Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX, 36. Getxo Folk … · 2020. 9. 25. · Celtas Cortos...
Transcript of Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX, 36. Getxo Folk … · 2020. 9. 25. · Celtas Cortos...
-
Kontzertu guztiak Muxikebarri zentroan izango dira asteburu honetan
/ Nabarmentzekoak> 100.000€ gehiago izaera sozialeko udal
laguntzetarako zuzendutako partidara (4. or.)
> Euskaraldiaren ekitaldia “Arigunea” izango duten entitateak aurkezteko (3. or.)
> “Serifalaris” abian da, estatuko topagune handienetako bat (2. or.)
Haur antzerkia. Urriak 2, ostirala, 18:00etan, Muxikebarrin, “Etxerik txikiena”, Yarleku Teatroren eskutik. Sarrera: 8€.
Kontularien kluba. 2020/21 denboraldiaren hasiera. Urriak 2, ostirala, 19:00etan, Algortako Kultur Etxean, ipuin –kontalaria izan edo entzun nahi duten nagusien topagunea. Gaztelaniaz.
103 lan aurkeztuta Dokumentala, gizartea
aldatzeko pertsonen arteko babesari buruzko ilm
laburren jaialdira (4. or.)
Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TX, 36. Getxo Folk jaialdiko protagonistak
Ostiraletik, irailaren 25etik, igan-dera arte, Getxo Folk Jaialdiaren 36garren edizioa izango da gure udalerrian eta, oraingoan, ber-tan Luar Na Lubre, Celtas Cor-tos eta Oreka TX taldeak izango dira programaren protagonistak. Aurtengo ekitaldia formatu txi-kian izango da osasun-murriz-ketengatik eta Algortan dagoen Muxikebarri zentroak hartuko ditu kontzertu guztiak. Bertan, aipatutako ordainezko saioez gain, Brincadeira eta Transfolk taldeen doako ikuskizunak ere izango dira.
Luar Na Lubre talde galiziarrak emango dio hasiera jaialdiari ostiralean, hilak 25, 20:00etan. Hamarkadaren lehenengo Done Jakueren urtea ate joka dagoe-la, eta 30 urteko ibilbidea egin ondoren, Vieiras e Vieiros. His-
torias de Peregrinos, azken lana ekarriko dute Getxora. Joan den martxoan aurkeztuta, dis-koaren helburua Ibilbideko 150 kilometroen soinuak jasotzea da, Ibilbideak bere doinu ban-da propioa baitu. Behin ere, tal-deak tradiziozko eta sustraiko musikako berrikusketa gozo eta bereizgarria lortu du.
Biharamunean, larunbatean, Celtas Cortos banda ezagu-na arituko da Getxo Folken, 21:30ean. Oraingoan, taldearen 30 urteko ibilbidea jasotzen di-tuen Solo recuerdo lo bueno. De lo malo nada bilduma-lana eka-rriko digu. Folk modernokok diren erreferente horiek euren kantarik ospetsuenak birpa-satuko dituzte Valladolideko musikariek, belaunaldi bateko ereserki bihurtu den eta konfi-
namenduan gaur egungo artis-tek abestutako 20 de abril, bes-teak beste.
Ordainezko eskaintza borobil-tzeko, azken egunean, igan-dean, Oreka TX taldeak (19:00) bere azken proiektua aurkez-tuko du Getxon: Koklea, hain zuzen ere. Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugar-te buru dituen boskoteak az-ken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatu du disko berrian, berezko estiloan sakonduz eta lengoaia garai-kidean soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz. Getxoko publikoak, aurkezpen bereziaz gozatzeko aukera izango du, kontzertuan lehen mailako zen-bait kolaboratzailek ere parte hartuko dute eta: Aziza Brahim, Mónica de Nut, Thierry Biscary
eta Xabier Zeberio.
Doako saioakAurtengo musika-proposame-nean doako bi saio ere daude. Biak Muxikebarriko Arriguna-ga aretoan izango dira. Irailaren 25ean, ostiralean, Brincadeira perkusio-konpainia katalanak fusio ikuskizuna egingo du 18:00etan, eta horretan musika eta mugimendua uztartuko di-tuzte. Igandean, hilak 27, euskal folklorea erakusteko musika, dantza eta umorez uztartzen dituen Transfolk ikuskizuna izango da ikusgai eguerdiko 12:00etan. Brincadeiraren saioa ikusteko gonbidapenak dagoe-neko agortu dira baina oraindik badago beste ikuskizunaz goza-tzeko aukera Algorta eta Romo-ko Kultur Etxeetan gonbidape-nak aurretik jasota.
#GetxoBiziEzazu
Doako alea
1.606 zk.
www.getxo.eus
Irailak 25 >> Urriak 04
20
20
Luar Na Lubre
Celtas CortosOreka TX
-
Formatu berrasmatuarekin segurtasun-murrizketei aurre egiteko
“Serifalaris” abian da, estatuko topagune handienetako bat
ECivisek online bidezko ekitaldiak antolatu ditu Europaren VI. Eguna dela eta
Ostiral honetan, irailak 25, Se-rifalaris jaialdiaren IX. edizioa egingo da Getxon, estatuan diseinuaren eta sormena-ren arloko profesionalentzat erreferenteak diren jaialdie-tako bat. Topaketa “Marina Goñi” eta “Freskue” (Peio Atxalandabaso) bertoko estu-dioek antolatu dute, udalaren laguntzarekin, eta “ES DE-SIGN-Bartzelonako Goi Mai-lako Diseinu Eskola”, “EIDE-Euskal Diseinua”, “Estudios Durero”, “Guuk”, “Espacios a_erre Design”, “Am Libros de Diseño Gráico y Comuni-cación”, “Marc Vilarnau” eta “Gráica” kolaboratzaileekin.
Antolatzaileek adierazi du-
ECivisek, martxan dauden herritar aktiboak biltzen di-tuen elkarte getxotarrak, Perualde erakundearekin elkarlanean, online bidezko ekitaldien programa anto-latu du, bideokonferentzia formatuan, egun hauetarako, Europaren Egunaren seiga-rren edizioa dela eta. Osa-sun krisiagatik maiatzetik irailera atzeratu behar izan den ekimenaren titulua da Begiradak Lankidetzatik Harre-rara. Erantzukizun publikoa eta parte-hartze komunitarioa, eta beste urte batez, Europako Parlamentua babesle gorena da.
Ostegunean izandako eki-taldiekin batera, ostiralean, hilak 25, 17:00etan, eztabai-da arlo publikotik izango da hurrengoen partaidetzare-kin: Jorge Gutiérrez, Hegoa, UPV/EHUko Garapen eta
tenez, “aurten koronabirusaren krisiak ezarritako mugak disei-nu jaialdi bat inoiz ikusi ez den formatuan antolatzeko aukera bihurtu dugu. Horrela, Serifala-risen IX.ak sormenaren, asma-menaren eta esklusibotasunaren aldeko apustua egingo du, Auto-cine Getxo (ponentziak) eta Az-korri beach house (Masterclass) bilguneetan”.
EgitarauaOstiralean, hilak 25, 18:00eta-tik aurrera, Getxo Autocine-ak sektoreko lehen mailako profesionalen hitzaldiak har-tuko ditu, hala nola Oscar Mariné (Diseinu Sari Nazio-nala), Coco Dávez (Forbes 30 Under 30 zerrendan dagoen
Nazioarteko Lankidetzari buruzko Azterlanen Insti-tutuko ikertzailea; Bernard San Emeterio, Garapen Zu-zendaritza Nagusiko ordez-karia Europako Batzordean; Ignacio Rodríguez Puertas, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza eta Aniztasune-rako zuzendari nagusia, eta Carmen Díaz, Getxoko Uda-leko Gizarte Kohesioko zi-negotzia. https://meet.jit.si/DiaEuropa2020
Azkenik, irailaren 26an, la-runbatean, hausnarketa ko-
artista), Oscar Guayabero (komisarioa, editorea eta iker-tzailea) eta Vasava (Nike edo Adobe bezalako marka han-dientzat lan egiten duen di-seinu estrategikoko agentzia). Sarrerak 50€-ko prezioa izan-go du auto bakoitzeko, edo 25€-koa oinezko bakoitzeko (autozinearen terrazan).
Agortu dira jada urriaren 1, 2 eta 3an Azkorri beach house-n (Goienetxe estarta 17) egingo diren masterclassentzat, esta-tu mailan branding eta mar-ka-estrategian erreferentzia den Folch estudioaren esku-tik. Informazio gehiago: www.serifalaris.com
lektiboko topaketa izango da CEAR Euskadi, Perualde, SOS Arrazakeria eta Harre-siak Apurtuz elkarteekin, 4 aretoren bidez, Zoom on-line plataforman, 10:30etik 13:00etara.Ostiraleko eztabaidarako sa-rrera librea da. Hala ere, irai-laren 26ko 4 aretoetako batean parte hartzeko izena eman behar da, plazak mugatuak baitira. Horretarako, mezu bat bidali behar da [email protected] helbidera, edo https://getxoeuropa2020.eventbrite.es helbidearen bidez.
IRAILAK 25 OSTIRALA
Getxo Folk. Muxikebarrin, 18:00etan Arrigunaga are-toan Brincadeira taldearen kontzertua. Sarrera gon-bidapenarekin. 20:00etan, Ereaga aretoan Luar Na Lubre. Sarrera: 12€. In-formazio gehiago: www.getxo.eus
IRAILAK 26 LARUNBATA
Getxo Folk. Muxikebarrin. 21:30ean, Ereaga aretoan Celtas cortos taldearen kontzertua. Sarrera: 18€.
Getxophoto. Bisita (gazte-leraz). Irteera 11:30ean Info Puntutik (Amezti 4). 4€. Getxophoto por Jon Mar-tin eta Jone Uria (bertsola-riak). Euskaraz. 19:00etan Info Puntuan. 5€.
Ingurumen aretoa. 11:00etatik 13:00ak arte. La Galeatik Azkorri-Gorron-datxeraino ibilbide gidatua: “Itsasertza eta bere historia geologikoa” (8 urtetik aurre-ra). Ekintza guztietan beha-rrezkoa da izena ematea. Tel: 688 88 35 96, [email protected]
IRAILAK 27 IGANDEA
Getxo Folk. Muxikeba-rrin. 12:00etan Arrigunaga aretoan, "Transfolk". Sa-
rrera gonbidapenarekin. 19:00etan, Ereaga are-toan Oreka TX. Sarrera: 15€.
Getxophoto. Bisita (gaz-teleraz). Irteera 11:30ean Info Puntutik (Amezti 4). 4€.
Ingurumen aretoa. 10:00-14:00. Bolueko he-zegunetik Ginkana 2.0 autogidatua (6 urtetik au-rrera). Ekintza autogida-tuak publiko guztiarentzat: ezagutu gure ingurumen naturala modu dibertiga-rrian.
URRIAK 2 OSTIRALA
Haur antzerkia. Muxike-barriko Arrigunaga are-toan, 18:00etan, “Etxerik txikiena”, Yarleku Tea-troren eskutik. 6 urtetik gora. Sarrera: 8€.
Kontularien kluba. 2020/21 denboraldia-ren hasiera. 19:00etan Algortako Kultur Etxean, ipuin –kontalaria izan edo entzun nahi duten nagu-sien topagunea. Gaztela-niaz.
URRIAK 4 IGANDEA
Mendi irteera. GR 280 Derio-Sopelako 2. etapa: Lauromendi-Sopela. Infor-mazioa: [email protected] eta tel.: 606 63 71 28.
LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK
- Lan bila dabil neska se-rio eta arduratsua, etxe-ko gauzak egiteko, gar-biketarako edo haurrak eta adinekoak zaintzeko. Etxean bizitzen edo or-duka. Tel.: 691 326 308.
- Gizonezkoak adineko pertsonak zaintzeko edo garbitzeko lana bilatzen du. Barneko edo orduka. Tel.: 632 15 08 89.
- Lan bila nabil, jardu-naldi osoz edo orduka, garbitzen edo/eta adi-nekoak edo haurrak zaintzen. Tel.: 632 41 15 53.
- Salgai trastelekua Ne-gurin. Tel.: 630 711 512.
- Algortako andrea adi-nekoak, haurrak edo etxeak garbitzeko prest dago. Tel.: 675 58 86 27.
Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.
STA
FF >
Getxoberri eGetxoko Udaleko Komu-nikazio Sailak kaleratutako argitalpenada eta horretan udalari eta tokiko bizi -tzari lotutako albisteak eta informazio-ak agertzen dira astero.Komunikazio zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García.Erredaktoreburua: Itziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza. Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.
Urgull Kalea z.g., 4º. Tel. 94 466 03 20. 48991 Getxo.E-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao S.L.Inprimaketa: Bilbao Editorial Producciones S.L.U.Banaketa: Lantegi BatuakGordailu legala: BI-388-87
Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111
https://meet.jit.si/DiaEuropa2020https://meet.jit.si/DiaEuropa2020www.serifalaris.commailto:info%40ecivis.eus?subject=mailto:info%40ecivis.eus?subject=https://getxoeuropa2020.eventbrite.eshttps://getxoeuropa2020.eventbrite.eshttps://getxoeuropa2020.eventbrite.eswww.getxo.euswww.getxo.eusmailto:info%40ingurumenaretoagetxo.eus?subject=mailto:info%40ingurumenaretoagetxo.eus?subject=mailto:etorkizunamt%40gmail.com?subject=mailto:etorkizunamt%40gmail.com?subject=
-
Rosa Rubio Arias getxotarrak Quién anda en la playa poema liburua aurkez-tu du. Egilea Ramiro Pinillak sortutako Sormenezko idazlan tailerreko kidea da eta, hainbat urtez idatzi gabe egon ondoren, poema-liburu hau Pasaiako Udalak antolatutako XX. Pasaia Hiria-Altamira Zubia poesia lehiaketara aur-keztea erabaki zuen. Bertan lehen saria lortu zuen, 1.200€ eta liburuaren argitalpena. Francisco Serrano Rangel bigarren saridunaren poemak ere biltzen ditu, Tu otro nombre izenburupean.
“Quién anda en la playa”
Euskaraldiaren ekitaldia euskaraz mintzatzeko gunea, "Arigunea", izango duten entitateak
aurkezteko
Ascensión Badiolak eta Mikel Ayllonek irabazi dute “Ramiro Pinilla” eleberri laburren lehiaketa
Jolasak euskaraz parkean
Badator Euskaraldia! Getxoko Arigu-neak ezagutu eta eman izena aurten-go Euskaraldian ekitaldia izango da Muxikebarrin, asteartean, irailak 29, 20:00etan. Ekitaldian, azaroa-ren 20tik urtarrilaren 4ra izan-go den Euskaraldiaren bigarren edizioan euskaraz mintzatzeko gunea, Arigunea, egokitzeko kon-promisoa hartu duten entitateak aurkeztuko dira eta norbanakoak izena ematera ere animatuko di-tuzte. Euskaraldiaren helburua da euskararen erabilera handitze-ko herritarren hizkuntza ohiturak aldatzea sustatzeaPaule Loizaga bertsolariaren es-
Parkean Olgetan ekimena izan-go da irailaren 25ean eta urria-ren 2 eta 16an, ostiraletan, Al-gortako Kurutxaganen, Andra Mariko Malakaten, eta Romoko Santa Eugenia plazan, hurrenez hurren, udala eta Egizu elkartea-ren arteko elkarlana den Sendi proiektuaren barruan, eta hiru eskoletako guraso elkarteekin batera. Euskaraz familian egitea eta umeen sorkuntza eta parte har-tzea bultzatzea izango dira saioen helburuak eta horreta-rako hainbat jolas proposatuko dituzte, egokiak 3 urtetik gorako umeentzat. Egun bakoitzean 45 minutuko txandak izango dira, 17:00etan, 17:45ean eta 18:30ean hasita, eta bakoitzean 10 pertso-netako hiru talde izango dira, non familiak adinaren arabera banatuta egongo diren. Saioak doakoak izango dira.
Informazioa eta izenematea: www.egizu.eus/2020an-ere-parkean-olgetan/
Ascensión Badiola, gazteleraz, eta Mikel Ayllon, euskaraz, dira Ramiro Pinilla eleberri laburren hirugarren edizioko irabazleak, Kultur Etxeak antolatuta, he-rriko Pinillesca elkartearekin batera, sorkuntza literarioa in-dartzeko eta getxotar idazlea oroitzeko. Lehiaketara 141 lan aurkeztu dira, horietatik 132 gaztelaniaz. Sariak 6.000€-koak dira, eta 1.000€-ko laguntza emango da lanak argitaratzeko.
Ascensión Badiola Aristimuño-ren (Bilbo, 1961) eleberria, La de-cisión de Juana Mir izeburukoa, Juana Mir kazetariaren bizitza ardatz duen kontakizuna da. Mirrek Gerra Zibilaren aurreko urteetan egin zuen lana azpi-marratzeko modukoa da. Epai-mahaiak azpimarratu du auto-reak istorio erreal bat eleberrira ekartzeko izan duen gaitasuna eta, aldi berean, pertsonaiari ahots sinesgarri eta gertukoa emateko. Horrez gain, obraren tentsio narratiboa nabarmena da, sentimentalismoan erori gabe, istorioa oso dramatikoa izan arren.
Badiola Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, eta Historian doktorea. Bere ibilbide literarioa 2010.ean abia-tu zen, La ría de los afrancesados eleberriarekin eta ostean, beste batzuk eta hainbat ikerketa lan ere egin ditu. Bestalde, Mikel Ayllon Corralek (Bilbo, 1980) irabazi du euska-razko obren saria, Hanka hau-tsiak eleberriagatik. Oso ongi karakterizatutako pertsonaia
kutik izango den ongietorria eta aurkezpenaren ondoren, Getxo-ko Ariguneen kanpainaren bi-deoa eta izena eman duten entita-teen agerraldia ikusi ahal izango dira. Horrekin batera, Amaia Agirre alkateak, eta Euskaraldia-ren sustatzaileek (Egizu, Bizarra Lepoan) entitateen izenemateari buruzko balantzea eta norba-nakoen izen-emate kanpainari buruzko xehetasunak azalduko dituzte. Ekitaldirako sarrera doakoa izan-go da, gonbidapenaren bidez. Ho-riek Algortako Kultur Etxean eta Romo Kultur Etxean har daitezke.
Arane Malaxetxebarria eta Julen Serranorentzat “Txiki Baskardo” haurrentzako kontakizun lehiaketaren sariak
bat da protagonista, egoera latz batetik irtena, desagertzear da-goen familia eta bizilagun giro batean. Egoera latza eta esper-pentikoa da; izan ere, harreman estua dauka zirkuarekin. Epai-mahaiak lanaren zentzu na-rratiboa baloratu du, industria zaharraren gainbeheraren des-kribapena, ez ikuspegi histori-koarekin, baizik eta pertsonaien bizipen mingotsen bitartez.
Ayllon itzultzailea da ogibidez, Ez tiro egin anbulantziei liburua-ren egilea eta Gerezi gorrien ga-raia liburuaren idazleetako bat ere. Duela gutxi Donostia Hiri-ko Kutxa Literatura Sarien 55. edizioa (euskaraz) irabazi berri du.
“Txiki Baskardo” lehiaketaAzkenik, Arane Malaxetxeba-rria eta Julen Serrano getxotar gazteek irabazi dute Txiki Bas-kardo, haurrentzako kontakizun lehiaketa, euskaraz eta gaztela-niaz, hurrenez hurren. Lehenak oso ongi trazatutako pertso-naiez osatuta dagoen eta nobela beltzaren ukituak dituen kon-
takizuna aurkeztu zuen, eta bi-garrenak erakutsi du ezagutzen duela Pinillaren unibertsoa, eta abentura berritzailea sortzeko pertsonaiak oso ondo maneiatu dituela.
OHARRA
Kultur Etxeak jakinarazi nahi du, ohiko kanaletan horrela zabaldu arren, hogeita hemezortzigarren Arte Eszeniko Jardunaldietarako eta Musika Eskola Irekia ziklora-ko abonamenduak ezin izan di-rela salgai jarri. Beraz, ikuskizun bakoitzerako sarrerak baino ezin izango dira erosi. Kultur erakun-deak barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik.
www.egizu.eus/2020an-ere-parkean-olgetan/www.egizu.eus/2020an-ere-parkean-olgetan/
-
100.000€ gehiago izaera sozialeko udal laguntzetarako zuzendutako partidara
KIROLAK
Udalak 100.000€ gehiago onar-tu ditu 2020an eman beharreko izaera sozialeko udal laguntzen partida handitzeko. Presta-zio horiek bazterkeria-egoerak prebenitzera eta artatzera, eta pertsonen eta familien gizar-teratzea sustatzera bideratzen dira eta horien artean dago CO-VID-19aren krisiak eragindako zailtasun ekonomikoko egoe-rak arintzeko laguntza. Aurten, orain arte, udalak 376.107€ ba-natu ditu 458 familia onuradu-ni emandako 518 laguntzaren artean. Horietatik 408 (284.670€) COVID-ak eragindako zailtasun egoeratarako izan dira.
Gainontzean emandako lagun-tzen artean, 55 izan dira etxebi-zitzari lotutako beharretarako (63.331€ ostaturako, eta etxebi-
Guztira, 103 lan aurkeztu dira Dokumentala, pertsonen arteko gizarte-aldaketarako laguntzari buruzko film laburren jaialdira. Argia Fundazioaren ekimena da, bere 30. urteurrenean, Biz-kaiko Foru Aldundiak eta BBK-ak sustatuta, Getxoko udalaren, Utopian zentroaren eta Getxoko Rotary Klubaren laguntzarekin.
Gaixotasun mentalaren diag-nostikoan bizi diren pertsonei beren bizi-kalitatea eta gizar-teak kolektibo horri buruz duen gizarte-irudia hobetzera lagun-tzen dien Argi Fundazioak jaial-di hori garatu eta bultzatu du urtarriletik irailera bitartean. Helburua da pertsonen arteko babesa gure gizarteen aldake-tarako eragile gisa ulertzeko modu desberdinak ikusaraztea.
Film laburrak eta sari banaketaJaialdiak 103 pieza jaso ditu, hurrengo bost kategoriatarako
Fashion Outletek, Getxoko udalaren eta Bil-boko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren la-guntzarekin, babestutako Jose Luis de Ugarte Bela Eskola Sariak asteburu honetan hogeita hamargarren edizioa beteko du. Abrako ure-tan izango da Covid-19aren neurrietara egoki-tuz, eta horregatik, bela arinaren festa honetan ohikoak ziren 200 parte hartzaile oraingoan 100 baino gutxiago izatera pasako dira. 60 bat
zitzari eusteko eta kontserba-tzeko), 20 arreta pertsonaliza-tuaren planak egiteko (13.008€) eta gainontzekoak laneratzea eta gizarteratzea bultzatzeko (diruz laguntzen ez dituzten
proposatuta: fikziozko film la-bur onena, dokumental onena, animaziozko film labur onena, Argia Fundazioa saria gizarte erakundeentzat eta 18 urtetik beherakoek aurkeztutako lan onena.
Pieza horiek herrialde desberdi-netatik heldu dira, horien artean, Espainia, Argentina, Frantzia edo Kubatik eta gizarte-egoera desberdinak aurkezten dituzte,
prestakuntza-prozesuen eta/edo lan gaikuntzaren ondorioz-ko gastuetarako, haurtzainde-gietara eramateagatik sortutako gastuetarako, eta Bizikidetzako Unitateko adingabeen jardue-
non laguntza-harreman esan-guratsuak eta ikuspegi desber-dinak aldarrikatu behar diren, kolektibo batzuk berdintasunez tratatzea ahalbidetzeko.
Sari banaketa ekitaldia datorren urrian izango da, jaialdiaren azken fasea irailean amaitzen denean, hain zuzen ere, epai-mahaiak aurkeztutako lanen balorazioarekin. Saritutako film laburrak saritu eta ikusteaz
rak medio sortutako gastueta-rako), eta elikadura, jantzien eta oinarrizko tresnen oinarrizko premietarako, osasun-arloko premietarako.
Laguntzak eskatu ahal izateko, aurretik dagokion Gizarte Lan-gileak egindako beharren hasie-rako balorazioan oinarritutako nahitaezko aldeko balorazio profesionala behar da. Eskaerak aurkezteko epea datorren aben-duaren 10era egongo da zaba-lik Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, aurretik hitzor-dua eskatuta. Laguntzak justifikatzeko, la-gundutako kontzeptuen ingu-ruko ordainagiriak eta/edo fak-turak aurkeztu beharko dira. Gehieneko epea 2021eko urta-rrilaren 29a izango da.
gain, galak egoera ahulean dau-den pertsonen balioa aldarri-katu eta ikusarazi nahi du eta baita egoera horiek hobetzen la-guntzen duten gizarte-erakun-deena ere.
Mayte Leyun, saria diseinatzeko lehiaketaren irabazleaHorrekin batera, Euskal Herri-ko Unibertsitateko Arte Ederre-tako Fakultatearen lankidetza-rekin batera, Argia Fundazioak lehiaketa bat deitu zuen sarie-kin batera banatuko den sari-ikurraren diseinua egiteko eta izateko.
Horren irabazlea Mayte Leyún izan da, UPV/EHUn Arte Ede-rretan lizentziatua eta hainbat erakusketa egin dituena, besteak beste, "Not a pot" - Keckskemét, Hungaria (2012); "Aquí y ahora", Galería Blanco Soto, Madril (2012) eta "Progress in work, work in crisis", Limoges, Frantzia (2013).
Argia Fundazioak bultzatuta, datorren urrian egingo da sari banaketa ekitaldia
103 lan aurkeztuta Dokumentala, gizartea aldatzeko pertsonen arteko babesari buruzko film laburren jaialdira
XXX José Luis de Ugarte Bela Eskola Saria-Fashion Outletitsasontzi (Euskadikoak, asturiarrak eta kanta-briarrak), eta 80 gazte inguru ibiliko dira hu-rrengo mailetan: FEVA, Laser Radial, Laser 4.7, 420 eta Snipe. Oraingoan Optimist taldekoek, gazteenek, (kopurutsuena izaten zen maila) ez dute parte hartuko. Klase guztiek estropaden ordutegia partekatu-ko dute. Larunbatean, hilak 26, 13:00etan hasi-ko da proba eta igandean, hilak 27, 11:00etan.
-
ARRECIFE Kirol Portua Ed. A. L1 ALGORTA
HASTEKO Algortako Etorbidea 61 ALGORTA
KANTXA KIROL MODA Torrene 4 ALGORTA
LIBRERÍA ITXAS IKUS LIBURUDENDA Torrene 2 · ALGORTA
LIBRERÍA COSASOllarretxe 7 ALGORTA
LIBRERÍA ZUGATZARTEJata 1 · ALGORTA
DEPORTES ALEJO URIBELas Mercedes 20 · AREETA
DEPORTE-SALUD-CULTURA KIROLA-OSASUNA-KULTURA
HOGAR-DECORACIÓN REGALOS-ANIMALES
ETXERAKO GAIAK-DEKORAZIOA
OPARIAK-ANIMALAK
LENCERÍA-MERCERÍAINFANTIL-ZAPATERÍAS
LENTZERIA- MERTZERIAHAURRAK-OINETAKOAK
MODA -BOLSOS Y COMPLEMENTOS
MODA- POLTSAK ETA OSAGARRIAK
-
KAKOSHOP Las Mercedes 20 ALGORTA
TROA LIBRERÍALas Mercedes 20 AREETA
ILUMINACIÓN DIANA (ESESUMAGA)Villamonte 8 · ALGORTA
KIVEKAAndres Larrazabal 10AREETA
LOS CHICOSUrgull 1 / Las Mercedes 24 ALGORTA
TEXTURAPaulino Mendibil 24AREETA
LIBRERÍA NADAL LIBURUDENDA Ibaiondo 1 · AREETA
ZORION Santa Eugenia 5AREETA
OASIS Plaza Villamonte A2ALGORTA
LIENZO DE LOS GAZULES Las Mercedes 19 · AREETA
MERCERÍA LENCERÍA MAITE Bidezabal 9 · ALGORTA
BEREZITelletxe 15ALGORTA
MULTIOPTICAS Mayor 31AREETA
ESTANCO NEGURIAlgortako Etorbidea 34ALGORTA
SNOOPYTelletxe 9ALGORTA
PERFUMERIA PICCOLALas Mercedes 26AREETA
MIKA KIDS CONCEPT STORE Algortako Etorb. 88 · ALGORTA
CALZADOS BENZUSarrikobaso 12ALGORTA
ORTOPEDIA IRAITXABidebarrieta s/nAREETA
FERRETERÍA ELORRIElorri 3ALGORTA
SPACE HOMEEuskal Herria 8ALGORTA
REGALOS LEROOMPaulino Mendibil 8AREETA
MUBUA MODA INFANTILTorrene 2 · ALGORTA
CORSETERIA ZUBIRIBasagoiti 61ALGORTA
TRIRUNNERSZubiko enparantza 8AREETA
FOTO&PAPELJuan Bautista Zabala 2ALGORTA
DUKANABidearte s/nAREETA
TAVIAN-CHICPaulino Mendibil 20AREETA
PEKESTelletxe 15ALGORTA
LANAS NICOLESalsidu 29ALGORTA
-
STILETTOTelletxe 1 ALGORTA
CANELALas Mercedes 20 AREETA
LENCERÍA IMA´SKalamua 13 AREETA
ZAPATERÍA VOGUE´SParticular de Club 2 AREETA
ATELIERTelletxe 15 ALGORTA
IÑAKI BITelletxe 1 ALGORTA
TEIMA Telletxe 9 ALGORTA
COLORES Particular de Club s/nAREETA
MISHELL Paulino Mendibil 15AREETA
ADORE Trinidad 1ALGORTA
CONFORMATA Telletxe 2AALGORTA
IRATI Torrene 2ALGORTA
TEJIDOS LINDAU Elorri 5ALGORTA
EL COSTURERO DE MAMEN Club S/N · AREETA
MINNISTORELAS ARENAS Paulino Mendibil 16· AREETA
AMARA Algortako Etorb. 67 ALGORTA
GOXOH Basagoiti 57ALGORTA
J.B. MODAS Telletxe 1ALGORTA
TOYSMANIATIC ALGORTA Juan Bautista Zabala 8 · ALGORTA
BLONDA 1 Y 2Artekale 3 / Santa Ana 1 AREETA
LAS LANAS DE CELIAMayor 9A AREETA
NENESZubiko enparantza 8 AREETA
AMARENBasagoiti 57ALGORTA
HERAlgortako Etorb. 53ALGORTA
KALA Basagoiti 67ALGORTA
CALZADOS PUMASanta Eugenia 1AREETA
LE PETIT COMPLEMENTPaulino Mendibil 24AREETA
POPPIOgoño 4AREETA
AMETSTelletxe 13ALGORTA
HONEYTelletxe 1BALGORTA
-
NEXT Andikoetxe 26 ALGORTA
BBAILLERELas Mercedes 17 AREETA
CARACOLAKresaltzu 9 / Club 1AREETA
KARLEMMayor 8AREETA
LA VEREDAParticular de Club 2AREETA
PATRICIA MENDILUCEPaulino Mendibil 24AREETA
OSO Algortako Etorb. 59 ALGORTA
BLONDIE Las Mercedes 26AREETA
CATANIA Las Mercedes 28AREETA
KENTON HOUSE Las Mercedes 28AREETA
LOLÍSIMA Particular de Club 2AREETA
POPE SELECTION Urkijo 18AREETA
PHUKETJuan Bautista Zabala 11Las Mercedes 19 · ALGORTA
BOHEMIA & COAmistad 6AREETA
CHARO ALVAREZLas Mercedes 10AREETA
KORATAmistad 8AREETA
MO DE SOTILEZAPlaza de las Escuelas 1AREETA
THOMAS THERRYSanta Ana 1 / Mayor 9AREETA
URANGAJuan Bautista Zabala 12ALGORTA
ELEI URBANPaulino Mendibil 15AREETA
LA CÔTELas Mercedes 22AREETA
TODO A 10 EUROS (OLI STORE)Paulino Mendibil 24 · AREETA
VAINILLA Y CHOCOLATETelletxe 15 · ALGORTA
CAMISERÍA JAVIER JAUREGUIAmistad 17 · AREETA
FRAGOLAUrquijo 27AREETA
LA TIENDA DE BERTAAndres Larrazabal 6AREETA
O’HARAPaulino Mendibil 9 / Amistad 12 · AREETA
TRÁNSITOGobelaurre 17AREETA
MABETelletxe 6 - 8ALGORTA
ESCANEA CON TU TELÉFONO
ESKANEATU MUGIKORRAREKIN