OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura...

49
OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA DIAGNOSI IRUDIETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Transcript of OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura...

Page 1: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA

DIAGNOSI IRUDIETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Page 2: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

2

AURKIBIDEA 1. Tituluaren identifikazioa........................................................................................ 4 1.1. Izena.................................................................................................................... 4 1.2. Maila. .................................................................................................................. 4 1.3. Heziketa-zikloaren iraupena. .............................................................................. 4 2. Erreferentea (lanbide-perfila). ............................................................................... 4 2.1. Gaitasun orokorra. .............................................................................................. 4 2.1.1. Lanbide-gaitasunak. .......................................................................... 4 2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia. ........................................................... 5 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak. .................................................... 5 2.3. Produkzio-prozesuko kokapena. ......................................................................... 6 3. Irakaskuntzak. ........................................................................................................ 6 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak. ............................................................... 7 3.2. Lanbide-moduluak. ............................................................................................. 8 1.Lanbide-modula : Diagnosi-irudiko kabineteen antolamendua Eta kudeaketa ........................................................................................... 8 2.Lanbide-modula : Erradiologia konbentzionaleko esplorazioen Oinarriak eta teknikak ............................................................................... 13 3.Lanbide-modula : Irudien digitalizazioko ekipo bidezko Erradiologia-esplorazioaren oinarriak eta teknikak ................................. 18 4.Lanbide-modula : Medikuntza nuklearreko esplorazioaren Oinarriak eta teknikak ............................................................................... 23 5.Lanbide-modula : Erradiologia-babesa .................................................... 26 6.Lanbide-modula : Erradiologia-anatomia ................................................ 31 7.Lanbide-modula : Erradiologia-irudiaren lanketa eta trataera ................. 34 8.Lanbide-modula : Lan-prestakuntza eta-orientabidea ............................. 36 9.Lanbide-modula : Hizkuntza teknikoa ..................................................... 40 10.Lanbide-modula : Kalitatea eta etengabeko hobekuntza ....................... 42 11.Lanbide-modula : Lantokiko prestakuntza ............................................ 43 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa. .................................... 45 3.3.1. Iraupenak. .......................................................................................... 45 3.3.2. Sekuentziazioa. ................................................................................. 46 4. Irakasleak. .............................................................................................................. 46 4.1. “Diagnosi-irudia” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-atribuzioa duten irakasleen espezialitateak. ................................. 46 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko. ........................................ 47 5. Irakaskuntzak emateko gutxieneko baldintzak. ..................................................... 47 5.1. Espazioak. ........................................................................................................... 47 6. Sarbideak eta/edo ibilbideak. ................................................................................. 48

Page 3: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

3

6.1 Oinarrizko Lanbide Heziketa............................................................................... 48 6.2. Unibertsitate-ikasketetarako sarbidea. ................................................................ 48 7. Konbalidazioak eta korrespondentziak. ................................................................. 48 7.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen lanbide-moduluak. ............................................................................ 48 7.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak. ............................................................................. 49

Page 4: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

4

1. Tituluaren identifikazioa 1.1. Izena: “Diagnosi-irudia”. 1.2. Maila: Goi-mailako Berariazko Lanbide Heziketa. 1.3. Iraupena: 2.000 ordu. 2. Erreferentea (lanbide-perfila) 2.1. Gaitasun orokorra Teknikari honi, produkzio-sistemaren barruan, lanbide-prestakuntzari buruzko ondoko baldintza orokorrak eskatzen zaizkio: • Giza gorputzaren erregistro grafikoa, morfologikoa nahiz funtzionala lortzea

diagnosirako ekipoak prestatuz, erabiliz eta kontrolatuz eta emaitza teknikoak interpretatuz eta egiaztatuz; kalitatea eta ingurumen-segurtasuna kontuan hartuko dira eta dagokionaren gainbegiraketaren menpe egongo da.

2.1.1. Lanbide-gaitasunak • Informazio zientifiko-teknikoa (medikuaren aginduak, analisi, kalitate, diagnosi, eskuliburu,

prozedura eta ekipoei dagozkien prozesuak) interpretatzea, bere lanbide-arloko prozesuak eta eragiketak prest jarri, gainbegiratu eta/edo gauzatu eta kontrolatzeko.

• Berari dagokion neurrian unitatearen/kabinetearen lana antolatu eta/edo programatzea, prozedurak egokitzea, informazioa edota argibideak ematea, zereginak, baliabideak eta materialak aurreikustea, esleitzea eta banatzea.

• Dagokion neurrian, unitatea/kabinetea kudeatzea, pazienteen/bezeroen fitxategiaz arduratuz, tresneria eta materiala erosiz, biltegiratuz, osatuz eta hauen mantentzeaz arduratuz eta eragiketan beharrezkoak diren jarduerei buruzko txosten teknikoak eta laburpenak lortuz.

• Erregistro grafiko desberdinak lortzea probak eginez ekipo erradiografikoekin, erresonantzia magnetikokoekin, ordenagailu bidezko tomografiakoekin eta medikuntza nuklearreko ekipoekin, irudien prozesaketa digitalizatuarekin nahiz gabe, erregistroen kalitatea ziurtatuz eta indarrean dauden segurtasun-arauak eta pertsonak, ekipoak eta instalazioak erradiaziotik babestekoak betez.

• Medikuntza nuklearrean diagnosi-probak egiteko erabiliko diren erradiofarmakoak ezarrita dauden protokoloak betez prestatu eta dosifikatzea.

• Diagnosi-irudiak lortzeko erabiltzen diren ekipo erradiografikoekin, irudien informatika-prozesaketakoekin (OTA eta EM) eta gammagrafikoekin erregistro grafikoak lortzeko prozesu desberdinen ikuspegi orokorra izatea.

• Diagnosi-irudietako instalazioak eta ekipoak prest jarri, erabili eta kontrolatzea, funtzionamendu zuzena ziurtatuz eta pertsonen segurtasuna eta inbertsioaren kudeaketa tekniko eraginkorra lortzeko lehen mailako mantentzea eginez.

• Teknika berriak prest izateko lanetan, ikerketa-proiektuetan eta prestakuntza-programetan parte hartzea eta eraginkortasun eta segurtasunarekin lotuta dauden hobekuntzak proposatzea.

• Larrialdi-egoera posibleetan jardutea, Erradiologia Babeseko Unitateak landutako protokoloei jarraituz, alarma-seinaleak bizkor eta lasai helaraziz eta ezarrita dauden segurtasun-neurriak aplikatuz ingurumena eta/edo pertsonak kutsatzeko egon litezkeen arriskuak prebenitu edo zuzentzeko.

• Pertsona, makina eta instalazioetan erradiaziotik babesteko arauak betez jardutea une orotan. • Bere lan-eremuan izan diren berrikuntza teknologikoen eta antolamenduari buruzko aldaketen

ondorioz sortu diren lan-egoera berrietara egokitzea. • Bere lan-taldeko kideekin elkarlanean aritzea, lan-taldeari esleitu dizkioten erantzukizunak bere gain

hartzea, esleitu zaizkion helburuak betetzea eta informazio-truke egokiari eustea. • Berari dagokion neurrian arazoei konponbidea aurkitu eta erabakiak hartzea, erabakiak hartzeko

kontsulta eginez hauek beste arlo batzuekiko (ekonomikoak, lanekoak edo segurtasunari buruzkoak) koordinazioan sortzen dituzten ondorioek hala eskatzen dutenean.

Page 5: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

5

2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia Goi-mailako teknikari honi, goragoko maila duten teknikariek edota profesionalek esleitutako funtzioen eta helburuen esparruan eta dagozkion lanerako arloetan, oro har, ondoko autonomia-gaitasunak eskatuko zaizkio: • Bere gaitasunari dagokion mailan, diagnosi-irudiko unitatearen antolamendu administratibo eta

funtzionala. • Dagokion neurrian lana programatzea eta pazienteei esplorazioen egun edo ordutegien berri ematea. • Dagokion neurrian erradiodiagnosiko unitatearen premia materialak aurreikustea. • Diagnosi-irudiko unitateko pazienteen datuak jaso, informazioa bildu eta erregistratzea. • Mantentze-programa garatzea, diagnosi-irudiko unitateko ekipoak abiarazi eta eragiketa-parametroak

kontrolatzea. • Diagnosi-irudietako prozedura desberdinetan lortutako pelikula erradiografikoak prozesatzea. • Medikuntza nuklearrean “in vivo” diagnosi-probak egiteko beharrezkoak diren erradiofarmako-dosiak

prestatzea. • Diagnosi-irudiko unitatean pazienteari geroago prozedura tekniko diagnostikoa egiteko beharrezkoak

diren ezagutza teknikoei buruzko informazioa ematea. • Ekipo erradiografiko konbentzionalak erabiliz egindako esplorazioen erregistro grafikoa egitea. • Irudien informatika-prozesaketako ekipoak (OTA eta EM) erabiliz egindako esplorazioen erregistro

grafikoa egitea. • Medikuntza nuklearrean irudiak hartu eta informatikoki prozesatzeko ekipoak erabiliz egindako

esplorazioen erregistro grafikoa egitea. • Irudi bidezko diagnosiko unitateetan erradiaziotik babesteko neurriak aplikatzea. 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak Ondokoak dira profesionalak burutu eta/edo azaldu behar dituen burutzapen eta portaera esanguratsuenak: 1. Dagokion neurrian, unitatean/kabinetean esleitutako lan-eremua antolatzea eta kudeatzea. • Pazienteen/bezeroen fitxategi bat antolatu, garatu eta kudeatzea, laguntza emateko premia desberdinak

eta erabiltzen den dokumentazio-mota kontuan hartuta. • Zerbitzuko/unitateko/kabineteko ekipo eta makineriaren mantentzerako plana kudeatzea. • Berari dagokion neurrian, unitatean/zerbitzuan/kabinetean erabiltzen den materiala eta tresneria

biltegiratzeko, berriz jartzeko eta erosteko plangintza egitea eta guztia kudeatzea. • Paziente/bezero errealekin nahiz potentzialekin harreman onak izan, garatu eta mantentzea. • Datu-baseko informazioa landuz, jardueren txostenak eta laburpenak lortzea. • Informazio zientifiko-teknikoa interpretatzea (analisi- eta kalitate-prozesuak, prozeduren eta ekipoen

eskuliburuak...) eta prozedurak egokitzea, ezarritako kalitate-maila izango duten jarduerak burutzea ahalbidetzeko ahozko nahiz idatzizko informazioa sortuz eta esleitutako baliabideak optimizatuz.

• Unitateko/kabineteko lana programatzea, zereginak, ekipoak, baliabideak eta/edo hauek egiteko epeak aurreikusiz, esleituz eta banatuz, berari dagokion neurrian.

2. Giza gorputzaren erregistro grafikoak lortzea, ekipo erradiografikoak erabiliz. • Erabili behar diren materiala, gela eta ekipo erradiografikoak prestatzea, eguneroko lanerako planari

eta zerbitzuko barne-protokoloari jarraituz, eragiketa-parametroen balio zuzenak lortuz eta segurtasun-baldintzetan jardunez.

• Berariazko lan-unitatekoak diren azterketa-probak eskatzeko dokumentuak jaso, ordenatu eta aukeratzea.

• Eskatutako irudi-erregistroak erradiologia-proiekzio sinple desberdinak erabiliz lortzea, beharrezko kalitatea lortuz eta erradiaziotik babesteko neurriak betez.

Page 6: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

6

• Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta ekipoak prestatuz eta/edo erregulatuz, proiekzioak eta erregistroak lortuz, haien aginduei jarraituz, beharrezko kalitatearekin eta segurtasun- eta higiene-arauak eta erradiologia-babesekoak betez.

• Material fotosentikorra errebelatu eta beharrezko kalitatea lortzea. 3. Giza gorputzaren erregistro grafikoak lortzea, irudien informatika-prozesaketako ekipoak, hots, Erresonantzia Magnetikoa (EM) eta Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (OTA) erabiliz. • Ordenagailu bidezko tomografiako ekipoak prestatu eta kontrolatzea, ezarrita dauden prozedurei

jarraituz, eragiketa-parametroen balio zuzenak lortuz eta segurtasun-baldintzetan jardunez. • Bere berariazko lan-unitatekoak diren azterketa-probak eskatzeko dokumentuak jaso, ordenatu eta

aukeratzea. • Medikuaren aginduan eskatutako azterketa morfologikoen erregistroak ordenagailu bidezko

tomografiako ekipoak maneiatuz lortzea, beharrezko kalitatea lortuz eta segurtasun-neurriak betez. • Erresonantzia magnetikoko ekipoak prestatu eta kontrolatzea, eragiketa-parametroen balio zuzenak

lortuz eta segurtasun-baldintzetan jardunez. • Medikuaren aginduan eskatutako azterketa morfologikoen erregistroak erresonantzia magnetikoko

ekipoak maneiatuz lortzea, beharrezko kalitatea lortuz eta segurtasun-neurriak betez. 4. Giza gorputzaren erregistro grafikoak teknika erradioisotopikoen bidez lortzea, medikuntza nuklearreko ekipoak erabiliz. • Medikuntza nuklearreko ekipoak prest jarri eta doitzea, ezarrita dauden prozedurei jarraituz eta

eragiketa-parametroen balio zuzenak lortuz. • Bere berariazko lan-unitatekoak diren azterketa-probak eskatzeko dokumentuak jaso, ordenatu eta

aukeratzea. • Material erradioaktiboak ezarrita dauden protokolo eta prozeduren arabera jaso, biltegiratu, prestatu

eta kontrolatzea. • Ekipo gammagrafikoak maneiatuz azterketak lortu eta eskatutako teknikak gauzatzea, beharrezko

kalitatea lortuz eta segurtasun-neurriak betez. 5. Erradiazio ionizatzaileen aplikazio mediko-diagnostikoko unitateetan erradiaziotik babesteko neurriak aplikatu eta egiaztatzea, medikuaren ikuskapenarekin. • Erradiazio ionizatzaileen aplikazio medikoetako instalazio desberdinetan erradiaziotik babesteko

neurriak ezarrita dauden prozeduren arabera egiaztatzea eta zuzenketa-neurri egokiak hartu edo proposatzea.

• Erradiazio ionizatzaileen aplikazio medikoetako instalazio desberdinetan langileak erradiaziotik babesteko neurriak (dosimetria pertsonala eta eremukoa) ezarrita dauden prozeduren arabera egiaztatzea eta zuzenketa-neurri egokiak hartu edo proposatzea.

• Erradiazio ionizatzaileen aplikazio medikoetako instalazio desberdinetan pazienteak eta jendea oro har erradiaziotik babesteko neurriak ezarrita dauden prozeduren arabera egiaztatzea eta zuzenketa-neurri egokiak hartu edo proposatzea.

• Erradiologiako instalazioen eta irudiak lortzeko gainerako sistemen kalitate-kontrola ezarrita dauden prozeduren arabera egitea.

• Erradiologiako unitateen kontaminazio erradiaktiboa ezarrita dauden prozeduren arabera kontrolatzea eta zuzenketa-neurri egokiak hartu edo proposatzea.

• Irradiazio-arriskua duten istripuetan larrialdietako plana ezarrita dauden protokoloen arabera aplikatzea.

2.3. Produkzio-prozesuko kokapena • Lanbide- eta lan-ingurunea

Page 7: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

7

Goi-mailako teknikari honek batez ere osasun-sektorean burutu ahal izango du bere lanbide-jarduera, irudi bidezko diagnosiko arloan. Bere jarduera ondoko azpisektoreetan garatu ahal izango du nagusiki: • Lehen mailako laguntza eta laguntza komunitarioa: osasun-zentroetako erradiologiako kabineteak. • Ospitaleak: erradiologia konbentzionaleko zerbitzuak (espezialitate eta guzti), erresonantzia

magnetiko nuklearreko, ordenagailu bidezko tomografiako, gammagrafiako zerbitzuak, erradiologia diagnostikoa eta interbentzionista erabiltzen duten bestelako zerbitzuak (kardiologia, hodietako kirurgia, nefrologia eta urologia), erradiologia-babeseko zerbitzua eta medikuntza eta kirurgia esperimentaleko zerbitzuak.

• Ospitalez kanpoko erradiologiako kabineteak: irudi bidezko diagnosikoak eta enpresako medikuntzako azterketa prebentiboetakoak.

• Animalia-esperimentazioko zentroak eta ospitaleetako eta farmaziako produktuen merkataritza-ordezkariak.

Goi-mailako teknikari honek gaitasuna du bere lan-eremuan burutzen diren beste teknikari batzuk prestatzeko irakaskuntzari eta ikerketa-lanetan laguntzeari buruzko jarduera guztietan parte hartzeko. • Ingurune funtzionala eta teknologikoa Diagnosi-irudietako goi-mailako teknikaria honako funtzio/azpifuntzio hauetan kokatzen da: bere laneko unitatearen/kabinetearen antolamendua/kudeaketa, zerbitzuak egitea, kalitate-kontrola, ikerketa eta irakaskuntza. Teknika eta ezagutza teknologikoek honako alderdiak bilduko dituzte: • Bere lan-eremuko baliabideak administratu eta antolatzea. • Ekipo erradiografikoak erabiliz giza gorputzaren erregistroak egitea. • Lortutako irudiak prozesatzea. • Irudi bidezko diagnosiko kabinetean kalitatea kontrolatzeko informatika-programak erabiltzea. • Erradiaziotik babesteko neurriak ezagutu eta aplikatzea. • Lanbideak, ereduzko lanposturik garrantzitsuenak Adibide gisa eta, batez ere, lan-orientazioak emateko asmoz, tituluaren perfilean definitutako lanbide-gaitasuna eskuratuz erakunde publiko edo pribatuetan bete litezkeen lanbideak edo lanpostuak adieraziko ditugu jarraian: • Diagnosi-irudietako teknikaria. • Erradiologia-babeseko teknikaria. • Ikerketa eta esperimentazioko erradiologiako teknikaria. • Ospitale eta farmaziako produktuen merkataritza-ordezkaria. 3. Irakaskuntzak 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak I. Erradiazio ionizatzaileen iturrien eta horiek sortzen dituzten ekipoen oinarri fisikoak azaltzea. II. Erradiologia konbentzionalean eta interbentzionistan irudiak lortzeko teknikak eta esploratzeko

prozedurak eskaeren, erabili behar diren ekipoen eta pazientearen egoeraren arabera zehaztu eta egokitzea.

Page 8: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

8

III. Erradiologia digitalean irudiak lortzeko teknikak eta esploratzeko prozedurak eskaeren, erabili behar diren ekipoen eta pazientearen egoeraren arabera egokitzea.

IV. Gammagrafian irudiak lortzeko teknikak eta esploratzeko prozedurak eskaeren, erabili behar diren ekipoen eta pazientearen egoeraren arabera egokitzea.

V. Pelikula erradiografikoak eskuz eta/edo automatikoki prozesatzeko teknikak azaltzea, beren ezaugarrien, euskarriaren, ekipoaren eta esplorazio-motaren arabera.

VI. Medikuntza nuklearrean erabiltzen diren isotopo erradioaktiboak prestatu, dosifikatu eta beren jarraipena eta kontrola egitea.

VII. Erradiologia-irudia prozesatu eta tratatzeko teknikak azaltzea, euskarri-motaren, ekipoen eta esplorazio-motaren arabera.

VIII. Esplorazio erradiografikoak behar bezala egitea ahalbidetzen duten kanpoko “marka” anatomikoak azaltzea.

IX. Erradiazioen ekintza-mekanismoak eta organismoaren erantzun-mekanismoak erradiazioen ezaugarriekin erlazionatzea.

X. Erradiologia-babeseko protokoloak azaltzea, arriskuak neurtutako unitateekin eta erabilitako ekipoekin erlazionatuz.

XI. Kanpoko eta barruko erradiazioa zaindu eta kontrolatzea ahalbidetzen duten erradiazioak detektatu eta neurtzeko mekanismoak azaltzea.

XII. Erradiologia-arriskua izan dezaketen medikuntza-aplikazioetarako erradiazio-instalazioetako kalitate-kontroleko sistemak eta emergentzia-egoeretako plana interpretatzea.

XIII. Izakinak biltegiratu, banatu eta kontrolatzeko teknikak diagnosi-irudiko unitatearekin zerikusia duten kontsumitzeko elementuetara egokitzea.

XIV. Informatika-programa orokorrak erabiltzea, erradioterapiako unitateko informazio klinikoa eta administratiboa antolatu, kudeatu eta tratatzeko egokituz.

XV. Lanbide-jarduera arautzen eta baldintzatzen duen lege-, ekonomia- eta antolamendu-esparrua ulertzea eta lan-inguruneko harremanetatik eratortzen diren eskubide eta betebeharrak nahiz laneratzeko mekanismoak identifikatzea.

XVI. Esparru edo sektore honetan garatuko dituen prozesuetan parte hartzea, baita soluzioak bilatzen ere, ingurumenari ahalik eta kalterik gutxien egiteko; eta, bere lanbideko jardueraren bidez, prozesuen kalitatea etengabe hobetzen parte hartzea.

3.2. Lanbide-moduluak 1. lanbide-modulua. DIAGNOSI-IRUDIKO KABINETEEN ANTOLAMENDUA

ETA KUDEAKETA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Dokumentazio kliniko-sanitarioen mota desberdinak aztertu eta, egoki izanez gero, erabiltzea eta

honen aplikazioak, izapideak egiteko bideak eta zerbitzu-motaren edo osasungintzako erakundearen arabera izango duen erabilera azaltzea.

2. Pazienteaz/bezeroaz arduratzen diren unitate edo kabineteetako funtzionamendu zuzena ahalbidetzen duten baliabide materialak zein diren zehaztuz, esparru horretako izakinen bilketarako, banaketarako eta kontrolerako teknikak aztertu eta aplikatzea.

3. Datu klinikoak eta/edo administratiboak antolatu, kudeatu eta lantzearekin lotuta dauden informatika-aplikazio orokorrak erabiltzea eta, kasua bada, egokitzea, zerbitzuaren edo unitatearen funtzionamendua hobetzeko.

4. Osasun-zerbitzuko ekintza bakoitza bere tarifarekin lotuz eta funtzionamendurako zehaztutako arauak kontuan hartuta, osasun-zerbitzuetako interbentzio eta jarduketen aurrekontu eta faktura zehatzak egitea.

5. Osasungintzaren sektoreko segurtasun- eta higiene-arautegia aztertzea, bere lanbidearen esparruan aplikatu beharrekoa kontuan hartuta.

6. Osasungintzaren sektorearen eta bere lan-esparruko zentro, zerbitzu edota unitateen antolamenduaren egitura aztertzea.

7. Laguntza-prozesua eta/edo zerbitzuaren prestazioa aztertzea, faseak eta eragiketak baliabide materialekin, exekuziorako baldintzekin eta prestazioaren kalitatearekin lotuz.

Page 9: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

9

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Dokumentazio kliniko-sanitarioen mota desberdinak aztertu eta, egoki izanez gero, erabiltzean eta honen aplikazioak, izapideak egiteko bideak eta zerbitzu-motaren edo osasungintzako erakundearen arabera izango duen erabilera azaltzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Hitzorduak jartzeko dokumentuak interpretatzea, zerbitzu-motaren edo unitatearen arabera

burutzapenerako prozedura egokiak seinalatuz. • Erakundeak eta zerbitzuak identifikazio pertsonalerako erabiltzen dituen itemen edukia deskribatzea,

beharrezkoak baitira pazienteekin/bezeroekin hitzordua jarri ahal izateko edota hauei proba osagarriak egiteko.

• Osasungintzako dokumentuen erregistrorako erabiltzen diren dokumentuen eta kodeen egitura zehaztea, osasun-zentroetan dokumentazioa mugitzeko dauden mekanismoak zein diren esanez.

• Historia klinikoko eredu baten esanahia eta egitura azaltzea, dokumentuak eta proba diagnostikoak “gordetzeko” sekuentzia logikoak deskribatuz.

• Ospitaleetako zerbitzu eta/edo unitateen diagramak egitea, hauen arteko erlazioak eta loturak azalduz, bai barnekoak eta baita orokorrak eta ingurukoak ere.

• Bere lanbide-jardueraren garapenerako beharrezkoa den informazio teknikoa aztertzea, materialen eta egin daitezkeen jardueren arabera sailkatuz.

• Osasungintzaren sektorean material klinikoa erregistratzeko erabiltzen diren modu desberdinak, hauek izan ohi duten informazioaren ezaugarriak, kodifikatzeko metodoak eta artxibatzeko prozedurak azaltzea.

• Dokumentu klinikoen prestaketarako eta kudeaketarako behar bezala deskribatutako suposizio praktikoetan: − Ezarritako arauak errespetatuz dokumentuak betetzea. − Dokumentuen izapideak egiteko ezarritako bideari jarraiki, hauek bideratzea (eskatzea nahiz

igortzea). − Kabinetean/unitatean ezarritako protokoloen arabera dokumentuak eta emaitzak artxibatzea.

2. Pazienteaz/bezeroaz arduratzen diren unitate edo kabineteetako funtzionamendu zuzena ahalbidetzen duten baliabide materialak zein diren zehaztuz, esparru horretako izakinen bilketarako, banaketarako eta kontrolerako teknikak aztertu eta aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Biltegiratzeko eta kontserbaziorako metodoak eta baldintzak azaltzea, material-motaren eta honen

ezaugarrien arabera egokiena zehaztuz. • Izakinen kontrolerako metodoak eta hauen aplikazioak azaltzea, hala, materialen inbentarioa egiteko

bidea izan dezaten. • Biltegiko izakinen kontrolerako dokumentuak deskribatzea, dokumentu-mota bakoitza biltegian

betetzen duen funtzioarekin lotuz. • Pazienteak/bezeroak zaintzeko unitateetako lan-eremu desberdinetara materiala banatzeko prozedura

orokorrak deskribatzea. • Osasungintzako biltegien kudeaketarako (kontsulta/zerbitzua) behar bezala deskribatutako suposizio

praktikoetan: − Izakinen inbentarioa egitea. − Deskribatu den suposizioaren arabera, izakinen arloan biltegia berriz osatzeko beharrak

identifikatzea. − Eskaera-aginduak ematea, material-mota eta hornikuntzaz arduratuko den pertsona edo unitatea

adieraziz. − Beharrezkoak diren datuak sartzea, hala, datu-baseko izakinen kontrola zehatza izan dadin. − Materialaren kontserbaziorako baldintzak zehaztea, beren ezaugarriak eta biltegiratzeko beharrak

kontuan hartuta. • Osasungintzako hondakinak kudeatu eta tratatzeko prozedura egokiak deskribatzea.

Page 10: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

10

• Lan-unitatean sortutako osasungintzako hondakinak behar bezala sailkatu eta kudeatzeko teknikak aplikatzea.

3. Zerbitzuaren edo unitatearen funtzionamendua hobetzeko, datu klinikoak eta/edo administratiboak antolatu, kudeatu eta lantzearekin lotuta dauden informatika-aplikazio orokorrak erabiltzean eta, kasua bada, egokitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Informazioaren aurkezpenerako formatuak diseinatzea, informatika-aplikazioetako programetan

erabiltzeko. • Aplikazioaren erabilerak deskribatzea, osasungintzako unitatearen edo kontsultategiaren ezaugarrien

arabera egokienak identifikatuz eta zehaztuz. • Kontsultategi edo kabinete bateko dokumentazioaren kudeaketarako behar bezala deskribatutako

hainbat suposizio praktikotan: − Suposizio horretan deskribatutako beharren arabera datu-base egokiena aukeratzea. − Suposizioan egiten diren zehaztapenak oinarritzat hartuta, datuen aurkezpenerako egitura

definitzea. − Datuak basean zuzen sartzea. − Dokumentuak edo material grafikoa zuzen kodifikatzea, erregistratzea eta artxibatzea, egoki

denean. − Jardueren laburpenak edo emaitzen txostenak egitea, datu-basean ageri diren datuak oinarritzat

hartuta. − Bide desberdinak erabiliz txostenen edo datuen igorpenak bideratzea.

4. Osasun-zerbitzuko ekintza bakoitza bere tarifarekin lotuz eta funtzionamendurako zehaztutako arauak kontuan hartuta, osasun-zerbitzuetako interbentzio eta jarduketen aurrekontu eta faktura zehatzak egitean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Osasun-zerbitzuetako kliniketan erabili ohi diren kontabilitate- dokumentuak definitzen dituzten

merkataritza-irizpideak eta elementuak azaltzea. • Horrelako merkataritza-dokumentuek bete behar izaten dituzten zerga-arauak zerrendatzea. • Fakturazioaren arloan behar bezala deskribatutako hainbat suposizio praktikotan:

− Dokumentuan sartu beharko diren sailak zein diren zehaztea (aurrekontua edo faktura). − Amaierako zenbatekoa zehaztu eta banakapen zuzena egin behar denean, kalkuluak egitea,

indarrean dauden zerga-arauak betez. − Definitu den suposizioaren arabera, dokumentu, aurrekontu edo fakturak egitea.

5. Bere lanbidearen esparruan aplikatu beharrekoa kontuan hartuta, osasungintzaren sektoreko segurtasun- eta higiene-arautegia aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Zailtasun-maila desberdineko zenbait segurtasun- eta higiene-plan abiaburutzat hartuta:

− Plan bakoitzaren alderdirik garrantzitsuenak identifikatu eta deskribatzea. − Hauetan, osasunerako nahiz segurtasunerako dauden arrisku-faktoreak eta -egoerak identifikatu eta

deskribatzea. − Indarrean dagoen araudiaren arabera dauden prebentzio-neurri egokiak eta prebentziorako

baliabide materialak erlazionatu eta deskribatzea. − Seinale eta alarmen sinbologia eta kokapen fisikoari, suteen aurkako ekipoei eta lehen

laguntzarako ekipoei buruzko arauak erlazionatu eta deskribatzea. • Osasunaren esparruko unitate edo zerbitzu desberdinen arabera, segurtasun- eta babes-neurrien eta

ekipoen zehaztapenak azaltzea, dokumentazio tekniko lagungarria eginez. 6. Osasungintzaren sektorearen eta bere lan-esparruko zentro, zerbitzu edota unitateen antolamenduaren egitura aztertzean, ikasleak ondoko gaitasun hauek lortu beharko ditu:

Page 11: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

11

• Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiar Estatuko osasun-sistemaren egitura deskribatzea. • Bere jardueraren eremuan, zentroaren, zerbitzuaren edota unitatearen antolamenduzko egituraren

ereduak eta erlazio funtzionalak azaltzea. • Unitate edo zerbitzuetan eta lanposturik garrantzitsuenetan bete beharreko funtzioak eta lortu

beharreko emaitzak azaltzea. 7. Faseak eta eragiketak baliabide materialekin, exekuziorako baldintzekin eta prestazioaren kalitatearekin lotuz laguntza-prozesua eta/edo zerbitzuaren prestazioa aztertzean, ikasleak honako gaitasunak lortu beharko ditu: • Laguntza-prozesua edo zerbitzuaren prestazioa azaltzea, faseak eta egingo diren lanak behar diren

giza baliabideekin eta materialekin lotuz. • Laguntzaren, emandako zerbitzuaren edo produktuaren kalitatea zehazten duten faktoreak

identifikatzea. • Zerbitzua ematerakoan edo produktua egiterakoan esku hartzen duten faktoreak eta kostuaren

osagaiak azaltzea. • Zerbitzua eman ahal izateko pazientea/bezeroa prestatzeko prozesua azaltzea, beharrezko ikusten

denean. c) Edukiak I. multzoa: OSASUNGINTZAREN ANTOLAMENDUA Prozedurazkoak: • Ospitaleetako organigrama desberdinak interpretatzea. • Osasungintzako laguntza-zerbitzuen maila desberdinak aztertzea. • Organigramen bidez egituren eta antolamenduen irudikapen grafikoa egitea. • Diagnosi-irudiko unitatearen antolamendurako proposamenak egitea. • Ekipoen, tresneriaren eta espazioen mantentzerako planak egitea. Aurrez ezarritako planak

berrikustea. • Osasun publikoaren arloko prebentzio-kanpaina desberdinak prestatzea. • Hondakinak kudeatzeko teknikak aplikatzea. • Erradiodiagnosiko eta medikuntza nuklearreko kabinete eta instalazioetan segurtasun- eta higiene-

planak berrikusi eta aztertzea. • Kabineteetan segurtasun- eta higiene-planak prestatzea. Horiekin lotutako dokumentuak

interpretatzea. • Arrisku-zeinu edo -seinaleak identifikatzea. Arriskuak ebaluatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiar Estatuko osasun-sistemaren egitura. • Laguntza-mailak. Lehen mailako laguntza. Laguntza espezializatua. Prestazio-mota. • Osasun publikoa. Osasun komunitarioa. • Diagnosi-irudiko unitatea. Antolamendua eta funtzioak. Prestazioak. Bertan lan egiten duten

pertsonen erantzukizuna. • Erradiodiagnosiko eta medikuntza nuklearreko zerbitzuetako tresnak, ekipoak eta materialak.

Espazioaren banaketa. • Osasungintzako hondakinak. Kudeaketa. Sailkapena. Legeria. • Sektore honi dagokion legeria. • Diagnosi-irudiko unitate edo kabinete batean dauden segurtasun- eta higiene-arauak. Laneko arriskuen

prebentzioa. • Kanpainak. Jarrerazkoak: • Indarrean dagoen legeria errespetatzea. • Segurtasun- eta higiene-arauei eusteko interesa eta irmotasuna izatea. • Talde-lanean aritzeko interesa izatea.

Page 12: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

12

II. multzoa: DOKUMENTAZIOAREN KUDEAKETA Prozedurazkoak: • Dokumentazio klinikoa landu eta erabiltzea:

− Dokumentuak lantzea. − Dokumentuak betetzea. − Dokumentuak izapidetzea. − Dokumentuak artxibatzea.

• Klinikoa ez den dokumentazioa landu eta erabiltzea: − Dokumentuak lantzea. − Dokumentuak betetzea. − Dokumentuak izapidetzea. − Dokumentuak artxibatzea.

• Dokumentazioarekin lotutako informatika-aplikazioak erabiltzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Dokumentazio klinikoa. Historia klinikoa:

− Dokumentuen sailkapena (eskaera-txartelak, hitzordua jartzeko dokumentuak, txosten medikoak, miaketarako probak…). Erabilerak eta aplikazioa.

− Bete beharreko arautegia. Sekretu profesionala. Datuen isilpeko izaera. • Klinikoa ez den dokumentazioa:

− Erabilerak eta aplikazioak. − Sailkapena. − Aurrekontuak. Fakturak. Albaranak. Zerga-arauak.

• Dokumentazioarekin lotutako informatika-aplikazioak. • Dokumentuak bideratzeko teknikak (bidalketak, eskaerak, artxibatzeak...). Dokumentuak betetzeko

eta kontrolatzeko teknikak. Jarrerazkoak: • Dokumentazioa prestatu eta erabiltzerakoan zuzentasun eta zorroztasunez jokatzea. • Unitatearen funtzionamendurako arauak eta zerga-arauak errespetatzea. • Datu klinikoen isilpeko izaera errespetatzea. III. multzoa: BILTEGIAREN KUDEAKETA Prozedurazkoak: • Lan-unitateko produktu eta materialak banatu eta biltegiratzea. • Ekipoen mantentzea. Aurrez zehaztutako planak berrikustea. • Materialak kontserbatzeko arauak aplikatzea. • Biltegiko inbentarioak egitea. • Beharrak identifikatzea. • Eskaera-aginduak eta beren izapideak egitea. • Biltegia kudeatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea:

− Material-sarreren eta -irteeren kontrola. − Biltegiaren kudeaketa ekonomikoa.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Diagnosiko kabinetean dauden baliabide materialak (tresneria, materialak eta produktuak) sailkatzeko

sistemak. • Biltegiratzeko sistemak. Sailkapena. Abantailak eta eragozpenak. • Izakinak kontrolatzeko metodoak. • Biltegiari buruzko dokumentazioa (eskaeren proposamenak, ordainketa-agiriak, albaranak). • Osasungintzako materiala duten biltegietan aplikatu beharreko segurtasun- eta higiene-arauak.

Materialak kontserbatzeko arauak. • Biltegiaren fakturazio eta kudeaketarako informatika-aplikazioak.

Page 13: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

13

Jarrerazkoak: • Materialak eta produktuak kontserbatzeko araudia betetzeko interesa izatea. • Material bereziak arreta handiz maneiatzea. • Dokumentazioa txukuntasun eta zorroztasunez erabiltzea. • Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea. IV. multzoa: LAGUNTZA-PROZESUA EDO ZERBITZUAREN PRESTAZIOA Prozedurazkoak: • Osasun-zerbitzu desberdinetako laguntza- eta prestazio-prozesuak aztertzea. • Giza baliabideak eta baliabide materialak hobetzeko lanerako planak egitea. • Osasun-zerbitzu desberdinen gastuak aztertzea.

− Osasungintzaren esparruko gastua baldintzatzen duten faktore eta parametroak aukeratzea. − Tarifak kalkulatu eta aplikatzea.

• Pazientea prestatzeko prozesua aztertzea. Prestatu eta harrera egitea. • Pazienteei edo bezeroei laguntzeko programak edo planak egin edo lantzea. • Kalitate-parametroak zehaztu eta identifikatzea. Hobetzeko proposamenak egitea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Osasun-zerbitzuen laguntza-prozesua eta prestazioa:

− Helburuak eta faseak. − Giza baliabideak eta baliabide materialak. − Sektoreari aplikatutako indarreko araudia.

• Zerbitzu baten prestazioaren kalitatea. − Kalitatea ebaluatzeko teknikak. − Diagnosi-irudiko eta medikuntza nuklearreko unitateen kalitatea. Berau zehazten duten

parametroak. • Osasungintzako ekonomia. Oinarrizko kontzeptuak. • Osasun-zerbitzuen plangintza. Kontzeptuak. Etapak. • Pazientea osasun-ekintzarako prestatzeko teknika orokorrak. Jarrerazkoak: • Lanaren errentagarritasunaren kontzeptua kontuan hartzeko eta erabilgarri dauden baliabide

ekonomikoak baloratzeko interesa izatea. • Paziente edo bezeroari egokitu eta tratu zuzena emateko interesa izatea. • Lanean bertan eta unitatearen antolamenduan hobekuntzak proposatzeko ekimena azaltzea. 2. lanbide-modulua. ERRADIOLOGIA KONBENTZIONALEKO ESPLORAZIOEN

OINARRIAK ETA TEKNIKAK a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Erradiologia-esplorazioak baldintza ezin hobeetan egiteko beharrezkoak diren eskakizun estruktural

eta teknikoak eta ekipoak eta instalazioak aztertzea. 2. Esplorazio erradiografiko sinpleak egin eta beren erregistro grafikoak azterketa klinikoa egin ahal

izateko baldintza egokietan lortzeko beharrezkoak diren prozedura teknikoak, ekipoak, materialak eta gailuak aztertzea, pazientea/bezeroa egoki atenditu eta posizionatuz eta erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak zorrozki errespetatuz.

3. Erradiologia-diagnosiko prozedura bereziak egin eta erregistro grafikoak azterketa klinikoa egin ahal izateko baldintza egokietan lortzeko beharrezkoak diren prozedura teknikoak, ekipoak, materialak, gailuak eta kontrasteak aztertzea, pazientea/bezeroa egoki atenditu eta posizionatuz eta erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak zorrozki errespetatuz.

Page 14: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

14

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Erradiologia-esplorazioak baldintza ezin hobeetan egiteko beharrezkoak diren eskakizun estruktural eta teknikoak eta ekipoak eta instalazioak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erradiologia-esplorazioko ekipoak abiarazi eta “berotzeko” prozedurak deskribatzea, ekipo-mota

desberdinen arabera. • Esplorazio-gelaren premia estrukturalak azaltzea, diagnosi-irudietako ekipoen ezaugarriekin eta hauek

funtzionatzen ari direnean dauden arriskuekin erlazionatuz. • Mota desberdinetako esplorazio erradiografikoetan erabili behar diren baliabide lagungarriak

erabiltzen den ekipo-motarekin erlazionatzea, horietako bakoitzetik zein kopuru behar den eta erradiodiagnosiko unitatean nola kokatu behar diren zehaztuz.

• Jakinarazi behar diren ekipo erradiografikoen gorabehera eta/edo matxura sarrienak banan-banan aipatzea eta erregistro-metodo egokia deskribatzea.

• Alarma-sistemen funtzionamendua azaltzea eta alarmak “jotzeak” berarekin dakartzan inplikazio teknikoak adieraztea.

• Diagnosi-ekipo eramangarrien eta ekipo finkoen ezaugarri teknikoak konparatzea, beren aplikazioak zehaztuz.

• X izpietako aparatu baten oinarrizko eskema abiapuntutzat hartuta: − X izpietako aparatuaren egitura osatzen duten osagaiak azaltzea. − X izpien hodia osatzen duten elementuak identifikatu eta beren funtzionamendua deskribatzea. − Kontrol-kontsola osatzen duten elementuak identifikatu eta beren funtzionamendua deskribatzea. − Goi-tentsioko sekzioa osatzen duten elementuak identifikatu eta beren funtzionamendua

deskribatzea. − X izpien produkzioaren oinarri diren printzipioak azaltzea.

• Esplorazio erradiografikoa egiteko eskaerak aztergai dituen behar bezala karakterizatutako suposizio praktiko batean: − Aginduan teknika-mota eta sailkapena identifikatzea, behar duen ekipo-motaren arabera. − Ekipoak proba-motaren arabera aukeratzea. − Teknika-motaren eta eskatutako proiekzioaren arabera behar diren baliabide lagungarriak

aukeratzea. − Ezin hobeto abiarazteko irizpideak deskribatzea, hodien beroketa lortzeko prozedurak

sekuentziatuz (gorria-gorria eta gorria-zuria). − Faktore tekniko egokiak aukeratzea aplikatu beharrezko teknika-motaren eta prozesuaren arabera. − Pazientea hasieran prestatzeko baldintzei buruzko ustezko txosten bat argi eta garbi eta ordenatuta

prestatzea, definitu den erradiologia-esplorazioaren arabera. − Eskatutako erradiologia-esplorazioaren eta aztertutako paziente-motaren arabera aplikatu behar

diren erradiologia-babeseko arauak deskribatzea. − Erradiologia-esplorazioetan aplikatu behar diren osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-

arauak deskribatzea. • Erradiodiagnosiko ekipoen funtzionamendua aztertzea, beren osagaiak eta prestazio teknikoak azalduz

eta horiek kontrolatzeko elementuak eta parametroak deskribatuz. • Erradiodiagnosiko ekipoek zuzen funtzionatzeko behar duten kalitate-kontroleko programa azaltzea,

bere zehaztapenak eta bakoitzak egiaztatzen dituen funtzioak adieraziz. • Diagnosiko ekipoen funtzionamendu zuzena kontrolatzeko erabiltzen diren kontzeptuak (hala nola,

bereizmena, linealtasuna, uniformetasuna, sistemaren zarata eta sentikortasuna) definitzea, beren zehaztapenak eta bakoitzak egiaztatzen dituen funtzioak adieraziz.

• Erradioskopiako ekipoen berezko ezaugarri teknikoak deskribatzea, beren osagaiak deskribatuz eta irudiak etengabe lortzeko prozesuan betetzen duten funtzioa adieraziz.

• Erregistro erradiografikoen kalitatea zehazten duten prozesuko faktoreak edo aldagaiak azaltzea. 2. Esplorazio erradiografiko sinpleak egin eta beren erregistro grafikoak azterketa klinikoa egin ahal izateko baldintza egokietan lortzeko beharrezkoak diren prozedura teknikoak, ekipoak, materialak eta gailuak aztertzean, pazientea/bezeroa egoki atenditu

Page 15: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

15

eta posizionatuz eta erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak zorrozki errespetatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Diagnosiko ekipoak deskribatzea, mota desberdinak zerrendatuz egin ditzaketen esplorazioen arabera. • Pazienteak mobilizatzeko eta/edo inmobilizatzeko teknikak azaltzea, paziente-motaren, egin nahi den

erradiologia-esplorazioaren eta zona anatomikoaren arabera zerrendatuz. • Pazientea/bezeroa posizionatzeko patroiak azaltzea, haren ezaugarri anatomiko eta klinikoen,

eskatutako proiekzioaren eta teknika erradiografikoaren eskakizunen arabera zehaztuz posizioak. • Erregistro erradiografikoak lortzea aztergai duen behar bezala karakterizatutako suposizio praktiko

batean: − Diagnosiko ekipoen kontrol-parametroak zona anatomikoaren, eskatutako teknikaren eta ekipoaren

ezaugarrien arabera aukeratu eta, hala badagokio, egokitzea. − Erregistro-sistema eta -materiala ekipoen eta erradiologia-esplorazioaren arabera aukeratzea. − Kasu horretarako beharrezkoak diren gailu desberdinak aukeratzea (erradiazio barreiatuaren

kontrola, pazienteak/bezeroak hartzen duen dosia murriztea, hondar-erradiazioa anplifikatzea…). − Erradiologia-babeseko protokoloak aplikatzea. − Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak aukeratu eta aplikatzea. − Teknikak eta prozedurak doitasun eta trebetasunez gauzatzea.

• Erregistroak identifikatzeko teknikak azaltzea, behar ez bezala egiteak dakartzan inplikazioak baloratuz.

• Erradiologia-esplorazioa egiten den bitartean pazienteak babesteko teknikak azaltzea, esploratu beharreko organoaren eta prozesu teknikoaren motaren arabera mugatuz zona anatomikoa.

• Erregistro erradiografiko bat medikuak aztertu ahal izateko modukoa izan dadin, izan behar duen “behar adinako” kalitatea zehaztea/kuantifikatzea ahalbidetzen duten irizpide teknikoak azaltzea.

• Kolimazio-teknikaren indikazioak eta aplikazioak zehaztea, esplorazio erradiografikoko tekniken arabera aplikatzeko irizpideak adieraziz.

• Agindutako esplorazio-motaren, erradiografiatuko den zona anatomikoaren eta erabili behar den ekipoaren arabera beharrezkoak diren proiekzioak definitzea.

• Erregistro erradiografikoak lortzea aztergai duen behar bezala karakterizatutako suposizio praktiko batean: − “Eskaerak” interpretatzea eta zona anatomikoen eta erabili behar diren ekipoen arabera sailkatzea. − Erradiologia-esplorazioaren fitxak argi eta garbi eta ordenatuta betetzea, esplorazioaren baldintzak

eta izan litezkeen gorabeherak barne hartuz. − Aplikatzeko erradiologia-eskema egitea, beharrezkoak diren proiekzioen mota, kopurua eta

angelutzea zehaztuz. − Pelikula-mota aukeratzea zona anatomikoaren eta proiekzio-motaren arabera. − Xasis egokia aukeratzea erabilitako pelikula eta pantaila intentsifikatzailearen arabera. − Lortutako erregistro grafikoak behar bezala markatu eta identifikatzea. − Erradiologia-azterketan erabilitako teknika, gailu lagungarriak eta materialak argi eta garbi eta

ordenatuta erregistratzea dagokien fitxan. − Inpresionatu gabeko plakak unibokoki markatu eta identifikatzea. − “Fantomaren” posizionamendu desberdinak zehaztu eta gauzatzea beharrezkoak diren proiekzioen

arabera. 3. Erradiologia-diagnosiko prozedura bereziak egin eta erregistro grafikoak azterketa klinikoa egin ahal izateko baldintza egokietan lortzeko beharrezkoak diren prozedura teknikoak, ekipoak, materialak, gailuak eta kontrasteak aztertzean, pazientea/bezeroa egoki atenditu eta posizionatuz eta erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak zorrozki errespetatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erradiologia interbentzionistan erabiltzen diren diagnosiko ekipoen oinarri teknologiko-zientifikoa

azaltzea. • Erradiologia-diagnosi interbentzionistako ekipoak osatzen dituzten elementuak eta beren

funtzionamendu-printzipioak azaltzea, beren funtzioak eta eragiketa- eta kontrol-parametroak deskribatuz.

• Kontraste-substantzien indikazioak eta ekintza-mekanismoak eta erradiologia-esplorazioko berariazko prozeduretan duten aplikazioa azaltzea.

Page 16: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

16

• Erradiologia-diagnosiko prozedura berezien garapena azaltzea, erabili behar diren ekipoak eta materialak zerrendatuz, proba-motaren eta “aztertzen den” zona anatomikoaren arabera.

• Aginte-mahaiaren bitartez (programazio-sistema) sartu behar diren pazientearen datu morfologikoak eta prozedura-mota azaltzea, erradiologia-ekipoaren eta erabiltzen duen diagnosi-prozeduraren arabera.

• Injektoreak kargatzeko teknika eta medikuak agindutako datu teknikoak (bolumena, injekzioaren iraupena eta erregistro-sistemarekiko sinkronia) abiapuntutzat hartuta programatzeko era azaltzea, gauzatu beharreko prozeduraren arabera.

• Erregistro grafikoa egiteko sistema eta materiala ekipo eta prozeduren arabera aukeratzea, haiek identifikatzeko teknikak deskribatuz.

• Erradiologia-esplorazioa egiten den bitartean pazienteak babesteko teknikak azaltzea, esploratu beharreko organoaren, pazientearen adin, sexu eta klinikaren eta prozesu teknikoaren motaren arabera mugatuz zona anatomikoa.

• Irudi lauak (tomografia) lortzea ahalbidetzen duen oinarrizko printzipioa eta izan litzakeen aplikazio kliniko-diagnostikoak adieraztea.

• Erregistro erradiografiko bereziak lortzea aztergai duen behar bezala karakterizatutako suposizio praktiko batean: − Erregistratzeko prozedura-mota, pelikula, pantaila intentsifikatzailea eta xasisa aukeratzea zona

anatomikoaren, proiekzio-motaren eta egin beharreko azterketaren arabera. − Aplikatzeko erradiologia-eskema egitea, beharrezkoak diren proiekzioen mota eta kopurua

zehaztuz. − Gailu egokiak (kontraste erradiografikoa hobetzea, pazienteak/bezeroak hartzen duen dosia

murriztea…) eta pazientea/bezeroa inmobilizatu eta behar bezala posizionatzeko baliabide lagungarriak aukeratzea.

− Erradiologia-esplorazioaren fitxak argi eta garbi eta ordenatuta betetzea, esplorazioaren baldintzak eta izan litezkeen gorabeherak barne hartuz.

− “Fantomaren” posizionamendu desberdinak zehaztu eta gauzatzea beharrezkoak diren proiekzioen arabera.

− Diagnosi-kalitatea duten erregistro grafikoak aukeratzea. − Pazienteari/bezeroari erradiologia-azterketa egin baino lehen, bitartean eta ondoren eman behar

zaizkion zainketak eta atentzioak deskribatzea. − Erradiologia-babeseko protokoloak aplikatzea. − Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak aukeratu eta aplikatzea. − Teknikak eta prozedurak doitasun eta trebetasunez gauzatzea.

• X izpien bitartez bistaratzeko teknika berezietan (OTA izan ezik) erabiltzen diren ekipoak, materialak eta gailuak deskribatzea: kontraste-erradiologia, erradiologia interbentzionista, mamografia, tomografia, estereorradiografia, xerorradiografia, erradiografia pediatrikoa eta hortz-erradiografia.

• Erradiaziorik gabe bistaratzeko teknika berezietan (EM izan ezik) erabiltzen diren ekipoak, materialak eta gailuak deskribatzea: termografia eta ekografia.

• Erradiologiako instalazio berezien premia estrukturalak azaltzea, ekipoen ezaugarriekin eta hauek funtzionatzen ari direnean dauden arriskuekin erlazionatuz.

• Jakinarazi behar diren erradiologia-ekipo berezien gorabehera eta/edo matxura sarrienak banan-banan aipatzea eta erregistro-metodo egokia deskribatzea.

c) Edukiak I. multzoa: ERRADIOLOGIA-AZTERKETA SINPLEAK Prozedurazkoak: • X izpietako aparatua osatzen duten elementuak identifikatzea. • Erradiologia-azterketa sinpleetarako X izpietako gela batean edo erradioskopia/fluoroskopia

konbentzionaleko gela batean dauden elementuak antolatu eta kokatzea. • X izpietako aparatuak abiarazteko eta X izpien hodia berotzeko irizpideak aplikatzea. • Erradiologia-eskemak egitea pazientearen ezaugarrien eta esplorazio-motaren arabera. • Pazienteari/bezeroari esplorazioa egin baino lehen, bitartean eta ondoren atentzioa emateko teknikei

buruzko ustezko txostenak erradiologia-esplorazio motaren arabera egitea eta teknika horietako batzuk aplikatzea.

• Erradiologia-ekipoak aukeratzea eskatutako proba-motaren arabera.

Page 17: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

17

• Gailu lagungarriak aukeratzea teknikaren eta eskatutako proiekzioaren arabera. • Faktore teknikoak eta kontrol-parametroak aukeratzea aplikatu beharreko teknika eta prozesuaren

arabera. • Erradiologia-babeseko protokolo desberdinak aukeratu eta aplikatzea. • Erregistro-sistema eta materiala eta xasisak aukeratzea ekipoen eta erradiologia-esplorazioaren

arabera. • Erradiologia-azterketa konbentzionaletarako aginduak interpretatzea. Azterketa-eskaerak sailkatzea. • Inpresionatu gabeko plakak eta erregistro grafikoak identifikatu eta markatzea. • Teknika, gailu lagungarriak, azterketaren baldintzak eta izan litezkeen gorabeherak fitxetan (edo

bestelako dokumentuetan) erregistratzea. • “Fantoma” agindutako esplorazio desberdinen eta/edo eskatutako proiekzioen arabera posizionatzea. • Erregistro grafikoen kalitatea egiaztatzea. Irizpideak aplikatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • X izpietako aparatua. X izpien hodia. Kontrol-kontsola. Goi-tentsioko sekzioa. • X izpiak sortzea. Printzipio fisikoak. X izpien propietateak. Materiaren ezaugarriak. • Erradiologia konbentzionaleko unitateak. Antolamendua. Funtzioak. Jarduerak. Zereginak.

− Instalazioak. X izpietako gela. Erradioskopia/fluoroskopia konbentzionaleko gela. Diseinua. Blindajea. Ekipoak.

• Erradiologia-azterketa sinpleak egiteko X izpietako ekipoak. Finkoak. Eramangarriak. Erradioskopia/fluoroskopia. − Erradiologiako ekipo sinpleen matxurak eta “alarma-sistemak”. − Erradiologiako ekipo sinpleen “kalitate-kontroleko” programak.

• Erradiologia-esplorazio sinpleetan erabiltzen diren gailu eta baliabide lagungarriak. Pelikula erradiografikoak. Pantaila intentsifikatzaileak. Xasisak. Difusiokontrako saretoak. Sorta-murrizgailuak. Iragazkiak.

• Erradiologia-azterketa sinpleetako teknikak eta prozedurak: faktore teknikoak. Ezaugarriak. Esposizio automatikoa.

• Kalitate erradiografikoa. Kalitatea ebaluatzeko parametroak. Kalitatea baldintzatzen duten faktoreak. • Pazientearen/bezeroaren posizionamendua. Posizioak eta proiekzio erradiografikoak.

Posizionamendurako eta/edo inmobilizaziorako gailu eta baliabide lagungarriak. • Erradiologiako pazientearen atentzioa azterketa sinpleetan, azterketa egin baino lehen, bitartean eta

ondoren. • Dokumentazioa. Eskaerak. Aginduak. Erregistro-fitxak. Dokumentuen tratamendua (bidalketak,

eskaerak, artxibatzea…). • Erradiologia-babesa. Protokoloak eta araudiak. Erradiologia-babeserako osagarriak. • Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak. Jarrerazkoak: • Erradiologia-azterketan erabilitako teknika, gailu lagungarriak eta materialak argi eta garbi eta

ordenatuta erregistratzea. • Teknikak gauzatu, gailu lagungarriak maneiatu eta pazientea posizionatzean zehaztasun eta

trebetasunez jardutea. • Teknika, gailu lagungarriak eta pazientearen posizioa egin beharreko azterketaren arabera aukeratzean

zehaztasunez jardutea. • Erradiologia-azterketak egiteko eskaerak zehaztasunez interpretatzea. • Erradiologia-babeseko protokoloak errespetatzea. • Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea. • Talde-lana baloratzea. • Ustezko pazienteari/bezeroari tratu zuzena eta egokia emateko interesa izatea. II. multzoa: ERRADIOLOGIA-AZTERKETA BEREZIAK (OTA ETA EM IZAN

EZIK) Prozedurazkoak: • X izpien bitartez (OTA izan ezik) eta X izpi gabe (EM izan ezik) bistaratzeko teknika berezietan

erabiltzen diren aparatuak eta hauen elementuak eta baliabide lagungarriak identifikatzea.

Page 18: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

18

• Erradiologiako instalazio berezietan antolamendu-proposamenak formulatzea. Elementuak antolatu eta kokatzea.

• Kontraste-substantziak eta beren aplikazioak sailkatzea. • Injektoreak kargatzeko teknikak aztertu eta datu teknikoak abiapuntutzat hartuta programatzea. • Erradiologia-eskemak egitea pazientearen/bezeroaren ezaugarrien eta esplorazio-motaren arabera. • Pazienteari/bezeroari esplorazioa egin baino lehen, bitartean eta ondoren atentzioa emateko teknikei

buruzko txostenak egitea eta teknika horietako batzuk aplikatzea. • Erradiologia-ekipoak aukeratzea eskatutako azterketaren arabera. • Gailu lagungarriak aukeratzea teknikaren eta eskatutako proiekzioaren arabera. • Erradiologia-azterketarako faktore teknikoak eta parametroak aukeratzea. • Erradiologia-babeseko protokolo desberdinak aukeratu eta aplikatzea. • Erradiologia-azterketa berezietarako aginduak interpretatzea. Azterketa-eskaerak sailkatzea. • “Fantoma” beharrezkoak diren proiekzioen arabera posizionatzea. • Erregistro grafikoen kalitatea egiaztatzea. Diagnosi-kalitatea duten erregistro grafikoak aukeratzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Erradiologia-azterketa bereziak.

− Erradiologia interbentzionista. − Mamografia. − Pelikula-planoa aukeratzeko teknikak: Tomografia/Estereorradiografia. − Xerorradiografia. − Erradiologia pediatrikoa. − Hortz-erradiologia. − Kontraste-erradiologia. − Ekografia. − Termografia.

• Erradiologia-azterketa berezien oinari teknologiko-zientifikoak. Aparatuak eta baliabide lagungarriak. Faktore teknikoak. Ekipoen kontrola. Matxurak/gorabeherak. Posizionamenduak eta proiekzioak. Kontrasteak. Erregistro grafikoak markatzea eta identifikatzea. Instalazioak. Prozedurak eta teknikak.

• Pazientearen/bezeroaren zainketak esplorazioa egin baino lehen, bitartean eta ondoren. • Erradiologia-babeseko berariazko protokoloak. Berariazko segurtasun- eta higiene-arauak. • Ekipoen eta erregistro grafikoen kalitate-kontrola. • Dokumentuak. Aginduak. Fitxak. Dokumentazioaren tratamendua. Jarrerazkoak: • Erradiologia-azterketan erabilitako teknika, gailu lagungarriak eta materialak argi eta garbi eta

ordenatuta erregistratzea. • Teknikak gauzatu, gailu lagungarriak maneiatu eta pazientea posizionatzean zehaztasun eta

trebetasunez jardutea. • Erradiologia-azterketak egiteko eskaerak zehaztasunez interpretatzea. • Erradiologia-babeseko protokoloak errespetatzea. • Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea. • Talde-lana baloratzea. • Ustezko pazienteari/bezeroari tratu zuzena eta egokia emateko interesa izatea. 3. lanbide-modulua. IRUDIEN DIGITALIZAZIOKO EKIPO BIDEZKO

ERRADIOLOGIA-ESPLORAZIOAREN OINARRIAK ETA TEKNIKAK

a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Irudien informatika-prozesaketako ekipoak erabiliz tomografiak baldintza ezin hobeetan egiteko

beharrezkoak diren eskakizun estruktural eta teknikoak eta ekipoak eta instalazioak aztertzea.

Page 19: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

19

2. Esplorazio erradiografikoak ordenagailu bidezko tomografiako ekipoak erabiliz egiteko eta irudiaren digitalizazio bidez beren erregistro grafikoak azterketa klinikoa egin ahal izateko baldintza egokietan lortzeko beharrezkoak diren prozedura teknikoak, ekipoak, materialak, gailuak eta kontrasteak aztertzea, pazientea egoki atenditu eta posizionatuz eta erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuz.

3. Erresonantzia magnetikoak egiteko eta irudiaren digitalizazio bidez beren erregistro grafikoak azterketa klinikoa egin ahal izateko baldintza egokietan lortzeko beharrezkoak diren prozedura teknikoak, ekipoak, materialak, gailuak eta kontrasteak aztertzea, pazientea egoki atenditu eta posizionatuz eta segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuz.

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Irudien informatika-prozesaketako ekipoak erabiliz tomografiak baldintza ezin hobeetan egiteko beharrezkoak diren eskakizun estruktural eta teknikoak eta ekipoak eta instalazioak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Esplorazio tomografikoko ekipoak abiarazi eta “berotzeko” prozedurak deskribatzea, ekipo-motaren

eta erradiazioak sortzeko iturrien arabera. • Esplorazio-gelaren premia estrukturalak azaltzea, diagnosi-irudietako ekipoen (OTA/EM)

ezaugarriekin eta hauek funtzionatzen ari direnean dauden arriskuekin erlazionatuz. • Esplorazio-mota desberdinetan erabili behar diren baliabide lagungarriak erabiltzen den ekipo-

motarekin erlazionatzea, horietako bakoitzetik zein kopuru behar den eta OTAko/EMko unitatean nola kokatu behar diren zehaztuz, azterketa egin baino lehen.

• Jakinarazi behar diren ekipo tomografikoen gorabehera eta/edo matxura sarrienak banan-banan aipatzea eta erregistro-metodo egokia deskribatzea.

• Alarma-sistemen funtzionamendua azaltzea eta alarmak “jotzeak” berarekin dakartzan inplikazio teknikoak adieraztea.

• OTAko ekipoak kalibratzeko prozedurak azaltzea, ekipo baten indargabetze-balioak finkatzeko mekanismoak zehaztuz, eta prozesu teknikorako duten garrantzia deskribatzea.

• Esplorazio tomografikoa aztergai duen behar bezala karakterizatutako suposizio praktiko batean: − Aginduan teknika-mota identifikatzea eta behar duen programazio-motaren arabera sailkatzea. − Proba-motaren, “ebakiduraren” maila anatomikoaren eta pazientearen/bezeroaren egoeraren

arabera beharrezkoak diren baliabide lagungarriak aukeratzea, horietako bakoitzetik zein kopuru behar den eta OTAko/EMko unitatean nola kokatu behar diren zehaztuz, azterketa egin baino lehen.

− Ustezko pazientea/bezeroa hasieran prestatzeko baldintzen berri ematea, simulaziopean, definitu den erradiologia-esplorazioaren arabera.

• OTA moderno bat osatzen duten osagai estruktural eta elementu teknikoei buruzko oinarrizko eskema bat abiapuntutzat hartuta: − X izpien hodia identifikatzea. − Detektagailu-koroa identifikatzea. − Paziente aurreko eta paziente ondoko kolimatzaileak identifikatzea. − Euskarri-ohatilaren mobilizazio automatikoa deskribatzea. − Kontsola lagungarriaren kontrolak eta adierazgailuak deskribatzea. − Ordenagailu bidezko tomografiaren oinarri den printzipio teknikoa deskribatzea.

• Ordenagailuak egikaritzen duen funtzioa eta irudiaren informatika-prozesaketa bidezko diagnosiko ekipoek irudiak sortzea ahalbidetzen duten oinarri matematikoak azaltzea.

• EM moderno bat osatzen duten osagai estruktural eta elementu teknikoei buruzko oinarrizko eskema bat abiapuntutzat hartuta: − Kanpoko eremu magnetikoa sortzen duen elementua identifikatzea. − Irudiak lortzeko iman-mota desberdinen ezaugarriak deskribatzea. − Haril sekundario mota desberdinak eta beren funtzioa deskribatzea. − Partikulen momentu magnetiko partzialak grafikoki irudikatzea eta kitzikatzerakoan duten

“erresonatzeko” ahalmena azaltzea. − EMan diagnosirako erabiltzen diren partikulen “nukleoen” erresonantzia-bandak banan-banan

aipatzea.

Page 20: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

20

2. Esplorazio erradiografikoak ordenagailu bidezko tomografiako ekipoak erabiliz egiteko eta irudiaren digitalizazio bidez beren erregistro grafikoak azterketa klinikoa egin ahal izateko baldintza egokietan lortzeko beharrezkoak diren prozedura teknikoak, ekipoak, materialak, gailuak eta kontrasteak aztertzean, pazientea egoki atenditu eta posizionatuz eta erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Pazienteak/bezeroak mobilizatzeko eta/edo inmobilizatzeko teknikak azaltzea, paziente-motaren, egin

nahi den erradiologia-esplorazioaren eta zona anatomikoaren arabera zerrendatuz. • Erregistro-sistema eta -materiala ekipoen eta esplorazio tomografiko motaren arabera aukeratzea. • Erradiologia-erregistro grafikoak identifikatzeko teknikak azaltzea, behar ez bezala egiteak dakartzan

inplikazioak baloratuz. • Erradiologia-esplorazioa egiten den bitartean pazienteak/bezeroak babesteko teknikak azaltzea,

esploratu beharreko organoaren eta prozesu teknikoaren motaren arabera mugatuz zona anatomikoa. • Erregistro tomografiko bat medikuak aztertu ahal izateko modukoa izan dadin, izan behar duen “behar

adinako” kalitatea identifikatzea/kuantifikatzea ahalbidetzen duten irizpide teknikoak (bereizmen espaziala, sistemaren zarata, linealtasuna eta uniformetasun espaziala) azaltzea.

• OTAn erabiltzen diren kontraste-motak sailkatzea, mota bakoitzak teknika tomografikoaren garapenean dituen eraginak eta gorabeherak azalduz.

• Agindutako esplorazio-motaren, erradiografiatuko den zona anatomikoaren eta erabili behar den ekipoaren arabera beharrezkoak diren “ebakidurak” definitzea.

• OTA bidezko erregistro tomografikoak lortzea aztergai duen behar bezala karakterizatutako suposizio praktiko batean: − “Eskaerak” interpretatzea eta zona anatomikoen eta erabili behar diren ekipoen arabera sailkatzea. − Erradiologia-esplorazioaren fitxak argi eta garbi eta ordenatuta betetzea, esplorazioaren baldintzak

eta izan litezkeen gorabeherak barne hartuz. − Aplikatzeko erradiologia-eskema egitea, beharrezkoak diren “ebakiduren” mota eta kopurua

zehaztuz. − Pelikula-mota eta xasisa aukeratzea zona anatomikoaren eta proiekzio-motaren arabera. − Inpresionatu gabeko plakak unibokoki markatu eta identifikatzea. − “Fantomaren” posizionamendu desberdinak zehaztu eta gauzatzea beharrezkoak diren proiekzioen

arabera. − Ustezko pazienteari/bezeroari OTA bidezko azterketa egin baino lehen, bitartean eta ondoren

eman behar zaizkion zainketak eta atentzioak deskribatzea. − Suposiziopeko kasuari dagozkion erradiologia-babeseko protokoloak aplikatzea. − Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak aplikatzea. − Teknikak eta prozedurak doitasun eta trebetasunez gauzatzea.

• Aginte-mahaiaren bitartez (programazio-sistema) sartu behar diren ustezko pazientearen/bezeroaren datu morfologikoak eta prozedura-mota aukeratzea, erradiologia-ekipoaren eta erabiltzen den diagnosi-prozeduraren arabera.

3. Erresonantzia magnetikoak egiteko eta irudiaren digitalizazio bidez beren erregistro grafikoak azterketa klinikoa egin ahal izateko baldintza egokietan lortzeko beharrezkoak diren prozedura teknikoak, ekipoak, materialak, gailuak eta kontrasteak aztertzean, pazientea egoki atenditu eta posizionatuz eta segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Kontraste-substantzien indikazioak eta ekintza-mekanismoak eta EM bidezko esplorazioko berariazko

prozeduretan duten aplikazioa azaltzea. • Injektoreak kargatzeko teknika eta medikuak agindutako datu teknikoak (bolumena, injekzioaren

iraupena eta erregistro-sistemarekiko sinkronia) abiapuntutzat hartuta programatzeko era azaltzea, gauzatu beharreko prozeduraren arabera.

• Erregistro grafikoa egiteko sistema eta materiala ekipo eta prozeduren arabera aukeratzea, haiek identifikatzeko teknikak deskribatuz.

Page 21: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

21

• Esplorazioa egiten den bitartean pazienteak/bezeroak inmobilizatzeko teknikak azaltzea, zona anatomikoa esploratu beharreko organo-motaren, eta egin behar den “ebakidura-motaren” arabera mugatu ahal izateko.

• Pazientea/bezeroa posizionatzeko patroiak azaltzea, haren ezaugarri anatomikoen, “ebakiduraren” eskakizunen eta pazientearen/bezeroaren egoeraren arabera zehaztuz posizioak.

• Diagnosiko ekipoen kontrol-parametroak zona anatomikoaren, eskatutako teknikaren eta ekipoaren ezaugarrien arabera aukeratu eta, hala badagokio, egokitzea.

• Erregistro tomografiko bat medikuak aztertu ahal izateko modukoa izan dadin, izan behar duen “behar adinako” kalitatea zehaztea/kuantifikatzea ahalbidetzen duten irizpide teknikoak (bereizmen espaziala, kontraste-bereizmena eta sistemaren zarata) azaltzea.

• Erregistro erradiografiko bereziak lortzea aztergai duen behar bezala karakterizatutako suposizio praktiko batean: − “Eskaerak” interpretatzea eta zona anatomikoen eta erabili behar diren ekipoen arabera sailkatzea. − Esplorazioaren fitxak argi eta garbi eta ordenatuta betetzea, esplorazioaren baldintzak eta izan

litezkeen gorabeherak barne hartuz. − Aplikatzeko erradiologia-eskema egitea, beharrezkoak diren “ebakiduren” mota eta kopurua

zehaztuz. − Inpresionatu gabeko plakak unibokoki markatu eta identifikatzea. − “Fantomaren” posizionamendu desberdinak zehaztu eta gauzatzea beharrezkoak diren

“ebakiduren” arabera. − Ustezko pazienteari/bezeroari EM bidezko azterketa egin baino lehen, bitartean eta ondoren eman

behar zaizkion zainketak eta atentzioak deskribatzea. − Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak aplikatzea. − Teknikak eta prozedurak doitasun eta trebetasunez gauzatzea.

c) Edukiak I. multzoa: OTA BIDEZKO ERRADIOLOGIA-AZTERKETAK Prozedurazkoak: • OTAko ekipoen osagai estrukturalak eta elementuak identifikatzea. • OTA bidezko esplorazioetako gela baten premia estrukturalak eta gela bera antolatzeko proposamenak

formulatu eta justifikatzea. • Aginduak interpretatzea eta teknika-mota, zona anatomikoa eta erabili beharreko ekipoak

identifikatzea. • Teknikak behar duten programazioaren, aztertutako zona anatomikoaren eta erabilitako ekipoen

arabera sailkatzea. • OTAn erabiltzen diren kontraste-motak sailkatzea. • OTAko ekipoak prestatzea. Ekipoak kalibratzeko teknika batzuk aplikatu eta beren garrantzia

justifikatzea. Alarma-sistemen funtzionamendua baloratzea. • Aplikatzeko erradiologia-eskemak egitea, beharrezkoak diren “ebakiduren” mota eta kopurua

zehaztuz. • Erabili behar diren baliabide lagungarriak aukeratzea. Hauen kopurua eta antolaera komenigarria

kalkulatzea. • OTAko erregistro grafikoak identifikatu, markatu eta artxibatzeko teknikak aplikatzea. • Kontrol-kontsolaren bitartez sartu behar diren ustezko pazientearen/bezeroaren datuak eta prozedura-

mota aukeratzea. • “Fantoma” beharrezkoak diren proiekzio desberdinen arabera posizionatzea. • Ustezko pazientearen/bezeroaren datuak, erabilitako teknika, izandako gorabeherak eta erabilitako

baliabide lagungarriak euskarri desberdinetan (informatika-euskarria barne) erregistratzea. • Ustezko pazienteari/bezeroari eman behar zaizkion zainketa eta atentzioetako teknikak (orokorrak eta

berariazkoak) aplikatzea. • Esplorazioa egiten den bitartean erradiologia-babeseko protokoloak aplikatzea, organo-motaren eta

prozesu teknikoaren arabera. • OTA bidez lortutako irudiaren kalitatea baloratzea/ebaluatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak:

Page 22: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

22

• Irudi digitala. Irudi-matrizea. Tarte dinamikoa. Ordenagailua. Bideo-sistema. • Ordenagailu bidezko tomografiako irudia (OTA). Ezaugarriak. Kalitate-irizpideak. Erregistro-

sistemak. Printzipio fisikoak. Irudiaren prozesaketa digitalizatuaren oinarriak. • Ordenagailu bidezko tomografiako ekipoak. Sistemaren osagaiak. X izpien hodia. Detektagailu-

matrizea. Paziente aurreko kolimatzaileak eta aurredetektagailua. Ohatila automatikoak. − Maneiatzeko teknikak. Abiaraztea. Berotzea. Kalibraketa-sistemak. Matxurak. Gorabeherak. − OTAko ekipoen kalitate-kontroleko programak.

• Gailu lagungarriak. • Ordenagailu bidezko tomografiako instalazioak. Diseinua. Blindajea. • Teknikak eta prozedurak. Faktore teknikoak. Azterketa-programak. Posizionamenduak eta

proiekzioak. Kontrasteak. • Irudiak erregistratu/identifikatu eta artxibatzeko sistemak. • OTAko unitateetako pazienteak/bezeroak. Hauek prestatzeko baldintzak. Esplorazioa egin baino

lehen, bitartean eta ondoren eman behar zaizkien atentzioak. Mobilizatu eta inmobilizatzeko teknikak eta gailuak.

• Erradiologia-babesa. Protokoloak. Gailuak. • Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak. Arriskuen prebentzioa. Jarrerazkoak: • Erregistroak argi eta garbi eta ordenatuta gauzatzea. • Teknika desberdinak aukeratzean eta gauzatzean zehaztasunez jardutea. • OTA bidezko azterketak egiteko eskaerak zorroztasunez interpretatu eta betetzea. • Erradiologia-babeseko protokoloak errespetatzea. • Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea. • Talde-lana baloratzea. • Ustezko pazienteari/bezeroari tratu zuzena eta egokia emateko interesa izatea. II. multzoa: EM BIDEZKO ERRADIOLOGIA-AZTERKETAK Prozedurazkoak: • EMko ekipo modernoen elementu teknikoak eta osagai estrukturalak identifikatzea. • EM bidezko esplorazioetako gela baten premia estrukturalak eta gela bera antolatzeko proposamenak

formulatu eta justifikatzea. • Aginduak interpretatzea eta teknika-mota, aztertuko den zona anatomikoa eta erabili beharreko

ekipoak identifikatzea. • Teknikak behar duten programazioaren, aztertutako zona anatomikoaren eta erabilitako ekipoen

arabera sailkatzea. • EMan erabiltzen diren kontraste-motak sailkatzea. • EMko ekipoak prestatzea. Ekipoak kalibratzeko teknika batzuk aplikatzea. Alarma-sistemen

funtzionamendua eta alarmak “jotzeak” berarekin dakartzan inplikazio teknikoak baloratzea. • Injektoreak kargatzeko teknikak eta medikuak agindutako datu teknikoak abiapuntutzat hartuta

programatzeko era aztertzea, gauzatu beharreko prozeduraren arabera. • Aplikatzeko erradiologia-eskema bat egitea, beharrezkoak diren “ebakiduren” mota eta kopurua

zehaztuz. • Erabili behar diren baliabide lagungarriak aukeratzea. Beharrezkoa den kopurua eta EMko unitatean

kokatzeko era komenigarria kalkulatzea. • Erregistro-material inpresionatua eta inpresionatu gabea identifikatu eta artxibatzeko teknikak

aplikatzea. • Kontrol-kontsolaren bitartez sartu behar diren ustezko pazientearen/bezeroaren datuak eta prozedura-

mota aukeratu eta egokitzea. • “Fantoma” beharrezkoak diren proiekzio desberdinen arabera posizionatzea. • Ustezko pazientearen/bezeroaren datuak, erabilitako teknika, izandako gorabeherak eta erabilitako

baliabide lagungarriak euskarri desberdinetan (informatika-euskarria barne) erregistratzea. • Ustezko paziente/bezero bati atentzioa emateko teknika orokorrak eta berariazkoak aplikatzea. • EM bidez lortutako irudien kalitate-irizpideak baloratzea/ebaluatzea. • EM bidezko irudiaren esplorazio-prozesuek berekin dakarten faseak edo alderdiak ezagutu eta horien

berri ematea.

Page 23: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

23

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Erresonantzia magnetikoko irudia. Ezaugarriak. Kalitate-irizpideak. Erregistro-sistemak. Printzipio

fisikoak. • Erresonantzia magnetikoko ekipoak. Sistemaren osagaiak. Irudiak lortzeko imanak. Haril

sekundarioak. − Maneiatzeko teknikak. Abiaraztea. Berotzea. Kalibraketa-sistemak. Matxurak. Gorabeherak. − EMko ekipoen kalitate-kontroleko programak.

• Gailu lagungarriak. • Erresonantzia magnetikoko instalazioak. Diseinua. Ezkutu elektromagnetikoa. Ezkutu magnetikoa. • Teknikak eta prozedurak. Faktore teknikoak. Azterketa-programak. Posizionamenduak eta

proiekzioak. Kontrasteak. • Irudiak erregistratu/identifikatu eta artxibatzeko sistemak. • EMko unitateetako pazienteak/bezeroak. Hauek prestatzeko baldintzak. Esplorazioa egin baino lehen,

bitartean eta ondoren eman behar zaizkien atentzioak. Mobilizatu eta inmobilizatzeko teknikak eta gailuak.

• EM bidezko azterketen arrisku biologikoak eta arrisku fisikoak. • Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak. Arriskuen prebentzioa. Jarrerazkoak: • Erregistroak argi eta garbi eta ordenatuta gauzatzea. • Teknika desberdinak aukeratzean eta gauzatzean zehaztasunez jardutea. • EM bidezko azterketak egiteko eskaerak zorroztasunez interpretatu eta betetzea. • Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea. • Talde-lana baloratzea. • Ustezko pazienteari/bezeroari tratu zuzena eta egokia emateko interesa izatea. 4. lanbide-modulua. MEDIKUNTZA NUKLEARREKO ESPLORAZIOAREN

OINARRIAK ETA TEKNIKAK a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Medikuntza nuklearrean esplorazioen bidezko diagnosietan sarrien erabiltzen diren erradiofarmakoak

prestatzeko prozesua eta beren ekintza-mekanismoak aztertzea. 2. Medikuntza nuklearreko ekipoek partikulak detektatzeko eta ondoren irudiak lortzeko beharrezkoak

diren ekipo eta instalazioen eskakizun estruktural eta teknikoak aztertzea, erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuz.

3. Medikuntza nuklearreko ekipoekin esplorazio gammagrafikoak egiteko eta beren erregistro grafikoak azterketa klinikoa egin ahal izateko baldintza egokietan lortzeko beharrezkoak diren prozedura teknikoak, ekipoak eta materialak aztertzea, pazientea/bezeroa egoki atenditu eta posizionatuz eta erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuz.

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Medikuntza nuklearrean esplorazioen bidezko diagnosietan sarrien erabiltzen diren erradiofarmakoak prestatzeko prozesua eta beren ekintza-mekanismoak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erradionuklido bat zer den eta berarekin erlazionatutako “desintegrazio” kontzeptuak azaltzea. • Teknezio-sorgailuek erradioisotopoak artifizialki lortzeko erabiltzen duten prozesua deskribatzea. • Erradiotrazatzaile bat zer den azaltzea, prestatzeko prozesua (markatzea) deskribatuz eta bere

ezaugarri garrantzitsuenak adieraziz.

Page 24: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

24

• Erradiotrazatzaile baten kalitatea kontrolatzeko prozesua (proba fisikoak, kimikoak eta purutasun erradionuklido eta erradiokimikoaren maila) eta erradiotrazatzailea dosifikatu eta emateko erak azaldu eta deskribatzea.

• Erradiofarmakoak lokalizatzeko mekanismoak azaltzea: − Blokeo kapilarra. − Fagozitosia. − Bahiketa zelularra. − Garraio aktiboa. − Konpartimentu-lokalizazioa. − Difusio sinplea edo trukea. − Adsortzio fisiko-kimikoa.

Erradiofarmakoa organismoaren eskualde espezifiko batean kontzentratzeko bideekin erlazionatuz. • Erradiologia-esploraziorako erradiofarmakoak “maneiatzea” aztergai duen suposizio praktiko batean:

− Erradiotrazatzaile desberdinak markatzeko prozesua deskribatzea. − Erradiofarmakoa eskatutako azterketaren arabera aukeratzea. − Material erradioaktiboa jaso, biltegiratu eta ezabatzeko teknikak deskribatzea. − Material erradioaktiboa kontrolatzeko fitxak argi eta garbi eta ordenatuta betetzea. − Erradiologia-babeseko protokoloak betetzea. − Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak aplikatzea. − Teknikak eta prozedurak doitasun eta trebetasunez gauzatzea.

2. Medikuntza nuklearreko ekipoek partikulak detektatzeko eta ondoren irudiak lortzeko beharrezkoak diren ekipo eta instalazioen eskakizun estruktural eta teknikoak aztertzean, erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Fotoi-detektagailu bat (dirdira-detektagailua) eskematikoki irudikatzea, osatzen duten zatiak

identifikatuz eta detekziorako erabiltzen dituen printzipio fisikoak azalduz. • Positroi-detektagailu bat eskematikoki irudikatzea, osatzen duten zatiak identifikatuz eta detekziorako

erabiltzen dituen printzipio fisikoak azalduz. • Irudiak lortzeko ekipoen printzipioak eta funtzionamendua azaltzea, osatzen dituzten elementuak eta

beren prestazio teknikoak eta ondokoen eragiketa- eta kontrol-parametroak azalduz: − Gamma-kamera. − Fotoi-igorpen bidezko tomografia (SPECT). − Positroi-igorpen bidezko tomografia.

• Medikuntza nuklearreko esplorazio-mota desberdinetan erabili behar diren baliabide lagungarriak erabiltzen den ekipo-motarekin erlazionatzea, beharrezko kopurua zehaztuz.

• Jakinarazi behar diren gammagrafiako ekipoen gorabehera eta/edo matxura sarrienak banan-banan aipatzea eta erregistro-metodo egokia deskribatzea.

• Alarma-sistemen funtzionamendua azaltzea eta alarmak “jotzeak” berarekin dakartzan inplikazioak adieraztea.

• Gammagrafiako ekipoak kalibratzeko prozedurak azaltzea, parametroak finkatzeko mekanismoak zehaztuz, eta prozesu teknikorako duten garrantzia deskribatzea.

• Aplikatu beharreko erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak azaltzea eta beren garrantzia baloratzea.

3. Medikuntza nuklearreko ekipoekin esplorazio gammagrafikoak egiteko eta beren erregistro grafikoak azterketa klinikoa egin ahal izateko baldintza egokietan lortzeko beharrezkoak diren prozedura teknikoak, ekipoak eta materialak aztertzean, pazientea/bezeroa egoki atenditu eta posizionatuz eta erradiologia-babeseko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Pazienteak mobilizatzeko eta inmobilizatzeko teknikak azaltzea, paziente-motaren, egin nahi den

erradiologia-esplorazioaren eta aztertu nahi den zona anatomikoaren arabera zerrendatuz.

Page 25: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

25

• Lortutako erregistro grafikoak identifikatzeko teknikak azaltzea, behar ez bezala egiteak dakartzan inplikazioak baloratuz.

• Azterketa estatikoen eta azterketa dinamiko eta sinkronizatuen ezaugarriak eta gammagrafian lortutako irudiak baloratzeko metodo gisa dituzten aplikazioak azaltzea.

• Erregistro gammagrafiko bat medikuak aztertu ahal izateko modukoa izan dadin, izan behar duen “behar adinako” kalitatea zehaztea/kuantifikatzea ahalbidetzen duten irizpide teknikoak azaltzea.

• Partikulen detekzioa oztopatzen duten faktoreak banan-banan aipatu eta deskribatzea, medikuntza nuklearreko ekipoak erabiliz lortutako irudien kalitatean duten eragina identifikatuz.

• Erregistro gammagrafikoak lortzea aztergai duen behar bezala karakterizatutako suposizio praktiko batean: − Azterketa egiteko eskaerak interpretatzea. − Ekipoen kontrol-parametroak eskatutako azterketaren arabera aukeratu eta egokitzea. − Erregistro-sistema eta -materiala ekipoen eta esplorazio-motaren arabera aukeratzea. − Eskatutako azterketaren arabera beharrezkoak diren gailu lagungarriak aukeratzea. − Aplikatzeko erradiologia-eskema egitea, beharrezkoak diren proiekzioen mota eta kopurua

zehaztuz. − Ustezko pazientea/bezeroa esplorazio-motaren arabera posizionatzea. − Pazienteari/bezeroari azterketa gammagrafikoa egin baino lehen, bitartean eta ondoren eman behar

zaizkion zainketak eta atentzioak deskribatzea. − Lortutako erregistro grafikoak behar bezala identifikatu eta markatzea. − Diagnosi-kalitatea duten erregistro grafikoak aukeratzea. − Azterketa gammagrafikoan erabilitako teknika, gailu lagungarriak eta material erradioaktiboa

erregistratzea. − Erradiologia-babeseko protokoloak betetzea. − Osasun-erakundeen segurtasun- eta higiene-arauak aplikatzea. − Teknikak eta prozedurak doitasun eta trebetasunez gauzatzea.

c) Edukiak I. multzoa: MEDIKUNTZA NUKLEARREKO ERRADIOFARMAKOAK ETA

ESPLORAZIOAK Prozedurazkoak: • Medikuaren aginduetan erabili behar den teknika-mota eta egin behar den esplorazioa identifikatu eta

interpretatzea. • Gauzatu beharreko prozesuaren faseak eta baldintzak, beharrezkoak diren ekipoak eta erabili

beharreko produktuak formulatzea. • Erradiofarmakoak prestatu, dosifikatu eta emateko prozesuaren faseak formulatzea. • Erregistro-sistemak eta -materiala ekipoen eta esplorazioen arabera aukeratzea. • Ustezko pazienteak mobilizatzeko edo inmobilizatzeko teknika batzuk gauzatzea. • Erradiologia-babeseko protokoloak kasu desberdinetan aplikatzea. • Egindako esplorazioak baloratzea/ebaluatzea. Erregistro grafikoen kalitatea analizatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Erradionuklidoak. Oinarriak. Erradioisotopoak lortzeko prozesuak. Sorgailuak. • Erradiotrazatzaileak. Oinarriak. Prestatzeko teknikak. Kalitate-kontrola (proba fisikoak, kimikoak eta

purutasun-maila). Aurkeztu, dosifikatu eta emateko erak. • Erradiofarmakoak. Detekzio-oinarriak. Aplikazio klinikoak. Erradiofarmakoak banatu eta

lokalizatzeko mekanismoak. • Material erradioaktiboaren baldintzak. Biltegiratzea. Erabilera. • Medikuntza nuklearreko esplorazioak. Sistemak. Erregistro-materiala. Esplorazio-motak. Azterketa

estatikoak. Azterketa dinamikoak. • Irudiak lortzeko teknikak. Irudi-motak. Erregistro grafikoak identifikatzeko sistemak. Informazioa

prozesatzeko teknikak. Irudiak lortzeko protokoloak. • Pazienteari/bezeroari esplorazioa egin baino lehen, bitartean eta ondoren eman behar zaion atentzioa.

Pazienteak mobilizatu eta inmobilizatzeko teknikak. Indikazioak. Pazientearekiko harremana. • Erradiologia-babesa. Protokoloak.

Page 26: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

26

• Medikuntza nuklearreko ekipoen bidez lortutako irudien kalitatea. Parametroak. Kalitatea oztopatzen duten faktoreak.

Jarrerazkoak: • Protokoloak eta aginduak zorroztasunez betetzea. • Erradiologia-babeseko protokoloak errespetatzea. • Osasun-instalazioetako segurtasun- eta higiene-araudia errespetatzea. • Egindako lanaren kalitatearekiko interesa izatea. • Ustezko pazienteari/bezeroari tratu zuzena eta egokia emateko interesa izatea. II. multzoa: MEDIKUNTZA NUKLEARREKO EKIPOAK ETA INSTALAZIOAK Prozedurazkoak: • Ekipo eta aparatuen osagaiak identifikatzea. • Ekipo desberdinak eskematikoki irudikatzea. • Instalazioak antolatzeko proposamenak formulatzea. Proposamenak justifikatzea. • Ekipoak abiarazteko prozesua eta beren funtzionamendua aztertzea. • Ekipoak prestatu eta kalibratzeko faseak formulatzea. • Kasu desberdinetan erabili beharreko ekipoak aukeratzea. • Suposizio desberdinetan erabili beharreko baliabide lagungarriak aukeratzea. Baliabide lagungarrien

eta beren aplikazioen arteko erlazioak formulatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Partikulak detektatzeko ekipoak. Osagaiak. Printzipio fisikoak. Funtzionatzeko eta doikuntzak egiteko

teknikak. Gorabeherak eta matxurak. − Positroi-detektagailua. − Fotoi-detektagailua (dirdira-detektagailua).

• Irudiak lortzeko ekipoak. Osagaiak. Printzipio fisikoak. Funtzionatzeko eta doikuntzak egiteko teknikak. Prestazio teknikoak. Parametroak. Gorabeherak eta matxurak. − Gammakamera. Fotoi-igorpen bidezko tomografia. Positroi-igorpen bidezko tomografia.

• Esplorazioak egiteko erabiltzen diren baliabide lagungarriak. • Alarma-sistemak. Ekipoak kalibratzeko sistemak. • Medikuntza nuklearreko unitateak/kabineteak. Espazioaren eta instalazioen antolamendua. Ekipo eta

aparatuen antolaera. Esplorazioa egiteko lan-baldintzak. • Lan-taldeak. Funtzioak. Profesional desberdinek bete behar dituzten jarduerak eta zereginak. • Segurtasun- eta higiene-araudia. Legeria. Lanerako protokoloak. Jarrerazkoak: • Lanerako protokoloak eta aginduak zorroztasunez betetzea. • Osasun-instalazioetako segurtasun- eta higiene-araudia errespetatzea. • Erradiologia-babeseko protokoloak errespetatzea. • Egindako lanaren kalitatearekiko interesa izatea. • Ustezko pazienteari/bezeroari tratu zuzena eta egokia emateko interesa izatea. 5. lanbide-modulua. ERRADIOLOGIA-BABESA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Erradiazio ionizatzaileak sortzen dituzten iturrien eta ekipoen oinarri fisikoak interpretatzea. 2. Erradiazioen ekintza-mekanismoak eta organismoaren erantzun-mekanismoak aztertzea: erantzun

zelularra, sistemikoa eta organiko osoa. 3. Prozesua aztertu eta erradiologia-babeseko protokoloak interpretatzea, arriskuak erabilitako unitate,

neurri eta ekipoekin erlazionatu edo elkartuz.

Page 27: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

27

4. Aplikazio medikoetako erradiazio ionizatzaileen instalazioetako kalitatea kontrolatzeko sistemak aztertzea.

5. Kanpoko eta barruko erradiazioa zaindu eta kontrolatzea ahalbidetzen duten erradiazioak detektatu eta neurtzeko mekanismoak aztertzea (dosimetria).

6. Protokoloetan adierazita dauden material erradioaktiboa jaso, biltegiratu, manipulatu eta ezabatzeko teknikak aztertzea.

7. Erradiologia-arriskua dakarten larrialdi-egoeretako plana ezarrita dauden protokoloen arabera interpretatzea.

8. Erradiologiako instalazioen funtzionamendua araupetzen duen araudi nazionala eta nazioartekoa interpretatzea.

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Erradiazio ionizatzaileak sortzen dituzten iturrien eta ekipoen oinarri fisikoak interpretatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • “Erradiazio”, “erradiazio elektromagnetiko” eta “erradiazio ionizatzaile” kontzeptuak azaltzea. • Atomoaren egitura eta partikula atomikoak deskribatzea. • Erradiologian erabiltzen diren fisika atomikoko oinarrizko unitateak definitzea: energia-unitateak. • Erradiologia-irudia zuzenean edo informazioa irudi bihurtzen duten detektagailuen bitartez osatzea

ahalbidetzen duten erradiazio ionizatzaileen eta materiaren arteko elkarreragina azaltzea. • Dosimetrian erabiltzen diren erradiologiako magnitude garrantzitsuenak banan-banan aipatzea, baita

horiek neurtzeko unitateak ere: esposizioa (X), zurgatutako dosia (D), dosi baliokidea (H) eta dosi eraginkorra (He).

• X izpietako ekipo eta sorten ezaugarri fisikoak deskribatzea: X izpien hodi baten elementuak, X izpien hodiarekin erlazionatutako gailuak, X izpien hodiek sortutako erradiazioaren ezaugarriak eta irudi-sistema desberdinen ezaugarriak.

2. Erradiazioen ekintza-mekanismoak eta organismoaren erantzun-mekanismoak aztertzean: erantzun zelularra, sistemikoa eta organiko osoa, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erradiazio ionizatzaileak material biologikoaren gainean dituen ekintza-mekanismoak azaltzea,

dosiaren eta erantzunaren arteko erlazio-kurbarekin lotuz. • Erradiazio ionizatzailearekiko erantzun molekularra, zelularra eta tisularra eta bertan eragina duten

faktoreak (fisikoak, kimikoak eta biologikoak) azaltzea. • Erradiazioarekiko erantzun sistemiko eta organiko osoa (heldua, haurra, fetua eta enbrioia)

deskribatzea. • Erradiazio ionizatzailearen ondorio goiztiarrak eta berantiarrak (somatikoak eta genetikoak), arrisku-

faktoreak eta haztapena azaltzea. 3. Prozesua aztertu eta erradiologia-babeseko protokoloak interpretatzean, arriskuak erabilitako unitate, neurri eta ekipoekin erlazionatu edo elkartuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erradiologia-babesaren kontzeptua, helburuak eta teknikak azaltzea, baita erradiologia-babesa

justifikatu eta optimizatzeko irizpideak ere. • Profesionalki erradiazioaren eraginpean gertatzen diren langileen sailkapena eta lan-eremuetako

zaintza-sistemak deskribatzea (eremuen sailkapena, seinaleak eta sartzeko eta kontrolatzeko sistemak).

• Erradiazio ionizatzaileak erabiltzen dituzten erradiologia-unitate desberdinetan eta erradioterapiakoetan profesionalki erradiazioaren eraginpean gertatzen diren langileentzat, pazienteentzat eta jendearentzat ezarrita dauden dosi-mugak banan-banan aipatzea.

• Langileak, pazienteak eta jendea babesteko erabiltzen diren erradiologia-babeseko neurri estrukturalak (blindaje finkoak) eta bestelakoak (osagarriak) erabili behar diren teknika eta ekipoekin erlazionatzea.

• Erradiologia-babesean eragina duten ekipoen istripuak eta matxurak bereiztea.

Page 28: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

28

• Erradiazio ionizatzaileak erabiltzen dituzten unitate desberdinetako oinarrizko babes-arauak deskribatzea: − Oinarrizkoa. − Orokorra, erradioskopiaduna. − Erradiologia espezializatua (OTA, angiografia…). − Ekipo mugikorrak, eskopiadunak nahiz eskopia gabeak. − Pediatria. − Hortzetakoa. − Erradioterapia. − Mamografia. − Hezur-dentsitometria. − Bestelakoak (podologia, albaitaritza…).

4. Aplikazio medikoetako erradiazio ionizatzaileen instalazioetako kalitatea kontrolatzeko sistemak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Instalazioen (diagnosia/tratamendua) “kalitate-bermearen” prozesua aztertzea:

− X izpien sorgailu eta hodien kontrola. − Irudi-sistemen kontrola: intentsifikagailuak, TB monitoreak, plaka erradiografikoak eta

errebeladoreak. − Sortaren geometriaren kontrola; ardatzen lerrokadura (mekanikoa, geometrikoa, erradiologikoa eta

argi-sortarena). − Zuzeneko sortaren eta sorta barreiatuaren arteko dosi-mailen erlazioaren kontrola. − Teleterapia eta brakiterapiako kontrola. Hau guztia, ezaugarriak edo “kalitate-faktoreak” esposizio-arriskuen ikuspegitik azalduz.

• Sortaren “kalitate-faktoreek” instalazioen kalitate-kontrolean duten garrantzia justifikatzea. • Diagnosi eta tratamenduko unitateetan erabiltzen diren detektagailu-mota desberdinak kalibratu eta

egiaztatzeko mekanismoak eta hauei lotutako segurtasun-gailuak banan-banan aipatzea. 5. Kanpoko eta barruko erradiazioa zaindu eta kontrolatzea ahalbidetzen duten erradiazioak detektatu eta neurtzeko mekanismoak aztertzean (dosimetria), ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erradiazioaren detekzioaren eta dosimetriaren printzipio fisikoak azaltzea. • Aplikazio medikoetako erradiazio ionizatzaileen instalazio-mota desberdinetan dosimetria

pertsonalean eta/edo eremuko dosimetrian erabiltzen diren detektagailuen oinarri fisikoak (ionizazio-kamera, ionizazio gaseosoa, termolumineszentzia eta emultsio fotografikoa) azaltzea.

• Kanpoko kontaminazioa zaintzeko sistemak, hots, eremuko dosimetria eta dosimetria pertsonala, eta hauetako bakoitzerako erreferentzia-mailak azaltzea.

• Barneko kontaminazioa detektatu eta neurtzeko prozedurak azaltzea. 6. Protokoloetan adierazita dauden material erradioaktiboa jaso, biltegiratu, manipulatu eta ezabatzeko teknikak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Material erradioaktiboa jaso eta biltegiratzeko arauak eta baldintzak deskribatzea: lekua

(gammatekak), eremuaren kontrola eta materiala manipulatu eta identifikatzeko baldintzak (izaera eta aktibitatea –Bq–).

• Hondakin erradioaktibo mota desberdinak aktibitate erradioaktiboaren mailen arabera (Bq/Ci) aplikatu behar den (barne-kudeaketa edo kudeaketa transferigarria) ezabaketa-protokoloarekin (erreferentzia-zenbakia, erradionukleidoa, aktibitatea, hondakin-mota, pisua, ukipeneko dosiaren gehieneko tasa, arrisku gehigarriak, biltegiratze-data eta hustuketa-data) erlazionatzea.

7. Erradiologia-arriskua dakarten larrialdi-egoeretako plana ezarrita dauden protokoloen arabera interpretatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

Page 29: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

29

• Erradiazio-iturriaren kontrola galtzea dakarten eta langileen, pazienteen eta jendearen osasunean edo ingurumenean ondorio larriak sor ditzaketen erradiologia-larrialdiko egoerak deskribatzea.

• Larrialdietako plana, kasu bakoitzean gauzatu beharreko jarduera-mota eta egoera horietarako behar den ekipamendua deskribatzea.

• Larrialdietako plan bat aztergai duen suposizio praktiko batean, egoera bakoitzean langileek jaso litzaketen dosiak kalkulatzea, igorritako sortaren ezaugarriekiko denbora eta distantziari buruzko kalkulu edo balioespenak abiapuntutzat hartuta.

8. Erradiologiako instalazioen funtzionamendua araupetzen duen araudi nazionala eta nazioartekoa interpretatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Instalazioen eta bertako langileen kudeaketa teknikoa eta administratiboa ahalbidetzen duten nazio-

mailako lege- eta administrazio-alderdiak banan-banan aipatzea. • Erradiologia-babesarekin zerikusia duten jardueren jarraipena egin ahal izateko instalazioan bete

behar diren erregistroak identifikatzea. • Europako Batasuneko harmonizazio eta normalizazioari buruzko norabideak banan-banan aipatu eta

deskribatzea. • Erradiologia-babesaren arloan aginpideak dituzten erakunde nazionalak eta nazioartekoak banan-

banan aipatzea. c) Edukiak I. multzoa: ERRADIAZIO IONIZATZAILEEN KONTROLA Prozedurazkoak: • X izpietako ekipoak eta izpi-sortak aztertzea. • Erradiologiako magnitudeak eta dagozkien unitateak maneiatzea. • X izpietako ekipoak eta aparatuak osatzen dituzten elementuak identifikatzea. • Dosimetroak maneiatzeko teknika desberdinak aplikatzea. • Prozesuan X izpien erradiazioaren kalitatea eta kantitatea baldintzatzen duten parametroak aukeratzea.

Hobekuntza-proposamenak formulatzea. • Larrialdi-egoeren eta eredu-jardueraren eta jarduera-protokoloaren arteko erlazioak formulatzea. • Ohiko praktikako eta larrialdi-egoeretako jarduera-protokoloak identifikatzea. • Erreferentziazko bibliografia identifikatu eta kontsultatzea. • Kasu zehatzetan aplikatu beharreko araudiak eta legeria bilatu eta interpretatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Erradiazioen fisika.

− Atomoa: materiaren egitura atomikoa. Partikula atomikoak. − Erradiazioa: erradiazio elektromagnetikoa. Erradiazio ionizatzailea. − Erradiazio ionizatzaileen eta materiaren arteko elkarreragina. Erradiologia-irudi sorraren eraketa. − Erradiologiako magnitudeak eta unitateak. Esposizioa (R-C/Kg). Zurgatutako dosia (Rad-Gy).

Dosi baliokidea (Rem-Gy). Dosi eraginkorra. − X izpietako ekipoen eta izpi-sorten ezaugarri fisikoak. X izpien hodi baten elementuak eta

erlazionatutako gailuak. X izpien hodiek sortutako erradiazioaren ezaugarriak. Iturri kapsulatuak eta kapsulatu gabeak. Medikuntzan erabiltzen diren erradiazio ionizatzaileak sortzen dituzten iturriak eta ekipoak. Irudi-sistema desberdinen ezaugarriak.

• Erradiazioen detekzioa eta neurketa. − Erradiazioen detekzioaren oinarriak. − Erradiazioaren dosimetria. Dosimetria pertsonala eta eremukoa. − Erradiologiako eta medikuntza nuklearreko instalazioetan erabiltzen diren detektagailuak. Oinarri

fisikoak. − Kanpoko eta barneko kontaminazioa. Zaintza-sistemak. Erreferentzia-mailak.

• Erradiazio ionizatzaileen bidezko diagnosi eta tratamenduko prozesuaren kalitate-kontrola. − Prozesuaren kalitate-faktoreak. Kalitate-kontrolerako tresnak. X izpietako ekipoak eta aparatuak

kalibratu eta egiaztatzeko mekanismoak. − Kalitate-bermea erradiologiako instalazioetan. Mantentzea.

Page 30: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

30

− Kalitate-bermea erradioterapiako instalazioetan. Mantentzea. − Segurtasun-gailuak. Detektagailuak kalibratu eta egiaztatzeko mekanismoak. − Kalitate-kontrolerako dokumentazioa.

• Larrialdiak. − Motak. Elkartutako arriskuak. Dosiak kalkulatzeko sistemak. − Larrialdietako planak. Jarduera-mota. Beharrezkoak diren ekipamenduak. Jarduera-protokoloak. − Simulazioak.

• Erradiazio ionizatzaileak erabiltzen dituzten instalazioak araupetzen dituen araudi nazionala eta nazioartekoa. − Erradiologia-babesaren arloan aginpideak dituzten erakunde nazionalak eta nazioartekoak. − Indarrean dagoen legeria. − Nazioarteko araudia eta Europako Batasuneko harmonizazio eta normalizazioari buruzko

norabideak. − Erregistroak. Motak. Kontserbazioa.

Jarrerazkoak: • Ezarrita dauden protokoloak zehaztasunez aplikatzea. • Erradiaziotik babesteko neurriak kontrolatzerakoan iraunkorra izatea. • Indarrean dagoen araudia eta legeria errespetatzea. • Lan-taldean planteatutako helburuak lortzen laguntzeko interesa izatea. II. multzoa: ERRADIAZIOTIK BABESTEKO NEURRIEN APLIKAZIOA Prozedurazkoak: • Erradiazio ionizatzaileek materia bizian dituzten ondorioak aztertzea. Erantzun biologikoaren erak

aztertzea. • Esplorazio-kasu desberdinetan erradiaziotik babesteko aplikatu beharreko neurriak aukeratzea. • Erradiaziotik babesteko neurri desberdinak aplikatu eta maneiatzea. • Erradiaziotik babesteko neurrien, saihestu beharreko arriskuen eta neurrien porrotaren ondorioen

arteko erlazioak formulatzea. • Produktu eta hondakin erradioaktiboak kontrolatzeko neurriak aztertzea. • Produktu erradioaktiboak kudeatzeko tekniken protokoloak interpretatzea. • Substantzia erradioaktiboak maneiatzeko teknikak aplikatzea (simulatutako baldintzetan). • Hondakin erradioaktibo motaren eta bere tratamenduaren arteko erlazioak formulatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Erradiobiologia.

− Erradiazio ionizatzaileak material biologikoaren gainean dituen ekintza-mekanismoak. Dosiaren eta erantzunaren arteko erlazio-kurbak. Arrisku biologikoa kalkulatu edo balioesteko irizpideak.

− Erradiosentikortasuna. Erantzun molekularra, zelularra, tisularra eta sistemikoa eta orokorra. Erradiosentikortasunean eragina duten faktoreak. Erantzun sistemiko eta organiko osoa (heldua, haurra, fetua eta enbrioia).

− Erradiazio ionizatzailearen ondorio goiztiarrak eta berantiarrak (somatikoak eta genetikoak), arrisku-faktoreak eta haztapena.

• Erradiologia-babesa. − Kontzeptuak. Helburuak. Teknikak. Justifikatu eta optimizatzeko irizpideak. − Arrisku-taldeen sailkapena. − Erradiologiako unitate desberdinetan eragiteko erradiologia-babesa. Oinarrizko babes-arauak. − Profesionalki erradiazio ionizatzailearen eraginpean gertatzen diren pertsonen erradiologia-babesa.

Lanen sailkapena esposizio-motaren arabera. Zaintza-sistemak eremuen arabera. Dosi-mugak. − Langileak, pazienteak eta jendea oro har babesteko neurri estrukturalak eta bestelakoak. − Erradiologiako, medikuntza nuklearreko eta erradioterapiako instalazioen diseinua.

• Material erradioaktiboaren kudeaketa. − Material erradioaktiboa eskatu, jaso, biltegiratu, manipulatu eta ezabatzeko teknikak. Arauak.

Baldintzak. − Iturrien kapsulatzea eta kontrola.

Page 31: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

31

− Hondakin erradioaktiboak. Motak. Sortutako efluenteak eta hondakinak kontrolatu eta ezabatzeko sistemak.

Jarrerazkoak: • Ezarrita dauden protokoloak zehaztasunez aplikatzea. • Erradiaziotik babesteko neurriak kontrolatzerakoan iraunkorra izatea. • Indarrean dagoen araudia eta legeria errespetatzea. • Lan-taldean planteatutako helburuak lortzen laguntzeko interesa izatea. 6. lanbide-modulua. ERRADIOLOGIA-ANATOMIA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Giza gorputzaren egitura anatomikoak erradiologiaren ikuspuntutik aztertzea, bertan esku hartzen

duten sistemen eta aparatuen artean dauden erlazioak ulertuz. 2. Giza gorputzaren lokomozio- eta jarrera-funtzioa erradiologiaren ikuspuntutik aztertzea,

mugimenduan eta jarreran esku hartzen duten egitura anatomikoak elkarrekin erlazionatuz. 3. Erregulazio endokrinoko eta nerbio-erregulazioko egitura anatomikoak erradiologiaren ikuspuntutik

aztertzea, giza organismoa osatzen duen sistema eta aparatu bakoitzaren funtzionaltasunarekin loturik. 4. Giza gorputzaren sistema eta aparatu desberdinak osatzen dituzten egitura anatomikoak irudi-euskarri

erradiologikoetan aztertzea, erregistratutako egiturak identifikatuz. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Giza gorputzaren egitura anatomikoak erradiologiaren ikuspuntutik aztertzean, bertan esku hartzen duten sistemen eta aparatuen artean dauden erlazioak ulertuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Sistema kardiobaskularra, liseri-aparatua, arnas aparatua eta aparatu iraizlea osatzen dituzten egitura

anatomikoak makroskopikoki azaltzea, beren elementu bereizgarriak zehaztuz euskarri grafikoetan ezagutu ahal izateko.

• Inplikatutako sistemak eta aparatuak irudikatzen dituzten eredu anatomikoetan: − Sistema edo aparatu bakoitza osatzen duten organoen ezaugarri makroskopikoak eta beren erlazio

topografikoak ezagutu eta deskribatzea. − Organo bakoitzaren egitura gorputz-ekonomian betetzen duen funtzioarekin erlazionatzea. − Sistema edo aparatu bakoitzerako, funtzio-mekanismo fisiologikoa eta hura osatzen duten

elementu organikoen elkarrekintzakoa azaltzea. • Ziklo kardiakoa eta bizitza iraunarazteko duen garrantzia azaltzea, bere osagai estrukturalak eta

oinarri fisiologikoak abiapuntutzat hartuta, erradiologia-azterketa dinamikoetan dituen inplikazioak deskribatuz.

• Aparatu desberdinetako guruin erantsiak sortzen duten jariakin-motaren eta beren jariakinak organoetara isurtzeko eraren arabera sailkatzea, erradiologia-lokalizazioko “ohiko” lekuak zehaztuz.

• Elikagaiak eta substantzia erradiopakoak liseri-aparatuan degradatu eta zurgatzeko prozesua eskematizatzea, jasaten dituzten transformazioak eta organo bakoitzak digestio-prozesuan duen integrazio-maila deskribatuz.

• Gibelaren eta giltzurrunen funtzioak, zirkulazio-sistemaren eta aparatu iraizlearen funtzioen elkarrekintzaren bidez, detoxifikazio-prozesuetan, hondakinak ezabatzekoetan eta kontraste-baliabideak ezabatzekoetan duen garrantzia aztertzea.

2. Giza gorputzaren lokomozio- eta jarrera-funtzioa erradiologiaren ikuspuntutik aztertzean, mugimenduan eta jarreran esku hartzen duten egitura anatomikoak elkarrekin erlazionatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

Page 32: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

32

• Hezur-ehunaren osagai estrukturalen ezaugarri makroskopikoak aztertzea, osagai bakoitza betetzen duen funtzioarekin erlazionatuz eta bere indargabetze-ezaugarriak deskribatuz.

• Giza gorputzeko hezur nagusiak beren forma, barne-egitura, tamaina eta kokalekuaren arabera sailkatzea.

• Eskeletoa irudikatuko duen eredu anatomiko batean, edo benetako eskeleto batean: − Artikulazioak ezagutzea eta motaren eta mugikortasun-mailaren arabera sailkatzea. − Gorputz-adarren mugimenduak erreproduzitzea, sortzen diren elkarrekintzak deskribatuz. − Gorputzeko hezur nagusiak izendatu, posizionatu eta orientatzea. − Eskeletoa edo eredu anatomikoa berreraikitzea.

• Muskulu-ehun motak deskribatzea, horietako bakoitza organismoan betetzen duen funtzioarekin erlazionatuz eta giza gorputzean dagokion kokalekua identifikatuz.

• Benetako erradiologia-irudien euskarri grafikoetan: − Irudikatutako artikulazioak osatzen dituzten hezurrak ezagutzea. − Egitura anatomiko desberdinak (goiko eta beheko gorputz-adarrak, gerri eskapularra eta pelbianoa,

kaxa torazikoa, aurpegia eta garezurra eta bizkarrezurra) osatzen dituzten hezurrak identifikatzea. − Beheko gorputz-adarretako egitura anatomiko desberdinek ibiltzeko betetzen dituzten funtzioak

deskribatzea. • Gorputzaren jarrera estatiko eta dinamikoan esku hartzen duten hezur eta muskuluetako elementu

nagusien eragina adierazi eta azaltzea. 3. Erregulazio endokrinoko eta nerbio-erregulazioko egitura anatomikoak

erradiologiaren ikuspuntutik aztertzean, giza organismoa osatzen duen sistema eta aparatu bakoitzaren funtzionaltasunarekin loturik, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

• Nerbio-sistema zentrala irudikatzen duen eredu anatomiko batean:

− Nerbio-sistema zentralaren egitura anatomiko nagusiak identifikatu eta betetzen duten funtzioa adieraztea.

− Organo/egitura bakoitzaren zati desberdinen garrantzia hark betetzen duen funtzio orokorrarekin loturik zehaztea.

− Garezurreko pareak identifikatu eta beren inerbazioko lurralde anatomikoa adieraztea. • Eredu anatomiko batean, bizkarrezurreko elkartze-zuloetatik maila anatomiko desberdinetan irteten

diren nerbioen sentimen- eta motor-inerbazioko zona metamerikoak identifikatzea. • Nerbio-sistema periferikoaren marrazki mutu batean, giza gorputzeko nerbio-enbor eta -adar nagusiak

lokalizatu eta identifikatzea, inerbatzen dituzten egiturekin erlazionatuz. • Giza gorputzeko guruinak sailkatzea, sistema endokrinoa zeintzuk osatzen duten adieraziz, beren

jariakina isurtzen duten lekua eta beren hormonen ekintza kontuan hartuta. • Giza gorputzaren eredu anatomiko batean, guruin endokrinoen kokalekua bereiztea eta zein hormona-

mota sortzen duten adieraztea. 4. Giza gorputzaren sistema eta aparatu desberdinak osatzen dituzten egitura anatomikoak irudi-euskarri erradiologikoetan aztertzean, erregistratutako egiturak identifikatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erradiologia-esplorazioen xede diren zona anatomikoak ezagutu eta zentratzeko beharrezkoak diren

barneko “marka” anatomikoek sortzen dituzten kanpoko ondorioak zehatz-mehatz deskribatzea. • Erradiologia-plaka konbentzionaletan eta OTA, EM eta MNko plano anitzeko irudietan:

− Goiko gorputz-adarra, beheko gorputz-adarra, kaxa torazikoa, bizkarrezurra, garezurra eta aurpegia osatzen dituzten artikulazioak eta hezurrak ezagutu, izendatu eta posizionatzea, lateralitatea identifikatuz.

− Barrunbe torazikoan, barrunbe abdominalean, barrunbe pelbikoan, garezurreko barrunbean, lepoan, bizkarrezur-muinean eta bularrean dauden organoak eta egiturak ezagutu, izendatu eta posizionatzea, lateralitatea identifikatuz.

c) Edukiak

Page 33: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

33

I. multzoa: LOKOMOZIO-APARATUAREN ERRADIOLOGIA-ANATOMIA Prozedurazkoak: • Egitura anatomikoak euskarri desberdinetan ezagutu eta lokalizatzea. • Goiko eta beheko gorputz-adarretako, kaxa torazikoko, bizkarrezurreko, aurpegiko eta garezurreko

hezurrak posizionatu eta orientatzea. • Euskarri desberdinetan behatutako egitura anatomikoen ezaugarriak deskribatzea. • Egitura anatomiko batzuk irizpide desberdinen arabera sailkatzea. • Erradiologia-plaka konbentzionaletan eta OTA, EM eta MNko plano anitzeko irudietan egiturak eta

hauen ezaugarriak identifikatzea. Ezaugarri “normalak” eta “alteratuak” antzematea. • Egitura anatomikoen eta organismoan betetzen dituzten funtzioen arteko erlazioak formulatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Goiko gorputz-adarrak. Anatomia. Fisiologia. Erlazio anatomikoak eta funtzionalak. Erradiologia-

alterazio sarrienak. • Beheko gorputz-adarrak. Anatomia. Fisiologia. Erlazio anatomikoak eta funtzionalak. Erradiologia-

alterazio sarrienak. • Kaxa torazikoa. Anatomia. Fisiologia. Erlazio anatomikoak eta funtzionalak. Erradiologia-alterazio

sarrienak. • Bizkarrezurra. Anatomia. Fisiologia. Erlazio anatomikoak eta funtzionalak. Erradiologia-alterazio

sarrienak. • Garezurra. Anatomia. Fisiologia. Erlazio anatomikoak eta funtzionalak. Erradiologia-alterazio

sarrienak. • Gorputzaren jarrera estatikoa eta dinamikoa. Jarrera-funtzioa. Lokomozio-funtzioa. • Kanpoko “marka” anatomikoak. Funtzioak. Jarrerazkoak: • Egiturak zehatz-mehatz identifikatzea. • Lanerako protokoloak errespetatzea. II. multzoa: GAINERAKO APARATU ETA SISTEMEN ERRADIOLOGIA-

ANATOMIA Prozedurazkoak: • Egitura anatomikoak euskarri desberdinetan ezagutu eta lokalizatzea. • Euskarri desberdinetan behatutako egitura anatomikoen ezaugarriak deskribatzea. • Egitura anatomiko batzuk irizpide desberdinen arabera sailkatzea. • Erradiologia-plaka konbentzionaletan eta OTA, EM eta MNko plano anitzeko irudietan egiturak eta

hauen ezaugarriak identifikatzea. • Egitura anatomikoen eta organismoan betetzen dituzten funtzioen arteko erlazioak formulatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Entzefaloa eta muina. Anatomia. Fisiologia. Erlazio anatomikoak eta funtzionalak. Erradiologia-

alterazio sarrienak. − Garuna. Garun-enborra. Zerebeloa. Garezurreko pareak. Bentrikuluak. Meningeak. Meninge-

espazioak. − Hipotalamoa. Hipofisia. Nerbio-sistema zentralaren irrigazioa. − Bizkarrezur-muina. Nerbio-sistema periferikoa.

• Toraxa eta bularra. Anatomia. Fisiologia. Erlazio anatomikoak eta funtzionalak. Erradiologia-alterazio sarrienak. − Birikak. Pleura. − Bihotza. Perikardioa. − Mediastinoa. − Bularra.

• Abdomena. Anatomia. Fisiologia. Erlazio anatomikoak eta funtzionalak. Erradiologia-alterazio sarrienak. − Errai metaperitonealak. Gibela. Barea. Pankreasa.

Page 34: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

34

− Errai intraperitonealak. Urdaila. Hestea. − Errai erretroperitonealak. Giltzurruna. Giltzurrun gainekoak.

• Gizonaren eta emakumearen barrunbe pelbikoa. Anatomia. Fisiologia. Erlazio anatomikoak eta funtzionalak. Erradiologia-alterazio sarrienak.

• Abdomen-pareta. Perineoa. Errai-inguruko espazioak eta bestelako egiturak. Anatomia. Fisiologia. Erlazio anatomikoak eta funtzionalak. Erradiologia-alterazio sarrienak.

Jarrerazkoak: • Egiturak zehatz-mehatz identifikatzea. • Lanerako protokoloak errespetatzea. 7. lanbide-modulua. ERRADIOLOGIA-IRUDIAREN LANKETA ETA TRATAERA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Erradiologia-irudia tratatzeko prozesuak euskarri-motaren, ekipoen eta esplorazioen arabera aztertzea. 2. Pelikula erradiografikoa eskuzko ekipoetan eta/edo automatikoetan prozesatzeko teknikak erabilitako

euskarriaren arabera aztertu eta aplikatzea. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Erradiologia-irudia tratatzeko prozesuak euskarri-motaren, ekipoen eta esplorazioen

arabera aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erradiologian, irudi analogikoaren eta irudi digitalaren kontzeptuak azaltzea, kontraste-bereizmenak

eta bereizmen espazialak lortutako irudiaren kalitatean duten garrantzia deskribatuz. • Erradiologian erabiltzen diren formatu grafiko desberdinak azaltzea, eduki dezaketen informazio-

kopuruaren eta honen kalitatearen arabera dituzten aukerak identifikatuz. • Irudiaren tratamendu konbentzionaleko prozesuen fase desberdinak (handitzea/txikitzea, ukituak

ematea, irteerako parametroak ezartzea, esposizioak eta prozesaketa) sarrerako eta irteerako produktuekin, ekipoekin eta fase bakoitzean burututako eragiketekin erlazionatu eta sekuentziatzea.

• Irudiaren tratamendu digitaleko prozesuen fase desberdinak (eskaneatzea, aldaketa espazialak, tonu-aldaketak, irteerako parametroak ezartzea eta prozesaketa) sarrerako eta irteerako produktuekin, ekipoekin eta fase bakoitzean burututako eragiketekin erlazionatu eta sekuentziatzea.

• Erradiologia-irudien prozesaketa digitalerako beharrezkoak diren transformazio geometrikoak (handitzea, biraketa eta cropping) eta ez-geometrikoak (tonu-kurbak eta iragazkiak) azaltzea.

• Software-mota desberdinetako aplikazio ohikoenak (pixel, voxel eta objektuen editoreak eta tonu-administratzaileak) deskribatzea, egokiena identifikatuz maneiatu beharreko ekipoaren eta egin beharreko esplorazioaren arabera.

• Erregistro digitalizatu bat medikuak aztertu ahal izateko modukoa izan dadin, izan behar duen “behar adinako” kalitatea identifikatzea/kuantifikatzea ahalbidetzen duten irizpide teknikoak (bereizmen espaziala, sistemaren zarata, linealtasuna eta uniformetasun espaziala) azaltzea.

• Erradiologia-irudien tratamendu digitala aztergai duten kasu praktikoetan: − Irudia digitalizatzeko programa ekipoaren eta esplorazioaren arabera aukeratzea, parametroak

programaren menuetan esleituz. − Tratamendu-ekipoen hutsuneen ondorio diren irudi digitalizatuaren akatsak pantailan bertan

identifikatu eta deskribatzea, zuzenketa-neurri egokiak proposatuz lortu nahi den azken produktuaren eta ezarritako parametroen arabera (bereizmen espaziala, xehetasuna, kontrastea, tonu-kurbak eta iragazkiak).

2. Pelikula erradiografikoa eskuzko ekipoetan eta/edo automatikoetan prozesatzeko

teknikak erabilitako euskarriaren arabera aztertu eta aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

Page 35: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

35

• Mota desberdinetako pelikula erradiografikoak identifikatzea, bakoitzaren ezaugarriak eta erabiltzen diren formatu eta euskarri desberdinak deskribatuz.

• Pelikula erradiografikoa errebelatzeko teknikak azaltzea, fase desberdinetan erabiltzen diren erreaktiboen ezaugarriak eta funtzionaltasuna aipatu eta deskribatuz.

• Pelikula erradiografikoa identifikatu eta artxibatzeko sistemak deskribatzea, egokiena aukeratuz erabilitako formatu eta euskarriaren arabera.

• Pelikula erradiografikoa prozesatzea aztergai duten kasu praktikoetan: − Prozesatzeko modua eta aplikatu beharreko aldakuntzak aukeratzea emandako aginduen arabera. − Prozesadorearen erreaktiboak prestatzea, parametroetan (denbora, kontzentrazioa, irabiatzea eta

ahitzea) izandako aldakuntzen ondorio diren doikuntzak eginez. − Pelikula erradiografikoa errebelatu eta identifikatzeko eskuzko ekipoak eta/edo automatikoak

trebetasunez maneiatzea, dagozkien mantentze-teknikak gauzatuz eta kalibraketa-kurbak protokoloen arabera eginez.

− Erregistro grafikoak behar bezala identifikatu eta markatzea. − Pelikula erradiografikoen artxibo-mota desberdinak prestatzea formatuaren eta euskarriaren

arabera. − Diagnosi-kalitatea duten erregistro grafikoak aukeratzea.

c) Edukiak I. multzoa: ERRADIOLOGIA-IRUDIAREN TRATAMENDURAKO ETA BERE

PROZESAKETA DIGITALERAKO TEKNIKAK Prozedurazkoak: • Erradiologia-irudien tratamendu konbentzionaleko/analogikoko teknika desberdinak aplikatzea

(pelikulak eta erradioskopia). • Erradiologia-irudien tratamendu digitaleko teknika desberdinak aplikatzea (OTA/EM). • Erregistro-sistema eta -materiala ekipoen eta esplorazio-motaren arabera aukeratzea. • Erradiologia-irudiaren erregistro-materiala markatu eta identifikatzea. • Erradiologia-irudi digitalaren kalitatea baloratzea. Zuzenketa-neurriak justifikatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Erradiologia-irudia. Irudi analogikoa. Irudi-hargailuak. Irudi digitala. Kontraste-bereizmena.

Bereizmen espaziala. • Irudia tratatzeko teknikak. Prozesuaren faseak. Ekipoak eta produktuak.

− Tratamendu konbentzionala. Pelikula erradiografikoa. Erradioskopia/Fluoroskopia. − Tratamendu digitala. Kodifikazio-sistemak. D/A eta A/D bihurgailuak. Prozesaketa.

Transformazio geometrikoak eta ez-geometrikoak. Software-motak eta aplikazioak. • Irudi fluoroskopikoa/erradioskopikoa. Ezaugarriak. Irudi-intentsifikatzailea. Zinefluorografia.

Fluorografia digitala. • Ordenagailu bidezko tomografiako eta erresonantzia magnetikoko irudia. Irudia berreraikitzeko

prozesua. Irudiaren kalitatea. Artefaktuak. Irudiaren manipulazioa. Tresnak. Irudia lortzea. Irudiaren kontrastea. Seinalearen kodifikazioa.

• Erradiologia-irudiaren kalitatea. − Irudi analogikoa. Parametroak. Adierazleak. − Irudi digitala. Parametroak. Adierazleak.

Jarrerazkoak: • Erradiologia-irudia tratatu eta prozesatzeko teknikak zehatz-mehatz eta trebetasunez gauzatzea. • Lanerako protokoloak eta aginduak zorroztasunez betetzea. • Egindako lanaren kalitatearekiko interesa izatea. • Segurtasun- eta higiene-araudia errespetatzea. II. multzoa: PELIKULA ERRADIOGRAFIKOEN PROZESAKETA

KONBENTZIONALERAKO TEKNIKAK

Page 36: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

36

Prozedurazkoak: • Pelikula erradiografikoak eskuz eta automatikoki prozesatzeko teknikak aplikatzea.

− Pelikulak errebelatzea. Erreaktiboak prestatzea. Baldintzak zehaztea. − Eskuzko ekipoak eta automatikoak maneiatu eta kontrolatzea. − Pelikulak kasu desberdinen arabera artxibatzea.

• Inpresionatu gabeko plakak eta erregistro grafikoak identifikatu eta markatzea. • Erregistro grafikoen kalitatea egiaztatzea. Zuzenketa-proposamenak formulatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Pelikula erradiografikoak.

− Motak eta aplikazioak. − Errebelatzeko prozesuak. Erreaktiboak. − Artxibatzeko prozesuak. Formatuak eta euskarriak. Aukeratzeko irizpideak.

• Pelikula erradiografikoak prozesatzeko teknikak. Ekipoak eta produktuak. Eskuzko prozesuak eta automatikoak.

• Kalitate erradiografikoa. Kalitatea ebaluatzeko ezaugarriak. Kalitatea baldintzatzen duten faktoreak. Jarrerazkoak: • Pelikulak prozesatzeko teknikak zehatz-mehatz eta trebetasunez gauzatzea. • Lanerako protokoloak eta aginduak zorroztasunez betetzea. • Egindako lanaren kalitatearekiko interesa izatea. • Segurtasun- eta higiene-araudia errespetatzea. 8. lanbide-modulua. LAN-PRESTAKUNTZA ETA -ORIENTABIDEA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Prebentzio- eta/edo babes-ekintzak zehaztea, titulazioan aipatzen diren ekintzek sortzen dituzten

arrisku-faktoreak eta osasunarentzako eta ingurumenarentzako ondorioak txikiagotuz. 2. Egoera simulatuetan, istripuaren lekuan oinarrizko osasun-neurriak berehala aplikatzea. 3. Lan-kontratazioaren modalitateak eta norberaren konturako langile gisa lan-munduratzeko prozedurak

aztertzea. 4. Lanbide-ibilbideak ezartzea, norberaren gaitasunak eta interesak identifikatuz eta eskueran dagoen

informazio publikoa erabiliz. 5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan-harremanetatik ondorioztatzen diren eskubideak eta

betebeharrak bereiztea. 6. Estatuko eta EAEko egitura sozioekonomikoa identifikatzea, titulazioak aipatzen duen produkzio-

sektorearen neurria, osaera eta aurreikusitako bilakaera bereziki aztertuz. 7. Sektoreko enpresa esanguratsu baten oinarrizko antolamendu-egitura identifikatzea. 8. Sektoreko ereduzko enpresa baten memoria ekonomikoaren parametro azpimarragarriak

interpretatzea. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Prebentzio- eta/edo babes-ekintzak zehaztu eta titulazioan aipatzen diren ekintzek sortzen dituzten arrisku-faktoreak eta osasunarentzako eta ingurumenarentzako ondorioak txikiagotzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

• Sektorean garatzen diren industria-prozesuetatik eratortzen diren ingurumenarentzako ondorioak

azaltzea. • Bere lan-esparruan ohikoenak diren arrisku-egoera eta/edo -faktoreak identifikatzea. • Sektorean ohikoak diren gaixotasun profesionalak, osasunari egindako kalteak eta/edo lan-istripuak

deskribatzea.

Page 37: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

37

• Aipatu diren lan-jardueren burutzapenean sortzen diren ohiko gaixotasun profesionalak, osasunari egindako kalteak eta lan-istripuak sailkatzea.

• Prebentzio- eta/edo babes-jarduneko teknika orokorrak bere lan-esparruan ohikoak diren arrisku-egoera eta/edo -faktoreekin erlazionatzea.

• Bere lan-esparruan ohikoenak diren arriskuei dagozkien prebentzio- eta/edo babes-jarduerak proposatzea.

• Lehen laguntzetarako botikina egoera egokian edukitzea. • Enpresaren barruan eta kanpoan segurtasunaren alorrean eskumena duten organoak identifikatzea. • Ohiko prebentzio- eta/edo babes-elementuak egiaztatzea, ezarrita dauden arauak kontuan izanik. • Lana burutzerakoan ingurumenari egindako kalteak saihestu edo txikiagotzeko har daitezkeen

neurriak proposatzea. 2. Egoera simulatuetan, istripuaren lekuan oinarrizko osasun-neurriak berehala aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lanbidearen burutzapenean ohikoak diren lesio eta/edo istripuen aurrean jarduteko prozesua edo

protokoloa azaltzea. • Lesioak bizitzarentzat duten arriskuaren arabera sailkatzea. • Lesionatu bat baino gehiago dagoenean edo pertsona batek lesio bat baino gehiago duenean, esku-

hartzean lehentasuna nork duen identifikatzea. Hau egiteko irizpidea honakoa izango da: lehendabizi bizitzarentzat arrisku handiena duen lesioari arreta eskaintzea.

• Aurreko kasuan agertzen diren lesioen arabera aplikatu behar diren neurrien sekuentzia identifikatzea. • Osasun-teknikak gauzatzea (erreanimazioa, inmobilizazioa, eramatea...), ezarrita dauden protokoloak

aplikatuz. • Bidezko organismoetara deitzea zaurituta dauden pertsonak eraman eta zaintzeko. • Istripuren bat egonez gero, azkar eta eraginkortasunez jardutea. 3. Lan-kontratazioaren modalitateak eta norberaren konturako langile gisa lan-munduratzeko prozedurak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

• Norberaren konturako langile gisa jarduteko eratze-prozesuan inplikatuta dauden erakundeak

adieraztea, burutu behar diren tramiteak azalduz. • Norberaren konturako langile gisa zergei eta Gizarte Segurantzari dagokionez dauden betebeharrak

deskribatzea. • Bere produkzio-sektorean (indarrean dagoen legeriaren arabera) dauden lan-kontrataziorako

modalitate desberdinak identifikatzea. • Kontratazio-modalitate desberdinak konparatzea, bakoitzaren ezaugarriak adieraziz (iraupena, soldata

edo beste edozein aldagai azpimarragarri kontuan izanik). • Sektorean normalki egiten diren kontratuak formalizatzea, dagozkien eredu ofizialetan. • Norberaren konturako langile gisa jartzearen ondoriozko zergei eta Gizarte Segurantzari loturiko

betebeharrei buruzko dokumentazioa betetzea inprimaki ofizialetan. • Langile autonomo gisa jartzeko egon daitezkeen finantzaketa-iturriak, dirulaguntzak eta/edo bestelako

abantailak ezagutzea. • Norberaren konturako langile gisa jartzeko beharrezko dokumentazioa betetzea inprimaki ofizialetan. • Norberaren konturako lana eta besteren konturako lana alderatzea, lan-munduratzeko modu posible

gisa. 4. Lanbide-ibilbideak ezartzean, norberaren gaitasunak eta interesak identifikatuz eta eskueran dagoen informazio publikoa erabiliz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lortutako gaitasun, jarrera eta ezagutzetatik eratortzen den lanbide-balioa identifikatzea. • Bere esparruan dagoen lan-eskariaren baldintzak interpretatzea, lortutako lanbide-balioarekin

erlazionatuz.

Page 38: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

38

• Lan-munduratzeko aukerak izan ditzakeen zonako prestakuntza-eskaintzari eta enpresa-ehunari buruzko informazio-iturriak erabiltzea, enplegu-eskaintzarekiko dituen iguripenei lotuta enpresaren datuak eta informazioa lortuz.

• Prestakuntza-premia osagarriak ondorioztatzea, dituen enplegu-aukerak zabaltzeko eta/edo behin enplegua lortu ondoren aberastasun profesionala lortzeko.

• Prestakuntza-ibilbideak ezartzea antzemandako beharren arabera. • Enplegua lortzeko teknikak prestatzea eta, horretarako elkarrizketak egitea, testak betetzea eta abarri

buruzko simulazioak egingo dira. • Enplegu batean aurkezteko eta/edo eskaria egiteko dokumentuak lantzea. 5. Lanaren lege-esparrua interpretatzean eta lan-harremanetatik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak bereiztean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak azaltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako

Batasunaren Arteztarauak, Hitzarmen Kolektiboa eta abar), dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereiziz.

• Negoziazio kolektiboko prozesu bat, suposiziopean, deskribatzea, negoziatu ohi diren aldagai garrantzitsuenak adieraziz: soldatak, segurtasuna eta higienea, produktibitatea eta abar.

• Besteren konturako langileentzako Gizarte Segurantzari eta INEMi (edo bere funtzioak bere gain hartzen dituen EAEko organismoari) lotutako prestazioak eta betebeharrak identifikatzea, suposizio desberdinen arabera.

• Besteren konturako langile batentzako soldata-agiriak formalizatzea, suposizio desberdinetan oinarrituz.

• Hartzekoen likidazio batean agertzen diren kontzeptu desberdinak interpretatzea. • Suposizio desberdinetan oinarrituz hartzekoen likidazioak kalkulatzea. • Inprimaki ofizialetan errenta-aitorpen sinpleak betetzea, lortutako errendimendu desberdinak

identifikatuz eta zerga-zorra kalkulatuz. 6. Estatuko eta EAEko egitura sozioekonomikoa identifikatzean, titulazioak aipatzen duen produkzio-sektorearen neurria, osaera eta aurreikusitako bilakaera bereziki aztertuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Magnitude makroekonomiko nagusiak (BPG...) interpretatzea eta hauen artean dauden erlazioak

azaltzea. • Produkzio-sektore desberdinak sailkatzea, bai eta hauek euskal ekonomian duten garrantzi erlatiboa

ere. • Bere produkzio-sektorearen egituraketa deskribatzea, hau da, bere tamaina, enpresen tamaina, kopurua

eta mota, populazio aktiboa, okupazio-tasa eta abar, ezaugarri bereizgarriren bat ote dagoen adieraziz. • EAEko sektorearen informazioa eta egituraketa Estatuko gainontzekoarekin erlazionatzea, lan-

munduratze posible baterako zonei buruzko datuak lortzeko moduan. • Sektorean aurreikusten den eboluzioa, hazkundea, egon daitezkeen aldaketa teknologikoak eta abar

adieraztea. 7. Sektoreko enpresa esanguratsu baten oinarrizko antolamendu-egitura identifikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Sektoreko kudeaketa-eredu esanguratsuaren deskribapena egitea. • Sektoreko enpresa esanguratsu baten funtzio-arloen azalpena egitea. • Sektoreko enpresa baten oinarrizko organigrama interpretatzea, azpian dauden aginte- eta

komunikazio-erlazioak eta abar azalduz. • Suposizio baten pean, enpresa baten egituran bere lanbideari loturiko funtzioak kokatzea. • Bere lanbideari datxezkion jardueren garapen normalean enpresa bateko funtzio-arlo desberdinekin

sor daitezkeen erlazioak adieraztea. • Bere jarduerak burutzerakoan enpresako beste sekzio batzuekin sortzen diren koordinazio-beharrak

azaltzea.

Page 39: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

39

8. Sektoreko ereduzko enpresa baten memoria ekonomikoaren parametro azpimarragarriak interpretatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Sektoreko enpresa bateko balantze baten eta galdu-irabazien kontu baten partida nagusiak azaltzea. • Aztergai dugun sektoreko enpresa baten suposizio batean finantza-egoera zehazten duten oinarrizko

ratioak (finantza-autonomia, kaudimena...) kalkulatu eta interpretatzea. • Sektoreko enpresa baten oinarrizko aurrekontuen egituraren eta hauek barne hartzen dituzten

kontzeptuen deskribapena egitea. • Sektoreko enpresa baten oinarrizko aurrekontuak interpretatzea. • Aurrekontuak lantzerakoan laguntzea. • Egon daitezkeen finantzaketa-bideak bereiztea (autofinantzaketa, leasing...). c) Edukiak I. multzoa: SEGURTASUNA ETA OSASUNA Prozedurazkoak: • Segurtasun eta higienearen alorrean eskuduntza duten organismoak identifikatzea. • Arriskuen prebentzioa: prozedurak. • Lehen laguntzetarako botikina edukitzea. • Lesioen arriskuaren arabera esku hartzea: lehentasunak identifikatzea eta aplikatu beharreko neurriak

sekuentziatzea. • Osasun-teknikak gauzatzea. • Zaurituen ebakuazioa eta laguntza: antolaketa. • Lanbide-jardueraren ondorioz ingurumenari eragiten zaizkion kalteak gutxitzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lanbide-gaixotasunak, osasunari egindako kalteak eta lan-istripuak: arriskuaren araberako sailkapena. • Lesioak: bizitzarentzat duten arriskuaren araberako sailkapena. • Lehen laguntzak. • Ingurumena eta industria- edo zerbitzu-prozesuak. • Lanean babes- eta/edo prebentzio-teknikak. Jarrerazkoak: • Ingurumen-kontingentzietarako erantzunak emateko ekimena. • Talde-lanean jardutea istripuen eta osasunari egindako beste kalte batzuen prebentzioan lorpenak

izateko. • Lanbidearen burutzapenean arduraz jokatzea ingurumena babesteko. • Egon daitezkeen istripuen aurrean erantzun azkarra eta eraginkorra ematea. • Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatu eta betetzea. • Prebentzioa osasunarentzako kalteak saihesteko baliabiderik eraginkorrena bezala baloratzea. II. multzoa: LAN-ESPARRUA Prozedurazkoak: • Eskuratutako gaitasun, ezagutza eta jarreretatik eratorritako balio profesionala identifikatzea. • Bere eremuko lan-eskariaren eskakizunak interpretatzea eta prestakuntza-beharrak ezagutzea. • Enplegua lortzeko teknikak eta dokumentuak prestatu eta lantzea. • Enpresa-ehunari eta prestakuntza-ahalbideei buruzko informazio-iturriak erabiltzea. • Bere hasierako prestakuntzaren prestakuntza-ibilbide osagarriak ezartzea. • Dagozkion eredu ofizialetako kontratu-modalitate desberdinak formalizatu eta alderatzea, horien

ezaugarrien arabera. • Interpretazioa, kalkulua eta formalizazioa: hartzekoen likidazioa. Oinarrizko alokairuaren

ordainagiria.

Page 40: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

40

• Inprimakiak betetzea eta inplikatutako erakundeen zerrenda: norberaren konturako langile gisa ezarri eta funtzionatzea.

• Norberaren kontura ezartzeko finantzaketa-iturriak, dirulaguntzak eta/edo abantailak ezagutzea. • Norberaren konturako lana eta besteren konturakoa elkarrekin alderatzea. • Beste pertsonekiko eta erakundeekiko lan-munduratzetik eratortzen diren betebeharrak eta eskubideak

interpretatu eta betetzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: konstituzioa, arteztarau komunitarioak, langileen estatutua eta

hitzarmen kolektiboa. • Kontratazio-modalitateak, indarrean dagoen legeriaren arabera. • Betebehar fiskalak eta gizarte-segurantzakoak norberaren konturako lanean. • Negoziazio kolektiboa. • Gizarte-segurantzaren eta INEMen sariak eta haiekiko betebeharrak norberaren konturako lanean. Jarrerazkoak: • Beste pertsonekiko eta erakundeekiko lan-munduratzetik eratortzen diren betebeharrak betetzea. • Lan-harremana erregulatzen duten arauak errespetatzea. • Behin enplegua lortu ondoren, prestakuntza osagarriaren eta/edo etengabekoaren beharra bere egitea. • Lanarekiko konpromisoa. III. multzoa: EKONOMIA-ESPARRUA Prozedurazkoak: • EAEn eta Estatuaren gainerakoan dagokion sektorea aztertu eta alderatzea. • Dagokion sektorean aurreikusitako eboluzioa balioestea. • Enpresa-egitura eta garatu beharreko jarduerei lotutako funtzioen kokapena interpretatzea. • Oinarrizko organigramak lantzea. • Lanbide-jarduera garatzean enpresaren beste sekzioekin koordinatzeko beharra antzematea. • Aurrekontuak lantzen laguntzea. • Sektoreko ereduzko enpresa baten oinarrizko ekonomia- eta finantza-ratioak kalkulatu eta

interpretatzea. • Lanbide-jardueren garapenari buruzko oinarrizko aurrekontuak interpretatzea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Magnitude makroekonomiko nagusiak eta horien arteko erlazioa. • Produkzio-sektoreak eta horien ekarpena Euskal Herriko eta Estatuaren gainerako ekonomian. • Titulazioari dagokion produkzio-sektorea: konfigurazioa eta aurreikusitako eboluzioa. • Dagokion sektoreko ereduzko enpresa baten funtzio-arloak eta horien arteko erlazioak. • Sektorearen kudeaketa-eredu adierazgarria. • Balantzearen galera- eta irabazi-kontuaren partida nagusiak sektoreko ereduzko enpresa batean. • Enpresa baten oinarrizko aurrekontuak: egitura eta kontzeptuak. • Finantzaketa-motak: oinarrizko eskemak.

Jarrerazkoak: • Laneko bileretan bat etortzeko konpromisoa eta interesa. • Enpresaren beste sekzioek garatzen duten lanarekiko errespetua. • Bestelako sailekin koordinatzeko beharra bere egitea. 9. lanbide-modulua. HIZKUNTZA TEKNIKOA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

Page 41: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

41

1. Aukeratutako hizkuntzan idatzitako sektoreko informazio berezia interpretatzea, ekintza eta/edo zeregin egokiak aurrera eramateko oinarrizko datuak aztertuz.

2. Aukeratutako hizkuntzan idatzitako testu eta dokumentu profesionaletatik ateratako funtsezko informazioa ama-hizkuntzara itzultzea, informazio hori behar bezala erabiltzeko eta/edo jakinarazteko asmoz.

3. Aukeratutako hizkuntzan, titulu honi lotutako lanbide-sektorearen berezko jarduerarekin zerikusia duten oinarrizko testu teknikoak idaztea.

4. Aukeratutako hizkuntzan ahozko mezuak sortzea, lanbide-komunikazioko berariazko egoerei aurre egin ahal izateko.

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Aukeratutako hizkuntzan idatzitako sektoreko informazio berezia interpretatzean, ekintza eta/edo zeregin egokiak aurrera eramateko oinarrizko datuak aztertuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Aukeratutako hizkuntzari dagokion herrialderen bateko argitalpen profesional batean sektoreko

terminologia berezia identifikatzea. • Aukeratutako hizkuntzan idatzitako sektoreko informazio-testu baten datu garrantzitsuenak hautatzea. • Testuen interpretazioan, aukeratutako hizkuntzan idatzitako hiztegi teknologikoak eraginkortasunez

erabiltzea. 2. Aukeratutako hizkuntzan idatzitako testu eta dokumentu profesionaletatik ateratako funtsezko informazioa ama-hizkuntzara itzultzean, informazio hori behar bezala erabiltzeko eta/edo jakinarazteko asmoz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Aukeratutako hizkuntzaren eta ikaslearen hizkuntzaren arteko korrelazio semantikoak identifikatzea. • Aukeratutako hizkuntzan idatzitako lanbide-sektoreari buruzko informazio-testu baten datu

garrantzitsuenak itzultzea, kontsultarako beharrezko materialaren laguntzarekin. 3. Aukeratutako hizkuntzan, titulu honi lotutako lanbide-sektorearen berezko jarduerarekin zerikusia duten oinarrizko testu teknikoak idaztean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

• Merkataritzako korrespondentzian erabili ohi diren estilo-formulak aipatzea. • Prentsan irakurritako lan-eskaintza batetik abiatuta, lan-eskaera bat lantzea. • Aukeratutako hizkuntzan "curriculum vitae" laburra idaztea. • Lanbide-sektoreari buruzko ereduzko dokumentuak betetzea. • Merkataritzako gutun bat idaztea agindu zehatzetan oinarrituz, alderdi formalak aplikatuz eta

sektorean aurrez ezarritako estilo-formulak erabiliz. • Komunikazio-helburu espezifikoa eta hartzaileak ulertzeko moduko testu-antolamendu egokia izango

duen txostena egitea.

4. Aukeratutako hizkuntzan ahozko mezuak sortzean, lanbide-komunikazioko berariazko egoerei aurre egin ahal izateko, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Ahozko oinarrizko adierazpena lortzeko egitura linguistikoak eta beharrezko hiztegia ezagutzea. • Aukeratutako hizkuntzan audio- edo bideo-testu motz bat ahoz laburtzea. • Simulatutako telefono-deiak egitea bere burua identifikatuz, pertsona egokiarengatik galdetuz, datu

zehatzei buruzko informazioa eskatuz eta, jasotako aginduetan oinarrituz, egin diezazkioketen galderei modu argian eta errazean erantzunez.

• Elkarrizketa edo bilera profesional batean egindako galderei egitura errazeko esaldiekin erantzutea. • Elkarrizketa edo bilera profesional batean galdera errazak egitea.

Page 42: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

42

• Lanbidearen edo sektorearen berezko zehazpen teknikoak eta/edo komertzialak ahoz adieraztea. c) Edukiak Prozedurazkoak: • Lanbidearen berezko ahozko eta idatzizko informazioetan datu garrantzitsuak hautatzea. • Testu profesionalak (liburuak, dokumentuak, eskuliburuak, aginduak…) interpretatzea. • Ahozko eta idatzizko informazioak ama-hizkuntzara itzultzea. • Lanbide-sektorearen berezko “ereduzko” dokumentuak betetzea. • Lanbide-jarduerarekin lotutako testuak (dokumentuak, txostenak, planak…) lantzea. • Sektorearen berezko mezu eta zehazpen teknikoak/komertzialak ahoz adieraztea. • Gai profesionalei buruzko solasetan, elkarrizketetan, bileretan… parte hartzea. • Kontsultarako baliabideak (hiztegiak, liburuak…) erabiltzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lanbide-sektorearen berezko hiztegia eta terminologia. • Lanbide-jardunean erabiltzen diren ahozko komunikazioan ezarritako formulak (hasierako eta

amaierako agurrak, kortesia-trataerak…). • Lanbide-jardunean erabiltzen diren idatzizko komunikazioan ezarritako formulak (gutunen

goiburukoak, informatika-sistemetarako sarbidea, protokoloak…). • Komunikazio-egoeraren berezko portaerak. • Bibliografia. Testu profesionalak. Hiztegi teknikoak. Kontsultarako bestelako baliabideak. Kontsulta-

eta erabilera-teknikak. Jarrerazkoak: • Hizkuntza zehaztasunez erabiltzea. • Atzerriko hizkuntzaren berezko ohiturak, jarraibideak eta protokoloak errespetatu eta jarraitzea. • Informazioa interpretatu, adierazi edo itzultzeko autonomia. • Komunikazio-mota desberdinetan (presentziala, idatzizkoa…) solaskideekin tolerantzia eta errespetua

izatea. • Hizkuntza garatu eta sendotzen aurrera egiteko interesa. 10. lanbide-modulua. KALITATEA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. “Kalitatearen” kontzeptua, esanahia eta bilakaera historikoa aztertzea, tituluari dagokion lanbide-

sektore edo -eremuari dagokionez bereziki. 2. Kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak eta hauen funtzioak eta alderdirik bereizgarrienak

aztertzea, lanbide-jarduera edo -burutzapenari lotuz. 3. Lanbide-eremu edo -sektoreari lotutako prozesu edo funtzio esanguratsuetan kalitatea etengabe

hobetzeko proiektu edo ekintzetan parte hartzea. b) Ebaluazio-irizpideak 1. “Kalitatearen” kontzeptua, esanahia eta bilakaera historikoa aztertzean (tituluari dagokion lanbide-sektore edo -eremuari dagokionez bereziki), ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Kalitatearen kontzeptuaren bilakaera historikoa deskribatzea, tituluari dagozkion jarduera

esanguratsuei eta sektoreari lotuta. • Erabateko Kalitateko eredu baten oinarrizko funtsak eta printzipioak identifikatzea.

Page 43: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

43

• Europako Erabateko Kalitateko ereduaren bereizgarriak diren funtsezko alderdi eta elementuak identifikatzea.

2. Kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak eta hauen funtzioak eta alderdirik bereizgarrienak aztertzean (lanbide-jarduera edo -burutzapenari lotuz), ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Bere lanbide-eremuari dagokionez, kalitatea ziurtatzearen helburuak identifikatzea, arauen beharrak

ondorioztatuz. • Kalitatea ziurtatzeko arauen (Europakoak bereziki) edukia interpretatzea. • Prozesuetan kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak bere lanbide-eremuko jarduerarik

esanguratsuenekin lotzea. 3. Lanbide-eremu edo -sektoreari lotutako prozesu edo funtzio esanguratsuetan kalitatea etengabe hobetzeko proiektu edo ekintzetan parte hartzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Suposizio erreal edo simulatuetan:

− Esku-hartze eta hobekuntzarako aukera-arloak identifikatzea. − Oinarrizko kalitate-erremintak erabiltzea. − Lanbide-harremanen hobekuntzan eta jardueren garapenean inplikatzeko azturak hartzea. − Etengabeko hobekuntzan oinarritutako soluzioetan esku hartzea. − Etengabeko hobekuntzan oinarritutako eta bere lanbide-eremu edo -sektoreari lotutako soluzio edo

planak ezartzearen emaitzak ebaluatzea. c) Edukiak • Kalitatearen kontzeptuaren bilakaera historikoa aztertzea, tituluari dagozkion jarduera esanguratsuei

eta sektoreari lotuta. • Erabateko Kalitateko eredu baten oinarrizko funtsak eta printzipioak identifikatzea. • Europako Erabateko Kalitateko ereduaren bereizgarriak diren funtsezko alderdiak eta elementuak

identifikatzea. • Bere lanbide-eremuari dagokionez, kalitatea ziurtatzearen helburuak identifikatzea, arauen beharrak

ondorioztatuz. • Kalitatea ziurtatzeko arauak (Europakoak bereziki) interpretatzea. • Kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak eta sektoreko prozesu eta jarduerarik

esanguratsuenekiko loturak identifikatzea. • Tituluari dagokion lanbide-gaitasunaren prozesu edo jarduera esanguratsu baten edo batzuen

datuetatik eta gainerako aldagai deskribatzaileetatik abiatuta eta guztia sektoreko balizko enpresa batean kokatuta: − Esku-hartze eta hobekuntzarako aukera-arloak identifikatzea. − Oinarrizko kalitate-erremintak erabiltzea. − Harremanetan eta jardueren garapenean hobekuntza pertsonaleko jarrerak eta azturak hartu eta

ezartzea. − Bere mailan, etengabeko hobekuntzan oinarritutako soluzioetan esku hartzea. − Etengabeko hobekuntzan oinarritutako eta bere lanbide-eremuari lotutako soluzio edo planak

ezartzearen emaitzak ebaluatzea. 11. lanbide-modulua. LANTOKIKO PRESTAKUNTZA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Erradiazioak planifikatu, detektatu eta neurtzeko teknikak aplikatzea.

Page 44: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

44

2. Erradiologia-esplorazioak egitea ekipo erradiografiko desberdinak trebetasunez maneiatuz, egin beharreko esplorazio-motaren arabera.

3. Erradiologia-proiekzio desberdinen erregistro fotografikoen karga, deskarga eta errebelatu automatikoa egitea.

4. Irudien prozesaketa eta tratamendu digitaleko ekipoak programatzea, terapian erabil daitezkeen berreraikuntzak eta proiekzioak lortuz.

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Erradiazioak planifikatu, detektatu eta neurtzeko teknikak aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Irudi bidezko diagnosian esplorazio desberdinen plangintza dosimetrikoa egitea. • Zona anatomiko desberdinetan dosien kalkuluak egitea diagnosi-irudiko esplorazio desberdinetarako,

erabilitako ekipo-motaren eta teknikaren arabera. • Balio dosimetriko pertsonalak zein eremukoak erabilitako erradiologia-ekipoen eta babes-baliabideen

arabera kalkulatzea. • Diagnosi-irudiko ekipo desberdinetan gerta litezkeen gorabeherak eta/edo matxurak identifikatzea,

erantzukizun-lerroa identifikatuz horren berri emateko eta matxura edo gorabehera behar bezala erregistratuz.

• Diagnosi-irudiko ekipo desberdinak maneiatzearekin lotuta dauden alarma-sistemen funtzionamendu-egoera zuzena egiaztatzea, sistema hauek abiaraz ditzaketen arrazoiak identifikatuz.

2. Erradiologia-esplorazioak egitean ekipo erradiografiko desberdinak trebetasunez

maneiatuz, egin beharreko esplorazio-motaren arabera, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

• Ondokoen erradiologia-esplorazio sinpleak egitea:

− Toraxa. − Liseri-aparatua. − Abdomena. − Aparatu genitourinarioa. − Eskeleto apendikularra eta bizkarrezurra. − Garezurra eta aurpegia.

• Kontraste-baliabideak erabiltzea eskatzen duten erradiologia-esplorazioak egitea, kontraste-baliabideen aurkezpena eta administrazioa egin beharreko esplorazio-motarekin eta aztertu beharreko zona anatomikoarekin erlazionatuz, inpresio erradiografikoaren sekuentziazio-denborak behar bezala identifikatuz eta erradiaziotik babesteko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-araudia betez.

• Unitate berezietako pazienteei erradiologia-esplorazioak egitea, erradiologia-ekipo eramangarriak trebetasunez maneiatuz eta erradiaziotik babesteko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-araudia betez.

• Irudien prozesaketa digitaleko erradiologia-ekipoak erabiltzea eskatzen duten erradiologia-esplorazioak egitea, baliabide lagungarriak, erabili beharreko programazio-mota, maila anatomikoa eta “ebakidura-kopurua” identifikatuz, eskatutako proba-motaren arabera, eta erradiaziotik babesteko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-araudia betez.

• Tiroideko eta hezur-kaptazioko erregistro gammagrafikoak egiteko beharrezkoak diren baliabide lagungarriak eta erradiotrazatzaileak zehaztea.

• Gammagrafiako ekipoekin esplorazio desberdinak egitea, erregistro grafikoak beranduago azterketa klinikoa egin ahal izateko baldintza egokietan lortuz eta erradiaziotik babesteko protokoloak eta segurtasun- eta higiene-araudia betez.

3. Erradiologia-proiekzio desberdinen erregistro fotografikoen karga, deskarga eta

errebelatu automatikoa egitean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Xasisen lateralitatea unibokoki identifikatzea eta/edo “plakak” egoki datatzea/identifikatzea, beranduago

identifikatu eta azterketa klinikoa egin ahal izateko.

Page 45: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

45

• Irudiak prozesatzeko ekipo automatikoak programatu eta beharrezkoak diren erreaktiboen mailak egoki mantentzea.

• Mota eta tamaina desberdinetako xasis eta plaka fotografikoen karga eta deskarga ganbara ilunean egitea.

4. Irudien prozesaketa eta tratamendu digitaleko ekipoak programatzean, terapian erabil

daitezkeen berreraikuntzak eta proiekzioak lortuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

• Irudiaren tratamenduko informatika-programak erabiltzea, bi dimentsioko irudiak lortuz balorazio

erradioterapikoa eta/edo kirurgikoa egiteko. • OTA eta/edo EM bidez lortutako irudien berreraikuntza desberdinen plaka-erregistroak lortzea,

beranduago azterketa klinikoa egin ahal izateko kalitate egokiarekin. c) Edukiak Ikastetxeak “lan-egoeretan” kokatutako jarduera gisa finkatuko ditu edukiak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratutako Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua diseinatzeko curriculum-esparruaren arabera. 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa 3.3.1. Iraupenak Lanbide-modulua Oinarrizko

iraupena Iraupen finkoa

1. Diagnosi-irudiko kabineteen antolamendua eta kudeaketa 75 ordu 90 ordu 2. Erradiologia konbentzionaleko esplorazioen oinarriak eta

teknikak 405 ordu 470 ordu

3. Irudien digitalizazioko ekipo bidezko erradiologia-esplorazioaren oinarriak eta teknikak

184 ordu 225 ordu

4. Medikuntza nuklearreko esplorazioaren oinarriak eta teknikak 135 ordu 160 ordu 5. Erradiologia-babesa 75 ordu 90 ordu 6. Erradiologia-anatomia 75 ordu 100 ordu 7. Erradiologia-irudiaren lanketa eta trataera 75 ordu 105 ordu 8. Lan-prestakuntza eta -orientabidea (LPO) 60 ordu 60 ordu 9. Hizkuntza teknikoa 40 ordu 60 ordu 10. Kalitatea eta etengabeko hobekuntza (KEH) 40 ordu 40 ordu 11. Lantokiko prestakuntza (LP) 536 ordu 600 ordu GUZTIRA 1.700 ordu 2.000 ordu 1. Ikastetxe bakoitzak curriculum-proiektua bere gizarte- eta ekonomia-ingurunera eta

ikasleen ezaugarrietara egokitzeko, ikastetxeek beren esku izango dute guztizko ordutegiaren %15 ─kasu honetan 300 ordu─ eta ordu-kopuru hau lanbide-modulu desberdinetan banatu ahal izango dute, baldin eta irakaskuntza desberdinak eskaintza oso baten parte badira.

Horrenbestez, modulu bakoitzerako ezarritako oinarrizko iraupena errespetatu egin

beharko da eta aurrerago azalduko diren irizpideen arabera gehitu ahal izango da. 2. Irakaskuntzak eskaintza partzial bateko parte badira, iraupen finkoa ezarri da

modulu bakoitzerako eta ezin izango da aldatu.

Page 46: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

46

3. Moduluen behin betiko iraupenek, hau da, ikastetxeak berak esleitu behar duen denbora banatu ondoren, heziketa-zikloak irauten dituen 2.000 orduak osatu beharko dituzte guztira.

4. Ikastetxeetako curriculum-proiektu desberdinetan oreka egokia gordetzeko asmoz,

eskaintza osoko modalitatea jarraitzen duten irakaskuntzek ondoko zehaztapena errespetatu beharko dute: lanbide-moduluek ezin izango dute oinarrizko iraupena 64 ordu baino gehiagotan gehitu, Erradiologia konbentzionaleko esplorazioen oinarriak eta teknikak eta Irudien digitalizazioko ekipo bidezko erradiologia-esplorazioaren oinarriak eta teknikak moduluek izan ezik, hauek, bidezko hartzen bada, 96 ordutan gehitu ahal izango dira-eta.

5. Ikastetxean bertan garatu beharreko Lantokiko prestakuntza lanbide-moduluko fase

desberdinen iraupenek ez dute ikastetxeak modulu honetarako ezartzen duen behin betiko iraupenaren %10 gainditu behar.

3.3.2. Sekuentziazioa Heziketa-zikloaren sekuentziazioan 1. Eskaintza osoan: • Lantokiko prestakuntza moduluaren iraupenaren %65 gaitasun-atalei loturiko modulu

guztien irakaskuntzak amaitu ondoren eman beharko da. • Ikastetxe bakoitzak heziketa-ziklo honi hasiera emateko aukeratzen dituen moduluak

kontuan izan gabe, modulu horien artean honako hauek egon beharko dute: Diagnosi-irudiko kabineteen antolamendua eta kudeaketa, Erradiologia konbentzionaleko esplorazioen oinarriak eta teknikak eta Erradiologia-anatomia.

2. Eskaintza partzialean: • Lantokiko prestakuntza modulua heziketa-zikloa osatzen duten gainerako moduluak

egiaztatu direnean (ondorio horretarako finkatutako bide desberdinen bidez) soilik eman beharko da.

4. Irakasleak 4.1. “Diagnosi-irudia” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-atribuzioa duten irakasleen espezialitateak a) Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan “Diagnosi kliniko eta ortoprotesikako prozedurak” espezialitatea duten irakasleek ondoko lanbide-modulu hauek irakats ditzakete: • Erradiologia konbentzionaleko esplorazioen oinarriak eta teknikak. • Erradiologia-irudiaren lanketa eta trataera (1). (1) Lanbide-modulu hau irakasteko, LOGSE legearen 33.2. artikuluan adierazten diren “irakasle espezialistetako” baten laguntza izango dute.

Page 47: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

47

b) Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoan “Prozesu diagnostiko klinikoak eta ortoprotesiak” espezialitatea duten irakasleek ondoko lanbide-modulu hauek irakats ditzakete: • Diagnosi-irudiko kabineteen antolamendua eta kudeaketa. • Irudien digitalizazioko ekipo bidezko erradiologia-esplorazioaren oinarriak eta teknikak (2). • Medikuntza nuklearreko esplorazioaren oinarriak eta teknikak (2). • Erradiologia-babesa. • Erradiologia-anatomia. (2) Lanbide-modulu hau irakasteko, LOGSE legearen 33.2. artikuluan adierazten diren “irakasle espezialistetako” baten laguntza izango dute. c) Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoan “Euskal hizkuntza eta literatura”, “Alemana”, “Frantsesa”, “Ingelesa”, “Italiera” edo “Portugesa” espezialitatea duten irakasleek ondoko modulu hauek irakats ditzakete, hautatutako hizkuntzaren arabera: • Hizkuntza teknikoa. d) Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoan “Lan-prestakuntza eta -orientabidea” espezialitatea duten irakasleek ondoko modulu hauek irakats ditzakete: • Lan-prestakuntza eta -orientabidea. • Kalitatea eta etengabeko hobekuntza. e) Heziketa-ziklo bereko beste lanbide-moduluren bat irakasten duten a) eta b) ataletan adierazitako espezialitatea duten irakasleek ondoko modulua ere irakats dezakete: • Lantokiko prestakuntza. 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko 4.2.1. “Lan-prestakuntza eta -orientabidea” espezialitateari dagozkion lanbide-moduluak irakasteko, doktore-, ingeniari-, arkitekto- edo lizentziatu-tituluen eta ondoko tituluen arteko baliokidetasuna ezartzen da irakaskuntzan aritzeko: • Enpresa-zientzietan diplomatua. • Lan-harremanetan diplomatua. • Gizarte-lanean diplomatua. • Gizarte-hezkuntzan diplomatua. • Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomatua. 5. Irakaskuntza hauek emateko gutxieneko baldintzak 5.1. Espazioak Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko 19. artikuluaren arabera, "Diagnosi-irudia" goi-mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ondoren adierazitako gutxieneko espazioak eskatzen ditu dekretu honek definitzen dituen irakaskuntzak emateko.

Page 48: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

48

Prestakuntza-espazioa Azalera 20 ikasle (m2)

Erabilera-maila (%)

Gela balioanitza ........................................................................... 40 25 OTAko/EMko laborategia ........................................................... 60 30 Erradiologiako laborategia .......................................................... 60 45 “Erabilera-mailak” ikasle-talde batek oinarrizko irakaskuntzak irakasteko espazioa zenbat orduz okupatzea aurreikusten den adierazten du; alabaina irakaskuntza hauen guztizko iraupenarekiko ehunekoetan adierazten da. Horrenbestez, ikastetxeek curriculumaren guztizkoa ezartzeko definitzen dutenerako orientagarria da. “Erabilera-mailak” onartutako marjinan, heziketa-ziklo bereko edo beste ziklo batzuetako edo beste hezkuntza-etapa batzuetako beste ikasle-talde batzuek okupatu ahal izango dituzte ezarritako prestakuntza-espazioak. Dena dela, prestakuntza-espazioei lotutako ikaskuntza-jarduerak (erabilera-mailak adierazitako okupazioarekin) antzeko beste prestakuntza-jarduera batzuetarako erabilitako azaleretan ere burutu ahal izango dira. Identifikatutako prestakuntza-espazio desberdinak ez dira zertan itxitura bidez bereizi. 6. Sarbideak eta/edo ibilbideak Heziketa-ziklo honetan onartua izateko, batxilergoko ondoko modalitate hauek izango dute lehentasuna: • Natur eta osasun-zientziak. • Teknologia. 6.1. Oinarrizko Lanbide Heziketa Heziketa-ziklo honetan lantzen den Berariazko Lanbide Heziketa erraztu eta laguntzen duen Oinarrizko Lanbide Heziketa osatzen duten edukiak, ondoren adierazten diren Batxilergoko jakintzagaietan aurkitzen dira: • Biologia. • Giza fisiologia eta anatomia. 6.2. Unibertsitate-ikasketetarako sarbidea: • Maisua (espezialitate guztiak). • Gizarte-hezkuntzan diplomatua. • Erizaintzan diplomatua. • Fisioterapian diplomatua. • Logopedian diplomatua. • Podologian diplomatua. • Okupazio-terapian diplomatua. • Gizarte-lanean diplomatua. 7. Konbalidazioak eta korrespondentzia 7.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen lanbide-moduluak

Page 49: OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA€¦ · • Erradiologia-esplorazio konplexuak eta/edo prozedura bereziak egiten direnean langile arduradunekin lankidetzan jardutea, materialak eta

49

• Erradiologia-babesa. • Erradiologia konbentzionaleko esplorazioen oinarriak eta teknikak. • Irudien digitalizazioko ekipo bidezko erradiologia-esplorazioaren oinarriak eta teknikak. • Hizkuntza teknikoa. 7.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak • Diagnosi-irudiko kabineteen antolamendua eta kudeaketa. • Erradiologia-babesa. • Erradiologia konbentzionaleko esplorazioen oinarriak eta teknikak. • Irudien digitalizazioko ekipo bidezko erradiologia-esplorazioaren oinarriak eta teknikak. • Lan-prestakuntza eta -orientabidea. • Hizkuntza teknikoa. • Lantokiko prestakuntza.