Ostirala Sanofi fabrika itxi da, 2018ko uztailaren 13a …...2018/07/13  · ‘Euskal Herrian lan,...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA BOB EDME ‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ lelopean, ekitaldi politiko bat eginen du Aitzinak bihar arratsaldean, Itsasun b Frantziaren immigrazio politika salatuko du Bizik, Baionatik Hendaiara martxa bat eginez b 4-5 Frantziaren besta, eta protestak Kutsadura Sanofi fabrika itxi da, baina industria kutsatzaileak erraztasun anitz balituzke lege aldetik 3 Laborantza Prefetak etxalde bat bisitatu du ELBk gomitaturik, arazo administratiboen berri hartzeko 2 Ostirala 2018ko uztailaren 13a IX. urtea 361. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala Sanofi fabrika itxi da, 2018ko uztailaren 13a …...2018/07/13  · ‘Euskal Herrian lan,...

Page 1: Ostirala Sanofi fabrika itxi da, 2018ko uztailaren 13a …...2018/07/13  · ‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ lelopean, ekitaldi politiko bat eginen du Aitzinak bihar arratsaldean,

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

BOB EDME

‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ lelopean, ekitaldi politiko bat eginen du Aitzinak bihar arratsaldean,Itsasun b Frantziaren immigrazio politika salatuko du Bizik, Baionatik Hendaiara martxa bat eginez b 4-5

Frantziarenbesta, eta protestak

Kutsadura Sanofi fabrika itxi da,baina industria kutsatzaileak

erraztasun anitz balituzke lege aldetik

3Laborantza Prefetak etxaldebat bisitatu du ELBk gomitaturik,

arazo administratiboen berri hartzeko

2Ostirala

2018ko uztailaren 13aIX. urtea361. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala Sanofi fabrika itxi da, 2018ko uztailaren 13a …...2018/07/13  · ‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ lelopean, ekitaldi politiko bat eginen du Aitzinak bihar arratsaldean,

Joanes Etxebarria Maule

Ez da ohiko argazkiaELB laborari sindika-tuko kideak eta Gil-bert Payet departa-menduko prefeta be-

rria elkartzen dituena. Uztailaren4an gertatu zen, sindikatuarengomitaz, Anhauzeko Onzoroneauzoan, Ozafrain aita-semeenetxaldean juntatu zirelarik labo-rantzarako Europako diru lagun-tzen (NPE Nekazaritza PolitikaErkidea) inguruko arrangurak ai-patzeko. Xokoa etxaldean kezkahoriek ezagutzen baitituzte era-man zuten prefeta «errealitatehorren berri ematera».Joan den negutik hitzartua zu-

ten gisa horretako bisita bat egitea,baina hala azaldu du atzerapenaJean Paul Duhalde ELBko ordez-kariak: «Ahateen inguruko gora-beherak franko bizian ziren orai-no, eta estatuarekin gaizki gi-nen». Elkar hobeki ezagutzekoeta «Euskal Herriko laborantza-ren errealitate batzuk erakuste-ko» eraman zuten Payet Anhau-zera, «patar» den etxaldera. La-borarien arrangura zehatzak aipa-tu zituzten, «administrazioarenzentzugabekeriaz» ohartarazinahian estatuaren ordezkaria:«Laguntza batzuen ez ematekoarrazoi bitxi batzuen erakusteazen xedea, ohartaraziz deabru so-mak zirela jokoan (2.000 eta 3.000euro ingurukoak)».

Xokoa etxaldean, zehazki,2.300 euroko galtzea jasan duteberriki. Europako laguntzak sail-ka banatzen dira «ardi prima-ren» kasuan; bildotsen salmentakontratuen arabera banatzen dirasosak. 80 kasu badira departa-menduan, hamar bat ELBk hurbi-letik segitu dituenak, zeintzuetanpaper baten eskasagatik lagun-tzak galdu dituzten: «Laborariekerraten dute kontratua igorria du-tela postaz, eta departamendukozerbitzuek diote ez dutela ukana.Agertu den momentutik hori es-kas zela, deitu eta doblea igorridute, baina ez da kontuan hartuaizan», azaldu du Duhaldek. Arazoadministratibo arruntaren itxuradu, baina ondorioak 2.000 eta

3.000 euro arteko galtze zuzenakdira laborarientzat.Ez da hori kasu bakarra, ELBko

kideak prefetari azaldu bezala:«Kontuan hartzen dira urtarrila-ren lehenetik abenduaren 31raetxaldean saltzen diren bildotsak.Laborari bati —kasualitatez halagertatu da— bere axuri kopuruhandiena urtarrilaren leheneanjoan zaio, Eguberri eta Urtats ar-tean saltzeko baitziren. Beraz, ai-tzineko urtean ez dira kontuanhartuak izan. Galtzen ditu 2.700euro pasa, bakarrik egun baten-gatik, data istorio».ELBko ordezkaria jakitun da la-

borantza administrazioan, besteadministrazioetan bezala, «bade-la alimaleko jende eskasa male-ruski», baina jarrera batzuk uler-gaitzak zaizkio: «Lehen kolpetikerrefusa ukaitea konprenitzen

dugu, arautegiak baitira eta. Bai-na laborari batek frogatzen duenpuntutik zuzenean dela —berekontratu ala datetan—, adminis-trazioak hori ez du onartzen».Duela urtea pasa, FDSEA, JA eta

ELB sindikatuek aho batez salatuzuten administrazioaren beran-tak arriskuan ezartzen zituela

etxaldeak. Azken hilabeteetan sa-latzen duten arrangura parekoada, nahiz eta oraingoan, berantabaino gehiago, diru laguntzengaltzea ere jokoan izan. Ezagutzendituen kasuen artean, 2015eanplantatu zen laborari gazte batenaere deigarria zaio Duhalderi:«2016ko laguntzak galdegiteanlaborari gazte bezala egin zuen,laguntza berezi bat baita horreta-rako (2.500 eurokoa). Hori bosturtez hunki behar du. 2016an la-borari gaztea dela seinalatzekolaukitxo batean gurutze bat eginzuen, baina 2017an ahantzi zuenseinalatzea. Galdu du laguntza,eta ez dute entzun edo onartunahi... urte batez galduko du la-guntza hori gurutze istorio baten-gatik», dio, etsirik.Zenbait kasurendako adminis-

trazio auzitegira joatea ikertzenari da sindikatua. Bestebatzuen kasuan, Duhal-deren erranetan, prefetaprest da dosierrak arraikusteko: «Hori orain ar-tean ez genuen kausitzen

departamenduko zerbitzueta-tik». ELBk azpimarratu du dirulaguntzen garrantzia: «Gaurkoegunean, maleruski, gure iraba-ziak sobera lotuak dira lagun-tzei», dio Duhaldek. Horregatikzaie «onartezina» ukan behar li-tuzketen laguntzak ez iristea«paper edo gurutze batengatik».

ELB sindikatuak gomitaturik joan zen prefeta AnhauzekoXokoa etxaldera uztailaren 4an. Han agertu zizkioten arazoadministratiboen ondorioz laborari batzuek galtzen dituztendiru laguntzen inguruko arazoak, konponbideak bilatu nahian.

Prefeta bisitan, arazozehatzak ezagutzeko

Gilbert Payet departamenduko prefeta, ELBko kideekin eta Xokoa etxaldeko laborariekin. HITZA

Arazo administratiboarruntaren itxura du, bainaondorioak 2.000 eta 3.000 euroarteko galtze zuzenak dira

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 13aGaiak

Page 3: Ostirala Sanofi fabrika itxi da, 2018ko uztailaren 13a …...2018/07/13  · ‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ lelopean, ekitaldi politiko bat eginen du Aitzinak bihar arratsaldean,

Joanes Etxebarria Maule

Sanofiren eskanda-luak eztanda egindu. Zuberoako mu-gatik oren erdi eska-sera, Mourenxeko

Lacq industrialdean kutsaduraazken urteetako aipagaia izan da,bereziki herritarren eta elkarteenartean. Baina kutsadura hainhandia ez zen sekula publikokidatu ofizialetan ezagutarazi,nahiz eta industrialde horretanlan egin izan duen lekuko anoni-mo baten erranetan, beti existitueta gordea izan den.Sanofi fabrikak ez du haatik le-

hen polemika oraingo hau; ber-tan egiten den erremedioak, De-pakinak, osasun publikoan arazolarriak eragiten dituela jakin bai-tzen. Oraingoan, bere fabrikazio-an erabiltzen diren osagai ba-tzuek lantegiko ke jarioan dutendentsitate goregia da ezagutu, etaondorioz, lantegia itxi behar izanzuten astelehenean.

Mediapart eta France Info-kezagutarazi duten txostenarenarabera, hainbat produktu kimi-ko legez onartzen den tasatik aisagorago ziren fabrikako tximinia-tik ateratzean. Bereziki Bromo-propanoa: onartua den heina bai-no 190.000 aldiz goragoa. 40 lan-gile dituen lantegia itxi zutendatua ezagutu eta 24 orenetara,joan den astelehenean. Lasaitasun mezuak barreiatu

nahi izan dituzte geroztik. Ez li-tzateke «herritarrentzat inolakoarriskurik», Sanofiko zuzendariFrancois Capiten erranetan. Gau-za bera zioen Patrice LaurentMourenxeko auzapezak. Fabri-karen ke jarioaz txostena eginzuen DREAL erakundeak (Es-kualdeko Ingurumen, Antolaketaeta Etxebizitzaren Zuzendaritza),alta, zehazten du Bromopropano-ak minbizia eragin dezakeela, etaugalkortasunari kalte egin. Anali-sietan atzeman dituzten bestehainbat produktu kimiko ere kal-tegarriak lirateke gizakiarentzat.

Sanofiren fabrikan ez, baina in-dustrialde bereko beste anitzetanlan egin duen ingurumen inge-niari batekin mintzatu da IparEuskal Herriko Hitza. Anonimo-tasunean eman du bere lekukota-suna, lan kontratuetan konfiden-tzialtasun klausula ukaiten baitu-te ofizio horretan.

Analisiak, «komedia»Aski harritua agertu da kasu ho-nekin, ez kutsaduraren garran-tziagatik, baizik eta normaleananalisiak eta arauak industrialenaldekoak izan ohi baitira, harenerranetan, «bereziki kutsatzailehandienentzat». Haren lankidebatek kontatu da Sanofi fabrikan«bazirela langileak aste osoan pa-gatuak zirenak analisiak egitekoetengabe. DREAL erakundearionak bakarrik igortzen zizkie-ten», dioenez, baina oraingoan ezda hala izan dirudienez.Guneen arabera, dioenez, hila-

betean bi analisi egin ohi dira:urarena eta ke botatzeena. «Ana-

lisiena komedia da, komunikaziohutsa». Analisiak noiz egin in-dustrialek deliberatzen dutela ze-haztu du, eta, beraz, ez direla«adierazgarriak». Konparaziobatekin argitu du errana: «Auto-arekin bezala da: ihes hodiarenneurketa bat egin baduzu moto-rra geldirik delarik, ez du kutsa-tuko... Auto batzuek ez dute kebeltzik azeleratzen duzun arte;printzipioa bera da».Interes ekonomikoa osasuna-

ren gainetik ezartzen dela salatudu ingeniariak. DREALerakundeak kutsaduraneurtzeko industrialeiberei galdetzen dizkieteanalisiak. «Baina ez duzentzurik, zeren eta askida fabrika geldirik iza-tea edo ibilmolde apale-an aritzea neurketakonak izan daitezen.Neurketa horiek ez diraetengabeko botatzeenadierazgarriak», dio,eta gehitu praktika ho-rien lekuko izan dela.Horregatik, Sanofirendatuekin harritua da, normaleanindustrialak dena egiten baitu,haren erranetan, datu «onak»igortzeko. Legea errespetatzenduten datuak, alegia.

Total fabrika aitzin eta geroIngurumen ingeniariak, besteakbeste, Total lantegian lan eginzuen Mourenxen. Geroztik, Totaljoan da, eta Sanofi bezalako bestekutsadura kasuak agertzen hasidira. «Ohartzen ari gara Lacqekoeremu industrialetik Total enpre-sa joan zenetik osasun publikoarazoak badirela. Fabrika horiekez dira berriak, lehen ere hor zi-ren gehienak, beraz, zergatikduela hamar urte ez zen arazoriketa orain bai?», galdetu du, etabere interpretazio pertsonalaeman du: «Pentsatzen dut haute-tsiek diruz beteak ziren maletakbazituztela garai hartan».Total enpresan ke botatzeen

analisi andana bat egiten zirelaoroitu da bertan langile zena:«Hilabete oroz egiten ziren, bainaez zituzten emaitza anitz igor-tzen, bat baizik, baina ona. Ekoiz-pena ttipitu behar bazen, egitenzen, ke botatze hobeak ukaitekomomentuan». Ez du bakarrik in-dustria kimikoan lan egin, eta uredangarriaren kasuan ere gauzabera gertatzen dela dio: «Antibio-tiko bat hartzen duzularik zuregorputzak soilik antibiotikoaren%40 hartzen du; arrastakoa ur zi-kinetara doa. Ur zikin horiek ezdakite nola tratatu, eta, beraz, na-turan bukatzen du. Gaur egungour edangarria duela hogei urteko

arauekin neurtuko bagenu, ez ge-nuke edaten ahalko», ziurtatudu. Gauza bera erraustegi batean:«24 orenez ke botatzeen neurke-tak egin genituen, eta kea zurizen. Erran genien analisia bukatuzela, segitu genuen kontrolatzen,eta hor kea beltz ateratzen zen».

Industrialen zerbitzuraAnalisiena bat da. Lege eta araue-na bestea; Glifosatoaren kasuanbezala, ingurumen ingeniariakegunerokoan ikusten du kutsa-

duraren kontrako lege zorrotze-nak ere «industrialentzat egoki-tzen» direla azkenean, eskaladesberdinetan: «Ikusi ditut fabri-kak ez zutenak legea errespeta-tzen. Prefetak baimen bereziaeman, eta kutsadura muga gora-go ezarri izan da; gisa horrez legeaerrespetatzen da. Kutsatzailehandienentzat moldatzen diraarauak». Beste hein batean, UIC Indus-

tria Kimikoen Batasunean sartze-ko lan elkarrizketa bat ukan zuen,eta hala erran ziotela kontatu du:«Gure lana ministerioan tragoakhartzea da, industrialentzat ego-kitzapenak kausitzeko». Indus-trial batzuk UICri afiliatuak dira,eta «Lacqekoen kasua da», leku-koak dioenez. «Industrialen jar-dunarentzat hertsagarriak direnlege berriak diren aldi oroz, legeapasatuko da, baina baimen bere-ziak izanen dira batzuentzat», etabaimen berezi horiek prefetakematen dituela berretsi du.Sanofi berriz ireki daiteke,

Frantziako Gobernuak jakinaraziduenez, legea errespetatzen bal-din badu. Baina, ingeniari anoni-moaren lekukotasunean oinarri-tuz, zaila da jakitea zertan berma-tuko den Ingurumen Ministerioafabrikaren zuzendaritzari eska-tzen dizkion baldintzak betekodirela ziurtatzeko. «Osasun pu-blikoa aipatzen da, bideetan or-duko 80 kilometroko mugarekineta beste, baina txiste bat baizik ezda, kutsadurarekin gertatzendena ikusirik», ondorioztatu duingurumen ingeniariak.

Sanofi fabrika itxi zuten astelehenean Mourenxen, ke botatzeenanalisiak txarrak zirelako. Ingurumen ingeniari anonimo batenerranetan, alta, arauak kutsatzaileen alde izan ohi dira.

Industrien analisiak,«komunikazio hutsa»

Hedabideetan Sanofiren kutsadura datuak ezagutarari ondotik itxi zuten Mourenxeko fabrika. BALAZS MOHAI

Total enpresan analisiakhilabete oroz egiten ziren,baina ez zituzten emaitza anitzigortzen, bat baizik, baina ona»

«Jardunarentzat hertsagarriakdiren lege berriak diren aldioroz, legea pasatuko da, bainabaimen bereziak izanen dira»AnonimoaIngurumen ingeniaria

‘‘

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 13a Gaiak

Page 4: Ostirala Sanofi fabrika itxi da, 2018ko uztailaren 13a …...2018/07/13  · ‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ lelopean, ekitaldi politiko bat eginen du Aitzinak bihar arratsaldean,

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 13aAstekoa

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Frantziaren bestaegun nazionalaprotesta egun bi-lakatuko du Aitzi-na gazte antola-kundeak aurten

ere. Egun guzian, ekimenak anto-latuko ditu bihar, eta ekitaldiadeitu du 17:00etarako, ItsasukoSanoki gelan (Lapurdi). Bretai-niako Dispac’h mugimendukokideek ere parte hartuko dute.Guk Euskal Herria izan da az-

ken urteetan Uztailaren 14rakoAitzinak erabili izan duen leloa.Aurten, beste batekin osatu dute:Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi.«Badirudi aski aldarri apala dela,

baina iruditzen zitzaigun beha-rrezkoa zela oinarrizko diskurtsohori eramatea, gaur egun ezinez-koa delako gazteentzat EuskalHerrian bizi proiektu duin bateraikitzea, edo behintzat zailta-sun handiak ditugulako horreta-rako», adierazi du Aitor ServierAitzinako bozeramaileak.

Orain dela hamarkada bat Eus-kal Herriko gazte antolakundeekerabiltzen zuten leloaren eitehandia du aurtengoak. Servierreniritziz, garai batean martxan zirenprozesuak areagotu dira: «Zailta-sun batzuk are nabarmenagoakdira, izan etxebizitzaren ikuspe-gitik, udan turismoa nagusi dengarai hauetan egon daitezkeenlan prekarioen ikuspegitik...». Uztailaren 14an, lurralde bate-

kiko atxikimendua aldarrikatunahi du Aitzinak. «Bai abertzale-ak garen aldetik, kultura bati etahizkuntza bati bereziki atxiki-mendua diogulako, baina, EuskalHerrian lan, ikasi eta bizi aldarri-

katzen dugularik, aldarrikatzendugu bereziki proiektu politikobatekiko atxikimendua; gazteriazabalari bidali nahi diogu guremezua, eta Euskal Herrian lanegin, bizi eta ikasi nahi duen oro-ri», esplikatu du Servierrek. «Az-ken finean, Frantziatik helduzaizkigun hainbat erasoren garaihauetan aldarrikatu nahi duguhemen badela aukera alternatibabatzuk sortzeko, bestelako eredubatzuk sortzeko, bestelako pro-testa modu batzuk asmatzeko». 17:00etan eginen du eguneko

ekitaldi nagusia Aitzinak, Itsasu-ko Sanoki gelan, baina egunguzian ekimen andana izanen

dela iragarri dute jadaneko. Bre-tainiako Dispac’h gazte kolekti-boak ere parte hartuko du Itsasu-ko ekitaldian. «Guretzat bazuengarrantzia halako egun bateanFrantziaren meneko beste herrizapaldu bateko gazteriarekinelkartu eta haiei ere ahots bateskaintzeak».

Euskal Elkargoa eta MacronGaur egungo egoera politikoarenirakurketa bat egiteko ere balia-tuko dute biharko eguna Aitzina-ko gazteek. Orain dela urte batpasa sortu zen Euskal Elkargoa,Ipar Euskal Herria bere osotasu-nean ezagutzen duen lehen insti-tuzio politikoa. «Ikuspegi prag-matiko batekin, guk ere ontzat jogenuen elkargoa sortzeko urra-tsa, bere horretan aukera berriakzabaltzen zituelako Euskal Herri-ko fase politiko honetan; Fran-tziako Iraultzatik lehen aldizematen ziotelako ezagupen batIpar Euskal Herriari; balio zuela-ko jendartearen zati bat orain artedepartamenduaren ikuspegitik

‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ leloarekin eginen duprotesta, bihar, Aitzina gazte antolakundeak, Itsasundeitu duen ekitaldiarekin. Frantziaren menderakuntzasistema salatu eta gazte ezkertiar eta abertzaleek nahiduten herriaren aldarrikapena zabaltzeko baliatu nahilukete Uztailaren 14a, Frantziako besta nazionala.

Herrian biziz,herria eraikitzeko

Page 5: Ostirala Sanofi fabrika itxi da, 2018ko uztailaren 13a …...2018/07/13  · ‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ lelopean, ekitaldi politiko bat eginen du Aitzinak bihar arratsaldean,

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 13a

Astekoa

pentsatzen zuena eta begiradaPauen edo Bordelen jartzen zue-na Euskal Herriari begira jartze-ko. Orain, guk argi dugu Fran-tziarentzat elkargoa dela leheneta azken urratsa, Ipar Euskal He-rriari eskaini nahi dioten leheneta azken ezagupena, eta ikustendugu arriskua elkargo hau asimi-lazio eta normalizazio koadro batbilakatzeko», deitoratu du AitorServierrek. Herri mugimendukopartaide bat gehiago bezala, el-kargoari «oposizioa» eginez,gazte problematikak agenda poli-tikoaren erdigunean kokatzeko«ardura berezia» dutela adierazidu.Ildo beretik, lehen urtea pasatu

da Emmanuel Macronek Fran-tziako presidente kargua eskura-tu zuenetik. Balorazio ezkorragoaegin du Servierrek, Frantzia mai-lan eman duten «inboluzio sozia-la» salatuta. «Urteetan gure aita-txi-amatxi eta gurasoek lorturikoeskubideak galtzen ari gara, etaikusten dugu mugimendu sozialgehienek jarrera negargarriak

hartzen dituztela testuinguru ho-netan. Gaur egun, anitz hitz egi-ten da borroken elkarguneaz etabateratzearen beharraz, bainaikusten dugu hori nahi bainogehiago kostatzen ari dela». Halaere, baikortzat jo du Ipar EuskalHerrian trenbideetako langileekerakutsi duten eredua, sindika-tuen arteko batasuna lortu baitu-

te; errefuxiatuen aldeko mugi-menduan sortu den elkarlana eregoraipatu du. Azkenik, Frantziatik datorren

«oldarraldi nazionalista» ere dei-toratu du. «Neurri sekuritarioakgero eta gehiago dira, larrialdiegoera legediarenaren barneansartu dute, eta zer erran heldu denurtetik goiti inposatu nahi digu-ten zerbitzu nazional berri horre-taz».

Jauzi bat aitzinaUrte berezia izan da Aitzinaren-tzat. Ikasturtea funtzionamenduberri batekin abiatu zuten, etamilitantzia eredu berri bat eraiki-tzen ari dira. Hiru talde tematikosortu dituzte, etxebizitza, euskaraeta feminismoa landuko dituzte-nak, eta engaiamendu maila ez-berdinak bateratzeko indarraegin dute. Aitzinako talde feminista da al-

daketa horren adibide errangura-tsuena. Orain dela urte bat inguruItsasun (Lapurdi) egin zuten aur-kezpenaren ondotik, 10-15 per-tsonako taldea osatzea lortu dute,horietarik gehiena, lehenago Ai-tzinan militatzen ez zuena. «Ho-rri esker, feminismoa landu nahizuten neska batzuk hurbilduzaizkigu. Talde tematiko batenbidez aukera hori emateak jendeeta interes berriak ekarri dizki-gu», Armelle Etxeniko Aitzinakotalde feministako kidearen hitze-tan.Martxoaren 8ko greba feminis-

ta antolatzen aritu zen Aitzinakotalde feminista, beste batzuekinbatera, eta, Udaberri feminista-ren barnean, eraso sexisten kon-trako protokoloa gizarteratudute. Herri Urratseko eta Nafa-rroaren Eguneko antolatzaileeiprestakuntza eskaini zieten, etahamabost gaztetxek bat egin duteprotokoloarekin. Aurtengo udan,Ipar Euskal Herriko besta batzor-deekin arituko dira erasoen kon-trako komunikazioa lantzen,baina luzera, protokoloa eta pres-takuntza eskaini nahi lizkieke.

Ekhi E.B. Baiona

Hobengabeen kartzelei ez! leloazabalduko du Bizi mugimendualtermundialistak gaurko etabiharko antolatu duen martxan.Baionatik abiatuko dira, giza es-kubideen adierazpen unibertsalaidatzi zuen Rene Cassinen sorle-kutik, eta Hendaiara iritsiko dirabihar, etorkinen atxikitze zentroaitzinera. Frantziak onartu berriduen Asilo eta Immigrazio Legeasalatu eta bestelako harrera poli-tika bat posible dela aldarrikatunahi dute.Azken hilabeteetan, behin bai-

no gehiagotan ikusi da Bizi etor-kinen harreraren aldeko mezuakzabaltzen. Hilabete oso bateko

kanpaina egin zuten martxo etaapiril artean, eta gai hori eramanzuten maiatzaren 1eko mobiliza-ziora ere. Etorkinekin kolektibo-an parte hartzen dute, eta Bizirenbarnean ere talde sektorial batsortu dute arlo horretan ekiteko.

Bertan parte hartzen du FlorenceAniotzek: «Etorkinekin kolekti-boaren dinamika indartzea dahelburua. Iruditzen zaigu Bizikbaduela ekintzak egiteko indarbat, eraginkortasun zerbait duenmetodologia bat, eta hori erabilinahi dugu kausaren alde», espli-katu du. Bi behar ikusten ditu Aniotzek:

harrera alternatibo bat garatzeaeta estatuaren harrera baliabide-ak garatzea. «Ez da normala el-karte munduak erantzutea erre-fuxiatuen beharrei, estatuakerantzun beharko liekeelako. Gu-re diskurtsoa hori litzateke, beha-rren harrera bat behar dela», gai-neratu du. Aniotzek oroitarazi du Euskal

Herria ere emigratzailea izan zelabere garaian; «orain, gauzen itzu-lera justua baizik ez litzateke gau-za berdina egiten jakitea eta etor-kinak laguntzea, harrera eginez,hizkuntzak irakatsiz... Eta muga-tzea etorkinen atxikitzera, zenba-ki politika batera, gaur egun Fran-tziako Gobernuak egiten duen gi-san», adierazi du. «Zergatik ezgara gai bestelako konponbideakproposatzeko? Harrera zentro batatxikitze zentro baten ordez, gauregun hutsak diren eraikinak ire-

kitzea, jendetasunean oinarritzenden bestelako harrera bat propo-satzea eta ez errepresioan, kanpo-ratzeetan eta diskriminazioan oi-narritutakoa».

Deialdi masiboaBaionatik Arbonarako bidea egi-nen dute gaur, eta han gaualdi be-rezia antolatuko dute parte har-tzaileentzat. Bihar, 15:45ean dutehitzordua Pausuko Xaia ostatuan.Elkarretaratze eta hitzartze batenondotik, Hendaiako atxikitzezentrorainoko azken ibilbideanparte hartzeko deialdi masiboaegin du Bizik.

Baiona eta Hendaia lotukoditu Bizi mugimenduak,errefuxiatuen sostenguzHendaiako atxikitzeko zentrora martxa eginen dute gaur eta biharb Jendetasunean oinarritzen den harrera politika aldarrikatu dute

Biarritzeko Europako itzulgunean elkarretaratzea egin zuen Bizik apirilean. BOB EDME

Funtzionamendu berribatekin abiatu zutenikasturtea, etamilitantzia eredu berribat eraikitzen ari dira

Bi behar ikusten dituBizik: harreraalternatibo bat garatzeaeta estatuaren harrerabaliabideak garatzea

Donibane Lohizuneko

hondartzan ekimen bat egin

zuten iazko uztailaren 14an

Aitzinako gazteek. BOB EDME

Page 6: Ostirala Sanofi fabrika itxi da, 2018ko uztailaren 13a …...2018/07/13  · ‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ lelopean, ekitaldi politiko bat eginen du Aitzinak bihar arratsaldean,

Euskalduntzeaz, ene uste apalean...

Zubiak, zubigintza...

Arrazoia eman behar

dizut Maddi, hainbeste

hitz egiten dugu ba-

tzuetan hain guti adierazteko!

Zubigintzak ezin du helburu iza-

era hartu, izatekotan, bitartekoa

baino ez da.

Mota orotako «beste»enga-

na hurbiltzeak beti dakar zure

proiektua lausotu, urardotu eta

are, ukatzeko arriskua. Honakoa

usu gertatzen zaio ertzekoari, gu-

tituari, menderatuari, zapalduari

edo alienatuari. Inorekiko talkan

agertzen zaikigu konplexuak

gordinen. Hala ere, gehienetan,

zubiak eraikitzeko arriskua har-

tzeak merezi du.

Mespretxua ari du berriz ere.

Seaskaren postuen gorabeherak

eta euskaraz idatzitako Brebeta-

ko kopiak ez zuzentzea izan ditu-

gu azkenaldian hizpide. Zentzu-

na okertzear, gisa honetako era-

soak onerako izan daitezkeela

pentsatu nahirik atzeman izan

dut ene burua. Jadanik plazaratu

izan dudan ideia bat ekarriko dut

lerrootara. Gaur egungo Ipar

Euskal Herrian, nekez eginen du

euskaraz bizitzeko hautua eus-

kaldun gisa pairatzen duen za-

palkuntzaren kontzientziarik ez

duen hiztunak. Milaka danbo-

rren oihartzuna Baionako karri-

ketan eta gure irakasle ohiak

Bordeleko errektoradutzan kate-

aturik. Badira begi-ninietaraino

sartu eta oilo-azala jartzen dizu-

ten argazkiak ; bi hauek adibidez.

Erresistentziara bideratzen du-

gun indarra eraikuntzara bidera-

tzerik izanen bagenu...

Hezurretaino sartzen zaigu asi-

milazioa eta errotikoa da gure

ahalgea. Hortaz, arazoen muine-

ra jo behar dugu. Unean uneko

erantzun dinamikak ezinbeste-

koak dira. Haatik, azterketa bat

euskaraz pasatzeko eskubidea

eskuratzea edo postu batzuk

gehiago erdiestea garaipen takti-

koak dira. Gure hizkuntza politi-

kaz eta hezkuntzaz erabakitzeko

ahalmen faltan datza auzia. Etor-

kizunari so, egiak deblauki bota-

tzeko ardura dugu. Seaskan ikas-

teak ez du bermatzen haur eta

gaztek ikasgelatik kanpo mundu

erreferentzial euskalduna eraiki-

tzea. Ikas-Biren ereduak, hiru hi-

tzetan : ez du euskalduntzen.

Euskarari ezagupen ofiziala

eman dio Euskal Elkargoak. Eza-

gupen ofiziala bai, ofizialtasuna

ez. Balio sinbolikoa du erabakiak,

zeri eta euskalgintzaren arnas lu-

zeko lanari esker. Euskararen al-

deko diskurtsoa eskubideen ere-

mura ekarriko behar badugu ere,

errepublika honen menean, ber-

dintasunaren izenean ukatzen di-

tuzte euskaldunon eskubideak.

Euskara bertan bizitzeko proiek-

tuarekin lotzea komeni dela iru-

ditzen zait. Herritaren pentsa-

mendu, jarrera eta erabakiak

Euskal Herriko marko batean ko-

katzeko ahalegina jotzen dut ga-

kotzat. Ipar Euskal Herrian hobe-

ki bizitzeko beste elementu izan

dadila euskara. Hizkuntza bat,

kultura bat bereganatzeko aukera

delako, eta horrez gain, borroka

emantzipatzaileetan engaiatzen

direnek euskara darabilterako.

Hiztun inkoherenteari harria

botatzeko joera dugu. Ahaldun-

tzearen eta diskurtso baikorren

paradigma nagusitzen ari da.

Zenbait auzo eta herrietatik abia-

tu den euskaraldia hauspo berria

izan daiteke hiztunen aktibazio-

rako. Ikuspegi soziolinguistiko-

rik, harremantzeko era sanoa

planteatzen du, eta epe ertainera,

botere harremanak doi bat leun-

tzeko potentzialitatea du. Baina

mendeetako inposizio linguisti-

koa ezingo da gisa honetako eki-

menekin zuritu, ezta oraingo

agintari batzuen pasibotasuna

edo okerreko erabakiak ere. Hiz-

kuntza ohituren aldaketa kualita-

tiboa bai, instituzioek euskarari

aitorturiko arnasguneak eta sus-

tapen estrategikoa ere bai. Lapur-

di, Behe-Nafarroa eta Zuberoan

ere, legalitatearen mugak mugak,

hizkuntza politika ausartak dira

gure berme posible bakarra.

Abantzu burutatu ahala ihar-

detsi dizut Maddi. Gai zabalean

igerian aritzea kostatzen zaidala-

ko eta euskaraz bizi nahi eta ezina

gure larruan egunero sentitzen

dugun zauria delako. Ikasturte

honi bukaera emateko, udako

bestez galdegin nahi nizuke. Besta

masifikatuek zer nolako buruta-

zioak eragiten dizkizute ? Egun

batzuetako transgresioa ez al da

urte osoko lozorroaren ifrentzua ?

Nola birsorrzen ditugu genero ro-

lak besten garaian ? Ba al dakigu

alkoholik gabe harremantzen ?

Hona galdera-sorta luzea Mad-

di. Erantzun burutsuak eta uda

ilusionagarria opa dizkizut!

120EUSKARABENTURAN PARTE HARTZEN ARI DIREN GAZTEAK

Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskal-

dun ari dira parte hartzen Euskarabentura espedizioan. Uztailaren 4an

abiatu ziren Mauletik, eta, Euskal Herriko Donejakue bideari jarraituz,

Getxora (Bizkaia) iritsiko dira uztailaren 31n. Gasteiz eta Baiona arteko

ibilbidean ibiliko dira ondoko egunetan.

«Euskal Herriko gatazkan ez daude bi posizio bakarrik; ez da hain sinplea. Hala balitz,soluzioa sinplea izanen zen, etagauzak konponduak aspaldi»

Anaiz FunosasBake Bideko presidentea

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Gaur jakinaraziko ditu EEPk eragilepribatuei emanen dizkien laguntzak

BAIONA bPrentsaurrekoa eskainiko dute gaur Beñat Arrabit EEPko

presidenteak eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politi-

karako sailburuordeak, Baionan, eta Ipar Euskal Herriko eragile pri-

batuen diruz laguntzeko dispositiboari dagozkion erabakiak aurkez-

tuko dituzte. Iaz, 1,93 milioi euro banatu zituzten.

ELEKETAAitor Servier

Maddi Sarasua

Gaur egungo IparEuskal Herrian,nekez eginen du

euskaraz bizitzekohautua euskaldungisa pairatzen duen

zapalkuntzarenkontzientziarik ez

duen hiztunak

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 13aIritzia

Irudiab

Seaskaren alde bilduko dira BilbonIkastolen elkarteak elkarretaratze bat eginen du bihar Frantziaren Bilboko kontsulatuaren aitzinean, Seaskaren

egoera dela-eta Hezkuntza Ministerio berriaren «jarrera jakobino eta kolonialista» salatzeko eta Ipar Euskal

Herriko ikastolei sostengua adierazteko. Heldu den urterako Seaskak beharko lituzkeen postuak ukatu dizkio

Frantziako Gobernuak; 25 irakasle gehiago beharko lituzkete irailerako, eta 4,5 baizik ez dizkiete eskaini nahi.

Azterketak euskaraz erantzun ahal izateko eskubidea ere aldarrikatuko dute. Brebetako zientziako azterketak

euskaraz erantzun izanagatik, akademia ikuskaritzak azterketak bahitu zituen. Hala ere, ikasle guziek gainditu

dute kolegio bukaerako proba, «nota biziki onekin», Seaskaren arabera. HITZA

Page 7: Ostirala Sanofi fabrika itxi da, 2018ko uztailaren 13a …...2018/07/13  · ‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ lelopean, ekitaldi politiko bat eginen du Aitzinak bihar arratsaldean,

MUSIKA

AZKAINEMell Mess eta BAB

taldeen kontzertua.

bBihar, 20:00etan, Xoko Ona

ostatuan.

DONIBANE GARAZIGogotik

abesbatza.

bAsteartean, 21:00etan, elizan.

DONIBANE LOHITZUNEGoraki

abesbatza.

bAstelehenean, 21:30ean, elizan.

HAZPARNEAguxtin Alkhat eta

Julien Labaten kontzertua.

bBihar, 20:00etan, Argian.

HAZPARNEElgarrekin abesbatza.

bOstegunean, 21:00etan, elizan.

ITSASUBelugueta boskotearen

kantuak, Haize Basak (Pedro So-

ler, Niño de Elche eta Beñat Axiari)

eta Batouto Bal. Errobiko Festiba-

laren baitan.

bGaur, 21:30ean, Atharrin.

ITSASUMichel Doneda, Dede

Minvielle eta bere gomitak, Bko

Bamako Mali eta Batouto Bal.

Errobiko Festibalaren baitan.

bBihar, 21:30ean, Atharrin.

ITSASUFalta eta Zoo taldeen kon-

tzertua, Aitzinak Uztailaren 14rako

antolatu duen ekitaldi politikoaren

ondotik.

bBihar, 20:00etan, Sanoki gelan.

MAULEKrav Boca eta Ziribulio

taldeak herriko besten karietara.

bGaur, 20:00etan, Zinka ostatuan.

MAULEDr Mephisto eta DJ Flop.

Kontzertu aitzinetik zikiroa izanen

da karrikan.

bBihar, 20:00etan, Zinka ostatuan.

BERTSOAK

MAULEBertso poteoa musikariek

lagundurik, bazkaria eta ondotik

saioa Zinka ostatuan. Amets Arza-

llus, Ortzi Idoate, Elixabet Etxandi

eta Julen Etxeberri bertsolariekin.

Bertsoka elkarteak antolaturik

euskal preso eta iheslarien alde,

Mauleko besten karietara.

bBihar, 12:00etan hasirik, gurutze

zuritik.

UZTARITZEBertso saioa Madda-

len Arzallus, Oihana Iguaran eta

Alaia Martin bertsolariekin, herriko

besten karietara.

b Igandean, 12:00etan, herriko

plazan.

Irudia b Senpere

‘Laida pilota’ ikuskizuna emango dute Larreko gelanHasiera arraskatsuaren ondotik, Senperen aurkeztuko du Pier Paul Berzaitzek ere ikuskizuna. Landarbaso abesbatza, Magali Zubillaga, Villabonako

Oinkari dantza taldea, Xateletarrak dantza konpainia zuberotarra, Joxan Goikoetxea, Haritz Ezeiza eta Iosune Marin musikariak, Xabier Euskitze ber-

tsolaria, Koldo Ameztoi ipuin kontalaria... Parte hartzaileen zerrenda luzea da pilotaren forma desberdinak laudatzen dituen ikuskizun horretan. Artis-

ta desberdinez gain, besteak beste, Peio Larralde berezkoen mailako pilotariak ere agerraldi bat eginen du. JEAN LOUIS BELHARTZ

‘Esker 1000’ dokumentala.Aitzi-

neko egunetan zuzeneko saioetan

ikusgai izan ondotik, nahieran ata-

lean da orain euskal rockaren bila-

kaeraz Arrasateko unibertsitateko

ikasle talde batek egin duen doku-

mentala. Belaunaldi desberdineta-

ko musikariengana jo dute.

Gaur

12:05.Berriak.

19:00.Tturttur saioa.

Bihar

08:45.Punpa Sare, pilota magazi-

na.

11:00.Kantuz kantu.

12:30.Berri sail nagusia.

meta, Eduardo Chillida, Nestor

Basterretxea, Jose Antonio Sistia-

ga, Rafael Ruiz Balerdi, Remingio

Mendiburu, Jorge Oteiza eta Ama-

ble Arias) frankismo garaiko eus-

kal arteaz.

bAzaroaren 4a arte, Euskal

Museoan.

BAIONAFrantziako Tourra Euskal

Herrian iragan den aldietako iru-

diekin osatu erakusketa.

b Irailaren 30a arte, Euskal

Museoan.

HENDAIA Dantza izpiak, Gabrielle

Duplantierren argazkiak.

bAbuztuaren 4ra arte, Mendi

Zolan.

DANTZA

EZPELETAGauargi festibalaren

irekitze zeremonia eta karriketatik

desfilea.

bAsteazkenean, 11:00etan hasirik,

naturaren antzokitik.

LARRESORODantza ikuskizuna,

Gauargi festibalaren baitan.

bAsteartean, 18:00etan, frontoian.

BESTELAKOAK

AZKAINEEuskal preso eta ihesla-

rien aldeko urteroko bazkaria.

Etxeko tagina. Izen emateak:

0631164653.

bBihar, eguerdian, herriko plazan.

BAIONAFrantziako Tourra Euskal

Herrian erakusketa.

b Irailaren 30a arte, Euskal

Museoan.

BAIONABaionatik Hendaiako

erretentzio zentrora martxa, Bizik

antolaturik.

bAbiatzea gaur, 15:00etan, Rene

Cassinen sortetxetik.

BIDARRAIUztailaren 20a artekoa

da Kanalduderen udako egonal-

dian izena emateko epea. Euska-

raz soinua, irudia, muntaketan tre-

batu eta bideo proiektu bat sortze-

ko da egonaldia, 9 eta 12 urte arte-

koentzat.

bUztailaren 23tik 27ra,

Kanalduderen egoitzan.

ITSASUBihar hasirik uztailaren

20a arte ikastaro desberdinak,

Errobiko Festibalaren baitan.

bBihartik uztailaren 20era.

ERAKUSKETAK

BAIONA1966, Gaur kolektiboa

osatzen zuten artisten obrekin

osatu erakusketa (Jose Luis Zu-

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 13a Agenda

Page 8: Ostirala Sanofi fabrika itxi da, 2018ko uztailaren 13a …...2018/07/13  · ‘Euskal Herrian lan, ikasi eta bizi’ lelopean, ekitaldi politiko bat eginen du Aitzinak bihar arratsaldean,

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Martxoan sortu zuen Dispac’hmugimendua Bretainiako gaztetalde batek, haien lurraldea eragi-teko asmoarekin. Joan den aste-tik, Euskal Herrian dira haietarikosei, bertako talde politiko eta so-zial andanarekin elkartzeko. Mat-hildek eta Aodrenek —haien ize-nak bakarrik emateko galdegindute— erantzun diete Ipar EuskalHerrikoHitza-ren galderei.Zer da Dispac’h?

MATHILDE: Ez gara independen-tismora mugatzen; gure oinarrie-tako bat da, baina ez gara hori ba-karrik. Ingurumenaren aldekoborroka, antikapitalismoa, femi-nismoa eta bretoieraren aldekoborroka dira gure lan ildo nagu-siak. Eta hori azpimarratzen dut,gure artean badirelako militante-ak bereziki independentismoa-gatik hurbildu direnak, beste ba-tzuk bereziki bretoieragatik, badazinez denetarik, eta bakoitzakdugu gure ibilbidea. AODREN:Ni, adibidez, ez nau in-dependentismoak erakarri. Badalehenagotik nuen oinarri militan-tea. Oinarrian lagun talde bat zen,ekintzak egiten zituena, eta on-dotik elkartu dena kolektibo ba-tean. Ni, independentismoak bai-no gehiago, bretoieraren aldekomilitantziak eta ekologismoakbultzatu naute, kultura kidetasunhandi batek... M.:Dispac’hek ekintza sozial ani-tzetan parte hartzen du, hedatzenditu; motorra ere bada, eta aktua-litateari ere erantzuten diogu. To-kian toki egin ditugun ekintzakpixka bat mediatizatuak izandira, baina Becassine filmarenharira egindako protestak emandigu ikusgarritasuna. Hor, Paris-ko hedabideak ere interesatu diragutaz. Ondoren, bigarren etxebi-zitzen kontra egindako kanpainaere anitz hedatu dute. Nolakoa izan da Frantziako

prentsaren trataera?

A.:Orokorrean, trataera ona izandute gurekin, nahiz eta galderabatzuk desfasatuak izan, adibidezborroka armatuari buruzkoak. M.:Bada diferentzia handi bat to-kiko hedabideen eta Frantziako-en artean. Nik elkarrizketa batbaino gehiago egin ditut bretoie-razko irratietan, emazte gutxi ga-relako, denek ez dutelako heda-bideetan agertu nahi, eta bretoie-raz dakidalako. Eta ez pentsa,gure lan ildoez galdera zehatza-goak egin izan badizkigute ere,haiek ere borroka moldeen etaborroka armatuaren gaia ateraizan dute, noraino joateko prest

ginatekeen galdetuta. Baina elka-rrizketa bukaeran haiekin min-tzatzeko aukera genuen, eta alda-rrikapenekin bat egiten zutelaerraten ziguten. Frantziako pren-tsarekin desberdina da. Gauzakaurkezteko modu biziki jakobi-noa dute. Parisko burgesia dira. A.: Bada burgoitasunezko apal-mendu bat. «Heldu gara zuek el-karrizketatzera, irrigarria dela-ko». Horretarik ere sentitu dugupixka bat. Zein da gaur egun Bretainiako

egoera? Zein dira lehentasunak

zuen ustez?

A.:Ni Diwan eskoletatik nator; be-raz, betidanik izan naiz hizkun-tzaren aldeko borrokan. Horreknau militantziara eraman. Eta,horrez gain, Frantzia mailako bo-rrokak ere izan dira, beste borro-kei ireki nautenak. Independen-tzia da gure helmuga, baina hel-burua da eskubide gehiago lor-tzea, gure hizkuntzarentzat, gure

kulturarentzat, gure eskolentzat;nolazpait ere, bretoi izatearensentimendua berpiztea, arazoaeskuetan hartu eta haien herriadefenda dezaten. Nortasun arazohandia dugu: bretoi andana batbada Bretainian sortu dena, hanbizi dena, eta ez dakiena ezta bre-

toiera existitzen denik ere. Ez da-kite nondik datozen, ez dutehaien historia ezagutzen, Bretai-niako historia. Niretzat lehenta-sun bat da jendeari kontzientziaharraraztea non diren, eta zerga-tik beharrezkoa den hori defen-datzea. M.:Bada historia bat Euskal He-rrian bezala, herri bat, indepen-dentzia bat, hizkuntza bat. Eta ba-da ere historia biziki gatazkatsu

bat Frantziako Estatu biziki zen-tralizatzaile batekin. Kultura batsuntsitu dute, nik argi dut: kultu-ra baten suntsiketa masiboa dago.Eta iruditzen zait egoera gero etaokerragoa dela; nahiz eta Diwanbezalako proiektuak sortu etabestelakoak ere, gero eta haur

gehiago dago egitura ho-rietan eskolatua, bainahiztun kopurua apaltzenari da. Horregatik, hiz-kuntzaren gaia biziki ga-rrantzitsua da.

Bestelako gai bat da lurraldeanzehar jendeak nola banatuak di-ren; lanik ez dago gure lurraldean:txikitan nituen lagunetatik, bakarbat ere ez da itzuli sorterrira, edo,bestela, ez dute ikasketarik egin,eta miseria sozial batean bizi dira.Bresten, Naoneden [Nantes] etaRoazhonen [Rennes] gazteak ba-dira, baina gainerako lurraldeakhusten ari dira; eta, anartean, kos-taldea bretoiz betetzen ari dira,

adineko anitz joaten direlako harabizitzera behin erretiroa hartuta. Aste bat daramazue Euskal He-

rrian. Nola doa?

A.: Brigadan etorri aitzin, ez ne-kien oso ongi zer aurkituko nuen.Politikoki ez ditut ideiak oraindikbiziki argi. Brigadan hiru etapaizan ditudala erran nezake: lehe-na, hemengo egoera politikoaikustea; bigarrena, oso emozio-nala, preso ohiekin eta Altsasukogurasoekin izandako trukeak, ni-retzat oso momentu azkarrakizan ziren; eta, orain, hirugarrenetapa praktika militanteari bu-ruz. Horiek horrela, determinaziohandia eman dit segitzeko, inda-rra eman dit, eta gauza anitz ikasidut, baita nire herriari buruz ere.Zinezko prestakuntza militanteada niretzat. M.: Nik ere etapa berak pasatu di-tut. Ezagutza lehenik: nahiz etaEuskal Herriko historia pixka batezagutzen nuen, ez nintzen ohar-tu hainbesteko desberdintasunazegoenik Espainiako eta Frantzia-ko estatuen jazarpenetan. Ez nin-tzen ohartua ere Francoren ondo-rengo garaiak ez zirela hainbeste-ko demokrazia, ikusi dugun jendegehienak post-frankismoa aipa-tzen duela; biziki asaldatu naizkontatu dizkidaten gauza anitze-kin. Eta, orain, beste fase bateangara; gure artean prestatzen garaizan ditzakegun trukaketen bi-dez, eta uste dut zuengandiknahikoa xurgatu dugula, ulertueta urrunago joan ahal izateko.Brigada bikaina izaten ari da. Garrantzitsua da herrien arteko

loturak sortzea?

A.:Argi eta garbi. Niretzat garran-tzitsua izan den gisan, uste dutbeste gazte anitzek behar dutelahalako prestakuntza militantebat. Loturak sortzeko balio du,baina baita ohartzeko ere ez gau-dela bakarrik gure borrokan. M.: Iaz, Euskal Herriko brigadabati harrera egin genion, eta zinezpoza hartu dut iaz gure etxeraetorri zena berriz ikustearekin,hemen gure gida lanetan aritubaita. Orain dela urte bat abiatu-tako trukaketekin segitzeko au-kera ematen du, orain haiek gurehistoria ezagutzen dutelako etaguk haiena ezagutzen dugulako. A.:Hemengo gazte antolakunde-ekin harremana egin dugu geroraekintza bateratuak egin ahal iza-teko.M.: Bada lobbykapitalista bat he-rrien alternatiba guzien kontraegiten duena; guri ere, herrien ar-teko loturak indartu, eta elkarrenarteko harremanak eraikitzen se-gitzea.

«Herrien arteko loturakindartu eta harremanakeraiki behar ditugu»

Mathilde eta Aodren b Dispac’h gazte kolektiboa

Bretainiatik Euskal Herrira etorri dira Dispac’h gazte kolektiboko kideak,tokiko errealitatea ezagutu eta harremanak sendotzera. Bretainiakoegoeraz eta hemen ikusitakoaz mintzatu dira Mathilde eta Aodren.

HITZA

«Bretainiako gero eta haur gehiago dago Diwaneskoletan, baina hiztunkopurua apaltzen ari da»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko uztailaren 13a b0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]