mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan...

32
HONDARRIBIA, GREZIARA JOSIA HONDARRIBITIK KATSIKAS ERREFUXIATUEN KANPALEKURA ABIATU ZIREN; BOST EMAKUME, KAZETARI BAT ETA HERRIAN BILDUTAKO ARROPA TONA BATZUK. BILDUTAKO ARROPAK NORBERAREN NEURRIRA ETA GUSTURA JOSTEN HASI ETA ELKARTASUN SARE ZABALAGOA OSATU DUTE. ETA SAREA JOSTEN SEGITZEN DUTE. > 12 Asier PEREZ-KARKAMO ANALISIA: Oinordekorik gabe hil da Islam Karimov, Uzbekistango agintari goren eta bakarra > 7 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Egin herri, eta ez erridikulua MIKEL ZUBIMENDI > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2016ko irailaren 10a | X. urtea • 484. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

HONDARRIBIA, GREZIARA JOSIAHONDARRIBITIK KATSIKAS ERREFUXIATUEN KANPALEKURA ABIATU ZIREN; BOST EMAKUME, KAZETARI BAT ETA

HERRIAN BILDUTAKO ARROPA TONA BATZUK. BILDUTAKO ARROPAK NORBERAREN NEURRIRA ETA GUSTURA JOSTEN

HASI ETA ELKARTASUN SARE ZABALAGOA OSATU DUTE. ETA SAREA JOSTEN SEGITZEN DUTE. > 12 Asier PEREZ-KARKAMO

ANALISIA: Oinordekorik gabe hilda Islam Karimov, Uzbekistangoagintari goren eta bakarra > 7

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Egin herri, eta ez erridikulua MIKEL ZUBIMENDI > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2016ko irailaren 10a | X. urtea • 484. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Esaten zenidaten,

baina ezin nuen sinistu

10 Oier Gorosabel: Pertsona

sedentarioen mina

12 Mikel Zubimendi: Egin herri,

eta ez erridikulua

16 Unai Iturriaga20 Gaizka Amondarain: Gertatzen

ari da

21 Garazi Goia: Hegazkinean,

amaierez

27 Saioa Iraola: Bilaketa

27 Joxean Agirre: Asto belarriekin

30 Iratxe Esnaola: Whatsapp,

Facebook... Telegram!

Oklahoma: «fracking»-ari buruzko

eztabaida piztu duen lurrikara 04

Islam Karimov, «Tamerlan txikia»,

oinordekorik gabe hil da 07

Hondarribia eta Grezia arteko

elkartasun zubia 12

Pilotari profesionala izan nahi

duen neskari buruzko filma 18

Elkarrizketa: Mikel Ezkerro, Euskal

Herriaren dibulgatzailea 22

Maider Uriarte: Adiorik ez 26

Infraganti: Leire Elzaurdia 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

28

18

7

22

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Astebete da Facebook-en kontua ireki nuene-tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis-tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur-te, nire lagun batek profila ireki zuela esanzidanean, barre galantak egin genituen.Orain beregana jo dut aholku bila. Lagun

gehienek –hemen «lagunak» diodanean bere jatorrizkozentzuan ulertu, arren–, ongi etorria eman didate. «Fuc-king hell», «flipatuko duzu», «jungle», «lasai hartu» etaantzekoak dira esaldirik erabilienak. Jakina, horrek eznau lasaitu. Ondo ezagutzen nautenek tresna hau nirepertsonalitatearekin ez dela bat etortzen aurreratu dida-te. Batez ere lanagatik eta joerak ulertu ahal izateko irekidut kontua, eta kuriositatea eta betebeharra nire pertso-nalitatearen parte diren heinean, handicap hori gaindi-tuko dudala espero dut. Aste honetan ez dut kontu horrekin ezer egin. Nola-

nahi ere, erabiltzaile gisa le-henengo esperientziak izanditut eta horiek nigan ezine-gona sortu dute.

KODEAK, TAMAGOTCHIA ETA

ALGORITMOA

Barka nazatela lagun birtualberriek, baita zahar birtuali-zatuek ere, oraingoz ez baiti-tut sare honetan oinarrizko-ak diren kortesia-kodeakerabili. “Lagun”, “gustatzenzait”, “partekatu”, “komenta-tu ezazu”… terminologiak az-piratu nau. Zalantzak ditutkodeak ulertzen ote ditudan ere, baina aurrerantzean ak-tiboagoa izaten ahaleginduko naiz. Hori bai, ematenduen lanak harritu nau. Tamagotchi bat bezalakoa da,etengabe lana ematen, iradokizunak egiten…Artikulu honen berri ematen duen mezua izango da,

ziur asko, bertan publikatuko dudan lehendabiziko gau-za. Esan didatenez, Facebooken «filosofiaren» nahikoaurkakoa da hau, beren helburua bertan argitaratzea bai-ta, ez erreferentzia egitea. Tira, algoritmoa nolabait gai-lenduko dela badakit. Baina funtzionamendua hobetoulertu arte korronteari eusten ahaleginduko naiz. Alegia,ez dut kontrola galdu nahi.

KONTROL SOZIALA

Izan ere, banekien tresna honek ahalbidetzen zuen kon-trol soziala ikaragarria zela, baina dimentsioak izutu

nau. Tranpa etengabea da, zure eta zure inguruneareninformazio ahalik eta gehien jaso, metatu eta prozesa-tzeko saiakera esplizitua da, lotsagabea izateraino. IratxeEsnaolak behin eta berriz salatzen du hau gure egunka-rian, zentzu handiz, azkenekoz ostegunean bertan[goo.gl/7J4UvD]. “Fraudebook” liburuko egilea den Vicen-te Serrano Marini ZAZPIKAn egindako elkarrizketa ere ai-pagarria da [goo.gl/YLxO21].

IDENTITATEA

Azken aipamen horretatik tiraka, sare honetan identita-tearen sorkuntza nola ematen den deigarria eta kezkaga-rria iruditzen zait. Adibidez, nartzisismoaren eta egozen-trismoaren sustapena oso nabarmena da. Jendeak lanhandiak hartzen ditu irudi bat islatzen, alegia, islatunahi duena kalkulatzen. Literaturan autofikzioaren esti-loaz dagoen eztabaidaz oroitu naiz eta, honen harira, Jo-

nathan Franzen-en sare sozialei buruzko purrustadaz go-goratu naiz [goo.gl/wVzUDR].

ESPERIMENTALISMOA

Maila batean bat nator Franzenen hainbat iritzirekin. Aregehiago arerioa Salman Rushdie bada. Egia da, ordea, es-nobismoaren arriskua ere hor dagoela. Edonola ere, es-perimentatzeko asmoz sartu naiz Facebooken. Komuni-kazio eta antolaketa mailan bitarteko bat iruditzen zait.Egunkarien hedapenean duen eragina itzela da, adibidez.Esan bezala, denak bertan bazaudete zerbaitengatik

izango da. Bertan egonda ez naiz bere aldekoago izango,espero dut; bere aurka zergatik nagoen zehatzago esanahal izango dut, ordea. Eta bere birtualtasunak baliatuahal izango ditut, bai lanerako bai aktibismorako. Beldu-rrik gabe, baina zuhurtziaz. •

{ datorrena }

Esaten zenidaten, bainaezin nuen sinistu

Facebookeko kontrol sozialarendimentsioak izutu nau. Tranpa etengabeada, zuri buruz informazio ahalik eta gehienjaso, metatu eta prozesatzeko saiakeraesplizitua da, lotsagabea izateraino

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

atzerria

Richter eskalan 5,6gradukoa izan zenOklahomako lurri-kara, egun haietanItaliako Amatriceeta ondoko maki-

na bat herri suntsitu zuena (6,2gradu) baino askoz ere txikia-goa. Eragindako txikizio mailaere askoz apalagoa izan zenOklahoman, eta hildakorik ez

zen izan (300en bat, Italian). Ha-la ere, askoz kezkagarriagoa daAEBetakoa, hausnarketa serioaekarri beharko lukeena, itxuraguztien arabera gizakion jardue-rak eragindakoa izan baita; frac-king edo haustura hidraulikoakeragindakoa zehazki.Brad Sewell Pawneko alkateak

hedabideei jakinarazi zien herri-ko eraikin batzuek kalte garran-

tzitsuak izan zituztela, Nebras-kan, Chicagon, Memphisen,Missourin eta Texasen ere senti-tu zuten astinduaren ondorioz. Mary Fallin Oklahomako go-

bernadoreak iragarri zuen adi-tuak bidaliko dituela Pawnera,haustura hidraulikoaren tekni-ka erabiltzen duten eremuak az-ter ditzaten. Gainera, Oklaho-mako Korporazio Batzordeakfracking-a erabiltzen duten kon-painiei eskatu die teknika ho-rrek eragiten dituen hondaki-nen mugimendua murrizteko,lurrikaren atzean egon daitezke-elakoan. Hondakin horiek jaso-tzen dituzten 37 putzu ixtekoagindu dute (estatu osoan tan-kerako 4.200 putzu dituzte).

SISMIKOTASUNA, GORA

USGS AEBetako Geologia Zerbi-tzuak jakinarazi zuen lurrikarairailaren 3ko 07:02an izan zela.Epizentroa Pawnetik 14 kilome-trora izan zuen, orain bost urte

Orrialde honetakoirudian, Pawneko herritar bat joan denlarunbateko lurrikarakeragindako kalteeibegira. Hurrengoorrialdean, hausturahidraulikoaren aurkakomobilizazio bat,Pennsylvanian. GAUR8

OKLAHOMA5,6 graduko lurrikarak«fracking»-arenondorioei buruzko eztabaida eragin du

[email protected]

Gaur zortzi Oklahoma estatuko Pawne herrian ezohikolurrikara bat izan zuten, AEBetako beste estatu askotan eresentitu zutena. Ez zuen hildakorik eragin eta kalteekonomikoak ere ez dira nabarmentzeko modukoak, bainaez zen ohiko astindu bat izan, haustura hidraulikoakeragindakoa baizik, bertako adituek uste dutenez.

INGURUMENA / b

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 4 / 5

tankerako lurrikara bat jasan be-har izan zuen eremuan. BertanOklahomako erakunde arautzai-leek haustura hidraulikoarenhondakinen mugimenduen mu-rrizketa agindu izan dute. Ez daharritzekoa, adituek emandakodatuen arabera, bertako sismi-kotasuna 2008koa baino 600aldiz handiagoa baita gauregun, Oklahomako langileen%25i lana ematen dien jardueraekonomikoaren eraginez.AEBetako erdialdean, Texas

estatuaren iparraldean, dagoenOklahoman egunean bizpahirulurrikara izaten dituzte, norma-lean txikiak, irailaren 3koa bai-no askoz ere txikiagoak. Bainahaustura hidraulikoarekin hasiaurretik, urtean bat izaten zu-ten, bi asko jota. Orain, berriz,ehunka, eta gero eta suntsitzai-leagoak dira.2013ko abuztuan GAUR8n ka-

leratutako erreportaje batean,Euskarazko Wikipedia entziklo-

pediara jo genuen fracking-a zerden azaltzeko: «Presio handikofluido baten bidez harri-geruzakhausteko prozesua da hausturahidraulikoa. Petrolioa edo gasnaturala lurzorutik erauztea dahelburua. Haustura-lan bakoi-tzean, putzu bat zulatzen daerreserbak dituzten harri-for-mazioetan. Presio handiko flui-doa injektatzeak zartadura be-rriak sortzen ditu harkaitzean,erregai fosilen erauzte-tasakhandituz».

INJEKTATUTAKO FLUIDOA

Haustura hidraulikoaren efek-tuen artean ageri dira lurrika-rak. New Yorkeko Columbia Uni-bertsitateko Nicholas van delElst ikerlariak “Science” aldizka-rian orain hiru urte argitaraeman zuen lan baten arabera,fluidoa injektatzeak eta lurpeaneragiten diren leherketek puntukritikora eramaten dituzte fai-lak eta leku horietan lurrikara

handi bat jasateko arriskua as-koz ere handiagoa da. Hausturahidraulikoa erabiltzen dutenkonpainiek kontratatutako geo-fisikariek ere baieztatu izan du-te lurrikarak eta haustura hi-draulikoa erabat lotuta daudela,nahiz eta konpainia horietakoburuek, jabeek, beti aurkakoaesango duten.Ohio estatuko Youngstown

herrian 4 graduko lurrikara izanzuten 2011n. Arthur McGarrUSGS AEBetako Geologia Zerbi-tzuko geofisikariak garbi zeu-kan lurpeko jarduerek eraginzutela fenomenoa. Herri hartanbeste 109 lurrikara izan zituzten

urtebeteko epean, eta, lurpekojarduerei amaiera jarri zietene-an, lurrikarak ere amaitu eginziren. Tankerako zerbait egin be-harko lukete Oklahoman, baibehintzat lurraren astindurikgabe bizi nahi badute.

GERO ETA HONDAKIN GEHIAGO

Gaur egun lurrikarak lurpeangordetako milioika tona honda-kinekin lotzen dituzte zientzia-lariek; garrantzi gehiago ema-ten diete hondakin horiei(injektatutako ura, gatza eta bes-te ehunka gai kimiko), likidoainjektatzeari berari baino. Hon-dakin horiek lurrazpiko putzue-

tan jasotzen dira, baldintza na-turalak aldatuz.Stanford etxeak iaz argitara

eman zuen ikerketa baten ara-bera, Oklahoman azken hogeiurteotan lurrazpiko putzu ho-rietan sartutako hondakin ko-purua bikoiztu egin da: 1997anhilean 80 milioi kupel injekta-tzen baziren, 2013an 160 milioikupelera iritzi ziren. Estatuan sismikotasun han-

diena duten hiru eremuetan fe-nomenoa askoz ere larriagoa da,1,6 milioi kupeletik 33 milioi ku-pelera pasa baitira. Ikerlariekuste dute horrenbeste hondakinpilatu izanaren eraginez, failahoriengan egindako presioa ika-ragarri hazi dela, eta horregatikdituztela gaur egun horrenbestelurrikara.Fracking-ak eta lurrikarek kal-

tetutako herritarrek hondaki-nen putzu kopurua mugatzekoexijitzen diete agintariei. Gaine-ra, nahi dute lurrikarek kalte-

Oklahoma estatuan egunean bizpahirulurrikara izaten dituzte, normalean txikiak.Baina haustura hidraulikoarekin hasi aurretik,urtean bat izaten zuten, bi asko jota

Oklahomako Korporazio Batzordeak hausturahidraulikoa erabiltzen duten konpainiei eskatudie teknika horrek eragiten dituen hondakinenmugimendua murrizteko

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

Haustura hidraulikoak dituen efektukaltegarrien inguruko eztabaidanlurrikara arriskuak hartu du, edo hartzenari da, orain urte batzuk urarenkutsadurak zuen protagonismoa. Bainahorrek ez du esan nahi fracking-ak urakutsatzen ez duenik, agentzia federalbatek maiatzean argitara emandakotxosten batean oso garbi esaten denez.Josh Fox zinemagileak, 2010ean aurkeztuzuen “Gasland” izenburukodokumentalean eman zuen ezagutzeraPennsylvaniako Dimock herrikoen (1.500biztanle) egoera. Cabot Oil & Gaskonpainiak esan zuen herritarrensalaketak ez zirela kontuan hartzekomodukoak, baina ATSDR Gai Toxikoeneta Gaixotasunen Erregistro Agentziakegin duen ikerketak ondorioztatu duDimockekoek arrazoia zutela, etakonpainia gezurretan ari zela.

Era honetan azaldu genuen gaiaGAUR8n 2013ko abuztuan kaleratutakoerreportaje batean: «AEBak gas ezkonbentzionalaren ustiaketan lehenengoherrialdea izatera iristeko bertakoherritar askok oso baldintza eskasetanbizi behar izan dute. Etxeko kanilako uraedaterik ez dute, oso usain txarra etakolore susmagarria duelako. Kutsadurahorren berri aurretik inork eman ezzienez, denbora askoan kanilako uraedan eta gaixotu egin dira. Kontuakeskatzera konpainiako buruengana joan,eta Kafkaren liburuetako protagonistekbezala sentitu behar izan dute».«Fracking-a aspaldi hasitako eskualde

batzuetan abeltzaintza da jardueranagusia –esplikatzen genuen orain hiruurte–. Abereek ilea nola galdu dutenerakutsi digu Fox zinemagileak.Haustura hidraulikoak kutsatutako ura

baino ez dute edateko, eta gaixotu egitendira, jakina. Horien jabeek berenezintasuna adierazten dute kamerarenaurrean. Filmean ageri den beste pasarteikusgarri batean fracking-ak kaltetutakoherritar batek pizgailu bat pizten dukanilaren ondoan, eta urak su hartzendu! Dena gezurra dela esaten dietekonpainiakoek, edo ezin dela frogatuuraren kutsadura beraien jarduerareneraginez sortu denik. Kasu askotan diruaematen zaie kaltetuei, inoiz ezer ezsalatzeko konpromisoaren truke. Horrelaerosten dute hain beharrezkoa dutenisiltasuna».ATSDR agentziak aurten plazaratu

duen lanak aditzera ematen du EPAAEBetako Ingurumena BabestekoAgentziak Cabot konpainiaren konplizegisa jokatu izan duela. Dimockeko Carterkaleko etxebizitzak aztertu ondoren, EPAagentziak 2012an ondorioztatu zuenbertako ura ez zela hain txarra, eta ezzegoela aparteko neurririk hartubeharrik, Shawn M. Garvinek adierazizuenez. Cabotek berak eta hausturahidraulikoa erabiltzen duten bestekonpainiek berehala txalotu zuten lana,eta fracking-aren aurkakoestatubatuarrei berriz leporatu zietengarapenaren aurka egotea.EPA agentziak bere azterketa egiteko

erabili zuen ur bera erabili du orainATSDR agentziak bere ikerketa egiteko.Baina ondorioa aurkakoa da: «27 putzupribatutan aurkitu dugu ura kutsatuta,osasuna kalte dezaketen gai kimikoakbaitzeuden. Beste 17 putzutako urakarrisku fisikoren bat eragin dezake eta ezda komeni edatea». Txostenak zehaztendu zer gai diren uretan aurkitutakoak(artsenikoa, litioa eta 4-klorofenil fenileterra, besteak beste), eta Carter kalekoputzuetan ageri ziren kontzentrazioanosasuna kaltetzeko gauza direla.Gainera, aztertutako bost etxetan ura

metanoarekin nahastuta zegoen eta sutearrisku handia zuten bertan. Leherketaarriskua ere aipatzen du lanak. Bestehamabi etxetan ere ageri zen metanoa,baina ez horrenbeste. Aipatzekomodukoak ziren urarekin nahastutazetozen metalak eta gatzak ere.EPA agentziak ez zuen garbi jokatu

2012an, herritar bakoitzari bere etxearizegokion analisia baino ez baitzionerakutsi. «Orrialde honetan ageri direnbaloreei begira nago, hemen eserita.Onartutako maila baino gorago nago,baina oraindik esaten didate ura edatekomodukoa dela», adierazi zuen NolanScott Elyk. “Los Angeles Times”egunkariak 2013an egin zuen ikerketabaten arabera, EPA agentziako langileeketa zientzialariek beraiek ere bazekitenur hura ez zela edateko modukoa.

atzerria

tzen dituzten egiturak indartuditzaten konpainiak behartzea.«Gertatzen ari dena nahikoatxarra da, pasa denak kalte han-diak eragin baititu. Hala ere,orain arte zortea izan dugu, etahemendik aurrera burua argiedukitzea tokatzen zaigu», adie-razi du Richard Webster PublicJustice erakundeko abokatuak.USGS zerbitzuko adituek ma-

pa bat egin dute lurralde bakoi-tzak lurrikara izateko duenarriskua azaltzeko. Beti bezalaastindu naturalak izateko auke-ra nabarmentzeaz gain, lehenaldiz gizakion jarduerak eragin-dakoak ere kontuan hartu dituz-te. Eta ondorioa oso argigarriada: AEBetako erdialdeko esta-tuak gaur egun Kaliforniarenpare daude, hau da, betidaniklurrikara natural ikaragarriakizan dituen estatuaren pare.

ZAZPI MILIOI LAGUNMEHATXUPEAN

USGSkoek egin duten maparenarabera, gizakiok eragindako lu-rrikara jasan dezaketen eremue-tan zazpi milioi pertsona bizi di-ra. Leku horietan orain artelurrikara txikiak izan dituzte (3gradu artekoak), baina Oklaho-man dagoeneko hiru izan dituz-te 5 gradutik gorakoak.Arazoetako bat da zientziala-

riek oraindik ez dakitela giza-kion jardueraren ondorioz sor-tutako lurrikara horiek besteakbaino suntsitzaileagoak izaterairits daitezkeen ala ez. Orain ar-teko bilakaerak aditzera ematendu gero eta arriskutsuagoakizango direla.Mark Petersenek zuzendu

zuen USGSkoen mapa egin zuentaldea. Bere ustez, AEBetako ere-mu jakin batzuetako lurrikaraarriskua ikaragarri hazi da giza-kion jardueraren eraginez, eta,gauzak aldatu ezean, hazten ja-rraituko du. USGS zerbitzuak2014an egin zuen mapak, adibi-dez, zioen Dallas-Fort Worth ere-muan ia ez zela lurrikara arris-kurik, baina aurten egindakomapan oso toki arriskutsu mo-duan ageri da. “Dallas MorningNews” egunkariak 5,6 gradukoastindu batek eragingo lukeentxikizioa deskribatu du: eraiki-nak eta dikeak txikituta, apoka-lipsia JR famatuaren Dallasen.

DIMOCKEKO URA ETA CABOT KONPAINIAREN GEZURRAK

Mark Ruffalo aktorea Dimockeko urarekin, Obamari energia garbien aldeko apustua eskatzen. GAUR8

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 6 / 7

Sobietar Batasunadesegin zenean,1991. urtean, inpe-rio eurasiar eta «so-zialista» osatzenzuten hamabost

errepublikek bakoitzak berebideari ekin zioten. Ordutikpasa den irailaren 2ra arte,presidente bakarra izan du Uz-bekistango errepublikak, Is-lam Karimov.Abuztuaren 27an burmuine-an odol-isuri larria pairatuzuen Islam Karimovek, eta, os-pitalera eraman ostean, hiltzatjo zuten hainbat iturri ez ofi-zialek. Sei egun behar izan zi-tuen, ordea, erregimenak bereheriotza onartzeko. Komanomen zegoela-eta, 25 urtez Er-dialdeko Asiako errepublikasobietar ohien artean popula-

tuenaren agintari goren etabakarra nola berpiztu arituomen ziren Alemaniako, Fin-landiako eta Errusiako hainbatmediku-espezialista. Hori dabehintzat hilzorian egunak etaegunak eman zituen Francisco Franco diktadore espainolarenkasua gogora ekarri duen Kari-moven heriotza luzea azaltze-ko emandako bertsio ofiziala.78 urterekin heldutako Ka-rimoven heriotzaren inguru-ko sekretismoak, ordea, ez duinor ustekabean hartu. Eta ezsoilik Karimovek agintean be-tetako mende laurden luzeanautoritarismoa izan delakonagusi, erregimenak bere on-dorengoa izendatzeko nahikoarazo izan dituelako eta denaahalik eta hobekien lotuta ix-tea delako lehentasuna, baita

hutsa

hutsa

hutsa

hutsa

«Tamerlan Txikia» hil da{ analisia } Dabid LAZKANOITURBURU

Oinordekorik gabe zendu daIslam Karimov, Uzbekistangoagintari goren eta bakarra.Hainbeste miresten zuenTamerlan konkistatzaileariantzera gertatu zitzaion.Baina oraingoan ez daEstatua suntsituko. Errusiaketa AEBek «Tamerlantxikien» beharra dutelako.

Islam Karimoven ehorzketa,Samarkandan.

AFP

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

atzerria

hutsahutsa

hutsa

makurtuta eta errepresiopeanbizi den herr ia ez ote denbehingoz oldartuko beldurranagusi delako ere agintarienartean.

«Komunista»Uzbekistanek independentzialortu aurretik boterean ondotrebatua zegoen jada 1938anSamarkandan –Zetaren Bidekohiri famatuan– jaio zen Kari-mov. Umezurtza izanik, ume-zurztegi batean eman zituenlehen urteak eta mekanika etaekonomia ikasi zuen gaztetan.Sobietar Batasunaren garaia

zen eta Alderdi Komunistakokide egin zen. Aparatuaren bar-nean maila guztiak gainditueta 1989an Uzbekistango So-

bietar Errepublikako presiden-te izendatu zutenerako Finan-tza ministroa zen. Hala ere, itu-rri ez ofizialek diotenez,Karimov sekula ez zen botere-ra iritsiko aspalditik, ehunkaurtetan, herrialdean nagusiizan diren bi klanetako batenlaguntza izan ez balu, bere jaio-terriko klanarena hain zuzen.Antza, Tashkent egungo Uzbe-kistango hiriburuko klanarenaurkako lehia bizi eta histori-koa duen Samarkandako klane-ko buruak, Ismail Jurabekovek,Karimov gaztea aukeratu zuenordurako atzematen zen Mos-kuren agindupetik kanpoko Uzbekistan «askerako» trantsi-zioa zuzentzeko.Karimovek ez zuen, ordea,

behin trantsizioa amaituta bo-

terea uzteko inolako asmorik.1991n Uzbekistango presidenteizendatu zuten, eta, 1995ean,erreferenduma bultzatu zuenbere agintaldia 2000. urteraarte luzatzeko. 2002an besteplebizitu bat deitu zuen legeal-diak bost urtetik zazpira luza-tzeko. Ordutik hil arte, hautes-kunde guztiak irabazi zituen,azkenak 2015eko martxoan;botoen %90etik gora eskuratuomen zituen, noski, inolakooposiziorik izan gabe.Karimovena ez da, hala ere,

kasu bakarra. Asia Erdialdekosobietar errepublika ohi guz-tietan bertako agintari komu-nistak nolabaiteko diktadorebihurtu dira, eta, ahal izan du-tenek, dinastia berri bezainiraunkorrak eratu dituzte. Adi-

tuek diotenez, agintariok ko-munistak baino, sobietarrak zi-ren. Errusiako errepublika so-bietarra bera ere norainokokomunista edota sozialista zeninguruko eztabaida alde baterautzita, argi dago Kremlinak ba-zekiela, eta badakiela, herrialdeezberdinetako klan eta agintaripolitikoekiko malgutasunaerakusten.Independentzia eman oste-

an, hasiera-hasieratik saiatu daErrusia, are gehiago VladimirPutin Kremlinera iritsi zenetik,Asiako errepubliketako aginta-riekin harremanak estutzen.Autoritarismoa ez da sekulaarazo izan Moskurentzat, aregutxiago «demokrazia sobera-noa» bere egiten duen Errusia-ko presidentearentzat.

Bertako Gengis Khan Karimovek berak ere sekulanez zuen ezkutatu Tamerlanenjarraitzaile sutsua zenik. Kon-kistatzaile nomadarik handie-netarikoa, Gengis Khan Mon-golen Inperioko agintariarekinalderatua izan da Samarkan-dan 1336an jaiotako Tamerlan.Uzbekistanek aberriaren aita-tzat duen Samarkandako erre-geak Erdialdeko Asia osoa etaIndiako, Errusiako hegoaldekonahiz Turkiako hainbat lurral-de konkistatu zituen. Hala ere, uzbeko turkofonoen agintariak ezin izan zuen estatu bat era-tu eta inperioa bere heriotza-rekin batera, 1405ean, desegineta lurperatu zen. Historianezaguna da baina bereziki be-re konkista militarrarengatiketa bere etsai zein mendekoekzioten beldurragatik.Independentzia lortu zue-

netik, Samarkandan lurpera-tutako Tamerlanen oroimenalantzen aritu da Uzbekistango

Iazko azaroan egindakobeheko argazkia da Islam Karimovi ateratakoazkenetarikoa. Brendan SMIALOWSKI | AFP

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 8 / 9

erregimena. Helburua argiaizan da: 150 urte luzez lehenikErrusiaren eta gero SobietarBatasunaren menpe egondako uzbekistandarren artean aber-tzaletasuna hedatzea.

Aitzakia errepresiboaBoterea eskuratu zuenetikoposiziorik ez zuela onartukoargi utzi zuen XX. eta XXI.mendeen arteko “TamerlanTxikiak”. Hasiera-hasieratik,Asia Erdialdeko ingurune ga-tazkatsuaren erdi-erdian denUzbekistango Estatuaren etor-kizun politiko eta ekonomikoabermatze aldera, beste guztia,askatasunak barne, sakrifika-tzeko gertu egon da Karimov.Ez dago esan beharrik, noski,etorkizun politiko eta ekono-miko horren baitan bere gertu-koak aberastea eta botere osoabereganatzea lehenetsi dituela. Horretarako, gainera, aitza-

kia ezin hobea izan zuen hasie-ratik: alderdi islamisten aurka-ko borroka lehenik, eta, gero,

jihadisten aurkakoa. Gainera, 2001eko irailaren 11ko atenta-tuen ostean, batez ere Afganis-tanen aurkako gerraren hasie-rarekin, Washingtonen babesosoa lortu zuen Karimovek.Errusiarekiko menpekotasunosotik libratzeko aukera ezinhobea ikusi zuen agintariaketa Uzbekistanek base militarbat eskaini zien AEBei, Mosku-ren haserrerako.

Arabiarretatik haragoIslama Meka eta Medinako tri-buen artean sortu zela-eta, ba-dirudi arabiarren kontua bainoez dela. Aldiz, Erdialdeko Asiakizugarrizko garrantzia izanzuen hasieratik bertatik isla-maren bilakaeran, batik batarabiarrek 710. urte inguruanBujara eta Samarkanda hiriakkonkistatu zituztenetik. Sobietar Batasunak gogor

egin zuen iraun zituen 70 urte-etan erlijioen aurka, tartean is-lama. Baina ez zuen lortu garra guztiz amatatzea. Gainera, So-

bietar Batasuna desagertzeansekulako berpizkundea ezagu-tu zuen islamak, ordura artezapalduta izandako herriak be-re kulturaren ardatzetako batbezala barneratuta baitzuen.Sufien kofradiek, sobietarrenkontrolpetik kanpo jendartean ezkutuan bizi ziren mulla uga-riek, eta, Uzbekistanen kasuan,otin andereño islamiarrek tra-dizio islamikoa mantentzealortu zuten.Independentziaren ondoren-

go lehen urteetan errepublike-tako agintariek eurek txalotueta indartu egin zuten berrisla-mizazioa, baina berehala sortuziren lehen tirabirak. Izan ere, Asian bertan sortutako korron-te islamiar bat, deobandia ize-narekin ezagutzen dena, osozorrotza da eta ez dio ezer zorSaudi Arabiako wahabismoari.Ryad, Pakistan eta Turkiako

misiolarien lanak, egoera eko-nomiko latzak, eta, azkenik,Karimoven erregimenarenerrepresio bortitzak islamis-moaren bilakaera jihadista in-dartu zuten eta aspalditik ideiahorien gotorlekua izan denFerganako Bailaran –Uzbekis-tan, Kirgizistan eta Tadjikista-nek partekatutako lurraldea–Uzbekistango Mugimendu Is-lamiarra (MIU) sortu zen.MIUak Ferganan bizi den egoe-ra sozial larria baliatu zuen bo-rroka armatuari ekiteko. Bainaislamista denak MIUkoak dire-la esatea, gehiegikeria argiaizateaz gain, Karimoven joko-an erortzea baino ez da.2005ean, Andiyan ekialdeko

hiriburuan Poliziak Gobernua-ren aurkako ehunka manifes-tari hil zituen tiroka. HorrekUzbekistanek Mendebaldeare-kin zituen harreman onak no-labait gaiztotu zituen eta Kari-mov Moskura eta Pekinera

begira jarri zen. Estatubatua-rrek erabiltzen zuten Hanaba-deko base militarra ere itxiegin zuen urte hartan. Bainahorrek ez du Uzbekistan Erru-siaren menpe utzi, Karimovbeti saiatu baitzen arrautzaguztiak saski bakarrean ez jar-tzen. Pentsa, AEBek ere aspaldibarkatu zizkioten ««bekatuerrepresiboak» eta Termezenbeste base militar bat eraiki-tzeko negozioak abian dira...

Kezka handirik ezKarimoven heriotzak kezkasortu du Washingtonen zeinMoskun. Kinielak hasiak dirajada bere oinordekoa ChavkatMirzioiev lehen ministroa(errusiar zalea) edota RoustamAzimov lehen ministrordea(mendebaldarrei keinuak eginzalea) izango ote den. Eta ez di-ra hautagai bakarrak. Hala ere,agintari berria edozein izanikere, argi dago Uzbekistanek ezduela inperio baten edo beste-aren aldeko apustua egingo etaMoskurekin, Washingtonekineta Pekinekin “joko txikian”jarraituko duela.Etorkizunari begira, Karimo-

vek hil aurretik oinordekorikizendatu ez izanak ez du zertanarazo larria izan. Ondoko Turk-menistan da adibide: Sapar-murat Niazov presidente ahal-guztiduna (turkmenbasi edoturkomanoen buru) hil zene-an –berau ere «komunista»ohia– Gurbanguly Berdimuha-medow lehen ministroak har-tu zuen kargua. Eta ez da ezeraldatu, tartean herriaren aur-kako errepresioa bortitza. Po-tentzia handiek beharrezko di-tuztelako Karimov eta Niazovbezalako “Tamerlan txikiak”.Edota beren lanarekin jarraitu-ko duten oinordeko fidelak.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak omenaldiaeskaini dio aste honetanbertan Islam Karimovibere hilobian. Alexei DRUZHININ | AFP

hutsa

hutsa

hutsa hutsa

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

hutsa

3 BEG

IRADA:

Pertsonasedentarioen mina

osas

un

a/

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ te

knol

ogia A

zken urteetan osasun diziplina desberdinetanminaren prozesuak hobeto ezagutzeko pausuhandiak ematen ari gara. Edozein arazo kon-pontzeko lehenengo eta ezinbestean emanbeharreko pausua hura ulertzen saiatzea bai-ta; horrek, bistan da, ez du beti soluzioa eka-

rriko, baina konponbidea aurkitzeko bidearen lehen mu-garria da.Ikerketen ondorioen artean, minaren jatorria anitza dela

ikus dezakegu. Testuinguruak, esate baterako, asko esan nahidu: zure amak ukitzeak segur aski ez dizu minik emango;baina zure etsairik amorratuenak keinu bera egiten badizu,agian ez zaizu hain atsegina egingo... Mina prozesu konple-xua dela ikusten ari gara beraz, hainbat faktorek eraldatua,eta horregatik klasifikazioak ere aldatzen dira, neurtzekoerabiltzen dugun para-metroaren arabera: jato-rria, egitura transmiso-rea , testuingurua ,helburua... Gaurko gaiariheltzeko erabiliko dugu-na azken klasifikazio ho-ri izango da.Izan ere, kasu gehiene-

tan, minak helburu batizaten du. Nolabait esa-teko, ongi ez dabilen egi-tura minarekin seinala-tzen digu gorputzak, etamodu horretan kontuzibil gaitezke, gure senda-tze prozesua aktibatuz.Osagileok egiten dugunesplorazioan ere trata-mendu bat edo beste au-keratzeko informazio ga-rrantzitsua aterako duguminetik. Batzuetan erra-za da mina sortzen ariden egitura aurkitzea(min nozizeptiboa); kasuhorretan tratamendua-ren zioa sinplea da: ongiez dabilen egiturarenfuntzioa orekatzean de-sagertuko da mina. Bestebatzuetan hantura pro-zesu bat dago tartean(min inflamatorioa), ha-sierako lesioaren gaine-an; eta kontuan hartubehar dugu hanturaerantzun kimikoen kateadela, bere funtzioa bete-

tzen ari dena, jatorrizko lesioa konpontzeko. Ezin garela sar-tu besterik gabe inflamazioa kentzera, alegia; horrek jatorriz-ko lesioari ez bailioke mesederik egingo. Imajina ezazu zurekaleko estolderia hondatu dela; zure etxe parean daudenhondeamakina, mugitutako lur eta langileek traba egiten di-zutenez, denak bidaltzen dituzu; kalea garbi geratuko zaizu,ados, baina horrela funtsezko arazoaren konponketa oztopa-tzen ari zara. Inflamazio prozesuekin adiskidetu beharra du-gu beraz, gure arazoak konpontzeko beharrezko “obrak” egi-ten ari da-eta gorputza. Bitartean, medikuak agindutakobotika analgesikoak hartu eta pazientzia izan: horra trata-mendurik onena.

Eta ailegatu gara, azkenean, gaur aipatu nahi genuenpuntura! Helburuen araberako hirugarren min mota baita

min iskemikoa. Zer daiskemia? Berba teknikohorrek odol zirkulaziofalta adierazten digu,eta, beraz, susma deza-kezue non dagoen minmota misteriotsu ho-nen jatorria. Izan ere,min iskemikoa oso na-hasgarria gerta daiteke:ez dago arazoaren arra-zoi argirik, esplorazioanezin dugu mina inon erelokalizatu, botikekin ezdago hobekuntza esan-guratsurik... Pertsona se-dentar ioen mina da ,postura berdinean den-bora asko pasatzearekinlotutakoa: lanpostuan,aisialdian... Ohean orduasko pasatzearekin ager-tzen den min tipikoa erebada. Izan ere, gizakiakmugimendurako eginakgaude: kizkurtze-lasaitzemugimenduekin ailega-tzen zaigu odola musku-luetara eta artikulazioe-tara , e l ikagai berr iakekarriz eta hondakinakerretiratuz. Min iskemi-koaren soluzioa ere bidehorretatik etorriko zai-gu: aktibitate fisikoa etaposturaz sarri aldatzea.Errazagoa ezin! •

www.abante.eusAktibitate fisikoa min iskemikoaren soluzioa da. Marisol Ramirez | ARGAZKI PRESS

Oier Gorosabel - @TxikillanaFisioterapeuta eta osteopata

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Sorpresarik gabeko sorpresa izan da: ArnaldoOtegi inhabilitatu digute. Argudio juridikoenfaltan, guztiz politikoa eta osoki antieuskal-duna den urratsa egin dute. Ez da soilik eraba-ki aberrantea izan. Jazarpen sistema baten az-ken oroigarria izan da, herri honen kontrako

masazko zapalkuntzaren erakustaldi siniestro bat, au-rrez aurre ditugunak nolakoak diren eta noraino heltze-ko prest diren erakusten duena. Otegiren kontra eginez,ezkerreko herri abertzalea umiliatu eta emozionalki kol-patu nahi izan dute, bere indarren gaineko konfiantzazhustu, bere borondate kolektiboa akabatu.Legalki, Otegi ez da lehendakarigai izango. Ez naiz adi-

tua legeetan eta, aitortzen dut, apur bat aspertzen naueztabaida legalak egiteak legearekin deus ikustekorik ezduten kontuekin. Iñigo Iruinek, maisuki adierazi zuen le-gez, legalki ez zegoelako auzirik. Errealitatean, baina, Otegi-

ren neurria eta protagonis-moa are handiagotu da. Han-diagotuko dugu. Kanpainanlatzak bota eta momentumagikoak oparituko dizkigu,ohi legez perla eder askoak.Hain freskagarria den eta za-pore herritarrez hain horni-tua dagoen EH Bilduren hau-tagaitzak, auzoz auzo, etxezetxe, botoz boto, jendearenemozioak piztu eta babeshandiak irabaziko ditu. Eginherri, hori da bidea.Ez da berria Elgoibarko li-

derrarekin espainiar botere-ek erakutsitako amorrua. As-paldikoa da. Aspaldi dabiltzabizitza osoan, biziborrokabetean, aberriaren alde, justizia sozialaren alde, ideal jus-tuen defentsan jator eta eskuzabal aritu den militantea-ren atzetik. Euskal politikaren erdigunetik betirako baz-tertzea nahiko lukete. Azken hamar urteotatik zortzikartzelan preso egotera behartu dute, haren izen ona etaibilbidea zikindu nahian direnak eta ez direnak bota di-tuzte, orain inhabilitatu, gero batek daki zer. Izan ere, Ar-naldo Otegi, asko da, handia da, oso handia benetan: or-dezkatzen duena, haragitzen duen hori, aurrera begiraplanteatzen duen desafioa ez delako nolanahikoa. Erasoari kanpainan are lan handiagoa eginez, botoa

hemen botoa han xorro-xorro zakukada betez, arnas lu-zea eta buru argia eskatuko dituzten hilabeteetan are fi-nago jardunez erantzun behar zaio. Egin herri, horixebaietz! Espainiarren jokabideak sortzen digun amorruabularrean bilduz, hortzak izerdi norberak berean lan,apustuari, aukerari eta umoreari eutsiz, egin herri.

Hori bai, elefante memoria izanik edo burmuina zili-ziozkoa eginez, ez da ahaztu behar Arnaldo Otegiri erasoeginez ezkerreko herri abertzalea zigortzeko saio berri honetan batzuek egin eta esan dituztenak. Eta oso bere-ziki, EAJko buruek. Miserablea izan behar baita Otegi bik-timista dela esateko, ziegan emandako zortzi urteetanhau guztia makiavelikoki prestatu duela eta gisakoak ira-dokitzeko. Erridikulua da. Egiazki, aprobetxategi eta arra-kero hutsak dira. Badakite, badakigu, nahi izan balute,espainiar botereek ez luketela halakorik egingo. Gainera,jada ez dute ezta beste alde batera begiratu eta sudur-zu-loak tapatzeko plantarik ere egiten. Erridikuluak dira. Hola bai, Madrilek «Pintto, Pintto, toz, toz, ekarzu pilo-

ta txikia» esan eta, EAJkoek, otzan eta koldar, agindua be-te. Hola erraza da korta klientelarra gordetzea, bai.Ez dira konparagarriak baina mingarriak izan dira Pili

Zabalaren hitzak ere. Erridikuluak iruditu zaizkit, eska-

sak, benetan eskasak. «Zuzentasun morala» Arnaldo Ote-giri eskatzen hastea, are exijentzia kutsu horrekin, kai-kuan txiza bezala inteligentziari iseka egitea da. Nahikoburuhauste eta demontre badaude berez, zer eta politi-karekin baino erlijioarekin zerikusi handiagoa duten ar-gudioekin hasteko. «Zuzentasun moral» txapelketakkanpora euskal politikatik! Horrelako txepelkeriak kate-kesian edo apaizekin. Hor bai, hor izan lezake zentzu etainteresik. Politikan, baina, etika da gakoa, ez morala. Zabala andereak ez luke ahaztu behar ez dagoela per-

tsona bakar bat bera ere, ezta politikaririk ere, zuzenta-sun moralaren estalkiaren pean osoki tapatuta. Berak be-re-berea den eskala eta zentzu partikularra emango dio,libre da horretarako, jakina. Baina, bere eskala denon es-kala bihurtzeko nahia politikoki estropezu ziurra da. Mo-rala, gainera, politikan, neurriz kanpo baloratuta dago,batez ere askatasuna gutxiesteko erabiltzen denean. •

{ asteari zeharka begira }

Egin herri, eta ez erridikulua

Miserablea izan behar da Otegi biktimistadela esateko, ziegan emandako zortziurteetan hau guztia makiavelikokiprestatu duela iradokitzeko. Aprobetxategihutsak dira. Madrilek «Pintto, Pintto, toz,toz, ekarzu pilota txikia» esan eta, otzan,agindua betetzen duten txakur maskotak

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

herria

koa dela, eta egia da», bota zuenIzaskun Eizagirrek. Intentsua da bai lanagatik bai

ikusitakoak bihotzean eragitenduen zirraragatik. «Ikaragarriaizan zen ikustea zer-nolako ego-eran bizi diren. Harriaren gaine-

an dute jarrita karpa, ez dute zo-rurik. Nahiz eta Grezian egon,iparraldean denez (Albaniarekinmugan), hotza egiten du. Maia-tzean izan ginen eta mendianelurra egiten zuen. Euria egitenduenean dena urez betetzen

Maiat z e a nbost egu-neko bi-daia eginzuten Hon-darr ibiko

sei emakumek Greziara kazetaribatek lagunduta. Katsikas erre-fuxiatuen kanpalekura abiatuziren herrian jasotako materialeta dirua banatzeko asmoz. Bostegun bakarrik izan ziren, gu-txiegi euren ustetan, baina beti-ko esperientzia bat ekarri dutebihotzetan eta aukera hori ema-teagatik eskerrak ematen dizkie-te hondarribiarrei. Emeki emakumeen elkartean

ezagutu zuten elkar Marije Zapi-rain, Izaskun Eizagirre, Mari Jo-se Aseginolaza, Edurne Nogeras,Maite Garcia eta Lurdes Retegik.Haien abenturen kontalariaAsier Perez-Karkamo izan zen.Bizilagun soilak bezala joan zi-ren, baina, bueltan, lagunak di-rela sentitzen dute. Euren bidaiaamaitu da baina proiektuakmartxan jarraitzen du. Arropa bildu zuten maiatzera-

ko. Guztira 30 tona atera zirenHondarribitik, kamioi batean,diru kantitate batekin batera.Diruaren parte bat joan aurretikgastatu zuten, familiek pixoiha-lak eskatu zizkietelako. «Gober-nuz kanpoko erakunde batzuei emandakoa iritsi behar den le-kura iristen ez dela esaten da,eta, guk ikusitakoaren arabera,neurri batean hala da. Guk kon-promiso hori hartu genuen etahorrekin jarraitzen dugu. Jende-ak dirua ematen badu eskubi-dea du jakiteko nora joan den

HONDARRIBITIK GREZIARAArropa tona batzuekinhasita, betiko zubiakeraiki dituzte

Sei emakume Greziako Katsikas kanpalekura joan ziren.Bost egunez euren bizipoz, maitasun, elkartasunarekinbusti zituzten bertakoak eta Hondarribira itzuli zirensentsazio gazi-gozoarekin baina esker onez beterik.Hondarribiko herritarrei emandako aukera bihotzez eskertzen diete, lortutakoa beraiena ere badelako.

JENDARTEA / b

eta zer egin den diru horrekin»,azaldu zigun Marije Zapirainek. Arropa banatzean konturatu

ziren kulturalki oso desberdinakgarela, baita janzterako garaianere. Guretzat aproposak eta po-litak diren jantzi batzuk ez dirabertakoentzat onargarriak edogustukoak. Horregatik, kanpale-kuan bertan joste tailer bat mar-txan jarri da eta josteko maki-nak, oihalak, botoiak, artilea,haria… eskatzen hasi dira eurenarropak egin eta moldatzeko au-kera izan dezaten errefuxiatuek. Hala, hondarribiarrak Alfa

lantegira jo zuten eta haiek gus-tu onez hartu zituzten. Sei ma-kina eskaini zizkieten. Bestalde,herrian beste hiru lortu zituzteneta material pila bat. Urrian biboluntario abiatuko dira Katsi-kasera eta azaroan beste batgehituko zaie lortutako materialberria eramateko. Donostiako Udalarekin harre-

manetan jarri ziren eta honekere laguntzeko asmotan bi autoeman dizkie; bi Seat Panda txiki,bertan ibiltzeko oso aproposak.Hondarribiko emakumeek espe-rientzia errepikatu nahiko luke-te, baina, momentuz, itxaronegin beharko dute, bidaia eurenpoltsikotik ordaindu zutelakoeta gastu handia delako. Gaine-ra, nahiz eta bertan emandakodenbora luzeegia ez zen izan,nekagarria izan zen. «Bost egun izan ginen, baina

oso intentsuak izan ziren. Egunbatean hain geunden nekatutaafaldu ere ez genuela egin, gogo-rik ez genuen. Esaten dute han-go egun bat hilabete bat bezala-

Marije Zapirain, IzaskunEizagirre eta Mari Jose

Aseginolaza, Hondarribianegin genuen hitzorduan.

Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Nagore BELASTEGI MARTIN

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 12 / 13

zaie. Oso kondizio txarretandaude. Gehienak emakumeakdira eta haur pila bat daude. Gujoan ginenean 50 emakumehaurdun zeuden. Haurrek infek-zioak, zorriak, azala zartatua…zituzten», aipatu zuen Eizagi-rrek. Zapirainek jarraitu zuen:«Ez dute batere etorkizunikikusten. Euren lan duinak, etxe-ak, eskolak... utzi behar izan di-tuzte bonbardaketatik ihesi, eta,esaten zigutenez, hori guztiautzi ostean begira nola amaituduten, animaliak bezala. Guresentipena da bertan uzten aridirela, hil arte».

HAURRAK, KALTETUENAK

Siriako gerra hasi zenean gizo-nezkoek alde egin zuten bainaaurten joera hori aldatu egin da,eta, Greziara iristen saiatzen di-renen artean, hamarretik seiemakumeak eta haurrak dira,Asier Perez-Karkamo kazetariakargitaratu zuen bezala. NBErenarabera, 200 adingabe hil dirabidean. Dudarik gabe, haurrak dira

gehien sufritzen dutenak, nahizeta Katsikasen kasuan kanpale-kuko alaienak izan. Une oso go-gorrak bizi izan dituzte. Bost ur-teko gerraren ostean eskolaketen egin dira. «Badago 15-16 ur-teko gazteek osatutako taldebat; bakarrik zeuden. 12 urtere-kin irtengo ziren Siriatik. Beraz,ez da bakarrik gerra, kulturare-kin genozidio bat egiten ari dira,eta oso tristea da Europarenerantzuna», adierazi zuen Eiza-girrek minduta. Haurrak, helduak bezalaxe,

txalupa eta ontzietan iristen di-ra Europara. Bidaia luzea eginbehar izaten dute, euren bizitzaarriskatuz eta azkenean esperoez duten leku batean amaitzendute. Han itxaropena galdutadute, baina, hala ere, irribarreamantentzen dute ahoan. Hondarribiko boluntarioek

jostailuak eraman zizkieten, tar-te batez beste gauza batzuetan pentsa zezaten. «Scooby Doopultserak egiteko hari pila bateraman genituen. Ez zekiten le-hendabiziko pausoak egiten etaguk egiten genituen beraiek ja-rraitzeko», kontatu zuten. Lorikegin ezin zutenean ere lehenen-

go korapilo horiek osatzen ibil-tzen ziren. Haurrek badute gaitasun bat

zoriontsuak daudela irudikatze-ko, nahiz eta barruan iluntasunhandi bat gorde. Marrazkien bi-dez islatzen dute beraien sami-na. Tiroka ari den jendea, tanke-ak, hildako pertsonak, bonbak,txalupetan iristen diren prin-tzesak, bonbak botatzen dituenhegazkina...Haurrek ere gainezka egin zu-

ten ekainaren amaieran eta go-se greba hasi zuten. Sei eta be-deratzi urte bitarteko haurrakgose greban, desesperazio hu-tsez, laguntza eske. Soluzioa

beste leku batera mugitzea izandaiteke, eta, askorentzat, ez li-tzateke zaila izango senitarteko-ekin biltzeko aukera emango ba-liete. Izan ere, haur horiensenitarteko asko Europako besteherrialde batzuetan bizi dira.

«HANGO AZALA HAN UZTEA»Ez da erraza halako egoera gogo-rrak bertatik bertara ikustea etaetxera besterik gabe itzultzea.«Aholku bat eman ziguten: han-go azala han uztea. Ez du merezibazkari handi batean zaudeladamutzea hango gizagaixoekezer ez dutelako. Ez ahaztu bizi-takoa eta ahal duzuenean lagun-tza bidali. Guk ez dugu gure kul-tura aldatu behar, ezta flagelatubehar ere. Solidarioak izan, horida egin behar duguna», aipatuzuen Zapirainek. Eta orain eskuartean duten

proiektua horren adibide da.Gainera, herri osoa inplikatutadago. Jaiak direla eta, elkartegastronomikoek esan dute lor-tzen duten diruaren parte batemango dietela. Aurrerago ereerrifak prestatu nahi dituzte,herriko saltoki eta zerbitzuekinelkarlanean, bakoitzak ahal due-na eskainiz eta euro baten truke

Goian, euriaren ondorioak.Eskuinean, gerratik ihesi

heldutako haur batekegindako marrazkia.

Asier PEREZ-KARKAMO

«Ez du merezi bazkari handi batean zaudeladamutzea hango gizagaixoek ezer ez dutelako.Guk ez dugu gure kultura aldatu behar, ez duguflagelatu behar: solidarioak izan behar dugu»

«Bost egun izan ginen, baina oso intentsuakizan ziren. Egun batean hain geunden nekatutaafaldu ere ez genuela egin, gogorik ez genuen. Hango egun bat hilabete bat bezalakoa da»

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

Hondarribiko emakumeakKatsikas kanpalekuan,

ikurrina eta herrikobandera eskutan. Argazkia

atera zuen kazetariak osatuzuen boluntario taldea.

Asier PEREZ-KARKAMO

herria

zozketan sartzeko txartelak sal-duz. Baina momentuz atzeratuegin dute herriko sukaldari os-petsuek beste egitasmo bat pro-posatu dietelako: puntako baz-kariak eskainiko dituzte 30euroren truke, eta lortutako di-ru guztia errefuxiatuentzatizango da.

Hainbeste diru maneiatzea ezda erraza eta horregatik orainlaguntza Emekiren barruko proiektu independente bezala

antolatzeko prestatzen ari dira.«Ogasunarekin kontuak azal-tzea zein zaila den! Ikaragarrinekatzen gaitu, beraz, hori bide-ratzeko moduak bilatzen ari ga-ra», esan zuten. Euren kontu ko-rronte propioa zabalduko duteeta bi auditore izendatuko di-tuzte, sei hilero kontuak azterditzaten eta diruarekin zer eginden publiko egiteko.

Jendearen aldetik, beraz, osoerantzun baikorra sumatu dute,

Hondarribian behintzat. «He-mengoak prest daude jendeaetxeetan hartzeko ere. Diputa-zioarekin eta Lakuarekin hitzegin dugu, alderdi guztiekinegon gara, eta denek oso ondoerantzun dute. Prest daude fa-miliak Euskal Herrira ekartzeko.Baina gero Espainian filtro batdago, eta ez dakigu Europakmugak jartzen dituen edo zer»,kontatu zuen Eizagirrek.

Kanpalekuko egoera hain la-rria da errefuxiatuak jada esa-ten hasiak direla zer topatukozuten jakin izan balute ez zirelaEuropara etorriko, nahiago du-tela bonba bat erortzea ogiaerostera joatean horrelako kan-palekuetan egotea baino. Eurenherrietan zuten bizitza guztizarrunta zen gerra iritsi zen arte.Klase ertainekoak dira gehienak,«irakasleak, idazleak, medikuak, gida turistikoak... Jende langilea,

bizimodu ona zuena». Bestalde,yezidiak ere bazeuden kanpale-kuan, kurduak, mendian bizi zi-renak. Hauek ere pozik zeudeneuren bizimodu xumearekin,baina herri osoak suntsitu ziz-kieten eta bizirik iraun zutenekEuropara jo zuten laguntza eske.Talde horretako kideekin iskan-bilak izan ziren kanpalekuan etabeste leku batera eraman dituz-tela esan zuten boluntarioek.«Errefuxiatuen artean ezkorta-suna hedatzen hasia da, eta, et-nia desberdinetakoak direnez,liskarrak sortzea normala da. Ezdute baikortasunerako izpirik».

EGINDAKO LAGUNAK

Yezidiekin harreman polita eginzuten euskaldunek. Bidaiarenalde txarrak alboratuta, osatudituzten harremanak dira etxe-ra ekarritako altxorrik onena.Mari Jose Aseginolaza siriar fa-

Errefuxiatuek bizitzeko leku aproposagoakeskatu zituzten duela bost hilabete. Ez duteerakundeen erantzunik jaso eta berriro eskatu behar izan dute laguntza

«Haurrei opari bat egin nahi niela esan eta zerbehar zuten galdetu nien. Neguko arropaerantzun zidaten, laster elurra eta hotza egiten hasiko delako»

Mondragon Unibertsitateko Orekaikasle taldea Indiara begira jarrita dago,zehazki Anantapur nekazarikomunitatera begira. Vicente Ferrergobernuz kanpoko erakundearekinelkarlanean, urritasunen bat dutenkomunitate horretako emakumeekinproiektu bat jarri nahi dute martxan.Oreka elkarteko Maria Irurozkik azalduduenez, Gradua Lidergo Ekintzailea etaBerrikuntzan ikasketak egiten ari diraeta horien baitan jarri dute martxan proiektua. «Azaroan Indiara goaz, bihilerako. Bertan proiekturen bat garatubehar genuela-eta jarri ginenharremanetan Vicente Ferrer

elkartearekin. Urteak daramatza Indiakogune pobreenetan lanean elkarteak,ondo ezagutzen ditu bertako beharraketa indarguneak, eta bidelagun bikainaizan zitekeela pentsatu genuen». Hartara, gobernuz kanpoko erakunde

ezagun horren eskutik, Anantapurkomunitatean dibertsitate funtzionaladuten emakumeen bueltan hasi diralanean. «Emakume horiek gaitasunhandia daukate ehungintzan lan egitekoeta gure proiektuaren ardatza horiizango da: ehungintza. Baina ez dugugauza sinboliko bat egin nahi, EuskalHerriko merkatuan aukerak izangodituen proiektu bat garatu nahi dugu,

eta horretan ari gara lanean. Orain gureinguruko merkatua ikertzen etaaztertzen ari gara, zein behar dituenikusteko. Eta horren arabera diseinatukodugu Indiako emakume horiekekoitziko duten ehungintza produktua.Gero, haiek ekoitzitako produktuakeuskal merkatuan saltzea da asmoa. Etairabazitako diru guztia, noski,ekoizleentzat izango da», segitu duIrurozkik. Vicente Ferrer gobernuz kanpoko

erakundeak hamarkadak daramatzaIndiako nekazari komunitatedesberdinetan dibertsitate funtzionaladuten pertsonekin lanean. Baldintza,

eskubide eta aukera berdintasunasortzea eta bultzatzea du helburu. Eta hori lortzeko norabide desberdinetanjarduten du. Lehenik eta behin,urritasunen bat duten pertsonenintegrazioaren alde lan egiten du, maizbaztertuak baitira ez bakarrikjendartean, baita etxean bertan ere.Bigarrenik, dibertsitate funtzionaladuten haurrek hezkuntza duina izandezaten lan egiten du. Pertsona horiekosasunerako eta oinarrizko zerbitzuakjasotzeko egin behar duten bideasamurtzen ere saiatzen da. Eta, azkenik,bereziki lan egiten du dibertsitatefuntzionala duten pertsonenautonomia, askatasun ekonomikoa etafamiliarra bultzatzeko. Vicente Ferrer elkarteak Andhra

Pradesh inguruan lan egiten du etabertako nekazari komunitateetan

ZARAUZKO MALEKOITIK INDIAKO ANANTAPUR NEKAZARIKOMUNITATEKO EMAKUMEEI BEGIRA

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 14 / 15

milia baten laguna egin da etaoraindik ere harremana man-tentzen du Whatsapp bidez.Arropa banatzen ari zirela kon-turatu zen familia horrek ten-tuz jokatzen zuela, ez zuela de-na hartzen. «Egun batean liskarbat egon zen. Jendea makilekinagertu zen defendatzeko. Fami-lia horretako aitak 10 urteko se-mea bertatik eraman zuen bo-rroka ikus ez zezan. Emaztea, 6eta 3 urteko eta 8 hilabeteko ala-bak dendan sartu zituen babes-teko», zioen. Berarentzat jokae-ra hori deigarria izan zen etahaiekin harremana hasi zuen.Azken egunean familia osoa ate-ra zen dendatik bera agurtzeko.«Inoiz ez dut hori sentitu, bat-batean malkoak ateratzea», kon-tatu zuen. Hondarribian ezkondutako si-

riar batek kanpamenduko lagu-nek bidalitako testuak itzultzendizkio. Hari esker badaki familiaosorako pasaporteak lortu di-tuztela, 500 euroren truke ba-koitza, eta Alemaniara joatensaiatuko direla. Bertan dute 15urteko semea, beste senitartekobatekin. «Haurrei opari bat eginnahi niela esan eta zer behar zu-ten galdetu nien. Neguko arropaesan zidaten, laster elurra egi-ten hasiko delako». Hondarri-bian bizi den mutilak ere bereama Sirian nola bizi den konta-tzen dio: «Jendeak ez du ate edo

leihorik konpontzen, hurrengoerasoan berriro apurtuko dira-eta. Kalean egongo balira bezalabizi dira. Baina amak ez du eto-rri nahi, ez du arriskatu nahi»,esan zuen Aseginolazak. Zertarako etorriko dira, bada,

Europako kanpalekuetan jasa-ten ari diren egoera latza ikusi-ta? Katsikasen bizi direnen ize-nean kexa bat aurkeztu dioteIheslarientzako Nazio BatuenGoi Mandatariari, baina Grezia-ko eremu horretako egoera ezdute batere hobetu. Kanpaleku-ko dendak karabanengatik alda-tzea eskatzen dute, beste behin–duela bost hilabete bezalaxe–

haurrak eta euren senitartekoaksalbu egoteko. Laguntzarik jaso-tzen ez badute kanpalekua utzieta ez itzultzeko mehatxua egindute. Azken asteetan errefuxia-tu talde batzuek jada alde egindute eta errepide bazterretan pi-latzen ari dira egoera duina al-darrikatzeko. Greziako Gober-nuari eskertzen diote harreraegin izana, baina, orain, NazioBatuen Goi Mandatariari egoerajasangaitz hori konpontzeko es-katzen diote.

ESKER ONA

Katsikasen leku askotako bolun-tarioak daude, «Nazio Batuen

Erakundea dirudi kanpale-kuak», elkarrizketatuen hitze-tan. «Gure txokoa ezagunetari-koa zen, iritsi bezain prontoikurrina zintzilikatu genuelako.Suitzako boluntarioak, hinduak,herbeheretarrak, portugalda-rrak… zeuden. Jendearen joan-etorria etengabea da. Gu ginenzaharrenak, gainontzeko gehie-nak gazteak ziren», azaldu zuenZapirain. Zaharrenak bai, baina langile-

ak ere bai. Goizean gazteek bile-rak egin ohi zituzten, eta, hon-darribiarrei ondo iruditzenbazitzaien ere, nahiago zuten la-nean jarri. Segituan hasten zi-

Hondarribiko boluntarioek 30tona arropa banatu zituzten. Burua estaltzeko zapiekarrakasta handia izan zutenemakume musulmanen artean. Asier PEREZ-KARKAMO

ren arropak banatzen. Gazteekbesoak zabalik hartu zituzten,alaitasuna jartzen zutelako kan-palekuan. Azken egunean sagar-doa, txorixoa eta gazta banatuzuten. «Beganoek ere jan zu-ten!», esaten zuten barrez orainlagunak diren emakumeek. Orain Hondarribiko herriari

eskerrak ematen saiatzen ari di-ra. «Inoiz ezingo diogu nahikoaeskertu aukera hau eman iza-na», ondorioztatu zuten. Konta-kizun osoa eta hemendik aurre-rako pausoak jarraitzeko aukeradago Asier Perez-Karkamo kaze-tariaren eskutik, #Hondarribia-tikgreziara traolarekin.•

urritasunen bat dutenen kopurua altuada. Bizi baldintzak oso gogorrak dirakomunitate horietan eta goseaurritasun kausa eta ondorio bihurtu dadagoeneko. Indian herritarren %5 eta%8 artean dira dibertsitate funtzionaladutenak, eta horien %75 nekazaritzaguneetan bizi dira. Pertsona horiekaukera eskasagoak izaten dituztegaratzeko, bai pertsonalki eta baisozialki. Era berean, diskriminaziobortitza sufritzen dute.

Indiara joan aurretik –eta bertakoproiektua finantzatu ahal izateko– festaantolatu dute Oreka elkartekoek.Hitzordua bihar, hilak 11, izango daZarauzko malekoian, goiz guztian barna.Yoga eta meditazio klaseak, surf klaseak,haurrentzako tailerrak, kontsumoetikoan oinarritutako merkatu txiki bat,hindu musika... aukera zabala izango da.GAUR8

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiIturriaga

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 16 / 17

Alarde parekidea txalotzea ez da derrigorrezkoa,

baina askok parekidea izateagatik txalotzen du-

te. Alarde parekidea ez denaren –«tradizionala-

ren», «betikoaren»– alde (plastiko atzean gorde-

ta) agertzea ere ez da derrigorrezkoa, baina asko

parekidea ez izateagatik agertzen dira haren al-

de. Alarde hori ez da Vegako zenena, Tordesillas-

ko ikuskizun debekatu berri hori askoz «betikoa-

goa» da, Erdi Arokoa. «Betiko» alardean ez

dituzte emakumeak torturatu eta hiltzen, bete-

garri huts gisa eramaten baizik; alarde parekideko emakumeak ere ez dituzte hiltzen, iraindu eta

mehatxatu baino ez. Baina emakumeak maite dituzte. Lehena, Guadalupeko Ama Birjina –hari

egindako eskaintza da alardea–, herriko emakume guztiak baino errespetagarriagoa. Baina gai-

nerako emakumeak ere maite dituzte, alardetik kanpo, ordea. Beti ez baina «betidanik» egiten

ziren hainbat gauza aldatu egin dira, zorionez, eta beste asko, hala nola emakumeak baztertzen

dituzten jaiak, aldatuko dira, «tradizioaren» aurka. Eta haren alde. Xabier Izaga Gonzalez

BETIKOARENAURKA (ETAALDE)

Idoi ZABALETA | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

herria

Bere lehendabizikofilm laburra izan-go denaren prota-gonistak bezala,Villabonako IratiSantiagok ere txi-

ki-txikitatik amets bat izan du;kasu honetan, zinema zuzenda-ri edo ekoizlea izatea. Abernere-na bezala, Iratiren bidea ere ezda erraza izan. Ikus-entzunezkounibertsitate ikasketak Sala-mancan amaitu ostean, Ameri-ketako Estatu Batuetara joateaerabaki zuen, Euskal Herrian etaespainiar Estatuan bere gustukolan horretan jarduteko aukerakoso murritzak direlako. Azkenal-dian Chicagon izan da, bertakoColumbia College ikastetxean zine ekoizpen master bat egiten.

Hantxe sortu zitzaion irail ha-sieran Euskal Herrira bueltanekarri duen “Aberne” filmarengrabaketaren ideia. Gradua lor-tzeko egin beharrekoen artean,tesia egin behar izan du zuzen-dari gazteak eta hortxe burura-tu zitzaion pilotari profesionalaizan nahi zuen neskaren ingu-ruan film labur bat sortzearenideia. «Bertako irakasleei segi-tuan gustatu zitzaien nire ideia;‘ze polita, ze exotikoa, euskalkultura, emakume bat... ideia landu beharra daukazu’, esan zi-daten eta hala hasi ginen», azal-du digu Santiagok.

Aberne izena bera ere, era ba-tean edo bestean, Ameriketako Estatu Batuetan egindako lagu-nek bultzatutakoa izan da. «Bro-ma modura Pilar deitzen nindu-ten, telenobelaren batean edoentzungo zuten! Bada, Interne-ten begira jarri eta Pilarrenitzulpena Aberne zela irakurri

nuen. Gustatu eta handik aurre-ra gure protagonistak Aberneizan du izen».

Irati Santiagok ez zuen osourrunera joan beharrik izanproiektu honetarako bidaide batlortzeko. Emma Johnson zuzen-dariarekin zenbait lan eginda-koa da eta berehala jaso zuen gi-doia idazteko baietza. Geroitzultzaile batzuk arduratu diragidoia euskaratzeaz, filma eus-karaz grabatu da-eta. «Ideia lan-tzen hasi eta gauzak borobil ate-ra zitzaizkigun. Ameriketako Estatu Batuetako Princess GraceKelly sarietarako aukeratuakizan ginen, Columbia unibertsi-tateak beste sari bat eman zigunideiagatik… Pixkanaka-pixkana-ka ideiak xarma berezia zuelakonturatzen joan nintzen, ma-mia zuela».

GRABATZERA, ETXERA

Harrera horrek bultzatu zuenIrati Santiago filma grabatzeraEuskal Herrira etortzera. Berez,filma Chicagon bertan graba-tzea askoz errazagoa eta, batezere, merkeagoa litzateke. Bainazuzendariak argi izan zuen gra-baketak Euskal Herrian egin be-har zituela. «Dirua lortzekokanpaina bat jarri nuen mar-txan. Film bat egiteko diru gutxida –gehiena materiala alokatze-ko– eta jendea boluntario gisaaritu da. Oso ondo irten da guz-tia eta filma egin ahal izan dut»,azaldu du, pozez.

Gauzak horrela, irailaren 1etik5era Villabona eta Asteasun ari-tu dira Irati Santiago eta berelantaldea film laburrerako iru-diak grabatzen. DagoenekoAmeriketako Estatu Batuetara

Irailaren hasieran Villabonaneta Asteasun aritu dira«Aberne» film laburrarengrabaketa lanetan. Argazkiotan,grabaketen une desberdinak. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

ABERNE ILUSIO IZENA DAPilotari profesionala izan nahi duen neskabaten filma grabatu du Irati Santiagok

Jon Ormazabal

Abernek amets bat du: pilotari profesionala izatea. Okindegibatean lan egiten duen bere amak, ordea, ez dio etorkizunikikusten ametsari, «neskek ez dute pilotan jokatzen», etabere alboan nahi luke lanean. Horixe da, kontatu ahal denneurrian, Irati Santiagok iragan asteburuan Villabonan etaAsteasun grabatutako film laburraren argumentua.

JENDARTEA / b

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 18 / 19

itzuliak dira, bertan egingo du-te-eta postprodukzio lan guztia.«Hurrengo urteko ekainean fil-ma Villabonan estreinatu nahi-ko nuke. Herriko jendeak ikusdezala, asko estra moduan aritudira-eta. Tabakaleran emateaedo beste zerbait egitea lortukobagenu… baina, tira, hori ikusi-ko dugu aurrerago», azaldu du.Euskal Herrian egon diren

egunetan, sekulako harrera egindiete. Horren erakusle, Villabo-nako Udalak «erreginen pare»tratatu dituela eskertu nahi izandu orriotatik Santiagok.

PILOTA, GERTUKO KIROLA

Bere lehen lan honetarako gaibezala pilota aukeratu izana ezda kasualitate hutsa izan, kirolhonekiko harreman handia bai-tu Irati Santiagok. «Nire osabaerremontista famatua izanzen –Imanol Mugika, 1988an eta1991n buruz buruko txapeldunizandakoa– eta beti pilota mun-duan sartuta ibili naiz; mutilakere pilotan jokatzen du egun etapilota munduan nahikoa adituanaiz. Kontua da pena ematen di-dala neskek ezin jokatzea. Etabadakit neska pila bat daudelapilotan dabiltzanak, baina ezin

dituzte partidak jokatu eta horialdatu behar den zerbait da»,nabarmendu du. Zorionez, pixkanaka bada ere,

ari dira neskek eskuz jokatzekotxapelketa desberdinak antola-tzen eta Irati Santiagok ere izandu horren berri. «Entzun nuenbai eta ideia bikaina iruditzenzait, halakoak gehiago bultzatubeharko lirateke», azaldu du.Hasiera batean, Aberneren pa-

pera egingo zuen aktorea topa-tzeak ez zirudien batere erraza.«Oso garrantzitsua iruditzenzait aktoreak pilota jotzen jaki-tea, takoak jartzen… Berehalanabaritzen da nor aritu den pi-lotan eta nor ez, eta guretzat osogarrantzitsua zen neskak pilotajokatzen jakitea. Lortu dugu!».Noizean behin gertatzen da

izarrak lerrokatzen direla, etahala gertatu zitzaion Irati San-tiagori, etxetik oso urrun joanbeharrik izan gabe gainera. «Ak-torea oso-oso ona da, Janire SanSebastian, Zizurkilgoa. Bera pi-lotan aritu izan da betidanik,antzerkian ere bai, eta guretzathautagai perfektua zen, ezin ho-bea. Bi gauzak egiten dituztenakoso gutxi izango dira Euskal He-rrian, bera bakarra ez bada, eta

izugarrizko zortea izan dugu.Oraindik ezin dut sinistu!». Zinema zaleentzat ezagunak

diren Felix Arkarazo, AgurtzaneIntxaurraga eta Iñaki Beraetxebezalako aktoreek ere parte har-tu dute grabaketan, baina, zori-txarrez, Irati Santiagok ez dulortu pilotari profesionalen ba-tek filmean parte hartzea. «Aspeeta Asegarcerekin harremane-tan izan nintzen, baina ez didatebaimenik eman», azaldu digupenaz.Baina emakumeek pilotan ari-

tzeko duten eskubideaz harago,film honen grabaketak ere badubeste helbururik Irati Santiago-rentzat. «Nik Ameriketako Esta-tu Batuetan geratu nahi dut, ez

dakit zenbat denbora, hamarbat urte? Nire ibilbidea egin,bertan lan egin, baina, era bere-an, bertan euskal kultura zabal-du nahi nuke. Uste dut oso abe-ratsa dela, potentzial handiaduela, eta han erakutsi nahikonuke». Bidea, gainera, zerbaitzabaldu dela iritzi dio: «Jendeakikusmina du euskal kulturareki-ko. Hortxe daukagu ‘Loreak’ fil-maren adibidea; Ameriketako Estatu Batuetan ezaguna eginda, baita nire irakasleen arteanere. Izugarri gustatu zaie. Horre-gatik, aukera oso ona ikustendut gure kultura zabaltzeko».Tamalez, bere ibilbidean au-

rrera egiteko, Ameriketako Esta-tu Batuetan geratu beharraizango du, Euskal Herrian ezbaitu aukerarik ikusten. Etxeko-ek ere aspalditik zuten nahikoaargi egunen batean etxetik irteneta kanpora joango zela, Aber-nek bezala, oso txikia zela era-baki baitzuen gustatzen zaionaegitetik bizi nahi zuela. Chicagon publizitate mun-

duak indar handia duen arren,zinemaren industria Los Ange-lesen biltzen da eta Kaliforniakohiri eguzkitsua izango du bizito-ki Irati Santiagok hurrengo hila-beteetan. Hiri erraldoia da LosAngeles, denetarik duena, bainabizitzeko oso garestia. Hala ere,«amerikar ametsak» dioen be-zala, gogor lan eginez gero, au-kera handiak eskaintzen dituenhiria da, eta amets horren atze-tik joana da. Emma Johnson erealdamenean izango du, elkarre-kin lanean jarraitzeko aukeraere hor izango baita.Hollywoodetik gertu gorpuz-

tuko da, hortaz, Aberne izenekoerronka, eta, dena orain arte be-zain ondo badoakio, Irati Santia-gok ez du baztertzen 15 minutu-ko fi lm laburra film luzebihurtzeko ametsa.Dena dela, american lifestyle

delakoa ez du oso gogoko, eta,epe luzera, Euskal Herrira itzulinahiko luke bizitzera. Bitarteanhemen gauzak aldatzea gustatu-ko litzaioke, zinema eta sorkun-tzan inbertsioak egingo lituzke-ten enpresak egotea. Zaila?Emakume pilotariak egoteakere ezinezkoa zirudien orain ar-te. Aberne izango al da lehena?

Aberneren papera egiteko aurretik pilotanaritutako aktore gazte bat topatzeak ezinezkoazirudien. Bada, Janire San Sebastianekin«izugarrizko zortea» izan du Irati Santiagok

Irailaren 1etik 5era grabatu zituzten Villabonaeta Asteasuko pilotalekuetan «Aberne» lanareneszenak. Postprodukzio lan guztia, berriz, LosAngelesen egingo dute hurrengo hilabeteetan

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a/

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ te

knol

ogia K

onturatu garenerako, es-painiar erreinuko gobernuezak eragin ditu bere le-hen biktimak. Aramis Fus-ter dugu alde batet ik ,etxerik gabe kale-gorrian

geratu den Telecincoko pitonisa mi-tikoa. Pantailetatik baztertu zute-netik maldan behera bueltaka hasieta orain, bururik altxa ezinda omendabil etorkizun-iragarlea. Gorka Ma-neiro da bestea, Riveraren alderdiaksortutako uriolek aurretik eraman du-ten etorkizun oparoko euskal politika-ria. Azken zurrumurruen arabera, Al-fonso Alonsoren sa ltxitxautoangildak prestatzen ari dena. Jakinda,bagenekienez, gure Alonso maitea be-ti izan dela arrautzak jatearen aldeko-agoa.

Ebroz beherakoak, izan ere, ez daukaizenik. Bestelako patxadan gaude pa-siorik gabeko gure nazio foral hone-tan, egia esan. Aura jainkotiarreko mo-nagil loaren gidaritzapean, haritzezkurrez egindako ogi bat urik edangabe digeritzea baino luzeagoa denamaiera zehatzik gabeko asperduran.Azken laurtekoa Urkullurekin horixeizan baita: egonkortasun erabatekoa.Eta hori, ezerezetik ogiak sortzeko gaiden okinaren isileko lanari zor diogu.Eskuak irinez baino zikintzen ez di-tuen eta bere emozioak txistua joazkontrolatzeko gai den lehendakari in-plikatuari.

Gero dago sozialistei munduko hiri-tar izateko ohorea lapurtzeko lehian,arerio politikoz okertu den (edo ez) Pa-blo Iglesiasen Euskadiko kabinetea. Er-kidegoko panorama politikoa iraultze-ra datorren haize berria, lasterketahasi aurretik pintxatu duen maillotmoredun txirrindulariaren itxura har-turik. Han dena aldatzeko jaio eta he-men zerbait aldatzea konplikatuko di-guna. Eta ez diot txarrera ere, bainaPodemosek zerbait lortu badu mo-mentuz, Kataluniako eta Euskal Herri-ko prozesu independentisten aurreanMadriletik zuzendutako galga bihur-tzea izan da. Gauzak argi adieraztea-rren: Espainia desegin ez dadin Esta-tuari ezin hobeto datorkion dikeabaino ez da, orain eta hemen.

Gure herri hau, azken batean, usteduguna baino sinpleagoa da. Geukkonplikatzen ditugu geure buruak sa-rritan. Futurologia ariketa erraz bategingo bagenu, ematen du hurrengohauteskundeetan ere, PNV ez delagehiegi jaitsiko. Ikusteko dagoena dazenbat jaten duen alderdi unionisteta-tik. Anasagastik berak aitortu zuen au-rreko astean egindako elkarrizketa ba-tean: orain hemen baskoagoak direlalehenago espainol bakarrik sentitzenzirenak –gure telebista publikoak zere-gin horretan izan duen eta duen ga-rrantzia gehituko nioke baieztapenariakaso–. Ahaztu zitzaiona da, baskoago-ak hemen denok garela orain, ez haiekbakarrik. Eta Madriletik guri buruz di-seinatutako irudiaren neurrira eginda-ko mozorroa jantzita eramatera ohitugarela, ia ohartzeko astirik gabe.

Baskoagoak gara denok orain, bai.Betiko astakilo zintzo, langile eta hi-tzeko izaten jarraitzen dugu finean.78ko txiringitoari eusteko Madrilekezinbesteko duen Ajuria Eneko lora-

zain leiala. Jeltzaleek ez dutelakoinoiz hutsik egin horretan. Hor egondira beti, eskuak irinetan zikintzekoprest, gauden tokira ekarri gaituenegonkortasunaren alde akordioetarairisteagatik. Asuntoa azken 40 urteo-tan nork bere txiringitoari eustea izanbaita. Trukean, beti, negozioren batateratzea. Zer uste zenuten ba? Horre-gatik dauzkagu dauzkagun errepideak,museoak, trenak eta azpiegiturak. Ho-rren kontura batzuk poltsak ondo betedituztela? Ongizatearen izenean, onar-tzeko prest gauden bekatutxo txikiakbaino ez dira horiek. Inora ez doazengauzak, Jaunaren erreinuan.

Hauteskundeen ondorenean paradi-surik edukiko ez dugula jakinda ere,hondoratzen ari den itsasontzian ja-rraitzearen edo, beste batzuen an-tzera, geure bidea egiten hastearenartean aukeratzeko ordua ailegatuzaigu. Ikasturte hasierarekin batera,ilusioa berreskuratzeko arrazoiren batizan dezagun sikiera. Gero beranduizango baita damutzeko. •

Urkullu, bere emozioak txistua joaz kontrolatzeko gai den lehendakari inplikatua. AMONDARAIN

Gertatzen ari da

Gaizka AmondarainIrakaslea

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Aurrekoan lagun batek esan zidan, dirudie-nez, hegazkinetan egoten diren aldizkarie-tan zutabeak idazten dituen jendeari bene-tan ongi ordaintzen diotela. Izan ere,normalean hilabetekariak izaten direnez,aldizkari bera milaka eta milaka pertsona

ezberdinen eskuetatik pasatzeko probabilitatearen le-gea ere aldeko dauka. Uneren batean eta beste aukerarikezean, denbora pasatzeko bada ere, gehiengoak aldizka-ria irakurtzen amaitzen du-eta.British Airways hegazkin-konpainiaren aldizkarian,

John Simpson kazetari ingelesaren zutabea kontziente-ki irakurtzen dut beti. Simpson BBC etxean lanean ari-tu da azken berrogeita hamar urteetan, eta mundumailan ezaguna egin da, batez ere gatazka leku gehie-netan berriemaile lanetan ibili delako.Hegazkineko aldizkariko

zutabean, oraingoan bere az-ken liburuaz ari zen, duelagutxi argitaratu dena: “Wechose to speak of war andstrife” izenburuduna, “Gerraeta borrokaz hitz egitea au-keratu genuen” bezala itzuldaitekeena. Bere bizibideariburuzko kontaketa bat da; ezberea bakarrik, baina berabezala gerra korrespontsallanetan ibili direnena. 1968.urtean, lehenengo aldiz bu-legora sartu zeneko oroitza-pena aipatzen zuen, zigarrousaineko gela hartan azalduzen eguna; mundua aski ez-berdina zen orduan. Baina, ordutik, hainbat lekutakotestigantza utzi digu, Krimea, Vietnam, Sarajevo etaBagdad adibide gutxi batzuk baino ez dira.Zutabean aipatzen zituen bi erreferentziak ezegonkor-

tasun ezohiko bat eragin zidaten.Batetik bera bezala atzerritik albisteak emanez urteak

eman zituzten beste kazetari ezagunak aipatzen zituen.Lau kazetari hain zuzen ere: Clare Holingworth, Hitle-rren tropak Polonian sartu zirenean albistea zabalduzuena izan zen; Forbes, Anglo-Zulu Gerrako heroia; Ant-hony Loyd, ustez laguna zen beste kazetari batek traizio-natua izan zena Sirian, eta Martha Gellhorn, Heming-wayn emaztea. Kasualitatea. Itzuli dudan liburuarenaurkezpena egitetik nentorren, eta bezperan MarthaGellhorn eta Hemingwayri buruz aritu ginen gu ere, Es-

painiako Gerra Zibilean elkarrekin erreportari lanetanibili zireneko pasarte batzuk aipatu genituen. Emakumeaparta eta historian zehar arrastoa utzi duena.Eta, bigarren aipua, liburua idazteko hartu behar zuen

diziplinaz ari zen. Egunero goizeko bostetan ordenagai-luaren aurrean jartzeaz. Bezperan goizeko ordu bietanoheratu bazen ere, bostetan jaiki omen zen egunero, etabere kazetari lanera joan aurretik ordu batzuk idaztenematen zituen, egunero. Liburua amaitu zuenean, inpri-matu eta mezulari bati eman zion, editoreari eramate-ko. Une hartan, goizeko bostetako errutinaren miraizango zuela pentsatu zuen. Liburuaren falta sentitukozuen. Tristurak gain hartuta zegoen bitartean mezulariakalean behera nola desagertu zen ikusi zuen. BBCko bu-legoen atzean dagoen kale hura perfekzioan irudikatunuen.

Kasualitatea berriro ere. Une hartan bertan, askatuezin nuen barreneko korapilo batekin borrokan nenbi-len ni ere. Nire itzulpen proiektua amaitu zelako. Nikere «Mrs Hemingway»-ren hutsunea sentituko nuen.«Utziozu orain liburuari bere bidea egiten», esan zidanG-k, «orain bere txanda da». Arrazoia zeukan. Baina,besterik ezean amaiera kutsuko une guztiak gorroto di-tudala gogorarazteko balio izan zidan. Nire positibota-sun guztiaren gainetik, deseroso sentiarazten zidansentsazio hura ezin gainetik kenduta nengoen. Proiek-tu berezia izan zen niretzat. Oroimenean aztarna uztendizuten horietakoa. Liburuan idazterik izan ez nuenzerbait nonbait idatzi behar nuela pentsatu nuen.Amaiera ona emateko. Hori zen falta zitzaidana. Zure-tzat, Lea. •

{ koadernoa }

Hegazkinean, amaierez

Askatu ezin nuen barreneko korapilobatekin borrokan nenbilen ni ere. Nireitzulpen proiektua amaitu zelako. Nik ere«Mrs Hemingway»-ren hutsuneasentituko nuen. «Utziozu orain liburuaribere bidea egiten», esan zidan G-k

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

herritarrak

Historia, batezere Euskal He-rriarena, izandu zeregin gaz-tetatik. Argen-tinako euskal

etxeetan hitzaldiak ematen ja-rraitzen du. Dauden 101etatik90ean hitz egin du jende aurre-an, betiere Euskal Herriaz. EuskalHerrian, berriz, Argentinako eus-kal komunitateaz jarduten du.GAUR8 Mikel Ezkerro euskal ar-gentinarraren oroimen pribile-giatuaren eta hitz-jario jantzia-ren lekuko izan da. Etengabe datazehatzak, izenak (eta bi deiturak),lekuak eta nonahiko datu histori-koek hornitzen dute haren solasoparo eta ondo egituratua.

Euskal kulturaren eta historia-ren, oro har, Euskal Herriaren,dibulgatzailea zara.Nik beti esaten dut kultura gurearma dela, eta euskal etxeak,tresna bakarra ez badira ere, jaki-na, bitarteko aproposena direlaArgentinan euskal egitatea heda-tzeko, batez ere hango gizarteari,eta ez euskal jatorriko komunita-tearen baitan bakarrik, nahiz etaArgentinako euskal komunitateadiasporako ugariena den. Edono-la ere, ez dugu zenbaki horiek di-rela-eta geure burua engainatubehar. Batzuek ez dakite arbasoeuskaldunen ondorengoak dire-la, beste batzuek badakite bainahorrek ez die ezer askorik esaten,edo besterik gabe Euskal Herria-ren gaineko iritzi ona dute; bestebatzuk, berriz, euskal etxeren ba-teko kide dira, bertako jarduerekerakarrita, eta azkenik, “giltzurri-na” dago, nolabait esateko, euskalgaiarekin konprometituta dago-en taldea. Gauza bat nabarmen-du nahi nuke elkarrizketa hone-tan: azken urteetan euskararenzabalkuntzari dagokionez sortuden interesa eta egindako lana.Gogorarazi beharra dago euskaraXIX. mendean eraman zutela Ar-gentinara euskal emigranteek,orduan hara joandako gehien-gehienak euskaldunak ziren-eta.

Zure zereginak, ordea, kultureta jakintza-alderdiez gainera,politikoa ere badu, ezta?Ni Argentinan jaio nintzen bainaEuskal Herrian hazi nintzen,frankismo betean, 40ko hamar-kadan. Bilboko jesuitetan ikasinuen, Indautxun. Ez naiz luzatu-ko urte haiek euskal gaiari dago-kionez zer ziren kontatzen. Nireama Bilbon jaioa zen, nire aitaArgentinan, baina hura ere Biz-kaian hazia, umetatik. Amak eus-kal sentimendua erein nahi zuennigan, eta nire aitak argentinarra.Urte gogorrak ziren. Gogoan dutnola amak hainbat konturen be-

rri eman ondoren, esaten zidanhori etxean baino ezin zela esan.BPSko (Brigada Político Social) bigizon zapata-garbitzaile bat «agur» esateagatik kalean jipoi-tzen ikusitakoa naiz ni. Giro ho-rretan hazi nintzen. Eta Argenti-nara itzuli nintzenean, gerraondorengo euskal erbestea eza-gutu nuen. Ameriketara joanda-ko erbesteratu guztiei nire erres-petu osoa adierazita, nire herriakhartu zuen, arlo kulturalari dago-kionez, erbesteratuen gaina etalorea. Denak ezagutu nituen etaordu luzeak eman nituen haie-kin. Orain egiten dudana haiekin

ikasitakoa da neurri handian. Ira-kurri ere irakurri dut, asko, bainaliburuetatik baino gauza gehiagohaiengandik ikasita dakizkit.

Zuk ere parte hartu zenuen er-besteratu haien lanean.Buenos Airesen Ekin argitaletxe-an parte hartzeko zoria izannuen, besteak beste Martin Ugal-de kultur itsasargia zenarekin.Kontuan izan orduan Europangerra zegoela eta hura bukatu ar-te Ipar Euskal Herrian ere ez ze-goela ezer egiterik. Ekin horrenproiekzio kulturala, eta baita po-litikoa ere, izan zen hainbat argi-talpenen bidez. Agirre lehenda-karia entzuteko zoria ere izannuen Argentinan izan zen azke-neko aldian, 1955eko abenduan.Ez nintzen gehiegi hurbildu, se-kulako jendetza baitzegoen; eznazionalistak bakarrik, baizik etasozialistak, errepublikanoak etakomunistak ere. Jende harentzatAgirrek bere alderdiko militan-tzia gainditzen zuen. Ondorenbeste lehendakariak ere ezagutuditut han: Leizaola, Garaikoe-txea, Ardanza eta Ibarretxe. Ar-gentina bisitatu ez duten baka-rrak Patxi Lopez eta IñigoUrkullu dira. Urte haietan EuskalHerriaz idatzita zegoena irakurrinuen, gehiena EAJren eraginpe-koa, baina lagun handi bat eza-gutzeko zoria izan nuen, EuskalHerrian zoritxarrez oso ezezagu-na dena: Pello Mari Irujo, ManuelIrujoren anaia gaztea, EuskoAbertzale Ekintzaren fundatzai-lea eta 1960tik Franko hil artean“Eusko Lurra” aldizkariaren zu-zendaria izan zena. Berarekin lanegin nuen nik aldizkarian, hain-bat izengoiti erabilita. “Eusko Lu-rra” antifrankismoaren joeraguztiei zabalik zegoen, eta kola-boratzaile sozialistak, errepubli-kanoak edo anarkistak zituen;gainera, belaunaldi berriei zabal-dutako argitalpena zen.

Besteak beste, ETAren sortzai-leez ari zara?Gure aldizkariaren orrialdeetatik1959an sortu eta Burgosko Proze-suaren ondoren nabarmenduzen erakunde horren sortzailee-tatik gehienak igaro ziren: Txi-llardegi, Madariaga, Irigarai, Agi-rre... Horiek guztiek idatzi zuten

gainerako euskal hedabideetanisiltasun kontsigna zegoenean.Siglak ere ez ziren agertzen, eztaBurgosko Prozesuaren berri ere,noiz eta Argentinako egunkaririkliberal eta eskuindarrenek erehorretaz informatzen zutenean.Joseba Elosegiren “Quiero morirpor algo” liburua ere ezkutatuzuten. Jagi-Jagiko lagunak ereizan ditut, eta haiengandik era-gin handia jaso dut.

Euskal independentziaren al-deko eragina, esan nahi duzu? Nik ez dut hemen botoa ematen,eta eman nezake, nire amagatik,baina ez dut espainiar herritarta-suna, neure borondatez, eta du-tenenganako nire errespetu osoaerakutsita. Nire nahia, eta bada-kit oso baikorra izatea dela, eus-kal nazionalitatea lortzea da, horida nire ilusioa. Independentistanaiz, independentismoaren ba-rruko ideologiak eta joerak erres-petatuta, arlo ekonomikoari etasozialari dagokionez. EAko mili-tantea naiz, independentziaz hitzegiten duelako, eta badakit zeindiren alderdi horren gaitasunkualitatibo eta kuantitatiboak.Independentzia Euskal Herria ga-ra daitekeen markoa da, mun-duan arlo askotan dagoen inter-dependentziaren jakitun izandaere. Baina konpondu gabeko ara-zoak ditugu: Nafarroaren etaIpar Euskal Herriaren gaiak, haingarrantzitsua den euskararena...Izan ere, euskarak dirauen arteanEuskal Herria izango da. Oraindela urte batzuk EAEn bozkatzenzuten argentinarren errolda5.500etik gorakoa zen. Eta bada-go, halaber, Nafarroa Garaitik jo-andakoen ondorengoen errolda.

Eta euren arteko harremanaknolakoak dira? Argentinan integrazio handia da-go bi komunitateetakoen ondo-rengoen artean. Esango nuke in-tegrazioa nagusi dela. Eta,edonola ere, ez dago batere aur-kakotasunik. Euskal etxeetanbazkidetza partekatzen dute, bai-ta zuzendaritza karguak ere. Osoaspaldi izan dira nafarren ondo-rengoak zuzendaritza karguetan,gainerako herrialdeetakoak beza-la, Ipar Euskal Herrikoak barne;dakizunez, horiek asko baitira,

«Independentzia EuskalHerria gara daitekeen

markoa dela uste dut»

MIKELEZKERRO

Euskal argentinarra sentimenduz eta

konbentzimenduz. Euskal Herriaren azken

mendeetako historiaren ezagutzaile

aparta, Argentinako euskal etxeetako

hitzaldietan konbentzitzen jarraitzen du.

Xabier Izaga Gonzalez

EUSKAL HERRIARENDIBULGATZAILEA

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 22 / 23

hangoa izan baitzen lehenengoemigrazioa. Euskal etxeetan san-ferminak ospatzen dira nafaretxeetan bezala, bai baitaude ba-ten batzuk. Euskal etxeak, berriz,101 dira, ezaugarri desberdineko-ak, batzuk sortze prozesuan…Baina badira 60 inguru ondo fin-katuta daudenak, haietako askoerbesteko jende haren itzalean.

«Nazionalismoa bidaiatuz sen-datzen da». Zer diotso euskalargentinar bidaiari bati esaldihorrek? [Barrez] Hori ondo geratzen denesaldia da. Nazionalismoa zer da,ordea? Ematen du katalanak etaeuskaldunak baino ez direla na-zionalistak. Inork ez du bere bu-rua espainiar nazionalistatzat ai-tortzen. Baina Argentinanespainiar nazionalismoarenadierazle handiak ezagutu ditu-gu eta badakigu zertaz mintzogaren. Miguel Primo de Rivera-ren diktaduran, 1928 eta 1930 bi-tartean, Espainiako enbaxadoreanor eta Ramiro de Maeztu izanzen, “La defensa de la Hispani-dad” obraren egilea, hain zuzen.Eta termino hori ez zuen beraksortu, askok uste duten bezala,baizik eta Zacarias de Vizcarraapaizak, liburu bitxi baten egile-ak: “Vasconia españolísima”. Ha-ra, bata Araban jaioa eta besteabizkaitarra… biak ere espainiarnazionalismoaren txapeldunak.Ondoren, Francisco Francorekin,Portugaleteko enbaxadore batizan genuen, Jose Maria de Areil-za, eta gero On Manuel Aznarnafarra, harako haren aitona etaGudalgai izengoitia erabilita“Euzkadi”-n Jagi-Jagi atzean uz-ten zuten artikuluak argitaratuzituena. Tira, esaldi hori boutadebat da.

Izan ere, gutxienez bitxia dazenbaiten ahotan.Orain jende guztia “europeista”da. Ahaztu egin zaie antza esa-ten zutela Europak ez ziela bate-re axola, frankismo aurretikoeuropeistak madarikatutzat jo-tzen zituztela, eta Europa Espai-niaren aurkako ikaragarrikeria-tzat. Hemen europarrik izanbada, katalanak izan dira horiek,edo euskal herritarrak. 1933an,Donostian, bigarren Aberri Egu-

naren goiburua “Euskadi, Euro-pa” izan zen, eta euskaldunakbeti egon dira europar izanarieta Latinoamerikako lanari lotu-ta. Ez dugu ahaztu behar EliasGallastegiren presentzia Mexi-kon, edo Belaustegoitiaren arti-kuluak eta Sandinorekiko elka-rrizketak… Euskaldunek halakoproiekzioa izan dute munduan,espainolek, are gutxiago eskui-nak, izan ez dutena. GogoratuCalvo Soteloren esaldi hura,«antes una España roja que ro-ta». Eurentzat batasun elemen-tua ez da legea edo balioak, Es-painia bera baizik. Eta jai dute,Amerikan bezala. Aurten Argen-tinak 200 urteko independen-tzia ospatu du. 24 urtean Espai-niak Mexikotik beherako guztiagaldu zuen, armaz. Zer esan de-zake nazionalismoaz? Ni iraku-rrita nago Espainiako LiburutegiNazionalean zer esaten zutenegunkariek kubatarrez: «filibus-teroak, separatistak». Jose Mar-tik, AEBetan erbestean zela, ha-rreman idatzia zuen euskalindependentista batekin, Flo-rencio Basaldua, noiz eta Espai-nian hitzez hitz Kubako amen

sabelean hazi iraultzailea erauz-tea aldarrikatzen zutenean.

Sarritan esan izan duzu senti-mendu hutsa ez dela nahikoa.Hara zein den nire ideia zentrala.Argentina da euskal sentimen-dua sustraituen dagoen herrial-dea, Patagoniatik Mexikoraino,ez ditut-eta AEBak ezagutzen.Baina beste hanka den jakintzaridagokionez, kritiko samarra naiz.Nik, guk, lan egiten dugu, gureahalbideen arabera, gero eta jen-de gehiagok euskal egitatea, Eus-kal Herria, ezagutu dezan. Azkengaraian teknologia berriek gauzabatzuk erraztu dituzte, interesaareagotu egin da, baina batez eresentimenduaren arloan, familia-ren nondik norakoa jakiteko, be-ren herriaren argazkia ikusteko,eta abar. Baina, jakintzaren dago-kionez, ezjakintasun handia da-go; beraz, bi arloen gainean lanegin beharra dago.

Esate baterako?Esate baterako, geografiaren eza-guera bultzatu beharra dago, lu-rralde batasunaren aldarrika-tzaile gisa. Euskal etxe baten

zuzendaritzako kide batek jakinbehar du, galdezka doakionarierantzuteko, non dagoen Abal-tzisketa, eta herri hori Gipuzko-an kokatzen. Garrantzitsua daestatu propioa lortu duten bestekolektibitate batzuengandikikastea. Argentinan badago ko-lektibitate bat oso ondo lan eginduena: armeniarra. Asko dira Ar-gentinan, eta egun armeniarrenbiloba argentinar bati «turkia-rra» esaten badiote, boxeo-bo-rrokaldia antolatuta dago. Bereneskolak dituzte, Argentinakoprogramen araberakoak, jakina,baina badituzte ikasgai berenhizkuntza, historia eta geografiaere. Genozidioaren urteurrene-an, Argentinako egunkarietakohileta oharrak betetzen dituzte.Eta nik nahi nuke egun bateanGernikako bonbardaketaren ur-teurrenean, hiru eskela agertubeharrean, biderkatuta agertzea.Horrek lana behar du, nik pres-takuntza esaten diot. Lan horiegiten ari da zenbait euskal etxe-tan talde bat, ondo prestatua,duela zenbait urte. Argentinanbaditugu 40 dantza talde ingu-ru, Euskal Herriko dantza guz-

IBILBIDEARawsonen (Argentina) jaio

zen, duela 78 urte. Umetan

Euskal Herrian bizi izan

zen, amak euskal

sentimenduan hazia.

Euskal Herriko historia

modernoan eta garaikidean

espezializatu zen eta

zenbait aldizkaritan

kolaboratu zuen, 36ko

gerraren ondorengo euskal

erbesteratuekin. Hainbat

kultur instituziotako

arduradun edota kide. Ezin

konta ahala hitzaldi eman

ditu Ameriketako euskal

komunitatearen historiaz.

“Argazkiak: Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

herritarrak

tiak dakizkitenak. Etorri diren le-hendakariak eta buruzagi politi-ko guztiak harrituta geratu izandira Euskal Nazio Astean, euskaletxe guztiek eta bi mila lagun in-guruk parte hartzen duten eki-taldian. Eta hogeitaka taldek ez-pata dantza edo beste dantzarenbat egiteak harritu egin ditu,dantzari horiek euskaldunen bi-lobak eta are birbilobak baitira.Baina dantza taldeez gainera, ba-daude euskal etxeetara txiki-txi-kitatik joaten diren umeak, ba-tez ere neskatilak, euskararekinharremanetan jartzeko, oinarriz-koena ikasten joateko. Eta horida bidea gure komunitatea zen-baki bat baino zerbait gehiagoizatea nahi badugu.

Zure jarduna ez da Euskal He-rria Argentinan ezagutarazteabakarrik, baizik eta bertakoeuskal komunitateak egitenduen lana Euskal Herrian ber-tan ezagutzera ematea ere. Bai, urtero etortzen naiz Argenti-nako Errepublikako euskal ko-munitatearen errealitatea eza-gutaraztera. Nire ikuspuntua,jakina. Eta lortu den gauzarik ga-rrantzitsuena nabarmendu nahinuke: dantza taldeen gainetik,Alkartetxearen sorreraren gaine-tik: euskara. Lorpen handiakizan dira. Lortu dugu ArgentinaEuskaraz programa, HABEk etaEuskal Argentinar ErakundeenFederazioak sinatua, euskararenirakaskuntza arautu eta ebalua-tzeko, irakasleak prestatu eta be-harrezko gaitasun agiriak izanditzaten. Irakasle gehienak ema-kumeak dira, 8/2ko proportzio-an. Hori beste xehetasun bat da:Argentinako Errepublikan eus-kal kulturaren etorkizunagehienbat emakumeen eskuetandago. Euskara irakasten hasi zi-ren bi emakumeak orain dela 25urte ezagutu nituen nik, eta ezzekiten «bai» ere esaten. Bata na-farren alaba da eta bestea nafa-rren biloba. Ikastaroez gainera,barnetegiak antolatzen dira, etabatzuetan hona ere etortzen di-ra, esate baterako Lazkaora. Go-goan dut Henrike Knör nire la-gunaren zirrara. Ikusita nagoHenrike negarrari ezin eutsitaargentinar gazte batzuk euska-raz mintzatzen ikustean.

Zer jarrera du hango jendeakhemengo egoeraren inguruan? Eta interesek ba al da hemenbertako euskal komunitateaz?Argentinan, Euskal Herriarenerrealitate politikoaren eraginaaspaldikoa da. Sabino Aranareki-ko debozioa zegoen; Comunione-ko eta Aberriko jendea zegoen.Egun, gazteen artean, gutxiengoabadira ere, badago gai hauekikointeresa. EH Bilduren aldeko ja-rrera da nagusi gazte horien arte-an; gehienak Sorturen inguruandaudela esango nuke, baita EAn

ere, eta gustatuko litzaidake hanAralarrek eta Alternatibak ere al-deko jendea izatea. Baina hemen-dik askoz gehiago egin liteke. La-kuako Gobernuak, EA bertanzegoenean, zenbait gauza egin zi-tuen. Unai Ziarreta hara joan zenaskotan. Eta beste batzuk ere jo-an dira, hala nola Karmelo Landa,Askapenako jendea... Hori da nik,hona etortzen naizenean, eska-tzen dudana. Horretarako giroaproposa dago han. Orain delaurte dezente Floren Aoizek bisitaluzea egin zuen Uruguain eta Ar-

gentinan. Baita Jone Goirizelaiakere, benetan zirrara eragin zida-na, hango jendeak ederki ulertuziolako –eta «berunezko urteak»ziren–, subiranotasunaz, euska-raz, euskal batasunaz... hitz eginzuenean. Ea EH Bildukoek edo al-derdiren batekoek bisita egitendiguten, baina zirkulu itxi bateangeratu gabe. Oso ondo iruditzenzait Maiatzeko Amengana joatea,edo Servini de Cubria epailearen-gana –Gobernu espainiarrarenjarrera dela-eta, hortik ez da ezeraterako, eta epaile horrek badaki,baina tira, Argentinaren keinubat da–, baina konbentzitu beharden jendea ez da konbentzitutadagoena. Zabaldu egin behar du-te, eta badira hainbat leku horre-tarako. Nik eman niezaieke «su-kar» handia, erdia edo txikiagoadagoen lekuen zerrenda. Ongietorriak izango dira.

2011n Gernikako Akordioa,Aieteko Adierazpena eta borro-ka armatua uzteko ETAren era-bakia heldu ziren. Nola suma-tzen da distantziatik bost urtegeroagoko egoera?Ikusten dut alde baten mugi-menduen aurrean besteak ezduela zirkinik ere egin, ia txapli-gu baten hotsaren zain dagoela.Lehen “terrorismo” hitzak denaestaltzeko balio zuen, batez ereeuskal arazoez hitz egitea saihes-teko. Beren bostean jarraitzendute, eta argi eta garbi esaten duBarne ministro espainolak. Etahorixe ikusten dugu han ere, se-tatsu eta gainera bere legedi pro-pioa bete gabe jokatzen duela Es-painiako Gobernuak. Ikaragarriada presoak urrunduta izatea, etazer esan larri gaixorik daudenez?Hori ikusteko ez da ezkerrekoa,zentrokoa edo eskuinekoa izanbehar, prestua besterik ez; Go-bernu horri giza eskubideak bostaxola zaizkio. Han zirrararik han-diena Lizarra-Garazik eraginzuen, euskal abertzaleak bateginda ikusteak. Kontuan izaneuskal etxeetan ez dagoela PPedo PSOEko jenderik. Patxi Lope-zek ez zuen bisitarik egin baze-kielako euskal etxeetan ez zuelaharrerarik topatuko. Han bi ban-dera baino ez daude: Argentina-koa eta ikurrina. Espainolik ez. Ezmonarkikoa ez errepublikanoa.

«Euskaldunak

beti egon dira

europar izanari eta

Latinoamerikako

lanari lotuta.

Espainolek, are

gutxiago eskuinak,

izan ez duten

proiekzio bat izan

dute euskaldunek»

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre
Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

herritarrak

MAIDER URIARTE IDIAZABAL

Adiorik ez, Maider

Telefonoz eta ordenagailuztrukatu ditugun azken me-zuak berrirakurtzen, Mai-der. Eguneroko elkarrizketapraktikoak dira gehienak,laneko kontuak eta. Tanta-

ka, baina, zure nortasunaren zantzuakageri dira. Umore fina. Eszeptizismo sa-noa. Kritika zorrotzerako gaitasuna, au-tokritika barne. Euskararen eta euskal-duntasunaren ulerkera sakon ezohikoa.Lanerako ahalmena, ikerketarako grina.

Irakasle ona izateko ardura eta gogoa.Adimena.“Aldiri” aldizkarian eta GAUR8n ida-

tzi dituzun azken artikuluak berrirakur-tzen, Maider. Paisaiarekiko pasioa da-rie. Kuriositatea. Landaren eta hiriarenarteko gatazka ulertzeko eta deskriba-tzeko nahia. Ezagutza. Zalantza ondra-duak. Euskal Herritik mundura, mun-dutik Euskal Herrira. Kultura. Gauzenatzean benetan zer dagoen ezagutzekojakin-mina. Erantzun harroen ordez,

galdera zintzoak. Inguratzen gaituenerrealitatearen irakurketa etiko eta, be-reziki, estetikoak. Arkitektura.Burutu ezin izango dugun ikerketa-

proiektuan pentsatzen, Maider. Bete-betean asmatu du zure intuizioak. Eus-kararen bilakaera ere landaren etahiriaren arteko talkaren baitan ulertubehar. Nazioarteko erreferentziak. Askobidaiatzeak eman dizun umiltasuna.Kemena. Laguntasuna.Ez adiorik, ilegorri.

IBILBIDEA Maider Uriarte Idiazabal(Colchester, 1981–Bilbo, 2016) arkitektoa

zen 2008tik. Metak Arkitektura Tailerra

sortu zuen Bilbon. EHUko Arkitektura

Saileko bekaduna 2011tik 2013ra

bitartean. Ikerketa egonaldiak egin zituen

Londresko eta Municheko unibertsitate

garrantzitsuetan. 2014ko abendutik

EHUko Hirigintza eta Lurralde

Antolakuntzako irakaslea. 2015eko urrian

Nazioarteko Doktoretza eskuratu zuen.

“Aldiri. Arkitektura eta abar” (UEU)

arkitekturari buruzko euskarazko

aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen

2009an eta 2015etik bertako zuzendari-

kidea. GAUR8ko kolaboratzailea ere

bazen. Duela aste zenbait hil zen

gaixotasun baten ondorioz. Testua: Unai Fernandez de Betoño. Ilustrazioa: Ibai Gandiaga.

Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 26 / 27hutsa

Etxebizitza aitortua edo ez, urte oso-rako edo udako bi hilabeteetanhusteko: zer da nahi duzuena? Ba...aitortua, urte osorako eta ahalik eta

merkeena». Horixe erantzun diogu higie-zinen agentziako langileak egin digun le-henengo galderari. Ez da makala izaten arialokairuko etxe bat aurkitzeko saiakera,non eta Zarautzen. Hogeita hamar urte eta gero, Eusko Le-

gebiltzarrak Etxebizitzaren Legea (3/2015)onartu du, eta bertan, eskubide subjektibo-tzat jotzen du: «...etxebizitza izateko esku-bidea nahitaezkoa da gizakiarentzat...».Zenbait gairi helduko diola paper idatzianiragarri duen arren, oraindik argi-ilun de-zente ditu aferak, etxebizitzen salneurriaketa alokairuak negozio biribila izaten ja-

rraitzen baitute. Oraindik, etxegabetzeakeguneroko errealitate dira Euskal Herrian,etxebizitzen salneurriak goraka doaz be-rriro eta, alokairuko etxebizitzei dagokie-nez, berriz, oro har baldintza bidegabeakeskatzen dituzte: alokairuko etxebizitza ezdeklaratzea, urte osorako ez izatea, hilekokuota neurrigabea, bankuaren abala, bi hi-labetetako fidantza etxe jabeari zuzeneantransferentzia bidez ordaintzea...Hari mataza korapilatua dago oraindik,

baldin eta askatze bidean etxebizitza esku-bidea berma dadin konpromiso politikoeta pertsonalak ez badira hartzen: hautsakhartzen ari diren etxeei erabilera bat ema-teko, alokairuko etxebizitza publikoak sus-tatzeko eta erregulatzeko, etxegabetzeakgeldiarazteko, turismoak eta hirugarren

sektore indartsu baten ondorioek zer-nola-ko eraginak dituzten herritarren bizi mailaeta aukeren inguruan hausnartzeko eta es-pekulazioari aurre egiteko neurriak har-tzeko. Bitartean, herritar askok herentzianjasotako etxebizitza bat dute, edo hipotekabaten menean zorpetuta biziko dira dato-zen 50 urteetan, edo gurasoenean bizitzenjarraituko dute betiereko; eta beste askosoldataren zati handi bat etxebizitza gas-tuetara bideratzera behartuak gaude.Salbuespenak egon badaudelako eta

itxaropena galtzen den azkena delako, bi-latzen jarraituko dugu. Hala ere, badaezpa-da, aukera guztiak aprobetxatu behar dire-la-eta, irakurleren batek alokatu nahikolukeen etxe huts bat balu, idatzi mesedez.Eskerrik asko. •

0hutsa

Bilaketa

Saioa Iraola

hutsa

Beste nonbait kontatua dut, bainairaila da, umeak eskolan hasi diraeta beste behin kontatuko dut pe-dagogia berrietan adituak direnek

irakurtzen ikasteko guk umetan erabiligenuen metodoa ere kontuan har deza-ten. Afrikako tribu batetik inportatua di-rudi, baina gure etxean apopilo egon zenmaistrak asmatua ere izan zitekeen. Eskolan sartu orduko makila bana ema-

ten ziguten ume txikienei eta gerlari na-no batzuen gisan joaten ginen arbelerai-no, eta, han, tamaina handiko (metroerdiko altuera izango zuen) letra bana jar-tzen ziguten aurrean idatzirik, eta bakoi-tza bere letra jotzen hasten ginen, arbelarisekulakoak ematen alegia (behi, idi edoastoaren bizkarrak berotzen ondo entre-natuta zeuden batzuk), letraren izena

oihukatzen genuen bitartean. Bati “A” to-katuko zitzaion, besteari “B” eta hiruga-rrenari “C”. Guk iskanbila horren erdianikasi genuen irakurtzen. Inork ezingo duuka metodoa aktiboa ez denik, fisikoabehintzat bai, eta gutxitan ikusi dut, bes-talde, irakurketa metodo bat baserri giro-an hain ondo txertatzen. Eskola hartatik ez da Nobel saririk atera,

oraingoz behintzat, baina guztiak molda-tu dira aldez edo moldez bizitzan, nireadineko mutil guztiek atera zuten gida-baimena, denek erosi zuten mendiko autobat, nirea baino askoz handiagoa, eta ez-kerreko beso maukarik gabea handik ate-rata ikusi izan ditut trikitixa piezaren batkasetean sartuta nire ondotik diosalakeginez igarotzen. Nik neuk ere ikasi nuenirakurtzen eta orain Zizek edo Badiouren

testu zailen bat ulertu ezinik nabileneaneskuineko eskua mugitzen dut nahi gabe,txikitako makila hura mugitzen nueneran. Hori bai, gure eskolako metodo guz-tiak ez ziren horren aurrerakoiak. Pentsa,ikasturtea azkena bukatzen zuenak base-rriz baserri joan behar izaten zuen “Soyburro” zioen petoa soinean jantzita, bereamak etxean negar egiten zuen bitartean. Esan didate ikastola askok Haur Hez-

kuntzan hormak bota eta espazio zabalakeratu dituztela nagusiak txikiagoekin na-has daitezen. Ez nabil oso enteratuta, bai-na “txokoetan” uste dut lan egiten dutela.“Joder!”, esan dut nirekiko, «gure eskolanbezala!». Bakarrik han neska nagusienentxokoan urtea igarotzen zutela eskulanenorduan azken putz gelditzen zenarentzatpetoa eta asto belarriak egiten. •

hutsa

Asto belarriekin

Joxean Agirre

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

herritarrak

Ezin dut sentitzendudana esplikatu.Nahaste-borrastebat da. Hagitz des-berdina da denaeta burua nahasia

dut. Puzzleko pieza guztiak iza-nen banitu bezala da, baina ezlotuak. Oraindik ez dut hangoabarneratu eta ezin dut etorri etabertze aldera begiratu». Hala ha-si zaigu solasean Leire ElzaurdiaMendiberri (Bera, 1993). Hilabe-te pasatxo da Kamerundik buel-tatu zenetik eta begietan distiraberezia sumatzen zaio oraindik.Zerca y Lejos garapenerako

gobernuz kanpoko erakundea-rekin aritu da uztailean herrial-

de afrikarrean lanean, eta berebidez jarraituko du ahal duenguzian laguntzen, boluntarioizanez. Joan den ikasturtean be-raiekin eskuz esku ibili zen Ma-drilen, bertan ari baitzen Optikaeta Optometria ikasketak buka-tzen. Orain indar gehiagorekinsegituko du eta, jakina, egunenbatean Kamerunera itzultzekoilusioa du. «Mundu guztiaren-tzat gomendagarria den espe-rientzia bat da», dio ziur.Bere kasuan, txikitatik izan du

amets hori. «Irakasle batek Afri-kako bertze toki batean lagun-tzen izan zela kontatu zigun etanik ere noizbait eginen nuelaerabaki nuen. Hagitz garbi ne-

kien umetatik. Eta ez esperien-tzia bizi eta ahaztu. Kooperazio-aren arloa gustatzen zait».Karrerako azken urtean ira-

kasle batek gobernuz kanpokoerakunde batean dabilen lagunoptometrista bat zuela eta Ka-merun hegoaldean lan egitekolaguntza behar zuela azalduzien. «Nik eginen dut!», erranzuen Leirek segidan. Eta halahasi zen Pigmeo Baka etniakokideekin integrazio kanpainanparte hartzen. Hamasei kide jo-an ziren hilabete baterako, me-diku, optiko, erizainen artean.Hilabete erdialdean komunika-zioko bertze hiru lagun batu zi-ren. Hiru aldetan egon dira:Bengbis, Minton eta Djoum.Beratarrak denetarik egin du

pixka bat: aste batez optikakozereginak bete zituen oftalmo-logo batekin; osasun orokorre-ko kanpainetan ere ibili da,haurren pisua eta altuera neur-tzen eta desnutrizioa, tuberku-losia edo malaria bazuten trata-mendua jartzen; eta hitzaldiakere eman ditu, ez dakitelakoadibidez eltxo-sarea jarrita ma-lariari aurre hartzen ahal zaiola.Ikusmen arazo nagusien arte-

an agertzen dira trakoma eta ka-taratak. Sarri ohituta egoten di-ra gaizki ikustera eta antiojoakjartzean zoratzen egoten dira.Alkoholaren gaia ere landu dute,«aunitz edaten baitute. ‘Kitoko’izena duten plastikozko poltsabatzuetan saltzen da edozein le-kutan, hagitz-hagitz merke, 5zentimotan. ‘Zergatik edatenduzue?’ galdetzen genien eta‘ahazteko’ erantzuten ziguten.Hagitz gogorra. Haurrek ereedaten dute».

FUTBOL ETA ESKUBALOI TXAPELKETAK

Baina une txarrei onak gailen-tzen zaizkie. Hitzaldiekin baterafutbol eta eskubaloi txapelketakegin zituzten inguruko herrieta-ko jendearekin: Alkoholik Gabe-ko Baka Txapelketa. Janaria etalo-lekua eskaintzen zieten, etagoizetan hitzaldiak eta arratsal-detan partidak izaten zituzten.Uniformeak eman zizkieten,baita kopak ere, eta zoratzenzeuden. «Polita izan zen. Asteosoan kanpin dendetan, beraienondoan lo egin genuen. Batzuk

gero partida jokatzeko joaten zi-ren hitzaldietara, baina bertzeekgogoz parte hartzen zuten».Bi hitzalditan emakume eta

gizonen arteko ezberdintasunezaritu ziren. «Batean emakume-ek gehiago parte hartu zuten.Bertzean lotsatuta bezala egonziren. Batzuek erraten zutenmutilak bakarrik ibiltzen zirelaeraikuntzan. Bi etxe mota dau-de: potopotoak eta munguluak.Lehenak haziekin eginak dira,ongi daude eta gizonek egitendituzte. Eta bigarrenak iglu an-tzekoak dira, belarrez eta harra-patzen duten guztiarekin osa-tuak, eta emakumeek egitendituzte. ‘Emakumeek ere erai-kuntzan lan egiten dute, mun-guluak beraiek egiten dituztela-ko’ erraten genien. ‘A, egia da’. Ezzuten baloratzen».Ezberdintasun handiak dau-

de. Adibidez, gizonak nahi adinaemakumerekin ezkon edo ibildaitezke, baina emakumeak gi-zon bakarrarekin. Pigmeo Baka etniaren eskual-

de berean bantuak bizi dira.«Hauek bizi maila handiagoadute, gorputzez ere ikusten dazeintzuk diren pigmeoak etazeintzuk bantuak. Pigmeoak txi-kiagoak eta argalagoak dira, eta,bantuak, altuxeagoak. Pigmeo-ek bantuentzat lan egiten dutebatzuetan eta bantuek gainetikdaudela sentitzen dute. Guk pa-rean egotea lortu nahi dugu.Bantu batzuk ere etortzen zirenkanpainara. Gatazka pixka batdute beren artean, baina gehia-go da jende helduaren artean,txikiak elkarrekin joaten diraorain eskolara eta ez dute hain-besteko desberdintasunik senti-tzen edo egiten».Zerca y Lejos erakundeko bo-

luntarioak ongi hartzen dituzte.Urteak daramatzate eta ezagu-tzen dituzte. Bertako jendea ereerakundeko kide da. Formatuegin dituzte bertan lan egiteko(odontologoak, irakasleak...), lor-tu nahi dutena beraiek han ezegotea baita. Une bat ailegatzeahango jendearekin bizitzak au-rrera eginen duena. Oraindik bada lana horretara-

ko. «Egun batean zazpi orduegon ginen bata bertzearen gi-beletik haurrei altuera, pisua

infraganti

Bertze behin, hitzak soberan daude. Gazte beratarrarenaurpegiak dena erraten du. Kamerunen bizitakoabarneratzen ari da oraindik baina badaki zoragarria izan dela.Une latzak pasatu ditu, baina aunitzez gehiago izan diraonak. Pobrezia eta desnutrizioa sufritu arren, zoriontsubizitzen eta disfrutatzen badakitela erakutsi diote.

LEIRE ELZAURDIAMENDIBERRI

Leire Elzaurdia Mendiberri Berako gaztea uztailean izan zen Kamerun hegoaldean. Idoia ZABALETA | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 28 / 29

eta besoaren zabalera hartzen.Lau kolore bereizten ditugu:berdea, horia, laranja eta gorria.Gorria agertzen bazen guk loegiten genuen lekura eramatengenituen eta bertako erizaintzalekuan aste bat ematen zuten».

ULERTZEKO ZAILA

Kontatu duenez, batzuetan fa-miliek ez dute umeen adina ja-kiten eta jaio eta bi urtera jar-tzen diete izena, hil egitendirenez penarik ez hartzeko.«Egun hartan, haur bat ikusinuen amaren besoetan. Fitxanbi urte zituela jartzen zuen, bai-na ez zuen zerikusirik hemengoadin bereko haur batekin. Beso-aren neurria hartu nion eta go-rria atera zen. Ezin sinetsirik,berriz egin nuen, eta berriz eregorria atera zen. Hagitz-hagitzpisu txikia zuen, ez zen zutikegoten ahal. Lankide batek etabiok ikusi genuen eta kanporaatera ginen. Negar egin genuen,egoera hori ez zelako posible».«Ezin dira hango guraso eta

umeen erlazioak ulertu, edoulertzeko denbora behar da. Ezda hemen bezala, han bizirauteada kontua eta arroz plater bat ja-teko aukera badu guraso batekberak jaten du lehenengo», adie-razi du boluntario gazteak.Baina sentsazioak kontraesan-

korrak dira, gauean suaren in-guruan besta ederrak egiten zi-tuztelako, instrumentuak jozeta dantzatuz. «Desnutrizioaedo malaria zuen haurra eriikusten zenuen goizean, bainaarratsean dantzan dena ematen.Nola dauden eta gero nola goza-tzen duten, ze alaitasuna eta zebizia! Une bat ailegatzen da zukere goizean ikusitakoa ahanztenduzuna. Baso erdian, izarren az-pian... zoratzen geunden! Be-raiekin dantzatzera ateratzengintuzten. Irria ahoan ikustendituzu. Musika badago dantzanhasten dira, edo baloiarekinikusten bazaituzte zurekin jo-lasten dute».Horregatik, etxera itzultzean

ez daki oraindik zer kontatu, al-de batetik pobrezia dagoelakobaina bertzetik alaiak direlaikusten duelako. «Ulertu eginbehar da eta ezin ditugu he-mendik epaitu».

Hain ezberdin bizi dira gure-kin konparatuta... Batzuk ez diraeskolara joaten eta joaten dire-netako batzuek bost ordu egitendituzte oinez joan eta etorri etabueltan etxean laguntzen dute.Mutiko batek kontatu zien egu-nero bost ordu ibiltzen zela es-kolara bidean, baina ez zitzaiolainporta ikasi egin nahi zuelakomedikua izateko.Baso aunitzeko ingurua da

Kamerun hegoaldea eta zuhai-tzak botatzen egiten dute lan.Kamioi luze-luzeekin garraia-tzen dute egurra. Bertze batzueknekazaritzan dihardute, bideakegiten, eta bertzeek ez dute la-nik egiten eta zuhaitzetako frui-tuetatik elikatzen dira. PigmeoBaka etniako kide gehienak Ka-merun hegoaldean daude, bainaKongoko mugaldean eta Ekuato-re Ginean ere bizi dira batzuk.Noizean behin denak elkartu etabesta bat egiten dute. «Bilerahorietako batean egon ginen eta

beraiei buruz solas egiten zuten,nola egiten ahal duten aurrerajoateko. Ideiak ematen zituztenhezkuntzaz, politikaz, elikadu-raz... Ikusten da poliki baina au-rrera egiten ari direla». Joateko motxila prestatzen ari

zenean irudikatzen zuenarekinkonparatuta topatu duena des-berdina da, eta, aldi berean, es-pero zuena. Kontraesan handibat da. «Eramateko gauza bateta bertzea sartu nituen, bainagero konturatzen zara erdia ezduzula erabiltzen, ez duzula be-har. Hurrengorako badakit mo-txila nola egin». Garbi du emanbaino aunitzez gehiago jasoduela ere. Une honetan deneta-ra irekita dago. Ikasten segitunahi du, gehiago formatu hanlaguntza gehiago emateko, kei-nu txikiekin munduan aldaketahandiak lortzen ahal direla kon-bentzituta dagoelako. •

Mediku, optiko, erizain eta kazetari artean hemeretzi kide joan ziren Pigmeo Baka etniako kideekin integrazio kanpaina egitera. ZERCA Y LEJOS

Alaitasun handia topatu dute, bereziki haurrengan. ZERCA Y LEJOS Maider Iantzi Goienetxe

Kamerungo jendea ere bada Zerca y Lejoserakundeko kide. Odontologoak, irakasleak...formatu dituzte, lortu nahi dutena bertakojendearekin bizitzak aitzinera egitea baita

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ te

knol

ogia O

steguneko GARAko zuta-bean aipatu nuen Wha-tsappen erabilpen-bal-dintzen aldaketarengaia. Nioen, ezin dugulaWhatsapp eta Facebook-

en arteko informazio-trukea saihes-tu. Are, hedabide gehienetan kontra-koa adierazi zaigun arren, telefonoaeta gure mezuen metadatuak Face-bookekin partekatuko dituela. Ez di-gutela hori saihesteko aukerarik eman.Eman diguten aukera bakarra, infor-mazio-trukaketa horren erabilpen kon-kretu baten gainekoa dela. Hau da,saihestu dezakegun bakarra, oraingoz,informazio-trukaketa horren erabilpenpublizitario eta komertziala dela, nola-bait esatearren. Ez informazio-trukake-ta, bere horretan.

Nioen ere, ulertzekoa dela. Facebooketa Whatsapp, finean, enpresa handiberberaren zati direlako. Eta baita Insta-gram eta beste ia 60 filial ere. Eta uler-tzekoa da euren arteko informazio-tru-kaketa. Euren integrazioa, finantzarioaeta teknologikoa. Enpresa handi bat di-

ra, eta euren buruaz arduratzen dira, ezerabiltzaileez. Negozio-ikuspuntu soile-tik hartutako erabakia dela, alegia.

Eta, horretxegatik, nioen ere, haus-narketa garrantzitsuena erabiltzearenikuspuntuan dagoela. Zer erabiltzen du-gun, eta nola. Edota hobe, nola eta zer-tarako erabiltzen gaituzten. Izan Face-bookek, Whatsappek edo gisako doakozerbitzuak eskaintzen dituzten motahorretako enpresek. Erabili egiten gai-tuztelako. Euren negozio-eredua, gurebizitzen gaineko informazioaren bilte-giratzean, prozesamenduan eta anali-sian oinarritzen delako.

Eta azkenik, nioen, aukera paregabeadela Telegram bezalako alternatibei au-kera bat emateko. Seguruagoa, priba-tuagoa eta dibertigarriagoa dela. Etagainera, kode irekikoa dela eta euskarazerabil daitekeela. Whatsappekiko alter-natiba erreal bat izateko osagai guztiakdituela, alegia.

Segurtasuna eta pribatutasuna diraTelegramen bi ezaugarri indartsue-nak. Ezkutuko elkarrizketa edo kalaken

aukera da horren adibide. Denbora tartebat ezartzen zaie, eta gero ezabatu egi-ten dira. Taldeetan, esaterako, nire kon-taktuen zerrendan ez dauden kideakbaldin badaude, ezingo dut euren tele-fono zenbakia ikusi. Baina idatzi ahalkodiet, bai taldean eta baita pertsonalkiere, euren telefonoa ezagutu gabe. Etaarestian aipatu bezala, kode irekikoa da,eta, horregatik, euskarara ekarri ahalizan da (Bitarlan enpresak euskaratuzuen).

Bidal daitezkeen artxiboei dagokio-nez, Telegramek edozein motatako ar-txiboak bidaltzea ahalbidetzen du, edo-zein formatutan daudenak (1 ,5 GBarteko pisua dutenak). Whatsappek, ar-gazki, bideo eta gisakoez gain, PDF do-kumentuak bidaltzeko aukera ematendu soilik. Aitortu behar da Telegramekbideo-deiak ez eskaintzeko erabakiahartu zuela, mezularitzan zentratzekohelburuarekin. Baina ez dut uste Wha-tsappen ezaugarririk miretsiena denikbideo-deiena.

Entretenimenduari dagokionez, Tele-gramek GIFak bidaltzeko eta jasotzeko

aukera eskaintzen du. Baita sare-an GIFak bilatzeko bilatzaile inte-gratu bat ere. Era berean, stickerdeitzen diren marrazkiak bidal-tzeko eta sortzeko aukera dago,emotikonoetatik harago joanez.Eta Interneteko loturak edo lin-kak, Telegram barruan irekitzendira, nabigatzaile baten beharrikgabe.

Eta jarrai nezake, Telegramendefentsa sutsua egiten. Kon-tua da Telegram erabiltzeko,guk geuk erabakia hartzeazgain, gure ingurune sozialeanere eragin behar dugula. Gureinguruneak Telegram erabil-tzen duen unean, ziur aski, al-datuko delako Whatsappekindugun lotura (edo menpekota-suna). Telegram iritsi zenerako,Whatsapp modu masiboan era-biltzen baitzen.

Baina inoiz ez da berandu alda-ketarako. Inguruan eragiteko. Etagure erabaki pertsonal txikiekin,mundua apur bat aldatzeko. •

Whatsapp, Facebook... edo, zergatik ez, alternatiba gisa, kode irekiko eta euskarazko Telegram? THINKSTOCK

Whatsapp,Facebook... Telegram!

Iratxe EsnaolaHezkuntzan doktorea

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

2016 | iraila | 10

GAUR8• 30 / 31

OLITEKO GAZTELUA, EUGEN LEFEVRE-PONTALISEN OBRAN

Juantxo EGAÑA

EUGENE LEFEVRE-PONTALIS. ARKITEKTURAREN ETA ONDAREAREN MEDIATEKA. KULTURA MINISTERIOA. PARIS, FRANTZIA

Oliteko gazteluaren argazkia1910ean egin zuen Eugene Lefevre-Pontalisek, Arkeologia Elkarte frantseseko presidente izan zenak.

Bere marrazki eskematikoen osagarri ziren argazkiak, eta irudiok bere artikulu eta hitzaldietan erabiltzen zituen. 1911n frantses Es-

tatuko Monumentu Historikoen Batzordeko kide izendatu zuten. 1923an hila, Arkeologia Elkarte frantsesari utzi zion bere argazki-

ondarea. Eraikin, jauregi, eliza, gaztelu eta monumentuetako 14.000 beirazko plakaz osatutako irudi-banku garrantzitsu horretan

mundu osoko 40tik gora herrialde daude ordezkatuta. Haien artean, Euskal Herriko ia 300 irudi, 1910 aldera eginak.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · tik. Esaten zenidaten, baina ezin nuen sinis - tu. Guztiak bertan zaudete! Duela hamar ur - te, nire lagun batek profila ireki zuela esan zidanean, barre

97

71

88

76

75

00

1

60

91

0