MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero,...

28
MIXEL LABEGUERIE (1921-1980)

Transcript of MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero,...

Page 1: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

MIXEL LABEGUERIE(1921-1980)

Zerbitzu Nagusia

el Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística

Page 2: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Egilea:

MIXEL ITZAINA

Page 3: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

BIZITZAKO URRATS NAGUSIAK

Mixel Labeguerie Uztaritzen sortuzen 1921eko martxoaren 4an,Berantenea deitu etxean. Anaia etaarreba bat bazituen: Joseph, berabaino urte bat gazteagoa, eta Maite1927an sortua.

Mixelen aitatxi, Hypolitte Labeguerie,Bardozeko herritik zetorren. Ofiziozarotza edo errementeria zen, eta beresemea, Leon ere hala izanen da.

Mixelen ama, Marie Jeanne Haira,hura ere Uztaritzen sortua da,Latxaldeberrian. Musikaria da. Pianoikastaldiak ematen ditu.

Fraideetako eskolan ibiliko da Mixelherrian bertan. Gero, Uztaritzen denseminario ttipian, batxilergoa bilduarte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak eta Parisen bukatuko.1948an Kanbon mediku plantatzen daCaminoren lagun.

Augustine Peyrot, 21 urtekouztariztar neska gaztearekinezkonduko da 1952an. Hau 33 urtetan,supituki, zenduko da. Bost seme emandizkio: lehena Beñat, 1953an sortua, 16 urtetan istripuz hiltzen dena. Kariahorretarat du egin Bortz iturri kantua.Beste lau semeak: Eneko, Peio,Txomin eta Xabi dira, 1954 eta 1962artean sortuak.

1

MIXEL LABEGUERIE

Mixel Labeguerie, 1921-1980

Page 4: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Berriz ezkonduko da 1975ean RitaD’ Oberndorffekin.

Ezpeletako kantonamenduankontseilari orokor gai aurkezten da,1958an, Caminoren kontra. Ez dapasatzen: Mixelek 1.707 boz edo botobildu ditu; Caminok, 2.225.

Diputatu da 1962an. 18.649 bozekinCamino garaitu du. Honek 8.274dituelarik biltzen. 1964an, Ezpeletakantonamenduko kontseilari orokor da.3.199 boz ukan ditu. Funtsezkokontrariorik ez zaio atera. Hil artekargu hori atxikiko du. 1965ean,Kanboko auzapez edo alkateizendatua da. Hautatuak izan diren 21kontseilukoetarik 17 bere aldekoakditu. Kargu hori ere hil arte eskutanukanen du.

Diputatugoa 1967an galtzen duMixel Inchausperen aurka. Honek21.914 boz bildu ditu; Labegueriehautagaiak, 17.004. Baina 1974an,senatore sartzen da bederatziurterako. Artean zenduko da, 1980kouztailaren 28an. Ehorzketak Kanbonospatuko dira, hiru egun berantago,lau mila jendek parte hartzen dutela.2

Mixelen aitamak: Leon Labeguerie eta Marie Jeanne Haira

Mixel bere andrearekin espos-egunean, 1952an, elizatik ateratzen

Page 5: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

HAUR DENBORA

Mixel Labeguerie Uztaritzen zelarik,Bordelerat mediku-ikasketak egiteratjoan aitzin, nolako giroa zen haur etamutiko gaztearen inguruan?

Fraideetan hasi zituen bereikasketak Mixelek herrian berean. Betibere anaia Josephekin («Jo» erraitenzioten). Eskola pribatu honetan askobaserrietako ume bazebilen etaeuskaraz baizik ez ziren mintzo beren

artean. Mixelek euskara etxean, bereaitama eta haurrideekin ikasia zuen.Frantximantak, kopuru handiagoan,eskola publikorat zihoazen. Hauekomen, xapela kentzen bazekitenjaunen aitzinean, zibilizatuagoaknonbait. Uste dut honek baduela beregarrantzia Mixelen geroari buruz.

Garai haietan parropiak berebabesean hartzen zituen umeak,eskolatik kanpo asko abusagailu edojolas eskainiz: pilota, foota, antzerkiaere bai. Bestalde, herriko erretoreak,Blazy jaunak, Lekarozko komentutikaita Hilario Olazaran kaputxinoa ekararazi zuen. Honekin zuen Mixelektxistua joiten eta Jo anaiak atabaleanikasi. Lehen euskal dantza taldeahorrela sortu zen Uztaritzen.

3

Bere amarekin eztei-egunean elizara sartzen

Bere bost semeekin: Beñat, Eneko, Peio, Txomin eta Xabi

Page 6: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Batxilergoa, herri bereko seminariottipian (hemen apezgaiak eta laikoakbaziren) egin ikasketen ondotik bilduzuen. Diotenaz, Mixelek errextasunhandia zuen denetan, salbumatematiketan. Eta, behar zelarik,hura zen eskola guziaren izeneanmintzo.

Etxeko giroa giro beroa omen zuengure mutikoak. Familia ez zenaberatsa eta bere mediku-ikasketaketxekoek ezin dizkiote pagatu. Bainamusikariak baitziren, bereziki amarenaldetik, elkarrekin orkestra batmuntatzen omen zuten eta igandeetanarratsalde osoak etxean bestaniragaiten.

Uste dut, ttipitan familiaz bildu aburugarbi hori bere lanen oinarri izanenduela Mixelek geroan. Urte haietaneuskarak eta euskal kulturak lekuhandia zuten Uztaritzen. Blazyerretoreak liburu bat bazuen pilotazidatzia. Bestalde apez euskaltzaleezinguratua bizi zen. Herri horretanegonak dira Adema Zalduby, Elissalde«Zerbitzari», Leon Leon. Oxobi ez zenurrun bizi. Horkoak ziren EugeneGoyhenetche, Louis Dassance,Souberbielle medikua eta abar.

4

Familian gitarra jotzen eta kantuan

Page 7: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Baina oroz gainetik Piarres Lafitteaipatu behar da. Honek sortu zituen,Uztaritzen, Aintzina agerkaria etaEuskalherrizaleak elkartea.Ybarnegaray eskuin muturrekofrantsesa denbora haietan Iparraldekojaun eta jabe zela erran daiteke.Abertzale eta sozial kutsua ekartzendu Piarres Lafittek. Eragin handiaukanen du Mixelen gainean.

Euskaltzale eginen duen bestegertakari bat hauxe izan daiteke:1936-1937an Hegoaldetik, Francorenihesi, etorri iheslari ostea. 155.000inguru omen ziren. Badakigu horietarikzenbait adiskide handi gelditu direlaMixelekin, bere azken eguna arte.

5

Peiorekin

Beñatekin. Seme zaharrena, hil egin zen 16 urtetan istripuz, 1969an

Page 8: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

BORDELEN IKASLE

Mediku-ikasketak Mixel Labegueriegazteak Bordelen egin zituen etaParisen burutu. «Bordelen euskalgramatika landu nuen eta Irrintziizeneko kanta-dantza talde bat sortugenuen...» (Deia, 1979-X-6).

Talde horretan barne ziren MixelInchauspe, Albert Chabagno, PierreCurutchet eta abarrek erran digutenez,beti euskaraz ari ziren elkarrekin. Etaordukotz, pedagogia-mailan Mixelmaixu handia zen.

Hegoaldetik etorri zenbaitiheslarirekin adiskidetu zen han gureuztariztarra, adibidez Elosegi eta orozgainetik Faustin Pastor dantza-irakaslearekin. Ez al zuen honeknazien kontrako borrokan sarrarazi?Nahiz berak dioen ari izan dela,«lehenik Francoren kontrakoekintzetan Ajuriagerrarekin, Euskadikogobernuaren aldeko espioitzan PepeMitxelenarekin, euskal errefuxiatueilaguntzen Dorañonarekin, eta nazienkontrako “Resistanci” frantsesean»(Deia, 1979-X-16).

6

Mixel eskolako lagunekin

Mixel eta Jo, bere anaia, Uztaritzen txistua etaatabala jotzen

Page 9: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

GERLA DENBORAN: 1940-1944

Gerla izan arren, Ipar Euskal Herrianeta, oroz gainetik, Uztaritzen euskalgiroa nehoiz baino biziagoa da.1942ko urte hastean Aintzina berrizateratzen da. Agerkari honen inguruanbiltzen dira Jean Duboscq, Saint-Pierreapezpikua, Marc Legasse, AndreOspital, Madeleine Jaureguiberry,Georges Lacombe, aita Donostia,Leon Leon, Zerbitzari, Oxoby,Jaureguiberry medikua, LouisDassance, Mathieu Aguerre, PiarresXarriton eta, bistan da, Piarres Lafitte.Marc Legassek Piarres Larzabalbaztertua zuen ez zitzaiolakotz aski«separatista»!

Labeguerie noren konpainianzebilen erakusteko emaiten ditut izenhauek. Aintzina agerkarian idaztenzuen nahiz oraino 21 urte baizik ez izan.

7

Rita bere bigarren emaztearekin

Eneko semearekin. Aita bezala kantaria

Page 10: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

EUSKALDUN GAZTEENBATASUNA (E.G.B.)

Euskaldun Gazteen BatasunaUztaritzen sortu zen 1943ko apirilean,Eugene Goyhenetchek sustaturik.Helburu hauek zituen: euskararenirakaskuntzarako etaaitzinamendurako hartu behar ziren seineurri; Euskal Herriaren batasuna,bere administrazio partikular batekin;«Zazpiak bat» lemari gazteek berenatxikimendua aldarrikatzen zioten.

Hogei urteren buruan Enbatak, partesegurik, gauza bertsuak galdatzenzituen.

Mixel, Bordeleko Irrintzi taldearenizenean, barne zen. Asko arlotan lanegin du hor: kantua, dantza,koreografia, musika, mintzaldiak,euskararen irakaskuntza, antzerkia eta abar.

Beste sailetan ez dakit zer emanduen, baina dantzaren eta orozgainetik kantuaren sailean lan gaitzaobratu du Mixelek. Berrogeitahamarren bat kantuen doinuak bilduditu han eta hemen, ingurukoherrietan, eta beren eres-zatietanekarri. Dantzari edo inauteriei buruzkobere artikuluak Aintzina-n agerraraziditu, hilabetean bat sei hilabetez.Mixelek 21 urte zituen orduan doi-doia.

Bestalde, Eusko IkaskuntzaElkartean barne izanez, honen 1948eta 1954ko biltzarretan parte hartu du.Lehenean, Antologia eta medikuntzaatalaren lehendakari bezala. Badakigu«dantza sakratua Euskal Herrian»titulupean mintzaldi bat egin zuela.Jakin behar da Joxemiel Barandiaranzela elkarte horren burua.

Euskal antzerkiaren norabideazdebate bat kudeatu zuen Mixelek1954an, Donibane-Garazin.

Euskal kantu berriaren sortzaile izandenak ez ditu bere obrak uste gabetariksortu. Gure kulturaren altxorra hogeitazenbait urte hartan beretua zuen.

8 Irrintzi taldea Bordelen; Mixel eskuinean, txistua jotzen

Page 11: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Mixel Labeguerie 1965ean sartu zenauzapez edo alkate Kanbon. 21kontseilukoetarik 17 bere listakoakpasatu zituen. Gehienak euskarazmintzo ziren. Eskuin alderdia, partesegurik elizatiarra, azkar zen herrian.Beste herri gehienetan bezala,Kanbon ere tirabirak ez ziren falta.Mixel Labeguerie halako sozial etaeuskal kutsu batekin sartu zen beraz,otsoa arditegian bezala.

Boz edo hauteskunde horienkarietarat atera Eskuz-esku deritzankazetan, Mixel Labegueriealkategaiak, halakotzat salatua zenez,ez dela separatista erakutsi nahi du:«heien ideia guziak eta heien zonbaitegiteko manera ez ditudalakoonartzen. Enbatan nazionalistakjazartzen zaizkitan memento berean,horra berriz heldu separatistanaizelako kanpaña... Batzuentzat eznaiz aski euskalduna, bertzentzatsobera! Nere bekatua, gure EuskalHerri eder hau kartsuki maitatzea, guremintzaira zaharrari atxikia izaitea... etagobernuari galdatzea salba dezan.Bilbotar edo donostiar euskaldun batanai bat bezala kontsideratzea, delaarraza, dela mintzaira mailan... Etniakonartuko dituen Populuen Europabaten alde naiz. Euskaldunek berennortasuna eta beren ekonomiasalbatzeko aterabide bakarra hordaukate».

Lehen sei urte horietan, 1965etik1971rat, jendeen behar premiatsuenakbetetzerat ariko da Mixel, delalanpostu, bizitegi, ur, bide,irakaskuntza, kirol eta sozial mailetan.Bazterrerat utzi baserritarrakfagoratuko ditu.

9

KANBOKO AUZAPEZ

Uztaritzen, Lafitte irakasle zutelarik, honen idatzi bat gelako ikasle guziekizenpetua ageri da: Lafitte bera, Labeguerie anaiak, Piarres Xarriton eta abar

Page 12: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Mende honen hastean, Labeguerieauzapezak dioen bezala, «Kanbo herribat zen, baina ur arraro eta famatubatzuen iturri eta aire ongi-egile batezaberats» zena... Lehengo laborariherrixka euskalduna orain hiri gotorbat bilakatzen ari da».

Bigarren aldiko hauteskundeetan,1971ko martxoko bozetan, bere listaosoa pasarazi zuen. Orai 23 zirenkontseiluan, horietan zazpi berri.

Besteak beste, lan hauek egin zituensei urteotan: bideetako argia denetanezarri, hiri-erdiko karrika horienzabaltzea erabaki, egun hain itxuraederra Kanbori ematen dionantolaketa, Sainte Marie eskola erosieta euri-uren sarea edo ubideakhedatu.

Hurrengo hauteskundeetan, 1977kobozetan ere, airez aire pasatu zenMixel Labeguerie bere lista osoarekin.Eta bide beretik segitzen du: amaeskola bat, ezker pareta bat,egongiak, ikastetxe bat eraikiz, bideakzabalduz eta abar.

Baina zerbait gehiago egin nahi du:Kanboko herriaren geroa edoetorkizuna bideratu. Hona zer dioen:«Egundik harat gure erabakiak ez dirabakarrik administrazio etakudeakuntza mailakoak izanen, bainanbai politikoak».

10

Uztaritzenberriz, aita

Hilario Olazarankaputxinoarekin:

Mixel txistuajotzen eta Jo

atabala

Beretxakurrarekin

Page 13: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

KULTURA MAILAN

Musika eskola, ehun bat umerekilakoa,anitz lagundu du Mixel auzapezak, baieta Harmonia Elkartea ere.

Bestalde, 1977ko hauteskunde--paperean hauxe zioen: «Eskualdunerinahi diotegu oraino erran gure herrimaiteari bere nortasuna eta eskualdunizpiritua behar diogula atxiki, etahortako ez direla herrigizonen indarrakaski. Behar da ere herri guziarennahia. Eskuarari gure laguntza ekarridiogu eskoletan sartzerat entseatuz».

Kanboko Ikasleak eskolagiristinoetan euskara sartu duenelkarteari eta ikastola berriari beresostengua ekarri die. «Charteculturalle» 1979an onartu zen. «Baieuskarari» kanpaina lagundu zuen.

11

Kanboko Herriko Etxea. Hemengo auzapez edo alkate izan zen hil arte

Giscard D´Estaing-enemaztearekin Kanboko

Arnagan

Page 14: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

EKONOMIA

Horiek oro auzapez on eta funtsezkobatek eginen ditu. Mixel Labeguerirenalderat Kanbok bere zorra bi eremuhauetan dauka: klimatismo edoerietxeen sail horretan bai eta Ur-onakedo Thermesak deritzan horien berrizirekitzean.

Erietxeak, 700 lanpostu badira hor,hesteko arriskutan ziren bi arrazoihauek zirela eta: lehena, sendagailuberriekin bularreria (tuberkulosia)ezeztatu baita; bigarrena, lege bateknahi izan baitu eriak beren eskualdeanartatuak izatea. Hitz batez, paristar batez zatekeen gehiago Kanboko erietxebatean zaindua izan.

Chatard, bere alkatelagunmedikuarekin, eta Parisen zituenharremanei esker, Kanbo salbatua izanda. Barrot, osasun ministroa, Mixelenlaguna zen eta Kanbora etorri zen.

Ur-on edo Thermesak 1977an berrizireki dira. Hetsirik zeuden anitz urtehauetan, lehengo mendeetan famahandikoak izanak, erregina etainperadoreak hor ibiliak baitira.

Bere kontseiluarekin MixelLabeguerie auzapezak zortzi urtez lanegin du horiek berriz zutik emaitekoeta heldu da. Iragan urtean 10.500pertsonak hiru aste pasatu dituzte hor.Anitz da hemengo ekonomiarentzat.

12

Eskuz-esku! diputatu-bozen edo -kanpainaren karietarat atera zuenkazeta

Zuraiden, 1964an, Louis Geninauzapeza eta Haristoy

erretorearekin

Page 15: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

PARISEKO DIPUTATU

Politikako lehen kargua 1962an bilduzuen Mixel Labeguerie diputatuak.18.649 bozekin Frantziako diputatubilakatu zen, bere aurka zuenAlexandre Camino kanboarrak 8.274baizik ez baitzituen eskuratu.

Camino, Algeria frantses nahibaitzuen atxiki, urrundua zen DeGaulle-rengandik Algerian zeramanpolitikaz ez ados izanez. Mixel orduanez zen De Gaulle-n ez alde, ez kontraagertu.

Parisen egin dituen urratsenxehetasunetan sartzeko lekurik ez dahemen. Hala ere, erran dezagun, bereeginahalak egin dituela baserriarenalde, baita Hazparne eta Maulekolanpostuak begiratzeko ere. Denborahaietan bi mila gazte bazihoazen urteoroz Ipar Euskal Herritik kanporat, lan bila.

Baina De Gaulle-rengandik lasterberezi zen. «Euskaldunak libertateamaite» titulupean hona zer idatzi zuen:«Dena den euskaldunak lepotik sokaez baitu maite, balinbada ere urrezko.Ene libertatearen jabe nahi izan dutbeti egon, baia edo eza enekontzientziak manatu bezala emanez.Politika bat baizik ez dut egin, eneustez bederen: ene herriarenaldekoa...»

«Euskaldun deputatu berriari»Maurice Sorhouetek, 1962an, eginbertsoak honela bukatzen ziren:

Beira zuk osagarriaBaituzu lan bat handia.Gizona lañoa denean bertze ainitzen

doblia,Zu erituz eri da gure Euskal Herria!

13

GIZON POLITIKOA

Mixel Labeguerie senatoreakPariseko senatuan aurkeztuzuen txosten bat

Page 16: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Mixel Inchauspe, De Gaullen gizonbezala aurkeztu zen 1967ko bozetan.Baita irabazi ere. Lehen itzulian berean19.385 boz bildu zituen Inchauspek;Labeguerie hautagaiak 13.626 etaEnbatako Christiane Etchalusek 1.876.Ordukotz alabainan Labeguerieurrundua zen Enbatatik.

Zenbaiten arabera, Ipar EuskalHerriko jendearen kultura politikoakosatzearen beharra badu. Aldebatetik, Enbatak eskainitakoaterabidea, hego aldearekin uztartuz,ongi zaio. Baina bestaldetik halakolotsa edo beldurra sartzen dio jendeari horrek.

Eta Mixel Labeguerie M. Inchauspebaino Enbatari hurbilago jotzen zuenboto-emaileak. Indar Berri, M. D. F.-koagerkarian, 1965eko azaroaren 5ean,hauxe zioen elkarrizketa batean:«Lecanuet, De Gaullen aurka,Frantziako lehendakarigaipresentatzen da.» «Federalista naiz»dio Mixelek. «Lecanuetek Europarenaita deitu Schumanen segida hartzendu. Nazioneak gainditzen dituenEuropa batentzat da. (De Gaulle ez dahala). Europa demokratiko eta sozialbatentzat. Horrek erran nahi du oraikonazioneak ezeztatuko direla, mugaguziak kenduko... Ondorioz gizonakberriz beretuko ditu bere etnia, beremintzaira, bere ekonomia...».

Denbora hartan bozetan gehiengoaeskuratzeko behar zen De Gaullejeneralari hurbil eta Enbatatik urrun agertu.

14Aita Donostia zendu eta Mixelek moldatutako kantua

Page 17: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

KONTSEILARI OROKOR

Ezpeleta kantonamendukokontseilari orokor izendatua izan zenMixel, 1964an. Ipar alde honetankantonamendu bakoitzak kontseilaribat igortzen du Paberat. Sei urterakohautatua da. Ezpeletakokantonamenduan herri hauek sartzendira: Ainhoa, Ezpeleta, Kanbo, Itsasu,Luhoso, Sara eta Zuraide.

Kargu hori, Kanboko auzapezgoabezala, Mixelek, 1980an zendu arte,atxikiko du.

Pabeko Kontseilu Orokorraeuskaldunek eta biarnesek osatzendute, Pyrénées Atlantiquesdepartamendu bakar bat dagoelakotzorain artean.

Mixel Labaguerie, mintzalariparegabea izanez, «maixu» batLaurent Darraidou, bere Hazparnekolagunaren arabera, «norbait» izan daPaben. Bere kantonamendukoalkateak ongi zerbitzatu ditu. Haladiote Genin Zuraidekoak, JeanFagoaga Sarako auzapez ohiak etabestek. Laurent Darraidouk errandidanez euskal kulturari eman zaizkionlehen laguntzak orduan zituztenelkarrekin erdietsi eta ez zen errezizan, «biarnesek gauza horrendakodirua emaitea bitxi atxemaitenbaitzuten!»

15

Gau ilunakantuaren

eskuizkribua

Aita eta amarengandik jasotako kantuen eskuizkribua: Astoa saldu etamandoa erosi eta Aurten ezkondurik

Page 18: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Hala ere, beti hari beretik ariko da:baserrietan enpresak sortzeari,gazteak etxeetan plantatzeari buruzeta abar.

Bazter edo baserrien gerizatzekoegitasmoari buruz hona zer dioen1966an: «Lapurdiko bazterraklanjerean (arriskuan) direla?Lapurtarrak ere bai! Euskal Herria edergeldituko da, hutsik, euskaldunakhortik joanak izanen direlarik, hiriekirentsirik».

Bainan Kontseilu Orokor horretanbadira izen batzuk ez ahanztekoak,oroz gainetik, Arberatzeko JeanErrecartena. Honen ikaslea dela dioMixelek. Centre democrate deitualderdiaren inguruan elkartzen dirahor, Mixel eta Errecartez gainerat RenéOspital, Eyerabide, Jean EtcheverryAinchart, Poirier, Goux mauletarra etaBidasuneko Sallagoity. Biarnesetan,berriz, De Chevigne, lehendakariizana, Sibor eta Barreyat aipadaitezke.

16

Nafarra, oi Nafarra kantuaren eskuizkribua

Gitarra jotzen,ondoan beregitarra

Page 19: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

SENATORE AZKENIK

Mixel Labeguerie 1974an bilakatukoda senatore. Inchauspek erran didanezeskukaldi bat eman zion Mixeli graduhori biltzeko. Horrela, politika-gizonakpiztien antzekoak baitira, bakoitzakbere lur edo eremu mugatua izanez,laguna bakean utziko zuela eta. Berazbat diputatu, bestea senatore.

Moutet, Orthes-eko auzapezbiarnesa hartu zuen ordain MixelLabeguerie senatoreak. Hirubozkatzailetarik biga biarnesak baitirabozaldi horretan.

Senatore bezala lan handia egin duMixelek Parisen. Arazo sozialenelkarteko «rapporteur» edo lege--ekarle izan da askotan. Azaldu dituenlegetasmoak familiaren ingurukoakdira. Denek helburu hau dute: horieksustatzea, hala nola amari jornal batemanez haur ttipiaren ondoan egondadin. Gero ama hori legez gerizatubehar da bere lana berriz atzemandezan. Familia ez ote zen 1934anPiarres Lafitte apezak sortuEuskalherrizaleak-enoinarrizkoenetarik?

Bestalde, istripu batek edozorigaitzak jo dituenen aldekolegegaiak ditu sustatu. Poher,Senatuko lehendakariak zioenez:«Gure gizarteak gehienik baztertudituenen zaintzaile izan da!» etaFrantxois Bayrouk idazten duenez«azken sei urte hauetan atera direnlege premiatsuenen sortzaile etazaintzaile».

Azkenik, 1975ean, Haby hezkuntzanazionaleko ministroari mintzaldi luzebatean azaltzen zion euskara zeraltxorra zen guretzat etamunduarentzat eta honen alde beharzena egitea galdatzen edo eskatzenzion. Zendu zen urtean, 1980an,CDSko senatore lagunekin euskalkulturaz legegai bat xutik emanabazuen.

17

Eneko semeakantari ari da

Page 20: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

ENBATA-REN SORTZAILE

Piarres Larzabal, Ximun Haran etageroago Mixel Burucoa, MixelEppherre, Jakes Abeberry eta JeanLouis Davantekin Mixel LabeguerieEnbataren sortzaile izan zen.

Mila bat jendek onartu zuten«Itsasuko Ageria», 1963ko apirilaren15ean. «Zazpiak bat» da honenhelburua, Europa batuaren barneanEuskadi kokatuz. Agiri hori asmatu etaidatzi zutenetan zen Mixel.

Ondotik Enbatatik urrundu zen.Batzuek ez diote hori barkatzen, bestebatzuek auzitan ez eman nahi, iduribaitzaiote, orduko giroan, MixelLabegueriek bere euskal borroka etafrantses hautetsi bizia ez zitezkeelaelkarrekin konpon. Berak hauxe dio:«Enbatatik aldendu banintzen ez zenhelburuekin bat ez netorrelako,metodo kontuagatik baizik» (Deia,1979-VI-10). Hiru urte lehenago,berriz, hauxe dio 1976ko martxoaren19ko Enbata aldizkarian: «14 edo 15 urte nituenetik nere eskolademokrazia giristinoaren familiahortakoa izan da eta egun ere hala da.(...) Espainiako demokraziagiristinoarekin harreman hertsiakbaditut eta PNV/EAJ hortan da. SabinoArana Goiriren abertzalegoa hetsia etaarrazista zen. Nik etnien Europa nahi

dut... denen gainetik izanen deneuropar nazionean ikusten dutEuskadi».

Indarkeriaren aurka zen Mixel. Berakmoldatu bertsu hauetan errana denbezala ez zuen nolanahiko EuskalHerria nahi.

Aberriaren askatasunaz profetakmintzo denetan,

Zauri guzien erremedioa dadukatehitz batetan.

Nik ere nai dut AskatasunaIzaitekotan gizonarena.

Xori txikiak, kaiolan denak,askatasuna zertako?

Libratu eta erortzen bada arranoarenmeneko!

Euskal Herrian ere badugumendietako arrano,

Euskal xoriak daduzkatenak berenmenean esklabo.

18

Page 21: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

BERTSOZALE HANDIA

Bertsozale handi bat izan da MixelLabeguerie. 1948 eta 1952ko urteetan,Saran, txapelketak izan ziren eta osoohar interesgarriak utzi dizkigu Mixelekbi saio horiei buruz eta oroz gainetikbertsolariek egun horietan, erabilidoinuez. Oro har, hegoaldekoak, etaoroz gainetik, Zubikoa, iparraldekoakbaino xuxenago ari direla dio. Horaipatzen du ere 80 urteko Capdevillearrunztarra «Pange lingua» idurikodoinu batean kantatzen duena.

Hona zenbait bertsolariz zer dioen:«Uztapide: berezi, klasiko, jaun!Basarri: dena lore, nasai, bere buruazsegur, “maestro!”. Mattin: lapurtarrekmaiteenik duten gizona. Berak horibadaki. Doi bat bihurria. Etxahun:ahoa beti lilitsu. Xanpun: goiti ari.Nahiz desberdin. Bertsulari gazteetanhoberena».

Mixeli epaile izaitea gertatu zaio.Besteak beste, Francoren gerraondoan, 1960an, egin zen EuskalHerriko Bertsolarien Lehen TxapelketaNagusian. Basarri, Uztapide, Xalbador,Mattin, Mitxelena, Mugartegi,

19

KULTURAKO GIZONA

Eskualtzaleen Biltzarra Mitikilen, 1958an.Eskuinean jarririk Jean Errecart senatorea.

Gibelean, erdian xutik, Joseph Caminoapeza, orain Baionan bikario nagusia da

Page 22: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Azpillaga, Narbarte eta Perurenaneurtu ziren eta txapela Basarrikirabazi zuen hartan, epaimahaikoMixel Labeguerie izan zen Iparraldetik,Arrue, Koldo Mitxelena, Irigarai,Antonio Zabala, Bordari, Joan MariLekuona eta abarren ondoan.

Gai ematen ere askotan ari zan da.Haren euskara ederrak eta haren sueta talentuak bertsolariak hunkitzenzituen eta bertso onaren bideanemaiten. Bazekien bakoitzari zer gaieman. Adibidez, usoarena. Mattin etaZubikoa elkarrekin emanen ditu. Batusoa, bestea ehiztaria. Xalbadorbakarrik ariko da sareetan eroria den

usoa baita. Uztapidek gaia hau du:usoa, bakearen mezularia.

Txomin Ezpondak dioenez MixelLabeguerie ez balu bere bideankausitu, ez da batere gauza seguruabertsotan segituko zuela. Mixelek anitzeta anitz lagundu du gisa guzietarat,teknika aldetik: erritmo, euskara, doinueta abar, bai eta bere nahikundeasustatuz eta berotuz ere. «Eta Mixelnotable bat baitzen, harek eta hareniduriko batzuek, halako handitasunbatez paratu dute gure lana: ostatuzilotik atera, plazarat eraman etaelizetan ere sar arazi» aitortzen duTxomin Ezpondak.

20

Xalbador eta Mattin bertsolarien artean. Eskuinean, Jean Haristchelhar euskaltzainburua

Page 23: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Xalbadorri 1976ko azaroaren 7anUrepelen Eskualtzaleen Biltzarrarenbabesean egin zitzaion azkenomenaldian ere han zen MixelLabeguerie senatorea, EskualtzaleenBiltzarreko lehendakari eta bertsozalezenez.

EUSKAL KANT A BERRIARENAITA

Mixel Labegueriek euskal musikaneta euskal kantugintzan egin duenaaipatzekoa da. Gazteriak oso gogotikkantatzen zituenak eman baitzituen.Hona Jose Antonio Arana Martijareniritzia:

«Munduko gerra ostean hasia zenIngalaterran eta Frantzian folk songaro berria, hots, folklorean, herrianhain zuzen, erroturiko kantuenberrikuntza. Osagilea zen LabegerieKanbon 1948tik aurrera. Herritareuskaldunekin harreman estuakbazituen ere, uhin berri bat zetorrenkanpotik. Bera bezala 1921eanjaiotako Georges Brassens frantsesakemanak zituen molde berriko kantaxumeak, herriak gogoz eta errazikasten zituenak. Bide beretik zetozenbeste kantari arrotz batzuk, JacquesBrel eta Guy Beart, esate baterako.Euskal Herrian ere Nemesio Etxanizekargitaratua zeukan Kanta kantariliburua (1951) eta Telesforo Monzonekere Mexikon argitaratuak zituenUrrundik (1945) eta Gudarien egiñak(1947) olerki askori herri doinutradiziozkoak jarriz. Gero etorriko diraItziarren semea, Lepoan hartu, Aupagizon, Euskarari bai eta beste. Motapolitiko honetako kantak sortuak zituenordurako Labegeriek.»

21

Eusko kantu ta dantzak eskuizkribua. 1943an bildu zituen

Lehen kasetea 8kanturekin

Page 24: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

«Enbata taldean sartua zen 1960an,eta orduan eman zigun Gu giraEuskadiko kanta eta Larzabalentestuarekin Zer duk nigarrez. Ez zirenezagunak, kantaldirik ez zegoenez,bazkalosteetan eta lagunarteankantatu beharra gertatzen zen. Bainadiskoa zen beste bide bat emaitzakezagutarazteko. Eta hara non 1961eankaleratzen duen lehen diskoa. Ikurriñaeta gitarra agertzen ziren koloreetakoazalean. Horra hor bi berezitasunberri: abertzaletasuna gai nagusia(kanta hunkigarriak, tragikoak,aberkoiak eta umorezkoak ere) etagitarrarekin kantatuak. Iparragirrekbereak kantatu zituenetik ez zenhalakorik entzun. Euskal irratiak,1960an sortuak, ematen hasi zirenentzuleengan zirrara sortuz, mamiz eta

moldez berriak zirelako: Primaderakoliliak, Gu gira Euskadiko, AstoaBalaan, Bakearen urtxoa, Aurtxoaurtxoa eta abar.»

«Eragin handia izan zuenLabegeriek euskal kantagintza berrian.Hizkuntza eta euskal kontzientziarenerrepresioaren aurka jarri zen gurekantarien uhin berria. Donostian agertuzen lehendabizi 1966an Ez dokhamairu taldea, bide berrietan jarraituzuena. Eta gero beste asko eta asko.Mixel Labegerieri zor diogu uholdeberriaren sortzea».

Xabier Letek ere garbi aitortzen dioaintzindaritza hori, 1977ko urria--abenduko Jakin aldizkarian:«...Euskal kantaren lehen urratsetanMixel Labeguerie dago. (...)

22

EskualtzaleenBiltzarra. MixelLabeguerielehendakari izan zen

Page 25: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Labeguerieren diskoek, batez erelehenak, izugarrizko garrantzia izanzuten euskal kanta herrikoiaren estiloaldaketan: gitarra soilez lagundurikokantak baitziren, ahots partikularbezain apal eta arruntezkantaturikakoak, molde komertzialeizegozkien amaneramendu etasofistikazio guzietatik urruti».

Mixel Labeguerie zendu zenean,1980an, Gexan Ponttok (JeanHaristchelar) hauxe idatzi zuen urtebereko agorrilaren 7ko Herria kazetan:

Gure bien arteko orhoitzapen goxobat. Hamasei urte pasatuak jadanik,1964ko agorrilan zian. Joan ginitian gaubatez Donostiarat hango elkarte batekgomitaturik.

Orhoit hiza? Hor huen gitarra etakantatu hintuen orduan hiaurek sortukantu abertzale berriak. Hire parrean,bere bi begi beltz handiak zabaldurikneska bat hire entzuten ari zian,xoratua, liluratua. Maria Lurdes Iriondo!Geroztik egin dik bide.

Deputatu eta senatur, kontseilarijeneral eta auzapezaren omena joanenduk, joankorra baita berez,euskaldunen kantu berriaren aitarenaaldiz ez. Ez dea hobe?

Gai honekin bukatzeko hona Mixelekutzi bi olerkiren zatiño bana:

Zertarako?Zertarako beti kanta amodioaren

pena,Zertarako errepika bihotz etsituen

mina?

GauaEntzun zazu gaua, entzun ixiltasun

ihintz horiLur gainerat jausten ariXorta bakotx ixiltasun fruitu baten da

menturaEntzun gauaren gargara. (...)

23

Bertsolariei jarritako zenbait gai eta puntu

Madrilen mediku-kongresu batean. Bigarren lerroan erdian

Page 26: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

AZKEN AGURRA

Bere ehorzketa-egunean, Kanbokoherriko etxean langile ginen guzienizenean, azken agur bat egin nionMixel Labeguerieri. Gu denen nagusiabaino gehiago adiskidea zen harihona, besteak beste, zer erraiten nion:«Mundu huntan, gizonak gizonariidekidura ttipia egiten dio bere buruaz.Bakotxa gelditzen da hetsirik beremisterioan, eta adiskideak adiskideari,bere izaiteaz ainitz gordetzen dio.Bada, bistan da, behako baten erran--nahi guzia, bainan bada ere hitzarengezurra. Eta zu hitzen nagusi batzinen. Zure meneko zinituen, eta josteneta uztartzen zalointasun berezibatekin... Segur naiz zenbait urrundudituzula zutarik zure errextasunhorrengatik, zure ahotik atera hitzerauntsia beregain baitzoan zenbaitaldiz, laxaturik zuren barne barnekomamia, zure odol hezurretan sendizinuen egia eta amodioa.»

«Euskara baitzen, olerkariak dioenbezala, “zure amaren ezpainsakratuetarik ikasi mintzaira” sakratuazinaukan euskara.»

«Borrokari emana zinen eta ukaldiakheldu zitzaizkizun alde guzietarik.Zenbaitentzat epelegi, bertzentzatberoegi, zure saila bazineraman“xutik”».

Xalbador bertsolariak Pompidou-renehorzketen ondotik egin bertsoakederki zoazkien Mixel Labeguerierenhiletei ere:

Kontrarioek ere bazuen aspaldiEtzutela iragan egun bat hoin geldi,Errespetu osoa denetan zen sendi,Noiz ikusi ote da herri bat hoin handi?

24Bere anaiarekin

Page 27: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

¥ Mixel Labeguerieren senitartekoak

¥ Jos� Luis Villar argazkilaria

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 1999ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-1452-X (Obra osoa)84-457-1453-8

L.G.: BI - 2.683-99

Page 28: MIXEL LABEGUERIE (1921-1980) · Fraideetako eskolan ibiliko da Mixel herrian bertan. Gero, Uztaritzen den seminario ttipian, batxilergoa bildu arte. Bordelen eginen ditu mediku--ikasketak

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística