Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko...

16

Transcript of Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko...

Page 1: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek
Page 2: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

2

213. zenb. 2016ko urria

Norabide anitzeko harremanestrategikoa

Kirol profesionalaren eta administrazioaren arteko lotura garai ez hain urrunbatean estuagoa zela diote askok, krisiaz geroztik gizartea eta klase politikoa ez

daudela prest edozein inbertsio onartzeko, lehentasun garrantzitsuagoak badirela-eta. Oparoaldi urteak pasa omen dira jada. Baliteke, baina harremana indarrean dagooraindik, intentsitate apalagoarekin azaleratzen bada ere. Laguntza publikoak bidedesberdinetatik heltzen dira: zuzeneko diru-partidak (babesletzak, uneanunekokanpaina instituzionalak edota azpiegituren finantzaketa), abantaila fiskalak,instalazio publikoen erabilera (ia) esklusiborako alokairu irrigarriak, higiezinenespekulazioa eta abar. Baita Euskal Herrian ere. “Ez egin demagogiarik”, entzungoduzue hala ere laguntzen egokitasuna zalantzan jarriz gero. Egia da hamaika adarduen gai korapilatsua dela eta ez dagoela gauzak sinplifikatzerik, baina zereztabaidatu badago bederen. LARRUN honetan saiatu gara zenbaki artean ezkatramilatu eta datuak testuinguruan kokatzen, baliatuz besteak beste Athletic futboltaldeko eta Bizkaiko Diputazioko ordezkarien, Indar Baskonia hintxa taldeko IbaiTrebiñoren eta EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatekodekano Maite Fuentesen azalpen eta iritziak.

� Egilea: Jon Torner Zabala

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.527. zenbakiarekin banatua, 2016ko urriaren 30ean)

Azala: Ainara Azpiazu “Axpi” · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

1992an Donostiatik abiatu zen FrantziakoTourra. Ordura arte ez zen sekula EspainiakoEstatuko hiri batetik atera, eta 25 urteotan ez daberriro halakorik gertatu. Urte hartan Sevillanegin zen Expo Erakusketa Unibertsala, Madrilizan zen Europako Kulturaren Hiriburu, Bartze-lonak antolatu zituen Olinpiar Jokoak eta, txi-rrindularitza albo batera utzi gabe, jokatu zirenMunduko Txapelketa Benidormen eta NazioenSari Handia Mallorcan. Instituzioek patrikakbero-bero zituzten garai oparoetan ekarri zutenFrantziako Tourra Gipuzkoara, 300 milioi pezetaordaindu eta gero.(1)

Tourraren gaur egungo zuzendari ChristianPrudhomme Bilbon izan zen pasa den irailean,Espainiako Vueltako etapa bat han amaitu zenegunean, Udaleko eta Diputazioko ordezkariekinbiltze aldera, Tourra etorkizun hurbilean Bizkaikohiriburura eramateko asmoa iragarri baitute ber-toko instituzioek. Udalak 120.000 euro ordainduditu Vueltako etapagatik, eta 100.000 (etapa hasie-ra baldin bada) edo 600.000 euro (helmuga)ordain litzake, gutxi gorabehera, Tourreko kara-bana erraldoia ekartzeagatik, horri gehituzsegurtasun, argiztapen edota mantenu lanek sorditzaketen gastuak. Balantzaren beste aldean,

3

Kirol profesionala eta laguntza publikoak / Erreportajea

(1) Un Tour con un único puerto pirenaico. Sergio Palomontes (Volata 7)

2011an bezala (argazkian), Bilbora etorri da Espainiako Vuelta 2016an ere. Frantziako Tourra ere ekarri nahi duteinstituzioek, izango lukeen inpaktuak erakarrita. Maiz haizatzen dira aurreikuspen ekonomikoei buruzko datuak(antolaketa gastuak baino handiagoak beti), baina ondorengo balorazioetan nekez ematen da zifra zehatzik.

LAV

UE

LTA

Page 4: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

agintarien argudiorik erabiliena, hiriaren promo-zioa –helikopterotik hartutako irudiak medio–eta lasterketak utziko lukeen dirutza, ostalaritza-ren sektorean batez ere.(2)

EUROPAKO BATZORDEAREN “ZIGORRA”ATHLETIC ETA OSASUNARI

2013an inauguratu zuten Bilboko San MamesBarria. Futbol zelaia eraikitzeko 186 milioi eurobaliatu dira eta horietatik 43 jarri ditu Athletic-ek. Beste hainbeste bideratu dute Bizkaiko ForuAldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta BBK kutxak,eta 11 milioi euro Bilboko Udalak.

Duela hiru urte jasotako salaketa bat tarteko,Europar Batasuna (EB) aztertzen aritu da futbolzelai berriaren finantzazioan Udalak, Diputazio-ak eta Jaurlaritzak parte hartu izana interpretaote zitekeen Athletic taldeari emandako estatu-laguntza moduan. Ezetz esan du, kontuan edukibehar direlako besteak beste klubari ezarri zaiz-kion kanon eta kontra-prestazioak, estadioariemango zaion erabilera publikoa eta eraikikodiren instalazio berriak.

Aldiz, Bruselak eskatu die Athletic eta Osasu-nari, baita Madril eta Bartzelonari ere, Ogasunari5 milioi euro (gehienez) itzultzeko, Estatuakemandako laguntza publikoen zati bat legez kan-pokoa baita. Europak dio klub horiek jaso dituz-ten pribilejio fiskalek lehiakortasun printzipioakurratu dituztela, mesede egin dietela beste taldebatzuen kalterako. Kontua da, haien izaera bere-ziagatik, irabazi asmorik gabeko entitate bezalatratatuak izan direla, Espainiako gainerako futboltalde profesional guztiak kirol elkarte anonimoak(SAD) direnean. Alegia, sozietateen gaineko zer-gari dagokionez %5 gutxiago ordaintzen aritudirela: %25eko tasarekin eurak eta %30arekinbeste denak. “Zergadunen dirua futbol talde

profesionalak finantzatzeko baliatzea txapelketakfaltsutu ditzake”, azaldu du EBko Lehia komisa-rio Margrethe Vestager-ek: “Fondo publikoakezin dira talde zehatz batzuei mesede egitekobaliatu, kasu honetan gertatu den bezala”. RealMadrilek, bere aldetik, 18 milioi euro gehiagoitzuli beharko ditu Udalari saldu zizkion lursailbatzuen balioa gehitxo puztu zutelako.

Hain justu, Europako Batzordearen erabakiraegokitzeko, kirol talde profesionalen zerga tra-taera aldatzeko foru araua onartu zuten BizkaikoBatzar Nagusiek hilaren 14an, alderdi guztienonespenarekin. Osoko bilkurak araua berretsita,klub profesionalek sozietate anonimoen trataerabera jasoko dute aurrerantzean. Ikusteke dago,dena den, aldaketak berarekin ekarriko ote duenAthletic-ek dirua (%5eko alde hori) itzuli beharizatea ala ez. Itzultzekotan, 2012az geroztikaurreztutakoa itzuli beharko du, hortik atzerakoekpreskribitu egin dutelako jada.

Bi kasuek, ziklismoaren esparrukoa lehenen-goa eta futbol mundukoa bigarrena, erakustendute oparoaldi garaiak amaitu ziren arren, admi-nistrazioen eta kirol profesionalaren arteko lotu-ra mantendu egiten dela. 2007az geroztik, gaine-ra, krisi ekonomikoa medio, laguntzenegokitasunari eta kasu batzuetan legezkotasunariburuzko eztabaida biziago dago lehen baino.LARRUN honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoerrealitateari heldu diogu batez ere, gizonezkoenfutbola eta saskibaloia ardatz hartuta, diru-lagun-tza publikoen konplexutasunaz jabetzeko adibi-derik argienak direlakoan.

SAN MAMES BARRIA, OBRA“ESTRATEGIKOA”

Kirol talde profesionalek jasotzen duten lagun-tza publikoari buruzko datu zehatzak biltzea ez

4

213. zenb. 2016ko urria

(2) El Tour, un gigantesco ‘spot’ publicitario con audiencia fiel. Victor Cruzado (Expansión, 2015-07-03)

Page 5: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

da erraza, besteak beste haien politikaren partedelako egoera ekonomikoaren ingurukoak gehie-gi ez haizatzea, eta konfidentzialtasun legeakdebekatzen duelako zergadunen gaineko infor-mazioa ematea, Athletic futbol taldearen eta Biz-kaiko Diputazioaren prentsa bulegoetatik azaldudiguten moduan. Gutxi gorabeherako zifrabatzuk ematerik badago, dena den.

Aipatu bezala, San Mames Barria estadioarenaurrekontua 186 milioi eurokoa izan da. 43namilioi jarri dituzte Athletic-ek, BBK-k (Kutxa-bank), Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Diputa-zioak (horietatik 17 zelai berria dagoen lursaila-ren balioagatik); eta 11 milioi Udalak (beharrezkolizentziak ez kobratuta). Teilatuaren handitzea(12,6 milioi euro) klubak hartu du osorik beregain. Urteko alokairuagatik 500.000 euro kobra-tzen zaizkio futbol taldeari eta mantenu nahizsegurtasun gastuak haren bizkar daude. SanMames Barria S.L. sozietatea da estadioarenjabea, hura finantzatu zuten bost entitateek osa-tzen duten erakundea.

Merkatuko balioaren azpitik dagoela iritzita,Podemos-Ahal Dugu edota UPyD alderdiek alo-kairuaren prezioaz galdegin diote Ogasun dipu-tatu Jose Maria Iruarrizagari. Haren hitzetanzentzuzko kopurua da, kontuan hartuta Bizkaiko

Foru Aldundiak urtean bi ekitaldi antola ditza-keela bertan, eta eskubidea duela palkoa eta apar-kalekua erabili edota publizitate instituzionalajartzeko. “Obra estrategikoa da, lurraldearenpromoziorako garrantzitsua”, azaldu diguteDiputaziotik.

Kontraprestazio horien guztien balioa 1,5milioi eurokoa dela azaldu zuen Iruarrizagak,irailaren 28an Bizkaiko Batzar Nagusietan egin-dako agerraldian. Orduan zioenez, Herri-Kon-tuen Euskal Epaitegiari (HKEE) zegokion ope-razioaren zilegitasunaz erabakitzea, oposizioakmesfidantzaz hartu zuena hein batean, Jose LuisBilbao delako erakunde horretako presidentea,futbol zelai berriaren operazioa gauzatu zeneanBizkaiko ahaldun nagusia zena. Edonola ere, ezEuropak ezta kontuen epaitegiak ere ez dutemotiborik ikusi alokairu-baldintzak aldarazteko.“Epaitegi honen ustetan, San Mames Barriasozietateak [bizpahiru espedientetan topatutakolege hausteak alde batera] zuzentasunez bete du2007tik 2014ra bitarteko ekitaldietan ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege araute-gia”, irakurri daiteke HKEEren FiskalizazioTxostenean. Akordioak jasotzen duenez, 50urterako sinatu duen alokairu-hitzarmena amai-tzean, futbol zelaia 66 milioi euroren truke erosiahal izango du Athletic-ek.

5

Kirol profesionala eta laguntza publikoak / Erreportajea

BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, SanMames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek egin dute ekarpen ekonomikoa.

BIZ

KA

IA.E

US

Page 6: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

6

213. zenb. 2016ko urria

HERRI KONTUEN EPAITEGIA: HUTSUNEAKDITUZTEN DATUAK (2007-2011)Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakodiputazioek 2007-2011 artean eman zituzten diru-laguntzak argitaratu zituen Herri-Kontuen EuskalEpaitegiak (HKEE) 2014an. Orotara 16.700 milioi eurobideratu ziren, eta horietatik 42 milioi eliteko kirol tal-deek jaso zituzten. Athletic-ek esaterako 13,3 milioipoltsikoratu zituen, Bilbao Basketek 9,5, Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeak 8,3, Realak 7,7 eta Gipuz-koa Basketek 2,5.

Onuradunen zerrendan ez da Alaves agertzen, etaBaskoniak 0,7 milioi besterik ez zituela jaso aipatzenda. Epsilon-Euskadi porrot egin zuen 1 Formulakoproiektuaren arrastorik ere ez. Zer esan nahi duhorrek, Arabako klub garrantzitsuenek ez zutela dirurikjaso? Diru-laguntza moduan ez; bai ordea beste bidebatzuetatik: instituzioek Alaves erreskatatu egin zuten2011n, eta Baskoniak hainbat hitzarmen du sinaturik.Halaber, HKEE-ren txostenak ez ditu bildu babesletza-akordioei buruzko datuak, ezta kirol instalakuntzetara(San Mames, Anoeta…) bideratutako kopuruak ere.

“Agerikoa da txostenak ez duela azken urteotanAraban gertatu dena fideltasunez jaso”, zioen IkerRioja kazetariak El Mundo egunkarian. Baskonia etaAlavesen jabe Josean Querejeta berak emandakodatuek erakusten dute hori. 2007-2011 aldian saski-baloi taldeak ez zituen 0,7 milioi jaso, 6,3 baizik, Dipu-tazioaren eta Gasteizko Udalaren eskutik. “Alaveserreskatatzeko operazioa, bestalde, Diputazioarenbulegoetatik koordinatu zen, agintean EAJ zegoela”,dio Riojak. Operazio hark 16 milioi euroko balioazuen, eta Jaurlaritzak eta Udalak ere jarri zuten eurenpartea. Esaterako, diru-laguntza bezala bideratu ezbaziren ere, Alavesek 2 milioi euro jaso zituen Ibaiakolur-sailengatik; eta Ogasunarekin zuen 5,7 milioieuroko zorra “barkatu” egin zitzaion, Izarra kolegiozaharreko lur-sailak Diputazioaren esku utzita.

Dena dela, argi dago txostenak ez duela diru-laguntzen errepaso erabat fidela eskaintzen, elitekokirolaren finantzazioa ez baitu osotasunean jaso.“Epaitegiaren helburua da diru-laguntzen laburpenbat egitea, jarduera horren legalitatea zalantzan jarrigabe”, dio epaitegiak.

JAURLARITZAREN BABESLETZAK (2010-2013)2010-2013 artean 9,1 milioi euro inbertitu zituenEusko Jaurlaritzak, babesletza-modalitate desber-dinetan. Diru-partidak hainbat sailek bideratuzituzten: Kulturak, Lehendakaritzak, Herrizaingoak,Ingurumenak, Industriak eta azken horren menpedagoen Spri bezalako erakundeek, besterenartean. Laguntzarik handiena Alaves Fundazioakjaso zuen: milioi bat euro baino gehiago, 2011-2016 artean “Arabar Errioxa” marka promoziona-tzeko.

Euskadi txirrindularitza fundazioak 80.000 eta400.000 euro arteko zazpi partida jaso zituen, hariketa 2013an desagertu egin zen arte, aurrekontua-ren parte handi bat euren gain hartzen zuten insti-tuzioen babesa galduta. Saski Baskonia eta BilbaoBasket ere hainbat laguntzaren hartzaile moduanagertzen dira, “Euskadi” markaren sustapenerako.

KIROL INSTALAZIO NAGUSIAK:10 URTETAN 200 MILIOIInstituzioek 200 milioi euro inguru bideratu dituzteazken hamar urteetan San Mames Barria eta Bil-bao Arena eraiki, Buesa Arena handitu eta Anoetaeraberritzeko.

- San Mames Barria (Bilbo): 186 milioi euro. BBK-k (Kutxabank) 43, Jaurlaritzak 43, Diputazioak43, Udalak 11 eta Athletic-ek 43. (Proiektua2009koa da).

- Bilbao Arena (Bilbo): 42 milioi euro. Diputazioak21 eta Udalak 21. (2006)

- Anoeta (Donostia): 49 milioi euro. Jaurlaritzak10, Diputazioak 4 eta Realak 36; Kutxabankenekarpena ezagutu zain. (2016)

- Buesa Arena (Gasteiz): 30 milioi euro. Jaurlari-tzak 15 eta Diputazioak 15. (2010)

Zerrenda honetan saskibaloi eta futbol estadio-ak agertzen dira, albo batera utzita Bizkaia Fron-toia modukoak (Diputazioak 24,5 milioi jarri zituenhura eraikitzeko).

Page 7: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

Podemos-Ahal Dugu eta UPyD-ko ordezka-riek salatu dute salmenta-prezio hori “pagotxa”dela, klubak “fabore tratua” izan duela eta SanMames Barria sozietatea eta kontu epaitegia ezdirela “gardentasunez” jokatzen ari. Zentzuhorretan, klubak gogorarazi du Espainiako Esta-tuko futbol taldeen artean Athletic-ek ordaintzenduela alokairurik altuena, bigarrenarekiko aldenabarmenarekin gainera. Realak, esaterako, beregaraian 500 milioi pezeta (3 milioi euro) baino ezzituen ordaindu 40 urtez Anoeta erabiltzeagatik.

ATLETISMO PISTAK KENTZEA,ASPALDIKO NAHIA

Anoeta estadioa 1993an inauguratu zuten. Huraeraiki eta ingurunea birmoldatzeko 48 milioi eurobaliatu ziren. Kopuru horretatik %85 instituziopublikoek jarri zuten: Udalak 18 milioi, EuskoJaurlaritzak 13, Gipuzkoako Diputazioak 10 bainozertxobait gehiago, Kirol Kontseilu Gorenak(CSD) 3,6 eta Realak aipatutako 3 milioiak beste-rik ez. Instalazioak Udalak kudeatzen ditu, Anoe-ta Kiroldegia sozietatearen bitartez.

Ia inaugurazio egunetik bertatik zelaia ingura-tzen duten atletismo pistak eztabaida-iturri izandira, eta urteetan apenas erabili direla ikusita,sektore batzuetatik maiz egin da korrikalarien-tzako eremua kentzeko eskaera, euren hitzetanharmailak joko-zelaira hurbilduta Atotxa zaha-rreko giroa berreskuratuko litzatekeelako. Bainadela krisiak eztanda egin zuelako edo instituzioakSan Mames Barriara begira zeudelako –hedabideugarik interpretatu duen moduan–, proiektuakez du aurrera egiterik lortu, harik eta Realak ira-garri zuen arte eraberritze obren zatirik handienaklubak ordainduko zuela.

Anoeta berritua, atletismo pistarik izango ezduena, 2019an inauguratuko dute, aurreikuspenbaikorrenak betetzen badira. Obren aurrekontua51 milioi eurokoa da. Hilaren 14an Kutxabanke-kin lortutako aurre-akordioak zehazki zein kopu-

ru jasotzen dituen jakiteke dagoela, Realak %50jarriko du –zuzenean– eta beste erdia AnoetaKiroldegiak. Zentzu horretan 12 milioi gehiagobideratuko ditu klubak, Donostiako Udalari maile-gu, Anoetaren erabilera eta ustiaketarako kanonbezala. Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro jarrikoditu eta Diputazioak 4 milioi. Kontraprestaziogisa, estadioa ustiatzeko epea 2033tik 2067ra arteluzatuko zaio Realari. Udaleko bost alderdietatiklau (EAJ, PSE, Bildu eta PP) agertu dira proiek-tuaren alde, eta bakarra (Irabazi) aurka.

Hain justu, Eneko Goiak, Donostiako alkateeta Anoeta Kiroldegia sozietateko lehendakariak,urriaren 11n jakinarazi zuen kargutik kendukodutela sozietatearen administrazio kontseiluanIrabazik duen ordezkari Loïc Alejandro, “esta-dioaren birmoldaketaren aurka azaldu eta berejardunak Anoeta Kiroldegiari kalte egin diola-ko”. Arrazoia da, labur azalduta, Irabazik EuskoJaurlaritzako Kontratuen inguruko ErrekurtsoenAdministrazio Organoari (KEAO) aurkeztutakohelegiteak, partzialki onartua izan zenak, baldin-tza-agiriak aldatzera behartu eta obrak atzeratudituela. Alejandro kargugabetzeko erabakia EAJeta PSEk babestu dute; EH Bilduk “alkatearenjauntxokeria” salatu du eta PPrentzat “gogorsamarra” izan da.

7

Kirol profesionala eta laguntza publikoak / Erreportajea

Page 8: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

Proiektuak kostatuko duen 51 milioi euroetatik44 bideratuko direla Anoetara, ia 3 milioi minies-tadiora, 800.000 Kirol Etxera, 500.000 ErnestLluch zentrora eta 180.000 Gipuzkoako Federa-zioaren egoitzara.

MARKEL OLANOREN AURKAKO KEREILA

Pasa den martxoaren 16ean Donostiako 5. Ins-trukzio Epaitegiak tramitera onartu zuen Reale-ko presidente ohi Iñaki Badiolak Gipuzkoakoahaldun nagusi Markel Olanoren aurka jarritakokereila. “Faltsifikazio eta prebarikazio” zantzuakatzeman ditu epaileak, 2009an futbol taldeari 6,4milioi euroko zorra barkatu zitzaiola-eta (gaine-ra, 6 milioi euroko laguntza eman zion). HerriKontuen Euskal Epaitegiak 2012ko otsaileanargitaratutako txostenak egin zuen publiko zorbarkatzea. Realeko kontseiluak bere garaian argi-tu zuen “legeak aurreikusitako baldintzapean”barkatu zitzaiola zorra: “1982ko irizpide batijarraiki, bazkideen ordainketen zati bat ez dago

BEZari lotuta”. Klubak azaldu berri du 2009azgeroztik Ogasunarekikoak konponduta daudela.

ALAVES ETA EIBAR: ALOKAIRUA,DEBALDE

Anoetaren kasuan bezala, Udalarenak diraEibarreko Ipurua eta Gasteizko Mendizorrotzafutbol zelaiak ere bai. Aitzitik, Eibar eta Alavestaldeek ez dute alokairurik ordaintzen. Ipuruahanditzeko obren kostua (3,2 milioi euro) Eiba-rrek hartu du ia osorik bere gain; GipuzkoakoDiputazioak %10 (320.000 euro) jarri du.

Bereziagoa da, bestalde, aspaldian lokatzetanibili den Osasunaren kasua. Sadar estadioa (lagun-tza publikoen arabera beste izen ofizial bat hartuizan duena) eta Taxoareko instalazioak Ogasunarieman zizkion 2014an, 53 milioi euroko zorrarenparte handi bat (43 milioi) kitatzeko, eta alokairua-gatik urtean 150.000 euro besterik ez ditu ordain-duko datozen 30 urteetan (75.000 euro berriro 2.

8

213. zenb. 2016ko urria

BESTE GOL BAT GURE ATEAN

42.000 lagun sartuko omen dira Anoeta estadio berrian. Ia 19.000 lagun joan zirenigandean. Horietatik 1.500 kontrako taldearen zaleak.3 urtetan [2008-2011 artean] 12 milioi euroko zorra egin omen zion Realeko presi-dente Aperribayk Gipuzkoako Ogasunari (1). Garai berberean 3,1 milioi euro jasozituen Eusko Jaurlaritzatik Aperribayren Sapa-Placencia arma fabrikak. Iruzurgile

eta armagile baten lehendakaritzapean dagoen futbol taldeari 4 milioi euro emango dizkio Diputazioak eta 10milioi Eusko Jaurlaritzak, estadioa berritzeko. 14 milioi euro denera. Besteak beste, jokalari batzuei paradisufiskalen bidez ordaindu zitzaien arren (2). Ez baitago diruz ordaintzerik titular on bat eta azala Diario Vascon.Eta egia da. Nik ere eraman behar izan ditut Anoetara katalejuak futbol jokalariak ikusteko. Baina ezin nezakedefendatu futbol talde bati hainbeste diru publiko ematea. Zer eta inoiz betetzera iritsiko ez den estadioa egi-teko. Zer eta armagile iruzurgile batek bilatzen dituen golak finantzatzeko.

Imanol Epelde. 27 Zapata bloga (2016-05-10)

(1) Zor horrek ez luke loturarik Realarekin, baizik eta Aperribayk eta haren hurbilekoek “ad hoc” sortutako Industri Sus-

tapen Sozietateekin, Extraconfidencial webguneak plazaratutako informazioaren arabera.

(2) ‘Panama Paperak’: 2000 eta 2008 artean Realak ordainketak paradisu fiskalen bidez egin zituen (ARGIA, 2016-04-03)

Page 9: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

mailara jaisten bada). Ez da harritzekoa, beraz,Osasunako presidente Luis Sabalzak esatea klubakez duela Sadar eta Taxoare berreskuratzeko baterebeharrik: “Agian, hobe da dirua bankuan izatea,adreiluetan inbertitzea baino. 30 urterako kontra-tua dugu sinaturik; ordurako jada ez naiz biziko”,adierazi du. Kontuan izan behar da, halaber, insta-lakuntzen tasazioak eragin duen zalaparta, hasierabatean Ogasuneko teknikariek kalkulatu baitzuten30,5 milioi euroko balioa zutela, eta ez 43koa.

Publikoak dira, era berean, Bilbao Basket etaBaskonia saskibaloi taldeek erabiltzen dituztenpabilioiak. Udalarena da Miribillako kiroldegia etaArabako Diputazioarena Buesa Arena. Klubenardura da instalazioak txukun mantentzea. Basko-nia Taldeak emandako datuen arabera, 2008-2013artean 3.670.000 euro ordaindu zituen BuesaArena eta Mendizorrotzaren mantenu-lan eta uredota argindar hornikuntzagatik.

BILBAO BASKET: ZURRUNBILOARENERDIAN

Miribillako kiroldegia (Bilbao Arena da izen ofi-ziala) 2010ean inauguratu zuten (lehenago BECenjokatzen zuen Bilbao Basketek). 38 milioi eurokofaktura erdibana ordaindu zuten Udalak eta Dipu-tazioak.

Taldeko akzionista nagusia zen Gorka Arrindaenpresariarekin lehen eta hura gabe orain, BilbaoBasketek instituzioekin mantendu duen harrema-nak zeresan ugari eman du azken urteotan, onera-ko zein txarrerako. 2012-2014 epealdia berezikinahasia izan zen; jokalariek greba ere hasi zutensoldatak kobratu ez zituztelako. Bizkaiko Diputa-zioak erabakita zuen kirol talde profesionalentzakolaguntzak kenduko zituela (Bilbao Basketek 1,9milioi euro jasotzen zituen), baina babesle priba-tuak (Uxue energia enpresak) zegokion kopurutikeuro bakarra ere ordaindu ez zuela-eta, 2013ankluba erreskatatzea erabaki zuen, horretarako 5,2milioi euro bideratuta. 1,5 milioi fondo publikoeta-

tik atera ziren, eta Ogasunarekin zuen 3,7 milioieuroko zorra barkatu egin zitzaion taldeari. Institu-zioak akordioa zuen sinatua Bilbao Basketekin,2014-2016 bitartean 5,7 milioi euro emateko(urtean 1,9 milioi). Hitzarmena bertan behera utzieta dirua aurreratzea hobetsi zuten. “Zorra kitatueta 2016rako hitzarmena bertan behera utzita, unehonetatik aurrera ez dago kontratuzko harremanikBilbao Basketekin”, adierazi zuen Jose Luis Bilbaodiputatu nagusiak: “Taldearen salbazioa ekarri du,baina orain gestoreei dagokie bideragarritasunplana egitea, Diputazioaren babesletzarik gabe”.

Ahaldun nagusiaren hitzetan, Bilboko klubaerreskatatzea erabaki zuten 2014ko MundukoTxapelketako lehen fasean AEBetako selekzioakBECen jokatzeko –eta horrek lekarkeen inpaktuekonomikoa ez galtzeko– ezinbestekoa zelako tal-dea ez desagertzea. EH Bilduko ordezkariek ordeabestelako datua eman zuten: Udalak, Eusko Jaurla-ritzak eta Diputazioak Espainiako Saskibaloi Fede-razioarekin sinatutako hitzarmenaren arabera,AEBetako selekzioa BECera ekartzeko nahikoazen instituzioek 700.000 euro ordaintzea (Mundu-

9

Kirol profesionala eta laguntza publikoak / Erreportajea

Gorka Arrinda Bilbao Basketeko kontseilari delegatuakaldamenean du Uxue enpresako ordezkaria. 2012-13denboraldi nahasian babestu zuen energiaren sektorekokonpainiak saskibaloi taldea. Ez zuen hitz emandakoabete, eta Diputazioak kluba erreskatatu behar izan zuen.

BIZ

KA

IA.E

US

Page 10: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

ko Txapelketako egoitzetako bat izateagatik Bil-bok jada ordaindu zituen 1,8 milioi euroez gain),kluba desagertu ala ez.

Erabakiak polemika eragin zuen, testuinguruberezian gertatu zelako. Izan ere, 2012ko abendua-ren 22an onartutako foru-aurrekontuetan %80murriztu ziren Gizarte Inklusiorako LaguntzaBerezietarako baliabideak. 2011n 3.615.000 eurobideratu ziren, eta 2012an 737.000 euro.

ZORRA ATZERATU ETA ERRESKATE BERRIA

Denbora igarota, saskibaloi taldearen egoerakonpontzeke zegoen. 2015eko abenduaren 30eanDiputazioak onartu zuen klubak Ogasunarekinzuen 6,5 milioi euroko zorraren zati bat (3,1 milioi)hiru urtera atzeratzea, babesle nagusiaren (Domi-nion) abalari esker.

Eta 2016ko ekainean, “Administrazioak taldeaerreskatatu du” moduko titularrak azaldu zirenberriro ere. ACB ligatik kanporatuko lukeen har-tzekodunen konkurtsoari iskin egin zion klubak,milioi bat euroko kreditu-lerroa lortuta. Zuzenda-ritzak iragarri zuen 2,7 milioi euroko zorrari aurreegiteko modurik topatu ezean ordainketak etenbehar izango zituela, eta Rural Kutxak aipatu kre-ditu-lerroa eman bazion, Bilboko Udalak egindakoahaleginagatik izan zen, hark jarri baitzuen opera-zioak eskatzen zuen milioi bat euroko abala. Uda-lak urtetik urtera berritu ohi zuen lankidetzahitzarmena Bilbao Basketekin, baina egoerakbehartuta bost urterako diru-laguntza onartu berridu: 200.000 euro urtean, 2017tik 2021era bitar-tean. Bilboko alkate Juan Maria Aburtok adierazidu laguntza hori jaso ezean taldea desagertu egin-go litzatekeela: “Bilbao Basket ez da kaudimenga-be deklaratu edo porrot egin duen enpresa bat,altxortegi-arazoak dituen kluba baizik”. PSEk etaPPk akordioa babestu zuten, EH Bilduk eta Udal-berrik aurka bozkatu eta Ganemos-Goazen Bilbaoabstenitu egin zen. “Laguntza hori jaso ahal izate-ko taldeari eskatzen zaion bakarra partidak joka-

tzea da, ez dago batere gaizki”, zioen EH Bildukobozeramaile Lander Etxeberriak. “Klubak hiriaribalio erantsia ematen dion arren, pribatutik kudea-tu beharreko enpresa pribatua izaten jarraitzendu”, gehitu zuen Ganemos-Goazen Bilbao alder-diko Francisco Samir Lahdou-ek.

Zorrak kudeatzeko moduak Araban ere sortudu eztabaidarik, Baskonia saskibaloi taldeareninguruan bereziki.

BASKONIA: BALDINTZAONURAGARRIAK

Javier de Andrés (PP) buru zuen Diputazioak“ordainketa plan berezia” onartu zuen 2014koabenduaren 30ean, taldeak Ogasunarekin zuen 7,5milioi euroko zorrari aurre egiteko. “ArabakoOgasunak Saski Baskonia erreskatatu zuen”, ira-kurri zitekeen Eldiario.es agerkariak 2016ko abuz-tuaren 9an plazaratutako artikuluan. 725/2014akordioa medio, zorrari aurre egiteko epea 2020raarte luzatu zitzaion Baskoniari. “1995az geroztiksinaturiko plan ‘bereziak’ hobetzen ditu akordiohorrek”, nabarmendu zuen Iker Rioja kazetariak.Bi egun beranduago, abuztuaren 11n, Baskoniakidatzia kaleratu zuen. Zioenez, 2014an zituenzorrak ez ziren 7,5 milioi eurora iristen, nahiz etaonartu atzeratutako dirua ordaintzeko egutegiberria negoziatu zuela.

Zera dio, hitzez hitz, 2014ko abenduaren 30ekoArabako Aldizkari Ofizialak: “Diputatuen Kon-tseiluaren 725/2014 erabakia, Saski-BaskoniaSAD sozietateari onartzen diona ordainketa planberezi bat, Arabako Foru Ogasunarekin ordain-tzeke dituen hainbat zerga zor kitatzeko”. Etabeste hau, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aur-keztutako 2014ko fiskalizazio txostenak: “Dipu-tatuen Kontseiluaren 725/2014 erabakiaren bitar-tez zordun bati 7,5 milioi euroren printzipalarengainean zatikapena eman zaio; horietatik 5,1milioi euro aurrez geroratu eta zatikatutako zorrakdira, 5 urteko aldirako, araudi arautzailean ezarri-

10

213. zenb. 2016ko urria

Page 11: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

tako epea gaindituz eta inongo bermerik aurkeztugabe”. Ezin esan, beraz, Eldiario.es-ek emandakodatua oso aldrebesa denik.

Are gehiago, SER irrati katearen arabera, Rami-ro Gonzalez (EAJ) ahaldun nagusiaren gobernuakere Baskonia “erreskatatu” zuen 2015eko aben-duan, Ogasunarekin zuen 6,5 milioi euroko zorraatzeratu eta zatikatzeko eskariari berriro meneginda. Plan berria adar bikoa da: batetik, ordain-ketak 5 urtetan zatikatzen dituena; bestetik, Bas-koniak jaso ohi duen diru publikoa baliatuko zenzorraren parte bat kitatzeko. Alegia, kasu honetanDiputazioak publizitate terminoetan bideratutako1,3 milioi euro ez zituen Baskoniak jasoko, baiziketa zuzenean pasako zela Kultura eta KirolDepartamendutik Ogasunera.

Ogasuneko iturrien arabera horrek ez du esannahi Baskoniari zorra “barkatzen” zaionik, kon-traprestazioa jada egon badagoelako: Arabarenpublizitatea Buesa Arena pabilioian eta taldearenekipamenduetan. Klubak ere horixe dio, inork ezdiola deus barkatu, 725/2014 akordioak goibu-ruan “zorrak kitatu” aipatzen duen arren. JoseanQuerejeta buru duen enpresa-taldeak (barneanbiltzen dituena Alaves edota BAKH kirol hiria erebai) adierazi du Baskoniak sekula ez diola Ogasu-nari ordaintzeari utzi, eta gizarteari gehiago itzul-tzen diola jasotzen duena baino. Dioenez, Basko-nia Taldeak 27 milioi euro bueltatuko ditu 2017anBEZ, PFEZ eta Gizarte-Segurantzaren artean.Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak El Mundoegunkariari eskainitako elkarrizketa batean zioe-nez, “kirol elkarte anonimoek ez dute pribilejiorikjasotzen; egoera zailean dauden enpresa guztieieman behar zaizkie erraztasunak, ordainketakatzeratu edota zatikatuta”.

Diputazioak soilik ez, Gasteizko Udalak erelaguntzen du Baskonia, bai zuzenean, baita Alavesfutbol taldea barnean hartzen duen 5+11 Funda-zioaren edota BAKH kirol-hiriaren bitartez ere.Eusko Jaurlaritzak aldiz ez du babesletza-akordio-aren zati bat berritu (200.000 euro ingurukoa,

nazioarteko txapelketak jokatzeari zegokiona),Ogasunarekin edota Gizarte-Segurantzarekin zor-dun diren entitateek ez dutelako laguntza publiko-ak jasotzeko eskubiderik, Aldizkari Ofizialeanpublikatutako ebazpen baten arabera.

EKITALDI HANDIEN GOSE ORAINDIK ERE

Txirrindularitza kontuak aipatuta hasi duguerreportajea, eta amaitu ere halaxe egingo dugu.Izan ere, amateur mailako Infisport-ArabaEus txi-rrindulari taldea desagertu egingo da 2017an,laguntza publikoen murrizketek eta babes pribatunahikorik aurkitu ez izanak bultzatuta. 2014azgeroztik Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak etaGasteizko Udalak laguntzen zuten taldea. Ez dabakarra. Duela gutxi gauza bera iragarri zuenSeguros Bilbao historikoak, eta EDP-k jakinarazidu Euskadi Fundazioa babesteari utziko diola.

Bien bitartean, gogora dezagun Espainiak bereburua aurkeztu duela Europako Futbol Txapelke-taren edota Joko Olinpikoen anfitrioi izateko, eki-taldi ponpoxoak antolatzeko grina itzaltzeke. Tes-tuinguru horretan kokatu behar da 2017anTarragonan egingo diren Mediterranear Jokoeiburuzko albiste hau: Udala aztertzen ari da instala-zioen kudeaketa 2057ra arte enpresa pribatu batenesku uztea. “Negozio-eredua argi dago”, dioCiclismo2005-eko blogari Sergiok, laguntza publi-koez luze eta sakon idatzi duenak. “Bi asteko festa–apenas duena oihartzuna– denon diruarekinordaintzen da, eta behar larriagoak albo baterautzita eraiki diren instalazioak, kanon barregarrientruke uzten dira enpresa pribatuen eskuetan.Hamar urte igaro ditugu jada krisian eta enpresa-eskema mantendu egiten da: kirol ekitaldiak anto-latzeko eskatzen dugu harri filosofala balira bezala,propaganda, laguntxokeriak eta ustelkeria izanikezaugarri. Espainian eman diren korrupzio kasuenparte handi batek harremana du ekitaldi handieiloturiko kirolaren industriarekin”. Gurean hala ger-tatzen denik ezin esan daiteke, baina zer pentsatueman beharko lukete hitz horiek.�

11

Kirol profesionala eta laguntza publikoak / Erreportajea

Page 12: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

Baskonia eta Alaves dira Araban erreferentzia.Laguntza publiko ugari jaso dute urtetan...

Hala da. Alavesen kasuan, Diputazioak eta Uda-lak salbatu zuten hein batean taldea; eta Baskoniakere diru-laguntza ugari jaso du, esaterako, 30milioi euro inguru pabilioia handitzeko. Horrigehitu behar zaio ElDiario.es-ek plazaratutakoinformazioa, Diputazioak barkatutako zorrariburuzkoa. Dena den, ez da Araban soilik gerta-tzen, praktika sistematikoa da Euskal Herrian.

Euskal Herrian oro har eta Araban zehazki, diru-laguntzen inguruko auziak sortzen al du nahikoaeztabaidarik, bai politikarien artean, bai gizartekogainerako esparruetan? Zale moduan zein iritziduzu zuk?

Elkarte anonimoek jaso ohi dituzten laguntzakdiren heinean, auziak eztabaida pizten du. Dirukopuru handiak dira gainera, behar larriagoakasetzera bideratu beharko liratekeenak.

Maila politikoan, tamalez, alderdiek ez dutejarrera bera mantentzen Araban eta esaterako,Bizkaian. Han apenas kritikatu dituzte Athletic-

ek jasotako laguntzak, klubaren aurka egiteak ezduelako etekin politikorik ematen. Talde guztiekjasotzen dituzten laguntzen inguruko diskurtsoaskoz ere zorrotzagoa izan beharko lukete politi-kariek. Moral bikoitza dagoela uste dut. Futbo-lean, saskibaloian eta oro har kirolean ikustenden eman-hartu zikinaren aurkako borrokarenabangoardian zaleak baino ez gaude eta horinegargarria da.

Zein norabidetan joan beharko lirateke kirolerazuzendutako laguntza publikoak?

Legez, oinarrizko kirola laguntzeko betebeha-rra du Diputazioak, klubak babestu behar ditu.Athletic edo Osasuna adibidez klubak dira, bainafutbol eredu kapitalista baten dinamikan murgil-duta daude, ez dago ezberdintasun handirik taldehorien eta SAD Kirol Elkarte Anonimoenartean, ez bada barne-antolakuntzan. Horrelakotalde batek laguntza publikoa jaso beharko otelukeen? Iritzi kontrajarriak daude, gai oso kon-plexua da.

Eusko Jaurlaritzak eliteko kirol ez-profesionalalaguntzeko beharra du eta horri erantzuten dio

12

213. zenb. 2016ko urria

“Bisitariek diruadakartela diote, etaostalaritzan onerakonabari dela; enpresapribatuak dira, ordea”

Ibai Trebiño

Indar Baskonia hintxataldeko kide eta kirol

teknikaria

Page 13: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

BAT Basque Team programak [ikusi koadroa].Kirol ez profesionalera bideratzen diren lagun-tzak txikiak dira halere. Jar dezagun adibidemoduan Maider Unda borrokalari gasteiztarra-ren kasua, brontzezko domina bana lortu duenaJoko Olinpikoetan eta Munduko Txapelketan.Egunez lan egin eta arratsaldez entrenatzen du.Ez da justua. Ez da bidezkoa eliteko kirolaribatzuei ematen zaien tratua, are gehiago futbolprofesionalak mugitzen duen dirutza publiko etapribatuari so egiten badiogu.

Arazoa da gaur egungo kirol eredua kapitalis-moarekin loturik dagoela. Etsenplu gisa, begiradiezaiogun sobietar garaiko zenbait herrialdesozialistaren jardunari. Diru asko inbertitzenzuten kirolarien mesedetan, errendimendu altukozentroak erdigunean jarrita, eta emaitzak begi bis-takoak dira. Inor ez zen Joko Olinpikoetatikkanpo geratzen diru kontuak zirela-eta; guztiakziren profesionalak. Hori da bermatu behar dena,eliteko kirolariak profesionalak izatea. Diru publi-koa zentzu horretan bideratu behar da.

Kapitalismoa gailendu egin zaie kirolak trans-mititu beharko lituzkeen baloreei. Hori da kriti-katu behar dena, ez gara kirolaz hitz egiten ari,baizik eta kirolaren izenean dagoen negoziodirudun bati buruz. Gauzak diren bezala esanbehar dira.

Laguntza publikoak kritikatzea demagogia egiteadela diote batzuek, talde horiek zergetan gehiagoematen dutela jasotakoa baino, kasu honetan Ara-baren izena zabaltzen dutela, Gasteizera dirua eka-rri, lanpostuak sortu… Guztia termino ekonomiko-etan neurtzea egokia al da zure ustez?

Arabari edo beste edozein herrialderi publizita-teak dakarzkion etekinak zenbatekoak diren ezdago argi. Nik dakidala horren inguruko daturikez da ematen. Turismoak dirua dakarrela diote,eta ostalaritzan adibidez onerako nabari delahori. Baina enpresa pribatuak dira horiek, alegia,diru publikoa erabiltzen da Arabaren irudia

zabaltzeko, eta horri etekina ateratzen diotenakzonaldeko enpresa batzuk dira. Lanpostuak sordaitezke, noski. Betiko argudioa da. Orokorreanenplegu prekarioa da, baina, onurarik handienakapitalistari dakarkiona. Eztabaida hortxe egonbehar da. Kontua da langabezia jaisten dela esa-ten digutenean inor gutxik begiratzen diela lan-postu berrien baldintzei. Ikaragarrizko tranpadago hor, gizartea engainatu eta manipulatzekobalio duen amarrua da. �

13

Kirol profesionala eta laguntza publikoak / Elkarrizketa

BAT BASQUE TEAM

Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen EuskadiKirola Fundazioak, Basque Team (BAT) marka-rekin aritzen denak, 911.000 euro banatuzituen 2015ean (aurtengo diru-laguntzak eslei-tzeke daude), profesionalak ez diren goi-maila-ko 59 kirolari, 15 teknikari eta emakumezko bitalderen artean, Bera Bera (eskubaloia) etaReala (belar hockeya). Beka jaso dutenenartean daude, besteak beste, Rioko Joko Olin-pikoetan urrezko domina irabazi duen MaialenChourraut eta diploma lortu duten Ander Elo-segi eta Iñigo Peña, piraguistak hiruak. BaitaIker Martinez (bela), Maider Unda (borroka),Eider Pinedo eta Patricia Elorza (eskubaloia),Leire Olaberria (txirrindularitza), Richard Oribe(igeriketa), Kako Aranburu (plater-tiroa), JonSantacana (eskia) edota espainiar selekzioare-kin aritu diren Athletic-eko lau jokalari ere: EliIbarra, Irene Paredes, Erika Vázquez eta Ain-hoa Tirapu. Kirolari olinpikoen kasuan, bekajaso duten 31 kirolarietatik 16 dira gizonezko-ak, eta 15 emakumezkoak; Olinpikoak ez direnkiroletan aldea askoz ere handiagoa da: zortzigizonezko eta emakumezko bakarra ageri dira.Kirol egokituaren alorrean zazpi beka emanditu fundazioak, gizonezkoei guztiak. Orotara120 eskaera jaso zituen BATek; 76 onartu ditu(%63,3).

Page 14: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

213. zenb. 2016ko urria

14

Kirol talde profesionalak beste enpresa batenmoduan tratatu beharko liratekeela aipatu izanduzu, eta orain arte gizartean erabat onartutazegoela klub horiek diru-laguntza publikoak jasoeta zorrak izatea.

Urtetan, enpresek eta kirol talde profesionalekez dute tratu bera jaso, zentzu askotan, izan kon-tratazioan, zerga kontuetan… Adibide moduan:langileen zirkulazio askeari betoa jartzenzitzaion, Europar Batasuneko (EB) JustiziaAuzitegiak 1995ean Bosman Legea onartu zuenarte [ikusi koadroa]. Bestetik, aipatu behar daGizarte Segurantzarekin edo Ogasunarekin pila-tutako zorrak barkatu izana, edota klub eta joka-lariek jasotzen duten tratu berezia.

Enpresa handiek kirolarekin bat egitea ohikoa da:Kutxabank Athletic eta Realaren babeslea da,2016ra arte Euskadiko Kutxa izan da Baskoniare-na... Zer iritzi duzu horren inguruan?

Enpresa handiek erantzukizun soziala dute,bide desberdinetatik gauza daitekeena. Horieta-

ko bat baldin bada kirola babestea, ongi irudi-tzen zait. Baina zalantzak ditut hartzailea kirolprofesionala izan beharko ote litzatekeen, besteparametro batzuen arabera funtzionatu beharkolukeelako. Kirol profesionala babesteagatikenpresa pribatuek ez lukete pribilegio fiskalikizan behar [49/2002 Legeak arautzen dituenzerga-onurez ari da].

Esan ohi da kirol talde batzuek gizarteari ekarpensozio-ekonomiko handia egiten diotela, eta lagun-tza publikoak jasotzea justifikatzen duela horrek.

Nire ustez soilik ekitaldi handiek eta kirolbatzuetako zenbait txapelketak dute inpaktu sozio-ekonomikoa. Eta ekitaldi horiek gai dira eurenkabuz mantentzeko, ez dute laguntza publikorikbehar. Babes instituzionala jasotzea zuzen ikustendut, baina termino ekonomikoetan egitea ez.

Zentzu horretan, futbola beti irabazle. Gurpil batenmodukoa da: diru mugimendua nork sortu, institu-zioek hura lagundu, horrek diru-mugimendu han-diagoa ekarri, gehiago lagundu...

“Kirol ekitaldi handiakgai dira euren kabuzmantentzeko, ez dutelaguntza publikorikbehar”

Maite Fuentes

EHUko JardueraFisikoaren eta KirolarenZientzien Fakultateko

dekanoa

RA

UL

BO

GA

JO/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

Page 15: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek

Argi dago futbola dela inpaktu sozio-ekonomi-ko handiena duen kirola, baina hain justu horre-gatik, bere kabuz mantendu beharko litzateke.Ez du laguntzarik behar, autofinantzatu ahal iza-teko nahikoa diru-sarrera sortzen du.

Uste dut administrazioak eliteko kirola lagun-du beharko lukeela, baina profesionala ez, enpre-sa bati zor zaiolako.

San Mames, Anoeta… diru-laguntzen auziak zala-parta eragin du azkenaldian, krisia lehertu zenetikbereziki.

Kirol taldeak gainerako enpresak bezala tratatubeharko lirateke, aurrez esan dudan moduan.San Mames eta Anoetaren kasuak ez dira berdi-nak. Aurrenekoak jabego pribatua du eta klubakhartu beharko luke bere gain obren kostua, besteedozein fabrikak bere instalazioak berritu etahanditzean egin ohi duen bezala. Anoetarenjabea ordea Donostiako Udala da; botere publi-koari dagokio ikertzea espazio hura eraldatzeabehar ote den, komunitateak erabili beharkolukeela kontuan izanik betiere.

Ia dena balio ekonomikoetan neurtzen den garaio-tan, zein beste faktore hartu beharko litzateke kon-tuan?

Bizitzako gainerako esparruetan bezala, musi-kan edota artean adibidez, gai ekonomikoaz gainbeste balore batzuk hartu behar dira aintzat.Ezer baldin badakigu, ariketa fisikoak osasuneanonura handiak dakartzala da, kirola bere horre-tan baino harago doazenak.

Unibertsitateak zein paper jokatzen du honetanguztian?

Gizarteko beste edozein sektorek bezala, uni-bertsitateak eztabaidatu egin behar du hausnar-keta sakona behar duten gaien inguruan, etakirola horietako bat da. �

15

Kirol profesionala eta laguntza publikoak / Elkarrizketa

‘BOSMAN’ ETA ‘BECKHAM’ LEGEAK,ABERATSENEN ZERBITZURA

Jean Marc Bosman futbolari belgikarrarenauziak kirolarien zirkulazio askea ekarri zuen:1995ean Europar Batasuneko (EB) jokalariek“atzerritar” izateari laga eta “komunitario” izae-ra hartu zuten, eta “libre” geratuko ziren futbo-lariengatik taldeek ez zuten kalte-ordainikgehiago jasoko. Epaiak klub aberatsenei egindie urteotan mesederik handiena, mundukojokalaririk onenak fitxatu ahal izan dituztelako,naziotasuna edozein izanik ere. Auziak futbola-ren eta oro har kirolaren mundua irauli zuen.Ziurrenik, orduan hasi zen futbola gaur egunnagusi den negozio izaera sarri kritikatua bere-ganatzen, Madril, Bartzelona, Juventus, Milan,Bayern, Manchester, Arsenal eta Chelsea beza-lako erraldoien jardunak hauspotuta. Liga han-dienetako talde apalagoek koska bat beheraegin zuten, eta Europako liga ez hain indartsue-tako edota Amerikako klubek ikusi dute eurenjokalari onenak talde handi horiek fitxatzendituztela.Eta Bosman aipatuta, ezin Beckham Legeaahaztu. PSOEren Gobernuak onartu zuen2005ean, 687/2005 Errege Dekretua izenpean.Espainiako Estatuko enpresa handiek baliatuahal zituzten pribilegio fiskalak eskaintzenzituen arau horrek: prestakuntza maila altukolangile atzerritarrei zerga baxuagoak ezarrizitzaizkien, zientziaren edota ingeniaritzarensektoreko profesional kualifikatuak erakartzeaxede. Futbol taldeak ohartu ziren izar handiakfitxatzeko egundoko abagunea eskaintzenzuela, eta halaxe hasi ziren, klub aberatsenakbereziki. Lege honetara atxiki zen lehendabizi-koa David Beckham izan zen, hortik izena.Jokalari britainiarrak eta gainerako galaktikoek,ikaragarrizko soldata zeukaten horiek, 1.000euro kobratuko balute bezala ordaintzen ziotenOgasunari. Legea 2010ean indargabetu zuten.

Page 16: Norabide anitzeko harreman...BBK-ko, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Diputazioko, Athletic-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, 2009an, San Mames Barriaren maketaren aurkezpenean. Guztiek