Munduko Zazpi Mirari Berriak

8
MUNDUKO ZAZPI MIRARI BERRIAK

description

Turismo proiektua

Transcript of Munduko Zazpi Mirari Berriak

Page 1: Munduko Zazpi Mirari Berriak

MUNDUKO ZAZPI MIRARI BERRIAK

Page 2: Munduko Zazpi Mirari Berriak

CHICHÉN ITZÁ Hasteko, “Chichén Itzá” izeneko maia zibilizazioaren hiria Mexikon

kokatuta dago, Tinum udalerrian, alegia. Are gehiago, Yucatán

penintsulako gune arkeologikorik garrantsitzuenetariko bat da.

Beste alde batetik, maiek leku paregabe hau “Kukulkan” deituriko

jainkoaren ohorez altxatu zutela adierazi nahi dizuegu. 525. urtean

“Chân” gizataldeak sortutako hiri hau bi gunetan antolatuta dago,

iparraldekoa eta hegoaldekoa, zehazki. Iparraldeko aldea jainkoari

eskeinitako aldea da eta adierazgarriak diren hainbat eraikinez

osatuta dago; hona hemen batzuk: “El Castillo” izeneko Piramide

Handia, “ El Caracol ” deitutako behatokia , Pilotaleku Handia ,

Gerlarien Tenplua... Bestalde, hegoaldeko gunean maila apalogoa

duten eraikinak daudela azpimarratu nahi dugu.

Bukatzeko, esan beharra dago 1988. urtean UNESKO-k Chichén

Itzáko gune arkeologikoa Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu

zuela. Izan ere, maia zibilizazioaren hondar garrantzitsu eta

ospetsuenetako bat da. Bertara zaitezte mirari honetara! Ez zarete

damutuko!

Page 3: Munduko Zazpi Mirari Berriak

MACHU PICCHU Lehenengo eta behin, Peru hegoaldean kokatutako herrixka inka

hau Kolonaurreko gune arkeologikoa dela azpimarratu nahi dugu.

Izan ere, Andeen bihotz-bihotzean, 2430 metrora kokatuta dagoen

herri hau XV. mendean harriz eraikitako llaqta bat da.

Leku zoragarri hau Machu Picchu Pachacutec izeneko lehenengo

enperadore inkaren atsedenerako egoitza izan zen. Aipatzekoa da

santutegi gisa ere erabili zela. Bestalde, arkitektura eta

ingeniaritzaren maisulantzat jotzen da.

Azkenik, leku hau bere paisaiagatik eta arkitekturagatik turistentzat

derrigorrezko geldiunea da. Gainera, inken aztarnak gordetzen

dituen gune arkeologikorik hoberena da. Hau dela eta Unescoren

Gizateriaren Ondare zerrendan dago 1983tik. EZ GALDU GERO!!!

Page 4: Munduko Zazpi Mirari Berriak

KRISTO BERREROSLEA Lehen lehenik, munduko mirari hau Rio De Janeiro hirian dagoela

aipatu nahi dizuegu. 635 tonako pisua eta 38 metroko altuera dituen

Jesukristoren estatua hau lurretik 709 metrotara aurkitzen da,

Corcovado muinoaren tontorrean, alegia.

Monumentu erlijioso honen lehenengo harria 1922ko apirilaren 4an

jarri izan zen eta lanak 1926an hasi ziren. Bere egitura kontuan

hartuz, aipagarriak dira, alde batetik, besoak hutsera zabalduta

izatea, eta bestetik, burua pixka bat oker izatea. Aipatzekoa da

zementuz egindako estatua hau 8 metro garaia den idulki baten

gainean dagoela.

Brasilekin lotura zuzena duen leku honetara argazkiak ateratzeko

urtero milioika turista joaten direla adierazi behar da. Ez da

harritzekoa, Rio de Janeiro aztertzeko begiratoki aparta delako.

Joan zaitezte bisitatzera, aho zabalik geratuko zarete eta!

Page 5: Munduko Zazpi Mirari Berriak

ERROMAKO KOLISEOA Lehenengo eta behin, esan beharra dago Erromako erdialdean

kokatuta dagoen Koliseoa Flaviar anfiteatroa ere deitzen dela.

Gainera, ospe handiko eraikin handi hau Erromatar Inperiotik

banaezina den sinboloa da.

Beste aldetik, antzinatean 50.000 pertsonentzako tokia zuen

eraikuntza hau 70-72 urteen artean hasi zen altxatzen eta 80an

amaitu zen, Tito enperadorearen erregealdian. Koliseoa ia 500

urtez erabili zen! Hasieran borrokak gustuko zituztenentzat leku

zoragarria zen, bertan gladiadore borrokak ospatzen ziren eta.

Baina Historian zehar beste erabilpen batzuk izan ditu; hona hemen

batzuk: animalia ehiza , exekuzioak , gudu ospetsuen antzezpenak

eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak.

Gaur egun, Koliseoa Erromako turismo gune erakargarrienetariko

bat da. Erromara bertaratuz gero, ez utzi munduko mirari hau

bisitatu gabe. Bakarra da, ez du parekorik!

Page 6: Munduko Zazpi Mirari Berriak

PETRA

Hasteko, Jordanian dagoen Petra izeneko enklabeak

arkeologiarekin lotura zuzena duela azpimarratuko genuke.

Antzinako erresuma nabateoaren hiriburua zen gune hau haran estu

batean kokatuta dago, Araba haranaren ekialdean, hain zuzen.

Nahiz eta K. a. VII. mendearen amaieran edomitek sortu, nabateoek

K. a. VI. mendean hartu zuten. Esan beharra dago Johann Ludwig

Burckhardt esploratzaile suitzarrak 1812. urtean berraurkitu zuela

europarrentzat. Bere egiturari dagokionez, euren fatxadak zuzenean

arrokan zizelkatuak dituzten eraikinek aipamen berezia merezi dute.

Bestetik, multzo monumental hau UNESCOren Gizateriaren Ondare

zerrendan dago 1985etik aurrera. Bukatu aurretik, lekua inguratzen

duen tokia 1993tik Parke nazional arkeologiko bat dela aitortu nahi

dugu. Esandako guztiagatik Petra derrigorrezko geldiunea da. Ez

galdu gero!!

Page 7: Munduko Zazpi Mirari Berriak

Taj Mahal Taj Mahal Yamuna ibaiak bustitzen duen mausoleo turistikoa

Indiako Agra hirian altxatzen da. Esan beharra dago Islameko

artearekin lotura zuzena duela.

Bestalde, eraikuntza honen izenak “Jauregiko Argi” esan nahi du.

Honetaz gain, Sha Jahan errege mogolak bere emaztea zen

Mumtaz Mahalen omenez eraiki zuela aipatuko genuke. Beste

aldetik, kupularen azpian dagoen ganbara nahiko ilun batean Sha

Jahan eta Mumtaz Mahalen gorpuak daudela azpimarratu behar da,

munduari beren beteriko amodioa gogorazi nahian. Arkitekturaren

ezaugarriak kontuan hartuz, historiako lanik ederrenetarikoa da,

marmol zuriz eginda, hain zuzen ere. Gainera, musulmana den

mausoleo honek, 17 urte behar izan zituen eraikitzeko.

Bukatzeko, ezin duzue Taj Mahaletik joan haren lorategiak eta

ubideak behatu arte. Indiara bertaratuz gero, bisita ezazue mirari

hau erakusgarria da eta!! Ez zarete damutuko!

Page 8: Munduko Zazpi Mirari Berriak

TXINAKO HARRESI HANDIA Txinako Harresi Handia Txinatik banaezina den sinboloa da.

Txinaren bihotz-bihotzean kokatuta dagoen harresi honek 6400 km

neurtzen du eta 7 probintzia zeharkatzen ditu, Koreako mugatik

Gobiko basamorturaino. Mirari moderno hau Txinatar inperioa

Mongolia eta Mantxuriako barbaroen erasotik babesteko eraiki zela

aitortu nahi dizuegu.

Qin dinastiaren lehenengo enperadorearekin hasi zen altxatzen, k.a.

III mendean, eta 1000 urte behar izan ziren bukatzeko. Aipatzekoa

da mendeetan zehar lau eraberritze nagusi izan dituela. Esan

beharra dago lekuaren inguruan aurkitzen ziren materialak erabili

zituztela harresi hau sortu ahal izateko. Bestalde, bere egituran

ikusgarriak diren hainbat atek aipamen berezia merezi dute, haien

artean “Shanhai”, “Jugomg” eta “Niangzi” nagusienak dira.

Garrantzia turistiko handia duen munduko mirari honek “UNESCOk”

emandako “Gizateriaren Ondare” delako saria jaso zuen 1987an.

Zoritxarrez, aipatzekoa da zati batzuk graffitiz bete direla eta beste

batzuk besterik gabe bota egin dituztela azpiegiturak egin ahal

izateko. Hala ere, turistek bisitatzen dituzten hormaren zatiak

egoera egokian mantendu dira. Azkenik, harresi hau Txina

bisitatzen dutenentzat derrigorrezko geldiunea da parekorik ez

duelako. Ez galdu gero!