Nafarcoia - Euskaltzaindia · tsaldeko 8.30eta hasikn doa 'Orange 9 m.m. taldearekin' eta , ... tan...

7
Nafarcoia Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko ekainaren 9a / VI. urtea /182. zenbakia Baztan-Bidasoa: 1931-1936 Baztan-Bidasoan Errepublika eta 1936ko gerra garaiko giroa eta testigantzak jasotzen dituen liburua aurkeztu zen joan den astean Lekarozko Institutuan, egileak -ikastetxeko irakasleak eta ikasleak- bertan zirela. 'Zu- bieta 1931-1936. Errepublika eta 1936ko gerra Baz- t a n - B i d a- soan' izene- koa, Luma Irungo argi- taletxeak karrikaratu du, eta ber- tan azaltzen dira hiru zu- bietarren le- kukotasu- nak, hainbat h e r r i t a n egindako galdetegia- ren erantzu- netatik ate- ratako ondorioak eta Zubietako eta Iruñeko hainbat artxibotatik ateratako idazkiak. Orduko ur- teei buruzko ideia, sikiera apala, islatzeak duen garrantziaz gain, metodologia azpimarratu dute egileek liburua aurkez- tean. Izan ere, belaunaldien ar- teko harremanak sendotzeko proiektu bati esker jaio baita garai hau jo- rratzeko ideia, eta, hori dela medio, ikas- leek aukera izan dute ohartarazteko historia ez dela bakarrik histo- ria liburuetan azaltzen dena, baina ingurua- rekin lotuta dagoen zerbait bizia. Errepublika garaiko Zubietako eskolako umeak. B eterri, behekaldeko he- rria, versus goierri, goian dagoena. Euskal Herriko makina bat tokitan omen daude honelako bikoteak. Esango nuke ia Euskal Herria- ren osotasunerako balio duela kontrakotasunak; Nafarroarako, behintzat, bai, bistan da: Mon- tañesak eta erriberanoak beti izan dira hemen moneda baten alderdiak bezala: beti elkarre- kin eta beti elkarri bizkarrez. Euskarak Nafarroan izan duen hedadura handienaren lerroa erliebezko mapa batean segi- tzen bada, berehala ikusten da euskararen hasierak ia esa- kto kointziditzen duela terre- noaren moldatze eta malkar- tzearekin. Eta hara: hauteskundeen on- doan, aditzen ditudanean Nafa- rroako abertzaleen deitore-ne- garrak (pribatuak; jendaurren, noski, denak garaile), Erribera- ko deskalabro totalaren aurrean, honela hasi ohi naiz nere bu- ruan: ez ote du horek zerikusiren bat Erriberakoei produktu poli- tiko gisa goierritasun bat saldu Beterri nahi izatearekin, eta ez hainbes- te kanpoko indar demoniakoen oldarrarekin (nahiz bigarren es- plikazio hau errazagoa den eta autokritika gutxiago eskatzen duen)? Joan dira haiengana, be- territar, zelai-jende, erdaldun huts diren, eta hala izateaz poz- pozik dauden, eta hala izateko eskubide guztia duten horien- gana, eta kontatu diete haiek ere euskaldun direla, menditar, goierri jende, (euskalduntasuna nolabaiteko perfekzio puntu bat balitz bezala giza jeneroaren bi- lakaeran, iritzi guztiz arrazista, bidenabar esan). Eta haiek sinis- tu ez, aizu. Eta gu harritu. Ez dut nik esango Euskadiren proiektu politikoak nolakoa izan beharko duen, baina proiektu horretan Nafarroako Erribera, eta Euskal Herriko beste erri- berak kabituko badira, utzi be- harko diogu agian haiei kopla freskoak eta gezur begibista- koak saltzeko hartu dugun seta ergelari. Orduan igual bilatuko dugu modua elkarretaratzeko. Moneda bateko bi alderdiak bezala, noski.

Transcript of Nafarcoia - Euskaltzaindia · tsaldeko 8.30eta hasikn doa 'Orange 9 m.m. taldearekin' eta , ... tan...

Page 1: Nafarcoia - Euskaltzaindia · tsaldeko 8.30eta hasikn doa 'Orange 9 m.m. taldearekin' eta , ... tan izang doa eta bide behaa r ... eta arratsaldeko 6etan futbol par-

Nafarcoia Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko ekainaren 9a / VI. urtea /182. zenbakia

Baztan-Bidasoa: 1931-1936

Baztan-Bidasoan Errepublika eta 1936ko gerra garaiko giroa eta testigantzak jasotzen dituen liburua aurkeztu zen joan den astean Lekarozko Institutuan, egileak -ikastetxeko irakasleak eta ikasleak- bertan zirela. 'Zu-bieta 1931-1936. Errepublika eta 1936ko gerra Baz-t a n - B i d a-soan' izene-koa, Luma Irungo argi-t a l e t x e a k karrikaratu du, eta ber-tan azaltzen dira hiru zu-bietarren le-k u k o t a s u -nak, hainbat h e r r i t a n e g i n d a k o galdetegia-ren erantzu-netatik ate-

ratako ondorioak eta Zubietako eta Iruñeko hainbat artxibotatik ateratako idazkiak. Orduko ur-teei buruzko ideia, sikiera apala, islatzeak duen garrantziaz gain, metodologia azpimarratu dute egileek liburua aurkez- tean. Izan ere, belaunaldien ar- teko

h a r r e m a n a k s e n d o t z e k o proiektu bati esker jaio baita garai hau jo-rratzeko ideia, eta, hori dela medio , ikas-l e e k a u k e r a i z a n d u t e ohartarazteko historia ez dela bakarrik histo-ria liburuetan azaltzen dena, baina ingurua-r e k i n l o t u t a dagoen zerbait bizia.

Errepublika garaiko Zubietako eskolako umeak.

Beterri, behekaldeko he-rria, versus goierri, goian dagoena. Euskal

Herriko makina bat tokitan omen daude honelako bikoteak. Esango nuke ia Euskal Herria-ren osotasunerako balio duela kontrakotasunak; Nafarroarako, behintzat, bai, bistan da: Mon-tañesak eta erriberanoak beti izan dira hemen moneda baten alderdiak bezala: beti elkarre-kin eta beti elkarri bizkarrez. Euskarak Nafarroan izan duen hedadura handienaren lerroa erliebezko mapa batean segi-tzen bada, berehala ikusten da euskararen hasierak ia esa-

kto kointziditzen duela terre-noaren moldatze eta malkar-tzearekin.

Eta hara: hauteskundeen on-doan, aditzen ditudanean Nafa-rroako abertzaleen deitore-ne-garrak (pribatuak; jendaurren, noski, denak garaile), Erribera-ko deskalabro totalaren aurrean, honela hasi ohi naiz nere bu-ruan: ez ote du horek zerikusiren bat Erriberakoei produktu poli-tiko gisa goierritasun bat saldu

Beterri

nahi izatearekin, eta ez hainbes-te kanpoko indar demoniakoen oldarrarekin (nahiz bigarren es-plikazio hau errazagoa den eta autokritika gutxiago eskatzen duen)? Joan dira haiengana, be-territar, zelai-jende, erdaldun huts diren, eta hala izateaz poz-pozik dauden, eta hala izateko eskubide guztia duten horien-gana, eta kontatu diete haiek ere euskaldun direla, menditar, goierri jende, (euskalduntasuna

nolabaiteko perfekzio puntu bat balitz bezala giza jeneroaren bi-lakaeran, iritzi guztiz arrazista, bidenabar esan). Eta haiek sinis-tu ez, aizu. Eta gu harritu.

Ez dut nik esango Euskadiren proiektu politikoak nolakoa izan beharko duen, baina proiektu horretan Nafarroako Erribera, eta Euskal Herriko beste erri-berak kabituko badira, utzi be-harko diogu agian haiei kopla freskoak eta gezur begibista-koak saltzeko hartu dugun seta ergelari. Orduan igual bilatuko dugu modua elkarretaratzeko. Moneda bateko bi alderdiak bezala, noski.

Page 2: Nafarcoia - Euskaltzaindia · tsaldeko 8.30eta hasikn doa 'Orange 9 m.m. taldearekin' eta , ... tan izang doa eta bide behaa r ... eta arratsaldeko 6etan futbol par-

Ngfarkaria

ANTZERKIA 'Xarivari' izenburuko antzezlana taularatuko du asteburu honetan Teatre Mobil taldeak Zudairi eta Azterain herrietan. Udaberriko Bira programaren barruan, larun-batean Zudairin izanen dira, arra-tsaldeko 6.30etan eskolan. Igan-dean, berriz, Azteraingo pilotale-kuan ariko dira, eguerdiko 13.00tikaurrera.

Setrill Teatro taldeak 'O.D.U. Salvemos la tierra' izenburuko antzezlana taularatuko du astebu-ru honetan Zubiri eta Abartzuza herrietan. Bihar larunbata Zubiri-ko eskoletan ariko dira, arratsal-deko 7.00etan eta igandean, be-rriz, Abartzuzako plazan, ordu berean.

MUSIKA 'November Quartet' jazz musi-ka taldeak kontzertua eskainiko du gaur ostirala, ekainak 9, Ata-rrabiako Antso VI. Jakitunaren Enparantzan. Herriko udalak hi-labete honetarako antolatu dituen musika ekitaldien artean kokatua, arratsaldeko 8.30etan hasiko da.

'Biohazard' eta 'Orange 9 m.m.' musika taldeek kontzertua eskai-niko dute igande honetan, ekainak 11, Lakuntzako Matraka dantza-lekuan. Musika emanaldia arra-tsaldeko 8.30etan hasiko da 'Orange 9 m.m.' taldearekin, eta ordubete beranduago 'Biohazard' taldeak joko du.

7 Eskale taldeak 'Bertso berriak pobreziari jarriak' izenburuko musika ikuskizuna eskainiko du gaur ostirala, ekainak 9, Beteluko polikiroldegian. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek eta Jo-su Zabala 'Hertzainak' taldeko kide ohiak, lau musikariekin ba-tera, emanaldi berezia eskainiko dute gaueko 10.30etatik aurrera.

BESTELAKOAK Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu da hilabete ho-netarako Iruñeko Gaztetxean. Ze-hazki, ekainaren 19a, 21 a eta 23an izanen da, Gaztetxean bertan, arratsaldeko 5.30etatik 7.30etara. Ekainaren 16 baino lehen eman daiteke izena Gaztetxeko taber-nan.

Lizarrusti eta Baraibar ingu-ruak zeharkatuko dituen mendi bizikleta martxa antolatu du Na-farroa Kirol Elkarteak heldu den iganderako, hilak 11. Irteera goi-zeko 8.00etan izanen da, Insa-lud-en atarian eta bertan partehar-tu nahi dutenek Elkartera joan (Jarauta 78) edo 22 43 24 telefo-nora dei dezakete.

r i / \ r / \ K K R O M I K A °°<**X>000000000000000000000000000000000000000

JON ALOriSO

Harro-harro A zer komeriak orain

lau urte, indar politikoen artekoak, Lehendakaria nor eta nork jarriko. Gogoratzen? Lau urte beranduago, badirudi Alli lehendakari jarri omen zutenen kontra kalaka eta matraka ga-lanta eman duten indar politiko horiek beroriek, eremu guztia otitis jota uzteraino gauza bera errepikatu dutenak, gortu egin gaituzten horiek beroriek, kon-

forme azaldu direla Allirekin ituna egiteko, progresismoaren izenean. Zergatik izkutatu zi-guten orain lau urte Alli pro-gresista dela? Edo, orduan ez baziguten ezer izkutatu, zerga-tik daude prest orain eskuina-rekin ituna egiteko? Alli, lau urteko epean, utzi al dio eskui-na izateari eta progresista bi-hurtu da? Alli eskuin progre-sistaren ordezkari al da? Nork ordainduko ditu otorrinoren fakturak?

Nafarroako Hizkuntz Politi-

kak jakinarazi digu euskararen atzerapena eten egin dela, eta berreskuratze prozesu herabea hasi dela. Datua pozgarria da, pozgarria beharko luke. Edo. Zuzendaritza Nagusiak bere burua zuritu du, gutxienez. Ja-kinarazi digu, halaber, eremu mistoa deitzen den honetan ha-si zela, aspaldi, euskararen be-rreskuratze saioa. San Francis-co eskolan 'D' eredua jartzea,

haur bat falta dutela aitzakian, debekatzen duten eremu misto berean.

Noren ahaleginari esker edo zeri esker lortu da, hortaz, be-rreskuratze herabe hori? Hain-beste denbora ez dela, bere bu-rua euskaltzaletzat duen Nafa-rroako gizartearen partean, hain zuzen, sekulako eztabaida izan zen, euskararen legearen aldaketa zela eta. Aldaketak eremu ez euskalduneko gura-soak eremu mistoko gurasoen pare jarri nahi zituen.

San Francisco eskolan 'D' bat sortu nahi eta haur bat falta dutela aitzakian ezin duten gu-raso horien pare. Edo, esan li-teke baita ere, Mendillorrin ha-malau haurrekin gauza bera lortu duten gurasoen pare. Al-daketak aurrerapena omen ze-karren. Eskubide oinarrizkoe-nak nahi bezala, arbitrarioki, banatzea aurrerapena, progre-sismoa da?

Azkenik, ETB ikusi ahal izango da eremu guztian. Nori eta Alliri esker. Noren meritu-zerrendan apuntatu beharko dugu tantoa? Eskuina boterean jarri omen zutenenean? Itun progresista izenpetu nahi omen dutenenean? Edo Alliren beste keinu bat baino ez da? Nori egindakoa? Bere buruari? Gu-ri? Nor gara gu?... itunaren eremu latza honetan egin dai-tezkeen itaunak absurdoraino pilatzen dira. Itunaren eremu, itaunaren.

ASTEKO PERTSONAIAK

Dick Rekalde Artista

Dick Rekalde margolari eta eskultore nafarraren erakusketa zabaldu zuen joan den asteazkenean Kribia erakustaretoak eta hilaren

amaierara arte egongo da ikusgai. Dick Rekaldek Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Principe de Viana erakun-dearen eskutik jasotako bekari esker, Berlinen izan zen hiru urte baino gehiago ikasten. Iruñean, 1991. urtean egin zuen azken erakusketa, Nafarroako Jaialdien saria irabazi ondoren. Orduz geroztik, Bartze-lona, Donostia, Madril, Zaragoza eta beste hainbat lekutan aurkeztu du bere lana eta Arcon ere behin baino gehiagotan izan da. Zabaldu berri den erakusketan iaz eta aurtengo bederatzi obra bildu ditu Dick Rekaldek.

Borja Oses Txirrindularia

Hamalau urte besterik ez zituenean hil da Borja Oses Etxeberria Arronizko gaztea, Kadeteentzako Euskadiko Txapelketan parte-

hartzen ari zenean. Anotz herritik pasatu eta inguruan zegoen zubi batetik behera erori zen txirrindulari gaztea, bizikleta eta guzti, eta harri bat jo ondoren bizia galdu zuen. Txirrindularitza zen bere'ilu-siorik handiena eta aspaldi ari zen La Morderna Lizarrako taldearekin korritzen. Igandean izan zen istripua, eguerdiko 12etan, eta ordutik une larriak bizi izan ziren lasterketan zeudenen artean. Astelehena dolu eguna izan zen txirrindularitzaren munduan Nafarroan, eta kasu be-rean hil edo larri zaurituak suertatu diren beste txirrindulari batzuk gogoratu ziren.

IBILALDIA

Baztan Aranako II. Ibilaldia ospatuko da igande honetan, ekainak 11, Arizkun herrian, Baztango Mendigoizaleak el-karteak antolaturik. Martxan arazoak izan ez daitezen, arau batzuk atera ditu aipatutako Elkarteak. Batetik, ibilaldian parte harteko 500 pezeta or-daindu behar dira eta bertan 17 urtez goitiko mendizaleek soi-lik ager daitezke. Irteera, esan bezala, Arizkunen izaneñ da, eta hango kontrol postuan partehartzaile bakoitzari da-gokion txartela emanen zaio, ondorengo kontrol postuetan erakusteko. Lehenengo tal-dearen ateraldia goizeko seie-tan izango da eta bidea behar bezala seinalatua egonen da. Ibilaldi honetan ez da inolako sailkapenik egongo eta amaie-ran Diploma bana emanen zaie finkatutako denboretan kon-trol postu guztietatik pasa di-renei. Era berean, antolatzai-leek osasun postuak jarriko dituzte bidean bama, eta haie-tan edozein unetan behar la-guntzak eskainiko dira.

I ! >>>>>>)),>>>lw<x>»xx>>xxxxrox*>.>x>o:>

EUSKALERRIAIRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetailu' goizeko lO.OOetatik 1 l.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astean zehar 13.30etat ik 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPEIRRATIA FM 107.8

Astean zehar, 12.20etatik 12.35etara 'Gauza guztien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

III

Page 3: Nafarcoia - Euskaltzaindia · tsaldeko 8.30eta hasikn doa 'Orange 9 m.m. taldearekin' eta , ... tan izang doa eta bide behaa r ... eta arratsaldeko 6etan futbol par-

25 urte hauetan Tafallako bizitzan eragina izan du ikastolak.

Ikastolaren egun handia igandean TAFALLA

Garces de los Fayos Ikastola-ren 25. urteurrena ospatuko da igande honetan, hilak 11, Tafa-llan, joan den asteburuan Baz-tango Ikastolak berea ospatu zuen bezala. Gogoratu behar da aurten Nafarroako ikastolen ur-tea dela, bi hauekin batera San Fermin Paz de Ziganda eta Etxa-rriko ikastolek ere urtebetetzea ospatuko baitute 1995ean. Igan-de honetan, zuzen esanda, urte-betetze honen ospakizunen az-ken emanaldia izango da, aste honetan zehar hainbat ekitaldi egin baitira Zidakos ondoko he-rrian. Esate baterako, 'Euskara

gure eskualdean' izeneko hitzal-dia eman zuten Patxi Salaberri, Jose Maria Jimeno Jurio eta Pe-dro Mari Flamarique historiala-riek joan den asteartean, Tafa-llako Kultur Etxean.

Asteburu honetan piztuko da, ordea, antolatzaileek urte osoan zehar prestaturiko kandela, os-pakizun garrantzitsuak izango baitira, gaur hasita. Arratsaldeko zortzietan, horrela, bertso saioa izango da ikastolan, eta bertan Unai Iturriaga, Maddalen Lu-janbio, Irazu eta Estitxu Arozena i zango dira. Larunbatean, l letan, txistorrada izango da duela urte zenbait ikasleek ehun zuhaitz landatu zituzten tokian,

eta arratsaldeko 6etan futbol par-tidua antolatu da Osasunako be-teranoen eta ikastolako gurasoen artean. 21.00etan gaiteroak izango dira eta ondoren zezen-suzko.

Igandea izango da, nolanahi ere, egun garrantzitsuena, eta lOetan izango dira dianak. On-doren suziriak, eta, 11.30etan, Uxoa Abesbatzak eta Ikastolako Abesbatzak eskainitako emanal-dia. Dantza taldeak eta erral-doiak izanen dira bazkaria bitar-teko tartean, eta ondoren, trikiti-lariek eta Modestok jostaturik, mahai baten ondoan bilduko dira 25 urte hauetan hainbeste ahale-gin egindakoak.

' Bera ' ' ' "

D'Abbadieren etorrera antzeztuko du Lamixine taldeak Lore Jokoetan

BERA

Lore Jokoen medeurrena dela eta, erabat osatuta dago jada Be-ran heldu den asteburuan —hilak 17 eta 18—, izango diren ekital-dien egitaraua. Berako Euskara Batzordea eta Lamixine Antzer-ki Taldea izan dira antolatzai-leak, eta Udalaren, Bianako Printzea Erakundearen eta Bor-tzirietako Euskara Mankomuni-tatearen laguntza izan dute ho-rretarako.

Lore Jokoen sustatzailea, jaki-na den b e z a l a , A n t o i n e 1

D'Abbadie izan zen. Dublinen (Irlanda) jaio zen 1810ean eus-k a l t z a l e handia izan zen D'Abbadie, eta lehendabiziko Euskal Bestak Urruñan (Lapur-

di) antolatu zituen 1853an. Handik aurrera Euskal Herrian barrena zabaldu ziren ospakizu-nak eta 1880an Berara heldu zi-ren. Hortik aurrera Lore Jokoak izan zuten ospakizunek izena, eta 1885ean berriro Bortzirietako herrian izan ziren.

Heldu den ostiralean, ekainak 17, Liburu Kankailuaren aur-kezpena egingo da arratsaldeko 5etan Berako Kultur Etxean. Horretarako herriko hiru esko-letako haurrak azkeneko bi hila-bete hauetan prestatzen ari dira aurkezpena eta liburu honen hiru gai jorratuko ditu: literatura eta margoketa, bertsolaritza eta dantza.

Hurrengo egunean, hilak 18, 'D'Abbadieren etorrera' ospatu-

ko da, Lamixine Berako Antzer-ki Taldeak antzeztuta. Berako hainbat talde —Gure Txokoko dantzariak eta gaiteroak, Berako abesbatza, trikitilariak, bertsola-riak, txistulariak, Zizkuitz txa-ranga—, ariko dira ikuskizun honetan. Arratsaldeko 5etan izango da eta Altzateko Plazan alkateak ongi etorria emanen die. Herriko leku berezietan gelditu-ko dira eta Herriko Etxetik dis-kurtsoa egin ondotik, alkateak Berako elkarteak eta beren lanak aurkeztuko dizkio. Ondotik, Be-rako Kultur Etxera joanen dira guztiak.

Han banatuko dira aurtengo sariak, aurkeztu diren 46 idazla-nen artean onenak aukeratu on-doren.

Izarbeibarko Euskararen Eguna igandean

GARES

Ekaina jaio orduko, eguraldi onarekin batera, hasten dira han-hemenka herrietako jaiak eta ospakizunak, oinarri bera duten egun berezi eta erakarga-rriak. Herrietako jaiei nagusita-suna kendu gabe, baina nortasun propioarekin, azken urteotan zi-zak maiatzean bezala ugaldu dira nonahi euskararen eta ibarraren egunak. Baztandarren Biltzarrak markatu zuen ereduari segituz, gutxi dira egun beren ospakizuna antolatu ez duten Nafarroako ibarrak edo alderdiak. Eta le-hendabizikoak, garaiari hasiera emateko, asteburu honetan os-patuko dira.

Eunaten, esaterako, Izarbei-barko Euskararen eguna izanen da heldu den igandean, hilak 11. Eguna Garesen jaio eta Eunate-raino abiatuko den bizikleta mar-txa batekin hasiko da, goizeko l letat ik aurrera. Obanosetik igaroko da 11.20an eta Muruza-baletik 11.30etan, eguerdi aldera erromanikoaren bitxia den Eu-nateko elizara iristeko. Han dantzariak, txalapartariak, herri kirolak, hankapaloak, erakuske-tak eta haur jolasak izango dira, eta 14.30etan, herri bazkaria. Arratsaldeko 4etan pailazoak izanen dira jostagarri.

Asteburu honetan ere Ollara-nen Eguna izango da Anotzen, eta bertan izango du bere tokia euskarak, elebiduna izango baita Zirko Ttipiak haurrak alaitzeko igandeko arratsaldeko zortzietan eskainiko duen 'Hau Txan-drioa!' lana. Larunbatean izango dira, hala ere, lehen ospakizunak, afaria eta dantzaldia Iturrama or-kestrarekin izango baita Ano-tzen. Igandean 10.30etan hasiko dira ospakizunak, Mikel Ainge-ruari egingo zaion harrerarekin. 11 etan meza izango da, eta ondo-ren gilbor-zopak eta hamaiketa-koa. 12.30etatik 14.30tara hau-rrendako jokuak izango dira, eta La kalba eta igela jokuak. 3etan bazkariari hasiera emango zaio, eta trikitixak izango dira jendea jostatzeko. Hortik aurrera hau-rrentzako joku ugari prestatu di-tuzte antolatzaileek.

Bestalde, Berueten Basaburu-ko Eguna ospatuko da bihar la-runbata, hilak 10, Jauntsarasko Ireber Alkartzeak antolatuta. Arratsaldeko bostetan Popi eta Zaratrako pailazoek antzerki emankizuna eskainiko dute, eta bi ordu beranduago aizkolarien emanaldia izango da. Barbere-na-Mindegia Senosiain-Lopezen aurka. 20.30etan Lesakako Tan-tirumairu Ikastolako dantzariek dantzaldia eskainiko dute, eta 22etan herri afaria izanen da.

Motinak Eskarmentu handieneko pre-

soek diotenez, 40 urte dituztela-rik jada 20 kartzelan eman dituz-ten presoen arabera, kartzelak egun ez dira arestian zirena. 70. hamarkadaren hondarrean, CO-PEL (Preso Borrokalarien Koordinakundea) akitzeko, go-bernuak permiso eta erreden-tzioen sistema jarri zuen mar-txan, txantaiaren sistema, hain zuzen ere: ongi portatzen bazara fite karrikaratuko zaitugu; espe-txe triste, zikin eta ilun hau alda-tzeko borrokatzen baduzu, aldiz, tristuran, zikintasunean eta ilun-tasunean murgildurik ustelduko zara. Akabo motinak, eta horie-kin batera akabo elkartasuna. duintasuna, akabo dena.

Halere, tarteka marteka, oraindik ere motinetan aritzeko grina pizten da presoengan. Kar-tzela gogorra da, baina eduki ba-

. ditu bere une izugarri atseginak. Joan den igande goiza horietako bat zen. Ekaineko eguzkiak go-

gor jotzen zuen, baina hego haize epel eta goxoari esker beroa ez zen gehiegizkoa. Ni patioan nintzen, praka motzetan, etzan-da, eta lagunekin batera bazkal aurretik bermuta hartzen ari nintzen: freskagarri bat, olibak eta patata frijituak. Tumatxa.

Han, paradisuan ginela, alta, Kaponata ezizenez ezaguna den funtzionaria gugana hurbildu zen, eta ziegara igotzeko ordua zela esan zigun. 'Motina! Moti-na!' pentsatu zuen ene burmui-nak, eta segituan ahoz ahozko motinari ekiteko agindu zion: «Horrelako eguraldia dagoelarik bazkaria hemen eman zenezake-ten». Kaponatak: «Bai, mahaitxo batzuk jar genitzake, guardasol eta guzti, eta Martini iragarki-txoak bezalako zerbitzari era-kargarri batzuk». Nik: «Beno, horrenbeste ez dugu eskatzen. Behingoz, funtzionariek lan egin zenezaketen, eta freskagarriak zuek banatu: funtzionari, bi ga-ragardo!». Kaponatak: «Hom-bre! behingoz zerbait edukazioz eta faborez eskatuko zenuten!». Burmuinak: «Touche! Akabo motina» pentsatu, eta hankei ziegarantz abiatzeko agindua eman zien.

Page 4: Nafarcoia - Euskaltzaindia · tsaldeko 8.30eta hasikn doa 'Orange 9 m.m. taldearekin' eta , ... tan izang doa eta bide behaa r ... eta arratsaldeko 6etan futbol par-

iNafarkaria i Baztan-Bidasoa 1931-1936

Kanpotik etorri zen gerra ALBERTO BARANDIARAN /IRUNEA

Mitifikazioraino heltzen diren gertaera orotan jazotzen den be-zala, Errepublika eta 36ko ge-rraren historia ofizialaren eta benetako historiaren aldea handi samarra izan zen Baztan-Bida-soan. Bortzirietan izan ezik ia oso-osorik nekazal zen inguru honetan ideologia estalirik, gor-dea egon zen eta, bataz beste, «non tokatu, han ari» fenomenoa nabarmen nagusitu zen Zuga-rramurditik Beraraino. Hauexek dira joan den astean Lekarozko Institutuan aurkeztu zen 'Zubieta 1931-1936 . Errepublika eta 1936ko gerra Baztan-Bidasoan' liburutik atera daitezkeen ondo-rio azpimarragarriak. Bazter hau hala gelditu zen, bazter, eta Na-farroako beste zonatan urte hauek tentsio handikoak eta jen-dearen gogoan betirako gorde-tzekoak izan baziren ere, iparral-deko puska honengan ez zuten eragin handirik izan, salbuespe-nak salbuespen.

Lekukoen testigantzak eta ar-txibo ezberdinetatik ateratako idazki eta dokumentuak nahastu dira lan honen osaketa lanean, baina funtsezkoa izan da, egileen ustez, horretarako erabili den metodologia. Lanarekin abia-tzeko asmoa La Caixa Funda-zioak prestaturiko egitasmo ba-ten bidez sortu zen, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotzeko proiektuan deialdia plazaratu baitzuen erakunde ka-taluniarrak. Lekarozko Institu-tuan bide polita ikusi zen hor gazteek egun ia ezezaguna duten

B aztan- Bidasoan eragin gutxiko garaia izan zen Errepublika eta 36ko

gerra bitartekoa, eta ez zen bertan munta han-diko gertakizunik ger-tatu. Oro har, esan dai-

teke ikusle pasiboak izan zirela inguruko biztanleak Nafarroan tentsio handia zegoen urte haietan, eta soilik Beran eta Lesakan su-

matu ziren ondorio eraginkorrak, batez ere

Irungo San Martzial mendian errepublika-zale eta nazionalisten arteko borroka latzak

izan zirelako. 'Non to-katu, han ari' fenome-noa nabari izan zen in-guruan, lekuko askok halaxe erantzun bai-

tzuten galdetu zitzaie-nean nazionalisten on-doan egindako borro-

karen zergatiaz.

Patxiku Juanikorena zubietarra -ezkerretik bigarrena, zutik—, soldadu-lagun batzuekin Cartagenan (Espainia), gerra bukatu eta gero.

garai hori ikertzeko eta zaha-rrengandik zein historiatik ekar-pen polita jasotzeko, eta lanari ekin zioten.

AIPAMEN Hiru ataletan banatu OFIZIAUK z e n lana. Lehenda-

bizi Zubietako eta Iruñeko artxiboak arakatu ziren, aztertzeko zer diferentziak zeu-den historia ofizialaren eta his-toria errealaren artean, eta agi-riak alderatuta lehen ondorioa bistako samarra izan zen: eragin txikia izan zuten inguruan bai Errepublikak bai eta gerrak ere. Zubietan, kasu, 193 lko maia-tzaren lOko udalbatzan ahobatez adostu zen Alfonso XIII. erre-gearen erretratoa eta bandera kendu eta Errepublikaren ban-dera jartzea. Ezer gehiagorik ez. Bi aste beranduago erabakitzen da Corpuseko jaietara joango dela aurrerantzean ere, eta uda-letxeko balkoia apainduko dela. Ez da aipamen ofizialik, ez alda-rrikapen politikorik.

Lanaren bigarren urratsa izan zen hiru zubietarren —Francisco Juanikorena, bere emaztea Joa-kina Juanikorena eta Jose Pe-drotxenaren— lekukotasunak jasotzea, eta hirugarrena bi lan desberdinek osatu zuten: Leka-rozko Institutuko Gizarte Zien-tzien Mintegiak prestaturiko gal-detegi-inkesta batek, alde bate-tik, eta Ttipi-Ttapa aldizkarian argitaratutako galdera sorta labur baten bidez eginiko inkestak, bestetik. Aldizkariaren erantzu-na oso ona izan ez bazen ere, 76 elkarrizketa burutu ziren hainbat herritan.

Hau da liburuaren zatirik jo-riena, orduko giro eta egoeraren berri zehatzena ematen duena delako, eta batez ere testigantzak ugariak direlako. Horien bidez antzeman daiteke, halaber, al-derdien arteko ezberdintasunak. Garbi dago orduko Baztan-Bi-dasoa ez dela gaur egungoa, eta harremanak hagitz txikiagoak zi-rela orduan. Liburuan azaltzen denez, jorratu den eremuan be-

reiz daitezkeen sailak ez dira administrazioen, eskualdeen edo haranen arabera zehazten, baina ekonomia-sektore desberdinek gorpuzten dituzte. Egileek azpi-marratzen dute nekazari mundua bazterrean gelditu dela, eta in-dustria eta merkataritza nagusi diren gizarte-atalek zeresan handiagoa izan dutela garai har-tako gora-beheretan. Halaber, esan daiteke desberdintasunak ez direla alderdiek sortuak, baina ekonomiak. Esate baterako, Errepublikak eta gerrak eragin handiagoa izan zuten Bortzirie-tan, eta bereziki Lesakan eta Be-ran, bertan langile franko ze-goelako garai horretarako, eta langileak, Oro har, Errepublika-ren alde azaldu zirelako. Beste-tik, mugako herrietan —Zuga-rramurdi, Urdazubi, Etxalar— mugimendu handiagoa bizi zen barrukoetan baino.

BAZTANEN Baztanen, liburuan ERAGIN b U d u d i f e n l e k u _

kotasunak iraku-rriz gero, Errepublika eragin txi-kiko gertaeratzat hartu daiteke. «Hemen ez zen aldaketa handirik sumatu, gauza bakarra eskolan aldatu zen, Kristo kendu ziguten eta bandera aldatu». Oro har giro apolitikoa zela dirudi, gutxiengo batzuen kontua baitzen alderdi politikoena. «EAJ ez zen alderdi politikotzat hartzen» beste leku-kok, «alderdi euskalzale baten gisa baizik; hizkuntza, ohiturak, herria eta defenditzen zuen al-derditzat hartzen zen, baina poli-tika egin gabe». Beste batek po-litikoki arerio zirenen arteko gi-roaaipatu du. «Lehen, Elizondon

Naforkaria Baztan-Bidasoa 1931-1936

ez zegoen haserrerik politika-rengatik. Egun bat hartu genuen Errepublikaren aldeko kartelak paratzen ari zen bat, eta gero la-gundu zigun gureak, Falange-koak, jartzen, Baztango herri guztietan. Guk gauza bera egin genukeen».

1936ko hauteskundeekin go-gortu zen, baina, giroa. Orduan 25 urte zituen emakume batek horrela dio: «Hauteskundetan

ezkerrekoak zein eskuinekoak boto eske aritu ziren. Etxez etxe joaten ziren propaganda eginez, eta guk deus ez genekienez, be-rehala ziria sartzen ziguten. (...) Botoa eskuinari ematen zitzaion, bestela etxeak eta lurrak kentzen zizkizuten». Geroago heldu zen giro mikaztuagoa. «Egun batean herrira heldu ziren larru morenoa zuten gazteak eta besoa altxatzen zuten jendea ikusi orduko, eta

jendeak ez zekien zergatik. Az-kenean esan zieten altxatu behar zela, 'Gora Espainia' esan nahi zuelako, eta jendea altxatzen hasi zen». Baina lasaitasun itxura azaltzen dute testigantza gehie-nek. «Erratzun, gerra hasi ze-nean, eskopetadunak ziren guz-tiak bildu zituzten plazan, eta munizioaeman zitzaien, zaindari egon beharra zegoela eta. Baina jendeak munizioa erabiltzen zuen ehizatzeko, eta gero kartu-txoetan area botatzen zuen». Batzuek alde egin behar izan zuten, baina alkatearen —Bur-gete abizena zuena— eta apai-zaren —Andres Belzunegi— ja-rrera oso garrantzitsua izan zen t en t s io apurra d e s e g i t e k o . «Haiek esan zuten hor ez zela inor hilko, nahiz eta Iruñetik ba-tzuk etorri ziren jendea afusila-tzeko asmotan. Apaizak esan zuen inor hil nahi izatekotan bera hil beharko zutela lehendabizi, eta ez ziren afusilatuak izan Baz-

tanen». Isu-nak paratu zitzaizkien,

Errepublika hori bai, na-

garaian Berroetan / i o n a l i s t a eginiko mitina. Horrelako gutxi / e i n e r r ePu" ikusi zen inguruan, bl izaleei. baina EAJrenak Bertizara-izanziren Malerre-sonatuenak. MENA ARGAZKIAK ka> e t a B o r "

tziriak, oro har, gune konplexuagoa dugu aurrekoa baino. Ugariak dira bertako berri-emaileen artean desagerpenen lekukotasunak, eta Baztanen baino bortizkeri han-diagoa zela nabari da. Bereziki Lesakan eta Beran. han franko ziren Errepublikazaleak, eta le-kukotasunetatik antzeman daite-ke egitura politiko berriak ekarri zituen aldaketez ideia aski garbia zutela inguruan. Parte hartze

zuzena ere izan zuten orduko ga-tazketan, eta astoa zuen orok joan behar izan zuen gerraren lehen hilabetean Irungo San Martzial aldera, meniditik gora munizioa eta garraiotzera. Tragi-kotasuna ere bada arrunt he-mengo kontakizunetan. Lesaka-ko lekuko batena, esaterako. «Ni gerra hasi zela enteratu nintzen proklamatu zen egun berean. Lanean n e n g o e n L e s a k a k o koartelean obra batzuk egiten eta etorri ziren reketeak kamioietan. Erran zidaten etxera joateko, despeditu familia eta ordu bieta-rako plazara joateko, Iruñera joan behar nuelako haiekin.

Egin nuen lehenbiziko gauza izan zen etxera joan eta nere fa-miliakoei kontatu. Ez nuen ia hitz egiteko indarrik. Harrituta nengOen. Lehendabiziko mo-mentuan ez nuen ezertan pen-tsatu baina gero, Iruñera joaki n in tzenean , reke teek in ka-mioian, gauz asko etorri zitzaiz-kidan burura: pentsatu nuen atzean uzten nuena, anaia inutil bat hanka motza, ez ziotela deitu gerrara berak ezin zuelako deus egin, eta nere emaztea haurdun zegoela. Pentsatu ere nuen zer momentu txarrak pasatu behar zituzten nere familiakoek. Izu-garria zen, momentu batzutan pentsatzen nituen gauza guztiak txarrak ziren».

«Garai hartan Baztan-Bida-soan ideologiak izan zuen pisu eskasa izan daiteke, seguraski, lantxo honen ondorio garrantzi-tsuenetariko bat». Halaxe diote liburuaren egileek, eta halaxe antzeman daiteke testigantza gehienetan. «Orotara, kanpotik datorren eztabaidari kanpotik ematen zaio erantzuna. Ajente pasiboak baizik ez dira berta-koak!».

mintzoak

Zamoranoak • Hala deitzen zaie herrira denetarik saltzen heldu di-renei, segurki etorkia Za-moran zutelakoz. Egun ge-hienak Tafalla aldekoak di-ra, Iruñekoak eta batto za-morano autentikoa. Salgaien artean bada denetarik: jan-tziak, maindiriak, berokiak, txanoak, galtxuinak, ohia-lak, zapatak, mudak, on-tziak, xaboiak, tresnak... zemahi.

Behiala gehiago ziren eta ardurago ere etortzen; jen-dea anitzetan haien igurikian zen beharrezko zerbaiten erosteko, Garazi urrunxko eta Iruñea urrunago egonik. Egun etxe guzietan bada kotxea eta noiznahi joaten da Iruñeko saltoki handieta-ra; horregatik harrigarri zai-gu noizanpeka ikustea beren kamioneta xaharretan nola heldu diren dituzten gaiak saldu beharrez, merkatuko azkenak (eta hoberenak) bailiran. Halere hor daude, tematsuak, Biurrun, Biska-rret, 'el Riau', Rosino, Za-moranoa... Baina hauek ez dira herrietara zerbeit es-keintzen etortzen diren ba-karrak, zenbeit arotan (orai-koan konparazione) politiko batzu ere dira ageri, edo haien manatariak, 'baliz-koak' eta 'lukeenak' heda-tuz esker-eskuin (zilegi be-kigu koordenada geografiko hauen erabiltzea honako gaian), erran nahi beita: urlia hautatua izanen balitz, egi-nen luke...

Zamoranoen gisara ari-tzen dira salgaiak goraki iragarriz herrian bama eta horren truke sosak/botoak eskatuz. Zamoranoak bezala zoko guzietara ailegatzen dira eta jende oro goarta-razten dute, nahi ta ez, haien 'balizkoak' eta 'lukeenaz'. Hauei ere behar zaie eskertu, zeren egun jende gutxi hur-biltzen beita herrietara zer-bitzuen eskeintzen.

Baina desberdintasunak ere badira politiko eta za-moranoen artean. Erosita-koa txarra ateratzekotan, engainaturik bazira senti-tzen, aixa helaraziko da kozu kexua zamorano bati, ondoko hilabetean beita be-rriz etorriko ttuku-ttuku zure etxe atarira.

Politikoen kasuan, aldiz, zailagoa da; lukeenak huts egitekotan (ardura gertatzen ohi dena bertzale)... egon zi-te xarririk, luzerako dae ta. Zerengatik? Ez direlakoz herrietara berriz bilduko hurrengo lau urteetan... eta burua atzenkor dugu, arras. Orduan, gainera, aditzeko baino (sogorreria geitza pai-ratzen dute gaizoek!) beren ' lukeen' zaharrak berriak bailiran saldu beharrez soi-lik zaizkizu etortzen.

Zamoranoek salgaiak be-rritzen dituzte, noizapenka bedere.

Xamar Zubietako neska dantzariak. Eskuinetik hasita, bigarrena da Joakina Juanikorena.

Page 5: Nafarcoia - Euskaltzaindia · tsaldeko 8.30eta hasikn doa 'Orange 9 m.m. taldearekin' eta , ... tan izang doa eta bide behaa r ... eta arratsaldeko 6etan futbol par-

Emazteak engainatuta Galdera: Jaun Dotorea. Uste dut nere emazteak engainatzen nauela. Eus-kaldun peto-petoa naiz, eta euskal ohikotasunari estu-esturik natxekio. Zer egin beharko nuke nere emaztea berbihotzeratzeko? Mese-dez, emaidazu jarraitzeko bidea, Euzko Gogoan ondo erroturik.

Erantzuna: Hasteko Oihe-narten hitz bi: Emaztearen gaizes xikira sedina, ada-rrequi ehorz sedin. (Emaz-teaz f ido dena, adarrekin ehorzten dute). Segitzeko Oihenarten poema bat, eus-kara batu clesitxurosoan: Ondasunen truk hutsean, hala ezkontzenl, ez da hori ezkontzea, baizik da saltzeal haren erosle senarrak/ zer merezi luke?/ Adarrak'. Eta bukatzeko Mikoleta Bilboko eliz-gizonaren aipu bat: se da cuydadu ascogas, ydoro as-quero oy dauela damu? Ada-rrac yminiten badeusas Emasteac. Afer honetan ere hobe duzu aldez aurretik be-rigatzea, gerokoetan kon-pontzen saiatzea baino.

Galdera: 47 urteko mutil-zahar bat naiz. Carnicas Betelun lan egiten dut, eta kontexko bizi nintzen, ene ama, nere etxean harik eta amak kristautasuna zinautsi eta Hare Krisnasen sines-mena besarkatu artio. Nik, egiatan, ez dut inongo au-rreritzirik erlijio aferetan, eta sinismen oro onartzekoak dira oro har. Baina, ene ama, egun osoa Carnicas B e t e l u n e m a n d a k o a n , etxera etorri, eta musika errepikakor hori behin eta berriro, ene ama, aditu be-harra, eguerdiko babazalak amak berotzen dizkidan bi-tartean, jasanezina, egia-tan, jasanezina, joder. Zer egin behar, musika horretaz libratuko banaiz?

Erantzuna:Mutilzahar mai-tea. Ziur aski estrategia bat baino ez duzu hori. Triste as-koa da ama batentzatko 47 urteko mutilzahar bat etxean izatea. «Noiz ezkondu behar duk-ka' urtetan eta urtetan ibilitakoan, bestelako estra-tegia martxan ezartzea era-baki du. Ezkon zaitez eta iku-siko duzu zein bizkor bazter-tzen dituen kantu laranja

El'ZKO SENDIMENDU KONTSULTA

D B L H H F T I Y M '

"Afera honetan,

bestetan bezala,

hobe duzu aurretik

begiratzea,

gerokoetan

konpontzen

saiatzea baino

•Amek akats bat

daukate: 18

urterekin ev

zaituzte etxetik

kanpo ezorductan

ikusi nahi. 50

urterekin neskatara

errespetagarri horiek. Fisio-logikoki eta f i losof ikoki amek akats bat daukate. Gaz-te zarelarik, 18 urterekin esa-te baterako, ez zaituzte etxe-tik kanpo ezorduetan ikusi nahi. 50 urterekin, berriz, neskatara edota mutiletara bidaltzen zaituzte amek. Eta jakina, 40 urteak ederto pa-satuak garenok badakigu garai horretan akrobaziak egiteko lehenagoko sasoia ez dugula.

Galdera: Gizon bat hil nuen dirua eta emakume bat es-ku ra tzea r ren . Ora in ez daukat ez diru, ez emaku-me. Emakumea hiltzaile bat zen, ez dago bueltarik, eta ziri ederra sartu zidan. Bes-te gizon batengan heltzeko erabili ninduen; eta ni ko-meta baino gorago zintzili-karazteko adina badaki ni-taz. Algaraka hasten naiz frankotan, orain, eginda-koaz jabetzean. Emakume batengat ik g izona hi l . . . Emakume horren eskuetan jarri dut nere burua; bera-rengatik hori egin ondoren, ez dut sekula santan berriro

aurrean ikusi nahi. Aski da bildur izpi bat amodioa go-rroto bihurtzeko, eta ni as-paldian naiz muga hori gu-rutzatua. Zer egin nezake?

Erantzuna: Joan den hilean, Irufiean 'Ernesto izatearen garrantzia' taularatu zuten. Lan ederra Maskarada tal-dearena. Ernesto izatearen garrantzia. Ernest eta earnest modu berean ahoskatzen da. Earnestek 'zintzo' esan nahi du. Zintzo izatearen garran-tzia. Zintzo izatearen ga-rrantzia, jauna.

K l c t . v « r *

Meagher aitaren euskal bertsoak

Benetan aunitzak izan dira eus-kaldunen eitea deskribatzekoz edi-ren daitezkeen aipamenak edota deskribapen bitxi zein idurimen su-karrezkoak baina historia ofizialarat oso osorik pastu direnak. Oroit bedi bestenaz eta eredu gisa besterik ez Aimery Picaud beilari frantsak XII. mendean ondu Codex ealistinus gi-dan zakarrena: 'Si illos comedere videre canibus edentibus vel porcis eos computares'. Alabainan ene idu-rikoz zerbait bada euskaldunen azalgarri zurrut egiteko gustu mina litzate, eta Voltairek dantza zela eta Euskal Herriaz esan zuenari jarrai-kiz, aisa esan genezake euskaldunak Pirinio bortuetako hegitan edaten duen herria dela, bai ondikotz! Ha-lere badira horrelako ospe beregana-turik duen herriren bat edo beste, esaterako herri zeltak, eta hekien ar-tean irlandarrak. Beraz zer gerta li-teke bilbe biak pertsona berean ba-tzekotan? Eta lortu horri apez izatea gehitzen badiogu? Alta hori bada gaurkoan plazaratzen duguna, Do-mingo Patrizio Meagher lagundiko aita alegia.

Patrizio Meagher izeneko mer-katari irlandarrak Donostian ezarri zuen bere egoitza XVII. mendean. Horrelakorik arruntak izan ziren gu-re historian zehar. Ezin da ahantzi Europako kontrareformaren gune garrantzitsuenen artean España eta Irlanda zaudela, kristau sutsuak. Ei-reko historia galtzaileen historia du-gu, euskaldunena legez. Betiere alde okerrean egon dira, Enrike VII, Es-tuardo edo Jakobo erregeen alde Cronwell edo Orangeen aitzi zeharo garaituak izatekoz. Ez hortan soilik euskaldunen miraila dugu irustaren semealabak. Garai batean euskara eta gaelikoa etorki berekoak zirela-ko ustean zauden ikerlari bat baino haboro, eta kasuren batetan irlandar izaera erakustea nahikoa zela eus-kaldunak bezala aitonen seme iza-teko aldarrikapenak egon baziren.

Jose Manterola Beldarrainek 1878. urtean Donostiako Juan Ose-sen moldiztegian argira ematen duen bere Cancionero Vasco: poesias en lengua euskara reunidas en collec-cidn, ordenadas en series y acompa-ñadas de traducciones castellanas, juicios criticos, noticias bibliografi-cas de los diversos autores y obser-vaciones filoldgicas y grammatica-les izenburu luze xamarreko idaz-kiaren hirugarren liburukiaren le-henbiziko sailan, hau da, poesias festivas y satiricas deiturikoan, gure lagundiko apezaren berri ematen di-gu hagitz naroki ez izan ere. Bertan 1870. urtean Tolosan eta Modesto Gorosabelen etxean egile izenik ga-be agerturiko Vida de algunos claros varones guipuzcoanos-de-la-Com-pam'a de Jesus lan adimentsutik da-tuak xurgatu izana onartzen du Do-

nostiako bibliotekariak. Domingo Meagher Donostian

sortu zen 1703. urteko epailaren 17an, eta hamalau urte zituela bere anaia zen Danielekin Jesusen lagun-dian sartu zen, urriaren 14an hain zuzen ere. 1736. urtean Donostian bertan profesioa egin zuen, Filosofia katedratikoa izan zen Konpostelako Donejakuen eta Teologiazko irakas-le Valladoliden eta Salamankan ari-tu zen. Lan ugari izkiriatu omen zi-tuen, hala nola, Valladoliden egin zen San Luis Gonzaga eta San Esta-nislao de Kostkaren kanonizaziora-ko olerkiak, Isla aitak ondu Kanpa-zasko Frai Gerundiori buruzko oler-ki satirikoak, 1760eta 1761. urteetan Frantzian lagundikoen aurka agertu ziren liburuei iruzkinak, baina paper ugari galdutzat jo beharko da La-gundikoen kanporaketaren on- do-rioz. Hauxe gauzatu zenean, 1767. urtean, Florenziarako bideari eutsi zion, bertan 1772. urtean hil zelarik.

Euskaraz poliki zekien, eta 1902. urteko Euskalerria aldizkariaren bi-garren zenbakian irakur daitekeen artikuluxka batetan agertzen den bi-kala Donostiako etxeko lekeide gu-ziak Italiara joateko itsasontziaren zai zaudelarik, atsekabeak jota, malkonegarbizi batetan itota, gure Txomin na h-eireann gurutzea esku-tan harturik, hain prediku ederra egin zen euskaraz, ezen ixilune artega as-tunak hor zauden pertsonak oro ga-raitu zituena.

Ez da ezaguna xahutu idazkien artean euskal idazkirik ote zirenentz, ezta egotekotan horren gai zehatzik, eta egun dugun aztarna bakarra Manterolak jaso bertsoak ditugu. Hauexek biziki eri zagoelarik izki-riatu omen zituen, sendagileak non-bait bere gaitza arintzeko aitzakiaz eman zion osagarriri esker onez. Izan ere ardoaren gorazarra eta lau-dorioz sorturiko bi olerkiak baitira. Bata zortziko txiki eder bat gizona berpizteko ardoaren poterea lau-sengarri: Gizon bat ardo gabe/ dago erdi hilal marmar dabiltzak tripakl ardoaren bilal baina edan ezkerol ardoa txit onguil gizonik txatarre-nakl balio ditu bi'. Bestea hamar ahapaldiko ardoaren omenezko go-respen irmoa: 'Ni naiz txit gauza go-zoa/ eta pozkida osoa/ beltza naiz eta zuria/ iluna eta argia/ indarra det eta garbia/ eta izena det ardoa'. 'Edari maitagarrial tristearen ale-grial dezu alaitzen begial kentzen melankonial mutuba ipintzen kan-taril eta errena dantzari/'. 'Jateko ez badago gogorik/ eta ezin egin lorik/ eritasun oben/ edo beste edozeñenl kuratzeko balsamoal da mahats onaren zumoa'. 'Ardoa edanik neu-rrizl behin hila pizten du berriz/ baina bada hasitzen/ belaunak limu-ritzen/ eta irakiten buruban/ ez da gauza onik orduan'.

• 'Iruñeko Hiria' xake torneo itxiko zortzigarren ihar-dunaldiko partida. 1995ko urtarrilaren 4an jokatua.

Jesus De la Villa, 2.490 ELOkoa (Euskal Herria)-Vasselin Topalov, 2.645 ELOkoa (Bulgaria). I.e4,c5; 2.c3,d5; 3.d5,Dd5; 4.d4,Zf6; 5.Zf3,Ag4; 6.Da4 xa,Ad7; 7.Db3,d4; 8.Ac4,De4 xa; 9.Efl. Txuriek zeozer saiatu nahi dute, partida nahastu. Nahiz eta beren erregea kili-kolo utxi. 9...,e6; 10.Zd4,Zc6; ll.Zd2,Dg6; 12.Db7,Gd8; 13.Dc7,Gc8; 14.Dg3. Emandako peoia erraz berreskuratuko dute beltzek. 14...,Zd4; 15.Dg6,h-g6; 16.d4,Ab4; 17.b3,Ac3; 18.Gbl,Ad4; 19.Zf3,Ab6; 20.Ab2,Ze4. Erregearen posizio txarra are gehiago okertuko da. Txurien puntu ahula da.

21.Ee2,Zf2; 22.hG-cl,Zg4; 23.Ag7,Gh5; 24.h3,Ze3; 25.g4. Irtenbiderik ez zuen peoi horrek. Orain txuriek eraso egim omen dezakete.

35...,Gh3; 26.Ghl, Ghl; 27.Ghl,Zg4; 28.Gh4,e5; 29.Zg5,Ee7; 30.Gh7,Af5; 31.Ah8,Gf8; 32.Af7,Zf6; 33.Gg7,Zh5; 34.Gh7,Zf4 xa; 35.Ef3. Ikus Koadroa. Bu-kaeraren hasiera da. Beltzek zehatz jokatu behar dute. 35...,Gh8; 36.Gh8,Ef6; 37.Ag6,Zg6; 38.Gh5,Zf4 39.Zh7 xa,Ah7; 40.Gh7,Ze6; 41.Gh5,Zg5 xa 42.Eg4,Zf7; 43.a4,a5; 44.Ef3 Ee6; 45.Ee4,Zd6 xa 46.Ed3,Ed5; 47.Gg5,Ac5; 48.Gh5,Ab4; 49.Gg5,Zb7. Peoiaren sarrera geldiezina da. Txuriek partida utzi zuten.

Page 6: Nafarcoia - Euskaltzaindia · tsaldeko 8.30eta hasikn doa 'Orange 9 m.m. taldearekin' eta , ... tan izang doa eta bide behaa r ... eta arratsaldeko 6etan futbol par-

Nafarkaria E uskarak Nafarroan egun duen egoera eza-

gutzeko lan aproposa aurkeztu du aste ho-netan Paquita Zabaleta Hizkuntz Politika

Saileko Programazio Zerbitzuko buruak. Bertan, 1991ko erroldako datuak azaltzen dira, euskarari buruzko ehuneko eta datu ugarien bidez.

Euskara: mantso baina aurrera T.SATRUSTEGI / IRUNEA

'Euskara Nafarroan. 1991ko biztanleriaren eta etxebizitzen erroldaren datu soziolinguisti-koak' izeneko larta aurkeztu be-rri du Paquita Zabaleta Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Na-gusiko Programazio saileko bu-ruak. Liburu mardul honetan azken erroldan euskararen ingu-ruan atera ziren datuak agertzen dira, taula eta grafiko ugarien bi-dez. Liburu honekin batera beste bat prestatzen ari dira, laster ate-rako dena, datu hauen analisia-rekin. Bi lan hauekin Nafarroako mapa soziolinguistikoa osatuko da.

Datu hauen arabera, osotara Nafarroako biztanleen % 16,64 euskaldunak edo ia euskaldunak dira. Horietatik % 10,2k ongi hitz egiten dute euskaraz eta % 6,3k badaki zerbait baina ez du hitzik egiten ikasten ari dela-ko edo euskara galdu duelako. Era berean, be-rreskurapen pro-zesua ikus daite-ke datu hauetan, Zabaletak datuen a u r k e z p e n e a n a d i t z e r a eman zuenez. «Egoera soz io l ingu i s t i -k o a n s e i n a l e kezkagarriak eta i txaropentsuak a g e r t z e n d i ra . Batetik, euskara hizkuntza mino-rizatua da orain-dik, baina bestetik, eten egin da euskararen galera eta aurrera doa berreskurapena, mantso badoa ere». Adin talde ezberdinetan ar-gi ikus daiteke berreskurapen prozesu hau, gazteagoak direnen artean euskararen ezagutza han-diagoa baita. Horrela, 25 eta 34 urte bitarteko lagunen artean % 18,8 elebidunak dira, eta 18 urte baino gutxiago dituztenen artean kopuru handiagoak atera dira.

Berreskurapen prozesu hau ez da eskualde guztietan modu be-rean gertatu. Euskararen Legeak ezarri dituen zona eta arautegiek eragina izan dute honetan ere. Berreskurapen prozesu hau Iru-ñean eta inguruetan hasi zen 60ko hamarkadan, ikastolen mugimenduak, euskaltegiek eta gau-eskolek izan zuten indarra-rekin. Mugimendu hau gero Na-farroa osora hedatu zen, eta ho-nen ondorioz eten egin zen eus-kararen galtze prozesua. Hau adin taldeen datuetan ikus daite-

uskara hiz-kuntz minorizatua da oraindik, baina eten egin da bere galera, eta aurrera doa berreskurape-na, mantso badoa ere».

ke, 35 eta 49 urte bitarte dituz-tenen artean euskararen ezagutza orekatu egiten baita, eta hamar urte gazteago direnen artean elebidunen kopurua handitu.

Zona euskaldunean, berriz, beranduago hasi zen prozesua, eta berreskurapena 16-17 urte bitarteko gazteen artean hasi zen, egun adin horretako % 74,3 ele-bidunak baitira eta % 60k eus-karaz ongi dakite. Kopuru hauek zona horretako orokorrak baino altuagoak dira. Eskualde hone-tan indar handiagoa du euskarak, batetik euskaldun gehiago da-goelako hizkuntza trasmititzeko orduan, eta bestetik, legeak ere erraztasun handiagoak eskain-tzen dituelako. Zona ez-euskal-dunean mistoan gertatzen den antzeko prozesua hasi zen baina, noski, askoz kopuru txikiagotan, erdaldunen kopurua oso handia baita eta legeak ez duelako la-guntzarik ematen. Bestalde, euskara ikasteko dauden moduak

ere aipatzen dira soziolinguistika-ko lan honetan. Zonen artean ez-b e r d i n t a s u n a k ikus da i t ezke . H o r r e l a , zona e u s k a l d u n e a n transmisio fami-l i a r r a k i n d a r handia du, baita hezkuntzak ere. Zona mistoan eta ez-euskaldunean, berriz, hezkuntza da ikasteko bide

garrantzitsuena. Alde honetatik, Paquita Zabaletak adierazi zue-nez, «euskararen transmisio fa-milarra orekatu egin da erabat». 199ln 83.245 elebidun zeuden N a f a r r o a n , e ta h o r i e t a t i k % 46,07rentzat euskara lehen hizkuntza zen, % 41,09rentzat bigarren hizkuntza eta % 12,01 familia elebidunetan bizi ziren.

Paquita Zabaletak ateratako lan honetan 1986ko erroldan euskarari buruz zeuden datuak ere aztertu ditu, 1991koekin al-deratzeko. Alde honetatik adie-razi zuen eboluzioa «positiboa» izan dela: «Erakusten du berres-kurapen prozesu geldi hori mar-txan dagoela, eta, noski, datuak garrantzitsuagoak dira adin txi-kiko taldeetan besteetan baino». 1986an sartu zen lehen aldiz erroldako galderetan euskararen ezagutza maila, baina orduko datuak ez dira ondorengoak be-zain zabalak eta zenbait datu ezin direla konparatu nabarmendu zuen inkestaren arduradunak.

_ J M F A R R O A K O ^ G O E R A S O Z I O L I N G U I S T I K O A 1 9 9 1 . U R T E A N 1

KHs "Im f'Jil n / £ /11-1 f j fiTiTt^^f^v »7 (g B

Page 7: Nafarcoia - Euskaltzaindia · tsaldeko 8.30eta hasikn doa 'Orange 9 m.m. taldearekin' eta , ... tan izang doa eta bide behaa r ... eta arratsaldeko 6etan futbol par-

«Ez dugu nahi pintura aberatsentzat» LUTXIFOURCADE / AHATSA

EGUNKARIA.—Lehen galdera, arrunta, usaian egiten dena, nondik heldu zarete? ANNABEL GAY.—Nahiz eta Parisen sortu, Euskal Herrian erroak ditut familia Miarrizta-rra baita. Ene laguna, aldiz, Chartres hirikoa da. Opor guztiak senideen etxean iragan ditut eta ene ametsa zeñ beti-rako itzultzea henira, euskal-duna errotik senditzen naize-lako. Mugerren luzaz bizi izan

Artistak, amentsetako beren tokian.

gara eta egun batez aurkitu du-gu jabe gisakoa, prest zena senideen etxea alokatzeko Ahatsan. Aspaldiko asmoa zen antzeko tokia atxemaitea, etxe txipia genuelako kostaldean. Ez genuen paradarik gure pintura erakusteko ezta ere harrera egokia egiteko beze-roei. Tindatzen genuen sukal-dean, haurrekin beti zangoe-tan. Etxea hartzeko aukera izan dugunean berehala hartu genuen eta ikusi bezain fite jakin dugu hautu ona egin ge-nuela.

EGUNKARIA.—Lehendabiziz, etxea antolatu duzue erakus-tokia egiteko? JYPE GAY.—Etxea estatu onean zen baina obrak abiatu genituen barrukia arraberri-tzeko tokia egokia zen gure proiektuarentzat. Lehenik arroila eta pareta txikiak hautsi genituen eta zementoa

jarri zolua erabat lautzeko. Egurrezko habea tratatu, pa-retak xuriz tindatu, gunea prest zen gure pinturak erakus-teko. EGUNKARIA.—Zergatik hau-tatu duzu Ahatsan bizitzea, erakustokia Baxe Nafarroko xoko honetan eginez? ANNABEL GAY.—Lehen, Bre-tainian lan egiten genuen batez ere arte erakustokiekin. Ez dut zalantzan jarri nahi sistemaren eraginkortasuna artista baten-tzat, baina ez zen gure gusto-

koa. Prezioak % 60z goratzen dituzte, jende ainitz baztertuz toki horretarik prezio gares-tiegi direlako. Ez dugu onar-tzen pintura aberatsentzat izan dadila, beste arte guztiak ka-rrikara jausten direnean eta gure asmoa zen herritik ahal bezain hurbil tindatzea. Ba-rrukia antolatu ginuen helburu honekin, harreman bero eta xoilak egiteko jendeekin, denbora batentzat gure pin-tzelak utzirik eta kafea eskai-niz. Bertan tindatzen dugu eta gogotik gure lana aipatzen dugu, sare eraginkor eta ano-nimoetatik kanpo. Funtsezko zen guretzat barnekaldean bi-zitzea zeren kostaldea maite arren, euskal arima arrunt gal-du da. Hemen, aldiz, bizirik dirau.

EGUNKARIA.—Nola defini zenezake zure pintura? JYPE GAY.—Estilo errealistak,

edo 'hiper-realista' hobeto erran nezake, biziarazten gai-tu. Baina ondoan egiten ditugu obrak surrealistak, gure ame-tsak gauzatzeko ere. Pintura errealista erabiltzen dugu su-rrealismoa egiteko, baina bi-hotzez ez da dudarik gehiago laketzen garela surrealismoa eginez. Dudan ginen erakus-tokian obra surrealistak era-kusteko baina erabaki genuen pareta osoa dedikatzea expre-zio berezi honi eta ez dugu da-mutzen. Herriko biztanleak

LUTXI FOURCADE

sartu direnean lehen aldikotz, beste ekoizpen guztia begiratu dute baina pareta honen au-rrean luzaz egon ziren eta uste dut gustatu zitzaiela. EGUNKARIA.—Erakusgunea izan arren, hala ere segitzen duzu zure pintura ateratzen eta kanpoan erakusten? ANNABEL GAY.—Ahal bezain erakusketak egiten ditugu, mugaz bi aldeetan jendeekin dugun harremana paregabekoa baita. Egia da mugaz bestal-dean dugun harrera zinez ona da eta atxiki dutela pintura-rentzat zaletasun eta gusto haundia. Pinturaren aurrean laketzen dira. Edozoin herri txikiko erakusketan, jende ugari biltzen da eta ofizialeen pieza bakoitxak begiratzen di-tuzte, hurbiletik. Plazer ema-ten du, hemen baino amateu-ragoak baitira.

EGUNKARIA.—Gaia baita ere

materiala desberdina erabil-tzen dituzue? JYPE GAY.—Bretainian gine-larik arbel gainean tindatzen genuen, nun nahi aurkitzen genuelako. Bestalde, egurra edo oihal arruntak baliatzen ditugu. Duela urte pare batzu, hasi gara pilotan erabiltzen palak tindatzea ikusiz lagun batentzat egin genuena pareta zintzilikatu zuela pollita atxe-man zuelako. Pentsatu dugu bazela merkatua eta geroztik produktua arrakastatsua bila-katu da. Ezagutarazi gaitu eta jende ainitz etortzen dira gure gana aurpegien tindatzeko pa-letan. Euskal Herria tindatze-ko materiala egokia iduritu zauku, ur txortaren formare-kin, ilusioa ematen du sarrai-laren zilotik sekretua begira-

/ «Pintura errealista

erabiltzen dugu surreal ismoa

egiteko, baina bihotzez ez da

dudarik gehiago laketzen garela

surreal ismoa eginez».

tzen duzula. EGUNKARIA.—Gaien aldetik, hautu zabala eskaintzen duzu, irudi klasikoak edo adierazpen zorrotzagoak tin-datuz? ANABEL GAY.-Surrealismoan bezala gertatzen da: senditzen duguna pintatzen dugu. Gauza zinez ederrak ditugu Euskal Herrian pintatzeko baina ez dugu baztertzen ahal herri ho-nen beste arpegiak eta guretzat garantzitsua da jendei mezua pasarazi. Adibidez, ikurriña xehatua alambren gainean tindatu genuen Euskadi bi par-tez zatikatua zela mugarenga-tik Adierazteko. Jende batzuk haserretzen dira holako gau-zak ikusten dituztenean Baina bost axola zaigu, ez ditugu be-giak itxi nahi eta hola segitze-ko asmoa dugu.

Annabel eta Jype Gay

1 /

P I N T O R E A K

Karrikako pintoreak

Annabel eta Jype Gay artista-

pintoreak ditugu. Duela sei hilabete,

erakusgela ideki dute Ahatsan, Ira-

tiko bidean. 'Barrukia' izena eman

diote, behiak aterbetzen baitziren

toki honetan etxaldea zenean. Etxea

arrapiztu dute gure bi artistek eta

bertatik iragaten diren ikusleek be-

raien obrak ikusteko parada dute

toki lasaian, hiriaren kalapitatik ahal

bezain urrun.

Harreman bero eta xoilak egin

nahi dituzte jendeekin, pintura ka-

rrikara jautsi behar baita beraien

iduriz eta ez arte erakustokietan

baizik erakutsi. Emeki bada emeki,

beraien lana ezagutarazi dute eus-

kaldunen artean, Euskal Herriko ar-

pegi desberdin ugariak eskaintzen

baitituzte materiala desberdina ba-

liatuz.

Arraroa izan arren, udako turistek

beraien ekoizpena ez dute gustokoa.

«Joko Garbia ezik, ez dute pilotan

ezer ezagutzen eta ez dakite zer diren

palak» Annabelek irriñoarekin

zioenez. Hala ere, aukera ona du

turistak erakustokira hurbiltzen di-

renean benetazko klaseak emateko.

Berarekin luzaz mintzatu ondo-

ren, amets sekretua zeukala aitortu

zuen Annabelek Mattin Partarrieu

margolariaren ezagutza aspalditik

egin nahi baitluke. Hots, ohartu ze-

larik era berean antzeko marrazkia

egin zutela biek, elkar ezagutu gabe,

gogoa izan du Hazparneko artistekin

elkartzea. Mattin Parisen dago eta

Annabel Ahatsan baina ez da duda-

rik egun batez beraien bideak kuru-

tzatuko direla.