Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta...

25
Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan Laguntzarako dokumentua 2017-2018 ikasturtea

Transcript of Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta...

Page 1: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Onarpen-eskabidea On-line:

Batxilergoan

– Laguntzarako dokumentua –

2017-2018 ikasturtea

Page 2: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 1

AURKIBIDEA

1 Hitzaurrea ........................................................................................................ 2

2 Prozeduraren faseak ....................................................................................... 2

2.1 Erregistro-fasea ............................................................................................................... 2

2.1.1 Posta elektronikoko kontua/pasahitza erregistratu .............................................................. 2

2.1.2 Erabiltzailearen datuak sartu ............................................................................................... 4

2.1.3 Aktibazio-loturaren bidez postan erregistroa amaitu ............................................................ 5

2.1.4 Pasahitza gogorarazi ........................................................................................................... 6

2.2 Sartzeko eskaera biltzeko fasea ...................................................................................... 6

2.2.1 Erabiltzailearen konexioa ..................................................................................................... 6

2.2.2 Eskabideari alta eman ......................................................................................................... 7

2.2.3 21

2.2.4 Eskaera gorde / Ikastetxera bidali / Eskaera berreskuratu ................................................. 21

2.2.5 Dokumentazioaren zuzenketa ........................................................................................... 21

2.2.6 Zirriborrra inprimatu / Eskaera inprimatu............................................................................ 22

2.2.7 Eskaeraren egoera kontsultatu .......................................................................................... 22

2.2.8 Erabiltzaileraen profila aldatu ............................................................................................. 24

Page 3: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 2

1 Hitzaurrea

Hezkuntza Sailak www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus web-orria gaitu du herritarrek Batxilergoan

onarpe-eskaera Interneten bidez egin dezaten. Agiri honetan, beraz, eskaera hori egiteko zer urrats

eman behar diren ikusiko duzu. Hauek dira nabegatzaile gomedatuak: Mozilla Firefox eta

Google Chrome.

2 Prozeduraren faseak

Prozedurak 2 fase bereizi ditu:

1. Erregistro-fasea:

Hezkuntza Sailean posta elektronikoko kontu bat erregistratzeko aukera ematen die

herritarrei (sartzeko identifikatzaile gisa), eta kontu hori onarpen-eskaeraren prozesu osoan

zehar erabili ahal izango dute.

2. Eskaera-fasea:

Batxilergoan onarpen-eskaera egiteko aukera ematen die herritarrei, eta halaber, sortutako

eskaerak kontsultatu, aldatu edo/eta ezabatzeko aukera izango dute.

Aldatu eta ezabatzeko prozesua soilik ikastetxeak eskabidea izapidetzen hasi aurretik egin

daiteke. Ondoren, aldaketarik egin nahi izanez gero, lehen aukerako ikastetxera joan

beharra dago nahi eta nahi ez.

Eskaerak uneoro kontsultatu ahal izango dira.

2.1 Erregistro-fasea

Erregistro-faseak posta elektronikoko kontu bat adierazteko aukera ematen die herritarrei, modu

horretan, ondoren onarpen-eskaeren bilketa-prozesu osoan (berria) eta mantentze-prozesuan

(kontsulta, aldaketa eta ezabaketa) zehar erabili ahal izateko.

Posta elektronikoko kontu bat erregistratzeko prozedurak ondorengo urratsak ditu:

2.1.1 Posta elektronikoko kontua/pasahitza erregistratu

1. Hezkuntza Sailaren www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus orrian (Home-an) sartu eta sakatu

Batxilergoan onarpen-eskaeraren prozesua iragartzen duen bannerra.

Page 4: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 3

2. Bannerra araudia jasotzen duen orrialdera eta eskabidea gauzatzeko aplikazioaren

hasierako estekara abiatzen da.

3. Aplikazioaren bannerra sakatu ondoren, eskaerak elektronikoki izapidetzeko aukera

ematen duen hasierako orrialdea ageriko da eta prozesuan erabiltzeko posta elektronikoko

kontu bat erregistratu nahi izanez gero, “Erabiltzaile berria” lotura sakatu beharko duzu.

Page 5: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 4

2.1.2 Erabiltzailearen datuak sartu

“Erabiltzaile berria” lotura sakatu ondoren, beste orrialde bat agertuko da eta nahitaez ondorengo

datuak bete beharko dituzu:

1. Posta elektronikoa eta postaren berrespena: zurea den eta helbide baliagarri duzun

email bat eman behar duzu. Horren ondoren mezu bat bidaliko du sistemak emandako

helbidera erabiltzailearen aktibazioa lortzeko.

2. Pasahitza eta pasahitzaren berrespena: pasahitza sartu beharko duzu baimenik gabe

inor sar ez dadin.

3. Datu pertsonalak:

a. Dokumentu mota: NAN, estatu espainiarreko herritar guztientzat, edo Atzerritar

identifikatzeko txartela (AIT) atzerritarrentzat.

b. Dokumentuaren zenbakia: NAN bada, sartu bere 8 zenbaki jarraian eta ondoren

kontrol-letra (hutsunerik edo letra berezirik gabe; adibidez: 11928474X) iraungitze-

eta jaiotze-datarekin batera. AIT bada, sartu identifikatzeko zenbakia (letra, 7

zenbakiak eta letra, horien artean hutsunerik edo letra berezirik gabe; adibidez:

X1234567P) dokumentuaren titularraren jaiotze datarekin batera.

Hezkuntza Sailean posta elektronikoko kontua erregistratzeko (sartzeko

identifikatzaile gisa), baliozko identifikazio-dokumentu bat zehaztu behar da, eta

dokumentu horren datuak berariaz baimendu; horretarako, baimentzeko laukia

markatu beharko da.

c. Izena eta lehenengo abizena: nahitaez.

d. Bigarren abizena: nahitaezkoa estatu espainiarreko herritarrentzat, eta aukerakoa

atzerritarrentzat (ez baldin badute).

4. Jarraian, ezkerrean agertzen den irudiak erakusten duen testua nahitaez sartu behar

da. Irudia ulertzen ez bada, sakatu “Ez duzu irudia ulertzen?” lotura eta berri bat sortuko

da.

5. Erregistroa (erabiltzailearen alta) bukatzeko, “Onartu” lotura sakatu.

Page 6: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 5

2.1.2.1 Erroreak gertatuz gero

“Onartu” lotura sakatu ondoren, nahitaezko daturen bat sartu ez bada, datuen egiaztapena

baimendu ez bada, edo testua erakutsitako irudiari ez badagokio, errore bat gertatu dela

jakinaraziko da eta ikono gorri baten bidez errorea duen elementua eta errore mota adieraziko da.

2.1.2.2 Errorerik ez bada

Errorik gertatzen ez bada eta identifikatzeko dokumentua zuzena bada, “Onartu” lotura sakatu

ondoren e-mail bat jasoko duzu zure posta elektronikoko kontuan. Horrela erregistroa egiaztatu

eta amaitu ahal izango duzu.

2.1.3 Aktibazio-loturaren bidez postan erregistroa amaitu

Erregistroa bukatu ahal izateko, erregistro-sistemak igorritako postan sartu eta lehen lotura sakatu

beharko duzu.

Permite activar: el Permite activar: el usuario.

Permite borrar: el usuario. Permite borrar: el usuario.

Permite activar: el Aktibatzeko: erabiltzailea.

Permite borrar: el usuario. Ezabatzeko: erabiltzailea.

Page 7: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 6

Erregistroarekin jarraitu nahi ez bada, eta sartutako datu guztiak ezabatu nahi baditu, mezuan

erakutsitako bigarren loturaren gainean sakatu beharko duzu.

2.1.4 Pasahitza gogorarazi

Zure pasahitza ahaztuz gero, aurretik erregistratutako posta elektronikoko kontua sartu eta honako

hau sakatu beharko duzu: “Nire pasahitza ahaztu dut”

Pasahitz berribat bidaliko da zuk emandako posta elektronikoko kontura. Ondoren, pasahitz hori

aldatzeko aukera izango duzu “erabiltzailearen profila aldatu” izeneko aukeraren bitartez (2.2.8

atala ikusi).

2.2 Sartzeko eskaera biltzeko fasea

Sartzeko eskaerak bildu eta mantentzeko (kontsulta, aldaketa eta ezabaketa) prozedurak honako

urratsak ditu:

2.2.1 Erabiltzailearen konexioa

Sartu erregistratutako posta elektronikoko kontua eta pasahitza eta sakatu “Onartu”.

Page 8: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 7

2.2.2 Eskabideari alta eman

Batxilergoan onartua izateko eskaera alta emateko, eskabide motari dagokion esteka sakatu

behar duzu.

Aldez aurretik eskabideren bat egin baduzu, aipaturiko esteken goialdean eskabideen zerrenda

agertuko zaizu.

2.2.3 Eskaeraren datuak bete

Honako hau da eskaera-eredua:

Page 9: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 8

Page 10: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 9

Page 11: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 10

Eskaerak hainbat datu-taldekatuak jasotzen ditu:

1. Datu orokorrak: 2017-2018 ikasturteari eta hautatutako mailari dagozkienak.

2. Ikaslearen datuak:

1. Dokumentu mota, zenbakia eta jaiotze data: ondoko datuak ageriko dira:

i. Dokumentu mota: Aukeratu honako hauen artean: NAN / AIZ / Ez dauka

Dokumentuaren zenbakia:

NAN: 8 zenbaki eta kontrol-letra jarraian eta hutsunerik edo letra berezirik

gabe: derrigorrezkoa da ikasleak 16 urte edo gehiago badu, edo

AIZ: letra, 7 zenbakiak eta letra, horien artean hutsunerik edo letra

berezirik gabe: derrigorrezkoa da ikasleak 16 urte edo gehiago badu.

Herritarrak, AIZz gain, baita AIT ere badauka, AIT zehaztea gomendatzen

da.

Ez dauka: Kasu honetan beharrezkoa izango da HNA sartzea

(Hezkuntzako Nortasun Agiria, 6 zenbaki eta letra jarraian).

ii. Jaiotze data

Datu hauek idatzi ondoren, “Egiaztatu” botoia sakatu. AIZ sartzean okerreko

egiaztatzea gertatzen bada, beharrezkoa izango da AIT zehaztea (atzerritarra

identifikatzeko txartela)

Nortasun datuak egiaztatu eta gero, jarraitu ondorengo datuak sartzen.

2. Izena eta abizenak: ikasleak nazionalitate espainiarra du izena eta bi abizenak

sartu, atzerrikoa bada eta ez badu bigarren abizena, datu hori hutsik geratuko da.

Page 12: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 11

3. Sexua: ikaslearen sexua nahitaez adierazi behar da.

4. Sakelako telefonoa eta telefono finkoa: ikaslearena, edo berarena ez bada, aita,

ama edo legezko tutorearena. Telefono horietako bat eman behar duzu.

5. Posta elektronikoa: ikaslearen edo horrela ez bada, haren aitaren, amaren, ala

legezko tutorearen posta elektronikoaren helbidea jarri behar da nahitaez.

6. Nazionalitatea eta jaiotze-herria: derrigorrez bete behar dituzu ondorengoa

kontutan hartuta:

i. Espainan jaio direnentzat, probintzia eta udalerria adierazi.

ii. Espainatik kanpo jaio direnentzat, “Helbide” atalean ikaslearen jaiotze

lekua adierazi beharko duzu.

7. HPBen adierazlea: ikasleak hezkuntza premia bereziaren laguntza behar badu,

aukera hori hautatuz jakinarazi, nahiz eta gero Ikastetxeak eta Lurraldeko

Ordezkaritzak berretsi beharko duten.

Hezkuntza premia berezia behar duela adierazten baduzu, adierazlearen

ezkerraldean HPB inprimakira doan esteka bat ageriko da. Hori sakatuz gero,

beharrak zeintzuk diren adierazteko pantaila berri bat sortuko da.

“Dokumentua sortu” botoia klikatu ondoren, dokumentua eskuratuko duzu pdf eran. Gorde

ezazu zure ordenagailuan geroago beste dokumentuekin batera erantsi ahal izateko.

- eskatzaileak ze ezgaitasuna duen eta ze laguntza mota behar duen adierazi

dezake:

Page 13: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 12

3. Gaur egun ikaslea egiten ari den bestelako ikasketak.

Musika eta dantzako ikasketa arautuak eta batxilergoko ikasketak batera ikasten dituzten

ikasleek lehentasuna izango dute onartuak izateko Hezkuntza Sailak zehazten dituen

batxilergoko ikastetxeetan; gainera, bermatuta izango dute horietara joateko aukera, baldin

eta horietan nahikoa plazarik bada Berdin jokatuko da errendimendu handiko kirol-

programak jarraitzen dituzten ikasleekin.

4. Ikaslearen familiaren bizilekua (ohikoa): Datu hauek nahitaez jaso behar dira.

1. Herria: nahitaez zerrendatik hautatu.

2. Probintzia eta Udalerria: estatu espainiarraren kasuan nahitaez zerrendatik

hautatu edo atzerriko helbideen kasuan (Frantzia adibidez) eskuz sartu.

3. Herria, Kalea eta Ataria: Euskadiko helbideen kasuan zerrendatik hautatu, edo

eskuz sartu Euskaditik kanpoko helbideak direnean.

4. Posta-kodea: Euskadiko helbideen kasuan automatikoki ikusiko da (aurreko datuak

kontuan hartuta); Euskadikoak ez diren helbideen kasuan eskuz bete beharko duzu.

5. Eskailera, Solairua eta Letra: aukerakoak, baina betetzea gomendatzen da,

etorkizunean posta bidezko komunikazioa ahal izateko.

5. Familia-egoera:

1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten

legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia banandua edo dibortziatua

den galderari baiezko erantzuna ematea.

Page 14: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 13

Eskabidea kontuan hartzeko, familia banandua edo dibortziatua izateko berezko

protokoloa bete izanaren agiria erantsi beharko duzu .Dokumentu horrek Sailak

emandako irizpideak betetzen direla egiaztatuko du (ezkontide ohiaren baimen-

idazkia, ebazpen judiziala edo behin-behineko neurria, etab.)

2. Adingabea tutore bakar batekin: berez “Ez” agertzen da. Guraso bakarreko

familia bada, “Bai” jarri. Ikaslea adingabea bada, bere bi tutoreen datuekin ageriko

da, aldez aurretik tutore bakar bat duela adierazten ez bada.

6. Eskatzailearen datuak; aita, ama edo legezko tutorearenak: ikaslearen legezko

tutorearen datuak adierazi behar dira atal horretan.

Bete beharko diren datuak ezberdinak dira legewzko tutorea pertsona fikika bat bada edo

instituzioa bada

*Legezko tutorea perstona fisika bat izanez gero

1. Ahaidetasuna: emandako zerrendan ikaslearekin zein ahaidetasun mota duzun

aukeratu behar duzu.

2. Tutorea: berez “Bai” aukera agertzen da.

3. Adingabea tutore bakar batekin: berez “Ez” agertzen da. Guraso bakarreko

familia bada, “Bai” jarri. Ikaslea adingabea bada, bere bi tutoreen datuekin ageriko

da, aldez aurretik tutore bakar bat duela adierazten ez bada.

4. Dokumentuaren mota, dokumentuaren zenbakia eta jaiotze data: nahitaez jaso

behar diren datuak:

i. Dokumentu mota: Aukeratu honako hauen artean: NAN / AIZ / Ez dauka

Dokumentuaren zenbakia:

NAN: 8 zenbaki eta kontrol-letra jarraian eta hutsunerik edo letra berezirik

gabe: derrigorrezkoa da ikasleak 16 urte edo gehiago badu, edo

AIZ: letra, 7 zenbakiak eta letra, horien artean hutsunerik edo letra

berezirik gabe: derrigorrezkoa da ikasleak 16 urte edo gehiago badu.

Herritarrak, AIZz gain, baita AIT ere badauka, AIT zehaztea gomendatzen

da.

Ez dauka: Kasu honetan beharrezkoa izango da HNA sartzea

(Hezkuntzako Nortasun Agiria, 6 zenbaki eta letra jarraian).

ii. Jaiotze data

Datu hauek idatzi ondoren, “Egiaztatu” botoia sakatu. AIZ sartzean okerreko

egiaztatzea gertatzen bada, beharrezkoa izango da AIT zehaztea (atzerritarra

identifikatzeko txartela)

Page 15: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 14

Nortasun datuak egiaztatu eta gero, jarraitu ondorengo datuak sartzen.

.

5. Izena eta Abizenak: beharreko datuak nazionalitate espainiarra dutenentzat,

atzerritarren kasuan eta bigarren abizena ez badute, datu hori hutsik geratuko da.

6. Sexua: nahitaez adierazi behar da.

7. Nazionalitatea: nahitaez eman behar da.

8. Sakelako telefonoa eta telefono finkoa: gutxienez, bietako bat eman behar duzu.

9. Posta elektronikoa: nahitaezko datua da.

*Legezko tutorea pertsona juridikoa izanez gero honaho datu hauek bete bihar dira:

I.F.K.a (8 zenbaki eta letra, hutsenik eta bereizketa letrarik gabe), instituzioaren izena,

harremanetarako pertsona, bere sakelako telefonoa eta telefono finkoa (gutxienez,

bietako bat eman behar da) eta posta elektronikoa (nahitaezko datua da).

7. Bigarren gurasoaren edo legezko arduradunaren datuak: Atal honetan ikaslearen

bigarren legezko tutorearen datuak sartu behar dira. Derrigorrezkoa da atal hau betetzea,

guraso bakarreko familiakoa ez bada.

8. Aita, ama edo legezko tutorearen lantegiko helbidea: aukerakoa da. Hori adierazi

beharra dago baldin eta aita, ama edo legezko tutorearen lantegia familiaren bizilekua

baino gertuago badago ikastetxetik, eta eskaera barematzeko (hots, puntuak emateko)

prozesuan datu hori kontuan har dadila nahi baduzu. Halakoetan, datu hauek bete beharko

dituzu:

a) Ikaslea adingabea baldin bada.

Page 16: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 15

1 Herria: zerrendatik aukeratu behar duzu.

2 Probintzia, Udalerria eta Lekua: Espainako estatuan badaude, beren zerrenda

hedagarritik hautatu. Bestela, datu horiek idatziz sartu beharko dituzu.

3 Kalea eta Ataria: Euskadiko helbideak badira, hautatu bakoitzari dagokion zerrenda

hedagarritik. Bestela, datu horiek idatzi beharko dituzu.

4 Posta kodea: Euskadiko helbidea bada, automatikoki ageriko da. Horrela ez bada,

eskuz sartu.

5 Eskailera, Solairua eta Letra: aukerakoa

b) Ikaslea adin nagusikoa baldin bada.

1. Herria: zerrendatik aukeratu behar duzu.

2. Probintzia, Udalerria eta Lekua: Espainako estatuan badaude, beren zerrenda

hedagarritik hautatu. Bestela, datu horiek idatziz sartu beharko dituzu.

3. Kalea eta Ataria: Euskadiko helbideak badira, hautatu bakoitzari dagokion

zerrenda hedagarritik. Bestela, datu horiek idatzi beharko dituzu.

4. Posta kodea: Euskadiko helbidea bada, automatikoki ageriko da. Horrela ez bada,

eskuz sartu.

5. Eskailera, Solairua eta Letra: aukerakoa.

9. Datorren ikasturterako eskatutako ikastetxeak, modalitateak eta ereduak: datu hauek

derrigorrezkoak dira.

1. Kurtsoa, ikaslea matrikulatu nahi den mailaren ikasturtea zerrendatik hautatu behar

da nahitaez.

Page 17: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 16

2. (Bakarrik Batxilergoko 2. Kurtsorako onarpena eskatzen daduzu) Erlijioa /

Erlijoaren ordezko irakaskuntza: Adierazi zer ikasi nahi duzun: erlijioa ala

erlijoaren ordezko irakaskuntza.

3. (Bakarrik Batxilergoko 2. Kurtsorako onarpena eskatzen daduzu) Erlijio mota:

erlijioa ikastea hautatuz gero, adierazi zein erlijio mota horretarako ikus daitekeen

goitibeherakoan.

4. Eskatutako ikastetxeak:

i. Aukeratutako 1. ikastetxea: lehenengo aukerako ikastetxea, modalitatea eta

lehentasunaren arabera aukeratutako eredua/ak adierazi.

Aukera daitezkeen modalitateak hauek dira:

- Zientziak

- Giza eta Gizarte Zientziak: Giza Zientziak ibilbidea

- Giza eta Gizarte Zientziak: Gizarte Zientziak ibilbidea

- Arteak

Eta aukera daitezkeen hizkuntza ereduak ondorengoak dira:

- A: Gaztelania

- B: Euskara eta Gaztelania

- D: Euskera

- I: Ingelesa

Lehenendabiziko aukeraren modalitatea aukeratzerakoan, modalitate horrren ikasgaiak agertzen

dira, Ikasleak zeintzuk ikasi nahi duen adierazi dezake.

Adibidez, Giza eta Gizarte Zientziak: Gizarte Zientziak ibilbidearen kasuan

honako ikasgai hauek agertzen dira:

Page 18: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 17

ii. Beste ikastetxe batzuk: nahi izanez gero, gehienez lau ikastetxe gehigarri

adierazi, baita nahi diren hizkuntza ereduak eta modalitatea ere, aurreko

kasurako azaldu diren pausu berdinak jarraituz.

Batxilergoko ikasketak eta musika eta dantzako ikasketa arautuak edo errendimendu handiko

kirol-programak batera egiteko lehentasuna duen ikastetxerik badago, mezu hau agertuko da:

Ikastetxeak ikusteko sakatu galdera-ikurraren gainean.

10. Gaur egun ikasleak ikasten duen ikastetxea: atal hau nahitaez bete behar da.

Egun ikasleak ikasten duen ikastetxearen kokapenaren arabera, (EAEn, EAEtik kanpo ala

atzerrian), betetzeko datuak ezberdinak dira:

Page 19: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 18

1. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan eskolatua. Ez da beharrezkoa ikastetxea zehaztea

2. Egun, estatu espainiarran eskolatua, baina Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo.

3. Egun, atzerrian eskolatua.

Bete behar diren datuak honako hauek dira:

� Herria: gaur egun ikasleak ikasten duen ikastetxea kokatzen den herria;

zerrendatik hautatu behar da.

� Probintzia eta Udalerria: gaur egun ikasleak ikasten duen ikastetxea kokatzen

den probintzia. Estatu espaniarrean bada, zerrendatik hautatu. Aldiz, atzerrian

bada, datu horiek idatzi beharko dituzu.

� Ikastetxea: Euskadiko Autonomia Erkidegoan bada, zerrendatik hautatu.

Horrela ez bada, (EAEtik kanpo), idatziz satrtu beharko duzu.

� Maila eta kurtsoa: gaur ikaslea matrikulatuta dagoenetan.

� Eredua: gaur egun zer hizkuntza-eredutan eskolatua dauden adierazi behar

dute Euskal Autonomia Erkidegoan eskolatutako ikasleek.

Ikaslea Euskadiko Autonomia Erkidegoko ikastetxe batean matrikulatuta

badago, oso garrantzitsua da eskolatze datu zuzenak ematea, datu horiek

ondorioak ekar litzakete sartzeko prozesuan.

Datu hauek eman ondoren, irakurri dituzula eta legezko baldintzak onartu dituzula adierazi beharko

duzu.

Behin datuak beteta daudela, “Hurrengoa” botoia sakatuz, hurrengo orria ageriko da, Hor prozesuan

parte hartzeko derrigorrezkoa den dokumentazioa erantsiko duzu, baita baremazioirizpideak

balidatzekoa ere.

Page 20: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 19

11. Harreman / komunikazio hizkuntza: ikastexeak zurekin komunikatzeko erabiliko duen

hizkuntza. Euskera edo gaztelera hauta dezkezu.

12. OOG.ren puntuak lortzeko informazioari buruz kontsulta egitea: esteka horretan sakatu

ondoren, lehen aukerako ikastetxeak barematzeko orduan nola ematen dituen 2 puntuei

buruzko irizpideak ageriko zaizkizu.

Page 21: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 20

13. Erantsi beharreko dokumentuak

Hiru taula agertzen dira:

a) Derrigorrezko dokumentuak: eskaera onartua izateko derrigorrez derrigorrez

erantsi beharreko 4 dokumentuak agertzen dira.

b)Dokumentu gehigarriak: ikasleari buruzko informazio gehigarria adierazteko

dokumentazioa, adibidez:

- Hezkuntza premia bereziak deskribatzen dituen dokumentua.

- Errendimendu handiko kirolaria dela edo musika edo dantza ikasketa arautuak

ikasten ari dela adierazten duen agiria.

- Familia banandua edo dibortziatua izateko berezko protokoloa bete izanaren

agiria. Dokumentu horrek Hezkuntza Sailak emandako irizpideak betetzen direla

egiaztatuko du (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpen judiziala edo behin-

behineko neurria, etab.)

Dokumentu gehigarrien multzo hau bakarrik agertuko da ikasleak aldez aurretik halako egoera

adierazi badu.

c)Baremaziorako datuak: eskabideak tokiak baino gehigo badira, ezarritako irizpideren

arabera nola puntuatuko den zure eskabidea agertzen da taula honetan.

Irizpideren bat betetzen dela iritziz gero, irizpide hori aukeratuko duzu deskribapenaren

ezkerraldean dagoen laukitxoa klikatuz eta egiaztagiria-zutabean zehazten den

dokumentua erantsiko da.

Irizpide baten egiaztagiri-atala hutsik badago, ez duzu inolako dokumenturik erantsi

behar, ikastetxeak badu eta informazio nahikoa aintzat hartzeko.

Taulan ez da gertutasun-irizpidea agertzen, derrigorrezko dokumentuen taulan errolda-

agiria eransten baita. Agiri horren arabera, helbide gertutasunaren puntuazioa emango

du ikastexeak.

Dokumentu bat eransteko, “Fitxategia aukeratu” botoia sakatu eta ondoren fitxategia zure

ordenagailutik aukeratu.

Fitxategi bat aukeratzerakoan, horren izena “Fitxategia aukeratu” botoiaren goian ageriko da.

Gero taularen azpialdean agertzen den “Gorde” botoia sakatu beharko duzu fitxategia

sisteman gordetzeko. Orduan “Ikusi” eta “Ezabatu” zutabeetan ikusiko dituzu aztertzeko ( )

eta ezabatzeko ( ) aukera emango dizuten ikonoak.

Page 22: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 21

Okerreko dokumentua gorde baduzu, “Ezabatu” zutabean dagokion ikonoa sakatu eta gorde

fitxategi egokia lehen azaldutako eran.

Dokumentuak erantsi ondoren, beheko aldean dagoen “Gorde” botoia sakatu.

2.2.3

2.2.4 Eskaera gorde / Ikastetxera bidali / Eskaera berreskuratu

Eskabidea bete ondoren eta bai nahitaezko dokumentazioa eta baremazio irizpideak betetzen direla

egiaztatzen duen dokumentazioa erantsi, sakatu “Ikastetxera bidali” botoia eskabidea zure lehen

aukerako ikastetxera bidaltzeko.

Geroago eskaera aldatu nahi izanez gero, behekaldean agertzen den “Eskaera berreskuratu“

botoia sakatuz egin daiteke.

“Eskaera berreskuratu” botoia ikusgai dago ikastetxeak eskaera hori balidatu arte. Momentu

horretatik ezin izango duzu aldatu on-line eran. Horretako lehen aukerako ikastetxera eta

Administrazioak ezarritako epean jo beharko duzu.

Dokumenturen bat ez da zuzena edo zuzendu behar bada, e-mail bat izango duzu halako egoera

adierazteko.

“Oharrak” izeneko zutabean ageriko zaizu dokumentua balidatua ez izanaren zergatia.

Dokumentu berri bat eransteko, honek ordezkatzen duena ezabatu beharko duzu. Horretarako

“Ezabatu” izeneko zutabean dagokion ikurra sakatu eta gero erantsi berria lehenago adierazitako

eran.

Eskabide bat sarrera-prozeduran parte hartzeko beharrezkoa da derrigorrezko dokumentazio guztia

ondo egotea.da.

2.2.5 Dokumentazioaren zuzenketa

Page 23: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 22

Zuzendu beharreko dokumentua ikonoa izango du “Oharrak“ izeneko zutabean. Ikonoa

sakatu ondoren ikastetxeak zuzenketa hori eskatzeko duen zergatia ageriko zaizu.

2.2.6 Zirriborrra inprimatu / Eskaera inprimatu

“Inprimitu” aukera sakatuz gero, pdf dokumentua, eskabidearen datuak dituena, lortuko duzu.

Ikastetxeak derrigorrezko dokumentazioa balidatu duenean eta dokumentazio hori zuzena

dela irizten duenean, eskatzaileak eskaeraren egiaztagiria jaso ahal izango du. Bitartean,

sistemak PDF formatoa duen legezko baliotasunik ez duen (ur-marka baten bidez adierazia)

eskaeraren zirriborro bat eskuratzeko aukera eskaintzen du.

Dokumentua bistaratzeko Acrobat Reader programa beharrezkoa da (helbide honetan deskargatu

daiteke: http://get.adobe.com/es/reader/ ).

2.2.7 Eskaeraren egoera kontsultatu

Atal honetan eskaera guztien egoera ikus daiteke:

Page 24: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 23

On-line tramitatutako eskabidea ondoko egoeraren bat egon daiteke:

1. Bidaltzeke: egoera honetan eskaeraren edozein informazio alda dezakezu, baita ezabatu

ere.

2. Bidalita: eskabidea ikastetxera bidali duzu.

3. Aztertzen: ikastetxea eskaera kudeatzen hasi da eta ez dago aukerarik eskaera aldatzeko.

Horretarako lehen aukerako ikastetxera joan beharko duzu.

4. Dokumentazioren zain: Ikastetxeak eskaera birpasatu du eta erantsitako derrigorrezko

dokumentazioa zuzendu egin behar duzu.

5. Osatua: Ikastetxeak eskaera birpasatu du eta dokumentazio guztia zuzena da.

6. Osatua, ikastetxeak baremaziorako dokumentazioa balidatzeko zain: ikastetxeak

eskaera balidatu du. Derrigorrezko dokumentazioa zuzena da baina ikastetxeak oraindik ez

du balidatu baremazio-irizpideen dokumentazioa.

7. Osatua, hiritarrak baremaziorako dokumentazioa zuzentzeko zain. Ikastetxeak

eskaera birpasatu du eta derrigorrezko dokumentazio guztia zuzena da, baina baremazio-

irizpideak balidatzeko dokumenturen bat zuzendu behar duzu.

Page 25: Onarpen-eskabidea On-line: Batxilergoan – …...1. Guraso banandu edo dibortziatuen kasuan, eta baita euren bizikidetza amaitu duten legezko bikoteen kasuan ere, beharrezkoa da familia

Batxilergoko onarpen-eskabidea jasotzea – Laguntza – Orria: 24

2.2.8 Erabiltzaileraen profila aldatu

Orrialdearen goiko ezkerraldean zure posta elektronikoaren kontua dago, eta pixka bat beherako

“Profila aldatu” estekaren bidez, zure datu pertsonalak aldatzeko aukera izango duzu.

Lotura sakatu ondoren hurrengo orrialdea erakutsiko da, eta erabiltzailearen datuak aldatu ahal

izango dira.

“Onartu” sakatuz, datuak gordeko dira.