Lortzen ari garena - Euskal Herria Bildu -...

8
Aramaio berrian Aramaion ere hari gara G uztion artean, nahi dugun Aramaio eraikitzen jarraituko dugu. Aramaiotik eta Aramaioko herritarren kezka, nahi eta beharrak asetzeko herri programa bat garatzen ari gara. Horretarako bederatzi lan talde txiki eratu ditugu, eta arlo desberdinetako eragile eta pertsone- kin batera ideiak eta asmoak adostu eta jasotzen ari gara. Hori izango da Aramaioko EH Bildurentzat erronka- rik nagusiena. Hau da, udala herrira ekartzen jarraitu nahi dugu eta he- rria udalera. Hori lortze aldera ezin- bestekoa da parte-hartze aktibo eta lotesle batean sakontzea. Horreta- rako, herritarren–sarea osatuko dugu arlo bakoitzeko kontuak eztabaidatu eta adosteko. Auzo-alkate eta auzotarren par- te-hartzean sakoneko eraldaketa bat eman be- harko da, horiek udalean beharrezkoa den tokia izan dezaten. Subirautza eta burujabetzan aurrera egin nahi dugu, gaur egunean bizi dugun globaliza- zio eta eraso kapitalista basatiari aurre egiteko modurik eraginkorrena dela uste dugulako. Subi- rautza energetikoan, biomasa proiektuaren azken txanpa gauzatzera goaz. Honela, energiaren ku- deaketa alor garrantzitsu bat Aramaion egingo da kanpo injerentzietatik salbu. Elikadura burujabetza eta ingurume- naren arloan jasangarriak diren proie- ktuak landuko dira. Naturarekin dugun harremana orekatua izan dadin lan egingo dugu. Hezkuntza da etorkizuneko Ara- maioarrei begira dugun erronka ga- rrantzitsuenetako bat. Hori dela eta Aramaioko Curriculum propioa gau- zatzeko lehen pausuak eman ditugu. Herri ondarea eta baloreak jasoko dituen egitas- moa dugu. Guztion artean adostu eta landuko dugu gure umeek hamabi urte betetzerako zer jakin beharko luketen. Izan garena eta izango ga- rena gure haurrek jasotzeko garaia heldu da. Guztion artean eraikiko dugu etorkizuneko Aramaio. Herritarren nahi eta beharrei erantzuteko jaioak gara! aramaixo.indd 1 2015/03/18 14:06:32

Transcript of Lortzen ari garena - Euskal Herria Bildu -...

Page 1: Lortzen ari garena - Euskal Herria Bildu - Sarreraehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Aramaio.pdftu eta aukera berriak sortzea be-zain garrantzitsua baita, daudenak mantentzea. Udalaren

1Aramaio berrian

Aramaion ere hari gara

G uztion artean, nahi dugun Aramaio eraikitzen jarraituko dugu. Aramaiotik eta Aramaioko herritarren kezka, nahi eta beharrak asetzeko herri programa

bat garatzen ari gara. Horretarako bederatzi lan talde txiki eratu ditugu, eta arlo desberdinetako eragile eta pertsone-kin batera ideiak eta asmoak adostu eta jasotzen ari gara. Hori izango da Aramaioko EH Bildurentzat erronka-rik nagusiena. Hau da, udala herrira ekartzen jarraitu nahi dugu eta he-rria udalera. Hori lortze aldera ezin-bestekoa da parte-hartze aktibo eta lotesle batean sakontzea. Horreta-rako, herritarren–sarea osatuko dugu arlo bakoitzeko kontuak eztabaidatu eta adosteko. Auzo-alkate eta auzotarren par-te-hartzean sakoneko eraldaketa bat eman be-harko da, horiek udalean beharrezkoa den tokia izan dezaten.

Subirautza eta burujabetzan aurrera egin

nahi dugu, gaur egunean bizi dugun globaliza-zio eta eraso kapitalista basatiari aurre egiteko modurik eraginkorrena dela uste dugulako. Subi-rautza energetikoan, biomasa proiektuaren azken txanpa gauzatzera goaz. Honela, energiaren ku-

deaketa alor garrantzitsu bat Aramaion egingo da kanpo injerentzietatik salbu. Elikadura burujabetza eta ingurume-naren arloan jasangarriak diren proie-ktuak landuko dira. Naturarekin dugun harremana orekatua izan dadin lan egingo dugu.

Hezkuntza da etorkizuneko Ara-maioarrei begira dugun erronka ga-rrantzitsuenetako bat. Hori dela eta Aramaioko Curriculum propioa gau-zatzeko lehen pausuak eman ditugu.

Herri ondarea eta baloreak jasoko dituen egitas-moa dugu. Guztion artean adostu eta landuko dugu gure umeek hamabi urte betetzerako zer jakin beharko luketen. Izan garena eta izango ga-rena gure haurrek jasotzeko garaia heldu da.

Guztion artean eraikiko dugu etorkizuneko

Aramaio. Herritarren nahi

eta beharrei erantzuteko jaioak gara!

aramaixo.indd 1 2015/03/18 14:06:32

Page 2: Lortzen ari garena - Euskal Herria Bildu - Sarreraehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Aramaio.pdftu eta aukera berriak sortzea be-zain garrantzitsua baita, daudenak mantentzea. Udalaren

2

Egungo egoera sozio-ekonomikoaren aurrean, beste-lako gizarte eta ekonomia eredu bat bultzatu beharra dago. Hala, herriko bizi-kalitatea denon artean ho-betzeko beharra ikusten dugu, bertako ekonomiaren aldeko apustua eginez, eta herritar guztien oinarrizko bizi-baldintzak bermatzeko neurriak ezarriz.

Oinarrizko bizi-baldintzak bermatzeko, dauzka-gun baliabideen gaineko lanketa egin beharra ikusten da. Horretarako, garrantzitsua da egoeraren gaineko diagnostiko egokia egitea: Adina, kultura, generoa eta abarren araberakoa izan bait daiteke hartutako neu-rrien egokitasuna. Parte-hartzea estrategia nagusi gisa ezarrita, Aramaioarron beharrak zeintzuk diren aztertu

eta herritar guztion oinarrizko bizi-baldintzak ziurtat-zeko udalak abia ditzakeen sistemen azterketa egitea proposatzen da.

Eredu ekonomiko propioa. Bestalde, aipatutako egoera sozio-ekonomikoaren aurrean, Aramaion ere-du ekonomiko propioa garatzea herri mailako ongizate eta garapenerako gako bezala ikusten dugu. Honen inguruan, habian dauden proiektuak edo habia dai-tezkeenak bultzatu, eta enpleguaren sustapena era aktiboan bultzatzeko erronka plazaratzen dugu.

Bide honetan aliantzak bilatu beharko ditugu, bai he-rritarron artean baita eskualde edo kuadrillaren baitan ere. Proiektu handia dugu eskuartean, eta gauzatuko bada, guztion artean gauzatu beharko da.

Puntu honetan estrategikotzat jot-zen da herrian martxan dauden ekimenak babestea eta haien ga-rapenean laguntzea. Bide horre-tan, Aramaio Baserri Berri proie-ktuaren indartzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Elikadura burujabet-zaren eta kontsumo arduratsua-ren bidean, lehen sektorea indart-zen eta lanpostu duinak sortzen

lagundu dezakeen ekimena dugu ABB.

Estrategia beraren baitan kokat-zen da turismo, aisia eta energia burujabetzara bideratutako pau-suak ematen jarraitzea ere. Herriko baliabideak eta bertako ondare kul-tural eta naturala oinarri harturik, Aramaioren burujabetza ekonomi-korako pausuak ematen jarraituko

dugu. Bestalde, herriko ekonomiaren

parte diren enpresa eta negozioak mantendu eta indartzeko erronka ere plazaratzen dugu. Lanpos-tu eta aukera berriak sortzea be-zain garrantzitsua baita, daudenak mantentzea. Udalaren eskumenen baitan, bertako negozioen aldeko apustua egin behar dugu.

Aramaio Gorria

Lortzen ari garena...

aramaixo.indd 2 2015/03/18 14:06:33

Page 3: Lortzen ari garena - Euskal Herria Bildu - Sarreraehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Aramaio.pdftu eta aukera berriak sortzea be-zain garrantzitsua baita, daudenak mantentzea. Udalaren

3

Inguru menditsu, berde batean bizi gara. Ho-nek horrela jarrai dezan, ezinbestekoa da naturarekin eta gure inguruarekin dugun harremana orekatu eta jasangarria izatea. Atzo arte, herriko paisaiaren eral-daketa baserritarren esku egon da. Baserritik eta ba-serrirako bizi zen jendeak harreman berezia izan du inguruarekin eta ama lurrarekin. Harreman orekatu horren ondorioz dugu gaur daukagun Aramaio. Gaur egun hori zeharo aldatu da, eta Baserri eredu berri baterantz goaz. Horrela jaio zen Aramaio Baserri Barri. ABBren baitan jasorik dauden proiektuak garatu be-har ditugu eta etorkizunean garatuko diren egitasmoak bultzatu.

Hondakinen eta uren Kudeaketarako Proiektu bat beharrezkoa da. Sortzen dugun hondakin kopuruak eta bere sailkatzeak eragin zuzena du gure ingurume-nean. Arduraz jokatzea eskatuko digu guztioi, alde ba-tetik sortzen ditugun hondakinen inguruan, eta bestetik

horien sailkatze eta birziklatzeari dagokionez haus-narketa eginez. Datozen lau urteko ibilbideari begira proiektua egin eta Aramaioko herriarentzat egokiena den irtenbidea adostuko dugu. Horretarako eztabaida guneak irekiko dira, herritar guztien ekarpenak, adituen proposamenak, eta finean guztion artean adosturiko irtenbideaz hondakinen arazoari aurre egingo diogu.

Mugikortasun ohiturei dagokionez ere hausnarketa sakon bat egin beharra dugu. Garraio Publikoa sendotu eta Arrasaterako bide gorriaren egitasmoa izango dira gure erronkak gai honen inguruan.

Aramaioko mendiak, basoak, ibilbi-de zaharrak, baserriak... landa in-gurune batean bizi gara dudarik barik. Hori ezagutarazi eta zaindu egin behar dugu. Aramaion turismo egitasmo bat behar dugu, eta le-hen pausuak eman dira dagoene-ko. Hor dugu adibide gisa Amilena Turismo taldea. Turismo jasangarri bat, naturarekin eta Aramaioko he-rri izaera eta izana aintzat hartuz,

ama lurrarekin orekan lan egingo duena.

Herriak duen potentzialtasunetik edanez eskaintza zabal bat behar dugu, gure altxorra, herria, ezagut-zera emateko. Herritarroi arrotza zaigun ondarea azaleratu behar dugu.Ohiturak, ibilbide zaharrak, eraikinak, historia, landa eremuan egin den eta egiten ari dena begi bistan jarri behar dugu Aramaioko

herriaren aurrean.Eta noski, kanpokoen begieta-

ra hurbildu behar dugu. Turismo mota konprometitu bat eskainiko diegu, ekoizpen jasangarrian, pa-saiaren eraldaketa jasangarrian, ondarearen baloreak barnebilduko dituen ingurumenaren errespe-tuaren orekan. Aramaioko landa eredu berria dugu kanpokoei es-kaintzeko.

Aramaio Berdea

aramaixo.indd 3 2015/03/18 14:06:35

Page 4: Lortzen ari garena - Euskal Herria Bildu - Sarreraehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Aramaio.pdftu eta aukera berriak sortzea be-zain garrantzitsua baita, daudenak mantentzea. Udalaren

4

Politika Feminista. Aurrekontu-prozesutik hasita, Aramaioko udaleko jarduera guztietan emakumeon ikuspuntua eta presentzia bermatu beharra ikusten dugu. Hala, udalaren ekintza eta proiektu guztietan genero ikuspuntua txertatu eta parekidetasun printzi-pioa bermatu behar dugu. Horregatik, datorren lege-gintzaldirako, berariazko gai bezala mantentzeaz gain, zehar-lerroko gai bezala finkatu da, berdintasunaren gaineko ikuspuntua arlo guztietan txertatu asmoz.

Aukera berdintasunaz hitz egiten dugunean, prozesu batez hitz egiten dugu; jendartearen eraldaketarako prozesu batez hain zuzen. Balioen eraldaketaz eta emakumeon ahalduntzeaz, bai maila pertsonalean, baina baita maila kolektibo, sozial eta politikoan ere. Heziketa molde berriez hitz egiten dugu, gizarte-an-tolaketarako molde berriez. Erronka potoloa den arren, pausu txiki baina sendoak emanez helburu horretara gerturatzen joatea izango da gure lana.

Ildo beretik, emakume eta gi-zonen arteko bereizkeria eta botere harreman hau oinarri duen emakumeenganako in-darkeriaren aurkako jarrera irmoa erakutsi eta babes-sis-temak fintzen joateko beharra ikusten da.

Aniztasun sexuala. Norba-nakoa garatzeko forma ezber-din asko daude, harremanak izateko modu anitzak dauden bezala, eta guztiak dira kon-tuan hartu beharrekoak. Ha-rreman modu guztiak, eta, ondorioz, familia eredu guz-tiak aintzat hartu behar ditugu udaletik abiaturiko proiektu eta ekimenetan.

Aramaio berdintasunez kolorezta-turiko harlosen gainean eraiki be-harra ikusten dugu. Horretarako, 2011-2015 legegintzaldian buru-turiko diagnostikoa eta Aramaioko I. berdintasun plana ardatz harturik, berdintasun politika eraginkorrak martxan jartzeko ordua da. Herri-ko eragile eta kolektibo ezberdinen kolaborazioa sustatuz, mugimendu partzaile baten baitan, emakume

eta gizonen arteko berdintasuna lantzea da aramaioko EHBilduk le-gegintzaldi honetarako proposatzen duen proiektu estrategikoetako bat. Herriko ekimen feministak babestu eta sustatzea, eta herriko emaku-meen ahalduntze prozesuan aurre-ra-pausuak ematea lehentasunen barruan jarri beharra ikusten da.

Bide horretan, ezin dugu ahaztu ez dagoela emakume izateko molde bakar eta unibertsal bat. Emaku-meak askotarikoak gara, eta bakoit-zak bere beharrak ditu. Horregatik, garrantzitsua da kolektibo bakoit-zarenganako egokitzapena egitea, berdintasun politikak diseinatzerako orduan.

Aramaio Morea

aramaixo.indd 4 2015/03/18 14:06:35

Page 5: Lortzen ari garena - Euskal Herria Bildu - Sarreraehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Aramaio.pdftu eta aukera berriak sortzea be-zain garrantzitsua baita, daudenak mantentzea. Udalaren

5

Parte-hartze aktibo eta loteslea. Herritar ak-tiboak nahi ditugu, herriko bizitzan konprometituak, eta bakoitzak bere esparrutik herri proiektuari edaten emango diona. Honek, lan itzela eskatuko digu anto-lakuntzan, parte-hartze eremu berriak sortu beharko dira: Udaleko Batzorde Irekiak, gai edo arlo bakoitzean saretze bat…Herritarren hitza udalera iritsi behar da. Eztabaida gune berriak sortu behar ditugu, eta herri-tarren nahia, herrian adostua, herriari eman.

Gazteria. Gazteen beharrak, asmoak, lehentasunak… udalera iritsi behar dira. Komunikazio eta adostasune-tara iristeko guneak ireki behar dira. Aramaioko gaz-teentzat, beraiekin adosturiko gazte-herria egin nahi dugu. Beraien beharrak eta kezkak jaso nahi ditugu, eta beraiekin batera hasiera hasieratik gazte-herria, mugimendua eraiki.

Helduen Aramaio. Ezin dugu ahaztu, Aramaion, Euskal Herriko gainontzeko herrietan suertatzen den bezala, helduen kopurua gorantz doala. Diagnostiko bat egina dago dagoeneko, eta bertan Aramaioko helduen egoeraren inguruko argazki bat jaso ahal izan genuen. Orain hurrengo pausua egitea falta zaigu. Erretira-tuen elkartearekin, adinduekin, hitz egin, lehentasunak adostu eta helduentzako bizileku eroso bat eraiki behar dugu. Beraien paperaren garrantziaz ohartarazi eta herriko bizitza eta egitasmoetan txertatu behar ditugu aktibo manten daitezen. Bakardadeari aurre egin eta baliagarri sentiarazi behar ditugu.

Aramaion anitzak gara, pentsae-ra, joera, eta jatorri anitzekoak. Ezinbestekoa dugu, guztion ar-tean nahi dugun Aramaio definitu eta horren baitan eraikitzen has-tea. Umeak, gazteak, helduak, langabeak, guztiok eroso bizi eta guztion neurrira eginiko Aramaio nahi dugu. Horretarako ezinbes-tekoa da herritar ororen lagunt-za. Eta noski hori egi bihurtzeko

Udalak tresna egokiak eta eremu edo gune berriak eraiki beharko ditu.

Gune berriak, parte-hartzean oinarrituak eta herritarren begie-tara udala gertu sentiaraziko dute-nak. Herritar bakoitza herrian egiten denaren jakitun egon behar da, eta egingo den horretan eragina izan dezakeela benetan sinistu eta ikusi behar du.

Auzoak, udal- txiki bailiran nahi ditugu. Auzotarrek, auzo alkatea -edo presidentea, Ole-taren kasuan- gertukoena den udal ordezkari bezala ikusi behar dute. Auzoak eta junta adminis-tratiboa udal bizitzan parte akti-bo bilakatu behar dira. Gaurko Aramaio eta biharko Aramaio guztion artean erabaki eta erai-kiko dugu.

Aramaio Urdina

aramaixo.indd 5 2015/03/18 14:06:36

Page 6: Lortzen ari garena - Euskal Herria Bildu - Sarreraehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Aramaio.pdftu eta aukera berriak sortzea be-zain garrantzitsua baita, daudenak mantentzea. Udalaren

6

Euskera. Aramaion Euskararen normalizaziorantz urratsak ematen jarraitu nahi dugu. Herriko norta-sunaren ezaugarri den heinean, eta bertako ondaren parte garrantzitsu gisa, babesa eta indarra ematea dagokigu. Bide horretan, Udaleko Euskararen erabilera planaren baitan, eta UEMArekin elkarlanean, planean bertan finkatutako helburuak betetzea beharrezkoa da. Horretarako, datorren legegintzaldirako, dagokion arlo propioa izateaz gain, zehar lerroko gai gisa ezarri dugu euskara. Zehar-lerrokotasun hau udaleko jardunean, maila guztietan eta arlo guztietan, euskararen pre-sentzia bermatzeko estrategia garrantzitsua dela uste dugu.

Horrez gain, Aramaion euskalgintzaren inguruan (zuzenean nahiz zeharka) lanean ari diren elkarte eta eragileekin harremana indartzea beharrezkoa izango da euskararen normalizazio prozesuaren baitan, elkar-

lana bultzatuz eta helburu komunak finkatuz.

Hezkuntza. Hezkuntza eredu propio baten aldeko apustua eginez, parte-hartze organoak finkatu eta in-dartu beharra ikusten da. Apustu horren baitan, Herri Kurrikuluma sortzeko eta garatzeko prozesua oso ga-rrantzitsutzat jotzen dugu, eta prozesu horretan uda-laren parte hartze aktiboa bermatu beharra ikusten dugu. Herriko hezkuntza-eremuko eragile

Bestalde, hezkuntza ez formalari dagokionez, ahalik eta eskaintza zabalena bermatu beharra ikusten da. Horretarako, ezinbestekoa litzateke, hezkuntza arloko eragileekin elkarlana sustatzea, herriko beharrak iden-tifikatu eta erronkak zehazteko. Hala, herriko hezkunt-za batzordearen eraketa proposatzen dugu, hezkuntza arloko (formal zein ez-formal) eztabaida-gune nagusi bihurtu asmoz.

Kultura. Herritarrak herriko eki-menetan sortzaile eta parte-hart-zaile izatea da Aramaioko EHBilduk legegintzaldi honetarako ezartzen duen helburu nagusietariko bat. Horretarako, aipaturiko arlo guz-tietan, parte hartze aktiboa bilatu eta sustatu beharra ikusten dugu, partehartze sistema eraginkorrak bultzatuz. Herriko eragile kultura-len arteko harremana bultzatu, eta denon artean Aramaioko eskaintza kulturala aztertu eta egokitzea da ezartzen dugun erronka nagusie-

tako bat. Herriko ondare kulturala ba-

bestu eta zabaltzea, lehentasunezko gaia izan da azken urteetan, eta bide horretan jarraitu nahi dugu datoze-netan ere. Orain arte eman diren urratsei jarraiki, aurrera pausuak ematen jarraitu beharra dugula uste dugu, martxan diren proiek-tuak babestu eta indartuz, eta sor daitezkeenak bultzatuz.

Bide horretan, udalak herriko ondarearen babes eta berreskura-penerako lanean diharduten eragi-

leekin elkarlana sustatu, eta parte hartze aktiboa izan behar duela uste dugu.

Kirola. Kirol-arloko eragileekin elkarlana sustatu nahi dugu, herri-ko beharrak identifikatu eta erronka berriak zehazteko. Honen baitan, alde batetik eskola-kirolaren babe-sean arreta berezia jarri beharra ikusten dugu, eta bestetik, herrita-rren kolektibo ezberdinei egokituriko kirol-eskaintza bermatu nahi dugu.

Aramaio Horia

aramaixo.indd 6 2015/03/18 14:06:36

Page 7: Lortzen ari garena - Euskal Herria Bildu - Sarreraehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Aramaio.pdftu eta aukera berriak sortzea be-zain garrantzitsua baita, daudenak mantentzea. Udalaren

7

Herrialde berde, more eta gorria eraikitzeko, arabarron garaia heldu da!

Urte luzez egindako lanak eta borrokak al-daketaren ateak zabaldu ditu Araban. Mo-mentu honetan ezkerreko abertzaleok le-hen indarra izateko bidean gaude, guztion

ahaleginari esker aukera historiko baten atarian. Eta momentua iritsita Araba berria eraikitzeko unea da.

Araba berdea, herritarren mesedetan eta gure ongizatean oinarrituko den ustiapen eta inguru-men politiken bitartez. Diruaren kolore berdea soilik begiratzen duten alderdien nahien aurrean herritarron beharrei begiratuko diena. PPk Ara-ba ustiatzen jarraitu nahi du, baina beraien eta beraien lagun diren enpresen poltsikoetan begiak jarriz. Zergatik bestela ez dute zaharkitua dagoen Garoña zentral nuklearra oraindik itxi? Zein ne-gozio edota interes daukate Araban fracking bidez gasa ustiatzeko? Herri mugimenduak argi erakutsi digu zein den teknika honen ondorioa: gure lurra zulatu eta ura kutsatzea. Arabak fracking-ari eta Garoñari ezetz esan dio.

Araba morea, gizon eta emakumeen berdin-tasuna zutoin izango duen Araba. Asko daukagu

egiteko, asko benetako berdintasun batera

iristeko. Baina asko da orain arte lor-tutakoa eta hori

Arabako borroka feministari esker izan da. Araba gorria, langile borrokaz lortutako Araba.

Egoera ekonomikoak gogor kolpatu du Araba, eta urteetako borrokaren ondorioz lortu diren eskubide guztiak kinka larrian daude. Horregatik, etxerik gabe gelditzeko arriskuan daudenekin, ixteko mehatxua duen lantegietako langileekin, soldatarik gabe geldit-zen ari den familiarekin, etorkizunik ikusten ez duten gazteekin, pentsiorik gabe gelditzen ari diren nagu-siekin, lan baldintza makurragoak onartzera behar-tuta dauden emakumeekin, horiekin guztiekin gaude.

PP gobernuan egon den bitartean arabar guz-tion bizimoduak okerrera egin du, krisi ekonomikoa areagotzen joan da, gizartean dauden ezberdinta-sunak handitu dira, eta gutxi batzuen mesedetan gobernatzen ibili dira. Ezin ditugu ahaztu PP eta kudeaketa eredu berdina duten beste batzuk kirastu dituzten ustelkeria kasuak (San Antonio, Epsilon, Bi-delan, Arabako lanak, Hiriko, de Miguel...)

Beraz, ezinbestekoa da Araba berria eraikitzea, hemen erabakitzen hasteko, gure bizilagunen be-harrak aintzat hartuko dituzten neurriak martxan jartzeko, zortzi koadrilaz osatutako herrialdea erai-kitzeko, euskaraz bizitzeko. Etorkizuna gure esku iza-tea nahi badugu, guk erabaki beharko dugu. Zentzu honetan EH Bilduk Araba berria guztien erabakiekin eraikiko du.

El trabajo y las luchas llevados a cabo en los últimos años han abierto las puertas del cambio en Araba. En estos momentos, los abertzales de izquierdas

estamos en camino de ser la primera fuerza. De hecho, estamos frente a una posibilidad histórica gracias al trabajo de todos y todas.

Hay que darle la vuelta a la situación actual, poner en marcha herra-mientas de decisión que tomen en cuenta nuestras necesida-

des. Construyamos el herrialde entre las 8 cuadrillas que lo conformamos, Si queremos que el futuro quede en nuestras

manos, tendremos que decidir por nosotros mismos y construir una Araba que aune las decisiones de tod@s.

8 orri.indd 7 2015/03/18 14:35:05

Page 8: Lortzen ari garena - Euskal Herria Bildu - Sarreraehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Aramaio.pdftu eta aukera berriak sortzea be-zain garrantzitsua baita, daudenak mantentzea. Udalaren

88

Ordezkaritza zabala, adin guztietako jendez osatua dugu eskaintzeko.

Aramaio kolorez margotzera goaz!

Hauteskunde erronka hau gogo handiz hartu du Aramaioko EH Bilduk. Hasieratik oina-rri zabal batek Asanblada batean disenatu zuen ibilbidea. Zerrendaburuaren eta ze-

rrendakoen perfila adostu genuen ostean. Horrela, Asanblada Nagusian proposaturiko zerrendaburu gaiak bozkatu ostean argitu zen berorren ize-na.

Hasierako fasea bukatu ostean, zerrenda osat-zen joan ginen. Horretarako, arlo bakoitzean jantziak direnak, parte-hartze eta lantaldean burua eroso ikusten dutenak identifikatu ziren. Guztiekin hitz egin zen gure programa eta lan moldea argitzeko.

Aurrean duzuena, horren emaitza da. Adin tar-

te desberdinak ordezkaturik dituena, gazte, nagusi..., kolore guztietakoak. Arlo eta esparru desberdinetan jantziak eta lanerako gogoz. Herritik herriarentzat lan egiteko prest.

Aramaioko EH Bildun garbi genuen erronka handi bat genuela aurrean: “Aramaioko biztanle guztientzat lan egiteko prest dagoen zinegotzi taldea genuen helburu, ordezkaritza anitz eta zabala, eta lortu dugu!

Guztion artean Aramaio eraikiko dugu, beraz, gogoz eta ilusioz, elkarlanean gurekin batera lan egitera gonbidatzen zaitugu. Horrela bakarrik baita posible, Guztiok nahi dugun Aramaio, Guztiontzako eraikitzea.

EH Bildu Aramaio

aramaixo.indd 8 2015/03/18 14:06:45