OHARRAK / AGENDA - zurriolaikastola.eus · dezakegu gurasoentzako "Ikaslearen Irteera Profila" lan...

1
Zurriola energia berriztagarrien alde Ingurumenaren zaintza gu guztion ardura denez, Ikastolan beste aurrerapauso bat eman nahi izan dugu eta dagoeneko, gure hiru egoitzetan, energia berriztagarria baino ez dugu kontsumitzen. DBHkoak Soroan Aste honetan DBH3ko Literatur tailerreko ikasleak beraien gelatik atera dira eta eszenatoki paregabea eskaini diete Villa Soroan. Umeentzako motxila bete liburu hartu eta HH3, 4 eta 5. mailako laguntxoengana abiatu dira beraiekin jolasteko eta ipuinak kontatzeko. FIE in LH5 and 6 Astelehenean hasi ziren LH5 eta LH6ko ikasleak ingeleseko ikastaro trinkoarekin. Izugarrizko zortea dute ama hizkuntza ingelesa duten irakasleekin egunean 3 orduz aritzea! It´s incredible! Ekonomian saio berezia - DBH4 Asteazkenean, DBH 4ko Ekonomiako ikasleek Zergen, Sektore Publikoaren eta Iruzur Fiskalaren gaineko formakuntza saio bat izan zuten. Ekintza hori Eusko Jaularitzak eta Foru Aldundiek antolatutako "Zergak" programaren barnean kokatzen da. Batxilergo 2koak etapak ixten Gaur zortzi Agurra ospatu genuen eta atzo argitaratu ziren selektibitateko emaitzak (%100 aprobatuta). Orain uztailekoen txanda eta ikasbidaia falta dira. Irakasle lan- poltsaren berritzea Ikastola bere irakasle lan-poltsa berritzen ari da eta epe motzean aztertuko diren kurrikulumak honako oinarrizko baldintzen arabera iragaziko dira: (+irakurri) LAN SAIO ARRAKASTATSUA. Bai parte hartzearen aldetik, bai egindako lanarengatik eta batez ere asebetetze emaitzak guztiz positiboak izan direlako, esan dezakegu gurasoentzako "Ikaslearen Irteera Profila" lan eta hausnarketa saioak jorratzen segi beharreko ildoa zabaldu zuela herenegun. OHARRAK / AGENDA: HH: Uraren festa. Ekainak 20. Zirkularra. DBH: Irteerak. Ekainak 20. Zurriolako Antzerki Eskola (LH-DBH-BATX): Ikasturte amaierako emanaldiak. Gurasoen Euskara Batzordea: Galdetegia oraindik zabalik. Euskaraz eta gaztelaniaz. Indianoene, 1 - 20013 Donostia. 943 272 587

Transcript of OHARRAK / AGENDA - zurriolaikastola.eus · dezakegu gurasoentzako "Ikaslearen Irteera Profila" lan...

Page 1: OHARRAK / AGENDA - zurriolaikastola.eus · dezakegu gurasoentzako "Ikaslearen Irteera Profila" lan eta hausnarketa saioak jorratzen segi beharreko ildoa zabaldu zuela herenegun. OHARRAK

Zurriola energiaberriztagarrien aldeIngurumenaren zaintza gu guztionardura denez, Ikastolan besteaurrerapauso bat eman nahi izandugu eta dagoeneko, gure hiruegoitzetan, energia berriztagarriabaino ez dugu kontsumitzen.

DBHkoak SoroanAste honetan DBH3ko Literaturtailerreko ikasleak beraien gelatikatera dira eta eszenatoki paregabeaeskaini diete Villa Soroan.Umeentzako motxila bete liburuhartu eta HH3, 4 eta 5. mailakolaguntxoengana abiatu dira beraiekinjolasteko eta ipuinak kontatzeko.

FIE in LH5 and 6Astelehenean hasi ziren LH5 etaLH6ko ikasleak ingeleseko ikastarotrinkoarekin. Izugarrizko zortea duteama hizkuntza ingelesa dutenirakasleekin egunean 3 orduzaritzea! It´s incredible!

Ekonomian saioberezia - DBH4Asteazkenean, DBH 4koEkonomiako ikasleek Zergen,Sektore Publikoaren eta IruzurFiskalaren gaineko formakuntza saiobat izan zuten. Ekintza hori EuskoJaularitzak eta Foru Aldundiekantolatutako "Zergak" programarenbarnean kokatzen da.

Batxilergo 2koaketapak ixtenGaur zortzi Agurra ospatu genueneta atzo argitaratu zirenselektibitateko emaitzak(%100 aprobatuta). Orainuztailekoen txanda eta ikasbidaiafalta dira.

Irakasle lan-poltsaren berritzeaIkastola bere irakasle lan-poltsaberritzen ari da eta epe motzeanaztertuko diren kurrikulumak honakooinarrizko baldintzen araberairagaziko dira: (+irakurri)

LAN SAIO ARRAKASTATSUA. Bai parte hartzearen aldetik, bai egindakolanarengatik eta batez ere asebetetze emaitzak guztiz positiboak izan direlako, esan

dezakegu gurasoentzako "Ikaslearen Irteera Profila" lan eta hausnarketa saioakjorratzen segi beharreko ildoa zabaldu zuela herenegun.

OHARRAK / AGENDA:HH: Uraren festa. Ekainak 20. Zirkularra.DBH: Irteerak. Ekainak 20.Zurriolako Antzerki Eskola (LH-DBH-BATX): Ikasturte amaierakoemanaldiak.Gurasoen Euskara Batzordea: Galdetegia oraindikzabalik. Euskaraz eta gaztelaniaz.

Indianoene, 1 - 20013 Donostia. 943 272 587