Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko...

217
Jan Neruda Mala Stranako ipuinak euskaratzailea: Fernando Rey

Transcript of Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko...

Page 1: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Jan Neruda

Mala Stranako ipuinak

euskaratzailea: Fernando Rey

Page 2: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Fernando Rey.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 2001Jatorrizkoaren data: 1877

Jan Neruda euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=337

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1557

Page 3: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

AITZIN-SOLASAJan Neruda ez da oso idazle ezaguna. Gure

bazterrotan deus gutxi dakigu Europako Ekialde-ko literaturaz, eta kulturaren arloan, behinikbehin, oraindik ere ez da erabat erori Berlingoharresia. Horregatik bat baino gehiago harritukoda jakitean Pablo Neruda poeta Nobel Saridunak—Neftalí Reyes zuen bataiarriko izena— MalaStranako ipuinak irakurritakoan hautatu zuelabere goitizena Nerudaren estiloak liluratuta.

Jan Neruda Pragan sortu zen 1834an. Txekiarliteraturako maisuetakotzat hartzen du askokgaur egun, eta Mala Stranako ipuinak dira, duda-izpirik gabe, bere obrarik ezagunen eta estima-tuena.

Txekiarrek talentu handiko idazle mordoxkabatez aberastu dute XX. mendea, baina ez dirahain ezagunak XIX. mendekoak. Hogeita HamarUrteko Gerraren ondoren haustura handia gerta-tu zen txekiar estatuan eta kulturan. Germaniza-zio prozesua hasi zen, pixkana-pixkana gero etaindar handiagoa hartu zuena. Horrela, bada, txe-

Page 4: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

kiar kulturak zein hizkuntzak atzera egin zuten,hirietan batik bat, eta txekiera herri xehearenhizkuntza, nekazari jendearen hizkuntza bilakatuzen. Baina, paradoxa bada ere, filosofia alema-niarraren eraginez piztu zen, gero, kontzientzianazional eta linguistikoa, abertzaletasuna etabertako hizkuntzaren aldeko apustua.

Erreformatzaile nazionalen lehenbizikobelaunaldia, gehien bat, unibertsitateko jendezosatua zegoen. Hizkuntza bizkortu, gramatikaketa hiztegiak egin eta munduko literaturako kla-siko batzuk itzuli nahi zituzten. Bigarren belau-naldia, 1800dik aurrera, hizkuntza beren laneta-rako erabili gogo zuten idazle batzuek osatuzuten. Nork irakurri nahi zuen txekieraz garaihartan? Edo hobeki esanda, nor zen txekierazirakurtzeko gauza? Irakasle, apez eta noble txe-kiar batzuk kenduta, irakurleek komediak, egu-tegietako testuak eta moral-ipuinak besterik ezzuten nahi.

Baina bi belaunaldi horiek lortu zutena ez zenmakala izan. Hil hurren zen hizkuntza suspertuzuten, liburu batzuk txekierara itzuli zituzten etaberen hizkuntza sormen-lan egiazkora hurbildu.

Page 5: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Eta are garrantzitsuagoa, txekiar kontzientziabizitu zuten herrian. Gehiago ziren txekierazmintzatu, irakurri, ikasi eta bizi nahi zutenak.Txekierazaletasuna pizteko tresna nagusia pren-tsa idatzia izan zen.

Jan Neruda, 1834an jaioa, hurrengo belaunal-dikoa da. Bere garaiko idazle txekiar gehienakbezala jatorri apalekoa zen, baina, haiek ezbezala, Pragan jaioa, Hiriaren bihotzean gainera,Mala Strana auzo bikainean hain zuzen ere. EgunNeruda kalea deritzanean sortu zen hain juxtu.Familia pobrea bazuen ere, hezkuntza egokiaizan zuen... Pragako eskola alemanetan. Ironiairudituagatik, Nerudaren belaunaldiko idazleek,txekiar literatura ez ezik gizarte txekiarra ereuztarri germanikotik askatzeko xedea bere eginzutenek, Gazte Germaniarren mugimendutikhartu zuten eredua: Heine, Börne, Gutzkow zirenhaien gogokoenak.

Neruda 13 urte zituela hasi zen txekierazkoeskolak hartzen, «Elizan bezain txintxo egotenginen han, liluraturik, zoraturik» esaten diguNerudak berak, eta bere garaiko txekierazkohezkuntza-erakunderik bikainenean ibili zen,

Page 6: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Akademické eskolan. Han hasi zen Neruda berelehen poema eta artikuluak idazten. Aitak behar-turik zuzenbidea ikasi zuen, baina hura utzi etafilosofiari ekin zion. Halere ez zituen, diru falta-gatik, filosofiako ikasketak bukatu. Lehenik, hor-taz, funtzionario lana bilatu zuen. Geroago ira-kasle ibili zen eta, azkenean, kazetari lanbideahartu zuen.

Txekiar letretan poema liburu batekin eginzuenez sarrera, poetatzat hartu zuten berehala.Baina tradizio erromantikoak ere izan zuenhorretan zeresanik: erromantikoek literaturforma guztien gainetik poesia zeukaten. Prosa-idazlerik bikainenak ere Parnasora igotzez gero,poeta gisa baizik ez zitezkeen ailega gailurrera.

Ez da erraza argitzen Neruda ezkongai geldi-tu izana, eta hori, bizitzako azken urteetan, bere-ziki pisua egin zitzaion. Emakume zenbait izanziren bere bizitzan, eta nahiz eta bi amodio tra-giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa,eta seguruaski handiena, Karolina Svetla nobela-gile txekiarra izan zen, baina konbentzioa hautsinahi ez eta ez zuen senarra utzi nahi izan; bere

Page 7: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

bigarren amodioa Nerudak ezkontza-proposa-mena egin baino lehenago hil zen.

Ez da dudarik, halere, herri txekiarrarengana-ko maitasunak bete ziola hutsune hori. Nerudakoso barneratuak zituen zenbait balore: lan zin-tzoa, nazio kontzeptua, demokrazia liberalarenoinarrizko printzipioak (bizitza osoan borrokatuzen horien alde), gizarte zuzen baten ideala(horregatik aipatu zituen bere idatzietan gizar-teak baztertutako gizon-emakumeen proble-mak). Baina, denetan, Nerudarentzat eta beregaraikideentzat, nazio kontzeptuak lehentasunahartu zuen. Bere lanaren bidez aritu zen harenalde, eta kazetari eta poeta gisa egin zuenak ereukitu hori du. Ez, ordea, bere fikzio lanaren gai-lurra osatzen duten Mala Stranako ipuin hauek.

Narrazio hauek erabat fikziozkoak badira ere,eguneroko esperientziak eta kezkak agertaraz-ten dituzten kazetari-lanak dira. Behatzailebaten jokabidea hartu zuen: elkarrekin zerikusigutxi duten elementuak hartu zituen langaitzat,eta bere lanari esker bihurtu zituen interesgarri.Horren emaitza «collage» miresgarri bat da.Bere lanik interesgarrienak, hala ere, bere herri-

Page 8: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ko jendea eta bere garaiko ohiturak deskriba-tzean egin zituen. Begirada zorrotza eta formula-zio zehatza ziren Nerudaren temak. Honela ida-tzi zion bere lehen andregaiari:

«Aita hilzorian dut. Ni aldameneko oheannengoen etzanda, lasai lo, seme bati legokio-keen baino lasaiago, agian. Halako batean, esna-tu eta azken ordua bazetorkiola ohartu nintzen.Gainera makurtu nintzaion; nekez hartzen zuenarnasa. Bihotza lehertuko zitzaidala pentsatunuen; itoko nintzela uste nuen, hain lehor etaestu nuen eztarria. Hala ere, gizona nola hiltzenden aztertzen jarraitu nuen. Maitea, sekula ezzinateke zoriontsu izanen ni bezalako deabrubatekin».

Nerudak aitorpen zinikotzat aurkezten due-nak idazlearen obsesioa erakusten du: jakin etakomunikatzeko irrika edo, hobeki esanda, ahaliketa zehaztasun handienaz komunikatu ahal iza-teko, dena ikastea.

Neruda, dudarik gabe, txekiar gizartekohemeretzigarren mendeko pertsonaia handiene-tako bat izan zen, «zutabegile politiko» txekia-rretan puntakoena eta poeta gisa miretsia. Idaz-

Page 9: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

leak beren gailurrean izaten diren adinera iritsizen, nahiz eta amaren heriotzak eta ondorengobakardadeak kolpe handia eman zioten. Orduan-txe sentitu zuen haurtzaroko egun zoriontsueta-ra itzultzeko irrika: dena aurrean zeukan garaihartara, pasadizo xumeena gertaera handi bihurzitekeen garai hartara. Horrek eman zion aukeraMala Stranako jende eta kontuak berriro gogoraekartzeko eta horri buruzko liburu bat idazteko,liburu bateratu tankera duen bakarra.

Hau da, dudarik gabe, Nerudak idazle gisaizandako esperientziaren goi maila: jendeen etaeguneroko bizitzaren xehetasunak begi zorro-tzez ikusten dituenaren esperientzia, irribarrenola egin dakien poeta eta kazetari batena,baina, horrez gain, sufritu duenarena eta ingu-ruan sufritu duen jendearena. Dudarik gabe,narrazio hauek txekiar literaturan Nerudarenaurretik idatzitako guztiaren gainetik daude.

Kazetaritzak erakutsi zion Nerudari estiloaberastasuna, eta pentsarazi zion bere irakur-leengana iristeko bide hobea zela ixtorioak kon-tatzea predikuak botatzea baino. Lehen pertso-na erabiltzen badu, ez da bere ixtorioei beneta-

Page 10: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

kotasun handiagoa emateko. Kontalaria, denadela, ikusten duena jasotzen duen behatzaile batbesterik ez da gehientsuenetan. Gainera, biltzendituen gertaerak anekdota hutsak izaten dira,eta normalean erro sakonak dituzten problemenkontaera laburrak. Horrela kontatzen du urtetaneta urtetan elkarren ondoan eta elkarri hitzikesan gabe egunero mahai beraren alde banatanesertzen diren bi gizonen ixtorioa, emakumegazte bati bi barrabasek nola egiten dioten irri,eskale bat nola pasatu zen pobreziatik mixeriagorrira... Ixtorioen axaleko anekdotikotasunareneta atzealdean gelditzen diren bizitzen tragiko-tasunaren arteko tentsioa da Nerudak kontalarigisa duen artearen ezaugarri nagusietako bat.

Errealismoa da eskola nagusia txekiar litera-turan garai horretan, eta, bere estilizazioa gora-behera, Neruda errealista da. Mala Stranakoipuinetan paisaje urbanoa da berria, eta, horrezgain, mezu edo ikasbiderik emateari idazleakegiten dion ukoa. Kritikariak hain harriturik geldi-tu ziren, non isiltasunaz baizik ez baitzuten eran-tzun; irakurleak, berriz, berehala harrapatuzituen obra honek. Gaur egun txekiar literatura-

Page 11: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ko obrarik ospetsuenetako —eta irakurrieneta-ko— bat da dudarik gabe.

Mala Strana auzo osoa datorkigu bururaNerudaren hitz eta irudietan. Mala Stranako ipui-nak irakurrita, Pragara bisitan joateko gogoa ereematen du, berak hainbesteko zehaztasunezdeskribatutako zokoak lehengo tokian eta lehe-nago bezalaxe ote dauden ikusteko. Neruda hileta handik mende batera Poliziaren KuartelNagusia kale-estu ilun berean dago behinikbehin.

Fernando Rey

Page 12: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Rysanek jauna eta Schlegl jauna

I

Ez luke zentzurik izanen zalantzan jartzeakPragan egon diren nire irakurleek Mala Stranaauzoko «Stajnic» ostatua ezagutzen ote duten.Auzo hartako lehenbiziko ostatua da; «Harrizkozubiko» dorrearen ondoren lehenbiziko etxeaezkerraldean; Zubiko kaleak eta Bainuetakokaleak egiten duten izkina. Leiho ederrak ditueta beirate handi bat. Kale jendetsuenean jartze-ra ausartu ziren ostatu bakarra da, ateak, gaine-ra, zuzenean kalera emanda dituena. Gainerakoostatu guztiak kale aski gordeetan daude, edoetxe-atzeetan, edo, bederen, arkupeak dituzte,auzo hartako egiazko zuhurtasunak eskatzenduen moduan. Horregatik, Mala Stranako bene-tako seme bat, kale isil haietako batean jaioa,zoko poetiko ugari dauden lekua baita, ez dasekulan sartzen «Stajnic» ostatuan. Hara maila

Page 13: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

bateko funtzionarioak joaten dira: katedratikoak,armadako ofizialak —bizitzaren halabeharrakauzo hartara eraman zituenak eta beharbadahemendik laster beste batera eramanen ditue-nak—, funtzionario erretiratu batzuk, zenbaitetxe-jabe aberats, horiek ere aspaldi erretira-tuak beren negozioetatik, eta beste inor ez.Nolabait esateko, bezeria burokratiko-aristokra-tikoa.

Orain dela urte asko ere, ni artean batxilergo-ko lehenbiziko urteak egiten ari nintzen gaztetxobat nintzen denboran, bezeriak bazuen tankerabitxi hori; hala ere, ez zen oraingoa bezalakoxea.Hitz bakarrean, «Stajnic» ostatua Mala StranakoOlinpoa zen, auzo hartako jainkoak elkartu zirentokia. Historian eztabaida izpirik onartzen ezduen baieztapena da jainkoak zuzenean norbere herritik ateratzen direla. Greziarren jainko-ak dotoreak eta argiak ziren, lirainak eta alaiak,helenoak betiere, alde guztietatik begiratuta.Eslaviarren jainkoak... Barkatu! Guk eslaviarrokez dugu eduki inoiz behar bezainbesteko indarplastikorik ez estatu handiak egiteko, ez zenbaitjainko sortzeko ere. Gure antzinako jainkoak

Page 14: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

guretzat, gure jakintsuek zernahi esanik ere,oraindik zerbait lanbrotsua eta zehazgabea dira.Noizbait agian artikulu bat idatziko dut, burutsueta zorrotza, jakina, jainkotiartasunaren etagizatiartasunaren arteko parekotasunaz. Gaur-koz gauza bakarra esan nahi dut: «Stajnic» osta-tuan bildu ziren jainkoak, dudarik batere ereegin gabe, Mala Strana auzoko egiazko jainkoakzirela. Mala Stranak —etxeek zein jendeak— zer-bait du isiletik, patriarkaletik, baita logaletutikere, eta giro horrek gizon horiek guztiak erekutsatzen zituen. Funtzionarioak, ofizialak, kate-dratikoak eta pentsiodunak izanik ere, gaurbezala, bestelakoak ziren; garai haietan funtzio-nario eta ofizial jendeak ez zuen destinoa alda-tzen gaur egun bezain maiz; gurasoek eginaha-lak egiten zituzten beren semeek karrera Praganbuka zezaten, destino bat lortzen zieten gero etasemeak hantxe gelditzen ziren betikoz, adiskidedirudunen itzalak babesturik. «Stajnic» ostatukobezero horietako batzuk noizbait espaloian gel-ditzen zirenean, bertatik pasatzen ziren guztiekagurtu egiten zituzten. Hagitz ezagunak baitzi-ren.

Page 15: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Batxilerrontzat, «Stajnic» ostatuko Olinpoaare olinpoago zen guretzat gure irakasle zaharguztiak bertan zeudelako. Zaharrak?! Zergatikdiot zaharrak? Ezin hobeki ezagutzen nituengure Mala Strana maiteko jainko haiek guztiak;beti iruditzen zitzaidan horien artean ez zegoelabat bakarra ere gaztea, edo, hobeki esanda,segur aski horiek denek itxura bera izanen zute-la txikitatik. Gehienez ere txikixeagoak izanenziren.

Denak gogoan ditut, oraintxe ikusten arikobanintz bezala. Lehenbizikoa, Apelazio Auzitegi-ko kontseilari jauna. Altua, mehea eta duintasunikaragarrikoa. Artean jardunean ari zen funtzio-narioa zen; sekulan ez nintzen iritsi, halere, egin-kizun haiek zehatz-mehatz zein ote ziren jakite-ra. Hamarrak inguruan eskolatik ateratzen gine-nean, hura bere etxetik ateratzen zen, Karmel-darren kalean bizi baitzen, eta duintasun izuga-rriaz Ostruha kalera abiatzen zen, Cardarenardandegira sartzeko. Ostegun arratsaldeetaneskolarik izan ez eta harresi zaharretan jostetanaritzen ginen bitartean, bera parke haietanbarna ibiltzen zen paseoan. Eta arraltsaldeko

Page 16: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

bostak baino lehentxeago «Stajnic» ostatura sar-tzen zen. Nik garai hartan asmo sendoa nuenasko ikasteko eta hura bezala Apelazio Auzitegi-ko kontseilari izateko; baina gero, ez dakit nola,ahantzi nuen asmo hura.

Gero konde jauna zegoen, begibakarra. MalaStrana auzoan ez zen sekula konde faltarik iza-ten; baina konde begibakar hura zen seguruenaauzoko ostatuetara joan ohi zen bakarra, garaihaietan behinik behin. Altua, hezurtsua, kolorebizikoa, kalpar motz eta zurikoa eta partxe beltzbat eramaten zuena ezkerreko begia estaltzeko.Bi ordu ere ematen zituen «Stajnic» ostatuarenpareko espaloian. Leku hartatik pasatzekoa nin-tzen egun batean, itzulinguru bat egin beha-rrean gertatu nintzen. Naturak aristokratei aur-pegikera berezia eman zien, aristokratiko deri-tzana, hegazti harraparien antz handia ematendiena. Konde jaunak, nire iduriko —egiari meneginez—, hango belatz baten antz handia zuen;belatz hura, egunero-egunero, puntualitate egia-tan krudelaz, eguerdiko hamabietan, San Niko-las elizako dorreko orratzean pausatzen zen,bere ehizakia txikitu eta irensteko: usakume bat,

Page 17: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

lumak plazara erortzen zitzaizkiona. Belatzharen antza zuen, bada. Egun hartan, beraz,itzulinguru bat egin nuen kondea espaloian ikusinuenean, beldur ikaragarria bainuen bere mokoailtzatuko ote zidan.

Armadako mediku potoloa ere maiz joatenzen ostatura, artean sasoiko gizona, baina ordu-rako erretiratua. Esaten dutenez, behin, goi-goiko agintari bat Pragako ospitaleak ikuskatzeneta zenbait gauza maiseatzen ari zenean, jaunhorrek agintariari erantzun zion ez zekiela deusdeusetan ere. Horrek erretiroa ekarri zion eta,bidenabar, gure mirespena, guk gazteok iraul-tzaile sutsutzat hartzen baikenuen jaun lodi hori.Gainera oso goxoa zen. Bere gustuko mutiko battopatzen zuenean —eta mutikoa batzuetanneska izaten zen— hura geldiarazi, musua laz-tandu eta, ezagutzen ez bazuen ere, esatenzion: «Goraintziak zure aitari nire partetik».

Gero... baina ez dut segitu nahi! Xahar horiekguztiak bat-batean xaharrago egin ziren, etagero hil. Utz ditzagun bakean deskantsatzen.Atsegin handiz gogoratzen ditut horien arteaneman nituen momentuak. Atsegin handiz gogo-

Page 18: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ratzen dut sentsazio hori, askatasunarena etabaita handitasunarena ere, Unibertsitateanmatrikulatu eta ondoan «Stajnic» ostatura lehen-biziko aldiz sartu nintzenean sentitu nuena, ira-kasleen beldur izan gabe, pertsona bikain haienartean. Ez zidaten kasu handirik egin, egia esanbehar badut. Hobeki esanda, ez zidaten kasurikegin ia batere. Behin baizik ez; behin, aste ani-tzen buruan, armadako medikuak, nire ondotikpasatzean, esan zidan: «Bai, bai, gazte, garagar-doak gaur egun ez du zipitzik ere balio, jendeakzernahi esanda ere»; eta esan bidenabar erdei-nuz begiratzen zien lehentxeago mahai batenondoan berekin eseriak egonak zirenei... Brutusez bestea, astazakila! Esan dezaket, okertzekodeskuidurik gabe, gizon hura gauza izanen zela,konparazio batera, Zesarri berari ere leporatze-ko ez zekiela deus ere garagardoaz.

Nik, aitzitik, arretaz erreparatzen nien haiei;ez asko aditzen nielako, baizik eta harrigarri egi-ten zitzaizkidalako. Haien kopia aski kaxkartzatdaukat nire burua; baina bikainetik eta handitikdudana gizon haiei zor diet. Guztietatik, ez ditutsekula atzenduko bi gizon, bien deiturak nire

Page 19: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

bihotzetik ezin ezabatuzkoak baitira: Rysaneketa Schlegl zeritzen, eta ezinikusia zioten batakbesteari.

Eta barka ezazu orain, irakurle, historia bestemodu batez hasten badut.

«Stajnic» ostatura Zubiko kaletik sartuta,lehenbiziko gelan, billarreko mahaiak daudentokian, hiru leiho ikusten dira eskuinaldean, Bai-nuetako kalera ematen dutenak. Leiho bakoitza-ren aurrean mahaitto bat dago, eta atzeanbanku bat ferraren formakoa. Mahaitto horrenondoan hiru lagun esertzen ahal dira: bat bizka-rra leihoari emanda eta beste biak ferraren aldebanatan; bi lagun horiek ere leihoari bizkarraemanda jarri nahi badute, billarreko mahaieibegira gelditu eta jokoa ikusiz dibertitzen ahaldira.

Hirugarren leihoaren parean biltzen zirenegunero, arratsaldeko seietatik zortziak bitarte,Rysanek jauna eta Schlegl jauna, gure herritarnon-nahi estimatuak. Lekua libre zegoen beti,gordea, haientzat; beste norbaitek haien ohikojarlekuetan inoiz esertzeko ausardia izanenzuela bururatze hutsa pentsaezina zen Mala

Page 20: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Stranako egiazko bizilagun batentzat eta bereburutik baztertzen zuen zeharo ezinezkoa balitzbezala. Pentsa zitekeenik ere! Leiho ondokolekua beti hutsik gelditzen zen; Schlegl jaunasarreratik hurbilen zen ferraren aldean jartzenzen eta Rysanek jauna beste aldean, kanabeteharatago. Biak leihoari bizkarra emanda egotenziren eta, hortaz, aurrez aurre elkarri begiratugabe, eta billarreko mahaietan jokatzen zireneibeha pasatzen zuten denbora. Tragoxka batedan nahi zutenean eta pipa piztu nahi zuteneanbaizik ez ziren jiratzen mahai aldera. Hamaikaurte ziren leku horietan horrela jartzen zirela,egun bakar batean ere huts egin gabe. Eta den-bora horretan guztian ez zioten behin ere hitzikesan elkarri, ezta elkarren berri izateko ere.

Mala Stranako guztiok zekiten zer gorrotobizia zioten elkarri. Haien arteko etsaitasunaaspaldikoa zen, urte askokoa, eta gupidagabeazen. Arrazoia ere ezaguna zen, gaizto den ororenjatorria: emakume bat. Biek emakume bera mai-tatu zuten. Hark nahiago zuen Rysanek jauna,aspaldiko eta itzal handiko merkatari bat, inongomenpekotasunik gabea, denda on baten jabe;

Page 21: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

baina gero, halako batean, ustekabean Schlegljauna hautatu zuen, ia hamar urte gazteagoazelako beharbada. Eta azkenean harekin ezkon-du zen.

Ez dakit Schleglen andrearen edertasunahainbestekoa ote zen, Rysaneken oinaze amai-gabea eta ondorioz beti-koz ezkongai geldituizana ulertzerainokoa. Urte asko dira andre harkagur esan ziola munduari; lehenbiziko erditzeanhil zen, eta senarrari alabatxo bat utzi, nonbaitbere amaren berdin-berdina zena. Orain diodangaraian, Schlegl andereñoak hogeita bi urteinguru izanen zituen. Ezagutu nuen; oso maizbisitan etortzen zitzaion Poldyn kapitainarenandreari, gure gaineko bizitzan bizi zen andrea-ri; kalean barna ibiltzen zenean estropezu egitenzuena hamabi pausotik behin. Jendeak esatenzuen Schlegl andereñoa polit-polita zela. Ez dutnik ezetzik esanen; baina haren edertasuna,nolabait azaltzeagatik, arkitektonikoa zen. Den-dena bere lekuan; haren gorputz guzti-guztiansimetria akatsik gabea zen nagusi eta jakina zendetaile bakoitzaren arrazoia. Baina arkitekto ezzen pertsona batentzat, ordea, bere onetik ate-

Page 22: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ratzeko modukoa zen. Jauregi baten fatxadaematen zuen, hain gutxi mugitzen zuen aurpe-gia. Bere begiek ez zuten bizitasunik eta leihogarbitu berrien dirdaia zuten. Ahoa, sifoasa txikibat bezain polita, mantso irekitzen zen ate batengisan, eta gero zabal-zabalik gelditzen zen, edogeldotasun berberaz berriz ixten. Eta hori dena,gisuztatu berria ematen zuen larruazala zuela.Seguruenik orain ez da hain ederra, bizirik baldinbadago; baina politagoa izanen da noski. Halakoeraikuntzek hobera egiten dute denbora pasaahala.

Zoritxarrez ezin dizuet esan ez zergatik eznola gertatu zen Rysanek jauna eta Schlegljauna elkartzea hirugarren leiho ondoko mahai-tto hartan. Halabehar madarikatuak erru pixkabat izan zuen, egunero bizitza ozpindu nahi bai-tzien bi zahar horiei. Patuak lehenbiziko aldizmahaitto haren aurrean elkarrengana bilduzituenean, harrotasunak ez zien utzi ez batari ezbesteari beren lekutik alde egiten. Bigarrenaldian destainagatik jarri ziren han. Hurrena,beren gogortasuna erakusteagatik eta «jendea-ren esamesen beldurrez». Eta gero «Stajnic»

Page 23: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ostatuko ohiko bezero guztiek ulertu zuten bizaharrentzat ohore-kontua zela eta bietako inorkezin zuela amore eman.

Seiak aldera ailegatzen ziren, gaur bataminutu bat lehenago, bihar bestea. Gizalegezagurtzen zuten jende guztia, denak eta banaka-banaka, eta salbuespen bakarra batak besteare-kin egiten zuten. Zerbitzariak udan kapela etamakila hartzen zizkien, eta neguan larruzkokapelua eta berokia, eta gakoan uzten zituenzintzilik, bakoitzaren jarlekuaren atzean. Arropahoriek erantzi eta gero, batzuetan burua makur-tzen zuten usakumeek bezala —zahar jendeakohitura hori du eseri nahi duenean—, esku batmahaittoaren ertzean jarri —Rysanek jaunakezkerra eta Schlegl jaunak eskuina— eta man-tso-mantso esertzen ziren, leihoari atzea eman-da, billarreko mahai aldera begira gelditzeko.Tabernari lodia konplimenduko sudur-hautsakeskaintzeko asmotan hurbiltzen zenean, berebetiko aurpegi irribarretsuarekin eta berriketanatertu gabe, bereiz deitu behar izaten zien haie-tako bakoitzari sudur-hautsaren kaxako estal-kian ttak-ttak joaz, eta bietako bakoitzarentzat

Page 24: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

esan behar zituen eguraldi txar edo onari buruz-ko betiko solasak. Bestela, besteak ez zituenonartuko hautsak edo gorrarena eginen zuen.Inor ezin zen harro agertu esanez biekin baterasolasean aritua zela. Behin ere ez zuen batakdeus jakin nahi izan besteaz; mahaiko laguna ezzen existitzen biotako inorentzat.

Zerbitzariak biotako bakoitzari aurrean jar-tzen zion garagardoa. Handik puxka bateramahaitto aldera jiratzen ziren —sekula ere ezbiak batera, elkarri zehar-begiratua emanezbaina axola ez balitzaie bezalako plantak egi-nez—, eta magnesitazko pipa bat ateratzenzuten, zilarrezko apaingarriduna, eta jakako kan-poko sakelatik poltsa bat bete tabako; pipakbete, piztu eta berriz lehengo moduan jartzenziren. Horrela bi ordu ematen zituzten, eta horre-laxe edaten zituen bakoitzak bere hiru garagar-doak; geroago, altxatu —gaur bata minutu batlehenago, bihar bestea—, eta pipak gordetzenzituzten, tabernariak berokiak janzten laguntzenzien, eta mundu guztiari diosala egiten zioten,guztioi agur esanez, batak besteari izan ezik.

Page 25: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Espres jarri nintzen lurreko suaren aldamene-ko mahaian. Horrela, aurpegia parez pare ikus-ten nien eta eroso egoten ahal nintzen haieibegira batere nabarmendu gabe.

Rysanek jauna oihal-saltzailea zen; Schlegljaunak purtzileri denda bat zuen. Ordurakoberen negozioetatik erretiratuak zeuden finka-jabe aberats gisa, baina aurpegikeran arteanezagun zuten beren lehengo ogibidea. Rysanekjaunaren aurpegiak lehenago saltzen zuenmarra zuri eta gorriko oihala oroitarazten zuenbeti; Schlegl jaunarenak, berriz, bazter utzitakoalmeriz zahar baten itxura zuela iruditu zitzaidanbeti.

Rysanek jauna garaiagoa zen, meheagoa eta,lehenago esan dudan bezala, zaharragoa. Bereonenak emanda zegoen, maiz ahul sentitzenzen, eta matrailezurra, nahi gaberik, erori egitenzitzaion. Adar beltzezko armazoiko betaurrekoakibiltzen zituen. Ilea arrea zuen eta, jatorrizkokoloretik gordetzen zuen pixarra ikusita, Rysa-nek jauna ilehoria izan zela ziurtatzen ahal zen.Matrailak hondoratuak zituen, eta zurbil; hainzurbil ezen haien ondoan sudur luzeak gorria

Page 26: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ematen baitzuen, gorrimina, karmin-kolorekoakasik. Horrexegatik, beharbada, beti malko bat,ttantta bat, izaten zuen zintzilik sudur-puntatik,apaingarri gorri hartatik isuria. Biografo saiatuanaizen aldetik, adierazi beharra daukat Rysanekjauna sobera berandu ahalegintzen zela malkohura xukatzen: bere bularrera erori ondorenbatzuetan.

Schlegl jauna moztaka samarra zen; leporikez zuela esan nahi dut. Burua bola bat bezalakoazuen; kalparra, urdindu samartua, beltza. Aurpe-gia, bizarra egina zuen aldean, beltz urdindua,eta ilerik ez zuen aldean, gorrixka: haragi puxkabat distiratsua eta gero beste bat iluna, Rem-brandten erretratu baten argi-ilunak bezala.

Bi heroi haienganako benetako estimazioasentitu nuen nik, eta zenbat eta gehiago estima-tu, orduan eta gehiago miresten nituen. Bankuhartan jarrita zeuden bezala, egunero borrokalatza izaten zuten, norgehiagoka krudela, erruki-gabea. Borrokan beren armez baliatzen ziren:isiltasuna pozoiz gainezka eta mespretxu naba-riena. Eta bataila beti erabakitzeko gelditzenzen. Bietatik nork jarriko ote zuen azkenean

Page 27: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

hanka bere etsaiaren lepazurraren gainean?Schlegl jauna bietan bizkorrena zen gorputzez;beregan dena motza zen, llaburra; hitz egitenzuenean, ematen zuen kolpe-hotsak aditzenzirela. Rysanek jauna xuabexeago mintzatzenzen, pollikiago; ahula zen, baina heroitasunberarekin gorrotatzen zuen eta eusten zion isil-tasunari.

II

Zerbait gertatu zen.Jubilate igandearen, hau da, Bazko ondoko

hirugarren igandearen aurreko asteazkenbatean Schlegl jauna ailegatu eta bere betikotokia hartu zuen. Eseri, pipa bete eta piztu eginzuen, ketzarra botaz tximinia baten gisan.Tabernaria sartu zen eta harengana jo. Hautsenkaxako estalkian ttak-ttak jo zuen, eskaintzeko.Kaxatxoa itxitakoan esan zuen, ate aldera begi-ratu bidenabar:

— Orduan gaur ez dugu Rysanek jauna ikusi-ko, ezta?

Page 28: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Schlegl jaunak ez zuen deus erantzun, etaestatua baten begirada galduaren hoztasunazaurrera begiratu zuen.

—Hortxe, armadako medikuak esan du —segitu zuen kontatzen tabernariak, ateari bizka-rra emanda, Schlegl jaunari begira—. Beti beza-la jaiki da goizean; bat-batean hotzikara sentitudu gorputz guztian, hainbestekoa non segituanberriz oheratu beharra izan baitu, eta denborarikgaldu gabe doktoreari abisatu diote. Birikeria!Armadako medikuak gaur hiru aldiz ikusi du.Dagoeneko gizon zaharra da. Hala ere, esku one-tan dago; ez da esperantza galdu behar.

Schlegl jaunak eztul txikia egin zuen, ezpai-nak itxita. Begirada ez zitzaion deus ere mudatu,ez zuen nabari aztoramen izpirik ere. Tabernariaondo-ondoko mahaira joan zen.

Ni Schlegl jaunaren aurpegira beha nengoen.Denbora-puxka luzean erabat geldirik egon zen;gero ezpainak erdi-ireki zituen, keari ateratzenuzteko, eta behin edo behin piparen ahokoaezpain-ertz batetik bestera eraman zuen. Gero-xeago bere lagunetako bat hurbildu zitzaion.Solasean aritu ziren, eta batzuetan Schlegl jau-

Page 29: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

nak ajataka egin zuen irri. Nazka ematen zidanharen irriak.

Ez zen dudarik, Schlegl jauna ohi ez bezalajokatzen ari zen. Beste batzuetan bere lekuarijosia zegoela ematen zuen, zentinela bat bereguardia-lekuan bezala; orain, ordea, urduri zego-en, ezinegonaz. Billar-partida bat hasi ere eginzuen, Köhler jaunarekin, dendariarekin. Partidaguztietan suertea alde izan zuen doublea ailega-tu zen arte, eta aitortu beharra dut poztu eginnintzela hondarreko atakada hartan behin ereasmatu ez eta Köhler jaunak beti harrapatzenzuelako.

Gero berriz eseri zen, eta erre eta edan eginzuen. Norbait hurbiltzen zitzaionean ohi bainogorago eta esaldi luzeagoekin mintzatzen zen.Haren mugimendu txikienari ere erreparatunion; garbi ohartu nintzen barrenetik pozik zego-ela eta ez zuela bere etsai gaixoarenganakoatsekabe ñimiñorik ere sentitzen. Laburbilduz:berriz ere izugarrizko ezinikusia hartu niola.

Batzuetan begirada, ihesi bezala, barra alde-ra joaten zitzaion, hurbil armadako medikua bai-tzegoen eserita. Ziur nago gogotik esanen ziola

Page 30: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

medikuari gaixo hartaz sobera ez arduratzeko.Gizon gaiztoa, inon gaiztorik bada.

Zortziak aldera joan zen armadako medikua.Hirugarren mahaittoaren parean gelditu zen.

— Gabon —esan zuen—; oraindik Rysanekjauna ikusi behar dut. Kontuz ibili beharra dago.

— Gabon —erantzun zuen Schlegl jaunak,hotz.

Arrats hartan Schlegl jaunak lau garagardoedan zituen eta zortzi eta erdiak arte geldituzen.

Egunak joan ziren, asteak joan ziren. Apirilhotz eta zakar baten ondoren maiatz benetangoxoa egin zuen, eta udaberri zoragarria izangenuen. Maiatz ona egiten duenean, Mala Stranaparadisua da. Petrin lore zuriz josia dago, aldeguztietatik esnegain eztia isuriko balu bezala,eta Mala Strana osoa lila zurien urrinak ingura-tzen du.

Rysanek jauna eritasunaren mendetik aterazen azkenean. Udaberria benetako baltsamoaizan zen eriarentzat. Maiz eguzkitan topatu nuenparkean. Mantso ibiltzen zen, makilaren lagun-tzarekin. Lehen ere ez zen batere lodia, baino

Page 31: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

orain are meheago zegoen, inondik ere. Behekomatrailezurra ez zitzaion gehiago berriz itxi.Bakarra falta zuen zapi batekin matrailezurrarieutsi, begiak itxi eta zerraldoan sartzea. Bainabat-batean bizkortzen hasi zen.

Ez zen joaten «Stajnic» ostatura. Han nagusizen, hirugarren mahaittoan, ordura arte, Schlegljauna bakarrik. Eta han jarri eta gogoak ematenzion bezala mugitzen zen.

Ailegatu ziren ekaineko hondar egunak eta,San Pedro eta San Pablo egunean hain xuxen, bizaharrak gibelera mahai berean jarrita ikusinituen. Berriz ere han zegoen Schlegl jauna aul-kiari josia bezala eta biak leihoari atzea emanda.

Auzokoak eta adiskideak Rysanek jaunaren-gana joan ziren zorionak ematera. Denek bihotz-bihotzez zoriondu zuten eta zaharrak, atseginezhunkiturik, burua kulunkatu, irri egin eta ahalikgutxiena esaten zuen. Artean pattal zegoen.Schlegl jauna billarreko mahaira begira zegoen,tabakoa erretzen.

Halako batean, bakarrik utzi zutenean, Rysa-nek jaunak barra aldera zuzendu zuen begirada,

Page 32: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

han baitzegoen jarrita bere medikua: eskeroneko arima bat!

Rysanek jauna toki berera begiratzeko jiratuzen unean hain juxtu, Schlegl jaunak burua berelagunarengana jiratu zuen, hari so egiteko. Begi-ratu bat eman zion Rysanek jaunaren gorputzosoari, polliki, lurretik hasita belaun zorrotzeta-ra, eta gero eskuan gelditu, mahaittoarenertzean pausatua, hezur eta azal hutsa, eta gerogora, matrailezur lokatura eta aurpegi zurbilerairitsi arte. Baina segundo bateko kontua izan zendena; berehala begiak bere etsaiarengandikbereizi eta berriz burua zuzen jarri zuen.

— Gizona! Hau poza! Berriz ere osorik! —esan zuen tabernariak, orduantxe ailegatuasukaldetik edo sototik. Sartu eta, Rysanek jaunaikusi orduko, harengana joan zen laster—. Berrizosorik eta gure artean! Jainkoari eskerrak!

— Jainkoari eskerrak, eskerrak Jaunkoari! —erantzun zuen Rysanek jaunak irribarretsu—.Oraingoan lortu dut ihes egitea. Berriz sasoiansentitzen naiz.

— Baina Rysanek jaunak ez du erretzen?Oraindik pipa erretzeko gogorik gabe?

Page 33: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Uste dut gaur dudala gogoa lehenbizikoaldiz. Erreko dut, bai!

— Ederki, ederki. Hori ongi da! —tabako-kaxaitxi, ttak-ttak jo, berriz ireki hitz bat edo besteesanez Schlegl jaunari eskaintzeko, eta alde eginzuen.

Rysanek jaunak pipa atera eta bere jakakosakelan tabako-poltsa bilatu zuen. Buruari pixkabat eragin eta berriz bila hasi zen, eta hirugarre-nean poltsa aurkitu ez zuenez, zerbitzariari deitueta esan zion:

— Segi nire etxera. Badakizu non bizi naizen,ezta? Hemen kale-kantoian. Esaiezu tabako-pol-tsa emateko, mahai gainean egon behar du-eta.

Zerbitzaria txistuan atera zen.Momentu hartan Schlegl jauna mugitu egin

zen, eskuineko eskua luzatu zuen bere poltsairekia zegoen aldera eta hurbildu egin zion,Rysanek jaunaren pare-parean jarri arte ia-ia.

— Nahi baduzu, «Hiru Erregerekin» eta taba-ko arruntarekin egindako nahastea dut nik —esan zuen lehor; eta gero eztul txikia egin zuen.

Page 34: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Rysanek jaunak ez zuen deus erantzun; begi-ratu ere ez zuen egin. Burua beste aldera begirazuen, aurreko hamaika urteetan bezain hotz.

Behin edo behin eskua mugitu zuen, barrene-ko bulkada batek eraginda bezala; baina bereahoak itxita segitzen zuen.

Schlegl jaunaren eskuineko eskua poltsariitsatsia gelditu zen, begiak lurrari finkaturik,oraintxe ke-laino batez inguratua, oraintxe eztul-ka eztarrian zerbait traban balu bezala.

Une hartan zerbitzaria itzuli zen.— Eskerrik asko; badut nire poltsa, begiratu!

—esan zion orduan Rysanek jaunak Schlegl jau-nari, berari begiratu gabe betiere—. Nik erenahaste bera gastatzen dut, «Hiru errege» etatabako arrunta —gaineratu zuen handik puskabatera, beste zerbait esan behar zuela ulertubalu bezala.

Pipa bete, piztu eta erre egin zuen.— Gustatzen zaizu? —egin zion purrust han-

dik tarte batera Schlegl jaunak, normalean bainoehun aldiz ahots lakarragoan.

— Jainkoari eskerrak, bai, gustatzen zait.

Page 35: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Jainkoari eskerrak, dudarik ez egin —berriz, Schlegl jaunak.

Aurpegiko giharrak uzkurtu egin zitzaizkion,azkenean zeru beltzean argi bat piztu balitzbezala. Eta berehalaxe gehitu zuen:

— Beldur ginen hemengook zerbait gertatukoote zitzaizun.

Orduan bai; orduan Rysanek jaunak buruajiratu zuen bere solaskidearengana. Bien begira-tzeek topo egin zuten.

Eta harrezkeroztik elkarri hitz egin ziotenRysanek jaunak eta Schlegl jaunak «Stajnic»ostatuko hirugarren mahaittoan.

Page 36: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Eskalea mixeria gorrirabidali zuen emakumea

Zer edo zer idatzi nahi dut gertakari goibelbatez, baina nire parean Vojtisek jaunaren aur-pegi alaia ikusten dut, aurpegi sano eta distira-tsua, musugorri beti, igandeetan batik bat nirihainbeste gustatzen zaidan haragi erre gurinezoratua gogorarazten didana. Baina larunbatetanere —Vojtisek jaunak ez zuen bizarra igandeetanbaizik egiten—, esnegain lodiaren gisako bizarzuri berriz haziak bere aurpegia apaintzen zue-nean, Vojtisek jaunak itxura goxoa izaten zuen.Bere kalparrak ere bazuen nolabaiteko xarma.Ez zuen ile askorik, egia esanda; ileak soiluneborobilaren behealdean hasten zitzaizkion etazuri samarrak ziren; batzuk, zilar-kolorekoakkasik, eta beste batzuk horixka antxak; bainazeta bezain finak ziren eta burua leuntasunezinguratzen zioten. Vojtisek jaunak kapelua betieskuan ibiltzen zuen, eta, janztekotan, eguzkiakgogorregi jotzen zuen tokiren batean ibili beharzuenean janzten zuen. Bi hitzetan, oso gogokoa

Page 37: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

nuen Vojtisek jauna; bere begi urdinek dirdiraalaia zuten eta aurpegia begi borobil-borobil batbezalakoa zen, xalotasunaren ispilu.

Vojtisek jauna eskalea zen. Ez dakit lehenagozer izan zen. Baina Mala Stranako berri baduda-nez, seguruena oso aspaldiko eskalea zen, etabere osasuna ikusita denbora luzean eskeansegitzeko moduko sasoia zuen; pago baten pare.Ez zen zaila asmatzea zenbatsu urte zituen.Behin paseoan ikusi nuen, pauso txikian, SanJoaneko muinoan, Ostruha kalean goiti; simrpolizia ikusi zuen, barandari bermaturik eguzki-tan, eta harengana hurbildu zen. simr jauna poli-zia lodi bat zen, hain lodia ezen bere frak urdinabeti lehertzeko heinean izaten baitzen; buruak,atzealdetik ikusita, —nire irakurle maiteok kon-parazio hau barkatzen badidazue— urina zeriensaltxitxa batzuen itxura zuen. Mugimendu bakoi-tzean kasko distiratsua txanbalakaz zebilkionbere buru larriaren gainean, eta aprendizenbaten atzetik lasterka hasten zenean, lege oro-ren kontra eta inolako lotsarik gabe pipa pizturikzuela karrika gurutzatzeagatik, kaskoa kendueta eskuan eraman behar izaten zuen. Orduan

Page 38: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

mutilok irri egiten genuen, eta txingoka hasten,baina hark guri begiratu orduko, deus ikusi ezizanaren itxurak egiten genituen. simr jauna ale-mana zen, sluknovekoa; bizirik baldin badago —Jainkoak hala nahi izan dezala—, apustu eginennuke txekieraz oraindik ere garai haietan bezaintrakets egiten duela. «Baina badakizue —esanohi zuen— urte bakar batean ikasi nuela».

Diodan egunean, bada, Vojtisek jaunak ezke-rreko besapean jarri zuen bere kapelu urdina,eta eskua bere beroki arre luzeko sakelarenzoko-zokoraino sartu zuen. Aldi berean simrjauna agurtu zuen, bere guardia-postuan asper-turik aho zabalka baitzegoen, hitz hauek esanda:«Jainkoak egun on!»; eta simr jaunak militarrenmoduan agurtuz erantzun zuen. Ondoren Vojti-sek jaunak sudur-hautsetarako ezpelezko toxaxumea atera zuen, toxako estalkiaren larruzkobelarritik tiratuz hura ireki, eta simr jaunarieskaini zion. simr jaunak hauts batzuk hartu etaesan zuen:

— Zenbat urte dituzu? Zu ere zahar samarraizanen zara, ezta?

Page 39: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Bai, horixe! —erantzun zuen eskaleak irri-barre eginez—, laster laurogei urte izanen ditukamak ni izan eta bere bihotza alaitu zuela.

Irakurlea harritu izanen da, noski, eskale batpolizia batekin hain adiskidetsu mintzatzeraausartzeaz, eta poliziak berari zuka egiteko ezeskatzeaz, edozein arlote edo menpekorekin egi-nen zuen moduan. Gainera, kontuan hartu beha-rra dago zer zen polizia izatea hain gutxi zirengaraian. Bazen norbait. Lau polizia besterik ezzeuden, Novak, simr, Kedlicky eta Weisse jau-nak, egunean zehar gure kalea zaintzeko txan-datzen zirenak. Hauek ziren: Novak jaun ñimi-ñoa, Slabecekoa, zenbait dendatarako joerazuena, slivovice zalea zelako; simr jaun potzoloa,sluknovekoa; Kedlicky jauna, Vysehradekoa, betibetilun baina oso bihotz onekoa, eta, azkenik,Weisse jauna, Rozmitalgoa, altua, hortz horituaketa ikaragarri handiak zituena. Guk bagenekienbakoitza nongoa zen, armadan zenbat denborazegona zen eta zenbat seme-alaba zituen. Laurokauzoko haurron estimazioa zuten eta ahalgenuen guztietan segitzen genien. Haiek denokezagutzen gintuzten; horregatik modua izaten

Page 40: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zuten beti amei esateko nontsu zeuden berenhaurrak. Eta 1844. urtean Weisse jauna Rent-hauzeko sutean izandako lesioen ondorioz hilzenean, Ostruha kaleko bizilagun guztiek bereazken bidaian lagundu zioten.

Baina Vojtisek jauna eskale arrunta ere ezzen. Ez zuen sobera zaintzen bere eskale itxurazarpail eta zikina; garbi samarra zen, aste hasie-ran bederen; lepo inguruan eramaten zuen zapiabeti ongi lotua edukitzen zuen; jakan batzuetanadabaki bat edo beste izaten zuen, baina ez lato-rri puska bat bezala nolanahi jarria, ez eta osokolore desberdinekoa ere. Astean zehar MalaStranan ibiltzen zen eskean. Toki guztietara sar-tzeko bidea zuen, eta etxe aurre batean edozeinetxekoandrek Vojtiseken ahots goxoa entzunbezain laster, hiru zentimoko txanpon batekinateratzen zen beti. Halako txanpon bat, krejcarerdia, dirua zen garai hartan. Goizetik hamaikakaldera arte ibiltzen zen eskean, eta ondoren SanNikolas elizara joaten zen hamabi eta erdietakomeza entzutera. Han, elizatik hurbil, ez zenbehin ere eskean ibiltzen, eta erreparatu ere ezzien egiten ate ondoan jarrita egoten ziren eska-

Page 41: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

leei. Ondoren bazkaltzera joaten zen, edozeintokitara, ongi baitzekien etxe askotan janari hon-darrez betetako eltzea gordetzen ziotela. Berejokabidean bazen zerbait naturala eta lasaia,Theodor Stormi poesia komiko batean hau adie-rarazi ziona: «Ach, könnt’ ich betteln geh’n überdie braune Haid!», hau da, «Eskean joaten ahal-ko banintz Lurreko zelaietan barna!».

Herzl jauna zen, gure etxeko ostatu-jabea,sekula ere dirurik ematen ez zion bakarra. Herzljauna gizon luzea zen, zakar samarra solasean,baina hori barkatzen ahal zitzaion. Vojtisek jau-nak, behinik behin, barkatu egiten zion. Diruaeman beharrean, beti sudur-hauts pixka batematen zion bere toxatik. Eta orduan —larunba-tetan ikusten zuten elkar— beti honelako sola-saldia izaten zuten:

— Ai, Vojtisek jauna, a zer garai txarrak!— Txarrak benetan, eta hoberik ez da etorri-

ko harik eta gazteluko lehoia Vysehradekokolunpioan jartzen ez den arte.

Vojtisek jauna San Vito katedraleko dorrekolehoiaz ari zen. Aitortzen dut Vojtisek jaunarenbaieztapen hori ongi gordea dudala gogoan. Ez

Page 42: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

nuen arrazoirik lehoia, ni bezalaxe, paseoanharrizko zubian barna Vysehraderaino joan etahan dagoen kolunpioan jar zitekeela dudatzeko,gazte zentzuduna bainintzen. Ordurako zortziurte nituen! Baina ibilaldi horren ondorioz garaihobeak etorriko zirelako kontu hori ez zitzaidankaskoan sartzen.

* * *

Ekaineko egun zoragarria zen. Vojtisek jaunaSan Nikolas elizatik atera zen, burua kapelu urdi-naz estalita eguzki-errainuetatik babesteko, etaemeki San Eztebe Plaza gurutzatu zuen, orainhala deitzen baitzaio. Hirutasun Santuaren esta-tuaren aurrean gelditu eta harmailetako bateaneseri zen. Iturria, atzean, marmarrean ari zen,alai; eguzkiak berotu egiten zuen; bizitza goxoazen! Vojtisek jauna, bistan zen, bazkaria hama-biak pasatxo arte luzatzen zen etxeren bateanbazkaltzekoa zen.

Vojtisek jauna jarri eta, handik laster, SanNikolas elizako atarian eserita zeuden emakumeeskaleetako bat altxatu eta harengana abiatu

Page 43: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zen. Alehunka-amoña deitzen zioten. Besteeskale batzuek emaileei agintzen zieten eman-dako limosna Jainkoak halako ehun bihurtutaitzuliko ziela; hari, berriz, ehun gutxi iruditu eta«alehunka, alehunka» esaten zuen, ez gutxiago;horregatik, Hermann eliz auzitegiko funtzionario-aren andreak —Pragako enkante gehienetarajoaten zen emakume bat— hari baizik ez zionematen limosnarik. Alehunka-amoña xuxen ibil-tzen zen nahi zuenean, eta, gogoak ematen zio-nean mainguka. Hartan zuzen zihoan, Vojtisekjaunari buruz, estatuaren oin aldera. Bere gor-putz ihartua estaltzen zioten drill arruntezkogonek ia-ia ez zuten soinurik egiten ibiltzean;buru-zapi urdina, kopeta aldera eroria, emaku-mearen pauso bakoitzean mugitzen zen. Bereaurpegia betidanik ikaragarri zakarra irudituzitzaidan. Zimur txikiz josia zegoen, fideo finengisan sudur zorrotz aldera eta aho aldera biltzenziren zimurrez josia. Begiak berde-horixkakzituen, katuenak bezalakoxeak.

Vojtisek jaunaren ondoan gelditu zen.— Ave Maria, egun on Jainkoak! —esan zuen

imintzio batez.

Page 44: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Vojtisek jaunak buru-keinu batez baietz eginzion, konforme zegoela adierazi nahian bezala.

Alehunka-amoña harmailaren beste mutu-rrean jarri eta atrux egin zuen. Gero «brr» egineta esan zuen:

— Nik ez dut maite eguzkia; eguzki-errainuekaurpegian jo eta segituan hasten naiz atruxka.

Vojtisek jaunak ez zuen deus erantzun.Alehunka-amoñak pixka bat atzeratu zuen

bere buru-zapia eta aurpegia agerian utzi. Eguz-kiaren argiak jotzean, begi itxi-irekiak egitenzituen, katuek bezala; orain itxiak zituen, oraindistiratsu ikusten ziren kopeta azpian bi puntuberde bezala. Ahoa urduritasun keinu etenga-bean mugitzen zuen; irekitzen zuenean goikomatrailezurrean hortz bakar bat zuela ikustenzen, beltza zeharo.

— Vojtisek jauna —hasi zen berriz—, Vojtisekjauna, nik beti pentsatzen dut: «Zuk nahi baze-nu!».

Vojtisek jaunak ez zuen deus esaten. Buruajiratu eta ahora begiratu zion.

— Beti pentsatzen dut: «Vojtisek jaunak nahibalu, jende ona non dagoen esan liezaguke».

Page 45: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Vojtisek jauna isilik, mugitu gabe.— Zertan ari zara, niri begira-begira? —galde

egin zion Alehunka-amoñak handik tarte bate-ra—. Zer ikusten didazu?

— Hortz hori. Eta nire artean pentsatzen arinintzen zergatik duzun hortz bakar hori?

— A, nire hortza! —erantzun zuen. Eta gerogaineratu—: badakizu hortz bat galtzeak adiski-de on bat galtzearen moduko zerbait adieraztenduela. Hilak daude dagoeneko nirekin zintzojokatu eta bihotzez maite ninduten guztiak.Denak! Bat bakarra gelditzen zait. Ordea, ez dutezagutzen. Ez dakit non dagoen adiskide on hori,gure Jainko errukitsuak nire bizitzaren ibilian jarrizuena. Jainko maitea, a zer bakarrik nagoen!

Vojtisek jauna lurrera begira gelditu zen,atsoaren oinen aurrean hitzik esan gabe.

Irribarre moduko zerbaitek, poz-errainubatek, gurutzatu zuen atsoaren aurpegia, bainairribarre itsusia zen, zakarra. Aho-ezpainakzorroztu zituen; ematen zuen aurpegi osoaezpainetan bildua zuela, zuztar batean bezala.

— Vojtisek jauna!, gu biok oraindik zorion-tsuak izan gintezke... Egunotan denetan zurekin

Page 46: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

egin dut amets. Uste dut Jainkoaren nahia dela...Zu hagitz bakarrik zaude, Vojtisek jauna; ez zaituinork zaintzen... Zuk non-nahi adiskide onakdituzu..., jende zintzoa... Ni zurekin bizitzen jarninteke. Ohe-jantzi batzuk baditut...

Atsoak hitz egin bitartean, Vojtisek jaunaaltxatuz joan zen poliki. Erabat zutitu zeneanbere kapelu urdina bildu zuen eskuineko eskua-rekin.

— Nahiago dut artsenikoa hartu! —esan zuenzakar. Ixtanteko, alde egin zuen, diosalik ereegin gabe.

Gero Ostruha kale aldera urrundu zen. Bibegi berderen dirdaia ikusi zen gizonaren atzetikkale kantoira iritsi arte. Alehunka-amoñak, ondo-tik, buru-zapia ia kokotseraino beheratu zuen,eta eserita gelditu zen, luzaro, mugitu gabe.Loak harturik beharbada.

* * *

Berehala xurrumurru bitxiak zabaldu zirenMala Stranan. Baina aditzen zituztenei sinesteaklan ematen zien. «Vojtisek jauna...!». Maiz adi-

Page 47: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tzen zen bere izena solasaldietan; eta esamesakbaretua zirudienean, berriz: «Vojtisek jauna...!».

Luze gabe izan nuen denaren berri. Vojtisekjauna ez zela pobrea esaten zen. Ibaiaz bestal-dean bi etxe omen zituen —horrela esatenzuten, bederen—. Eta gazteluaren atzean, Brus-katik hurbil bizi zela ere ez omen zen egia.

Adarra jotzen ari omen zitzaion Mala Strana-ko jende zintzoari! Aspalditik gainera!

Jendearen sumindura! Gizonak haserrebizian; minduak zeuden eta lotsatuak hain sines-berak izanaz.

— Alu galanta! —zioen batek.— Egia da —segitzen zuen beste batek— ez

duela inork ikusi igandeetan eskean. Ederki baz-kaltzen ariko zen bere etxean, haragi erre etaguzti.

Emakumeak artean duda-mudan zeuden.Vojtisek jaunaren aurpegia, esanak esan, soberazintzoa iruditzen zitzaien.

Baina beste zurrumurru bat ere zabaldu zen,are makurragoa: azken berrien arabera, bi alabazituen, oso señoritatzat zutenak beren burua.Bata teniente baten andregaia zen eta besteak

Page 48: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

antzerkian lan egin nahi zuen. Ez ziren sekulaateratzen eskularrurik gabe eta Stromovkarajoaten ziren.

Horrek konbentzitu egin zituen emakumeak.Eta berrogeita zortzi ordu eskasetan —nola-

bait esateko—, erabat aldatu zen Vojtisek jauna-ren zoria. Leku guztietan ezezkoa ematen zio-ten, «garai zailak» zirelako aitzakian. Garaibatean janari-hondarrak gordetzen zizkiotenetxeetan «ez zela deus sobratu» esaten zioten,edo, are makurrago: «pobreak gara, ez dugudeus izan dilistak besterik, baina hori ez da zure-tzako moduko janaria». Kalean ume deabruekinguratu eta oihu egiten zioten: «dirudun, dun-dun!».

Nire etxe aurrean nengoen larunbat bateanVojtisek jauna hurbiltzen ikusi nuen. Herzl jaunaatarian zen, ohi bezala, ateko markoari bermatu-ta, mandar zuriarekin. Nahi gabe, beldur ulerte-zin batek harrapatua, lasterka etxera sartu nin-tzen eta ate-orrietako baten atzean gorde nin-tzen. Ate-orpoen ondoko zirrikitutik oso ongiikusi ahal izan nuen Vojtisek jaun gizagaixoa.

Page 49: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Dardarka zeraman kapelua eskuetan. Ezzekarren garai bateko irribarre zabala. Buruma-kur heldu zen, kalpar horixka banaturik.

— Ave Maria, egun on Jainkoak! —agurtuzuen ahots urduriaz.

Juxtutik ausartzen zen aurpegia altxatzera.Matrailak zuri-zuri zituen eta bere begiek galduazuten dirdir guztia; oso nekatuak ziruditen.

— A zer poza zu ikustea! —esan zuen Herzljaunak—. Mesede ederra eginen zenidake hogeimila florin utzita. Ez izan deskuidurik, ez dituzugalduko eta; hipoteka baterako da, afera segu-rua. Orain ondoko etxea erosteko aukera dut,Beltxarga izenekoa eta...

Ez zuen bukatu esaldia.Bat-batean Vojtisek jaunari malkoak isuri

zitzaizkion bere begi izutuetatik.— Baina..., baina... —esan zuen negar-zotin-

ka—, baina, gizon zintzoa izan naiz nire bizitzaguztian!

Pauso kolokaz kalea gurutzatu eta gaztelukoatarian lur jo zuen. Burua beheratu, belauneta-raino ia, eta negarrez hasi zen, saminez.

Page 50: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Nire aita-amen gelan sartu nintzen lasterka,gorputz osoa dardarka nuela. Ama zutik zegoenleiho aurrean, kalera begira, eta galdetu zidan:

— Zer esan dio Herzl jaunak?Vojtisek jaunari begira gelditu nintzen, nega-

rrez segitzen baitzuen. Ama merendua presta-tzen ari zen eta, gibelera, leihora etorri zen, den-bora-puska batean begiratu eta berriz joan zen,buruari eraginez, ikusten ari zenarekin konformeez zegoela esanez bezala.

Une hartan Vojtisek jauna poliki altxatu zen.Presaka amak ogi-xerra bat moztu, kafe-katilubaten gainean jarri eta laster atera zen. Deituzion, eta esku-keinuak egin, baina Vojtisek jau-nak ez zuen deus ikusi ez entzun. Nire ama,orduan, harenganaino aurreratu eta katiluaeman zion. Vojtisek jaunak begiratu egin zioneta, handik puska batera, ahapetik, zezelka esanzion: «Jainkoak ordain diezazula!», eta gero gai-neratu zuen: «barkatu, baina orain ezin dut deusirentsi».

Aurrerantzean ez zuen berriz limosna eskatuMala Stranan. Ibaiaz bestaldean ere ez zitekeenjoan etxeetara: ez zuen ezagutzen ez jendeak ez

Page 51: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

poliziak. Hortaz, Gurutzearen Zaldunen plazatxo-an finkatu zen, guardia militarren kuartelarenaurrean hain xuxen, zubitik hurbil. Hantxe ikus-ten nuen beti, ordu laurden bat libre izandazubia gurutzatu eta ibaiaz bestaldera joatenginenean Stare Mestoko liburudendetako era-kusleihoko liburuak begiez irenstera. Kapeluabeti lurrean izaten zuen, hanken aurrean, buruabularraldera makurturik, eskuetan arrosario bat,eta ez zion inori erreparatzen. Bere buru-soilgu-neak, matrailek eta eskuek galdua zuten aspaldigabeko arrosa-kolore osasuntsua; aurpegikoazala horixka antxa zuen, eta ezin konta ahalazimurrez josia. Eta esanen dut... edo ez dut esa-nen? Baina... zergatik ez? Harrezkeroztik ez nin-tzen ausartu harengana hurbiltzera: pilareetanezkutatzen nintzen, eta atzealdetik kapeluratxanpon bat botatzen nion —lehenago ostegune-ro etxean jasotzen zuena—, eta berak ni ikusigabe lasterrari ematen nion.

Geroago, behin, zubian topatu nuen; poliziabatek lagun egiten zion, Mala Stranara eramate-ko. Orduz geroztik ez nuen beste inoiz ikusi.

Page 52: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

* * *

Otsaileko goiz hotz eta lainotsua. Kanpoan,kalean, oraindik ilun; leihoak izotz-geruza lodibatek estaliak zeuden, eta bertan pare-parekolurreko suaren dirdai horien isla ikusten zen.Etxe aurrean gurditxo baten gurpilen karraxkaeta zakur batzuen zaunka-hotsak aditzen ziren.

— Laster, seme; ekar itzak bi pinta esne —esan zidan amak—; baina ongi babestu lepoa.

Kanpoan, bere gurdian igota, esneketariazegoen, eta ondoan Kedlicky jauna, polizia.Gantz-kandela baten muturrak argia ematenzuen, lasai, poliziaren esku-argian.

— Nor da? Vojtisek jauna? —galdetu zionandre esneketariak poliziari, eskuan zeramanburruntzaliarekin esneari eragiteari utzita (esne-ketariek legez debekatua bazuten ere burruntza-liaz esnea iraultzea lodiagoaren itxura izanzezan, andreak bazuen bat; baina arestian esanbezala, Kedlicky jauna oso bihotz onekoa zen).

— Bai, andrea —erantzun zuen—. Gauerdiapasata aurkitu genuen Oujezden, artilleroenkuartelaren ondoan. Ordurako zurrun zegoen eta

Page 53: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Karmeldarren komentuko hil-kaperan sartugenuen. Jaka zarpaildu bat eta galtza ziztrinbatzuk besterik ez zeraman; azpian ez zuen ato-rrarik ere.

Page 54: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Ruska andrearen bihotz samurra

Josef Vels Mala Stranako merkatari aberatse-netakoa zen. Uste dut bere dendan Indiatik etaAfrikatik ekartzen den orotik bazuela, makilgoxo-tik eta betunetarako marfil erretik hasi eta urrez-ko hautsekin buka. Denda uneoro jendez gainez-ka izaten zuen. Vels jaunak egun osoa ematenzuen han, salbu igandeetan San Vito katedraleanmeza nagusiaren orduan eta Pragako auzo-batzarrek desfileak antolatzen zituzten aldiro,Udaleko tiratzaileen kidegokoa baitzen. Velsjauna lehenbiziko konpainiako lehenbiziko pelo-toikoa zen, Nedomy tenientearen eskuinaldeandesfilatzen zuen hirugarren gizona. Dendan bisaltzaile eta bi aprendiz bazituen ere, berakbakarrik atendituko zituen, gogotik, bezero guz-tiak. Baina, dena dela, berak atenditzen ez zitue-nak ere agurtzen zituen, eta irribarre eta eskua-rekin agur-keinuak egiten zizkien. Egia esanda,Vels jauna ia beti irriz egoten zen: dendan,kalean, elizan, leku guztietan. Saltzaile-irriak

Page 55: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

aurpegian ildo ezin ezabatuzkoak utziak zizkioneta, horregatik, irri hura ezin zen sekula desa-gertu bere begitartetik. Vels jauna ez zen soberaaltua; bai, ordea, potolo samarra, eta burua etengabe mugitzen zuen. Dendan gehientsuenetanplater-kapelua eramaten zuen, baita larruzkomandarra ere, garai hartan dendariek izatenzituzten horietakoa, eta kalean txistera janztenzuen, eta frak urdina, urrearen koloreko botoiakzituena. Nik buruan Vels jaunaren gaineko irudibat egina nuen. Ez dakit, ordea, oso zuzena zen,zeren, egiari men egiteko, esan beharra dut biziizan zen artean ez nintzela behin ere egon harenetxean; baina Vels jaunaz pentsatzen nuenbakoitzean irudi bera bururatzen zitzaidan:kapelurik gabe baina mandarrarekin, mahaiondoan eserita, aurrean lurrina zerion plater batzopa zuela, besoa mahaian bermaturik etaeskuaz koilara aho irribarretsura hurbiltzen.Holaxe eta holako egoeran ikusten nuen nikharen irudia, nire gogoan zizelatua bezala. Ideiatxoroa, badakit.

Baina gure historia hasten den egunean —184...ko maiatzaren 3an, arratsaldeko laure-

Page 56: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tan— Vels jaunak utzia zuen bizien mundua.Goian zetzan hilik, lehenbiziko solairuan, beredendaren gainean, harrera-gelan, zerraldo polit-polit batean. Estalkia artean jarri gabe zegoen,eta Vels jaunak irribarre egiten zuen hil ondotikere, begiak itxita.

Hileta handik ordu laurden batera egitekoazen. Hil-kotxea, borladuna zeritzana, zain zego-en plazan, etxe aurrean. Haren ondoan tiratzai-le-konpainia bat formazioan jarri zen, musika-banda eta guzti.

Gela, hil-kapera bihurturik, ia betea zegoen;bertan zeudenak Mala Stranako handikiak ziren.Gauza jakina zen San Nikolas elizako erretoreaberanduxko etorriko zela, bere laguntzaileekin,nolabaiteko garrantzia zuen herritar baten hiletazenetan egin ohi zuen bezala, inork esan ezzezan ziztuan bidali nahi zuela hilobira. Gelanbero itogarria zegoen. Arratsaldeko eguzkiakairea berotzen zuen eta ispilu handietan bereerrainuak islatzen; hilkutxa inguratzen zutenkandela altuek sugar horiak ematen zituzten,kea zerienak; giro beroan usain azkarra zegoen:kandelen lurrina eta zerraldo bernizatu berriari,

Page 57: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

hilotzaren azpiko zirbilei eta akaso hildakoariberari ere zerizkien usainak. Isiltasun erabate-koa nagusi; jendea, noizbehinka baizik ez, aha-petik mintzatzen zen marmarka. Ez zen inornegarrez ari, Vels jaunak ez zuelako ahaide hur-bilik uzten, eta ahaide txikiek esan ohi dutelako:«Ai ene, negar eginen nuke gogotik... baina ezindut, ez dut-eta malkorik! Eta bihotza erdiratubeharrean dut... eta hori askoz okerragoa da!».

Halako batean gelan Ruska andrea sartu zen,Rus zenaren alarguna, Grafeko lorategietan izanzen ostatu baten jabearena; ospe handiko osta-tua, artilleroek beren dantzaldi sonatuenak ber-tan egiten zituztelako. Inori axola ez zaionez,deus gutxi esanen dut Ruska andrea alargunduzeneko kontuez aditzen zirenei buruz. Garai har-tan artilleroen bateria bakoitzean bonbaketari-multzo bat zegoen, soldadu gazte sail bat,kementsu eta lirainak, osasun betekoak. Rus jau-nak ezin ikusi handia omen zien soldaduei;batzuen iritziz bere andrearengatik eta, bestebatzuen iritziz, behin epelak eman zizkiotelakosesio batean. Baina, diodan bezala, hori ez zaioinori inporta. Ruska andreak hogeita bosten bat

Page 58: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

urte zeramatzan bere alarguntza-pentsioarenkontura bizitzen, ez zuen seme-alabarik etaSelky Trheko, Nekazarien Plazako, bere etxeanbizi zen. Norbaiti galde egin baliote zertan ari-tzen zen, seguru erantzunen zuen: «Hiletetarajoaten da».

Vels jaunaren etxean, Ruska andreak aurreraegin zuen jende artean katafalko ondora ailega-tu arte. Sasoiko emakumea zen, alturaz tarte-koa, berrogeita hamar urte eginak zituena. Sor-baldetan arraun-xerrako mantelina beltz batzuen, eta buruan tonu berde argiekiko begiztabatzuekin apaindutako kapelu beltz bat. Berebegi gaztaina-kolorekoek hildakoaren aurpegiariso egin zioten. Uzkurtu egin ziren bere hazpe-giak, begietatik malkoak isuri zituen, eta bularre-tik min eta negar intziriak atera zitzaizkion.

Geroxeago, musuzapi txuri bat atera etabegiak eta ahoa xukatu zituen laster. Ondorenalde batera eta bestera begiratu zuen. Ezkerral-dean Hirt kandelagilearen andrea zegoen, erre-zoan bere otoitz-liburutik irakurtzen. Eskuinal-dean oso apain jantzitako andre bat zegoen,Ruska andreak ezagutzen ez zuena. Pragakoa

Page 59: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

baldin bazen —eta hala zirudien—, ibaiaz bestal-dekoa behar zuen. Halaz guztiz, hitz egin zion,alemanez, jakina, zeren, nazio kontuetan, garaihartan Mala Stranak argi eta garbi alemanenalde egiten baitzuen.

— Jainkoak betiko atsedena eman diezaiola!—esan zuen Ruska andreak—. Inork ez luke esa-nen hilda dagoenik ere. Irribarre ere egiten du.—Eta berriz begietatik zerion malko-erreka xuka-tu zuen—. Alde egin du gu hemen utzita; zituendirutza eta ondasunak ere hemen utzi ditu.Heriotza lapur hutsa da, ez da hala?

Andre ezezagunak ez zuen deus erantzun.— Hileta judu batean ere egona naiz behin —

segitu zuen, ahots apalez—, baina ezin dut esangustatu zitzaidanik. Ispilu guztiak estaliak ego-ten dira, edozein aldetara begiratuta ere hilotzaikus ez dadin. Baina hemen elizkizuna askoz poli-tagoa da, hildakoa leku guztietatik ikusten dela-ko. Apustu eginen nuke hilkutxa hau gutxienezzilarrezko hogei florin kostatzen dela. Politabenetan! Baina merezi zuen gizarajoak! Begira,ispilu horretatik irribarre egiten digula ematendu. Heriotzak ez du batere aldatu; luzatu bezala

Page 60: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

egin du, hori da dena. Lo dagoela ematen du,ezta?

— Nik ez nuen ezagutu Vels jauna —esanzuen andre ezezagunak.

— Ez? Nik bai, oso ongi gainera. Ezkongaizelarik ezagutu nuen, eta bere andrea zena erebai, hura ere ezkongai zenean. Ezkontza-egunagaur balitz bezalaxe oroitzen naiz andreaz;negar batean aritu zen argitu zuenetik. Eginkontu! Halako egunean negar egitea, bederatziurte eman ondoren elkarrekin. Hori ergelkeria!,ezta? Gizona bederatzi urte egon zen haren zain;hobe zuen laurogeita hemeretzi egon balitz!Emakume hura ongi mutur-beltza zen. Egia daahizpa guztietan argiena eta politena zela etainork baino hobeki gobernatzen zuela bereetxea, baina merkatuan merkezurrean ibiltzenzen, ordubetez eztabaidan txakurtxiki batenga-tik, bokata-zuritzaileekin ere borrokan azkenxentimoagatik, eta neskameak ogi-erdiz eduki-tzen zituen. Vels jaunaren etxea infernuko zuloazen! Etxe hartan neskame egondako bi neskatxaizan nituen nik, eta dena dakit. Ez zion senarraribakerik ematen ixtant batez ere. Gizonak, azke-

Page 61: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

nean, beldurra hartu zion eta andreak garrasiegiten zionean, erantzun ere ez zion egiten, etaorduan eta amorru biziagoan andrea. Erromanti-koa esaten zaiona zen andrea; jende guztiaberaz errukitzea bilatzen zuen. Kexu zen beti,senarrak min-oinazeak besterik ez omen zionsortzen. Amorrazioz Vels jaunak pozoitu eginbalu, poztu eginen zen, eta senarrak bere buruaurkatu balu ere bai; horrela, bederen, jendeaberaz errukituko zen.

Ruska andrea berriz bere ondoko ezezaguna-ri begiratzeko jiratu zen, baina ordurako ez zego-en han. Hainbeste berotu zen hizketan, nonRuska andrea ez zen ohartu ere egin bere alda-menekoa lotsaz gorri-gorri egin eta erretolikarenerdian alde egin zuela. Orain andre ezezagunaondoko gelan zegoen, Uhmühl jauna —Estatukokontu-hartzaile eta Vels jaunaren ahaide— solas-kide zuela.

Ruska andrea hildakoaren aurpegi mutuaribegiratzeko jiratu zen eta berriz negar-malkotanhasi zen.

— Gizagaixoa! —esan zion ozen samar Hirtkandelagilearen andreari—. Honi ere ailegatu

Page 62: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zaio bere bekatuak ordaintzeko ordua! Zeren,Vels ez zen preseski gizon zintzoa! GutxienezTonda gaixoarekin ezkondu balitz haurdun utzizuenean.

— Gaur gauean sorginak etorri dira ala? —lehertu zen ahots bat atzetik, gizon-esku hezur-tsu bat emakumearen sorbaldan pausatzen zenbitartean. Bertan ziren guztiak berehala jiratueta Ruska andrea ikusi zuten, eta Uhmühl jaunaharen aurrean jadanik, andreari besoaz atea sei-nalatzen ziola eta ahots lakar baina zorrotzazesaten ziola:

— Segi hemendik!— Zer gertatzen da? —galdetu zuen atetik

orduan Uhmühl jaunaren anaiak, Mala Stranakopolizi komisarioa, bere anaia bezalaxe hezur etaazal hutsa zena.

— Sorgin mihi-gaizto hori hona sartu eta gaiz-ki esaka ari da hildakoaren gainean. Nabalabezalako mingaina du.

— Moztuiozu, ba.— Hileta guztietan berdin egiten du —esan

zuten bertan ziren batzuek.

Page 63: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Behin kanposantu batean ere sortu zueniskanbila!

— Kanpora, alde! Laster! —agindu zion komi-sarioak, Ruska andreari eskutik helduta. Andreaknegar-zotinka segitu zion, ume baten gisan.

— Hau eskandalua! Eta hain hileta politean!—esan zuten bertan gelditzen zirenek.

— Orain, isilik! —agindu zion komisarioakRuska andreari, erretorea eta kapilauak helduzirela ikusita. Eskaileraraino lagundu zion eta,andreak hitz egiteko eginahal guztiak egin bazi-tuen ere, komisarioak ez zion txintik ere esatenutzi eta indarka etxeko ateraino eraman zuen.Han guardia bati deitu eta esan zion:

— Eramazu emakume hau bere etxera, hiletabitartean istilurik sortu ez dezan.

Ruska andrea piper gorria bezain gorri jarrizen eta ez zen ohartu zer gertatzen ari zitzaion.

— A zer iskanbila! Eta hain hileta politean! —zioten jendeek plazan.

Uhmühl anaiak —Uhmel udal-izkribauarensemeak eta Umel tindatzailearen ilobak—, ikus-ten denez, oso zorrotzak ziren. Eta Ruskaandrearen kontra Mala Stranaren haserrea piztu

Page 64: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zuten, edo mundu osoarena ere esan liteke, bal-din eta Mala Stranak —nik, bertako semea, nahinukeen bezala— mundu osoa hartuko balu.

Biharamunean, Ruska andreari Zubiko Kale-ko komisariara ager zedin dei egin zioten.

Joan-etorri handia zegoen han beti. Udanleihoak irekita lan egiten zutenean, kale osoanaditzen zitzaien. Atxilotzen zituzten guztiei ikara-tzeko moduko oihuak egiten zizkieten. Garai har-tan, artean ez zegoen gaurko egunean polizilegeek galdatzen duten gizalegezko tratua. Maiz,leiho azpian, espaloian, Josef harfenista jartzenzen, Mala Stranako iraultzaile itzaltsua. Eta guta-ko norbait —gazteak— han barna pasatu etabegira gelditzen bazitzaion, Josefek begia kliska-tzen zion, behatz lodiarekin goitiko keinua egineta lasai botatzen zuen: «zaunkaka ari dira». Ezdut uste horretan mesprezu-arrastorik zegoenik;besterik gabe, Josef ahalik modu adierazgarrie-nean hitz egiten saiatzen zen.

Eta hantxe zegoen Ruska andrea, bere man-telinarekin eta begizta berde argiekiko kapelua-rekin, 184...ko maiatzaren 4ko arratsaldean,komisario zorrotzaren aurrean.

Page 65: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Ahitua zirudien, lurrera begira zegoen eta ezzuen erantzuten. Eta komisario jaunak bereerrietaldi gogorra bukatu eta esan zionean«Hobe duzu zure bizitza osoan hileta batera ezagertu! Orain, segi hemendik», alde egin zuen.Garai hartan komisario batek pertsona bati hilzedin ere debekatzen ahal zion. Kontuak atera,beraz, hileta batera joatea!

Bulegotik atera zenean, komisarioak beremenpekoetako bati esan zion:

— Berak ez du kulparik. Zerra bat bezalakoada: azpian jartzen zaion guztia ebakitzen du.

— Gormutuen aldeko isun bat ordaindubeharko luke! —esan zuen menpekoak.

Irri-algarak egin zituzten biek, umore oneanberriz.

Ruska andrea ez zen denbora luzean bereonera etorri, ez zuen barreneko bakea berresku-ratu. Baina noizbait ere —dena iristen da—, berebidea aurkitu zuen.

Handik urte erdira edo, etxez aldatu zen etagela bat alokatu zuen, Oujezdeko Atearen ondo-an hain zuzen. Han barna pasatu behar zuten hil-segizio guztiek. Eta hil-segizio bat pasatzen zen

Page 66: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

aldiro Ruska andrea agertzen zen bere etxekoatean eta negar egiten zuen, bihotz-bihotzez.

Page 67: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Arratseko berriketakEkaineko gau epela. Zeru sabaian izarrak ñir-

ñirka ari ziren eta ilargia, aurpegi irrikorraz, dir-diratsu zegoen; gau giroan argitasun zoragarriazen nagusi; udaberriko maitagarriek gaueanberen zilarrezko hari miresgarriak ehundu zituz-tela esan zitekeen.

Nolanahi ere, Ilargiaren poza handiagoa iza-nen zen begiratu bat eman balie Ostruha kalekoteilatuei, batez ere elkarren ondoko bi etxeri: BiAstroak eta Soto Sakona.

Teilatu haiek oso bitxiak ziren —jauzi eginezbatetik bestera pasatzea zegoen—, sartu-ateraxelebre asko zituztelako. Bereziki harrigarria zenBi Astroak etxeko teilatua, hamaika profilekoa,aulki itxurakoa, kale aldera bi teilatu-gandorzituena eta patio aldera beste bi. Erdian, bi teila-tu-gandorren artean, ur-erreten zabal-zabalazegoen, zaldain estu batek erditik bitan egina.Zaldainaren gainean, dena dela, beste teilatubat zegoen, are txikiagoa, besteak bezalaxe teilaluzexkek estalia ezin konta ahala ur-erreten egi-

Page 68: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

nez. Zaldainetik bi ate handitan zehar pasatzenzen erdiko ur-erretenera, zeinak etxea erdiz erdigurutzatzen baitzuen Pragako gizon dottoreenenburuko artesi ongi orraztuak bezala.

Halako batean, ateetako baten ondoan, soinubat aditu zen, soinu ttikia, sagu baten karraxibaten antzekoa.

Eta beste behin aditu zen soinu txiki hori.Patiora ematen duten ateetako batean gizon

baten burua eta bularra agertu ziren. Trebeziazur-erretenera saltatu zen. Hogei urte ingurukogazte bat zen, meharra, aurpegi beltx eta ile kiz-kur ilunekoa; sudurpean bibotearen lehen arras-toak ateratzen hasiak zitzaizkion. Buruan mairu-kapelu bat zeraman eta eskuan tutu beltz bat,muturrean igeltsozko pipa bat zuena. Jaka grisa,txaleko grisa eta galtza grisak jantzita zihoan.Zuentzat, hemendik aurrera, Jan Hovora, Fisoso-fiako ikaslea.

«Garrasia egin eta inor ez duk ageri» —esanzuen ahapeka. Aurrera egin zuen, paper orrierdia itsatsia zegoen tximinia bateraino. Bat-batean eskuaz begiak igurtzi eta hurbilagotikbegiratu zuen.

Page 69: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

«Hemen norbait ibili duk; norbaitek aldatuzidak...», berriz. «Ez, ez zidatek aldatu; nirepapera duk. Baina...». Eta are gehiago hurbilduzen. Bat-batean beste eskuaz zapla jo zuen berekopetan. «Aaa! Eguzkia izan duk; eguzkiak jandik poesia polita. Mokofina halakoa! Petöfy oler-kariari berdin-berdin gertatu zitzaioan. Kupkagaixoa! Orain kantu hori gabe pasatu beharkodik bere santu-egunaren bezpera. Lastima, hainzen polita!». Orduan papera hartu, hautsi eta tei-latu gainetik bota zuen.

Eseri, pipa bete eta piztu egin zuen. Gero tei-len gainean luze etzan zen, oraindik eguzkiarenberotasun pixka bat atxikia baitzuten, eta han-kak ur-erretenean paratu zituen.

Beste sagu-karraxi bat aditu zen eta Hovoraksoinu berdina eginez erantzun zuen, lepoa jiratugabe. Beste gazte bat atera zen, txikixeagoa,zuri-zuria, kalpar horikoa, buruan kapelu urdinbat zuena, 1848. urtean Unibertsitate Teknikokolegionarioek erabiltzen zituztenen antzekoa.Jaka motx bat eta drillezko galtza zuriak zerama-tzan; ahoan zigarro bat pizturik.

— Servus, Hovora!

Page 70: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Servus, Kupka!— Zertan ari haiz? —galdetu zuen Kupkak,

ingeniari beharrak, Hovoraren aldameneanetzan bidenabar.

— Zertan ari naizen? Orain dela egun parebateko patata-purea jan diat eta hemen nagokzain, kalte noiz eginen. Hik zer afaldu duk?

— Nik Jainkoak bezala afaldu diat.— Eta zer afaltzen du Jainkoak?— Deus ez.— E, aizak, zer habil geldirik egon ezinik?— Botak erantzi nahi nitizkek. Premia ederra

diagu, bai, kaltzadore batena. Gure etxeangutxienez traste hori baldin bagenu!

— Kaltzadorea ez duk etxeko traste bat, fami-liako kide bat baizik.

Hovorak nagiki lepoa jiratu zuen bere laguna-ri begiratzeko.

— Zer tabako demontre erretzen ari haiz? —galdetu zion.

— Merkeena. Ba al dago okerragorik? Halazguztiz, gustatzen zaidak gure etxea —esan zuenKupkak, teilatuari begira. Eta gero, begirada

Page 71: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zerura goratuz, solasean jarraitu zuen—: politabenetan sabai hau!

— Etxea merkea duk gainera.— Zenbat eta handiagoa izan gela, orduan

eta merkeagoa. Jainkoak gela handiena dik etaez dik deus ordaintzen.

— Hi nonbait mistiko jartzen haiz hire santu-egunaren bezperan.

— Ai teilatuak, ene teilatuak! Nire amodiobakarra! —zioen Kupkak, gogo beroz, zigarroaairean astinduz—. Bizitzan hain eginkizun beltzaez balute, kedar-garbitzaileei inbidia izanen nie-kek.

Hitzak emeki irristatzen ziren, ttar-ttar goxo-an, ahots apalean. Polita eta bitxia da ohartzeagizonak, konturatu gabe ere, ahots apalean min-tzatzen direla beti oihan handi baten bihotzean,leku bakartietan eta mendi-gailurretan egotendirenean.

— Gauaren ederra! —segitu zuen Kupkak—.Hau isiltasuna! Uraren murmurioa sumatzenduk, amets artean bezala! Eta hor Petrinen, ezdiek aditzen urretxindorrei? Hori buila goxoa!Aditu!

Page 72: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Hiru egun dituk San Vitoak bukatu zirela.Kantuak bukatu zituan; urretxindorrenak ez,ordea. Hau edertasuna! Urrea emanda ere eznindukek biziko Stare Meston.

— Arrazoi duk. Han inguru guztian, hainbatmiliatan, ez zegok txori bakar bat ere. Txoribatek zer tankera duen ere ez zekitek.

— Hemen bederen bi bazeudek —aditu zenahots sendo bat, baritono batena bezalakoa.

— Novomlynsky, servus! —esan zuten Hovo-rak eta Kupkak.

Iritsi berria, hogeita hamar urtetik goitikogizona, lau hankan atera zen teilatura, oso polli-ki.

— Alajainkoa! —purrust egin zuen orduan,haiengana bilduz pixkana—. Hau ez duk niretzategina; ez nagok ohitua.

Novomlynsky gizon puska zen, lodi samarra;aurpegi beltxarana, bizarra egina, borobila; begiurdin alaiak zituen, eta sudur azpian bibote mar-dula. Buruan mairu-kapelua zeraman honek ere,eta jaka beltza eta galtza argiak zituen.

Page 73: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Ez, ni ezin nauk etzan zuek bezala teilengainean jaka beltz honekin. Eser gaitezen beharden bezala!

Kupka eta Hovora berehala altxatu ziren.Beren aurpegietan lehengo lasaitasuna irribarrexume bihurtua zen, eta biek atsegin handiz begi-ratu zioten ailegatu berriari. Zalantza-izpirikgabe mutilek begirune handia zioten, adinezhandixeagoa zelako. Novomlynsky haienaurrean jarri zen, bigarren teilatuko maldarengainean, eta zigarro bat piztu zuen.

— Zertan ari zarete hemen?— Mala Strana goraipatzen ari ninduan —

erantzun zuen Hovorak.— Ni Ilargiari begira nengoan —esan zuen

Kupkak—. Bihotza bizirik duen Amandre hilarenetxeari begira.

— Orain jende guztiak uste dik Ilargiari begi-ratzeko eskubidea duela —ihardetsi zuenNovomlynskyk, irriz—. Zuek bulego batean lanegin beharko zenukete, nik bezala, numeroekinborrokan.

Page 74: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Ez zuen apaltzen batere bere ahots ozena.Mendi gailurretan eta baso sarrien bihotzean ereozen mintzatuko zen Novomlynsky.

— Zer berri dugu? Egia da Jäkl bart itotzekozorian egon dela Errege Errotan? —galdetu zuen.

— Bai, zera —erantzun zuen Hovorak—; ige-rian, dena dela, errotarri bat bezalakoa duk. Nireondoan zegoan, bai, irrist egin eta uretara erorizenean. Ikaratzeko moduko orroa egin zian; hon-doratu zuan eta burbuila handiak igo zituan ur-azaleraino. Haiek lanak atera genuen arte! Ezduk hala, Kupka? Orduan galdetu genioan zerzuen gogoan itotzen ari zenean eta esan ziguanirri egiteko gogoa sartzen zitzaiola; hargatik orrohaiek!

Hirurok egin zuten irri; Novomlynskyren irriakkanpaiek adinako soinua egiten zuen.

— Eta zer iskanbila izan da gaur ere maisua-ren etxean? —galde egin zuen berriz—. Hik,Hovora, jakinen duk noski.

— Barregarria —erantzun zuen Hovorak, mal-tzur-imintzio bat eginez—. Andreak amodiozkogutun batzuk aurkitu ditik bere senarraren lan-gelako mahaian. Emakume batenak zituan, mai-

Page 75: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tasun-deklarazio sutsuz beteak; eta, barregarrie-na, andreak berak idatziak. Orain dela hogeitabat urte idatzi zizkioan, eta gaur aurkitu ditik...oraindik ireki gabe! Kontu egin nolako amorruaeman dion!

— Komedia bat ekitaldi bakarrekoa —esanzuen irriz Novomlynskyk.

Zangoak luzatu eta Kupkari dei egin zion.Kupka erretenaren bukaeraraino joana zen etahan, teilatuko erlaizaren gainean, lepoa luzatu-rik, patio barrenera begiratzen ari zen. Lasteritzuli zen, kontent bere ikustaldiaren emaitzare-kin.

— Kupka, zer arraio ari haiz hi hor? Zeri begi-ra hengoen? Egunen batean erortzen ez bahaiz!

— Zeri begira nengoen? Liburugileak zer egi-ten duen. Segur aski zuek ez dakizue tipo horrekhogei urte daramatzala egunero-egunero Husenbiografia irakurtzen, eta irakurtzen hasi eta segi-tuan negarrari ematen diola. Gaur negarrezhasia ote zen begiratzen aritu nauk baina orain-dik ez duk hasi.

— A zer zozokeria! Hobe zenukete bestenorabait begiratu —esan zien Novomlynskyk

Page 76: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

behatzak kliskatuz—. Ez diozue erreparatu pare-ko eltzegilearen inude berriari? Polita benetan!Txori eder bat ematen dik.

— Novomlynsky etxekoandre on batenmodukoa duk: neska egokia aurkitzea dik pro-blema latzena! —murmuriatu zuen Hovorak urri-kalmenduz.

— Hik uste baino okerragoa duk! —sartu zentartera Kupka—. Loa ere galarazten ziotek-eta!Goizeko bostetarako kalean izaten duk, badakie-lako neska politenak goiz-goizik joaten direla ureske iturrira, inork ikus ez ditzan pegarrekin.

— Zaudete isilik! Nik ez diat lo premia handi-rik izaten eta horregatik egoten nauk goizkalean. Gainera... —Novomlynskyk bere zigarro-aren hautsa kentzen zuen poliki teiletan...—,denbora haiek joan zituan! Garai haietan neskaktxotxolotu egiten nitian. Urtean zortzi eskularru-pare ibiltzen nitian. Bai, eta egia esanda, orain-dik ere arrakasta handia diat neskekin. Baina zeregin behar zioat nik? Nahi nikek nik zuek ni tran-tze horietan ikustea. Maitasun-aitormen bat egi-ten dudanean izugarria nauk. Baina —segituzuen lasterrago mintzatuz—, ez duzue pentsatu

Page 77: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zer egin gaur arratsean entretenitzeko? Norenlana da gaur hizketagaia jartzea?

— Jäklena.— Orduan ez duk etorriko —esan zuen boro-

biltasunez Novomlynskyk—. Guk behin talde bategin genian elkarrekin afaltzeko. Aldi bakoitzeanbatek ordaintzen zian. Eta ordaintzea tokatzenzitzaiona ez zuan inoiz agertzen inondik inora. —Hori esatean halabeharrez burua altxatu eta...—Abokatua! —esan zuen harriturik.

Pareko teilatuaren gainean hirugarren mairu-kapelu bat agertu zen eta haren azpian Jäklenaurpegi zabal eta gorria irriz, bigarren ilargi batiduri.

— Hator hona agudo! —oihu egin zioten hiru-rek.

Jäkl agertzen joan zen, poliki-poliki. Lehenbizisorbaldak ikusi zitzaizkion, ondoren bularra etagero gerria.

— Bukatuko ote du inoiz? —esan zuenNovomlynskyk—. Tipo hau epeka atera litekek.

Azkenean eskuineko zangoa agertu zen etaharen atzetik ezkerrekoa; baina, halako batean,bi zangoak irristatu eta, izugarrizko soinua ate-

Page 78: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

reaz, Jäkl teilatutik ur-erretenera erori zen berelagunen oinetaraino.

Haiek irri-ajataka ari ziren. Teilatu osoa irrizzegoela zirudien; baita ilargia ere, goian, zeru-sabaian.

Irri gehien egiten zuena, betiere, Jäkl berazen, oraindik ahuspez eroria, boten muturrekinkixki-kixki emanez ur-erretenaren zinkean.

Muturreko batzuk eta ostiko bat edo bestebehar ziren, lagunkiro emanak, Jäkl altxa zedin.Eta hartu ere egin zituen, bai muturrekoak baiostikoak. Patxadan altxatu zen, bere kankailu-gorputza zutik jarri eta, udako traje horixkaantxari hautsa kendu bidenabar, esan zuen:

— Ez zaiok askatu josturarik —eta pozik jarrizen Novomlynskyren ondoan.

— Bota! Ea zer bururatu zaian gaur gaueanentretenitzeko.

Jäkl, bere eskuekin belaunak besarkatuz,denbora-puxka batean aurrera-atzera kulunkatuzen; ondoren solasean hasi zen, lasai:

— Pentsatu diat gutako bakoitzak txikitakolehen oroitzapenak konta ditzala. Konparaziora,lehenbiziko emaztegaiarekin...

Page 79: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Banengoan, ba, ni ergelkeriaren batekinaterako zela —moztu zion Novomlynskyk—.Gezurra zirudik! Zuzenbideko ikaslea, karrerabukatua duena, dagoeneko hainbat oposizio ira-bazi dituena...

— Bo! Hi ere ez hintzen ikasita sortuko mun-dura! —erantzun zuen Jäklek erretxindurik.

— Ni? Ni amak hamasei hilabetez eramannindian bere sabelean, eta mundura etorri nin-tzenerako banekian hizketan. Ondoren hogeitalau urtez ibili nauk Latin Eskolan eta egitendudan hitz bakoitza hogei krejcar kostatu zaiokgure aitari.

— Ba, nik uste Jäklek proposatzen duena ezdela hain tontoa —esan zuen Hovorak, berepipatik errautsa atera bitartean—. Zergatik ezprobatu? Pentsatzekoa duk, Jäkl, hik honezkerojakinen duala zein den hire txikitako lehenbizikooroitzapena.

— Nik? Jakina —segurtatu zuen Jäklek, orain-dik kulunka—. Bi urte ere ez nituela gertatu zengauza batez oroitzen nauk. Gure aita ez zegoanetxean eta amak mandatu bat egitera joanbehar zian etxe aurrera eta, ezin ninduenez era-

Page 80: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

man, bakarrik gelditu ninduan. Aspertu ez nen-din, amak sukaldetik antzara bizi bat ekarrizidaan, gizentzeko hantxe zuena; jostatzeko utzizidaan. Baina bakardadeak beldurra ematenzidaan eta antzara nire indar guztiekin besarka-tu nian. Eta ni izu-marruka eta antzara karrakaero moduan; pintzelek koadro batean betikotze-ko moduko irudia egiten genian biok.

— Ederki —onartu zuen Novomlynskyk.Isiltasun erabatekoa nagusitu zen. Hovora

hirugarren aldiz saiatu zen bere pipa pizten, etalortu eta ke-bafada bat botatakoan esan zuen:

— Nik ere badiat nire oroitzapena. Behin aita-rekin nengoan Urtsulinen monasterioan etamonjek beren magalean jarri eta musu emanzidatean.

— Hori politagoa duk antzararena baino —esan zuen berriz Novomlynskyk—. Eta hik,Kupka, baduk holakoren bat?

Kupka irriz hasi zen.— Gure aitona sakristau egon zuan Rakovni-

ken. Oso zaharra zuan, eta egun batean kaskoansartu zitzaioan berak jo behar zituela bere herio-tza iragartzeko kanpaiak. Bururatu eta egin.

Page 81: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Kanpaiak jo, etxera joan eta hil egin zuan. Nirihilotza erakutsi zidatean; ordurako beztituazegoan eta hanketan galtzerdi zuriak zitian; nikbi hanketako bateko behatz lodian musu emanniezaion jantzi zizkiotean; ez nauk oroitzen zersuperstizio den hori! Ondoren hilkutxaren ondo-an jarri ninduan jostaketan, hura egiten ari zenzurginaren lantegian.

— Ongi goazak gaur —esan zuen Jäklekpozik—. Orain Novomlynskyren txanda.

Novomlynsky betilun antxean zegoen, isilik.Baina azkenean, berak ere hitz egin zuen, berelagunek eskatuta:

— Nik ez diat aspaldiko inongo oroitzapenik,ez batekorik ez bestekorik. Hobeki esanda, biditiat, baina ez zakiat bietan zein den lehenago-koa. Gogoan diat etxez aldatu ginela, EskailerenEtxetik Elefantearenera, eta nik ez nuela aldeegin nahi harik eta nire sehaska eramaten zutenarte. Orduan arrebari itsuskeriaren bat esannioan, zerbait oso itsusia. Amak belarrondokobat eman zidaan eta aitak paretari begira jarrinindian zigortuta. Kreatura xelebrea duk bene-tan haurra! Gizon helduaren kopia barregarria

Page 82: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

inondik ere! Hain inozoa, ondorioek hain gutxikezkatzen dutena. Aingeru Guardakoan sinetsibeharra ere! Nire lehenbiziko otoitz-liburua ale-manieraz idatzia zegoan, baina orduan ez nekianhitzik ere hizkuntza hartan eta, jakina, urte osobatean, jakin gabe, Ume esperoan daudenentza-ko otoitza errezatzen aritu ninduan, «Gebet fürschwangere Frauen». Beharrik ez zaidan deusgertatu!

Jäkl berriz bota-muturrekin ur-erretenekozinka kiski-kiski jotzen hasia zen. Novomlynskykirribarrez begiratu zion.

— Jäkl gustukoa diat, txiste bat kontatu etaberehala aurpegian nabari zaiolako nolako eragi-na egin dion.

— Txisteaz irri egiteko asmorik ere ez nian —ihardetsi zuen Jäklek—; sekulako zentzugabeke-ria bururatzen ari zaidalako ari ninduan irriz.Antzinako erromatarrek ere haurrak izanen zitiz-tean, ez da hala?

— Jakina.— Eta haur horiek hasieran segur aski ez

zitean jakinen hitz egiten Zizeron zaharrak beza-la, eta haurren gisan mintzatuko zituan, zezelka,

Page 83: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

gureak bezala. Imajina itzazue haur haiek zezel-ka nola esanen zuten «Hannibal ante portas!»haurren latinean. «Hannibal ante portas!» Jexus,Maria eta Joxe!

Jäkl zinkean joka ari zen, indarrez. Denek irriegin zuten; eta teilatua eta Ilargia eta izarrak oroere irriz zeudela zirudien, denak batera esanezbezala: «Hannibal ante portas!».

— Gaur ongi zoak dena —esan zuen Hovorak.Jäkl pixka bat lasaitu eta berriz eseri zen.

Kupkari begiratu eta esan zuen:— Zergatik isildu? Berdin-berdin jakin behar

duzue. Gauza bat aitortu behar dizuet: maite-mindua nagok. Tira, ez nagok maiteminduabaina ezkondu beharra diat; zera, hori ere ezduk; egia esanda, ez zakiat nola azaldu.

— Polita da? —galdetu zuen berehala Kup-kak.

— Zer uste duzue zuek? Nolatan egin beharziguan berak adiskide minoi emakume itsusibatekin ezkontzearen iraina! —sartu zen tarteraHovora bere lagunaren defentsan.

— Ezkondu! Um! Nik ez diat deus famili bizi-tzaren kontra, baina senarrek traba egiten zida-

Page 84: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tek beti —mintzo zena Novomlynsky zen, jaki-na—. Eta sosik badu?

— Dirua? Zer inporta du diruak? Ni ez nabilekdiruaren atzetik, dotearen atzetik. Urte gutxitanbukatzen duk eta garagardotan xahutzeko baizikez dik balio.

— Horren gaztea eta dagoeneko horren pres-tua!

— Eta nor da neska? —galdetu zuten bestebiek batean.

— Lizinka.— Zer Lizinka?— Peralkatarrena; Lastoaren Kaleko jostuna-

ren alaba. Ezagutzen duzue?— Ez, ezagutu gabe! —baieztatu zuen Hovo-

rak—. Hiru ahizpa dituk. Zaharrena, Marie, ezindiat ikusi. Ikusi bezain laster aho zabalka hastennauk. Bigarrena Lizinka, eta gero Karla, azal etahezur besterik ez dena.

— Horixe! Pentsa! Ahoa ireki nahi dueneanezpainak listuaz busti behar izaten ditik. Bainaikusiko duzue; bera ezkonduko duk lehenbizikoa—esan zuen Kupkak.

Page 85: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Novomlynskyk, trantze horietan aditua bai-tzen, behatz bat altxatu eta, predikatzaile batengisan, adierazi zuen:

— Hiru ahizpa direnean, lehenbizikoa betiitsusiena ezkontzen duk. Horretan ez zegokdudarik.

— Segi, zuek segi astakeriak esaten, segi! —murmuriatu zuen Jäklek—. Nola nahi duzuemuturra sartzea isiltzen ez bazarete.

— Lizinka polita duk.— Horixe dela polita!— Eta noiztik maite duzue elkar?— «Orain hemezortzi urte izanen dituk... —

Jäklen aurpegian ironia-lauso bat nabari zen—.Ni lehen hezkuntzako bigarren urtean ninduaneta Lizinka lehenbizikoan. Ezagutu nueneannegua zuan, eta berehala maitemindu ninduanhartaz... betikoz. Hura neska liraina! Burutxoamitxoleta bat bezalakoa; ilea, txirikorda luzeurre-kolorekoetan bildua; matrailak, bi arrosarenpare. Buruan kapelu ttiki berde bat zian, zetaz-koa, eta sorbaldatik zintzilik begizta berde-horibat. Bere bizkar-zorroan, brodaturik, artilezkozakurtto zuri bat zeru urdin batean. Jainko mai-

Page 86: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tea, a zer polita artilezko zakurtto hori! Neskakluze gabe ikasi zian nolako sentimenduak piztuzituen nire bihotzean. Behin nire bihotza eskain-tzeko asmotan joan nintzaioan, eta bera ihesiatera zenean, harrapatu eta kapelua kendunioan. Egun hartatik aurrera irribarre egitenzidaan, ulertzen zidaan. Artean ez ninduan atre-bitu hari hitz egitera, eskolatik ateratzen gine-nean elur-bolak botatzera baizik ez.

»Bi urte geroago ni baino mutil gazteagokobati eskolak ematen nizkioan, Lastoaren kalekomuturrean bizi zen bati. Bestela bezala Peralka-tarren etxearen aurretik pasatzen hasi ninduan,eta Lizinka beti etxe aurrean egoten zuan. Kape-lurik gabe eta begizta gabe are politagoa irudi-tzen zitzaidaan. Bere begi garbiek, zeruarenurdina bezain garbiak, beti alai begiratzen zida-tean; indar hura ni baino gehiago zuan, halabegiratzen zidan bakoitzean gorri-gorri jartzenbainintzen. Gure adiskidetasuna estutzen joanzuan. Gogoan diat behin urinaz igurtzitako ogiajaten aurkitu nuela. Hurbildu ninduan. “Emanendizazu pixka bat, mesedez?”, esan nioan. “Harezazu”, erantzun zian berak, eta zati txiki-txiki

Page 87: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

bat eman zidaan. “Gehixeago nahi nuke”, gehitunian txantxetan. “Ni deus gabe gelditzeko?Goseak amorratzen nago, ba”. Eta irriz hasizuan. Pozez txoratzen joan ninduan, oparituzidan ogi-puskatxoa hari urrutitik erakusten.Lastima izan zuan handik gutxira eskolak ema-ten nizkion mutilaren gurasoek beste irakaslebat hartzea beren semearentzat. Jostatu beste-rik egiten ez genuen susmo txoroa zitean.

»Harrezkeroztik ez genian elkar ikusi iahamabost urtez, berriki arte. Joan den maiatza-ren lehenean izan zuan, igandea. Arkuaz harata-go paseo bat egitea bururatu zitzaidaan, sarkan—ez zakiat zergatik—; segur aski bihotzen mag-netismoagatik izan zuan. Kontua duk paseoanhasi nintzela eta sarkan Peralka xaharra, bereandrea eta Lizinka topatu nituela. Neskatxakarrosa ireki berria ematen zian! Begiak aspaldibezain inuxenteak zitian, haur batenak bezaingarbiak. Eta nik bere aurrean hemezortzi urtelehenagoko, gaztetxo bat nintzeneko, sentsaziobera izan nian.

»Jarri nintzen mahaian jendea gaizki esakaari zuan Peralka zaharraz. “Mintzatzen denean,

Page 88: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

behatz erakuslea beti kopetan paratzen du, jen-deak buruan zerbait dabilkiola pentsa dezan.Tontoa halakoa, agure hori!”, zioan nire auzoko-etako batek. “Zaharrak bere alabak jotzen omenditu —gaineratu zuen beste batek— inork atera-tzen ez baditu dantzara”. Altxatu ninduan. Lizin-ka gaixoa! Aldamenean gazte talde bat dantzanari zuan. Zuek dakizuen bezala, ni ez nauk bate-re dantzazalea, honen handi eta baldarra izandabarregarri ematen dudalako, baina une hartanbost axola zitzaidaan itxura ona edo txarra emanbehar ote nuen. Mahaian, Peralkatarrekin, zaharhura zegoan —nola du izena kapitain zahar erre-tiratu hark?, a bai, Vitek!—. Marierekin solaseanari zuan. Vitek jaunak eta biok elkar ezagutzengenian eta horregatik hurbildu eta Peralkatarrakagurtu nitian. Lizinkak irribarre egin zian etagero gorritu. Handik denbora-puska batera dan-tzara gonbidatu nian. Bere amari begiratu etabaietz esan zioan dantza-eskaerari; niri horihagitz ongi iruditu zitzaidaan.

»Dantza ia isilik egin genian. Baina gero buel-taxka bat eman genian ibai-bazterrean zehar etahan solasean hasi gintuan. Nitaz oroitzen ote zen

Page 89: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

galdetu nioan eta berak, burua alde batera pixkabat makurtuta, bere begi xaloekin niri begiratubesterik ez zian egin. Berriz gaztetxo bat senti-tzen ninduan; elur-bolak aipatu nizkioan, urinazigurtzitako ogi-pusketa, artilezko zakurtxoa...Sinetsia nagok berak ere gauza bera sentitzenzuela. Gero bere etxeraino lagundu nioan. Ibilianpixka bat nekatu zenez, besoa eskaini nioan.“Hola, hola: gazteak elkarrekin!”, esan zian kapi-tain zahar ipurterreak. Gizon maiteminduak aisehartzen ditik gaizki asmo oneko hitzak ere.

»Handik egun batzuetara Lizinkaren gutunbat hartu nian. Honela esaten zidaan: “Hirure-tan, San Nikolas elizan”. Pozez txoratzen nengo-an. Elizatik Valdstejn Parkera joan gintuan; hanbetiereko maitasuna agindu genioan elkarri, etazin egin nioan irailean karrera bukatu eta bi urtebaino lehenago ezkonduko ginela. Berak,orduan, bere aita-amengana eraman nindian;ikusi nuenez, Peralka zaharra oso gizon atseginazuan eta ama oso andre errespetagarria; Mariezuan gustukoa ez nuen bakarra. Modu bitxianbegiratzen zidaan beti!

Page 90: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

»Handik laster —duela lau bat aste— Lizinkakkorrika eta presaka joan behar izan zian hilhurren zen bere izeba bat ikustera.

»Eta atzo nire adiskide Bures, medikuntzakoikaslea, ikustera etorri zitzaidaan eta, besteakbeste, zera bota zidaan aurpegira: “Ezagutzenduk Lizinka Peralka?”. Ezagutuko ez diat, ba!“Ume bat egin berri dik, ba, Ospitaleko Institu-tuan!”.

Jäklen adiskideek arretaz segitu zioten narra-zioaren hariari, baina hondarreko hitzak adi-tzean goiti begira hasi ziren..., nora begiratu ezbalekite bezala.

— Eta arratsaldean —bukatu zuen Jäklek—Vitek kapitain zaharra ailegatu zuan, Lizinkaz,Lizinkaren osasunaz eta jaioberriaz galdeka.

— Etxe-jabearen neskameak entzuten aridituk eta irriz zeudek —esan zuen ahots apaleanNovomlynskyk. Eta hori esanik, leihatilatik desa-gertu zen, deabruak harturik bezala. Haren atze-tik Kupkak eta Hovorak gauza bera egin zuten.

Bazirudien ilargiak, zeruan, lepoa luzatu etabelarria zorrozten zuela, teilatu azpian irri isil

Page 91: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

batzuk eta musu antzeko zerbait aditu balitubezala.

Jäklek ere zerbait antzekoa adituko zuenapika. Bederen, bere belaunak berriz besarkatueta, aurrera eta atzera emeki kulunkatuz, esanzuen: “Gaueko lapurretak zigor zinetan larriamerezi du”.

Page 92: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Doktore zaputzaGertakari benetan bitxi baten ondoren egun-

kariek haren berri eman zuten arte ez zen hasijendea hari horrela deitzen. Heribert zuen deitu-ra, eta bataiarriko izena, berriz, bat arrunt-arrun-ta. Ez naiz hartaz oroitzen, ordea. Heribert jaunamedikua zen edo, hobeki esanda, medikuntzakodoktore titulua zuen, graduatua zen; baina ezzuen sendatzen ez ezer ez inor. Bera lehenbizi-koa izanen zen aitortzen ikasle gisa erietxeakbisitatzen zituen garaitik ez zuela gaixo bakarbat ere izan esku artean. Norbaitekin hitz eginbalu, argi eta garbi aitortuko zuen. Baina dokto-rea hagitz tipo berezia zen.

Heribert doktorea Heribert doktorearensemea zen, bere garaian Mala Stranako jendeartean ospe handiko medikua izana. Ama osogazterik hil zen, eta aita, aldiz, semearen adinnagusitasunetik denbora laburrera; Oujezdenbizitza bakarreko etxetxo bat utzi zion, eta dirupixka bat ere bai beharbada, ez asko dena dela.Heribert doktorea etxe hartan bizi izan zen.

Page 93: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Beheko solairuan bi denda txiki zeuden etalehenbiziko bizitzan kalera ematen zuen gelabat, alokatua, errenta xume bat uzten ziona;doktorea ere lehenbiziko bizitzan bizi zen, barrenaldeko gela batean, zeinera estali gabeko zurez-ko eskaileretatik ailegatzen baitzen patiotikzuzenean. Ez dakit gelak nolako itxura zuen,baina ongi dakit doktorea oso apal bizi zela.Beheko dendetako batean barazki-saltzaile batjarri zen, eta andreak doktoreari gela txukuntzenzion. Andrearen semea, Jozifek, adiskide nuen;elkarrekikoak aspaldi egin genituen, Jozifekartzapezpikuaren kotxe-gidari hasi eta izugarriharropuztu baitzen. Hark esanda dakit, denadela, Heribert doktoreak berak prestatzen zuelabere gosaria, bazkaldu Stare Mesto auzoko osta-tu merkeren batean egiten zuela eta afari legeaedozein modutan pasatzen zuela.

Heribert doktoreak, nahi izatera, bezero fran-ko izanen zuen Mala Stranan. Aita hil ondoren,gaixoek harengan jarri zuten konfiantza, bainaberak ez zuen inor etxean hartu edo bisitatu: ezpobrerik, ez aberatsik. Pixkana-pixkana konfian-tza agortu zitzaien, auzokoak ere ikasle galdu-

Page 94: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tzat hartzen hasi ziren, eta geroago irri murrikaere egiten zuten Heribert doktorea aipatzenzenean. «Hori doktorea! Katua ere ez nioke era-manen!». Heribert doktoreari hori, itxuraz, ezzitzaion asko inporta. Bere jokabidea ikusita, jen-dea bost axola zitzaion. Ez zuen inor agurtzen,eta bera agurtzen bazuten, ez zion agurrarierantzuten. Kalean barna ibiltzen zenean hai-zeak astindutako hosto zimeldua ematen zuen.Txiki samarra zen —neurri berriaren arabera,metro eta erdi besterik ez— eta kalean halakomoldez ibiltzen zen, ezen bere gorputz iharrabeti beste pertsonengandik gutxienez metroerdira egoten baitzen. Horregatik, bada, berepausaje zalantzazko hori! Bere begi urdinetanzakur egurtuarena bezalako muzina sumatzenzitzaion beti. Aurpegia gordea zuen gaztaina-kolore argiko bizarraren atzean; aurpegi soberabizartsua, iritzi guztien arabera zikin itxura ema-ten ziona. Neguan, soingaineko arre zabal-zaba-la janzten zuenean, bere buru ñimiñoa, oihalez-ko kapelu batek estalia, astrakan merkezko lepo-an gordetzen zen; eta udan, traje koadrodun arinbat janzten zuenean, edo beste bat arinagoa,

Page 95: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

drillezkoa, balantzaka zebilela ematen zuen,zuztar ahul batean bezala. Hilabete beroetangoizeko laurak aldean atera ohi zen gaztelukoharresien ondoko lorategietara joateko, eta ber-tan jartzen zen, banku erosoenean, liburu bateskuan. Behin baino gehiagotan gertatu zenMala Stranako bizilagunen bat haren ondoanjarri eta solasean hastea. Baina Heribert dokto-rea altxatu, liburua itxi eta hitzik erantzun gabealde egiten zuen. Aurrerantzean erabat bakarrikutzi zuten. Eta hainbestekoa izan zen kontua,ezen Mala Stranako neskazahar bakar bat ere ezzen saiatu Heribert doktorearengana hurbiltzen,nahiz eta berrogei bat urte besterik ez zuen.

Baina halako batean —lehenago esan dudanbezala— zerbait gertatu zen, egunkariek ere jasozutena. Gertakari horietaz, bada, esan nahi dutzerbait.

Ekaineko egun zoragarria zen; dena irrizdagoela sentitzen duzun egun horietakoa: zerusabaia, lurra eta jendearen aurpegiak. Egun har-tan, bada, ilunabar aldera, punpezia izugarrikohileta-segizio bat pasatu zen Oujezden barnaauzoko ateetarantz. Schepeler jauna ehortzi

Page 96: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

behar zuten, Kontuen Auzitegiko kontseilaria,baina —Jainkoak barka diezadala—, itxurazbederen, jarraigoak ere poz-irribarrea erakustenzuen. Zenduaren aurpegia, jakina, ez zen ikus-ten ahal, ez baita gure ohitura Hegoaldeko zen-bait herritan bezala hildakoei zerraldo irekietanlur ematea, hilobira sartu aurretik eguzkiak hon-dar aldiz bero ditzan. Baina, momentuak eska-tzen zuen seriotasun neurrizkoa kenduta, ukae-zina zen gehienen poza. Jendeak, nolabait esate-ko, barrenera sartua zuen egun zoragarri hura.Eta barrenak bizitzaz gozatzea eskatzen zien.

Alaien, segur aski, Estatuko bulego desberdi-netako funtzionarioak zeuden, lepoan hilkutxazeramatenak. Eta ez zen gutxiagorako. Bi egunoso eman zituzten bulegoz bulego lasterka,baina orain pozik zihoazen, zamaren azpianpauso motelean, burutik kendu ezinik jende guz-tia begira zutela hau esanez: «Horra hor KontuenAuzitegiko kontseilarigaiak». Pozik zirudienbeste bat Link doktore luxea zen, kontseilarizenaren alargunak hogei dukat ordaindu bai-tzion Schepelerren gaixoaldiak iraun bitartekolansari gisara; zortzi egun eskas iraun zuen gai-

Page 97: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

xoaldiak. Link doktorea, halere, buru makur zebi-len, buruan zerbait balerabil bezala. Ostroh-radsky bizilaguna ere kontent zegoen; lanbidezlarrugilea zen, hildakoaren ahaide hurbilena.Bere osaba bizi izan zen artean, ez zion kasuhandirik egin, baina orain bazekien testamen-tuan bost mila florin utzi zizkiola, eta behin bainogehiagotan, bidean, esana zion Kejrik garagar-dogileari: «Ezin da ukatu, bihotz oneko gizonazen!». Ostrovsky zerraldoaren atzean zihoan,ondo-ondoan, eta haren aldamenean Kejrik moz-kotea, osasun bete-betean, zenduaren adiskidehoberen eta minena. Atzerago Kdojek, Muzik etaHomann jaunak zihoazen, Kontuen Auzitegikokontseilariak, Schepeler zena baino maila apala-gokoak nolanahi ere. Bistan zen horiek ere pozikzeudela. Minez bada ere, esan behar dut MarieSchepeler andreari ere, lehenbiziko zaldi-kotxean bakarrik baitzihoan, kutsatu zitzaiolagehienen poza; esan beharra dago, dena dela,bere poza ez zela ekaineko eguraldi alaiarenondorio. Andrea, azken finean, emakumea zen,eta emakume ororentzat jende guztiaren arretahiru egun osoz bereganatzeak ez du xarma

Page 98: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

gutxi. Gainera, bere gorputz lerdenari ezin hobe-ki ematen zioten doluzko jantziek, eta bere aur-pegiak, zurbil antxa beti, bereziki zoragarria ziru-dien dolu beltz-beltzaren aldean.

Kontseilari jaunaren heriotza benetan sentitueta zoritxarrak eman zion zarrako penagarriaezin ahantziz zegoen bakarra Kejrik garagardogi-lea zen, ordura arte ezkongai eta, arestian esandudan bezala, zenduaren adiskide hoberen etaminena. Jadanik aurreko egunean alargun gaz-teak argi adierazi zion Kejriki espero zuela mere-zi bezalako saria jasotzea, senarrari, bizi zenbitartean, halako fideltasuna gordetzeagatik. EtaOstrohradsky bizilagunak bere lehenbiziko«dudarik gabe bihotz oneko gizona zen!» esanzionean, Kejrikek goibel erantzun zion: «Bai zera,bihotz ona izan balu, luzeago biziko zen». Etagero ez zion gehiago erantzun Ostrohradskyri.

Segizioa pixkana-pixkana Oujezdeko Aterahurbiltzen ari zen. Orduan atea ez zegoen orainbezain arin; garai hartan, artean, bi tunel luzeeta ilun ziren, harresi astunen azpitik eginak.Aurreragoko hilobien benetako gaztigua.

Page 99: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Hilkutxaren gurdia segizioaren burura aurre-ratu eta atearen parean gelditu zen. Apezak jira-tu, gizon gazteek kontu handiz zerraldoa lurreanutzi eta errespontsuak errezatzen hasi ziren.Ondotik kotxe-gidariek gurtetxeko ohola aterazuten eta, gero, gazteek zerraldoa jaso zutenbertan uzteko. Orduantxe gertatu zen dena!Alde batean indar handiegia ote zegoen edobatean zein bestean baldarkeria berdina, kontuada gazteei usterik gutxienean zerraldoak eskue-tatik alde egin, parte estuenak lurra jo eta estal-kia ireki zela kraska eginez. Gorpua ez zenkutxatik atera baina belaunak bildu zituen etaeskuineko eskua kanpoan gelditu zitzaion zintzi-lika.

Izua nagusi. Berehala herio-isiltasuna eginzen, edozeini besteen sakeletako erlojuen tiki-taka entzuten uzten zuena. Begirada guztiakkontseilari zenaren aurpegi geldian iltzatu ziren.Eta zerraldoaren ondoan suertatu zen hain juxtuHeribert doktorea. Une horretan han barna pasa-tzen ari zen, bere paseoetako batetik etxerako-an; denbora-puxka batean jende artean ibili zenalde batera eta bestera noraezean; geroxeago

Page 100: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

apezen ondoan gelditu beharrean izan zen, etaorain bere beroki gris ttikia ageri zen hildakoa-ren mihise beltzaren ondoan.

Ixtant bateko kontua izan zen. Nahi ezik ia,Heribertek zenduaren eskua hartu zuen, segu-ruena berriz kutxa barrenean paratzeko asmoz,baina berriz bere tokian jarri beharrean, bereeskuan eduki, behatzak urduritasunez mugitueta begiak, zorrotz-zorrotz, hildakoaren aurpe-gian iltzatu zituen. Gero besoa luzatu eta zen-duaren eskuineko betazala altxatu zuen.

— Zer esan nahi du honek? —esan zuenorduan haserre Ostrohradskyk—. Inork ez dudeus egin behar? Geldirik egonen gara hemendenok?

Gizon gazteetako batzuk mugitu ziren zerral-doa jasotzeko.

— Egon! —esan zuen Heribertek, ahots izu-garri sendo eta ozenaz—. Gizon hau ez da hila!

— Hori astakeria! Zu burutik egina zaude! —esan zuen Link doktoreak.

— Non dago polizia? —egin zuen oihu Ostroh-radskyk.

Page 101: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Aurpegi guztietan sekulako durduzaduranabari zen. Bakarra Kejrik garagardogilea hurbil-du zen laster Heribert doktorearengana.

Zer egin behar da? —galdetu zuen larriturik—. Ziur zaude ez dagoela hilik?

— Bai, katalepsiak joa dago, hori da dena.Orain eramazue lehenbailehen etxe batera, bereonera ekartzen saia nadin.

— Nire bizitza osoan ikusi dudan astakeriahandiena! —esan zuen Link doktoreak—. Gizonhau hila ez bada, orduan...

— Nor da gizon hori? —galdetu zuen Ostroh-radskyk.

— Medikua omen da.— Doktore zaputza! Guardia! —esan zuen

oihuka larrugileak, bat-batean bost mila florinezoroituta.

— Doktore zaputza! —zioten Kdojek etaMuzik kontseilariek ere.

Baina ordurako Kejrik, hildakoaren adiskidezintzoa, gazte batzuen laguntzaz, zerraldoa hur-bileko ostatu batera eramaten ari zen.

Hura iskanbila kalekoa, hura zalaparta! Hil-kotxea joan egin zen, kotxeek buelta eman

Page 102: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zuten eta Kdojek kontseilaria oihuka: «Goazen,goazen; gero jakinen dugu denaren berri». Bainainork ez zekien zer egin.

— Gizona! Bazen garaia etortzekoa, komisa-rio jauna! —esan zion Ostrohradskyk udaltzainenkomisarioari, orduantxe heldu baitzen—. Hemengauza bitxiak gertatzen ari dira: komedia bide-gabea, gorpu baten profanazioa egun-argiz etaPraga erdiaren aurrean...

Ostrohradskyk komisarioari segitu zion osta-tu barreneraino. Link doktorea desagertu eginzen. Handik puska batera Ostrohradsky berrizatera zen, komisarioarekin.

— Mesedez, zoazte denak —esan zion komi-sarioak pilatutako jendeari—. Ezin da inor sartu.Heribert doktoreak ziurtatzen du kontseilarijauna bere onera ekarriko duela.

Schepeler andreak kotxetik jaitsi nahi izanzuen, baina kontua galdu zuen. Batzuetan pozakhil ere egin dezake.

Kejrik tarrapatan atera eta kotxera hurbilduzen, han baitzeuden emakume batzuk alarguna-ri lagundu nahian. «Eramazue poliki bere etxera—esan zuen— eta etorriko da bere onera». Gero

Page 103: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

bere artean purrustaka: «Ederki dago, ederkidago atso hori!». Jiratu, beste kotxe batera igoeta Heribert doktoreak agindu zion lekura joanzen.

Kotxeak bata bestearen ondotik abiatu zireneta jendea pixkaka-pixkaka barreiatu zen. Edo-zein moduz, gertalekura jende asko hurreratuzen egun guztian, eta hildakoa eraman zutenetxearen parean polizia-talde bat egon zeniskanbilarik izan ez zedin. Jendea gauza bitxie-nak haizatzen hasi zen. Batzuek Link doktorealarrutzen zuten eta gezur suerte guztiak esatenzituzten harengatik; beste batzuek, aldiz, Heri-bert doktoreari egiten zioten irri. Kejrik jaunazenbait aldiz agertu zen, hitz batzuk esateko,arnasa estuturik: «Esperantza handiak ditugu.Neronek ere sumatu diot pultsua. Doktore honekgauza miragarriak egiten ditu!». «Arnasa har-tzen du!», esan zuen azkenean, zoraldi betean;berriz kotxea hartu zuen, esperoan baitzuen,kontseilariaren andreari berri ona eramateko.

Noizbait ere, arratseko hamarrak jo bainolehentxeago, esku-ohe estali bat atera zuten

Page 104: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ostatutik. Alde batean Heribert doktorea eta Kej-rik jauna zihoazen, bestean komisarioa.

Ez zen Mala Strana osoan ostatu edo taber-narik gaueko hamabiak pasata ere jendez gai-nezka egon ez zenik. Schepeler jaunaren piztue-ra edo Heribert doktorea... ez zebilen beste kon-turik, eta denak bero eta suturik mintzo ziren.

— Latin-liburu horiek guztiek adina daki.— Begiratu besterik ez dago; behehala ikus-

ten da mediku ona dela... Bere aita ere doktorebikaina zen, hoberena! Nolako egurra, halakoezpala!

— Baina, zergatik ez du mediku-lanetan aritunahi? Estatuko edozein kontseilarik adina irabazlezake.

— Behar adina diru izanen du segur aski.— Eta zergatik deitzen diote doktore zapu-

tza?— Zaputza? Lehenbiziko aldia da aditzen

dudala.— Nik gaur ehun aldiz aditu dut, ba.Handik bi hilabetera, Schepeler kontseilaria

bere lehengo ogibidera itzuli zen. «Zeruan Jain-koa eta lurrean Heribert doktorea!», esaten

Page 105: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zuen. Eta halako beste batean: «Kejrik hau apar-ta da!».

Praga guztia Heribert doktoreaz mintzatzenzen. Mundu osoko egunkariak mintzatu zirenhartaz. Mala Strana harro zegoen. Gauza harri-garriak gertatu ziren. Baroi, konde eta printzeekHeribert jauna mediku pertsonaletarako kontra-tatu nahi izan zuten. Italiako errege batek ereordura arte sekula aditu gabeko dirutza eskainizion. Hil izatera poz handia emanen zutenbatzuk gogotik saiatu ziren haren zerbitzuak lor-tzen. Baina Heribert doktoreak mundutik apartesegitu zuen, bere baitan itxita. Xurrumurru batere zabaldu zen: kontseilariaren andrea dukatezbeteriko zakuto bat eskaini nahian joan omenzitzaion, baina Heribert doktoreak onartu ez, etagainera galeriatik ura bota zion.

Geroago ere jendea bost axola zitzaiola era-kutsi zuen maiz. Agurtzen zuten, baina berak ezzien sekula agurrei erantzuten. Lehenago beza-la, bere kasa harat-honat ibiltzen zen kaleetan,eta bere burutxo ia gardena balantzaka mugi-tzen zen, lotsati, mitxoletaren loreak beren zuz-tarrean bezala. Ez zuen behin ere gaixorik bisita-

Page 106: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tu, ez etxean hartu. Baina jendeak berdin segi-tzen zuen hari «doktore zaputza» deitzen. Izen-goitia zerutik erori balitzaio bezala.

Hamar urte luze dira ikusi ez dudala; ez dakitbizirik dagoen ere. Bere Oujezdeko etxea lehe-nago bezalaxe dago. Egun hauetako batean,doktorea zer moduz dagoen galdetu behar dut.

Page 107: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

«Hastrman»Hotz handia egonik ere edo eguzkiak gogor

berotuta ere, txanoa eskuan zuela ibiltzen zenbeti karriketan barna. Gehienez, behin edobehin, hegal zabaleko txistera motz bat erabil-tzen zuen, guardasol gisara, bere burua babes-teko. Bere kalpar urdinduan artesi zuzena zuen,buru-azala ongi agerian utzi eta atzeko aldeanmugitu ere egiten ez zen motots batean buka-tzen zena, hain zegoen estuki lotua mototsa;Pragako azken mototsetako bat zen, Pragan biedo hiru besterik ez zegoen garaikoa. Bere frakberdea, urre-koloreko botoiekikoa, aurrealdeansoin-neurri laburrekoa zen. Bizkarraldean, berriz,hegal luzeak zituen eta hegalek pausoro Rybarjaunaren aztal meheak jotzen zituzten bere gor-putz ttar meharra kale haietan barna paseatzenzuenean. Bularra txaleko zuri batekin estaltzenzuen, eta galtzak, beltzak, ez zitzaizkion ailega-tzen belaunpeaz haratago. Galtza-barrenetanzilarrezko bi belarri dotore zituen. Handik behei-ti galtzerdiak elurra bezain zuriak, eta haien

Page 108: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

azpian berriz ere zilarrezko beste bi belarri etazapata pare bat, aski handiak. Ez dakit zapatapare horrekin eman ote zuen bizi osoa, baina baiesan dezakedala itxuragatik Pragako kotxezaharreneko kapotako larru zartatuenaz eginakematen zutela beti.

Rybar jaunaren aurpegi ihar kokots-zorrotzairribarre batek argitua egoten zen beti. Karrikanibiltzen zenean oso itxura xelebrea izaten zuen:hogei pausotik behin gelditu eta ezker-eskuinbegiratzen zuen. Ematen zuen pentsamenduakez zihoazela bere barrenean, berari segika bai-zik, zor den errespestuaz pauso bat edo bi atze-rago, ateraldi umoretsuak esanez bezala Rybarjaunari, noizean behin irri eragiteko eta adar-jotzaileek hari erreparatzeko. Norbaiti diosal egi-tean, eskuineko eskuko behatz erakuslea altxatueta, xuabe, txistu egiten zuen. Rybar jauna sola-sean hasten zenean ere txistu-hots fin hori adi-tzen zen, «Djo» batekin batera, adostasuna adie-razten baitzuen.

Rybar jauna Hluboca Cestan bizi zen, Petrin-dik hurbil. Etxera ailegatzen ari zen, baina horiberdin zitzaion, zeren, Rybar jaunak, bere etxe-

Page 109: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ko ate aurre-aurrean egonda ere, kanpotar batHradcanyetara bidean ikusten bazuen, berehalaatzetik joaten zitzaion, eta kanpotarra goianplaza zabalean gelditu eta gure «Praga urrezko-aren» edertasuna miresten ikusten bazuen,Rybar jauna hari hurbildu, behatz erakuslea goi-titu eta txistu egiten zuen: «Djo! Itsasoa! Itsaso-tik hurbil biziko bagina!». Ondotik, kanpotarreisegika joaten zen gazteluraino, eta haiek han,San Wentzeslaoren kaperan, Bohemiako harribitxiz betetako paretak ikusiz, berriz harriturikaho zabalik gelditzen zirenean, Rybar jaunakberriz txistu egin eta esaten zuen: «Bai, horixe!Gurean artzainek harrika egiten diete ardiei, etaharriek, batzuetan, artalde osoak baino askozgehiago balio izaten dute». Eta ez zuen besterikesaten.

Bere izenagatik, frak berdeagatik eta beti«Itsasoa!» esaten zuelako, Hastrman deitzenzioten. Baina izengoiti hori ez zen mespretxuz-koa batere; aitzitik, begirune handia genion, baizaharrek bai gazteok. Rybar jauna Turnov ondo-ko herri bateko epaitegiko funtzionario jubilatuazen, baina orain Pragan bizi zen, ahaide batekin:

Page 110: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

andre gazte bat, behe mailako funtzionario bate-kin ezkondua, bere bizpahiru umeen aita. Rybarjauna izugarri aberatsa zelako esamesa zebilen;harri bitxitan dirutan baino gehiago. Jendeak zio-enez, bere logelan armairu beltz altu bat zuen,eta barrenean ez zegoen deus kaxa batzuk bes-terik; kaxa beltzak ziren, baxuak eta luzeak,barrenean paper zuriz estaliko koadrotan bana-tuak, eta koadro bakoitzean, kotoi garbi-garbia-ren gainean, harri bitxi distiratsu bat zegoen.Batzuek beren begiz ikusiak zituztela ziurtatzenzuten. Eta esaten zuten, gainera, denak Kozakmendian aurkitu eta bildu zituela. Mutikoonartean esan ohi zen sajveldarren etxean —horre-la deitzen ziren Rybar jaunaren jendakiak— zolagarbitzen zutenean, parrastaka harea zuria botabeharrean azukre xehetua botatzen zutela par-par. Larunbatetan —garbiketa eguna— sekulakoinbidia izaten genien sajveldarren seme-alabei.Behin, Bruskako Atearen ezkerraldean irekitzenden lubakiaren gaineko barandan jarrita egonnintzen, Rybar jaunaren etxetik hurbil. Han egonohi zen Rybar jauna ere eguraldi oneko egune-tan; belar gainean luze etzaten zen eta ordube-

Page 111: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

te ematen zuen horrela, pipa erretzen. Egun har-tan, halabeharrez, Unibertsitateko bi ikaslepasatu ziren han barna. Haietako bat irriz hasieta esan zuen: «Tipo hori bere amaren menira-kearen forrua erretzen ari da». Harrezkeroztik,amaren menirakearen forrua erretzea bakarrikjende dirudunaren esku zegoen plazerra zelapentsatu nuen nik.

Horrela paseatzen zen Hastrman, —baina ezdezagun horrela deitu, ez gara haurrak eta!—,Bruskako harresietan betiere. Paseoa harainoluzatutako kalonjeren batekin topo egitenbazuen, gelditu eta harekin hitz goxo batzuk egi-ten zituen. Noizean behin —nik gogokoa izatennuen jende helduaren solasaldiak entzutea—,banku batean eserita egon ohi ziren bi kalonjere-kin hitz egiten aditzen nion. Gogoratzen naizegun batean bera zutik zegoela. Frankreichezmintzo ziren, Frantziaz, eta askatasun hitza aipa-tzen zuten; den-denak, gauza bitxiak. Bat-batean Rybar jaunak bere behatz erakuslea goi-titu eta txistu egin zuen: «Djo! Ni Rosenaurenaldekoa naiz! Rosenauk honela dio: Askatasunajaki goxoak eta ardo azkarrak bezalakoxea da;

Page 112: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

horietara ohituak daudenak horiekin elikatu etabizkortu egiten dira; ahulak, ordea, mozkortu,gainbehera etorri eta erori». Ondotik bere txiste-rarekin agurtu eta alde egin zuen.

Kalonjeetan handien eta lodienak esan zuengero: «Nor ote da hainbestetan aipatzen duenRosenau hori?». Txikienak, ez baitzen meheago,erantzun zuen: «Idazle bat; idazle bat noski».

Nik, edozein moduz, jakinduria osoarenmuina balitz bezala gorde nuen esaldi huragogoan. Rosenauz zein Rybar jaunaz oso iritziona nuen. Geroago, ia gizon egina, mota guztie-tako liburuak irakurtzera ailegatu nintzen etaohartu nintzen Rybar jaunak zehaztasun osozaipatu zuela esaldi hura, oker bat bakarra egi-nez, ez baitzuen Rosenauk idatzi, baizik etaRousseau izeneko batek. Egokiera maltzurraknonbait nahi izan zuen Rybar jaunak arinkeriarenondoriozko inprenta-akats batekin topo egitea.

Baina horregatik ere harenganako begiruneberdin-berdina nuen. Gizon ona, hobea ezin!

* * *

Page 113: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Abuztuko egun zoragarri bateko arratsaldekohirurak inguru izanen ziren. HalabeharrezOstruha kalean zehar zihoazenak gelditu egitenziren; beren etxe atarian zeudenek barrenekoeiabisatzen zieten presaka, eta jendea dendetatiketa etxeetatik ateratzen zen. Denak gelditu etabegira gelditzen ziren. Rybar jauna zen, kaleanbeheiti heldu zela.

— Segur aski bere aberastasunez arrandianibiltzera joanen da norabait —esan zuen Herzljaunak, Bi Astroak ostatuaren jabea.

— Bo! —erantzun zuen Vitous jaunak, kaleizkinako dendaria—. Oso larritua egon behar du.Saltzera doa!

Aitortu beharrean nago auzoan ez ziotelabegirune handirik Vitous jaunari. Behin kiebrajotzeko zorian egon omen zen, eta gaur egunoraindik ere Mala Stranako seme jator batek ezdio besteei bezala begiratzen inola ere behinerreka jotako merkatariari.

Baina Rybar jaunak bere bidean aurrera eginzuen, lasai, beste batzuetan baino bizixeago.Ezkerreko besapean, jende guztiaren ahotanzebiltzan kaxa luze beltz haietako bat zeraman.

Page 114: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Tinko estutzen zuen bere gorputzaren kontra,halako moldez, non kapela —ohi bezala eskuanzuen— zangoari itsatsia zegoela baitzirudien.Eskuineko eskuan kanaberazko makila bat zera-man, marfilezko eskutokikoa; Rybar jauna nora-bait bisitan zihoan seinale zen hori, bestebatzuetan ez baitzuen makila eramaten. Jendeakagurtzen zuenean, Rybar jaunak makila goratueta ohi baino askoz txistu-hots ozenagoa egitenzuen.

Ostruha kaletik atera zen, San Nikolas plazagurutzatu eta Zamberecka deritzan etxera sartuzen. Han bizi zen, bigarren bizitzan, Mühlwenzeljauna, katedratiko, matematikari eta naturalista,kultura paregabeko gizona garai haietarako.Bisitak ez zuen luze iraun.

Irakaslea umore oneko gizona zen. Bazkalduondoren atseden hartua eta siesta egina zegoen.Ile zuria, kopeta zimurgabearen koroa iduri,nahasita zeukan. Bere begi urdin erneak, betigoxotasunaren ispilu, dirdiratsu. Matrailak, gorriantzak, sutan. On-aurpegi hura zulo sakonekaski desitxuratua zegoen, baztangak pikatua,eta horrek irakasleari txiste bat egiteko bide

Page 115: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ematen zion, beti berbera: «Horrelakoxea damundua —esan ohi zuen—: neskatxa batek irri-barre egin eta bere matrailan zulotxo bat atera-tzen bazaio, orduan polita dela esaten dute; nirialdiz, irri egiten dudanean, ehun zulotxo atera-tzen zaizkit, eta itsusia naizela esaten dute».

Irakasleak sofan jartzeko erregutu zion Rybarjaunari, eta galde egin zion:

— Zertan nahi duzu laguntzea?Rybar jaunak kaxa mahai gainean paratu,

estalkia jaso eta kolore guztietako harri distira-tsuak utzi zituen agerian.

— Zenbatsu balio duten jakin nahi nuke, bes-terik ez —zezelkatu zuen.

Ez zuen besterik esan, eta erantzunaren zaingelditu zen, kokotsa bere makilaren eskutokianbermatuta.

Irakasleak begiratu bat eman zien harriei.Gero bat atera zuen, iluna, harria haztatu etaargiaren kontra begiratu zion.

— Hau moldavita da —esan zuen.— Nola?— Moldavita.

Page 116: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Djo! Moldavita! —egin zuen txistu Rybarjaunak. Aurpegian ezagun zuen bere bizitzanhitz hori aditzen zuen lehenbiziko aldia zela.

— Harri hau —segitu zuen irakasleak— osoongi etorriko litzaiguke Akademian dugun bildu-marako. Gaur egun oso bitxiak dira; saldukozeniguke harri hau?

— Ikusi beharko litzateke... Zenbatsu baliokodu?

— Hiru florin ordain litezke honen truke. Nahibaduzu...

— Hiru florin! —txistu-hots isila egin zuenRybar jaunak. Kokotsa altxatu eta berriz eskuto-kiaren gainean erori zitzaion—. Eta gainerakoak?—galdetu zuen handik puska batera. Hitzak zin-tzurrean trabatzen zitzaizkion.

— Kaltzedoniak, jaspeak, amatistak, topazio-ak... Deus gutxi.

Handik denbora-tarte batera, Rybar jaunabueltan zen berriz Ostruha kaleko izkinan. Man-tso zebilen. Estrainekoz auzokoek kapela buruanzuela ikusi zuten. Kapelako hegal zabalak kope-ta estaltzen zion ia. Makila lurrean arrastakazeraman eta klik-klik aditzen zen galtzadarrie-

Page 117: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tan. Ez zion inori erreparatu, txistu-hots bakarbat ere ez zuen egin. Atzera begiratu ere ez zuenegin. Begibistan zen ez ziola segitzen bere senti-mendu bakar batek ere: denak barrenean zituen,barren-barrenean gainera.

Egun hartan ez zen etxetik atera; gazteluraere ez zen joan, ezta Bruskaren atzealdera ere.Eguraldi zinez zoragarria egin zuen.

* * *

Gaueko hamabiak jotzeko ziren. Zeruarenurdina egunsentikoaren antzekoa zen; ilargiarenargia zoragarria, ezin ederragoa; izarrak ñir-ñirka ari ziren, txinpart zurien gisan. Petrin zila-rrezko gandu batek estalia zegoen; errezel bat,zilarrez ehundua bezala, Praga osoan hedatua.

Argi alaia Rybar jaunaren logela barreneraere sartzen zen. Bi leihoak aldez alde zeuden ire-kirik, eta haietako baten aurrean Rybar jaunazegoen, zutik. Hortxe zegoen, estatua batengisara, zurrun. Urrunean, Vltava ibaiko uharke-tan, uraren marmarra aditzen zen; soinu handi

Page 118: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

eta etengabea, gauaren isila hausten zuena. Adi-tzen ote zuen xaharrak?

Halako batean zirrara batek inarrosi zuenbere gorputza. «Itsasoa! Zergatik ez dugu itsaso-rik?», esan zuen ahots apalean, ezpainak darda-rati.

Ezinegonak joa zegoen, itsaso harrotuko ola-tuak bezalaxe.

«E!», esan zuen gero, eta jiratu zen. Lurrean,barreiaturik, kaxa irekiak zeuden, eta bere begi-radak haietako batekin egin zuen topo. Hurbilenzegoen kaxa emeki hartu eta bere eskuan hustuzuen. «Errekarriak dira, besterik ez!». Eta leiho-tik bota zituen.

Beheiti krask-hotsa aditu zen, kristal batzuenkontra jo baitzuten. Rybar jauna ez zen oroitzenbeheitian, lorategian, berotegi bat zegoenik ere.

«Osaba, zertan ari zara?», —ahots goxo bataditu zen, dudarik gabe ondoko leihotik helduzena.

Rybar jaunak ustekabean pauso bat emanzuen atzera.

Logelako atea ireki eta sajvel jauna sartuzen. Gau zoragarriak leihoan egonarazi izanen

Page 119: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zuen noski. Edo osaba zaharrari ohi ez bezalakoezinegona sumatu izanen zion, ondoko gelanluzaro zirauen harat-honata. Edo zaharrari leiho-tik hasperen batzuek alde egin izanen zioten.

— Osaba, ez dituzu bota nahiko harri polithoriek guztiak, ezta? —esan zion.

Asaldatu zen, eta ondoren apal-apal esanzuen, begirada Petrinen finkatuta:

— Ez dute deus balio... Errekarriak, erreka-rriak baizik ez dira!

— Zuk esan gabe ere badakit ez dutela askobalio. Baina, halere, beren balioa dute zuretzateta guretzat. Ederki saiatuta egin zenuen bildu-ma. Utzi mesedez, osaba, egidazu kasu. Gurehaurrentzat izanen dira denak. Horiekin ikasikodute, eta zuk beren balioaz hitz eginen diezu...

— Zuek pentsatu izanen zenuten ni aberatsanintzela —murmuriatu zuen xaharrak, ahotserlastuaz, sekulako eginahala eginez—, eta, egiaesanda, ...

— Osaba maitea —esan zuen orduan sajveljaunak ahots dardaragabe baina goxoaz, attona-ri eskutik helduta—. Zu gurekin izanda ez al garaaski aberats? Zu gabe nire haurrek ez lukete

Page 120: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

aitonarik izanen eta nire andreari aita faltakolitzaioke, eta ongi dakizu zoriontsu garela zureondoan eta zu gurekin egotea bedeinkazio batbezalakoa dela etxe honetan.

Bat-batean zaharra leihora hurbildu zen.Ahoa dardarka zuen eta begi-ondoan sekulakozama sentitzen zuen. Kanpora begiratuta ere ezzuen deus ikusten. Denak dirdir egiten zion, dia-mante urtu batek bezala; dena inarrosia zegoen,olatuak balitu bezala; olatuak begietaraino iris-ten zitzaizkion!... Itsasoa!... Itsasoa!...

* * *

Ez dut segituko kontatzen. Ezin.

Page 121: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

«Hiru Liliak»Burutik egina egon behar nuen aldi hartan.

Nire zainetako pilpira nabaritzen ahal nuen;odola borborrean neukan.

Gau beroa, iluna. Bero sapako egun batzuenondoren, hodeitzar beltz lodiek zerua estalizuten. Haize-eraso bortitza zebilen arratsaldeazgeroztik; erauntsiak hodeiak astindu eta zarrata-tzen zituen, eta geroago berriz sortzen; ilun-tzean ekaitz ikaragarria izan zen, eta euri-zapa-rrada, eta hala ekaitzak nola zaparradak gau bel-tzera arte iraun zuten. Eserita egon nintzen HiruLiliak ostatuko zurezko arkupeetan, StrahovekoAtetik hurbil; ostatu ttikia, garai hartan bezerofranko igandeetan baizik izaten ez zuena —gehien bat kadeteak eta ofizialordeak—, saloitxiki batean dantzan aritzen zirenak pianoarensoinuan. Egun hura igandea zen hain xuxenere... Eserita egon nintzen, bakar-bakarrik, arku-peetan, leiho ondoko mahai baten aurrean.Ostotsen burrunba aditzen zen, atertu gabe ia;euri-erasoak teilatua inarrosten zuen nire burua-

Page 122: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ren gainean; ura ibaika heldu zen, gainezka,kaleetan; eta ostatuaren barrenean kadeteek ezzioten atsedenik ematen pianoari denbora-tartelaburretan baizik. Nik noizbehinka leiho irekitikbegiratu eta bikote alaiak ikusten nituen, irriba-rretsu, dantzan; nekatzen nintzenean lorategikoilunpean zer suma gelditzen nintzen begira.Oinaztura bizi-bizi batek barrutia argitu zuenbatean, lorategiko paretaren ondoan, arkupeenmuturrean, giza hezur pilak ikusi nituen. Behino-la kanposantu bat izan zen hor eta hain juxtuhondarreko astean aritu ziren gelditzen zirengorpuzkinak hobitik ateratzen beste norabaiteramateko. Lurra artean iraulia zegoen eta hilo-biak irekiak.

Ez nintzen, halere, nire mahaian luzaropatxadan gelditu. Maiz altxatu eta hurbiltzennintzen saloiko atera, zabal-zabalik baitzegoen,bikoteei hobeki behatzeko. Hemezortzi urteinguruko neska eder batek txoraturik nindukan.Segaila, gorputz liraina, garondoaren pareraino-ko ile beltza, aurpegi borobil-luzexka belusabezain fina, begi argiak... Hura edertasuna neskaharena! Gehiena begiek zoratzen ninduten! Ura

Page 123: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

bezain argiak ziren; misteriotsuak, aintzira ezku-tu bateko ur-azala bezalakoak; hain lasaiak,ezen berehala hitz hauek pizten baitzituztengogoan: «Lehenago nekatuko da sua zuraz etaitsasoa uraz gizonak emakume honetaz baino».

Ia gelditu gabe ari zen dantzan. Baina segi-tuan ohartu zen txoraturik nindukala. Ni zutiknengoen ate ondotik pasatzen zen bakoitzean,begira-begira gelditzen zitzaidan, eta, saloi txi-kian barna dantzan aurrera egiten zuenean,begirada, urrutitik, nigan finkatzen zuela errepa-ratu nuen. Ez nuen ikusi, ordea, bertako inorekinmintzatzen zenik.

Berriz atera hurbildu nintzen eta gure begira-dak berehala topatu ziren elkarrekin, neskaazkeneko ilaran bazegoen ere. Dantza-saioabukatzekotan zegoen; une hartan beste neskabat sartu zen saloira, arrapaladan, hatsankaturiketa hezurretaraino zipaturik, eta begi ederrekoneskarenganaino iristeko bidea ireki zuen jendeartean. Musika jo zuten berriz, dantzaldiarenazken saioa egiteko. Sabaitik zintzilik zeudenkate gisako lehenbiziko apaingarrien azpian,neska ailegatu berriak zerbait esan zion ahape-

Page 124: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ka begi zoragarrikoari, zeinak burua makurtuzbaietz egin baitzuen, hitzik esan gabe. Azkendantza-saioak gehixeago iraun zuen. Grazia etaumore ona zituen kadete batek gidatzen zuendantza. Dantzaldia bukatu zenean, neska begi-argiak berriz lorategira ematen zuen ate alderabegiratu eta saloiko ate nagusitik atera zen. Kan-poan berokia nola janzten zuen ikusi nuen; desa-gertu zen gero.

Atzera nire mahai ondoan jarri nintzen. Unehartan ekaitza are gehiago zakartu zen, berehots eta soinuen saila agortu nahi izan balubezala; haizearen orroa entzun zen berriz etaoinaztargiak ziren bata bestearen ondotik. Adi-tzen aritu nintzen, aztoraturik, baina horrela ereez nuen deus buruan neska hura besterik, berebegi zoragarriak besterik. Ez nintzen mugitu nirejarlekutik. Nahi izan banu ere, ez nintekeenorduan etxera joan.

Handik ordu laurden batera begiratu bateman nion saloiari. Hantxe zen berriz neska.Bere jantzi bustiak txukuntzen ari zen, bere ilehezea idortzen, eta bera baino zaharragokolagun bat laguntzen ari zitzaion.

Page 125: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Zertara joan zara etxera ekaitz honekin? —galdetu zion besteak.

— Ahizpa bila etorri zait.Ahotsa aditzen nion lehenbiziko aldia zen.

Inork izatekotan, berak zuen ahots goxoa; finazinetan.

— Zerbait gertatu da zuen etxean?— Ama hil zaigu arestian.Bihotz ikara sortu zidan.Neska jiratu eta arkupeetara atera zen. Nire

aldamenean zen, bere begiratua nire begienhondoraino sartu zen, eta bere eskuak nire eskudardaratia ukitzen zuela sentitu nuen. Esku har-tatik heldu nion. Eskuaren guria!

Hitzik esan gabe, arkupeen barreneraino era-man nuen; segitu zidan, gogor egin gabe.

Ekaitza bere gorenean zen. Haize-erauntsiaorroka, zeru-lurrak dardarka latz ikaraz; gureburuen gainetik ostotsen burrunba aditzen zen,eta inguru guztia itxura iluna hartzen ari zen. Hil-dakoak hilobi irekietatik deika eta oihuka ari bai-liran.

Neska nire besoetan babestu zen. Nire bula-rrean bere jantzi bustiak sumatu nituen; gorputz

Page 126: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

leun eta epel hura sentitu nuen nirearen kontra,eta bere arnasa, gar baten gisan erretzenzuena... Bere arima ustela edan behar nuela iru-ditu zitzaidan!

Page 127: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

San Wentzeslaoren mezaElizako korura ematen duten eskaileren

azken mailan eserita nengoen, eta hatsa hartze-ra ere ez nintzen ausartzen ia. Burdinsare itxianzehar elizaren parte handi bat ikusten nuen:eskuinaldean San Joanen zilarrezko sarkofagoaeta ezkerraldean sakristiako sarbidea. Denbora-puska ederra pasatua zen arratsaldeko bedein-kazioa bukatuz geroztik, eta jendea joana zenSan Vito katedraletik. Ez zen inor gelditzen,salbu nire ama, San Joanen sarkofagoarenaurrean, bere errezoetan erabat sartua, etasakristau zaharra, San Wentzeslaoren kaperatikateratzen ari baitzen, azkeneko itzulia egiten. Ninengoen tokitik hurbil iragan zen, aterabidealdera jo zuen, errege-otoizlekuaren azpitik,atea giltzatu eta, segurtasun handiagoa erdies-teko, kisketa ere itxi zuen. Gero bere bidetik joanzen. Ia aldi berean nire ama jaiki zen, aitarenegin eta sakristauarekin joan zen. Hilobiak ezzidan utzi haiek ikusten; haien hanka-hotsakaditu baizik ez nuen egin, isiltasunean burrunba

Page 128: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

egiten baitzuten, eta haien arteko solasaldikozenbait hitz. Geroxeago berriz beste aldeanagertu ziren, sakristiaren ondoan. Sakristauakbeste atea itxi zuen, danbatekoa emanda; kiske-taren kurrixka aditu zen, eta handik aurrera eznituen gehiago ikusi ez ama ez sakristaua, eskui-naldetik joan baitziren. Artean bi aldiz aditu nuennolako kirrink-hotsa egiten zuten hesiko burdinazaharrek; ondotik hantxe ikusi nuen neureburua, bakarrik, giltzapeturik erabat. Sentsazioarrotz batek aztoratu ninduen; hotzikara antzekozerbait sentitu nuen bizkarrean goiti... eta ezbatak ez besteak ez zidaten grazia arrastorikegin.

Tupustean altxatu nintzen, painulua ateraeta ahalik sendoena lotu nuen burdin-hesikoatea, ez zegoelako itxita kisketaz baizik. Hurre-na, ziztuan igo nintzen eskaileretan goiti korukolehenbiziko eskailbururaino, eta han murrurainguratu eta berriz maila batean jarri nintzen.Zer gerta ere egin nituen bi gauzak. Ongi nekienhandik laster elizako ateak irekiko zituztela,gauaz eliza zaintzen zuten zakurrak saltoka sarzitezen. Guk, meza-mutilok, ez genituen behin

Page 129: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ere ikusi zakur haiek, zaunka egiten ere ezgenien aditu, baina gure artean esan ohi zen hiruartzakur handi eta gaizto zirela, aldare nagusia-ren atzeko koadroko Wentzeslao erregearenzakurraren antzekoak. Eta sekulan zaunkarikegiten ez zutela ere esaten zen; eta hori zaku-rrengan amorruaren adierazgarri handiena iza-ten omen da.

Banekien, gainera, zakur handiak trebeakzirela ateetako kisketak irekitzen; horregatik lotueta seguratu nituen painuluarekin beheitikoateak. Kontuan hartua nuen koruaren goialderai-no ez zirela ailegatzen ahalko nire atzetik, etagoizean, sakristauak berriz giltzapetzen zitue-nean, jaisten ahalko nintzela batere kuidadurikgabe.

Zergatik nintzen ni han? Azalduko dut. Kon-tua San Vito katedralean gaua ematea zen; inorkjakin gabe, noski. Eta afera ez zen makala. Muti-kook segurutik genekien gauero-gauero, hama-bietan punttuan, San Wentzeslaok meza esatenzuela bere izena daraman kaperan. Egia esanda,neronek hedatu nuen xurrumurrua nire lagunenartean, baina berria uste on-oneko iturritik har-

Page 130: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tua nuen. Havel sakristauak —bere sudur luzegorri neurriz goitikoarengatik Havel hegazterre-na deitzen zioten— nire gurasoen etxean konta-tu zuen historia, eta hain modu bitxian begiratuzidan zeharka, ezen ixtanteko ulertu bainuen ezzuela nahi nik sekretua ikasterik. Baina ikasinuen, eta nire lagun-minetako biri eman nienhorren berri, eta haiekin erabaki nuen gaubatean meza hartara joatea. San Wentzeslao zengure tema! Nik, bultzatzaile bainintzen, lehenta-suna izan nuen, nola ez, eta horregatik ni izannintzen hirukoteko estrainekoa beheitiko koruanesertzeko joan eta hantxe giltzapean gelditzen,mundutik arrunt bereizirik.

Etxean ez zuten sumatuko nire falta. Horre-tan ez nuen zalantza-izpirik. Inozotik deus ere ezduten bederatzi urteko mutilen artean zabalduadagoen ohitura horri esker, gezurrak esatekoohiturari esker alegia, ama engainatzea lortunuen, esanaz gure izebak, Stare Meston bizi bai-tzen, gau hartan ni ikustera joatea nahi zuela.Jakina, gaua bere etxean pasatuko nuela uler-tzen zen, eta hori ez zen oztopo izanen bihara-mun goizean ni rorate mezara joan nendin,

Page 131: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

meza-laguntzaile eginbeharrak betetzera. Gero-ra denaren berri baldin bazuten, ez zidan inpor-ta, orduan aukera izanen nukeelako San Wen-tzeslaok meza nola ematen zuen kontatzeko.Horren ondoren hagitz pertsona inportantea iza-nen nintzela iruditu zitzaidan, ia-ia Wimer andrezaharra bezain inportantea, Wimer zurginarenama alegia, Hradcany jauregikoa, zeinak izurritelarriaren denboretan bere begiekin ikusi bai-tzuen Kaputxinoen Ama Birjina, urrezko longai-naz jantzirik Loreto plazan barna oinez, etxeakur bedeinkatuaz zipriztintzen. Jendeak hagitzpoztu ziren izurriteak ez zituela joko jakin zute-nean; baina kolerak juxtu etxe horietan lehena-go baino jende gehiago hil zuenean, bururatuzitzaien, egiazko arrazoi gisa, Ama Birjinak auzo-koen artetik hautatu zituela berarekin zeruetakoerreinuan sartu behar zutenak.

Mundu guztia egon izanen da noizbait —unebatez badere— jenderik gabeko eliza batenbarrenean, eta jakinen du nolako sentsazioa sor-tzen duten gogoan nabetzar isil horiek. Irudimenbiziko haurrengan, ohiz kanpoko gauzak espera-tzen baitituzte, zirrara —ezinbestean— biziagoa

Page 132: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

izaten da, askoz ere. Ni zain egon nintzen denbo-ra-puska batean; laurak eta laurden jo zuten,bostak, bost eta erdiak... eta kanpai-hotsek, eli-zan, hilobi batean bezalako burrunba egitenzuten, baina atean ez zen soinu ñimiñoena ere.Ez al zen katedrala zaindu beharrik? Edo ilunduarte ez ote zituzten askatu behar zakurrak?

Eskailera-mailatik jaiki eta pixkana-pixkanatentetu nintzen. Leiho hurbilenetik ez zen sar-tzen argi ahul eta hits bat besterik. Azaroko hon-darreko egunak ziren, Santa Katalina festarenondokoak, eta egunak, ordurako, oso motzakziren. Kanpotik, noizean behin, urruneko soinubat ailegatzen zitzaidan belarrietara, oso garbiaditzen zena halere. Gauaz hain lasai egoten dazoko hartan, ezen tristura ere ematen baitu. Noizedo noiz pasatzen zen norbaiten ibili geldoa adi-tzen zen. Beste batzuetan hanka-hots lasterrak,eta, azkenik, solasaldiak, urrutikoak horiek ere.Bat-batean urrutiko soinu bat hurbiltzen joanzen. Ibilgailu astunen bat gazteluko ataria guru-tzatzen ari zen segur aski. Soinua argiagoa eginzen: ibilgailua, beharbada, ataria pasatu eta pla-zara hurbiltzen ari zen. Soinua gero eta handia-

Page 133: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

goa egin zen, zaldien azazkalen ttaka-ttaka adi-tzen zen zola zauritzen; gero kateen klinki-klan-ka eta gurpil handiek zolaren gainean egitenzuten kirrinka-karranka. San Jorge kuartelerazihoan gurdi militar bat zen, dudarik gabe. Hainzen handia soinua, non elizako leihoak ere dar-dar pixka bat egin baitzuen, eta eliza-txoriak,koru gain-gainean, txioka hasi baitziren izuturik.Eliza-txorien txorrotxioa aditzean, hasperen eginnuen, sakon: niregandik hurbil izaki bizirik egotehori baltsamo bat bezalakoa zen nire bihotzaren-tzat.

Horrek ez du esan nahi nik eliza hutseanestura edo beldurra sentitzen nuenik. Ez zegoenhorretarako arrazoirik. Ezin hobeki ohartzen nin-tzen nire eginkizunaren berezitasunaz, baina ezneukan deus txarra egiten ari nintzen kontzien-tziarik. Ez nengoen larriturik, ez nuen sentitzeninongo bekaturen bihotz-zimikorik; aitzitik, senti-tzen nuen zilegi zitzaidala harro egotea. Ezinhobea sentitzen nintzen, guztiz ona, fede bizigartsuak nigan beste gizon bat sortu balu beza-la, lehengoa ez bezalakoa eta handik aurrerakoaez bezalakoa. Nire burua gurtu ere eginen nuen,

Page 134: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

baina haur bat ez da gauza izaten heldu franko-ri hain atsegingarri zaien berekoikeria ergelhorretarako. Beste batean, apika, iratxo edomamuen beldur izanen nintzen, baina banekienhan, elizan, mamuek ez dutela inolako ahalme-nik. Eta hantxe lur emandako santuen espiri-tuek? Bakar batek kezkatzen ninduen, San Wen-tzeslaorenak, eta santu hori bene-benetan poz-tuko zen nik hainbesteko ausardia nuelako, bera,bere lorian, Gure Jauna zerbitzatzen ikustehutsagatik. «Berak nahi badu —nioen nik neureartean—, ikusiko dik nolako debozioarekin zerbi-tzatuko dudan aldarean, nolako arretaz erama-nen dudan meza-liburua, bere metalezko estal-kiekin, alde batetik bestera, eta nola saiatukonaizen mezerdikoan zintzarria behar baino oze-nago ez jotzen. Eta kantatuko diat, hain gora etaongi, ezen San Wentzeslaok pozaren pozez mal-koak isuriko baititu, eta bi eskuak nire buru gai-nean pausatuko, esanez: Hau mutil zintzoa!».

Une hartan katedraleko dorrean sei kanpai-kadaren burrunba aditu zen eta nire ametsetikesnatu ninduten. Sorbaldatik zintzilik neramaneskolako bizkar-zorrotik nire irakurgaien liburua

Page 135: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

atera, barandaren gainean ireki eta irakurtzenhasi nintzen. Nire begi gazteek artean egin zeza-keten hori, nahiz eta ilun zegoen, oso ordurako.Baina hots bakoitzak, txiki-txikia izanagatik,arreta galarazten zidan, eta uneoro geldialdiaegiten nuen nire irakurraldian, harik eta kanpo-an berriz herio-isiltasuna nagusitu zen arte.Halako batean pauso arin batzuk hurbiltzen zire-la nabaritu nuen, eta nire leiho azpian gelditzenzirela hain juxtu. Bozkario-itsaso batek hartuzuen nire bihotza, berehala pentsatu bainuennire bi adiskideak zirela. Kanpoan txistu-hotsberezi bat aditu zen: gure ohiko seinalea. Poz-zirrara sentitu nuen, pentsatuta gogoz behinikbehin nire lagunak nirekin zeudela eta ordu haie-tan momentu bat aurkitu zutela nire ondoraetortzeko eta..., gero auskalo, etxean, egurtubatzuk hartzeko, ihes egiteagatik. Gixajoak! Aldiberean, halarik ere, harro sentitu nintzen ustezeta nire lagunek, beharbada, miresten nindutela,eta beharbada ni nengoen tokian egon nahikozutela gutxienez ordubetez. «Mutil horiek —egi-ten nuen nire baitan— ez ditek gau osoan lorik

Page 136: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

eginen!». Eta zer gustura utziko nien sartzen,ordubetez bederen, lagun egin ziezadaten.

Argi eta garbi ezagutu nuen ahots hura; Fri-cekena zen, zapatariaren semearena. Bera zen!Ezin nintzen oker egon. Izugarri maite nuen!Egun hartan, esan dezadan, goiz-goizetik suertetxarra besterik ez zuen izan gizajoak. Hasteko,lehenbiziko mezan erretore jaunari ura botengainean bota zion —beti bezala apezari begiratubeharrean elizara begira egoteagatik!—. Arra-tsaldean eskolako maisuak harrapatu zuen,Aninkari, zuzendariaren alabari, musu emateneta gutun txiki bat ematen. Aninka guk hirurokmaite genuen eta berak ere hirurok maite gin-tuen. Beste txistu-hots bat! Oraingoan Kubicekzen. Kubicek! Ihuhu! Gustura eginen nuen nero-nek ere txistu eta ihuhu!, berak bezala edo,gutxienez, hitz bat ozen esanen, erantzun gisa.Baina elizan nintzen eta isilik egon beharra zego-en. Mutilak oso gora mintzo ziren, nik entzun nie-zaien; batzuetan zer edo zer esaten zidaten,baina nik ez nien ulertu hitz bakar batzuk beste-rik. Hauexek: «Hor hago?». «Ihuhu! Hor hago?».«Ez duk beldurrik?».

Page 137: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

«Hemen nagok. Ez diat beldurrik!», erantzu-nen nien. Norbait hurbildu aldiro, haiek lasterra-ri ematen zioten, eta gero bueltan gibelera etor-tzen. Murruetan zehar haiek ikustearen etahaien mugimendu bakoitzaz ohartzearen sentsa-zioa nuen, eta bat-batean pozaren pozez nireaurpegian irribarrea ageri zela sumatu nuen.Zerbaitek jo zuen leihoaren kontra. Ikaratu ereegin nintzen! Baina pentsatu nuen, geroxeago,harri koxkor bat bota zutela. Berriz! Halakobatean, plazan, gizon baten ahots sendoa adituzen; gizonak zakurrarenak esan eta nire adiski-deek ihesari eman ziotela aditu nuen. Ez zirenitzuliko! Ez zegoen esperantzarik! Alferrik zenitxoitea.

Larritasun pixka bat sentitu nuen lehenbizikoaldiz. Liburua bizkar-zorroan gorde, bigarrenbarandaraino joan eta beheiti begiratu nuen, eli-zara. Den-denak lehenago baino itxura tristea-goa zuela iruditu zitzaidan, berezko itxura tris-tea, iluntasunaz gainekoa. Gauzak ongi bereiz-ten nituen eta are iluntasun beltzagoarekin erebereiziko nituen, denak ezagutzen nituelako,banan-banan. Baina ematen zuen aldareak oihal

Page 138: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

morez estaliak zeudela, Garizuman bezala, etaberen tolestura zabalek dena inguratzen zutela,denari kolore bera emanaz edo, hobeki esanda,dena batere kolorerik gabe utziaz. Burua gehia-go atera nuen barandatik. Eskuinaldean sagra-rioko kandela-argia diz-diz ari zen, errege otoiz-lekuaren azpi-azpian. Kandelari harrizko meatza-ri batek eusten zion, oso irudi ezaguna hura,kolore naturalekin pintatua. Argi txikia sutanzen, lasai, zeru-gangako izarño lasaiena bezala,dardararik gabe batere. Argiaren azpian dorna-dura ikusi nuen, koadro berdinetan banatua; etaaurrean bankua, gaztaina-kolore iluneko dirdaie-kin. Aldare hurbilenean urre-marra batek distira-tzen zuen zurezko santu baten abitu apaingarrizbetean. Burua estututa ere ezin nintzen oroituzer santu zen hura. Begirada meagizonaren iru-dian finkatu nuen berriz. Aurpegiak azpitik har-tzen zuen argia; matraila beteek bola zikin desi-txuratu baten antza zuten; ezin nituen ikusi egu-naz ia ikara eragiten ziguten begi atereak. Hara-txeago, ilunpean, San Joanen hilobia zegoelanabaritu nuen, baina koloreaz aparte, argixea-goa, ezin izan nion deus ikusi. Berriz meagizona-

Page 139: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ri so egin nion, eta iruditu zitzaidan espres atze-raka eramaten zuela burua maltzurki irri egiteko,eta matrailen kolore gorrixka, seguru aski, eder-ki kostata eusten zion irri-murrika horren ondoriozela. Zeharka begira irri egiten ari zitzaidanbeharbada. Begiak itxi eta errezoan hasi nintzen.Berehala hobekixe sentitu nintzen; altxatu etameagizonari sendotasunez begiratu nion. Argi-txoak pizturik segitzen zuen lasai. Dorrean zaz-piak jo zuten.

Luze gabe, halere, beste sentimendu goza-kaitz bat sortu zitzaidan. Hotzikara sentitu nuen.Kanpoan hotz lehorra zen eta barrenean, jakina,freskura zegoen; behar bezala jantzita banengo-en ere, ez nuen arropa gehiegi. Bat-batean, gai-nera, gosea sentitu nuen. Pasatua zen ohiko afa-lordua, eta ahantzi nuen nire gaueko ibilaldirakozerbait hartzea. Besterik ezin eta, heroi moduangoseari eustea erabaki nuen. Hotzari gogor egi-teko, aldiz, ez zen aski borondatea, gorputzbarrenera sartua bainuen, eta mugitu beharraizan nuen berotzeko, pixka bat bederen. Koruanbatera eta bestera ibili nintzen; ondotik beheiti-ko organoaren atzealdera joan nintzen, goitiko

Page 140: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

organora —organo nagusira— joateko eskailbu-ruraino hain zuzen. Elizako zoko guztietara egi-nik, eskaileran goiti joateko erabakia hartu nuen.Lehenbiziko eskailera-mailak karrask egin zuen,eta arnasa moztu egin zitzaidan. Goiti segitunuen, halere, poliki eta kontu handiz, jai-egune-tan musikarien atzean jartzeko egiten genuenbezalaxe, horrela organoko hauspoei eragitenzien gizonak guri aditu ez eta jaitsaraz ez gin-tzan.

Koru nagusira ailegatu nintzen. Pausoz pausoegin nuen aurrera barandarekin topo egin arte.Han, beldur pixka batez joan eta nolabaitekosentimendu poetikoaz gelditu ohi ginen lekuan,bakarrik nengoen, arrunt bakarrik, inortxok ereikusten edo kontrolatzen ez ninduela. Han, orga-noaren alde banatako mailetan, jarlekuak daudeeta bata bestearen gainera altxatzen dira antzi-nako anfiteatroetan bezala. Behe-beheko mailaneseri nintzen, dunbalen ondoan hain juxtu. Norkgalarazten ahal zidan guretzat hainbestekoxarma zuten dunbal horiekin jostatzea? Nireondo-ondokoa ukitu nuen, nire eskuarekin arrax-tada eginez haren gainetik, danbor-larruko hau-

Page 141: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tsa kendu ere nahi izan ez banu bezala; ondotikbehatzarekin ukitu nuen berriz, indar handixea-goarekin, eta soinu bat aditu nuen, ia-ia sumae-zina. Hori ikusita, bazter utzi nuen josteta. Beka-tu zen zerbait egiten ari nintzela iruditu zitzai-dan.

Nire aurrean, atrilen eta barandaren gainean,koruko liburukoteak zeuden irekita. Liburuhoriek ere ukitzen ahal nituen; bakarren batjasateko gauza nintzen probatzen ahal nuen eta,gaua izan ez balitz ere, ez nion eutsiko tentazio-ari. Guretzat koruko liburu haiek zerbait miste-riotsua zuten. Apaingarriak brontzezkoak zituz-ten, oso astunak. Azalak hondatuxeak zeuden.Pergaminozko orriek, zeinak zurezko belarrienlaguntzaz pasatzen ziren, ertz-muturrak zikinaketa higatuak zituzten; orri horietan kolore zora-garrienekin pintatutako inizial urreztatuek distiraematen zuten. Antzinako letra gotiko beltzezbeteak zeuden, gainera, eta horietako gehiene-tan nota beltz eta gorriak, jarleku altuenetik ereikusten genituenak, hain ziren handiak. Liburuhorietako batek izugarrizko pisua izan beharzuen, zeren errege kaperako tenore altu meheak

Page 142: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ezin baitzuen mugitu ere egin —guk horregatikgutxiesten genuen—, eta liburu horietakoren batalde batetik bestera eraman beharra baldinbazegoen, beti aurpegi zanbratuko baxu mozko-teak egin behar izaten zuen; eta hura ere kexa-tzen zen pisuaz. Gure estimu guztia baxuaren-tzat zen: bere ahots lodiak bihotza ukitzen zigun,musika-uholde batek gorputza gurutzatuko bali-gu bezala, eta prozesioa zenean beti harengan-dik ahalik hurbilena jartzen ginen. Ni orduantxenintzen tokian egoten zen beti baxua mezanagusian, eta harekin batera beste bi gizonekkantatzen zuten —ahots molde berekoak, hainahots sendokoak ez baziren ere—. Pauso batharatago bi tenorek zuten lekua; tenoreekgarrantzi txikia dute baina horietako bat, halere,estimu handitan genuen. Dunbalak ere ibiltzenzituen, eta makilatxoak hartzen zituenean etabere aldamenean Rojko dendaria, Harrizko Txo-ria deritzan etxearen jabea, tronboia jotzekoprestatzen zenean, orduan une solemneena hur-biltzen zen guretzat. Haratxeago haur kantariekzuten tokia eta, horien erdian, koruko zuzendariguztiahaldunak. Bere hitzak aditu nituen: nola

Page 143: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

akuilatzen zituen mutikoak meza hasi aurretik;ondoren, banatzen ari ziren orri notadunenxarrasta aditu nuen, kanpoko kanpai-hotsak,sakristiako txilina eta organoaren doinuen uhol-dea, bere soinu-akordeekin eliza osoa dardaraz-ten zuena; eta ikusi nuen koruko zuzendariaklepoa luzatzen zuela aldare nagusira begiratze-ko, eta bat-batean orekan zuen batuta mugituzuela Kyrie eleyson solemnea sortarazi eta bereindar eta edertasun guztiarekin elizako zokoguztietara hedatzeko. Kantariei aditu nien, musi-ka ere bai. Meza osoa pasatu zen nire irudimene-tik, baita Dona nobis pacem sostenitua ere.Sekula ez zen meza ederragorik kantatu unehartan nire arima zokotik ateratzen ari zenabaino; baxuaren ahotsari sekula entzun gabekoeztitasuna zerion, eta uneoro dunbalen eta turu-ten burrunba-hotsa ere aditzen zen. Ez dakitzenbat denbora iraun zuen meza hark, baina iru-ditu zitzaidan, behin baino gehiagotan, nire biho-tzetiko soinu miragarriak, sortu ahala, dorrekokanpai-hotsekin nahasten zirela. Bat-bateanhotz handiak berriz astindu zuen nire gorputzaeta, nahi gabe, altxatu egin nintzen.

Page 144: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Erdiko nabearen alturetan zilar-dirdai lausobat zegoen. Zenbait leihotatik gau izartsuarenargia sartzen zen; ilargiaren argia ere bai agian.Barandaren aurreko horma-bularrera igo nintzeneta elizaren hondo aldera begiratu nuen. Haspe-ren sakon bat atera zitzaidan bularretik; elizaguztiei darien usain bereziak —intsentsu eta lizu-naren nahastea— birikak betetzen zizkidan. Hanbeheiti mausoleo handiaren marmol zuriak disti-ratzen zuen; aldare nagusiaren parean sagrario-ko beste kandela-argia ñir-ñirka ari zen, etaaldareetako hegal urreztatuetan bazirudien argiarrosa dardarati bat pasatzen zela noizeanbehin. Nerbioak artean fede-sukarraldiaren era-ginpean nituen. Zeren antza izanen ote zuen SanWentzeslaoren meza hark? Dorreko kanpaiek,segur aski, ez zuten joko. Joz gero, kanpai-hotsak munduan aditzen ahalko ziren, eta buka-tua egonen zen sekretu zoragarria. Beharbadasakristiaren aurreko kanpai ttikia adituko zen;organoaren musika misteriotsua sortuko zen,eta bat-batean jarraigoak aurrea hartuko zuen,naturaz gaindiko argi batek inguraturik, eta alda-re nagusiaren paretik pasako zen, eta gero

Page 145: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

eskuinaldeko nabetik San Wentzeslaoren kape-rara. Jarraigoak, noski, igande arratsaldeetakoelizkizun solemneen ordena bera izanen zuen.Ordena bestelakoa izan zitekeenik ere ez zitzai-dan burutik pasatzen.

«Jarraigo misteriotsuko buru —nioen nireartean— makila gorrien gaineko brontzezkoesku-argiak izanen dituk. Segur aski aingeruekeramanen ditiztek. Horretan ez zagok duda-arrastorik! Ondoren kantariak, baina nork eginendu horien egitekoa?». Iruditu zitzaidan segurue-na jarraigoan hurrenak triforioan goian daudenirudiak izanen zirela, buru polikromatuak dituz-tenak: errege txekiarrak, Luxemburgeko familia-ko erreginak, artzapezpikuak, kalonjeak etakatedrala eraiki zuten maisu handiak. Gaur egu-neko kalonjeak segur aski ez ziren egonen jarrai-goan; ez ziren ohore horretarako behar bezainduinak, Pesina kalonjea batik bat. Hori zengutxien maite nuena. Behin, igandeko bedeinka-zioko elizkizun batean, brontzezko esku-argiastuna eraman nuen batean, epelak eman zizki-dan zuzen-zuzen ez eramateagatik. Beste behin,kanpaijoleak dorrera igotzen utzi zidan, Josef ize-

Page 146: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

neko kanpaia jo nezan. Lehenbiziko aldiz nintzenhan goian bakarrik erraldoi jostagarri haien jauneta jabe, eta hainbesteko gogoz jo nuen, ezen,nire eginkizuna beteta jaitsi nintzenean —harro-tasunez, zilegi zitzaidan bezala—, Pesina kalon-jea nire zain zegoen dorrearen oinean kanpaijo-leari galdeka: «Nor zen goian zegoen astoa?Ordara jotzen zuela zirudien!».

Nire irudimenean antzinako gizon handikiguztiak ikusi nituen, beren harrizko begiekin,jarraigoaren buru, baina —gauza harrigarria— ezzitzaidan burura etortzen beren gorputzaren etazangoen irudia; burua besterik ez nien ikusten,baina halere denak hanken gainean ibiliko baili-ran mugitzen ziren. Haien ondotik, beharbada,Kinsky familiaren kaperan ehortzitako artzapez-pikuek segituko zuten; haien atzetik, San Joanenhilobiko zilarrezko aingeruak, eta ondotik SanJoan bera, gurutzea eskuan. Hurrena, San Sigis-mundoren erlikiak, hezur bakar batzuk burukogorri baten gainean, baina burukoa ere ibilikobalitz bezala. Gero, zaldun batzuk beren halakre-tetan; gero, mausoleo guztietako errege-erregi-nak eta printze-printzesak, horietako batzuk

Page 147: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

bikain jantziak beren marmolezko longain gorrie-kin, eta beste batzuk, besteak beste Jorge Pode-brad, marmol zurizko longainekin. Eta azkena,kaliza zilarrezko kaliz-gainaz estalita zeramala,San Wentzeslao bera: gizamolde gazte eta sen-doa. Buruan, birretaren ordez, brontzezko kaskosoil bat; gorputza babesten dion altzairu-sarekoatorra, zeta zuri distiratsuz estalia; ilea, luzea,sorbaldetara ailegatzen zitzaiola, kizkurretan;aurpegia, onbera, lasaitasun solemnearen ispilu.Harritzekoa! Ez nuen batere zailtasunik izanbere aurpegia imajinatzeko: begi urdin handiak,matraila gorri osasuntsuak, bizar biguna; baina,halere, aurpegia ez nion ikusten haragi eta odo-lezkoa, baizik eta argi dirdiratsu eta lasaiazegina.

Handik lasterreko jarraigoa imajinatzen aritunintzen bitartean, begiak itxita izan nituen. Isilta-sunak, nekeak eta irudimen kitzikatuak berenondorena izan zuten. Logaleak menean hartzenninduen eta zangoek huts egin zidaten. Bereha-la berriz tentetu nintzen eta nire begiek lekuaarakatu zuten. Isiltasuna eta lasaitasuna lehena-go bezala. Baina, halako batean, hilobi-isiltasun

Page 148: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

hura oso bestelako eragina izaten hasi zen nire-gan. Sentitu nuen, gainera, ordurako nire nekeahandia zela, gorputza hozmindua neukala, etabeldur lauso eta horregatik sumingarri batekbere menpean harrapatzen ninduela. Ez nekienzeri nion beldurra, baina beldur nintzen. Eta nirehaur-kemen ahula, bat-batean, euskarririk gabegelditu zen.

Barandaren horma-bularrean eseri eta nega-rrez lehertu nintzen, saminez. Malkoak zerizki-dan, bularra arras estutua nuen; negarrari euste-ko eginahalak egiten banituen ere, negar-zotin-ka hasi nintzen; gero negarra larriagoa izan zeneta burrunba-hots samina egiten zuen hango isil-tasunean; burrunbak —ustekabeko soinua izanbaitzen— are gehiago handitu zuen nire beldu-rra. Hain bakarrik ez banengo eliza izugarrihandi hartan!... Giltzapean ez banengo behinikbehin!

Goraki kexatu nintzen berriz, lehenago bainoozenago apika, eta une hartan —erantzun gisa—airean bihotza pozez bete zidan soinu bat aditunuen. Nire gainetik txoritxoen txio ahula ailega-tzen zitzaidan. Ez nengoen bakarrik!; eliza-txo-

Page 149: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

riek nirekin pasatu behar zuten gaua! Oso onginekien non zuten babeslekua: habeen artean,eskaileren gainean hain zuzen. Hantxe zutenberen gordeleku sakratua; hantxe onik eta salbuegoten ziren gure erasoetatik ere. Habeen azpi-tik eskuaz harrapatzen ahal genituen, baina ezgenuen behin ere egin.

Erabakia berehalakoa izan zen. Arnasarieutsiz eskailera-mailak igo nituen, kontuz. Segi-tuan habearen aurrean nintzen; badaezpada ereberriz arnasa hartu nuen, eskua luzatu eta eliza-txori bat harrapatu nuen. Txoria, izuturik, txiokahasi zen errukarriro eta amorruz behatzeanmokokada bat eman zidan, baina ez nion ihesegiten utzi. Behatzetan bere bihotz-taupada las-terrak sumatzen nituen; beldurra erabat itzalizitzaidan. Ez nintzen hain bakarrik sentitzen.Inondik inora! Eta kontzientziak esaten zidan,gainera, izaki ahula babestu behar nuen izakiindartsua nintzela. Orduan, bada, konfiantzaberri batek lasaiturik ikusi nuen nire burua.

Eliza-txoria ukabilean gordetzeko asmoanuen. Horrela ez zitzaidan beldurra berriz piztu-ko eta lokartu ere ez nintzen eginen. Edozein

Page 150: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

modutan, ez zen denbora asko falta hamabieta-rako. «Erne egonen nauk —esan nuen neureartean— ordua ez pasatzeko». Eta bi jarlekurengainean etzan nintzen, eliza-txoria nuen eskuabularraren gainean jarrita, eta aurpegia SanWentzeslaoren kapera aldera begira, barreneanmeza misteriotsurako argia piztu bezain lasterhura ikusi ahal izateko.

Nire tokian kokatu nintzen, eta argitasun arrebat sartzen zen leiho batera begiratu nuen. Eznaiz oroitzen zenbat denboraz gelditu nintzenhorrela begira. Bai, ordea, argitasun arre horiargiagotuz joan zela, urdin bihurtu arte, gerozeta urdin biziagoa. Zerua urdina zen berriz. Unehartan dorreko kanpaiek jo zuten. Kanpai-hotsakbata bestearen ondotik, makina bat kanpai-hots,ezin konta ahala...

Ziztada min bizi batek iratzarri ninduen bat-batean. Gorputza hebaindua bezala neukan,desegina. Nire begien aurrean dena gorria irudi-tu zitzaidan, odolaren koloreko sugarrak bota-tzen zituen labe bati so banengo bezala. Bela-rrietara infernu-zulokoak ziruditen txistu-hotseta uhuriak ailegatzen zitzaizkidan.

Page 151: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Non ote nengoen? Agudo oroitu nintzen,halere. Aurreko gauean jarlekuen gainean etzannintzen, eskua bularraren gainean jarrita; bainaeskua zabalik neukan, hutsik. Nire aurrean SanWentzeslaoren kaperako leihoa, barrenetik argi-tua. Eta nire belarrietara organo txikiaren soinuaeta rorate mezako kantu ezaguna iritsi ziren.

San Wentzeslaoren meza ote zen hura?Aldaroka jaiki eta isilik beheitiko korura ema-

ten zuen leihora hurbildu nintzen. Ahalkez krista-letan zehar beheiti begiratu nuen.

Aldarean erretore jauna meza ematen arizen. Sakristauetako bat ari zen meza laguntzen,eta une hartantxe mezerdian goratzeko jotzenari zen.

Begirada, amen batean, beldurrez, toki eza-gun batera finkatu nuen. Hantxe zegoen ama,belauniko beste batzuetan bezala, burua makur-turik, zeinatzen. Haren ondoan nire izeba, StareMestokoa, belauniko hura ere.

Amak burua altxatu zuen eta ongi ikusi nuenbere matrailetan beheiti negar-malkoak zerizkio-la, banaka-banaka.

Page 152: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Orduan, gertatutako guztiaz ohartu nintzen.Lotsa handia sentitu nuen.

Ene errukarria! Buruko mina nuen eta denajira-bueltaka neukan, txoraturik. Nire ama nega-rrez ari zen, ni galdutzat emanda seguruenik,eta amaren min ikaragarria, neronek hari sortua,bihotza saminez erdiratzen ari zitzaidan, etaarnasa larritzen. Laster jaitsi nahi izan nuen,amaren aurrean agertzeko, baina zangoek hutsegin zidaten, buruak paretan irrist egin eta lurre-ra erori nintzen. Zorionez, aldi berean hasi nin-tzen negarrez. Hasieran, malkoek suaren antze-ra erretzen ninduten, gero bularra goxatu zida-ten.

Euri langar hotza ari zuen jendea roratemezatik atera zenean. Heroia, apaldua eta etsi-tua, elizako atearen aurrean gelditu zen, bainainork ez zion kasurik egin. Berak ere ez zion inoriegin; baina, hondarrean, ama xaharrak, izebare-kin batera atera zenean, bat-batean beresemearen ezpainen musu gartsua sentitu zuenbere esku zimurrez betean.

Page 153: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Nolatan ez zen suntsitu Austria1849. urteko abuztuaren 20.ean

arratsaldeko 12,30etan

1849ko abuztuaren 20an, arratsaldeko12,30etan, Austria suntsitu beharra zegoen;horrela erabakia zuen Pistolaren Anaidiak. Aus-tria aldi hartan erruduna zen ere ez dakit, bainagauza batean ez dut dudarik: erabaki hura gogo-eta sakonen ondoren hartu zen. Ez zegoen besteerremediorik; afera erabakia zegoen, zin egina,eta betearazteko lana lau gazte hauen esku fida-garrietan utzia: Jan Zizka Trocnovekoa, ProkopHandia, Prokop Txikia eta Nikolas Hussekoa; hauda, nerau, Pepik Rumpal —zurginaren semea—,Frantik Mastny —jostunaren semea—, eta Anto-nin Hochmann —Rakovnik ondoko herri batetikailegatu berria, bere anaia nekazari batek ikas-ketak ordaintzen zizkiona.

Ez ezazula uste gure buruari jarri genizkionizen historikoak nolanahi aukeratu genituenik;bakoitzaren merituen arabera jarriak ziren. Niri

Page 154: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Zizka izena egokitu zitzaidan, beltxena izateaga-tik, mintzatzerakoan mingainean herdoilik ezizateagatik eta gure Anaidiaren lehenbizikobatzarrera (batzarrak Rumpaldarren sabaianegiten genituen) ezkerreko begia benda beltzbatez estalia nuela agertzeagatik, bendak ahozabalik utzi baitzituen denak. Benda hura,harrezkeroztik, batzar guztietan jarri behar izannuen; oso gustukoa ez nuen kontua zen, bainaez zegoen beste erremediorik. Besteek nireakadinako arrazoiak ematen zituzten, zalantza izpi-rik gabeak, nork bere izengoitia merezi izateko.

Konspirazioa bikain prestatua zegoen, per-fekzioaren pareko zorroztasunaz. Urtebetez gureibilaldiak tiragomarekin trebatzeko aprobetxatugenituen. Mastnyk —Prokop Txikia ere deitua—gure ariketetarako munizio ezin hobeaz horni-tzen gintuen, eta luze gabe lortu genuen ehunpausora zegoen edozein enborretan jotzea,gizon bat adinako lodiera zutenetan bai behinikbehin. Baina ez ziren ariketa haiek izan egingenuen gauza bakarra. Urte hartan zehar handiketa hemendik dirua baztertzen joan ginen, etaPistolaren Kaxan sartzen; handik heldu zitzaion

Page 155: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

izena anaidiari. Azkenean bildutakoa hamaikaflorinera ailegatu zen. Bost florinen truke, StareMestoko Trikopy kaleko denda batean pistola baterosi genuen, «Liejako diseinua», dendariakesan zigunez. Pistola batzar guztietan begira-tzen genuen —opor aurretik egunero egitengenituen—, eta eskuz esku ibiltzen zen, eta den-denok benetan Liejako lana zela berrestengenuen. Jakina, ez genuen tiro bat ere egin hare-kin; lehenbizi, bolborarik ez genuelako, eta biga-rrenik, egoera arriskutsua zelako eta kontuz ibilibeharra zegoelako. Horrela, bada, zuhurtzia era-batekoaz gorde genuen sekretua eta, horregatik,ez genuen beste inor onartu anaidian.

Gainera, Latin Eskolako lehenbiziko urtekolau ikasle ginen, eta sinetsiak geunden laurokinaski zela. Gelditu zitzaizkigun sei florinekin bage-nuen beste pistola bat erosteko adina, eta, halaegin izatera, halako bi bihurtuko genuen gurearmamentua, baina diru sobrantea bolbora eros-teko gorde genuen, ez baikenekien segurutikprezioaren berri. Gure proiekturako aski etasobra genuen pistola batekin. Bagenuen, denadela, beste ondasun bat: portzelanazko pipa bat,

Page 156: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

eta Prokop Txikiak hantxe erretzen zuen, gureisilpeko bileretan, gu denon izenean; pipa politazen, paregabea, bikain apaindua kaliza batekineta lantza eta aizkora batekin, baina ez zueninongo balio berezirik gure zereginetarako. Tras-te elektriko bat ere izan genuen, txanpon baterabiliz Prokop Handiaren anaiak egina, sarrail-gin-aprendiza baitzen, baina aparatuak ez zuenfuntzionatzen eta etxean utzi genuen.

Gure plana? Ondoren azalduko dut jendeguztiak mirets dezan. Helburu nagusia: Austriasuntsitzea. Lehenbiziko pausoa: Pragaren jabeegitea. Ezinbestekoa: Belvedereko ziudadelagure menpe hartzea, horrek Pragaren jabe egi-nen gintuzkeelako eta, gure ustez, inork ez zue-lako modurik izanen gu inondik bondardatzeko.

Aldez aurretik erabakitako xehetasunakhauek ziren: ziudadelari eguerdian punttuan era-soko genion, kontuan hartuta aspaldi guztitikharresiak gauerdian atakatzeko ohitura dagoelaeta, beraz, ordu horietan hain juxtu egoten dire-la zentinelak erneen. Aitortu beharra dago gurexedea zuhurtzia ia deabruzkoan oinarritua zego-ela. Ziudadelak garai hartan guardia-talde txikia

Page 157: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zuen: sei-zortzi soldadu guztira. Horietako batekpatiora ematen zuen burdinazko atearen ondoanzuen guardia-postua; ate gehienak beti erdizabalik egoten zirenez gero, soldadua alde bate-ra eta bestera ikusi genuen. Bigarren zentinelabat Pragako aldean paseatzen zen, kanoi batzukzeuden tokian. Aitaren batean —esan genuengure artean— laurok eta beste norbait (hemen-dik gutxira jakinen duzu nor zen bosgarrena)Atera hurbilduko gara; zentinela harrapatu etahilko dugu, fusila kendu, gure tiragomekin guar-dia-etxolako leihoa hautsi eta agertzen diren sol-daduei eraso, hil eta fusilak kenduko dizkiegu.Oraindik bigarren zentinela geldituko zaigu.Horrek, segur aski, bere burua entregatuko du;hura lotu eta fusila kenduko diogu. Errenditzenez bada, beretzat kalte: hilko dugu. Orduan,atean kanoi bat paratuko dugu, han makilabaten gainean dagoen uztai bikeztatuari sueman eta harresitik oihuka hasiko gara herrita-rrei iraultza hasia dela aldarrikatzeko. Orduan,pentsatzekoa denez, armada azalduko da. Bainaez da ailegatzen ahalko guganaino, guk noizeanbehin harresiko ateak ireki, eta kanoi-balak jaur-

Page 158: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tikitakoan berriz ateak itxiko ditugulako. Lehen-biziko lerroko soldaduak hil eginen ditugu etagainerakoak, segur aski, errenditu eginen dira,bizkitartean toki guztietan iraultzak eztanda egi-nen duelako, eta beren burua entregatzen ezbadute, haientzat kalte. Handik aterako gara,Pragako herritarrekin bat egin eta gero aurrenaeginen duguna Hradcanyko gotorlekuan sartuakdauden preso guztiak askatzea izanen da. Gai-nerakoa gaua egunari darraion bezala etorrikoda. Gure lehenbiziko bataila handia NemeckyBrodetik hurbil irabaziko dugu. Bigarrena Mora-viako Zelaietan, Promysl Otacar erregearen espi-ritua mendeku aldarrika dagoen lekuan hainzuzen. Ondoren Vienaren jabe egin eta Austriasuntsituko dugu. Azkeneko horretan hungaria-rrek lagunduko digute. Gero hungariarrak garbi-tuko ditugu. Zoragarri!

Ezbehar odoltsu honen hasieran, lehenagoaipatu bosgarren lagunak munta handiko eginki-zuna izan behar zuen. Halere, ez zuen deusenberririk eta ez zuen deus jakin behar azkenekounera arte. Pohorak barazki-saltzailea zen. BilaHora atzeko herri batekoa zen, Jenec ondokoa,

Page 159: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

eta astean hirutan Pragara etortzen zen, etaoilasko eta usakumeak ekartzen zituen zakurhandi batek tiratutako gurditxo batean. Gizonhori gure buruzagi Rumpalek —Prokop Han-diak— hautatu zuen xehetasun garrantzitsubatez mintzatu ginenean: nola hornitu behargenuen bolboraz. Bolboraz hornitzea, garai har-tan, hagitz afera latza zen; merkatariek aginta-rien baimen ofiziala behar izaten zuten erosteko,baina Prokop Handiak kontatu zigun Pohorakekbere gurasoen dendan haragi gazitua erostekoohitura zuela Pragara joaten zen aldiro eta bide-nabar bere herriko dendariek enkargatutako bol-bora hartzen zuela. Hori ikusita, nire lagunakgaldetu zion guretzako bolbora ere erosiko otezuen, ongi ordainduta, eta Pohorakek baiezkoaeman zion.

Beraz, abuztuaren 19an Pohoraki sei florineman zitzaizkion, horietatik bi errege-sari gisaeta beste laurak bolbora erosteko. Barazki-sal-tzaileak agindu zuen biharamunean lasterragoibiliko zela bere salgaiak saltzen eta erosketakegiten, eta gero bere gurditxoarekin pasatukozela, ez Strahoveko Atetik, baizik eta Bruskako-

Page 160: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tik, Prokop Handiari bolbora emateko. Gure pla-naren arabera, orduantxe, eta ez lehenago, jaki-nen zuen Pohorakek gure indar handiaren berri;eta, dudarik gabe, bere zakur zuria askatu, gur-ditxoa kamioan utzi eta guregana bilduko zen.Azkeneko horri buruz ez genuen zalantza-arras-torik ere, Pohorakek bi florin hartuak zituelako,eta ez dezagun ahantz beretzat ohorea zela. Gai-nera, gero egitekoren bat aurkituko genion, era-bat ziur egon zitekeen. Prokop Handiak esandagenekien, gainera, Pohorakek behin kontatuziola aurreko urteko Mendekoste egunaren biha-ramunean soroan lanean ari zela husar batekinsesioan hasi eta azkenean husarra zalditik erai-tsi zuela.

— Bila Horaren atzean Bohemiako gizonindartsuenak bizi dituk —esan zuen horren hari-ra Prokop Handiak.

— Eta horrek Rakovnikeraino ere hartzen dik—esan zuen Nikolas Hussekoak, ukabila astinduzgora.

Egia esan behar badut, niri oso egokia irudi-tzen zitzaidan Pohorak gure laguntzaile izatea.

Page 161: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Eta apustu eginen nuen beste buruzagiak iritziberekoak zirela.

Kontua zen, beraz, gure planari dagokionez,lehenago xehe-xeheki azaldu dudan bezala,ateetako zentinelaz erabakitakoa betetzea. Esandezadan leku hartan, hilabete batzuk lehenago,guztioi arrastoa utzi zigun gauza bat gertatuzitzaigula. Laurok, eta besteren batzuk, pilotanjokatzen ari ginen harresietako lubakian. Jokomilitar horri «Artzain handia» deitzen zitzaion,eta zenbait orduz jo eta su borrokan ibili ginen,bi taldetan banaturik. Gomazko pilota polit batgenuen, guttienean berrogei zentimo kostatuzena. Ongi jokatzen ariko ginen, zeren han barnairagaten ari zen granadari bat guri begira geldi-tu baitzen zutik; handik denbora-puska baterasoropilean jarri zen gure jokoa erosoago ikuste-ko. Halako batean pilota granadariaren ondorajoan zen, eta orduan bera nagiki luzatu zen, tri-paz beheiti gelditu arte, eta pilota hartu. Geropoliki altxatu zen —guri iruditu zitzaigun ez zuelasekula altxatzen bukatuko—, eta uste genue-nean bere eskuin bizkorrarekin pilota itzulikozigula, kontua da lasai-lasai baloia beretzat

Page 162: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

gorde eta patxadan maldan goiti joan zela. Huraikusita, inguratu egin genuen, erruguka eskatu,garrasi eta mehatxu egin..., baina alferrik. Pro-kop Handiari eta Nikolas Hussekoari belarrondo-ko bana ematea besterik ez genuen lortu.Orduan harrika hasi gintzaizkion, baina granada-ria gure atzetik etorri zen, eta egiari men egite-ko, aitortu behar dugu den-denok ihesi ateraginela.

— Edozein moduz, gizona jipoitzea hanka-sartzea izanen zuan —zioen, ondoren, Jan ZizkaTrocnovekoak—. Zuek badakizue zein den gureplanen funtsa eta auskalo zer gertatuko zen!Behin ere ez duk jakiten zer gerta daitekeen,gurea bezalako konplot bat dagoenean alegia. Niordurako dardarka nengoan. Gustura heldukonioan tipo horri! Baina gero pentsatu nian:«Egon pixka batean, lasai».

Eskertu zuten denek azalpen tolesgabe hori,denok aitortzen baitzuten beldurtu zirela eta iaez zirela zutik egoteko gauza.

Gertakari hartaz oroituta beharbada, abuztu-ko lehenbiziko egunetan, gure hizketagai baka-

Page 163: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

rra gure planaren xehetasun txikienak ziren egu-netan, halako batean galdetu nuen:

— Pohoraken zakurrak ausiki egiten du?— Ez, egin gabe! —esan zuen Prokop Han-

diak—: atzo berean mazapanak saltzen dituendendariaren neskari gonak tarratatu zizkioan.

Hori axola handikoa zen. Pohoraken zakurrakausiki egiten zuen.

* * *

Egun gogoangarri hartako goiza iritsi zen.Zeruetako Kronika hutsezinak astelehen goizazela dio. Emeki nola argitzen zuen ikusi nuen,zeruak nola hartzen zuen tonu grisaxka, etaondoren argia nola joan zen bizitzen; hori denadenbora-tarte luze samarrean. Hala ere, niknahiago nuen argia inoiz urratu ez eta egunainoiz hasi ez balitz, eta Naturak jauzi egin baluegun haren gainetik, egun bakar haren gainetik.Eta horrelako zerbait gertatuko zen esperantzan,errezoan hasi nintzen, atertu gabe... Arima, aitordut, zinez larriturik, hil beharrean nuen.

Page 164: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Erabat aztoraturik eman nuen gaua. Unebakar batzuetan baizik ez nuen lorik egin, bainasukarraren moduko loa zen; berehala esnatu etairaulka hasten nintzen nire ohatze bero-beroan,eta lan ematen zidan ez kexatzeak.

— Zer duk? Hasperenka ari haiz! —galdetuzidan amak behin baino gehiagotan.

— Ez —erantzun eta loaren itxurak eginnituen.

Orduan ama jaiki, argia piztu eta nire ohatze-ra hurbildu zen. Begiak itxi nituen eta amak bereesku-azpia kopetan jartzen zidala sumatu nuen.

— Mutiko hau sutan da! Zatoz, gizona, hau ezdago ongi!

— Utzi! —erantzun zuen aitak—. Atzo borro-kan ibili izanen zen bere lagunekin. Ume dea-bruak!... Egun oso-osoa pasatzen du Frantikekin,Pepikekin eta Rakonvikeko mutilarekin. Eta askidu, zerbait egin behar dugu.

— Estudiatzeko elkartzen dira, eta horrelagehiago ikasten dute.

Ez naiz gezurretan ariko; ez nengoen batereongi. Egia esateko, egunak ziren ez-ongi nengo-ela eta abuztuaren 20a hurbildu ahala gero eta

Page 165: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

makurrago sentitzen nintzen. Gainerako buruza-giei ere antzeko zerbait nabaritzen nien. Honda-rreko batzarretan nahasi antzean mintzatzenzirela ohartu nintzen, eta beldurrez ote zeudensusmoa hartu nien. Handik egun pare bateraindarrak bildu eta afera mahairatu nuen, keme-nez. Denek ahalik argien ukatu zuten; berotuginen; ordura arte behin ere ez zen hitz eginhainbesteko indarraz. Baina hurrengo gauetan,halaz guztiz, gaizki lo egiten segitu nuen. Jakina,besteengan benetako adorea nabaritu banu, niere benetan adoretsu sentituko nintzen segurue-na.

Nik ere beldurra nuen? Ezin nuen inola ereonartu. Hala ere nire buruari galdera bat eginnion —patuari kargu hartzea bezala zen nire-tzat—: zergatik egokitu zitzaidan niri egiteko ika-ragarri hori? Bat-batean Austria suntsitu beharrakaliza bat bete samindura adierazezin irudituzitzaidan. Gustura eginen nuen otoitz honela:«Jainko maitea, urrun ezazu nigandik edarisamin hau!». Baina ulertu nuen ez zegoela besteerremediorik; eta loriaren tontorrari, bat-batean,

Page 166: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Golgotako tontorraren tankera hartu nion. Hale-re, zin larri batek lotua nengoen.

Hamarretarako gure guardia-postuetan egonbehar genuen; Pohorakek hamaiketan ailegatubehar zuen; hamabi eta erdietan burutuko zenekintza.

Bederatzietan atera nintzen etxetik.Haize goxo batek freskatzen zituen nire loki

sutuak.Bazirudien zeru urdinak irribarre egiten zida-

la Marinkak, Prokop Handiaren arreba lirainak,bere bihurrikerietara gonbidatzen nindueneanbezala. Esan dezadan, bidenabarkoan, bera zelanire maitea. Orduan Marinkaz oroitu nintzen, etaberak nire heroi-izatearen aurrean beti erakus-ten zuen miresmen handiaz. Tupustean bularrazabaltzen eta arima bizkortzen zitzaidala sentitunuen.

Nire espirituan aldaketa miragarria gertatuzen ni Oreinen Lubakira ailegatzerako. Bitantxingoka nindoala harrapatu nuen nire burua.

Neraman guztia errepasatu nuen gogoan.Dena behar zen bezalaxe zegoen: bi tiragomasakela batean gordeak, beste sakelan begiko

Page 167: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

benda beltza eta besapean liburu bat, jendearenoharkabean pasatzeko. Harresietan instrukzioanari ziren soldaduen artetik iragan nintzen, bainadardararik ere ez nuen egin. Ongi nekien gureerasoaren ordurako soldadu horiek kuarteletanegonen zirela.

Oraindik denbora dexente falta zenez gero,paseo bat egin nuen gerora borroka-toki izanenzen lekuan barna. Chotekeko lorategiak gurutza-tu nituen, Nikolas Hussekoak han baitzuen, jais-ten zen kamiotik hurbil, bere guardia-postua.Beheiti begiratu nuen, Bruskako Atera, eta pen-tsatu nuen hantxe egon behar zuela gero ProkopTxikiak Pohoraken zain, hura noiz ikusiko, ondo-ren guri segituan abisatzeko eta lubakian barnaetorriz hari aurrea hartzeko. Ziudadelarainohurreratu nintzen, eta berriz harresietatik pasa-tu nintzen Bruskako Atera joateko. Ziudadelaondora ailegatu nintzenean bihotza pilpirakahasi zitzaidan indarrez, baina baretu zen urrun-du nintzenean. Harresiek, ziudadelatik ate harta-rainoko tartean, bi gotorleku dituzte, irtenak.Lehenbizikoa gora samarrean dago eta goian,luze-zabal osoan, ordoki koxkor bat du. Zelaia-

Page 168: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ren erdian, garai hartan, urmael txiki bat zego-en, harlanduzko baranda batekin, eta, inguruan,zuhaixka eta sastraka usuak: gure josteta anitze-tarako leku kuttunena. Zuhaixka horietako batenazpian harri-hornitu ederra geneukan gorderikgure tiragometarako. Bigarren gotorlekuak zoko-gune sakonagoa du. Gaur egun, bertan, Panora-ma kafe-etxea dago, baina garai hartan toki huraere sasiz itxia zegoen. Pauso batzuk haratagoBruskako Atea dago, hau da, nire guardia-pos-tua, buruzagi nintzen aldetik zegokidana.

Atearen gaineko banku txiki batean jarri etaliburua ireki nuen. Dardara arin batek gurutzatuzuen nire gorputza, eta bizkarrean hotzikaramoduko zerbait sentitu nuen, baina ziurtatudezaket ez zela beldurra. Nahiko ongi sentitzennintzen, ustez, baina aitortu beharra dut nireborroka-lagunetako inor ez ikusteak aldarte onezegoten lagundu zidala.

Orduan errezelo izpi bat piztu zitzaidan, atse-gin eman zidana: nire lagunak beldurtu eta ezzirela agertuko. Baina, ixtanteko, errezelo horieigogor egiteko eskatzen zidan bihotzak, heroi batbainintzen. Zoritxarrez, halere, pentsamenduak

Page 169: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

kontrakoa iradokitzen zidan, buruan piztu baitzi-dan, susmoa uxatuz gero, lagunak niregana era-karriko nituelako superstizioa. Hori ikusita eznien kasu egin nire buruaren aginduei.

Tarteka instrukzio-eremuetako turuta etadanbor hotsak ailegatu ziren nigana. Ate azpitiksartu eta atera ari ziren gurdiak eta jendea.Hasieran ez nion asko erreparatu horri, bainahandik puska batera superstizioak bere men-dean hartu ninduen pixkana. «Zubiaren bukaeraaldeko gizon hark —egiten nuen nire golkorako—Bubenec aldera jotzen badu, gureak egin dik;Podbaba aldera jotzen badu, aldiz, ez diagu zer-taz kezkaturik. Ikus dezagun! Bat, bi, hiru, lau,bost. Denek Bubenec aldera hartu ditek! Etaturutak, Belvederetik, erasorako deiak balirabezala aditzen dituk orain». Braust zutitu nin-tzen.

Une hartan hamarrak jo zuten San Vitokodorrean. Ingurura begiratu eta Nikolas Hussekoaikusi nuen, lasterka zihoala zumardian barnabere guardia-postura. Bihotz xalo eta ausarta!Gerlari kementsua!... Oporrei ere uko egin zienbalentria handi honen alde. Baziren hamabost

Page 170: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

egun, nahi izatera, bere anaiarekin egon zitekee-la. Nikolasen hurbiltasunak amorrua eman zidan,halere. Nik bera ikusten nuen bezalaxe ikustenahal ninduen berak ni. Orduantxe erronda eginbeste erremediorik ez nuen, nire eginbehar mili-tarra baitzen. Poliki ibili nintzen paseoan harre-sietan zehar, eskuan liburua irekita neramala.Han goian ez zegoen arimarik ere.

Urmaeleraino joan nintzen. Bazterrean Pro-kop Handia zegoen, belar gainean etzanda. Ikusinuenean, pauso luze eta astunak ematen hasinintzen, kamioan ahalik hobekiena entzun zite-zen nire hanka-hotsak.

Prokop Handiak ere liburu ireki bat zueneskuan eta niri begira zegoen. Begiak gorrituakzituen.

— Dena ongi?— Dena ongi.— Hemen duk?— Bai.Horrek esan nahi zuen hartua zuela bere

esku utzi genuen pistola. Gure harriak azpianzituen arbolari begiratu bat eman nion. ProkopHandiak ere begiratu eta irribarre egiteko egina-

Page 171: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

halak egin zituen, baina ia-ia ez zuen lortu.Orduan ziudadelatik soldadu bat atera zen,pitxar bat eskuan, drillezko traje bat soinean etamilitar-kapelua buruan. Ordenantza bat zen;gure kalkuluetan erabat ahantzia genuen solda-du hura. Baina, tira!, beste bat; azken finean, zerinporta zuen? Ordenantza polliki-polliki hurbilduzen gugana eta, gure parera ailegatuta, pitxerralurrean utzi zuen. Ikaratu ginen.

— Mutikoak, ez duzue izanen zigarroren batniretzat?

— Ez, ez dugu... Ezin izan nuen esaldia bukatu, ezin niolako

aitortu gutako inork ez genuela artean erretzen,Prokop Txikia kenduta.

— Baina krejcarren bat izanen duzue noski,eta tabakoa erosteko ematen ahal didazue. Niiazko iraultzaz geroztik nago hemen —zirrarakoasentitu genuen berriz, elektrizitateak emanabezalakoa—, eta mutikoek egunero tabakorakoematen didate.

Kobrezko bi txanpon atera eta, esku dardara-tia luzatuz, eman egin nizkion. Soldaduak txistu-

Page 172: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

soinua egin, bere pitxerra bildu eta ospa eginzuen, eskerrak ere eman gabe.

Esku-keinu batez Prokopi agur egin etakamiora jaitsi nintzen. Chotekeko lorategietarasartu eta Nikolas Hussekoarengana hurbildu nin-tzen. Bista Ederra zeritzan banku batean eseritazegoen, zelatan, eta liburuaren gainetik begira-tzen zuen beheiti. Berriz ere pauso luze eta sen-doak ematen hasi nintzen, halakreta jantzitabanindoa bezala.

— Dena ongi?— Bai, dena —erantzun zuen irribarre bortxa-

tuaz.— Prokop Txikia hor da?— Bai, bere postuan, tximinia bat bezala kea

botatzen.Halaxe zen. Han zegoen Prokop Txikia,

barandaren gainean jarrita, zangoak aurrera etaatzera, puru bat erretzen. Segur aski hiru zenti-moko bat.

— Bihar ni ere erretzen hasiko nauk.— Baita ni ere.Agur esateko betiko keinua, eta alde egin

nuen, ahalik urrats sendoenak eginez.

Page 173: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Bruskako Atearen gainean nintzen berriz.Soldaduak nor bere instrukzio-eremutik itzultzenari ziren. Zer itxura polita ematen zuten! Baina,harritzekoa, egun hartan atsekabeturik begira-tzen nien. Beste garai batean ikuste hutsarekinberotzen nintzen; turuten bibrazioa aski zen nirezakur-ametsak oso gora hega zitezen, eta musi-ka-bandarik ez zegoenean nire irudimenak soi-nuak ordezkatzen zituen eta zaldiko urduri batengainean ikusten nuen nire burua, bataila iraba-zietatik etxerakoan. Nire atzetik soldaduakgizon-kantak abesten zihoazen, eta inguruanjendeketak, zoraturik, goraipatu egiten ninduen;nik, bitartean, hoztasunez, buru-makurtu txikiakegiten nituen, aldian-aldian. Baina egun hartanirudimena ez zen ohi bezain gora hegatu. Zopaegiteko nire amak erabiltzen zuen garagardozozo nazkagarri jasanezinaren antza zuen. Niregogoa ez zegoen garaipenaren turutaren hotsakaditzen ziren alturetara igotzeko moduan; aho-sabaia lehor nuen, mingainean aholegarra banubezala. Soldaduren batek deskuiduan begiratzenzidanean, nik begirada saihestu eta kontrako

Page 174: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

aldetik zerbaitek begia jotzen zidalakoa egitennuen.

Nire ingurura begiratu nuen. Bazirudien alai-tasuna nagusi zela goizeko isiltasunean, urre-euri batek, oharkabean, ibar eta mendi-muinoakbusti balitu bezala. Nik, halere, kutsu elegiazkoahartzen nion horri guztiari. Eta, giro epela baze-goen ere, hotzikara sentitu nuen.

Zeru urdinari begiratu eta Marinkaz oroitunintzen berriz. Nire neska maitea! Zergatik otenuen une hartan Marinkari beldur pixka bat nio-lako sentsazioa?

Gogoak, hondarrean, beste bide batzuk hartuzituen. «Tira! —esan nuen nire artean—; Zizkakgizon bakar batzuekin Gurutzearen ehun zaldungaraitu zitian. Pertzevalek ordubetean ehun sol-dadu hil zitian ezpataz». Baina Jainkoak bakarrikzekien zer gertatuko zen. Historiak ez du formu-larik eskaintzen gauza batzuetarako. Idor-idorranuen mingaina, legarrak hartua bezala.

«Ez, ezinezkoa duk!; ez zagok atzera egite-rik! Bete dadila patua».

Atearen azpitik lehenago baino jende gehia-go pasatzen ari zen. Nik begiradarekin segitzen

Page 175: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

nien, nire gogoetetan murgildurik. Gero berrizsuperstizioa oldartu zitzaidan eta probak egitenhasi nintzen, oharkabean nire buruari engainueginez alabaina. Bakarrik nekazari-jantziak zera-matzatenei erreparatzen nien, espero nezakee-lako, horregatik, okertzeko arrisku handirikgabe, seguruena ezkerraldera hartuko zutela,Podbaba aldera.

Nolanahi den, zer gertatu zen? Gauza batongi gogoan dut, dena dela. Gutxiena esperonuenean, berriz sukar moduko kitzikadura batekharrapatu ninduen eta, nekez bada ere, altxatuegin nintzen. «Hobe izanen duk —esan nion nireburuari— beste bisita bat egitea postuetara».Edozein moduz, ordurako deika ari zitzaidaneginbehar utziezina.

Prokopengana hurbildu nintzen unean —urrats sendo eta geldoak egin nahian, nahiz etaneroni ere ohartzen nintzen lehenago baino ari-nagoak zirela— nor eta ofizial ikuskatzailea sar-tzen ari zen ziudadelara. «Nolanahi ere —esangenuen gure artean—, berriz ateratzen den arteitxoin beharko diagu».

Prokop Handia hilotza bezain zurbil zegoen.

Page 176: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Pepik, izutua hago, ezta? —esan nuen har-taz benetan errukiturik.

Prokop Handiak ez zuen erantzun. Bainaeskuineko eskuko behatz erakuslea alde berekobegiaren azpian jarri eta, betazala jaitsaraziz,begi-zuringoaren behealdea agerian utzi zuen.Keinu hark, Pragako haurren artean ongi ezagu-na, ezezko borobila adierazten zuen.

Zergatik ez zuen aitortu beldurra zuela? Aus-tria oraindik salba zitekeen...

— Hamaikak! —esan zuen zezelka ProkopHandiak.

Haize epelak hamaika kanpai-hots geldoenoihartzuna zekarren. Kanpai-danbada bakoitzakburrunba luzea egiten zuen gure belarrietan;nahi gabe gora begiratu nuen, ea soinu horiekikusteko modukoak bihurtuak ote zeuden. Indarhandiko hil kanpaiak ziren, Europako estatu han-dien eta zaharrenetako baten alde joak.

Nikolas Hussekoaren postua aztertutakoan,korrika txikian jaitsi nintzen Prokopengana.Bidezkoa iruditu zitzaidan hura akuilatzea, buru-zagi gorena zen aldetik bere eginbeharrak betezitzan.

Page 177: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Prokop Txikia artean barandaren gaineaneserita zegoen, baina ez zen erretzen ari; aldiz,izterren gainean bere kapelua zuen, aranezbetea. Gogo biziz jaten ari zen. Hezur bakoitzaahotik kontu handiz atera, behatz erakuslearenmuturrean utzi, gero hartan behatz lodia jarri,indarra egin eta ttak!..., kamioaren beste aldeanzeuden oiloetako bat berehala iheska eta kaka-raka ateratzen zen. Gehientsuenak toki segurua-go batera joanak ziren; oilo bakar bat, beltza,gelditzen zen oraindik lohian mokoka, arriskutikhurbil. Prokop Txikia hura jotzeko destatzen arizenean, ni ikusi ninduen. Orduan tiroa desbide-ratu eta oiloa jo beharrean hezurrak ni jo nin-duen, kokotsean. Zaztako mingarri eta biziaeman zidan, zartailu-muturrarekin emana beza-lakoa. Prokopen aurpegia pozez txoratzen.

— Baina zertan ari haiz? Erne egon beharkohuke!

— Erne nagok. Ez diat begirik, ala? Nahi duk?— Ez nagok goseak. Zenbat balio ditek?— Zortzi fuky. Hartu baten bat.— Lau hartuko ditiat, Pepikentzat. Baina adi

egon! Honezkero edozein unetan ailega litekek!

Page 178: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Berriz nire postura igo nintzen. Prokop Txi-kiak botatako beste hezur batek zaztakoa emanzidan belarrian, baina ez nuen lepoa jiratu ereegin. Aurrera segitu nuen, duintasunez.

Hamaika eta erdietan, berriz Prokop Handia-ren postuan nintzen. Artean belarraren gaineanzegoen etzanda.

— Aranak ekarri dizkiat Frantiken partez.Prokop Handiak muzin egin zien. Aranak

lurrean utzi nituen eta ni ere eguzkitan etzannintzen.

Zeruan ez zegoen hodei bakarrik ere. Etagoiti begira gelditzen den jende guztiari bezala-xe gertatu zitzaidan: begiradak bere indarra gal-tzen du eta ematen du airea xomorro txurizbetea dagoela, denak begien aurrean dantzan,zorabioa sortzeraino.

Baina iruditu zitzaidan, pixkana-pixkana,begiak ez ezik gorputz osoa neukala xomorrohorietaz beterik; odola sekulako ziztuan zebilki-dan zainetan barna baina, tupustean, hormatuzitzaidala sentitu nuen, eta gihar guztiak uzkur-tuz zihoazkidala. Iruditu zitzaidan zerutik argia

Page 179: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ez, baizik eta berun urtua erortzen zela euriarengisan.

Alde batera jiratu nintzen, Prokopi buruzburu.

Hamaikak laurden gutxi ziren.— Aizak —esan zidan bat-batean, begietan

latz-ikara nabari zuela—. Pohorakek ez ziguktraizio egin izanen, ezta?

— Ez horixe! —esan nuen totelka, konbentzi-mendurik gabe. Ezinegonak harrapatu ninduen;altxatu eta batera eta bestera hasi nintzen. Trai-zio doilorrena gerta zitekeelako pentsamenduagogoratu zitzaidan.

Orduan beheiti begiratu nuen eta, harri etazur, Prokop Txikia eginahala guztian mehargune-tik lasterka igotzen ikusi nuen.

— Prokop Txikia! —esan nuen garrasika.Hasieran ihes egitea bururatu zitzaidan.

Prokop Handia ere zutik jarri zen, saltobatean. Kontrako aldetik Nikolas Hussekoa ager-tu zen laster eginez. Prokop Txikia ikusi zuengugana etortzen eta zer gertatzen zen jakiteraheldu zen.

Page 180: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Prokop Txikia arnasestuka iritsi eta esanzuen:

— Eliza ondoan zurrutean ari ziren morroibatzuek esan ditek poliziak azokan barazki-sal-tzaile bat atxilotu duela.

«Pohorak!», pentsatu genuen denok. Eta,harri koxkor bat txorien artera botatzen deneanbezala, guztiok lasterka atera eta barreiatu eginginen.

Mehargunera jaitsi nintzen arrapaladan,burua sorbalden gainean dantzan. Aitarenbatean Waldstein kalean nintzen, baina zerbai-tek bultzatzen ninduen lasterka segitzera. Seno-vazna kalean sartu eta San Tomas elizara ailega-tu nintzen; arkupeetatik plazan goiti hartu etalehenbiziko zutabea pasatu nuen, baina bigarre-nera ailegatzean harri eta zur gelditu nintzen.

Poliziak une hartantxe Pohorak zeramanondoko komisariara, gurdi, zakur eta guzti. Argieta garbi ikusi nuen Pohorak izugarri larrituazegoela; aurpegian oinaze lazgarria nabari zuen.

* * *

Page 181: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Gizateriaren historiak hutsune tamalgarri batizanen luke baldin Pohorakekin zer gertatu zenkontatuko ez banu.

Egun hartan Pragara ohi baino beranduxeagosartu zen; saltzaile batentzat, Pragako usadioe-tarako, aski berandu zela esan liteke: zazpiakziren. Strahoveko Atetik aldaroka kale malda-tsuetan beheiti joan zen, zakur zuria alde batetikalai lasterka, gurditik tiratu behar ez zuelako, etaPohorak beste aldetik, gurdiari eutsiz ezkereskuarekin pertikatik hartuta.

— Zer dela-eta hain berandu gaur, Pohorak?—galdetu zion Kale Sakoneko okinak, atorrutsikespaloian patxadan erretzen ari zen bitartean.

— Geldialdi batzuk egin behar izan ditutbidean.

Pohorakek irribarre egin eta sooo! luze batesanda gurdia geldiarazi zuen. Eskuineko sake-lan eskua sartu eta zumezko zorroko botilatxobat atera zuen, pattarra, eta okinari eskaini zion.

— Tragoxka bana?— Ez, eskerrik asko. Nik egina dut nire goize-

ko tragoa.

Page 182: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Nik ere bai; baina hobe bost aitagure batbakarra baino.

Eta Pohorakek trago ederra edan, botilahutsa gorde, agurtu eta bidean aurrera eginzuen.

Nekazarien Azoka jendez gainezka zegoenailegatu zenerako. Poliziak tokirik ez zuela esanzion eta Pohorakek gurditxoarekin alde batetikbestera ibili behar izan zuen, baina eztabaidanekagarri baten ondotik postu huts bat aurkituzion. Batzuetan Pohorakek, barazkiez gain,erbiak, gantza eta arrautzak ere eramatenzituen. Egun hartan oilaskoak eta usakumeakbesterik ez zeraman. Hegaztiak ziren bere sal-menta nagusia. Horregatik Pohorakek usainzelebre samarra botatzen zuen, ez oso goxoa,oilategi-usaina, bere inguru guztian urrutitik eresumatzen zena.

Pohorakek aspaldi eginak zituen berrogeitahamar urte. Irakurleak uste baldin bazuen, lehe-nago esandakoagatik, Pohorak altu samarrazela, barka dezala, baina bere irudimena apaldubeharko du. Pohorakek ez zuen, ez, Herkulesbaten eiterik preseski. Txikia zen, konkortuxea,

Page 183: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

eta gehiago zuen hezurretik giharretik baino.Aurpegi ihar baztangak pikatuan hainbeste zulozituen, ezen bihotz oneko edozein gizonek haiekpixka bat betetzeko aholkua emanen baitzion.Pohorakek jaka koadrodun urdin bat janztenzuen, baina zenbait tokitan —bizkarrean, lepoazpian eta ezkerreko sorbaldan bereziki— lohiidorraren kolorea hartzen zuen eta ez zitzaionkoadrorik ikusten. Galtzak gaztaina-kolorekoakzituen, eta galtza-barrenak gora bilduak erama-ten zituen beti, nahiz eta hartan, konparaziobatera, zortzi aste ziren euri-tantarik egin gabe.Neguan zein udan burua oihalezko kapelu ilunbatekin babesten zuen, eta kapeluaren ertzetikjanari-saltzaile baimena ateratzen zitzaion.

Pohorakek lasto pixka bat barreiatu zuengurdi azpian, itzalean, eta zakurra bertan etzanzen lotara. Ondoren barazki-saltzaileak bere sal-gaiak atera eta gurdian zabaldu zituen. Azkenik,pixka bat tentetu eta ingurura begiratu zuen.

— Poxpolin —esan zion ondoko saltzaileetakobati, gutxienez berrogeita hamar urteko emaku-mea bazen ere—, mesedez, begiratu bat emannoizbehinka nire gurdiari. Bideak zintzurra lehor-

Page 184: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tu dit eta tragoxka bat edan behar dut, bat baka-rra.

Hurbileko kafe-etxe batera sartu eta kafe bathartu zuen. Ondotik ostatura joan zen, handikhiru pausotara edo, bi kopa kumel edan, berebotilatxoa betearazi geroko eta sakelan gordezuen. Gero bi ogi-opil erosi zituen, mitxoleta-haziz zipriztinduak, bata beretzat eta besteazakurrarentzat, eta bere saltokira itzuli zen.

— Ezkerrean ala eskuinean? —galdetu zionaulki baxu batzuk alokatzen zituen emakumebatek. Pohorakek behatzaz adierazi zion aulkianon jarri, hitzik egin gabe; emakumeari krejcarbat eman eta eseri egin zen. Gero jakako ezke-rreko sakelatik pipa eta tabako-poltsa aterazituen. Poltsa ireki, pipa bete, txalekoaren eskui-neko sakelaren zoko-zokotik poxpolu-kaxa batatera eta erretzen hasi zen. Gustura ari zen.Gero bere salgaiei begiratu bat eman zien.

«Oilaskoak berrogei krejcarrean; usakumeakhogeian», zioen bere artean, ke-bafada lodiakbota bitartean.

Agure moztaka bat hurbildu zen, garagardo-saltzailea ezbairik gabe. Aise jakiten da agure

Page 185: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

edo atso bat garagardo-saltzailea den, atzetikbeti neskame bat joaten delako kobrezko uztaiakdituen kupela bati bultzaka.

— Zer balio dute oilasko horiek?— Zer balio duten? —erantzun zuen Pohora-

kek patxadan, bere pipa ahoko ertz batetik bes-tera eramanez—. Urrea balio dute, baina berro-gei krejcarrean emanen dizkizut.

— Burutik egina zaude noski! Hogeita bi ema-nen dizut. Zer diozu, konforme? Sei eramanenditut.

Pohorak isilik gelditu zen, buruari eraginez,garagardo-saltzaileak alde batera egiten zuenbitartean. Gero berriz eseri eta kea botatzensegitu zuen.

— Bat bakarra ere ez duzu salduko preziohorretan —esan zion ondoko saltzaileak, Pohora-kek lehenago «poxpolin» deitu zionak—. Alferrikari zara; azokan gaur asko dago saltzeko.

— Eta zer inporta zain atso zahar horri? Niknahi dudan prezioan saltzen ditinat. Hi arduratuhire arrautza ustel horietaz. Pohoraki erakutsikodion hik saltzen! Gainera, gaur deus salduko ez

Page 186: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

banu ere, irabazi pollita zeramanat sakelan etxe-ra.

Eta txalekotik florin batzuk atera eta esku-ahurrean ibili zituen hotsa aterarazteko.

Atsoa isildu egin zen. Pohorak ere bai, amo-rrazioa pattarretan itoaz.

Andre bat ailegatu zen, bere neskamearekin.— Zenbatean daude oilasko horiek?— Berrogei krejcarrean.— Alajainkoa! Horren garesti? Hogeita bost

emanen dizut. Konforme?Pohorakek ez zuen erantzun orduan ere.— Gizona, ez izan kaskagorra!— Horrek ez du bueltarik. Nik nire prezioa

jarri dut. Hori da dagoena.— Andrea, goazen —esan zion neskameak—;

dena dela, ez dute freskoak ematen.— Freskoak, freskoak!? Hi bai freskoa, aza-

hostoa! Nire oilaskoak xamur-xamurrak ditun,hoberenen pare!

Eta horietako batzuk hanketatik hartuta,airean astindu eta oihu egiten zuen. Atso guztiakorduan irri-algaraka hasi ziren, eta Pohorakekberriz pattarretan ito zuen amorrazioa.

Page 187: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Kontuak berdintsu segitu zuen denbora-puxka batean.

Azoka husten joan zen, baina Pohorakenoilaskoak eta usakumeak hortxe zeuden saldugabe. Noizean behin barazki-saltzaileak txorrotxbegiratzen zien, han ikusita sufrituko balu beza-la, eta amorruz zioen bere artean: «eutsi goiari,gizona, eutsi».

Pattarra bere eragina egiten hasia zen.Saltxitxa-saltzaile bat ailegatu zen, oihuka.— Saltxitxa beroak! Hoztu baino lehen hartu!— Ekartzu bat hona!Pohorakek saltxitxa pare bat hartu eta irentsi

egin zituen. Bitartean, saltzailea ondoko postue-tan eskaintzera joan zen. Gero barazki-saltzai-learen postura itzuli eta esan zion:

— Aittona, hiru krejcar saltxitxengatik.— Zer saltxitxa?Ondoko saltzailea, emakume bat, tartean

sartu zen:— Arestian jan dituzunak.— Nik saltxitxa bakarra jan dut! Erotuak zau-

dete denak!

Page 188: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Eztabaida piztu zen. Pohorak asma ahalaguztiak esaten hasi zen. Saltzaileak, kakoaairean astinduz, poliziari deitu zion. Poliziak, ger-tatzen zena jakindakoan, barazki-saltzaileari gal-detu zion:

— Bi saltxitxa jan dituzu?Pohorakek begiak zorroztu eta erantzun

zuen:— Bai, jauna.— Orduan, ordaindu oraintxe!— Bai horixe! Erabat ahantzia nuen, kabo

jauna. Badakizu... adina, zaharra naiz. Ez naizlehengoa.

Haiek irriak ondoko postuetakoak! Pohorakberriz jarri zen, erretxindurik, kexu: «Hau buruanirea! Hau burua!». Ondoren bere botilatxoahustu eta berriz pipa piztu zuen.

Eguzkiak gupidarik gabe berotzen zuen.Pohorak ez-ongi zegoen. Zakurrari begiratu zion,gurdiaren itzalean lo baitzegoen; nagiki altxatuzen, oilaskoak eta usakumeak olana batekinestali eta zakurraren ondoan etzan zen...

Denak joanak ziren erositakoarekin, baitaeguneroko azken bezeroa ere, «andre main-

Page 189: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

gua». Saskiak eta postuak desagertzen zihoazeneta feriako saltzaileek kaxak zeramatzaten,arrautzekin eta gainerako salgaiekin. Poliziakitzuli osoa eman zion azokari eta oihu egin zuen:«bukatu lehenbailehen, denak!».

Pohoraken gurdiaren aurretik pasatzean gel-ditu egin zen. «Agudo, bildu dena. Norena dagurdi hau?», esan zuen, gurdiari bultza eginez.Azpitik kexu-marmar bat atera zen. Poliziak han-txe ikusi zuen Pohorak, lozorroan lastoaren gai-nean, kapelua buruaren azpian zuela burkotako.«Pohorak, altxa!», eta zango batetik tiratu zion.

Zakurrak salto egin zuen, hainbesteko inda-rraz tiratuz gurditik, ezen gurpilak Pohorakieskua zapaldu baitzion. Pohorak, halaz guztiz, ezzen iratzarri. Poliziak irri egin zuen.

— Botaiozu balde bat ur —esan zion azokatxukuntzen hasiak ziren kale-garbitzaileetakobati.

Eta... braust, balde erdi bat urek burua zipa-tu zion agure gixajoari.

Pohorak ikaraturik esnatu zen, eta ondoreneseri eta begiak igurtzi zituen.

— Jaiki zaitez!

Page 190: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Pohorak ederki kostata zutitu zen.— Ez dakit zer dudan; ez nago ongi. Zaharra

naiz asto lanean aritzeko.— Ongi da, lasai. Zatoz nirekin, zahar gixajo

hori. Lo pixka bat egiteko toki bat emanen dizu-gu.

— Konforme, nahi duzun bezala.Eta Pohorakek bere gurdiaren pertikari heldu

eta poliziak eraman zuen tokira joan zen, bihotzatristurak harturik.

Bitartean, Rumpaldarren etxeko ganbaran,batzarrean ginen; batzar latza. Elkarri betirakoleialtasun-zina egin genion. Jan Zizka Trocnove-koaren txostena: «Pohorak ikusi dut; han nintzenni, orain hemen nagoen bezalaxe; gogotik lagun-duko nion, baina ezin izan dut deus egin». Niko-las Hussekoa izan zen bilera huts egin zuenbakarra, ordurako Rakovnikeko basoetarabidean baitzen.

Arratsaldeko seiak aldean bukatu ziren gureherio-ikarak. Ordu hartan Pohorak ailegatu zen,neke handiz, bere gurditxoarekin maldan goiti,bere herrira bidean, eta Rumpalen dendaaurrean gelditu zen. Prokop Handiak, kristalezko

Page 191: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ateen atzean gorderik, dendan esaten ari zirenaaditu zuen, larriturik, bihotza pilpiraka.

— Gaizkitu naiz —zioen Pohorakek—. Komisa-riara eraman behar izan naute, eta han lo pixkabat egin dut. Gaua siroky Dvuren pasatu behardut. Gaur azokan ez zegoen deus saltzeko modu-rik. Espero dezagun bihar hobeki egotea!

Handik egun batzuetara, hiriko zoko batean,iturri baten ondoan, pistola bat aurkitu zuten,berri-berria. Inork ez zekien nola agertu zen haneta oso esamesa bitxiak zabaldu ziren.

Handik lau astera Prokop Handia Pohoraken-gana hurbildu zen, azokatik bere gurdi hutsare-kin ateratzen ari zenean, eta galdetu zion:

— Pohorak, zer egin zenuen sei florin haie-kin?

Pohorakek geldialdia egin zuen:— Zer sei florin?— Gizona! Bolbora pixka bat erosteko eman

nizkizunak.— Zuk niri sei florin eman? Pepik, Pepik, ez

zenioke adarra jo behar honelako agure gizajobati! Zaharrei adarra jotzea bekatua da, ongi

Page 192: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

dakizu —esan zuen behatz erakuslearekin muti-ko gaixoari mehatxu eginez.

Gero berriz bere bideari lotu zitzaion, lasai.

Page 193: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Aurten Arimen Egunean

idatziaEz dakit oraindik beste zenbat aldiz etorriko

den Arimen Egunarekin Kosireko hilerrira. Gaurbehinik behin ederki kostata etorri da —ematendu dagoeneko zangoek huts egiten diotela—.Gainerakoan, dena aurreko urteetan bezalaxeegin du. Hamaikak aldean bere gorputz lodisekulakoa kotxetik jaitsi du; atzetik kotxe-gida-riak lore-koroa bat atera du, zapi zuri batean bil-dua, eta azkena bost bat urteko neskato bat jai-tsi da, arropa asko jantzia hura ere. Hamabosga-rren urtea du bost urteko neskato batek lagun-tzen diola. Mary andereñoak berri bat bilatzendu urtero bere auzokoen artean.

— Ongi da, polita! Begiratu zenbat jendedagoen hemen... Ikusten duzu? Eta zenbat argieta kandela, eta zenbat lore! Segi aurrera, ezizan beldurrik. Segi, segi! Ni zure atzetik joanennaiz.

Page 194: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Neska, aztoraturik, ibiltzen hasi da. Maryandereñoak jarraitzen zion, aurrera egiteko esa-nez, baina norantz joan behar zuen ere esangabe. Horrela ibili dira tarte batean, harik eta,tupustean, Mary andereñoak esan dion arte:«Zaude pixka batean!». Burdinazko gurutzeeta-ko batetik lore-koroa zimeldua kendu du, hai-zeak eta euriak hondatua, eta haren ordez koroaberri bat paratu du, lore artifizial gorri eta zurizegina. Orduan, libre zuen eskua gurutzearenbeso batean jarri eta otoitzean hasi da —zutik,belaunikatzea neke handiegia izanen baitzen—.Hasieran, begiratua soropilean eta hilobiko lurbeltzean finkatu du, baina, ondotik, burua jasoeta aurpegi zabal goxoa edertzen dioten begihandi urdinak, begirada garbikoak, urrutira luza-tu ditu, zerbait ikusi balute bezala. Pixkana-pix-kana begiak malkoz bete zaizkio; ahoa dardarkahasi; ezpainak, otoitz-marmarrean, uzkurtu, etaazkenik malko-erreka bat isuri zaio matrailetanbeheiti. Neskatoak harriturik begiratzen zion,baina andereñoak ez zuen deus ikusten, eztaaditzen ere. Handik puska batera, halere, berebaitara etorri da, ederki kostata, itxuraz bede-

Page 195: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ren; hasperen luzea egin, oinaze-aurpegiaz nes-katoari irribarre, eta ahots apal eta erlatsaz esandio: «Tira! Segi, nire aingerutxo, segi! Zoaz nahiduzun tokira; ni zure atzetik joanen naiz».

Paseoan segitu dute puxka batean batera etabestera, neskatoari gogoak ematen zion lekura,harik eta bat-batean andereñoak berriz esandion arte: «Zaude!». Eta beste hilobi batera hur-bildu da. Haren aurrean eszena berdina gertatuda; uste dut ez dela han egon bestean bainominutu bat gehiago ere. Gero zapian bigarrenlore-koroa zimeldua sartu du, lehenbizikoarekinbatera, neskatoari eskutik heldu eta esan dio:«Hotzak zaude, ezta? Tira, goazen, bestela hoz-tuko zara. Kotxean eseri eta etxera joanen gara.Gustatzen zaizu kotxean ibiltzea, ezta?». Patxa-dan kotxera itzuli dira; lehenbizi koroak barre-nean paratu dituzte; gero neskatoa eseri da etaondoren, ederki koskata, andereñoa. Kotxeaabiatu da, eta zaldiak bizpahiru zigorkada hartuditu trostan hasi aurretik. Eszena hori, orainberriz egina, berdin-berdina izan da urtero, hala-ko egunean.

Page 196: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Oraindik nobelagile inozo hasi berria banintz,seguruena hemen hauxe idatziko nuke: «Irakur-leak hilobiak norenak diren galdetuko dio bereburuari». Baina nik badakit irakurleak ez duelasekulan deus ere galdetzen. Nobelagileak obrabere horretan onartzera behartu behar du ira-kurlea, kontu erraza ez bada ere. Mary andere-ñoa oso isila zen, itxia bere bizitzako gertakarieiburuzko guztian, eta ez zuen bere kontuekininoiz nekatzen inor, ezta adiskide minenak ere.Txikitatik zuen —orain ere badu— adiskide batbakarra, Luiza andereñoa, garai batean pollitsamarra, karabineroen sarjentu Nocar jaunazenaren alargun aski tximeldua gaur egun. Gaurarraltsaldean berriz elkartuko dira biak Nocarandrearen etxean. Hori ez da maiz gertatzen,Mary gutxitan joaten baita Vlaska kaleko bereadiskidea ikustera; Mary bakanetan ateratzen dabere gelatik, San Joan muinoaren oinean dagoenetxe bateko beheko bizitzan; ia-ia esan litekemeza entzuteko baizik ez dela ateratzen, igan-deetan goizean goiz, San Nikolas elizara. Sekula-ko gorputz larria baitu, nekez ibiltzen da. Horre-gatik, Luizak ez du inkomodatu nahi izaten eta

Page 197: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

egunero bera joaten zaio bisitan. Aspaldi-aspal-diko adiskidetasun zintzoak bat egin ditu kasik.

Gaur, hala ere, Mary andereñoa sobera atse-kabeturik egonen zen bakarrik bere etxean. Arehutsagoa irudituko zitzaion, beste egun batzue-tan baino bakartiagoa, eta horregatik bere adis-kidearen etxeak ematen dion babesa bilatu du.Nocar andrearentzat halako eguna festa da.Kafea ez du inoiz prestatzen gaur bezainbestekoarretarekin; ez da inoiz hainbeste kezkatzen pas-telak goxoak eta ongi harrotuak atera daitezen.Eta gaur bere hizketaldi osoak ere badu punpezieta jai kutsua. Bietako inork ez du asko hitz egi-ten, baina esaten dutena, gai arruntak izanikere, oso esan nahi sakonekoa da. Halako egu-nean noizbehinka malkoak ere izaten dira etabesarkadak gehiago beste egun batzuetanbaino.

Azkenean, denbora luzean elkarren ondoanegon eta gero, urteroko hizketagaiaren muineraailegatu dira.

— Zer eginen diogu? —esan du Nocarandreak—. Jaunak ia patu berdina eman digu.Nik senar ona izan nuen, arrunt ongi tratatzen

Page 198: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ninduena, eta ezkondurik bi urte eman ondorenbeste mundura joan zitzaidan, eta bizitza alaitze-ko ume bat ere ez zidan utzi. Harrezkeroztikbakarrik bizi naiz ni ere, eta ez dakit zer denmakurragoa: behin ere gizonik ez ezagutzea edobat ezagutu eta galtzea.

— Zuk badakizu nik beti onartu dudala Jain-koaren borondatea —erantzun du gero, handiki-ro, Mary andereñoak—. Nik aldez aurretik izannuen nire patuaren berri; amets egin nuen.Amets egin nuen, hogei urte nituela, dantzaldibatean nintzela. Badakizu nire denbora guztianez naizela joan behin ere dantzaldi batera. Musi-karen soinuan paseoan genbiltzan bikote guz-tiak, zoragarri argitutako toki batean. Baina —gauza bitxia!— dantza-aretoak etxe-ganbarazabal bat ematen zuen, sabai gisa teilatuazuena. Halako batean, aurretik genituen biko-teak eskaileretatik jaisten hasi ziren; ni azkenanindoan nire dantza-lagunarekin, baina ez naizoroitzen nolatsuko aurpegia zuen. Bikote gutxigelditu ginen goian; une hartan nire ingururabegiratu nuen eta gure atzetik Herioa heldu zelaikusi nuen. Belusezko longain berde bat jantzita

Page 199: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

zihoan; kapelan luma zuri bat zuen eta ezpatazeraman. Ni ere jaistekotan nintzen, baina besteguztiak desagerturik zeuden... baita nire dantza-laguna ere! Bat-batean Herioak eskutik hartu etakanpora aterarazi ninduen. Ondoren denboraluzean jauregi batean bizi izan nintzen, etaHerioak senarrarena egiten zuen. Gizalege han-diz tratatzen ninduen; maite ninduen, baina nikbera ez nuen gogoko. Gure inguruan sekulakohandimandikeria zegoen: dena kristala, urreaeta belusa; ordea, nik ez nuen batere gozatzen.Beti goibel nengoen, mundura itzultzeko irriki-tan, eta gure morroiak —hura ere heriotza suer-te bat zen—, munduan zer gertatzen zen konta-tzen zidan. Nire senarrari pena eman zion nirebizitzara itzuli nahi bizi horrek; nabaritu nion, etaaldi berean nire senarrak pena eman zidan.Orduz geroztik jakin nuen ez nintzela sekulaezkonduko eta Herioa zela nire senargaia. Etazuk badakizu, Luiza, ametsak Jainkoaren eskutiketortzen direla. Ez al da egia heriotza bikoitzbatek bereizi zuela nire bizitza besteen bizitza-tik?

Page 200: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Eta Nocar andreak, orduan, negar egin du,nahiz eta amets hori hamaika aldiz aditu duen.Andereñoaren arima minberatuarentzat baltsa-mo lurrintsu bat bezalakoa da bere adiskidearennegarra.

Eta, egia esanda, harrigarri samarra da ande-reñoa sekula ezkondu ez izana. Umezurtz zen,diru kontutan inoren menpekoa ez, eta San Joanmuinoaren oinean zen bi bizitzako etxe pollitbaten jabea. Itsusia ere ez zen; gaurko eguneanere ezagun du hori. Emakume gutxi ziren hurabezain lirain eta garaiak; begi polit-politakzituen; aurpegia zabal antxa, baina hagitz haz-pegi neurrizko eta atseginekoa. Txikitatik, gauzabakar batek itsusten zuen pixka bat: emakumepuska galanta izatea, Mary Gizen goitizena eka-rri ziona. Gizentasunaren ondorioz, betidanikizan zen gutxi mugitu zalea; txikitan beste hau-rrekin ere ez zen jostatzen; emakumetu zeneanere ez zen inorekin biltzen, eta eguneroko ateral-di bakarra harresietan barnako ibilaldi llabur batizaten zuen. Ez zitekeen esan Mala Stranako bizi-lagunak inoiz kezkatu zirenik Mary andereñoainoiz ezkondu ez izanaz. Mala Stranan jende guz-

Page 201: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tiari bere marka eransten zaio; Mary andereñoaneskazahartzat hartzen zuten guztiek eta inoriez zitzaion bururatzen bestela izan zitekeenikere. Eta emakumeren batek, deskuiduan, ema-kumeek hain ohikoa duten jakin-minez, Marybertan zela kontu hori aipatzen bazuen, andere-ñoak orduan irribarre lasaiaz honela erantzutenzuen: «Nik uste ezkongai izanik ere, berdin zer-bitzatzen ahal dudala Jainkoa, ez da hala?». Etanorbaitek kontu bera aipatzen bazion Nocarandreari, honek, orduan, bere sorbalda txorro-txak goititu eta erantzuten zion: «Berak ez dunahi izan, ordea! Ezkontzeko aukera bat bainogehiago izan ditu, eta ez edozeinekin; egia san-tua da hori. Nahi izatera... Nik badakit bi gizoni—biak oso gizon onak ziren— ezetz esan ziela».

Baina Mala Stranan jaiotako semea naizenhonek ongi dakit biak parrandazale amorratuakzirela eta ez zutela piperrik ere balio, ez baitiraCibulka merkataria eta Rechner grabatzaileabaizik; bi horien izenak aipatzen ziren toki guz-tietan beti hauxe esaten zen: «A zer parea!».Horrekin ez dut esan nahi gaiztoak zirenik —horibakarrik falta genuen!—, baina bai ez zirela

Page 202: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

harentzat egokiak: arau gabeko bizimoduazuten, baldresa, fundamenturik eta zentzurikgabea. Rechner ez zen sekula lanean hastenosteguna baino lehenago, eta larunbat arratsal-derako utzia izaten zuen berriz lantegia. Her-mann jaunak —bere herrikidea, nire ama beza-la— ziurtatzen zuenez, diru asko irabazten ahalzuen, trebea baitzen oso; baina muzin egitenzion lanari. Cibulka merkatariak ardandegiandenbora gehiago pasatzen zuen bere dendanbaino, salmahaiaren atzean jartzen zen aldiroizugarri logaletu eta purrustada bota besterik ezbaitzuen egiten. Frantsesez ongi omen zekien,baina ez zen negozioaz arduratzen eta beremenpekoak beti gogoak ematen ziona egitenzuen.

Gehienetan elkarrekin egoten ziren Cibulkaeta Rechner, eta noizbait biotako bati gogoanpentsamendu zintzoren bat pizten bazitzaion,kontu segurua zen besteak berehala itzalikoziola. Egia da, bestetik, zaila zela aurkitzenzurruterako eta denbora pasatzeko lagun hobe-rik. Irribarre xume batek gurutzatzen zuen betiRechner txikiaren kokots zorrotzeko aurpegi

Page 203: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

bizar-egina, eguzki-errainuak hodeien artetikbazterrak argitzeko pasatzen direnean bezala;bere kopeta altua, ilea atzealdera orrazturik,lasaitasun ispilua zen eta bere ezpain zurbileninguruan ez zen behin ere irribarrerik faltatzen.Gorputza, traje hori batez jantzia —hori zuenkolore gustukoena—, etengabean mugitzenzuen eta uneoro bizkarrak uzkurtzen zituen.

Bere adiskide Cibulkak, beti beltzez jantzia,askoz itxura lasaiagoa izaten zuen, ongi ezagu-tzen ez zuenarentzat bederen. Rechner bezainmehea zen, baina altuxeagoa. Buru txikia zuen,baita kopeta ere, baxua eta estua. Bekain ile-tsuen azpian txinparten pareko begi distiratsuakzituen; ilea, beltza, aurreraka orraztua izatenzuen eta lokiak estaltzen zizkion, eta bibote beltzbatek, luze-luzea, ezpainak ezkutatzen; Cibulkakirri egiten zuenean elurra bezain hortz zuriakerakusten zituen. Aurpegian jende basaren itxu-ra pixka bat zuen, baina baita, aldi berean,bihotz onekoarena ere. Cibulkak ia-ia lehertze-raino eusten zion irriari, eta orduan irri-algarakahasten zen; halere, gero segituan lasaitzen zen.Bi lagunek begiratu bakar batekin ulertzen zio-

Page 204: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

ten batak besteari eta hari esker bazekiten elka-rri esan nahi zioten guztia, xehetasun eta guzti.Oso gutxitan jartzen zen beste norbait berenmahai aurrean, beren burutazioak, auzoko jendexalo harentzat, sobera arinak zirelako, soberabasak; jendeak ez zituen ulertzen eta uste zuensolasean etengabe maldizio batean aritzen zire-la. Cibulkak eta Rechnerrek, bestetik, ez zutenbilatzen Mala Stranako jende zentzudunarekinelkartzea. Gauaz nahiago zituzten, askoz ere,Stare Mestoko ostatuak. Elkarrekin ibiltzen zituz-ten hiriko bazterrak, eta astean hirutan Frantisekauzo urruneraino ere joaten ziren beren ibilaldie-tan. Gaueko ordu txikietan Mala Stranako kalee-tan parranda-irriren bat aditzen baldin bazen,seguru egon zintezkeen Cibulka eta Rechnerzirela, etxera bidean zihoazela.

Adin beretsukoak ziren biak, Mary andereño-aren adina. Garai batean elkarrekin ibiliak zirenSan Nikolas parrokiako eskolan, baina harrezke-roztik haiek apenas izan zuten Maryren berririk,ezta Maryk ere haienik. Kalean ikusten zutenelkar, beste inon ez, eta hiruren artean diosal

Page 205: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

axaleko bat besterik ez zen izaten, buru-keinubat gehienez.

Halako batean, halere, Mary andereñoakgutun bat jaso zuen, eskura emana, kontu han-diz eta ia kaligrafikoki idatzia. Irakurri zueneaneskuak dardar batean jarri zitzaizkion eta gutunalurrera erori zen. Honela zioen:

«Ene andereño agurgarria:Seguru aski harrigarria eginen zaizu zure zer-

bitzari naizen honek zuri idaztea, nork eta nikidaztea. Baina areago harrituko zaitu gutunhonen edukiak. Ez naiz behin ere atrebitu zure-gana hurbiltzera, baina zertarako ibili itzulingu-ruka? Maite zaitut! Aspalditik maite zaitut. Nirebihotza aztertu dut eta sinetsia nago niretzakozorionik nonbait baldin bada, zorion hori zureondoan baizik ezin dudala aurkitu.

Mary andereñoa! Beharbada harri eta zurgelditu eta arbuiatu eginen nauzu. Beharbadazure begien aurrean ere marmarrek ospea zikin-du didate eta mespretxua besterik ez duzu iza-nen niretzat. Gauza bakar bat eskatzen dizut:erabaki baino lehenago denbora pixka bat har-

Page 206: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

tzeko, dena ongi pentsatzeko hitz erabakigarriaesan aurretik. Esan dezakedan bakarra daburuan zu zoriontsu egitea besterik izanen eznukeen senarra izanen nintzatekeela zuretzat.

Berriz ere erregutzen dizut: ongi pentsatu.Hemendik lau astera zure erabakiaren berri jakinnahi nuke, ez lehenago, ez geroago.

Besterik gabe, barkatu inkomodatzeagatik.Zure berrien esperoan, irrika biziz.Zure esanetara.

VILEN CIBULKA».

Mary andereñoak arrunt nahasia zuen burua.Hogeita hamar bat urte zituen eta, halakobatean, bere lehenbiziko amodio-aitormenarenaurrean zegoen. Lehenbiziko aitormen beneta-koa! Berez ez zuen sekula maitasunean pentsa-tuko eta, egia esanda, ordura arte inork ez zionmaitasun-konturik aipatu. Burua eztanda egitekozorian zuen; lokietan zainen taupadak sumatzenzituen; arnasa falta. Ez zen soseguz pentsatzekogauza. Bere begiak lausotzen zituen lainoanzehar, tarteka, irudi bakar bat ikusten zuen:Cibulkaren aurpegi malenkoniatsua.

Page 207: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Hondarrean, lurretik gutuna hartu eta berrizirakurri zuen, dardar batean uneoro. «Zer gutu-naren polita!... Zer samurra!».

Ezin izan zuen agoantatu: gutuna bere adis-kideari erakutsi behar zion, Nocarren alargunajadanik ordurako. Eskuan utzi zion, hitzik esangabe:

— Ongi, ongi! —esan zuen azkenean Nocarandreak. Aurpegian harri eta zur egina zegoelaezagun zuen—. Eta zer egin gogo duzu?

— Ez dakit, Luiza.— Lasai, denbora asko duzu pentsatzeko...

Barkatu hau esatea, baina badakizu gizonaknolakoak izaten diren: askok dirua besterik ezdute bilatzen. Baina, azken batean, zergatik ezdugu sinetsi behar zutaz maitemindua dagoela?Badakizu zer egin behar dudan? Den-dena xuxenikasi.

Mary andereñoa isilik zegoen.— Begira, Cibulka oso itxura oneko gizona

da: begiak ikatza bezain beltzak, bibotea ere bel-tza, eta hortzak elurra bezain zuriak. Bi hitzetanesanda, gizaseme ederra da.

Page 208: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Eta Nocar andrea bere lagunarenganamakurtu zen, isilik baitzegoen, eta gartsukibesarkatu zuen.

Mary andereñoa piper gorria bezain gorri jarrizen. Baina juxtu handik astebetera Mary andere-ñoak beste gutun bat aurkitu zuen elizatik buel-tan. Eta irakurri egin zuen, gero eta harridurahandiagoaz:

«Andereño maite hori:Ez gaizki hartu zuri idaztera atrebitzea. Kon-

tua hauxe da: ezkontzeko asmotan nago eta nireetxerako etxekoandre jator bat behar dut, bainaez dut inor ezagutzen nire eginbeharrek ez dida-telako dibertsiorako astirik uzten. Zu behardudan emaztea izan zintezkeelako uste bete-betea dut. Ez gaizki hartu esaten badizut gizonzintzoa naizela eta ez zinatekeela erabakiazdamutuko: bizitzeko adina badaukat eta gogoregiten dut lan eta, Jainkoa lagun, ez litzaigukedeus faltako. Hogeita hamaika urte ditut, zuk niezagutzen nauzu eta nik zu ere bai; badakit diru-duna zarela, baina hori ez da txarra, hobe horre-la, ongi dago. Zinetan esaten dizut nire etxea ez

Page 209: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

daitekeela luzaro egon etxekoandrerik gabe etaez nezakeela gehiegi itxoin. Horregatik eskatzendizut, mesedez, beranduenez gaur hamabosterantzutea, ezetz esanez gero beste norbaiten-gana jo beharko nukeelako. Ni ez naiz erroman-tikoa eta ez dakit hitz politik esaten, baina bada-kit estimazioa erakusten. Hemen naiz, bada;hemendik bi astera arte.

Begirunez, zure zerbitzari leialJAN RECHNER, grabatzailea».

— Tolesik gabe idazten du, gizon xaloengisan —esan zuen egun hartako arratsaldeanNocar andreak—. Orain, aukeratzea da kontua.Zer eginen duzu?

— Zer eginen dut? —esan zuen Maryk ereametsetan bezala.

— Bietatik zein gustatzen zaizu gehiago?Esan, benetan, nor nahiago duzu?

— Vilen —erantzun zuen ahots apalean,gorri-gorri eginda, Mary andereñoak.

Cibulka jauna «Vilen» bihurtua bazen, Rech-nerrek jai zeukan. Erabaki zuten, bada, Nocarandreak, eskarmentu handiagokoa baitzen gizon

Page 210: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

kontuetan, Rechnerrentzako gutunaren zirribo-rroa eginen zuela eta gero Maryk bere eskuz ida-tziko zuela.

Astebete ez zela, Mary andereñoa berriz bereadiskidearen etxera itzuli zen, beste gutun batjaso zuelako. Pozez gainezka dagoenaren aurpe-gikera zuen. Gutunak honela zioen:

«Andereño maite hori:Mesedez, ez gaizki hartu esan behar dizuda-

na. Gauzak diren bezala dira eta nik ez dezaketdeus egin. Lehenago jakin banu beste gizonbatek eskatua zizula eskua eta gizon hori Cibul-ka nire adiskide ona zela, ez nuen aipatu ere egi-nen kontua. Baina berak ez zidan hitzik esan etaez nekien deus. Dena esan diot eta nire boronda-tez baztertuko naiz, berak maite zaituelako.Espero dut, dena dela, zu nitaz ez trufatzea,bidezkoa ez litzateke-eta; nik oraindik beste non-bait aurkitzen ahal dut zoriontasuna. Lastima da,baina horrek ez du inporta. Ez ahantzi zure zer-bitzari leiala nauzula.

Begirunez.JAN RECHNER, grabatzailea».

Page 211: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

— Ederki —esan zuen Nocar andreak—.Bukatu dira zure kezkak.

— Jainkoari eskerrak! —eta Mary andereñoabere etxeko bakardadera itzuli zen, baina bakar-dadea inoiz baino goxoagoa zen. Pentsamen-duak etorkizunean jarri zituen, eta behin etaberriz haiek zebilzkion buruan, hain ziren zora-garriak. Pentsamenduek gero eta errealagoakziruditen eta denek, bat eginik, bere zoriontasunmugagabeko bizitzaren koadroa osatu zuten.

Biharamunean, halere, Nocar andereñoakMary ez-ongi aurkitu zuen. Etzanda zegoensofan, zurbil, eta begiak gorrituak zituen nega-rraren negarraz.

Nocar andrea, izuturik, apenas izan zengauza deus esateko. Mary negarrez hasi zenberriz, eta gero, hitzik esan gabe, mahai alderaseinalatu zuen. Beste gutun bat zegoen.

Nocar andreak gauza ikaragarriren bat sus-matu zuen. Eta gutunak, egia esanda, afera latzazekarren:

«Ene andereño agurgarria:

Page 212: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

Bistan da ez dagoela zoriontasunik niretzat.Ametsetik iratzarri naiz, kopeta sutan daukat,burua arrunt nahasia. Ez dut, alabaina, zapuztu-tako esperantzaz jositako bidean segitu nahi; ezdut nire lagun hoberenaren, nire lagun bakarra-ren, bidean oztoporik jarri nahi. Lagun gaixoa;neroni bezain zorigaiztokoa!

Oraindik ez duzu erabakirik hartu, baina zererabaki har zenezake? Ez ninteke zoriontsu bizinire adiskidea lur jota ikusita. Bizitzaren goza-men guztien kopa eskainiko bazenit ere, ez nukeonartzen ahalko.

Erabakia dut: uko egiten diot guztiari.Gauza bakar bat eskatzen dizut: ahantz naza-

zu eta, arren, ez nitaz trufatu.Adeitasunez, zure zerbitzari leiala.

VILEN CIBULKA».

— A zer grazia! —esan zuen oihuka Nocarandreak. Gero irri-ajajaka hasi zen.

Mary andereñoak zorrotz begiratu zion, osokezkaturik.

— Jakina! —Nocar andrea pentsakor jarrizen—. Hagitz jende xaloa dira; begibistan da

Page 213: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

biak gizon xaloak direla. Zuk ez dituzu ezagu-tzen gizonak, Mary maitea! Xalotasun horrek ezdu irauten; bat-batean gizonek xalotasun horibazter utzi eta beren buruaz baizik ez dira ardu-ratzen. Lasai, Mary; erabakiko dute! Rechnerrekgizon praktikoa ematen du, baina Cibulka..., eza-gun du zutaz txoratua dagoela! Cibulka etorrikoda, duda-izpirik ez izan!

Mary andereñoari, berehala, ameslari-begira-da jarri zitzaion. Adiskidearen hitzak sinetsizituen, eta Luizak bere hitzen egia santua sinetsizuen. Bi arima xalo ziren, lañoak; ez zitzaiendeusen susmorik piztu. Pentsatu hutsarekingustu txarreko broma bat izan zitekeela, ikara-garri gustu txarrekoa, izu-laborriak hartukozituen seguruena.

— Lasai! Etorriko da; erabakiko du noizbaitere! —kontsolatu zuen beste behin Nocarandreak, agur esatean.

Eta Mary andereñoa esperoan egon zen, etaitzuli egin zitzaizkion lehengo pentsamenduak.Egia da ez ziotela egin lehenago bezalako zirra-ra zoragarria; aitzitik, elegiazko zerbait zegoenberarengan, baina andereñoari iruditzen zitzaion

Page 214: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

pentsamendu horiek tristeak izanagatik, horre-xegatik kuttunagoak egiten zitzaizkiola.

Mary andereñoa esperoan eta esperoan... etahilabeteak joan ziren bata bestearen ondotik.Noizean behin, harresietan barnako ohikopaseoa egitean, bere bi lagunak ikusten zituen,elkarrekin betiere. Bi gizon horiek batere inportaez zitzaizkion garaian, Maryk seguru aski ez zienerreparatuko elkarrekin topo egite horiei, bainaorain maiztasun susmagarriaz gertatzen zirelairuditu zitzaion. «Zuri segika dabiltza, ikusikoduzu!», esaten zion Nocar andreak. HasieranMary andereñoak begirada beheratzen zuenhaiekin topatzean. Geroago, begiratzera ausartuzen. Bidea egiten zioten bien artean, biek alabiek ahalik adeitsuen agurtzen zuten, eta gerobegirada apaltzen zuten, bat-batean tristetubalira bezala. Nabaritu ote zuten inoiz andereño-aren begi urdinetan idatzia zegoen galdemoduinozentea? Ziur nago, ordea, andereñoa ez zelabehin ere ohartu haiek ezpainak hozkatzen zituz-tela irriz ez lehertzeko.

Urtebete igaro zen. Nocar andrea, bitartehorretan, oso berri bitxiak jakiten hasi zen eta,

Page 215: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

lotsatu samarturik, Maryri eman zizkion: biakkaxkarin samarrak zirela, gautxori fama zutelaeta ez zutela atarramendu onik izanen. Hori esa-ten zuen, bederen, mundu guztiak.

Mary andereñoak sekulako astinaldia jasatenzuen berri bakoitzaren ondoren. Baina bereerrua al zen hori ere? Bere adiskideak ez zekienzer aholkatu, eta Mary andereñoari bere emaku-me-ahalkeak eragozten zion berez pausu eraba-kigarria ematea. Hala ere, isilik egonez gaizkijokatzen ari zela iruditzen zitzaion.

Bigarren urtea pasatu zen, are ilunagoa.Orduan Rechner ehortzi zuten. Hetikak joa hilzen. Mary andereñoak tristura barne-muinetarai-no sartua zuen. Rechner, gizon praktiko hura —Nocar andreak deitu ohi zion bezala— penak ahi-tua!

Nocar andreak hasperen luzea egin eta esa-ten zuen: «Orain dena erabakia duzu. Cibulkakdenbora pixka bat pasatzen utzi eta etorrikoda». Eta orduan Mary andereño dardaratiabesarkatu eta musu ematen zion kopetan.

Cibulkak handik gutxira utzi zuen mundua.Lau hilabete geroago Rechnerri segitu zion hilo-

Page 216: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

bira. Birikeriak eraman zuen. Hamasei urte diraorain biak Kosireko kanposantuan dautzala.

* * *

Munduko deusengatik ez luke erabakikoMary andereñoak Arimen Egunean hilobi baterabestera baino lehenago hurbiltzea. Horregatik,bost urteko neska inozente batek erabakitzen duharen ordez: neska zein hilobitara hurbildulehenbizi, hartan uzten du andereñoak lehenbizi-ko koroa.

Cibulkaren eta Rechnerren hilobiez gain,Maryk beste hilobi bat erosi zuen betikoz. Jen-deak uste du Mary andereñoak deus inporta ezzaizkion hilobiak erosteko tema duela. Hiruga-rren hilobi hartan Majdalena Töpfer andrea zego-en ehortzirik. Egia da oso andre jakintsua zelaeta hartaz gauza asko esaten dira. Vels jaunalurperatu zutenean, Töpfer andreak Hirt andrea,kandelagilearen andrea, ondoko hilobiaren gai-netik pasatzen ikusi zuenean, segituan esanzuen kandelagileari haurra hila jaioko zitzaiola.Eta halaxe gertatu. Töpfer andreak, behin, bere

Page 217: Mala Stranako ipuinak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Jan Neruda, Mala...giko izan zituen, bere bizitzako lehen amodioa, eta seguruaski handiena, Karolina Svetla

auzoko eskularrugilearen emazteari bisitan joaneta azenarioak garbitzen ari zela ikusi zuenean,ixtanteko esan zuen ume orinez betea izanenzuela. Eta Marina, eskularrugilearen alaba, ikara-tzeko modukoa da, orinez josia dago eta adrei-luak bezalako ile gorria du. Emakume jakintsua,bai, Töpfer andrea, baina...

Esan bezala, Mary andereñoari andre hura ezzitzaion batere axola. Baina Töpfer andrearenhilobitik tarte berdina dago Cibulkaren eta Rech-nerren hilobietara. Nire irakurleen argitasuna-rentzat iraingarria litzateke azaltzea Mary ande-reñoak zergatik erosi zuen hilobi hura bere beti-ko atsedenerako.