Naturguena - Boletín n39-Vasco-1 - aranguren.es€¦ · kontsumo taldea: ate irekiak. IBARREKO...

5
1 NATURGUNEA Ingurune-informaziorako buletina Naturgunea Iraila - Abendua 2017 Iraila-Abendua 2017. 39. zk. 1 Txakurrak eta katuak abandonatzea HONDAKINEN PREBENTZIOA » Hondakinen Prebentziorako Aste Europarra. » Zure etxean zaude kanpaina. » Oinetako eta ehunentzako edukiontzi berria. MUGIKORTASUN JASANGARRIA » Mugikortasun jasangarriaren aste europarra. KONTSUMO ARDURATSUA ETA EKOIZPEN EKOLOGIKOA » Elikagai ekologikoen kontsumo taldea: ate irekiak. IBARREKO BIOANIZTASUNA » Ingurumen-argazki lehiaketak. » Fauna San Pedro eskola publikoaren patioan. Affinity fundazioak egindako abandonatze eta adoptatzeari buruzko 2017ko ikerlanaren arabera, 104.000 txakur eta 33.300 katu baino gehiago abandonatu zituzten 2016an eta animalientzako babes zentroetan bukatu zuten. Horietatik % 45 adoptatu egin zituzten, % 16 haien jabeei bueltatu zitzaizkien behar bezala identifikatuta zeudelako, % 12 babes zentroan jarraitzen dute eta % 7 hil behar izan zituzten. Animaliak abandonatzearen arrazoi nagusien artean hauek topatu dituzte: desiratu gabeko kumeen jaiotza, animaliaren portaera arazoak eta ehiza denboraldiaren amaiera. Animalia kopuru handi hori abandonatzearen ondorioz, babes zentroak animaliez gainezka egoten dira eta baliabide mugatuak dituzte guztietaz arduratzeko. Fundazioak 20 urtetik hona urtero animaliak abandonatzeari buruzko ikerlan bat egiten du eta Animaliaren Justizia eta Eskubidearen Behatokiarekin batera lanean dihardu Espainiako Kode Zibila aldatzeko. Aldaketa horren xedea animaliak “ondasun semoviente” gisa, hots, gauzak izango balira bezala sailkatuak izateari uztea da. Egungo sailkapen horrek agerikoak diren kalteak sortzen baitizkie banantze, enbargo, trafiko istripu kasuetan eta eguneroko beste zenbait alderditan. ANIMALIEN BABES ZENTROAK NAFARROAN NATURGUNEA ORAIN BAITA FACEBOOKEN ERE. JARRAI GAITZAZU NATURGUNEA Mutiloa plaza z/g. Telefonoa: 948 15 13 82 [email protected]

Transcript of Naturguena - Boletín n39-Vasco-1 - aranguren.es€¦ · kontsumo taldea: ate irekiak. IBARREKO...

Page 1: Naturguena - Boletín n39-Vasco-1 - aranguren.es€¦ · kontsumo taldea: ate irekiak. IBARREKO BIOANIZTASUNA » Ingurumen-argazki lehiaketak. » Fauna San Pedro eskola publikoaren

1

NATURGUNEAIngurune-informaziorako buletina

Naturgunea • Iraila - Abendua 2017

Iraila-Abendua 2017. 39. zk.

1

Txakurrak eta katuak abandonatzea

HONDAKINEN PREBENTZIOA

» Hondakinen Prebentziorako Aste Europarra. » Zure etxean zaude kanpaina. » Oinetako eta ehunentzako edukiontzi berria.

MUGIKORTASUN JASANGARRIA

» Mugikortasun jasangarriaren aste europarra.

KONTSUMO ARDURATSUA ETA EKOIZPEN EKOLOGIKOA

» Elikagai ekologikoen kontsumo taldea: ate irekiak.

IBARREKO BIOANIZTASUNA

» Ingurumen-argazki lehiaketak. » Fauna San Pedro eskola publikoaren patioan.

A�nity fundazioak egindako abandonatze eta adoptatzeari buruzko 2017ko ikerlanaren arabera, 104.000 txakur eta 33.300 katu baino gehiago abandonatu zituzten 2016an eta animalientzako babes zentroetan bukatu zuten.

Horietatik % 45 adoptatu egin zituzten, % 16 haien jabeei bueltatu zitzaizkien behar bezala identi�katuta zeudelako, % 12 babes zentroan jarraitzen dute eta % 7 hil behar izan zituzten.

Animaliak abandonatzearen arrazoi nagusien artean hauek topatu dituzte: desiratu gabeko kumeen jaiotza, animaliaren portaera arazoak eta ehiza denboraldiaren amaiera. Animalia kopuru handi hori abandonatzearen ondorioz, babes zentroak animaliez gainezka egoten dira eta baliabide mugatuak dituzte guztietaz arduratzeko.

Fundazioak 20 urtetik hona urtero animaliak abandonatzeari buruzko ikerlan bat egiten du eta Animaliaren Justizia eta Eskubidearen Behatokiarekin batera lanean dihardu Espainiako Kode Zibila aldatzeko. Aldaketa horren xedea animaliak “ondasun semoviente” gisa, hots, gauzak izango balira bezala sailkatuak izateari uztea da. Egungo sailkapen horrek agerikoak diren k alteak sor tzen bait izk ie banantze, enbargo, trafiko istripu k asuetan eta eguneroko beste zenbait alderditan.

ANIMALIEN BABES ZENTROAK NAFARROAN

NATURGUNEA ORAIN BAITA FACEBOOKEN ERE. JARRAI GAITZAZU

NATURGUNEAMutiloa plaza z/g.Telefonoa: 948 15 13 [email protected]

Page 2: Naturguena - Boletín n39-Vasco-1 - aranguren.es€¦ · kontsumo taldea: ate irekiak. IBARREKO BIOANIZTASUNA » Ingurumen-argazki lehiaketak. » Fauna San Pedro eskola publikoaren

2 3Naturgunea • Iraila - Abendua 2017 Naturgunea • Iraila - Abendua 2017

HONDAKINEN PREBENTZIOA

MUGIKORTASUN JASANGARRIA

IBARREKO ARGITALPENAK AUTO ELEKTRIKO BERRIA LOREZAINTZA ZERBITZURAKO

Eskolako patioan bizi diren urtxintxa, tximeleta eta gainontzeko intsektuez gain,

apo-hontz bikote bat dugu kutxa-habia okupatu eta txitak izan zituena. Horiek ATERPEAK proiektuko boluntarioek eraztunekin markatu zituzten iragan uztailean.

Apo-hontza (Otus scops) Iberiar Penintsulako gaueko harrapari txikiena da eta gainontzeko harrapariak bezala, Babes Bereziko Erregimenean dauden Espezie Basatien Zerrendan sartua dago.

ZERBITZURAKO

BIOANIZTASUNA IBARREN

Animalia kaltegarriak hiltzeagatik ordainsariak jasotzeari buruzko 1915eko uztailaren 7ko

Errege Araua aurrekari izanik, 1940an, inolako ikerlanik egin gabe, animalien (piztien) zerrenda beltz bat egin zen, animalia horiek egiten zuten ustezko kaltea zela eta haiekin akabatzeko helburuarekin. Horrela bada, azeriak, otsoak, hegazti harrapariak, katamotzak, erbinudeak, zenbait narrasti eta abar hil zitezkeen urteko edozein garaitan eta edozein metodo erabilita.

1953an Ehiza eta Ibaietako Arrantza kudeatzeko Zerbitzu Nazionalak Animalia Kaltegarriak Hiltzeko Batzordeak sortu zituen. Dekretuaren arabera, Espainiako probintzia guztietan halako batzorde bat osatu beharra zegoen. Hala ere, hogei probintzietan baino ez ziren eraginkorrak izan eta Nafarroa ez zen horien artean egon.Batzorde horiek ordainsariak eskaintzen zizkion “pizti” bat harrapatzen zuen edonori, adingabekoei

barne: 40 pezeta katajineta baten truke, 20 pezeta otso batengatik eta abar.2573/73 Dekretua izan zen piztien jazarpenari behin betiko amaiera jarri ziona; pizti horietako asko

babestuak egotera pasatu ziren eta beste batzuk espezie zinegetiko izaera hartu zuten.Aldaketa hori Espainiak poliki-poliki Natura babesteko nazioarteko erakundeetan sartu izanagatik izan

zen baina, bereziki, gizarte zibileko zenbait sektorek (Rodriguez de la Fuente bezalako naturalistek, elkarte zienti�ko zein Natura babesteko elkarteek) egindako presioagatik.

BA AL DAKIZU…1966ko uztailaren 23an Estatuko Aldizkari Ofizialean Espainiako hegazti harrapariak, gauekoak zein egunekoak, legalki babesteko legea argitaratu zen. Ordura arte, hegazti harrapariak, beste hainbat animalien antzera, jazarpenaren biktima ziren Espainian, ehiza eta abeltzantzarako arriskutzat hartuak zirelako.

Fauna san pedro eskola publikoaren patioan

Pipa azalak, zigarro-puntekin batera, gure plaza eta kaleetako hondakin nagusia dira.

Pipa azalak berriro lurrean ez topatzeko 4 urrats erraz:

▶ Mutiloako saltoki eta tabernetan pipak erosten dituzunean, eskatu zure poltsa pipa azalak botatzeko.

▶ Lagunekin partekatu. ▶ Azkenik, zakarrontzira bota.

Zure etxean zaude kanpaina: lurrean, pipa azal gehiagorik ez

Eta hau guztia zergatik? Zure etxean zaudelako.

Arropa, oinetakoak eta ehunak biltzeko edukiontzi berriak mutiloan eta taxoaren

Irailaren 25etik aurrera Mankomunitateak arropa, oinetakoak eta ehunak biltzeko bi edukiontzi jarriko ditu. Emauseko Trapuketariek astean behin bilduko dute edukiontzi hauen edukia.2016an atez ateko bilketaren bidez Emauseko Trapuketariek 571.311 kg. arropa erabili jaso zuten. Arropa sailkatu ondoren, egoera onean dagoen materiala bigarren eskuko edo handizkako salmentara bideratzen da. Erabili ezin den arropa mota ezberdineko garbiketarako trapu bihurtzen dute.

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun sailak diruz laguntzen du Plan Movea 2017 programaren bidez.

ILUNDAINGO LANDAREDIARI BURUZKO GIDA ILUSTRATUA, herri horretako espezie esanguratsuenak jasotzen dituena. Argitalpena 3 €-tan eros daiteke Udaleko bulegoetan eta Kultur Etxean.

Page 3: Naturguena - Boletín n39-Vasco-1 - aranguren.es€¦ · kontsumo taldea: ate irekiak. IBARREKO BIOANIZTASUNA » Ingurumen-argazki lehiaketak. » Fauna San Pedro eskola publikoaren

4 5Naturgunea • Iraila - Abendua 2017 Naturgunea • Iraila - Abendua 2017

IRAILA

IRAILA

URRIA

HURRENGO JARDUERAK HURRENGO JARDUERAKIzen-emateak 948012012

IKUSKIZUNA EUSKARAZ: ENE KANTAK-ASTONAUTAEneko eta Nerea liburu magiko baten laguntzaz, Lur Planetan gertatzen diren hondamendiak geldiarazten saiatuko dira: kutsadura, guerrak…• Irailak 17, Mutiloako Kiroldegian 17.30ean.• Sarreren prezioa: 3 €. Kultur Etxean salgai irailaren

11tik 15era 11.00etatik 13.00etara.

Jendartea kontzientziatzeko astea da. Helburua autoa hirian modu irrazionalean erabiltzeak ingurune zein osasun publikorako dituen ondorio kaltegarriekiko sentsibilizazioa da; baita garraio publikoa eta bizikleta erabiltzeak eta oinez joateak dituzten onurak gogoraraztea ere.• Irailaren 16tik 22ra

Izen-emateak 948012012

Arratsaldean egingo diren tailerrek haurtzaindegi zerbitzua izanen dute. Izena ematerakoan eskatu beharko da eta familia bakoitzeko 5 €-ko prezioa du. Gutxienez, 5 haur beharko dira zerbitzua eskaini ahal izateko.

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ERRONKA: ESKOLARA BIZIKLETAZ

•Noiz? irailaren 18 eta 29a bitartean. •Eskolako sarreran, goizean edo arratsaldean, 25 bizikleta edota patinete baino gehiago aparkatuta badaude, eskolak material hezigarriko lote bat irabaziko du. Gainera, astero sari bat zozketatuko da parte-hartzaileen artean.

BIZIKLETAK KONPONTZEKO TAILERRABizikleta prestatzea, pneumatikoak aldatzea eta bestelako konponketa txikiak.• Irailaren 21ean, 18.30etik 20.30era.

•TOKIA: San Pedro E.P. •Helduentzako jarduera. •Izen-ematea irailaren 19ra arte, dohainik. •EMAILEA: Iruñerriko Mankomunitatea.

FAMILIAK BIZIKLETAN. Irailak 24, igandea• 10.30 Irteera Mutiloa plazatik Mugartea Parkeruntz

bidegorritik. 11.00-12.00 Eguzki-sukaldaritzako tailerra hamaiketakoa barne. •IZEN-EMATEA: irailaren 19ra arte, dohainik. •Ibarreko Elikagaien Bankurako edo Mutiloako Animalien Babeserako Fundaziorako borondatezko ekarpenak eskatzen dizkizuegu. Honako hauek behar dituzte: gailetak, zerealak, olioa eta haragi- zein arrain-kontserbak. Txakur eta katuentzako janari-latak. •LAGUNTZAILEA: Iruñerriko Mankomunitatea.

ELIKAGAI EKOLOGIKOEN DASTAKETA: EGUNGO TOMATEEK ZERGATIK EZ DUTE LEHENGOEN ZAPORE BERA?Nafarroako antzinako tomate motak ezagutuko dituzu baita horien ekoizpen ekologikoa ere. Gainera, haien ezaugarriak hauteman ahalko dituzu dastaketa komentatu baten bidez.• Irailak 20, 19.00etatik 20.30era.

•TOKIA: Kultur Etxea, Mutiloa. •16 urtetik gorakoentzako jarduera. •Doako jarduera irailaren 15era arte izena emanez. •HIZLARIA: José Uranga, antzinako tomateetan aditua.

MUTILOAKO ELIKAGAI EKOLOGIKOEN KONTSUMO TALDEAREN ATE IREKIAKIngurumenak kezkatzen al zaitu? Elikagai osasuntsuak jan nahi al dituzu, gertuko nekazari eta abeltzainek ekoiztuak? Batu zaitez kontsumo taldera. Taldea gertuko ekoizleei zuzenean erositako elikagai ekologikoak kontsumitzearen alde apustu egiten duten familiek osatzen dute.

•Zatoz informazio gehiago jasotzera irailaren 28an, ostegunean, 13.30etik 14.15era edo 19.00etatik 19.30era. •Aranetxea, Gazteriaren Etxea, Kale Nagusia, 2 BIS, Mutiloa. •Naturgunearekin harremanetan jarrita ere informazioa eska dezakezu.

TXAKURRENTZAKO TAILERRA: AGILITY TAILERRA

•Txakurrentzako eta 14 urtetik gora dituzten haien jabeentzako jarduera.

• Urriak 1, 10.00etatik 12.00etara. •TOKIA: Beloaren Txakur Eskola, Mutiloa. •MATRIKULA: Irailaren 26ra arte, dohainik. •EMAILEA: Beloaran txakur eskola.

HAURRENTZAKO TAILERRA: ETXEKO ANIMALIAK ZAINTZEN IKASIZ

Txakurrak eta katuak gertutik ezagutuz, arrisku-egoerak aurreikusi, beldurrak tratatu eta tratu txarrei zein animaliak abandonatzeari buruz sentikortu ahalko dugu.• Urriak 1, 11.00etatik 12.15era.

•TOKIA: Ibaialdeko udal lokalak eta Mutiloako Animalien Babeserako Fundazioa. •2006 eta 2011 bitartean jaiotako haurrentzako jarduera. •Doako jarduera irailaren 26ra arte izena emanez. Ekarpen boluntarioa egiteko aukera dago Fundazioari emango zaizkion katu eta txakurrentzako janari-latak ekarriz.

TAILERRA: “NATURA, JOLASTUZ IKASTEKO GUNE BAT”Naturarekin harremanetan egoteak dituen onurak ezagutzea eta seme-alaben zein ikasleen hazkun-dean laguntzeko tresnak edukitzea ingurunearekin eta prozesu naturalekin bat egiteko.

• Urriak 2, 17.00etatik 19.00etara. •TOKIA: San Pedro E.P, Mutiloa •0-7 urte bitarteko seme-alabak edo ikasleak dituzten guraso eta irakasleentzako jarduera. •MATRIKULA: 5 € erroldatuak, 10 € erroldatu gabeak. •EMAILEA: Waldorf Navarra.

BARATZE EKOLOGIKOEN TAILERRA: HAZIEI ETA LANDAREEN UGALKETARI BURUZKO TAILERRAHaziak bildu eta kontserbatzea, hazitegiko ereintza eta landareak haztea baratze ekologikoan jartzeko.• Urriak 6: 18.30etik 20.30era (teoria) eta

Urriak 7: 10.00etatik 13.00etara (praktikak). •TOKIA: Kontsultategiko behealdean, Mutiloa. •Baratzean eta nekazaritza ekologikoan interesa dutenentzako jarduera. •MATRIKULA: 10 € erroldatuak, 15 € erroldatu gabeak.Izen-emateak urriaren 2ra arte. •EMAILEA: Antonio Vilches.

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ASTEA

▶Plaza mugatuak.▶Izen-emate hurrenkeraren arabera emango dira.▶Ikastaro eta tailerrak bertan behera gelditu ahalko dira gutxienez 9 pertsonek izena ematen ez badute.

Page 4: Naturguena - Boletín n39-Vasco-1 - aranguren.es€¦ · kontsumo taldea: ate irekiak. IBARREKO BIOANIZTASUNA » Ingurumen-argazki lehiaketak. » Fauna San Pedro eskola publikoaren

6 7Naturgunea • Iraila - Abendua 2017 Naturgunea • Iraila - Abendua 2017

HURRENGO JARDUERAK HURRENGO JARDUERAK

AZAROA

TAILERRA: MERIENDA OSASUNTSUAK FAMILIANJarduera � sikoaren araberako meriendak osatzen ikasiko duzu, asteko merienda menua egiten eta bokatak, gailetak eta opilak ez diren 4 merienda osasuntsu prestatzen.• Urriak 20, 16.45etik 18.00etara.

•TOKIA: San Pedro Eskola Publikoa. •Haurrak dituzten familientzako jarduera. •MATRIKULA: 5 € erroldatutako familia bakoitzeko, 10 € ez erroldatuak, urriaren 16ra arte. •EMAILEA: Iñigo Perales, nutrizionista.

IBILALDI GIDATUA: HEGAZTIEN IDENTIFIKAZIOAATERPEAK proiektuaren barruan Ibarreko hegaztiak behatu eta identi� katzeko hastapen saioa.• Urriak 22, 10.00etatik

13.00etara •TOKIA: Taxoare. •Pertsona guztientzako jarduera. •Izen-ematea doakoa urriaren 17ra arte. •Gomendagarria da prismatikoak eramatea.

TXAKURRENTZAKO TAILERRA: TXAKURREN GAITASUNEN GARAPENA• Azaroak 11, 10.00etatik 14.00etara.

•Txakurrentzako eta 14 urtetik gora dituzten haien jabeentzako jarduera. •TOKIA: Beloaran Txakur Eskola, Mutiloa. •IZEN-EMATEA: doakoa erroldatuentzat azaroaren 7ra arte. •EMAILEA: Beloaran Txakur Eskola..

HAURRENTZAKO TAILERRA: ZIENTZIA TXIKIZientziaren misterioak etxeko materialen eta produktu birziklatuen bidez modu praktiko eta atseginean ezagutzeko.• Azaroak 12, 11.00etatik 12.30era.

•TOKIA: udal lokalak Ibaialde Pasealekua, 183 behea. •6-12 urte bitarteko haurrentzako jarduera. •MATRIKULA: 3 € erroldatuak, 6 € erroldatu gabeak, azaroaren 6ra arte. •EMAILEA: Javier Liras, Zientziaren Lagunak Klubaren dibulgatzaile zienti�koa.

TXAKURRENTZAKO TAILERRA: KIROL-ANTZEMATEAREN HASTAPENAK• Azaroak 18, 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik

20.00etara. Azaroak 19, 10.00etatik 14.00etara. •Txakurrentzako eta 14 urtetik gora dituzten haien jabeentzako jarduera. •TOKIA: Beloaran Txakur Eskola, Mutiloa. •MATRIKULA: 47,50 € erroldatuak, 95 € erroldatu gabeak, azaroaren 14ra arte. •EMAILEA: Beloaran Txakur Eskola.

HONDAKINEN PREBENTZIORAKO ASTE EUROPARRAAste honen helburua da hondakinen sorrera aurreikustea, ekintza jasangarriak bultzatzea eta Europan, orokorrean, hondakinen birziklatzea sustatzea. Hori guztia, kontsumo ohituren eta ingurumen inpaktuen artean dagoen lotura estua azaleratuz. Aste honekin bat egiten dugu ondorengo jarduerak antolatuz (batzuk Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean).• Azaroaren 19tik 27ra.

TAILERRA: SUKALDEKO OLIO ERABILIAREKIN EGINDAKO XABOIA• Azaroak 20, 18.30etik 20.30era.

•TOKIA: San Pedro Eskola Publikoa, Mutiloa. •16 urtetik gorakoentzako jarduera. •MATRIKULA: doako izen-ematea, azaroaren 16ra arte. •EMAILEA: Iruñerriko Mankomunitatea.

TAILERRA: HONDAKINAK GUTXITZEA

Sortzen ditugun hondakinak aztertu eta gutxiago sortzeko ideiak eztabaidatuko ditugu. Kasu praktikoetatik abiatuta ikasiko dugu.

• Azaroak 22, 19.00etatik 20.30era. •TOKIA: Kultur Etxea, Mutiloa. •Etxean sortzen dituzten hondakinak gutxitzeko interesa dutenentzako jarduera. •MATRIKULA: Doako izen-ematea azaroaren 17ra arte. •EMAILEA: Leonor Barricarte.

ELKARTASUN TAILERRAAcción Planetaria GKE-aren maitasunez egindako hartzatxoak ekimenarekin bat egiten dugu Atenasko haur errefuxiatuentzako hartzatxoak eginez.

• Azaroak 23, 16.45etik 18.15era. •TOKIA: San Pedro Eskola Publikoa. •Pertsona guztientzako jarduera. (Haurrak heldu batek lagundurik). •MATRIKULA: Doako izen-ematea apirilaren 17ra arte. •EMAILEA: Silvia Martinez, Pausadamente denda.

BISITA GIDATUA: GONGORAKO HONDAKIN SOLIDOAK TRATATZEKO ZENTROA• Azaroak 25.

•Autobusa 11.00etan irtengo da San Pedro Eskola Publikotik. • Gutxi gorabeherako iraupena: 2.15 ordu •Pertsona guztientzako jarduera. •Bisita euskaraz edo gaztelaniaz egin ahalko da. •IZEN-EMATEA: azaroaren 21era arte, dohainik.

TXAKURRENTZAKO TAILERRA: KIROL-DEFENTSAREN HASTAPENAK

• Azaroak 25, 16.00etatik 20.00etara.

•Txakurrentzako eta 14 urtetik gora dituzten haien jabeentzako jarduera.

•TOKIA: Beloaran Txakur Eskola, Mutiloa.

•IZEN-EMATEA: doakoa erroldatuentzat azaroaren 21era arte. •EMAILEA: Beloaran Txakur Eskola.

AZOKA: TRUKEA ETA 2. ESKUKO GAUZAKDagoeneko behar ez duzun zerbait azokan saldu nahi al duzu? • Azaroak 26, 11.00etatik 14.00etara Mutiloa

Plazan. Puzgarria egonen da eta haurrentzako berrerabilpenari buruzko tailerrak. •Stand bat eska dezakezu www.mcp.es/actividades orriaren bidez urriaren 20tik aurrera edo saltzeko gauza bat edo bi besterik ez baduzu, azoka egunean 10.00etan joan zaitezke zure gauzekin antolatzaileek salgai jar ditzaten.

TAILERRA: KORTXOZKO TANPOIEKIN SORKUNTZA EZBERDINAK

Eskulanak ardo botiletako kortxoekin egindako tanpoiekin.• Azaroak 27, 19.00etatik 20.30era.

•TOKIA: Mutiloako Kultur Etxea •16 urtetik gorakoentzako jarduera. •MATRIKULA: doako izen-ematea, azaroaren 23ra arte. •EMAILEA: Iruñerriko Mankomunitatea.

ATERPEAK EGUNAProiektuari eta proiektuaren protagonistei buruzko proiekzioa, kutxa-habien eta hegazti-margoketa

tailerra, baserrira bisita… ez ezazu galdu!• Azaroak 19, 11.00etatik 13.00etara.

•TOKIA: Ilundain Baserri-eskola. •MATRIKULA: Doako izen-ematea azaroaren 14ra arte.

URRIA

Izen-emateak 948012012

TAILERRA: FAUNA LORATEGIRA NOLA ERAKARRIGure lorategietako bioaniztasuna nola handitu eta nola probestu fauna laguntzailea gure baratzetan.• Urriak 18, 18.30etik 20.00etara.

•TOKIA: Kultur Etxea, Mutiloa. •Gaian interesa duen edonorentzako jarduera. •Doako izen-ematea urriaren 10era arte. •EMAILEA: Antonio Vilches.

Page 5: Naturguena - Boletín n39-Vasco-1 - aranguren.es€¦ · kontsumo taldea: ate irekiak. IBARREKO BIOANIZTASUNA » Ingurumen-argazki lehiaketak. » Fauna San Pedro eskola publikoaren

8 Naturgunea • Septiembre-Diciembre 2017

LEHIAKETAK ARANGUREN IBARREKO INGURUMEN-ARGAZKI LEHIAKETA 2017

HAUR ETA GAZTE INGURUMEN-ARGAZKI LEHIAKETA

Lehiaketak Aranguren Ibarreko herrietako ondasun naturala hobekien islatzen duten irudiak sarituko ditu. Egileak helduak izan beharko dira.

2000 eta 2010 urte bitartean jaiotakoentzat. Lanek Aranguren Ibarreko natura islatu beharko dute.Bi lehiaketetan argazkiak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 16ra izanen da.

SAGUZARRENMARRAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Anne Amezqueta, Miriam Raquel Guedes, Maren Díaz, Ohian García, Anne Huarte,Irune Recalde, Ana Santos, Sofía Martínez, Urko Casanova

INGURUMEN BALIABIDEAK

Gizakiek naturarekin bat datozen ekintzekin mundua aldatzeko duten boterearen inguruko liburua.

LA PROMESANicola Davies

CACA: UNA HISTORIA NATURAL DE LO INNOMBRABLENicola Davies

Animalien gorotzei buruzko historia naturaleko liburu dibertigarria.

ESKOLAKO JANTOKIJasangarriak

Janari ekologikoaren aldeko apustua egin duten eskolek

familien jateko ohiturak hobetzeko lan egitearekin batera, kontsumo hurbila,

jasangarriagoa, sustatzen dute.

Haurrentzako ondorengo liburuak gomendatzen ditugu:

Eska itzazu oinarriak Udalean edo webgunetik eskuratu: www.aranguren.es

HAU DA ZURE GUNEA. Mila esker zuen kit jasangarria erabiltzen ari zinetela bidali dizkiguzuen argazki guztiengatik. Gustura erabiliko zenutela espero dugu. Liburu sortaren irabazlea irailaren 11tik aurrera argitaratuko da.

HAU DA ZURE GUNEA