NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek...

52

Transcript of NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek...

Page 1: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro
Page 2: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro
Page 3: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Garbine Ubeda Goikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa:Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria. Euskara:Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua: LanderArbelaitz. www.argia.com: Gorka Bereziartua, Jon Torner.Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Salmenta eta harpidetzak: Karlos Olasolo. Idazkaritzateknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: Idoia Arregi, MaiteArrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia, Olatz Korta, BegoZuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari Karmen Loiarte.Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 476000. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa:GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.com.Lege.gordailua: NA 80-1963. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:MIKEL GARCIA IDIAKEZ

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

ASTEKO GAIAANTIGLOBALIZAZIOA Kapitalismoaren aurkako ikurraren

bilakaera. NAGORE IRAZUSTABARRENA / 4PERTSONAIA

HILARI PAGAZAURTUNDUA: «Bizi honetan jaso dudan guztiagizarteari itzuli beharra daukat». MIEL A. ELUSTONDO / 9

GAIAKIKOITZ ARRESE, IKASLE ABERTZALEAK: «Tokian tokiko

borroka txikiak norabide berean jartzea da benetakoerronka». MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 14

AUZOLAN ESPERIENTZIAK Agroekologia eta autogestioa.LIDE HERNANDO / 18

IRITZIAREN LEIHOAGATAZKAK, GAURKOTASUNA ETA AUZITEGIAK

GARBIÑE BIURRUN MANCISIDOR / 20ALTERNATIBA LAUSOA JON ALONSO / 22GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 21TXANDAN Zor etikoa. AMETS ARZALLUS / 22HEMEROTEKA Sistema honek ugaltzeko behar gaitu.

CARMEN MUÑOZ /PIKARA MAGAZINE / 23BERTSO BERRIAK Pentsioei jarriak. IÑAKI MURUA / 23

ERDIKO KAIERAMICHAEL HARDT: «Subjektibitate iraultzaileak ekoizten dituzten

artelanak izan behar ditugu helburu». HEDOI ETXARTE / 24LITERATURA ESKOLA Hamar urtez irakurleak trebatzen.

LANDER ARRETXEA / 26 KOOLTUR OSTEGUNAK Ekinaren ekinez, kultur eskaintza

iraunkorra Arrasaten. IKER BARANDIARAN / 28 BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA Finalaurreko usaina.

NEREA IBARZABAL / 30Klik! IÑAKI GURRUTXAGA / 26

LITERATURA SAIOA RUIZ GONZALEZ / 32MUSIKA OLATZ KORTA / 33DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 34ALEA Joan ez zirenen itzulera. LANDER ARRETXEA / 35ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA JOXERRA AIZPURUA / 36LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 37DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 38

TERMOMETROAIRIZAR Kooperatibagintzaren historiaurrera bidaia.

URKO APAOLAZA AVILA / 39SOPELAN EUSKARA KANPAINA Kiroldegia eta futbola lehen

jomugak. MARIJO DEOGRACIAS / 42KLIMA ALDAKETA Munduko izotzak urtuko balira Baiona,

Donostia eta Bilbo urpean lirateke. O. IRURETA AZKUNE / 44NEGUKO TREGOA Neguan etxebizitzei gasa eta argindarra

moztea debekatu du Frantziako Estatuak.MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 45

EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 47EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 47NET HURBIL Oligarkiaren bortizkeria nola barneratu dugun.

PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2013ko azaroaren 17a, 2.391. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

Page 4: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

�4 2013KO AZAROAREN 17A

ASTEKO GAIA

MMEren aurkako protestak Seattlen, 1999ko azaroaren 30ean. Polizia manifestarien kontra piperbeltz espraia botatzen.

ANTIGLOBALIZAZIOA

Kapitalismoaren aurkakoikurraren bilakaera

2003an antiglobalizazio mugimenduak gailurra jo zuen Irakeko gerraren aurka milioikaherritar mobilizatuta. Inbasioa berdin gauzatu zen eta mugimendua gainbehera hasi zen.

Hamar urte geroago eta krisialdi betean, non dago antiglobalizazioa–edo, zuzen esanda, altermundismoa–?

| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

ANTIGLOBALIZAZIO MUGIMENDUA ez zen1999ko azaroaren amaieran Seattlen jaio,baina orduan egin zuen eztanda. MundukoMerkataritza Erakundea (MME) AEBetakohiri horretan biltzekoa zen, baina nagusikiinternet bidez goi-bileraren aurka egindakodeialdiak 50.000 pertsona bildu zituen, etamanifestazioen ondorioz, bilera bertan behe-ra geratu zen.

Ekintzaileen ia ezusteko arrakastarenberri berehala zabaldu zen, eta munduko

hainbat erakunde eta norbanako, mugimen-duarekin bat egiten hasi ziren. 2000. urteanPragako kontragailurrak Nazioarteko Mone-ta Funtsaren eta Munduko Bankuaren artekobatzar bateratua atzeratzea lortu zuen.2001ean Munduko Gizarte Foroa sortu etalehenengoz burutu zen Porto Alegren (Bra-sil), NMFren, Munduko Bankuaren edo G-8aren bileren kontrapisu gisa. Han sortu zen“beste mundu bat posible da” leloa. Urtebereko ekainean, herritarren presioaren

STE

VE

KA

ISE

R

Page 5: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 5�

ANTIGLOBALIZAZIOA

ondorioz, Munduko Bankuak Bartzelonanegin behar zuen bilera aldatu egin zen, ekin-tzaileen boikotaren beldur. Azkenean bilerabideokonferentzia bidez egin zuten, bainaBartzelonako mobilizazioek aurrera eginzuten eta 300.000 pertsona bildu ziren.Hurrengo hilabetean, 2001eko uztailean,Genoaren txanda iritsi zen. Han bildutako150.000 ekintzaileek poliziaren errepresiobasatiarekin egin zuten topo. Carabinierebatek tirokatuta hil zen Carlo Giuliani, mugi-menduaren lehen biktima.

2003ko neguan, Irakeko gerraren atarian,antiglobalizazio mugimenduak gailurra jozuen. Otsailaren 15ean miloika pertsonamobilizatu ziren Bush administrazioaren etaharen aliatuen kontra. Bigarren potentzia jaiozela ere iragarri zuten: kalean presioa egitenduen munduko iritzi publikoa. Baina gailurra

jo bezain pronto, mugimenduak behera eginzuen. Hurrengo hilabetean, 2003ko martxo-an AEBek eta haren aliatuek Irak inbadituzuten. Deseingainu hark agerian utzi zituenmugimenduaren ahuleziak.

Bere baitan hainbeste mugimendu, ideolo-gia, metodologia eta antolakuntza eredu bil-tzen dituen mugimendu globalean zaila dabarne kohesioa lortzea. Askok uste zuten,etsai komuna izaki, heterogeneotasuna ezzela arazo izango, baina nabarmen oztopatuzuen ezadostasunak arintzeko eta alternatibabateratuak eraikitzeko bidea.

Indarkeria eta botere politikoa ezbaian2001ean Fidel Castrok eta Hugo ChávezekMunduko Gizarte Foroan parte hartzekoasmoa adierazi zuten, baina ez ziren azaldu ezzeudelako gonbidatuta. Foroetan parte har-

2003ko otsailean mundukodozenaka hiritan milioika

pertsona irten ziren kaleraIrakeko gerraren aurka.

Argazkian, Londreskomanifestazioa.

TH

EIN

DE

PEN

DE

NT

Page 6: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

�6 2013KO AZAROAREN 17A

ANTIGLOBALIZAZIOA

tzen duten gizarte mugimendu gehienek bategin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro har, hel-buruak botere politikoa hartu gabe eskura-tzea posible zela uste zuten.

Gemma Galdon MRGko (Movimiento deResistencia Global) militante izan zen urtehaietan eta Bartzelonako Unibertsitate Auto-nomoko Gobernu eta Politika Publiko Insti-tutuko ikerlaria da egun. “Uste genuen posi-ble zela mobilizazio globalak ahalbidetukozituzten erreibindikazio generikoak egiteaeta, era berean, mobilizazio horiek gauzakaldatzea ekarriko zuela, botere politikoaeskuratu beharrik gabe. Baina ez zen egia”.Esaterako, Esther Vivas, Espainiako antiglo-balizazio ekintzaile ezagunenetakoa, JosepMaria Antentasekin batera Resistencias Globalesliburuaren egilea, 2009ko Europako Parla-mentuko hauteskundeetan hautagai izan zenEsquerra Anticapitalista alderdiarekin.Horrela justifikatu zuen erabakia: “Gizarteesparruko erresistentzia ez da nahikoa; fun-

“GLOBALIZAZIO hitza bere egin dute boteretsueknazioarteko ekonomia integratzeko modu jakin batizendatzeko, inbertitzaileen eskubideetan oinarritzenden eta herritarren interesak kontuan hartzen ezdituen modua. Ondorioz, beste globalizazio modubatzuen aldekoei antiglobalizazio esaten zaie, eta horie-tako askok, zoritxarrez, terminoa onartzen dute, baz-tertu beharreko propagandazko terminoa den arren.Globalizazioaren, hau da, nazioarteko integrazioaren

aurka dagoen pertsona zentzudunik ez dago. Ezkerre-ko eta langile mugimenduko kiderik ez behintzat,nazioarteko elkartasun printzipioa baitute oinarri, hauda, botere pribatu sistemen ordez herritarren eskubi-deak aintzat hartzen dituen globalizazioa”. NoamChomskyk 2002an esandako hitzak dira eta ederkiazaltzen dute antiglobalizazio terminoaren inguruanhasieratik sortutako eztabaida.

Globalizazioa kapitalismoa izendatzeko eufemismogisa erabiltzen hasi zen 1990eko hamarkadan, jardue-ra neoliberal basatia hartzen ari zen kutsu negatiboauxatu nahian. Antiglobalizazio hitza erabiltzen lehenakere politikariak eta komunikabide nagusiak izan ziren,beren “globalizazioaren” aurka Seattlen izandakomobilizazioak izendatzeko. Ekintzaile gehienak termi-noaren aurka daude; batetik, negatiboa delako, uka-zioa duelako oinarri; bestetik, mugimendua ez dagoe-lako giza jarduerak nazioartekotzearen aurka,ekonomia ahulenak desegonkortzen dituzten jardueraespekulatiboetan aritzeko gero eta askatasun handia-goaren aurka baizik. Horregatik beste hainbat izenproposatu dira mugimendurako. Eremu anglosa-xoiean ekintzaileek nahiago izan dute Global JusticeMovement erabiltzea, edo gutxienez alter-globalizationaldaera hobetsi dute. Italian Movimento No Globalere erabiltzen dute, baina hori ere prentsak asmatuada eta ez du jatorrizkoa asko hobetzen. FrantzianIgnacio Ramonetek proposatutako altermundialismeterminoak arrakasta handiagoa izan du eta, ondorioz,gaztelaniaren eremuan altermundialismo edo altermundis-mo zabaltzen ari da.

Batetik, termino sortak mugimenduaren izaeraheterogeneoa erakusten du, erabaki bateratuak har-tzeko zailtasunen isla da. Bestetik, antiglobalizazio daoraindik termino erabiliena eta, beraz, fenomenoaidentifikatzeko errazena.

Izena eta izana

HE

RD

ER

3

Page 7: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

� 72013KO AZAROAREN 17A

ANTIGLOBALIZAZIOA

tsezkoa da, baina ezin dugu hor gelditu.Eremu guztietan egin behar da borroka etaezin ditugu utzi politika eta hauteskundeakgaur eremua monopolizatzen duten alderdieneskuetan”.

Mugimenduko fakzio moderatuenak edoerreformatzaileenak ez zion erabat uko egin,errealismoaren izenean, alderdi eta sindikatunagusiekin elkarlanean aritzeari. Baina gaiakbeti sortu du deserosotasuna mugimenduan.Adibide gertuago batera joaz, 2001eko Bar-tzelonako mobilizazioetan, Batasuna alder-diak bat egin zuen deialdiarekin. Tenka arin-tzeko, azkenean, Batasunak era erdiautonomoan parte hartu zuen manifestazionagusian, gainerako manifestarien alboan,baina haiekin nahastu gabe. Kontua da, bestealderdi politiko eta sindikatu batzuek ere(ICV, IU, UGT, CCOO...) parte hartu zutelamobilizazioetan, baina Batasuna izan zela,antza, hautsak harrotu zituen bakarra. Alder-di politikoa izateaz gain, Batasunak antiglo-balizazioaren este ahulgune batekin baitzeu-kan lotura: indarkeria eta kriminalizazioa.

Susan George, ATTAC France-ko presi-denteordea eta askorentzat mugimenduaren“biblia” den Lugano Txostenaren egilea2001ean hasi zen konturatzen antiglobaliza-zio mugimenduak hartutako bidea eutsiezina

zela, goi-bileraz goi-bilera joateko estrategiakez zuela etorkizunik, bereziki, Giulianirenheriotzaren eta urte berean Europako buru-zagien bilera batean Goteborgen poliziak era-bilitako indarkeriaren ondoren. “Hura ez zenetorkizunean aurrera egiteko bidea”, azalduzuen 2009ko elkarrizketa batean. “Hilabeteakematen genituen poliziarekin negozioaziotaneta gero haiek ez zuten hitzemandakoa bete-tzen. Erabaki genuen ez geniela manifesta-zioak indarkeria erakustaldiak bailiran aur-kezteko aukerarik emango”.

Gainera kaleko presioak ez zituen hasierakoemaitzak ekartzen. “Jendea goi-bileren bideaaldatzeko itxaropenez hurbiltzen zen. Seattlenlortu genuen. Baina gero jendea konturatu zenez zuela goi-bilera horietan inolako eraginik”,dio Eric Toussaint Munduko Gizarte Forokonazioarteko batzordeko kideak. “Bileraren batbertan behera uztea lortu genuen, baina epeluzeko erabakirik ez zen ikusten. Jendea eraginahalmen eskasaz konturatu zenean, boronda-teak behera egin zuen”.

Kritikoek, kanpokoek nahiz barrukoek,eraginkortasunik eza egotzi izan diote alter-mundismoari, proposamen bateratu zehatziklandu eta helburuak lortzeko bidea urratu ezizana. Genoako Gizarte Foroko kide Salvato-re Cannavok, esaterako, gogor kritikatu du

Ezkerrean,Genoako 2001ekoudako protestaldia,G-8aren bilerarenaurka. Eskuinean,protestaldihorretancarabiniere batektiroz hildako CarloGiuliani gaztearengorpua.

ITA

LYC

ALL

ING

DO

CU

ME

NT

ING

RE

ALI

TY

Page 8: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

�8 2013KO AZAROAREN 17A

ANTIGLOBALIZAZIOA

Porto Alegreko prozesua: “Munduko GizarteForoa erakunde handiei lotuegia dago. Esate-rako Bolonia hezkuntza erreformaren aurkaeuropar ikasleek egindako protestak bere egi-teko gai ez zen izan”. Eta mugimenduarenbenetako lorpenez galdetuta, Cannavok garbierantzuten du: “Ezer gutxi lortu da”. Tous-saint ez da askoz baikorragoa: “Egia daherrialde askok gure erreibindikazio batzukjaso zituztela, baina iragarkiak ziren, asmohutsak eta ekintza gutxi”.

Ukaezina da antiglobalizazioak herritarrakbiltzeko ahalmen izugarria erakutsi zuela, etainternet tresna gisa erabiltzen ere asmatuzuela. G-8a G-20ak ordezkatu izana mugi-menduaren lorpentzat jotzen du hainbatek.Baina Hegoaldeko zenbait herrialderenparte-hartzeak aldaketa nabarmenik ez duekarri. Tobin tasari edo bankarien sarieiburuzko eztabaida agenda politikoan sartuizanaren merezimendua ere kendu nahi izandio neoliberalismoak. Fredrik Erixon Nazio-arteko Politika Ekonomikorako EuroparZentroko zuzendari ohiak zera esan zuen2010ean: “Ez dute inolako eraginik izanagenda politikoan. Sari sistemen gaiak finan-tza egonkortasunari dakarkion arriskuarekin,krisialdi sakon eta arriskutsu honekin du zeri-kusia, eta ez, antiglobalizazio taldeek erabil-tzen zuten argudioarekin, pertsona erruga-been esplotazio hutsarekin”.

Krisialdia akuilu?Krisialdiak arrazoia eman dio kapitalismoneoliberalaren aurkako mugimenduari.

Beste mundu bat posible ez ezik beharrez-koa ere badela utzi du agerian. Batzuek kri-sia pizterako berandu zela uste dute.“AEBen antiglobalizazio mugimendua iahilda zegoen ordurako”, dio Bennett Bau-mer Indymediako sortzaileetako batek,“non daude gaur egun ekintzaile horiek?Pentsatzen dut batzuek Obamak irabazzezan lagunduko zutela, eta beste batzuekirabazteko asmorik gabeko erakundeetanedo unibertsitateetan lana aurkituko zutela”.Beste batzuek krisialdiak mugimendua bizi-berrituko zuela uste zuten: “Neoliberalis-moak esaten zigun alternatibarik ez zegoela.Antiglobalizazioak galdera ikur handi batjarri zion planteamendu horri eta, gaur, krisiekonomikoak ereduaren porrota utzi duagerian” zioen Transnational Institutekokide Oscar Reyesek 2009an. Gemma Galdo-nen ustez, aldiz, “garaipen guztiak sinboli-koak izan dira; Wall Streetek porrot eginzuen eta ez dugu mobilizazio ahalmenikizan sistema birplanteatzeko. Nahiko galdu-ta gaude”.

Esther Vivasekin batera Resistencias Glo-bales lana idatzi zuen Josep Maria Antenta-sen ustez, krisiaren ondorioz mugimenduaez da amaitu, “zatikatu egin da”. ArabiarUdaberria, M-15, Occupy Wall Street...haren oinordeko dira. “Tokiko borrokakugaldu egin dira eta erreboltaespezializatu egin da”. Haren-tzat beste mundu bat posible daoraindik, eta beste antiglobaliza-zio bat ere bai. n

1999KO SEATTLEKO GATAZKA antiglobalizazioarensuzko bataiotzat jotzen den arren, atzerago joan beharda mugimenduaren erroak eta lehen zantzuak aurki-tzeko.

1988an NMFk eta Munduko Bankuak Berlinen(Alemaniar Errepublika Federaleko aldean) egin zutenurteko bilera. Protestaldi gogorrak izan ziren bileraoztopatu nahian. Bilera normaltasunez burutu zenarren, antiglobalizazioaren aurrekaritzat jo daiteke.

Hurrengo urtean, 1989ko uztailean G-7aren aur-kako kontragailurra antolatu zen Parisen “ça suffatcomme ci” lelopean eta herrialde txiroen zorra balioga-betzea eskaera nagusi zutela. G-7aren aurkako lehenekitaldia izan zen; manifestazioak 10.000 pertsonabildu zituen eta ondorengo kontzertuak, 200.000.Frantziak zorra ezeztatzearen aldeko jarrera hartuzuen bilera hartan.

1994ko urtarrilaren lehenean Chiapasen zapatistakIpar Amerikako Merkataritza Librerako Ituna

(NAFTA) indarrean jarri izanaren aurka altxatu ziren.Hasieran EZLNren helburuak eremu lokalera edo,gehienez, nazionalera mugatu arren, eskaerak pixka-naka unibertslizatuz joan ziren. Hala, 1996an Marcossubkomandanteak mundu osoko foro bat biltzekodeialdia egin zuen. Chiapasen bertan burututako bile-ra sorta hari “topaketa intergalaktikoak” ezizena ipinizien jendeak, eta hainbatentzat hantxe jaio zen globa-lizazio neoliberalaren aurkako mugimendua. De Seat-tle a Porto Alegre liburuan, José Seoane eta Emilio Tad-dei egileek zera diote: “Antimundializaziomugimenduaren genesiak Chiapaseko oihan sakone-ra, 1996. urtearen erdialdera garamatz. Hainbat kro-nista bat datoz Gizadiaren aldeko eta Neoliberalis-moaren aurkako Nazioarteko Lehen Topaketa,EZLNren ekimenez 1996ko uztailaren 27tik abuz-tuaren 3ra arte Chiapasen burutu zena, mundializazioliberalaren aurkako nazioarteko mugimenduarenlehen mugarria dela esatean”.

Seattle baino lehen

Page 9: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 9�

«Bizi honetan jaso dudanguztia gizarteari itzuli

beharra daukat»Berrogeita hamar urte dira erlijio bizitza hartu zuenetik. Vedrunako karmeldarra da.

Gaztetatik ari da feminismoan, Eliza aldatzen saiatzen, mundu hobea nahi. Zoriontsu da,helburuetariko asko bete dituela dio.

HILARI PAGAZAURTUNDUA

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Dani Blanco

PERTSONAIA

Page 10: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

Berrogeita hamar urte karmeldar.1944an jaio nintzen, Arakaldon. 68 urteditut, 69 abenduan. 18 urte nituen erlijiobizitzaren hautua egin nuenean.

Erlijio bizitza, eta kaleko bizitza: feminismoa,Eliza berria, konpromisoa…Ez naiz bakarra. Asko dira lan horietan aridirenak. Baina, jakina, “erlijiosoa” esan etaabituaren irudia datorkigu. Dena dela, askogara lan horietan ari garen emakumeak.Egia da, ez daramagu hori erakusten duentxartelik, baina emakume ezkonduak, edoezkongabeak ere, ez darama, eta hala ere,lanean ari dira hainbat arlotan. Bestalde,erlijio bizitzaren irudi hori azpikoz gorajarri behar dugu: abitua, alegia. Jesus bera,Nazareteko bideetan barna zebilelarik, ibilizebilen, besterik gabe. Inori hurreratukozitzaion, sendatuko zuen, ukituko zuen hau,

hura… Ez zuen arretarik ematen. Gerokokontua da ospea, ez hasierakoa. Gizon-emakume asko ari dira lanean, mundu hobebaten alde, eta milioika keinu horiei esker ezda lehertzen mundu hau, nahiko gaizkidago-eta.

18 urte zenituen hautua egin zenuenean.Handik zazpi urtera, botoak egin zenituen,betiko, erlijiosoen artean abitua nagusi zengaraian.Eta hasieran abitua ibili nuen neuk ere.Baina hamazazpi emakume ginen, osoborrokalariak, mundua aldatzen ari zelaikusten genuenok, eta erlijio bizitza erealdatu egin behar zela konturatzen ginenok.Abitua jantzi genuen, bai, baina eranztekoguztizko intentzioarekin. Hamazazpi ema-kume haiek harremanetan gara oraindik,berrogeita hamar urte eta gero ere! Batzuekutzi egin zuten bizimodu hura, Kontzilioondoko urteak ziren, garai latzak, urtegatazkatsuak… Bilbon ikasi nuen, Barrein-kuako karmeldarren ikastetxean. 1973anegin nituen azken botoak eta, ordurako,emakumea mundu berriak deskubritzen arizen. 68ko Maiatza izana zen, eta horrek ereeragin zigun. Gasteizko karmeldar renkomentuan bizi nintzen garai hartan, etabateko eta besteko albisteak iristen zitzaiz-kigun. Tartean, Parisko Maiatzekoak, Bur-gosko prozesua, ETAren hastapenak…

Denok berdin jasotzen zenituzten albistehaiek, ala moja batzuk besteak baino senti-beragoak zineten?Denok berdin, behin ere ez. Inoiz ez. Kon-tzientzia oso gauza pertsonala da. Hala diooraingo Aita Santuak ere, ezta? “Har ezazugogoan zeure kontzientzia”. Zenbait jendekbehin ere ez du ernai kontzientzia. Bestebatzuek, aldiz, azkarrago egiten dute laster-

HILARI PAGAZAURTUNDUA

Hilari Pagazaurtundua Larrazabal(Arakaldo, 1944). Moja karmeldarra, emakumekonprometituta. Nazareteko Jesus du erakusle, etaharen bideari jarraiki, pertsona du ardatz.Feminismoa, Eliza bestelako bat… Eta, beti,proiektuak, pertsona helburu, behartsuak,baztertuak, immigranteak... Caritas Laguntza-n arida 2001etik hona. Erlijiosoa izan ez balitz, emakumekonprometitua izango zatekeen. Hala ere, damurik ezdu, emakume ezkondu askori eman ez dizkionaukerak eman dizkiolako berari erlijio bizimoduak.Esperantza du Frantzisko Aita Santuan, “Egunsentiberri bat”.

NORTASUN AGIRIA

Page 11: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 11�

HILARI PAGAZAURTUNDUA

ka. Beharbada horietarikoa naiz ni: azkarra-go egin nuen lasterka, baina ordurako askoari ziren lasterka, maratoia egiten. Hama-zazpiko talde hartan bertan, hamar-hamabibat ginen azkarrago ari ginenak. Ez nintzenni bakarrik. Bagenituen ideiak, asmoak,gogoak, baina ezin adierazi, ezin kanporatu,Elizaren egitura oso indartsua zen-etaorduan. Baina handik eta hemendik saiatueta zirrikituak baliatu genituen. Beti esatendudana, eta esaera ez da nirea: “Horma guz-tiek ere, baita sendoenek ere, dute pitzatutxiki bat. Hasi hortik!”. Horrela hasi ginengu. Gauza txikiak eginez abiatu ginen,oinez.

68ko Maiatza, Burgos, ETA… Gizonezkoenaurpegiak dira protagonista nagusi. Abituakutzi zituztenak ere, gizonezkoak. Omen. Etaemakumea?Garai hartan ez zen gutaz hitz egiten. Ema-kumea ez zen “inportantea”. Ez gintuztenbaloratzen, eta ez gintuzten baloratu hariketa esaten hasi ginen arte: “Gu ere bagare-la!”. Emakumeak gizarte honen parte inpor-tantea gara, erdia baino gehiago gara, bainaoso astiro esnatu ginen. Bortxarik gabekoiraultza izan zen. Horretaz ez da hitz egiten,

baina hitz egin beharko litzateke. Ez dugubortxarik nahi, kanpotik datorkigu biolen-tzia, baina guk bortxarik gabe egin nahi izandugu borroka, gizonok ere horretan sar zai-tezten saiatu gara, eta lortu ere dugu poliki-poliki. Aldaketak eragin ditugu, bortxarikgabe, bortxaz betetako munduan. Guretzatez zen beste estrategiarik. Bagenekien bor-txaz jokatuz gero erreka galduko genuela.Eta bestelako bideak saiatu genituen, alda-keta helburu. Esate baterako, 1980an, Ame-rikatik itzuli eta Altzara joan nintzen bizi-tzera.

Donostiako auzoan…Bai, Donostian. Altza, langile auzoa, bikai-na, ekintzaile mordoa bertan... Era askota-ko elkarteak sortu genituen: hirugarren adi-nekoak, emakumeak… Gogoan dutemakumeak ukatu egiten ziola bere buruaridirua gastatzeko eskubidea. Pentsatu ere eztabernara bera bakarrik sartu eta kafea har-tzea. Hortik hasi ginen: “Astean zenbat gas-tatzen du zure senarrak? Zenbat gastatzenduzue biok batera igande ar ratsaldekopaseoan?”. Kontuak egin eta erabakigenuen: “Bada, zuk ere baduzu 50 pezetagastatzeko eskubidea”. Hortik hasi ginenemakume elkarte hartan. Kontzientzia har-tzea izan zen. Emakume haietariko askoklan egin zuen ezkondu aurretik, ezkondueta utzi egin zion kanpoko beharrari. Halaere, uste zuten etxeko dirua senarrarenazela, ez beste inorena. Erlijio bizitzan, ber-din, senarrik ez, baina estu lotuta bizi ginen.Dena kuestionatzen hasi ginen, galderakegiten, gauzak zalantzan jartzen…

Amerikatik itzuli zinenean ari zara…Bai. Gizarte-langintza ikasi eta AEBetarajoan nintzen 1971n, sei urteko. Karmelda-rrak komunitateak ditu Amerikan, Latinoa-merikan batik bat. Baina Gizarte-langileabehar zuten Washingtonen, joateko gonbita

Altza“AEBetatik Altzara etorri nintzen. Azpiegitura gabeziahandia zegoen. Auzoekin bildu eta elkarteak sortu genituen,era guztietakoak. 1980an berrogeitaka elkarte genituenAltzan, hogei mila laguneko auzoan. Urte batzuk hor etaGizarte-langintza eskolan jardun nuen irakasle. Gero,Aterpen lan egin nuen hamabi urtez, kaleko jendearekin.Boluntarioak ginen denok. Ehun baino gehiago ere izanginen. Itxaropen Telefonoa ere abiarazi genuen… Harakofitxatu nuen Esperantza Miner, emakume bikaina, oraindikorain hil da. Blanca Garzia ere hantxe utzi nuen, Aterperajoan nintzenean. Beste emakume bat, handia, EsperantzaArrue…”.

Page 12: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A12 �

egin zidaten, eta hantxe izan nintzen, Dis-tritu Federalean, Erdialdeko Amerikakojendearekin lanean. Latinoak asko ziren hanordurako. Emakume mugimenduak indarrazuen, klase ertaineko emakumeak, esan nahidut. Behe mailakoak lanaren estutasuna bizizuen, ez zuen burua beste ezertan pentsa-tzeko. Nik, berriz, hauekin egiten nuen lan,eguneroko arazoetan laguntzen, eta emaku-me kontzientzia hartzen ere laguntzen.Ingelesa ikasi behar zuten, seme-alabakzaindu, dirua bidali etxera… Ezin, bada,emakume kontzientziaz pentsatzeko den-borarik izan. Hala ere, tarte batzuk hartueta saiatu ginen horretan ere.

Zer ikasi zenuen Washingtoneko urte horie-tan?Nixonen garaia zen, Watergate kontua etabeste. Amerikako gizarte hura oso umeairuditu zitzaidan, nerabea. Ordu arte Kons-tituzioa gauza sakratutzat zuten, beraienustez inork ez zuen testu hura bortxatu. Etahorretan, Nixon presidenteak Konstituzioaurratu zuela ikusi zuten. Herriaren desilu-sioa! Vietnamgo itzulera ere hor zen, bete-ranoak zeharo erasanda zetozen; burutikerasanda, alegia. Vietnamgo gerraren kon-trako jende mobilizazio handiak izan ziren.Jendeari zerbait hautsi zitzaion barruan.Konbultsio handia izan zen. Agintariengansinesten zuen, baina ikusi zuen ez zegoelasinesterik… Gogoratzen naiz Arizonanizan nintzela sei hi labetez, Merikopaherrian, Mexikotik laranja bilketara zetozenmigratzaileekin.

Rio Grande dugu hor…Rio Grandetik edo desertutik barrena etor-tzen ziren. Etxalde handietara joaten ziren,Arizonako desertuaren erdian. Oasi txikiakziren desertuan. Gizarte-laguntzaile sartzennintzen soroetara, giza laguntza zen nirea.Beste batzuek, laneko egoera aztertzenzuten. Behin, egun batean, soroetatik botagintuzten. Jakina, baimenik gabe sartzenginen. Salatu egin gintuzten eta epaitegieta-

ra joan ginen. Oso adierazgarria izan zen:epaileak galdetu zidan ea zergatik ez nuensheriffarengana jo. Eta nik: “Nire eskar-mentuaren arabera, nire lurraldean inoiz ereez nuke poliziarengana joko laguntza eske!Pentsatu ere ez!”. Garai latzak ziren. Mani-festazio txiki bat egiten genuelarik, ondoangenuen polizia, baina gu babesten, ezergerta ez zekigun. Gure manifestazio eskubi-dea zaintzeko zegoen han polizia! EtxeZuriaren aurrean ere manifestatu ginen.Arizonako hartan hogeita hamarren batginen taldean: argazkilariak, zinemagileak,eskubide zibilen aldeko ekintzaileak…Denetariko jendea. Sei hilabete egin nituenhan, eta lan esperientzia zoragarria izan zen.Gobernuak ordaindu zidan, ez pentsa! Jakindudanez, haien lan egoerak ere onera egindu, eta pozten naiz. 1979 zen orduan. Urteasko dira ordutik hona…

Arizonako epaileak galdetu zizuna, ea zerga-tik ez zenuen sheriffarengana jo. Zuk, zurejaioterr ian horrelakorik pentsatu ere ezzenuela egingo…Nik ez. Baina nork bere iritzia izango zuenhorretaz, gure hamazazpiko talde hartan.Nork bere joera politiko eta soziala zuen.Ezberdinak ginen.

1975, Franco hil zen urtea. Haren erregimenfaxista indarrean zela joan zinen Washingto-nera.Han nintzen, bai. Deia jaso genuen Espai-niako enbaxadatik. Han ginen espainiarkomunitate guztiei hots egin ziguten, Fran-co hil zela esanez.

Zuen erreakzioa?Zeuk pentsatu! Kar, kar, kar, zeuk pentsatu!Batzuk pozik. Tartean bagenituen amerika-rrak ere, eta haiek ez hotz eta ez motz hartuzuten albistea. “Azkenean!”, esateko garaiaizan zen.

Oraindik orain Gasteizen izan dugu VicençNavarro, Politika Publikoetan katedraduna.Zioen oraindik ere erregimen faxista haren

HILARI PAGAZAURTUNDUA

Euskara“Gure etxean, Arakaldon, oso euskaldunak ziren,

abertzaleak. Bai aita, eta bai ama. Etxean euskarazhitz egin ziguten, txikitatik. Euskaraz hazi gintuzten

sei neba-arrebok, euskaraz baino ez! Baina eskolarajoan, eta gaztelania zen dena. Gaztelaniara jarri ginen.

Bilbora joan ikastera, eta gaztelania. Gasteizen,berdin. AEBetan, latinoamerikar komunitatearekin

lanean… Euskara galdu nuen arte. Dena ulertzen dut,baina kostatu egiten zait hitz egitea”.

Gerra eta politika “Komentuan, gure egitura oso estua zen. Kanpoan zergertatzen zen jakiten genuen, hala ere. Familiarenbisita jasotzen genuen eta ez ziguten ezer ezkutatzen.Kontatu egiten ziguten. Beti hitz egin izan genuenetxean honetaz eta hartaz. Gerra, adibidez, buruz ikasinuen. Eta gerra ostearen berri ere izan nuen, nahiz etanik urrunago bizi izan nuen kontu hori. Gure etxeanohikoa zen gerraz eta politikaz hitz egitea, beste etxeaskotan ez bezala”.

Page 13: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 13�

ondorioak bizi ditugula, demokraziaren ahulaeta beste.Bai, bai… Begira, Franco hil zenean, bi ber-tsolari izan genituen Washingtongo komen-tuan. Idaho aldetik zetozen, nonbait. [Jon]Lopategi zen bat, haren bi arreba gutarrakdira-eta, moja karmeldarrak, eta Washingto-nen ziren gurekin. Bertsolariak, Lopategi-ren arrebak ikusteko aitzakian geratu zirengurean. Bertsotan ospatu genuen Franco hilzen eguna!

Zer ekarri zenuen AEBetatik?Gauza asko, eta onak. Batetik, bestelakokonfesio kristau batzuk ezagutu nituen.Hemen ez zegoen nazional-katolikotasunabesterik. AEBetan hainbat komunitaterekinjardun nuen lanean. Kristauak ziren batzuk,eta beste batzuk ez. Hala ere, komunitatelatinoamerikarraren alde egin genuen languztiok, ez zen besterik, ez zen borrokarik,ez errietarik. Nork bere sinestea zuen, bainabatera ari ginen lanean. Bestetik, Amerikakojendea ezagutu nuen, solidarioa ezin gehia-goan, borrokalaria. Giza elkarteak milakaziren. Oso herri solidarioa da. Hemen,nekez ikusten dut horrelakorik. Urteakdaramatzat hemen, baina ez dut elkartasunedo boluntario kulturarik ikusten. IparAmerikan, lan eske joan eta ikaragarri balo-ratzen zuten boluntario lanen bat eginizana; ikasle garaian, adibidez. Hemen ezdago horrelakorik. Hemen, oraindik, solida-rioagoa da emakumea, gizona baino. Gizo-na ez da, oraindik, elkartasun lanetan buru-belarri murgildu. Tira, Helduak elkarteangizonezkoak dira gehienak, indarrez aridira. Baina elkartasun kultura, solidarioare-na, urruti daukagu. Nolabait esatearren, bizihonetan jaso dudan guztia gizarteari itzulibeharra daukat, eta ez, nahitaez, soldatatruke. Baita soldata truke ere, denok janbehar dugu-eta, baina ez bakarrik. Bizitzaluzea da, gero eta bizitza kalitate handiagoadugu, eta kontziente izan behar dugu: jasodugun beste itzuli behar diogu gizarteari.Are gehiago gure belaunaldiak. Nire belau-

naldian emakume askok hamaika urte bainoez zuen eskolara joateko aukerarik izan. Nikikasteko zoria izan nuen, neure burua pres-tatzeko egokiera, eta neure herrialdetik kan-pora joan eta esperientzia izateko modua.Ez zen oso gauza normala, egia esan. Nirebelaunaldiko emakumeak borrokatu egindira, eta horri esker, gizonak baino presta-kuntza handiagoa dute. Gizonak uste zuennahikoa zuela lan egitea –batzuetan ez zuenbeste erremediorik, lana beltz egitea baino–,baina emakumeak bestelako sentiberatasu-na izan zuen eta bere burua prestatu zuen.

Gizarte-langintza, hainbat eta hainbat elkarteeta proiektu Altzan, Itxaropen Telefonoa,Aterpe, Caritas Laguntza, Stop desjabe-tzeak…Proiektu guztiak dira onak. Proiektu guztie-tan dago jende argiegina, konprometitua…Amnistia Internazionaleko kide ere banaiz,eta neure egiten dut haren lema: “Ilunpearenhandian, ez ezazu hura madarikatu. Aldiz,piztu ezazu kandela bat”. Uste dut munduhonetan kandela asko piztu behar direla, zei-nahi dela ere, baina kandelak piztu, argi txikibat piztu. Horixe da nire pentsatzeko era,eta horrexek mugitu nau bizi honetan. EtaJesusen proiektuak hori dena hartzen dubere baitan. Gizatiartzailea da,lehen-lehenik, eta horretan saia-tzen naiz ni ere, jendea gizatiar-tzen eta den horretan onartzen.Beste ezer ez. n

HILARI PAGAZAURTUNDUA

“Emakume naizen aldetik, erditu banintzbezala da. Ez dut mundura umerik ekarri,baina bai proiektuak: gizartean arrastoa utzidut haien bidez. Ezin da mundutik ibili arras-torik utzi gabe. Arrastoa utzi beharra dugunorbaitengan, edo zerbaitetan, baina arras-toa utzi”.

Arrastoa

AZKEN HITZA

Page 14: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A14 �

Iruñeko Txantrean jaio zen Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak 25 urte bete ditu etaospatzeko, Azken Ikasle Dantza egingo dute azaroaren 16an, Donostian. “Azken dantza”

izendatu dute, Ikasle Egunaren harira ez dutelako aurrerantzean jaialdi erraldoirikantolatuko, baina oraindik ere borrokatzeko erronka ugari dituztela eta ikasle euskaldun,

ezkertiar eta feministak iraultzarako gogoz daudela argi utzi digu Ikoitz Arrese IAko kideak.

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

“Ikasle euskaldun, ezkertiar eta feminista” gisadefinitzen du IAk bere burua. Hori da baita ereeskatzen duzuen hezkuntza eredua? Zenbate-raino gaude gertu eredu horretatik?Oraingoz gehiago da gogoa, errealitateabaino. Azken kongresuan berretsi dugu gureproiektua, gure eskola eredua, Euskal EskolaNazionala dela, euskalduna, ikasleak baloreezkertiarretan heziko dituena eta errotikfeminista. Proiektu hori lortzeko tresna izannahi du IAk eta beraz, honek ere izaera beradu: euskalduna, ezkertiarra eta feminista.Egungo testuinguruan ordea, ez dugu ikusteneskola eredu hori garatu daitekeenik, EuskalHerria zatituta dagoelako lurraldetasunaribegira edota sistema patriarkala delako nagu-si. Zazpi lurraldez osatutako Euskal Herrieuskaldun, feminista etasozialista batean irudikatzendugu gure proiektua.

LOMCE legea dago orain pil-pilean. Instituzioei eskatubehar zaienetik harago, ikas-leek zein rol dute edo izanbehar dute honetan guztian?Ikasleari zuzenean eskatzendioguna da borrokara lotu dadila, dituenkezka eta zalantza guztiak antolakuntzarenbitartez argitu eta borrokatu ditzala, antola-tzen ez den ikasleriak oso zaila duelako nahidituen helburuak lortzea. Gure asmoetatikgertuago edo urrutiago egon, LOMCE daorain dugun erasoa eta antolatzen ez bagara,

ez dugu lortuko lege hori gelditzea. Edozeinesparrutan borrokatzeko deia egiten dieguikasleei, dela ikasle batzordean, agerraldibatean parte hartuz, manifestazioetara joa-nez… Aktiboki joka dezatela, orain LOMCEdelako, baina aurretik LOE zegoen eta gober-nuz aldatzean beste bat etorriko da. Eta insti-tuzioei eskatzen diegu ikasleriak dioenaentzun dezatela eta kontuan har dezatela,LOMCEk ikaslea jartzen duelako hezkuntzaerreformaren erdigunean, baina inoiz ez daikaslea aintzat hartzen, alderdi batekoak zeinbestekoak izan.

Hain juxtu, duela gutxi hezkuntza eragileakdeitu zituen Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritza-ko Hezkuntza sailburuak, euskal curriculuma

garatzea xede duen Heziberri2020 plana eztabaidatzeko,baina ikasle antolakunderik ezzuen gonbidatu. Ikasleen aho-tsa ez dela aintzat hartzen iru-ditzen zaizue?Hainbat forotan ez. Hezibe-rrin, Jaurlaritzak ez du inon-go asmorik izan ikasleekparte har dezaten, ez dute

nahi. Eguneroko jardunean berdin, hezkuntzasistema guztia dagoelako ikasleontzako pen-tsatuta baina ikasle gabe. Mobilizatzen denhezkuntza komunitatearen gehiengoa ikasle-ria da, baina alor instituzionalean parte-hartzeoso mugatua dugu. Hezkuntza ertainekoeskola kontseiluan adibidez, seina guraso, ira-

IKOITZ ARRESEIKASLE ABERTZALEAK

“Boloniak bete-betean urratu dituikasleon eskubideak. Datorrenunibertsitate erreformak erehezkuntzaren pribatizazioa areagotueta parte-hartzea mugatuko du”

«Tokian tokiko borroka txikiaknorabide berean jartzea da

benetako erronka»

Page 15: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

� 152013KO AZAROAREN 17A

kasle eta langile daude, baina bi ikasle baka-rrik, eta unibertsitateko klaustro eta kontsei-luetan, EHUn behintzat, %51 irakasleak dira.LOMCErekin, ikasleoi ematen zaigun eraba-kimena are urriagoa izango litzateke, kontsul-tibo bilakatzen delako. Eta datorren unibertsi-tatearen erreformak ere ikasleen ordezkaritzatxikitzea bilatzen du. Hein handi batean, denainstituzionalizatzea da helburua, sistemarenbarruan itota egotea, adibidez EHUn ikasgaibat euskaraz eskatzeko milaka marko, bozketaeta izapide pasa behar direlako. Kaleko mani-festazioetan makina bat ikaslek parte hartzeakez du legitimitaterik egungo sistemarenbarruan, organoetan hartzen direlako eraba-kiak, eta organoak zenbat eta gorago egon,orduan eta urriagoa da ikasleon ordezkaritza.Sistemaren trikimailuak dira, ikasleen eskaeralegitimoak bidean galdu daitezen.

Harremanik baduzue EHU etaNUPeko errektoreekin?Ez, gure parte-hartzeamodu instituzional bateanikusten dutelako eta badaki-gulako hori tranpa dela. Goimailako organoetan %51katedradunek osatzen dute-nean, zertarako nahi duteikasleak egotea, gure ordezkaritza %5 edo10era mugatua baldin badago? Aurpegia zuri-tzeko nahi gaituzte, parte hartu dugula esate-ko, baina parte-hartze asistentziala litzateke,praktikan ez da erreala. Beraz, instituzioekbenetan aitortzen ez gaituzten bitartean, gukere ez ditugu legitimatuko.

Heziberri 2020 ez da euskal curriculuma osa-tzeko egiten den lehen saiakera. Zer ezaugarriizan beharko lituzke, ezinbestean, euskal curri-culumak?Euskal Herrian kokatutako curriculumakbalio beharko luke, euskara ardatz, edukijakin batzuk transmititzeko, baina baita balo-re batzuk. Hots, eztabaidaren muina ez daEspainiako historia ala Euskal Herrikoa ikasi-ko dugun edo euskarari eta ingelesari zenbatordu emango dizkiogun (LOMCEk azalekoeztabaida horretara garamatzan arren),garrantzitsuena da edukien eta balioen artekouztarketa lortzea. Duela sei-zazpi urte, hain-bat eragileren parte-hartzearekin IkastolenElkarteak, Udalbiltzak eta Sortzen-Ikasbatua-zek osatutako curriculumaren diseinuari gureekarpenak egin genizkion ikasleok, eta curri-culumaren funtsa hori izan beharko litzateke:

herritik eta herriarentzatsortua, eta ez delegaritzakedo eragile zehatz batekegina, hezkuntza komunita-tearekin eta herritarrekinbatera sortua baizik. Hezi-berrirekin, batetik, formetanez gaude konforme, ez gai-tuztelako ez kontuan hartuez informatu, eta bestetik,

plana guztiz anbiguoa da, ez du balio LOM-CEri aurre egiteko; apurka-apurka hezkuntzasistema propioa eraikitzeko balio du?, balite-ke; curriculum baten osaketan aurrerapauso-ak emateko?, baliteke, baina Araba, Bizkaiaeta Gipuzkoaz baino ez gara ari, ez dituNafarroa eta Iparraldea kontuan hartzen.

“Pertsona askeeta burujabeakhezi nahi ditugu,kritikoak, bizitzariaurre egitekogauza.Feminismoarenbitartez baino ezinda hori lortu”,adierazi du IkoitzArresek, EHUrenIbaetakocampusean egindugun hitzorduan.

“Aniztasunean sorturiko proiektuasko dago, badugu euskal curriculumbat, ikasle eleanitzak lortzekoproposamena... Zertarako Heziberri?Zergatik ez garatu dagoena?”

Page 16: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A16 �

IA

Asmoa ona izan liteke, baina gabezi gehiagoditu, definitutako onurak baino. Hezkuntzanaurrerapauso handiak eman dira gurean,aniztasunean sorturiko proiektu asko daude:badugu euskal curriculum bat sortua, baduguikasle eleanitzak lortzeko Euskararen GizarteKontseiluak aniztasunean egindako proposa-mena; zertarako Heziberri, hori guztia baldinbadago? Zergatik ez ditugu hartzen dagoene-ko ditugun proiektuak eta horiek garatzen?

Etsita eta geldirik ikusten dituzu ikasleak, alagogotsu eta aktibo?Unibertsitateko Bolonia erreformarekin, sis-temaren barruan sartu gaituzte: gaur egun,badirudi ezinezkoa dela ikastorduetan antola-tzea edo manifestazio batera joateko klasebat uztea, derrigorrezko klase presentzialakditugulako edota hainbat protokolorengatikorduz aldatzea ezinezkoa delako. Baina geroeta gordinago ikusten dugu gure etorkizunaeta izugarrizko grina daukagu gauzak aldatze-ko, mobilizatzeko. Egunero dago hitzaldi,mobilizazio, greba, itxialdi edo elkarretaratze-ren bat hezkuntzan.

Antolatzeko eta mobilizatzeko oztopoez arizarela, Euskal Ikasleon Eskubideen Karta duIAk. Zuen eskubideak urratu eta eraso direlasentitzen duzue?Kartan bederatzi eskubide zerrendatzenditugu, ez horiek baino ezdirelako borrokatu behar,ikasle izate soilagatik dituguneskubideak direlako baizik, etaegia da azkenaldian etengabeurratzen ari direla eskubideok.Boloniak bete-betean denakurratzen ditu: hizkuntza esku-bideak, par te har tzekoak,antolatzekoak, greba eskubi-dea…

Bolonia aipatu duzu. Garai bateko polemikakpolemika, martxan dago jada unibertsitateguztietan.

2006an esan genuen Boloniak unibertsitateenpribatizazioa ekarriko zuela eta ikasketetarasoilik dedikatu ahal izango den ikaslearenfigura bultzatuko zuela. Erotuta geundela etaaldaketa pedagogiko onuragarria izango zelaerantzun ziguten. Gaur egun, zoritxarrez, ira-garri genuen mamua bete da eta gero eta tasaaltuagoak ditugu, batez beste %21 garestitudira matrikulak, bekak murriztu dira, kasikbehartuta gaude graduondokoak egitera etahauen prezioak izugarri garestitu dira, eta gai-nera enpresa pribatuek gero eta eskumenhandiagoak dituzte unibertsitateetan, baitagraduondokoetan ere: El Correo Masterrakazetarientzat, Quiron Masterra medikuen-tzat… Kezkatzen gaitu, baita ere, ikasleaorain egun osoan dagoela unibertsitatean sar-tuta, eskolak, tutoretzak eta praktikak direla,kreditu sistema aldatu delako eta ikasleeksartu beharreko orduen kopurua oso handiadelako; erabat presentzial bilakatu dute ira-kaskuntza, eta ez dago denborarik ikastorduhorietatik kanpo ikaskuntza prozesua zurekabuz osatzeko. Ikasketak garestitu egin dira,baina denborarik ere ez daukagu lan egiteko,ikasketak ordaindu ahal izateko. Plataformabirtualetan, liburutegian, praktiketan… sartu-tako orduak ere kontrolatzen dituzte.

LOMCEz asko hitz egiten da eta gutxi dakiguunibertsitatean ezarri nahi duten erreformaz…

Oraindik ez dakigu oso ondozer gertatuko den, baina mun-duko merkatal elkarteak etaEuropar Batasunak adostuzuten zerbitzuen pribatizazioanhezkuntza sartzea eta horrenondotik Bolonia etorri zen.Bada, orain Bolonia II datorrelaikusten dugu, bigarren fasea,2015-2020 epean gauzatukoden erreforma, eta gure ustez

sakondu egingo du zerbitzuen pribatizazioaneta parte-hartzea gehiago mugatuko du.Errektoreak, esaterako, ez du zertan uniber-tsitate barruko norbait izan beharko, kanpo-

Ezkerreko irudian,LOMCEren aurkaIAk deitutakomanifestazioa(“lehen erronka etagordinena,LOMCEri aurreegitea da,gainerakohezkuntzakomunitatearekinbatera”). Eskuinekoargazkian, IAkantolatutako herrieskolak, Gasteizen,“Euskal EskolaNazionala apurka-apurka eraikitzenjoatea” baitutexede.

“Organoak zenbat eta goragoegon, orduan eta urriagoa daikasleen ordezkaritza. Aurpegiazuritzeko nahi gaituzte, bainainstituzioetan parte-hartzeasistentziala dugu, ez erreala”

Page 17: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

� 172013KO AZAROAREN 17A

IKOITZ ARRESE

tik datorren gestorea izan daiteke. Horrekinbatera, unibertsitate erreforma guztiek adi-men zientifiko-matematikoaren alde egitendute, letra eta humanitateetako karrerak baz-tertuz.

Feminismoaren aldeko apustua egiten duzue.Genero berdintasuna indartzeko plana abiatuberri du Jaurlaritzak 50 ikastetxetan. Seriohartzen al da gai hau?Jaurlaritzak plana atera du, bai, baina ez dulandu mugimendu feministarekin eta hez-kuntza komunitatearekin. Instituzioetakoaditu batzuek egin dute plana eta hortaz,jatorrian jada gabeziak ikusten ditugu. Hone-tan ere, planarekin baino gehiago formekinez gaude ados. Gaur egun mistoak dira esko-lak, baina sistema patriarkala bermatzenjarraitzen dute, datuek eurek argi uzten dute-nez: karrera teknikoetan, esaterako, gizonez-ko askoz gehiago dago emakumezkoakbaino, txikitatik hala hezi gaituztelako. Hez-kidetza da eskola parekide eta feministandagoen bide bakarra, generoen roletatik atheziko gaituen eskola eredua, eta eskolafeminista nahi dugula diogunean ez gara soi-lik esaten ari sexismoa edo jarrera homofo-bikoak gainditu nahi ditugula, baizik etabenetan ikasle askeak sortzeko feminismoadela oinarria. Neskak eta mutilak moduberean hezi nahi ditugu, baina pertsonakhezi nahi ditugu, pertsona aske eta buruja-beak, kritikoak izango direnak, bizitzariaurre egiteko gauza. Hori feminismoarenbitartez baino ezin da lortu eta uste duguJaurlaritzaren plana baliagarria izan daitekee-la konkretuki sexismoari edo homofobiariaurre egiteko, baina ez du hezkidetzarenkontzeptua modu integralean lantzen. Esko-la komunitatearekin eta mugimendu feminis-tarekin batera osatu izan balu, aberasgarria-goa litzateke.

Azken Ikasle Dantza egingo duzue azaroaren16an.Herri mugimendu garen heinean, eta festiba-lek izan duten gainbehera aintzat hartuz, irudi-tzen zaigu ez dugula dedikatu behar formatuhonetako Ikasle Egun handiak antolatzera,azkena izango da hau, hortik izena. IAren 25.urteurrena baliatuz, Ikasle Egun honek balio-ko du IAn egon diren ikasle ohiak aurkezteko,Marian Beitialarrangoitia politikaria edoAzaitz Garcia Euskal Herrian Euskarazekokidea kasu. Nolabait irudikatu nahi dugu IAnhezi garen militanteok, hezkuntzaren eremutikEuskal Herria eraldatu nahi izan dugunok,ondoren ere borrokan jarraitu dugula bestela-ko Euskal Herri baten alde. Atzera begiratunahi dugu, baina aurrera begiratzeari utzi gabe.

Nola laburbilduko zenuke IAren 25 urteotakoibilbidea, izandako lorpen eta traba nagusiak?Trabak etengabeak izan dira gobernu etaadministrazio ezberdinen aldetik, ikasle mugi-mendua, euskal hezkuntza eta ondorioz Eus-kal Herria bera ukatzeko: LOU, LOMCE,Bolonia, hiru-eleko eredua, Bake Plana, TIL,Ikasleriaren Eskubide eta BetebeharrenDekretua… Errepresioa itogarria izan da:polizia ikasle mobilizazioetan, kameraz josita-ko unibertsitateak, atxiloketak… Kontrara,oso positibo baloratzen dugu IAren jarduna,balio izan duelako hainbat eta hainbat belau-naldi militantzian hezteko: 15 urterekin inkon-formistak gara, mundua aldatu nahi dugu etaIAk tresnak ematen dizkizu horretarako, pro-testarako eta aldarrikapenerako, bakoitzakbere neurrian. Umiltasunetik, uste dugu ekar-pen handia egin diogula hezkuntza munduari,tartean Boloniaren kontrako edo hezkuntzaeuskalduntzeko borrokan. Maribi Ugarteburuparlamentaria, Julen Arzuaga Giza Eskubi-deen Behatokiko kidea, Ainhoa Etxaide sindi-kalista edota Izaskun Guarrotxena BilguneFeministako bozeramailea, Euskal Herriarenaskapen borrokan esanguratsuak diren askoeta asko, IAko kide izan ziren, lehenengo urra-tsak ikasle antolakunde honetan eman zituz-ten, eta alde horretatik harrotasun handiz defi-nitzen dugu IA iraultzaile eskola gisa.

Zeintzuk dira etorkizuneko erronka nagusiak?Lehena eta gordinena, LOMCEri aurre egitea,gainerako hezkuntza komunitatearekin batera.Bigarrena, egunetik egunera ikastetxe, fakulta-te, herri eta auzoetan egiten dena ekarpen gisahartzea, Euskal Eskola Nazionala eratzekobidean. Soraluzen inauterietako unitate didakti-ko bat egitea, Orion herriko curriculuma osa-tzea edo Nafarroako Unibertsitatean eskolaldiabukatzean ikasleek euren kabuz euskara esko-lak antolatzea sekulako ekarpenak dira. Borro-ka txiki horiek dira benetako erronka, bestela“LOMCEri ez” horretan geratzen gara, beti ezesaten, eta guk badugu baiezkoa: gure ikasleestrategia, tokian tokiko borroka horiek guz-tiak norabide berean jarri eta Euskal EskolaNazionala apurka-apurka eraikitzen joatea.

Gose taldeak egin du 25. urteurreneko abestia.Heldu al da abestian aipatzen den “ikasleenmatxinada”?Gazteak gara, etorkizun oso iluna marraztudigute eta gauzak aldatu behar ditugu. Ikas-leok iraultza egiteko gogoz gaude. Heldu damatxinada? Bai, baina matxina-daren hasiera baino ez da hau,LOMCE dago, baina asko dagoegiteko eta etengabea izango damatxinada. n

Iraultzaile“Sistema hauerrotik aldatu nahidugulako garairaultzaileak. Ezdugu egungosistemara egokitunahi, ez dugudauden instituzioguztietan partehartu etaemendakinen bidezlegea aldatu nahi;kalean dago gurebidea,mobilizazioan,aztoratzean,inkonformista etaerrebelde izatean.Gure eskubideakerrespetatzen ezdituen irakasle batbaldin badago etaharekin hitz eginostean berdinjarraitzen badu,bere amesgaiztoaizango gara etapanfletoakaurkituko ditubulegoan, ez garaklasera joango,aulkiei bueltaemango diegu…Hori da guremilitantzia eredua.Werti ez dizkiogugutunak bidalikoasko garela etalegea bertanbehera uztekoeskatuz.Ikastetxeetanitxialdiak eginez,jarreradesobediente etaintsumisoakbultzatuz egingodiogu aurre”.

Page 18: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A18 �

Beizamako paraje ederretan dago Uztaro kooperatibaren erdigunea. Gipuzkoan barazkiotarrak banatzen aitzindari, ia hamar urtez aritu da autogestioaren eta agroekologiaren bidezinguruko familiak elikatzen. Barazki eta diru trukean oinarritutako kontsumo taldea izateaz

gain, eurena “gizarte eta ekonomia proiektua” dela diote kooperatibako kideek.

AUZOLAN ESPERIENTZIAK

KOOPERATIBAK inguruko bost herri hartzenditu, batzarrak egiteko hiru taldetan bana-tuak: Azkoitia-Zestoa, Zarautz eta Lasarte-Villabona. Talde bakoitzak hilean behinbatzarra egin behar du, proposamenak edotaarazoak eztabaidatzeko eta hileko kuotaordaintzeko. Horrez gain, kooperatiba osoa-ren batzarra ere egiten da, hilero, talde bakoi-tzeko ordezkariekin.

Besteak beste, barazki-jasotzeak ezberdin-tzen du Uztaro, gainontzeko kontsumo tal-deetatik, bazkideek eurek zuzenean hartzendituztelako jakiak lurretik. Astero, hiru herri-taldeetako bat arduratzen da Beizamara joaneta barazkiak jasotzeaz. “Hasieran, proiektuasortu genuen bi baserrietako kideak ardura-tzen ginen barazkiak jaso eta otarrak bana-tzeaz, baina lan handiegia zen”, dio ItziarArconadak, kooperatibaren sortzaileak.“Kooperatibako kideak gehiago inplikatuzitezela eskatu genuen orduan, eta denbora-rekin, baita baratzeetara egindako bisiteiesker ere, ordura arte kontsumitzaile rolazutenen konpromisoa handitu egin da”.

Baserritarren eta kontsumitzaileen artekoharreman bertikala apurtu eta kooperazioanoinarritutako erlazio horizontala ezartzealortu dute Uztarotarrek. Agian horregatik, ezdute asmorik euren proiektua tamainaz zabaldadin. “Hasieratik muga 50 otarretan jarrigenuen, eta jada topera iritsi gara”, dio Aina-ra Sarasketa kooperatibako kideak. “Autoges-tioan oinarritzeak prekarietatean funtziona-tzera darama, eta 50 otarrekin mugatutagaude bai lur eremuarengatik, baita lan kanti-tatearengatik ere”. “Gure helburua, gurekooperatiba zabaldu ordez, kooperatiba txi-kien arteko sarea osatzea izango litzateke”,gehitu du Arconadak.

Uztaroren eredu ekonomikoak ez du sobe-rakinik sortzen. Kideek hilero kuota finkoaordaintzen dute, uzta asko egon edo ez;beraz, otarren tamaina ezberdina izan ohi da

aldiro. “Barazkiz gainezka egon izan garene-tan, guri falta zaizkigun elikagaiak dituztentaldeekin trukatu ohi ditugu”, azaldu duArconadak.

Autogestio integralerako bidean, Uztaronhainbat komisio sortu dituzte: hazien komi-sioarekin, landatze prozesuan kanpo-eragi-leekiko menpekotasuna ezabatu nahi dute;diru estraren komisioarekin, bestalde, jaial-diak antolatu ohi dituzte finantzazioa lortuasmoz. Badute fruta-arbolen komisio bat ere.

Agroekologiarantz“Barazki otarrak erostea moda bihurtu da–aipatu du Arconadak–. Enpresa multinazio-nalek mezu hori jaso dute, eta janari ekologikoaduten otarrak saltzen hasi dira. Ekologismoakelikagaiak kimikorik gabe ekoiztu direla esannahi du, baina gure proiektuarekin agroekolo-gia bultzatu nahi dugu: kimikorik gabea izateazgain, tokian tokiko eta garaiangaraiko janaria kontsumitzera bul-tzatu nahi dugu jendea, eta ahalbada, kapitalismotik at dauden egi-tura autogestionatuen bidez”. n

Agroekologia eta autogestioa

| LIDE HERNANDO |

Uztarok Beizaman dituen baratzeetako bat. Atzean, baserria.

Page 19: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro
Page 20: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A20

NAHIKO ARGI bazegoen ere, gure herrianez dago gatazka bakarra, gatazka asko bai-zik. Gatazka zabalak eta jende askorenganeragin zuzena dutenak. Gaur, ez dut ustegatazketatik libre herritar bakar bat ereegongo denik.

Zer gatazkak dira hauek? Bada, asko,baina azkenekoak –eta, zoritxarrez, luzeiraungo dutenak–, besteak beste, hauexek:delako Parot doktrinaren porrot judiziala;Hitzarmen kolektiboen ultra-aktibitatea-ren mugaren ondorioena; Fagor Elektro-tresnak Kooperatibaren krisia.

Hirurak daude egunero hedabideetaneta hirurak erabakiko dira, partzialki,sikiera, auzitegietan. Eta zergatik hau?Ona al da hau? Edo txarra? Edo ez ona,ezta txarra ere. Agian, komenigarria. Edoguztiz kaltegarria.

Hori dena izan daiteke, bai. Gatazkabakoitzaren izaeraren eta bilakaeraren ara-bera. Batzuetan, justiziak berak sortutakogatazkak dira: hauxe bera gertatu da Parotdoktrinarekin; auzitegiek asmatutako tesibatek sortu zuen izugarrizko eztabaidajuridikoa, bi arrazoiengatik: alde batetik,bultzada politiko bati emandako erantzunjudiziala zelako; eta bestetik, zuzenbideamuturreraino bihurritu zutelako hainbatpertsonen eskubideak –giza eskubideaketa konstituzionalak– urratuz. Auzitegibatek korapilatu zuen gai hau eta besteekez zuten zuzendu –hau bereziki larria iza-nik Konstituzio Auzitegiaren kasuan–.Eta beste auzitegi batek, Espainiako Esta-tuaren eskutik urrun dagoenak, ezabatubehar izan du doktrina lotsagarri hori.

Orain, Auzitegi Nazionalak dauka aukeraezin hobea irizpide arruntak eta ez sal-buespenezkoak jarraitzeko: ondo hasi zenInés del Río eta Juan Manuel Píriz askeutzi zituztenean; espero dezagun bidehorretatik jarraitzea eta doktrina horrenaplikazioagatik oraindik espetxeratutadauden pertsona guztiak berehala aska-tzea eta ez luzatzea oinarrizko eskubideenurraketa beste bultzada politiko bati eran-tzunez.

Udazken honetako bigarren gatazkapotoloa iragarrita zegoen. Orain urte etaerdi jakin genuen Hitzarmen kolektiboenultra-aktibitatea mugatzen zela. Urtebete-koa izango zela behin Hitzarmena salatu-ta zegoenetik, eta beraz, hitzarmen askokberen indarra galduko zutela aurtengoSan Fermin egunean. Horren ondorioz,enpresaburuak eta euren elkarteak lanbaldintzak aldatzen hasi dira kasu askotaneta, nola ez, sindikatuek gatazka hau auzi-tegira eraman dute. Kasu honetan, auzite-gien lana derrigorrezkoa da, legeak sortuduen arazoa konpontzeko eta erabakitze-ko zer lan baldintzak aplikatuko diren arloeta enpresa bakoitzean. Hala ere, gatazkahau sortu da, hain zuzen ere, legeak ezduelako erabat ixten edo amaitzen erre-forma eta “lan zikina” beste batzuei utzidielako, hau da, auzitegiei. Bada, dagoene-ko dauden auziei erantzungo zaie eta las-ter, oso laster, jakingo da zein den justizia-ren erantzuna eta onargarria den ala ezlangileon lan baldintzak atzeraka egiteaera horretan.

Azkenik, gatazka sozial berria sortuzaigu: Fagor Elektrotresnak Kooperatiba-rena. Kasu honetan hainbat gai auzitegie-tan erabakiko da –ezin da esan konpondu-ko denik–, baina ez guztiak. Zeren etalanerako gai sakon batzuk gelditzen zaizki-gu: kooperatiben eredua birpentsatu beharden ala ez, edota noraino heldu beharduen, nola zabaldu, nola erantzun koope-ratiben talde barruan, lan hau soziala dela-rik eta ez judiziala, noski;pobrezia hedatzen ari zaigulanonahi, gero eta jende gehiagoharrapatuz –gatazka hau eregizarteari dagokiolarik–. n

Gatazkak, gaurkotasuna eta auzitegiak

Udazken honetako bigarren gatazka potoloairagarrita zegoen. Orain urte eta erdi jakingenuen Hitzarmen kolektiboen ultra-aktibitatea mugatzen zela. Urtebetekoaizango zela behin Hitzarmena salatutazegoenetik, eta beraz, hitzarmen askok berenindarra galduko zutela aurtengo San Fermin egunean

GarbiñeBiurrunMancisidor �

EHUKO

I R A K A S L E A,

E PA I L E A

IRITZIAREN LEIHOA

DA

NI

BLA

NC

O

Page 21: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

Asisko Urmeneta �

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

� 212013KO AZAROAREN 17A

Page 22: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A�22

IRITZIAREN LEIHOA

EKONOMIA FIKZIOA modan dago, etapolitika fikzioa ere boladako bihurtzenari da, bereziki bere baloreen merkatua,adibidez etika espainola.

Ekonomia fikzioa zer izan zitekeenBolivian ikasi nuen, kanpo zorrarenaesplikatu zidatenean. Boliviako Gober-nuak prestatu zioten dirua halako lauitzulia omen zien lobby europarrei, etahala ere sekula baino gehiago zor omenzuen, tartean interes tasak.

Interes traza berdina du zoru etikoaasmatu zuenak. Bide batez esanda, askimetafora txarra, ez ote litzateke hobeazoru horri u bat kentzea? Organo berri

bat azaldu baita hemen, EBZ, Frankfur-teko haren antzekoa, baloreen merkatuabere interesen arabera darabilena, eta guketikarekin zor handi bat dugula esan du,eta bera hartzekoduntzat autoizendatu,bera baita EBZ, Etikaren Banku Zentra-la. Eta guk delinkuente aurpegia jarri etaordaintzeari ekin diogu.

Baina nago Boliviari gertatu zitzaionagertatuko ote zaigun, zorra lau biderordaindu eta hala ere zorretansegi, banku zentral hori politi-ka fikzioaren asmazioa baita,eta bereziki fikziozkoa harenetika. n

DILETANTE honen oso noizean behineko kolabora-zio txikia, gaia ere txikia –erlatiboki– duena: urria-ren 25ean, Nafarroako Parlamentuak atzera bota duI-Eren (Izquierda-Ezkerra) mozio bat. Mozioaneskatzen zen kontzertaziorik ez egitea ikasleakgeneroaren arabera bereizten dituzten eskolekin. I-Ek, Aralarrek eta Bilduk aldeztu zuten mozioa.UPNk eta PPNk, uste izatekoa zen bezala, aurkakobotoa eman zuten. PSN etaGeroa Bai abstenitu egin ziren.

Josulagunak bezalakoek ereneskak eta mutilak elkarrekinhezten dituzten garai hauetan,edonork imajina dezake zer-nola-ko ideologia edukiko duten nes-kak neskekin eta mutilak mutile-kin nahi dituztenek. Tea par tyforala. Ideologia hori bera dauka-te Geroa Baik eta PSNk? Ideolo-gia hori daukate Uxue Barkosek,Patxi Leuzak, Manu Ayerdik, JuanJosé Lizarbek?

Jakina, abstenitzeko emanzuten arrazoia ez zen ideologikoa izan, juridikoabaizik: legeak atzera-eraginik edukitzea saihestubeharra.

Hau da, Yolanda Barcinaren gobernuaren alter-natiba izan nahi omen duten alderdiak ez dira gauza

izan berez hain konfliktiboa izan behar ez zen gaibatean ados jartzeko. Zer gertatuko da gai gatazka-tsuak –AHT demagun, eta beste hainbat–, uki-tzean? Edo, Barcinak legealdia beteko duela etsita,ditxosozko alternatiba hori egiteko lidergoa eskura-tzeko lehia da benetan jokatzen dena? Zer-nolakoalternatiba, baina? Bildu baztertzen duena? Zerbotorekin, orduan? Arrazoi du UPNko Carlos

García Adanerok, alternatibagutxiesten duenean, publikokiorain gutxi egin duen bezala.

Badirudi PSNren eta eskuinabertzalearen (zer gutxi erabil-tzen dugun “eskuin abertzalea”espresioa, ezta?) kezka nagusiaprobintziako indar faktikoei–OPUSi eta abarrei– mezu lasai-garria bidaltzea dela: “Lasai egonzaitezkete, serioak gara, Diputa-ziora iritsiz gero ez dugu ezerhankaz gora jarriko”.

Eta horrekin batera, azpikomezu gisa-edo, gizarteari helaraz-

ten zaiona da, aldarrikapenak aldarrika-pen, alternatiba gordin-gordin dagoela;edo, are, egiazko edozein aldaketa ezi-nezkoa dela. Salbu eta, poltronak betekodituzten ipurdiena, noski. n

Alternatiba lausoa

Jon AlonsoI T Z U LT Z A I L E A �

Amets Arzallus�

BE RT S O L A R I A

DA

NI

BLA

NC

O

Zor etikoa

Barcinaren gobernuarenalternatiba izan nahi omenduten alderdiak ez diragauza izan berez hainkonfliktiboa izan behar ez zen gai batean ados jartzeko

JOSU

SAN

TE

STE

BA

N

Page 23: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

� 232013KO AZAROAREN 17A

IRITZIAREN LEIHOA

SEME-ALABARIK ez izatea eraba-ki duten emakumeak zergatikjartzen diren etengabe zalan-tzan, galdetzen diot neureburuari. Esaldi sonatu ugarijasan behar izateaz gain, “erdi-emakumetzat” hartzen gaituztesarritan. Amatasuna benetakoemakume bihurtzen gaituenformula magikoa balitz bezala.

Niri, emakume zentzudunorori bezala, amatasunak hautuerabat librea behar duela irudi-tzen zait. Askotan ez da horrela,ordea.

Egoista izatea leporatzenzaigu eta isilarazten gaituzteasaldatuta, “ez zara ama etaberaz ezin duzu iritzirik eman”bezalakoak esanez, eztabaidanparte hartu nahi dugunean.

Polit ikaria ere ez naiz etapolitikaz hitz egiten dut; sines-tuna ere ez naiz, baina erlijioazhitz egiten dut, eta ez nautehorregatik aparte uzten.

Hitz-jario androzentriko horiamarrua besterik ez da nire abu-ruz. “Amatasuna eta hazkuntzanaturala” bezalako diskurtsoekindartutako amarrua da gainera,“amatasunaren mistika” sordezakeen jardun arriskutsua.

Nekatu naiz inguruan etabatik bat hedabideetan hainbatesamolde aditzeaz: “Ama izateabizitzan gertatu zaidan gauzarikonena izan da edo amatasuna-ren esperientzia emakumearigerta dakiokeen ederrena da”.

Errespetatzen dut baina ema-kume bakoitzak bere esperien-tziaz hitz egin beharko luke,subjektiboa objektibizatu nahi

izan gabe, balore uniber tsalbihurtu gabe. Horrela, balorepatriarkalak areagotu besterikez da egiten.

Sistema honek ugaltzekobehar gaitu, eta horretarako,familia tradizionalaren gainekodiskurtsoa lantzearekin batera,familia, sexualitatea eta autono-mia uler tzeko gainerakomoduak ezkutatu eta gaitzestenditu. Horratx beraz, “onak” iza-teko eta ez “arraroak”, haurrakekar ri behar dira mundura,baina lesbiana bikote batek izannahi baditu, diren oztopo guz-tiak eta bost jarriko zaizkie.

Hori gutxi ez, eta uste zabal-dua da emakumeak haurrik ezizatea erabaki duenean, bikoterikez izatea ere erabaki duela esa-tea, edota sexurik ez praktika-tzea. Sozialki antzu bihurtzengaituzte, funtseanbetikoaz ari garela-ko: familia tradizio-nala erreproduzi-tzeaz. n

Sistema honek ugaltzeko behar gaitu

Carmen Muñoz� PI K A R A MAG A Z I N E

Emakumeek ama izateko jendartean jasaten duten presioari buruz

hausnartu du artikulugileak. Alejandra Agudok El País egunkarian

argitaratutako No soy madre porque no quiero / Ez naiz ama nahi ezdudalako artikuluan inspiratua da.

Nekatu naiz inguruaneta batik bathedabideetan hainbatesamolde aditzeaz:“Ama izatea bizitzangertatu zaidan gauzarikonena izan da edoamatasunarenesperientziaemakumeari gertadakiokeen ederrena da”

Lanik ezak liskarraeta sesioabiloben zaintzak berrizgora tentsioa!hipoteken zotinaeta presioagurasoen etxeazena pentsioa zenbaten salbaziobaten pentsioa!

Sartuko zigutenik holako porruaezinago antzutikdarigun orruazoroaren etikaknon dauka zorua?geu gara bere bazkabere otordua;geuk irentsi beharrageure amorrua!

Izan gara eskulansaiatu gartsuaeman ahala hustuzgogo, grina, sua…orain gara ahodunerrape antzuabeharrezko ez garen jende behartsuaeskela eta eskalearteko pultsua. n

Doinua: Espainian behera.

Pentsioei jarriak

Iñaki Murua�

BERTSO BERRIAK

DA

NI

BLA

NC

O

HEMEROTEKA

Page 24: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A�24

ERDIKO KAIERA

Zure filosofia eta politikako testuetan komunaedo denona denari buruz hitz egiten duzu sarri.Baina zer litzateke komuna dena literaturan,harreman komertzialaren paralelo argiaz harago?Zeharka erantzungo dut. Interesgarria litzate-ke multitudearen literaturari buruz hitz egitea.Literatura herritarrari buruz pentsatuko nukehasteko, Antonio Gramscik aipatzen duennazional herrikoiari buruz. Hark zioen Italiakoliteraturak ez zuela ahots nazional herrikoi batgaratua; Frantziak, aldiz, bazuela halakorikXVIII. eta XIX. mendeetako literaturan.Gramscirentzat garrantzitsua zen literaturakez zuela jendea islatzen, jendea eraikitzenlaguntzen zuela baizik. Horregatik zioen litera-turak potentzial iraultzailea duela.

Beraz, oinarritzat hartuko bagenu literatu-ra nazional herrikoia hipotesi gisa, has gintez-ke pentsatzen zertan izan daitekeen ezberdi-na multitudearen literatura. Gaur ez genukeekoitzi beharko ahots nazional bateratu bat;ezta, bestalde, norbanakoen batuketa bat ere,singularidadeen sare bat baizik. Nola osatutalde bat, multiplizitateen sare bat, hori litza-teke proposamen interesgarria. AkasoGramsciri okerra irudituko litzaioke bainaneure perspektibatik arrakasta literario batlitzateke. Multitudearen literatura litzatekeniretzat komunaren literatura. Bururatzenzaizu adibideren bat? Badira arau hauek bete-tzen dituzten testuak?

Baditut baina ez dira gaur egungoak: Manha-ttan Transfer edo Berlin Alexanderplatz.

Bai. Horiek neuzkan neuk ere buruan.

Baina denak dira orain hamarkada batzuk sor-tutako lanak. Arazoa da?Ez, zeren denok partekatzen ditugu testuhoriek.

Uste duzu pauso berri bat egongo dela literatu-ran, politikan bezala, 2011n ireki den plazenzikloari lotua? Lagun gaitzake 1789-1989 ziklo-an sortutako herri literaturak, erabilgarria izandaiteke politikoki egun?Subjektibitate berriak sortzeko gaitasunakasko erakarri izan nau. Horrek emaitza politi-koak izan ditzake. Artearen rol politikoa, zen-tzu zabalean, subjektibitatearen mailan lan-tzen da.

Halere, ez daukat egungo literaturako adi-biderik, nahiz eta horrek ez duen esan nahiekoizten ari ez denik. Ekoizpena hain da han-dia ezin dugula dena jarraitu, tamalez. Bainauste dut ekonomian gero eta garrantzitsua-goa dela subjektibitateen sorkuntza, salgaie-kin alderatuta adibidez. Beraz, artearen rola,eta bere sorkuntzaren indarra, gero eta lotua-goak egongo dira.

Edozein kasutan, ez naiz ari esloganezbeteriko arteari buruz, borrokak islatzendituzten irudiei buruz. Subjektibitate iraul-tzaileak ekoizten dituzten artelanak izanbehar ditugu helburu. Geuri oraingoz XX.mende erdialdeko adibideak bururatzen zaiz-kigu: Brecht, erresistentziaren estetika, kon-tzientzia politizatua duen artea.

«Subjektibitate iraultzaileakekoizten dituzten artelanakizan behar ditugu helburu»

MICHAEL HARDT

Antonio Negrirekin trilogia bat idatzi zuen: Inperioa, Multitudea: gerra eta demokraziainperioaren garaian eta Commonwealth-a. 2011n hasitako plazen eta okupazioen zikloan

parte hartu ostean Adierazpena panfletoa idatzi dute ostera. Baina Michael Hardt (1960, Washington) literatura teorialaria da. Berriki Iruñean egon da La Hormiga Atómica

Liburuak-en eta Komunen Fundazioaren eskutik.

| HEDOI ETXARTE |

Page 25: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

� 252013KO AZAROAREN 17A

MICHAEL HARDT - ERDIKO KAIERA

Zein litzateke idazlearentzat ekoizpenerakoleku egokia? Zein posizio izan dezake?Horri erantzuteko ekoizpen ekonomikoak arteekoizpeneko elementuak zenbateraino irentsidituen aztertzea komeni da. Paolo Virnori ira-kurri dizkiot honen inguruko gogoetak, bere-ziki hizkuntzari buruz jardutean. Ekoizpenekonomikoa gero eta berritsuagoa bihurtudela dio. Praktika linguistikoak eta performati-boak zerbitzuetara eta ekoizpen ez-materiale-tara bideratu dituela. Eta uste dut horrek adie-raz dezakeela zenbaterainoko indarra izandezakeen sortzailearen narrazioak. Baina aldiberean arriskuak daude. Adibidez, sor daitezkeoso azkar irensten diren forma artistikoak.Akaso gaur egun inoiz baino azkarrago bihurdaiteke forma narratibo bat salgarri.

Zentzu horretan, kalitatea bera izan daitekeikuspuntu politiko bat? Edo aurreiritzi soila da.XX. mende hasierako Europako idazlemodernista asko oso kezkatuta zeuden ira-garkiek izan zuten zentraltasunagatik. Iragar-kien bidez hizkuntza salgai hutsa zen. Etazenbait autore modernistak artea eta salgaienmundua bereizteko ahalegina egin zuten.Zenbat du iragarkien hizkeratik James JoycenUlysses-ek? Eta helburua hain justu, salgaienmundutik aldentzea izan zen.

Uste duzu dibortzioa gerta daitekeela arteareneta artea behar dezaketenen artean? Forma

herrikoien eta elitisten artean Adornok berezi-tuko lituzkeen zentzuan?Ez dut ikuspuntu apokaliptiko bat. Akasoneure akatsetarik bat munduaren ikuspuntuapokaliptikoak errefusatzea delako. Gainerauste dut azken urteotako kanpalekuetako etaplazetako hizkuntza estetikoki oso beteadagoela. Maila gorena Gezi parkean gertatuda. Etengabeko esloganak egon dira, txisteak,erregimenari aurre egin zaio funtsean baliabi-de linguistikoak erabilita. %99aren aldekoleloak aise gainditu dira. %99aren leloak gai-nera, oso elementu artistiko gutxi ditu, kar,kar. Gezin asko zabaldu zen Erdoganekhaien aurka esan zuen iraina. Harrapakariakzirela esan zien, eta azkar batean hasi zirenhitz-jokoak egiten. Gezi parkean ere LGTBkolektiboek ere hitz-jokoak erabili zituztenhaien errebindikazioak helarazteko. Oso este-tikoak ziren. Tamalez, orain minutu batzukezin nuen pentsatu egungo idazle batean,egungo egoera probestu eta ekoizten arikolitzatekeen artista horretan. Baina akaso, akti-bisten artean aurki ditzakegu hizkuntza asma-zioak egiteko pertsona egokiak, egungoBrechtak edo Joyceak.

Marxek aipatzen zituen bai merkatuko sal-gaien hizkuntza bizia, baita esta-tuaren hildako hizkuntza ere.Egungo aktibistek modu askeanjolas dezakete biekin. Han aurkiditzakegu egungo alternatibak. n

XA

BIE

RM

AE

ZT

U

“Gaur ez genukeekoitzi beharko ahotsnazional bateratu batliteraturan; ezta,bestalde,norbanakoenbatuketa bat ere,singularidadeen sarebat baizik. Nolaosatu talde bat,multiplizitateen sarebat, hori litzatekeproposameninteresgarria”.

Page 26: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

26 � 2013KO AZAROAREN 17A

ERDIKO KAIERA

“IRAKURTZEN ikasi nahi genuen, gal-bahe bat izan, eta jakin, idazle batekzergatik idazten duen lan bat, zertara-ko eta noiz idazten duen, zein testuin-guru historikotan, zerk bultzatuta;inoren zain egon gabe eta inork ezeresan gabe nahi genuen, zer irakurri eregeuk erabakita”.

Gotzon Barandiaranen hitzok azal-tzen dute Literatura Eskolaren abia-puntua. 2003an sortu zuten Larrabe-tzuko Bihotz Bakartien Klubekokideek, irakurlearen matxinada aldarri-katzeko eta “merkatuek inposatutakoliteratura hutsalari” muzin egineko.

Hamar urte geroago, hasierako hel-buruek eta ikuspegiak bere horretandiraute. Haatik, indarra batzeko ahale-gina egin du aurten Literatura Esko-lak, eta hainbat kultur eragilek hartu duteantolakuntzaren ardura: Euskal IdazleenElkarteak, Euskal Itzultzaile Zuzentzaile etaInterpreteen Elkarteak, 111 Akademiak, Eus-kal Herriko Antzerkizale Elkarteak, UEUko

Literatura sailak, Sareinakek eta Elea-razik, hain zuzen.

Antolatzaile talde berriari bildu zaiz-kion kideetariko bi Iratxe Retolaza etaAmaia Serrano dira. Biek ala biek ustedute hezkuntza arautuan literaturentransmisioak ez duela bere funtzioabetetzen. “Duela hamar urte ez zuenbetetzen, eta gaur egun are gutxiago.Derrigorrezko hezkuntzan eskolaorduak gutxitu egin dira, eta unibertsi-tatean ere murriztu egin da literaturarieskainitako espazioa”, dio Serranok.

Gabezia horri erantzuteko, parte-hartzean oinarritutako lau ordukosaioak antolatzen ditu LiteraturaEskolak, hilean behin, larunbatez. Eli-tismorik gabeko eskola dela uste duRetolazak: “Hizlariek gaia aurkezten

dute, baina denon ekarpenekin osatzen dugusaioa. Badu zerbait tailerretik ere”.

Gazteak erakartzeko saiakeraRetolazaren arabera, herri eta adin askotakoliteratura zaleak elkartzeko aukera paregabeaeskaintzen du Literatura Eskolak. “Hurbil-tzen direnen artean, batzuk idazleak dira edoidazle izan nahi dute, eta beste batzuk litera-tura zaleak dira besterik gabe. Askotariko jen-dea dago”. Halere, gazte gehiago erakartzeadute aurtengo erronka. Komunikazioa indar-tzeko ahalegina ere egingo dute, Elearazikokideek plazaratuko dituzten kroniken bidez.

Urriaren 19an Larrabetzun egin zen lehe-nengo saioan Ander Lipusen antzerkigintzaizan zuten aztergai, Jaime Valverde ikerlariarenhitzaldia oinarri hartuta. Zarauzko Sanzeneakultur etxean egingo den hurrengo saioan oste-ra, Maialen Marinek Txinako lite-ratura garaikidea izan du hizpide.Maiatzera bitarte, beste sei saioeskainiko dituzte Euskal Herrikobeste horrenbeste txokotan. n

Hamar urtezirakurleak trebatzen

LITERATURA ESKOLA

Literatura Eskolak hamar urte daramatza irakurleak trebatzen eta literatura zaleen jakin-mina asetzen. Hasierako helburuei eutsiz baina erronka eta antolatzaile talde

berriarekin ekin diote zortzi saio izango dituen aurtengo ikasturteari.

| LANDER ARRETXEA |

ABENDUAK 14. Amaia Lasaren alfabeto berria. Josune Muñozeta Amaia Lasa. Bilboko Alhondegian.

URTARRILAK 18. Ramon Saizarbitoria eta iragana. MarkosZapiain. Mikelazulon (Orereta).

OTSAILAK 22. Joseba Sarrionandia: itsasoa da bide bakarra.Eider Rodriguez. Xaia ostatuan (Pausu, Urruña).

MARTXOAK 15. Harrikoa eta literatura. Inma Errea eta IratiJimenez. Euskaldunon Biltokian (Iruñea).

APIRILAK 12. Abangoardiak euskal literaturan. Iñigo Aranba-rri. Durangoko udal-liburutegian.

MAIATZAK 10. Euskarari ekarritako poesia. Gerardo Markule-ta. Gasteizko El Pilar gizarte-etxean.

Datozen saioak

Page 27: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro
Page 28: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

28 � 2013KO AZAROAREN 17A

ERDIKO KAIERA

KOOLTUR EKINTZA taldeak Arrasateko kultu-ra eskaintza aberastu nahi luke, eta ekintzanagusi gisa Kooltur Ostegunak izeneko eki-mena jarri zuen martxan. Urritik maiatzerabitartean –biak barne– emanaldiak antola-tzen dituzte ostegunero, eskema berari jarrai-tuta beti ere: Arrasateko Gaztetxean izatendira, 22:00etan hasten dira puntuan,23:30etan bukatzeko; sarrera 5 eurokoa iza-ten da; talde bakarra aritzen da beti, sarreratikjasotako dirua eskuratzen du.

“Osteguna lan-eguna izanik, talde bakarra-ren aldeko apustua egin genuen eta beti erepuntualitateari eutsiz”, azaldu du KoolturEkintza taldeko Haritz Zubiatek. Hala, Arra-sateko eta beste herrietako musika zaleekbadakite asteroko hitzordua zeinden. “Formatu oso erosoa da,jendeak gustuko du, bai ikusleekbaita parte hartzen duten taldeekere”, diosku Iago Casconek–Kooltur Ekintza taldeko kideaberau ere–.

Abiapuntua GaztetxeanKoolturekoen aburuz, kontzer-tuak eta bestelako emanaldiakegiteko primerako baldintzakbetetzen zituen herriko gazte-txeak, bat ezik: soinu ekiporik ezzegoela. Hain zuzen ere, Gazte-txeak agertoki handia du, 500lagun sartzen dira, akustika etaikusmen-puntu ona du, aldage-lak, dutxak, sukaldea, lo egitekolekua… Soinu ekipamenduarenarazoa saihesteko, herri bertakosoinu enpresa batekin jarri zirenharremanetan, eta hango ardura-dunek materiala zorpean eman

zieten. “Kontzertuetan tabernan ateratakodiruaz poliki-poliki soinu ekipoa ordaintzekokonpromisoa hartu genuen eta ia bete dugu”,azaldu du Zubiatek; “eta hori estali ostean,argietan inbertituko dugu”, gaineratu du.

Gazte asanbladak oso ondo hartu zuenasmoa eta, gainera, gaztetxea beste herritarbatzuei zabaltzeko ere balio izan du ekimenhonek. Kooltur Ekintzakoek, hala ere, argidute haien eskaintzak ez duela zertan Gazte-txera mugaturik, eta badute asmoa hortikkanpo ere bestelako ekitaldiak antolatzeko.

Musika eta bestelakoakEkimen honen antolatzaileak musika zaleakdirenez, kontzertuak dira Kooltur Ostegunen

eskaintzaren oinarria, baina tar-teka antzezlanei eta beste dizipli-na batzuei ere egin diete lekua.Ander Lipusen Publikoari Gorrotoizan da azken adibidea.Musikari dagokionez, mota eta

jatorri askotako taldeak pasa dirabertatik; ia 40 talde kurtso bakoi-tzeko: horietako batzuk oso eza-gunak (Zea Mays, Atom Rhum-ba, Lisabö, Gari, Esne Beltza,Anari, Kerobia, Capsula, MikelUrdangarin…); atzerrikoak eregero eta gehiago (Japoniako WhoThe Bitch, EskandinabiakoKrissy Matthews, AEBetako TheHangmen…). Musika estilo ugariekarri dituzte, horretan ere indarhandia jartzen baitute arduradu-nek. Horren erakusle argia daorain arte bluesa, punk-rocka,popa, jazza, funkya, hardcorea,latinoa, post-rocka, garagea,folka, rock-and-rolla, etnikoa eta

Ekinaren ekinez, kultur eskaintza iraunkorra Arrasaten

KOOLTUR OSTEGUNAK

2010ean kultura eskaintza zabalagoa lortzeko helburuz, Kooltur Ekintza taldea osatu zutenArrasateko zenbait musika zalek. Talde honen ekinari esker, urritik maiatzera bitartean

ostegunero hitzordu finkoa du kulturak.

| IKER BARANDIARAN |

Page 29: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 29�

KOOLTUR OSTEGUNAK - ERDIKO KAIERA

bestelakoak entzuteko aukera izan dela gazte-txean, eta horretan jarraitzen dutela.

Ostegunetako eskaintza zabal horri esker,bada Arrasaten bertan Gaztetxea ezagutuduenik. Zubiatek azaldu digunez, “Gazte-txeak adin eta estilo jakin batzuekin lotzenditu jende talde batek, baina Kooltur Ostegu-nek aurreiritzi asko apurtu dituzte eta jende

gehiago erakartzen dute. Hala,ostegun batzuetako batez bes-teko adina ez da Gaztetxe batenohikoa izaten, eta hori oso posi-tiboa da”.

Adinez eta belaunaldiez arigarenez, ez dago soberan aipa-tzea Kooltur Ekintza taldea osa-tzen dutenen artean ere hainbatbelaunaldi eta diziplinatako jen-dea aurki dezakegula: musikaprogramatzen aritutakoak,soinu teknikariak, diseinatzai-leak, tabernariak, sare sozialetanadituak… eta gehientsuenakmusutruk lanean aritutakoak.Horra hor, adibidez, soinu eki-poa lortu eta Kooltur Ostegu-nen programa hastearekin bat,soinu aditua den kideetakobatek beste hainbat partaideri

emanaldien sonorizazioari buruzko trebakun-tza eman izana.

Zarata handirik atera gabe, lana fin eginez,gero eta talde (eta ikusle) gehiagobatuz doaz ekimenera. Boronda-tea jarrita eta lan eginda, gauzaugari lor daitekeela erakutsi duArrasateko talde honek. n

JOK

INB

ER

EZ

IAR

TU

A/

GO

IEN

A

Kooltur Ekintzataldeko kideak.

Page 30: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

30 � 2013KO AZAROAREN 17A

ERDIKO KAIERA

Finalaurreko usainaBERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

| NEREA IBARZABAL |

Euriak elkarri pega-pega eginda jarri gintuen frontoiaren sarrerako aterpean. Larunbatarratsaldea “jai alai” bilakatzeko asmoz joan ginen Gernikara bertsozaleak eta baita sei

bertsolariak ere. Hitzezko pilotakadak, ideia bonbardaketak eta umore pintzeladak ez zirenfalta izan... Nabari da: hasi dira finalaurrekoak.

LAN OSO TXUKUNAK izan ziren oro-korrean, ez zen arreta galtzekoaukerarik izan eta barre ere egingenuen gogotik (eta ez zortziko txi-kiko lanetan bakarrik). Baina niri bigaldera sortu eta sartu zitzaizkidanburuan egunaren amaieran, oraindikere erantzunik ez dutenak.

“Denbora daramazu zure eskueibegira”, kartzelako gaia. AmetsArzallusek Bernardo Mandalunizibegira jarraitzen zuen, gaiaren biga-rren zatiaren zain edo, baina hortxeisildu zen gai-jartzailea. Isiltasunadoinu berri batekin hautsi zuen las-ter; ez dakit bere ahotsagatik, zera-biltzan hitzengatik edo lehen ber-tsoaren misterioaren ondorioz izanzen, baina inoizko goxoena irudituzitzaidan. Bere emaztea jo duengizonaren ahotik kantatu zuenAmetsek, eta paper horretatik ia ezi-nezkoa den xamurtasuna transmiti-tu zigun entzuleoi. Nola? ba norkdaki, agian “eskutxo”, “luzetxo”edo “funtziotxo” bezalako hitzekgertutasuna adierazten dute etaankerkeriatik urruntzen dute auke-ratutako pertsonaia; beharbadaeskuan “barkatu” idazten imajina-tzea irudi zirraragarria izan zen; edoagian, besterik gabe, bertso ezinhobeak ziren.

“Ea noraino iristen garen ‘Ame-tsei’ segika” bota zuen Jon Martinekagurrean, eta egia da. Denok gabiltzaAmets harrapatu ezinda eta Ametsekharrapatuta aldi berean... bere hitzakbagaramatza, berak nahi duen bidee-tatik, berak nahi duen tokira. Lehen-dik ere ibili izan dut galdera hau

barruan bueltaka, baina geroz etazailagoa egiten zait isilaraztea: nolaizan daiteke horren ona?

Bigarren sentsazio orokor bat ereizan zen Gernikako frontoian. Saioahasi zen unetik, “Nerea Elustondoprimeran dabil” bezalako esaldiakentzun/esan genituen. Zortzikohandian zerbitzu minimoetako kale-garbitzaile izan zen Jone Uriarekinbatera eta eskubideez aritzean, “bes-teenak hasten diren lekuan/ buka-tzen dira gureak” bezalako puntuakutzi zituen. Iraultzatxoa egin etakafe bat hartzera joateko proposatu

zuenean ere gogoz jotako txaloezbete zen Jai Alai.

Lagunei buruzko puntu erantzu-nean ere borobildu egin zuen bertsoaeta sei puntuko lanean asko gustatuzitzaidan. Ikastolako zuzendari izateaegokitu zitzaion eta Jon Martini azal-penak eskatu beharra zaukan, saski-baloiko entrenamenduetan lehiakor-tasuna gehiegi sustatzeagatik.Umorea egiten daki Nereak, bainaserio jarri eta arrazoirik potoloenakbotatzeko gai da: “hau eskolakopatioa da/ ta ez NBA” bota zion;“.../ jarrita sasoi betean/NBAra iritsdaitezke/ egunen batean” Martinekerantzun. “Ta zer egingo ote diezu/lortzen ez badute?” berak atzetik.Uneoro sinesgarri jardun zuen, ber-tso bakoitza oso berea zen, osoNerea. Horregatik uste dut osodenona izan zela harridura seigarrenegin zuenean. Hortxe, beraz, biga-rren galdera airean.

Baina euriak busti egiten dueladakigun moduan, frontoiko sarrerarahurbiltzen garen momentutik dakiguTxapelketak sorpresak dakartzala.Ikusiko dugu ea zer giro dagoendatozen finalaurrekoetako aterpee-tan... azken finean, puntuak puntu,elkarri pega-pega egindaegoteak balio du gehien.

A, eta zorionak zuri,zorionak zuri, zorionakAmets, zorionak beti! n

24tik 18 pasako dira finalaurre-koetako bigarren itzulira

1. Igor Elortza: 7222. Amets Arzallus: 7173. Iñigo Mantzizidor Mantxi:

667,54. Jokin Uranga: 657,55. Jone Uria: 6536. Etxahun Lekue: 6497. Unai Iturriaga: 6498. Jon Martin: 640,59. Julio Soto: 639,510. Jexux Mari Irazu: 638,511. Amaia Agirre: 63812. Nerea Elustondo: 633,5

Sailkapen nagusia

2013ko azaroaren 9an, Gernikan. Bertsolariak: Amets Arzallus(717); Jokin Uranga (657,5); Jone Uria (653); Jon Martin (640,5); JulioSoto (639,5); Nerea Elustondo (633,5).

Page 31: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 31�

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA - ERDIKO KAIERA

GURE ALABAK, oherakoan, afiziolatza du buru ondoan geratzenzaion argiarekin piztu-itzalian ibil-tzeko. Tolosako saioan gozatu ede-rra hartuko zukeen.

Ofiziotako ariketan, interrupto-rea klik-klik. Bertso oso onakentzun genituen, baina ariketa oso-rik entzun gabe geratu ginela irudi-tzen zait. Oraintxe argia piztu,oraintxe itzali. Azpimarragarria zor-tziko handian Igor Elortzak eginzuen lana. Mantxik ez zion bideagehiegi erraztu elkarrizketarako,nire iritziz, baina Igorrek putzu ago-rretik ura atera zuen. Aurten txapel-ketan entzun dudan ofiziotako lanikonena urruti gabe izango zen.

Bestalde, parentesia irekiz, Unai

Iturriagaren zortziko handiko lanakniri ere argia piztu zidan. Epai-iriz-pideetan 3.4 puntuak dio: Etenadoinuaren arabera egin behar da.Batzuetan nahitaezkoa izango denbezala, zenbait doinutan ez dabeharrezkoa izango. Unaik etenasko utzi zituen hankaz gora. Epai-irizpideen arabera zilegi dena, por-tzierto. Baina nago, etenik behar ezduen doinua aukeratzen duenakerraztasun tekniko bat eskaintzendionez bere buruari, hau ere balo-ratzen al dute epaileek? Alegia,abiapuntu diferentetatik hastendirela bertsolariak. Tira, beste klikbat eta gatozen saio-saiora.

Zortziko txikiko ariketetan bestefenomeno bitxi bat. Etxahun LekuekIgorrekin egindako ofizioan, azkenhonek aurretik Mantxirekin eginda-koaren erreferentzia erabili zuen.Erabili eta nola. Gauza bera eginzuen Jexux Mari Irazuk Iturriagare-kin, oso ondo baliatuta. Mantxik erebai, Amaia Agirrerekin, baina ez

zuen bete-betean asmatu. Badirudi,saioan erreferentziak sartzea balora-tzen ari ote diren. Zortziko txikianerreferentzia-epidemiatxo bat biziizan genuen. Ondo dago; baina, argi,gauza guztiak bere neurrian.

Puntu erantzunetan denetarik.Puntuak eurak, aurreko egunean Ger-nikan baino hobeak, dena esanda.

Seiko motzean ere fin bertsolariguztiak. Mantxi eta Irazurena gusta-tu zitzaidan, aitona-biloben papere-tik errealismoz heldu baitziotengaiari, errazagoak ziruditen potolo-keriatan erori gabe.

Eta azkenik, kartzelan bakarka.Guztiak ere ondo. Gaiak zioen:"korridoreko argia itzalita lokar-tzeak beldurra ematen dizu". Atzozenbaitek aurrera begirako pasilloaluzatu du majo, eta iluntasuna espe-ro zuen tokian argia aur-kitu. Besteren batzukoraindik interruptoreanon den bilaka jarraitubeharko dute. n

Klik!

| IÑAKI GURRUTXAGA |

2013ko azaroaren 8an,Tolosan. Bertsolariak: IgorElortza (722); IñigoMantzizidor Mantxi (667,5);Unai Iturriaga (649); EtxahunLekue (649); Jexux Mari Irazu(638,5); Amaia Agirre (638).

Usabal jendez gainezka.Gozoa da kanturako,bertsolaria bere lekuaaurkitzeko tenorean jartzendu. Dena dela, guztia ez dalekua, momentuak ere badugarrantzia: eta haufinalaurrekoa zen. Saioa hasiaurretxoan sartu nintzenbarrura, eta oholtzaren aldebatera aurkitu eserlekua.Plaza osoaren perspektibaaurrean, tentsioa nabarmenazen. Baina bertsolariak lanpuntuagarriekin hasi ahalalasaitu zen giroa; sanotu,esango nuke.

GA

RI

GA

RA

IALD

E! B

ER

TSO

ZA

LEE

LKA

RT

EA

Page 32: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A�32

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

DAMUTZEN EZ DIRENAK du izena Itxaso Araqueidazle gaztearen eleberriak. Liburua osatzen duten248 orrialdeak arin eta plazerez irakurtzen dira,hainbat arrazoi tarteko. Hiru pertsonaia, hiru esze-natoki, hiru istorio eta hiru narratzaile.

Stuart, Andreas eta Naroa dira hemen biltzendiren hiru istorioen protagonistak. Hiru gazte, balite-ke, 30 urte inguruko belaunaldiaren erakusle, Euro-pako beste horrenbeste hiritan sakabanaturik: Berlin,Milan eta Londres. Kosmopolitismoa agerikoa denezgero, hiri handi masifikatuetan ematen diren proble-matikak ere ez dira falta: arrakasta eta handinahiarenarriskuak, gizarte hierarkia gordina eta estatus sozia-laren garrantzia, boterearen ustelkeria, indibidualis-mo bortitza, “benetazko” erlazioen zailtasuna.

Sistema, eta hein handi batean gure bizitza, gida-tzen duten balore horiek guztiek nolabaiteko prin-tzipio pertsonalen bazterketa dakartenean sortzenda barne eztabaida: bizitzan gustatzen ez zaizkigungauza asko egin behar ditugu. Ezin dugu beti gogoakagintzen diguna egin. Nahi edo ez, dirua behar dugubizirauteko (191. orr). Termino psikoanalitikoei hel-tzearren, ni-a eta beste ni-aren arteko tentsio hurairuditu zait protagonisten istorioak, bakoitza bere

adierazpen pertsonalean, elkartzen dituen eleberria-ren konstanteetariko bat.

Umetan nahi dugun guztia lor dezakegula esaten digu-te eta ametsak sortzera bultzatzen gaituzte (192. orr).Arrakastatsu izatera bultzatzen duen diskurtsobaten menpe bizi gara eta, arrazoi asko eta desber-dinengatik, gure desioei entzungor egiteko ohiturageureganatzen dugu. Momentu batean, baina, kon-turatu zara bidean utzi duzuna faltan botatzen duzula(185. orr), eta aurrera egin ezinean sentitzen dirapertsonaiak. Inflexio puntu horretan, iragana etaorainaren artean harrapaturik, gaztaroko ametsakberbideratu nahian aurkituko dira, orain arte egin-dakoaz damutze edo ez damutze puntu batean.

Irakurlea pertsonaien ibilbide horren lekuko bila-katzen da; beren beldurrak eta zalantzak kanpokomunduarekin eztabaidan ikusten ditugunean, gu erepartaide garen gizarte baten kontzientzia, bestebehin, bereganatzen dugu.

Horra Itxaso Araque Barriusorenliburuari heltzeagatik ez damutzekoarrazoiak. n

Saioa Ruiz Gonzalez

Damutzen ez direnak Itxaso Araque Barriuso

Elkar, 2013

Ez damutzeko liburu bat

Helduen Literatura

Page 33: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

� 332013KO AZAROAREN 17A

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

UKAEZINA da Gaua dis-koak duen konnotaziointimista. Pianoarenoihartzunak barnealderagaramatza, sentsazio etapentsamendu artean kiri-biltzera. Intentzio etaasmo horiek guztiak kon-posizioan ageri dira,batez ere: melodia goxo-ak aurkeztu dizkigu, tem-poarekin jolastu du,notek duten erresonan-tziak luzatu ditu eta isilu-neek duten presentziaazpimarratu.

Egilearen erraietatikirtendako melodiek gaua-ren bakardadea eta isilta-suna izan dute lagun eta interpretaziorako eginduen aukera minimalistak intimitate hori bera bila-razten dio entzuleari, egunaren bukaeran iluntasu-nean bildurik entzuteko gonbitea luzatzen baitigu.

Musika lasai honek momentua geldiarazteko deiaegiten du, denboraren jarioak inoiz izan duen abia-durarik bortitzena moteltzeko oihu ozena. Erabileraanitzeko gailuei entxufatuta bizi garen garai haue-tan, hasperen eginez erlaxazio fasean erori eta geureburuarekin konektatzen lagunduko diguten abestiaksortu dituela esango nuke.

Sei urte zituela hasi zen pianoa jotzen MikelAzpiroz (Donostia, 1971). Hasieran musika klasi-koa izan zuen oinarri, baina umetatik erreferentziaizan ditu jazza eta bluesa. Azken urteotan ElkanoBrowning Cream taldearekin ibili da buru-belarri,baita Jabier Muguruzarekin ere. Formatu hauetantarterik ez duten kantu pertsonalagoak zituen sor-tuak ordea, eta hauek disko batean biltzea erabakizuen.

Tarragonako El Vendrelleko Pau Casals audito-rio ederrean grabatu zuen diskoa, gauez eta pianoeder baten laguntzaz. Urteetan irentsitako estiloak

eta jotzeko erak modu homogeneo batean agertudira hamar kantuetan, modu naturalean azaleratuzaizkio. Orain arteko ekoizpenik pertsonalena delaesan du, beregan ukitu terapeutikoa izan duena.

Abestiak entzuten zoazela aura misteriotsuasumatzen da, bakartia, baketsua. Pianoa da protago-nista bakarra. Ez dago beste elementurik, ez testu-rik ez eta bestelako instrumenturik ere. Abestiakesanguratsuagoak egiteko ezinbesteko baldintza iru-ditu zitzaion bakarrik agertzea eta hausnarketahonek interpretaziorako askatasuna eman dio. Hauguztiaren adierazgarri nagusienetakoa da abestiarengarapenean geldotasuna edo bizkortasuna gogoarenbaitan moldatzen joan dela.

Lan fina egin du Mikel Azpirozek. Delikatua,leuna eta iradokitzailea. Dudarik gabe, gustukoizango dute musika klasikoa zein garaikidea atsegindutenek. Musika estilo hau entzuteko zaletasunik ezduen orok ere erraz entzun dezake, pia-noaren soinua eta melodia gozoaksamur sartzen baitira. n

Olatz Korta

Gaueko isiltasunean entzuteko musika lasaia

Gaua Mikel Azpiroz

Mamusik, 2013

JOSE

AT

XA

Page 34: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

34 � 2013KO AZAROAREN 17A

| ANA ZAMBRANO |ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK

– Alabatxo!Zertan ari zaratwitterren okina-rekin ligatzen?Zure aita izan dai-teke eta!

– Niri adinakbost, aita!

– Ez didazuulertu...

Hitz gezidunak

SoluzioaKike Amonarrizen umorea

Twitterren ligatzen

PERTSONAIA-REN IZENA

------------ARERIO

AGERTZEKO

EKINTZA

------------BIZI GAREN

PLANETA

GOROTZA

------------MUTU

SAGUZARRA

------------...VICIOUS,

PUNK

KANTARIA

BARRE

HIGITU

ADITZAREN

ERROA

------------ANDA

LUR-PUSKA

BELARDUN

------------ABENDU

DROGA

GOGORRA

------------PERTSO-NAIAREN

JAIOTERRIA

SENDO, IRMO

------------LEKU

HARTARA

TIK-...,ERLOJUAREN

HOTSA

------------ZENITA

LAGUNAR-TEKO

TRATAMENDU

------------DESIRAK

NIREGANA

------------MILA ZATI

BERDINETA-KO BAKOITZA

DENBORA,SASOI

------------ATZAZAL

BELDURREZ

------------ESKAERA

LEKU

ATZIZKIA

------------EAKO HERRI-

TARRAK

EUNUKO

------------ETXE BATEK

HARTZEN

DUEN

LUR-EREMU

HAZKUNTZA

------------PISU

GUTXIKOA

ARGI

------------HONDARTZA

TXIKIA

HAUR TXIKI

OILOAREN

KANTUA

------------ISRAELGO

TRIBUA

NOREKIN

ATZIZKIA

------------TELEBISTA

IKATZA

EGITEKO

TXONDOR

------------IZENA

(LABURDURA)

IRRISTAKOR

------------BYTE

PORTU

DUDARIK

GABE

------------ALDIZ

ANPEREA

------------ERASORAKO

TRESNA

SOLASBIDE

EGIPTOKO

JAINKOA

------------HESTE-

ARINGARRIA

NAFARROA-KO HERRIA

------------PERTSONAIA-REN ABIZENA

GI

HK

ON

TS

ON

AN

-T

EE

RR

EP

IKA

-T

UA

----

----

----

BA

LIO

AZ

H

AS

TE

HI

LO

HE

UI

ZG

OT

OR

ID

ER

TH

IT

AN

O

AN

IG

AN

AA

LD

I

RM

AI

KA

RA

ZA

N

IR

EN

HA

ZI

ER

A

OL

AS

GA

IK

LA

R

RA

KA

RA

KA

KI

N

GR

UP

AI

KA

ZT

OB

I

AE

BR

IN

LA

BA

IN

DN

EM

IZ

AB

AL

KA

I

B A S

I R

DA

NI

BLA

NC

O

Page 35: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 35�

ALEA - ERDIKO KAIERA

GASTEIZKO kaleetako soinu-bandaHertzainak, La Polla Records etaenparauek osatzen zuten garaiansortu zen Hala Bedi irratia, 1983an.30 urte geroago, gauza asko alda-tuagatik, musikaz blai diraute irrati-ko uhinek. Hortaz, zer hoberikurteurrena ospatzeko omenaldimusikala baino?

Ideia horri heldu eta azken hiruhamarkadatan Euskal Herrian sor-tutako kanta banaren bertsioa egite-ko eskatu zieten inguruko talde etamusikariei. Izaki Gardenak, Bronze,Betagarri eta abarrek beren estiloraeraman dituzte Ruper Ordorikak,Itoizek edota Potatok jotako doi-nuak. Nostalgikoak asebetekodituen arren, nostalgikoegiak argu-diorik gabe uzteko moduko bildu-ma da emaitza.

Xabier Montoiaren pop soilbezain sendoak eman zion hasieragauari. Gasteiztarrak Luis Fernan-dez eta Ibon Rodriguez izan zituenlagun, txeloan eta pianoan hurrenezhurren. Ba omen zuen “etxean”jotzeko gogoa, eta hastapeneanherabe xamar agertuagatik, lasterhasi zen eszenatokian txoko batetikbestera mugitzen, balantza eztian,kantuen erritmo eta hitz sentikorre-tan murgilduta. Haatik, eserita etagitarra eskuan zuela eskaini zigunkanturik bereziena: sekula grabatugabeko Galderak.

Gitarra elektrikoak soilik entzunnahi zituzten entzule –izen horimerezi ez duten arren– batzuenmarmar geldi ezina izan zen gauekoalderdi ilunena. Ironiaz aipatuzituen Montoiak, etetea lortu gabe.Hirukoteak eskainitako azken abes-tiak baina, berriketa oro estali zuen.Oso aintzat hartzekoa da BAP!! tal-dearen Plastikozko janariak abestia-ren bertsioa. Garrasi ozenek etabeso mugimendu azkarrek batzuokbideoetan bakarrik ikusi dugunMontoia ekarri zuten gogora.

Jarraian, Sumision City Blues(SCB) boskoteak hartu zuen giroa

berotzeko ardura. Blues rock biziaegiten dute gasteiztarrek, IñakiUrbizuren jarrerari eta letrei eskerpunketik ere baduena. Ahotsak unebatzuetan kale egin zion arren,Obligaciones taldean aritutakoabeslariak maisuki gidatu zuen kon-tzertua, jarrera probokatzaile etaesaldi burutsuekin guztion arretabereganatuz. Baina bi gitarrak diraprotagonista behinenak. Las Victi-mas del Chacal-eko solo segida eten-gabea izan zen gaueko unerik gogo-angarrienetakoa.

Ikusleak Sextysexers nafarrakentzuteko gogoz ginen ordurako.2010etik lozorroan egon da Berakoboskotea eta Gasteizkoa izan zenordutik Euskal Herrian jo dutenlehenengo kontzertua. Geldiuneakbeste hainbat proiekturi eman diobidea: ZaKillers, Muturbeltz, SCB,Joseba B. Lenoir… Baina hiruurteok piztu eta puztutako gogoanabari zen taldekideengan; diskoberria buruan ei duten arren, zuze-nekoekin hasi nahi izan dute horriheldu aurretik. Inaxio Agara bateriabatu berri zaie, eta horrenbestez,jatorrizko formaziora itzuli dira.

Indarrez gainezka igo ziren esze-natokira, gogotsu, plazaratutakodisko guztietatik edaten duen erre-pertorio orekatuarekin. Talde osoaizaten jarraitzen dute: erritmo oinarrisendoa, gitarra-jotzaile trebeak etahutsik egiten ez duen Mikel Larretxa-ren ahotsa. Taldearen rock biziakgora egin zuen etengabe, baita aurre-koa gainditzea ezinezkoa zirudieneanere. Une gorenean amaitu ustegenuenean baina, etenaldia egin etataula gainera itzuli ziren berriz, bestepare bat abesti eskaintzeko. Tamalez,ez zuten aurrekoen indarra berdin-tzerik izan. Baina barkatu beharkozaie, hiru urteko geldialdiaren ostean,abesti asko zor dizkigute eta.

Atzera begira jarrita –eta Gastei-zen zer esanik ez– bada zer entzuneta txalotu, baina nostalgikoak nos-talgiko, rock and rollak ez gaitusekula utzi. Berako boskotea ere ezzen oso urruti joana, baina elkarre-kin eta beti bezain indartsu itzuli dira berriro ere.Kontua zera da: Are youready? n

Lander Arretxea

HALA BEDI IRRATIAREN 30. URTEURRENA

Joan ez zirenen itzulera

LAN

DE

RA

RR

ET

XE

A

Hala Bedi 30 urte kolpez kolpe diskoaren aurkezpen gisa, kontzertua antolatuzuten azaroaren 2an, Gasteizko gaztetxean. Argazkian, Xabier Montoia.

Page 36: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

36 � 2013KO AZAROAREN 17A

Babeslea: iametza Interaktiboa

| JOXERRA AIZPURUA | ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA

ALEMANIAKO Fraunhofer Institutuakolagarroen propultsio sistema aztertudu, imitatzeko asmoz. Olagarroak, den-bora gehienean, itsas hondoan higitzendira, eta euren burua arriskuan ikustendutenean propultsio-sistema berezi batabian jartzen dute. Horren bidez ur kan-titate handia xurgatzen dute azkar-azkar,azalaren azpian duten tutu batetik, eta urhori ia bat-batean botatzen dute sabelal-dean duten zulo batetik. Sistema horrenbidez oso abiadura handia lortzen dute,eta gainera gai dira ura nahi duten nora-

biderantz hustu eta, ondorioz, eurak ere nahi duten lekurantz higitzeko.Fraunhofer Institutuan olagarroen mugimendua imitatu dute hogei zen-

timetroko diametroa eta lau zentimetroko luzera dute lau globori enbolo-dun pistoi bana ezarriz. Sistema osoa 3D inprimagailu batenbidez sortu dute, eta ikerlariek adierazi dutenez, abantaila ugaridu ohikoekin alderatuz. Batetik, helizerik ez duenez ez diohorrenbesteko kaltea egiten itsas faunari; bestetik, kutsaduragutxiago sortzen du. n

Azukrea gaur egungogaitz askoren eragileaizan daitekeGizateriaren historiaren zatihandienean ez bezala, gaur egungaixotasun kronikoak diraheriotza-kausa nagusia. Jendegehiago hiltzen da minbiziaren,diabetesaren eta bihotzeko gai-tzengatik, birus eta bakterioekeragindako gaixotasun infekzio-soengatik baino. Erruduna azu-krea dela uste dute batzuek.

ttiki.com/56793(Euskaraz)

India, Marterako bidean

Indiak Mangalyaan izenekozunda espazioratu zuen iraganazaroaren 3an. 1,3 tonako sateli-tearen kostua 55 milioi eurokoaizan da, hau da, NASAkoen%10. Era horretan, Indiak Asia-ko lehen estatua izan nahi duMarterako bidean.

ttiki.com/56794(Frantsesez)

Ozeano Artikokoazidotasuna, uste baino handiagoa AEBetako ikerlari talde batenarabera Artikoan gertatzen ariden izotzaren likidotzeak eraginzuzena du ozeanoaren azidota-sunaren hazkundean. Antzadenez, gero eta ur masa handia-goa geratzen da karbono dioxi-doaren eraginpean, eta horrekeragiten du itsasoa azidoagoaizatea.

ttiki.com/56795(Gaztelaniaz)

ALB

ER

TK

OK

-CC

BY

SA

Olagarroen propultsio sistemaimitatzen

ORAIN HOGEI URTE INGURU ez zengure eguzki sistematik kanpoko plane-tarik ezagutzen. Udazken honetan,berriz, 1000. exoplaneta ezagutu dugu-la diote ikerlariek. Ofizialki, MichelMayor eta Didier Quelozek aurkituzuten lehen exoplaneta: 51 Peg b.

Baina oraindik, planetak atzematekomodu nagusia so egitea da. Hain zuzenere, izar baten argitasuna periodikokialdatzen bada, horrek adierazten du haren eta gure artean zerbait dagoela.Hala ere, metodo horrek nahasi egiten ditu benetako planetak direnak etabeste motetako “orbanak”. Ziurrenik, planetatzat jo diren askobeste zerbait direla jakingo dugu datozen urteetan.

Hutsak huts, ziur gaude gehiago izango direla aurkitutakoplanetak zerrendatik ezabatutakoak baino. Beraz, gero eta hur-bilago gaude Lurraren antzeko planeta bat topatzetik. n

Milatik gora exoplanetaezagun

NA

SA

Page 37: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

� 372013KO AZAROAREN 17A

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

Kaixo Pili. Angelica archangelica-k Europako iparralde-ko muturra du bizitoki naturala. Euskal Herrian ez daberez bizi; baten batek landatua izango du, agian. Ain-geru-belar landatua esaten zaio. Ginbaildunen familia-

ko landare ugari dugu hemen, baita Angelica generokobeste batzuk ere, adibidez: A. sylvestris (mendiko ainge-ru-belarra) eta A. major. Beraz beste senideren bat izan-go da zure saileko hori.

Irakurleak galdezka

GASTRONOMIA=ASTONOMIA nioenlehengoan. Vazquez Montalbanjeniozko idazlea zenak gastrono-moen kontrakoa naizela erakutsibazidan ere, mahaia bezainbestegurtzen dudan altzari gutxi dago.Burua mugitzen duen makinarieman beharra dago. Jan eta edan.Sagardogile batek bere botiletanhala jartzen du: “Edan eta edateraeman”. Geure mahaian jan-edanazasko ikasi ohi da, neuk gehien.

Moko=McIntosh, sagarrasagar. Moko omen da gaurko eno-logoen iritziz sagardotarako sagaronena. Sagardozaleei galdetubehar... Gure mahaian ikasia dut:behin sagarrik ez hemen etaMcIntosh sagarrez betetako trenairitsi omen zen. Harena, hura baisagardoa! Geroztik, etxeko sagas-tietan Makintox aldaerako arbolakez dira falta izan. Mac, McIntoshbaita, eta sagarra, Apple.

Ikasi=irakatsi denez, urrutirajoan naiz Sagardoaren Unibertsi-tatearen eskutik. Italiara. Han eresagardoa egiten da, baina iparral-dean, gutxi eta gozoa. Batzuekeuskal erakoa edan nahi, baina,kanpotik ekarri beharrean beraiekegiteko adinako ausardiaz otarrabete eta ekin diogu. Atlantiar kul-tura Mediterraneora, Genzanoraeta Casaprotara. Oliogintzaz etamahatsardogintzaz ikasi eta sagar-doaz irakatsi. Sagardoaren kultura

gustura aditu dute, bainaondoren sagardoa egin eginbehar zen. Ez sagar, ez matxa-ka, ezer gabe, lotsarik ere gabeaurrera. Bi barrika bordelesbetetzeko lanari ekin genion,gogoz eta herrilanean. Hiribu-ruari Eroma esaten diote ber-takoek, ez guk diogun Erro-ma. Eroma elikatzen duenmerkatu izugarrira sagarreta;jan-sagar aukeratik, Australiansortu zuten Granny Smithaldaerakoak erosi, 704 kilo, 51kaxa, 60 bat ale bakoitzean,3.060 sagar. Matxakarik ezzenez, eskuz jo behar izangenituen sagarrak, makilaz etaharriz egurra eman behar, alebakoitzari lau bat kankateko.12.240 ukaldi. Paleosagardoa.Hura harrikada, geurea etafesta. Eta festak dena bidera-tzen du: herriko amona-aito-nek etxe batzuetan jaso den sagarzahar baten berri ekartzea (citriolagorde-sagarra), FAOko albaita-rien buruak eta carabiniere batektresnak uztea, herriko alkateakbere dolarea lagatzea, boronda-tezko hogei lagunek lan ezezagunbatean murgil egitea... Sagardoitaliar berriaren bueltan munduhandi bat eraiki da: amona sardi-niarra eta siziliarra, sen zorrotze-ko errumaniar finak, hippy etaokupa eromatarrak, abizen eus-

kalduneko amerikar jauntxo “iaindianoak”, barrika frantsesak,euskaratik itzulpena... Denaklanean, italiar erara, baina lanean.Eta zein ona den lana! Ganboata-rren abizeneko idazle kolonbiarsonatu bat genuen tartean, sekulaegin duen gauzarik euskaldunenasemeari erakusten,estasian, lanak barre-nak mugituta.

Harrizko Eroma=harrikada. n

Granny Smith aldaerako sagarrak harriz kolpatzen.

JAK

OB

AE

RR

EK

ON

DO

Paleosagardoa

Kaixo Jakoba. Udaraz gero gure lurretan eta bide bazte-rretan landare bat agertu da –hau idazterako desagertuere bai–, honako ezaugarriak dituena:

Bi metro hazten den biurteko landare sendoa da.Sustraia kanabera baten antzeko barren hutsa du.Hosto handi xamarrekoa, ilerik gabeak eta lobulu kos-kadunak, sustraian peziolo lekadunen bidez sartzen

zaizkio. Loreek bost petalo zurixka izaten dituzte, etahainbat erradioko ginbail borobila osatzen dute. Ginbailfamiliako beste espezie bakar batekin ere antzik ez du.Usain ona botatzen du.

Jakin nahi nuke Angelica archangelica edo aingeru-belarra ote den. Mila esker

Pili Otaegi (Larraul)

Page 38: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

38 � 2013KO AZAROAREN 17A

| NAGORE IRAZUSTABARRENA |ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

ERROMA, K.O. I. MENDEA. Plinio Zaharrak (23-79)Naturalis Historia lanean Antzinaroko ezaguera zientifi-koa biltzeko ahalegina egin zuen eta, besteak beste, atle-ten izerdia zein garestia zen azaldu zuen. Eta ez zenatletek garaipena eta hotsandia lortzeko egin beharzituzten entrenamendu gogorrez ari, hau da, erromataridazleak esana ez da irudizko adieran hartu behar, lite-ralki baizik. Pliniok ez du salneurri zehatzik aipatzen,baina antzinako Erroman atleten eta gladiadoreen izer-dia saltzen zen, bai garesti saldu ere.

Antzina, greziarrek eta erromatarrak ez zuten xaboiaerabiltzen. Uretan sartu ondoren, hainbat olio eta uken-du ematen zituzten azalean, eta pilatutako zikinkeriazaharrak eta garbigarri berriak kentzeko, urberritzerikezean, erromatarrek estrigil esaten zioten hazkagailumodukoa erabiltzen zuten.

Kirolariek maiz erabiltzen zuten metalezko tresna.Lehiatu edo entrenatu baino lehen olioa eman ohizuten azalean, azala egokitzeko eta inpaktu arinengan-dik nolabaiteko babesa izateko. Saioa amaitzean, gorpu-tza estrigilaz igurtzi eta olio, izerdi, hauts eta azal arras-toak kentzen zituzten. Atletak eta gladiadoreakindarraren eta kemenaren eredu miretsiak zirenez, gim-nasioetako eta palestretako arduradunei estrigilen uzki-nak mozkin bihur zitezkeela bururatu zitzaien. Hala,

souvenir saltzaileak bailiran, zirko atarian saltoki txikiakparatzen zituzten, atletek botatako substantzia oretsuadosi txiki eta garestietan saltzeko (borrokan hildakoanimalien koipea ere saltzen zuten, merkeago). Izerdiakjatorrizko jabearen energia gordetzen omen zuen eta,horregatik, hainbat gaitz eta arazo fisiko sendatzekogaitasuna zuen, propietate kosmetikoak zituen eta afro-disiakoa ere ba omen zen. Plazebo efektuaz harago, Pli-niok ez du ematen ustezko sendagai mirakulutsuareneraginkortasunaren frogarik.

Besteren izerdi zaharmindua hartzea, hortz-haginakgernuz garbitzea... iraganeko higiene ohitura askogutxienez zalantzagarriak iruditzen zaizkigun arren, ezda Antzinaroraino joan behar adibide gehiago topatze-ko. Duela hamar urte, interneteko enkante etxe ezagunbatean “Beckhamek sinatutako eta izerditutako (sic)elastikoa salgai” zioen eskaintza argitaratu zuten;enkantea 4.500 eurotan abiatu zen. 2007an, Shanghain,Rafael Nadal eta Andy Roddick tenislarien elastikoak1.100 euroren truke saldu zituzten enkantean. RogerFedererrek hilabete batzuk lehenago erabi-litako trajea 1.011 eurora besterik ez zen iri-tsi, Jason He aurkezleak ederki sustatu zuenarren: “Berezko usaina gordetzen du eta ezda garbitegitik pasa”. n

XVIII. mendeko Pantone paleta?EGUNGO BEGIETATIK ikusita margokatalogo itxura duen dokumentu hauTadeus Haenke (1761-1817) naturalis-tak egin zuen. Haenkek Río de la Platainguruko landarediaren koloreak bilduzituen koadernoan. 101 maisulan: zien-tzia eta artea Madrilgo museo eta liburute-gietan proiektuaren artelanetako bat da

koadernoa. Ekimenak arte zirkuitunagusietatik kanpoko obra ez oso eza-gunak bisitatzeko proposamena luza-tzen du, eta Madrilgo kaleak ibiltzekoaukerarik ez duenarentzat ibilbide bir-tuala egiteko aukera eskaintzen duwww.101obrasmaestras.com/es web-gunean. n

Arrastoak

MADRILGO LORATEGI BOTANIKOA

VA

TIK

AN

OK

OM

USE

OA

DA

NIM

AR

KA

KO

MU

SEO

NA

ZIO

NA

LA

Ezkerrean, LisipogreziarrarenApoxyomenoseskultura, atletaizerdia, hautsa etaolioa estrigilazazaletik kentzenirudikatzen duena.Eskuinean,brontzezko estrigilsorta.

Atleten izerdi garestia

Page 39: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 39�

TERMOMETROA

JOSE FRANCISCO IRIZARREK 1866anUherkalde baserria erosi zuenean,nekez pentsatuko zukeen auzokoensardeak eta guardiak konpontzen eginarotz lanek zertan bukatuko zuten.Egun, milaka langile ari dira IrizarTaldea osatzen duten enpresetan

lanean, horietako 700 kooperatibistamoduan. Ormaiztegi 1860-1970 libu-ruan bilakaera horren nondik nora-koak kontatu dituzte, eta era berean,Ormaiztegi herria Gipuzkoakoindustrializazio heterogeneoaren epi-zentroan kokatu dute.

XIX. mendean faktore ugarikeragin zuten Gipuzkoan hainbatalorretako lantegiak –papergintza,ehungintza eta metalurgiakoak,batez ere– toki zehatzetan bildu ezbaizik bailara askotan barreiatzea.Bailara horietako bat da Goierri, eta

IRIZAR

Batzuek kooperatibagintza zalantzan jarri duten honetan, euskal industriaren “mistikaz”asko hitz egin da. Ormaiztegi 1860-1970 liburuan, gure industriaren historia zati txiki batargitaratu du Millan Irizarren Eskutik Kultur Elkarteak. Euskal Herriko eskualde askotan

josirik dagoen enpresa-ehun anitzaren zergatiak ere uler litezke, Ormaiztegi herria eta Irizar kooperatiba adibidetzat hartuta.

Kooperatibagintzarenhistoriaurrera bidaia

Irizar anaiek lehenengo autobusa 1928an karrozatu zuten Juan Apaolazaren enkarguz.

| URKO APAOLAZA AVILA |

Argazkiak: Ormaiztegi 1860-1970

Page 40: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

TERMOMETROA - IRIZAR

Goierrin toki estrategikoan dagoOrmaiztegi.

Zeles Otamendi Udaleko idazka-ri lanetan hasi zenean harrituta gera-tu zen inguru horretan zegoenenpresa mordoarekin. Jakin zue-nean Millan Irizarrek bere enpresazdokumentazio ugari zuela, hura txu-kuntzeko zirikatu zuen. Hortiksortu zen liburuaren proiektua,Norberto Ibañez eta Jose AntonioPérez historialarien ikerlanari eskeregina, eta Millanen heriotzarenondoren, haren seme Xabierrenbultzadaz argitaratua.

Ormaiztegi: Gipuzkoako industrializazioren paradigmaIrizarren arrakastak itzalpean utz

dezake Ormaiztegin mende etaerdian egosi izan

den enpresa ekintzailetza. Nortekotrenbidearen etorrerak, hala nola,hurbil zituzten meatzeek eta bainue-txeak erakarritako negozioek akuila-tuta, Ormaiztegin laster ugalduziren tailer txikiak. Ia gehienetanbaserrian ere aritzen ziren “obreromistoak” ziharduten; liburuaren egi-leen aburuz “industria gipuzkoarra-ren funtsezko pieza” bihurtu zirenlangile horiek eta egun oraindikbadira hala dabiltzanak.

Ormaiztegin 1860an apenas zeu-den aroztegi tradizional batzuk etateila fabrika bat. 1931n, burdinde-giak, ferrategia, altzari pabilioia,aroztegi modernoa, gaseosa fabrika,zerrategi mekanikoa eta karrogilea.

Denbora horretan energia elek-trikoaren zabalpena gertatu zen.Euskal Herri hezean urri ez diren

ur-jauziak aprobetxatu zituzten zen-tral hidroelektrikoak ezartzeko. Esa-terako, Eztanda eta Argisao erreka-tatik atera zuen Juan Azurmendikbere ferra-fabrikarako argindarra,eta Andres Telleriak 1920ko hamar-kadan Astigarreta herriko zentralaerosi zuen, teila eta adreilu negozioamodernizatzeko.

Duela gutxi arte Gipuzkoakoehun industrialaren %60tik goraenpresa “familiarren” esku zegoen.Ormaiztegiko enpresari-leinuei erre-pasoa eginez aurkituko ditugu irizar-tarrak, ormazabaldarrak –Indarmotor fabrikaren sortzaileetakoak–,azurmenditarrak, telleriatarrak, Gue-rra anaiak, baita berrikuntzan aitzin-dari izan zen Onena lantegiko nagusiJose Maria Lasa ere. Lasa, aroztegibateko dinamoarekin lanean aritze-tik, aparatu eta motor elektro-meka-nikoak egitera igaro zen.

Enpresariek, etekin apurrakberriz inbertituz lortu zuten nego-zioa aurrera ateratzeko beharrezkofinantzazioa. Liburuaren egileenesanetan, ondorioz ez zuten fortunaarranditsurik egin: “Horrela,bere kasa zaildu-

Ezkerrean, autobus muntaketaIrizarreko pabilioi zaharretan. Behean, Ormaiztegiko lehen industriaeremua; Jose Mari Lasa, Irizar anaiak,eta Juan Azurmendiren tailerrak.

Page 41: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 41�

IRIZAR - TERMOMETROA

tako Gipuzkoako nagusiaren irudibereizgarria osatu zen, langile auto-didaktarengandik askoz hurbilagodagoena langilearen errealitatea guz-tiz arrotza zaion enpresaburuaren-gandik baino”.

Irizar karrogileak eta kooperatibismora jauziaIrizartarrak Uherkaldera aldatu zire-nean karroilenekoak deitzen hasizitzaizkien. Jose Franciscorensemeetako batzuk beste lanbidetanhasi ziren –Pablok tailer mekanikoajarri zuen eta Juan Cruzek altzarifabrika–. Aitzitik, Joselontxok etaCeciliok aitaren karretero negozioa-ri heldu zioten.

Baserriko tailerrean zuten astobidezko errota edo malakatearekinhasi ziren lehenik, baina gero bapo-rezko zerra bat jarri zuten gurdierruedak egiteko. 1912an tokiz alda-tu ziren, pabilioi handiago batera.Ez zen azkeneko aldia izango.

1920ko hamarkadan gero etamaizago ikusten ziren automobilakerrepide eta kaleetan –Gipuzkoan698 zeuden matrikulatuta 1926an–.Irizartarrek karrozatutako lehenautobusa Gabiria-Ordizia ibilbide-rako izan zen, 1928an Juan Apaola-zarentzat egina. Autobus hura1936an konfiskatu egin zuten etaApaolazak gidari moduan aritubehar izan zuen frankisten bandoan.

Gerra ostean Cecilioren semeaksoldaduskatik etorri ziren, eta aita-ren eta osabaren heriotzarekin

enpresaren gidaritza hartu zuten.1948an hasi ziren modu sistemati-koagoan autobusak egiten, oraindikhornidurarik kasik ez zegoenean.

1950eko hamarkadak aurrera eginahala, nabaria zen enpresa moderni-zatzeko beharra, egoera politikoberriak –erregimen frankista autar-kiatik irteten ari zen– inbertsioa etahedapena eskatzen zituen. 1956anIrizar Hnos. y Cía S.R.C. sortu zuteneta 1960an Irizar S.A. Hainbat enpre-sa eta konpainiarekin egindako kon-tratuen bidez produkzioa handitu etahobetu zuen Irizarrek, bulego tekni-ko bat ere sortu zuen autobusakdiseinatzeko.

“Karrozeria-lanak nabarmenugaritu ziren eta arazo bat sortu

zen: langileek ofizioa ikasi orduko,beren kontura jarri edo beste enpre-sa batzuetara jotzen zuten. Halaber,inbertsioei aurre egiteko kapitalhandiagoa behar izaten zen. Koope-ratibaren bidez iruditu zitzaigunlangileak enpresaren barruan txertazitezkeela, eta bide batez, beharrez-ko baliabide ekonomikoak ere lorgenitzakeela”. Halaxe laburbilduzuen Millan Irizarrek kooperatibabihurtzeko erabakia.

1962an, anaietan buru egiten zuenMiguel Mari Irizar harremanetan jarrizen Jose Maria Arizmendiarrietare-kin, Serafin Esnolaren bidez. Hala,enpresako langileei egitasmoa azalduzieten eta 52 fundatzailek hartu zutenparte kooperatibaren sorreran.

Enpresak egonkortasuna lortu etabultzada handia izan zuen: 1960anbederatzi autobus egin zituzten,1963an 35 izan ziren. Hezkuntzarenesparruan ere aurrerapen handia eka-rri zuen izaera kooperatiboak. Iriza-rrek, enpresa barruko formazioa bul-tzatzeaz gain, Goierri lanbideeskolaren sorreran parte hartu zuen.

Irizar kooperatiba bihurtu zenetik50 urte bete dira. Denbora horretangaziak eta gozoak ezagutu ditu: 70ekohamarkadan Irizar familiaren alden-tzea, 80koan krisi latza, 90ean inter-nazionalizazioa, eta 2000koan presti-gioa eta arrakasta.Denborak erakutsiko dumundu mailako krisiestrukturalera egokitzenjakin duenez. n

Irizarreko langileak 50eko hamarkadan. Enpresak kooperatiba sortzeko bi arrazoi nagusi ikusi zituen: langileak besteenpresetara ez joatea eta inbertitzeko kapitala eskuratzea; bazkide bakoitzak 50.000 pezeta jarri zituen.

Irizarren kooperatiba sorrerako 1962ko akta.

Page 42: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A�42

TERMOMETROA

SOPELAN KIROLEAN ERE EUSKARAZ.Lelo horrekin ekin diote Aitxu! eus-kara taldekoek erabilera sustatzekokanpainari. Erabileraren ingurukoneurketak dioenez, Bizkaiko herrihorretan 2006tik jaitsi egin da sope-loztarren artean euskaraz jardutekoohitura. Hala, herriko kirolzaletasu-naz baliatuz, futbol taldeekin laneanhasi dira Athleticeko jokalari ohiKoikili Lertxundiren aholkularitzaenpresarekin batera. Era berean,kiroldegian eskaintzen diren ikasta-roak euskaraz ere izan daitezelalortu dute ikasturte honetan.

Elkarteko kideek ikusi zutenUdalak eskaintzen zituen kiroldegi-ko jardueretatik asko eta asko gaz-telaniaz zirela, umeendako zehatzbatzuk izan ezik. Bestalde, herrianera autonomoan funtzionatzenduten kirol elkarteen jarduna eregaztelania hutsez zela ikusi zuten,euren harrobia Sopelako ikastetxee-tatik datorren arren, hau da, D ere-duko neskato-mutikoak dira harro-bia. Egoera hortaz kezkatuta laneanhastea erabaki zuten. Mikel Begoñaelkarteko kideak dioenez, neketsuaizan da kanpaina guztia antolatzea,baina Udalaren babesa izan dute etakiroldegia daraman enpresa ereburu-belarri inplikatu da. Esan nahibaita, bi lan lerro abiatu dituztelaSopelan kirolean ere euskaraz kanpai-nan. Kiroldegiko zerbitzua kudea-tzen duen Serviocio enpresarekinhartu-emanetan jarri ziren hango

kirol eskaintza euskaraz izan zedin.Aurretik ikerketa egin zen, ikustekozein ikastaro ziren euskaraz eta zeingaztelaniaz. Erabiltzaileen aldetik eaeskaririk egongo ote zen jakin beha-rra zegoen eta horretarako apirileaninkesta egin zen. Erabiltzaileen%70ek ikastaroak euskaraz izateagura zuten. Hori jakinda, kanpainadiseinatzeari ekin zioten, ikastaroe-tako begiraleak inplikatu beharrabaitzegoen. Euskaltegiarekin harre-manetan egon dira, monitoreentza-ko ikastaroak antolatzeko, guztiekez daukate euskara maila bera, eztakirol saioak euskaraz zuzentzeko

ohitura ere. “Harrera oso ona izandu kanpainak erabiltzaileen artean,eta monitoreen inplikazioa erabate-koa da. Monitoreetako bat esatera-ko, katalana da eta eskolak euskarazematen ditu”, dio Begoñak.

Julen Nafarrete Sopelako udalkomunikazio arduraduna da. Berakgogoratu digunez, “kiroldegiariheldu zitzaion, azken urteetaneskaintza guztia eta propaganda gaz-telania hutsez zelako. Gure helburuakirol eskaintzaren %70 euskaraz izandadila da. 0tik %70era iritsi gura iza-teak handinahia dirudi, baina inkes-taren emaitzek horretara animatzen

SOPELAN EUSKARA KANPAINA

Euskaraz egitea kirola egitea bezain osasuntsu badela pentsatuz Sopelan euskara sustatzekokanpaina abiatu dute. Futbolean ari diren neska-mutilen entrenamenduak euskaraz izan

daitezen tematu dira Aitxu! euskara elkartekoak, Udalaren laguntzaz. Kiroldegiko saioak ereeuskaraz izateko konpromisoa hartu du zerbitzua kudeatzen duen enpresak.

Kontseiluak hainbat herritan antolatzen duen lasterketa Sopelan ere egin da,Udalaren laguntzarekin.

Kiroldegia eta futbola lehen jomugak

| MARIJO DEOGRACIAS |

Argazkiak: Sopelako Udala

Page 43: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 43�

SOPELAN EUSKARA KANPAINA - TERMOMETROA

gaituzte”. Hala, ikasturte berrian,adin txikikoentzako saioen %100euskaraz dira eta gainerakoan pilates,ciclo, tonifikazioa eta bodycombat saio-ak elebidunak izatea erabaki da.

Futbol entrenamenduak euskarazSopelan kirolean ere euskaraz kanpai-naren beste lan lerroa herriko kiroltaldeekin da. Sopela kirol alorreannahiko potentea da. Surfagatik eza-gunagoa izan arren, igeriketa taldea,pilota elkartea, txirrindularitza, sas-kibaloia, tai chi eta beste hainbatkirol talde daude. Hala ere, jendegehien batzen duena futbola da.Horregatik kanpaina futbol taldee-kin hastea erabaki zuten. Aholkula-ritza enpresa batekin harremanetanjarri ziren eta tailerrak antolatuzituzten futbol entrenatzaileekin,erabilera bultzatzeko eskolatik kan-poko jardueretan. Saio teoriko etapraktikoak aurreikusi dira UgeragaKirol Elkarteko zazpi taldeetakohamar entrenatzailerekin, AnderDeuna Ikastolako bi taldeetakoentrenatzaile birekin eta ZipiriñeEskolako talde bietako lau entrena-tzailerekin. Orotara, hamaika talde-tako hamasei entrenatzailek jasokodute futbolean entrenatzeko euska-razko trebakuntza. Saio praktikoenondoren, jarraipen lana egingo daeta abenduan, ondorioen arabera,laguntza saioak beharko balira,gehiago sakonduko litzateke entre-namendu saioetan.

Saio horiek Itzarri Consultingenpresak bideratzen ditu, Athletic-eko jokalari ohi Koikili Lertxundikzuzentzen duen enpresak. “Izanere, kirol erreferenteek garrantziberezia daukate Sopelan kirolean ereeuskaraz kanpainan. Herriko kirolariezagunak eta herrian bizi diren goimailako kirolariak inplikatu ditugukanpaina ezagutzera emateko”,azaldu digute Begoñak eta Nafarre-tek. Hala, Jose Anjel Iribar futbolatezain ohi ezaguna eta Eunate Agi-

rre bodyboard txapelduna ikusi dai-tezke atera dituzten horma-irudie-tan. Baina ez dira bakarrak: para-pentistak (Gari eta Wiso), surflariak(David Bustamante, Aritza Saratxa-ga, Loiola eta Leticia Canales etaKepa Acero), igerilariak (OreinaFernandez, Alaitz Arozeta eta AgerAxpe), txirrindulariak (Oier Egañaeta Joseba Momoitio), pilotariak(Lejonagoitia familia, Torre familiaeta Patxi Ziskar), futbolariak

(Maddi Torre, Galder Izaola, JonAndoni Villamandos, Ibai Baldelo-na) eta eskalatzaileak (AgurtzaneRomero eta Ugaitz Aguilar) prestagertu dira argazki bidezko kanpai-nan parte hartzeko.

Ezagutza %38,5; erabilera %9,4“Euskararen erabilera sustatzekofilosofia integral baten barruankokatzen da kanpaina zehatz hau.Era transbertsalean lan egin gura da

euskara sustatzeko. Esaterako, kul-tur agendan euskaraz eskaintzazabala dago herrian, ez bakarrikumeentzat”, dio Nafarretek.

Ildo horretan, udal barruanhartu-emanak euskaraz izan daite-zen eta herritarrekiko arretan erehizkuntza sustatzeko euskara planaabiarazi berri du Sopelako Udalak.Izan ere, soziolinguistika azterketekdiotenaren arabera, Sopela Uribe-Kosta eskualdeko bigarren herririkgazteena izan arren, euskararen era-bilera maila kezkatzekoa da. “Emai-tza negatiboak izan ziren 2006an:%13,9 eta 2011n egindako inkestakageriagoan utzi zuen herriko egoe-ra: %9,4ra jaitsita zegoen erabileramaila, ezagutza %38,5ekoa denarren. Gazteen artean hutsunenabarmena dago erabileran; hel-duak dira euskara gehien erabiltzendutenak. Horregatik, garrantzitsuada gazteak biltzen diren guneetaneragitea eta espero dugu kanpainahonen amaieran, urtebete barru,gainerako kirol esparruetan eragitenhasteko moduan egotea”, dio Nafa-rretek. Begoñak badakikanpainak ez duela ego-era goitik behera alda-tuko, “baina hastekomodu bat da”. n

Kiroldegikoerabiltzaileen %70ekikastaroak euskarazizatea gura zuten

Gaztetxoak kirolari izarrei begira aritzen dira. Haien ahotan euskara jartzeak badugarrantzia. Afixan Eunate Agirre bodyboardlaria eta Jose Anjel Iribar atezain ohia.

Babeslea: EMUN

Page 44: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

44 � 2013KO AZAROAREN 17A

TERMOMETROA

EZ ZAIGU BIHAR ETORRIKO itsasoa,izotz koskorrek urtzeko denborabehar dute, National Geographicen kal-kuluen arabera, 5.000 urte. Alabaina,atmosferara etengabe CO2 jaurtitzensegitzen badugu izotzik gabeko pla-neta aurki izango dugu. Eguratsajasanezina izango litzateke, 26 graduzentigradutik gorako batez bestekoaizango genuke, oraingo 14 gradue-kin alderatuta.

66 metro egiten badu gora itsaso-aren mailak Londres eta Veneziaurpean geratuko dira, Herbehereakosorik desagertuko dira, eta Dani-marka ia osoa ere bai. Asian 600milioi txinatar bizi diren lurrak urazpian geratuko dira eta Bangladeshosorik galduko da. Mapa arretazbegiratuz gero irakurlea konturatukoda gure kostaldea ez dela izango lurgehien galduko duena.Baina ez lasaitu gehiegi,Zarauzko malekoia bai -no pixka bat gehixeagourperatuko litzateke. n

KLIMA ALDAKETA

National Geographicek mapa bitxia atondu du. Munduko izotz guztia urtu dela erabaki du etakontinentez kontinente erakutsi du nola itsasoak gaina hartu digun.

Itsasoaren maila 66 metro igoko bada, atera kontuak.

Munduko izotzak urtuko balira Baiona,Donostia eta Bilbo urpean lirateke

National Geographic-ek kontinentez kontinente erakutsi du itsasoaren mailarenigoerak ekarriko duen hondoratzea (urdin argiz, urpean geratuko diren eremuak).

| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

Page 45: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

TERMOMETROA

� 452013KO AZAROAREN 17A

SEKTORERIK kaltetuenak babestunahi ditu araudiak, negu gorriankalean gera ez daitezen edo etxeanhotza pasa ez dezaten. Izan ere,2012an berogailua pizteko adinaenergiarik gabe geratu ziren600.000 etxebizitza. Dena den, tre-goak ez du zorrik kitatzen. Etxerikgabekoak laguntzeaz arduratzenden Abbe Pierre Fundazioaren ara-bera, krisi garaiotan ere etxe kalera-

tze bortitzak jasaten ari da jendeaFrantziako Estatuan. Urtero, mar-txotik urrira epaileek 110.000 kale-ratze agindu ematen dituzte etahorietatik 50.000 inguru gauzatzendira. Fundazioaren hitzetan, gutxie-nez hiru milioi lagun baldintza pre-karioetan bizi da Estatuan eta bestebost milioi arriskuan daude, alokai-rua ordaintzeko dituzten zailtasu-nak medio.

Tregoa eskaera KatalunianUr, argindar edo gasa ordainduezin dutenak neguan zerbitzurikgabe ez uztea proposatu du RafaelRibó Herriaren Defendatzaileak.Ribók dioenez, aspaldiko arazoa dapobrezia energetikoaeta 65 urtetik gorako-ak, guraso bakarrak etalangabetuak dira kalte-tuenak. n

NEGUKO TREGOA

Urtero bezala, azaroaren 1etik martxoaren 21 arte “neguko tregoa” egingo dute: alokatzaileakezingo du maizterra etxetik kaleratu, honek ordaintzeko dirurik ez badu ere. Aurten lehen aldiz,

gas eta argindar konpainiek ere ezingo dute inor zerbitzurik gabe utzi.

Neguan etxebizitzei gasa eta argindarramoztea debekatu du Frantziako Estatuak

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

Page 46: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro
Page 47: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 47�

EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

47�

FAGOR ETXETRESNAK jadanik bere hartzekodunenesku dago, eta seguruenik likidatu egingo dute.Horrek esan nahi du milaka lanpostu zuzen eta zehar-kako galduko direla, eskualdea pobretuko dela etaaurreztaile txikiek egindako ekarpen milioidunek erebalioa galduko dutela.

Egoera hau aztertzerakoan, oinarrizkoenari heldubehar zaio. Fagor Etxetresnakek ezin izan du aurreraegin finantzazio faltagatik. Negozioaren zati bat sal-batu zitekeen, 800 milioi euroko zorra duen enpresabatentzat finantzaziorik balego. Finantza erakundeek(BBK, BBVA, Santander, Laboral Kutxa eta LagunAro) beren arrazoiak izan dituzte Fagor ez salbatzeko.Administrazioek, nahiago izan zuten banku ustelenerreskate milioidunak egin, euskal industria ehunarenparte den enpresa bat erreskatatzea baino. Mondra-gon Taldeak gainerako kooperatiben ardura du, etaseguruenik, kanpoko finantzazio faltagatik ez diolaguntzarik eskaini hondoa jo duen kooperatibari.

Fagor erori da, baina horrek ez du esan nahi koo-peratibismoa ere erori denik. Ez da Mondragonenerorketa; errentagarriak diren sozietate ugari barne-ratzen ditu eta hamarnaka mila langile enplegatzenditu, munduan erreferentzia izateraino. Ez da etaezin du izan kooperatibismoaren erorketa. Koopera-tibismoaren baloreak defendatu behar dira kapitalis-mo basatiaren olatutik. Hain justu, marrazo indus-trialen kontrako borrokan, Fagorrek agian ahaztuditu bere erroak eta enpresa kapitalista moduan jar-dun du. Horregatik kudeaketa erantzukizunak argitubehar dira Fagorren eta Mondragonen. Eta aurrerabegiratu, egoera bideratuz, langabezia arinduz,enplegu berriak sortuz… Baina batez ere, euskalkooperatibismoaren elkartasun baloreeieutsi behar zaie, olatu kapitalistak harra-pa ez gaitzan.

Juan Mari Arregi

Fagor erori da, baina ez kooperatibismoa

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

OLIVIER DUGRIP Bordeleko Akade-miako errektoreak ikasturte hasiera-tik egunero eskuz idatzitako gutunajaso du. Baionako Bernat Etxeparelizeoko 200 ikasleek bidali dizkiote.Baxoa euskaraz egitea eskatu dute.Dugripek erantzun egin die, esanezhark ez duela horretan eskumenik,Frantziako Estatuko HezkundeMinisterioak baizik. Ikasleek eskuti-tzak idazten segiko dute, eta egune-ro Vincent Peillon Hezkundeministroari bidaliko diote bat.

Datorren udaberrian, Seaskako60 ikaslek egin beharko dute baxoafrantsesez.

Ministroari gutuna,baxoa euskarazaldarrikatzeko

6.000 euroko isuna etabi eguneko atxiloaldia

EHEko kideentzatITZIAR CLAVER eta Haizea Ramirezde Aldak, bakoitzak 6.000 eurokoisuna eta bi eguneko atxiloaldiabete beharko dute. Dagoenekoisuna ordaindua dute eta atxiloal-dia azaroaren 23 eta 24an egingodute.

2011ko azaroko gertakizunenga-tik auzipetuta zeuden EuskalHerrian Euskarazeko bi kideak.Altsasun Ezabatu eta euskaraz biziekitaldian hartu zuten parte Clave-rrek eta Ramirez de Aldak. Foruzai-nek kalean identifikatu eta 300euroko isuna jarri zieten euskarazbaino egin ez zietelako. Helegiteajarri eta bertan behera geratu zenisuna.

Handik gutxira, Altsasun 16 sei-nale ezabatzea leporatu zieten;6.000 euroko isuna eta atxiloaldia.Claver auzipetuak egoera salatu du:“Gure herrian enegarren mailakoherritar izatera kondenatu gaituzteaspaldi; otzanak, obedienteak izanbehar dugu, garena izateagatik zigo-rrarekin topatu nahi ez badugu”.

Seaska Unescon

UNESCOREN 37. KONFERENTZIANhizkuntza gutxiagotuetako komuni-tateek hitz batzuk egiteko aukeraizan dute. Seaskako eta Eskolimekolehendakari Paxkal Indo, Seaskakozuzendari Hur Gorostiaga etaOkzitanierazko Ikerketa InstitutukoAlexis Quentin izan ziren bilkuran.Paxkal Indok lau minutu eskas izanzituen Frantziako Estatuko hizkun-tza gutxiagotuen irakaskuntzakdituen oztopoak azaltzeko.

Frantziaren bi aurpegiak salatuzituen Indok. Frantziak behin etaberriz sinatu dituen nazioarteko itu-nek aitortzen dute haurrek haienama hizkuntzan ikasteko eskubideadutela, baina haren lurraldeangutxiengorik ez balego bezala joka-tzen du eta izenpetutakoak ez ditubetetzen.

GA

IZK

AIR

OZ

/ K

AZ

ET

A.IN

FO

SEA

SKA

Page 48: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

48 � 2013KO AZAROAREN 17A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Stephan Feugèrek egindako argazkian Fran-tziako gizonik aberatsenetako bat, BernardArnault, LVMH korporazioaren Louis-Vuittonmarkako saltokia inauguratzen TxinakoShangain; alboan dauzka Gong Li eta Laeti-tia Casta aktoreak. Arnault da zerga gutxia-go pagatzearren bere fortuna Frantziatik Bel-gikara eraman duten aberatsen arteanezagunenetakoa. Michel Pinçon eta Moni-que Pinçon-Charlottek bere liburuetan des-kribatu dituzte elite aberats hauen ezauga-rriak, bizimodua, belaunaldiz belaunaldiirauteko eta elkarren artean nahastekoestrategiak: “Kooptazioa dute tekniketakobat, ondo dakite nor den beretakoa eta norez. Ez da dirua bakarrik, baizik eta haiek zuberen unibertsoko ‘berezko’ kidetzat har-tzea”. Pinçon-Charlottek maite dute pasiera-ko soziologia eginez herritarrei erakusteanon eta nola bizi diren gure bizitzako gorabe-hera nagusiak erabakitzen dituzten horiek.

“PASIERAKO SOZIOLOGIA” DEITZENdiote bereari, umore puska batez,egiten dutenari Michel Pinçon(1942) eta Monique Pinçon-Charlot(1946) ikerlariek. 1965ean elkar eza-gutu zutenetik unibertsitatean, Pie-rre Bourdieu mitikoaren ikasle,elkarrekin dira bizitzan eta lanean.

Frantzian ezagunak dira abera-tsen mundutxoa aztertzen dutelako,tarteka deitzen zaie hedabide han-dietatik, oihartzun puska bat izandu plazaratu berri duten La violencedes richesek. Baina 1980 ingurura artehauek ere sistemak bazterturikoakaztertzen zituzten batik bat, sozio-logo gehienek bezalatsu: “Haserre-tzen ginen ikusirik nola zebilenhainbeste ikerlari elkarren lehianauzune txiroetan, inoiz auzitan jarrigabe sakoneko galdera: zerk eragi-ten duen bazterketa soziala”.

Horregatik erabaki zuten 1986anburgesia aztertzea. Historiagileaketa ekonomialariak arituak zirenalor horretan, baina oso soziologogutxi. Senar-emazte izateak erraztuzien lana. Estatistikak biltzetik hasi-ta, liburutegi eta artxibo pribatuakaztarrikatzera pasatu ziren, ordez-kari handienekin elkarrizketak egi-tera. Eta lortu zuten muturra sar-tzea mundu itxi horretan.

“Batzuetan konbidatu izan gai-tuzte kantari famatu honen etabeste kirolari haren artean, bage-

neukalako halako zera exotiko bat.Sekula ez dugu ezkutatu ezkerreko-ak ginenik, eta paradoxikoki, honekez ditu diruaren aristokraziako zen-bait ordezkari gogaitzen, bereninteresak defendatzeko daukatenahalmena baloratzen dugulakoan”.

Lan horretatik atera dira Pinçon-Charloten hainbat liburu famatu1989tik: “Dans les beaux quartiers”(Aberatsen auzoetan, itzul geneza-ke), “Sociologie de la bour geoisie”,“Quince promenades sociologiques”(Hamabost pasiera soziologiko),“Président des riches” (Nicolas Sar-kozy zela eta)...

Orain plazaratu duten “La violen-ce des riches” liburuan ahalegindu diraazaltzen aberatsek gainerako mun-dutarron kontra darabilten bortiz-keria. Hobe esanda, bortizkeriak, ezbaita bakarra. “Bortizkeria ekono-mikoa dago, hasteko, bere bertsioneoliberalean (...) Korporazio han-diak ari dira langileak pilaka kalera-tzen, etekinak handiak izan arren.Horra familia aberatsen bortizkeria-ren lehen adibidea!”.

Bortizkeria politikoa darabilte,politikariekin elkar hartuta Estatua-ren gezurra indartzen dutenean.Horrek ekarri du herritar soilakeztabaida politikotik aldentzea.Pinçon-Charlotek François Hollan-deri ez diote barkatzen beren ustezegin duen traizioa. “Irakasle zen

garaian publikatu zuen La gauche quibouge (Mugitzen den ezkerra) hitzezhitz dago gaurko bere programan:ekonomian eredu bat besterik ezdagoela, kapitalismoa”. Beraz,alternatibarik ez dagoenez, ezkerrakalternantzia egin behar duela agin-tearen kudeaketan.

Hitzak ere ostu dizkiguteBortizkeria politiko horrek, ezke-rreko alternatiba desagertzeaz gain,ekarri du aberatsak eta politikariakerabat nahastu izana. Horrela, zergasaihestea ez da Estatuaren kontrakoeraso masiboa soilik: Estatuarenagintariak berak dira lapurretarenkonplize. “Louis Vuitton-MoetHenessey korporazioak baldinbadauzka 46 filial paradisu fiskale-tan, hori gertatu da Hubert Vedrine,Atzerri ministro izana, administra-zio kontseiluan daukalako”. Pariskolegebiltzarrean langileak ordezka-rien %0,01 baino ez dira, Frantzia-ko biztanleria aktiboaren %52 izanarren.

Pinçon-Charlot soziologoekaipatzen duten bortizkeria ideologi-koa ere badago, neoliberalismoamunduari gaur naturalki berezdagokion zera eztabaida ezina delaezartzen dutenean. Eta hizkuntzaz-ko bortizkeria ere badarabilte abe-ratsek. “Marxismoaren kontzeptuakberreskuratu behar ditugu, behar

La violence des riches plazaratu dute Parisen Pinçon-Charlotsoziologo senar-emazteek. Hogei urte daramatzate aztertzenaberatsek klase menperatuen kontra darabiltzaten agintezko

tresnak: ekonomikoak, finantzazkoak, kulturalak,mediatikoak, politikoak... Frantziako oligarkiaren

erradiografia osatzen ari dira, bestetarako balio duena.

Oligarkiaren bortizkeria nola

barneratu dugun

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Page 49: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2013KO AZAROAREN 17A 49�

- TERMOMETROA

diren hitzak erabili, kapitala etakapitalistak aipatu, klase sozialak,zanpaketa, nazioarteko finantzaauzitan jarri, azaldu norbaitek milioibat euro irabazi baldin badu beste-ren lanaren bizkar egin duela”.

Eztabaida publikoetan horrelaegiten saiatzen dira Pinçon-Charlotbikotea. Aurrean badaukate aberatshandi bat horri “oligarka” edo“espekulatzailea” deitzeaz gain,neologismoak sortzeko beldurrik ezdute. Obreroen interesak defendi-tzeagatik haiei “populistak” esatendietenei lotsarik gabe erantzutendiete “burgesismoa” (bourgeoisisme)edo “oligarkismoa” egiten ari direla.“Umorea ere lagungarri gerta daite-ke gauzak mugiarazteko”.

Elite aberatsek hizkuntzen eza-

gutza erabiltzen dute beren mese-detarako. Txikitatik ohitu dituztebizpahiru hizkuntzatan aise hitzegiten, denak moldatzen dira osoondo ingelesez, atzerriko egonal-dietan ikasita, etxera ekarritakokonbidatuekin praktikatuta. Horre-tan ere langileen ordezkariak gal-tzaile edozein bilkuratan.

Eliteek berez darabilte soziolo-gook “aberatsen internazionalis-moa” deitzen dutena. Hizkuntzakjakiteaz gain, mundu osoan inberti-tzen dute dirua, Argentinan milakahektarea dauzkanak berak enpresahandi bat dauka Frantzian eta Euro-pako beste zoko batean gazteluarenjabe da. Izpiritu horrexekin kontro-latzen dute kulturako jendea.

Aberatsek kontrolatzen dute

denbora ere. Haiena luzeagoa da.Michel Pinçonek kontatu du nolaParisko jauregi bat bisitatzera joa-nik, patriarka ikusi zuen bilobariazaltzen XVIII. mendeko familia-koak irudietan. Egun gutxiren buel-tan egokitu zitzaion Aubervillierse-ko HLM (babes ofizialeko etxe) sailbat eraisten ikustea. Aberaskumeakmendetako memoria dakar berekin,aldiz, cité hartako mutiko txiroeihaurtzaroko oroitzapenak erebirrindu dizkiete. “Klase herrikoienbizimoduak badauka prekariotasunbat alderatu ezin dena burgesia han-diaren biziak daraman patxadare-kin”.

Aberatsei patxada inpunitateakere ematen die. Honetan ez dutedeus deskubritu soziologoek, bainagaraiotan aipatze hutsa ez da gutxi.Lapurreta egiteagatik espetxera sar-tzen dituzte hainbeste gazte txiro,lapur handiak kalean dabiltzanbitartean. Honek are gaiztoago eginditu aberatsak.

“Alerta piztu nahi dugu honetan.Neoliberalismoak ekarri du gizakibat neoliberala, makurra, nartzisis-ta, legeen gainetik bizi dena, errepa-rorik gabe sartzen dena delinkuen-tzian, badakielako aberatsengaiztakeriak zigorrik gabe edo osoarin zigortuta geratzen direla”.

Baina hedabide nagusiek geroerrepikatuko dituzte lapur handiekezarritako topikoak: aberatsa ongileada, filantropia egiten du, munduarilaguntzen dio... eta txiroak garestiegidira, iruzurretik bizi,gizarte laguntzetatik.Langileek sinets dezatenberen xurgatzaileakhauek direla. n

Page 50: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

AURREKONTUAK nola geratukodiren, hori da urte sasoi honetanmurgiltzean han-hemenka zorrotzbegiratzen dena. Edozein leku edogunetan asko izaten da jokoan.Etxe honetan ere berdin egitendugu: “Nola daude datorren urte-rako Eusko Jaurlaritzaren aurre-kontuak?” “Aurreikuspenetan eus-kal hedabideentzat berdin,aurtengoa mantenduko ei da”.

Eta hala denean, uf… izaten dalehenengo erreakzioa, aukera baibaitago gutxiago izateko etaorduan komeriak. Itzulpena egin-da, soldaten murrizketak, kolabo-ratzaileentzat diru gutxiago, inber-tsiorik ezin egin izana…Diru-laguntzetatik datorrena, lan-kide batek dioen moduan, “zuze-nean zainetara” doa, hori guztiasalmentetatik atera beharko bage-nu… herri ekimeneko euskalhedabideetan ez leudeke hainbestehedabide eta leudekeenak ahula-goak lirateke. Hortaz ez dagozalantzarik, are gutxiago krisi sasoihonetan, eta bestela begira erdalmedioetan gertatzen ari dena.

Hori da errealitatea, eta neurriesanguratsu batean erakundepublikoei esker daukagu halakoeuskarazko komunikazio espa-rrua. Hori onartu eta eskertubehar zaie erakunde publikoei,bereziki Eusko Jaurlaritzari. Gai-nera, ez dut inongo zalantzarikhala izan behar duela, erakundepublikoek herri ekimeneko euskalhedabideak babestu eta bultzatubehar dituztela. Arrazoi askogatikgainera: 600 lanpostu ingurubabesteko, euskaldunak euskarazirakurri eta ikus-entzuteko aukeraizan dezan; euskal komunitatearenikuspegia Euskal Herrian eta mun-duan indartu eta zabaltzeko,komunitatea bera trinkotzeko,gizarte pluraltasuna bultzatzeko…

Eta, besteak beste, oro har, osoeraginkorrak direlako efizientziaekonomikoaren alorretik. Adibi-dez, zenbat kostatzen zaio admi-nistrazioari EITB finantzatzea?Zenbat herri ekimeneko hedabi-deak? Bietako zein multzok dueraginkortasun handiagoa euskal-dunen komunitatean, euskal hiztu-nen komunitatearen garapenean?

Nik ez dakit eta gustatuko litzai-dake zerbait gehiago jakitea, jakinbadakidalako biek dutela oso era-gin handia, gizarte modernobatean edozein komunikabidesarek duen moduan, baina eginbeharko litzateke zelanbaitekoneurketa. Era guztietako datuakditugu mila konturen gainean,baina halakorik ez. Adibidez, zeinmultzo ote da, berez, erresilientea-go? Zein multzok du gaitasunhandiagoa egoera gaitzetik indar-tsuago ateratzeko? Bai, erresilien-tziarena ez da oso konparaketajustua, finantzazio publikorik gabeez legoke EITBrik eta herri eki-meneko euskal hedabideak bai(beste gauza bat da zenbat etanolakoak). Baina, esaterako,%25eko beherakadak noren pro-duktuei eragingo lieke gehiago?

GUSTURA irakurriko nuke –adibi-dez tesiren batean– bi komunikaziomultzo hauen eragin hori zein izanden azken 30 urteetan: lanpostu-tan, audientziatan, hizkuntzarencorpusaren garapenean, eraginsozialean, sarean, euskal kulturan,gure imaginarioan, pluraltasu-nean… Euskaldunek nola ikusikoote gaituzte bi multzoak esparruhorietan? Ez da lehia kontu bat, eanork irabazten duen, baina jakina,baliabide publikoen efizientziarenikuspegitik interesgarria litzateke.Hainbestetan entzun eta irakurribehar izan baitut zein menpeko

garen euskal hedabideak. Eta krisigaraiotan enpresa eta ekimen pri-batura milioiak nola mugitzen direnikusita, gutxi da euskararen mun-dura bideratzen dena (nahiz etaseguru nagoen Euskara Sailburuor-detzan dirua banatzerakoan izangozituztela euren buru hausteak).Jakin badakit, gainera, eskatu-emandialektika horretan, eskatzen due-nak beti duela gehiago eskatzekotentazioa.Tira, tesiari ekiteko datubat behintzat badugu: Eusko Jaur-laritzako 2014ko aurrekontuanEITB rentzat 107,3 milioi euroaurreikusten dira (zenbat da euska-razkoentzat?) eta herri ekimenekoeuskal hedabideentzat 4,8 milioieuro.

LERRO hauetatik ez beza inorkulertu EITBko kazetari lankideeki-ko murrizketak eskatzen ari naize-nik, nahikoa dute dutenarekin.Baina baliabide publikoen eragin-kortasunari begira, koska horiei ereheldu beharko zaie noizbait, ezEITBkoak murrizteko, baina baigureak handitzeko. 2014ko EuskoJaurlaritzako aurreikuspenetan eus-karazko hedabideek iazko dirukopuru bera dute, aurrekontu guz-tia ia %10 hazten denean eta Kul-tura Sailarenak %5 gora egiten due-nean. Gainera pozik egon behardut, eta nago, hedabideena man-tentzen delako, beste batzuk behe-ra doazenean. Baina zer esangodizuet, eta akaso hausnarketarenazken hari hau ez da oso arraziona-la, baina amorrua ematen dit jaki-tea gure esparruko hedabideetan2014an 4,8 milioi euro gastatukodirela eta Segurtasun Sailean 606milioi edo abiadurahandiko trenak 365milioi euro irentsikodituela. Milioi bateuro eguneko! n

2013KO AZAROAREN 17A�50

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

4,8 milioi eta gogoeta batzuk

Page 51: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro
Page 52: NON ZER - Argia · 6 2013KO AZAROAREN17A ANTIGLOBALIZAZIOA tzen duten gizarte mugimendu gehienek bat egin zuten erabakiarekin. Ez zuten gober-nuak foroez jabetzerik nahi eta, oro

2014ko egutegia

Salgai dagoeneko!

EGUTEGIA

• Zientzia eta teknologia

• Txisteak

• Denboraren makina

• Bertsoak

• Ezagunek esanak

• Euskara “xuxenean”

• Mikro-ipuinak

• Santuak

• Euskal izendegia

• Eguzkia, ilargia eta mareak

Eskaerak: � 943 371 545 | [email protected]

9€

egutegia opari

EGURREZKOTAULA

50€

BURNIZKOEUSKARRIA

5€