Nafarkaria - Euskaltzaindia...1997/08/22  · Morente eta Lagartija Nick izango dira. Igandea Radin...

7
Nafarkaria Ostirala, 1997ko abuztuaren 22a X Zarauzko hondartza oso gustukoa eta maitea dute nafarrek. Nafarroako hondartzak Nafarroako matrikulako auto ugari ikus daitezke uda sasoian Zarauzko eta Hondarribiko hondartzen inguruetan. Gipuzkoako bi herri horiek dituzte gogokoen nafar askok. Hondarribira lasaitasun bila eta Zarautzera martxa aurkitzera joan ohi direla aitortu digute hainbat lagunek. Nafarroako kosta berria bihurtzen hasi ote diren ere pentsatzen ha- siak gara.

Transcript of Nafarkaria - Euskaltzaindia...1997/08/22  · Morente eta Lagartija Nick izango dira. Igandea Radin...

Page 1: Nafarkaria - Euskaltzaindia...1997/08/22  · Morente eta Lagartija Nick izango dira. Igandea Radin Tarifareo n txanda izang dao , ord etu a lek u berean. Eraso: Biha gaueanr herrik,

Nafarkaria Ostirala, 1997ko abuztuaren 22a

X

Zarauzko hondartza oso gustukoa eta maitea dute nafarrek.

Nafarroako hondartzak • Nafarroako matrikulako auto ugari ikus daitezke uda sasoian Zarauzko eta Hondarribiko hondartzen inguruetan. Gipuzkoako bi herri horiek dituzte gogokoen nafar askok. Hondarribira lasaitasun bila

eta Zarautzera martxa aurkitzera joan ohi direla aitortu digute hainbat lagunek. Nafarroako kosta berria bihurtzen hasi ote diren ere pentsatzen ha-siak gara. •

Page 2: Nafarkaria - Euskaltzaindia...1997/08/22  · Morente eta Lagartija Nick izango dira. Igandea Radin Tarifareo n txanda izang dao , ord etu a lek u berean. Eraso: Biha gaueanr herrik,

Nafarkaria OSTIRALA,

ABUZTUAK

GURE AUKERAK^

KONTZERTUAK:

Gorriti: Gaur, bihar eta etzi dan-tzaldiak gaueko 24:30etatik au-rrera Trakets taldearekin, herri-ko pilotalekuan. Orreaga: Kultur 97ko egita-rauaren barruan, Speculum Musicae taldeak musika klasi-koaren jarraitzaileentzat kon-tzertua eskainiko du eguerdiko 12:30etan eta arratsaldeko 17:45etan. Lizarra: Gaur, gaueko .22:00-etan, Los Llanos pasealekuan, Los gitanos de Rajasthan-en emanaldia izango da. Bihar, be-rriz, ordu eta leku berean, Enrike Morente eta Lagartija Nick izango dira. Igandean Radio Tarifaren txanda izango da, ordu eta leku berean. Eraso: Bihar gauean, herriko festak direla-eta Skalariak tal-dearen kontzertua. Deikaztelu: Flitter taldeak kon-tzertu bikaina eskainiko du os-tegunean. Erronkari: Sabina Puertolas so-pranoak, Esther Andueza piano jolearen laguntzaz, kontzertu bi-kaina eskainiko du Erronkariko Gazteluan, igandean, eguerdiko 12:30etan.

ZINEMA:

Barañain: Gaur, Barañainen Zi-nea egitaraua dela-eta Mars Attacks! pelikula eskainiko dute gaueko 22:00etan, Lakuko be-rezko anfiteatroan. Eguraldi txarra egingo balu, Sahats ikas-tetxe publikoan. Olkotz: Gaur, gaueko 21:30etan, herriko plazan, Los demonios de la noche pelikula izango dugu ikusgai, Herriz Herri egitaraua-ren barruan. Zangotza: Goazen zinemara kanpainaren barruan, Mars attacks! pelikula izango da as-teazkenean, kultur etxean, gaue-ko 22:00etan. Atarrabia: Berdinak gara, des-berdinak gara kanpaina dela-eta Marea Blanca filmea eskainiko da ostegunean, Pakearen par-kean, 22:00etan.

ANTZERKIA:

MutUoabeiti: Artea eta Kultura egitarauaren barruan, Los cami-nos a nunca jamas antzezlana eskainiko du Pinpilipauxak bi-har, gaueko 9:30etan Mutiloa enparantzan. Lorka: Narrentrepe taldearen es-kutik eta Herriz herri kanpaina-ren barruan, Ekilicu antzezlana izango da gaueko 21:00etan, he-rriko plazan

ERAKUSKETAK:

Irunberri: Olioz eginiko lan uga-riren erakusketa izango da Uda-letxeko erakustokian datorren ostirala bitartean. Ordutegia: goizez, 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 19:00etatik 21:00etara. Lekunberri: Kultur 97 dela eta, abuztua amaitu bitartean Juan Gorritik Mitxausenea kultur etxean ditu ikusgai bere lanak. Ordutegia: 11:30-13:30 °/ 18:30-21:30.

n a f a r k r o n i k a

Kike Diez de Ultzurrun

Kantu eta festa; festa eta kantu

Izenburuak dioen bezala, gida horretan ai-tzinera doa turismotik bizi direnentzat trenputxartutako uda. Diputazioburuak ere ez du atzean gelditu nahi, eta, izugarri alegeratuko zaio uztaileko bihotz goibeldua. Bazirudien uda osoan ibiliko zela doluari

lotuta, batez ere iruindarron gai nagusiak ber-tan behera uzten, buru-elarri, nola saiatu zen ikusi ondoren. Baito! Alimaleko alegrant^ia hori jokamoldean agertuko du Tafallan. Zeruko ma-haian partizipante dabilen Raimundo Lanasen belarrien zulagarri. Ama Birjina agorrilekoetan txintxurra arraildu eta gero, Andre Dena Maria buruilekoetan ere arituko da eta segituko du harik eta Corellako Sanmigelak iragan artio. Beharbada, jotagintzan erdietsi nahi du politika munduan lortu ez duena, hots, herrialdetik kanpo ezaguna izatea. Ez dago batere argi ikasketak egina ote dagoen. Futbolean, ordea, ba aitortu behar zaio bazeukala nola halako

abilezia, bazeukala nola halako trebezia, noski, harmailetako zaletuak kanpoko j'okalarien aur-ka amorrarazteko, besoak gora eta behera as-tinduz. Alde horretatik, nafar guztiek ez dau-kate nire adiskide-futbolari ohi batek daukan gogobetetasuna, erran nahi baita hari futbol oinetako bat buru gainera bota izanaren pla-zerra. Marrullero futbolean, marrullero politi-kan. Preserbagailuen enpresa batean bazkide, enpresal erreka jo, txiripaz politikagintzan sar-tua, Iruñera esku hutsik etorria, eta, gaur egun, jaun eta jabe, lasai jarrita, sozialistak (auskalo zergatik) ederki lotu ondoren. Oraingoz, behin-tzat, BM multinazionalaren zerbitzua etxetik kanpoko irudia zaintzeko baliatu nahi dute. Baina, nork daki ez ote duen enpresa horren beharra izanen zenbait aferatan.

LAN, eta oraindik azaleratu ez diren zenbai-tetan. Bitartean, kantu eta festa, festa eta kantu, aferaren batek eztanda egin artean, behintzat.

as te ko pertsonaiak

Joaquin Pascal iruñeko PSNko zinegotzia

• Joaquin Pascal zinegotzi sozialistak jaso duen niehatxu-gutun anoni-moak eman du zeresanik aste honetan. Pascalek astelehen gauean jaso zuen gutuna, ordenagailuz idatzita eta sinadurarik gabe. Idatzian, PSNko udal taldeko bozeramaileari 30 eguneko epea eman zioten Euskal Herritik alde egiteko. Hori ez badu egiten, «inork nahiko ez lituzkeen neurriak» hartuko dituztela jakinarazi diote. Pascalek iruindar guztien aurkako mehatxutzat hartu zuen gutuna, eta Nafarroatik ez duela alde egingo iragarri zuen. Esan zuenez, orain arte bezala jarraituko du, NUPeko matematika irakasle gisa eta Iruñeko Udalean zinegotzi lanetan. Iruñeko Udaleko alderdi politiko guztiek arbuiatu dute mehatxua.

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakaria

• Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakaria asteazkenean itzuli zen oporretatik. Itxura denez, berriro egunkarietan ateratzeko irrikitan bueltatu zen, ailegatu bezain laster prentsaurrekoa eskaini zuen eta. Agerian gelditu zen ez zuela esateko gauza berri handirik. Errepasoa eman zien azken asteetako datu ekonomikoei, eta uztailean, oporretara joan aurretik, esandako guztiak errepikatu zituen. Langabezia tasa laster % 9tik behera egongo dela ziurtatu zuen, eta inbertsio gehiago iragarri zituen, nahiz eta ez zuen zehaztu nork, noiz eta nola egingo dituen. Aurten erreforma fiskala egingo dutela aipatu zuen, baina hori ere ez da berria.

ah a z tu gabe!

IKASTAROAK

Uda aurrera badoa ere, oraindik bada zer ikusi eta zer egin. As-pertzen denak Iruñeko kultur zentroetan antolatu diren ikas-taraetan izena eman besterik ez du. Iturrama, Jus la Rotxa eta Nabarreria zentroek hainbat ikastaro antolatu dituzte iraile-rako, eta horietako lauretan bada tokirik. Dantza mugimenduak eta koreografia edo munduko dantzak ikasi, ligatzen saiatu edo irratian trebatu nahi duenak bar du aukera. Dantza mugimen-duak ikasteko ikastaroa arra-tsaldez izanen da astearte eta ostegunetan, eta munduko dan-tzak astelehen, asteazken eta os-tiraletan arratsaldez ikasiko dira Iturrama eta Jus la Rotxa zen-troetan. Ligatzen ikasi nahi due-nak, berriz, Iturramara joan be-harko du astelehep, asteazken eta ostiraletan. Irrati ikastaroari dagokionez, Nabarreriako zen-troan bakarrik erakutsiko da irailaren 22tik 26ra arte iraunen du. Aipatu ikastarootako matri-kulak 1.000 pezeta balio du. Ize-na emateko epea heldu den as-telehenean zabalduko da, eta ikastaroak hasten direnean bu-katuko.

a d i!

Euskalerria Irratia FM 91,4

Egunero astelehenetik ostira-lera, Zokobetailu goizeko lO.OOetatik 12.00etara.

Xorroxin Irratia FM 107,5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra Karakola segi hola gazteen-dako saioa.

Aralar Irratia FM 106,2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara, bertako bizilagun eta pertsonaia ospetsuei elka-rrizketak.

Irati Irratia FMko 107.7n eta 103.8n

Ostiralero Txirristi-Mirristi hau-rrçqtzako saioa 12.30etan.

22

Page 3: Nafarkaria - Euskaltzaindia...1997/08/22  · Morente eta Lagartija Nick izango dira. Igandea Radin Tarifareo n txanda izang dao , ord etu a lek u berean. Eraso: Biha gaueanr herrik,

Nafarkaria

L a k u n t z a

Trikitilari txapelketaren finala igandean Zortzi bikote ariko dira herriko iplazan, nor baino nor, txapela eskuratzeko asmoz

Aurtengo edizioan bikote gutxik hartu dute parte. O S K A R M O N T E R O

UrkoAris t i / Iruñea

Igande eguerdian, Lakuntzako plaza trikitizalez beteko da, ber-tako oholtza gainean izango bai-tira Nafarroako IV. Trikitilari Txapelketaren f inalera iritsi diren zortzi bikoteak. Lakuntza-rako b idean, bi kanporake ta gainditu behar izan dituzte txa-pelketan izena eman zutenek: lehena, Arantzan, eta bigarrena, Goizuetan. Finalerako txartela lortu duten bikoteak ondorengo-ak dira: Ione eta Jose Mari Elgo-rriaga, Lesakakoak (Ione iaz txa-peldun izan zen Maider Ansare-

" kin batera) ; Nerea Erbit i eta Melany Eskudero, Leitzakoak; Oihana Almandoz eta Nagore Ansalas, Lesaka eta Etxalarkoak; Irune eta Patxi Zabala goizueta-rrak; Olatz Irigoien eta Leire Amoros, Arantzakoak; Amaia eta Ioseba Irastorza, Berakoak; Nekane Etxandi eta J a sone

Nafarroako Trikitilarien IV. Txapelketaren finala Lakuntzan jokatuko da igande honetan,

eguerdiko 12:30etan. Txapelketara aurkeztutako hamahiru bikoteetatik zortzi iritsi dira

finalera. Guztiek ere maila ona erakutsi dute aurreko kanporaketetan.

Mitxeltorena, Lesaka eta Etxalar-koak, eta Iosune Pikabea eta Iulen Zelaieta, Berakoak.

Trikiti txapelketa guztietan gertatzen den modura, honetan ere bikote bakoitzak lau pieza jo beharko ditu: trikitixa, porrusal-da, fandangoa eta arin-arina, oholtza gainera igotzeko erabil-tzen den kalejiraz gain. Trikitila-riek erakutsitako erraztasuna, erritmoa, ahotsa eta kantua izan-go dituzte kontuan epaimahaiko kideek. Ez dute lan erraza izango, inondik ere, maila handia eraku-tsi baitute zortzi bikoteek.

ETBko kamerak ere ber tan izango dira, Lakuntzaraino hur-biltzerik ez duenari hango giroa eta han entzungo direnak eskaintzeko asmoz. Hala ere,

zuzeneko ikuslerik ere ez da fal-tako, herriko festak izaki jende ugari bilduko baita oholtza ingu-rura. Gainera, Sakanan trikitixa-rekiko zaletasuna ez da gaur goi-zeko kontua.

Partehartzaile gutxi aurten • Bes-

te urteetako edizioekin alderatuz, aurten oso bikote gutxik hartu dute parte txapelketan: hamahi-ru baino ez dira izan. Gainera, bada harritzeko modukoa den beste datu bat: au r t en ez da Sakanako ordezkaritzarik izan, eta bertako gazte askok parte hartu izan dute bestetan. Itxura denez, disko baten grabaketan ari dira buru-belarri eta ezinez-koa izan zaie txapelketaren pres-takizunari beharrezkoa den den-

bora eskaini. Adin mugarik ez badago ere, gazte j endea da gehienbat txapelketa honetan parte hartzen duena. Izan ere, gazteak dira gehienbat trikiti eskoletako ikasleak. Duela urte batzuk, Nafarroan ez zen horrela-ko eskolarik, baina azken urtee-tan ugaritu eta Nafarroa guztian zehar zabaldu egin dira. Dagoe-neko kasik ez da trikiti eskola ez duen zonarik. Bizkaian ere antzeko gorakada izan omen da, eta jakina da Gipuzkoan betida-nik izan dela zaletasun handia. Beharbada gorakada horretan izan dute zerikusirik Gozategik, Maixa eta Ixiarrek eta beste hain-bat taldek beren trikiti hotsak gazteei hurbiltzeko egin dituzten ahaleginek. X

A e z k o a

Nafarroako Pirinioetako Partzuergoak ibilbide turistikoen eskaintza berezia handitu du Besteak beste, Aezkoako garaiak, Orbaiztako arma lantegia eta Donejakue Bidea ikus daitezke ibilbideetan

UrkoAris t i / Aezkoa

NAFARROAKO Pirinioetako Par-tzuergoak orain arte zituen ibil-bide turistikoen eskaintza han-ditu egin du Aezkoako bailaran. Hara hurbiltzen den bisitariak, besteak beste, Aezkoako garaiak eta Orbaiztako arma lantegia ikusteko aukera izanen du, baita Donejakue Bideak eskaintzen

dituen ibilbideak egiteko parada ere.

Ekimena joan den urtean abia-tu zen eta, izan zuen arrakasta aintzat hartuz, aurten eskatntza zabaltzea erabaki du Pirinioetako Partzuergoak. Partzuergoak dioe-nez, helburua Aezkoako herrieta-ko ohiturak, artea eta historia barrutik ezagutaraztea izanik, bailararen sustapena turismoa-

rekin uztartu nahi da, beste diru iturri batzuk lortzeko.

Ekimenak herrietan eskain-tzen dituen ibilbideak askotxo dira. Ibiltariak Orbaiztako arma lantegia, Aezkoako garaiak, Larrasoañeko herria eta Irunbe-rri —herrialdeko Donejakue Bidean esanahi handikoa— ikus ditzake. Baina eskaintza zabala-goa da. Bederatzi taldek txango-

ak, martxak mendi bizikletaz, oreinak hazten dituzten itxiturak bisitatzea eta zaldizko ibilaldiak antolatu dituzte.

Dena den, eskaintza ez da Aez-koarako bakarrik, Zaraitzun ere aukera anitz baitaude.

Besteak beste , Ibañetako hegazti migratzaileen zentroa edota Orreagako museoa bisita daitezke. X

E r r i b e r r i

Erdi A r o k o fes tan

m u r g i l d u k o dira

a s t e b u r u a n

herr i tar rak

" Merkatuaz gain,

besteak beste,

dantzaldia eta

antzerkia izanen

dituzte gaztelu

zaharrean

Irene Arrizurieta / I ruñea

ERDI AROKOEN tankerako festa etengabean murgilduko da bihar eta etzi Erriberriko herria, baita hara hurbiltzen diren bis i tar i guztiak ere. Herriko sarreran Erdi Aroko estandarteek eta balkoietako zintzilikarioek eta loreek garai hartara eramanen dute bisi-taria, eta merkatua, festak, dantzaldiak, otorduak eta zal-dunen arteko torneo ikusga-rriak izango dira Erriberriko herrian.

Nafarroako Erdi Aroko Jan-tzi eta Jakien Elkarteak mer-katua zabalduko du herriko plazan. Azokan berrogeita hamar postu jarriko dira, eta, janaria ez ezik, egurrez, lohiz, larruz, paperez eta beiraz egindako artisau lanak esku-ratu ahal izanen dira. Baina merkatuaz gain, izanen da zer egin eta zer ikustekorik Erri-berrin.

Arratsaldean jokatuko den torneoan parte hartuko duten zaldunek kalez kale desfilea eginen dute goizeko lehen orduetan. Aldi berean, musi-karen doinuei j a r ra i tuz , aztiak eta malabare farrega-rriak karrikaratuko dira. Baz-kaltzeko otordua egin baino lehenago Tafallako arkeroek erakusketa bikaina eginen dute gazteluan, eta San Adriango falkoneria taldeak domatutako zapelatzek janari bila egiten duten joan-eto-rrien ikuskizuna eginen dute astebuka^eran.

Bazkari legea egin ondotik, Santa Maria elizan Paulino Otamendi taldeak kontzertua eskainiko du 17:00etan. Bi ordu geroago torneoan artko diren za ldunak i tx i tu ra ra hurbilduko dira goizean elka-rri botatako desafioa betetze-ra. Torneoa bukatzean eta merkatua ixtean, Erriberriko gazteluak hartuko du jaiaren lekukoa. 22:30etan Erdi Aro-koen erako afaria eginen da gazteluaren atzealdean. Hara be r t a ra tuak , 2.500 pezeta ordainduta, hasteko odolkia, txis torra eta h i rug ihar rea dastatuko ditu, eta ondoren ogi pusketa frijituak eper sal-t san barazkiz lagundur ik . Afajondoan, azkenik, mahai-kideak herriko jauregiraino abiatuko dira erret segizioare-kin han eginen den dantzal-dian parte hartzeko. Dantzal-dian zehar TEN antzerki tal-deak Erdi Aroan girotutako antzezlan ikusgarri bat eskai-niko du. X

Page 4: Nafarkaria - Euskaltzaindia...1997/08/22  · Morente eta Lagartija Nick izango dira. Igandea Radin Tarifareo n txanda izang dao , ord etu a lek u berean. Eraso: Biha gaueanr herrik,

Nafarkaria

Nafarrak hondartzetan

Nafarroako kostaldea ote? Udan, inurrien modura, bata bestearen atzetik joaten da nafar ugari Gipuzkoako hondartzetara

B N afarroan gauza on asko ditugu, bain a ez dugu hondartzarik, eta udaran askok mendia nahiago duten arren, bada hondartza

IAJ nahiago duenik. Haiei, urrutira joan ezean irtenbide bakarra geratzen zaie: kotxea edo autobusa hartu eta Gipuzkoako hon-

dartzetako batera joan. Estatistikek diotenez, Zarauzkoa eta Hondarribikoa dira nafarrok gustukoenak ditugunak. Baten lasaitasu-

na eta bestearen martxa bilatzen omen ditugu, eta aurkitu? Hori erantzuteko asmoz hurbildu gara bi herri horietara, eta bertan

topatu ditugun nafarren iritzia jakin nahi izan dugu.

U r k o Aristi / Iruñea

AURTENGOA beroegia ez bada ere, udako eguzkiak bete-betean jo tzen d u e n e a n , bus t i a ld i ba t g u s t u r a h a r t u ohi dugu. Leku askotan bust i gaitezke: igerile-k u a n , e txeko b a i n e r a n , er re-kan... baina hondartza, hondar-tza da. Nafa r roan i t sasor ik ez dugula gauza jak ina da, ba ina oso urrutira joan gabe, baditugu primerako hondartzak. Besteak beste Zarautz eta Hondarribiko-ak u d a n nafarrez josiak izaten dire. Nafarroako kostaldea ote?

Behin ba ino g e h i a g o t a n e n t z u n d i t u g u g i p u z k o a r r e n kexuak: gure zoldak garbitzeko bere itsasora joaten omen gara. Haiek, ordainean, gure mendie-tara etortzen dira onttoak lapur-tze ra . Ba ina hor i egia al d a ? Gipuzkoara joaten al gara gure zoldak garbitzera? Ba, egia esan, bai, eta zergatik ez dugu aitortu behar?

Nafarrok Gipuzkoako hondar-tzetan bainatzea ez da napar eta giputxien arteko pikean beraien aldeko arrazoia. Hondartza bikai-n a k d i tuz t e l a , ezin u k a t u k o dugu, baina hondartzan ikusten diren gorputz puska ederrenak nafarrak direla ere egia da, ezta? Gainera, Nafarroan, hondar tza ezean, n a t u r a k bes t e h a i n b a t opari eskaini dizkigu: Aralarko mendiak, Iratiko basoa, . . . ez al dira giputxiak ere horietara etor-

Udaran nafarrez josia izaten da Zarauzko hondartza. U R T Z I

tzen? Kondairak dioenez, gu hara joaterakoan kotxearen gurpilak zula tzen dizkigute, eta be rd in haiek hona etorritakoan. Baina badirudi hori mingain gaiztoek zabaldutako gezurtxoa baino ez dela.

Nafarrok kostaldeko bizimo-dura oso ohituak ez omen gaude-la eta, sarritan ibiltzen omen gara sanda l ia eta galtzerdiz. Paleto itxura ezarri nahi digute nonbait. Dena den, guk teoria hori ezezta-tu ahal izan genuen hondartzara eginiko a t e r a ld i an : ho r re l ako hiru lagun ikusi, eta ba t Logro-ñokoa , b e s t e a Madri lekoa eta hirugarrena Zaragozakoa. Nafa-rrik ez behintzat.

Giputxi batzuek gure kontura b a r r e egi ten d u t e , ba i , b a i n a h a s e r r e t z e n den ik ere b a d a . Hondarr ibian, esate baterako, a s t e b u r u e t a n hondar tza nafa-rrez josia egoten dela eta, herria inbaditu egiten omen dugu. Egia esan, arrazoi pitt in ba t ez zaie f a l t a . A p a r k a l e k u r a b e g i r a t u baino ez dago: hamar kotxetatik zazpi na fa r r ak . Eta hori gutxi ba l i t z , e g u n e r o B a z t a n e s a k o autobusak jendez gainezka iris-ten dira. Baina gure alde, hauxe

Nafarkaria 0ST1RALA,

ABUZTUAK

Nafarrak hondartzetan

e s a n b e h a r h o n d a r r i b i t a r r e i : gogoratzen ez badute ere, Hon-darribia aspaldi batean Nafarro-akoa zen, eta ez zen alperrik izan nafarroi kendutako azken itsas portua. Horregatik, ustez behin-tzat, ondo merezia dugu Honda-rribiko hondar tzan bainatzeko eskubidea.

L a s a i t a s u n a r e n bila doazen domingeroak dira gehienbat Hon-da r r ib i r a h u r b i l t z e n d i r enak . J e n d e n a g u s i a , g e h i e n e t a n , l a s a i t a s u n a e t a e r o s o t a s u n a hondartza berean nola uztartzen diren ikusi nah i duena . J ende gazteak berriz, gehienbat, Zarau-tzen aldeko apus tua egiten du. Han martxa gehiago omen. Eta, gainera, po l t s ikoan di ru gutxi erabiltzen dutela-eta, eta gazteak oporre tarako kanp ina aukera -tzen d u t e a s k o t a n . Z a r a u t z e n bada bat, txikia baina erosoa eta hondartzatik oso hurbil dagoena. Andra Mariren zubian, esatera-ko, jendez gainezka zegoen, eta h a i e t a k o g e h i e n a k n a f a r r a k ziren.

Zarauzko Turismo Bulegoan datu hori baieztatu egin ziguten: nafar asko dira Zarautzera hur-biltzen direnak. «Lehen ere asko ziren, baina autobidea egin zute-net ik o r a ind ik gehiago. Asko nabaritu da autobidearen eragi-na, batez ere egun baterako etor-tzen den jende kopuruan», dio bertako langile Arantxak. Hon-dartza ondoan dago Amaia kafe-tegia eta hangoak ere, iritzi bere-koak dira, baina bertako zerbi-tzar iak e s a n digunez, «aurten gutxi etorri dira. Zergatik? Ba eguzkirik ez dagoelako».

Autobideak erraztutako bide hori era askotara bete daiteke. Bakoitza bere kotxean joan daite-ke, nosk i , b a i n a h o r r e t a r a k o gogorik ez dagoenean, edo ezinez-

koa denean, bada beste aukera ba t ere: au tobusa . Bu rundesa konpainiako autobusak egunean lau aldiz egiten dute Iruñea eta Zarautz arteko bidea, eta Bazta-nesakoak berriz, Hondarr ib ia dute helmuga. Burundesako txo-fer b a t e k , Sa lvador Razkinek esan digunez, egunean 150 per-t sona inguru joa t en dira bere a u t o b u s e t a n Z a r a u t z e r a i n o , nahiz eta jende kopuru hori aste-

Lasaitasunaren bila

doazen domingeroak dira

gehien bat Hondarribira

hurbiltzen direnak.

Jende nagusia,

gehienetan, patxada eta

lasaitasunaren bila.

burutan asko ugaritu. Adin guz-tietako jendea joa ten omen da, b a i n a hor i bai , gazte j ende r ik gehienak, motxileroak Salvado-rren hitZetan, kanpineko para-dan geratzen dira maiz, eta adi-neko jendea berriz, gero arratsal-dean bueltatzen da.

Dena den, nafarrok bainu bat hartzeko, edo giputxiek esango luketen modura, zoldak kentzeko auke rak ez dira hondar tze ta ra

mugatzen. Igerileku ederrak non-nahi ditugu gaur egun, eta zen-bait erreketan ere itsasoko ure-tan bezain gustura bainatu dai-teke hemen. Imajinazio asko iza-nez gero, Mecano taldearen abes-ti hark zioen bezala, gure etxeko bainugelan m u n t a t u dezakegu gure hondartza partikularra, ze bes te abes t i ha rk e sa t en zuen modura, Vaya, vaya, aqui no hay playa.

Nafarren hondartza

izenez ezaguna da

Hondarribikoa. U R T Z I

Jaime Sanzol

•Etxarri

22 URTEKO etxarriar hau Zarauzko kanpine-an topatu genuen. Aste-bete pasatzen ari zen bere bikotearekin.

Zarautzen aldeko apustua, batez ere, hiru arrazoirengatik egin zuen: alde batetik, oso elegantea delako; bestetik, Etxarritik nahiko hurbil dagoelako, eta, azkenik, astebete bakarrik zutenez, urrutiegi joateko astirik ez zutelako. «Egun baterako bakarrik askotan etorri izan gara, baina astebete pasatzera etortzen garen lehen aldia, eta oso ondo dago», esan zigun Jaimek. Baina kanpinare-kin konforme dagoen arren, herrian dagoen giroa ez zaio gehiegi gustatzen, «pijo gehiegi, beharbada». Dena den, Zarautzek nafarrei zerbait berezia eskainiko diela uste du, ze «inguruko kotxe gehienak nafarrak dira». Izan ere, Jaimek esaten duen bezala, «pena da Nafarroak hondartzarik ez izatea. Hon-dartza bakarrik falta zaigu».

Haren neska laguna ere oso gustura omen dago Zarauzko kanpinean, baina lotsatia nonbait, eta ez du gure argazkian azaldu nahi izan. Dena den, bien aurpegian nabari zen astebete zoragarria pasatu zutela Zarautzen.

Anjel Pain eta Ana Abal • Iruñea

«HEMEN gauza asko daude ikusteko moduko-ak: alde zaharra,... eta gero, esan didatenez, inguruko herriek ere badute xarma berezi bat: Getaria, Zumaia... oso herri politak eta atsegi-nak omen dira. Gainera, hondartza ere nahiko ondo dago». Zarautzi buruz ari da hizketan

Anjel. Anaren antzera, Iruñekoa da 30 urteko gazte hau, eta aspalditik etortzen da Zarau-tzera. Hondartzara joan behar duen aldiro, Zarautzeraino hurbiltzen da, ez da kasi beste hondartzetara joaten. Aurten, astebete pasa-tzea erabaki dute, eta horregatik jarri dute denda herri honetako kanpinean.

Zarauzko gau giroa dagoeneko ahaztua omen dute: «Lehen bai, gaztetan, ongi ezagu-tzen genuen giro hori, baina aspalditik ez dugu giro hori dastatzeko aukerarik izan. Beharbada, gaur gauean hurbilduko gara, ea gauzak asko aldatu diren ikusteko». Hale-re, ez dira gau giroaz gozatzera etortzen Zarautzera, hondartzan gustura egotera bai-

zik, beraien ustez «leku paregabea baita horretarako, eta gustatzen zaizuna ez dagoe-lako aldatu beharrik».

Delia Ihabar eta Amaia Razkin

g g f j f l n k • Arbizu

^ r DELIARI Zarauzko hon-dartza asko gustatzen

| zaio. Horregatik, ahal duen guztietan, senarra-

. .. J? M ri lagunduz, Zarautze-rainojoatenda«hankak

- ^ f f i t f e ' bustitzera besterik ez c J P b a d a ere». Senarra Bu-arundesako txoferra du

Deliak, eta horregatik askotan izaten da Zarau-tzen. Baina beldur pixka bat ere izaten du noizean behin, «olatu haundi sa-

marrak izaten dira askotan, eta badaezpada ere, hobe hondarrean egotea eta ezuretan...» Eiñakume arbizuar honek nafar asko topatu izan omen ditu Zarautzen. «Gure zonaldetik, Barrankatik ez da jende asko etortzen,"baina Iruñea aldetik eta bai», dio Deliak. «Gazteak egun batzuetarako etortzen dira, baina gu be-zala ia edadetuak daudenak, nik uste dut egun pasa etortzen direla gehienak».

Gaur bere alaba, Amaia Errazkin, du ondoan. Lehendik kanpinean izan den arren, egun baterako etortzen den lehen aldia du Amaiak. Bai orduan eta bai orain-goan, bietan ere oso gustura ibili omen da,

Veronica eta Eva lzquierdo • Iruñea

OSO atsekabeturik bueltatu behar dute Iruñeko bi ahizpa hauek etxera. «Kriston txaskoa hartu dugu. Zarautzen giro izugarria egoten dela esan digute, baina... ez dago ezer!', kexatzen dira Veronica eta Eva. «Gainera, feste-tan daudela esan di| te, eta festetan hain gutxi baldin badago, pentsa urtean zehar egongo den. Egia esan,

beste gauza bat espero genuen».

Goizeko Burundesan hurbildu dira Zaraii' tzera bi ahizpa hauek, eta arratsaldekoan bueltatuko dira Iruñera. «Donostia gehiago gustatzen zait — dioEvak—. Beharbada ñearen hantza handiagoa duelako izango & baina hau baino hobeto dago Gipuzkoako t«'

nia. Ni behintzat, hurrena hara joango tana etorri baino lehenago». tionicak dioenez, «pena da Nafarroak iaitzarik ez izatea. Puska bat hartu eta 'eraman beharko dugu eta Gaztelu En-ftaren erdi-erdian jarri». Saesan, haien aurpegiak ikusirik, ezin "sogustura ibili direnik. Momentu txar fasatu, eta disimulatu ezin duenaren l(gia nolabait aldatzen saiatu ziren gure !&n apain-apain ateratzeko.

'olina Arraiza eta Ageda Andia • Iruñea

«Surf egitea oso gustu-koa dugu, eta horregatik gustatzen zaigu gehien-bat Zarautz, hemen oso olatu onak izaten direla-ko», erantzun zigun Carolinak Zarautz auke-ratzeko arrazoiak zein diren galdetzean. Caroli-nak eta Agedak hamasei urte dituzte, eta, txikita-tik oporrak Zarautzen pasatu izan dituzte, hondartzaren ondo-

aiokatutako*pisu batean, baina aur-

ten ez, eta horregatik, egun bakar baterako etorri dira Burundesan. «Hondartza hau oso ondo dago, baina pena da gaurkoa bezalako eguraldi kaskarra egiten duenean, grazi guz-tia galtzen baitu», esan zigun Carolinak. «Hau oso guay dago» gaineratzen du Agedak. Surf munduan Zarautz, hiri garrantzitsua da.

Besteak beste, mundialetarako proba batzuk bertan egiten dira, eta hori da bi nes-kato hauentzat Zarautzek duen erakargarri-rik handiena. Ondoan, Donostiako lagun bat dute Iruñeakoek, eta honek dioenez, «Zarau-tzen dago martxarik hoberena, baina hauek ez dakite martxa hori aurkitzen, eta horrega-tik esaten dute ez dagoela martxarik, baina Zarautzen bezelakoa... inon ere ez!».

Inmakulada Orellano eta Ramon Izanzu • Iruñea

HONDARRIBIAk duen lasaitasunaren bila etortzen omen da Iruñe-ako senar-emazte hau. «Denontzako lekua iza-ten da, eta ez dago isti-lurik. Uretara ez gara ezertarako sartzen -dio Inmakuladak- baina oso

gustura ibiltzen gara hemen». Donostia ere

asko gustatzen zaio Inmakuladari, baina

*lt «igu han Iruñean dagoen

I I 4*c> ' n arazo bera dago: kotxea aparkatzeko zailtasu-nak izaten dira. «Hemen, berriz, kotxea lasai lasai utz dezakezu hondartzaren alboan,

eta nahi duzunean hartu eta ospa» esan digu Ramonek.

Gainera, bikote honi arrain freskoa asko gustatzen zaio. Baita portuetako giroa ere, eta horregatik Hondarribiraino etortzen diren aldiro, arrai fresko piska bat eramate-ko aprobetxatzen dute bidaia. «Gaur bertan, txipiroi bikainak erosi ditugu, izugarri gus-tatzen baitzaizkit txipiroiak» dio Inmakula-dak.

Ur ru t i r a j o a n d a ba ino hobe to ibi l tzen omen dira inguruko baz te r r ak ezagutuz, horregatik inora joan eta hañ egun batzuk pasa beharrean, nahiago izaten dute egun bateko ateralditxoak egin: egun batean Hon-darribira, beste batean Erronkari aldera...

Ferminita Otamendi Atallu

«HAU NAPARREN hondartza dela esaten ez dute ba? Horregatik etorri gara Hondarribi-

ra. Gainera egun pasa egin behar dugu: goizean Mamuten izan gara, orain hemen eta gero Donostiara joango gara su artifizia-lak ikustera». Feminitaren l^itzak dira horiek. Atalluko emakume hau haurdun dago, eta hilabete batzuk baino falta ez zaiz-kionez, medikuak lasaitasuna eta atsedena aholkatu dizkio, «eta horretarako, zer hobe hondartza baino?».

Hondartzan izan zen azkeneko aldia, duela zortzi urte inguru izan zen. Baina etortzen den aldiro, Hondarribira etortzen da, nafar gehientsuenen antzera. «Hemen-goek esaten dutenez, asteburutan nafarren-tzako behar izaten da hondartza guztia. Aparkalekura begiratuz gero ere, kotxe gehienak Nafarroakoak dira. Orain, gainera, autobidea izanda, berehala hemen baika-ra...»

Bere tripatxoak bainu bat hartzen ez omen dio utziko, baina hankak behintzat bustiko omen ditu, eskutik duen haur txiki politarekin hondarrean gustura asko jolastu

ondoren. «Kolore pixka bat ere ez zait batere gaizki etorriko, baina gaurko eguraldi kaska-rrarekin... txuri-txuri jarraitu beharko dugu» esanez agurtu gintuen Ferminita Otamendi Atalluk.

22

Page 5: Nafarkaria - Euskaltzaindia...1997/08/22  · Morente eta Lagartija Nick izango dira. Igandea Radin Tarifareo n txanda izang dao , ord etu a lek u berean. Eraso: Biha gaueanr herrik,

Nafarkaria OSTIRALA,

ABUZTUAK

Xanti Begiristain

Trakeskeria gehiegi • Gaizki-ulerturik izan ez dadin, hasieratik esan nahi dut nik ez dudala jotzen neure burua ez jakintsutzat ezta aditutzat ere euskararen kontuetan. Soil-soilik adierazi nahi dut eus-kaldun euskaltzalea eta euskara irakasle arrunta naizela, besterik gabe. Horrexegatik, hain zuzen ere, beharbada euskararen irakas-kuntza nire lanbidea delako eta euskaltzale apala naizelako, uste dut euskarari ere eman behar zaiola berea, hau da, merezi duen begi-runea.

Gorago ahaztu zait esatea, baina oraintxe esanen dut, alegia, badakit oso pertsona kas-karra naizela, eta, beraz, neure akatsak ditut, ugariak. Gizarte honetakoa naiz, eta jende guztia bezala, ni ere akasduna naiz, okerrak sarritan egiten ditut, baina behintzat saiatzen naiz errore horiek gutxitzen, eta, batez ere, behin eta berriz errepika ez daitezen akats be-rak.

Zertara ote datorren erretolika hau guztia galdetuko diozu zeure buruari seguru asko. Segituan saiatuko naiz azaltzen.

Har, naiz eta oporretan nagoen, egunero-egunero entzuten ditut programak Euskal Irrati eta Telebistan, eta hona hemen zer-no-lako gauzak entzun eta irakurri ditudan azken hiru egunetan. Esate baterako, nerbiosa nago, histerika da, seria zaude, Espainiako ministra, pelikulako aktoresa, emakume erlijiosak, ko-reografa berria, batetan, batetara, batetakoa, pertsona espeziala (apartekoa, bereziaren si-nonimoa), hiruetan, lauetan, seiretan, zazpi-retan, zortziretan, seirehun, zazpirehun, zortzi-rehun, bederatzirehun, Madriyen (Madrilen or-dez), biyera (bileraren.ordez), epaiye (epaileren ordez), gatos (gatoz), sortzi (zortzi), atentzioa deitu, Jaltan bota, benetazkoa, bñlloa (distira, dirdira), Osa Mayor, Osa Menor, alemandarra, pelikula doblatu, hamaikean, europear, gure gaurko saioa, nire Iruñeko lagunak, langabe-ziarekin bukatu behar dugu, eta abar, eta abar.

Azpipiarratu nahi dut hiru egunetan ikus-entzundakoak direla, exajeratu gabe, eta gai-nera diru publikoaz ordaintzen diren euskal komunikabide horietako profesionalek esan eta idatziak izan direla.

Horiexei eman nahi diet garrantzia, hain justu ere, alde batetik, nik ez ditut ematen eguneko hogeita lau orduak euskal komuni-kabide profesional publikoak ikus-entzuten, eta, bestetik, inolaz ere ez naiz aritzen begi-erne eta belarri-zut ea zer akats harrapatzen diz-kiedan. Ezta gutxiagorik ere. Kontua da, oso sarritan egiten dituztela akats horiek eta beste asko, eta sentiberatasun pittin bat baldin ba-duzu behintzat, nahi gabe ere ohartzen zara aipaturiko,huts egiteaz.

Aurreko guztiari buruz gogoeta, kritika, gal-dera, iradokizun "batzuk eta abar egin nahi ditut: 1,- Komunikabide horiek izaten omen dituzte euskara-teknikari profesional eta eskudun ba-tzuk, baina aitortu beharra dago batzuetan ez dela gehiegi nabaritzen, egiten duten akats pilarengatik eta errepikatzen dituztenengatik. Beharbada, arrazoi bat izan liteke orain opo-rretan daudela, eta hasberriak dituztela or-dezkoak.

2,- Zer pentsatuko ote genuke (lukete) beste horrenbeste gertatuko balitz gaztelaniaz, fran-tsesez, ingelesez eta abar? Egundokoa, ezta hala? Orduan zer gertatzen da, euskara gu-txiesteak bost axola digula edo zer?

3,- Gogoan izan dezagun hamarkada ugaritxo kosta izan zaiola Euskaltzaindiari arauak ematea. Duela bizpahiru urte hasi da ematen, eta zer gertatzen zaigu, ez garela gauza ikasteko eta praktikan jartzeko, paso egiten diegula, ez dutela funtsik, edo zer?

Sermoia bukatzeko, bi gauza besterik ez: euskarak gehiago merezi du (euskaldunok ere bai), eta hobe da berandu zuzentzea, inoiz ez baino. •

Joxemiel Bidador

Idazle zarotar baten burutapenak

• Zaroin etxea Unanun dagoen arren, ez da Ergoiengoa 1841.ean munduratu zen Jean Pierre Arbelbide, garaztarra baizik. 1867.ean apeztu ostean ez zen eliz-parropia undats batean ekuratu, eta uste baino lehen Hazparneko misiolarien etxeko nagusia izatera iritsi zen. Urte haietan gogor ihardun zuen Belokeko beneditarren le-kaidetxe berria sortzeko, eta langintza horretan gelditzeke labain-durik, antzeko asmoak agertu zituen Hazparneko misiolari-etxea apezpikuaren menetik ateratzeko, orden berri baten antzera sortuz edo. Alabaina Baionako gotzaiari ez zitzaion gehixegi laketu ideia eta zarotarraren amets sortzaileak bertan behera gerarazi zituen. Hau gertatu aurretik, eta hasiera bateko asmoetara plegaturik, Hego Ameriketara nahiz Erromara bidaiatu zuen. Nonbaiten ere 1888. urte aldera Iruueko eliznagusiko kalonje izan zela agertzen da, Baionako gotzaiarekin zezakeen aharrari sahiesbidea ote. Az-kenean, benefiziadutza baten sortu zuen Baionako eliznagusian, zeinaren eratzailea eta mozkin jasolea zen aldi berean, eta ber elizan kalonje iraun zuen bizi bitartean, hau da, 1905. edo 1908. urtera arte.

Bat baino gehiago dira Arbelbidek ondu liburuak, orO har erlijioa gai nagusi dutenak. Moldizkiratu lehenbizikoa 1887.eko Bokazio-nea edo Jainkoaren deia dugu, Lillen agertu zena, San Agustinen elkhartasuneko Jaun Descl'e de Brouwer eta hekien iagunen mol-detegian, Zunharretako Intxausperen baimenarekin. Argira eman bigarrena Erlisionea: Eskual Herriari dohazkon egiarik beharrenak, Heren Ordenako chehetasunekin eta meza-bezperen othoitzekin dugu, hiri flandriarreko irarkola beretik 1890.ean elki zena. Arras liburu potolo hau Lapeireren Kredo edo sinhesten dut esplikatua liburu famatuarekin antza ikaragarria dauka: erlijioaren gizakiak lezakeen beharraz. elizaren ondareez, Jasukristoren potereaz, Aita Santuen trunpatze ezinaz, fedeaz nahiz sinismen ezaz, edota Leon XIII. aita santuak proposatu hirugarren ordenaz. Ez da harritzekoa baina, alta Bidarteko apez askaindar adinkidea ekanduzko ianki-dea baitzuen, geroxeago ikusi ahal izanen dugunez. Lan honetan hiru dira irakur daitezkeen baimenak: Jaun Intxauspe bikario jeneralarena: «Gutiziatzeko da beraz liburu hau eskual-herriko familia guzietan khausi dadien eta artharekin irakur», Jaun Bel-tzagi Donibane Garaziko apez handiarena. eta erderaz dagoen Di-hartzerena. Heren ordreko anai arreberi bihitz, l890.ean eta ohizko lekuan ere agertu zuen karrikara. Halaz guziz, eta gai berbera kiribilkagai, Hazparneko Etxepareren Tierceren escu liburua -Baiona, Lasserre, 1862 eta 1870-, eta mendean Luka Babaki Arranbide zen Blas Mendiondokoaren 1914.eko Heren ordenako erreglaren xehetasunak liburu parea dukegu.

Dena den Arbelbideri osperik nabarmenena erakarri zion lana Igandea edo jaunaren: eguna meza bezperen othoitzekin izan zelako bagaude. Beste guziak bezala Lillen 1895.ean azaldu zen, eta izenburuak dioen gisaz, igandean kristauki nolatan zotukatu era-kustea luke helburu. Liburu hasiiienta, ordea, Aitzin solasako goiburua duen atarikoan euskararen eta euskaldunen gaineko hainbat burutapen luzatu zitucn. zlnez interesekoak eta egungora arront egokigarriak mende pasea jagoitik higatu den arren: «Erda-ratar horiek gure bilkhura guzietan dathozi, erdi frantses eta erdi gaskoin, hastean ez deraute nihork irri beizik egiten, delakotz heyen elhea nahasia bezain bitchi, bainan hek ez dire lotsatzen! Ergel-keriari datcheko thema, eta ihesi joan behar orde, listor burrumba horiek darraizku bethi, erdara dariotela. Nikuste lotarik ere erdaraz amesten diren, eta ahalik balute, gauaz ere lethorzke berdin gure beharrietara, Huna zer den ene beldurra: erdarari sobera trebatuz, eskualdunek premia ttipitan har dezaten herriko mintzaya, eta geroztik ezacholaki bazterrerat utz dezaten. Bretainako eskualde-tan gaindi ibiliariaiz deinboran. eta nola Bretaniak mintzaya bat baitu gurea bezala zaharra eta alde guziz ederra, mintzai hortako gizon jakintsunenak ikhusi nahi izan ditut. Gu uzkur bezain hek erne ete lehiatuak dire. Ala aitorensemek, ala aphezek, bai eta aphezpikuek berek entsegu frango baderabilate herriko mintzaya zahar ederra chutik atchiki beharrez. Ochala hortaratuak bagine gure Eskual Herri maitean! Ai orduan ez ginuke ez egroaz lotsa-tzerik, gure mendietako harrokek bezembat iraun lezake gure es-kuarak».

Hona arte ekarri laukotearekin ertsi ohi da Arbelbideren ekoizpen idatzia, baina gehiago badira Zarokoak largatu zizkigunak. 1889.ean eta Baionako Lasserrereri etxean Hazparneeo misiones-teyan Jesusen'Bihotz sakratuaren anayak atera zuen, eta bederatzi urte beranduago Archives des Missionnaires de Hasparren inpri-marazi zuen Buenos Airesen. Ezagunagoa dateke ordea 1892.ean Baionan agertu Hazparneko kalbarioa eta kantika eskuarak beren aireekin. 1890.ean Hazparneko Arroltzejnendi kaskoan kalbarioa eraiki zutenean, Arbelbidek berak bildu zituen orduko predikalari euskaldun hoberenak bertan mintza zitezen. Arbelbidek bakoitzari zehaztu zion beharreko gaia, nahasmendurik izan ez zfedin, eta halaxe, Larresoroko apeza zen Arnaud Abbadiek, Jean Leon Bas-tresek -Agustin aita senperetarra Belokeko komentuko fundatzailea: eta abadea Idiazabaien 1904.ean zendu zenak-, gorago aipatu Beltzagik, Txoribitek, Lapeirek eta Zanzinenak tajutu sermoiekin gehi Arbelbidek berak jaso kantekin eta hauei zihoazkien parti-turekin batera apailatu zen liburu hau. Urte honetantxe ere, zen-soregile arizan zen, Sakelako liburuchka edo giristino guzientzat on den esku liburu ttipia Mixel Elizanbururen idazkiaren aintzineko orrietan begizta daitekeen gisan. •

22

Page 6: Nafarkaria - Euskaltzaindia...1997/08/22  · Morente eta Lagartija Nick izango dira. Igandea Radin Tarifareo n txanda izang dao , ord etu a lek u berean. Eraso: Biha gaueanr herrik,

Nafarkaria

Idoiako Andra Mariren Santutegia: Altxor etnologiko bat erronkariko Pirinioetan Balio etnografiko izugarña duten ehundaka tresna bildu ditu erakusketa batean Felipe Ipas Anaut ermitauak

• S rronkariko Izaba herri-

ra iristerakoan, herrira

bertara sartu gabe, zubiaren

ezkerra ldet ik b ide estu eta

erdi harriztatu bat abiatzen

da . Bide horrek e r romesak

eta turistak ibilaldi atsegin

batera gonbidatzen ditu.

Fernando Hualde / Izaba

IBILADI horren hasieran Ezka ibaiaren zurrumurrua bidelagun izaten da. Udararen sasoi hone-tan, hurrondo lirainek oraindik heldu gabeko fruituak erakusten dizkigute, eta hor dabil, adarrez adar, txepetx txikia gure pausoak zainduz, bere jakinmin jatorra asetu nahian. Jakinmin horrek bultzatuta lagunduko gaitu txe-petxak bide guztian.

San Pedroren iturria eskuine-tara utzi, errekaren gainean zin-tzilik, eta bidexka aldapan gora abiatzen&i, landarezjositako ko-rridore estu baten barna. Gaua zenbait orduz aurreratu denaren antza eskaintzen duen pasadizo-an, ibiltaria maria biderik ederre-netik doan erromes bihurtzen da. Bidearen azken txanpan, Idoiako santutegia begi aurrean azaltzen denean, bidea zelaia da, gerora izango dugun aldapatxorako in-darrak gorde ahal ditzagun. Bide-aren bi aldetara zenbait baratza daude, antz ina putzuak edo idoiak (ihi lurraldea) ziren leku berean. Herriko kondairaren ara-bera, Ama Birjina bertan azaldu zen.

Ermitarako iritsiera begiei es-kainitako opari paregabea da. Al-de batetik, Pirinioetan ohikoa den moduan, inguru guztiz zoraga-rrian gaude, bertan natura eta es-piritualtasunak bat egiten dute-larik. Eta, bestetik, ermita eta in-gurua primeran zainduak daude-la ikusi ahal izango dugu, garbi-t a s u n a z eta lore ugarien polikromiaz gozatzen dugun bi-tartean. Hainbesteko apaingarri-ren eta bertan arnasten den giro espiritualaren ardura, Felipe Ipas Anaut izabarrarena baino ez da. Duela zazpi urtez geroztik, Felipe Ipas bertako ermitaua da. Baina Felipe, Idoiako santutegia eta bertara joateko bideko 900 me-troak paradisu bilakatu dituen gizona baino zerbait gehiago da: bihotz oneko ermitau honek bere zigilua utzi du elizatxo horretan, etnologia erakusketa apal baina osatua eratu baitu ondoan dago-en etxetxoan.

Erakusketa horretan Felipek desagertzeko zorian ziren ehun-daka tresna, lanabes eta argazki bildu ditu, guztiak ere Pirinioeta-ko kul turarako, eta, batez ere Erronkarikorako, balio haundia dute.

Zabortegietan bildutako altxorra «Altxor txiki horrek badu, gainera, ezaugarri bitxi bat , bes.te erakusketet .a t ik .

bereizten duen ezaugarri bat: pieza gehienak ez dira jabeek erakustoki hasi berri honi opari-tu takoak , Aezkoa, Zaraitzu, Erronkar i , Antso eta Hecho Nabaskozeko bailaretako zaka-rrontzietan aurkitutakoak bai-zik. Hainbat lanabes, argazki eta tresna, itxura zaharrekoak, urte-tan zehar jabeen arduragabeke-ria dela eta zabortegietara bota izan direnak. Jabeek, t ras te zahar eta baliogabeak gainetik kentzen zituztelakoan botatzen zituzten ondare hauek, duela gutxi arte gizarteak traste zaha-rrekiko izan duen sentsibilitate ezaren ondorioz.

Felipe Ipasek betidanik izan du gure arbasoen bizimodua ezagu-tzeko irrika. Bera ohartzen zenez, gure zabortegietan hurbileko his-toriaren zati haundi bat galtzen ari zen. Horrela, urtetan zehar bere motorraren laguntzarekin bakarrik, denbora librea zuene-an, lekuko etnografiko interesga-rri askoren zoritxarreko helmuga ziren zabortegietan barna ibiltzen zen, berreskuratu ezineko Piri-nioetako historiaren zatia bilaka-tzear zeuden tresna horiek jaso-tzen.

Gaur egun, Felipe Ipas bera da, bertako ermitaua denez, Idoiako santutegiaren nagusia, bera da han, jaun eta jabe. Ideia bikain bat izan zuen Felipek: bere etxea-ren ondoan dagoen bordatxoa konpondu eta erakusketa bitxia moldatu zuen bertan. Argiztapen berezirik gabe, batere luxurik ga-

be, aparteko ezer gabe, baina txu-kun-txukun, berak berreskura-tutako altxorren zati garrantzitsu bat (dena ez baita kabitzen) du ikusgai bere erakusketan, berta-ra hurbiltzen direnek ezagutu ahal ditzaten.

Museo xelebre hau ez da gide-tan agertzen, ez du inongo dirula-guntzarik, izenik ere ez du; baina, horren ordez, eta egiari zor zaion begiruneagatik, esan dezakegu oso erakusketa osatu baten au-rrean gaudela. Ingurunean ber-tan kokatua dago erakusketa, eta inguratzen duten paisaiek XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hasiera dakarkigute gogora, ima-jinazio gehiegi izan gabe. Tresna horiek ikusi nahi izanez gero, er-miatuari eskatu baino ez da egin behar, eta berak gustura asko erakusten ditu tresna guztiak, bai ta beharrezko azalpenak eman ere.

Besteak beste, ia galduta dago-en almadiazainen ohiturak eza-gutzeko aukera izango du bisita-riak Idoiako santutegiaren ondo-an. Nola eramaten zituzten aspal-di batean, beraiek egindako al-madietan Pirinioetatik hartutako egurra erosleen eskuetaraino, harri eta uraren haserrea gaindi-tuz.

Aukeratutako zuhaitzak bota-tzeko erabiltzen ziren harrizko trontza zaharrak ere badaude erakusketan: zerrak, ginbaletak, astralak eta egurra prestatu eta almadiak eraikitzeko beharrezko-ak izaten ziren hainbat tresneria.

Bildutakoaz l iarro dago Felipe Ipas

Artzainen bizimodua ere jaso-tzen du, xehetasunez betea, Feli-peren erakiistokiak: Erronkariko gazta ospetsua egiteko beharrez-koak izaten ziren tresnak, mota guztietako zintzarriak, elurraren gainean ibili ahal izateko egurrez-ko erraketak. abereak jezteko la-nabesak... Tresna horiek guztiak gerriko gorri, abarka zahar eta eguzkiak gastaturlko txanoekin ibiltzen ziren Erronkariko artzain zahar eta bizkar sendoko haien bizimoduaren gogortasunaren berri ematen digute. Gogortasu-na eta sofrimendua. Udan Larra, Lakora eta Animerkandia ingu-ruetan ibiltzen baziren ere, negua iritsi orduko, bere erret eskubi-dea aprobetxatuz Nafarroako Erriberaraino joaten ziren belar bila, Erronkariko abelbide zaha-rrean barna.

Dagoeneko erabiltzen ez diren lurra lantzeko lanabesak ere badira erakusketan: aroztegieta-ko tresnak, ehizerako armak, otso eta hartzez babesteko zepo-ak, ferrak, duela mendeetako gil-tzak, zaldi gainean ibiltzeko beharrezkoak, ogia egitekoak, su'kaldeko ontziak, burdinezko plantxa zaharrak, zeramika... eta argazkiak, argazki ugari.

Ingurunean bertan kokatutako dohaineko erakusketa • Ido iako

erakustokia, beraz, bere sus-traiekin bat egin nahi duenaren-tzat bisita saihestu ezina da. Ma-terial hori guztia batera aurkitu ahal izatea luxu bat da. Gainera,

Izabako Udalak herrian bertan etnografia erakustoki bat eratze-ko asmoa du, eta beste zenbaiten artean, Felipe beraren laguntza izango du erakustokiak, bi era-kusketetarako adina altxor bai-tu. Zorte haundia du Izabako he-rriak: aspaldiko eta gaurko gizal-dien arteko lotura gordetzeko prest dagoen bizilagun bat ez du-te herri guztiek izaten. Aspaldi-koak bere bizimodu tradiziona-len amaieraijen lekuko izan zi-ren, eta gaur fegungo gizaldi hau, berriz, aspaldiko lekuko kostum-bristak berreskuratzeko prest dagoela dirudi.

Esperientzia guztiz ziragarria izan daiteke Erronkariko txoko honetara hurbildu, inongo pre-sarik gabe, espiritu sentsible batez, eta leku horren bakarda-dean, harrizko pareta sendo haien ar tean , mende honen hasierako urte haiek gogoratu. Milaka ur te tako hizkuntza baten amaieraren lekuko izan zen mendea, Erronkariko eus-kararena. Euskararekin batera. kul tura bat, jazkera bat, eta bizitzeko era bat ere galdu ziren beste ha inba t gauzez gain. Askoz erosoagoa eta atzerritarra ere baden kultura batek gure usadKfsakonenak suntsitu ditu, guk askotan horren aurka ezer egin gabe.

Gure euskal kulturaren sus-traiak omendu nahi dituen era-kusketa honetaraino errespetuz eta mirespenaz hurbiltzea merezi du. /

Page 7: Nafarkaria - Euskaltzaindia...1997/08/22  · Morente eta Lagartija Nick izango dira. Igandea Radin Tarifareo n txanda izang dao , ord etu a lek u berean. Eraso: Biha gaueanr herrik,

Nafarkaria ABUZTUAK

22

• Erkuden Amatria • Dantzaria

«Ongi dantzatzen ikasi nahi dut Londresen» ilbon joan den ekainean froga batzuk gainditu eta gero,

Erkuden Amatria iruindarra Londreseko Dantza Eskolan

hasiko da dantza garaikidea ikasten irailean. Txikitatik afizio

eta aisialdiko eginkizuna izan duena ogibide eta bokazio duen

aurkitzera doa Erresuma Batuko hiriburura.

Irene Arrizurieta / I ruñea

Londresera joan aurretik azkene-ko prestaketak egiten dabil Erku-den. Ele gutxiko neska, kostata hitz egin du aurrean duen erron-kaz. Dena den, kafetxo baten arrimoan lasai eta luze mintzatu da. • Londreserako bidea hartu bai-

no lehen, hainbat pauso eman behar izan dituzu dantzan ikasteko. Nola hasi zinen? Nik txikitatik dantzatzen dut.

Iruñeko Donibane auzoko Almu-dena Lobonen akademiara joaten hasi nintzen zazpi ur terekin. Gero Paula Gutierrezekin hasi nintzen dantza klasikoa ikasten. Niretzat dantzatzea zaletasuna izan da beti eta ez dut pentsatu ogibidea izan zitekeenik. Duela bi urte Nafarroako Dantza Eskolan dantza garaikidea egiten hasi nintzen, klasikoa baino gehiago gustatzen baitzait. Iaz, UBIko ikasketak bukatu eta gero, era-baki behar nuen dantza tzen j a r ra i tuko nuen edo' ikas ten. Azkenean, Bilbora joan nintzen Ingurugiro Kudeaketa ikasketak egltera.

• Zergatik aukera hori? Iruñean Nafarroako Dantza

Eskolan ari bazara titulua atera dezakezu, baina dantza klasiko-an bakarrik. Gainera, orain LOG-SEarekin (Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea) ez dago oso argi zer gerta-tuko den dantzarekin, eta Bilbo-ra joatea hobe zela iruditu zitzai-dan. • Londresen zer eginen duzu?

Londreseko The Plays dantza garaikideko konpainiarekin ariko naiz. Berez hiru urteko ikastur-tea da, Cambridgeko Unibertsita-

Erkuden Amatria: «Orain arte zaletasuna bakarrik

izan dena zerbait gehiago den probatu nahi dut

ikasturte honetan»

te barruan zaude, baina Londre-sen ikasten duzu. Ongi dantza-tzen eta interpretatzen ikasiko dut. Ikasketak utzi eta dantzan serioago hasteko erabakia zerga-tik hartu duzu? Otsailean irakas-leak animaturik The Plays esko-lak antolatutako froga batzuk egin nituen eta aukeratu nindu-ten, Ingalaterran bi dira eskola garrantzitsuak, Rembrandt eta The Plays, eta niretzat esperien-tzia oso ona da.

• Londresera zoaz ikastera, hemen ez dago dantza garaiki-dea ikasteko aukerarik? Euskal Herrian akademietan

ikas dezakezu, eta Bilbon hasi dira tituluak ematen. Bartzelo-nan Antzerki Institutua dago, eta han ere ikas dezakezu, baina bestela ez dago aukerarik. Jende gehiena kanpora doa ikastera. • Beraz, zuk diozunaren arabera,

hemen ez dago ez azpiegitura egokirik ez prestakuntza onik egiterik? Betidanik baztertua egon da

eta ez zaio garrantzirik eman hez-kuntzan. Ikasi nahi bazenuen oso garestiak diren akademietara joan behar zenuen. Administra-zioak ez du begirunerik, eta, gai-nera, ez du dirulaguntzarik ema-ten. Nirekin dantzatzen ibili dire-nak Alemaniara edo Erresuma Batura joan dira ikastera aukera gehiago daudelako. Iruñea oso txikia da eta dantzatzen jarraitu nahi izanez gero a tera behar duzu. Bilbon badira akademia onak, eta Euskadiko Baleta dago baina diru arazo larriak ditu.

• Ikasturtean Erresuma Batuko hiriburuan egonen zara. Zein da zure asmoa? Ikastera noa. Nik badakit ikas-

teko asko dudala. Hori bakarrik

Erkuden Amatria laster abiatuko da Erresuma Batura.

ez. Dantzaren mundua zer den probatu nahi dut. Iruñean goize-an ikastolan ikasten nuen, eta arratsaldean dantzatzera joaten nintzen. Orain arte zaletasuna besterik ez zena zerbait gehiago den probatu nahi dut Londresen. Egun osoa dantza ikasten ariko naiz, goizeko 9:00etan sartzen naiz klasera eta arra tsaldeko 18:00ak arte ez naiz ateratzen. • Dantza garaikideak sakrifizio

eta lan asko suposatzen dizu? Dantza klas ikoak baino

gutxiago. Klasikoa teknikoagoa da, eta gorputzak ere ezaugarri jakin batzuk behar ditu, garaiki-deak, berriz, askatasun gehiago ematen dizu. Klasikotik garaiki-dera salto egin nuen probatzea-

gatik eta gus turago senti tzen nintzelako. Gara ik idearek in gehiago adieraz dezakezu. Dena den, garaikidea egiteko klasikoa-ren teknika menpera tu behar duzu eta nahitaez ikasi behar da. • Londres eta gero, zein asmo

duzu? Nik dantzatu egin nahi dut.

Hona etorri eta hemengo konpai-nia batean egotea ez da nire hel-burua . Berdin zait hemen edo atzerrian aritu behar izatea. • Dantzari izarra izatea gustatu-

ko litzaizuke? Nik ongi dantzatzen ikasi nahi

dut, dantzari ona izan, baina, betiere, maila apalagoan.Nik lana egingo du t e ta konpai-nia bateko lehen dantzaria iris-

ten banaiz ongi, baina ez da nire he lbu rua . Nahiago dut talde-lana. • Dantzari on batek zein ezauga-

rri izan behar ditu? Dantzar iak j ak in behar du

sent i tzen duena adieraz ten . Nahiz eta teknika oso ona izan gero eszenatokian ez baduzu ezer transmititzen ez dago ezer egite-rik. Nik nahiago dut t eknika gutxiago menperatu eta sentitzen dudana adierazten jakin. Tekni-karek in ongi moldaten naiz, baina dantza adieraztea gehia-go kostatzen zait lotsatia naizela-ko. Jendearen aur rean urdu-ri a te ra izan naiz beti eta ez dut gozatu izan. Hori ere ikasi beharko dut. x

s o s l a i a

ErkudenAmatña Iruindarrak abuztuaren 28an beteko ditu 20 urte. Iragan urtean Bilbon Ingurugiro Kudeaketa ikaske-

ten aurreneko urtea egin ondoren, Londre-

sera dantza garai-kidea ikastea

doa. Etsiko ote duen beldur den arren, irailaren

lean hasikoduen ikasturtean gogor lan egiteko gogoa-

rekin doa. *

Dena den, Nafa-rroako Gobernuak dantzarekiko eta orohar kulturare-kiko duten begiru-ne eSkasa krttika-tu du. Dirulagun-

tzak lortzeko hainbatatejo ditu, eta ez du oraindik sosik

ikusi. Herrialdeko Dantza Eskolan tgauza asko>egi-teko aukera dago-ela ustedu, baina

>gogorik ez>. X

Ikasturtea heldu den urteko rnaia-tzaren31nbuka-

tukodu,baina lehenagotik Naja-rroara bueltatuko da, dantzatzeaz gainjamiliarekin eta lagunekin ego-teabaitugustuko-

en. «Joan baino lehen noiz iizuli

pentsatzen ari naiz>, dio.