mila leiho zabalik - naiz:€¦ · nak, laguntza politikak, ingeniaritza genetikoa, aldaketa kli -...

24
NI ETA ZU, BIAK ERAIKIAK IZAN GARA EUSKAL HERRIAN ELKARREN ONDOAN GERO ETA KULTURA GEHIAGO BIZI DIRA, MUNDU IKUSKERA, OHITURA ETA HARREMANTZEKO MODU GERO ETA GEHIAGO. NOLA JOSI KULTURA DESBERDINETATIK DATOZEN PERTSONEN JENDARTE HORI ? MAYA AMRANE ADITUAREN USTEZ, KULTURARTEKO KONPETENTZIA LANTZEA IZAN DAITEKE GAKOA. > 10 Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS ASTEARI ZEHARKA BEGIRA «Esku Gorrien Iraultzaren» zenbait irakaspen RAMON SOLA > 9 DATORRENA Munduko baserritarrek bizirik diraute ISIDRO ESNAOLA > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko uztailaren 22a | XI. urtea • 527. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz:€¦ · nak, laguntza politikak, ingeniaritza genetikoa, aldaketa kli -...

  • NI ETA ZU, BIAK ERAIKIAK IZAN GARAEUSKAL HERRIAN ELKARREN ONDOAN GERO ETA KULTURA GEHIAGO BIZI DIRA, MUNDU

    IKUSKERA, OHITURA ETA HARREMANTZEKO MODU GERO ETA GEHIAGO. NOLA JOSI KULTURADESBERDINETATIK DATOZEN PERTSONEN JENDARTE HORI? MAYA AMRANE ADITUAREN USTEZ,

    KULTURARTEKO KONPETENTZIA LANTZEA IZAN DAITEKE GAKOA. > 10 Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

    ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

    «Esku Gorrien Iraultzaren»zenbait irakaspen RAMON SOLA > 9

    DATORRENA

    Munduko baserritarrekbizirik diraute ISIDRO ESNAOLA > 3

    www.gaur8.infomila leiho zabalik

    2017ko uztailaren 22a | XI. urtea • 527. zbk.0,50 euro

  • Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

    Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

    Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

    Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

    HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

    SINADURAK:

    03 Isidro Esnaola: Munduko

    baserritarrek bizirik diraute

    08 Saioa Aginako Lamarain:

    Hutsa

    09 Ramon Sola: «Esku Gorrien

    Iraultzaren» zenbait irakaspen

    14 EXPRAI

    15 Antton Izagirre: Adiskideak eta

    etsaiak

    15 Miren Azkarate: Larrialdietara

    16 Beñat Gaztelumendi: Ihesaz

    17 Nerea Ibarzabal Salegi:

    Kanpora begirako lorategia

    21 Olatz Arregi Uriarte:

    Denbora-lerroak

    13

    4

    18

    India: Gorenak arrazoia eman dio

    16 urteko gose greba egin zuen

    emakume ekintzaileari 04

    2016, inoizko urterik okerrena

    ingurumena babesten saiatzen

    diren ekintzaileentzat 06

    Kulturarteko konpetentzia,

    aniztasuna josteko erreminta 10

    Jolasparkeak.eus, jolaserako

    txokoak klik bakarrean 13

    In fraganti: Iratxe Gomez 18

    Basaldea zentroko haziak ernetzen

    hasi dira 20

    Juantxo Egañaren behatxulotik 22

    Ikusmira: Ni ere erraldoitu egiten

    naiz 23

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 2 / 3hutsa

    atze

    rria

    Aste honetan Via Campesina nazioarteko base-rritar mugimendua bildu da Euskal Herrian,bere VII. konferentzia ospatzeko. Via Campe-sina nekazaritza arloko nazioarteko erakundehandiena da eta mundu osoko baserritarrakordezkatzen ditu. Gaur egun, mundu osoan

    zehar, globalizazio neoliberalaren aurkako borrokan lehenlerroan daude nekazariak. Kasu askotan ez da baserritarrenaukera baten ondorio, joera ekonomiko eta politiko nagu-siek nekazarien bizimodua guztiz suntsitu izanaren ondo-rio baizik. Nekazaritza arloko industrien esku hartzea, lurrapilatzeko mugimenduak, merkataritza libreko hitzarme-nak, laguntza politikak, ingeniaritza genetikoa, aldaketa kli-matikoa… baserritarren bizimodua arriskuan jartzen duten joeretako batzuk besterik ez dira. Horiek guztiek familia us-tiapen txikien oinarriak urratzen dituzte.

    Ekonomialariek eta garapen arloko bestelako adituek as-paldi iragarri zuten nekazari-tza arloko familia ustiapenendesagerpena. Nekazaritza in-dustrialak uzta handiagoak emango zituela aurreikustenzuten teoriko horiek guztiek.Hala ere, ekoizpen industria-lak ez ditu esperotako emai-tzak ekarri. Eta baserritarrenesplotazioek bizirik irautendute mundu osoan zehar. Us-te orokorraren aurka, baina,pertsona asko ere aritu dira.Lehenetako bat Aleksandr Va-silievitx Txaianov izan zen.Ekonomialari errusiar horreknekazaritzako ustiapenen funtzionamendua aztertu zueneta konturatu zen esplotazio familiarretan erabakiak har-tzeko sistema oso konplexua zela. Hala ere, bere lanek ezzuten zabalpen handirik izan, Errusiako Alderdi Komunis-taren nekazaritza arloko politikarekin talka egiten zutelako.Garai hartako komunistak ere ekoizpen handien ustezkoabantailekin liluratuta zeuden. 1930ean Txaianov atxilotuegin zuten, eta, zazpi urte geroago, 1937an, fusilatu. 1987kouztailaren 16an, orain dela 30 urte, Sobietar BatasunekoAuzitegi Gorenak bere izena birgaitu zuen.

    Txaianoven ikerketak arras interesgarriak dira. Ekono-mialari konbentzionalek edozein enpresa edo jarduera pa-rametro baten arabera baloratzen dute: bideragarritasunabalioesteko irizpide nagusia esplotazioren etekin maila da.Ikuspegi hori, baina, nahiko murritza da. Txaianov kontu-ratu zen familia esplotazioetan gauza gehiago baloratzen

    zirela ekoizpenarekin lotutako erabakiak hartzeko, besteakbeste, kudeatutako lurra, kapitala, lana, senideen laguntza...Baserritar txikiek ez zituzten etekinak beste guztiaren gai-netik jartzen. Txaianoven aburuz, beren esku zeuden balia-bideen erabilera hobeezina izatea zuten xede. Esate batera-ko, baserritar batek ez zuen makina bat erosiko neguko langutxi batzuk egiteko soilik. Makina erabiltzeak inbertsioabueltatzeko adina diru sarrera emanagatik, neguan zeregi-nik gabe geldituko zen nekazaria. Makinak, etekinen alde-tik mesede egiten bazion ere, lan antolaketaren ikuspuntu-tik kalteak soilik ekarriko zizkiola ikusten zuen nekazariak.Horrelako hausnarketen araberako erabakiek iraunkorta-sun handia ematen zieten nekazaritzako ustiapen txikiei.

    Egun ere nekazaritzako ustiapen txikien iraunkortasunanabarmena da. Kontrako testuinguru batean bizirik dirautemundu osoan zehar. Nekazaritzako ustiapen familiarrakagroindustriaren porrotaren erakusle dira. Egia da, hori bai,

    gero eta egoera zailagoan daudela. Zenbait lurraldetan, Eu-ropa kasu, gero eta gutxiago gelditzen dira. Hala ere, lureremu zabalak kudeatzen dituzte modu iraunkorrean etahorrek kapitalaren jomugan jartzen ditu. Zenbait lekutanenpresa handiak izugarrizko indarkeria erabiltzen ari dirabaserritarrak eta nekazari komunitateak beraien lurretatikbotatzeko. Borroken zerrenda amaigabea da.

    Tokiko baldintzetara egokitzeko gaitasuna, erabakiakhartzeko ikuspegi zabala, iraunkortasunean oinarritutakoekoizpena, aniztasuna, norbanakoaren neurriko ustiape-na... Anitza da nekazari txikiek eskain dezaketen eskarmen-tua arazo globalei irtenbidea emateko, elikadura burujabe-tza edo aldaketa klimatikoa izan. Etorkizuneko erronkeiaurre egiteko, porrot egin du egun nagusi den ikuspegi eko-nomizistak. Hurbilketa alternatiboak behar ditugu eta ba-serritar txikiena da horietako bat. •

    { datorrena }

    Munduko baserritarrek bizirik diraute

    Zenbait lekutan enpresa handiakizugarrizko indarkeria erabiltzen ari dirabaserritarrak eta nekazari komunitateakberaien lurretatik botatzeko. Borrokenzerrenda amaigabea da

    Isidro Esnaola

    hutsa

    hutsahutsa

  • atzerria

    Irom Sharmila ekintzai-lea haserre ageri da irudigehienetan. Injustizia-ren aurkako borroka lu-zeari heldu zion 28 urtezituela eta beste inork

    baino gehiago egin du ManipurIndiako estatuko egoera bereonera ekartzeko. Hamasei urte-ko baraualdia egin zuen orainurtebete arte, eta orduan milita-rren inpunitatearen aurkako bo-rroka beste era batean egiteaerabaki zuen: hauteskundeetaraaurkeztu zen, baina berak ba-bestu nahi dituen herritarrekberaiek betiko lapurren aldekoaukera egin zuten, eta 90 boto-rekin utzi zuten, lur jota. Kerala hegoaldeko estatu au-

    rrerakoira joan zen arnas har-tzera, eta gero Tamil Naduko Ko-daikanalera (36.000 biztanle),

    baina bertan ere ez diote bakeanbizitzen uzten. Britainiar herri-tar batekin (Portugalgo eta In-diako jatorria duen DesmondCoutinhorekin) ezkondu nahidu eta horretarako ere arazoakbaino ez ditu aurkitu. Indiako Auzitegi Gorenak

    arrazoia eman dio orain, judi-zioz kanpoko dozenaka exeku-zio (giza eskubideen aldeko el-karteek diote uniformedunekManipur estatuan 1.530 herritarhil dituztela) ikertzeko agindubaitio Ikerketa Bulego Federala-ri. Baina Sharmilari garaipenadirudien hori gozatzeko aukeraere lapurtu egin diote.Orain hamazazpi urte erabaki

    zuen gobernuz kanpoko erakun-de batean lan egiten zuen ema-kumeak gauza guztiak utzi etaAFSPA Indar Armatuen Ahal-

    Ezkerrean, Manipur estatukohainbat amonek larrugorririk

    egin zuten mobilizazioa. Erdikoirudian, uniformedunak egurra

    emateko prest. Eskuinean,Poliziaren basakeria salatzeko

    egindako mobilizazio bat. GAUR8

    INDIAGorenak arrazoia eman dio 16 urteko gosegreba egin zuen emakume ekintzaileari

    [email protected]

    1950eko hamarkadako lege batek erabateko inpunitateaematen die uniformedunei eta Indiako ipar-ekialdekoManipur estatuan 1.500 pertsonatik gora hil dituzte. IromSharmila ekintzaileak 16 urteko baraualdi egin zuenlegearen aurka, eta gero hauteskundeetara aurkeztu zen.Sekulako porrota jaso zuen. Hegoaldera joan da bizitzera.

    JENDARTEA / b

    men Berezien Legearen aurkakogose greba hastea. Bezperan Ma-nipur estatuan oso ugariak di-ren talde armatuetako batek(hogeitik gora dira iturri ba-tzuen arabera, eta, bestelakohelburu eta diskurtsoarekin ha-sitakoak izaten badira ere, kasuaskotan lapurreta egin beste as-morik ez dute izaten) konboimilitar baten aurkako erasoaegin zuen, zenbait biktima era-ginez, eta ondoren Assam Rifleskonpainiak mendeku hartu nahiizan zuen autobus markesinabatean zain zeuden herritarreitiro eginda: hamar hildako, 60urteko emakume bat eta haur-tzaroan Indiako presidenteakberak Ausardiaren Dominaeman zion gazte bat barne. Nola l iteke? AFSPA legeak

    ahalbidetzen ditu horrelako kri-

    menak 1958az geroztik, Indiakoipar-ekialdeko estatuetan etaKaxmirren dauden segurtasunindarrei edonori tiro egiteko au-kera ematen baitie, inolako on-dorio legalik jasan gabe. Marke-sinako sarraskiarengatik ez duinork ordaindu, nahiz eta herri-tarrek garbi adierazi zuten hase-rrea. Mundu osoan zabaldu zen

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 4 / 5

    Manipurreko emakumeek larru-gorririk kuartel baten aurreanegindako protestaldia: “IndiakoArmada, bortxa gaitzazue berri-ro” idatzi zuten pankartan amaeta amonok, nazka-nazka egin-da. Harrigarria hain matxistaeta kontserbadorea den herrian.Hamasei urtez eutsi zion

    Irom Sharmilak ezer ez jateko

    erabakiari. Epaileek agindu zu-ten ekintzailea Poliziaren zain-tzapean edukitzeko, bere buruazbeste egin nahian zebilelakoan.Sudurretik sartutako hodi batenbitartez elikatzen zuten. Irudihori izan da munduan gehienzabaldu dena.Orain urtebete Sharmilaren

    eledunek jakinarazi zuten abuz-

    tuan emango ziola amaiera gosegrebari, «16 urtetan lortu ezduena 30 urtetan ere lortuko ezduelakoan». Estrategia aldatueta hauteskundeetara aurkezteaerabaki zuen, independente mo-duan, nahiz eta AAP Aam AdmiParty alderdiko “haserretuek”(jende arruntaren alderdia) be-ren zerrendan sartzeko propo-

    samena egin zioten. BPJ Naren-dra Modi lehen ministroaren al-derdiak bost milioi dolar eskainiomen zizkion beraiekin bat egi-teagatik, baina berak PRJA Justi-ziaren Aldeko Aliantza eta He-rriaren Berpiztea alderdiaeratzea erabaki zuen. Eta 2017ko martxoa iritsi zen:

    hauteskundeak. Ekintzaile ere-

    dugarriari herritar askok adie-razten zion sostengua gose gre-ban zegoenean, «baina bozketaegunean bizkarra eman zioteneta betiko lapurrei eman zietenbotoa». 90 boto besterik ez.Okram Ibobi Singh Manipurre-ko gobernuburuak 18.649 lortuzituen. Erabateko porrota. Da-tua mingarriagoa da parte har-tzea oso altua, %80tik gorakoa,izan zela kontuan hartuta. «Jen-deak huts egin zidanean, lur jo-ta geratu nintzen. Ni politikanez sartzea nahi badute, berenboto eskubidea aukera zuzenaegiteko erabili nahi ez badute,horrela izan dadila», esan zuen45 urteko emakumeak.

    «ESKERRIK ASKO 90 BOTOENGATIK»«90 boto. Ez genuen horrelako-rik espero. Hauteskundeak ira-baziko genituelakoan geunden,baina guztiz kontrakoa gertatuda», esan zien kazetariei Tele Sa-lam PRJA alderdiko kideak. «Es-kerrik asko 90 botoengatik»,idatzi zuen Irom Sharmilak be-rak Facebooken. Alderdikideekezin dute ulertu gertatutakoa,«ustelkeriarik gabeko politikagarbia eskaintzen zuen aukerakhain boto gutxi jasotzea». Ba-tzuek zioten «diruaren botereakoraindik ere eragin gehiegi»duela herritar askorengan.Bozketak iritsi aurretik ere pa-

    sa zitzaion burutik ekintzailearikanpaina bertan behera uztea.Grace Jajo Manipurreko kazeta-riak bere etxean hartu zuenSharmila, gose greba utzi ondo-ren toki guztietan baztertu egi-ten zutenean. Emakume taldebatek iraindu zuenean, hauta-gaia oso gaizki ibili zen eta ezaurkeztea ere aztertu omenzuen, lagunak esan duenez.Manipurren langabezia-tasa

    oso altua da eta gazte askok tal-de armatuekin bat egin besteerremediorik ez dute ikustenaurrera ateratzeko. Beste ba-tzuek, emakumeek batez ere, hi-ri handietara jotzen dute, berta-koek egin nahi ez dituzten lanakegitera. Gainera, estatuak mugaarazoak ditu Birmaniarekin. He-mendik urte batzuetara Sharmi-laren estatuak jarriko dituzteplazatan eta guztiek esango du-te bere jarraitzaile izan zirela.

    Irom Sharmila militarreninpunitatearen aurkakoekintzaileak porrot egin zuenhauteskundeetan, hamaseiurteko baraualdiari amaieraeman eta gero. Bere kausarieutsiko dio, baina Manipurestatutik kanpo. GAUR8

  • atzerria

    Geure bizitzare-kin ordaintzenari gara bestebatzuen diruza-lekeria; geurekulturarekin ,

    herri moduan desagertzekoarriskuarekin, lur zatitxo haudefenditzeagatik». Global Witn-nes nazioarteko erakundeakplazaratu berri duen bideo bate-tik hartutako hitzak dira, wayuuherriko Jakeline Romero ekin-tzailearenak. Munduko beste leku askotan

    gertatzen ari den moduan, wa-yuu jatorrizko herria mundukokonpainia handienetako ba-tzuen aurkako borrokan ari da,bere bizimoduari eutsi nahian.Kolonbiako herritarrak izanik,teorian beraien interesak defen-datu beharko lituzketen segur-tasun indarrek konpainia ho-rien interesekin egiten dute bat,

    eta kasu askotan beraien lurrakutzi beharrean izaten dira. Etaberen lurrak utzita, betidanikezagutu duten bizimodua ere,kultura, atzean utzi beharra iza-ten dute.Indigenen eta meatzaritza

    konpainia handien arteko bo-rrokak ez du inolako orekarik.Kolonbia munduan ikatz gehienesportatzen duten herrialdeensailkapenean bosgarren lekuanageri da, eta erregai fosil horren

    %37 El Cerrejon izeneko meate-gitik ateratzen dute, La Guajiradepartamendutik alegia. BHPBilliton, AngloAmerican etaGlencore dira jarduera ekono-mikoaren jabeak.Ikatz esportatzaileen sailkape-

    nean goiko postuetan agertzeazgain, Kolonbia ingurumenarenaldeko ekintzaile gehien hiltzendituzten herrialdeen artean ereageri da. Iaz 37 pertsona hil zi-tuzten Karibeko herrialdean, lu-

    rra, basoak eta ura babesteaga-tik. Ondorioz, sailkapeneko bi-garren postuan ageri da uneo-tan, askoz ere zabalera etapopulazio handiagoak dituenBrasilen atzetik.El Cerrejon Kolonbiako aire

    zabaleko meategirik handienada. Dagoeneko 90 kilometro ko-adroko zabalera du, eta haztenjarraitzen du. Hazkunde horrek, jakina, ber-

    tan bizi ziren herriak ustezkoarrakasta ekonomikoarentzatoztopo bihurtu ditu, eta kanpo-ratu egiten dituzte.

    HABANAKO AKORDIOAKGlobal Witnnes erakundeak pla-zaratu duen bideoan beren lu-rrak utzi behar izan dituzten he-rritarrek esplikatzen dutesegurtasun indarrek egurtu izandituztela, lurrak libre uzteko, etanekazaritzarekin jarraitzerik ezduten lekuetan “bizi” direlaorain, beti ezagutu duzuna aldebatera utzita bizitzerik badagobederen.

    Wayuu etniakokomunitate batekokideak, El CerrejonKolonbiako aire zabalekomeategirik handienaren aurkako mobilizaziobatean. GAUR8

    GIZA ESKUBIDEAKHistoriako urterik okerrena bizi behar izan zuten iazingurumena babesten saiatzen diren ekintzaileek

    [email protected]

    Lurra, basoak eta ura babestea oso garesti ordaintzendute konpainia handien negozioen bidea oztopatzendutenek, batez ere jatorrizko herriek. Iaz 2015. urteanbaino ekintzaile gehiago hil zituzten ingurumenarenaldeko lanaren eraginez. Kolonbiak oso Konstituzioaurrerakoia du, baina ez da betetzen.

    JENDARTEA / b

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 6 / 7

    El Cerrejon meategikoek dioteberaiek ez dutela zerikusirik he-rritarrek salatutako indarkeria-rekin, baina meategi hori dagoherrialdean ingurumen gatazkagehien eragiten duten proiek-tuen artean, Global Witnnesekgogorarazi duenez.Kolonbia nabarmentzeko mo-

    duko herrialdea da, bertakoKonstituzioa baita teorian herri-tarren eskubide zibilak gehienbabesten dituenetako bat. Bestekontu bat da idatzitakoa betea-raztea. Gainera, FARC gerrillaketa Juan Manuel Santos presi-dentearen Gobernuak Habananlortutako akordioen arabera, Ko-lonbian neurriak hartuko dirakomunitateetako buruak babes-teko eta talde paramilitarrakikertu eta horien desagerpenabermatzeko. Oraingoz, adostu-tako testuetan esaten dena bete-tzetik oso urruti dago.Mundu osoan ingurumena

    babesten saiatzen diren ekin-tzaileentzat 2016 izan da histo-riako urterik okerrena, GlobalWitnnes erakundeak ezagutzeraeman berri duen ikerketarenarabera. Iaz 200 ekintzaile hil zi-tuzten, 2015ean baino %10gehiago, “Lurra babestu” txoste-naren arabera.2016an hil zituzten ekintzaile-

    en artean Berta Caceres hondu-rastarra zen ezagunena. Bereetxean bertan egin zioten tiromartxoaren 2an, lo zela. Txoste-nak gogorarazten du proiektuhidroelektriko baten eraikun-tzaren aurkako oposizioa zuzen-tzen zuela.«Eraildako ekintzaileek nazio-

    arteak ezagututako giza eskubi-deak babesten zituzten: inguru-men osasuntsu bat izatekoeskubidea, bizitza publikoan es-

    ku hartzekoa, protesta egite-koa...». Baina ekintzaile horienborrokak talka egin zuen «guz-tion baliabide naturalak lapurtunahi dituzten interes politiko,enpresarial eta kriminalekin».Gobernuz kanpoko erakunde-

    ak gogorarazten du aurre egitendieten pertsonak hiltzea intereshoriek dituzten konpainiek era-bilitako taktiketako bat baino ezdela, kasu askotan heriotza me-hatxuak, xantaiak, atxiloketak,ekintzaileen desagertzeak etasexu erasoak ere erabili izan di-tuzte-eta.

    GERO ETA HERRIALDE GEHIAGOHildako pertsona horien guz-tien izen-abizenak eta herrialde-ak eskaintzen dituen txostenaknabarmentzen du giza mugi-menduetako kideak hiltzeko jo-era mundu osoan zabaltzen aridela, aurtengo txostenean 24herrialde ageri baitira, iaz 16baino azaltzen ez zirenean.Mehatxupean bizi diren ekin-

    tzaile batzuen adierazpenak erejasotzen ditu txostenak. Francis-ca Ramirez 39 urteko nikaragua-rrak bost seme-alaba ditu. Biozeanoak lotuko lituzkeen kanalproiektuaren aurka egoteagatik(120.000 indigenek beren lurrakutzi beharko lituzkete) atxilotuegin zuten, egurtu eta mehatxa-tzeaz gain.Latinoamerikan beste inon

    baino ekintzaile gehiago hil zi-tuzten iaz, mundu osoko bikti-men %60tik gora. Brasil da he-rrialderik arriskutsuena, bertan49 lagun hil baitzituzten. Kolon-bia dago bigarren postuan.Latinoamerikatik kanpo, Fili-

    pinak (28 ekintzaile hilda) etaIndia (16) dira egoera larrienaduten herrialdeak.

    GUALCARQUE IBAIKO AGUAZARCAKO PROIEKTUA BERTANBEHERA UTZI DUTE

    Iazko martxoan bere etxean hil zuten Berta CaceresHondurasko ekintzailearen heriotzak sekulako oihartzuna izanzuen munduan, batez ere Latinoamerikan. Eraso hark agerianutzi zuen konpainia handien diruzalekeriak sekulako arriskuanipintzen dituela indigenen komunitateak zein ingurumena.Orain, Caceres hil zutenetik urte eta erdi oraindik pasa ezdenean, FMO Herbehereetako Garapen Bankuak eta FINNFUNDFinlandiako Kooperazio Industrialerako Funtsak erabaki duteDESA konpainiaren Agua Zarcako proiektu hidroelektrikoariematen zioten babesa bertan behera uztea. Behin betikoerabakia dela adierazi dute hedabideek. Caceres berakeragindako garaipena ikusi gabe zendu zen.

    Ecoportal.net webguneak emandako informazioaren arabera,DESA konpainiak plazaratutako agiri baten bitartez jakinarazizen erabakia. Proiektua uztailaren 10ean hil zen, ofizialki.«Lenca etniako zenbait herritar eta buruzagiren heriotza eraginduen istorio tragikoaren amaiera da», webgunekoek idatzidutenez. Aldi berean, giza eskubideak eta bioaniztasunababesten saiatzen direnentzat itxaropen izpi bat da azkenerabaki hori.

    DESA konpainiaren agiriak adierazten duenaren arabera,Hondurasko mendebaldean dagoen Gualcarque ibaiareneremuan izan diren gatazkak murriztu nahian erabaki duteproiektua bertan behera uztea. Testu berean diote«mendebaldeko komunitateetan bertako azpiegiturak eta bizikalitatea hobetzeko inbertsioak egiten» jarraitzeko asmoadutela. Hori bai, horrenbesteko gatazka eragin duenproiektuaren sustatzaileek esaten dute komunitate horietakobiztanle batzuk Agua Zarcaren alde zeudela, Santa Barbara etaIntibuca departamenduetan makina bat lanpostu sortu delako.

    AEBetako Kongresua “Hondurasko giza eskubideak babestekoBerta Caceres legea” bultzatzen ari da.

    Berta Caceresekintzailearen heriotzaren lehenurteurrenean beraoroitzeko egindakoekitaldia.Orlando SIERRA | AFP

    Giza mugimenduetako kideak hiltzeko joeramundu osoan zabaltzen ari da, aurtengotxostenean 24 herrialde ageri baitira, iaz 16baino azaltzen ez zirenean

    Ikatz esportatzaileen sailkapenean goikopostuetan agertzeaz gain, Kolonbiaingurumenaren aldeko ekintzaile gehienhiltzen dituzten herrialdeen artean ere bada

    info+• Global Witnnesnazioartekoerakundeak plazaratuberri duen bideoa:www.youtube.com/wat

    ch?v=da89IK04oBo

  • hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    Hutsa

    osas

    un

    a/

    gelt

    okia

    k /

    tekn

    olog

    ia

    Duela hiru uda, Londresera bidaiatu nuen hiriaezagutzeko asmoz, eta, bide batez, MarinaAbramovic artista serbiarraren lan bat ikusteko.Marina Abramovic bere performanceengatik daezaguna. Horiek beraren eta ikusleen arteko ha-rremana ikertzea dute helburu. “512 ordu”. Hori

    zen ikusi behar nuenaren inguruan neukan informazio baka-rra, izenburua alegia. Performancea hiru gelaz osatuta zegoengaleria baten barruan garatzen zen, eta, ordubeteko ilara egineta gero, beste hainbatekin barrura sartzeko txanda iritsi zi-tzaidan, sarreran soinean nituen gauza guztiak utzi eta gero.

    Hura ustekabea hartu nuena barruan sartzerakoan! Hirugela huts, ni bezalako beste berrogei pertsona isiltasun hutse-an eta besterik ez. Zer egin? Non kokatu? Beste pertsonak zeregiten ari ote ziren? Bat-batean loratu zitzaizkidan sentimen-duei eutsi nahian, zalantza eta urduritasunean murgildutanoraezean nenbilela, Abramovic anderea hurbildu zitzaidaneta noraezak sortutako hutsunetik salbatu ninduen zerbaitesan zidan ahapeka; nire parean neukan gelara joan eta gela-ren punta batetik bestera hamar aldiz joan-etorriko ibilbideaegitera gonbidatu ninduen,ahal nuen eta motelen ibiliz.

    Harrituta, norabide gabenire inguruan gertatzen arizena ulertzen saiatzea bai-no, ideia ona iruditu zitzai-dan hark proposatutakoa;eta intentzio horrekin abia-tu nintzen jendez beterikogela hutsera. Imajinatzen alduzue, joan-etorriko hamaribilaldi horiek egiten emannuen denbora? Erantzunakni neu ere uzten nau aho za-balik, bi ordu igaro baitzirenlehendabiziko pausua emannuenetik azkena eman nuenarte.

    Gerora, askotan pentsatudut bertan bizi izandako es-perientzian eta horrek bizi-tzarekin duen harremanean,hots, bizitzan bizi eta senti-tzen ditugun hutsuneetan,isiltasunaren eta hutsarenarteko harremanean, hutsa-ren aurrean azaltzen dirensentimendu, pentsamendueta jokabideetan. Behin gurebizitzan pentsatuz zirribo-rratutako ildoak jomugarairisten direnean, “eta orainzer?” galderaren aurrean ire-kitzen den lubakian, norabi-de finkorik gabe, gure bu-ruarekin topo egiten

    dugunean, erantzunik eman ezinean. Hutsa sentitzearen bizi-pena. Bizitzan guztiok sentitu izan ditugu hutsune, zulo edoamildegiak. Arrazoiak anitzak dira, horien artean daude gale-rak, pertsonenak, gaitasunenak edota guretzat garrantzitsuakdiren bestelako gauzenak. Batzuetan, hala ere, ezin dugu zulo-aren arrazoia zein den azaldu. Gure bizitza osatzen duen guz-tia guk nahi dugun lekuan egon arren, gure barnean, nonbait,hutsunea sentitzen dugu, eta, ohikoena, horrek egonezina etatristura ekartzea da, batez ere gure emozioen jatorriaren gai-neko erantzunik ez dugunean.

    Horregatik, hutsunea sentitzen dugunean, hala moduz be-tetzen saiatzen gara. Eta esan beharra dago: gizakiok hu-tsuneak betetzeko joera handia daukagu. Beraz, pertsonabatzuek, bai hitzordu bai zereginekin betetzen dute denbora,hutsune emozionala ekidinez. Beste batzuek jaten, gehiegizkoariketa fisikoarekin edota erosketak egiten betetzen dute hu-tsune emozional hori. Azken finean, jokabideon bitartez, hu-tsune emozionala sentitzera bultzatzen gaituzten egoeraksaihesten saiatzen gara, esaterako bakarrik, isiltasunean edota

    aspertuta egotea bezalakoak.Hau da, gure barnera begira-tzea saihesten dugu.

    Era horretan, ez gara kon-turatzen huts sentipena are-agotzen dugula. Hutsa trans-formatzeko barnera begiratubehar dugu ordea, gure bu-ruarekin hitz egin eta batezere gure burua sentitu. Sen-titzen duguna azalarazi etanahigabetzen gaituenaz bes-teekin hitz egitea abiapun-tua izan daiteke. Lehenengopausua beti, onarpena izan-go da, eta, hortik aurrera,nahigabetzen gaituen egoe-raren transformazioa hasikoda. Jatorria ezagutu eta uler-tzeko, hutsuneak bizikideizan beharko ditugu denborabatez.

    Hala ere, hutsune guztiakez dira bete behar ditugunzuloak, batzuk iragan etaarrakastaz zeharkatu ditu-gun jokabide toxikoek hartu-ta zituzten eremuen aztarnabaitira, garaipena egon denzantzuak. Denborarekin be-rriz berdatuko dira batailanzaldien apoek utzitako lorra-tzak. •

    [email protected] berezkoa dugu hutsuneak betetzeko joera. GAUR8

    Saioa Aginako LamarainPsikoterapeuta

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 8 / 9hutsa

    her

    ria

    2008ko uztailaren 7ko goizaldean, era bortitzeta krudelenean hil zuen Jose Diego Yllane-sek Nagore Laffage, sanferminetako lehengauaren ostean. Hurrengo urtean hamar ur-te beteko dira, eta une egokia izan daitekehorrelako basakeria errepikatu ote litekeen

    orain hausnartzeko. Indarkeria matxista ezabatzetik ho-rren urruti dagoen gizarte batean bizi garela jakinda, au-sartegia litzateke ezetz erantzutea, erokeria galanta. Bai-na banago Yllanesek Laffage hiltzeraino egin zuen kalezkaleko ibilbide ero makabro hark hainbat geltoki ezber-din izango zituela egun. Hiltzailearen aldeko indargunedezente gutxiago eta biktimaren aldeko zenbait gehiago,milaka atorra zuritan deiadar isil gisa eskegitako “EskuGorrien Iraultza” dei genezakeenetik hasita…Probokatzailea da galdera, noski. Baina komenigarria

    ariketa, testuinguru zehatz horretan indarkeria matxis-taren aurkako borrokan zen-bat aurreratu den eta zenbatfalta den, zertan asmatu deneta zertan huts egin, nola ga-ratzen ari den eta nola hobelitekeen… baloratzeko. Infle-xio puntura iritsita gara ja-da. Gaitzespen handia eraginzuen Laffageren hilketak2008an, bai eta ikara ere, no-la ez! Herritarrak eta erakun-deetako agintariak atera zi-tuen kalera. Baina ez zuensakoneko arazoaren aurkakoestrategia eraginkorrik aska-tu. “Lunes Lilas” izeneko eki-mena bertan jaio zen eta urteroko oroimena bertan denarren, funtsean batez ere samina baino ez zuen utzi hil-ketak, eta etsipen puntu bat, nolabait basakeria hurajaiaren alde ilun baina saihetsezina zen ustea onarturikbalitz bezala. Iazko gau bereko bortxaketa masiboa, or-dea, itzulezinezko mugarri gisa geratu dela antzemandaiteke, “aski da!” erraldoia, aro itxaropentsu berri batendetonagailu higuingarria. Eta egia da 2008tik 2016ra in-darkeria matxistaren aurkako gizarte sentsibilizazioasendotzen joana zela, baina horren gainetik bien artekoezberdintasun nagusia erakundeen inplikazioan (Iruñe-ko Udala zehatzago) eta ondo errotutako kanpaina batendefinizioan (bortxaketaren aurretik zetorren kanpainaalegia) dago. Erasoak eta abusuak guztiz eta betiko eza-batzeko borroka hau oraindik luze joango den arren,ekin eta ekin aritzeko beharra bertan den arren, Laffage

    hil zutenean ezinezko zirudien borroka orain irabaztekomodukoa agertzen hasia da. Ez da asko, baina ez da gutxi. Etorkizuneko sanferminen hazia landatu da, eta, gai-

    nera, munduak ere ikusi du. Joseba Asironen Udal Gober-nuari ahopeka edo ozen aurten bisitari gutxiago etorridela aurpegiratu diotenek beren buruari galdetu behar-ko liokete ea iazko bost sevillar horiek bezalakoak faltanbota ote dituzten… Indarkeria matxistaren aurkako ikurbilakatu da Iruñea, eta, nondik datorren jakinda, bikoitzada meritua, Errenteriak elkarbizitzaren sustapenarenerreferentzialtasun nagusia bereganatu izana bezalaxe.Sanferminetan atzeraezinezko urrats hori eman delako,2019ko hauteskundeetan gertatzen dena gertatzen dela,soilik horretarako jada positiboa izango da legealdi hau.Bide batez, “Esku Gorrien Iraultza” xume baina eragin-

    kor honek aldaketa politikoa gauzatzeari begirako zen-bait irakaspen badakartza. Hiru aipatzeagatik: 1) Oso zai-

    la izanagatik ere, ezer ez da ezinezkoa, saiatzen ez denaedota bide txarretik bilatzen dena baizik. 2) Edozein ara-zori benetan aurre egin ahal izateko, herritarren partehartzea sustatu behar da (Iruñekoarekin alderaturik ezergutxirako balio izan dute urteotako erakundeetako ardu-radunen elkarretaratzeek). Zilegizko helburua bada, era-kundeetatik herritarrei tresna egokiak eskainiz gero (es-ku gorriak izan, elkarretaratzeak izan, protokoloakizan...), horien inplikazioa lortzea ez da uste bezain zaila.3) Borroka ezinbestean esparru horretan dabiltzan eragi-leekin konpartitu behar da, kontraesanak ekiditeko ba-tzuen eta besteen ahaleginak norabide berean jarriz etaelkarri zintzoki esan beharrekoak esanda elkar akuilatuz.Honelakoetan, bere jatorrizko asmoa lor dezake politi-

    kagintzak (hitz handiz idatzita): gizarte hobeago bat. Po-litikeriaren garaian, mirari txiki bat. •

    { asteari zeharka begira }

    «Esku Gorrien Iraultzaren»zenbait irakaspen

    Nondik datorren ikusita, meritu bikoitza duIruñea indarkeria matxistaren aurkako ikurbilakatu izanak, Errenteria elkarbizitzarensustapenaren erreferentzia bihurtu izanabezalaxe. Biak irudimentsu eta ausart

    hutsa

    hutsahutsa

    Ramon Sola

  • herria

    Generoa eraikuntzasozial eta kulturalada, kultura batetikbestera desberdinaeta denboran barnaere aldatu egiten

    dena. Generoaren gaiari moduegokian heltzeko –jarrera etno-zentrikoetatik urrun– primera-ko erreminta da kulturartekokonpetentzia». Horrela mintzatu da Maya

    Amrane (Aljer, 1972) EHUrenudako ikastaroetan, generoaz,immigrazioaz eta kultur aniz-tasunaz ari zela. Amrane adi-tua da kudeaketa sozialean etaaniztasunaren kudeaketan. Cu-rr iculum oparoa dauka eta

    Munduko Emakumeak taldekokidea ere bada. Kulturarteko gaitasuna. Ho-

    rixe Amranek mahai gaineanjarri duena. Baina, zer da etanola lantzen da? «Kulturarte-kotasuna eta multikulturalta-suna desberdinak dira. Anizta-suna kudeatzeko bi eredu dira.Multikulturaltasunak komuni-tateak eta haien eskubideak ai-tortzen ditu, baina ez du bere-ziki bultzatzen kulturen artekointerakzioa eta hartu-emana.Eredu honek urte asko daramamartxan, esaterako, Kanadaneta Erresuma Batuan. Kulturar-tekotasunak, aldiz, komunitatekultural desberdinen artekoharremanak erdigunean jar-tzen ditu. Gaur egun sortzeneta garatzen ari den eredua daeta euskal erakundeak hori aridira bultzatzen», agertu duAmranek. Horretarako, kultu-rartekotasuna modu osasun-tsuan eta eraginkorrean bul-tzatzeko, beharrezkoa daetnozentrismotik urruntzeaeta kulturarteko konpetentziantrebatzea.

    «Lehendabiziko urratsa kon-tzientzia hartzea da. Gu, besteakbezala, kultura baten ondoriogara. Ez gara neutralak. Pareandudan pertsona hori nire des-berdina da eta ni bere desberdi-na naiz, biak gara desberdinakbata bestearen begietara. Ni eznaiz ardatz nagusia eta bera ar-datz horrekiko desberdina. Ga-rrantzitsua da horren kontzien-tzia hartzea, gu ere kulturabaten ondorio garela ulertzea,ez garela neutralak edo asepti-koak. Gu ere kultura baten ingu-ruan eraikiak izan gara eta ho-rrek eragina dauka besteekindaukagun harremantzeko mo-duan. Hori garbi izan behar da».

    Kulturarteko gaitasun horre-tan trebatzeko, noski, ezagutzada ardatzetako bat. Bestearenkultura ezagutzea eta baita nor-berarena ere. Maiz norberarenkulturako alderdi asko jakintzatematen dira, baina nondik dato-zen galdetu gabe, sustraiak eza-gutu gabe. «Ohiturak, komuni-katzeko moduak, arauak,hizkuntzak, balioak... norbera-ren kulturaren aurrean zentzukritikoa lantzeko beharrezkoada ezagutza bat izatea. Eta zen-tzu kritiko hori garatzeak lagun-duko digu gure mundu ikuskeraulertzen eta baita beste kulturabatetik datorren horrena ere.Kritikotasunak dakartza haus-

    narketa, zalantzan jartzea, erla-tibizatzea...». Ezagutzeko, baina, gogoa be-

    har da, jarrera irekia eta jakin- mina. «Beste kultura batzukezagutzeko bide horretan gusta-tzen ez zaizkigun gauzak topa-tuko ditugu, deseroso sentiaraz-ten digutenak, amorratu egitengaituztenak... oso garrantzitsuada egoera horietan emozioakkudeatzen jakitea, gainontzeanfrustrazio handia senti daiteke.Hezkuntzako profesional askokaipatzen didate, adibidez, asko-tan haserrea sentitzen dutelazenbait kulturetan neskatoaketa mutikoak desberdin trata-tzen dituztelako. Adibidez, mu-

    tikoei baimena ematen diete es-kolako irteerak egiteko, eta,familia bereko neskatoei, ez. Ha-serrea eta ezin ulertua sortzenduten egoerak dira, baina nor-berak bere kulturatik begiratueta interpretatu beharrean, dis-tantzia hartu eta beste pertsonahorien erreferentzia markoakhartu behar ditu kontuan. Ho-rrela baino ez du lortuko egoeraulertzea. Azken helburua, baina,ez da egoera hori ulertzea, erre-alitate horretatik abiatzea bai-no. Hori da dagoena, hori daerrealitatea, lan egin dezagunhortik abiatuta», zehaztu duMaya Amranek. Izan ere, kulturarteko gaitasu-

    na lantzeak emozioen lanketagarrantzitsua dakar. «Enpatia,amore emate txikiak... oso ga-rrantzitsuak dira. Jakitun izanbehar dugu amore ematen du-gula ez erabat errenditu egitengarelako, une horretan harre-mana errazteko baizik. Norbereburuarekin negoziatzeko gaita-suna landu behar da, emozio-nalki kontrolatu eta zubiak erai-kitzeko».

    «Gu, besteak bezala, kulturabaten ondorio gara. Ez garaneutralak. Parean dudanpertsona hori nire desberdinada eta ni bere desberdina naiz,biak gara desberdinak batabestearen begietara. Ni eznaiz ardatz nagusia eta beraardatz horrekiko desberdina».Kulturarteko gaitasuneantrebatzeko lehen pausoaizan daiteke.

    Norberetik apartatu eta bestearena ulertzen saiatu

    { analisia } Amagoia Mujika Telleria Kazetaria

    hutsa

    hutsa hutsa

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 10 / 11

    Ezagutza, jarrera irekia, kon-tzientzia eta emozioen kudea-keta. Horiek dira, Amranerenustez, kulturarteko konpeten-tzian trebatzeko lau ardatzak.«Gaitasun horiek lagundu gai-tzakete beste kultura batzue-tan dauden genero harrema-nak hobeto ulertzen».

    Gai oso sentiberaGeneroaren gaia, Maya Amra-nek nabarmendu duenez, osogai sentibera da, emakumeengiza eskubideez ari garelako.«Genero ikuskerak lagundu di-gu gizonen eta emakumeen ar-teko desberdintasunak identi-fikatzen. Desberdintasunhoriek, gainera, eraikiak izandira sozialki eta kulturalki, ezdaukate oinarri natural edobiologikorik. Une batean etakultura bakoitzean, gizonezko-ek paper bat eta emakumezko-ek beste bat izango dutela era-baki da; gizonezkoek ezaugarribatzuk eta emakumezkoek,beste batzuk. Hori guztia pare-kidetasun eza justifikatzeko,emakumezkoen eta gizonezko-

    en arteko harremanen horie-tan ez dagoelako ez emantzi-paziorik ez autonomiarik,mendekotasuna baizik». Hortik abiatuta, Amraneriulertzekoa iruditzen zaio zen-bait feministak kulturartekota-suna erreparoz begiratzea.«Hainbeste urtetan parekide-tasunaren aldeko borrokan ari-tu eta gero, orain genero ikus-kera anitza dago inguruan,toki desberdinetatik etorritakogizon eta emakumeak daude-lako. Ez da erraza lortu dugunhorretatik atera eta daukagunaaztertzeko ariketa egitea. As-kok atzerapausoak ematen aridirela sentitzen dute. Gai zailada, baina beharrezkoa da kul-turarteko konpetentzian treba-tu eta ikuspuntu irekiago ho-rretatik begiratzea daukagunerrealitateari». Non nago ni? Zein da nireikuskera genero gaien ingu-ruan? Non dago beste pertsonahori? Zein da bere ikuskera ge-nero gaietan? «Beharrezkoa dakontraste ariketa hori egitea.Horrek lagunduko digu posizio

    etnozentrikoetatik atera eta to-ki neutralago batetik begira-tzen inguratzen gaituen errea-litateari». Hortik aurrera, oso presenteizan behar dugu genero harre-manak eraikuntza soziala etakulturala direla, kultura bate-tik bestera aldatzen direnak.Eta garrantzitsua da «denbo-ran zehar» aldatzen direla ereez ahaztea. «Gure aitona-amo-nen genero ikuskera eta gureaez dira berdinak. Baina aitona-amonekin gai gara kontzien-tzia ariketa hori egiteko, gunon gauden eta haiek non dau-den hausnartzeko. Oso ariketagarrantzitsua da. Kolektibo im-migranteen genero harrema-nak ezin dira aztertu norbera-ren prismatik bakarrik». Batzuen eta besteen abia-puntua, gainera, ez da berdinaeta garrantzitsua da hori kon-tuan izatea. «Gehiengoarenkulturan edo gutxiengoarene-an egotea desberdina da. Horiere ez genuke ahaztu behar.Non nago ni eta non dago be-ra? Gure buruari galdera hori

    egin behar diogu derrigorrez»,nabarmendu du.Maya Amranek bere egune-roko lanean kultur aniztasuna-rekin harreman zuzena dutenprofesionalekin lan asko egi-ten du, langile horien forma-kuntzan bereziki. «Nire egune-rokoan oso garbi ikusten dutkulturarteko gaitasuna lantze-ko oso garrantzitsua dela lanmundutik kanpoko kontaktuaizatea beste kulturetako jende-arekin. Espazio pribatuan kul-tur aniztasuna gertutik ezagu-tzea oso interesgarria da».

    KolektibismoaHorrez gain, hainbat kulturakogenero harremanak ulertuahal izateko ezinbestekoa dazenbait faktore kontuan izatea.«Adibidez, kolektibismoak pi-su handia dauka. Kultura ko-lektibistetan, aldaketak askozere mantsoago ematen dira.Izan ere, kolektibismoaren on-dorioz, pertsona diluituagoegoten da komunitatearen ba-rruan. ‘Lehenengo nire komu-nitatea eta gero ni’, izaten da

    pentsaera. Hartara, erabaki bathartu behar duenean pertsonahorrek lehenbizi horrek komu-nitatean nola eragingo duenhausnartzen du, bere komuni-tatean eta bere familian izangoduen eraginaz kezkatzen da,bere bizitza propioan izangoduen eraginaz baino lehenago.‘Zer esango dute komunitate-koek eta familiakoek nire era-bakiaren inguruan?’», azaldudu Amranek. Pisu hori, esate-rako, oso garbi ikusten omenda komunitate magrebtarre-tan. «Komunitate oso koleti-bistak dira, jende guztiak jendeguztiaren bizitzaz iritzia ema-ten du eta kontrol sozial ga-rrantzitsua dago komunitatea-ren baitan. Hartara, generoharremanetan aldaketak askozmantsoagoak izaten dira». Gerontokraziak, komunitate-ko adin nagusiko pertsonengarrantziak, bere pisua daukaera berean. «Askotan ikustenda immigranteen seme-alabek,eskoletan eta unibertsitatetandabiltzanek, bere lagunen ge-nero ikuskera eta harreman-

    Maya Amranek,aniztasunaren kudeaketan

    aditua, kulturartekokonpetentziaz jardun du

    EHUko udakoikastaroetan, Donostian.

    Jon URBE | ARGAZKI PRESS

    hutsa

    hutsahutsa

  • herria

    tzeko modua izan nahiko li-tuzketela. Baina beren gura-soek eta aitona-amonek kasuaskotan zalantzan jartzen di-tuzte gizon-emakumeak ha-rremantzeko modu horiek,ez dituzte begi onez ikusten.Eta horrek pisu handia dau-ka, gurasoek edota aitona-amonek diotena sakratua de-lako». Gerontokraziakindarra duen komunitatee-tan aldaketak nekezagoakizaten dira. Erlijiositateak,norberak erlijio bizitzekoduen moduak, dezente ozto-pa dezake genero harrema-nak bizitzeko modua eta ho-rien garapena. «Ezinbestean ulertu beha-rra dago zenbait kultura ze-hatzetan nola bizi duten gi-zontasuna eta feminitatea.Askotan pentsatzen da bestekulturetatik datozen gizo-nezkoak askoz matxistagoakdirela, eta, kito, irakurketahorretan geratzen gara. Ga-rrantzitsua da existitzen di-ren ertz edo mutur guztiakikustea eta kultura bakoitzak

    maskulinitatea nola biziduen ulertzen saiatzea. Az-ken helburua ez da inoizulertu eta besterik gabeonartzea, lanean nondik hasibehar dugun garbiago ikus-tea baizik», nabarmendu duadituak.

    MaskulinotasunaIzan ere, zenbait kulturatanmaskulinotasuna emakume-ekin harremantzeko modua-rekin lotuta dago zuzenean.«Alegia, era bateko edo bes-teko gizonezkoa zara emaku-meekin harremantzen zarenmoduaren arabera. Garran-tzitsua da erabakiak gizonez-koak hartzen dituela garbigeratzea. Maiz gertatzen dagizonezkoek etxeko giroan,giro intimoagoan, aldaketakonartzea eta bizitzea berenbikote harremanean. Bainakanpotik ez daitezela ikusialdaketa horiek. Zergatik? Be-re komunitatearen baitan be-re maskulinotasuna zalan-tzan jar ez dezaten. Bestelagizon bezala daukan ohorea

    eta izen ona galduko ditu»,agertu du. Maya Amranen hitzetan,kulturarteko konpetentziantrebatzeko orduan badiraarrakasta dakarten klabe ga-rrantzitsuak: «jarrera irekiaizatea, ikasketa prozesu batdela ulertzea, denbora etapazientzia hartzea, zirkularradela barneratzea –batzuetanpausoa aurrera eta bestee-tan, ez–, entrenamendua be-har duela onartzea, inguruprofesionaletik haragokoaizan behar duela ikustea etapertsonaren baitan aldake-tak ekarriko dituela barnera-tzea» izan daitezke gako ho-rietako batzuk.

    MesfidantzazEuskal Herriak, orokorrean,nola hartzen ditu kulturadesberdinak? Galdera osoorokorra da eta erantzunakzehaztasun asko eskatzen di-tu, baina Maya Amranek go-goeta interesgarriak utzi zi-tuen mahaiaren gainean.«Herritarren artean deneta-

    rik dago, eta, zonaldearen etaadinaren arabera, panoramaaldatu egiten da. Orokorrean,baina, herritar askok pentsa-tzen dute kanpotik datorre-nak integratu egin beharduela, berea utzi eta bertakoahartu». Amranek lan asko egitendu eragile feministekin etaingurune horretan joera des-berdinak igarri ditu. «Dene-tarik dago, baina bi jarreradesberdin nabarmentzen di-ra. Badira oso jarrera irekiadutenak, beste kultura etaerrealitateetatik datozenemakumeen parean jarri etaerrealitate horretatik abiatu-ta lanerako prest daudenak.Eta badira, era berean, errea-litate berri horiek beldurrezeta mesfidantzaz ikusten di-tuztenak. Hainbeste urtetanegindako borroka eta izanda-ko lorpenak arriskuan ikus-ten dituzte, kultur aniztasunhori mehatxu modura ikus-ten dute, atzerapauso gisa.Errealitate horiek ezagutueta ulertu beharko ditugu,

    bigarren urrats batean nolalandu eta aldatu pentsatzenhasteko». Feminismoak aurpegi askoditu eta horretan ere desber-dintasunak daude. «Badaudebeste feminismo mota ba-tzuk onartzeko prest daude-nak eta badaude horien kon-tra daudenak. Esaterako,feminismo islamikoarenaadibide garbia da. Feminis-motik dauka gizonen etaemakumeen arteko pareki-detasuna duela helburu. Isla-mikotik, berriz, islameanduela abiapuntua. Esaten du-tenez, islama manipulatuaeta gaizki interpretatua izanda menderatze bat justifika-tzeko; gizonek emakumeakmenderatzea. Hartara, inter-pretazio horri buelta emanbehar zaiola esaten dute, gi-zonen nagusitasun hori legi-timatzen duten argumen-tuak desmuntatu eta hankazgora jarri behar direla. Mun-du mailako mugimendua daeta herrialde askotan ari diralanean Koranaren irakurketa

    berria bultzatzeko, gizoneneta emakumeen arteko pare-kidetasuna bultzatuko due-na. Mendebaldeko feministabatzuen begietara, baina,arriskutsua da erlijioari fe-minismoan sartzen uztea». Bada beste kultura batzue-tako pertsonen etorrera mes-fidantzaz begiratzen duenbeste sektore bat: euskal kul-turaren eta euskararen aldelanean dabilena. «Euskara-ren alde lanean ari diren zen-baitzuek beldurrez ikustendute kultura berrien etorre-ra. Urte asko daramatzatekultura hegemoniko batenkontra borrokan, eta, orain,haien begietara, kultura uga-ri dituzte parean eta beldurdira euskararengan zein era-gin izango duen horrek. Nikesango nieke lasai egoteko,pertsona heldu horiek hau-rrak ekartzen dituzte eta Dereduan eskolatzen dituzte.Etorkizunean euskararen de-fendatzaile izango dira haurhoriek, egon seguru», bukatudu Maya Amranek.

    Kultur aniztasunak genero harremanak ulertzeko moduetan ere aniztasuna dakar. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

    hutsa

    hutsahutsa

    hutsa

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 12 / 13

    Begirada nork berehaurtzarora bota-ta, ziur leku kutu-nen bat otutzenzaiola bakoitzari,bere-berea, urtee-

    tan gogoan gordetako oroitza-pen eta usainekin. Herriko plazabururatuko zaio baten bati, bes-te batek akorduan edukiko duetxe ondoko parkea egun eguz-kitsuetan, eta kontzejupeko ha-rrizko zutabeen atzean gordetagogoratuko ditu norbaitek txiki-tako egun euritsuak. Eta umeta-ko leku kutun horri ezin banan-du dakioke bertan jolastutakoa.Jolasparkeak.eus webgunean

    jolas-parkeak eta jolaslekuak be-reizten dira. Lehenengoak, «jo-laserako espresuki sortutakoparkeak dira»; bigarrenak, be-rriz, «jolaserako egokiak direnaire libreko espazioak, hala nola,plazak, parkeak edo frontoiak».Itxaso Pagoaga eta Lander

    Juaristi dira webgunearen sor-tzaileetako bi. Jolasparkeak.eusataria jolasaren inguruko haus-narketa baten ostean sortu zeladiote. «Ez da egokia herri bateanhamaika jolas-parke egotea etadenak antzekoak izatea», dio Pa-goagak. «Patroi bereko» jolas-parkeak eraikitzea ohikoa bila-katu dela kexu dira, eta berauen«aniztasuna» aldarrikatzen du-te, «ume bakoitza mundu bat»delako. Era berean, jolaslekuengarrantzia ere nabarmendunahi dute.

    BALDINTZAKJolasparkeak.eus atarian nabiga-tuz gero, Euskal Herriko mapaagertuko da, jolaserako lekuakmarkatuta dituela. Bakoitzeanklikatuta, jolastokiaren ezauga-rri nagusiak biltzen dituen fitxatekniko bat –helbidea, estaliaedo irekia den edota irisgarriaden ala ez, besteren artean– etajolasgunearen azalpena ager-tzen dira. Oraingoz, hamalau to-ki bildu dituzte, baina hilero batgehitzeko asmoa daukatela ira-garri dute. Atarian agertuko diren txoko-

    en aukeraketarako irizpide ba-tzuk ere ezarri dituzte, guztiakbetetzea derrigorrezkotzat jo ezbadute ere. Baldintzetako ba-tzuk praktikoak dira, beste ba-

    tzuk, baloreekin lotutakoak. Ho-rietako bat da «jolas-parkea osa-tzen duten elementuek motrizi-tatea, sormena eta haurrarenabentura sena sustatzea». Hala-ber, Juaristiren esanetan, umeek«naturarekin duten harremana»sustatzeko asmotan, garrantziaematen diote jolas-parkea «aha-lik eta material naturalenekin»egindakoa izateari edo «koloreneutroak» edukitzeari. «Egungojolas-parke asko partxis kolore-koak dira, estimulu gehiegi era-giten dituzte umeengan, eta ezdira naturako kolore gamarenordezkari», azaldu du Itxaso Pa-goagak. Gainera, parkearen eraikuntza

    edota plangintza «herrigintzatikabiatutako prozesu» baten on-dorio izatea hobetsi dute, web-gunean agertzen den Mañariko“Piraten Kioskoa” bera bezala,zein umeen parte hartzearekinsortu zen.

    Maddi TXINTXURRETA AGIRREGABIRIA

    JOLASPARKEAK.EUSUmeen dibertimendurako jolastokieneskaintza klik bakarrean

    Umeentzako jolastokiak ezagutarazteko nahiari jarraiki,Jolasparkeak.eus ataria sortu dute berriki Txatxilipurdielkarteak, Goiena Komunikazio Taldeak eta Olgetajolaserako zerbitzuak. Webguneak, Euskal Herriko zazpiherrialdeetan jolaserako eta umeen dibertimendurakoaproposak diren txokoak atari batean biltzea du asmo.

    Ezkerreko irudian, LarraitzZeberio, Itxaso Pagoaga etaLander Jauregi, Jolasparkeak.eusatariaren bultzatzaileak.Behean, Uharte-Arakilgo HarriJasotzailearen parkea.|JOLASPARKEAK.EUS

    JENDARTEA / b

    Umeek behin eta berriro fro-gatzen dute edozein leku jolase-rako aproposa izan daitekeela,sormena dantzan jarriz gero.Erreka ertzak, harri lau borobil-duak uraren gainean errebota-tzeko, edo bidezidor sastrakadu-nak bertatik adarrak hartu etaondoren txabolak eraikitzeko.Alta, gure herri eta hiriek ozto-po ugari izan ohi dituzte umeekedozein bazterretan jolasteko.«Herri oso bat jolaserako guneaproposa izatea» nahiko lukeJauregik, azken helburu gisa.Jolas-parkeei –jolaserako es-

    presuki sortutako lekuei– ume-ek erabilera desberdina ematendietela askotan nabarmentzendu Pagoagak. Izan txirristanmaldan gora ibiltzea, izan erai-kineko hodietatik zintzilikatzea.Ezinezkoa da garai berrietatik

    ihes egitea, eta umeen aisialdi-rako eremu irekiak hizpide, ba-tzuek oztopo gisa ikus ditzakete

    egungo teknologia berriak, mu-gikorra kasu. Baina, «teknologiaberriak guretzako bakarrik diraberriak, umeak eurekin jaio di-ra», nabarmendu du Lander Jua-ristik. Natibo digitalen belaunal-dian, beraz, teknologia berrienerabilera «kudeatu» egin behardela diote Pagoagak eta Juaris-tik; arriskuak arrisku, «alde po-sitiboak badituzte-eta».

    UMEAK UMEEstimulazio goiztiarra hezkun-tza munduan puri-purian dago-en garaiotan, jolasek –jolas-parkeek barne– maiz pasatubehar izaten dute horren iragaz-kia. Umeen etorkizunari begira,batzuetan eginbeharrez karga-tzen ditugu haurrak, umeakume eta jolasak jolas direlaahaztuta. Itxaso Pagoagak argidu: «Haurrek jolastu egin behardute, eta, jolasak dibertimendu-rako balio ez badu, ez da jolasa».

  • hutsa

    iRRITZIA:

    {

    }

    EXPRAI

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 14 / 15

    hutsa

    Harridura, amorrua, haserrea,nahigabea, etsipena... dira eguno-tan politikaren esparrutik ema-ten dizkiguten albisteek sortzen

    dizkiguten emozioak. Garai politikoak,koiunturak, faseak, taktikak eta estrate-giak ondo ulertzean omen dago politika-ren epe motzeko eta luzeko jarduna beharbezala interpretatzeko gakoa. Baina argi dago Espainiako Gobernua

    Kataluniako erreferendumaren aurka bi-tarteko guztiak erabiltzen ari denean PNVEusko Jaurlaritzatik –Urkullu buru dela–ematen ari zaion laguntza ezin uler daite-keela gure analisi gaitasun mugatuaz. Sinesgaitza eta ankerkeria iruditzen zai-

    gu Kataluniatik –ez soilik Kataluniarako,bai Euskal Herriaren burujabetzari begira,baita Espainiako erregimen zaharra iraul-tzeari begira ere– egiten ari diren apustu

    estrategikoa ikusita nola hemengo ardura-dun politikoak Espainiaren irudi atzera-koiena ordezkatzen duen alderdiarekineta politikariekin lerrokatzen diren Kata-lunia bakarrik utzita. Ezin dugu ulertu zer-tan datzan haiek dioten erantzukizuna.Etsipena sortzen digu Rajoyk, bai Urku-

    lluren jarduna eredutzat hartzen entzutendugunean bai Kataluniak demokratikokierabakitako bide-orria mehatxupean jar-tzen duenean. Begien bistan dago azkenal-dian Rajoyk Eusko Jaurlaritzari aitortuta-ko lorpenak kataluniar herritarrenganzalantza, beldurra eta etsipena sortzeaeta politikariak presiopean jartzea duelahelburu. Hemengo politikariak ere horre-taz baliatu direnean, helburu berarennahitaezko kolaboratzaile bilakatu dira. Haserrea sortzen digu sistemaren de-

    fentsan diharduten botere mediatiko

    guztien bozgorailuetatik igorri zaizkientxalo eta laudorioetan hain eroso eta eztiikustea hemengo arduradun politikoak,jakinik merituak Estatuari aurre egitendion kataluniar herriarenak direla. Erronkaren neurriaz jakitun, morron-

    tza horrek luzaroan utz dezake kolpatuaherri honen burujabetza nahia. Orainirudikatutako jokaldiak agerian uztenbaitu etorkizunean gure herriarentzatlortu beharreko estatus juridiko berria-ren mugak noraino hel daitezkeen.Eusko Jaurlaritzako politikoen bosteko

    eta akordio besarkada ustel horietatik ha-ratago, herrien arteko besarkadaz mintzobehar dugu. Urriaren 1eko galdeketarenaurrean, Kataluniak, euskal herritarron el-kartasun zabala jasoko du eta irailaren 11n,Diada egunean, ozenki, haien aldarriageure egingo dugu. •

    hutsa

    Adiskideak eta etsaiak

    Antton Izagirre

    hutsa

    Sarri pentsatu izan dut niri ez dago-kidan garai batean jaio naizela; adi-bidez, nire gurasoak jaio ziren ha-markadan sortu izan banintz, uste

    dut askoz hobeto egokituko nintzatekeelabizitzara. Akaso, aitona-amonen garaianere gehiago ikusten dut nire burua suerta-tu zaizkidan hamarkada hauetan baino. Zertan oinarritzen naizen hau esateko?

    Ba adibide batean baino gehiagotan; bade-la musika aldetik, garai politikoa, harre-manetan… Eta batez ere hemen egingo dutgeldialdia: harremantzeko moduetan. Le-hen kolektiboagoa eta gertukoagoa zenagaur egun indibidualista eta hotza bihur-tu da. Urte batzuk atzera eginda Mari Kar-men, Isidro eta Pierre ziren garrantzi-tsuak, gaur egun, aldiz, Huawei, Samsungeta Apple bezalako izenak gailendu dira.

    Urteak dira mugikorrari begira bizi ga-rela. Nik saltoa espetxetik atera nintzene-an ikusi nuen nabarmen. Ordura artedeiak eta SMSak bidaltzeko erabiltzen ge-nituen gailu horiek, eta, gainera, ez zego-en guztion eskura horrelako bat izatea.Urte batzuk kartzelan eman eta handikateratzean, ukipen pantailadun segapo-toak zituen mundu guztiak. Facebookensorrera eta horrelakoak ere garai harta-koak dira. Denak edozein lekutan mugi-korrei begira edo haietatik hizketan; au-tobusetan, merkatuan, liburutegian,lagun artean... lagunekin zeudenak ereeuren artean hitz egin beharrean apara-tuari begira!!!Teknologia berrien tren azkar hura har-

    tu behar izan nuen nire lanagatik, halamoduz eta ez gustuz, beldurgarria irudi-

    tzen zaidan zerbait delako. Izutzen naunora goazen eta gure ondorengoek zer-no-lako mundua biziko duten. Eta gehiagoduela bi aste ikusi nuen adibidea ikusi on-doren. Donostiako Ospitaleko Larrialdietan

    nengoela, itxarongelan zain zeuden guz-tiak ari ziren mugikorretik hitz egiten edoWhatsappetik elkarrizketak izaten edo Fa-cebooka eta horrelakoak begiratzen… Etaez bakarrik gaizki zegoena laguntzerazihoana, baita gaizki zegoena bera ere!«Aizue! Larrialdi gela batean zaudete!».Ospitaletako Larrialdietako itxaronge-

    lak beteko nituzke nik, baina mugikorra-ren mendekotasuna tratatzeko. Oraindikez dago gaixotasun bezala katalogatua,baina, nire uste apalean, beharko luke. La-rria gainera! •

    0hutsa

    Larrialdietara

    Miren Azkarate

  • hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    Ihesaz

    osas

    un

    a /

    gelt

    okia

    k/

    tekn

    olog

    ia

    Egin ihes. Egin ihes ordutegiei, egutegiei, telefo-no deiei, koadernoei; egin ihes urteko hilabetehotzenei, biharamuneko betebeharretan pentsa-tzen galdutako bezperei. Oporretan zaude. Ateraargazkiak zure hortza zuriko irribarreari, inoizkogaupasa luzeenei eta inoizko hondartza egun eguz-

    kitsuenei; lehiatu iazko oporrekin, edo orain dela bi urtekoe-kin; oporretan ere lehiatu; «inoiz ez naiz hain ondo egon izan»,orain dela hilabete antsietateak eztarria estutu eta inork bainoozenago, inork baino gehiago, inork baino ziurrago hitz egina-razten bazizun ere «inoiz ez naiz hain ondo egon izan» eta joanuretara, etzan ur azalean besoak zabalduta eta sentitu eguzkiazure sabel busti, distiratsu eta beltzarana goxatzen; entzuten alduzu urpeko isiltasuna? Gero parrandan aterako zara eta biha-ramunik gabeko gau bat biziko duzu; zure gorputza muturreraeramango duzu eta korruaren erdian jarrita egingo duzu dan-tza zure hitzek nor isilarazten duten kezkatu gabe; zu zentroanjartzeak ertzera nor daraman kezkatu gabe; «inoiz ez naiz hainondo egon izan» esango diozu mihia lodituta zabalik geratzenden taberna bakarrean ondoan jarri zaizun belarri pare baka-rrari. Oporretan zaude, arina zara, hegan zoaz bizitzaren gaine-tik zure hankek lurrik ukituko ez balute bezala; munduaz eza-xola. Egunkariak irakurtzeari utzi diozu, zure bakea inorkoztopa ez dezan; militatzen zenuen taldeko Whatsapp taldeaisilarazi egin duzu hilabetez arnasa behar duzulako. «Inoiz eznaiz hain ondo egon izan». Toalla hondarretan zabaldu eta gai-nean etzan zara. Eguzkitako krema zenbat minututik behineman da zure kezka bakarra;txindurritu zaizun beso hori,gaur bazkaritarako jango du-zuna...

    Ihes egin duzu. Ihes egindiezu ordutegiei, egute-giei, telefono deiei, koader-noei. Akaso aspaldian ikusiez duzun lagun hari deitubeharko zenioke, bainahain ondo egoten da toallagainean etzanda... «Inoiz eznaiz hain ondo egon izan».Urte osoan zehar eraiki ditu-zun loturei ihesi zabiltza he-men, eta ohola galdutakoansurflariek orkatilan izatenduten soka bera ikusten die-zu inguruan etzanda dauzka-zunei. Denok zarete libre. As-katasuna baita hondartzahonetan etzanda egotea, zu-re inguruan daudenek erehalaxe sentitzen dute: zo-riontasuna honek izan beharduela alegia; eguzkitako kre-ma usain honek, jendetza

    honek, mundutik ihes egindakoen mundu honek; nork oporhobeak, lasaiagoak, arriskutsuagoak, exotikoagoak bizikolehian ibiltze honek.

    Baina aisialdia asealdi bilakatuko zaizu irailean, eta ispiluaurrean begiratuko diozu eskumuturrean ordularia lotu etabegi zuloak sakondu zaizkion horri. Eta ingurukoei kontatu-ko diezu adrenalina hori ere behar zenuela, pilak kargatu ditu-zula eta lanak ere egin egiten zaituela, bete egiten zaituela; etamilitatzen duzun taldeko Whatsapp taldeko gidaritza hartukoduzu, «inoiz ez naiz hain ondo egon izan», gauetan loak hartze-ko pastillak beharko dituzun arren, antsietateak eztarria estutueta inork baino ozenago, inork baino gehiago eta inork bainoziurrago hitz eginaraziko dizun arren. Orduan ere ez zara zurehitzek isiltzen dutenarekin kezkatuko; orduan ere ez zara zuzentroan egoteak ertzera eramandakoekin kezkatuko; udanapurtutako loturetara itzuliko zara berriz; itomen horrek segu-ru sentiarazten zaituelako, dena ematea maite duzulako; udatoalla batean etzanda pasa ondoren iratzargailuak bost ordueskas lo eginda aterako zaitu zure ohetik; eta lehian ariko zarainguruan dauzkazunekin, nork lan gehiago egingo, nork arazohandiagoak kontatuko elkarri. Eta ohartzerako datorren uztai-lerako falta diren egunak kontatzen harrapatuko duzu zure bu-rua, deskonektatu egin nahiko dituzu urteko hilabete hotzene-tan dauzkazun loturak. Ertz batetik bestera jauzika ibiliko zara.Ispilura begiratu eta zalantza egingo duzu zein aldetakoa zarenzu. •

    «Inoiz ez naiz hain ondo egon izan». Toalla zabaldu eta gainean etzan zara. Juan Carlos RUIZ| ARGAZKI PRESS

    Beñat GaztelumendiBertsolaria

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 16 / 17hutsa

    her

    rita

    rrak

    Bi egun geratzen dira zure Whatsappeko ber-tsio hau iraungitzeko. Instala ezazu berria».Espazio gutxiko mugikor batek eman dieza-zukeen berririk dramatikoena. Terrorea. Las-ter izango da Whatsappik gabe esnatuko za-ren eguna, eta iritsi da, herriko jaietan,

    ajedun goiz bat da eta paella egitera joan behar duzukuadrillakoena ordubete barru. Google Playn sartu zara, beldurrez, badakizulako zer

    esango dizun. Esan dizu. «Ez dago bertsio berria instala-tzeko behar adina leku, ezabatu beste aplikazioren bat».Berak zerrendatzen dizkizu espaziorik handiena kentzendizutenak, zuk bat aukeratu behar duzu, bide batez zurekomunikatzeko modu bat desagerrarazteko. Facebooketa Twitter dira zerrendan lehenak, bat kendu behar du-zu. Edo Whatsappik gabe egon. Agian ahalko zenuke… baizera, nola ba, gainera jaietan? Facebook edo Twitter. Amaedo aita, gehiago nor maite duzun galdetzen zizuteneanbezala. Benga, Twitter. Ez, Twitter ez, askoz gauza inteli-genteagoak daude hor Face-booken baino. Baina Facebo-ok kendu, jaietan? Azkenean arnasari eutsi

    eta Zuckerbergen “F” urdiniluna klikatu duzu. Wha-tsapp berriak hartu du bereespazio hutsa, eta errenka-dan iritsi dira gaueko mezuguzti-guztiak. Horrek lasaita-suna eragin dizu, baina an-tsietate kume bat sumatzenduzu tripetan, hazten, gehie-gi pentsatu gabe hartu du-zun erabakia uste baino ga-rrantzitsuagoa dela esatendizuna. Kalean zaude eta momentuz ondo. Eskerrak Whatsap-

    pa instalatu duzun, bestela ez zenituzke lagunak aurkitu-ko zure 5.000 biztanleko herrian –bilatu egin beharkozenituzke, eta inguruetara begiratuz!–. Laster hasi dirakuadrillan argazkiak ateratzen. Taldekoak, paellarekin,hirunakakoak, binakakoak aurpegi arraroak jartzen, etabatzuetan ondo agertuko zinen eta beste batzuetan ez,baina ezin banan-banan erakusteko eskatzen hasi. Dago-eneko bakarren bat igoko zuten Facebookera, agian osozatar agertzen zarenen bat, eta zuk ezin ikusi, ezin zuredenbora-lerrotik kendu, ezin iruzkin bidez zuritzen saia-tu “a ze aje aurpegia daukadana!” idatzita, argi uzteko be-netan ez zarela horrelakoa. Gainera, hurrengo goizera ar-te ezingo duzu ikusi, eta 24 orduren ostean berandu daedozertarako...

    Baliteke, gainera, norbaitek mezu garrantzitsuren batbidali izana, edo erantzun beharreko iruzkinen bat ego-tea horman. Beharbada unibertsitateko lagunen bat da-tor jaietara eta hortik abisatzea erabaki du. Eta bihar arteezin jakin. Ziur gertukoren baten urtebetetzea ere bade-la, eta agian berarekin hitz egingo duzu aurrez aurre, etaez duzu zorionduko. Zuk ere atera dituzu argazkiak, mugikorreko galerian

    daude eta ez dakizu zer egin ondo agertzen zaren horie-kin. Whatsappeko taldeetan elkarbanatu dituzu, baina ezda gauza bera. Eta isiluneetan, komunera zoazenetan, ba-karrik geratzen zaren segundo urri horietan mugikorre-ko pantaila errepasatzen duzu, eta lehen “F” urdin ilunazegoen lekuan dagoen hutsunera joaten zaizu behatzainertziaz. Hain ondo zainduta eta eder mantentzen du-zun zure kanpora begirako lorategi hori, sasiek eta sato-rrek jateko arriskuan dago orain, kontroletik kanpo. Parranda egin eta beste dependentzia motak kudea-

    tzen saiatu ostean, etxean zaude. Ordenagailua piztu du-

    zu eta begiak erdi itxita sartu zara orrialdean, agertukodenaren beldurretan, beka eman dizuten edo azterketagainditu duzun ikustean egiten den bezala. Facebook.Uholde bat espero duzu. Orrialdea kargatu da eta… laguneskaera bat eta argazki bat. Kuadrillakoa, urruti agertzenzara eta ez zaude gaizki. “Atsegin dut” batzuk, denak es-perotakoak. Besterik ez. Lasaitasuna sentitu duzu, egone-zin puntu batekin. Ondo, baina berez hor agertzen denabaino askoz hobeto pasatu duzue, askoz zoriontsuagoizan zarela uste duzu eta ez dela behar bezala islatu.Gehiago zegoen kontatzeko. Hurrengo urteko jaietanaurtengoak oroitzean argazki bakar hau etorriko zaizumemoriara, eta agertzen ez diren bizipen guztiak soine-an eraman beharko dituzu, eta ez ahazteko ahaleginaegin. Momentua bizitzera kondenatu zaitu memoria gu-txiko zure mugikorrak. •

    { koadernoa }

    Kanpora begirako lorategia

    Facebook eta Twitter, bat kendu beharduzu. Edo Whatsappik gabe egon... baizera, nola ba, gainera jaietan? Facebookedo Twitter. Ama edo aita, gehiago normaite duzun galdetzen zizutenean bezala

    Nerea Ibarzabal Salegi

    hutsa

    hutsahutsa

  • herritarrak

    IPhone edo iPad bat du-tenentzako ezaguna daoso Siriren ahotsa. Edohobeto esanda, IratxeGomezen ahotsa. Bai,Apple etxearen aplika-

    zio famatu horren atzean dago-en emakumea euskal herritarrada: Zamudion jaio zen duela 43urte eta egun Dulantzin bizi da.Eta ez, bere sakelako telefonoakez dauka sagartxoaren ikurraatzealdean. Applek Gomezenahotsa jarri zion Siriren lehenbertsioari, 2010ean atera zena,eta, berak azaltzen duenez, «jen-deak gehien ezagutzen duenada, denbora gehiago mantenduzelako». Konkretuki, iPhone 6mugikorra merkatura iritsi arte.

    Baina emakume honen histo-ria ezkutuan egon da. Urte luzezinork ez du galdetu nor zegoenSiri aplikazioaren ahotsarenatzean, nahiz eta bere ahotsa te-lebistako programa famatu ba-tean ere erabili. Bere aurpegiaudaberrian eman zuen ezagu-tzera, Huelvako Komiki Azokan.Gerardo Macias Azokako zuzen-dariak gonbidatu zuen sari ba-naketa aurkezteko, eta mahai in-guru batean parte hartu zuenSon Goku marrazki biziduneta-ko pertsonaiari gazteleraz aho-tsa jartzen dion Pablo Domin-guez bikoiztailearekin eta DavidArnaiz Allí Abajo telesaileko ak-torearekin batera. «Askok ezninduten ezagutzen, bainaHuelvakoaren ondoren elkarriz-keta bat egin zidaten eta ordutikhainbat komunikabidetan ager-tu naiz», nabarmendu du.

    Egindako elkarrizketetan azal-du du zer-nolako ibilbidea eginzuen Siriren ahotsa bihurtu ar-te. Ibilbide hori aspaldi hasi zen,Gasteizko akademia batean la-nean zela. «Ikasle baten amakgaldetu zuen ea nork egin zitza-

    keen telefono bidezko bankuzerbitzu baterako ingelesezkoeta gaztelerazko grabazioak.Proba bat egin eta nire ahotsagustatu zitzaien, antza nireahoskera oso argia zelako. Hala,hautatu egin ninduten eta lane-an hasi nintzen; hasieran callcenter batentzako grabazioakegiten nituen eta ondoren elka-rrizketak prestatzen nituen deiautomatizatuentzako», azaldu du Ingeles Filologia ikasi zuenGomezek. «Testua ahots bihur-tzeko sistema bat zuten, TTS ize-nekoa, baina ez zen oso ona,akats ugari zituen. Fonema ba-tzuk ez zituen esaten eta bestebatzuk nahastu egiten zituen.Nik txosten bat idatzi nuen, iku-sitako arazo guztiekin, eta pro-grama sortu zuen enpresari bi-dali nion. Badirudi txosten horiesku batetik bestera pasa zela,egun batean Kanadatik dei batjaso bainuen programaren onu-rak defendatzeko! Beraien ustez,hobea zen makina bat erabiltzeapertsona batekin lan egitea bai-no; nik ezetz esan nien. Izan ere,ni estudio batean sar naiteke,nahi dudan testu oro graba de-zaket nire ahotsarekin, nahi du-dan tonua jar dezaket...», azaldudu.

    Enpresari Gomezen ideia gus-tatu zitzaion, eta, hala, proposa-tu zioten bere ahotsa jartzea ga-ma altuko autoetan instalatukozen GPS batean. Hala sortu zenMonica. «Haien ustez, Iratxe ezzen izen hoberena gaztelerazhitz egingo zuen sistema baten-tzat. Nire ahizparen izena jarrizioten behintzat...», gogoratudu. Monica ospetsua bihurtuzen eta gero eta auto gehiagotanjarri zuten. Futbolari batek bereautoko GPSaren ahotsa sexyaizatea eskatu zuela ere gogoandu. Ez du ezagutarazi nahi izan

    futbolariaren izena. Baina xehe-tasun bat aitortu du: Alemania-ra joan zen estudio batean esal-diak grabatzeko.

    SIRI EDOMONICAApple multinazionalarentzatlan egitera nola heldu zen erekontatu digu Gomezek. «Antzadenez, Apple etxeak Monicarenberri izan zuen, niri ezer esan ezzidaten arren. Ni grabazio ba-tzuk egitera joaten nintzen, bai-na ez zidaten esaten bezeroa norzen. Ez nekien non entzungozen nire ahotsa», azaldu du. Be-re ahotsa Sirirena zela kontura-tu zenean, Txinan bizi zen. «Te-lebista Internet bidez ikustenari ginen eta mago bat agertuzen truko bat egiten. iPhone baterabili zuen, eta nire senarra ha-rritu egin zen Siriren ahotsa en-tzun zuenean. Telefonoarenahotsa nirea zela esan zidan be-rehala. Bizpahiru alditan ikusigenuen saioa eta, bai, Sirirenahotsa ez zen nire ahotsaren an-tzekoa, Siriren ahotsa nire aho-tsa zen», gogoratu du Gomezek.

    Iratxeren ahizpak iPhone baterostea erabaki zuen, «horrelanirekin eztabaidatu ahal dueladio!». Iratxek berak, berriz, au-toko ordenagailuan bere ahotsa,edo, hobe esanda, Monicarenahotsa, dauka. «Nire aitaren ka-sua, berriz, ezberdina da. Bestebelaunaldi batekoa da eta zailaegiten zaio bere alabaren ahotsatelefono batean nola entzun de-zakeen ulertzea. Pentsa, egunbatean El Gran Wyoming tele-bista aurkezleak Sirirekin hitzegin zuen bere saioan eta nireaitak galdetu zidan ea noiz egonnintzen bertan...», dio barrezka.Iratxeren semearen jarrera ze-

    infraganti

    Iratxe Gomez da Siri Apple etxearen aplikazioko ahotsarenatzean dagoen emakumea. 43 urte ditu, Zamudiokoa da etagaur egun Dulantzin bizi da, Gasteizetik gertu. HuelvakoKomiki Azokan parte hartu ondoren bere aurpegia hainbatkomunikabidetan atera da. Eta komenigarria da gauza batargitzea: ez, berak ez dauka iPhone bat.

    IRATXE GOMEZ

    Txinan bizi zirela, mago bat iPhone batekin truko bat egiten ikusi zuten senarrak eta biekInternet bidez. Senarra berehala konturatu zenmugikorraren ahotsa Iratxerena zela

    Apple etxeak Iratxe Gomezen ahotsa jarri zionSiri aplikazioaren lehen bertsioari, 2010eanatera zena. Zamudiotarrak azaltzen duenez,«jendeak gehien ezagutzen duena da»

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 18 / 19

    haro bestelakoa da, «ume baten-tzako halako gauzak ‘ulertzea’ askoz errazagoa baita. Autoansartzean uste du ni naizela aitarinondik joan behar duen esaten.Bere ama munduko emakumeazkarrena dela uste du, dena da-kiela, eta, horregatik, normalta-sunez ikusten du guztiok bereamari galderak egitea!».Ildo horretan, jendeak Siri gu-

    txi erabiltzen duela uste du Ira-txek, nahiz eta aplikazio balia-garria izan. «Siri laguntzailepertsonala da eta gauza berriakikasten ditu erabiltzen duzunahala. Emandako erantzunakgorde eta zure gustuak kontu-tan hartzen ditu. Halaber, gor-detzen du nondik ibiltzen zaren,jateko lekuak gomendatzen diz-kizu... Telefonoa konfiguratzekoere erabil daiteke», azaldu du. Eta badirudi kasu batzuetanmaitasuna sortu dela telefonoa-ren jabearen eta Siriren artean,“Her” filmean Joaquin Phoenixaktoreari gertatu bezala. «Lehenelkarrizketa argitaratu ondorenFacebook blokeatu behar izannuen: ezezagunek lagun izateko eskaerak bidaltzen zizkidaten, mezuak... Mundu guztitik hel-tzen ziren mezuak, Ameriketanere nire ahotsa erabiltzen baitu-te. Azken asteetan Hego Ameri-kako hainbat komunikabidekegin dizkidate elkarrizketak».Proposamen ugari jasotzenditu. «Batzuek Siriren ahotsare-kin senide batentzat grabaziobat egiteko eskatzen dizute, bes-te batzuek proposamenak bidal-tzen dizkidate... Hori bai, diruariburuz hitz egiterakoan, ez duteerantzuten. Jendeak gauzak do-hainik nahi ditu!», azpimarratudu egun langabezian den Gome-zek. Oraindik ere noizbehinkaMonicak esan behar dituen esal-di berriak grabatzen ditu, bainahorretaz aparte ez du bikoizke-tarekin lotutako lan askorik egi-ten. «Sonora estudioak deituizan dit bideo jokoak bikoiztekoeta iragarkiak grabatzeko, bainalan gutxi dago eta dena oso zen-tralizatuta dago estudio gutxi batzuetan», nabarmendu du.Hala ere, berak baikortasunezbegiratzen du aurrera. •

    Ion Salgado

    Iratxe Gomez, iPhonebatekin Gasteizekoerdigunean. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

  • herritarrak

    NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

    Tokiko elikagai ekologikoeneskarian etengabeko hazkun-dea dagoela sumatzen da,eta, ondorioz, eskari horrierantzuteko proiektuen be-harra egunetik egunera naba-

    riagoa da. Kasu batzuetan, gainera, proiek-tu horiek administraziotik bultzatzendira. Gaur dakarguna horren adibide da.Gasteizko Udalak beste erakunde batzuenlaguntzarekin –tartean ENEEK bera– sus-tatutako Basaldea proiektuaren helburuorokorra da, epe ertainean, lanpostuen etanegozioen sorrera sustatzea, Arabako eli-kagai ekologikoen ekoizpena eta banaketabultzatuz. Bide batez, ekimenak tokiko on-dare paisajistikoa mantentzeko ahalegine-an eragin nahi du, guztiok partekatzen du-gun ondasun horren biziraupeneanlagunduz. Aldi berean, tokiko ekoizkinekologikoen banaketa erraztuko duten gu-neak ere sortu nahi ditu, baita jaki motahauen kontsumoa herritargo zabaleanzein komertzio eta ostalaritzan sustatzekoinformazio –eta sentsibilizazio– kanpai-nak abiarazi ere. Halabeharrez, ekoizpenaeta merkaturatzea eskutik baitoaz.Basaldea Enpresa Agroekologikoen Zen-

    troa “nekazaritza-mintegi” bat da, ustiate-gi berriak sortzea duena helburu. Nekaza-ritza ekologikoko proiektu bat aurreraeraman nahi duten ekintzaileei zuzenduta

    dago, beraien esku lurra, ekipamendu etaazpiegitura komunak eta baita formakun-tza ere eskainiz. Proiektua 2012an sortuzen, ekoizpen ekologikoaren eskutik Gas-teizko nekazaritza sustatu nahi zuen ideiabaten gisan. Bost urte igaro behar izan di-ra errealitate bihurtzeko. Apurka garatuzjoan da, Abetxukoko lursailak egokitu di-ra, beharrezko azpiegiturak tokian jarri di-ra eta lursailak ekoizpen ekologikoarenerroldan inskribatu dira. 2017ko urtarrile-an, azkenik, proiektuak aurkezteko epeaireki zen.Momentuz, eskaintzen diren 11 lursaile-

    tatik bi okupatu dira, eta beste bat okupa-tuko da udazkenean. Baratze bakoitzak 1eta 1,5 hektarea artean dauzka, eta, horrezgain, negutegientzat beste lursail bat dago (erabiltzaile bakoitzak 270 metro koadro-ko negutegi bana dauka eskura). Lursailbakoitzak ur-hargune bat dauka, bainaerabiltzaile bakoitzak bere kabuz instalatueta ordaindu behar du ureztapen-sistema(behartuta daude tantakako sistema edoantzekoa erabiltzera). Makineria ere era-biltzaileek kontu geratzen da. Hori bai, au-rrera begira erabiltzaile guztien arteanmakineria erostea da asmoa. Urte osokoalokairua hektareako 300 eurokoa da,nahiz eta lehenengo bi urteetan Gasteizko Udalak alokairuaren %50 finantzatzenduen.

    Pedro Ortega Garcia de Albeniz eta Ja-vier Chaves Padilla dira Basaldea zentrokolehenengo erabiltzaileak. Pedrok aitortudigunez, udaberriaren hasieratik gaurdai-no eguneko ordu guztiak sartzen ari da ba-ratzean. «Baina pozik nago! Erabat boka-zionala da. Gustura nago, nahiz etagerrikoari pare bat zulo berri egin beharizan dizkiodan hainbeste argaldu oste-an!». Momentuz lurraren egoera hobetze-ko lanetan ari dira, materia organikoagehituz eta estruktura hobetuz. «Landare-ei zertxobait kostatzen ari zaie, baina, tira,etorriko dira». Oraintxe bertan 1,4 hekta-reako bere lursail osoa landatuta dauka.Pertsona bakarrarentzat askotxo delaonartzen du. «Landaketa sasoian pare batpertsona kontratatu nituen lanaldi osoan,baina momentu honetan astean behinetortzea besterik ezin diet ordaindu. Nahi-ko nuke urte osorako nirekin baleude!». Javierrek eta Pedrok aitortzen dute dato-

    rren urtera begira ekoizpena nolabait me-kanizatu eta errazteko moduak pentsa-tzen hasi beharra dutela. Merkaturatzeko,momentuz, hamabost familiarekin akor-dioa itxita dauka Pedrok. «50 familiarairistea nahiko nuke, sasoiko barazki-sortakhornitzeko hileko 52 euroko prezioan».Oraindik ere garapenean dagoen

    proiektua da Basaldea. Udaleko enplegu-rako teknikari Marian Mesanzaren hitze-

    tan, astiro-astiro jarraituko dute. «Lursailguztiak bete ez izana abantaila bezala ereikus daiteke, nolabait. Errazagoa da bi la-gunen beharrei erantzutea, 11 lagunen be-harrei erantzutea baino. Era honetan, doi-tu beharreko gaiak patxadaz lantzekotartea daukagu». Gai horien artean dagoureztapenarena, datorren denboraldirabegira ureztatze amankomunazgoarekinlotura egitea baita asmoa. Erronka, intere-satutako jendea erakartzea.Ekoizpen proiektuak tokian bertan ko-

    ordinatu, lagundu eta aholkatzeaz ardura-tzen den Eider Eguzkizak adierazi duenez,jada martxan dauden baratzeek beste per-tsona batzuk animatzeko balioko dutenesperantza daukate: «baratzeek funtziona-tu egiten dutela ikustean, interesatutaegon daitezkeen beste pertsona batzuk ere apuntatu egingo dira ziurrenik». Oraindikere 13 hektarea pasatxo daude eskuragarrieta proiektuak aurkezteko epea irekita da-go. Baldintza bakarrak gogoa izatea, ekoiz-pen ekologikoan 250 orduko formakuntzaegiaztatzea (udazkenera begira GasteizkoUdala eta Arkauteko Nekazaritza Eskolaformakuntza programa bat diseinatzenari dira) eta proiektu bat aurkeztea dira.

    Basaldea zentroko haziak ernetzen hasi dira

    HUTSA

    Argazkiak: BASALDEA

    ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

    Ekologikoaren Kontseilua

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 20 / 21hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    osas

    un

    a /

    gel

    toki

    ak /

    tekn

    olog

    ia

    Denbora-lerroak gertaerakdenboran grafikoki adie-razteko modu bat dira,hau da, gertaerak ordenakronologikoan kokatzekoera. Mota askotakoak izan

    daitezke denbora-lerroak, eta eskala etamodu ezberdinetan adieraz daitezke.Baina, nola atera automatikoki testu ba-tetik zein jazoera gertatu den zeinenaurretik?Artikulu honen xedea testuetatik

    denbora-lerroak automatikoki nola sordaitezkeen azaltzea da.Demagun honako esaldi hau irakur-

    tzen dugula egunkarian: «Atzo arratsal-dean, ekaitzaren ondoren, bandak kon-tzertua eman zuen». Esaldia irakurritagai gara kontzertua ematearen jazoeranoiz gertatu den jakiteko, baita denbo-ran zehar kokatzeko ere. Are gehiago,egunkariaren data ezagututa, kontzer-tuaren, eta bide batez, ekaitzaren dataere ezaguna izango zaigu.

    Egunkariaren data, eta oro har doku-mentuen argitaratze-data (DocumentCreation Time, DCT), oso baliagarria dadenbora-lerroa zehazteko orduan, siste-ma automatikoetan gertaerak eta adie-razpenak horren arabera ordenatzen di-relako eta testuetan erreferentzia askoerlatiboak direlako: bihar, herenegun...

    DENBORA-INFORMAZIOADenbora-lerroak testuetatik automati-koki ateratzeko, lehendabizi, denbora-informazioa etiketatu behar da, eta on-doren, etiketak baliatuz, kronologikokiirudikatu. Denbora-informazioa etiketatzeko or-

    duan, TimeML izeneko eskema erabiliohi da [http://www.timeml.org/], eta lauetiketa bereizten dira: gertaerak, denbo-ra-adierazpenak, seinaleak eta erlazio-ak. Gertaerak denboran eta espazioan ko-

    katuta dauden eta kausa baten ondo-rioz eragin jakin bat sortzen duten jazo-erak dira. Gehienetan aditzak edotaizenak dira: “Bertsolari Txapelketa Na-gusia”, “kontzertua eman”, “ekaitza”...Denbora-adierazpenak denbora adie-razteko erabiltzen diren espresio tes-tualak dira, adibidez, “2017-07-07”, “ha-marrak eta hogei”, “urrian”... Seinaleek

    denbora-erlazioak adierazten dituzte,baina ez dute nahitaez agertu behar:“ondoren”, “eta gero”, “aurretik”... Erla-zioak, berriz, mota ezberdinetakoakizan daitezke, eta, gehien erabiltzen di-renak bi gertaeraren arteko edo gertae-ra baten eta denbora-adierazpen batenarteko erlazio tenporala adierazten du-tenak dira. Aurreko adibidearekin jarraituz, esal-

    dia honela etiketatuko litzateke: «Atzoarratsaldean (denbora-adierazpena)/ekaitzaren (gertaera) ondoren (seina-lea)/ bandak kontzertua eman (gertae-ra) zuen». Ondoren seinaleari esker, ja-kin badakigu “kontzertua eman”gertaera “ekaitza” gertaera izan eta gerojazo dela. Gainera, beste erlazio bat ereaurki daiteke esaldian “kontzertuaeman” gertaeraren eta “atzo arratsalde-an” denbora-adierazpenaren artean. Er-lazio horrek kontzertua atzo arratsalde-an izan zela zehazten du. Bestalde, DCTakontuan izaten bada, data zehatzak ere

    finka daitezke. Adibidez, DCTa “2017-07-08” bada, kontzertua 2017ko uztailaren7an izan dela esan daiteke.Testuetan informazio hau automati-

    koki etiketatzeko hiru urratseko proze-sua jarraitzen da. Lehendabizi gertaeraketiketatzen dira. Horretarako, ikasketaautomatikoko teknikak erabiltzen dira,eta sistemak hitz bakoitza gertaera edogertaeraren parte den ala ez esango di-gu. Erabaki hori hartzeko, besteak beste,hitzen kategoria (aditza den, izenaden...) erabili ohi da.Bigarren urratsean, testuko denbora-

    adierazpenak markatuko dira. Horiek,

    normalean, erregelatan oinarritutakoteknikak erabiliz etiketatuko dira. Badaoso erabilia den tresna HeidelTime ize-nekoa [https://github.com/HeidelTi-me/heideltime], hainbat hizkuntzatara-ko prestatua, denbora-adierazpenaktestuetan etiketatzeko. Azken finean,denbora-adierazpenek antzeko patroiakerrepikatzen dituzte (urteak, hilak, aste-ko egunak, urtaroak...) eta ez da zailahorretarako erregelak definitzea. Den-bora-adierazpenak identifikatu ondo-ren, normalizatzea komeni da, eta, unehorretan, DCTa erabiltzen da adierazpe-nari balio normalizatua emateko. Adibi-dez, testuan “aurten” hitza topatzen ba-dugu, eta testua 2015. urtekoa bada,“aurten” adierazpenari emango zaionbalio normalizatua “2015” izango da.Testuko informazioaren arabera, balionormalizatuak eskala bat edo besteizango du: urtea, eguna, ordua…Hirugarren urratsean, erlazioak iden-

    tifikatzen eta sailkatzen dira. Hau da, bielementuren arteko lotura egiteaz gain,erlazio hori zer-nolakoa den esaten da(aurretik gertatutakoa, une berekoa...).Urrats honetarako ere, ikasketa auto-matikoko teknikak erabiltzen dira. Ger-taeren eta adierazpenen edota bi gerta-eraren arteko bikote posible guztiakegiten dira, eta sistemak, horietako ba-koitzeko, haien artean erlazioa dagoenala ez esango du, eta, egotekotan, zer-nolakoa den.Testuetan denbora-informazio guztia

    etiketatuta eta normalizatuta dagoene-an, informazio hori grafikoki adierazteabesterik ez da gelditzen. Software ugaridago hori egiteko, eta eman nahi zaionitxuraren arabera bat edo beste aukera-tuko dugu. •

    [https://timeline.knightlab.com/][http://time.graphics/]

    [http://www.ispringsolutions.com/blog/top-10-free-and-paid-interactive-time-

    line-makers/]

    Olatz Arregi UriarteDenbora-lerroak Donostiako Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzailea

  • 1958. urteko uztailaren

    21 eta 24 bitartean, Al-

    fred Hitchcock zinema

    zuzendari britainiar eza-

    guna Euskal Herrian

    izan zen. Hain juxtu, uz-

    tailaren 23an “Vertigo”

    filma estreinatu zuen

    mundu mailan Donos-

    tiako Victoria Eugenia

    antzokian, Zinemaldia-

    ren VI. edizioan. Hitch-

    cock bere emaztearekin

    etorri zen Euskal Herrira,

    Alma Reville gidoilaria-

    rekin, eta bikotea Pa-

    saian, Hendaian, Biarri-

    tzen eta Baionan barna

    ibili zen. Urte hartan zi-

    larrezko maskorra lortu

    zuen “Vertigo” filmak.

    Edizio sonatua izan zen,

    Hitchcock ez ezik Ro-

    man Polanski eta King

    Vidor zuzendariak ere

    etorri zirelako, baita Kirk

    Douglas, Kim Novak eta Lex Barker aktoreak ere. Goiko irudia Donostiako Santa Maria elizaren atarian hartua dago. Paco Marik egin-

    dakoa da, jatorriz madrildarra zen baina Donostian bizi zen argazkilaria. Mari Pascual Marin argazkilariaren suhia zen. Marin Tuteran

    jaioa zen, baina umetatik Donostian bizitakoa. Bisita haren argazkiak Zinemaldiko artxiboan eta Kutxatekan ondo gordeta daude.

    herritarrak

    ALFRED HITCHCOCK DONOSTIAN, 1958KO UZTAILEAN

    Juantxo EGAÑA

    KUTXATEKA. MARIN FUNTSA. PACO MARI

  • 2017 | uztaila | 22

    GAUR8• 22 / 23

    Hemen gaude, berriz ere, erraldoiak

    parez pare. Zuek oihal luze eta ede-

    rrak dantzatzen, elegante. Ni, galtza

    motzetan eta belaunak urratuta. Zuek

    begirada guztiak erakarrita. Ni, ama-

    ren sorbalda gainean, inork begira-

    tzen ez didala, txokolatezko izozkia-

    ren azken kondarrak kamisetaren

    besoetan garbitzen, disimuluan.

    Baina ez gara hain desberdinak. Zuek

    kalera ateratzen zaretenean, ni erral-

    doitu egiten naiz, harrotu egiten naiz,

    inguratzen nauen mundua maite ditu-

    dan arauetara makurtzen delako egun

    batzuetan sikiera. Presarik ez, ez

    etxeratzeko ezta etxetik ateratzeko

    ere. Umore txarrik ez. Kalejirak, alga-

    rak eta laineza. Puxikak eta zaldiko-

    maldikoak. Txokolatezko izozkiak eta

    kroketak. Ez dakit zenbat zentimetro

    hazten naizen jaiek irauten duten bi-

    tartean, baina, martxa honetan, laster

    iritsiko da harrapatzen zaituztedan

    urtea. Orduan ez dut inoren sorbalda-

    rik beharko zuei, nire erraldoi maiteei,

    begietara begiratzeko.

    [email protected]

    NI ERE ERRALDOITUEGITEN NAIZ

    C IKUSMIRA

    Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

  • 97

    71

    88

    76

    75

    00

    1

    70

    72

    2