LANA BILATZEKO BALIABIDEAK - gazteBIZZ · 2013-06-27 · • Ariketa praktikoa • Edukia •...
Transcript of LANA BILATZEKO BALIABIDEAK - gazteBIZZ · 2013-06-27 · • Ariketa praktikoa • Edukia •...
LANA BILATZEKO BALIABIDEAK
AURKIBIDEA 1. Aurkezpen gutunak
• Helburuak • Aurkezpen gutun ezberdinak • Egitura • Ariketa praktikoa • Edukia • Aholkuak • Adibideak
2. Curriculum Vitae-a • Zer da CVa • CVaren helburuak • CV motak • CVaren egitura • Aholkuak
3. Agenda • Helburuak • Motak • Aholkuak
Hautatzailearen arreta erakarri.
Lanpostu eta/edo enpresa jakin batekiko interesa erakutsi.
CVk lanpostu eta enpresa jakin baterako dituen alderdi interesgarrienak azpimarratu eta azaldu.
CV labur eta modu errazean aurkeztu.
CVean sartzea komeni ez zen informazioa eman.
HELBURUAK
• Iragarki bati erantzuna.
• Autohautagaitza.
AURKEZPEN GUTUN EZBERDINAK
• Iragarkiari erreferentzia
Data
Hartzailea Igorlea
Goiburua
Helburua / Arrazoia
Prestakuntza eta lanbide esparruetan eta esparru pertsonalean ditugun alderdi sendoen laburpena, lanpostuari eta/edo enpresari lotuta betiere.
Agurra
Izenpea
Amaierako hitzak
EGITURA
HELBURUA / ARRAZOIA
(Iturria, data eta lanpostua zehaztuz) agertu den iragarkiari (edo bere iragarkiari) dagokionez.
(Iturria)-n agertu den iragarkiari buruz.
(…) lanpostuaren eskaintzari erantzun diozu, (iturria)-n agertu ostean.
Bere … enpresan lan egiteko interesa erakutsi.
Bere … enpresaren ezaugarriak ezagutzen dituzu.
EDUKIA
ALDERDI SENDOAK …-eko tituluduna naiz, …-ren ezagutzak ditut, …-n eskarmentua dut. Pertsona … naiz. Lan hori egiteko gai naizela uste dut/Lan hori egiteko gai naiz, (…)-ren ikasketak amaitu ditudalako eta (…)-n eskarmentua dudalako, nire curriculumean adierazi bezala. Pertsona ... naiz.
EDUKIA
AMAIERAKO HITZAK - Azaldutakoa dela bide, lanpostu horren hautaketa prozesuan parte hartzeko aurkeztu dudan eskabidea kontuan izan dezazuen eskatzen dizuet. - Horrenbestez, lanpostu horren hautaketa prozesurako aurkeztu dudan hautagaitza kontuan izatea eskertuko nizueke.
EDUKIA
AGURRA Besterik gabe, adeitasunez, agur. Zuen erantzunaren zain geratzen naiz. Agur, ondo izan. 15 eguneko epean telefonoz deituko dizuet, posible bada, elkarrizketarako hitzordua jartzeko eta honen gainean sakonago hitz egiteko....
EDUKIA
AUTOHAUTAGAITZAREN GUTUNA
Gasteiz, 2006ko abenduaren 28a
Jaun/Andre agurgarri hori: Zuen enpresa hedatzen ari denez, bertan lan egin nahi nukeela eta horretarako prest nagoela azaltzeko
idazten dizut. Erantsita bidaltzen dizudan nire curriculumean irakur dezakezun bezala, bost urtez lan egin dut zuen antzeko
ezaugarriak dituen enpresa batean, ontziratzeko makinako operadore gisa, eta badut eskarmentua elikagaien manipulazioan. Beraz, langile gehiago behar badituzue edo lanposturen bat hutsik geratzen bada zuon enpresan lan egiteko modukoa naizela uste dut.
Dena den, zurekin zuzenean hitz egin nahiko nuke nire curriculumeko erreferentziak eta informazioa
zabalago azaltzeko. Zuzenean elkar ezagutzea espero dut. Agur, ondo izan.
Isabel Jiménez Ruiz
QUESOS OIZ S.A. Giza Baliabideen Saila
Galindo Industrialdea, z.g. 01200 Agurain
ISABEL JIMENEZ RUIZ Vista hermosa, 8. zk. 6-A
01001 Gasteiz Tel.: 945 333 222
IRAGARKIARI ERANTZUTEKO GUTUNA
Barakaldo, 2006ko ekainaren 24a
Jaun/Andre agurgarri hori: Euskal Herriko Unibertsitatean jarri duzuen iragarkiaren arabera, arkeologo bat behar duzue. Bada,
lanpostu horretan lan egin nahiko nukeela eta horretarako prest nagoela adierazteko idazten dizut. Erantsita bidali dizudan nire curriculumean irakur dezakezun bezala, Biologia Zientzietan lizentziatua naiz
eta batez ere auzitegiko antropologo moduan lan egin dut, indusketa ezberdinetan hezur mota guztietako analisiak eginez xede zientifiko, tekniko edo artistikoetarako. Beraz, eskaintzen duzuen lanpostu horren eskakizunak betetzen ditut.
Zurekin zuzenean hitz egin nahiko nuke nire curriculumeko erreferentziak eta informazioa zabalago
azaltzeko. Zuzenean elkar ezagutzea espero dut. Agur, ondo izan.
José Luís López Aberasturi
José Luís López Aberasturi Poza, 16. zk. 5-G 48902 Barakaldo
Tel.: 94 5552223
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Erreferentzia: 0-325
Leioako campusa. Sarriena auzoa, z.g. 48940 Leioa (Bizkaia)
ADIBIDE TXARRAK 1. adibidea Jaun agurgarri horiek: Honen bidez nire curriculum vitae-a bidaltzen dizuet, lanposturako norbait hartu aurretik
kontuan izan dezazuen. Ezer behar izanez gero zuen esanetara nago. Adeitasunez, agur.
2. adibidea Zuen iragarkiko betekizunak aztertu ditut eta lanpostu horretarako pertsona oso baliotsua izan
naitekeela uste dut, enpresa batek arrakasta izateko funtsezko ezaugarriak baititut: saltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna eta jendeari arreta ematekoa.
3. adibidea … Unibertsitatean lizentziatu nintzen Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan, eta honen
bidez nire zerbitzuak eskaintzen dizkizuet egokitzat jotzen duzuen horretan lan egiteko.
4. adibidea Jaun agurgarriak: Nire curriculuma bidaltzen dizuet kontuan izan dezazuen. Zuen enpresako edozein ardura nire
gain hartzeko prest nago. Nire ustez garrantzitsuena zuena bezalako enpresa baten barne funtzionamendua ezagutzea da.
5. adibidea Eskabide hau aurkezten dizuet niretzat oso onuragarria izango delako enpresa batek zein
funtzionamendu duen sakonago ezagutzea.
• Din A-4aren aurpegi batean sartu behar da.
• Ordenagailuz idatzi behar da, eskuz idazteko eskatzen ez bada.
• Enpresa ezagutzen baduzu, eman hari buruzko daturen bat.
• Egokitu enpresara eta lanpostura.
• Ez gutxietsi edo neurriz kanpo baloratu zeure burua.
• Ez errepikatu zure CVa, azpimarratu zure trebetasunak, gaitasunak eta lorpenak.
• Ez aipatu alderdi txarrik.
• Sinatu gutuna.
• Erakutsi motibazioa, interesa eta zuganako konfiantza.
• Zaindu hizkuntza, gramatika eta ortografia.
• Saia zaitez zure gutuna pertsona jakin bati zuzentzen.
AHOLKUAK
Zer da CVa CVaren helburuak CV motak CVaren egitura Aholkuak
• Profesionalki zure burua ezagutzera emateko tresna
da. • Idatzizko dokumentu estandarizatua da, modu
antolatuan laburtzen dituena zure esperientzia akademikoak, lanbide-ibilbidea eta datu pertsonalak.
ZER DA CV-A?
• Datu objektiboak ematea. • Hautaketa prozesuaren hurrengo fasera pasatzea. • Hautagai egokia edo gutxienez balio dezakeena
zarela erakustea. • Zure onena islatzea, baina lanposturako bilatzen
duten horretara egokituta.
CV-AREN HELBURUAK
Kronologikoa
Kronologikoa-alderantzizkoa
Funtzionala
Orokorra
Europakoa
On_line CVa
CV MOTAK
CV KRONOLOGIKOA
ABANTAILAK • Idazteko, irakurtzeko eta ulertzeko erraza. • Zure karreraren gorako bilakaera nabarmentzen du. • Ohiko formatua du, hautaketa sail gehienek onartzen dutena.
ARAZOAK • Akatsak erraz ikusten dira. Adibidez: jarduerarik egin ez diren aldiak (hilabeteak, urteak) eta/edo lan-aldaketa ugariak.
Gehien erabiltzen dena. Informazio zaharrena ematen da lehenbizi, eta gero berriena.
NOIZ ERABILI FORMATU HAU • Zure lanpostuek ordena logikoa izan dutenean, lana sarri aldatu ez duzunean eta lanik gabe egon zaren aldirik ez duzunean.
ALDERANTZIZKO CV-A
ABANTAILAK • Zure esperientzia eta prestakuntza berriena nabarmentzen ditu, eta
hori oso interesgarria da bete nahi duzun lanpostu horri lotuta badago.
ARAZOAK • Egin duzun azken lanak inolako zerikusirik ez izatea zure lanbide-helburuarekin.
Ez da hain ohikoa, baina gero eta gehiago erabiltzen da. Datu berrienak ematen dira lehenbizi.
NOIZ ERABILI FORMATU HAU • Zure esperientzia eta prestakuntza berrienak nabarmendu nahi dituzunean.
CV FUNTZIONALA
ABANTAILAK • Lan-aldaketa asko edo langabezian egondako aldi luzeak disimulatzen ditu. • Irakurleari lagundu egiten dio “bilatu nahi duen horri” lotutako informazio
garrantzitsua bilatzen zure historian.
ARAZOAK • Ez du lanbide-aurrerapenik islatzen. • Irakurtzeko zailagoa da. • Zailagoa da erabiltzea lan-esperientziarik ez baduzu.
Esperientzia eginkizunen, lorpenen edo jarduera-sektoreen arabera sailkatzen du.
NOIZ ERABILI FORMATU HAU • Lan batetik bestera jardunik gabeko aldi asko daudenean. • Lana edo enpresa sarri aldatzen duzunean. • Lanbidea aldatu nahi duzunean.
CV OROKORRA
ZEHATZ JASOTZEN DITU ZURE DATU GUZTIAK (erabilera pertsonala)
EUROPAKO CV-A
Europako Batzordeak emandako Gomendio baten bidez (2002-03-11 – EEAO, 2002-03-22koa) curriculum eredu hau Enplegurako Zerbitzu Publikoen erabiltzaileen artean
zabaltzeko eta sustatzeko eskatzen da, langileak herrialde batetik bestera mugitzeko prozesuak
homogeneizatu daitezen
ON-LINE CV-A
ARAZOAK • Sormenik eza • Informazioa modu eskematikoegian geratzen da
ABANTAILAK • Formatua aurretik zehaztutakoa da, eta informazioa zehazteko aukera ematen du.
• Web batzuetan bost formatu desberdin eskaintzen dira, bete nahi diren lanpostuak kontuan hartuta erabiltzaile bakoitzaren beharrizanetara egokitzen direnak. Horien bidez profilak estandarizatu eta konparatu daitezke.
• Datu pertsonalak. • Prestakuntza arautua. • Prestakuntza osagarria. • Hizkuntzak. • Informatika. • Esperientzia. • Datu interesgarriak.
CV-AREN EGITURA
Izen-abizenak
Helbidea
Telefonoak
Helbide elektronikoa
Jaioterria eta jaioteguna
NANa (nahi izanez gero)
Gidabaimena/Ibilgailua
DATU PERTSONALAK
• Data*. Titulua. Espezialitatea. Zentroa. Tokia. Data*.
– Maila gorengokoak bakarrik jarri.
– Karrera-amaierako proiektua.
PRESTAKUNTZA ARAUTUA
• Data*. Titulua. Zentroa. Tokia. Ordu kp. Data*.
• Masterra, graduondokoa, ikastaroa, mintegia, jardunaldia…
PRESTAKUNTZA OSAGARRIA
• Hizkuntza: Maila. Tituluak. Ama-hizkuntza. Hizkuntzaren irakaskuntza arautua. Egonaldiak.
HIZKUNTZAK
• Lotuta dagoen prestakuntza.
• Ezagutzen zerrenda.
INFORMATIKA
Data*. Lanpostua. Enpresa, saila. Tokia. Data*. Eginkizunak:
Esperientzia GUTXIko pertsonak:
Praktikak Boluntario-lanak
Kontraturik gabeko esperientzia
Esperientzia ASKOko pertsonak:
Lanbide-xedeari lotuta dagoen kontratu bidezko
esperientzia
LAN-ESPERIENTZIA
Boluntario-lanak
Praktikak
Gidabaimena
Zaletasunak
Lan egiteko ordutegia
Mugigarritasun geografikoa
Erreferentziak
Argitalpenak
Hizlari-lanak
DATU INTERESGARRIAK
DATU PERTSONALAK Izen-abizenak Helbidea Telefonoak Helb. elek.
PRESTAKUNTZA ARAUTUA Data*. Titulua. Espezializatea. Zentroa. Tokia. Data*.
PRESTAKUNTZA OSAGARRIA Data*. Titulua. Zentroa. Tokia. Ordu kp. Data*.
HIZKUNTZAK Hizkuntza: Maila. Tituluak. Ama-hizkuntza. Hizkuntzaren irakaskuntza arautua. Egonaldiak.
INFORMATIKA Lotuta dagoen prestakuntza. Ezagutzen zerrenda.
LAN-ESPERIENTZIA Data*. Lanpostua. Enpresa, Saila. Tokia. Data*. Eginkizunak:
DATU INTERESGARRIAK Boluntario-lanak Praktikak Gidabaimena Zaletasunak Lan egiteko ordutegia Mugigarritasun geografikoa Erreferentziak Argitalpenak Hizlari-lanak
• Zaindu zure CVaren idazketa: bai itxura baita modua ere.
• Laburra izan behar da: 1 edo 2 orrialde.
• Argia eta zehatza.
• Egokitu zure CVa bete nahi duzun lanpostura eta enpresara.
• Erabili hitz eta esaldi laburrak.
• Ez eman informazio bera bi aldiz.
• Ez idatzi lagunduko ez duen informaziorik.
• Eman zure CVa beste pertsona batzuei, zuzen dezaten.
• Egituratu ondo, eta egin irakurtzeko erraza izango den moduan.
• Ez idatzi siglarik, laburdurarik, etenpunturik, akats ortografikorik eta abar.
• Erabili letra-mota desberdinak.
• Azpimarratu zure alderdi sendoak.
• Ez idatzi zure kalterako izan daitekeen informazioa.
• Jarri argazki berri bat (fotokopiatua/eskaneatua).
• Idatzi ordenagailuz.
• Ez bidali informazio erantsirik, eskatu ez badizute.
• Ez idatzi gezurrezko daturik CVan, elkarrizketan zuretzat kaltegarria izan daiteke.
AHOLKUAK
AGENDA
AGENDA
HELBURUAK
ANTOLATU
enpleguaren bilaketa aktiborako denbora
PLANIFIKATU – PROGRAMATU
Jarduerak
KONTROLATU
Emaitzak
ETORKIZUNA IRAGANA
AHOLKUAK
Hartu egunean 8 minutu hurrengo egunean egingo duzunaren plangintza egiteko. Aukeratu eguneko unerik txarrena zeregin errazenak egiteko. Aukeratu eguneko unerik onena zeregin zailenak egiteko. Sailkatu zereginak garrantziaren, premiaren, zailtasunaren… arabera Hasi alpertasun handiena ematen dizuten zereginekin.
Egunaren amaieran birpasatu zure agenda