ORIFLAMME

4
Zer poza dutxa bat hartzea itsasoan bainatu ondoren edota ura edatea eguzkitan luzaroan egon ondoren. Hala ere, ba al dakigu nondik datorren gure dutxako eta ur txorrotako ura ? Gurera iritsi baino lehen, urak tratamendu bat jasotzen du : uraren potabilizazioa. Uraren potabilizazioa Uraren tratamenduaren urratsek ingurugiro naturalean erauzitako uraren garbitasuna berreskuratzea, doitzea eta desinfektatzea ahalbideratzen dute, ura edangarri bihurtzeko. Gehienetan ur naturala urtegi batetik ateratzen da. Ura biltegiratzea ezinbestekoa da ur iturriaren emariak ez dituelarik ur beharrak betetzen urte osoan zehar. Erreka edo ibaien ura biltegiratzeko presak eraikitzen dira. Ura tratatzeko prozesu ugari erabili ohi dira, askotan naturalak edo biologikoak direnak. Ura potabilizatzeko prozesuak herrialde edo gune geografikoaren arabera aldatu ohi dira, kutsadura iturriak ezberdinak direlako. Hauek dira uraren potabilizaziorako urrats nagusiak : Erauzketa Erauzketa Ur naturala urtegietatik erauzten da, ondoren, potabilizazio planta batera bidaltzeko. 1. Ur naturalaren erauzketa Biltegi txiki bat da ataska bat daukana, berez itxita dagoena. Bertatik ura birmineralizazio ganberara doa. 2. Sarrera Irteera Tratamendua Tratamendua 3. Birmineralizazio ganbera Karbono dioxidoa (CO2) eta kare ura injektatzen da, ur naturalaren mineralizazio arazoak konpontzeko. 4. Aurre oxidazioa Ozonoa injektatzeak ur naturalean dauden burdina eta manganesoa oxidatzea ahalbidetzen du, oxidoak eliminatu ahal izateko ondoren dekantazio garaian. Dekantazioa ondoren, bigarren oxidazio etapa bat izango da, aurre oxidazioa eta gero oraindik manganeso hondakinak baldin badaude. 5. Nahasketa ganbera Koagulante baten injekzioak ondorengo dekantazioa erraztuko du. Prozesu horren bidez, urean dauden partikulen dentsitatea, urarena baino handiagoa izango da, dekantazioa eraginez. 6. Dekantazioa Klarifikazioaren lehen etapa da. Prozesu hau urarena baino dentsitate altuagoa duten partikulak desagertarazteko erabili ohi da : hauen pisuak dekantazio ontziaren azpikaldera bidaltzen ditu, zeinetik lokatz moduan atera egiten diren. 7. Iragazpena Iragazpenaren helburua dekantazio prozesuan ihes egiten duten partikula solidoak uretik banantzea da (esekituta dagoen materiaren %20a inguru). Hauek iragazkietako hondarrean geratzen dira blokeatuta. ........... .... Doiketa Doiketa eta desinfekzioa 8. Fluorazioa Fluor-a gehitzen zaio urari hortzeko karies-ak prebenitzeko. 9. Klorazioa Kloroak uraren desinfekzioa bermatzen du kanalizazioetako sare luze guztian, eta ondorioz ur edangarri baten banaketa segurtatzen du. Biltegiratzea Biltegiratzea eta banaketa Tratamendutik igaro ondoren, ura, ur-biltegi handi batzuetara bidalia da. Bertan mugimendu etengabean egoteak bere kalitatea bermatzen du giza kontsumoarentzat. Potabilizadorako ur-biltegietan egon ondoren, ura banaketa sarera bidalia da. Horrela iristen da gure ur-txorrota eta dutxetara. ITURRIAK : Aguas de Añarbe - Añarbeko Urak, S.A. Smun, Producteur d’eau potable (www.smun.fr) ; C.I.eau «Catalogue pédagogique sur l’eau potable» (www.cieau.com).

description

Pedagogical tool about water

Transcript of ORIFLAMME

Page 1: ORIFLAMME

Zer poza dutxa bat hartzea itsasoan bainatu ondoren edota ura edatea eguzkitan luzaroan egon ondoren. Hala ere, ba al dakigu nondik datorren gure dutxako eta ur txorrotako ura ? Gurera iritsi baino lehen, urak tratamendu bat jasotzen du : uraren potabilizazioa.

Uraren potabilizazioa‘‘

‘‘Uraren tratamenduaren urratsek ingurugiro naturalean erauzitako uraren garbitasuna berreskuratzea, doitzea eta desinfektatzea ahalbideratzen dute, ura edangarri bihurtzeko.

Gehienetan ur naturala urtegi batetik ateratzen da.

Ura biltegiratzea ezinbestekoa da ur iturriaren emariak ez dituelarik ur beharrak betetzen urte osoan zehar. Erreka edo ibaien ura biltegiratzeko presak eraikitzen dira.

Ura tratatzeko prozesu ugari erabili ohi dira, askotan naturalak edo biologikoak direnak. Ura potabilizatzeko prozesuak herrialde edo gune geografikoaren arabera aldatu ohi dira, kutsadura iturriak ezberdinak direlako. Hauek dira uraren potabilizaziorako urrats nagusiak :

ErauzketaErauzketa

Ur naturala urtegietatik erauzten da, ondoren, potabilizazio planta batera bidaltzeko.

1. Ur naturalaren erauzketa

Biltegi txiki bat da ataska bat daukana, berez itxita dagoena. Bertatik ura birmineralizazio ganberara doa.

2. Sarrera

Irteera

TratamenduaTratamendua

3. Birmineralizazio ganbera Karbono dioxidoa (CO2) eta kare ura injektatzen da, ur naturalaren mineralizazio arazoak konpontzeko.

4. Aurre oxidazioaOzonoa injektatzeak ur naturalean dauden burdina eta manganesoa oxidatzea ahalbidetzen du, oxidoak eliminatu ahal izateko ondoren dekantazio garaian. Dekantazioa ondoren, bigarren oxidazio etapa bat izango da, aurre oxidazioa eta gero oraindik manganeso hondakinak baldin badaude.

5. Nahasketa ganberaKoagulante baten injekzioak ondorengo dekantazioa erraztuko du. Prozesu horren bidez, urean dauden partikulen dentsitatea, urarena baino handiagoa izango da, dekantazioa eraginez.

6. DekantazioaKlarifikazioaren lehen etapa da. Prozesu hau urarena baino dentsitate altuagoa duten partikulak desagertarazteko erabili ohi da : hauen pisuak dekantazio ontziaren azpikaldera bidaltzen ditu, zeinetik lokatz moduan atera egiten diren.

7. IragazpenaIragazpenaren helburua dekantazio prozesuan ihes egiten duten partikula solidoak uretik banantzea da (esekituta dagoen materiaren %20a inguru). Hauek iragazkietako hondarrean geratzen dira blokeatuta.

...............

DoiketaDoiketa eta desinfekzioa

8. FluorazioaFluor-a gehitzen zaio urari hortzeko karies-ak prebenitzeko.

9. KlorazioaKloroak uraren desinfekzioa bermatzen du kanalizazioetako sare luze guztian, eta ondorioz ur edangarri baten banaketa segurtatzen du.

Biltegiratzea Biltegiratzea eta banaketaTratamendutik igaro ondoren, ura, ur-biltegi handi batzuetara bidalia da. Bertan mugimendu etengabean egoteak bere kalitatea bermatzen du giza kontsumoarentzat.

Potabilizadorako ur-biltegietan egon ondoren, ura banaketa sarera bidalia da. Horrela iristen da gure ur-txorrota eta dutxetara.

ITURRIAK :

Aguas de Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.Smun, Producteur d’eau potable (www.smun.fr) ;C.I.eau «Catalogue pédagogique sur l’eau potable» (www.cieau.com).

Page 2: ORIFLAMME

Hondakin uren tratamendua« Erabili » ondoren, ura « hondakin ura » bihurtzen da. Gure hondakin urak lur azpiko kanalizazioetara iristen dira : isurbideetara.Hiru ur hondakin mota ezberdintzen dira :

Etxeko hondakin urakUr grisak bainu gelatik eta ikuzgailutik datozenak, bereziki detergentea daukatenak,Sukaldeko urak detergente, olio eta grasak dauzkatenak,Ur beltzak komunetik datozenak, gorotz eta materia fekalak dauzkatenak.

Hondakin ur industrialek honako produktuak dauzkate :Metal astunak, materia organikoak,

esekituta dauden materiak, konposatu nitrogenodunak, konposatu fosforodunak eta

material toxikoak (fenola, zianuroa).

Hondakin ur industrialak

Etxeetatik datozen hondakin uren kutsadura iturriak gutxi aldatu ohi dira. Baina hondakin ur industrialen kutsadura iturriak ugariak direnez, prozesu berezi eta ezberdinak erabiltzea beharrezkoa izaten da.

Hodi sistema batzuen bidez biltegiratuak dira eta ingurugiro naturalera botatzen dira euri-uren sarearen bidez. Nekazal-urek materia organikoak, nitrogenoa eta fosforoa daukate.

Euri-urak eta nekazal-urak

Herrialde edo gune geografikoen arabera kutsadura iturriak ezberdinak direnez, tratamendua ere aldatu egiten da. Hala ere, hona hemen hondakin urak garbitzeko etapa nagusiak :

PonpaketaPonpaketa eta goratzeaArazketa prozesua, arazketa saretik datozen hondakin uren kaptazioarekin eta sarrerarekin batera hasten da.

Ura sare batzuetatik igarotzen da, hondakin handiak eta gorputz flotatzaileak gelditzeko.

1. Zati lodien arbasketa

Hondakin urak goratzen dira, arazketa prozesu osoan zehar grabitatearen eraginez mugitu daitezen.

2. Hondakin uren ponpaketa

Aurre tratamenduaAurre tratamendua

6mm-tik gorako solidoak banatzea ahalbidetzen du.3. Baheketa

4. Grasa eta hondar ezabapenaOlio eta hondar ezabatze ontziek, hondarra, grasa, olioa eta gorputz flotatzaileak eliminatzen dituzte. Hondarra eta legarra ontziaren azpikaldera erortzen dira, olioa eta koipeak ur azalean gelditzen diren bitartean. Bildutako produktuak ontzitik atera egiten dira ondoren tratatuak izateko.

TratamenduaTratamendua

5. Tratamendu biologikoaMikroorganismo multzo baten bidez materia organikoa degradatzen da.

6. Flokulazio-desairetze ganberaInstalazioari tratamendu fisiko-kimiko bat gehitzen zaio, tratamendu biologikoa babesteko instripuz gerta litekeen isuri industrial baten aurrean.

7. DekantazioaUr araztua aurreko tratamendutik datorren lokatz biologikotik banatzen da. Lokatza ontziaren azpikaldera erortzen da. Araztutako ura hustu egiten da eta itsasoan isurtzen da beharrezkoa den kalitatea bermatuz.

8. Lokatzen tratamenduaTratamendua fase ezberdinetan burutzen da : loditzea, liseriketa, desidratazioa eta lehortze termikoa. Biztanle bakoitzak urtean zehar, %95-an lehortuta dauden 14 kg lokatz sortzen ditu.

9. Airearen tratamenduaAraztegiek desodorizazio sistema batzu dauzkate euren eraikin ezberdinetan, arazketak eragindako airea bildu eta garbitzen dutenak. Horrela usainak eragindako gaitzak saihesten dira.

Araztegiko ura edangarria al da ?EZ. Ura araztegitik atera ondoren, garbitua edo araztua izan arren, ez da edangarria. Ubideetan aurkitzen diren bakterioek eta itsas landareek geratzen den kutsadura biologikoa garbitzen dute. Kanabera edo zuhaitza bezalako landareek, ur-ertza mantentzen dute euren sustraiekin eta nitrogenoa eliminatzen dute. Ura edangarri bihurtzen da potabilizazio lantegitik igaro ondoren.

Zer egin daiteke araztegietatik berreskuratutako lokatzekin?

Araztegietatik eratorritako lokatzak ongarri edo ongailu organiko bezala erabiltzen dira nekazaritzan edo clinker labean porlan lantegietan.

Anaerobia liseriketaren bidez ekoiztutako biogas-a, araztegiko behar termiko ezberdinak

betetzeko erabiltzen da, energia bezala.

ITURRIAK : Aguas de Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.SIAH Croult et Petit Rosne (www.siah-croult.org); C.I.eau «Catalogue pédagogique sur l’eau potable» (www.cieau.com);Veolia Environnement «Livre sur l’eau» (www.kidslovecities.com).

Page 3: ORIFLAMME

Urari buruz betidanik ezagutunahi izan duzun guztia

Biologiaz Biologiaz hizketan

Ura ezinbestekoa da edozein bizitzarentzat. Ez dago organismorik urik gabe bizi daitekeenik, landare edo animalia izan, sinplea edo konplexua, txikia edo lodia. Ura izaki bizidunen osagai nagusia da :

landareak : meloia (%95a ura da), azenarioa (%85) animaliak : marmoka (%95), arraina (%80), txoria (%65) gizakiak (65%)

0,50,5 0,5 10,5litro ur izerdiaren bidez

litro ur arnasaren bidez 1 litro inguru

pixaren bidez

Egunero batazbestean gizakiak galtzen du :

Galera hauek orekatzeko, gizakiak batazbesteko bi litro ur edan behar ditu egunero. Edarietan eta janarian bilatzen da ur hori. Gorputzeko uraren %2a galtzeak egarriaren sentsazioa eragiten dio gizakiari; %10a galduz gero, aluzinazioak dauzka eta bere larrua uzkurtzen da, eta

hil daiteke %15a galduz gero. Atera edalontzia eta botilak !

BURMUINA 76%

BIRIKA 78%BIHOTZA 79%

URDAILA HESTEA 75%

GILTZURRUNA 81%

HEZURRA 22,5%

MUSKULUA 75%

ODOLA 79%

LARRUA 70%

Gizaki heldu baten gorputzeko organo ezberdinek daukaten

ur kopurua

KimikazKimikaz hizketan

Ura, bi hidrogeno atomoz eta oxigeno atomo batez osatuta dagoen molekula da. Lurran ura dagoenetik, duela 4 miliar urte inguru, planetan (hidrosferan) aurki

daitekeen ur kantitatea ez da aldatu. Uraren bolumena berdina da, eguzki energiaren eraginez, etengabe aldatu egiten dena egoera batetik bestera (gas, likido,

solido). Birziklapen naturalaren adibide adierazgarria !

Amerikar batek eguneko duen batazbesteko ur kontsumoa 600 litrokoa da, Europear batena 150 litrokoa. Afrikar batek ordea, eguneko 5 eta 10 litro bitartean kontsumitzen ditu !

KontsumoaKontsumoa

Hondartzan* Uraren kontsumo orokorra urteko, kostaldeko hiri bateko hondartzetan :Hondartzako dutxako ziklo bat : Hondartzako ur txorrotako ziklo bat :

49 660 m3

hau da 16,5 igerileku olinpiko* Datu hauek Donostiako hondartzei dagozkie (Gipuzkoa). Hondartzako dutxak, kabinetako zerbitzuak (dutxak, WC, takillak...) eta horien garbiketak (lurrak, tresnak...) kontutan hartzen dituzte.

≈ 2,5 litro≈ 10 litro

EtxeanBainu bat : 150 eta 200 litro ur bitartean Ikuzgailu bat : 80 eta 120 litro ur bitartean Plater ikuzgailu bat : 18 eta 30 litro bitarteanKomuneko bonbari behin eragitea : 6 eta 12 litro bitartean Ur txorrota bat irekita : 12 litro ur minutukoUr txorrotan ura tantaka : 120 litro ur eguneko GainerakoakBainua

DutxaKomun ontziakArropaBaxeraBaratzea

kotxeaSukaldeaEdaria

1% 1%6%6% 6%10% 12%

20%

39%

Erabilpenaren araberako ur kontsumoa etxean

... beste lekuetanIgerilekuan : 25 000 litro eguneroParke baten ureztapena : 5 eta 10 litro m -koLitro bat garagardo ekoizteko : 25 litroKilo bat paper ekoizteko : 500 litro

Galdera kGaldera – Erantzunak

2

Eta lurpeko ura ?Berez, lurpeko ura bilatzea zaila izaten da gordeta dagoelako. Hala eta guztiz ere, bere biltegiratze funtzioa dela eta, lurpeko ura baliabide nagusia da ur edangarriarentzat, baina baita ere ubideak biziarazteko, batez ere agorraldi garaian. Biltegi hauek, « geruza » edo « akuifero » izenekoak, euri urek betetzen dituzte. Berez kalitate onekoa da, baina hiriko kutsadurek, kutsadura industrialek (konposatu toxikoak) edo nekazal kutsadurek (pestizidak eta nitratoak) kutsatu dezakete. Ur hori astiro berriztatzen dela jakinda, kutsadura benetako mehatxua da lurpeko urarentzat: kalitatea berreskuratzeko urte asko behar izaten ditu.

Zer al da ur birtuala ?Ba al dakizu arraultza, blue-jeans edo ordenagailu bat ekoizteko ura beharrezkoa dela ? Nahiz eta ura ez den ikusgai erosten ditugun produktuetan, ezinbestekoa izan da hauen ekoizpen prozesuan. Ur birtuala « produktu bat ekoizteko beharrezkoa den » baliabidea da. Ur horrek iturri ezberdinak izan ditzake : geruza freatikoak, ubideak, euria edota lur azalaren hezetasuna.

Zenbat litro ur behar al da honako materialen kilo edo litro bat sortzeko ?

Tea120

Sagarra700

Ardoa960

Ogia1300

Arraultza3300

Oilaskoa5700

Hanburgesa16000

BA AL ZENEKIEN ? Komuneko ura, txorrotako ura eta dutxakoa, etxean zein hondartzan, beti edangarria da ! Arrazoi bat besterik ez da ez xahutzeko !

Akuiferoa : formazio geologiko bat da (lur edo arroka geruza), nahiko porotsua (ura biltegiratu dezakeena) eta nahiko iragazkorra dena (zeinetan urak erraz zirkulatzen duen), lurpeko uren geruza bat biltegiratzeko.

Saneamendua : hondakin urek jasotzen duten tratamenduen multzoa, urak dauzkan zikinkeriak erauzteko (eliminatu), berriro ingurugiro naturalera bota aurretik.

Agorraldia : ubideetan ur gutxien dagoen garaia da, gizakiak erauzketa ugari egiten dituelako bertan bere aktibitateak aurrera eramateko. Udan, urak ureztapenarentzat balio du. Neguan, mendietako ura biltzen da hidroelektrizitatea ekoizteko.

Hidrosfera : planeta edo satelite baten kanpo geruza, ura bere egoera ezberdinetan biltzen duena : likidoa, solidoa, gasa.

Nitratoa : batzutan uretan aurkitzen den produktua da, gehienetan nekazaritzarako ongarrietatik datorrena. Kantitatea altuegia denean ur gezen eutrofizazioa eragiten du eta ondorioz alga berdeen garapena ematen da. Azken hauek gas toxikoak botatzen dituzte (alga hauetariko batzuk gas toxikoak botatzen dituzte).

Pestizida : kultiboetan landare edo intsektuen presentzia eragozten duen produktu kimikoa. Hala eta guztiz ere, erabilitako pestizida kantitatearen %90a baino gehiago ez da bere jomugara iristen. Produktuaren gehiengoa lurzoruan aurkitzen da azkenean eta mehatxu bihurtzen da ingurumena eta izaki bizidunentzat.

Hiztegia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

SMUN, producteur d’eau potable (www.smun.fr) ; © CNRS/sagascience (www.cnrs.fr/saga) ;Fondation France Libertés (www.france-libertes.org) ; «El plan verde», «El cuaderno del alumno» (Kutxa) ;Donostiako udala (Ingurumena)

ITURRIAK : Agence de l’Eau Rhône-Méditerranée et Corse (www.eaurmc.fr) ; Veolia Environnement «Livre sur l’eau» (www.kidslovecities.com) ;Agence de l’eau Seine-Normandie (www.eau-seine-normandie.fr) ; C.I.eau «Catalogue pédagogique sur l’eau potable» (www.cieau.com).

Page 4: ORIFLAMME

Babestu dezagun gure ura !Ura ez da baliabide agorrezina. Ur gabeziak ondorio dramatikoak ekarri ditzake. Baina dagoeneko garaiz gabiltza ! Egunerokoan aurreztea, erraza da… jarrera batzuk segituz !‘‘ ‘‘

AurreztuNola aurreztu ura ?

Hondartzan

Muturreko baldintzetan ez ezik (bainua debekatua, baldintza meteorologiko txarrak,…) itsasoaz gozatzen dut freskatzeko.

FRESKATZEKO, ITSASOAN BAINATZEN NAIZ DUTXA BAT HARTU BEHARREAN

Nire zegoa itsasoko urarekin betetzen dut, dutxetatik edo txorrotatik datorren ur edangarria xahutu beharrean.

ITSASOKO URAREKIN JOLAS EGITEN DUT ETA EZ TXORROTAKO URAREKIN EDO DUTXETAKOAREKIN2

Ura preziatua da, ez da xahutu behar berotu bitartean, denbora galtzea da ! Hondartzako ur

txorrotak eta dutxak zikloka funtzionatzen dute. Saiatzen naiz ziklo bat ahalik eta gehien erabiltzen beste bat hasi baino lehen.

DUTXETAKO URA EZ UTZI ISURTZEN DEBALDE

Etxean

Txorrotako ura ixten dut bizarra mozterakoan, hortzak edo eskuak garbitzerakoan, edo harrikoa

egiterakoan, irekita dagoen ur txorrota batek minutuko

12 litro ur botatzen dituelako batazbestean.

TXORROTAKO URA AURREZTEN DUT

Bainu batek batazbestean 200 eta 300 litro ur bitartean erabiltzen ditu, dutxa batek 80 eta 100 litro bitartean erabiltzen dituen bitartean.

Dutxatuz uraren %70a aurrezten dut.

DUTXA BAT HARTZEN DUT BAINUA HARTU BEHARREAN

200 - 300 litro 80 - 100 litro

Komun horren bidez 15 litro ur aurreztu daitezke eguneko bi pertsona bizi diren etxe batean. Gogoratu

komunak itogina izanez gero, ur kontsumoa urteko 30 eta 250 m gehiagokoa izango dela !

KAPAZITATE BIKOITZEKO KOMUN BAT AUKERATZEN DUT

3

A klaseko ikuzgailuek ur kontsumoa murriztea ahalbidetzen

dute (%50-ez) eta arropa gehiago garbitzeko aukera ematen dute C kategoriako ikuzgailuekin konparatuta. « Eko » programa erabiliz gero ura aurreztu ahal izango dut. Ikuzgailua guztiz beteta dagoenean erabiltzen saiatzen naiz.

IKUZGAILU EKOLOGIKO BAT AUKERATZEN DUT7

A

… beste lekuetan :

Konposta gehitzen diot lurrari uraren zirkulazio ona ahalbidetzeko eta ura lurrean ondo sartzeko. Lurzorua lastoarekin estaltzen dut zuhaitzen oinarrian, hezetasuna mantentzeko. Gauez edo goizean goiz ureztatzen dut, ura lurzoruan ondo iragazteko, beroaren eraginez lurrundu beharrean.

NIRE LANDAREAK UREZTATZEKO UR KOPURUA MUGATZEN DUT

Tonelada bat paper birziklatuak 20 000 litro ur aurreztea ahalbidetzen du. Nire paper zuria, %100-ean birziklatuta eta ez zuritua dagoenarekin ordezkatuz gero,

uraren % 90a aurrezten dut.

%100 BIRZIKLATUTAKO PAPERA ERABILTZEN DUT ETA INPRESIOAK MUGATZEN DITUT

MugatuNola mugatu uraren kutsadura ?

Kanalizaziotik botatzen dudan guztia isurbidera iristen da (desagüe). Hainbat hondakin solido

tratatzea oso zaila izaten da. Haurtxoentzako oihaltxoek adibidez kanalizazioak blokeatzen

dituzte. Belarrietako makiltxoek araztegietako sareak igaro ditzakete eta erreketara iritsi.

KANALIZAZIOAK EZ DIRA ZAKARRONTZIAK !

Horrez gain, hainbat substantzia likidok araztegien funtzionamendua trabatu dezakete : produktu korrosiboak, toxikoak edo sua erraz hartu dezaketenak (sukoiak), disolbatzaileak, sukaldatutako olioa, etxea garbitzeko produktuak edota pinturak. Produktu hauek garbi gune batean utziko ditut bertan tratamendu egoki bat jaso dezaten.

Gure hondartzetan aurkitutako hondakinen

%80a barruko lurretatik dator. Haizearen, euriaren, itsas korronteen eraginez, kalean botatako hondakinek adibidez, euren ibilbidea ozeanoetan, lakuetan, erreketan edota hondartzetan amaitzen dute.

EZ DUT EZER BOTATZEN LURRERA !

Nire kotxea baratzean edo kalean garbitzea saihesten dut, ur kutsatu horiek, lehenago edo beranduago ubide batera edo geruza freatikoetara iritsiko direlako. Egokiena garbitze gune batean egitea da, bertan ura biltzeko zirkuituak, ebakuazioak eta

tratamendu egokiak dauzkatelako. Horrela 200 litro ur aurrezten ditut !

NIRE KOTXEA BEREZITUA DEN LEKU BATEAN GARBITZEN DUT12

ITURRIAK : Les 10 éco-gestes pour l’eau (Lyonnaise des eaux) ;Fondation France Libertés (www.france-libertes.org) ; «El plan verde» (Kutxa) ;Consoglobe (www.consoglobe.com).