nora54

16
NO R A NO R A E USKAL H E RRIA 54. zenbakia . 2012ko iraila . 2.50 ! Haitz paregabeak . Hamaika forma harri- garri . Neandertha- lak . Euskal arrastoak . Euskara bidaide . Portugaleteko kaian bi norabide Albertia (Legutio) . Donibane Lohizuneko lorategi botanikoa EUSKAL HERRIKO GAZTAK

description

nora54

Transcript of nora54

Page 1: nora54

NORANORAEUSKAL HERRIA

54. zenbakia . 2012ko iraila . 2.50 !

Haitz paregabeak .

Hamaika forma harri-

garri . Neandertha-lak . Euskal arrastoak. Euskara bidaide .

Portugaleteko kaian

bi norabide

Albertia (Legutio) . Donibane Lohizuneko lorategi botanikoa

EUSKAL

HERRIKO

GAZTAK

Page 2: nora54

3

2 NORABIDEDonibane Lohizuneko lorategi botanikoa (Lapurdi) eta Albertia mendia (Legutio, Araba). Egileak: Sustrai Colina eta Josean Gil-García.

NORANORAEUSKAL HERRIA

2026

04

06

08

20

30

Bitakora

IIzango dira 25 urte baino gehiago Araiako artzain mozkorrillo batek gazta nola egiten zuen erakutsi zidana. Modernitatera egokitzeko garaiak ziren haiek, zuraren eta bakterioen tradizio kontrolagaitzari altzairu herdoilezinaren garbitasuna eta asepsia gailendu zitzaionekoa. Halaxe izan behar omen zuen kontuak aurrerantzean. Niretzat ezezagunak ziren hitz batzuk ikasi nituen egun hartan, oharkabean.

Lehenengoa hain izen polita den malatxa da, esnea eragiteko batidora egurrezko hori, gorosti adar kiribilduz egiten zena. Bigarren hitza izan zen gazura. Esneari gatzagia egin eta gero, geratzen den ura. Euskarak hain berea duen logika demonio hori berriro: gatzagiak sortutako ura, gazura edo gatzura, nola izango da ba bestela? Artzain hark mantoia esaten zion, ostera, gazura kendutakoan geratzen den esne-mamiari, Ultzaman eta beste leku batzuetan, gaztanbera ere izendatzen entzun izan dudana inoiz. Izen gehiago ere bai, ikasi nituen egun hartan.Baina baita gaztamina hitzak zer esan nahi duen ikasten hasi ere, iruditzen baitzait, gauzak arautu ziren egun hartatik ez dudala sekula jan ordura arte bezalako gazta bakan eta apar-tekorik, soilik inperfekzioak eta istripuak sortu ahal balu bezala bikaintasuna. Baina ez egin kasu, nire irudipenak baizik ez dira izango eta.

Hasier Etxeberria

kaiera

BIHOTZ BEGIETANIzurde handia. Egilea: Juan Carlos Muñoz.

EUSKARA BIDAIDEPortugaleteko kaian eta plazan euskara sarri entzuten bide zen XVIII. mendean. Horren erakusgarri dira, gutxienez, zenbaki honetara ekarri ditugun kasuak.

Testua: Alberto Barandiaran.

EUSKAL HERRIKO GAZTAKEuskal Herrian sustrai sakonak dauzka gaztak. Izenak ere, ugari: gaztae, gasna, gaztan, gaztai... Aniztasun horren adierazle dira gure hiru gazta mota nagusiak: Erronkari, Ossau-Iraty eta Idiazabal. Testua eta argazkiak: Alberto Muro.

HAITZ PAREGABEAK Euriaren, beroaren, itsasoaren, izotzen eta haizeen higadurak zizelkaturik, hamaika haitz harrigarri daude gure labarretan. Testua eta argazkiak: Santi

Yaniz.

26 NEANDERTHALAKGizajendearen bide alternatiboa izan ziren neanderthalak, baina desager-tu ziren. Hori baino lehen, gure artean arrasto gutxi batzuk laga zituzten.

Testua: Xabier Peñalver. Ilustrazioak: Treku.

ZUZENDARITZA ETA ERREDAKZIOAJavier Pascual

[email protected] Ortega

[email protected]. 94 416 94 30. Fax. 94 416 69 76.

Epalza kalea 8, 4. 48007 Bilbo. KOORDINAZIOA

Jesús M. Pérez [email protected]

DISEINUA ETA MAKETAZIOAEdorta Urrutia

ADMINISTRAZIOADavid Vargas

[email protected] / [email protected]

Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 AndoainTel. 943 30 43 41. Fax. 943 59 01 72

[email protected]

IRAGARRIMartin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain

Tel. 943 30 35 [email protected]

PUBLIZITATEAZuzendari komertziala:

Bixen Larrañeta - [email protected] arduraduna:

Javier Larruskain - [email protected] HERRIA ALDIZKARIA

Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 AndoainTel. 943 31 32 09. Fax. 943 31 31 29

Edizioa: BIHOTZ BEGIAK S.L. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain Inprimaketa: Leitzaran

Lege Gordailua: SS-94-2008 - ISSN: 1888-413Xwww.nora-aldizkaria.info

Azaleko argazkia: Esne gatzatua. Alberto Muro.

08

Page 3: nora54

4 5

IZURDE ASPALDIKO

LAGUNA DA EUSKAL

ARRANTZALEENTZAT.

ETA LAGUN BERBAZ

ADISKIDE EZ EZIK

LAGUNTZAILE ESAN

NAHI DUGU. MANJUA-

ARRANTZAN, ESATE

BATERAKO, TXALUPAK

IZURDEEN ATZETIK JOA-

TEN ZIREN. ANIMALIOK

SARDINAK EDO BOKAR-

TAK INGURATU ETA BUZ-

TANKADAKA UR AZALERA

ERAMATEN ZITUZTEN.

URA GORRITU EGITEN

ZEN ETA GORRI HORRE-

TAN TRAINA (SAREA)

JAURTITZEN ZUTEN

ARRANTZALEOK.

GAUR IZURDEA SALTOKA

IKUSTEAN, GUTXIENEZ,

MESEDE HAIEK GOGORA

EKARRI BEHAR DITUGU.

HAUEKIN ERE, ZORRE-

TAN GAUDE.

BIHO

TZ B

EG

IE

TAN

a JUAN CARLOS MUÑOZ

IZURDE HANDIA.

Page 4: nora54

tu zuenean, “bera ere euskalduna” zela oihukatu zien marinelei, horrek itsasgizonak lasaituko zituelakoan. Epaiketan ez zuten itzultzailerik eskatu. Lapurtarrek eta portugaletekoek elkar ulertuko zuten beraz. Sesio beroa izan zen nolanahi ere, Basagoitik leporatu zielako Lapurdikoei “zorriki” deitu izana. Marinelak, berriz, jipoiaz kexu ziren: guardien burua ontzi-ra igo zenean pistolez eta ezpatez armatutako menekoekin igo zen, eta kontramaisuari buruan kolpeak eman zizkioten ezpatekin, eta labanez erasotu zuten. Hori dena, guardiak “bera ere” euskaldun zela esan eta gero.

Soziologikoki ez ezik, auziak badu interes lin-guistikoa, Telleria deklaratzera deitu zutenean, alkateak itzultzaile bat eskatu zuelako, emaku-mea euskaldun hutsa zela eta. Euskaldun hutsa izanik, Portugaleten erraz antzean mugitu zen emakumea, eta horrek frogatzen du herrietan gauza normal samarra zela euskaraz egitea eta euskaraz entzutea.

Urte batzuk lehenago, 1719an, beste auzi bat gertatu zen Donibane Lohizuneko marinel ba-tzuen eta Portugaleteko agintarien artean, Juan Lekuberrik Domingo Basagoitiren aurka salake-ta jarri zuenean Santa Teresa ontzian baimenik gabe eta indarrez sartu eta mehatxuak, kolpeak eta irainak erabiltzeaz leporatuta. Basagoiti Portugaleteko kaiko guardien burua zen, eta ontzian kontrabandoa zeramatelakoan, barrura igotzen uzteko eskatu zien marinelei, zertara zihoan eta zer kargu zuen ezkutatuz. Marinelak lapurtarrak ziren: Lekuberri bera, Leon Duha-be, Beltran Gaberie eta Pedro Elizalde.

Epaiketan, lekuko guztiak bat etorri ziren Basagoitiren esaldi bat nabarmentzeko orduan. Kaiko zaintzaileak, ontzira igotzen uzteko eska-

Pedro Antonio Añibarro apaiz bizkaitarrak, 1820. urtean, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herri euskaldunen

katalogoan sartu zuen Portugalete. Ezin esan zerren-da hura erabat fidagarria denik, Balmaseda herria ere agertzen delako, baina aitzakia ona da Bizkaiko zubi eseki famatuko herriaren euskaltasunaz aipu batzuk hona ekartzeko, gehienak Añibarroren garaiaren ingurukoak: XVIII. mendekoak, eta XIX. mendearen hasierakoak. Ez asko eta oso esanguratsuak direlako, ezpada Portugaleten ere euskara bizirik eta presente egon izan dela erakusteko.

1789ko auzi batean, esaterako, Algortako emaku-me bat atxilotu zuten Portugaleten, pozoi eske aritu zelako botikariaren etxean. Maria Juana Telleria zuen grazia, 28 urteko beltzarana eta txikerra, eta semea besotan hartuta eta beste emakume batez lagunduta agertu omen

zen Ignacio Oriberen etxean, produk-tu kimikoak nahi zituztela. Zirujauak susmo txarra hartu zuen berehala, gai delikatua zelako eta emakumeak ezeza-

gunak zitzaizkiolako, eta eskatutako produktuak saltzea ezinezkoa zela esan zien, “ezta ontza urrea emanda ere”. Emakumeek ez zela gaiztakeriarik egiteko esan zioten botikariari, ezkabia sendatzeko zela, larruaren gaixotasun bat. Baina gizonak zer-bait antzeman nonbait, eta bi emakumeak salatu zituen. Ondoren egin zen epaiketan, lekuko batek esan zuen Juana Telleriak eta Manuela Iturriagak pozoia nahi zutela Iturriagaren iloba baten senarra hiltzeko, “erotu-ta” zebilelako.

EU

SK

AR

A BIDAIDE

7

HIZKUNTZA EZINBESTEKOA

XIX. MENDEAN ZEHAR, EUSKALDUNA IZATEA ONURAGARRIA IZAN ZEN PORTUGALETEN LANPOSTU PUBLIKOE-

TARAKO. BALIAGARRIA, ESAN NAHI BAITA. KONPARAZIORAKO, UDALTZAINA IZATEKO. 1869KO AZAROAREN

15EAN, FRANCISCO AGIRREK AGUAZILAREN LANPOSTUA ESKATU ZION UDALARI, ETA, MERITUEN ARTEAN, EUS-

KAL HERRIKO SEME IZATEA AIPATU ZUEN, “BERTAKOEK LEHENTASUNA BAITUTE HORRELAKO LANETARAKO...”.

EZ HORI BAKARRIK, EUSKALDUNA ERE BAZELA NABAR MENDU ZUEN, “EUSKARA EZINBESTEKOA BAITA HERRI

HONETAN, LANBIDE HAU EGOKI BURUTU AHAL IZATEKO”.

PORTUGALETE,XVIII. MENDEAN

EUSKARAZ BAITA ERE 1719AN, PORTUGA-

LETEKO KAIAN, DOMINGO BA SA G O I T I A L G O R TA R ZAINDARIA ETA LAPURDIKO ONTZIKO ESKIFAIA.

t ALBERTO BARANDIARAN

BADAKIGU EUSKARAZ ARITU ZENA JUANA

TELLERIA PORTUGALETEKO BATZUEKIN 1789AN, EUS-KALDUN HUTSA ZELAKO.

XIX. mendeko irudi hauetan Portugalete eta itsasadarra ikusten ditugu. Itsas aldeko herri garrantzitsua zen.

Irudi gehienak bigarren kar-listadakoak dira (1872-76).

Goikoa, ostera, lehenagokoa da,XIX. mendearen erdikoa. J.E. Delmasek egin zuen eta

Portugaleteko kostaldea da.

"Ni ere euskalduna naiz"

Page 5: nora54

EUSKALHERRIKOGAZTAK

Esne gatzatua Itsasuko Antxondoa gaztandegian.

GAZTAN IZAN OMEN ZEN LEHENENGO HITZA.

ELE HORRETATIK ETORRI ZIREN GAUR EGUN ERABILTZEN DITUGUN

GAZTA, GASNA, GAZTAI, GAZTAE ETA ANTZEKOAK.

IZEN BERAREN ALDAERAK DIRA, IZAN.

BERDIN GERTATZEN DA GURE ARDI GAZTA NAGUSIEKIN:

ENBOR BERETIK SORTUTAKO ADAR GOZOAK DIRA

IDIAZABAL, OSSAU-IRATY ETA ERRONKARI.

t a ALBERTO MURO

IIIIIIIDDDDDDDDDDDIIIIIIAAAAAAAAAAAAAZZZZZZZZZAAAAAAAAAAABBBBBBBBAAAAAAAAAAALLLLLLLLLLLL,,,,,,, OOOOOOOOOOOOOOSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSSAAAAAAAAAAAAAAUUUUUUUUUUUUUUU----------IIIIIIIIIRRRRRRRRRRRRRRRRAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAATTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTYYYYYYYYYYYYYYYYYYYYYY EEEEEEEEEEEEEEEEEEETTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTTAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA EEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEERRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRROOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOONNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNNKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAARRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIII..................

Page 6: nora54

Ugaztunak izanik, amaren barrualde gozotik irte-tearekin bat pizten zaigu gure lehenengo jardun berezkoa: xurgatzeko joera. Berehala, eta orain-dik ere itsu dagoela, jaio-berria amaren bularren

bila hasiko da, titiburuari heldu eta bertatik isurtzen den jaki preziatua lortzeko asmoz.

Amaren esnea izaten da jaioberriaren lehe-nengo elikagaia. Haren baitan aurkituko ditu bizitzaren lehenengo urrats horietan egoki hazteko behar dituen osagai guztiak. Bide batez, esne hori dela medio, gure amek antigorputzak sartzen dizkigute, gure inmunitate-sistema indartzeko eta garatzeko lagungarriak.

Hilabete batzuen buruan, gure digestio-apara-tua aldatzen doa eta, gutxika-gutxika, bestelako jakiak ere hartu behar ditugu, elikadura osatzeko. Azkenean, amaren esnearen txanda agortu egingo da, baina gainerako ugaztunek ez bezala –horiek ez dute egundo esne gehiagorik edango-, guk elikagai hori heldutasun aroko dietan txertatzeko zirrikituak aurkitu ditugu. Neolito aroan azien-dak etxekotzen eta jezten ikasi genuen.

Irudimenari eraginez gero, erraza da irudika-tzen: lehen artzain haietako baten ondoan paratu, ardi zainetan dagoela, eta animaliaren baten urdailaz egindako ontzian esnea daukala ikusiko dugu, nahi duenean edateko. Eguerdiko beroaz,

ordea, zahagiaren barrualdeko enzimek ugaltzea-ri ekin diote eta esnea hartzitu da. Garai hartako jende haiek, zuhurrak izanik eta jakin-minez lepo, berehala ulertu zituzten itxuraldaketa haren non-dik norakoak. Gainera, ondo preziatu zuten esne gatzatu haren zapore bikaina eta iraupen luzea.

Agian bide erraz horretatik ikasi zuten berezko gatzatuaren prozesua eta, ondoren, saia eta saia, esneki sorta luzea sortu zuten, tartean jakietan gozoena eta anitzena dena: gazta.

Gazta, beraz, elikagai solidoa da, azienda batzuen esne gatzatuaz egin-dakoa. Hamaika aldaera dago: behi-gazta, ahuntz-gazta, ardi-gazta, asteme-gazta, bufalo eta gamelu emeen esnez eginikoa… Batzuk handiak, txikiak bes-teak, zulodunak edo gabekoak, horiak, zuriak, laranjak, ber-

deak, ganzdunak, urgarriak, lehorrak, gazteak, bigunak, zaharrak; badira usaintsuak, naturalak, ketuak, gezak, kirasdunak…

Horietako gehienak jatorrizko eremu geogra-fiko bati lotuta daude. Gazta mota bakoitzaren nolakotasuna jezten den arrazaren ezaugarrien ondorioa izaten da, azienda horiek bazkatzen duten larreak eta gazta egiteko erabiltzen diren teknikak ahaztu gabe. Aniztasun oparo hori babesteko asmoz Jatorrizko Deiturak sortu ziren, bailara jakin bati tradizioz lotutako gazten ezau-garriak babesteko, defendatzeko eta arautzeko.

10

Antzinako gaztagintza irudi zahar batean. Erronkari ibaxa.

GAZTAREN NOLAKOTASUNA JEZTEN DEN ARRAZAREN,

BAZKATZEKO LARREEN ETA GAZTA EGITEKO TEKNIKEN ONDORIOA DA.

Esne gatzatu bildua (matoia), gazura dariola, zimitzean sar-

tu aurretik. Araiako La Leze.

Page 7: nora54

Zortzi mila urte igarota, gazta bere bidean, esan genezake, gure artzain eta artaldeek urta-roek markatutako abelbide zaharretatik jo izan dutelako: goi aldeetako larreak udaberri, uda eta udazkenean, beheko ibarrak neguan, naturak emandako elikagaiaren ziklo aldaezinari ahalik eta etekinik handiena atera ahal izateko. Tradi-zio zahar hori gaur egun hiru gazta motatan gau-zatzen da Euskal Herrian, bertoko arrazetako ardien esne gordinaz egindakoak. Hiru gazta mota horiek Jatorri Deituraz babestuta daude: Idiazabal, Erronkari eta Ossau-Iraty.

Gazta egiterakoan, belaunez belaun mendiko borda eta txaboletan gazta egiten zuten artzai-nengandik jasotako antzinako tradizioei eusten diete Euskal Herriko gaztandegietan. Hala eta guztiz ere, teknologia eta material modernoek behialako teknika neketsu eta gaitzak –osasun berme gutxikoak, askotan- ordezkatu dituzte. Forma irregularreko egurrezko ontzi zahar haiek –kaiku edo kotxuak- jezte auto-matikoak baztertu ditu; altzairu herdoilezinezko ontziek egu-rrezko abatzak (apatzak, bertzak, bexkoak…) desagerrarazi dituz-te, hori bai, izena herentzian utzita. Abatz zaharretan esnea harri beroz (esnearri, burniarri…) berotzen zuten. Azkenik, gaur egun liraren hari meheak nagusitu dira malatsen (murkuil, gaztanezpata, esku) beso irregularren kaltetan eta plastikozko molde asep-tikoak erabiltzen dira antzinako zimitzen (zumitz, gaztanotzara, zorze, gaztanazal…) ordez.

Gaztagintza edo gasnaketa ardi-azienden ugalketa-aroen menpe dago. Ardien arraza zein den ere, zikloa lehenengo erditzeekin hasten da, bost hileko sabelaldiaren ondoren, eta neguan zehar luzatuko dira. Lehenengo asteetan artxoei amaren esnea besterik ez diete ematen. Hila-betea egin orduko, bildots horiek hilko dituzte denboraldiko gaztak egiteko derrigorrezko ga-tzagia lortzeko. Gatzagia, berez, digestio-entzima da eta arkumearen laugarren urdail-barrunbetik ateratzen da.

Ardiek esnea ematen jarraitzen duten bitar-tean, gaztandegiko eguneroko lana goizean goiz hasten da, aziendak jezteko, eta bukatu ere, berandu egiten da, arratsaldeko jeztea ondo ilundu arte luzatu ohi da eta. Esne hori zuzenean doa hozteko ontzira. Bertan 6º C arte hoztuko da, bakterio kaltegarrien ugalketa saihesteko.

Hoztu eta gero, esnea upel batean bildu eta 30º Cko tenperaturaino berotzen dute. Berotutakoan, gatzagia eransten diote. Gatza-giak entzimak dauzka, batez ere kimosina eta pepsina, alderdi solidoa eta gazura bereizten dituztenak. 35-40 minuturen buruan, gatzatua (mami, kailatu, gaztanbera…) eginda dago; lirari eragiteko tenorea da, aldaketarik gabeko abiadu-ra geldoaz, gatzatua apurtzen hasteko. Ondoren, upelaren tenperatura 35ªCra igo eta eragiteko abiadura ere handitu egiten da, mamiak nahi dugun itxura hartu arte, normalean arroz hazia-ren tamainako bihi txikien forma.

MATOIA

Hurrengo urratsean gazura eta gatzatu bildua (matoi, matu) banatu behar dira; matoia zatika ebaki behar dute. Zatiok gaztei forma emango die-ten plastikozko moldeetan sartuko dituzte. Oihal mehe batez babesten dute matoi zatia, prentsak sakatu ahala masarik gal ez dadin. Gazta bakoitzari kaseina plaka bana eransten zaio, zenbakiduna, prozesu osoaren jarraipena bermatzeko.

Prentsak ordu batzuk emango ditu gaztak estu-tzen. Ondoren, plastikozko zimitz modernoetatik atera eta gatzunetan (ura eta gatza) ipintzen dituzte. Kiloko, hamabi ordu egin behar ditu gaztak ga-tzunetan. Egileak erabakiko du denbora zehatza. Ondoren, egun bi emango dituzte egurasten, leku fresko eta aireztatuan edo, bestela, prozesu horre-tarako bereziki atondutako ganberetan.

Egindakoan, hozteko gelara eramango dituzte gaztak, ondu daitezen. Leku horietan tenperatu-rak 9-12ºC bitartekoak izan daitezke, eta heze-tasuna, %85. Hain hezeak izanik, gaztak ez dira idortzen eta, gainera, lizunetako esporak ugaltzen dira. Horiek gaztari zapore berezia eransten diote. Hurrengo bi edo hiru hilabeteetan, heltzen, alda-tzen eta zaporea nahiz usaina handitzen joango dira gazta horiek, salgai jarriko dituzten arte.

Gazta nola egiten den

ESNE GATZATUAN GAZURA ETA MATOIA BEREZIKO DIRA. AZKEN HORI DA GAZTA BILAKATUKO

DENA.

Matoia estutzeko

zimitzetan sartuko

dute jarraian. Urbiako

Tontor gaztandegia.

Lirarekin gatzatua

apurtzen da. Ondoren,

gazura (ura) eta matoia

(gatzatua) bereziko dira.

Itsasuko Mirentxo esne

pertza eragiten, esne

gatzatua edo mamia

egiteko.

Gazta bakoitzari

kaseina plaka eransten

zaio, berme gisa.

Gatzunetan eduki eta

gero hozteko geletan

gordetzen dituzte. Larra

gaztandegia (Burgi).

12 13

Page 8: nora54

Gipuzkoako herri txikia da Idiazabal, Goierri alde-koa, Urbiako eta Aralarko larreen arteko erdibidean. Hortaz, ez gara harrituko artzain herri horren izenaz

bataiatu badute Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan egin izan den tradiziozko gaz-ta. Idiazabal Jatorrizko Izendapena 1987an sortu zen ardi latxen edo Karrantzako ardien esne ekoizpena babesteko eta benetako Idiazabal gazta sustatzeko, bezeroari jatorri eta kalitate bermea emanez.

Ardi latx eta Karrantzako ardiak, biak ala biak mutur beltz eta mutur gorri aldaerekin, gure paisaia berdee-tan artile lodiz eta latzez estalita ikus-ten ditugun azienda horiek dira. Goi mailako esnea ekoizten dute, baina urri: denboral-diko ehun litro baino gehixeago.

ZELAKOA DEN IDIAZABAL GAZTA

Idiazabal gazta esne gordinaz egin eta bi hilabetean ondutako gazta da. Itxura zilindrikoa dauka, azal gogorra eta leuna, hori kolore argikoa, edo bestela, iluna, gazta keztatua bada. Gazta zatia homogeneoa izaten da, boli kolorearen eta lastoa bezalako horia-ren artekoa, zulo gutxikoa edo gabekoa. Ehundura elastiko eta sendoa dauka, apur bat pikortsua.

Zapore eta usain handikoa, baina orekatua. Dastatzean ardi esnea ekarriko digu gogora eta, ondo-ren, zapore sendo eta pitin bat mina nagusituko da, gazta ondu ahala gero eta indartsuago egingo dena.

ARTZAI GAZTA

Artzai Gazta elkarteak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 116 artzain-gaztagin batzen ditu. 1980ko hamarkadan sortu zen, artzain gaztaren kalitatea handitzeko eta bere izaeraren alde lan egiteko. Elkarteko

kide izateko ezinbestekoa da gazta artzai-nak berak egitea eta lehengai gisa bere artaldeko ardi latxen edo Karrantzakoen esne gordina erabiltzea. Elkarteak, beraz, artzain-gaztagileen alde jokatzen du, sektoreko enpresa handien aurrean.

Orain dela gutxi Idiazabal Gaz-tako egile batzuek, Artzai Gazta elkarteko kideak ere badirenek, kalitate handiko beste zigilu bat merkaturatu dute, Mendiko

Gazta, goi mendiko txaboletan egindako gaztak bereizteko, alegia, udaberria eta udaz-kena bitartean goialdeetako

larreetan egindakoak. Orain arte hiru baino ez dira marka

honetara bildu diren artzain-gaztagi-nak, Aralarko bi eta Urbiako bat.

IDIAZABAL GAZTA

GAZTA KEZTATUA

KEZTATUA, JATORRIZ, NAHIGABE EGINDAKO GAZTA IZATEN ZEN, ARTZAIN TXABOLETAN TXIMINIARIK EGON EZ IZANAREN ONDORIO. GAUR EGUN, 60 EGUNEZ ONTZEN EDUKI ETA GERO, GAZTAK ARMAI-RU EDO GELA BEREZI BATEAN SARTU ETA BERTAN ELORRI ABARRAK ERRETZEN DITUZTE. KEZTAKETA EZ DA GEHIEGIZKOA IZAN BEHAR, GAZTAREN EZAUGA-RRI ORGANOLEPTIKOAK GAL EZ DAITEZEN.

ZUMITZ ETA LATXA GAZTA

IDIAZABAL GAZTA ZURIAREN BAITAN ALDAERA BI DAUDE BEREZIKI NABARMENDURIK, HALA BERE ZAPORE BIKAINA NOLA BERE KALITATE APARTA DIRELA MEDIO. KONTROL ORGANOLEPTIKO (ZAPO-REA, USAINA, KOLOREA…) ZORROTZAK EZARTZEN ZAIZKIE GAZTA AUKERATU BATZUEI ETA, HORREN ARABERA, JATORRIZKO IZENDAPENAK ETA ARTZAI GAZTAK IZENDATUTAKO DASTAKETA-BATZORDEAK ERABAKITZEN DU ZUMITZ ETIKETA BERDEA (EXTRA KALITATEA) EDO LATXA GAZTA ETIKETA BELTZA (KALITATE GORENA) JAZTEKO MODUKOAK DIREN. GAZTA HORIEK OSORIK SALTZEN DIRA.

GAZTAZARRA

GAZTAZARRA GAZTA-KREMA DA, GAZTA ONDUA (HORREGATIK DA GAZTAZARRA) BIRRINDU ETA BERRIZ ERE HARTZITZEN UTZI ETA GERO LORTU-TAKOA. KREMA HORI BIGUNA IZATEN DA, ZAPORE INDARTSU, MIN ETA IRAUNKORREKOA.

IDIAZABAL GAZTA MOTAK

A

Artzai GaztaGipuzkoa eta batzen ditu. artzain gaztbere izaera

kide izatenak beraartaldekesne goberaz, adu, sek

Oratakoelkakalme

G

lart

honetanak, Aralarko b

Artaldea, artzaina eta txaku-rra Araian (Araba). Alboan, matoia zimitzetik ateratzen.

Araiako La leze gaztandegiko produktuak, atzean antzinako

kaikua daukatela.

Arkume urdailak eskegi eta lehortzen uzten dituzte, gatzagia lortzeko.

1514

Page 9: nora54

Antzina-antzinatik, artzaintza, basogintzarekin batera, Erronkari ibaxako zutoin nagusia izan da. Urtaro epe-lean aziendak goi-mendie-tako zelaietan bazkatzen

zen eta, negu gorria heldu orduko, abelbidee-tatik Bardeetako estepako larreetara eramaten zituzten. Ibar osoko ekonomia naturak eta artaldeen joan-etorriek markatutako erritmoaren arabera mugitzen zen. Rasa arrazako ardien umealdia gaz-ta bikaina egiteko baliatzen zuten. Gazta hori egiteko modua gure egunetara iritsi da. 1981 urtean arautua, Erronkari Jatorri Deitura erronkariar artzain zaharrengandik jasotako tradizioari segida emateko ari da lanean gaur egun.

Erronkariko gaztaren ekoizpena ibarreko zazpi udalerrietara dago mugatuta: Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Bidankoze eta Burgi. Ardi esne gordinaz egin behar da, eta ardi arrazak honako hauek baino ez: latxa mutur gorri, latxa

mutur beltz eta rasa. Esnearen jatorriari dagokionez, Erronkariko Gazta egiteko balio du Nafarroako ardi arraza horien jatorrizko eremuetan ekoitzitakoak.

Erronkariko gazta gehiena ibarrean lantegiak eduki eta Jatorri Deiturak erabakitako araudia jarraitzen duten enpresek egiten dute. Batez

ere ardi latxen esnea erabiltzen dute, rasa arrazako ardiek oso esne gutxi

ematen dutelako (eguneko litro laurdena, ozta-ozta), eta gehie-netan Nafarroako iparreko

bailaretako artzainei hartzen diete, bereziki Baztan eta Ultzamakoei.

Artzain-gaztagile bakarra dago Erronka-ribarren: Artzai Gazta elkarteko

kidea da eta Belaguako larree-tan ibaxako kultur altxor horri eusten dio. Bere ardi latxen esneaz, prozesu tradi-

zionalari atxikita, Erronkariko gazta egiten du, baita zenbra

(zenbera, gaztanbera) ere, berria nahiz ondua. Bidankozen, bestal-de, gaztandegi txiki batek rasa

arrazako ardiak jezten ditu gazta eta gaztanbera egiteko.

ERRONKARIKO GAZTARENNOLAKOTASUNA

Erronkariko Jatorri Deituradun gazta ardi esne gordinaz eginda dago eta ganbera batean gutxie-nez 120 egun ontzen eduki eta gero lortzen da. Itxura zilindriko eta leuna dauka. Azala gogorra eta lodia da, ukitzean lakarra eta kolore arre edo horixkakoa.

Gazta trinkoa da Erronkarikoa. Ebaki eta gero boli zuriaren kolo-rea erakusten du, azalean banatu-tako zulo txikitxoz zipriztindurik. Usain eta zapore bere-berea du, sakona, iraunkorra eta apur bat mina.

ALDAERAK

Gazta hori ontze-mailaren arabera ezagutu dezakegu, gazta berritik hasi (gutxienez 4 hilabe-te ontzen eman dituena) eta zaharragoetaraino (gutxienez 10 hilabete).

Gazta zaharrenaz, hartzidura prozesua birritan egin eta gero, Gaztazarra krema bikaina egiten dute.

Gazta egin ostean soberakin gelditzen den gazura irakin eta bertatik ateratzen den esnekiaz gaztanbe-ra edo zenbera egiten dute. Horretarako, gazuraren azalean osatzen den geruza lodi apartsua berotan dagoenean kendu eta indarrez irabiatu behar da. Egin berritan jan daiteke, baina gaztanbera ondua eta gazitua izaten da estimatuena.

ERRONKARIKO GAZTA

ntzarekin batera, kari ibaxako zutoin izan da. Urtaro epe-endak goi-mendie-laietan bazkatzen

orduko, abelbidee-rreetara eramaten ia naturak eta

arkatutako n zen. a gaz-zuten. guretean

Deitura engandikmateko ari

koizpenaara dago Urzainki,

koze etan behar hauekatxa

Erronkariko Gazta egarraza horien jatorriz

Erronkariko gaztaeduki eta Jatorri Djarraitzen duten en

ere ardi latrasa arr

ematelaurnet

bailarebereziki Ba

Artzain-garibar

k

ziga

(zenbenahde,

a

GAUR EGUN EZTABAIDA BIZIA DAGO ERRONKARIKO GAZTAREN JATORRI DEITURAREN BAITAN, ESNE EKOIZ-PENERAKO KANPOKO ARRAZAK SARTZEA AZTERTZEN ARI DIRELAKO. BEREZIKI, ASSAF ARRAZAKO ARDIAK.

ISRAELDAR JATORRIKO ARDI HORIEK DENBORALDIKO 500 LITRO ESNE EMATEKO GAUZA DIRA. ARDI LATXEN 100 LITROEN AURREAN, ALDEA DAGO. BATZUEN IRI-TZIZ, HORI DA ERRONKARIKO GAZTAREN EKOIZPENA

BERMATZEKO BIDEA. BESTE BATZUEK, ORDEA, USTE DUTE KANPOKO ARRAZEKIN ERRONKARIKO GAZTAREN IZAERA KOLOKAN JARRIKO DELA. EZTABAIDA HASI BAINO EZ DA EGIN.

EZTABAIDA

Bidankozeko Diego Etxea gaz-tandegia (Erronkari ibaxa). Alboan, lizunak ontzen ari den Larra gaztaren azalean. Behean, Erronkariko artzai-naren irudia Uztarrozeko Gaztaren Museoan.

Argazki handian, Burgiko Larra gaztandegiko hozteko

ganbara. Alboan, gaztanbera Bidankozeko Diego Etxean.

1716

ala gogorra lore

,a.

Page 10: nora54

ren antzekoa da, baina lapiko hark eta egilearen esku trebeek laztandutako gatzagi pikor txikiek sorgindu gintuzten.

Ossau-Iraty Jatorri Deiturari atxikitako baserri ugarietako bat da Antxondoa. Azken milurtekoetan bortuetako gailur gorenetatik

artaldeekin ibili diren artzainen jakinduria bildu du Ossau-Iratyk. Gaur egun Ossau-Iraty gaz ta ren ib i lb idea ere sortu dute. Piri-nioetako ibar hauetan

barna gazta nola egiten duten ikustearekin bat, gure geografiako bazter kitzikagarrienetako batzuk ikusiko ditugu. Errepideak seinaleztaturik daude, baita gaztandegiak ere.

OSSAU-IRATY GAZTANOLAKOA DEN

Gazta hau egiteko manex ardi burugorri, manex ardi burubeltz edo euskal-biarnotar ardien esne gordina erabili behar da. Mendian bertan egindako gaztei “fromage de montagne” (bor-tuetako gasna) etiketa atxikitzen diete; beheko ibarretan ekoiztutakoei, aldiz, “fromage fermier” (baserriko gasna).

Ossau-Iraty Jatorri Deiturako artzain-gaztagileek itxura zilin-drikoko gaztak egiten dituzte, leunak edo apur bat ganbilak. Berezko azal gogorrekoak iza-ten dira, gris berdexka kolore-koak. Ganberetan ontzen diren bitartean zaporea eransten dieten azaleko lizunei zor die kolore hori.

Gazta biguntsua eta malgua da, kolore zuri eta boli artekoa, leuna baina zulo txikiduna. Zaporea eta usaina gozoak baina orekatuak

ditu. Dastatzean gogora ekarriko dizkigute ardi esnea eta goialdeetako larre elikagarriak. Ehundura krematsua dauka eta ahosabaian itsatsi daiteke, arinki bada ere.

Ontzen lau hilabete baino gehiago ematen ditu, nahiz eta araututako epe laburrena hiru

hilabetekoa izan. Tamainetan ere anitzak dira, txikienak 3-4 kilokoak izanik, handienak 7 kilotik gorakoak izan daitezke eta.

Pirinioetako ipar isurialdean, Lapur-di, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Biarnoko mendi eta ibarretan, oso gazta berezia egiten dute behialatik: Ossau-Iraty gazta. 1980an erdietsi zuen Jatorri Deitura eta giltzarria

izan zen Ipar Euskal Herriko laborantza sekto-reak aurrera egin zezan.

Gazta horiek nola egiten diren bertatik bertara ikus-teko, Itsasu herri ederrera jo dugu. Antxondoa gaz-tandegian Mirentxo aurkitu dugu, brontzezko pertz handi batean gasnake-tan, druida zahar baten edabearen prestaketan ariko balitz bezala. Prozesua Euskal Herriko beste edozein gaztandegitan ikusiko genukeena-

OSSAU-IRATY GAZTA

ararbGgen

bar

OSSAU-IRATY GAZTA EGITEKO MANEX ETA EUSKAL BIARNOTAR ARRAZAKO ARDIAK BALIATZEN

DITUZTE.

1918

Antxondoako Mirentxok semearen laguntza dauka gas-

naketan. Behean, zigilua.

Ossau-Iraty gasnak, ontzen. Lizunez estalita daude. Be-

hean, gazta ondua, nork dastatuko zain.

Page 11: nora54

20 21

ZE

NB

AK

I TA LUR

HAMAIKA

HAITZPAREGABE

t a SANTIAGO YANIZ

EUSKAL HERRIAN BARRENA

Batzuetan ikusgarriak dira, nonahi zaude-la; beste askotan, ostera, bide urratuene-tatik aparte ibili behar izaten da haizeek, euriek eta mendeek haitzak higatuz

nahierara moldatu dituzten harrizko forma paregabeak aurkituko baditugu.

Orratz harrigarriak eta bloke ahokatuak, pertsona soslaiak edo aurpegi ostenduak, figura lauso-tuak zein forma bitxiak, guztiek proposatzen diote gure irudi-menari mitologiako izakien edo legendazko pertsonaien sorrera: fraidea, txakurra, hartza… ia dena irudika gene-zake harriz egindakoa bada.

Harriak hizpide hartuta, aitor dezagun inork ez dakiela haizea eta euria zergatik tema-tzen diren hamaika forma nahierara marrazten. Zeren ohikoa baita haitzetan herensugeak, basapiztiak eta mota guztietako animaliak antzematea, baita pertsona siluetak eta gorputz atalak ere. Azken finean, irudimenak ahalbi-detzen duen edozein objektu.

EZKERREAN, HENDAIAKO HARKAITZAK ABBADIA INGURUAN. ESKUINEAN, MATXITXAKO ALDEKO HAITZA, GOITIK IKUSITA (BERMEO), ITSASOKO BITSAZ ERDI ESTALITA.

Page 12: nora54

Legendak eta historia nahas-mahas agertzen zaizkigu herri kulturak haitz paregabe horiei eman dien azalpen eta izaeretan. Ugariak dira, adibidez, pauso txarrak eta leialtasun ezak. Oker horien egi-leak harri bihurturik ikusten ditugu gaur. Ez dira falta izaki gaiztoek edo ongileek sortutakoak, ezta pertsona zehatzei leporatzen zaizkien haitzak ere, natura hain emaitza harrigarriak sortzeko lain ez delakoan. Batzuetan izaki mitologikoek urrutitik jaurtitakoak dira hango edo hemengo harkaitz bakarti itzelak.

Geologoek hamaika aza lpen eman izan dituzte, haitzen osaketa kimikoari berari zor zaizkion higadura for-mak direla, bereziki eragiten dieten haize eta aire korronteen konbekzioak direla, eta oraindik ere bada haitz batzuen gainean zer ikertu eta zer jakin.

HAITZ BILA

Bada egin beharrekorik, harri bihurtutako amets horiek topatuko baditugu. Lehenengo eta bat, iru-dimena askatu, hegan egin dezala haitz-orratzak zeru bila altxatzen diren bezain altu. Bigarrenik, bideetatik irten egin behar da, esploratzaile, pai-saia bilatzaile bilakatu eta haizeek higatu dituzten haitz hesiak goitik behera arakatu.

Hirugarrenik ere bada, argitasunean bila aritze-ko ausartak izatea alegia, are argi egokia sortzea ere, itxuraz formarik ez duen haitz horri esangura, antza aurkitzeko; eguzki izpien argitara izan dai-teke, edo ilargiaren dirdiraz, edo izarrartepean…

Horra hor osagaiak. Horiek eta bidaia egiteko jakingarri gutxi batzuk kolkoan, erraz-erraz hunkituko gara orrialde hauetara ekarri ditugun paisaia ikusgarri horien eta antzekoen aurrean, eta galdezka hasiko gara, gure artean, nondik nora sortu diren, ze arrazoi geologiko, metereologiko edo, akaso, ze jainko aritu den horrelakoak sortzeko lanean.

NIRE HARRIRIK KUTTUNENAK

Haitz harrigarritan goazenean, bada aholku lagungarririk: begiratu mendilerroak harkai-tzetan amiltzen diren lekuetara. Horrelako parajeetan haizeen eta klimaren baldintzek, haitzen osaketa eta barruko egiturarekin elkar-lanean, erliebea nabarmen itxuraldatu dute eta, batzuetan, haitz sinesgaitzak zizelkatu dituzte.

Euskal geografia mendebaldetik ekialdera korritu eta toki aipagarri batzuk ekarriko ditugu gogora. Hala ere, ez dira harkaitz harrigarriak gordetzen dituzten bakarrak.

Bizkaiko itsas bazterrean hamaika labar sendo daude eta, bertan, irudi bitxiak aurkituko ditu-gu, esate baterako, ‘Eako gizon serioa’ (nik neuk horrela bataiatua), edo, bestela, Ogellako harri-tzetan, Aketxe ondoko haitzetan, Izaro uhartean eta inguruetan azaltzen diren ale ikusgarriak.

Bizkaian dago, halaber, Fraileburu, haitzetako giza irudietan klasikoa. Baina berriro itsasaldera eginik, kostaldea ekialdera doan heinean hareha-

rriek kareharrien lekua hartzen dute eta eurak dira, flyscharen geruzekin batera –Zumaia eta Deba artean- egundoko ikuskizuna ematen dutenak, forma eta kolore festa hutsa. Gipuzkoako barrual-dean, ostera, Aketegiko saihetsean altxatzen diren orratz ikusgarriak aipatu behar ditugu, kareharriz-ko mendilerroetako paraje batzuekin batera.

Arabari dagokionez, figura eta orratz pare-gabeak topatuko ditugu Izkiko harkaitzetan, eta natur parkearen eremutik irten barik, baita oihanean ostendutako mamu itxurako irudiak ere. Bertatik hurbil, Toloñoko goiko gailurre-tako kareharrien higaduraren ondorioz, orratz eta perretxiko erraldoiak azaldu dira.

Nafar eremua ere oparoa da mota honetako emaitzetan. Berrotza aldean, Mueseko haitz gorrixkek harri bihurtutako animalia eta aurpegi anitzen zerrenda sinesgaitza bildu dute: konglo-meratuzko eta hareharrizko haitz horiei buruz beldur barik esan liteke pertsona baten eskutik eta irudimenetik sortu direla eta ez eragile atmos-ferikoetatik eta denboraren joanetatik. Areago, bada bertako siluetetako batzuk Rapa Nuiko

GOIAN, ANDIA MENDILERROKO HAITZAK MALKAXKO ALDEKO AMILDEGIETAN. BEHEAN, GIZA ITXURA DUEN HARKAI-

TZA EAKO ITSASLABAR BATEAN.

2322

MENDIBEKO BULUNTZA ALDEKO ZELAIA, HARRI BITXI BATEN INGURUAN (NAFA-RROA BEHEREA). BEHEAN, ANDIA MENDILERROKO LAPIAZEAK.

Page 13: nora54

gehiago aurkituko ditugu, Bardeetako muinoak edo Etxauriko orratzak kasu.

Ipar Euskal Herrian ale ederrak azalduko zaiz-kigu, hala itsasoan, Abbadiako labar ezagunetan, nola mendi gainetan, Aldudeko Harrikulunka ospetsua, esate baterako. Badira hainbesteko sona ez dutenak, berbarako, Baigurako Harriku-lunka, bere giza soslaiarekin, eta Haltzamendiko monolitoak. Are ezezagunagoak dira Handiagako konglomeratu gorrizko harkaitzak. Iratiko larre atseginetan ere ezkutatzen da ale harrigarririk, batzuk orekari eusten, Mendibel edo Errozate-koak kasu, eta beste batzuk ahanzturan galdurik, Zazpiganako tontorrari begira dagoena kasu.

24 25

(Pazko uhartea) estatuekin erkatu eta gizon-emakumeen lanaren fruitua dela aldarrikatu duenik. Harkaitz horietako batzuei berrotzarrek ‘El Vigilante del Paso’ –Haitzarteko zaindaria- edo ‘Peña del Gato’ –Katuaitz- esaten diete.

Mues aldeko bilduma horrekin lehia estuan dago, edertasunari dagokionez, Urbasako Baso Sorgindua, are sorginduagoa behe-lainoaren magia zuhaitz artean sakabanatuta badago. Auzoko Andia mendilerroak ere hostopil bitxiak erakusten ditu Mugagako gailur lerroan. Urrunago, Arabatik gertu, Kodesko mendiek harrizko legendak babesten dituzte Dos Her-manas –Bi Ahizpa- orratzetan. Nafarroan irudi

KODESKO BI AHIZPEN LEGENDA NESTOR GOIKOETXEA BIZKAITARRAK JASO ZUEN, ORAIN DELA URTE ASKO. KONTA-KIZUNAREN ARABERA, PARAJE HAIETAN BI AHIZPA UMEZURTZ

BIZI ZIREN, AMAORDE GAIZTOAREN UZTARPEAN GOGOR KATEATURIK. BEHIN, OHARKABEAN IHES EGITEA LORTU ETA OIHANEAN BABESTU ZIREN. GAUA EGIN ETA AHIZPAK ETXERA ITZULI EZ. ORDUAN, AMAOR-DEAK MADARIKAZIOA EGIN OMEN ZUEN, ESANEZ: HARRI EGIN DAITEZE-LA! AHIZPA BIAK EZ ZIREN EGUNDO AGERTU BAINA, BIHARAMUNEAN, KODESERAKO BIDEAN HAITZ BI OMEN ZEUDEN, BATA HANDIAGOA, TXIKIAGOA BESTEA, AHIZPAK EURAK ZIREN BEZALAKOXEAK.

BI AHIZPEN LEGENDA

ARGAZKI HANDIAN, URDUÑAKO FRAILEBURU. GOIAN, BARDEA ZURIKO

HIGADURA, ATZEAN PISKERRA DAGOELA. BEHEAN, BAIGURA ALDEKO HARRIA

(NAFARROA BEHEREA) ETA KODESKO BI AHIZPAK

Page 14: nora54

2726

Homo sapiens neandertha-

lensis edo Neanderthal gizakiak mendebaldeko zibilizazioaren kontzien-

tzian agertu zen une beretik piztu du arreta, hala zientzialarien artean nola publiko zabalean. Horrela bilakatu da giza eboluzioaren nondik norakoak argitzeko gako nagusietako bat. Riss-Würm glazia-zio artean agertu zen eta haren arrastoa baieztatuta dago k.a. 30.000 urtera arte.

Milurteko horietan Euskal Herrian aldaketa klimatiko handiak gertatu ziren eta, haien ondorioz, nabarmen aldatu ziren paisaia eta fauna. Azken hori jangai nagusia zen gero eta ugariagoak ziren giza multzo haientzat.

Tenperaturek behera egin zuten 50.000 urtearen inguruan eta, jakina, basoak murriztu eta larreak zabaldu egin ziren. Haiekin batera, klima hotzeko animaliak agertu ziren, hala nola mamuta, errinozero iletsua eta elur-oreina. Bai-na aro hotz horren ostean, Goi Paleolitorako igarobidean, klima lehenengo epeldu egin zen eta, ondoren, atzera hoztu.

Erdi Paleolitoaren garai horretan, BIZILE-KUAK tokian tokiko ezaugarrien, elikagaiak lortzeko baliabideen eta lehengai aukeren arabe-ra hautatu zituzten. Harreman horien erakusle dira, Euskal Herrian, Axlor (Dima) eta Lezetxiki

(Arrasate) kobazuloak, leku egokiak bai-tziren ehiza jardunerako; beste batzuk, ordea, Murba (Trebiñu) eta Urbasako kokalekuak kasu, hurbilean silex harria lortzeko aukerarekin lotuago bide daude. Egin kontu, silexa ezinbestekoa zen lana-besak egin ahal izateko.

Bizilekurako, oro har, haitzuloak gehiagotan erabili zituzten, nahiz eta ibai-haranak aukeratzeko joera nabarmena baieztatu den, bertatik egiten baitzituzten ugaztun handiek beren joan-etorriak. Gure lurraldeen eremuan aztarnategiak ondoko leku hauetan agertu dira: kobazulo

(Arrillor -Zigoitia-, Zerratu -Mutriku-, Ga-tzarria -Suhare-) edo harpeetan (Olha -Kanbo-), batez ere Atlantikoko isurialdean; estalperik gabe itsas bazterrean; berdin Ebro eta Aturri ibai sareetako ibarretan eta barrualdeko goialdeetan, klima kon-tinentalagoaz. Aztarna guztien arabera, bizileku horiek, oro har, egonkorrak ziren.

Luze eta zabal frogatu da SUAren erabilera neanderthalen artean, hala berotasuna lortzeko nola jakiak prestatzeko eta lehengaiak (egurra, esate baterako) erabiltzeko. Su horien lorra-tzak Axlorren eta Lezetxikin agertu dira, baita Amaldan (Zestoa) ere.

ELIKADURA iturri nagusia ehiza da, lehe-nagoko garaietan bezala. Harrapatzen dituzten ehizaki nagusiak: bobidoak, zaldiak, oreinak,

NEANDERTHALAKNEANDERTHALAK

JA

KII

N GURA

Neanderthaleko gizakiak euskal haitzulo gutxi batzue-tan laga du arrastoa. Ehiztari bikainak ziren eta harrapatzen

zituzten animalien artean mamuta ere bazegoen.

t XABIER PEÑALVER i TREKU

Page 15: nora54

2928

Trebezia handiz egindako tresna eta lanabesak dira neanderthalenak. Silexa, kuartzita, eskito eta beste

harri puska batzuk erabiltzen zituzten lehengai gisa.

ahuntzak eta, gutxiagotan, orkatzak, basurdeak, elur-oreinak, errinozeroak (Merck eta iletsuak), megazeroak (altze erraldoiak) eta mamutak.

Animalia horiek ehizatzeko, taldetan antolatu eta taktikak erabiltzen zituzten, ehizakiak hai-tzarte estuetara edo amildegietara bideratzea, adibidez. Jarduera horri begira, askotan, aroan aroko bizilekuak hautatzen zituzten. Izan ere, Amaldako kobazuloak erakusten du ehiza mota jakin batera bideratutako lekuak bazirela, kasu honetan sarrioak, harrapakin guztien %60 baitira.

Moluskuak, ordea, urriak dira, oso. Pentsa genezake elikadurarako baino gehiago, apain-garritarako erabiltzen zituztela. Haien dietaren osagarri, arrastorik laga ez duten landareak jaten zituztelakoan gaude.

Garezur-edukierari dagokionez, 1.100 eta 1.650 zentimetro kubiko artekoa izaten zen. Euskal Herrian oso arrasto gutxi agertu da: Axlor, Olha, Arrillor eta Lezetxikiko haitzu-loetan hortzak eta Isturitzen matrail bat.

Arrastoen urriak eragotzi du, hein handian, neanderthalen hileta-sinismenen ezagutza. Europako aztarnategi batzuetako aurkikuntzek

iradoki dutenez, hildakoak zoruan uzten zituz-ten, inoiz hobietan ere bai, beti haitzulo edo harpe barruan. Gorpua bere luzean edo fetu-jarreran paratzen zutela ematen du, batzuetan okrez eta opariz estalita. Beharbada, aro luze honetan kaskezurrak gurtzeko ohitura egon zen, aztarnategi batzuetako arrastoak aintzat hartuta behinik behin.

Gaur egungo ikerketa ildoen helburu nagusietako batek Paleolito Erdiko neanderthalen desagerpenaren nondik norakoak agertu nahi ditu, baita horrek Goi Paleolitoko Homo sapiens-en agerpe-

narekin eduki lezakeen lotura argitu ere. Adituen iritziak kontrajarriak izan arren,

gaur egun bada kontu garrantzitsu hori azaltzen lagunduko duenik. Horra hor, kasurako, Neandertha-

len DNAren gaineko ikerkuntza berriak eta azkenaldiko datazio

radiometrikoak, paleoekono-miarekin lotutako azterketa berritzaileak ahaztu gabe. Gaur egun eztabaida bizia

dago, azken aurkikuntza arkeologikoak direla medio, gizajende mota bi horiek batera bizi izan ote ziren argitu nahian. Oro har, adituak bat datoz pertsona anatomikoki modernoak Europara etorri zirela eta neanderthalak ordezkatu zituztela. Zalantza dago, ordea, jende-multzo bien arteko guru-tzaketarik egon ote zen. Egun ez antropologia morfologikoak, ez paleogenetikak, ez du esaten nahasketarik egon ez zenik. Hala ere, oraindik pertsona-hezurrak eta kultura materialak lotu ahal izateko datu-basea oso txikia da. Txikiegia, muga zehatzak ezarri ahal izateko. Horregatik, ez gara harrituko aurkikuntza berriak egin ahala sorpresak agertzen badira.

NEANDERTHAL eta CRO-MAGNON

NEANDERTHAL CRO-MAGNON

TRESNAK edo LANABESAK aro hone-tako jakintza iturri ikertuena dira. Gehienak harriz egiten zituzten, trebezia tekniko handiz egin ere. Tresnak eurak ere oso erabilgarriak ziren. Neanderthalen aurreko populazioenek baino askoz aniztasun eta espezializazio gehiago erakusten dute lana-bes horiek. Tresnak egiteko lehengai gisa, silex, kuartzita, eskisto edo ofitetatik atera-tako harri puskak erabiltzen zituzten. Landu eta findu egiten zituzten lanabes ezaugarriak lortzeko, karrakagailuak edo puntak kasu, dentikulatuak eta arraspak ahaztu gabe.

Jende multzo horien PERTSONA HEZU-RREN aurkikuntzen bidez jakin dugu neanderthalek toru supraorbitarioa (begi gaineko prominentzia) oso irtena zutela, toru okzipitala ere nabarmena, eta matraila handia.

TRESNAK

Goian, neanderthal talde bat hartzari oldartzen. Behean,

espezie horretako kaskezurra (ezkerrean) Cro-magnonarekin

alderatuta (eskuinean).

Page 16: nora54

30

NO

RA BIBIDE

DONIBANE LOHIZUNEKO LORATEGI BOTANIKOA

Lorategira sartu orduko, Jean Bost izeneko etxe zaharberrituan egingo dizute harrera, bisita

l ibre zein gidatuak proposatuko dizkizutelarik. Magnolia sorta apainduek bost kontinenteetako landareak nahasian agertzen diren zonaldera eramango gaituzte, ibilian–ibilian ortua eta sasi-gela elkarbizitza hurbilean somatu aitzin. Berriz ere magnoliek jarri dute bakea, ordea, Atlantikoko hariztian murgiltzeko gonbitea eginez. Hariztian barrena harritzei kaso egin, eta itsasertzeko larrean kausitu dugu gure burua, itsasoak oparitutako ikusmira z a b a la b e g i e t a n sartzen ez zaigula.

Ez genukeen soa haraindietatik oinetara ekarriko ezpondetako landare basa bezain arraroengatik ez balitz. Buelta erdia hartu, eta basamortuan nola, duna grisa eta zuriekin egin dugu topo. Eskerrak ingurune heze eta urtsuek errealitatera ekarri gaituzten! Handik landa, pergolak liluraturik egin dugu haritz eta pinuz osaturiko oihantxoan bidea, azken urratsetan agertu zaigun karratu botanikoak ahoa bete hortz utzi gaituelarik. Izugarria da paisaiak zelako eragina izan dezakeen gure

aldartean. Sosegutik itolarrira eraman gaitzake, karratu

botanikotik labirinto botanikora legez, azken honek larritasunetik baino jolasetik askoz

gehiago daukan arren.

Labirintotik askatuta bukatu dugu gaurko ibi lbidea. Gustura gaude espezie endemikoak euren jatorrizko ekosisteman ikusi ditugulako, espezie horiek mehatxupean daudela jabetu garelako, eta batez ere, buruari eta begiei arnasa eman diegulako. Plazer hutsa eta zirrara betea bertakoek ere behar baino gutxiago ezagutzen dutena ezagutu izana.

OA TESTUA: SUSTRAI COLINA

HELBIDEA: Gaétan de Bernoville karrika. 64500 Donibane Lohitzunetel: 05 59 26 34 59

INFORMAZIOA:www.jardinbotaniquelittoral-saintjeandeluz.fr

B I D E G I D A

Albertiako gainak berebiziko protagonismoa eduki zuen 36ko gerran. Tontor inguruan dauden lubakiek hagitz ondo

islatzen dituzte pasarte ilunok. Historiaz ez ezik naturaz gozatzeko ere leku aparta da Albertiako mendigunea: hariztia eta

pagadia gogaide, gailurreraino bidaia liluragarria burutuko dugu.

ALBERTIAl

en

Albertiaraino lagunduko digun ibilbideari Legution (Araba) emango diogu hasiera. Herriko

plazan, ezkerreko kaletik hasi eta, La Union plazatxoa igarota, eskuinera joko dugu. Bertan dauden porlanezko eskailerek urtegira jaisten lagunduko digute. Urtegia elikatzen duen Albina errekaren ondora iristean, zubia igaro eta ezkerrera egin ondoren, GR 38 zidorreko pintura arrastoak ikusiko ditugu. Horiek lagun, Zerkoste etxe zaharraren eretzetik igaroko gara. Aurrerago, esku in-ezker eg in gabe, bidegurutzean zuzen joko dugu, eta Albertiako baso aldera urratsak egingo

ditugu. Ukuiluen ondoan, eskuinera okertu eta, zehar-zehar, langa metaliko batera iritsiko gara. Minutu batzuk emango ditugu basoaren babesean, ezti-ezti eta goxo-goxo. Plazatxo baten itxura duen bide sarda batean haritz amerikar gazteek atentzioa emango digute. Bidegurutze horretan ezkerrera egin eta altuera hartzen hasiko gara, gogo biziz gainera. Noranzkoa aldatu gabe, beraz, gora egingo dugu etenik gabe, pagadira iritsi arte. Eskuineko xendatik jarraituko dugu goialdean, eta Albertiako

tontorrera iritsiko gara.Legutiora itzultzeko b idexkan atzera egin eta hariztian barrena jaitsi gabe, bizkarra edertzen

duten pagoen artetik segituko dugu. Bidexka gero eta zabalagoa baita, ez da galbiderik. Ur-biltegian, eskuinetik ekin eta, Albinako errekarekin bat egitean, ezkerrera egingo dugu. Goiko Errota etxe dotorearen aurretik igaro ondoren, Legutiora helduko gara.

NOLA HELDU: Legutio, Santa Engrazia edo Urrunagako urtegiaren ondoan dago. Gasteiztik eta Bilbotik gerturatuz gero, Barazar mendateko 240 errepidea jarraituko dugu. Arlaban eta Urkiolako mendateetatik ere iritsi daiteke.DATUAK:Denbora: 2 ordu Zailtasuna: baxuaDesnibela: 300 mLuzera: 6,5 km

B I D E G I D A

TESTUA: JOSEAN GIL-GARCÍA

plazan, ezk

MENDIA FAMILIARRAONDAREA

oro

egl ibre ze

Lehenago ere aipatu izan dugu Hendaia-Bidarte itsas-hegiko xendra liluragarria. Bide horretan Donibane Lohizune atzean

utzi aurretik, merezi du geldialditxoa egitea. Ederra bezain sorpresaz betea da Donibane Lohizuneko lorategi botanikoa.

Dena dago bere lekuan, eta hala ere, horrelakorik ez zenuela sekula irudikatu kargu hartuko diozu zeure buruari.

AAlbertiaA

CaCastilloCa

iltegia

AArArAr iiiamaiamaiamaiamaiaaaarrrrrOOtOtxandOtxandOtxandOtxandOtxandOtxandOtxandOtxandiiiioioioioioiiioioioioioooooo

UUUUUUrrurru