"Lan Erreforma. Gizarte Eskubideen aurkako eraso" Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza

3
AIZU!!! “LAN ERREFORMA. GIZARTE ESKUBIDEEN AURKAKO ERASOA”. Secretariado Diocesano de Pastoral Obrera Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza Bilbao. 2013ko martxoa. Aizu 53. zenb. PPren gobernuak joan dan 2012ko otsailean onartu eban testuan ondorengoa irakurri daiteke: <<Proposatutako erreformak enpresarien malgutasuna bermatu nahi dau enpresako giza baliabideen kudeaketan; beharginen segurtasuna ziurtatu gura dau lanean eta baita gizarte babeserako maila egokiak be. Erreforma honen bitartez, danek irabazten dabe, enpresariek eta beharginek, eta gehiago eta hobeto ase gura ditu guztion bidezko interesak>>. Testu honen argitan, lan erreformak urte betean izan dauzan emaitzak aztertzen badoguz, dalako emaitzok ez daukiela zerikusirik asmoekin ikusiko dogu. Langabezia-tasak %13,2 egin dau gora. 2012. urtean, lana daukienen taldean 850.000 persona gitxiago egozan eta INEren arabera (2012ko 4. hiruhilekoa), langabetuen kopurua 5,96 milioitakoa da, gazteen %53a lan barik dago eta 1,8 milioi familiatan danak dagoz langabezian. Hego Euskal Herrian, 234.530 persona dagoz lan barik eta Bizkaian, 97.761. Arrazoi objektiboengaitik kaleratzea (urteko 20 eguneko kalte-ordainketa) %49 gehitu da, enplegu-erregulazinorako espedienteak %66 gehitu dira. Soldata jaistea dagoeneko ez da salbuespena eta arau bihurtzeko arriskua dago. Azken proba Kontabilidade Nazionalak eskaintzen deusku, 2012an soldata- ordainketen guztizkoak %8,5 egin daualarik behera, honen parean, %1,4 gora egin eban enpresa eta autonomoen soberakina dagoalarik. INE erakundeak Kontabilidade Nazionalari buruz emondako azken datuetan islatzen danez, lehenengo aldiz, soldatapekoei emondako ordainsarietara ez da joan zatirik handiena aberastasunaren tartaren banaketan. 2012. urteko azken hiruhilekoan, luze eta zabal iragarritako erreleboa gertatu zan: errentak espainiar ekonomiak sortutako balio erantsiaren %44,24agaz geratu ziran, esplotazioaren soberakin gordinak –barnean hartzen ditu enpresa-mozkinak, baina baita behargin

description

"Lan Erreforma. Gizarte Eskubideen aurkako eraso" Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza

Transcript of "Lan Erreforma. Gizarte Eskubideen aurkako eraso" Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza

Page 1: "Lan Erreforma. Gizarte Eskubideen aurkako eraso" Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza

AIZU!!!“LAN ERREFORMA. GIZARTE

ESKUBIDEEN AURKAKO ERASOA”.

Secretariado Diocesano de Pastoral Obrera Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza Bilbao. 2013ko martxoa. Aizu 53. zenb.

PPren gobernuak joan dan 2012ko otsailean onartu eban testuan ondorengoa irakurri daiteke: <<Proposatutako erreformak enpresarien malgutasuna bermatu nahi dau enpresako giza baliabideen kudeaketan; beharginen segurtasuna ziurtatu gura dau lanean eta baita gizarte babeserako maila egokiak be. Erreforma honen bitartez, danek irabazten dabe, enpresariek eta beharginek, eta gehiago eta hobeto ase gura ditu guztion bidezko interesak>>.

Testu honen argitan, lan erreformak urte betean izan dauzan emaitzak aztertzen badoguz, dalako emaitzok ez daukiela zerikusirik asmoekin ikusiko dogu. Langabezia-tasak %13,2 egin dau gora. 2012. urtean, lana daukienen taldean 850.000 persona gitxiago egozan eta INEren arabera (2012ko 4. hiruhilekoa), langabetuen kopurua 5,96 milioitakoa da, gazteen %53a lan barik dago eta 1,8 milioi familiatan danak dagoz langabezian. Hego Euskal Herrian, 234.530 persona dagoz lan barik eta Bizkaian, 97.761. Arrazoi objektiboengaitik kaleratzea (urteko 20 eguneko kalte-ordainketa) %49 gehitu da,

enplegu-erregulazinorako espedienteak %66 gehitu dira. Soldata jaistea dagoeneko ez da salbuespena eta arau bihurtzeko arriskua dago. Azken proba Kontabilidade Nazionalak eskaintzen deusku, 2012an soldata-ordainketen guztizkoak %8,5 egin daualarik behera, honen parean, %1,4 gora egin eban enpresa eta autonomoen soberakina dagoalarik.

INE erakundeak Kontabilidade Nazionalari buruz emondako azken datuetan islatzen danez, lehenengo aldiz, soldatapekoei emondako ordainsarietara ez da joan zatirik handiena aberastasunaren tartaren banaketan. 2012. urteko azken hiruhilekoan, luze eta zabal iragarritako erreleboa gertatu zan: errentak espainiar ekonomiak sortutako balio erantsiaren %44,24agaz geratu ziran, esplotazioaren soberakin gordinak –barnean hartzen ditu enpresa-mozkinak, baina baita behargin autonomoen errentak, konpainiek inbertitzeko aurreztutako dirua edo kapitalak sortutako interesak- %46,16ra heldu ziran bitartean.

Ustez legegintza-aldaketaren beste helburuetako bat zan kontratuzko dualtasuna be ez dau saihestu. Behin-behinekotasun tasa etenbakoa da, kontratu mugabakoen kopuruak ez dau gora egiten eta aldi baterako beharginak dira gehien kalera botaten dabezanak. Gainera, arau barriaren diseinu legal txarrak nabarmen gehitu dau auzitara eroaten diran kasuen kopurua.

Sarriegitan, enpresek kaleratze merkeagoetatik lortzen dabezan balizko abantailak (azken batean, horixe zan helburua) auzitegietan galtzen dira, dirutan eta denporatan.

Gertaera guzti honeek, onartu zan unean bertan, lan erreformaren mozkinen inguruan egin ziran azterketarik eszeptikoenak baieztatu baino ez dabez egiten. Lan-merkaduko arazoak enkistatuta dagoz erreformaren aurretik egozan puntuan eta eragozteko bidea ezagutzen dan arren, oraindik ez da aurkitu alemaniar erako politika

Page 2: "Lan Erreforma. Gizarte Eskubideen aurkako eraso" Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza

monokorde zorrotza eta gazteak lan egiten hastea ahalbideratuko dauan jarduera inbertitzaile sendoa buztartzeko giltza.

Laburbilduz, <<lan erreforma izten ari dan balantzea negargarria da: pobretasuna eta desbardintasuna gehitzea, beharginen funtsezko eskubideak suntsitu dituan langabezia-tasa ikaragarria, gure memoria demokratikoan sekula ezagutu ez dan modukoa. Gainera, bizikidetasunerako gitxieneko arau batzuen porrota ekarri dau, alde batera itzi ditualako hitzarmen eta tratatu batzuk internazional mailan zein konstituzionalean, gure eredu sozialaren euskarri diran oinarriak larriki gainbeheratuz>>1.

Beste alderdi negatibo batzuk

Erreformak diktadura frankistaren ostean geure buruari emon geuntsan eskema konstituzional osoa (Zuzenbidezko estadu sozial eta demokratikoa) bat-batean apurtu dau.

Personak merkantzia lez erabili ditu ekonomiaren esanetara, enpresariaren alde erabiliz lan harremanen ordenazioa eta erabagi honeen gaineko kontrolak deuseztatuz. Beraz, erreforma erasotzailea eta bidebakoa da, herritarren aurka doa eta beharginen eskubideak bortxatzen ditu.

Ez ditu Lanaren Nazinoarteko Erakundearen (LANE) Hitzarmenak errespetatzen, munduko leku guztietan errespetatzeko gitxieneko lan eskubide batzuk ezarri ebezan ez kaleratze auzietan (158 Hitzarmena), ez babes sozialaren auzietan (102 Hitzarmena), ez askatasun sindikal eta negoziazino kolektiboaren auzietan (87 eta 89 Hitzarmenak)…

1 Julia López, Laneko Zuzenbide eta Gizarte Segurantzako katedratikoa Batzelonako Universitat Pompeu Fabra dalakoan. INUSTIZIA ETA ERAGINKORTASUNIK EZA. 2012ko lan erreformaren azterketa kritikoa. Cristianisme i Justicia.

Jarduera sindikalari jagokon eskumena hutsitzen dihardu, batez be negoziazino kolektiboari jagokonez. Euskadin, gaurko eegunez, 407.000 behargin dago lan-hitzarmena noiz sinatuko zain.

Ez dau dagoan lana banatzen Beharginen Estatutua (5. artikuluaren C puntua) aldatu egin daualako eta lanaldi partziala daukien beharginek ordu estrak egitea baimentzen daualako.

Balorazino etikorako argibideak

Lehiakorragoak izatearen aitzakiagaz, kapitalaren logika nagusitzen ari da giza duintasunaren errespetuaren gainetik eta, ondorioz, behargin gehienak merkantzia huts bihurtzen dihardu. Ez ditu errespetatzen EDSaren oinarri nagusi bi: <<lanaren nagusitasuna kapitalaren gainetik>> (Laborem exercens, 13. zenb.) eta <<Zaindu behar dan lehenengo kapitala gizakia da, gizakia oso-osorik, gizakia dalako bizitza ekonomiko eta sozialaren egilea, bihotza eta helburua>> (Caritas in veritate, 21. zenb.).

Gizarte hartu-emonen euskarri izan beharko leukien balioetan krisi sakona sortzen dihardu: konpromisoak apurtu ditu, egoismoa eta nagusikeria suspertzen ditu alkartasun eta batasunaren parean, eta bildur, beheramendu eta tristurazko arrastoa izten dihardu bere atzean. Krisialdi ekonomikoa, lehenago ala beranduago, igaroko da baina gizartean eztabaida barik sartzen itzi doguzan kontrabalioak, etorkizuneko arauen atal izango dira. Honen haritik, zera gogoratu behar dogu: <<Elizaren ustez, jarduera ekonomikoa ez da antisozialtzat jo behar. Horregaitik, merkadua ez da, eta ez dau izan behar, indartsuenak makalena zapaltzen dauan eremua>>. (Caritas in veritate, 36. zenb.).

www.bizkeliza/pastoral-arloak/langile-pastoraltza