Nola dago mugikorren merkatua?

6
TELEFONO MUGIKORREN MERKATUA Aurreko hamarkadaren hasieran, Lurraren populazioaren %12ak bakarrik zeukan telefono mugikor bat. Gaur egun, %71a da baten jabe; hau da, 4.970.000.000 pertsona. Gainera, Europako Mendebaldeko edota Estatu Batuetako merkatu garatuetan bezalakoetan, saltzen diren bi mugikorretatik bat smartphone-a da. Zifrak etengabe ari dira igotzen hainbesteko mugimendua duen merkatu honetan eta fabrikatzaile marka desberdinen artean nagusitasuna lortzeko borroka sutsua dago. 2010KO DATUAK 2010. urtean, 1.600 milioi gailu saldu ziren, 2009an baino ia heren bat gehiago eta saldutako bostetatik bat (%19) smartphone bat zen. 2009an portzentajea %15ekoa izan zen. Smartphone-en arloan, Google-ren Android sistema eragileak Nokiaren Symbian-eri gainditu zion, merkatuaren %30a baino pixka bat gehiago kontrolatuz. Hala ere, Nokia industriaren lehenengo postuan jarraitu zuen; 461 unitate salduz bere merkatu kuota %36,4tik %28,9ra jaitsi zen arren. Apple-ek, berriz, 46 milioi Iphone saldu zituen. Horregatik, %16ko merkatu kuota izan zuen smartphone-en arloan, baina mugikorren merkatu orokorrean %3a lortu zuen soilik.

description

Mugikorren merkatuaren ikerketa

Transcript of Nola dago mugikorren merkatua?

Page 1: Nola dago mugikorren merkatua?

TELEFONO MUGIKORREN MERKATUA

Aurreko hamarkadaren hasieran, Lurraren populazioaren %12ak bakarrik zeukan telefono mugikor bat. Gaur egun, %71a da baten jabe; hau da, 4.970.000.000 pertsona. Gainera, Europako Mendebaldeko edota Estatu Batuetako merkatu garatuetan bezalakoetan, saltzen diren bi mugikorretatik bat smartphone-a da. Zifrak etengabe ari dira igotzen hainbesteko mugimendua duen merkatu honetan eta fabrikatzaile marka desberdinen artean nagusitasuna lortzeko borroka sutsua dago.

2010KO DATUAK

2010. urtean, 1.600 milioi gailu saldu ziren, 2009an baino ia heren bat gehiago eta saldutako bostetatik bat (%19) smartphone bat zen. 2009an portzentajea %15ekoa izan zen. Smartphone-en arloan, Google-ren Android sistema eragileak Nokiaren Symbian-eri gainditu zion, merkatuaren %30a baino pixka bat gehiago kontrolatuz. Hala ere, Nokia industriaren lehenengo postuan jarraitu zuen; 461 unitate salduz bere merkatu kuota %36,4tik %28,9ra jaitsi zen arren. Apple-ek, berriz, 46 milioi Iphone saldu zituen. Horregatik, %16ko merkatu kuota izan zuen smartphone-en arloan, baina mugikorren merkatu orokorrean %3a lortu zuen soilik.

Page 2: Nola dago mugikorren merkatua?

2011: 1.HIRUHILABETEKOA

Mundu osoan 350 milioi mugikor berri aktibatu ziren, 2010. urtearekin konparatuz %17,3ko hazkundea suposatu zuena. Nokiak bere nagusitasuna mantendu zuen, jaitsiera nabargarri bat eman zuen arren: bere merkatu kuota %16,45eko jaitsiera izan zuen, aurreko urteko hiruhilabetekoarekin konparatuz. Apple, berriz, %111 hazi zen; Nokia, Samsung eta LG-ren atzetik 4. postua lortuz. TCL (Alcatel) eta HTC-ek ere igoera garrantzitsu bat izan zuten, haien salmentak hirukoiztu egin ziren eta. Samsung-ek ere hiruhilabeteko ona izan zuen, 2010ean baino ia 4 milioi mugikor gehiago salduz. Gainera, Europako Mendebaldean lehenengo aldiz Nokiari gainditzea erdietsi zuen.

2011: 2.HIRUHILABETEKOA

Denbora tarte honetan 2010ekoan baino %16,5 mugikor gehiago saldu ziren; 428,7 milioi, alegia. Smartphone-ak %74ko hazkundea izan zuten, saldutakoaren %25a osatuz.

Apple-ek hazkunde esanguratsu bat izan zuen, 15 herrialde berrietan komertzializatzen hasi baitzen. ZTE eta HTC-ek ere igoera bat jasan zuten, baina oraindik urrun zeuden Nokia edota Samsung-en mailara iristeko. Hala ere, Nokiak aurreko urtean baino 13

Page 3: Nola dago mugikorren merkatua?

milioi mugikor gutxiago saldu zituen. Smartphone-en arloan, Android sistema eragileko gailuak izan zen nagusi, salmenten %43.4arekin. Ia merkatu kuota erdiarekin Nokiaren Symbian zegoen, eta haren atzealdean iOS. Apple-en sistema eragileak 2010eko datuak bikoiztu eta gehiago zituen bitartean, Symbianek 1,5 milioi unitate inguru galdu zituen.

2011: 3 HIRUILABETEKOAOraingoan ere Nokiaren merkatu kuota asko jaitsi zen, 2010ko 3. hiruhilabetekoan baino 12 milioi gailu gutxiago saldu zituen eta. Protagonista nagusia Samsung izan zen, 2010ean baino %23 gehiago salduz. Begi-bistakoa da Galaxy familiari esker lortu zituela emaitza horiek konpainia korearrak. Beste aldetik, ZTE-ek Apple-eri aurreratu zitzaion.

Smartphone-etan Android-erako erosleen joera argi izan zen, Symbian eta iOS indarra galtzen zihoazen bitartean. RIM eta Windows Phone-ek antzeko emaitzak izan zituzten.

2011: 4. HIRUILABETEKOAApple-ek izugarrizko igoera jasan zuen: 37 milioi iPhone saldu ziren eta smartphone-etan Samsung-eri bere tronua kendu zion. Nokiak galerak izan zituen berriz. Hala ere, Windows Phone-ko telefono berriekin salmentak haren salmentak zerbait igotzea espero da.

Page 4: Nola dago mugikorren merkatua?

MARKA BAKOITZAREN ANALISIA

Jarraian, marka bakoitzaren analisia eta hark merkatuan edukitako eragina aztertuko dugu:

- Nokia: bere nagusitasuna are eta gehiago makaltzen doa, batez ere garatzen dauden herrialdeetan galdu duena, non kostu baxuko mugikorretan espezializatutak dauden markengatik gainditua izaten hasi da; Huawei, ZTE eta TCL-engatik, besteak beste. Gainera, oraindik ez du behar duen bultzada lortu smartphone-en munduan.

- Samsung: bere smartphone-ak oso ondo egokitu dira (Galaxy S buru dela), baina mugikor ez hain azkarren salmenten murrizketak haren emaitzetan enbarazu egin du.

- LG: honek ere ez dio garrantzi handirik eman smartphone-a ez den mugikorrari. 2010. urtean apostutako Android eta Windows Phone-eko smartphone-ei esker galerak eragotzi ditu. 2011ean politika aldaketa bat hartu eta potentzia handiko smartphone-engatik apustu egin zuen, emaitza onak lortuz.

- Apple: bere smartphone-ek betidanik izan dituzte harrera on bat merkatuan. Azkeneko urtean iPhone-en salmentak bikoiztu baino gehiago egin dira eta hortxe dabil Samsung-en aurka, smartphone-en munduan nagusitu nahian. Hala ere, gama altuko mugikorrak soilik edukitzea bere salmentak mugatzen ditu. - RIM: bere smartphone sinpleen filosofiak adituek iragarri zuten baino emaitza onagoak erdietsi ditu. Hala ere, haren hazkundea urruti dago Apple eta HTC moduko aurkarietatik. Gainera, WhatsApp-en arrakasta handiak Blackberry Messenger gero eta gutxiago baloratzea eragin du eta aplikazio hau RIM gailuak erosteko arrazoi nagusietako bat da. Blackberry-a diru asko xahutu ezin duten baina konektatuak egon nahi duten gazteen mugikor merkean bihurtzen ari da. Horregatik, Android-en gama baxuko mugikorrengatik isolatuta gelditzen ari da.

- ZTE: Indiako, Txinako edota Afrikako merkatu garatuentzat bezala kostu baxuko gailuetan espezializatuta dago. Chinako mugikorren hazkunde izugarria aprobetxatzen ari da, 3G gailuen hedapenari eta Nokiaren merkatu kuotaren jaitsierari esker.

- HTC: haren arrakastaren sekretuak ez du misterio handirik: teknologikoki ongi garatutako eta egindako smartphone-ak ditu. 2011 urte ona izan da harentzat, Sensation eta Desire mugikorrak aurrean daudela.

- Huawei: ZTE-ren antzeko jokaera izan du, Txinan gehiago zentratu den arren.

- Motorola Mobility: bere hazkunde moderatuak eta smartphone-ak ez diren mugikorren arrakasta ez oso onak bere zifra eskasak azaltzen dituzte.

- TCL /Alcatel Mobile Phones: TCL marka txinatarraren eta Alcatel frantsesaren arteko akordio komertziala da. Bere politika gama baxuko gailuetan zentratzen da, edozein erabiltzailearen beharrak asetzeko gai izateko helburu dutenak. Txinako 3G gailuen hedapenak ere lagundu dio.