Munduko Haurren Txokoa - Elebitasuna eta Hezkuntza - Ariketa

4
Haurrek hizkuntza aniztasuna ulertzeko, munduko hizkuntza desberdin eta ugariren presentzia ulertu behar dute, modu dibertigarri eta aberasgarrian. Helburua: Munduko hizkuntzen eta kulturen aniztasuna eta elkartasuna ulertzea. Ikasleak munduan hizkuntza ugari daudela jabetuko dira, kultura ezberdinetako haurrak ezagutuz. Haur Hezkuntzako 3 urteko haurrei zuzendutako ariketa. Prozedura: 1.Horman Lurra planetaren irudia erdian duen kartulina bat zintzilikatuko da. Munduko haurren txokoa Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza MUNDUKO HAURREN TXOKOA

Transcript of Munduko Haurren Txokoa - Elebitasuna eta Hezkuntza - Ariketa

Page 1: Munduko Haurren Txokoa - Elebitasuna eta Hezkuntza - Ariketa

Haurrek hizkuntza aniztasuna ulertzeko, munduko hizkuntza desberdin eta ugariren presentzia ulertu behar dute, modu dibertigarri eta

aberasgarrian.

Helburua: Munduko hizkuntzen eta kulturen aniztasuna eta elkartasuna ulertzea.

Ikasleak munduan hizkuntza ugari daudela jabetuko dira, kultura ezberdinetako haurrak ezagutuz.

Haur Hezkuntzako 3 urteko haurrei zuzendutako ariketa.

Prozedura:

1.Horman Lurra planetaren irudia erdian duen kartulina bat zintzilikatuko da.

Munduko haurren txokoa Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza

MUNDUKO HAURREN TXOKOA

Page 2: Munduko Haurren Txokoa - Elebitasuna eta Hezkuntza - Ariketa

2.Kartulinaren alboan, kultura desberdinetako haurren marrazki esanguratsuak kokatuko dira.

Munduko haurren txokoa Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza

Page 3: Munduko Haurren Txokoa - Elebitasuna eta Hezkuntza - Ariketa

3.Ondoren, kultura bakoitzari dagokion hizkuntzaren entzunaldiak egingo dira. Grabaketetan haur bakoitzak esaldi bera esango du bere hizkuntzan:

Euskaraz: Nire izena Aitor da eta euskaraz hitzegiten dut. Euskal Herrian bizi naiz. Gazteleraz: Mi nombre es Lucas y hablo español. Vivo en Cuenca. Ingeleraz: My name is Peter and I speak english. I live in England.

4.Entzunaldi bakoitzaren ostean, dagokion haurraren irudia planetaren inguruan kokatuko da.

5.Amaieran, hizkuntza bakoitzari dagozkien haur guztiak “eskutik helduta” munduaren inguruan egongo dira; denak eskua emanda,

Munduko haurren txokoa Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza

Page 4: Munduko Haurren Txokoa - Elebitasuna eta Hezkuntza - Ariketa

denak munduan eta bakoitza bere hizkuntza mintzatuz. Beraz, hizkuntza aniztasunean oinarrituriko elkartasuna lortuko da.

Ariketaren iraupena 15 minutukoa denez, 6-7 hizkuntzen entzunaldia eta irudiarekiko identifikazioa egingo da.

Baliabideak:

Koloretako kartulina handia. Lurra planetaren irudia. Kultura desberdinetako haurren irudiak. Musika ekipoa. Hizkuntza desberdinetako haurren grabazioak (6 edo 7) Irudiak kartulinan itsasteko “txikle urdina”

Munduko haurren txokoa Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza