Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu erabiliz (adi ea non dugun gordea...

11
Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu Helburua: Alde batetik erakutsi nahi dizuet hiztegiak era askotakoak izan daitezkeela. Honako honetan ez dugu hitzen definiziorik ezta beste hizkuntzetako ordainik bilatuko. Hitz zerrenda soila osatuko dugu eta hitz bakoitza bere testuinguruan erakutsiko dugu. Horretarako hipertestuaz baliatuko gara eta aukera izango dugu hitz zerrenda soila ikusteko edo hitz bakoitzaren gainean klik eginda esaldi osoa bistaratzeko (testuingurua), baita testu osoa ere beste leiho batean. Bestetik, hiztegiak eraikitzeko tresna automatikoak ezagutuko ditugu. Badira hainbat, baina lan honetan erabiliko duguna Concordance izeneko da. Doan eskura daiteke sarean demo edo probarako bertsioa. Bertsio horrek funtzio guztiak ditu eta hiztegia oso-osorik eraiki daiteke baina probako bertsioa dela adierazten duen esaldiak txertatzen ditu eta 30 egunerako balioa besterik ez du. Batere mugarik gabea eskuratzeko erosi beharra dago.

Transcript of Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu erabiliz (adi ea non dugun gordea...

Page 1: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu

Helburua: Alde batetik erakutsi nahi dizuet hiztegiak era askotakoak

izan daitezkeela. Honako honetan ez dugu hitzen definiziorik ezta beste hizkuntzetako ordainik bilatuko. Hitz zerrenda soila osatuko dugu eta hitz bakoitza bere testuinguruan erakutsiko dugu. Horretarako hipertestuaz baliatuko gara eta aukera izango dugu hitz zerrenda soila ikusteko edo hitz bakoitzaren gainean klik eginda esaldi osoa bistaratzeko (testuingurua), baita testu osoa ere beste leiho batean.

Bestetik, hiztegiak eraikitzeko tresna automatikoak

ezagutuko ditugu. Badira hainbat, baina lan honetan erabiliko duguna Concordance izeneko da. Doan eskura daiteke sarean demo edo probarako bertsioa. Bertsio horrek funtzio guztiak ditu eta hiztegia oso-osorik eraiki daiteke baina probako bertsioa dela adierazten duen esaldiak txertatzen ditu eta 30 egunerako balioa besterik ez du. Batere mugarik gabea eskuratzeko erosi beharra dago.

Page 2: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

1. urratsa: programa eskuratu. Jo ezazu helbide honetara

http://www.rjcw.freeserve.co.uk/ Eta orri horretan bila ezazu <Download> atala (<Software download - Installation - Licensing>). Nahi duzuna aukera dezakezu

Download Concordance 3.0 (programa autoexekutagarria) Download Concordance 3.0 as ZIP file (ZIP modura bildua)

Horrela Conc300.zip edo Conc3000 fitxategia eskuratuko duzu, Concordance programa instalatzeko.

Page 3: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

2. CONCORDANCE programa instalatu. Aski duzu klik egitea jaitsi berri duzun fitxategian eta programa instalatuko da zure ordenagailuan.

Horren ondoren, Concordance ireki (Concordance izeneko lasterbide agertu da zure ordenagailuan) eta programa aztertu

Page 4: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

3. Testu bat eskuratu. Testu baten konkordantziak aztertu nahi ditugunez, testu bat eskuratu beharko dugu edo guk geuk nahi duguna erabili. Horrela, hitzez hitz osatutako hiztegiaren ordez, testu bateko hitz guztien zerrenda osatuko digu programak. Honako honetan ipuin bat hartzea proposatzen dizuet. Jo ezazue helbide honetara

http://www.susa-literatura.com

Ezkerreko zutabean, <Egunean egunekoa> atalean, jo ezazu <Gaurko ipuina> azpiatalera, edo zuzenean honako atalera:

http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/gaurkoU.pl

Egunean egunekoa Gaurko poema Gaurko ipuina Orain aukera ezazu dena (testu guztia) eta kopiatu. Ondoren, Word dokumentu bat sortu eta dokumentu horretan itsatsi ipuina. Honelako itxura hartuko du zure testuak (ipuina bat edo beste izango da, Susan egunero ipuin bat aurkituko duzulako, ez beti ipuin bera).

Page 5: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

4. Testua prestatu. Testuaren azterketa automatikoa egiteko, ezinbestekoa da ipuina testu (TXT) modura gordetzea. Beraz, Worden ari zarela, gorde ezazu ipuina testu modura: <Guardar como... sólo texto (*.txt)>

Orain, Concordance programa erabiliz, testu horren azterketa egin dezakegu.

Page 6: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

5. Konkordantziak bilatu Concordance programa ireki eta zenbait hitzen erabilera aztertuko dugu (ipuin bat aztertzen ari gara baina nahi adina testu ere har genezake). Hain zuzen ere, demagun “baina, baino, baizik, beraz, haatik” hitzen erabilera aztertu nahi dugula. Horretarako <Make fast Concordance> funtzioa hautatuko dugu eta hain zuzen ere fitxategiak erabiliz (from files). Gure ipuina hautatu <Add files> erabiliz (adi ea non dugun gordea <ipuina.txt>) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu: <Pick list> ireki, hor ageri direnak ezabatu eta gureak jarri (baina, baino, baizik, beraz, haatik).

Page 7: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

Orain aski dugu <Make Fast Concordance> botoia erabiltzea. Leiho batek emango digu analisiaren berri

eta hor dugu emaitza

Page 8: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

Guk hautatu ditugun hitzak ditugu ezkerrean (baita testuan zenbat alditan agertzen den adierazten duen zenbakia ere) eta horietako bakoitzean klik eginda eskuinean agertuko zaigu testuingurua. Horretaz gain, beste era bateko analisiak ere egin daitezke: esaldiak, inguruko hitzak... Demagun “jarri ote zizkion”, “jarri ohi zizkion”, “jarri omen zizkion” bilatu nahi ditugula. Bada “Word Selection Method” funtzioan “proximity” aukeratu eta <jarri> eta <zizkion> hitzak markatuko ditugu tartean bi hitz direla. Beste zenbait lan ere egin daitezke programa honekin: jo ezazu Help fitxategira eta azter ezazu programa.

Page 9: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

6. Hiztegia osatu Concordance programa ireki, fitxategia hautatu eta <Make Full Concordance> funtzioa erabili. Hauxe izango duzu emaitza

Page 10: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

Ikusten duzunez, ezkerreko zutabean duzu hiztegi osoa eta aski duzu hitz horietako batean klik egitea eskuinean testuinguru guztiak ikusteko, eta eskuineko esaldietan klik eginda, tetsu osoa ikusiko duzu beste leiho batean

Page 11: Lan praktikoa: hiztegi kontestuala osatu · Gure ipuina hautatu  erabiliz (adi ea non dugun gordea ) eta aztertu nahi ditugun hitzak markatu:

Baina hiztegi hori erabiltzeko programa bera beharko dugu. Horregatik, beste funtzio bat erabil dezakegu gure hiztegia web-orri bihurtzeko. Horretarako, aski dugu goiko barrako File zutabean <Buil Web Concordande> funtzioa erabiltzea. Programak berak bihurtuko du gure hiztegia HTML formatura. Hona hemen zer itxura hartuko duen

Goiko leihoan duzue letraz letrako aurkibidea, zuzen-zuzenean letra batera joateko. Ezkerrean hitzen zerrenda; eskuinean hitz bakoitza bere testuinguruan eta azpiko leihoan testu osoa (hitzak gorriz markatuak ageri dira).