Mendira txangoaa

12
MENDIRA TXANGOA

Transcript of Mendira txangoaa

Page 1: Mendira txangoaa

MENDIRATXANGOA

Page 2: Mendira txangoaa

Urte honetan ere, mendira joateko txangoa antolatu dute ikastolako ikasle eta irakasleek eta seigarren mailako 75 ikasle eta beste 10 irakaslek hartuko dute parte.

Guztia ondo joan da egunean zehar, ikasle batzuk eta pare bat irakasle erori egin diren arren, ez da ezer larririk gertatu. Baina, kanpin dendak muntatzen hasi direnean, Maitane eta Joseba falta direla konturatu dira ikasle batzuk. Irakasleek laster agertuko direla pentsatuz ez die kasu handirik egin, baina ordubetea igaro ostean ez dira ageri izan.

Page 3: Mendira txangoaa

Egoera honen aurrean, denek batzar bat egitea erabaki dute, zer egin antolatzeko. Josu maisuak, hoberena berehala bilatzen hastea dela erabaki duenez, inori kasurik egin gabe bera bakarrik joan da mendia aztertzera.

Josu maisua, Belbinen ikuspegitik burmuina izango litzateke, besteek egin beharreko lanari kasurik egiten ez dielako eta langile ona denez, lanera entregatuta dagoelako.

Pentsamendu estiloan aldiz, formari dagokionez, monarkikoa da, arazoa bakarrik bere ikuspegitik ulertu eta alde egin duelako.

Page 4: Mendira txangoaa

Bitartean, Arantza andereñoak, taldeak egitea proposatu du, irakasle bakoitzak zenbait ikasle hartu eta zortzi talderen artean mendia esploratzera joatea. Horrela, euren hurbileko landak miatuta geratuko lirateke. Gainera, Ainarak, irakasle guztiekin komentatu nahi du arazoa eta ideia desberdinak batu.

Arantza, koordinazailea da, kontrolatzailea, lasaia eta segurua delako. Besteen gaitasunez baliatu eta umeak bilatzeko helburua duelako.Pentsamendu estiloetan, kanpo irismena du, bere arazoak besteekin komentatzen dituelako.

Page 5: Mendira txangoaa

Taldeetan banatu aurretik, Belenek umeei galdera batzuk egin nahi izan dizkie, izan ere, askotan umeek jakin izan ohi dituzte besteen barrabaskeriak, baina “txibatoak” ez izatearren isildu egiten dira. Dena dela, konturatu dira oraingoan, inork ez dakiela ezer.

Belbinen ikuspegitik, Belen baliabideen ikerlaria da, irekia eta gogotsua da, aukera berriak sortzen ari da, umeen bilaketa errazagoa izateko.

Page 6: Mendira txangoaa

Mario, Belbineri dagokionez, ebaluatzaile monitorea da, erabakiak hartzeko denbora behar duelako eta zuhurra eta hotza delako. Pentsamendu kritikoa izateaz gain, diskretua da.Pentsamendu estiloan, funtzioa, exekutiboa du, protokoloaren arabera konpondu nahi duelako arazoa, eta ikuspegi global batetik aztertzen du arazoa. Orientazioa, kontserbadorearena du, arazoa konponduta erantzun bat espero duelako.Aitorrek aldiz funtzioari dagokionez pentsamendu estilo judiziala du, Mariok proposaturikoari kritika egiten diolako, inongo soluziorik eman gabe eta ikuspegi lokala du, kasu konkretu honetara mugatzen delako.

Inongo duda barik, Mariok, segituan erreskate taldera deitzeko esan du, denbora galdu gabe umeak aurkitu

eta arazoa konpontzeko.

Baina, Aitor, kexati agertu da Mariok egindako planaren aurren, bere ustez, ez da egokia proposaturiko

soluzioa, izan ere, posiblea da umeak inguruan bueltaka aritzea eta alferrikakoa da inguru guztia arduratan

jartzea beharrezkoa ez bada.

Page 7: Mendira txangoaa

Iosune, Belbinen ikuspegitik, inpultsorea da, motibatua, energiaduna delako eta desafioak gustatzen zaizkiolako. Pentsamendu estiloa, barne irismena du, sufrimendua berarentzako gordetzen duelako. Eta formari dagokionez, legegilea da, arazoari irtenbide propioak ematen dizkiolako.

Horrela ba, Iosunek Gorbeia mendia ondo ezagutzen duenez, talde desberdinak antolatu, bakoitzari eremu jakin bat

eman eta berriro elkar ikusteko ordua eta lekua jarri ditu. Bere helburua metodo honek funtzionatzen ez badu, beste

plan bat egitea da, umeek egingo luketena imitatuz. Gainera, Iosunek bere sufrimendua ez du adierazi nahi,

besteengan inolako influentziarik ez izateko.

Page 8: Mendira txangoaa

Haizeak locus of control internoa du, gertatutakoaren errua eurena dela uste duelako.Aldiz, Kepak externoa du, umeen errespontsabilitatea dela uste du.

Plangintza guzti hau egiten ari diren bitartean, Haizea kezkatuta dago, gertatutakoaren aurrean nola erantzungo

duten gurasoek eta ikastolako zuzendariak. Izan ere, beraien errua dela uste du, ume guztiak ondo kontrolatuta izan

beharko lituzketelako. Baina Kepak azaldu dio, umeak bihurriak izatea ez dela euren arazoa honen ondorioak

beraien prestigioa galdu-araziko duten arren.

Page 9: Mendira txangoaa

Haizea, pentsamendu estiloaren formari dagokionez, oligarkikoa da, egoera zailen aurrean blokeatu egiten delako.Aldiz, Kepa hierarkikoa da, arazoak maila desberdinetan jarri eta banan-banan konpontzeko gaitasuna duelako. Gainera, Belbinen ikuspegitik, kohesionatzailea da, sentikorra eta soziala delako, eta egoera zail baten aurrean, ondo erantzun duelako.

Eztabaida guztiaren erdian, Jone ikaslea erori egin da eta min hartu du hankan. Haizeak, ez daki zer egin,

nekatuta dago eta arazo guzti hauen aurrean blokeatuta geratu da. Kepak guzti hau ikustean etorri eta dena

antolatu du, Haizearen taldeko umeak hartu ditu, Haizea eta Jone kanpinean utzi eta berriz ere galdutako bi

umeen bila joan dira.

Page 10: Mendira txangoaa

Belbini dagokionez, bukatzailea da Jose, aditua, langilea eta kontzientziatua da. Bere meta, helburua betetzea da.Pentsamendu estiloan, orientazio liberala du, beste egoera berri bat sortu nahi duelako arazoa konpondu ostean.

Josek bere ikasle taldea hartu, eta menditik haratago joan dira, bere ustez, urrunago daude eta jadanik, bere ikasleak

oso nekatuta daude eta bueltatu nahi duten arren, Josek besteak aurkitu arte ez direla bueltatuko dio, bere helburu

bakarra hori da. Baina, gero prebentzio ikastaro batzuk egitea proposatu nahi ditu berriro holakorik ez gertatzeko.

Page 11: Mendira txangoaa

Pentsamendu estiloko formari dagokionez, Mario anarkikoa da, lehenago gauza bat planteatu duelako arazoa konpontzeko eta gero beste bat.Belbini dagokionez, aditua da, ingurua ondo ezagutzen duelako eta besteen lana gutxiesten duelako.

Mariok, orain, ideiaz aldatu du eta besten antzera hasi da lanean, umeak hartu eta mendia esploratzen. Dena dela, berak

nahi duen moduan antolatu da eta mendizalea denez, berak gehiago dakielakoan, beste taldeak desprestigiatu eta basoan

murgildu da.

Page 12: Mendira txangoaa

Azkenean, Maitane eta Joseba, berriz ere kanpinean agertu dira, Haizea andereñoa eta Jonerengana. Haizeak

denei abisatu, kanpinean bildu dira eta Joseba eta Maitanerekin zer egingo duten erabakia biharko utzi dute, gaur

egun neketsua izan da eta lo egin beharra dute.