Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu...

18
Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan * Betty Morgan Bowen l. ARGAZKI-BILDUMA OSATZE- KO** l. l. Argazki aukeraketa Irakasleak, bere argazki-bildumari ale berria eranstean, zera galdetu behar dio bere buruari: «lkasleei argazki hau era- kusten diedanean erantzun bizkorra jaso- ko al dut haiengandik?» Argazkia aukeratu aurretik honako faktoreak kontutan hartu behar dira: Interesa: Argazkiaren edukiak ikasle- goaren interesa eta irudimena zuzpertu behar ditu. Zerikusia edo errelebantzia: Argaz- kiak ikasgaiaren helburuarekin zerikusia izan behar du. lkasleei Iiluragarri irudi- tzen bazaie ere, argazkiak ez dio irakas- leari lagunduko ikasgaiaren helburuekin eriazio zuzenik ez badu. Konpatibilitatea edo elkargarritasu- na: Argazkiaren edukiak nola edo hala ikasleen jakintza eta kultur mailan egon behar du, edo haiei egokitu behar zaie. Tamaina: lkasle guztien aurrean ezarri behar den argazkiak handi samarra izan * Betty Margan Bowen-en Look here! Visual aids in language teaching (London, MacMillan, 1982) liburuaren 2. eta 3. kapituluen itzulpena. Bcraien baimenez itzulia eta berrargitaratua. ** lngelesezko «picture» hitza argazki bezala itzuli badugu ere, bere esanahia zabalagoa da, marrazkia. pintura, lamina ctab. ere adierazi nahi duelarik. beharko du, denek ongi ikusi ahal izan dezaten. Ez ahaztu argazkiaren xehetasn- nak ikasgelako atzekaldetik ere ikus.i behar dituztela, Talde edo bikote lanera- ko argazkiak txikiagoak izan daitezke, noski. Ikasle bakarrarekin erabiltzeko benetan egokia litekeen hitz-karta ikasle guztien aurrean erakusteko tentazioa saihestu beharrean da irakaslea. Ikasle talde urriekin bakarrik mereziko du ho- rrelakoak erabiltzea. Argitasuna: Ikasleek argi ikusi behar-, ko dituzte garrantzizko xehetasunak, bestela nahasi egingo dira eta. Anbiguo- tasunari ihes egiteko asko lagun dezake inguruak markatzeak eta koloreen arteko kontrasteak. Argazki batzu ezin hobeak izaten dira irakaskuntzarako, eta dauden-daudenean munta daitezke. Baina jeneralean liburu eta aldizkarietatik ateratako argazkiek tratamenduren bat behar izaten dute. Adibide gisa, anuntzioetan agertzen di- ren izen komertzialek.esanahiadesbidera dezaketenez, hobe da guraizeaz kentzea. Batzutan gauza bat, botila esate batera- ko, guraizeaz ebakiz gero garrantzirik gabeko xehetasun anitz kanpoan uzten da; eta, gero kartoi zuriaren gainean muntatzen dugunean, nabariago agertzen da gauza bera. Zenbait argazki hobeto erabil daiteke d.apositiba moduko paper gardenaren

Transcript of Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu...

Page 1: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

Nola erabili argazkiakhizkuntz irakaskuntzan *Betty Morgan Bowen

l. ARGAZKI-BILDUMA OSATZE­KO**l. l. Argazki aukeraketaIrakasleak, bere argazki-bildumari ale

berria eranstean, zera galdetu behar diobere buruari: «lkasleei argazki hau era­kusten diedanean erantzun bizkorra jaso­ko al dut haiengandik?»Argazkia aukeratu aurretik honako

faktoreak kontutan hartu behar dira:Interesa: Argazkiaren edukiak ikasle­

goaren interesa eta irudimena zuzpertubehar ditu.Zerikusia edo errelebantzia: Argaz­

kiak ikasgaiaren helburuarekin zerikusiaizan behar du. lkasleei Iiluragarri irudi­tzen bazaie ere, argazkiak ez dio irakas­leari lagunduko ikasgaiaren helburuekineriazio zuzenik ez badu.Konpatibilitatea edo elkargarritasu­

na: Argazkiaren edukiak nola edo halaikasleen jakintza eta kultur mailan egonbehar du, edo haiei egokitu behar zaie.

Tamaina: lkasle guztien aurrean ezarribehar den argazkiak handi samarra izan

* Betty Margan Bowen-en Look here! Visualaids in language teaching (London, MacMillan,1982) liburuaren 2. eta 3. kapituluen itzulpena.Bcraien baimenez itzulia eta berrargitaratua.** lngelesezko «picture» hitza argazki bezala

itzuli badugu ere, bere esanahia zabalagoa da,marrazkia. pintura, lamina ctab. ere adierazi nahiduelarik.

beharko du, denek ongi ikusi ahal izandezaten. Ez ahaztu argazkiaren xehetasn­nak ikasgelako atzekaldetik ere ikus.ibehar dituztela, Talde edo bikote lanera­ko argazkiak txikiagoak izan daitezke,noski. Ikasle bakarrarekin erabiltzekobenetan egokia litekeen hitz-karta ikasleguztien aurrean erakusteko tentazioasaihestu beharrean da irakaslea. Ikasletalde urriekin bakarrik mereziko du ho­rrelakoak erabiltzea.

Argitasuna: Ikasleek argi ikusi behar-,ko dituzte garrantzizko xehetasunak,bestela nahasi egingo dira eta. Anbiguo­tasunari ihes egiteko asko lagun dezakeinguruak markatzeak eta koloreen artekokontrasteak.Argazki batzu ezin hobeak izaten dira

irakaskuntzarako, eta dauden-daudeneanmunta daitezke. Baina jeneralean liburueta aldizkarietatik ateratako argazkiektratamenduren bat behar izaten dute.Adibide gisa, anuntzioetan agertzen di­ren izen komertzialek .esanahiadesbideradezaketenez, hobe da guraizeaz kentzea.Batzutan gauza bat, botila esate batera­ko, guraizeaz ebakiz gero garrantzirikgabeko xehetasun anitz kanpoan uztenda; eta, gero kartoi zuriaren gaineanmuntatzen dugunean, nabariago agertzenda gauza bera.

Zenbait argazki hobeto erabil daiteked.apositiba moduko paper gardenaren

Page 2: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

Gai monografikoa

gainean, gauzaren ertzak kolore nabarieta argiz marrazten badira. Argazkia de­nek ikusteko bezain handia ez baldinbada, handiago daiteke.

Beste batzutan, ostera, ez da aurkitzenikasgaiari ongi dagokion argazkirik; kasuhonetan nahitaezkoa izaten da argazkiaeskuz egitea. Nahiz tankera profesionalaez izan, etxean eskuz eginiko argazkihandi eta nabarmenak bikainak izan dai­tezke, behar jakin batí hobeto erantzutendiotelako, hain zuzen ere. Artikulu hone­tan azaltzen diren adibideetan, ikasgaibatzutarako berak apropos prestaturikoargazkiz baliatu da autorea.

Material honen iturburuak asko izandaitezke, baina hona hemen batzu: aldiz­kariak, egunkarien kolorezko osakinak,egutegi zaharrak, zorionak emateko pos­talak, bidai agentzietako posterrak, libu­ru-azalak eta hainbat eta hainbat katalogoeta liburuska. Merezi du honelako mate­rialei begiratzeak, noiznahi erabili ditza­kegu eta.

Material gehienak behin baino gehia­gotan erabili ahal izango ditugu. J.McAlpin-en «The Magazine Picture Li­brary» (Practica! Language Teaching Se­ries, Heinemann, 1980) izenekoan des­kribatzen da nola aukeratu, gorde etanola ikasgelan erabili aldizkarietatik ate­ratako argazkiak.

Eskola batzutan badituzte Mary Glas­gow-k argitaraturiko hizkuntz irakaskun­tzarako aldizkariak. Klasean horiekinaritu ondoren, bertako argazki, puzzleeta lehiaketak ebaki eta kartoien gaineankolatuz gero, berriz erabil daitezke,oraingo honetan hitzen txartel bezala.Hizkuntz irakaskuntzarako aldizkariaklortzea zaila izaten da, liburudenda bere­zietan edo zuzenean argitaletxetik ez ba­da. Hala ere, bestelako aldizkariak edo­zein kioskotan <laude salgai, eta ez duaxola ingelesezkoak ez izateak; argazkie­tatik beti ken daiteke nahi ez den textua.

1.2. Argazkien muntaketaKartoia da argazkien azpian jar daite­

keen materialik onena. Inoiz denda han­dietan ere lor daitezke anuntzioetan era-

37

bili dituzten posterrak. Hauek bi aldeeta­tik inprimaturik daudenean hauxe egindaiteke, alderdi bata azukrezko paperezestali eta huraxe erabili argazkiaren atzebezala. Honelako posterrak oso egokiakdira horma-txartelak eta argazkiak egite­ko, eta baita ikasgelan zintzilikatzekoere.

Argazkia muntaturik dagoenean go­mendagarri da plastiko gardenez estal­tzea, babesteko eta luzaroago iraun de­zan. Plastiko hau bi eratan atxiki dakio­ke; arte, marrazki eta pintura dendetansaltzen diren sprayz, edo Aironfix beza­lako produktu industrialez. Bigarren era­ko lan hau arretaz egin behar da, Airon­fix erabiliz gero ez bait dago berriroproba egiteko aukerarik. Sistema honekbadu beste akats bat ere, hots, plastikoz­ko mintzaren azpian aire burbuilak agerdaitezkeela.

Plastifikatzeak eskaintzen du babesikseguruena. Hau da Nortasun Agiria etahorrelakoak estaltzeko erabiltzen den sis­tema. Babesa bi aldeetan dago, plastikogardenez egina. Plastifikagailuak 42 zen­timetroko zabalerarainoko argazkiak har­tzen ditu, eta nahi adinako luzerakoak.Hitz-txartelak egiteko, adibidez, plantxahandia plastifikatu eta gero zati daitekenahi ditugun txartelak ateratzeko.

1.3. Argazkien azalpenaArgazki eta marrazkiak horman edo

beste edozein lekutan esekitzeko era askodago. Hemen aipatzen dugun lehendabi­zikoa da ziur aski ezagunena, gaurregunnonahi aurki daitekeena.

1. Kautxoaren antzeko materialezeginiko xaflak. Hauek zatitu egiten diraeta zatiok erabiltzen gauzak edo argaz­kiak hormetan esekitzeko. Sistema ho­nek ez ditu uzten cello-k edo txintxetekuzten dituzten markak; bestalde, pusketahauek behin eta berriro erabil daitezke,baina horma heze haustun edo pintatuengainean ez da eransten. Aurrez eskutanberotuz gero hobeto gelditzen dira. Hor­metan markarik geratuko balitz (ez daaskotan gertatuko), gasolinaz ezabatzendira aise.

Page 3: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

38

2. Txintxetak: hauek mundu osoansaltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertzahartzen dutela sartzea hobea da ertzokzulatzea baino. Kalte gutxiago egitendiote argazkiari; kolorezko burua dutentxintxetak politagoak izaten dira eta pa­pertegietan edo topografi materialekodendetan saltzen dituzte.

3. Xaflak: Franelografoa erabil dai­teke horretarako xafla berezia duten ar­gazkientzat. Argazkiak ikasgelan azaldunahi baditugu, iman-sistema eraiki deza­kegu. Honen bidez argazkien atzekal­dean imanak erantsi eta horman ipinitakoaltzairuzko errailetara atxeki besterik ezda egin behar. Erraila burdindendan lordaiteke eta imanak, berriz, hobby dende­tan.

4. Hezkuntzarako tresneriaren bana-tzaileek era askotako produktu komer­. tzialak saltzen dituzte: bada Plastik dela­koa, behin eta berriz erabil daitekeenplastikozko argazki-ertza; posterrak atxe­kitzeko bandak, itsaskina bi aldeetatikduten bandak; edo plastikozko bandahozkatuek eskaintzen duten lotura siste­ma.

1.4. Argazki-bílduma nola sailkatueta gorde

Argazki-bilduma hoberena zera da,irakasleek taldean egin eta erabiltzen du­tena. Honelako bildumak, ongi organiza­tua eta kartoi gogorraren gainean munta­tua bada, ongi zaindu eta gordetzen ba­da, mesede handia eta luzarorakoa egitendie erabiltzen duten irakasle guztiei.

Argazki-bilduma dexentea gordetzekolekurik onena artxibo kaxak dira, edobestela 'Lawtons-ekoek fabrikaturiko«Lawcoboxes» deritzan sistema profe­sionala, 72 kartoizko kaxa hormarenkontra muntatutako metal mehezko es­trukturan sartzen dira.

Txartel eta argazki handiak beste leku­ren batean gorde behar dira: nahiz zintzi­likaturik, edo mapak gordetzeko erabil­tzen diren kaxetan, baina beste argazkie­kin hatera ere gorde daitezke; kasu hone-

Gai monografikoa

tan beste argazki edo mapetatik ondobereizturik, noski.

Argazkiak aurkitzen eta beren lekuraitzultzen errazak direla ziur egoteko, as­ko lagunduko du artxibo sistemaren gai­nean bilduma nola banaturik dagoenzehazki explikatzen duen kartel handiaezartzeak. Era berean, komeni da kaxeta­ko argazki guziek, kaxa bakoitzak etakartelean idatziriko erreferentziek izar­txoa edo bestelako bereizgarriren bat,denek berdina, izatea. Izan ere, horrelasistema askoz erosoago erabiltzen da.

Hona nola bana daitekeen argazki­bilduma. Titular nagusien azpian daudentitularrak beren zenbakiarekin kaxa ez­berdinetan joan beharko lukete, eta sailbakoitzaren harnean beste kaxa batbeharko da hitz txartelentzat (ikus 1.figura) .

A. EKINTZAK1.Etxekoak2.Kanpokoak3.Ezohizkoak

B. ANIMALIAK1.Etxekoak2. Basapiztiak3.Hegaztiak4.Arrainak

C. ARROPAK1.Gizonezkoenak2.Emakumeenak3.Haurrenak4.Konparaketak (txartel hauetan bifigurin edo gehiago daude, eraaskotara jantzi daitezkeenak)

D. HONDAMENAKl .Naturalak2.Gizonak eginak

E: ETXALDEAKl.Handiak2.Txikiak3.Makinak edo tresneria

F. LOREAKl .Basaloreak2.Lore landuak

G. JANARIAl.Fruituak2.Barazkiak3.Bestelakoak4. Jateko eta edateko aukera eta le­kuak

Page 4: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

Gai monografikoa

H. ETXE ETA ERAIKUNTZAK1.Pribatuak2.Bestelako edifizioak3.Gelak

l. LANTEGIAKl.Handiak2.Txikiak

J. MUSIKA1.Instrumentuak2.Musikagintza

K. NAZIOAKl .Figurinak jazki tipikoz jantziak2.Jendea lanean eta jolasean

L. GAUZAKIAK1.Egunerokoak2.Ezohizkoak3 .Konparaketak4. Asmakizunak5.Hizkakoak (txartel hauetan ahos­katze zailtasuna duten gauzakiakagertzen dira)*

M. JENDEAl .Gizonak, emakumeak eta haurrak2.Bikote eta taldeak3.Konparaketak4.Drama (gertaera dramatikoak aur­kezteko)

39

N. LEKUAK1.Hiriburuak2.Hiri eta herriak3.Landak4.Kostaldea eta itsasoa5.Leku ezagunak6.Espazioa: planetak

O. LANBIDEAKl .Komertzioko lanbideak2.Bestelako lanbideak

R. BIDE ETA ZUBIAKl .Bideak2.Zubiak

S. KIROLAK1.Etxebarrukoak2.Kanpokoak

T. GARRAIOBIDEAKl.Autoak2.0ntziak3.Trenak4.Hegazkinak5.Bestelako garraiobideak

* Egileak ingeleseko bi dakartza, euskaraz ba­lio ez dutenak. Guk ere badugu horrelakorik. Adib:akerrak adarrak okerrak ditu (Itzultzailearen oha­rra)

1. figura: Argazki-bilduma nola sailkatu eta gorde

ARGAZKI - BILDUMA

A- EKINTZAK E- LOREAK 1- MUSIKA M- LEKUAKB- ANIMALIAK F- JANARIA J- NAZIOAK N- LANBIDEAKC- ARROPAK G- ETXEAK K- GAUZARIAK O- KIROLAKD- HONDAMENAK H- LANTEGIAK L- JENDEA P- GARRAIOBIDEAK

A- EKINTZAK D- HONDAMENAK G- ETXEAK K- GAUZAKIAKEtxekoak Beste edifizioak Hitz-txartelak

A- EKINTZAK D- HONDAMENAK G- ETXEAK K- GAUZAKIAKKanpokoak Hitz-txartelak Gelak Konparaketak

A- EKINTZAK E- LOREAK H- LANTEGIAK K- GAUZAKIAKHitz-txartelak Hitz-Txartelak Hizkakoak

B- ANIMALIAK F- JANARIA H- LANTEGIAK L- JENDEAEtxekoak Fruituak Hitz-txartelak Gizonak, emakumeak

etahaurrakB- ANIMALIAK F- JANARIA 1- MUSIKA L- JENDEA

Basapiztiak Barazkiak TaldeakB- ANIMALIAK F- JANARIA 1- MUSIKA L- JENDEA

Txoriak eta arrainak Bestelakoak Hitz-txartelak KonparaketakB- ANIMALIAK F- JANARIA J- NAZIOAK L- JENDEA

Hitz-txartelak Janlekuak DramaC- ARROPAK F- JANARIA J- NAZIOAK L- JENDEA

Hitz-txartelak Hitz-txartelak Hitz-txartelakC- ARROPAK F- JANARIA K- GAUZAKIAK M- LEKUAK

Hitz-txartelak Bi janari karta berean Egunerokoak HiriburuakC- ARROPAK G- ETXEAK K- GAUZAKIAK M- LEKUAK

Konparaketak Pribatuak Ezohizkoak Hiri eta herriak

Page 5: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

40

2. ARGAZKI MOTAK

2. l. Hormirudiak eta horma­txartelak

DEFINIZIOA

Horma-txartela zera da, diagrama han­dia edo zintzilikatzeko txartela. Horma­txartel gehienetan hitzezko eta ikusizkomaterialak nahasten <lira. Gai bati buruz­ko informazioa ematea dute helburu.Hormirudia, beste aldetik, eszena edogertaera bat edo batzuri buruzko tamainadexenteko marrazkia da.

AUKERA ETA AZALPENA

Hormirudi eta txartel onak egiteko etaaukeratzeko irizpideak lehengo ataleanargazkietarako eman diren berberak <lira,hots, interesa, zerikusia, konpatibilita­tea, tamaina eta argitasuna. Lehenengoatalean muntaketa, azalpen eta bilketari

Gai monografikoa

buruz emaniko aholkuek hemen ere baliodute, nahiz eta hormirudi eta txartelentamaina handiak problema berriak sortu.Azaltzeak sortzen dituen problemak arteeta pintura dendetan saltzen dituzten zin­tziligailuez konpon daitezke. Zintziligai­lu hauek argazkien goi-behean luzekaezarri ondoren, argazkiak gako, iltze edotxintxeten laguntzaz zintzilikatzea beste­rik ez da geratzen. Hauek gordetzekoerarik errazena hauxe da, metalezko eus­karri indartsua hormari sendoki iltzatueta handik zintzilikatu argazkiak. Hone­la, zintzilika daudela, aise erabiltzen <lira(ikus 2. figura).

Hormirudi eta txartelak zintzilikatzekobeste era bat ikasgelako hormetan zabal­tzea litzateke. Nahiz irudi eta txartelhauek une batean ematen ari den klaseariez egokitu, noizbehinka begiratzen ba­diete, ikasleak ohartuko <lira ezusteanbirpasatzen dituztela irudi eta txartelhaien bidez ikasiriko gauzak. Horrexega­tik, beraz, sarritan aldatu beharko lirate­ke.

2. figura: hormirudi edo txartelak jasotzeko

Page 6: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

Gai monografikoa

NOLA LORTUHormirudi komertzialak leku askotatik

eskura daitezke. Hona hemen adibidebatzu:

Wall Pictures for Guided Composition(University of London Press, 1959).Fougasse-k zuri/beltzean marrazturikohamasei irudi. Hauekin batera G. Fle­ming-ek egindako Notes for Teachers(lrakasle-liburua edo) doa.Contact English Wall Pictures (J.

Plumb eta D. Farris, Heinemann, 1979).Hamar irudi eta «argazki» xafla zuri/beltzean.

Wall Pintures for Language Practice(Longman, 1976). Hall-ek kolorez mar­goturiko hamar argazki eta «lrakaslearenLiburua» eta «Ikaslearen Liburua», D.Byme-k eginak, osatzen dute. Argazkiakdiapositiba formato edo tankeran ere sal­tzen dira.Picture Pack. Stories for Oral Work.

Zortzi horma-txartel eta «Oharrak Ira­kaslearentzat» (I. McGrath, E.J. Ar­nold, 1981). Zortzi txartel argazkiensekuentziarako.

ME and IM (M. Edwards eta I.McGrath, Cambridge-ka 69, HighStreet, Girton-etik lor daitekeena). Ha­maika txartel argazkien sekuentziarako,ahoskaketarako, aditzjokorako eta izenenplurala eratu eta praktikatzeko.Roundabout Picture Book (Modem

English Publications, 1981). Hormiru­diak argazki liburuetatik ateratako handi­ketak dira, eta zazpi urtetik hamabi urte­tarako haurrentzat dago pentsatuta. Bada«Baliakizun Liburua» ere irakaslearen­tzat.

Oxford English Picture Dictionary(Oxford University Press, 1980). HauekOxford English Dictionary-ko orrialdeenhandiketak dira, R. eta C. Burrows-ekdiseinaturiko hamabi kolorezko txartel.

41

«Educational Productions» eta «Tea­chers Visual Aids» direlakoek argitaratudituzte horma-txartel baliotsuak. Zenbaitgobernu eta bulego komertzialetatik lordaitezke profesionalki egindako horma­txartelak; hauek dohainik edo oso merkeizaten dira.

ERABILERA IKASGELANHormirudiak horma-txarteletatik be­

reizten dituena, besteak beste, bakoitza­ren erabilera da. Hormirudiak (komer­tzialak nahiz eskuz eginak) ikasle guztienaurrean erabiltzekoak dira. Horma­txartelak, ostera, ezin dira ikastaldeosoaren irakaskuntzarako erabili, kon­plexuagoak bait dira, eta maiz letraktxikiegiak izaten dira ikasleek beren jar­lekuetatik irakurri ahal izateko. Salbues­penak badira, bai: eskuz egin daitezkeikasle guztiek ikus ditzaketen txartelak,eta badira argitaratutako gauza batzu,«Telefono Teknikak Ikasleentzat» beza­lakoak (Telefonikako Publizitate Saileanlor daitezkeenak), ikastalde osoarekinlan egiteko tamaina egokia dutenak.

Hala ere, horma-txartelak bikainak di­ra bikotetan edo taldeka lan egiteko erdi­ko eta goiko mailetan. Txartelekin hateralanerako txartelak erabil daitezke, ikas­leek elkarrekin lan egin ondoren gairenbat besteen aurrean aurkez dezaten, edo­ta horman zintzilikatzeko.

Ikasgai baten adibideaHormirudiaz baliatuz, istorio bat kon­

tatu eta gero idatzi.Ikasgai honetarako 3. figurako «Jokoa

irabazi» hormirudia erabili da. Hogeiikaslerainoko klase batetarako, 80 X 53zentimetroko bi lamina elkarri pegatutaegin liteke; baina ikasleak gehiago badi­ra, txartela handiagotu egin beharko da.

Page 7: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

42 Gai monografikoa

HELBURUA : Istorio laburra kontatzeaEGITURA : Aditzaren lehenaldiaMAILA : Erdikoa1. AURKEZPENA. lrakasleak ikasleen hiztegia aztertu eta hitz berrien zerrenda idazten

du arbelean, ikasleek kontsulta dezaten.2. KONTZEPTU GALDERAK. lrakasleak galderak egiten ditu argazkiaz (gizonaren

lanbideaz, kinielak egiteaz, etab... ). Ikasleek izena ezartzen diote gizonari eta baita erabaki erebapatean zenbat diru irabazi duen.

3. NOLA LANDU. Binaka, edo lauzpabost lagunek osaturiko taldeka, ikasleek argaz­kian oinarrituriko istorioa asmatzen dute lehenaldiaz baliatuz, eta gero besteen aurreankontatzen dute. Argazkiak nahi duten ordenan jar ditzakete; beraz, amaiera era askotakoa izandaiteke.

. . .·

·''

. '•..,... ,,; '-?., .

\1

•, r: _,.•....•......-- -· ... ... ,,,•' ··r.", .,' -1fl .. - .. •',

'\

','- - -- .,,.

3. figura: jokoa irabazi

Page 8: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

Gai monografikoa 43

Beste adibide batVenn-en diagramez izenen erabilera

landu (ikus 4. figura). Venn-en diagrama

egiten ari direnean ikasleak erakartzendituena zera da, diagrama begien aurreaneraikitzen dela haiek informazioa emandezaten. 4. figurako diagramak ikasgelandiren guztien ilea deskribatzen du, bainaera berean egin liteke eskolako ga­rraioaz, gustoko kirolez, oporraldiez,etab...

3. figura ikasle aurreratuagoekin ereerabil daiteke, baldintza ikusteko, esatebaterako: «Zer egingo zenuke/luke dirupila bat irabaziko bazenu/balu?»

HELBURUA : Itxura fisikoa deskribatu eta lorturiko informazioa laburtu.EGITURA : Izenondo konparatiboak; -ago, -ena atzizkiak.MAILA : Behekoa eta erdikoa.1. AURKEZPENA. Norbaiten aurpegi eta ilea deskribatzeko behar den hiztegia

aztertzen du irakasleak, eta baita «Maryren ilea John-ena baino luzeago/ilunagoa da» bezalakokonparaketak ere. Ikasle bakoitzari kartoi finezko txartela eta paper-orria ikaskide batenizenarekin ematen zaio. Ikasleek binaka Janegiten dute. Batak bere paper-orrian daukan izenaridagokion aurpegia eta ilea deskribatzen du; besteak ez daki izena, baina lagunak deskribatuahala argazkia marrazten du kolorezko lapitzez edo errotuladorez.

2. NOLA LANDU. Venn-en diagrama eraikitzeko irakasleak «Nor da ilekizkur?» etaantzeko gauzak galdetzen ditu. Gero ikasleek klasearen aurrean egongo den kartoizko laminahandi batean marrazturiko argazkiak ezarriko dituzte. Argazkiak ordenatu egin beharko dira ilekolore eta motaren arabera, 4. figuran bezala. Eztabaida eragin behar da, «argazkiak» non ipinierabakitzeko. Denak ezarrita daudela, irakasleak galdetuko du: «Zenbat ikasle dira ileilun/ilekizkur?»

3. ONDORENGO LANA. Ikasleek ondorenak atera eta laburpena idazten dute («Ikas­gelako gehienak ileilun dira», edo dena delakoa).

lid<\~,a l\orill••¡1¡¡,..

4. figura: Venn-en diagrama

Page 9: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

44

2.2. Argazkien sekuentzia

DESKRIBAPENAGai bakar bati buruzko argazki sortari

esaten zaio argazkien sekuentzia.Istorioa edo gai bat azaltzen dute, bata

bestearekin loturiko argazki sortaren bi­tartez, komikien moduan.

AUKERA ETA AZALPENALehenengo atalean aipatutako aukera­

irizpideez gain, honako hauek ere kontu­tan hartu beharko genituzke:- Titularrek nahiko handiak izan

behar dute, edo bestela ezaba daitezkezeharo eta gero deskribapena ahoz egin.- Argazkiek elkarri lotuak egon

behar dute. Karakterizazio, eszenario etagaien nola-halako iraupena beharrezkoada, eta figurak neurri berdinetakoak izan­go dira.- Aldizkari edo liburuetatik ateratako

argazkiak ahalik eta sinpleena izanbeharko du, ikasgaiaren helburuetatikaparte diren zatiak ezabatuz.- Argazkiek tamaina berekoak eta

era berean muntatuak izan behar dute,sorta eratzeko moduan. Argazkien se­kuentziak aurkezteko erak «ErabileraIkasgelan» delako sailean deskribatzendira.

ITURBURUAKB adira merkatuan argazki­

konposaketarako liburuak eta horietazbalia gaitezke, bai ahozko bai idatzizkolanak prestatzeko. Zenbait epaimahaikargazkizko istorioak erabiltzen ditu ahoz­ko azterketetarako; horiek ere erraz egokidaitezke. Komiki-liburu eta egunkarietan-azalduriko komikiak ere materiala esku­ratzeko bide onak dira.

ERABILERA KLASEANHemen argazkien sekuentziak aurkez­

teko era batzu deskribatuko ditugu, ba­koitzaren alde onak eta txarrak azpima­rratuz.

1. Beste ezer egin baino lehen, ar­gazki guztiak hormetan aurkez daitezke,

Gai monografikoa

edo arbelean edo lehenengo atalean azal­dutako xafla sistemetan. Argazki guztiakaurrez erakusteak honako abantailahauek ditu:- Ikasleek gaiari edo istorioari buruz­

ko inpresio orokorra hartzen dute, etaistorioaren progresioa ikusi ez ezik, ber­tako xehetasun, drama edo umoreazohartzen dira.- Ikasleek sekuentziari begiratu aha­

la, argazki bakoitzak besteen esanahiaasmatzen lagunduko die.- Istorioa kontatzeko edo gaia des­

kribatzeko erabili den hiztegia eztabaidadaiteke; honela ikasleak ez dira zalantzanegongo kontaketa edo deskribapena egi­tean.- lstorioaren edo gaiaren amaierari

begiratuz, ikasleek hobeto egoki dezake­te beren ahozko lana, amaierarako «cli­max» bat sor dezakete eta baita erabakiere zenbat hitzez baliatuko diren aurkez­pena egiteko (hau hainbat eta hainbathizkuntz azterketatan baldintza bat izatenda eta).- Ikasdenbora aurreratzen da argaz­

kiak aurrez ikusten direnean.

2. Argazkiak banaka erakus daitez­ke, horman ezarri baino lehen dagokienhiztegia eta argazkia bera aztertuz. (Bi­tartean lehenengo atalean ikusi ditugunkautxozko itsaskinak erants dakizkiekeargazkiei atzekaldean). Argazkiak bana­ka-banaka erakusteak ere baditu berealde onak:- Horrela ziur egon daiteke irakaslea

argazki bati dagozkion hiztegia eta egitu­rak menderaturik daudela, hurrengoariekin aurretik.- Ez dago hiztegia gehiegi zamatze­

ko arriskurik, batez ere hitz berriak ar­gazkiaren azpian edo arbelean mailakaidazten badira.- «Suspense» eta ezustearen eragi­

nak istorioaren gorabeherei adi manten­duko ditu ikasleak.- Argazkiak lehenbizi deskribatu eta

gero hormetan ezarri eta bertan geratzenbadira, ikasleek bi eratan planteia deza­kete istorioa edo gaia: zatikaturik edo

Page 10: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

Gai monografikoa

osorik. Azkenean, komenigarria da <lenaberrikustea, ikasgaia ongi segurtatzeko.

3. Beste era bat argazkiak koadernogisa antolatu eta banaka-banaka pasatzealitzateke (ikus 5. figura). Horretarakoargazkien goialdean zulo pare bat egineta metalezko edo plastikozko estunezelkarlotuko ditugu; azkenik, zurkaitz edoasto baten gainean ezar daiteke «koader­noa», Ikasgaia aurrera <loaneran, argaz­kiak bata bestearen atzetik erakutsikoditu irakasleak, eta gero beharbada berrizhasiko da punturen bat sakondu edo argi­tzeko, edo laburpena egiteko.

Honelako «koadernoaz» baliatzeak ar­gazkiak banaka erakustearen abantailak

45

berak ditu, baina ikasleek ez dute izango.argazki guztiak batera ikusteko aukera­rik.

4. Eman argazki nahasiriko sortakbikote edo ikasle taldeei, haiek geroberen ikaskideei istorioa kontatzeko mo­duan antola ditzaten. Taldeko kide ba­koitzak bere argazkia erakutsiko die bes­teei, istorioaren bere zatia kontatzen dienbitartean.

5. Klaseari edo talde bati sekuentziaosagabea eman dakioke, adibidez amaie­ra falta zaiolarik; ikasleek amaiera asma­tu, eta gero esan edo idatzi egin beharkodute.

5. figura: argazkiak block gisa antolatuak

Sekuentzia aurkezteko era edozein de­larik ere, ikasleek asko ikasiko dute per­paus eta lerroaldeen egituraz, baldin etaistorioak arbelean edo proiektagailuarenbitartez erakusten badira. Horrela ikas­leek sujerentziak eskaini ahal izangodituzte, adibidez, sarrerako perpaus dei­garria nola moldatu, edo perpausarenegitura nola aldatu, non hasi lerroaldeedo paragrafo berria, nola erantsi ten­tsioa eta «clímax» istorioari, eta baita erenola bukatu kontaketa erarikinteresgarrienean.120tík 180 hitzeraino-

ko istorioek praktika dexentea eragingodute.

Beste adibide batArgazkien sekuentziak norbaiten bizi­

tzako gorabeherak deskribatzeko erabili.6. figurako argazkiek zera erakusten

digute: andre heldua eta bere iraganekobizitzaz dituen oroitzapenak. Argazkiakelkarrengandik bereiz daitezke, txartelsorta eginez.

Page 11: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

46 Gai monografikoa

..;•'ff"l ..""

'- 1 ·•i\ t t-; \ I~ ~ ~,

6. figura: andre heldua eta bere iragana

Page 12: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

Gai monografikoa 47

HELBURUAK : Ohitura zaharrak deskribatuEGITURAK : ohi (ohitura... ukan) + iraganaMAILA : Erdikoa1. AURKEZPENA. Irakasleak argazkiak banaka aurkezten ditu, oraingo andre heldua­

ren argazkitik hasita eta bere bizitzari atzera begiratuz. Hitz berriak idatziko ditu arbelean.2. GALDERA KONTZEPTUALAK. Irakasleak «Bere etxean lasai bizi al da?» edo

«Bizitza zoriontsua izan al du?» bezalako galderak egingo ditu.3. NOLA EGIN. Ikasleek andre helduaren bizitza deskribatzen dute. Beharrezkoa den

heinean, irakasleak erabil ditzaketen hitz eta perpausak idatziko ditu arbelean. Esate baterako,«Bere gaztaroan (ballet dantzari) izan zen»; «Bidaiatzen zuen aldi bakoitzean (bere loroaberarekin) eraman ohi zuen»; bitartean/eta gero/... baino lehen/... bezain laster/aldi berean,etab...

4. ONDORENGOLANA. Ikasle bakoitzak berak egin ohi duen zerbait deskribatzen du.«Hondartzaren ondoan bizi nintzenean, gosaldu aurretik bainatu ohi nintzen» eta antzekoak.Gero ikasleei eskatzen zaie bi zerrenda idatz ditzatela, bata beren gaztaroan atsegin zitzaizkienzereginena, eta bestea gorroto zituzten gauzena. Gero eskatzen zaie besteen aurrean berengaztaroari buruz hitz egin dezatela, honetarako arbeleko hitz eta perpausez eta baila beraiekeginiko zerrendez ere baliatuz.

2.3. «Flash» txartelak*

2.3.1. Hitz-txartelakHauetan hitz solteak idazten <liraeta

irakasleak begi itxi-ireki batean erakus­ten dizkie ikasleei. Erraz egiten <liraetaerraz gordetzen, eta horien bitartez ira­kasleak zernolako erantzuna nahi duenadieraz diezaieke. Gainera, behin etaberriz erakus daitezke, ikasleek ondoikasi dutela ziur egon arte.

HITZ-TXARTELAK NOLA EGINETA AZALDUTxartelok 10 zentimetroko zabalera

izan behar dute eta luzera, berriz, hitza­ren letra kopuruaren araberakoa izango.da,

Txartel-sorta egitean, gero hitzak eza­batu eta behin eta berriz erabili ahalizateko, plastifikatu kartoizko laminahandia, edo Aironfix-ez estali. Gero eba­ki 10 zentimetro zabaleko txartelak lor­tzeko. Hitzak errotuladore puntazabalezeta tintaz idatzi behar <lira.Txartel haueknonbaiten eseki behar badira, lehen aipa­turiko sisternaren batez baliatuko gara.

Txarteletan idazten dugun hitza edohitzak letra txikian idatziko ditugu atze­kaldean, irakasleak zer erakutsi nahiduen jakin dezan.Ikasgelan erakus daitezke txartelok.

Horretarako, gutxi gorabehera 30 X 45zentimetroko kartoizko laminak pertxabati lotuko zaizkio. Txartelei eustekoegin ebakiak laminaren aldeetan (ikus 7.figura).

Honela egindako pertxa batzu, bakoi­tza gai batez, zintzilika daitezke ikasge­lako hormetan edo beste lekuren batean,erreferentzi gisa uzteko edo geroago era­biltzearren.«Eguraldiaren lamina» ikasgelako

hormetan erakus daitekeena da. Ikasleekhiztegia lan dezaten oso egokia da. Kar­toi gogorrezko lamina handia lau zatitanebaki eta zati bakoitzean eguraldi motabati buruzko gaia marrazten da. Zatibakoitzean, lehen esan bezala, ebakiakegin eta hortxe sartuko ditugu egun ba­koitzeko eguraldiaren berri ematen dutentxartelak (ikus 8. figura).

* Hauek ondoko lan-txartelctatik bereiztukodira, begi itxi-ireki batean bakarrik erakusten dire­lako (Itzultzailearen oharra).

Page 13: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

48 Gai monografikoa

7. figura: txartelak azaltzeko era

8. figura: eguraldia

ERABILERA IKASGELANHitz-txartelen erabilera orokorra ala

berezia izan daiteke. Erabilera orokorrakhonako hauek izango lirateke:

1. Erabil daitezke egitura edo fun­tzioren bat azpimarratzeko. Txartela al­txatzen da, «Inoiz egon al zara... ?» edo«Zure lekuan ez nuke hori egingo» beza­lako perpausak bertan idatzirik daudela.

2. Ikasgai bat lantzerakoan berridaz­keta ariketak aldatzeko erabil daitezke.Arbelean berridazte taula idatzi beha­rrean, txartelak altxatzen dira, eta geroarbelean edo hormetan esekitzen diraideiak sendotzeko.

3. Beheko mailan idatzizko ulerme­na lantzeko ere laguntza eman dezakete.Adibide gisa, aginduak idatz daitezketxarteletan, ikasleek irakurri eta bete di­tzaten.

4. Ikasgelan banatuta dauden hitz­txartelen bitartez, ikasleek perpausakkonposa ditzakete. Lehenbiziko idatziegingo dituzte eta gero ozenki irakurribesteen aurrean.

Baina hitz-txartelak beste era hateraerabiliz, honako gai berezi hauek landudaitezke:-Menpeko perpaus adberbialak

«-ean», «eta gero», «bezain lasten>, «bi­tartean», «aurretik», «arte» eta horrela­koak idazten dira, karta bakoitzean bana.Ipuin bat marrazten da arbelean, edoazaltzen da argazkien bidez, eta ikasleekistorioa kontatu behar dute irakasleakaltxatzen duen txartel bereziaz baliatuz.Edo bestela, ikasleei txartelak aurrezematen bazaizkie, haiek gero besteenaurrean erakutsiko dituzte, tokatu zaienistorioaren zatia kontatzen duten bitar­tean.

Page 14: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

Gai monografikoa

-«Berehala», «Lasten>, «Orduan»,«<Bapatean»,«Pixkanaka», «Ustekabez»,«Handik gutxira» edo «Azkenik» bezala­ko lotura-hitzak txartelen bitartez Jandaitezke era berean.

Aditz, izen, izenlagun eta adizlagunaknahasian inprima daitezke txarteletan,eta gero perpausen zati bereziak identifi­katu edo antzemateko erabili.

2.3.2. Argazki-txartelak

NOLA LORTUArgazki-txartelek eskuetan erabiltze­

ko bezain txikiak eta ikasgelako lekuguztietatik ikusteko bezain handiak izanbehar dute. Materialsfor Language Tea­ching 4: Flash Cards (Buckly etaWright, Modern English Publications,1980)delakoak badu gidaliburua irakas­learentzat. Etxean eskuz egindakoak ereonak dira, eta zenbait puntu ilun argitze­ko molda daitezke.

ERABILERA IKASGELANArgazki txartelak bikainak dira kon­

tzeptu jakinen bat aurkezteko, gauzakiedo ekintzaren bat jeneralean. Aurrezirakatsiriko gauzak berrikusi eta prakti­katzeko izaten dira hobeak gai berriakaurkezteko baino.Hona hemen zenbait sugerentzia ar­

gazki-txartelak erabiltzeko:1. Irakasleak zerbait esaten du ar­

gazkian oinarrituz, adibidez, «lasterkadoa». Ikasleek perpausa egia denean ba­karrik errepikatuko dute perpausa. Ho­rrela arreta handiagotu egiten da erahorretako talde-ariketetan.

2. Bi txartel-sorta berdinak ditu ira­kasleak. Bata berak gordetzen du etabestea ikasleen artean banatzen du,ikasle bakoitzak txartel bat, bi edo hiruhartzen dituelarik. lrakasleak bere sorta­ko lehen txartela ikusi eta «hau sagarrada» esaten du. Karta hori daukan ikas­leak altxa egiten du eta irakasleak esan­dako perpausa errepikatzen du. Gero ira­kasleak gauza herbera egingo du bestetxartel guztiekin.

49

3. Irakasleak zenbait egoera irudika­tzen dituzten txartelak erakusten dizkieikasleei. Gero bat aukeratu, eta argazkiaikasleengandik izkutatuz, ikasleei eska­tuko die argazkian zer azaltzen den asmadezatela. Ikasleek «lrakurtzen ari al da?»eta horrelako galderak egingo dizkiote.Ikasleren batek asmatzen duenean, bes­teen aurrean jarri eta irakaslearen lekuahartuko du.4. Bi aldeetan argazkiak dituzten ar­

gazki-txartelak era askotara erabil daitez­ke:

a) Kontrasteak azpimarratzeko.Hots, «lgeri egiten daki/ Ez daki teniseanjolasten» edo «Tea atsegin du/ Ez dukafea atsegin».

b) Aditzaldiak konparatzeko. Adibi­dez, alde batean medikua dakusagu etabestean emakumea bainuan. Honen bi­dez praktika ditzakegu «Medikua da.Bainua hartzen ari da» bezalako egitu­rak.

e) Perpaus konposatuak lantzeko,«Telebista ikusten ari zen, atea irekizenean» bezalakoak.

5. Argazki-txartelak hitz-txartelekin.konbina daitezke. lkasleak bi taldetanbanatzen dira; gero talde bateko ikasleakargazki-txartela altxatu eta beste taldekobatek dagokion hitz-txartela altxatukodu, edo alderantziz.

6. Ikasgelan diren guztiek, irakasleabarne delarik, argazki-txartel bana dute.Irakasleak bere txartela altxatu eta bertanikusten den gauza, pertsona edo ariketanoinarrituz, istorioa asmatzen du. Geroedozein ikasleri eskatzen dio istorioa segidezala eskuan daukan kartan oinarrituz.

7. Irakasleak egoera bat adieraztenduen karta ematen dio ikasle bati, dentis­ta hortza ateratzen, adibidez. Ikasleakegoera mimikatu behar du, bere ikaski­deek zer egiten ari den asmatzen saiatzendiren bitartean. Norbaitek asmatzen ba­du, besteen aurrerajoan eta beste argazki

, bat emango zaio mimoz explika dezan.8. Irakasleak elkarrekin pareka dai­

tezkeen gauzak azaltzen dituzten bi txar­tel-sorta prestatzen ditu; esate baterako,jendearen argazkiekin. Ikasleei karta ba-

Page 15: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

50

na ematen zaie, eta batetik bestera gal­dezka ibili behar dute beren kidea aurkituarte. Ez diote argazkia beste inori eraku­tsiko; galderak egin behar dituzte soilik.

Gai monografikoa

Galderak honelakoak lirateke: «Zure ar­gazkian zer dago, gizona ala emaku­mea?», edo «Ilebeltz/ilun/hori/gorri alda?».

Peter Jane-ren ondoan bizi da. John-en etxetik pasatzen da eskolarako bidean.Simon autobus-geltokitik gertu dagoen bi bizitzako etxean bizi da. John jasotzen du

eskolara joatean.Sally etxebizitza batean bizi da. Balkoia badu eta hirugarren bizitzan dago. Autobus-

geltokirako bidean dendan sartzen da.l. Nor bizi da John-en ondoan?2. Nor bizi da dendaren aurrean?3. Nor bizi da etxebizitza batean?4. Non bizi da John?5. Autobus-geltokía John-en etxearen aurrean al dago?

9. figura: lan-txartela, l. adibidea

2.4. LAN-TXARTELAKLan-txarteletan argazkia dago eta baita

textua .ere. Aldizkarietako argazkiak,marrazkiak, mapak eta diagramak edo­zein mailatako lan-txartelak egiteko era­bil daitezke, eta helburu askotarako gai­nera.Hemen bi lan-txartelen adibideak iku­

siko ditugu. Lehengo adibidekoa (9. fi­gura) ikasle bakarrak erabiltzeko diseina­tua da, eta bigarrenak, berriz, Ian-

txartelak taldean nola erabiltzen direnerakusten digu.

l. Adibidea9. figurakoaren antzeko Ian­

txartelak egin daitezke, behe-mailetakoikasleek lekuaren deskribapena lan deza­ten: ikasleak argazkiei begiratu eta tex­tuen laguntzaz ondoko galderei erantzun­go die. Ondoren, argazkian azaltzen di­ren beste lekuak ere deskribatuko ditu.

Page 16: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

Gai monografikoa

Honelako txartel-sortak erabil daitezke:profesionalak, animaliak, munduko lu­rraldeak edo lantegiko prozesuak bezala­ko gaiez ariketak egiteko. Txartelakematen duen informazio kopurua eta iru­dikatzeko era (textu, diagrama, estatisti­ken bidez, etab... ) ikaslearen mailariegokitu beharko zaizkio.

51

2. AdibideaTaldekide bakoitzak lan-txartel bat

dauka, eta irudi lagungarria. 10. figurakoparatxutistaren irudia handiago egin dai­.teke, bost poster edo argazki-txartel egi­teko, segun zenbat ikasle diren. Lan­txarteletako informazioa eskuz edo maki­naz idaz daiteke.

10. figura: parakaidismoa

Page 17: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

, 52

Adibide honen helburua hauxe da: tal­deak beste ikasleei irakatsi diezaiela nolamaneiatu paratxuta, ematen zaien infor­mazioaz baliatuz. Taldeko kideek hona­ko .rnaila hauek landuko dituzte:

1. Lan-txartelak eta laguntzeko ar­gazkiak banatu ondoren, taldekideek ba­naka-banaka beren lan-txartelak irakurri­ko dizkiete beste taldekideei, bata bes-

Gai monografikoa

tearen atzetik. Elkarrekin eztabaidatukodute hitz berrien esanahia.2. Kide bakoitzak ziur egon behar du

bere kartako hitz guztiak explikatu ahalizango dituela besteen aurrean.

3. Taldekide batek sarrera labur bateta amaiera prestatuko ditu.4. Txartelak «txuletak» bezala erabi­

liz, taldekoek beren argibideak .emangodizkiete beste ikasleei.

l. Lan-txartela1. Osasun ona duzula dioen agiria lortu zeure medikuarengandik.2. Lortu zeure kasko eta arropak.3. Sei orduko ikastaroa egin lurreko entrenamendutan.

2. Lan-txartelal. Jauzi egiteko prestatu.2. Neurtu hegazkinaren goiera.3. Neurtu haizearen abiadura.4. Berrikusi helburua edo helmuga-puntua non duzun.5. Kalkulatu zeure paratxutak eramango duen abiadura. Hegazkinaren abiada orduko 10

kilometrokoa eta haizearena orduko 50 kilometrokoa baldin badira, bi posibilitate dituzu:haizearen kontra salto eginez gero, zure beherako abiadura orduko 50 kilometrokoa izango da;eta haizearen alde salto egiten baduzu, orduko 150 kilometrokoa izango da.

3. Lan-txartela1. Salto egin!2. 200 metroko erori librea egin.3. Paratxuta zabaldu (hau duzu zeure zazpigarren jauzialdia eta orain artekoetan

paratxuta automatikoki zabaldu zaizu),4. Neurtu zeure goiera altimetroaz.

4. Lan-txartelal. Bilatu zeure helmuga-puntua.2. Gidatu. Ezkerrerantz joateko ekin eskuinaldeko kirtenari; eta eskuin alderantz joan

nahi baduzu, berriz, eman ezkerraldeko kirtenari.3. Helmuga puntua zeure azpian zuzen-zuzenean duzunean, ekin bi kirtenei hatera.

Zuzen jaitsiko zara.

5. Lan-txartela1. Bi oinen gainean lurreratu, zangoak zabaldu gabe.2. Zanga bat tolestu.3. Alde horretarantz erori.4. Zilipurdikatu besaburuaren gainean.

Honen antzeko ariketak egin daitezkebeste edozein kiroli buruz (eski, judo,tenis, etab.) zer edo zer egiteko argibi-

deei buruz edo makinaren bat nola ibil­tzen den erakusteko.

Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal

Page 18: Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu osoan saltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertza hartzen dutela sartzea hobea da ertzok

Gai monografikoa 53

UTILIZACION DE LOS CARTELES EN LA ENSEÑANZA DE LENGUAS

Al proceder a elegir los carteles con vistas acompletar una colección, deben de tenerse encuenta los siguientes factores:- El contenido debe despertar interés entre los

alumnos.- Deben estar relacionados con los objetivos

del programa.- El contenido debe estar en concordancia con

el nivel cultural de los alumnos.- Deben de tener un tamaño adecuado para que

se puedan ver con facilidad.- Deben ser·claros, huyendo de la ambigüedad

y de las posibles confusiones que puedanprovocar.

La mejor colección de carteles es la elaborada yusada por los mismos profesores a lo largo de losaños. Un buen uso y una buena clasificación de losmismos resultará de innegable utilidad en el futuro.

Existen distintos tipos de carteles:- Cartel de Pared: dibujo de tamaño considera­

ble que representa una escena o situación.- Ficha de pared: en el que se mezclan dibujo y

palabras.- Secuencia de fotografías: secuencia en torno

a un mismo tema.- Fichas flash.- Fichas de trabajo.

UTILISATION DES PANNEAUX DANS L'ENSEIGNEMENT DES LANGUES

Les facteurs suivants doivent étre tenus en comp­te au moment de choisir lespanneaux pour complé­ter une col/ection:- Le contenu doit éveil/er /'attention des éléves,- lis doivent étre en relation avec les objectifs

du programme.- Le contenu doit erre en accord avec le niveau

culture/ des éleves,- lis doivent avoir les dimensions nécessaires

pour bien les voir.- lis doivent étre clairs, laissant de coté l'ambi­

güité et les confusions qu' ils pourraient en­tralner,

La meilleure collection de panneaux est ce/leétablie et utilisée par les professeurs durant les

années de leur enseignement, Un emploi judicieuxet une bonne classification de ce matériel serad'une précieuse utilité pour le futur.ll existe différents types de panneaux:- Panneaux muraux: dessin au dimensions con·

sidérables qui représente une sene 011 unesituation,

- Fiche mura/e: ou se mélangent dessins etmots.

- Séquence de photographies: séquence ausujet d' un seul théme.

- Fiches flash.- Fiches de travail.

THE USE OF PICTURESIN THE TEACHING OF LANGUAGEZ

When choosing pictures with a view tocompleting a collection, the following tac­tors should be borne in mind:- The subject must be of interest to the

pupils.- lt must be related to the objectives of

the programme.- lt must be of a size that can be easily

seen.- The contents must be in concordance

with the cultural level of the pupils.- They must be olear, avoiding arnbiqui­

ty and possible confusion.The best collection of pictures is one that

the teachers themselves have got together

and used themselves over the years. Theclassification and use of these pictureswould be of undeniable help in the future.There are different types of pictures in

existence:- Wall pictures: very large drawing of a

scene or a situation. 1

- Wall charts: in which words and dra­wing are combinad.

- Sequence pictures: a sequence of pie·tures about one theme.

- Flash cards.- Work cards.