitekebutanorik gabe gelditzea ere, baina…Lehengoan elektrizitate mozketa bat izanzen eta bitrozeramika, mikrouhin labeeta berogailu gabe gelditu zen jendeasko, butano bonbona zutenak ez.w Hainbeste pisu eta lanek merezi aldu gainbehera doan lan baterako?

Ez. Guri ehuneko kopuru bat ematendigute saltzen dugun bonbona bakoi-

tzeko, baina guk kamioia, asegurua…jarri behar ditugu. Orain dela 15-20 urtebai. Ni elgoibartarra naiz eta biltegiaSan Antolinen zegoen, beraz, bi kilome-tro baino ez ziren. Orduan erosi nuenkamioiak 15 bat urte zituen, eta 40.000kilometro ere egin gabe. Zaharraren za-harrez hondatzen zitzaizkidan gauzak,ez erabilerarengatik. Orain, ordea, ba-

naketa enpresak biltegia Zumarragandauka, beraz, gastua handiagoa da baikamioian bai gasoleoan. Noizbait pen-tsatu izan dut lagatzea, baina jarraitzendut, besterik ez daukat eta. Hala ere ezdakit noiz arte jarraituko dudan. Bainanik ez dut ordezko inor utziko, banaketa

enpresak aurkitu beharko luke. Izan dutlaguntzaile bat edo beste eta beti eza-gunak. Izan ere, bonbonak gehien baliozuenean 17,50 euroan egon zen eta12,46an dago orain. Diru asko mugi-tzen da esku artean eta edozein ezin da-sartu lanean. Bat kobratu ez eta kontuaksalmentekin bat ez badatoz orduandatoz arazoak. Askok egun bat lan egineta laga egiten dute. Gainera ezin zaieasko ordaindu ze bestela ez nuke nire-tzat izango eta norbait ekarriz gero nibaino gehiago banatuko duen norbaitizatea nahi nuke. w Ez dago etxean zure lanari segikodionik?

Ez. Nik neuk ere ez nuke nahi alabekhonetan jarraitzerik. Lana bera ere gain-behera doa-eta. Zakurrak egunero la-guntzen dit eta aitak ere zenbaitetan.Gainontzean familiakoek ez dute ezerjakin nahi. Alabei ez zaie gustatzen en-tzutea “zu butaneroaren alaba zara”,dauden esamesengatik. Horiek mitoakdiren arren, oraindik entzuten ditugubehin eta berriz eta jadanik aurre ere ezdiegu egiten. Nik esaten diet lanbidebat gehiago dela besteen artean, lagu-nak pintorearen, iturginaren edo irakas-learen seme-alabak direla, zer dirabesteak butaneroak baino gehiago ala?

“Mikrouhin labeekere eragin digute

kaltea, aurrez prestatutako janariak

han berotzen baitituzte”

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 11

Page 12: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

ASTEKO GAIA12

Udaberriko oporraldiaren ostean, udakooporraldiaren esperoan daude asko. Itxaro-naldia luze egin dakieke, akaso, baina es-pero baino lehen etorriko da. Atxutxiamaikaeta Ludoteka, esate baterako, udaldiko es-kaintza prestatzen ari dira, eta asteleheneanekingo diote izenemateari. Hurrengo lerro-etan jaso ditugu eskaintzaren inguruko xe-hetasunak. Aukera zabala da: HaurHezkuntzako bigarren mailatik hasita, LehenHezkuntzako seigarren mailara arte.

Astelehenetik aurrera izena eman ahalizango da Atxutxiamaikak eta Udal Ludo-tekak antolatutako udaldiko eskaintzan.Izenematea apirilaren 18an amaituko da.Elgoibarko Izarra elkartean edo Ludotekaneman ahal izango da izena, edo bestelaelgoibarkoizarra.eus webgunean sartuta.Plazak mugatuak izango dira.

2016 honetako eskaintza oparoaizango da, HH2tik LH6ra bitarteko ume-entzako aukera zabala prestatu baitute.

Udalak diruz lagunduko du eskain-tza. Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekakzenbait deskontu aplikatuko dituzte.DSBL (AGI), DBE (RGI) eta GLL (AES) ja-sotzen duten familiek %70eko deskontuaizango dute. Familia ugariek, berriz,%30ekoa. Bigarren anai-arrebak%30eko deskontua izango du.

Apariketan (HH2-HH4) _______Txikienentzako bi txanda egongo

dira. Ekainaren 27tik uztailaren 8ra le-henengoa eta uztailaren 11tik 22ra bi-garrena. Txanda bakoitzaren prezioa56 eurokoa da (50 eurokoa Ludotekakoedo Elgoibarko Izarrako bazkideen ka-suan). Umeak bi txandetara bidalizgero, 101 eurokoa izango da (91 eurobazkideen kasuan).

Egitasmoaren ordutegia 09:00etatik13:00etara bitartekoa izango bada ere,07:30etik aurrera Goiz Txoko zerbitzua

eskainiko dute. Txandaren prezioa 69eurokoa izango da (62 euro bazkideenkasuan) eta bi txandetara joatearren101 euro ordainduko dira (91 euro baz-kideek).

Firin Faran (HH5-LH1) ________Kasu honetan ere ekainaren 27tik uz-

tailaren 8ra izango da lehen txanda etabigarrena uztailaren 1tik 22ra.

Txanden prezioak 69 eurokoak dira(62 bazkideen kasuan). Bi txandetara jo-anez gero, prezioa 125 eurokoa izangoda (112 euro bazkideek).

Apariketako ordutegi bera izango duFirin Faran egitasmoak, baina eguenetanegun osoko irteera izango dute, etaumeak 18:00etan itzuliko dira. Hemenere, goiz txoko zerbitzua egongo da.

Abixadan (LH2-LH3) ________Txanden egutegia eta ordutegia au-

rreko bien berbera izango da. Eguene-tan egun osoko irteera izango dute18:00ak arte, eta, horrez gain, txan-dako azken bi gauak kanpoan emagodituzte.

Txanda bakoitzaren prezioa 89 euro-koa izango da (80 euro bazkideek) etabi txandak hartuz gero 161 eurokoa (145bazkideek).

Aldenik-Alden (LH3-LH6) _____Nagusienek Aldenik-Aldenen eskain-

tza zabalaz gozatu ahal izango dute.Alde batetik, astekako eskaintzan arra-tsalde pasak (martitzenetan), egun-pasak(eguenetan), iluntze-pasak (barixakuetan)izango dira. Lehen astea ekainaren 28tik1era izango da. Bigarrena, uztailaren5etik 8ra, eta hirugarrena uztailaren 12tik15era. Aste bakoitzaren prezioa 22 eu-rokoa izango da (20 euro bazkideen ka-suan).

Beste alde batetik, bi egonaldi iragarridituzte Aldenik-Alden egitasmoan. Zuha-tzako irlara izango da bat (ekainaren24tik 26ra) eta Bizkaiko kostaldera biga-rrena (uztailaren 20tik 22ra). Egonaldi ba-koitzaren prezioa 48 eurokoa izango da(43 euro bazkideek).

Astekako eskaintza bat baino gehiagoeta egonaldiren bat hartzen dutenentzakodeskontu sorta egongo dela iragarri dute.

Haurrentzako eskaintza oparoa ekarriko dute Atxutxiamaikak eta Ludotekak udako oporraldirakou

Udako eskaintzan izena emateko epea apirilaren 4tik 18ra bitartekoaizango da.

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 12

Page 13: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

ELKARRIZKETA 13

“Bruselako aireportu ondoan izanda,txarrenerako prest geunden ospitalean”

Lucia Alvarez elgoibartarra erizaina da, eta22 urtetik gora daramatza Bruselan. Airepor-tutik bost kilometrora, Saint Luc ospitalekobulego nagusian kalitatea kudeatzeaz ardu-ratzen da. Martxoaren 22ko atentatuak os-pitalean zelan bizi izan zituen azaldu dioBARREN astekariari. Bere lana ez da zaurituakhartzea, baina bai ospitalea ondo antolatzeakaltetutakoak modu egokian hartzeko. Ten-tsio eta zalantza une horietan, 25 zaurituhartu zituzten ospitalean.

w Nolakoak izan dira egun hauek zuenospitalean?

Lehenago, Parisko atentatuak izan zi-renean, alerta egoera 4. mailara igo zen,eta Brusela bera gelditu egin zen, hemenatentatu bat espero zelako. Eskola guztiakitxi zituzten, ez zen garraio publikorik, etaoso zaila izan zen jarduera normal batizatea. Bestalde, larrialdiko arreta planaezarria dugu, ospitaleetako zerbitzu guz-tiak koordinatzeko edozein larrialdiren au-rrean. Orain gertatu dena oso gogorraizan da. 08:10ean jakin genuen airepor-tuan leherketa bat izan zela. Bost kilome-trora dago gure ospitalea, eta hasierakoinformazioak zalantzaz beteta etorri ziren.Albisteak smartphone bidez iritsi zitzaizki-gun. Berehala esan ziguten atentatu terro-rista bat gertatu zela, biktima askozeudela, eta berehala jarri zen martxanplana.w Era honetako egoera batean zelakoada koordinazioa beste ospitaleekin?

Koordinazio zentrotik mobilizatzen di-tuzte ospitaleak. Biktimen lekualdaketazere arduratzen dira. Aireportu ondoan, gutxarrenerako prest geunden: zauritu asko

hartzeko, hildakoen gorpuak ere... Lehenzaurituak, erredurak zituztenez, ospitalemilitarrera bidali zituzten. Gero, gureraekarri behar zituztenean Maelbeeken, me-troan, beste leherketa bat egon zela jakingenuen: ez genekien zenbat iritsiko zireneta atentatu gehiago espero ziren. Koor-dinazio zentroak erabaki zuen aireportukozaurituak urruti bidaltzea, baita Frantziara,hemengo ospitaleetan lekua egiteko.w Nola bizi izan zenuten egoera hori?

Tentsio handiz, adrenalina askorekin.Bitartean, ahal ziren pazienteak egun ho-rretan etxera bidaltzeko lanean jarri ginen,beste batzuei lekua egiteko geletan eta ki-rofanoetan. Alerta 4. mailara iristean, ga-rraio publikoa gelditu egiten da etabermatu behar da ospitaleko langileak erelanera etortzea, eta hori lan handia da.w Zein izan da pazienteen eta ospita-leko langileen erantzuna?

Hasieran shock egoera duzu, gero ezduzu sinisten... Baina elkartasuna ikaraga-rria izan da. Oporretan ziren askok deituegin zuten haien beharrik ote zegoen.Jende askok odola emateko eskaintzaegin zuen. Era berean sentimendu asko:

tristura, haserrea, ezin sinistea... Ospita-leko langileen jarrera eredugarria izanzela esan behar dut.w Zein da giroa Bruselan?

Jende gehienak elkartasuna erakutsidu. Gorrotoak eta biolentziak ezin gaituz-tela menderatu uste dute gehienek. Batuegin behar dugu, hau zorakeria da eta!Atentatuak egin dituztenak hemen hazita-koak dira, eta jendeak galdetzen du horiegiteko zer pasatu zaien burutik horren-beste gorroto izateko eta horrenbeste jen-deri mina eragiteko.w Auzune batzuetan biztanleak bazter-tuta daudelako izan daiteke?

Analisi bizkorregia eta sinplista dahori. Egia da auzo batzuk ghetto bihurtudirela, eta herrialde txiki bat birsortu dutehan. Baina nire iritziz, ez dago diskrimi-nazio handiagoa Euskadin egon daiteke-ena baino. Nik uste dut identitate arazobat dela. Mutil hauek bigarren edo hiru-garren belaunaldikoak dira. Marokoar ja-torrikoak izanik, Marokora badoazbelgiarrak dira eta hemen Belgikan bel-giarrak izan arren, marokoarrak dira. Horineure analisi pertsonala da.

u LUCIA ALVAREZ ERIZAIN BURUA BRUSELAKO OSPITALE BATEAN

- OIER NARBAIZA- Irudia: eitb.eus

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 13

Page 14: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

KULTURA14

Nagusien danborrada arratsaldez egingo dute aurten

Trinitate jaietako ekitaldi esangura-tsuenetakoa da danborrada. Gaiberezi bat aukeratu ohi dute, urtero

aldatzen dutena, baina aurten gaia ezezik beste aldaketa bat izango da:ordua. 23:30ean egin beharrean,19:00etara aldatuko dute maiatzaren21 honetan. Juan Carlos Arrieta antola-tzaileak azaldu du eskariak jaso dituz-tela danborradako hainbat partaidereneta zenbait ikusleren partetik eta aprobaegiteko aurten arratsaldean egingo du-tela. “Bada orduarengatik nagusien dan-borrada sekula ikusi ez duenik eta aurtenaukera izango duela pentsatzen dugu.Gainera, danborrada hasieran nahikoajende egoten zen arren, amaieran gutxi.Denen gustua egitea zaila da”.

Orain arte danborrada aurretik egi-ten zuten afaria Sigman eta, aurten os-tean, baita gero erromeria ere.

Entseguak eta kartelaApirilaren 5ean egingo dute partai-

deentzat aurkezpena 21:00etan eta

gero entsegua izango da. Hortik au-rrera, entseguak, martitzenetan,21:30ean egingo dituzte maiatzaren17koa salbu, bandarekin izango baita.Entsegu orokorra, berriz, maiatzaren19an. Guztiak merkatu plazako atikoan.

Arropak hartzera maiatzaren 2an eta4an pasatu beharko dira partaideakDanborradaren lokaletik (Pista beltzean)19:00etatik 20:00etara. Parte hartzaileberriek, berriz, maiatzaren 3an eta 5eanarropa probatu beharko dute.

Danborrada iragartzeko kartel lehia-keta ere abian da. Kartelak honakomezua izan beharko du: Elgoibarkodanborrada 2016. Maiatzaren 21eanarratsaldeko 19:00etan. 18 urtetik go-rako edozeinek har dezake parte, tek-nika librea izango da, baina lanakeuskarri gogorrean aurkeztu beharkodira. A-2an edo neurri proportzionalean.

Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharkodira, apirilaren 20ko 13:00ak bainolehen. Saria 300 eurokoa izango da.

Elgoibarko Udal Musika Bandaren doinuak Pagos de Leza upategian

Martxoaren 19an, San Jose Egunean, Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertua eskaini zuen Arabako Errioxako Pagosde Leza upategian. Upel artean hotz egin arren, musikariak ez ziren kokildu eta haien doinuek berotu zuten giroa. Elgoibartikez ezik inguruko herrietatik (Gaurdia, Eltziego, Bastida...) jendea gerturatu zen, baita Durango eta Gasteizkoak ere. Minbiziarenaurkako elkartearentzat dirua biltzeko ongintzazko kontzertua izan zen. Gasteizko erakundeko bi ordezkarik Pagos de Lezaupategiaren izenean 1.000 euroko txekea jaso zuten, eta apropos prestatutako ardo botila asko saldu ziren. Pagos de Lezakoeta elkarteko arduradunak pozik gelditu ziren kontzertuarekin, baita musikariak ere, eta jakina, kontzertu osteko bazkariarekin.

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 14

Page 15: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

KULTURA 15

Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apaolazaren ‘Kreditua’ antzerkia ikusteko sarrerak salgai daude

Apirilaren 29an, 20:30ean, igoko dira Elgoibarko He-rriko Antzokiko taula gainera Zuhaitz Gurrutxaga eta Jo-seba Apaolaza. Bertan Jordi Galceranen Kreditua lana

antzeztuko dute.Apaolazak banku sukurtsal bateko zuzendariaren rola jo-

katuko du, eta kreditu bat eskatuko dion bezeroa izango da,Zuhaitz Gurrutxaga. Zuzendariak kreditua ukatu egingo dio be-zeroari, eta hortik abiatuko da istorioa. Gaiak serioa dirudienarren, komedia ukitua emango diote bi aktoreek elkarrizketaarin bezain biziekin. Eta suspensea, gertutasuna, gizatasuna...helaraziko diote ikusleari. Gaur egungo gai bat lantzen denez,gainera, jende askori hurbilekoa izango zaio.

Antzerkia hilaren amaieran izango bada ere, protagonistaelgoibartarra izanik eta lehen jende asko erakarri duela ikusita,sarrerak jadanik salgai daudela jakinarazi dute. Prezioa 10 eu-rokoa da eta ikasle edo gazte txarteldunentzat 7 eurokoa.

Telebista saio berriaZuhaitz Gurrutxaga antzerkian ikusteko aukera izan da au-

rrez , baina azken aldian telebistak egin du ezagunago. Herritxiki, infernu handi saioa aurkeztu du azken aldian, baina do-mekatik (apirilak 3) aurrera Asko maite zaitut programa gida-tuko du, 22:00etan.

Ezusteko omenaldiak izango dira saio berriaren oinarria.Omenduak ez du jakingo omenaldia jasoko duenik, eta ingu-rukoak konplize izango dira, omendua toki batera eramateko,eta han omenduak gustuko duen zerbait egiteko. Omenaldi horiingurukoek egiten diote, pertsona horiei eskertzeko duten horre-gatik. Programa bakoitzean bi maitasun aitortza, bi istorio es-kainiko dituzte. Zazpi atal grabatu dituzte, eta Elgoibarren ereizan dira omenaldi bat egiten, saioa noiz emango duten orain-dik zehaztu ez badute ere.

Munlet bikote mendaroarraren kontzertua antolatu du Sinuosek apirilaren 8rako

Disko berria amaitzen ari bada ere, zuzenekoak ez ditu albora utzi MendarokoMunlet bikoteak. Ina Iriondo Herr Professor eta Anita Perez Lady fingers ElgoibarkoKultur Etxeko Sotoan izango dira Sinuoseren eskutik apirilaren 8an, 23:00etan. Kon-tzerturako sarrera hiru euro izango da. Kontzertua, kantu berriak aurkezteko eta zaha-rrak gogorarazteko baliatuko du elektro punk musika egiten duen bikoteak. “Kantuguztiak oso animatuak eta kañeroak izango dira”, Munleten esanetan.

Zuzeneko emanaldiez gain, amaitzen ari dira diskoa. “Kristorena geratzen ari dadena hitazo-z beterik eta nahiko originala eta anarkikoa gaur egunerako. Ea datorrenhilabeterako edo hurrengorako prest dagoen”.

Lehen aldiz SotoanAurrez ez dute sekula kontzerturik eskaini Kultur Etxeko Sotoan, baina gogotsu eto-

rriko dira. “Ez dugu sekula jo Sotoan, baina askotan egon gara kontzertuak entzuteneta demaseko leku polita da, gogoz gaude”.

Anita eta Ina izango dira musikari eta kantari nagusiak, baina gonbidatu batzuekere edukiko dituztela aurreratu dute, “oso berezia izango da”.

Umoretik arituko dira bi aktoreak. Arg.: M. Diaz de Rada

‘Arg

. : Le

s de

ux p

ieds

dan

s la

foss

e

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 15

Page 16: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

KIROLA16

Berdintasunaren alde egindakolanagatik saria jaso du Sanlok

Valonmano con V sarien estreinako edi-zioan eskubaloiaren “beste alde hori, esku-baloiaren V aurpegia” erakustekoahalegina egin duten pertsona, talde etaerakundeak saritu dituzte, eta Sanlo eskuba-loi taldeak Berdintasunaren Saria jaso du.Saria eskuratzeko lau talde proposatuen ar-tean sartu zuten lehenik, Madrilgo Balon-mano Alcobendas, Gaztela MantxakoCaserio Ciudad Real eta KataluniakoHandbol Sant Joan Despi taldeekin batera.Antolatzaileek Internetez botoak ematekoepea ireki zuten gero, eta jakinarazi duteSanlok jaso ditu boto gehien.

Euskal Herriko Mendi EskikoBinakako txapeldun

Andres de Regil eski zeharkaldiaren 41.edizioa jokatu zuten Europako Mendietan,joan den martxoaren 19an eta 20an.Lehen jardunaldian Euskal Herriko MendiEskiko Txapelketa ere jokoan izan zen, etaemaitza bikainak eskuratu zituzten partehartu zuten elgoibartarrek. Arkaitz Iruretaketa Javi Dominguezek osatutako bikoteakirabazi zuen tituloa eta Eneko Aduriz elgoi-bartarra ere igo zen podiumera, hirugarrenegin zuen-eta Aitor Olarra zornotzarra so-kalagun zuela.

Nora Kortaberria Munduko Txapelketarakosailkapena lortuta itzuli da Poloniatik

Gaizka Loiola txapeldunorde EspainiakoEzinduen Eski Txapelketan

Ezintasun fisiko bat dutenentzako mendiko eskiko Espainiako txapelketajokatu zuten martxoaren 16tik 18ra bitartean Sierra Nevadako eski esta-zioan. Gaizka Loiola 14 urteko eskiatzaile elgoibartarrak zilarrezko dominakeskuratu zituen, 18 urtez azpikoen mailan, slalomean eta erraldoian. Orain-goan ere Dani Gavalda gidariaren laguntza izan zuen. Eskiatzaile itsuak etaikusmen urritasuna dutenak batzen dituen mailan hiru kategoria daude: itsueidagokion B1 kategoria, eta ikusmen urritasuna dutenentzako B2 eta B3 ka-tegoriak. Gaizka Loiola, txapelketako eskiatzaile gazteena izateaz gainera,itsu bakarra zen. Hortaz, aurkariek baino zailtasun handiagoak gainditubehar izan zituen.

Errusiako Munduko Eskubaloi Txa-pelketa jokatzeko txartela eskura-tuta itzuli da Poloniatik junior

mailako Espainiako Eskubaloi selek-zioa. Jokatutako hiru partidak irabazidituzte sailkatze fasean: Eslovakiarenaurka (29-17), Poloniaren aurka (20-23) eta Turkiaren arka (29-20). NoraKortaberria elgoibartarrak erdiko pos-tuan jokatu ditu partida horiek eta bostgol sartu zituen orotara. Uztailaren 2tik15era Errusian jokatuko den MundukoTxapelketarako hilabete batzuk faltabadira ere, Poloniara eraman dituen jo-kalari gehientsuenak eramateko asmoaduela aurreratu du Sagrario Santanahautatzaileak. Ondoko argazkian,Nora Kortaberria (eskuman), Ane Ar-tola Aiala Zarautz taldeko kidearekin.

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 16

Page 17: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

KIROLA 17

Rioko Joko Paraolinpikoetan berriemaile lanakegingo ditu Nerea Gurrutxagak

Gazte Olinpic Team lehiaketan saritu dute Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkargazte elgoibartarra, eta Rio de Janeiron (Brasil), irailaren 7tik 18ra egingodiren Joko Paraolinpikoetara joateko txartela irabazi du, beste zazpi gazte-

rekin batera. Berriemaile lanak egingo dituzte, batez ere, Basque Team-eko kirolarienjarraipena eginez. Gurrutxagak 21 urte ditu eta Ikus-entzunezko Komunikazio graduaikasten ari da Bilbon. “Kazetaritza atsegin dut, baita publizitatea ere, eta hau aukeraezin hobea da nire komunikatzaile jarduna hobetzeko”, adierazi du.

Zestoako Sanjosetako krosean 130saltakari inguruk hartu zuten parte, tarteanhainbat elgoibartarrek. 8,5 kilometrokoibilbidea osatu ostean, Jose AntonioBlanco ordiziarra izan zen azkarrena 28minutu eta 45 segundoko denborarekin.Jon Garate elgoibartarra hirugarren pos-tuan ailegatu zen helmugara, irabazlea-rengandik minutu eta erdira.

Jon Garatek hirugarren postua lortu zuenZestoako herri krosean

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, harmaila berriak jarrikodituzte Olaizaga kiroldegiko kantxa nagusian. 1998an jarritakoharmailak kendu eta zazpi eserleku lerroz osatutako harmaila be-rriak jarriko dituzte. 500 ikuslerentzako lekua izango dute. Kon-tratuaren lizitazio-aurrekontua 95.000 eurokoa da (BEZ sartuta),eta lanak egiteko epea, berriz, bost astekoa. Udalak aurreratu-takoaren arabera, uztailaren 26an hasiko dituzte harmaila berriajartzeko lanak.

Harmailak berrituko dituzte Olaizagan

Arg.: Hitza

EmaitzakFUTBOLA

Beti Gazte 1 – Haundi 2 (Oho. erreg.)

Bergara 4 – Elgoibar 2 (1. erreg.)

Ilintxa 4 – Elgoibar 1 (Jub.)

Elgoibar 3 – Zumaiako 0 (A Kadeteak)

Elgoibar 2 – Urki 2 (B kadeteak.)

Elgoibar 3 – Lagun Onak 1 (Oho. inf.)

Eibar 2 – Elgoibar 3 (Aleb errendimendu)

Elgoibar 7 – Eibartarrak 6 (Aleb. parte hartzea)

ARETO FUTBOLA

Xota B 1 – Concepto Egile 3 (Nazional B)

Aloña Mendi 3 - Debabarrena 1 (Infantilak)

SASKIBALOIA

Alde Zaharra 60 – Viento Sur Elgoibar 54 (2.

Probintzial Maila)

ESKUBALOIA

Alcorta Forging Group 22 – Trapagaran 28 (Senior

giz.)

Gabaz Elg 20 – Donibane Rueda

Impermeabilizaciones 21 (Senior giz.)

Euskal Ligako finala

Zarautz 17 – Pneumax Elg. 17 (Kad. nesk.)

Pneumax 26 – Pulpo 16 (Kad nesk.)

Ereintza 23 – Pneumax 17 (Kad nesk.)

AgendaARETO FUTBOLA (IMH Kiroldegian)

Domeka, 3

12:30 Concepto Egile – Kadrete (Naz. B)

ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)

Zapatua, 2

11:00 Bankoa – Deca (kad. mut.)

Domeka, 9

11:00 Tecnifuelle Elg. – Aiala Zarautz (Jub nesk.)

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 17

Page 18: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

MERKATU TXIKIA18

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Jakin nahi nuke, etxegile batek, komunitateko estatutuak egin ditzakeen, gero kon-tratu pribatu bidez etxebizitza erosiko duten jabeen parte-hartzerik gabe.

Zehaztu beharko litzateke noiz ulertzen den erosleari etxebizitza eman zaiola. Batzuen arabe-ra, etxebizitza eman ez bada, eroslea ezin da jabetzat hartu, nahiz eta etxebizitza erosketaren

kontratu pribatuaren dokumentua bera esku artean izan. Beraz, sustatzaileak eman eta aldatu ahal izango ditueestatutuak beste inoren baiezkorik jaso gabe ere.

Beste batzuen ustez, etxebizitza baten erosketa-kontratu pribatuaren dokumentua baldin badu, etxebizitzaeman ez bazaio ere eroslea jabetzat hartu daiteke etxegilearen gehiegikerietatik babesteko. Hortaz, sustatzai-leak ezingo ditu alde bakarreko estatutuak eman.

Batzuetan, salerosketa pribatuko kontratuetan zehazten da erosleek sustatzailea baimentzen dutela estatu-tuak egitera. Klausula hori baliozkoa izango da beti ere erosleen eskubideak kaltetzen ez baditu. Beraz, etxegi-leak dokumentu horiek eman ahal izango ditu higiezinaren errealitate fisikoa hartzen duenean eta ez dioneaninongo jabetzari pribilegiorik jartzen.

AHOLKUA: Arau orokorren arabera sustatzaileak aldebakarreko estatutuak eman ahal izango ditu, beti ere, kon-tratu pribatuetan eskubide hori beregain hartu badu eta beretzako onurarik edo erosleentzako kalterik ez badakar.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

LANA................................EskaerakUmeak eskolara eramateko eta etxeraekartzeko prest. 627 008 888----------------------------------------------------------------------------------Elektrizitatean, iturgin eta pintura la-netan aritzeko prest. 10 urteko espe-rientzia. 632 873 111----------------------------------------------------------------------------------Gauez adinekoak zaintzen lan egi-teko prest. 632 573 554----------------------------------------------------------------------------------Asteburu gauetan adinekoak zaintzenlan egiteko prest. 631 974 374----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanetarako prest. Orduka zein etxeanbertan bizi izaten. 631 212 497----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanetarako prest. Orduka zein etxeanbertan bizi izaten. 631 153 274----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest. 631 534 125----------------------------------------------------------------------------------Astean zehar lan egiteko prest:etxeak garbitzen, nagusiak pasea-tzen, haien jarraipena egiten... Diplo-matua. Etxeko asistentzian auxiliarra.Esperientzia. Euskalduna. Informeak.Elgoibartarra. 675 711 658----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko (etxeak, tabernak, por-talak) prest nago. 631 790 555----------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua adinekoak zain-tzen interno modura edo baserriko la-netan aritzeko prest. 612 278 600----------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest. Baita in-terna moduan ere. 602 193 095----------------------------------------------------------------------------------Parketa jartzen dugu eta etxeak mar-gotzen ditugu. 632 687 874----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzen (in-terna edo orduka) eta garbiketan (ho-telak, bulegoak, jatetxeak, etxeak,tabernak... lan egiteko prest. Errefe-rentzia onak ditut. Espainiako nazio-nalitatea. 626 914 904----------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua lan bila haurrakedo adinekoak zaintzeko, ordukaedo interna. 632 871 550----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Espe-rientzia eta erreferentziak ditut. Pape-rak indarrean. 619 456 925----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa la-netarako prest. Orduka (10:00-17:00). 632 256 679----------------------------------------------------------------------------------Lanerako erabateko prestutasuna: adi-nekoak zaintzen, garbiketa lanetan.656 866 255----------------------------------------------------------------------------------Pertsona euskalduna prest adinekoakzaintzeko (interna ere). Erizain lagun-tzaile titulua daukat. 688 826 96826 urteko pertsona lan bila. Zenba-kizko kontroleko titulua (tornua eta fre-satzeko makina). 634 932 122----------------------------------------------------------------------------------31 urteko pertsona zerbitzari, sukal-dari laguntzaile, dendari, etxe lagun-tzaile edo umezain lan egiteko prest.651 544 858----------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbitasun lanak egiteko prest. In-terna edo orduka. 632 776 905. ----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbitasun lanak egiteko prest. In-terna edo orduka. 628 738 472 ----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest, internamoduan ere. 620 619 287----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko eta-garbitasun lanak egiteko prest. 680 808 125 ----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen eta etxeak zeinelkarteak garbitzen egingo nuke lan.617 571 210----------------------------------------------------------------------------------Etxez etxe garbiketa lanak egitekoprest. 637 102 725 edo 943 744 033----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Internaedo bestela orduka. 688 858 391----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Internaedo bestela orduka. 688 638 980

EskaintzakTrokelgintzan esperientzia duen 40 urteinguruko pertsona baten bila gabiltza.635 747 040

ETXEBIZITZAK....................AlokairuaEtxebizitza hartuko nuke alokairuan El-goibarren. Gutxienez bi logelakoa.631 343 232

LOKALAK.........................AlokairuaXagua taberna alokatzen da, San Fran-tzisko kalean. 605 741 485

GARAJEAK....................SalgaiGarajea salgai Arregitorre 12an.Itxia. 38 metro koadro. 663 928 169----------------------------------------------------------------------------------Garaje itxia salgai Jausoron (SantaKlara bidean). Auto bat eta bestela-koak gordetzeko lekua ditu. 696 874 842

BESTELAKOAK....................Gure aitaren, Gillermo Intxaustiren, ome-naldiko argazki albuma norbaiti utzinion eta ez dut bueltan jaso. Eskertukonuke niri, Elena Intxaustiri, bueltatzeaedo Azkue argazki dendan lagatzea.----------------------------------------------------------------------------------1991an jaiotakoen bazkaria ekainaren4an Belaustegin. Joan nahi dutenek65€ sartu Kutxako kontu honetan apiri-laren 29a baino lehen izen-abizenekin:ES31 2095 5036 50 9115859510.Autobusa egongo da. Animatu!----------------------------------------------------------------------------------1980an jaiotakoen kintada apirilaren16an. 12:00etan Tantakan ongi-etorriluncha eta Sigman bazkaria. Sartu 42€3035 007 280070067518 zenba-kian. Izena eman apirilaren 8a bainolehen. Anima zaitez!----------------------------------------------------------------------------------Betaurrekoak galdu nituen San Roken,Otzak inguruan, martxoaren 11gauean. Graduatutakoak eta progresi-boak dira. Saria emateko prest nago.680 183 907

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 18

Page 19: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

ZORIONAK 19

Hurrengo zenbakirako, argazkiak martxoaren 30ean, eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra:

4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Gure udaberrikolarrosak, dagoe-neko 4 urtetxo.Zorionak, Juneetxekoen partez.

Zorionak, Elsa,m a r t x o a r e n21ean 6 urte betezenituelako.

Zorionak, Oier,martxoaren 31n 5urte bete zenitue-lako. Etxeko guz-tien eta berezikiUnax anaiarenpartez.

Zorionak, txa-peldun, martxo-aren 25ean 9 urtebete zenituelako.

6 urte, Oña, zo-rionak! Askomaite zaitugu,neska bikainazara!

Haritz, zapatutikoindiok zortziga-rren urtebetetzeaospatzen zabiz?Etxekuon partezzorionak maitta-sun haundiz.

Zorionak, Izaro,gaur urtetxo batbete duzulako.Etxekoen partezeta berezikiDanel, Oihan etaJaren partez.

Zorionak zuri, zo-rionak beti... Jon.23an 3 urte.Patxo potolo batetxekoek, berezikiMarkel, Jakes,Elene eta Paula.

Zorionak, Eulali,asteartean ospa-tuko dugu zure ur-tebetetzea. 4 urtepotolo. Patxomordo bat.

Danel eta Sabin Azpitarte Munin,ongi-etorri gure artera.

Zorionak, Anuska eta Lukene!!! 8urte potolo bete dituzuelako!!! Muxu askoetxeko guztien partez.

Zorionak, Ane eta Amaiari familiaguztiaren partez!

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 19

Page 20: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

AGENDA20

Mekanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

1 BARIXAKUA17:00 Argazki ralya. Gaztelekuan.

2 ZAPATUA20:00-00:00 Gaubela. Gaztelekuan.

3 DOMEKA17:00 Zine foruma. Gaztelekuan.

4 ASTELEHENAAtxutxiamaika eta Ludotekaren Udaldikoeskaintzan izena emateko epearen ha-siera.

5 MARTITZENA10:00 Bilera, Enplegu Anezka progra-man parte hartu nahi duten gazte langa-betuekin. Debegesako Bulegoetan(Azitain Industrialdea, 3. Eibar).

7 EGUENA19:00 EH Bilduren bilera: eskaintzapolitikoa eta komunitatea; EAEko hautes-kundeak eta lehendakarigaia. KulturEtxean.

8 BARIXAKUA19:00 Hitzaldia: Amnistiaren bidean,preso eta iheslariak etxera. Iñigo Alkiturrieta Antton Lopez. Kultur Etxean. 23:00 Kontzertua: Munlet. Antolatzai-lea: Sinuose. Kultur Etxeko Sotoan.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Deadpool’1 Barixakua, 21:30in)3 Domeka, 19:00

4 Astelehena, 21:30

Zuz.: Tim Miller. Estatu Batuak, 2016. 106 min.Akzioa eta komedia. Aktoreak: Ryan Reynolds,Morena Baccarin, Ed Skrein, Gina Carano,Ste-fan Capicic, T.J. Miller. Indar berezietako langile ohibat mertzenario bihurtuko da. Desitxuratuta eta minbiziarekinhainbat esperimentu egingo dituzte berarekin berehala sen-datzeko boterea emanez. Guztia ez da ondo irtengo,ordea, eta markak geldituko zaizkio. Deadpool bihurtu etaia hil duen hori harrapatzea izango da bere helburua.

Zuz.: Jon Wright. Erresuma Batua, 2016. 94min. Zientzia fikzioa eta abentura. Akto-reak: Gillian Anderson, Ben Kingsley, CallanMcAuliffe, Milo Parker. Galaxia urrun batetik eto-rritako robotek lurrakonkistatu dute. Hondamenditik bizi-rik irten direnak euren etxeetan daude irtetea galeraztendieten inplante elektriko batzuekin. Gazte batzuk robotarriskutsuen mehatxupean bizi dira. The Cube da,ordea, ur gainean dagoen robot nagusia.

‘Robots. La invasion’4 Domeka, 16:30

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 20

Page 21: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

AGENDA 21

Elgoibarko Izarra............943 741 626Udaltzaingoa..................943 741 394Udalaren arreta bulegoa...943 741 050Udaleko idazkaritza.........943 743 700Bake epaitegia................943 741 630Gizarte Ongizate saila.....943 741 008 Hirigintza.......................943 744 384Mankomunitatea..............943 700 799Debemen........................943 744 067 Artekaritza (Hazienda)......943 744 414Berdintasun saila .............943 741 050 Euskara saila...................943 744 366Kultura saila.....................943 742 158 Udal liburutegia...............943 743 525Gazteria saila..................943 531 319Gazte informazio gunea...943 257 986Ludoteka.........................943 748 883 Gaztelekua.....................943 743 228Enplegua-Merkataritza......943 741 050Emugi.............................943 747 371Kiroldegia.......................943 744 415Mintxeta.........................943 747 356Musika eskola.................943 742 145Udal euskaltegia..............943 742 731AEK euskaltegia...............607 601 423KZgunea........................943 023 640Jubilatuen biltokia.............943 740 526San Lazaro egoitza..........943 740 296Eguneko zentroa..............943 744 565 Kontsumo bulegoa............943 743 088Taxi geltokia....................943 740 898Larrialdiak....................................112Gurutze gorria.................943 743 864Eusko tren.......................902 543 210Pesa...............................902 101 210Jokalari anonimoak .........657 710 156Alkoholiko anonimoak......629 141 874Correos - Posta.................943 741 547

Mendaroko Udala...........943 033 282Liburutegia......................943 033 291 Bake Epaitegia................943 033 289Eguneko Zentroa..............943 031 746 Mendaro Ikastola.............943 756 141 Haurtzaindegia...............943 755 219Musika Eskola.................943 244 275Taxi .............................607 57 57 28 Ospitalea......................943 032 800

Telefono interesgarriak

Bertsoak Eibarren

Bi bertso hitzordu antolatu di-tuzte Eibarren Arrate Kultur

Elkarteak eta Hankamotxak ber-tso eskolak datorren asterako.Apirilaren 6an tabernako saioaegingo dute Oihana Bartra,Asier Azpiroz eta Jokin Bergarabertsolariek Kultun, 19:00etan,Maddi Alberdi eta Maier Fer-nandez gai jartzaile direla. Api-rilaren 8an, berriz, SustraiColina eta Agin Laburu aritukodira afalostean bertsotan MikelArrillagaren esanetara. BertsoAfaria 21:00etan hasiko da.Txartelak Kultun daude salgai,24 euroan eta bazkide eta lan-gabeentzat 20 euroan.

Nabarmenduak Botika ordutegiak

09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Guardiak09:00 - 22:001 Barixakua GARITAONANDIA2 Zapatua ETXEBERRIA3 Domeka ETXEBERRIA4 Astelehena FERNANDEZ5 Martitzena YUDEGO6 Eguaztena ORUESAGASTI 7 Eguena BARRENETXEA 8 Barixakua IBAÑEZ

22:00 - 00:00Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar)Santa Ana, 1Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00IRAUNDEGI (Eibar) Fermin Calbeton, 19 Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 21

Page 22: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

HITZ ETA KLIK22

Eider Iriondo

Julen Ansola

“Kafe zaporezko muxuak”

Kafearen zaporea bion ezpainetan.Kafe zaporezko muxuak.Bion eskuak elkarturik, elkarrekin gauden adierazle.Akorduan daukat hartu genuen lehen kafe hura: begirada ta irrifar lotsatiak.Elkarren arimak biluztu ziren solasaldia.Leihotik kanpo, bueltan dabiltzan auto eta pertsonen mugimenduek ez zuten lekurik gure begietan, elkarrekin

egon eta elkarri kontatzeko genituen sekretu ta kontuak axola zitzaizkigun soilik.Bi bihotz elkarturik.Mundu zoro honetako bi ero elkarturik.Urteak pasa ta bi begirada horien argia ez da itzali eta hemen elkartzen gara goizero, azken bi urte hauetan

bezalaxe, egunero etortzen jarraituko dut.Goizero, zure bila joango naiz, erresidentziatik aterako zaitut ta nirekin lehen zita hura bezalaxe kafetxoa

hartzera gonbidatuko zaitut.Zure gaitzak lehen zita hura dela pentsaraztera eramaten zaitu eta nik ere goizero biziko dut momentu hura.Kafeak, goxoagoak direlako zure ondoan eta zure begi berdeen argitasunak pizturik jarraitzen duen

bitartean hemen edukiko nauzulako, laztana.

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 22

Page 23: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

986 alea:Maquetación 1 31/03/16 15:39 Página 23

Page 24: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

II. URTEURRENA

Rosario Zulaika Osa2014eko apirilaren 3an hil zen. Haren oroimenez

II. urteurreneko meza izango da, zapatuan, apirilak 2, arratsaldeko19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren elizan.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

I. URTEURRENA

Maria Luisa San Martin2015eko martxoaren 29an hil zen. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, apirilak 2,

arratsaldeko19:00etan Elgoibarko San Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Urtebete dagure artetik joan zinela

baina beti izango zaitugugure oroimenean eta bihotzean.

Obdulia Fernandez Rodriguez2016ko martxoaren 24an hil zen, 87 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Eduardo Fernandez Manterola2016ko martxoaren 26an hil zen, 70 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Manuel Jauregui ArriolaJubilatuen Biltokiko presidente ohia ( 1985-1993)

2016ko martxoaren 27an hil zen, 92 urte zituela.Jubilatuen biltokiak bihotzez eskertzen du elkartearen alde

egindako lana

986 azala:Maquetación 1 31/03/16 15:41 Página 3

Page 25: Lanaren pisua bizkarrean - barren.eus - barren.eus · 2016-04-01 · eta asiloko nazioarteko eskubidea errespetatuko dituen premiazko erantzun huma - nitarioa ematea. 2. Europako

AROZTEGIAK

PINTURA

Gremioen

gidaELEKTRIZITATEA

IGELTSERITZA

ITURGINTZA

LEIHOAK

AroztegiakElektrizitateaIgeltseritzaIturgintzaLeihoakPintura

Gremioen

gida

986 azala:Maquetación 1 31/03/16 15:41 Página 4