Natura-ondarea Eibarko udal akordioa

3
EIBARKO NATURA-ONDAREAREN ALDEKO AKORDIOA (2012 2015) Akordio honen bitartez, naturak Eibarko udalerrian eta orokorrean, egungo gizartean duen benetako balioa aitortu eta adierazi nahi du Eibarko Udalak. Era berean, gure ongizaterako eta hobekuntzarako duen garrantzia aldarrikatu nahi du. Hau dela eta, datozen urteetan, Eibarko natura-ondarea babesteko eta hobetzeko konpromisoa hartzen du. Azken hamarkadetan gure gizartean eman diren aldaketekin, gizakiaren eta bizi den ingurunearen arteko lotura gero eta txikiagoa da. Honek guztiak, kontuan izan beharreko hainbat alderdi sortu ditu: XXI. mendean egonik ere, oraindik ez dugu gure natura-ondarea ondo ezagutzen. Berau ezagutzeko pausuak ematen ari garen arren, oraindik asko falta da egiteko. Gure natura-ondarea hondatzen jarraitzen dugu, zer hondatzen ari garen jakin gabe ere askotan eta eskaintzen dizkigun zerbitzuak arriskuan jarriaz. Gure basoetako asko suntsituak daude, ez dugu gure ibaiak berreskuratzerik lortu eta gure nekazal lur onenak estaltzen ari gara azken hamarkadetan. Erabaki ekonomiko eta politikoen aurrean, naturak eduki beharko lukeen garrantzia gutxietsi egiten dugu, biodibertsitateak duen balio ekonomikoa ez delarik aintzakotzat hartzen, gizartearen etorkizuna arriskuan jarriaz. Naturak, mehatxatzen gaituzten asaldurak baretzeko duen ahalmena zapuzteari utzi eta suspertzen hasi beharrean gaudela. Gizartearen sentikortasuna emendatzea eta herritarrak naturara hurbiltzea nahi badugu, eredu izan behar dugu naturaren alde hartzen ditugun erabakietan eta aitzindariak izan behar dugu gure jarraibidean. Gainera, Europar Batzordeak onartu duen moduan, nahiz eta Europar Batasunak 2010. urteko muga finkatu biodibertsitatearen galerari buelta emateko, galera hori geratzerik ez du lortu ez eta berarekin datorren ekosistemen zerbitzu murrizketa ere. Ondorioz, Bodibertsitatearen Europar Estrategia finkatu du 2020.urteari begira, biodibertsitatearen galera erabat gelditzeko asmoz eta, horretarako, gureganatu behar ditugun 6 helburu nagusi xedatu ditu: Hegaztien eta Habitaten Arteztarauak bere osotasunean aplikatzea. Ekosistemak eta beraien zerbitzuak zaindu eta berreskuratzea. Nekazaritzak eta basogintzak biodibertsitatea zaintzeko eta hobetzeko eskaintzen duten laguntza areagotzea. Arrantzarako baliabideen ustiapena iraunkortzea. Espezie exotiko inbaditzaileen aurka borrokatzea. Mundu guztian biodibertsitatearen galera eragozteko asmoz, EBak duen lankidetza emendatzea.

description

Natura-ondarea Eibarko udal akordioa

Transcript of Natura-ondarea Eibarko udal akordioa

Page 1: Natura-ondarea Eibarko udal akordioa

EIBARKO NATURA-ONDAREAREN

ALDEKO AKORDIOA

(2012 – 2015)

Akordio honen bitartez, naturak Eibarko udalerrian eta orokorrean, egungo

gizartean duen benetako balioa aitortu eta adierazi nahi du Eibarko Udalak. Era

berean, gure ongizaterako eta hobekuntzarako duen garrantzia aldarrikatu nahi du.

Hau dela eta, datozen urteetan, Eibarko natura-ondarea babesteko eta hobetzeko

konpromisoa hartzen du.

Azken hamarkadetan gure gizartean eman diren aldaketekin, gizakiaren eta bizi

den ingurunearen arteko lotura gero eta txikiagoa da. Honek guztiak, kontuan izan

beharreko hainbat alderdi sortu ditu:

XXI. mendean egonik ere, oraindik ez dugu gure natura-ondarea ondo ezagutzen. Berau ezagutzeko pausuak ematen ari garen arren, oraindik

asko falta da egiteko.

Gure natura-ondarea hondatzen jarraitzen dugu, zer hondatzen ari garen

jakin gabe ere askotan eta eskaintzen dizkigun zerbitzuak arriskuan jarriaz.

Gure basoetako asko suntsituak daude, ez dugu gure ibaiak

berreskuratzerik lortu eta gure nekazal lur onenak estaltzen ari gara azken

hamarkadetan.

Erabaki ekonomiko eta politikoen aurrean, naturak eduki beharko lukeen garrantzia gutxietsi egiten dugu, biodibertsitateak duen balio ekonomikoa

ez delarik aintzakotzat hartzen, gizartearen etorkizuna arriskuan jarriaz.

Naturak, mehatxatzen gaituzten asaldurak baretzeko duen ahalmena zapuzteari utzi eta suspertzen hasi beharrean gaudela.

Gizartearen sentikortasuna emendatzea eta herritarrak naturara hurbiltzea

nahi badugu, eredu izan behar dugu naturaren alde hartzen ditugun

erabakietan eta aitzindariak izan behar dugu gure jarraibidean.

Gainera, Europar Batzordeak onartu duen moduan, nahiz eta Europar Batasunak

2010. urteko muga finkatu biodibertsitatearen galerari buelta emateko, galera hori

geratzerik ez du lortu ez eta berarekin datorren ekosistemen zerbitzu murrizketa ere.

Ondorioz, Bodibertsitatearen Europar Estrategia finkatu du 2020.urteari begira,

biodibertsitatearen galera erabat gelditzeko asmoz eta, horretarako, gureganatu

behar ditugun 6 helburu nagusi xedatu ditu:

Hegaztien eta Habitaten Arteztarauak bere osotasunean aplikatzea.

Ekosistemak eta beraien zerbitzuak zaindu eta berreskuratzea.

Nekazaritzak eta basogintzak biodibertsitatea zaintzeko eta hobetzeko eskaintzen duten laguntza areagotzea.

Arrantzarako baliabideen ustiapena iraunkortzea.

Espezie exotiko inbaditzaileen aurka borrokatzea.

Mundu guztian biodibertsitatearen galera eragozteko asmoz, EBak duen lankidetza emendatzea.

Page 2: Natura-ondarea Eibarko udal akordioa

Hau dela eta, ebazten dugu:

- Bizitzaren oinarrizko elementuak babestea: gure airea, ura, lurzorua eta

biodibertsitatea, gure bizitzarako ezinbestekoak ditugun zerbitzu eta onurak

eskaintzeko moduan jarrai dezaten.

- Gure natura-guneak zaintzea, beraien habitaten kudeaketa emendatuz eta bizitza

babesteko lerrora behar den neurrian egokituz.

- Espazio hauen arteko loturak bilakatzea, herriko azpiegitura berdea sortu eta

osatuz, hirigunea eta landa-guneen arteko loturak indartuz.

- Gure inguru naturalean sortarazi ditugun kalteak, ahal dugun neurrian,

konpontzea.

- Basa-bizitzan eragiten dugun presioa gutxitzea, ingurune naturalaren kalitatea

bere osotasunean hobetuz.

- Natur baliabideen zentzuzko ustiapena bultzatzea.

.

Eta hitzartzen dugu:

- Jabego publikokoak diren lursailak, lehentasunez habitat eta espezieen

kontserbazio egoera babesteko edo berreskuratzeko erabiltzea eta, esku pribatuetan

dauden lursailetan ere, modu honetako ekimenak bultzatu eta suspertzea.

- Udalerri mailan espazio babestu berrien sorkuntza sustatzea eta ahaleginak egitea

inguruko herrietan dituztenekin koordinatzeko.

- Natura ingurunearekin bateragarriak diren jarduera ekonomikoak bultzatzea,

nekazaritza sozial/familiartekoa, balio natural handiko nekazal sistemak, kudeaketa

modu iraunkorrak, bide laburreko merkaturatzeak eta europar mailan Natura

babesteko dagoen legedia betetzea indartuko dutenak, batez ere, Hegazti eta

Habitaten Arteztarauak eta Uraren Orotariko Arteztaraua.

Ildo honetatik, Eibarren eta legealdi honetan aurrera eramango diren

gutxieneko ekintzak hauek izango dira:

- Eibarko bio aniztasunari buruzko ezagutza eta informazioa bultzatuko dituzten

azterketak bideratu eta gauzatzea.

- Bioaniztasunaren aldetik interesa izan dezaketen lursailak erosi. Gaur egun

ditugun lursail publikoetan habitat-ak eta espezieak berreskuratzeko ekintzak

aurrera eramatea. Eremu hauek San Romango pagadia, Asua errekako pagadia eta

Urko azpiko basoak izan daitezke adibidez.

- Bioaniztasunaren aldetik interesa izan dezaketen lursailen jabeekin hitzarmenak

sinatu, bertako fauna eta flora babesteko neurriak hartuz eta planifikazioa eginez.

Gaur egun sinatuta dauden hitzarmenen jarraipena egin eta hitzarmena bukatzen den

epea luzatu.

- Herri bideen inbentario bat egin. Zerrenda egin ondoren, interes naturalistikoak

izan ditzaketen bideak aukeratu eta ingurumen heziketa egiteko prestatu.

Page 3: Natura-ondarea Eibarko udal akordioa

- Eibarko natura-ondarea eibartarrei gerturatzeko ekintzak bultzatu: zuhaitz eguna,

ingurumenaren nazioarteko eguna, ibilbide gidatuak, liburuen publikazioa eta

hitzaldiak emanaz.

- Akondia–Kalamua inguruan natur gune babestu bat sortu. Gerra zibileko

aztarnak, natur ondarearen babesa eta bizimodu tradizionala uztartuko dituen gune

erreferentzial bat bultzatu.

- Higadura arazoak dituzten guneetan ekintzak bideratu.

- Kortatxo eta Abauntzaga “Abontza” errekak “babes bereziko eremu” moduan

izendatu (Saturixokoa moduan)

- Kortatxo erreka eta Ermuako muga “Lindani” artean garatzen ari den ekosistema

babesteko neurriak hartu. Gune hauek eta Ermuako natur guneen arteko lotura bat

bultzatu.

- Ego ibaiaren egoera tamalgarria hobetzeko neurriak hartu. Alde batetik uraren

kalitateari dagokionez eta bestetik ibai ondoko landaretzari begira.

- Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak bultzatu, bioaniztasuna babesteko

berme moduan.

- Proposamen guzti hauek gauzatzeko bitarteko pertsonal eta ekonomikoak jartzea.

Eibar, 2012ko maiatza

Bilduko ingurumen eta landa garapen lantaldea