Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

27
MEZU ELEKTRONIKOAK Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

Transcript of Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

Page 1: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

MEZU ELEKTRONIKOAKMezu elektronikoak idazteko aholkuak

Page 2: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

2

Aurkibidea• Sarrera• Mezu komunikatiboak

• Mezuaren gaia- Gaia idazteko irizpideak• Mezuaren muina- Agurrak- Mezuen sarrera- Hartzailea kontuan izan- Paragrafoak- Ortotipografia- Diseinua• Informazio osagarria- Erantsitako dokumentuan- Lotura bidez

• Bibliografia

Page 3: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

3

Sarrera

Posta elektronikoa komunikatzeko maiz

erabiltzen dugun erreminta da. Laneko mezu zein mezu

pertsonalak bidaltzeko tresna arrunt bilakatu da,

askotarikoak baitira eskaintzen dituen abantailak: merkea,

azkarra eta erosoa izateaz gain, mezuarekin batera

datuak, fitxategiak eta bestelako materialak bidaltzeko

aukera ematen du.

Page 4: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

4

Mezu komunikatiboakMezu elektroniko komunikatiboak sortzeko, beharrezkoa dahonako eremu hauetan zer eta nola idatzi behar dugun aztertzea:

Page 5: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

5

Mezuaren gaia

Posta elektronikoetan gaia dugu tituluaren lana betetzen

duen atala. Administrazioko idazki guztietan, eta mezu

elektronikoetan ere bai, izenburuak berebiziko garrantzia

hartzen du, titulu on batek hasiera-hasieratik gaian

zentratuko baitu irakurlea.

Gaia argi, labur eta zehatz aurkeztu behar duzu, eta hori

lortzeko zenbait irizpide izan beharko dituzu kontuan.

Page 6: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

6

Gaia idazteko irizpideak (I)

Lexikoa: Edukia hobekien islatzen duten hitzak erabili. Hitz zehatz eta ezagunak aukeratu.

Hitz bakarrean esan daitekeena ez luzatu, ez erabili beharrezkoak baino hitz gehiago. Hitz luze eta laburren artean, berdinean aukeratu laburra.

afera egiteko, arazo

fermu irmo

erabilpena eman

erabili

deskribapena egin

deskribatu

Page 7: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

7

Gaia idazteko irizpideak (II)

Gai bakarra: Mezu bakoitzean gai bakarra garatuko dugu, gaikoa. Eta mezuko ideia ezberdinak paragrafotan antolatuko ditugu. Bi gai azaldu behar baditugu, hobe da bi mezutan bidaltzea.

─ Hondakinen kudeaketa eta bi puntuen osteko azalpena

─ Berariazko ikastaroak eta lan eskaintza

─ Hondakinen kudeaketa

─ Bi puntuen osteko azalpena

─ Berariazko ikastaroak: apirila

─ Lan eskaintza Aste Santurako

Page 8: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

8

Gaia idazteko irizpideak (III)

Deskribapena: Gai bera jorratzen den mezuetan deskribapen bera erabili, sailkatze eta artxibatze lana errazteko.

Ez egin halako nahasterik gai bereko mezuetan:

─ Berariazko

ikastaroak: apirila─ Ikastaroak─ Ikastaroen katalogoa─ Ikastaroen berri─ Ikastaroen egutegia

Egokiak dira, baina lotuta dauden mezuetan hobe bertsio bakarra erabiltzea argi gera dadin gai bera jorratzen dela.

Page 9: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

9

Mezuaren muina

Mezuaren muinean argi, erraz eta zehatz idatzi behar

duzu, mezuen helburu nagusia hartzaileak mezuak ondo

ulertzea baita.

Jarraian, mezu argi eta komunikatiboak idazteko lagungarri

izango zaizkizun aholku batzuk eskaintzen dizkizugu.

Page 10: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

10

Agurrak

Agurrak beharrezko direnean soilik erabiliko ditugu.

Esate baterako, mezu bidez sortzen diren elkarrizketetan

ez dugu zertan agurra behin eta berriro errepikatu, nahikoa

izango baita hasierako mezuan jarri dugunarekin.

Page 11: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

11

Agurrak: Hasierako agurrak

• Formalak • NeutroakAlkate jaun/andre agurgarria:Alkate jaun/andre agurgarri hori:Jaun/Andre agurgarria:Jaun/Andre agurgarri hori:

Alkate jaun/andrea:Alkate jaun/andre hori:Jaun/Andrea:Jaun/Andre hori:

Agurrak formaltasun-mailaren arabera honela

sailkatzen ditugu:

Page 12: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

12

Agurrak: Hasierako agurrak (II)

• Lagunartekoak • Ez erabili halako formularik:

Laguna/Adiskidea:Lagun/Adiskide hori:Kaixo, lagun:

Jaun/Andere Txit agurgarria:Jaun/Andere Txit argia:

Page 13: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

13

Agurrak: Bukaerako agurrak

• Formalak • Neutroak

Adeitasunez, agur.Begirunez, agur.Mila esker, eta agur.

Horrenbestez, agur.Besterik gabe, agur.Jaso ezazu nire agurra.

Page 14: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

14

Agurrak: Bukaerako agurrak (II)

• Lagunartekoak

Kontuz! Ez dira nahastu behar maila ezberdinetako agurrak. Ez egin halakorik: Hasteko Alkate andre agurgarria erabili, eta, bukatzeko, Besterik gabe, agur.

Agur, lagun/adiskide.Agur bero bat.Besarkada bat.Ez adiorik.

Page 15: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

15

Mezuen sarrera

Mezu elektronikoetan, agurraren ostean, sarrera esaldia jartzea komeni da gaian sartzeko. Hona hemen adibide batzuk: Honekin batera bidaltzen

dizut… Mezu honen bidez gogorarazi nahi dizut…Dokumentuetan aurkitutako akatsak direla eta…Azterketan izena emateko baldintzei dagokienez…Telefonoz aipatutakoaren haritik…

Page 16: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

16

Hartzailea kontuan izan

Geure burua aurkeztu, lehenengoz zuzentzen bagatzaizkio.

Kontuan izan hartzailea, eta hark zer dakien azalduko dugun gaiaren inguruan.

Page 17: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

17

Paragrafoak

• Ez dugu hiru paragrafotik gorako mezurik idatziko, ahal dela.

• Paragrafo bakoitzean ideia bakarra garatuko dugu.• Paragrafoak edukiaren garrantziaren arabera honela

ordenatuko ditugu:

1. ideia Garrantzitsuen

a

3. ideia

Page 18: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

18

Ortotipografia

• Koloreak erabili loturetan soilik; gainerakoan, hondo zuria eta letra beltza gomendatzen da.

• Ez idatzi larriz: HASERREA adierazten du, eta irakurketa oztopatzen.

• 12 puntuko letra tamaina da egokiena, tarteko neurritzat hartzen baita.

Page 19: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

19

Diseinua

• Informazioa, ahal dela, zerrenda bidez eman.

• Zuriuneak utzi ertzetan eta paragrafo artean.

• Ohiko letra motak aukeratu: Verdana, Arial, Calibri, Century Gothic…

Mezuaren muinean, emandako aholkuez gain, gomendatzen da esaldi labur eta errazak erabiltzea. Hala ere, noizean behin, esaldi luzeak tartekatzeak mesede egin diezaioke testuaren erritmoari.

Page 20: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

20

Informazio osagarria

Mezuaren muinean ezinbesteko informazioa baino ez

dugu jarriko; hortik gorakoa osagarri moduan jarriko

dugu. Bi era aukeran:

Erantsitako dokumentuan Lotura bidez

Page 21: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

21

Erantsitako dokumentuan

PDF formatua erabili, pisu gutxiko dokumentuak bidaltzeko.

Babestu nahi dugun informazioa PDF dokumentuan erantsi: ez idatzi mezuaren muinean erraz manipulatzen baita.

Page 22: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

22

• Bideo eta argazkiak zerbitzari berezietan jarri, eta gehitu lotura mezuan.

• Hala ere, sarritan ezin dira zabaldu. Arazo hori saihesteko, gehitu loturak dokumentu edo webguneetara.

• Jarri loturak testuko hitz esanguratsuenetan, ez erabili URLa lotura gisa.

http://www.ivap.euskadi.eus

Page 23: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

23

Lotura bidez

• Loturek bi osagai nagusi dituzte:

Ainguratze elementuak adierazten du erabiltzaileak zein hitzetan klikatu behar duen hipertestura joateko.Hipertestu erreferentziak helbide osoa adierazten du; erabiltzaileak ainguratze elementua klikatzean irekiko den orri zehatza, hain zuzen ere.

http://www.ivap.euskadi.eus

Page 24: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

24

Ongi bereizi testua eta loturak.

Testua idatzi; ondoren, jarri loturak hitz esanguratsuenetan, eta ez jarri helbide osoa

ainguratze elementu bezala.

Ez jarri lotura gehiegi, beharrezkoak baino ez.

Tipografikoki desberdindu lotura nagusiak eta bigarren mailakoak.

Erabili aingura elementua agertzen den lehenengo aldian, gainerakoetan testu arrunt

gisa aurkeztu.

Loturetarako estilo aholkuak:

Page 25: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

25

Ainguren eta hipertestuko helburuen arteko lotura sendoa egin: erabiltzaileak jakin behar du klikatu baino lehen zer aurkituko duen bertan klikatuta.

Ainguratze testu laburrak, esanguratsuak eta errazak aukeratu.

Ahal dela, esaldi edo paragrafoaren bukaeran kokatu loturak.

Loturak zuzenean eraman behar du eduki jakin batera, ez gune bateko hasierako orrira.

Loturak dokumentu batera bagaramatza, adierazi ondo dokumentuaren formatua eta pisua.

Page 26: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

26

Bibliografia

• Ramón Salaverría. Redacción en Internet. Curso online. • IVAP. KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOA. IVAPen

gomendioak web-orriak idazteko. • Eugenio Siccardi. Cómo escribir un mail.

Page 27: Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

27