PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen...

28
Psikologia 9 PSIKOLOGIA DERITZON ZIENTZIA HASIERAKO GALDERA-SORTA 1. Psikologiaren definizioa 2. Psikologiaren sorreraren historia laburra 3. Psikologia-eskolak 3.1. Psikoanalisia 3.2. Behaviorismoa edo konduktismoa 3.3. Gestalt-a 3.4. Psikologia humanista 3.5. Psikologia kognitiboa 4. Psikologian erabili ohi diren ikerketa-metodoak 4.1. Metodo deskribatzailea 4.2. Metodo korrelatiboa 4.3. Metodo esperimentala 5. Psikologiaren ikerketa-alorrak ARIKETAK TESTUAK LANTZEN ZINEMA ETA LITERATURA 1. UNITATEA

Transcript of PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen...

Page 1: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

9

PSIKOLOGIADERITZONZIENTZIA

HASIERAKO GALDERA-SORTA

1. Psikologiaren definizioa

2. Psikologiaren sorreraren historia laburra

3. Psikologia-eskolak3.1. Psikoanalisia3.2. Behaviorismoa edo konduktismoa3.3. Gestalt-a3.4. Psikologia humanista3.5. Psikologia kognitiboa

4. Psikologian erabili ohi diren ikerketa-metodoak4.1. Metodo deskribatzailea4.2. Metodo korrelatiboa4.3. Metodo esperimentala

5. Psikologiaren ikerketa-alorrak

ARIKETAK

TESTUAK LANTZEN

ZINEMA ETA LITERATURA

1. UNITATEA

Page 2: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

10

HASIERAKO GALDERA-SORTA

Saia zaitezte hurrengo galderei erantzuten

1. Zure ustez, zer aztertzen du psikologiak?

2. Jende askok uste du psikologoarengana burutik jota daudenak baino ez direla joaten. Egia al dahori? Zergatik?

3. Zein desberdintasun dago psikiatraren eta psikologoaren artean?

4. Zure ustez, test psikoteknikoek balio al dute ezertarako? Zein da zure iritzia testei buruz?

5. Esan, zure ustez, zein izan daitezkeen psikologo industrialaren betebeharrak.

6. Zergatik daude eskola-psikologoak ikastetxeetan? Zein izan daitezke eskola-psikologoarenbetebehar garrantzitsuenak? Joan al zara inoiz eskola-psikologoarengana?

7. Lotu ezkerreko zutabeko izenak eskuineko zutabekoekin.

Freud Konduktismoa

Paulov Psikoanalisia

Piaget Psikologia ebolutiboa

Page 3: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

11

1. Psikologiaren definizioaPsikologia hitza grezierako psykhé (arima, adimena,

espiritua) eta logos (zientzia, ezagutza) hitzen elkarketada. Hitz hori XIX. mendean hasi zen erabiltzen dagokionzientzia autonomoa definitzeko.

Aditu guztiek psikologia terminoa onartu duten arren,ez da erraza hitz horren esanahia adierazten duendefinizioa ematea, batez ere bi arrazoirengatik:

a) Psikologia hitzaren bidez definitutako teoria ugaridago. Teoria horietako asko kontrakoak dira, zerenazterketak burutzeko orduan, metodo desberdinakerabiltzeaz gain, helburu desberdinak ere badituzte.Gainera, psikologia arlo asko dituen zientzia da (klinikoa,hezkuntzakoa, industriala, etab.) eta zaila da, erabat, arloguztiak biltzen dituen definizioa ematea.

b) Psikologiak harreman bereziak ditu beste zientziabatzuekin. Askotan, psikologoek biologia, medikuntza,kimika edo soziologiaren metodo, teknika eta kontzeptuakerabiltzen dituzte.

Hala ere, teorialariak saiatu izan dira oro haronargarriak izan daitezkeen definizioak ematen. Honahemen definizio orokor horietariko bat: Jokabideak etajokabideok baldintzatzen dituzten gogamen-prozesuakaztertzen dituen zientzia da psikologia.

Jokabidea, psikologoentzat, pertsonek eta animaliekegiten dituzten gauzen artean behatu eta erregistratu ahalden guztia da. Gogamen-prozesuak ezagutza lortzeko erakdira: pertzepzioa, oroimena, arrazoitzea, problemakebaztea, amets egitea, desiratzea, itxarotea, iragartzea...

Psikologoek animalien jokabideak ere aztertzendituztela esan dugu eta horrek, arazoak sortu izan dituenarren, badu arrazoirik, zeren animalien jokabideakzerikusia du gizakion jokabidean eta erreferentzia bat dagizakiaren portaerak aztertzeko orduan. Hala ere, ez daahaztu behar, gizakien eta animalien jokabideen arteanantzekotasunak egon arren, badirela desberdintasunnabarmenak ere.

Arrazoi etikoak direla eta, gizakiekin egin ezin direnesperimentuak animaliekin egin ohi dira. Horrek erearazoak sortu izan ditu. Mugimendu ekologistek“Animalien eskubideen eskutitza” onartzea eskatu dute,animaliekin egiten diren esperimentuak behar-beharrezkokasuetara mugatzeko asmoz.

2. Psikologiaren sorrerarenhistoria laburra

Munduaren ezagutza areagotuz joan den heinean,psikologia ere aldatuz joan da historian zehar. Bestezenbait zientziari gertatzen zaien bezala, zientzia aurrekogisa, psikologiaren sorrera Grezia klasikoko sistemafilosofikoetan oinarritzen da. XIX. mendearen aurretik,psikologia filosofiaren alorra zen. XIX. mendean,psikologoak metodo esperimentalak eta laborategikoikerketak erabiltzen hasi zirenean, zientzia autonomobihurtu zen.

Zientzia autonomo bihurtzeak ez du esan nahipsikologia beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik;alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honenezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,medikuekin, etologoekin, soziologoekin, filosofoekin,hizkuntzalariekin...

Psikologiaren aitzindariak aipatzeko orduan,eskuliburu guztietan Wilhelm Wundt (1832-1920)agertzen da psikologia esperimentalaren sortzaile modura.Wundt-ek medikuntza ikasi zuen. 1879an psikologiaesperimentalaren lehen laborategi ofiziala sortu zuen etaintrospekzioa proposatu zuen metodo gisa.

Wunt-ek kontzientziaren egitura edo estrukturaaztertu zuen, eta, horregatik, estrukturalista dela esan ohida. Introspekzioaren bidez, kontzientziaren prozesuakosagaietan banatzen direla uste zuen. Metodo horren

1.1 Irudia. W. Wundt (1832-1920).Psikologia esperimentalaren sortzailea.

Lehenbiziko psikologia-laborategia antolatu zuenLeipzig-en (Alemania).

Page 4: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

12

arabera, norbera da protagonista, norbera baitakontzientzia ahalik eta zehatzen behatu behar duena.

Wundt-en garaian, William James fisiologoak berelaborategia zabaldu zuen Massachussets-en. James-enasmoa faktore fisiologikoek gogamen-prozesuetan duteneragina irakastea eta erakustea zen. Wundt-en aurkaazaldu zen, haren psikologiaren bertsioa estua, artifizialaeta inozoa zela esanez. James, batez ere, psikologiarenalde praktikoaz arduratu zen eta, horregatik,psikologiaren ezagutza eguneroko bizitzara aplikatzekokorrontea sortu zuen. James-en ustez, askozaz ereinteresgarriagoa da gizakiak bere inguruan moldatzekoerabili ohi dituen errekurtsoak aztertzea gogamenarenegitura aztertzea baino. Kontzientziak eta bestegogamen-prozesuek gizakiari esperientzietara moldatzennola laguntzen dioten ulertzea izan behar dapsikologiaren helburua eta, horregatik, James-en lanarenardatza gogamenak nola funtzionatzen duen aztertzeaizan zen. Hortik datorkio, hain zuzen, funtzionalismoizena James-ek sortu zuen eskolari.

Desadostasunak albo batera utzita, estrukturalistentzatzein funtzionalistentzat psikologiaren helburuakontzientzia aztertzea zen. Ikerketen abiapuntua aurretikoesperientzia zen; Wundt-en eskolan gogamenarenoinarrizko osagaiei, hau da, egiturari, ematen zitzaiongarrantzi handiagoa eta James-en eskolan, ordea,gogamenaren funtzioak eta funtzio horienerabilgarritasun biologikoa aztertzen ziren. Hala ere, bieskolentzat prozesu kontzienteak ziren, ezbairik gabe,psikologiaren ikerketa-arloa.

3. Psikologia-eskolakXIX. mendearen azken urteetan, psikologia beste

zientzietatik banatuz joan zen eta horixe zen ordukopsikologoen helburu nagusia. Hala ere, horrek ez du esannahi denak ados zeudenik; aitzitik, aro berrikopsikologiaren ezaugarrietako bat hainbat teknika, metodoeta eskola dituela da. Hasieran, psikologia-eskolen artekodesberdintasunak nabarmenak ziren, psikologia ulertzekoaurkako ikuspuntuak baitzituzten eta euren arteko tira-bira teoriko ugari gertatzen baitziren. Horren guztiorrenondorioz, psikologian prozesu sortzailea eta emankorragaratu zen, baina horrekin batera irudi polemikoa ereagertu zuen eta zientzialari askok zalantzan jarri zutenpsikologiaren zientifikotasuna.

Hurrengo ataletan, XX. mendean eragin gehien izanduten bost psikologia-eskola aztertuko ditugu.

3.1 PsikoanalisiaPsikoanalisia Sigmund Freud-ek (1856-1939) sortu

zuen XIX. mendearen bukaeran. Psikoanalisiaz hitz egitendugunean, Freud-ek asmatutako teoriaz gain, berepostulatuetan oinarritutako psikoterapiaz ere ari garelakontuan izan behar dugu.

Freud-en teoria inkontzientean oinarritzen da.Haurtzaroan erreprimitutako esperientziak inkontzienteangordetzen dira eta heldutasunean, gainditu ez badira,nahaste gisa azaltzen dira. Psikoanalisiaren helburuajokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzeada, azal daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko.

1.2 Irudia. W. James (1842-1910).

Gogamenaren funtzioak aztertu zituen.

Funtzionalismoaren sortzailea.

1.3 Irudia. S. Freud (1856-1939).Inkontzientea definitu zuen.Psikoanalisiaren sortzailea.

Page 5: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

13

Psikoanalisiaren hasiera aztertzeko orduan, Freud-enirakasle izan zen Breuer mediku austriarraz hitz eginbehar dugu, nahitaez. Breuer-ek, hipnosiaz baliaturik,histeria sendatzeko lortu zituen emaitzen berri eman zionFreud-i eta hasierako lanak elkarrekin egin zituzten.

Psikoanalisiak, kontrako amorratuak izan bazituen ere,nahikoa arrakasta izan zuen garaiko psikologoen artean,eta Freud-en jarraitzaileak Psikoanalisiaren nazioartekoelkartean bildu ziren 1910ean. Gero, psikoanalisiarenbarruan sartzen diren zenbait autorek aldatu egin zutenFreud-ek inkontzienteari buruz zuen ikuspegia. Jung,Szondi eta Lacan psikologoek beren teoria pertsonalberriak eratu zituzten inkontzientearen egitura eta dina-mikari dagokionez.

Psikoanalisi berria (psikologia sakona ere deitzen zaio),psikoanalistek eurek dioten bezala, psikologia dinamikoada eta emozioak, afektua eta irrikak ikertzeari ematen diolehentasuna eta ez, psikologia estatikoak egiten duenbezala, sentipenak, pertzepzioak eta abar ikertzeari.

3.2. Behaviorismoa edo konduktismoaJohn B. Watson (1879/1958) izan zen korronte honen

sortzailea. Abiapuntua 1913an Psikologia behavioristabaten ikuspuntutik izeneko artikulua izan zen.

.Behavioristen ustez, psikologiak objektiboa izan behar

du eta, horren ondorioz, animalien psikologian erabiltzendiren metodoak eta printzipioak aplikatu behar zaizkiegizakiei. Hori dela eta, behavioristek laborategian lanegiten dute. Behaviorismoak, hasieran, baztertu eginzituen erabat gogamena eta kontzientziarekin zerikusiaduten kontzeptu eta azalpen guztiak. Behaviorismoafuntzionalismoan (praktikotasuna), animalien psikologian(laborategiaren garrantzia) eta erreflexologian (erreflexuajokabidearen unitatea da) oinarritzen da.

Watson eta Thorndike garaikideak dira, eta azkenhonen lana behaviorismoa sortu baino lehenagokoa denarren, behaviorismoa sortzeko erabakigarria izan zenfaktore bat finkatu zuen: animalien psikologia. Ezagunada Thorndike-k katuekin egin zuen esperimentua. Katugoseti bat hartu eta kaxa itxi baten barruan sartu zuen,katuak kanpoan zegoen janaria ikusteko moduan. Kaxaitxita egon arren, eragingailu bat ukitzea edo zanpatzeaaski zen atea irekitzeko. Katua, hasieran, ikaragarrimugitzen zen, baina mugimendu haiek alferrikakoakziren. Halako batean, ordea, atea irekitzeko eragingailuaukitu zuen eta atea zabaldu egin zen. Behin asmatu ostean,katuari gero eta gutxiago kostatzen zitzaion mugimenduegokia egitea. Azkenean, alferreko saiakerak desagertu eginziren eta katuak atea irekitzen ikasi zuen. Ondorioz:

erantzun egokiak, ingurunera moldatzeko balio dutenak,alegia, indartuz doazen bitartean, erantzun desegokiak,alferrikakoak, indargabetuz doaz, desagertu arte. Beraz,ariketa hutsak ez du ikasten laguntzen; arrakasta dutenariketek bakarrik ahalbidetzen dute ikaskuntza.

Thorndike-ren ekarpenari meriturik kendu gabe,Watson-i zor zaio psikologia jokabidearen azterketabezala ezartzea.

Watson-en ustez:• Psikologia natur-zientzien adar bat da.• Psikologiaren helburua jokabidea aurreikustea eta

kontrolatzea da.• Animalien eta gizakien artean ez dago etenik,

jarraipena baizik.• Kontzientzia ez dago zertan aipatu.• Psikologiari organismoaren jokabide behagarri eta

ageria dagokio.• Psikologiak praktikoa izan behar du, bizitzan

oinarritutakoa eta gizartearentzako onuragarria.

3.3 Gestalt-aEskola hau Alemanian sortu zen XX. mendeko

bigarren hamarkadan. Ordezkari ospetsuenakWertheimer, Köhler eta Kofka izan ziren. Mugimenduhoni izena ematen dion alemaneko gestalt hitzak,osotasuna, eraketa edo konfigurazioa esan nahi du.

Laburbilduz, gestalt eskolakoen ustez, psikismoa ezinda osagaietan banatu, osotasun eratua baita etaosotasunean funtzionatzen baitu; funtsezkoena osagaihorien egituraketan datza. Beraz, prozesu psikikoakosotasun bateratuak dira eta ez ekintza edo osagai bakunen

1.4 Irudia. J. B. Watson (1879-1958).Behavioristen ordezkari nagusia.

Page 6: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

14

batura. Gestalt-a estrukturalismoari eta, oro har,elementarismoari kontrajartzen zaio.

3.4 Psikologia humanistaPsikologia-eskola hau XX. mendeko berrogeita

hamarreko hamarkadan sortu zen eta psikoanalisiareneta behaviorismoaren aurka agertzen da. Psikologo hu-manista ezagunenak Maslow eta Rogers dira.Humanistek behaviorismoa eta psikoanalis iakritikatzen dituzte, lehenengoa giza psikologiatikurruntzen delako eta bigarrena jokabide patologikoakbaino ez dituelako aztertzen.

Humanisten ustez, nork bere bokazioen eta nahienarabera jokatuz gero, autorrealizazioa lor daiteke.Batzuetan, ordea, ezinezkoa da, zeren gizakiok geurebokazioak eta nahiak baztertu egiten baititugu,besteenak asetzeagatik (familia, eskola, gizartea).Gizakia, beraz, ez da zoriontsua izango, berak nahiduena eta besteek berarengandik espero dutenakontrajartzen diren bitartean.

Psikologiaren helburua pertsona autorrealizatzerairistea da, bakoitzak bere burua onartuz. Horretarako,mailakatutako balioak bete beharko ditu, nork berebokazioarekin bat datorren garapen pertsonalabideratzeko. Psikologia humanistak kritika ugari jasozituen bere garaian, batez ere, zientifikotasun faltagatik.Hala ere, ukaezina da humanistek arrakasta ugari lortudituztela, gehienbat, talde-dinamikak erabiliz.

3.5 Psikologia kognitiboa1930etik 1960ra behaviorismoak indar handia izan

zuen arren, psikologiaren munduan ez zen guztizdesagertu gogamenaren funtzionamenduari buruzko in-teresa, baina ez zegoen metodorik gogamen-prozesuakzientifikoki eta era ordenatuan aztertzeko.

60ko hamarkadan, zibernetikaren, teknikaren etateoriaren gorakadak bide berri bat zabaldu zuen gizakiokinformazioa nola prozesatzen dugun azaltzeko.Ordenagailuen laguntzaz, psikologoek gogamen--prozesuen azterketarako metodo berriak proposatzekoaukera izan zuten.

70eko hamarkadan, behaviorismoaren “estimulua--erantzuna” proposamen itxia baztertuz joan zen etagogamen-prozesuei garrantzi handiagoa eman zitzaien.Psikologia jokabideen azterketan datzala pentsatzenjarraitzen zuten arren, eremua zabalduz joan zen etajokabide horiek bideratzen dituzten gogamen-prozesuakere aztertzen hasi ziren.

Orokorrean, psikologo kognitiboek zera uste dute:

• Gogamen-prozesuak dira jokabideari gizaki-zentzuaematen diotenak; beraz, psikologiaren aztergaiagogamen-prozesuetara eta prozesuon egiturara etafuntzionamendura bideratu behar da.

• Psikologiaren helburua gogamen-prozesuakidentifikatzea da, prozesuon artean zeinjokabiderekin dituzten erlazioak aztertuz.

• Gizakia informazioaren prozesadore aktiboa da.• Gogamena osatzen duten egiturak dinamikoak eta

moldagarriak dira. Egituron betebeharra sentsazioakhautematea, interpretatzea eta aurretiko ezagutzetaraegokitzea da.

Psikologia kognitiboak garrantzi handia ematen diogogamenari eta kontzientziari. Horrela, kontzientziaberriro psikologiaren eremuan sartzen da.

Ikuspegi kognitiboak eragin handia du gaur egun.Oroimenari, adimenari, pertzepzioari... buruz egindituzten ikerketek garrantzi handia dute. Baina ez pentsakorronte honek ere kritikarik jasotzen ez duenik; kritikenartean zabalduena emozioei eta sentimenduei garrantzirikez emateari buruzkoa da.

4. Psikologian erabili ohi direnikerketa-metodoak

Beste edozein zientziatan gertatzen den bezalaxe,psikologian ere era desberdinetako hainbat metodo erabiliohi dira. Aurrerago, bakoitzari dagokion unitatean,sakonago aztertuko ditugun arren, orain, psikologianerabili ohi diren ikerketa-metodorik garrantzitsuenenazalpen laburra ikusiko dugu.

4.1. Metodo deskribatzaileakMetodo deskribatzaileak aztertu behar diren

fenomenoak, adibidez, gizabanakoaren, egoeraren edotaldearen ezaugarriak, zehatz-mehatz gordetzeko edodeskribatzeko erabiltzen diren prozedurak dira.

Metodo deskribatzailerik garrantzitsuenak ondorengohauek dira:

Kasuen azterketa. Pertsona bat edo gehiago sakoneanaztertu ondoren, orokorrean aplika daitezkeen ezaugarriakaurkitzea da prozedura honen helburua. Freud-ek metodohonen bitartez ezarri zuen bere nortasunaren teoria etahaurren psikologiaren aitzindaria izan zen Jean Piaget-ekere bere hiru seme-alabei egin zien behaketa luzeekin hasizuen haurren pentsamenduaren teoria.

Inkesta. Talde bati bere jokabideari buruzko galderakegitean datza, gero, lortutako datuekin, biztanle guztien

Page 7: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

15

1.5 Irudia. Psikologo esperimentalek laborategianlan egiten dute. Horra hor, irudian, psikologo batarratoiarekin eta labirintoarekin esperimentatzen.

jokabideari dagozkion ezaugarriak zehaztu ahal izateko.Prozedura hau baliagarria izan dadin, baldintza batzukbete behar dira: galdera argiak eta zehatzak egin behardira eta aukeratutako pertsonak ahalik eta anitzenak izanbehar dira.

Behaketa zuzenak. Prozedura hauen helburuapertsonen jokabidea behatzea eta erregistratzea da.Behaketa egoera artifizialean (laborategianprestatutakoa) edo naturalean egin daiteke. Laborategianegindako behaketan, ingurua kontrolatuta dago etaemaitzak zehatzagoak dira, baina egoera artifiziala izanik,eragina izan dezake aukeratutako gizabanakoengan eta,orduan, objektibotasuna galtzen du. Egoera naturaleanez dago inolako manipulaziorik, baina zailagoa daemaitzak zehaztea.

Aipatutako metodo deskribatzaileekin ezin dajokabidea azaldu, jokabideak deskribatzea da metodohorien helburua. Hala ere, deskripzioa geroko baloraziobaterako abiapuntua da.

4.2. Metodo korrelatiboaKorrelazioa bi faktoreren arteko erlazioa adierazten

duen neurri estatistikoa da. Neurri horren bidez, faktorebat beste baten ondorioa izan daitekeela azal dezakegu.Korrelazio positibo batek erlazio zuzena adierazten du;horrek esan nahi du bi faktore batera hazten edo txikitzendirela. Alderantzizko korrelazioak kontrakoa adieraztendu, hau da, faktore bat hazten bada, bestea txikitu egitenda. Adibidez, autoestimua baxua bada, egoerei aurreegiteko ahalmena ere baxua izango da (autoestimuareneta egoerei aurre egiteko ahalmenaren artean korrelaziozuzena dago), baina autoestimua baxua bada, depresiomaila handia da (autoestimuaren eta depresioaren arteanalderantzizko korrelazioa dago). Hala ere, horrek ez duesan nahi autoestimu baxua duenak depresioa izan beharduenik. Korrelazioak bi faktoreen arteko neurriaadierazten du soilik (zenbatetan gertatzen den) eta ez duinoiz bata bestearen ondorio denik interpretatzen.

4.3. Metodo esperimentalaMetodo esperimentala (esperimentuen bidezko

ikerketa) jokabideak azaltzeko eta faktoreen zergatia etaeragina aurkitzeko metodorik egokiena da. Esperimentuahasteko, hipotesi bat ezarri behar da. Hipotesia suposatzenden zerbait da eta esperimentuaren helburua hipotesi horifrogatzea da. Hipotesi arruntena honako hau da: gertaerabatek (X aldagaia) beste gertaera bat dakar (Y aldagaia).X aldagaiari aldagai independentea deitzen zaio eta Yaldagaiari menpeko aldagaia. Ikertzaileek X aldagaiamanipulatu egiten dute Y aldagaian eraginik duen ala ez

ikusteko. Psikologoek plan bat osatzen dute, aldagaiindependentea aldatuz joan ahala, menpeko aldagaiansortzen diren emaitzak aztertzeko.

Psikologia-txostenean aurkezten diren emaitzakaztertzeko orduan, oso garrantzitsua da txostena burutzekoerabili den ikerketa-metodoa ezagutzea, zeren horixe baitaemaitzen balorazio kritikoa egiteko biderik egokiena.

5.Psikologiaren ikerketa-alorrakIkerketen aurrerapenarekin batera, psikologian

espezializazio beharra gero eta handiago da. Eremuazabalduz doanez, gero eta zailagoa da jakintza orokor batibaino ez ekitea.

Denbora aurrera joan ahala, psikologiaren espezialitatebakoitza bere eremua zehaztuz eta besteengandikurrunduz joan zen. Hala ere, alor guztiek psikologiaorokorra hartu behar dute erreferentziatzat.

Jarraian, psikologiaren alor garrantzitsuenakikusiko ditugu:

Psikologia esperimentala. Metodo esperimentalenbitartez fenomeno psikikoak eta organismoaren portaeraikertzen dituen psikologia da. Filosofian oinarritzen denpsikologiaren kontrakoa da.

Psikofisiologia. Gizakiaren eta animalien portaerarenoinarri fisiologikoak aztertzen ditu. Adibidez, jokabideoldarkorra gertatzen denean, arazoaren arrazoia bilatzeko,zerebroan jarduera handiena duen unea aztertzen da.Psikofisiologoek beste alorretako zientzialariekinharreman estuak izan ohi dituzte: biologoekin,kimikariekin, etologoekin... eta, askotan, elkarrekin lan--taldeak sortzen dituzte.

Page 8: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

16

Garapenaren psikologia. Gizakiaren jokabideakjaiotzatik heldutasunera arte izaten dituen aldaketakaztertzen ditu. Bizitzako garapen-fase bakoitzarenezaugarri orokorrak zehaztea du helburu.

Psikologia klinikoa. Jokabidean eta emozioetangertatzen diren nahasteak aztertu, diagnostikoa eman etaterapia ezartzen du. Buruko nahasteak (psikosia,eskizofrenia, etab.) sendatzen ahalegintzeaz gain, adimen--atzerapenak, drogamenpekotasunak, depresioak,gizarteratze-arazoek, antsiak edo sexu-arazoeksorrarazitako jokabide-arazoak ere aztertzen ditu.

Komenigarria da psikologo klinikoaren eta psikiatrarenartean dagoen desberdintasuna bereiztea. Psikiatramedikua da, buruko gaixoak sendatzen espezializatutadagoen medikua alegia, eta gaixoak sendatzeko,medikuntzan oinarritutako azterketak eta metodoak erabiliohi ditu (analisiak, eskanerrak, botikak, kirurgia...).Psikologo klinikoa, ordea, terapeuta da eta jokabideanoinarritutako azterketak egin ondoren, terapiapsikologikoak erabili ohi ditu pazienteari jokabideaaldatzen laguntzeko asmoz.

Ikaskuntzaren psikologia. Heziketarekin zerikusiaduten arazo psikologikoak aztertzen ditu. Askorenustean, profesional hauek ikasteko arazoak dituztenikasleekin bakarrik lan egiten dute, baina ikaskuntzarenpsikologoen zeregin profesionala beraien kargu daudenikasle guztiak dira.

Eskola-psikologoek irakasleekin lan egiten dute etaheziketa-prozesuan sor daitezkeen arazoak konpontzenlaguntzea dute helburu.

Psikologia soziala. Gizarte-taldeek etakomunikabideek gizakiaren jokabidean duten eraginaaztertzea da psikologiaren alor honen helburua.

Psikologia industriala. Oro har, industria eta lanarenmunduan gizakien parte-hartzearen gorabeherak aztertzenditu. Honako hauek dira psikologia industrialarenbetebehar nagusiak:

• Per t sona la aukera t zea ( t e s t ak e taelkarrizketak erabiliz).

• Bakoitzaren gaitasunen arabera lan-taldeak eratzea.• Langile bakoitzari, dagozkion gaitasunen eta

prestakuntzen arabera, lanpostua egokitzea.

Page 9: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

17

ARIKETAK

1. ariketa

Beste hainbat profesionalek egiten duten bezala, psikologoek ere beren zerbitzuak iragartzendituzte prentsan. Ariketa hau kliniken, psikologo-taldeen edo bakarka lan egiten duten psikologoeniragarkiak aztertzean datza.

4 ikasleko taldeak osatu ondoren, talde bakoitza psikologiari buruzko ahal duen beste iragarki(idatzizko edozein iragarki) biltzen saiatuko da. Gero, taldeek bildutako materiala ordenatu eta sailkatuegingo dute. Materiala prestatutakoan, ikasleak ondorengo galderei erantzuten saiatuko dira:

Galderak:1. Zein zerbitzu-mota eskaintzen dira iragarkietan?

2. Buruko nahasteak, psikikoak edo jokabide-nahasteak sendatzea agintzen al dute? Zein nahasteaipatzen dira zehazki?

3. Iragarkietan, talde-dinamika, psikoanalisia, tratamendu kognitiboa edo antzeko teknikak edoterapiak aipatzen al dira? Espezializatuta ez dagoen jendeak ulertzeko moduan idatzita al daudetestuak? Propagandetan erabilitako hiztegi teknikoa jende gehienarentzat ulergaitza dela ziurtatuzgero, zuen ustez, zergatik sartzen dituzte hitz horiek iragarkietan?

4. Zein motatako hizkuntza erabiltzen da publizitate horretan? Zuzena, erakargarria, aginduzkoa?

5. Erabiltzen dituzten metodoen seriotasuna edo zehaztasun zientifikoa aipatzen al dira iragarkietan?

6. Iragarkietan ematen den informazioa nahiko objetiboa da ala publizitate-mezu hutsak dira?Bermatasun profesionalik eskaintzen al da? Psikologoen elkarteren baten babesik aipatzen al da?

7. Zure gustoko ez bada, dirua itzuliko dizugu edo antzeko mezurik agertzen al da?

8. Zerbitzuak zenbat balio duen edo zenbat irauten duen azaltzen al da?

Galderei erantzun ondoren, talde bakoitzak gelan azalduko du bere lana. Gero, lanak, erkatuegingo dira ea lortutako emaitzetan bat datozen. Emaitzetan adostasunik ez badago, taldeek erabilitakometodoei eta planteamenduei buruzko eztabaida egingo da.

Page 10: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

18

ARIKETAK

2. ariketa1. Onartuko al luke estrukturalista batek ikerketa batean, “mahaia ikusten dut” esaterik? Zergatik?

Zein motatako informazioa jaso nahi du estrukturalista batek?

2. Zein abantaila edo zein eragozpen ikusten dituzu estrukturalismoaren hasierako ikusmoldeetan?

3. Egoera emozional bat, hira adibidez, aztertzeko lan bat egitea aginduko balizute, hurrengoprozeduretatik zein hautatuko zenuke:• hira sentitzen duen pertsonak aurpegiarekin eta gorputzarekin egiten dituen keinuak aztertu

eta erantzun hirakor hori eragin duten kanpoko estimuluak zehaztu.• hira sentitzen duen pertsonaren ikuspuntutik egoera emozional hori adieraztea eta sentitzea

zer den ulertzen saiatu.• frustraziozko egoera batek hira-egoeraren bizitasunean duen eragina aztertu eta, aldi berean

aldarteak pentsamenduan duen eraginaz jabetu.• hira-egoera sortzeak ezkutatutako aurretiko bulkada oldarkorrekin zerikusirik duen egiaztatu.

Azal ezazu zure hautaketaren arrazoia. Aukeratu duzun prozedura erabiliz, egoera psikologikohori argi azal daitekeela uste al duzu? Zergatik? Aukeren artean, ba al dago zuk hautatu duzunaindartzeko balio dezakeen beste prozeduraren bat?

4. Gaur egungo ikusmolde psikologikoen artean, zein duzu gustokoena? Zergatik?

5. Zuk zeure ikusmolde psikologikoa asmatu nahiko bazenu, beste ikuspuntuen zein alderdi izangozenuke kontuan? Zergatik?

Page 11: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

19

Testu-iruzkinaZientzia gertakizunen deskripzio hutsa baino zerbait

gehiago da. Ordena bat aurkitzen saiatzea da, gertakizunenarteko baliozko erlazioak azaltzea, alegia. Teknologia bat ezinda zientzian oinarritu aipatutako erlazio horiek aurkitzen ezdiren bitartean.

Hala ere, ordena ez da balizko azken emaitza hutsa;hasieratik erabaki beharreko lan-hipotesia da. Ezin ditugumetodo zientifikoak aplikatu alde batetik bestera, iritzira,garamatzan gai batean. Zientziaren helburua ez dadeskribatzea soilik, aurreikusi ere egin behar du. Iraganazgain etorkizuna ere kontuan izan behar du. Eta aurreikusteaere ez da azken urratsa: baldintzak alda edo kontroladitzakegun heinean, etorkizuna ere kontrola dezakegu.

Gizakion gaiak aztertzeko metodo zientifikoak erabilibehar baditugu, jokabidea zehaztuta eta legeen araberazuzenduta dagoela pentsatu behar dugu. Gizakiak egitenduena baldintza zehatz batzuen emaitza dela aurkitzea izanbehar da gure asmoa eta, baldintzok aurkitu ondoren,gizakiaren ekintzak aurreikusi eta, neurri batean, zehaztuere egin ahal izango ditugu.

Azken aukera hori iraingarria da askorentzat, tradiziozaharraren aurkako aukera baita, gizakia askea dela etagizakiaren jokabidea, aurretiko baldintza zehatz batzuenondorio izan beharrean, berezko aldaketen ondorio deladioen tradizio zaharraren aurkakoa, alegia. Gizakiaren izaeraaztertzen duten joera filosofikoek bakoitzaren barruko“borondatea” onartzen dute eta borondate horrek erlaziokausalak mozten ditu, jokabidea aurreikusteko etakontrolatzeko aukera deuseztatuz.

Azken ikuspuntu hori albo batera utzi behar dela esateasendo finkatutako sinesmen asko mehatxatzea da, gizakiarenizaeraren kontzepzio estimulagarria eta emankorra dirudiensustraiei eraso eginez. Ordezko aukera gizakiaren jokabideanindar koertzitiboak daudela onartzea da, baina guk nahiagodugu horrelakorik ez aintzakotzat hartu. Hori gure asmoenkontra doa, asmo horiek lurrekoak izan ala ez.

Gizakiaren jokabidea zientziari dagokion aztergaia delasuposatzean irabaz dezakegunaz aparte, mendebaldekozibilizazioaren ondoriozko inork ezin du horrelakorik lortuborrokatu gabe.

Skinner: Zientzia eta giza jokabidea. (Gazteleraz: Cien-cia y conducta humana. 38-39 orr.)

Testu-iruzkinaZientziak enpirikoek edo dogmatikoek aztertu ohi

dituzte. Enpirikoek, inurrien antzera, bildu eta gastatubesterik ez dute egiten; arrazionalistek, armiarmen antzera,beren barnetik ateratako sareak egiten dituzte; bi prozedurahorien bitartekoa erlearena da; erleek lorategietako etalandetako lore artean materiala biltzen dute eta, berezkodohain baten bidez, bildutako materiala eraldatu etadestilatu egiten dute.

(Bacon, F.: Novum Organum. 89-90 orr.)

Testu-iruzkinaArgi dago psikologiaren irizpide desberdinek

azterketarako eta kontzeptuak sortzeko arlo ugari eragindituztela. Psikologia-eskola bakoitzak bere datuen ardurabaino ez du hartzen eta ez dauka beste eskolen berri zehatzik.Beste eskolak argi ez ezagutze horrek arazoak ekar ditzake:banaketak, besteak ez onartzea, mespretxatzea edo elkarrenkontrako gatazkak sortzea. Oso arraroa den arren, batzuetan(...) ahaleginak egin izan dira arlo enpiriko-kontzeptualdesberdinen arteko harremanak aztertzeko. Hala ere, arlokontzeptual batetik bestera pasa daitezkeen zenbait definiziooperatibo falta direla dirudi. Definizio horiek burutzen ezdiren bitartean, ez dugu izango arruntegia ez den modusoperandi bat gaur egun Babel-go dorrea dirudien psikologia-tik zientifikoari aurre egiteko.

Karl Pribam. (K. Richardson-en Comprender la Psicolo-gía liburutik hartutakoa. Madril, Alianza, 1993. 8. or.)

Testu-iruzkinaJakintza organismo bizidunak sortzen duen zerbait da

eta esperientziaren isuria, ahal den neurrian, ekintzaerrepikagarrietan eta harreman seguruetan ordenatzea duhelburu (...). Konstruktibismoa ezin dugu errealitateabsolutu baten errepresentaziotzat edo deskripziotzat hartu,aitzitik, esperientziaren bitartez konfiantza merezi duenmundu bat eraikitzeko gai diren izaki bizidun kognitiboenezagutza-eredutzat hartu behar dugu.

P. Watzlawick eta beste batzuk: Asmatutako errealitatea.(Gazteleraz: La realidad inventada. Gedisa, 1995. 36 or.)

Testuei buruzko galderak

1. Azal itzazu irakurri dituzun testuetako ideia nagusiak.2. Zein desberdintasun ikusten dituzu Skinner-en eta Watzlawick-en irizpide psikologikoen artean?3. Zergatik aipatzen du K. Pribam-ek psikologiaren Babel-go dorrea?4. F. Bacon-en ideiak kontuan hartuta, nola egin dezakegu inurriak izateari uzteko eta erle bihurtzeko?5. Zein eskolatako aitzindariak dira Skinner, K. Pribam eta P. Watzlawick?

TESTUAK LANTZEN

Page 12: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

20

Viaje alucinante al fondo de la mente. 1980.EEBB. Koloretan. Zuzendaria: Ken Russel .Antzezleak: William Hurt, Blair Brown, Bob Balaban.

Ikerketa obsesio bihurtzen denean, psikologiaklinikoak muga guztiak gaindi ditzake. Kasu honetanprotagonistari ez zaio nahikoa animaliekin eta bestepertsonekin lan egitea eta bere burua jarri du aztergai.Ba al du mugarik giza gogamenak?

Suaren bila, 1981. Frantzia-Kanada. Koloretan.Zuzendaria: Jean Jacques Annaud. Antzezleak:Everett McGill, Ron Perlman, Rae Dawn Chong.

Gizakia gizaki izaten hasten den garairagaramatzan istorio liluragarria. Suaz jabetzeaaitzakitzat hartuz, kobazuloetatik atera eta gizakiareniniziazio-bidaia izan litekeena azaltzen zaigu. Zerkdesberdintzen gaitu animaliengandik? Agian galderahorri erantzuna ematen dion pelikula zoragarria.

Una terapia peligrosa, 1999. EEBB. Koloretan.Zuzendaria: Harold Ramis. Antzezleak: Robert DeNiro, Billy Cristal.

Ezinezkoa da behar den bezalako “mafioso” bateknegar egitea eta bere biktimengatik pena sentitzea.Egoera horretan oinarrituz, komedia barregarrihonek, psikiatra gizagaixo baten esperientzia zeharodibertigarria azalduko digu.

Barregarria, atsegina, irribarreak eta barre algaraktartekatzeko moduko komedia galezina.

ZINEMA ETA LITERATURA

DESMOND MORRIS, El mono desnudo, 1967.

Polemika sortu zuen bere garaian antropologo etapsikologoen artean. Homo sapiensen erretratua da.Kobazuloetan bizi zenetik gaurdaino, gizakia bereizaerari buruzko galderak egiten ibili izan da. Onartuala ez, Desmond Morris hausnarketaren arabera,gizakiok beti primateak izango gara. Polemikak albobatera utzita, liburua irakurri ondoren, seguruenik,nor garen, zergatik garen, nondik gatozen eta antzekogalderak egingo dizkiogu geure buruari.

OSCAR WILDE, Doryan Grey-ren erretratua, 1891.

Batzuen ustez, ez dago argi gure izatea barnean alaazalean dagoen. Zenbaitzuk beren edertasunazmaiteminduta daude eta, horixe da, hain zuzen ere,Doryan Grey-ri gertatzen zaiona. Ezin du onartubizitzak, pasa ahala, edertasuna kenduko dionik etabere patuarekin nolabaiteko hitzarmena egingo du.Oskar Wilde-ren nobela luze bakarra da. Prosa ederraistorio interesgarria eta batzuetan, beldurra ere ematenduena. Literatura unibertsalari keinu bat egitekoaukera paregabea.

JOSÉ GUIMÓN, Psiquiatras . De brujos aburócratas , 1990.

Ezin da esan liburu hau aisialdirako literaturadenik, baina komenigarria iruditu zaigu irakurketainteresgarrien artean sartzea. J. Guimón psikiatrafamatuak psikiatren eta psikologoen garapena nolakoaizan den kontatuko digu, denok ulertzeko moduatsegin eta kritikoan. Buruarekin zerikusia dutengaixoen, gaixotasunen eta nahasteak konpontzensaiatzen direnen nondik norakoa kontatzeko beste erabat; interesgarria, jakina.

Page 13: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

21

JOKABIDEARENOINARRI

BIOLOGIKOAK

2. UNITATEA

HASIERAKO GALDERA-SORTA

1. Herentzia genetikoa eta jokabidea

2. Nerbio-sistema2.1. Nerbio-sistema zentrala

2.1.1. Entzefaloa2.1.2. Bizkarrezur-muina

2.2. Nerbio-sistema periferikoa2.2.1. Sistema somatikoa2.2.2. Sistema autonomoa edo begetatiboa

3. Sistema endokrinoa

4. Zerebroaren eragina ezagutzan eta jokabidean4.1. Zerebroaren egitura eta funtzioak4.2. Kortexa eta informazioaren prozesaketa

4.2.1. Zentzumen-eremua eta zentzumenen funtzioak4.2.2. Mugimendu-eremua eta funtzio motorrak4.2.3. Elkartze-eremuak eta funtzio psikikoak

4.3. Bi zerebro ote?

5. Zerebroa aztertzeko metodoak

ARIKETAK

TESTUAK LANTZEN

ZINEMA ETA LITERATURA

Page 14: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

22

HASIERAKO GALDERA-SORTA

Saia zaitezte hurrengo galderei erantzuten

1. Zeri deitzen diogu herentzia genetikoa?

2. Zuen ustez, zenbait gaixotasun heredagarriak al dira? Jarri adibideren bat.

3. Zerk du eragin handiagoa gizakien izaeran, herentzia genetikoak ala giroak? Zergatik?

4. Zerebroan zauriak izan dituzten pertsonek galdutako funtzioak berreskura al ditzakete?

5. Zerebroan zauria hiru urterekin edo berrogei urterekin izateak eragin bera al du jokabidean? Zergatik?

6. Ba al dakizue zenbat sistema osatzen duten nerbio-sistema? Nola funtzionatzen dute neuronek?

7. Azter al daiteke zerebroaren barrualdea? Nola?

8. Zein da ezkertien eta eskumatien arteko desberdintasuna?

9. Zerebroa transplantatzea, sarritan, zientzia-fikziozko pelikulen eta liburuen gaia izan da.Horrelakorik lortuz gero, Jonen zerebroa Mirenen gorputzean ipiniko bagenu, zein izango litzateketransplantearen osteko pertsona hura, Jon ala Miren? Zergatik?

Page 15: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

23

HASIERAKO TESTUAK

Irakurri ondorengo testuak

XX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren hasieran, ia herrialde guztietako egunkariek, berri bitxigisa, anaia biki batzuen kasua azaldu zuten. “Jim” anaiak, jaiotzeaz batera, semetzat eman eta familiadesberdinetan banatuta bizi izan ziren. Hogeita hamar urte igarota, anaiok berriro elkartu zirenean, zenbaitberdintasun nabaritu zitzaien: urte berean ezkondu ziren, emazteek izen berbera zuten, garagardo-markabera edan ohi zuten, etxeko sotoan arotz-tailerra zuten eta bien lorategiak antzera apainduta zeuden.

Phineas Gage-ren kasuak ikerketa fisiologikoa irauli zuen. Phineas Gage treneko langilea zen eta25 urte zituen 1848ko arratsalde bertan, burdinazko ziri batez haitz batean bolbora sartzen ari zenunean, txinparta sortu eta ziriak ihes egin zionean. Zoritxarrez, burdinazko ziria Gage-ren ezkerrekomasailetik sartu eta burezurraren atzealdetik atera zen. Ingurukoak harrituta geratu ziren, zeren Gage-kjesartzea, hitz egitea eta, zauriak osatu ondoren, lanera bueltatzea lortu baitzuen. Itxuraz ez zeukan ezerlarririk, baina haren portaera aldatu egin zen. Buru-ahalmenak eta gogorapenak lehen bezala zituenarren, haren izaera ez zen lehengoa, zeren Phineas Gage jator eta alaia suminkor bihurtu baitzen.

“Hona hemen izuak eragiten duena eta jasan behar dutenen galtzea dakarrena: izutuek, gaitzeanedo arriskuan murgilduta egon arren, salbu daudela uste dute. Halaber, laster bere trintxeran erasoajasoko duela jakinda ere, zirkinik egin gabe eta arnasari eusten geratzen den soldadua; gaueko orduetankale ilun eta bakartian dabilela, atzetik pausoak sumatu arren, korrikarik egin nahi ez duen pertsona;tximistak zuhaitza jo ondoren, bere buru gainera datorkiola jakinda ere, aldendu beharrean, zuhaitzhura kale zabalera nola erortzen den begira gelditzen den kanpotarra; labana eskuan duen norbaitberarengana datorrela ikusten duen gizona eta, hala ere, mugitzen eta defendatzen ez dena, zeren ezbaitu inola ere uste hori benetan gertatzen ari zaionik eta labana hura bere sabelean inoiz sartuko denik,bere tripak ez direla labanaren helburu uste baitu.”

MARÍAS J.: Mañana en la batalla piensa en mí

Page 16: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

24

1. Herentzia genetikoa etajokabidea

Hasierako testuak irakurri ondoren, ezin daiteke ukajokabideak oinarri biologikoak dituenik.

Amets egiten dugunean, haserretzen garenean,liburua irakurtzen dugunean, gose garenean edo besteedonolako ekintza bat burutzen ari garenean, jokabidehoriekin zerikusi handia duten fenomeno biologikoakgertatzen ari dira gorputzean. Era berean, familiaberbereko kideek trebetasun berdintsuak izateak eregizakion jokabidean faktore genetikoek eragina dutelaerakusten digu. Badu, beraz, logikarik psikologianoinarri biologikoen gaia ikasteak.

Gai honetaz gauza asko jakiteke dagoen arren, azkenurteotan, genetika- eta neurologia- alorretan burututakoikerketei esker, biologiaren, biokimikaren zeinfisiologiaren ezagutza areagotu egin da eta gizakiarenjokabidearen alderdi biologikoa errazago azaltzekoaukera daukagu.

Gure eguneroko solasaldietan honelako esaldiak erabiliohi ditugu sarri:

Begira, Jonek amonak bezalakoxe ahoa du.

Ez nau batere harritzen zuk matematika ez gainditzeak,gure familian beti izan baikara txarrak gai horretan.

Zelako jenio txarra duzun, zure aita bezalakoxea zara!

Umea jaio bezain laster, guztien lehen zeregina itxurahartzea izan ohi da: amarena, aitarena, neba-arrebena...

Ba al dute zergatirik adierazpen horiek guztiek? Babai, eta handia gainera. Ile kizkurra ala lisoa izatea, begibeltzak edo urdinak, ezpain estuak edo zabalak eta antzekoezaugarri fisikoen transmisioa lehenbiziko aldiz aztertuzuena XIX. mendean bizi izan zen Gregor Mendel fraidebotanikari alemana izan zen eta berari zor dizkiogulehenbiziko herentziaren legeak.

Mendelek, bere legeak burutzeko ikerketetan,ilarrekin egin zuen lan, esperimentaziorako oso egokiakbaitira. Erraz bereizteko moduko ezaugarriak dituzte(azal zimurra edo laua, kolore berdea ala horia). Ilardesberdinak landareetan hainbeste aldiz gurutzatuondoren, ilar haien ezaugarriak nola transmititzen direnaurkitu zuen. Ezaugarri edo karaktere horiek faktorebikoitzen bitartez kontrolatuta daudela erakutsi zuen.Faktore bikoitzok geneak dute izena eta belaunaldizbelaunaldi transmititzen dira.

Herentzia genetikoak nola funtzionatzen duenulertzeko, jaio aurretik gertatzen diren garai guztiakaztertu behar dira, espermatozoideak obulua ernaltzenduenetik hasita, hau da, izaki berria eratzen denetik.

Informazio genetikoa gorputzeko zelula bakoitzarennukleoan dago. Nukleo horietan 23 bikotetan banatutako46 kromosoma daude. Obuluak eta espermak kromosomapare bakoitzetik dagokien erdia hartzen dute. Horregatik,batzerakoan, obulu ernalduak 23 kromosoma pare ditu;pare bakoitzean, kromosoma bat aitarena da eta besteaamarena. Kromosoma bakoitza ADN (azidodesoxirribonukleikoa) molekulez osatuta dago. ADNmolekulen zatiak geneak dira, herentziaren oinarrizkounitateak hain zuzen ere.

Jakina da gizakiok ditugun geneen erdia amarena delaeta beste erdia aitarena, baina orain arte ezin izan da jakinzein jasotzen diren amarengandik eta zein aitarengandik.Gizaki bakoitzak gene-konposaketa desberdina eta bakarradu eta, beraz, bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu.

Genetikak aukera zabalak ditu. Gizaki bakoitzakhamar milioi gene ditu; beraz, bikote batenak nahastenbaditugu, ehun bilioi seme/alaba desberdin sortzekoaukera zabaltzen zaigu.

Informazio genetikoaren transmisioan, hutsak gertadaitezke geneak kopiatzerakoan. Ustekabeko aldaketokezaugarri fisiko desberdinak sortarazten dituzte seme--alabengan. Batzuetan, anomalia genetiko horiekkromosoma-kopuruari dagozkio. Ezagunenakmonosomiak eta trisomiak dira, eta azken horien arteanezagunena Down sindromea da. Sindrome horrek buru--atzeratzea dakar eta horrekin batera itxura fisiko bereziaeta anomalia anatomikoak.

2.1 Irudia.

Page 17: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

25

Gorputzetik kanpoko gertakizunek ere aldaketagenetikoak eragin ditzakete. Adibidez, 1986anTxernobilen izandako istripu nuklearrak eta 1991nGolkoko gerran erabilitako arma esperimentalek aldaketagenetikoak eragin zituzten bertako biztanleengan.Kanpoko eragin horiek jasan dituztenen seme-alabakaldaketa larriekin jaio ohi dira.

Aspalditik dakigu gaixotasun batzuk heredatu egitendirela. Adibidez, daltonismoa, hemofilia edota miopia.Horregatik medikuak, gaixoaren historia klinikoaegiterakoan, gurasoek edo aitona-amonek jasandakogaixotasunei buruz galdetzen digu.

Genetikan lortutako aurrerapenei esker, zenbaitjokabideren sustrai genetikoa aurkitzea lortu da. Adibidez,azken ikerketek argi utzi dute lotsak oinarri genetikoaduela. Badirudi, depresiboa, baikorra edo bortitza izatekojoera genetikoa dela.

Karaktere fisikoetan zein jokabide batzuen joeranhornidura genetikoa hain garrantzitsua izanik, gure izaeraaurremugatuta dagoela dirudi. Jarraian, muga horieknorainokoak diren aztertuko dugu.

Herentzia ala ingurua?

Psikologiaren historian zehar, galdera horrek eztabaidaugari sortu izan du. Denboran zehar, iritzi nagusia batetikbestera ibili izan da. Gizakiok gure jatorriaren edo gureesperientzien ondorio gara?

Zenbait ikerketaren helburua herentziak gogamen--gaitasunean duen eragina aztertzea izan zen.

Adimena mugatzen dutenak, gehienbat, faktoregenetikoak badira, bi pertsonaren arteko ahaidetasunaestuagoa den heinean, bien adimena ere berdintsuagoaizango da. Zenbait ikerketaren emaitzen arabera,adimenaren eta genetikaren arteko erlazio hori frogadaiteke. Elkarrekin hazitako bikien arteko adimen--kozienteek (IK) korrelazio handiagoa dute (0.90) bikiakez diren anaien artekoenek baino (0.50); eta ahaidetasungabeko bi pertsonaren artekoa (0.10) baino askozazhandiagoa. Badirudi, ikerketon arabera, herentziakinguruak baino eragin handiagoa duela adimenean.

Badira beste zenbait ikerketa, ostera, giroareneraginaren alde azaltzen direnak. Elkarrekin hazi ez direnbikien arteko adimen-kozientearen korrelazioa 0.80koadela frogatu dute. Beraz, badirudi, adimena zehaztekoorduan, herentziaz gain, beste zerbait ere badagoela.

Horren ondorioz, adimenaren garapenean faktoreheredagarriek eragina izateak ez du esan nahi giroaren

eraginez aldatu ezin denik. Ingurutik jasotako estimuluekgarrantzi ukaezina dute gizakiongan, batez ere ume--garaian. Gaur egun badakigu haurtzaroan estimulaziorikez izateak adimenean zein garapeneko beste edozeinfaktoretan kalteak eragin ditzakeela. Beraz, pertsona ba-ten adimena giroak eta inguruan dituen helduenadimenak baldintzatzen dute.

Herentzia garrantzitsua da, baina ez da nahikoagizakion ahalmenak azaltzeko. Norbaitek eduki dezakekirola egiteko heredatutako gaitasun nabarmena, hots:gihar egokiak, beso eta hanka luzeak… Baina pertsonahorrek elikadura egokirik ez badu edo kirola egiten ezbadu, ez du gaitasun hori garatuko.

Gaur egun frogatuta dago haurdunaldiko gertaerekere eragina izan dezaketela enbrioian. Enbrioien zelulekezaugarri desberdinak izaten dituzte giro desberdinetan.Drogek, gaixotasunek eta amaren urduritasunak eraginaizaten dute fetuan.

Laburbilduz, esan genezake herentziak aurrezprestatzen eta baldintzatzen gaituela jokabidebatzuetarako, baina giroak jokabide horiek moldatu egitenditu hoberako zein txarrerako. Badaude nahaste batzukziurtatzen dituzten muturreko kasuak, esate baterakoDown sindromea. Baina muturreko kasuotan ere, giroegoki batek asko eragotz dezake nahasteen garapena.Horrek argi adierazten du giroaren eta heziketaren eragina.Ezin ditugu gure geneak aukeratu, ezin baititugukontrolatu, baina giroaren kasuan badago zereginik.Jaiotzean zerebroaren ondare biologikoa edozein izandaere, inguru egoki batean haziz gero, zerebro horrenahalmen osoa garatzea lor daiteke.

2. Nerbio-sistemaGizakiaren jokabideak eta ezagutzak oinarri

fisiologikoak dituzte. Jokabideak eta ezagutzak bi gorputz--sistematan dute oinarria, hots: nerbio-sistema eta siste-ma endokrinoan.

Nerbio-sistema osatzen duten organo anatomikoakoso lotuta daude. Nerbio-sistemaren betebeharrafuntsezkoa da bizitzeko, izaki bizidunari ezaugarriakematen dizkion funtzio guztiak bertan bultzatzen,modulatzen eta koordinatzen baitira. Edonola ere, nerbio--sistema da bizitzaren arduraduna, zeren pertsonarenheriotza ez baita baieztatzen nerbio-sistemaren jardueraguztiz gelditzen ez den bitartean (heriotza zerebrala).

Nerbio-sistemak bi betebehar garrantzitsu ditu:gorputzaren erabateko funtzionamenduaz jabetzea, hau da,

Page 18: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

26

gorputzeko beste sistema guztiak kontrolatzea, etainguruarekin harremanetan jartzea, nerbio-sistemaribaitagokio kanpoko informazioa jasotzea, gordetzea etahornitzea, eta informazio horren araberako erantzunegokiak ematea. Gainontzeko sistemak bezala, nerbio-sis-tema ere zelulaz osatua dago, bi motatako zelulaz, alegia:neuronak eta zelula glialak.

Neuronen lana informazioa jasotzea eta gorputzekobeste leku batera eramatea da. Zelula glialek nerbio-siste-ma sendotu eta babestu egiten dute; zenbait zelula glialekmielinaz estaltzen dituzte neuronak, beste batzuek hildakoneuronak desagerrarazten dituzte eta beste batzukneuronen euskarriak dira. Nerbio-sistema osoan 12 bilioineurona daude eta beste horrenbeste zelula glial.

Oinarri-oinarrian, nerbio-sistema beste bi sistematanbanatzen da, eta sistema horietako bakoitzak berefuntzioa du:

Nerbio-sistema zentrala (NSZ). Buruko etabizkarrezurreko organoek osatzen dute. Gorputzarenzentro erregulatzaile gisa aritzen da eta funtziointegratzailea du. Organismotik kanpo zein barneangertatzen diren aldaketak jasotzen ditu eta erantzunasortarazten du.

Nerbio-sistema periferikoa (NSP) bi sistematanbanatzen da: somatikoa eta autonomoa.

Sistema somatikoa gorputz osoan zehar daudengongoilek eta nerbioek osatzen dute. Gongoilen etanerbioen betebehar nagusia kanpoaldearekinharremanetan izatea da.

Sistema autonomoa erraien jarduera erregulatzenduena da. Nerbio-sistema oinarrizko hiru funtziozbaliatzen da gorputzaren jarduerak kontrolatzeko, hots:gorputzeko muskuluen uzkurdura/erlaxazioa, barne--organoen estimulazioa/inhibizioa, eta sistemaendokrinoaren hormona-jarioaren kontrola.

Nerbio-bulkadak informazioa igortzeko bi bide egitenditu, hots: periferikotik zentralera eta, alderantziz,zentraletik periferikora.

Aipatu dugun bezala, neuronak dira nerbio-sisteman zeharinformazioa igortzen dutenak. Neurona nerbio-sistemarenoinarrizko unitate funtzionala da. Neuronak ez dirabirsortzen. Jaiotzen garenean neurona-kopuru zehatz batdaukagu eta suntsitzen direnak betiko galtzen dira. Horregatik,nerbio-sistemaren kalte gehienak ezin dira sendatu.

Neuronen funtzioa nerbio-bulkadak garraiatzea da.Neuronek gaitasun izugarria dute informazioagordetzeko, berreskuratzeko eta erabiltzeko. Gizakiok ezinkonta ahala neurona ditugu: zerebroan bakarrik hamabostmila milioi omen daude (beste autore batzuen ustean ehunmila milioi). Sare handietan kateatuta daude eta nerbio--sistema osoan zehar banatzen dira.

Morfologikoki, neurona bi zatitan banatzen da:gorputz zelularra eta luzapenak. Gorputz zelularrarenbarruan nukleoa dago eta zelulak bizirik iraun dezanarduratzen diren beste egitura batzuk. Luzapenen arteandendritak eta axoia bereiztu behar dira. Dendritak askodira eta txikiak; axoia, berriz, bakarra eta luzea. Nerbio--bulkada dendritetan hasten da, estimulu fisikoren batekedo beste neurona batzuen estimuluek eraginda. Axoiakondoko beste neurona batera edo efektore batera igortzendu nerbio-bulkada. Beraz, nerbio-korrontea dendritetatiksartzen eta axoitik irteten da.

Argi izan behar da nerbio-bulkadak norabide bakarraduela: dendritetan hasi eta, axoitik pasatuz, adarmuturretaraino doana, alegia. Nerbio-bulkadak abiadurahandia du eta abiadurarik handiena zentzumen motorrekonerbio-zuntzetan hartzen du (bulkada horien funtzioakanpoko sentipenak jasotzea eta giharretara aginduaigortzea da), eta batzuetan ehun metro segundoko hartzerairisten da. Beste zuntz batzuetan bulkadak ez du hainabiadura handia hartzen.

2.2 Irudia. Nerbio-sistema. Funtzioen araberako zatiketa. 2.3 Irudia. Neuronaren egitura.

Page 19: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

27

Neurona-zirkuituan, neurona bat zeharkatzen dutenbulkadek, axoiaren amaierara iritsi eta, aurrera jarraituahal izateko, oztopo bat gainditu behar dute. Oztopo horisinapsia da, neurona biren arteko pitzaduramikroskopikoa, alegia.

Sinapsia gainditzeko, mekanismo berezi batezbaliatzen da nerbio-bulkada. Bulkada axoiarenbukaerara iristen denean, neurotransmisoreak askatzendira eta, horrela, sinapsi-konexioak lortzen dira. Bimotatako neurotransmisoreak daude: kitzikatzaileaketa inhibitzaileak.

Sinapsia maiztasun handiko bulkadek baino ez dutegainditzen, hau da, estimulu sendoek eragindakobulkadek. Estimulu ahuletatik sortzen direnak maiztasuntxikiko bulkadak direnez, ezin dezakete sinapsia zeharkatueta ez dira zerebroraino iristen.

Oinarri-oinarrian, bi neurona-mota daude:Neurona sentsorialak (aferenteak): gorputzeko

ehunetatik eta zentzumen-organoetatik hainbat estimulujaso (tenperatura-aldaketak, ukimena...) eta estimulu horieninformazioa barrurantz igortzen dute, hau da, bizkarrezur--muinerantz eta zerebrorantz, bertan prozesa dadin.

Neurona eragileak (eferenteak): nerbio-bulkadaknerbio-sistema zentraletik organo eragileetara(muskuluak, guruinak...) igortzen dituzte.

Nerbio-sistemaren funtzionamendu orokorra ikusiondoren, zehatzago aztertuko ditugu nerbio-sistemaosatzen duten bi zatiak: nerbio-sistema zentrala eta nerbio--sistema periferikoa.

2.1. Nerbio-sistema zentralaNerbio-sistema zentrala nerbio-funtzio guztiak

koordinatzen dituen nerbio-sistemaren zatia da.Anatomikoki, bi zatitan banatzen da: entzefaloa etabizkarrezur-muina.

2.1.1. EntzefaloaEntzefaloa garezurraren barruan dago eta lau

zatitan banatzen da: garun-enborra, zerebeloa,zerebroa eta dientzefaloa.

Garun-enborra zerebroaren eta bizkarrezur-muinarenarteko lotunea da. Nerbio-sortaz osatuta dago eta entzefaloaeta gorputza komunikatzen ditu. Oinarrizko funtzioaskoren arduraduna da, eta besteak beste, ikusmenaren,entzumenaren eta dastamenaren informazioa jasotzen du.Zenbait nahigabeko jarduera ere garun-enborrakkontrolatzen ditu, hots: laringearena, mingainarena,begiena, aurpegiko muskuluena, lo-egoerena...

Zerebeloa garezurraren atzeko azpialdean dago,garondoaren inguruan eta garun-enborraren atzean.Oreka, muskulu-tonua eta, batez ere, borondatezkomugimenduen koordinazioa kontrolatzen ditu.

Horregatik, zerebeloan kalteren bat gertatuz gero, zutikegoteko eta ibiltzeko arazoak agertzen dira.

Zerebroa nerbio-sistemaren organorik handiena etagarrantzitsuena da. Zerebeloarekin batera, garezurrarenbarrualde osoa betetzen du. Arteka sakon batek bihemisferiotan banatzen du zerebroa. Zerebroaren azaleraosoa tolesduraz eta zimurrez beteta dago, intxaurrarenmamiaren itxurakoa da. Kortex zerebrala zerebroarenzatirik handiena da, bi milimetroko lodiera du eta,jokabideari dagokionez, parterik garrantzitsuena da, zereneragina baitu kontzientzian, borondatean eta prozesupsikologiko guztietan.

Dientzefaloa zerebroaren azpian dago, bi hemisferioenartean. Dientzefaloan bizitza instintiboa erregulatzenduten nerbio-zentroak daude.

2.1.2. Bizkarrezur-muinaBurutik irten eta bizkarrezurraren barrualde osoan

zehar doan nerbio-sorta da. Zilindro luze baten formadu eta orno-kanalean sartuta dago. Zerebroaren azpianhasi eta ipurdi ingururaino iristen da. Bizkarrezur--muinetik organoetara eta gorputzaren atal guztietaradoazen nerbioak ateratzen dira.

Bizkarrezur-muinaren oinarrizko funtzioakomunikazioa da. Bitartekari lanak betetzen ditu. Aldebatetik, zentzumenetatik jasotako datuak integratu,koordinatu eta zerebrora igortzen ditu eta, beste aldebatetik, zerebrotik mezuak hartu eta dagozkien gorputz--ataletara igortzen ditu, batez ere, guruinetara etamuskuluetara. Horregatik, bizkarrezurrean zauriren bateginez gero, zerebroaren eta muinaren artekokomunikazioa moztu egiten da eta zerebroak ezin duzentzumenen informaziorik jaso; horixe da, hain zuzenere, paraplegikoei gertatzen zaiena.

Horrezaz gain, bizkarrezur-muinak, zerebelotikbeherako gorputzaren jarduera guztiak eta erreflexusinpleak kontrolatzen ditu. Erreflexu horiek erreakzio

2.4 Irudia. Nerbio-sistema zentrala.

Page 20: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

28

finkoak dira eta nahigabe gertatzen dira, automatikokiestimulu batzuei erantzunez. Adibidez, zerbait beroaukitzen dugunean eskua kentzea erreflexu sinplea da.Horrelako erreakzioetan kontzientziak ez du parte hartzen,zeren aritzen diren neuronak bizkarrezur-muinean baitaudeeta, beraz, zerebroak ez dauka, zuzenean, zerikusirik.

Esan genezake bizkarrezur-muinaren funtzioetako bategokitzaile lana dela, gorputza babesten baitu. Estimuluarriskutsuei erantzun behar diegunean, erortzean adibidez,erreflexuek azkar erreakzionatzeko aukera ematen diguteeta eskuak jartzen ditugu.

2.2. Nerbio-sistema periferikoaNerbio-sistema periferikoa nerbio-sistema zentralaren

eta gorputzeko organo eta egituren artean kokatzen da.Gorputz osoan zehar banatzen diren zuntzez eta kordoizdago osatuta. Nerbio-sistema periferikoak nerbio-siste-ma zentrala zentzumen errezeptoreekin, muskuluekin etaguruinekin lotzen du.

Nerbio sistema periferikoa bi azpi-sistematan banatzenda: somatikoa eta autonomoa.

2.2.1. Sistema somatikoaSistema somatikoaren lana estimuluen mezuak

igortzea da, bai kanpotik nerbio-sistema zentraleradoazenak ba i nerb io- s i s tema zentra le t ikmuskuluetara doazenak.

Liburu bat hartzea, adibidez, nerbio-sistemasomatikoaren zuntz-sorta bati dagokio. Nerbio sentsitiboek(begikoak kasu honetan) gorputzetik zerebrorainformazioa igortzen dute eta liburua kontzienteareneremuan sartzen da. Informazioa prozesatu ondoren,nerbio motorrek zerebrotik muskuluetara igortzen duteinformazioa, eta horrela, liburura iristean, besoa luzatuegiten da eta eskua zabaldu.

Sistema somatikoak organismoaren alderdi eragileakerregulatzen laguntzen du, hau da, organismoaren etainguruaren arteko harremanak errazten ditu. Beraz,borondatezko eginkizunak eta mugimendua sistemasomatikoari dagozkio.

2.2.2. Sistema autonomoa edo begetatiboaSistema begetatiboa erraietako funtzioak kontrolatzen

dituen nerbio-sistemaren azpiatala da. Bihotzaren,digestio-aparatuaren eta giltzurrunenen mugimendua etafuntzionamendua kontrolatzen ditu.

Sistema autonomoak edo begetatiboak beste funtziobatzuetan ere badu eragina, besteak beste, gorputzarentenperaturaren erregulazioan, tentsio arterialean etaizerdiaren jarioan. Fenomenook ez dute zerebroarenkontrol beharrik, beraz inkontzienteki gertatzen dira.Horregatik deitzen zaio sistema honi autonomoa: nahizeta borondatez kontrolatzeko aukera izan, bere kabuzegiten dun lan, gure barne funtzionamendua antolatuz.

Nerbio-sistema autonomoa ere bi azpi-sistematanbanatzen da: sinpatikoa eta parasinpatikoa.

Sistema sinpatikoa, anatomikoki, bizkarrezurraren bialdeetan zehar doazen bi nerbio kateek osatzen dute.Sinpatikoaren ibilbidean lodiuneak agertzen dira, gongoilsinpatikoak, alegia. Gongoil horietatik ateratzen diraerraietara doazen nerbio adarrak.

Sistema parasinpatikoa entzefaloaren azpitik ateratzendiren nerbio-adarrek osatzen dute.

Bi sistemok, sinpatikoak eta parasinpatikoak, zenbaitorgano erregulatzen dituzte. Sinpatikoak organoakkitzikatu egiten ditu eta parasinpatikoak lasaitu.

Sistema sinpatikoak jarduera fisikorako eta ekintzarakoprestatzen du gorputza. Aktibatzen denean, bihotz--taupadak arintzen ditu, presio arteriala gehitzen du etaglukosa eramaten du odolera. Parasinpatikoak, aktibatzendenean, kontrakoa egiten du. Bihotz-taupadak moteldu,presioa gutxitu...

2.5 Irudia. Atzamarra kentzeko erreflexuan bi neurona-mota

aritzen dira: neurona sentsitiboak (NS zentralera informazioa

igorriz) eta neurona motorrak (muskuluetara bulkada igorriz).

2.6 Irudia. Nerbio-sistema autonomoak barne-funtzoakkontrolatzen ditu. Sistema sinpatikoak estimulatu egitenditu eta parasinpatikoak inhibitu, organoen jardueranormala erraztuz.

Page 21: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

29

3. Sistema endokrinoaNerbio-sistema ez da bakarrik aritzen jokabideak

zuzentzerakoan. Bai NS zentralak eta bai NS periferikoaksistema endokrinoarekin batera lan egiten dute. Sistemaendokrinoa hormonak deritzen substantzia batzukjariatzen dituen guruin-multzoa da.

Hormonak odolera isurtzen dira zuzenean eta eraginzuzena dute zelulen jardueran. Hormonek zerikusi handiadute gure bizitzaren alderdi askotan: hazkuntzan,ugalketan, metabolismoan, aldartean… Sistemaendokrinoa, gorputzaren barruan oreka lortzeko etamantentzeko, nerbio-sistema autonomoarekin bateraaritzen da. Nerbio eta guruin endokrinoek osokorapilatsua den metasistema neurohormonala osatzendute. Organismoaren erantzun ugari bi sistemokeragindako erreakzioen menpe daude.

Sistema endokrinoa osatzen duten guruinen arteaneragingarriena zerebroaren azpian dagoen hipofisia da.Hipofisiak hormona ugari jariatzen ditu eta hormonahorietako bakoitzak beste hainbat guruinetan du eragina:giltzurrun gainekoetan, tiroidean eta sexualetan bestebatzuen artean. Hipofisia guruin-errektorea den arren,hipotalamoak zuzentzen du. Hipotalamoak odolarenkimika kontrolatzen du eta zerebro osoko ordenak

jasotzen ditu, berau baita sistema endokrinoaren etanerbio-sistemaren bitarteko jarduera koordinatzen duena.

Sistema endokrinoa eta nerbio-sistema batera nolaaritzen diren azaltzeko, organismoak tentsioari aurreegiten dionean ematen duen erantzuna da adibiderikonena. Larrialdi batean, nerbio-sistema sinpatikoakgorputzaren baliabideak martxan jartzen ditu: odolabidaltzen du bihotzera, nerbio-sistema zentralera etamuskuluetara, horrela, pertsonak argi pentsatuko du etaazkar erreakzionatzeko aukera izango du. Gainera, odolaprestatzen du erraz koagula dadin eta arnasa sakontzendu, odolak oxigeno gehiago har dezan eta gorputzakerregai gehiago izan dezan. Era berean, giltzurrun gainekoguruinei adrenalina eta noradrenalina jariatzeko ordenaematen die, esfortzua eskatzen duten jokabideak egitekogaitasuna emateko. Bi hormona hauei zor dieguemozioetan izaten ditugun sintoma fisikoak. Tentsio etabeldur egoeretan adrenalina askatzen da, gizakiamehatxatuta sentitzen denean, izualdietan, irakasleakeskolan eginiko galderaren aurrean, amesgaiztoetan etaantzeko egoeretan, bihotz-erritmoa arindu egiten da,tentsio arteriala igo, digestioaren jarduera jaitsi eta izerdiaeta tonu muskularra areagotu.

Ondorengo taulan guruinak eta guruin bakoitzakjariatzen dituen hormonak ikus daitezke:

GURUINA HORMONA FUNTZIOA Zein ehunetan du eragina

TIROIDE

PARATIROIDE

GILTZURRUNGAINEKO AZALA

GILTZURRUNGAINEKO MUINA

PANKREA

ATZE-HIPOFISIA

AURRE-HIPOFISIA

TESTIKULUAK

OBULUTEGIAK

EPIFISIA

Tiroxina

Parathormona

Kortikoideak

AdrenalinaNoradrenalina

Intsulina

Basopresina

Oxitozina

Hormona antidiuretikoa

Somatotropa (STH)

Tireotropa (TTH)

Adrenokortikotropa (ACTH)

Folikulu-estimulagarria (FSH)

AndrogenoakTestosterona

EstrogenoakProgesterona

Melatonina

GURUIN ENDOKRINOAK

Oinarrizko metabolismoa gehitzen du.

Odoleko kaltzio-kopurua gehitzendu eta fosforo kopurua gutxitzen.

Sodio-eta potasio-kopuruak neurriegokian mantentzen ditu.

Bihotz-taupadak gehitzen ditu.

Odoleko glukosa-konzentrazioajaitsiarazten du.

Tentsio arteriala gehitzen du.

Umetokiko kontrakzioak eragiten ditu.Esnearen jarioa eragiten du.Ura berriro xurgatzea eragiten du.

Haztea eragiten du.

Tiroxinaren jarioa eragiten du.

Esteroideen jarioa eragiten du.Obuluak eta esperma garatzen ditueta estrogenoen eta androgenoenjarioa eragiten du.

Lehen eta bigarren mailakoezaugarri sexualak.

Lehen eta bigarren mailakoezaugarri sexualak.

Sexu-guruinen jarduera hormonalajaitsiarazten du.

Ehun guztietan.

Digeri-hodian, hezurretan,giltzurrunetan

Zelula-mintz guztietan, gibelean,sexu-guruinetan.

Bihotzean, arterietan, gibelean,hipofisiaren aurrealdean.

Gibelean eta zelula guztietan.

Arterietan.

Umetokian. Bular-guruinean.

Giltzurrunean.

Hezurretan.

Tiroidean.

Giltzurrun gaineko guruinen azalean.

Sexu-guruinetan.

Ehun guztietan.

Ehun guztietan.

Sexu-guruinetan (obulutegiak etabarrabilak).

Page 22: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

30

4. Zerebroaren eragina ezagutzaneta jokabidean

Zerebroa izango da, seguruenik, nerbio-sistemarenatalik ezagunena eta, zalantzarik gabe, garrantzitsuena.Gehienetan, psikologiarekin zerikusia daukan edozein gaiikasterakoan, zerebroaren barruan gertatzen direnprozesuak eta zerebroak gorputzaren ataletan duen eraginaaztertu ohi dira.

Mendeetan zehar, gizakia zerebroak gordetzen dituenmisterioak argitzen saiatu izan da eta, gehienetan,garaiko teknologia aurreratuenak erabili izan ditu. XVII.mendean, Descartes filosofo eta matematikoak zerebroahidraulikarekin (fluidoen zientzia) konparatu zuen.Haren esanetan, informazioa fluidoak bezala igortzenzen isurbideetan eta tutuetan zehar. Geroago, erlojuarenfuntzionamenduarekin ere konparatu izan da zerebroaeta elektrizitatearen eta telefonoaren igortze--jarduerarekin ere bai. Gaur egungo konparaziorikonartuena edo zabalduena zerebroa eta ordenadoreauztartzen dituena da, biek informazioa prozesatzendutelako. Hala ere, azken konparazio hori ere ez dazuzena, zeren zerebroa gizonak asmatu duen edozeintresna baino askozaz konplexuagoa baita.

4.1. Zerebroaren egitura eta funtzioakZerebroak kilo bat inguruko intxaur mamiaren itxura

du eta bizkarrezurraren goiko aldean dago. Hainbat egituraberezi ditu, besteak beste: sistema linbikoa eta kortexzerebrala (garun-azala). Egiturok betebehar desberdinak etaespezifikoak dituzte. Hori dela eta, pentsa genezakezerebroa osatzen duten atalak isolatuta daudela eta ataletakobakoitzak bere betebeharra duela; baina ez da horrela, zerengarezurrean dauden neuronek elkarlotura handiakbaitituzte eta egiten dugun edozein gauzatan neurona--zirkuitu ugari baitaude inplikatuta. Hala ere, hobetoazaltzeko, ezinbestekoa da banaketa egitea eta egiturabakoitzak dituen betebehar garrantzitsuenak aztertzea.

Sistema linbikoa osatzen duten egiturek zerikusihandia dute motibazioarekin, emozioekin etaoroimenarekin. Sistema linbikoak, guruin endokrinoenhormona jarioa kontrolatuz, emozioetan etamotibazioetan eragiten du.

Sistema linbikoaren egitura nagusia hipotalamoa daeta eginkizun garrantzitsuena gorputzarenmantenimendua da, eragina baitu gosean, egarrian,tenperaturan eta sexu-jokabidean. Gorputzaren barne--orekaren ardura nagusia ere hipotalamoari dagokio.Adibidez, gorputzeko likidoen neurria edo tenperaturanabarmen jaitsiko balira, hipotalamoa aldaketa horietazohartuko litzateke eta jokabidean eta fisiologian eragingo

luke: jokabidean egarria sentiaraziz, eta fisiologian, nerbio--sistema autonomoaren eta sistema endokrinoarenfuntzionamendua arinduz.

4.2. Kortexa eta informazioaren prozesaketaKortexa zerebroaren azalera osoan zehar zabaltzen da.

Geruza hau elkarren arteko ezin konta ahala lotura dituztenhamar mila milioi inguru nerbio-zelulaz osatua dago (1,5eta 4 mm bitarteko lodiera du). Zerebroak dauzkanneuronen hiru laurdenak kortexean daude. Itxura aldetik,kortexa zimurrez eta tolesturaz beteta dago, zeren horrelaez balitz, metro karratu erdi inguruko azalera beteko bailuke.

Kortexa, tolesdura handi baten bidez, ia neurri berdinaduten bi hemisferiotan banatzen da.

Zerebroa aztertzerakoan, neurologoek lau zatitanbanatu ohi dute hemisferio bakoitza. Lau zati horieklobuluak dira. Lobuluak arteken bidez banatuta daudeeta, zerebroaren aurrealdetik atzealdera abiatuz, honakohauek dira: lobulu frontalak (bekokian), parietalak(buruaren goialdean), okzipitalak (buruaren atzealdean)eta tenporalak (belarrien gainean).

Berez psikikoa den edozein jarduera kontzientekortexean gertatzen da. Bertara heltzen dira nerbio--sistemaren beste atal guztien estimuluak eta bertatikabiatzen dira gorputz osoan zehar bidalitako ordenak,gorputzak behar dituen mugimendu guztiak egin ditzan.

Orokorrean, inguru motorra lobulu frontalen atzekoaldeari dagokio eta sentimenezkoa lobulu parietalenaurreko aldeari. Erdiko arteka edo Rolando-ren artekadeitzen den artekak frontaleko une motorra eta parietalekoune sentsitiboa banatzen ditu. Esan genezake kortexakhiru funtzio-mota dituela: hartzailea, sentsazioeidagokiena; motorra, mugimenduei dagokiena eta berezpsikikoak diren funtzioak.

2.7 Irudia. Arteka eta lobulu garrantzitsuenak.

Page 23: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

31

4.2.1. Zentzumen-eremua eta zentzumenen funtzioakEremu sentsitiboa Rolando-ren arteka inguratzen duen

tolesdura luze batean zehar doa. Arteka estua etazeharkakoa da, diadema baten antzekoa.Zentzumenenako, larruazalareneko eta gorputzekohainbat atalen mugimenduen informazioa jasotzenespezializatuta dago. Zentzumenari dagozkiongorputzaren atalak zentzumen-eremu osoan zehar orde-nan proiektatzen dira.

Hala ere, eremu horien zabalera, proportzioan, ez datorbat dagokion gorputz atalaren neurriarekin, gorputz atalhorrek duen garrantzi funtzionalarekin baizik. Horregatik,eskuaren eta batez ere atzamarren zentzumenari dagokioneremua handiagoa da zabalagoak diren beste gorputzarenzati batzuena baino, esate baterako, gorputz-enborrarenaedo zangoena. Zerebroaren azalean zentzumeneidagozkien eremuen araberako gorputzaren mapamarraztuko bagenu, pertsona deformatu baten irudiaagertuko litzaiguke (Ikus 2.8. irudia).

Azterketa neurologikoei esker, badakigu kortexean,zentzumen-eremutik at, zentzumenen mezuak jasotzendituzten beste une batzuk ere badirela. Adibidez, lobuluokzipitalek ikusmenaren informazioa jasotzen dute etalobulu tenporalek entzumenaren informazioa.

4.2.2. Mugimendu-eremua eta funtzio motorrakMugimenduaren eremua kortexaren zentzumen-

-eremuaren parean dago eta bertan proiektatzen dirafuntzio motorrei dagozkien gorputz-atalak.

Proportzioa zentzumen-eremuaren antzekoa da;eremu motorrean atzamar lodiari dagokion gunea besteatzamarrena baino handiagoa da, baina ez fisikokihandiagoa delako, trebeagoa eta indartsuagoa delakobaizik. Aurpegiaren gunea ere handiagoa da eremumotorrean zentzumen-eremuan baino, batez ere ahoarena,

hizkuntza hain garrantzitsua izanik, ahoarekin egin behardiren mugimenduek zehaztasun handia eskatzen baitute.

4.2.3. Elkartze-eremuak eta funtzio psikikoakAurreko bi eremuek, zentzumenezko informazioa

jasotzen dutenek eta muskuluen erreakzioak zuzentzendituztenek, kortexaren laurden bat baino ez dute betetzen.Beste hiru laurdenari ez dagozkio funtzio horiek. Elkartze--eremuetako nerbio-zelulak elkartze-neuronak dira etabetetzen duten funtzio garrantzitsuena elkarren artean etasentimenen eremuarekin zein eremu motorrarekinkomunikazioa lortzea da.

Oraingoz ezin daiteke esan zehatz-mehatz zein direneremuon eginkizunak, baina badakigu oso garrantzitsuakdirela gizakiarentzat, beste eremu batzuek prozesatutakoinformazioa interpretatzen, integratzen eta erabiltzenbaitute. Esan genezake zerebroaren eremu horiek direlagizaki bilakatzen gaituztenak, bertan burutzen baititugugoi mailako jarduerak: planifikatu, hitz egin, idatzi,gogoratu, baloratu...

Zerebroaren lobuluetako elkartze-eremuek eginkizunugari dute. Lobulu frontalak dira gizakia gehienidentifikatzen dutenak, goi-mailako prozesu mentaletanfuntzio berezia betetzen dutenak direlako. Lobulu frontalekozauri batek gizakiaren nortasuna alda dezake, eta inhibitutautzi. Horixe izan zen, hain zuzen ere, gaiaren hasierakoirakurketako Phineas Gage jaunari gertatu zitzaiona.

Gainerako lobuluetako beste elkartze-eremuek erefuntzio mentalak betetzen dituzte. Lobulu tenporalakikastearen eta oroimenaren funtzio batzuetan aritu ohidira. Giroan agertzen diren gertakizunak erregistratzeneta gordetzen ere aritzen dira. Hainbat gauza gogoratzekoarazoak izaten dituzten pertsonek, askotan, lobulutenporaletan okerren bat izan ohi dute.

2.8 Irudia. Ezkerreko hemisferioaren kortex motorraren

eta kortex sentsitiboaren banaketa proportzionala.

2.9 Irudia. Kortexaren eremuak.

Page 24: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

32

4.3 Bi zerebro ote?Ikusi dugunez, nahiz eta gaitasun batzuk zerebroko

gune jakin batzuetan dauden, zerebroaren jarduerakosotasuna dakar, hau da, jarduera gehienetan zerebro osoaaritzen da eta ez bakarrik zati bat. Hori, gehienbat, goimailako eginkizunetan gertatzen da, hots: hitz egitean,ikastean, maitasunean... Horrelako jarduerek zerebroareneremu anitzen koordinazioa eskatzen dute.

Zerebroa, giltzurrunak edo birikak bezala, organobikoitza da. Antzeko tamainako bi hemisferio ditu:Hemisferioen eta hemisferiook kontrolatzen dituztengorputzaren atalen arteko komunikazioa, bitxia badirudiere, gurutzatua da. Hau da, eskumako hemisferioakgorputzaren ezkerreko aldea kontrolatzen du, etaezkerrekoak eskumako aldea. Horrela, eskumako besoamugitzen dugunean, ezkerreko aldeko hemisferioakbidalitako aginduari erantzuten diogu. Gehienetan,hemisferioetako bat izaten da nagusi. Horrela, eskumatiakdirenengan, hau da, eskumako aldean indar eta zehaztasunhandiago dutenengan, ezkerreko hemisferioa gailentzenda eta ezkertiengan, ordea, eskumako hemisferioa.

Paul Broca izeneko neurologo frantsesak, XIX.mendearen bukaeran, afasiari buruz egin zuenaurkikuntzari esker, gaur egun badakigu afasia (hitzegiteko gaitasunaren nahastea) ezkerreko hemisferioarenzaurien ondorioa dela. Eskuineko hemisferioa zauritzendenean, berriz, hitz egiteko gaitasuna oso gutxitannahasten da. Ordutik aurrera egindako ikerketek azaldudutenaren arabera, hitz egiteko gaitasuna, zenbaki--trebetasuna eta gogamen analitikoa ezkerrekohemisferioak kontrolatzen dituela jakin ahal izan dugueta, era berean, trebetasun espazialak eta arteari etamusikari dagozkien jardueren alderdi batzuk eskumakohemisferioak menderatzen dituela. Hala ere, hitz egitekogaitasuna ez du beti ezkerreko hemisferioak kontrolatzen.Pertsona batzuen zerebroan eskumakoa da hitz egitekogaitasuna kontrolatzen duen hemisferioa eta beste batzuenzerebroan hemisferio biek kontrolatzen dute gaitasun hori.Erabat ziurtatuta dagoena zera da: hitz egiteko gaitasunaezkerreko hemisferioak kontrolatzen duela eskumatien%96an eta ezkertien %70ean, beraz…

Zerebroaren hemisferioak gorputz kailutsua deritzonnerbio-sorta baten bidez komunikatuta daude eta egoeranormaletan bi hemisferioek elkarren arteko komunikaziozuzena eta etengabea dute. Orduan, lotura hori etetendenean, gerta al daiteke organismo batek banatutako bizerebro izatea?

Batez ere epilepsia dela eta ebakuntza jasan ondorengorputz kailutsua erauzita zeukaten pertsonekin egindako

ikerketen ondorioz jakin ahal izan dugunez, gorputzkailutsua faltatzean, ezin daiteke bi hemisferioen artekokomunikaziorik lortu. Horrezaz gain, ikertzaileek frogatudutenez, paziente horiek euren eskumako aldean ikustenzituzten hitzak ahoskatzeko gai ziren, zeren hizkuntzareneremuak dauzkan ezkerreko hemisferioak prozesatzenbaitzuen informazioa; baina ez ziren gai euren ezkerrekoaldean ikusten zituzten hitzak ahoskatzeko. Era berean,eskumako eskuarekin zerbait ezaguna ukitzen bazuten,zer zen esateko gai ziren, baina ezkerreko eskuarekinukituz gero, ezin zuten esan zer zen. Gaixook deskonexiosindromea dute eta eurokin egindako ikerketen arabera,lengoaiaren trebetasunak ezkerreko hemisferioan etatrebetasun espazialak eskumakoan daudela frogatu ahalizan da. Kasu larrienetan, hemisferio batek bere alderdikogorputz-atal batzuk ukatu egiten ditu. Adibidez,eskumako eskuarekin eskumako aldeko bizarra moztukoluke, baina ezkerreko aldekoa, ordea, ez luke moztuko.

Orain arte zerebroaren zatien espezializazioari buruzhitz egin dugu. Baina, zer gertatuko litzateke zauri edogaixotasun baten ondorioz suntsitutako zerebro-funtzioekin?Betiko galduko al lirateke?

Jakina da belaunean zauri bat egin eta denbora gutxira,kaltea sendatzeko zelula berriak haziko direla. Era berean,badakigu neuronekin ez dela gauza bera gertatzen,neuronak ez baitira birsortzen. Hala eta guztiz ere,zerebroak badu ahalmenik kortexeko parte bat edo bestebirmoldatzeko eta mindutako eremuen eginkizunak beregain hartzeko. Horrela, neurona batzuk suntsitzen badira,inguruko neuronek, konexio berriak eratuz, galdutakokonexioak berreskura ditzakete. Horixe da, hain zuzen,zerebroak erabiltzen duen bidea zahartzean galtzen direnneuronek eragindako desoreka egokitzeko.

Konpon al daiteke zerebroa zerebroaren ehunatransplantatuz? Gaur egun, bihotza, giltzurrunak, azalaedo birikak transplantatu egin daitezke, baina gizakiarenzerebroaren ehuna transplantatzea, momentuz, fikzioabaino ez da. Hala ere, neurozientifikoak aurrerapenaklortzen ari dira gai horretan. Animaliekin egin dituztenesperimentuetan zauritutako ehuna kentzea eta berriaipintzea lortu dute, beraz, denbora gutxi barru, gizakiekinere lortuko dutela dirudi.

Ikerketei esker, zerebroari buruz asko dakigula esangenezake, baina dakiguna baino askozaz gehiago da ezdakiguna. Eremuen funtzioen eta eremuen artekokomunikazioaren berri izan dezakegu, baina oraindik ezindezakegu esan nola eta zergatik nerbio-bulkadak poztasunsentimenduak, ideiak edota oroitzapenak eraginditzakeen. Beraz, ezin diogu erantzunik eman psikologianfuntsezkoak diren hainbat galderari. Zerk sortarazten du

Page 25: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

33

kontzientzia? Zerebroak uler al dezake zerebroa? Zerebroaezagutzea benetako erronka da zientzialarientzat. Bidezkoaizan daiteke, horietako zientzialari batek esandakoondorengo esaldiarekin bukatzea. “Zerebroa guk ulertzekolain sinplea balitz, gu ere sinpleak izango ginateke eta ezinizango genuke ulertu.”

5. Zerebroa aztertzeko metodoakGaur egun, zerebroaren ikerketan irizpiderik

garrantzitsuenetako bat gorputzaren eta gogamenarenfuntzioak kontrolatzen dituzten egiturak zehaztea da.

Zerebroa aztertzeko hiru metodo erabili ohi dira:

Azterketa klinikoak. Zerebroa aztertzeko metodorikzaharrena zaurien eta gaixoen ondorioak aztertzea izanda. Metodo hori orain dela 5000 urte ere erabili zen, bainametodo horren bidezko azterketen emaitzak azkenmendeotara arte ezin izan dira sistematikoki jaso. Horrela,adibidez, azterketa klinikoei esker, zerebroaren alde bateanjasandako zauriak gorputzaren beste aldeko arazoakeragiten zituela jakin ahal izan dugu.

Zerebroaren manipulazioa. Garai batetik hona,zientifikoek ez daukate zauriak gertatu arte itxaronbeharrik, kirurgia erabiliz, eurek eragiten baitituztezauriok, animalien zerebroetan kalteak eragin etaondorioak aztertu. Zerebroaren manipulazioaren metodoaerabiliz, saguen zerebroaren parte bat zaurituz gero, goseagutxitu egiten zaiela jakitera iritsi dira. Era berean,zerebroaren zatiak elektrizitatearen bidez estimuladaitezke. Horretarako, animaliei edo pertsonei zerebroanelektrodoak jarri ondoren, karga elektriko txikiak igortzenzaizkie. Horrela, zientifikoek estimulazioaren ondorioakazter ditzakete jokabideen bidez edo, pertsonen kasuan,sentitzen dutenari buruz adierazitakoaren bidez.

Zerebroaren jarduera elektrikoaren erregistroa.Teknologia berriek kirurgia behar ez duten metodo ugariahalbidetu dituzte. Esate baterako, elektroentzefalografia(EEG). Metodo horren bidez, entzefalo azalean erregularkigertatzen diren uhinak neur ditzakete. Zelulen potentzialelektrikoa paperean idatzita geratzen da eta uhinenmarrazkia lortzen da, horixe da, hain zuzen,elektroentzefalograma. Metodo hau oso eraginkorra daepilepsia, zerebroko tumoreak eta beste antzekogaixotasun neurologiko batzuk diagnostikatzeko.

Gaur egun, gero eta metodo zailagoak eta zehatzagoakerabili ohi dira zerebroa aztertzeko orduan. Hona hemenhorietariko batzuk:

Ordenadore bidezko tomografia axiala (OTA). OTAzerebroaren argazki-sorta bat da eta argazki horietanzerebroan egon daitezkeen zauriak argi eta garbi azaltzen

dira. OTAren bidez egindako miaketei esker, zerebroarenanatomiaren irudi oso argiak lortzen dira. Metodo haunahaste neurologikoak diagnostikatzeko ere erabil daiteke.

Azterketa tomografiko transaxiala (ATT) .Zerebroaren eremuen jarduera azaltzen du, eremubakoitzak erregai kimikoa (glukosa) nola erretzenduen erakutsiz.

Erresonantzia magnetiko nuklearra (EMN). Metodohonetan, irratifrekuentziez eta eremu magnetikoezaztertzen da zerebroa. EMN-aren bidez, zerebroaren ehun--mota ororen argazkiak lortzen dira, ehun horien barne--egiturak aztertzeko moduan. Batez ere, garun-enborrekotumoreak, zerebroko zauri txikiak eta bizkarrezur--muineko anomaliak diagnostikatzeko erabili ohi da.

Page 26: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

34

ARIKETAK

1. EL PAÍS egunkarian agertutako ondorengo bi berriak irakur itzazue eta, ondoren, azpianazaltzen diren ariketak egin.

EL PAÍS, 1997ko otsailaren 14aEdinburgheko Roslin Institutuko zientzialari talde batek, lehenbiziko aldiz, ardi klonikoa sortzea lortu

du, espezie bereko eme baten errapeko zelula bat atera eta beste ardi bat intseminatzeko erabili zutenobuluarekin uztartu eta gero. Ardi klonikoari Dolly izena jarri diote, zazpi hilabete ditu dagoeneko etanormaltasun osoz ari da hazten. Ardia eta bere ama berdinak dira genetikoki. Aurrerakuntza zientifiko horrenteknikak aplikatuz, teorian, giza ADNa erabili ahal izateko aukera zabaltzen da, eta genetikoki berdinakdiren pertsonak sortzeko.

Berria jakin eta berehala, galdera nagusi bat sortu zen zientzialarien artean: azkenean, gizakiongan eraginaizango ote dute esperimentu horiek guztiek? Ian Wilmut-ek, talde zientifikoko zuzendariak, zera esan zuen:“Pertsonak klonatzea zientzia fikziozko eremuan sartzea litzateke. Ikerketetan parte hartzen dugun guztiok etikarenkontrako jarduera delakoan gaude”.

EL PAÍS, 1998ko urtarrilaren 11Richard Seed-ek, 69 urteko Chicagoko zientzialari eta negozio-gizonak, gizakiaren klonazioak zientzia

fikzioaren muga zeharka dezan lehenengo aurrerapausoa eman du. Joan den abenduaren bostean Chicagoneginiko zientzialarien arteko batzar batean, Seed jaunak hiri hartako klinika batean giza klonazioari dagozkionesperimentuekin hasteko proiektua aurkeztu zuen.

a) Hiztegia erabiliz, ondorengo hitzen esanahia bila ezazue: klon, klonazio, kloniko, genetikokiberdina, espezie, intseminatu, etikaren kontrako jarduera.

b) Testuen irakurketak sortarazi dizuen iritzia idatz ezazue hiruzpalau lerrotan.c) Giza klonazioaren aurkako eta aldeko talde bana osa ezazue (zuen irizpidearekin bat datorren

ala ez kontuan hartu gabe) eta saia zaitezte kontrako bi ideiak argumentu sendoekin defendatzen.

2. Zein da ondorengo esaldiaren oinarri zientifikoa?«Lanik egin gabe bizi ahal izateko, jaiotzatik nire anaiarengandik banatutako eta klase sozial desberdinean

hazitako biki unibitelinoa izatea gustatuko litzaidake. Horrela, zientifiko pilo bati geure burua alokatukogenioke “ (R. Gould)

3. Idatz ezazue guruin endokrino bakoitzaren izena dagokion lekuan.

Page 27: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

35

TESTUAK LANTZEN

1. Ondorengo testua irakurri eta proposatutako galderei erantzun.

Neuronen arteko kontaktuak baliagarriak baldin badira, sendotu egiten dira; ez badute ezertarakobalio, zelulek irentsi egiten dituzte. Badirudi noizbehinkako korronte elektrikoak zeharkatzen ditueneansendotzen direla eta horrek esan nahi du baliagarriak direla. Zerebroko zirkuituek ez dute parekorik, zerenpertsona batek bere bizitza osoan zehar jasotako esperientzia biltzen baitute. Tenis-jokalari baten zirkuituaeta filosofo batena desberdinak dira (...).

Zentzu horretan, beraz, zerebro osoa da parerik ez duena. Zerebroa eraginkorra izan dadin,erabili egin behar da. Aipatutako guztiaren arabera, honako ondorioa atera dezakegu, hots: adimenagaratu egin daiteke, baldin eta metodo egokiak eta gure garun-ahalmenak dituen erreserba guztiakerabiltzen baditugu. “Tenis-jokoari” edo “filosofiari” dagozkion zirkuituak besterik ez erabiltzera murriztenbagara, ezin izango dugu gure garun-ahalmenaren erreserba osoki erabili. Gaur egun, jasotzen dugunheziketagatik dela zein jarduera sozialengatik dela, garun-ahalmenaren zati txiki bat, ehuneko hamarra,baino ez omen dugu erabiltzen.

ROSSELLINI, R.: Utopía Autopsia

1. Testuaren laburpena egin, eta bertan adierazten diren ideia nagusiak aipatu.2. Testuaren egilearen hitzetan, zertan datza adimenaren garapena? Azal itzazue zuen

erantzunen arrazoiak.3. Desberdinak al dira tenis-jokalariaren eta filosofoaren zirkuituak? Zergatik?4. Testuaren azken esaldiari buruz duzuen iritzia azal ezazue. Saia zaitezte zuen arrazoiak zehazten.

2. Irakurri testua eta azpian proposatzen zaizuen gaiari erantzun.

Bizitza osoan gertatzen den aldaketa fisiologikorik nabarmenena eta gogorrena gaztaroangertatzen dena da. Orokorrean, aldaketa horrek eragina du gorputz osoan, bereziki organo genitaletaneta funtzio sexualetan.

Pubertaroa mezu endokrino baten bitartez jartzen da martxan eta hormona-isurtze izugarria sortzenda. Prozesua zerebroan hasten da, hipotalamoan hain zuzen ere. Hipotalamoak hipofisiari hormonak jariatzekomezua ematen dio, obarioek edo barrabilek hormona sexualak isur ditzaten (estrogenoak eta progesterona neskenkasuan eta androgenoak mutilenean). Heldutasun sexualerako bidea eta organo sexualen garapena martxanhasten dira eta gorputzean bigarren mailako ezaugarri sexualak sortzen hasten dira. Mutilen kasuan, genitalakhazi egiten dira, pubisean eta galtzarbeetan ilea ateratzen zaie eta bizarra ere agertzen hasten da. Ahotsa aldatuegiten zaie eta gaueko lehenbiziko semen-isuriak gertatzen zaizkie. Nesken kasuan, bularrak hazten eta mokorrakzabaltzen zaizkie. Pubisean eta galtzarbeetan ilea hazten zaie eta lehenbiziko hilekoa izaten dute.

M. DUEÑAS doktorea

Gazte batzuek ez dituzte gorputzaren aldaketak ondo hartzen eta beste batzuek, ordea, bai. Aldaketahormonalek sortzen dituzten egoera onak eta txarrak kontuan izanda, aipa itzazue aldaketok gazteenjokabidean izan ditzaketen ondorioak.

3. Testua irakurri eta esan, zuen iritziz, zein ondorio izan dezakeen horrek umeen heziketan.

Umeak bizitza osoan zehar behar izango dituztenak baino neurona eta zuntz gehiagorekin etortzendira mundura; gainera, konexio sinaptiko pila bat sortzeko gai dira. Normala da, beraz, denbora gutxirenburuan, zerebro osoan zehar, zelula ugari hiltzea. Nola erabakitzen da, orduan, zein zuntzek, neuronak edosinapsik iraun behar duen bizirik? Neurozientifikoen ustetan, funtzioan dago kontua. Badirudi informazioaprozesatzen edo ingurunera egokitzen aritzen diren zelulak, zuntzak eta sinapsiak indartu egiten direla eta,alderantziz, horretan aritzen ez direnak ahuldu edo hil egiten direla.

Page 28: PSIKOLOGIA DERITZON - Elhuyar beste jakintzagaietatik zeharo banandu zenik; alderantziz, diziplinen arteko elkar-lana da zientzia honen ezaugarrietako bat eta harreman zuzena du biologoekin,

Psikologia

36

ZINEMA ETA LITERATURA

Mala semilla. WARNER BROSS, 1956. Zuri--beltzean. Zuzendaria: Mervyn Leroy. Antzezleak:Nancy Kelly, Patty McCormack.

Egiazko istorioa ez bada ere, egiazko kasuetanoinarritzen da. Badirudi bizimodu ona eta inguruegokia izan arren, geneak direla azken finean, pertsonabatzuen jokabidea zehazten dutenak. Familia onekoneskato polit, zintzo eta xarmantak azpiko jokabideikaragarria azal dezake.

Marnie. UNIVERSAL, 1964. Koloretan.Zuzendaria: Alfred Hitchcock. Antzezleak: TippiHedren, Sean Connery.

Hitchcock-en eskutik, berriro ere, gizakiarenburuaren barne ibilbidea egiteko aukera ezin hobea.Txikitan bizitako trauma batek bizitza osoa baldintzadezake, eta pertsona helduaren jokabidea definitzerairitsi. Kasu honetan, traumaz gain, protagonistak biziizandako etxeko egoerak ere badu zerikusirik.

El chip prodigioso, 1987. Koloretan. Zuzendaria: JoeDante. Antzezleak: Dennis Quaid, Martin Short,Meg Ryan.

Era dibertigarrian, batzuetan barre algarara iritsiz,giza gorputzean barrena bidaia ikaragarria egingodugu urpekontzi mikroskopiko batez. Imajina ezazuezuen barruan bidaiari txiki bat izatea zer litzatekeenzuen eguneroko bizitzan. Ordu t’erdi atseginapasatzeko aukera ona.

IRA LEVIN, Los niños del Brasil, 1976.

Genetikan lortzen diren aurrerakuntzak ez dirahain berriak. XX. mendeko 70eko hamarkadan,dagoeneko hitz egiten zen klonazioaz. Liburuairakurtzen hastean ikerketaren sarean apur batnahastuko garen arren, bukatzerakoan, ezingo duguukatu hausnarketa egitera bultzatzen gaituenik.Aurrerakuntza guztiekin gertatzen den bezalaxe,gizakiak klonazioa onerako zein txarrerako gara dezake,baina... Zer gertatuko litzateke, helbururik txarrenaedo okerrena lortu nahian erabiliko balitz?

CHARLES DICKENS, David Copperfield,1850.

Idazle ingelesaren luma garbia ezagutzekoaukerarik onena. Heziketa, giroa, familia eta herriaaldatu; ezbeharrak, zortea, istripuak... protagonistakdenetarik jasan behar izango du bere bizitzan eta,hala ere, izaera berbera mantenduko du. Klasikohonen bitartez, nobela modernoaren oinarrietakobat ezagutuko duzue eta amaigabeak diruditenabenturez gozatu ahal izango duzue.

JOSÉ SARAMAGO, Ensayo sobre la ceguera, 1995.

Saramago, Nobel sariak arazo ikaragarriaplanteatzen digu. Zer gertatuko litzaioke pertsona bati,bat-batean, zentzumen garrantzitsu bat, ikusmena kasuhonetan, galduko balu? Nola jokatuko luke? Protago-nista egoera horretan murgilduz, idazle portugaldarrakgizakiaren zergatiaren, izaeraren eta portaerarenhausnarketa sakona eskaintzen digu.