OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako...

15
OROITZA- TXOSTENA 2011-12

Transcript of OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako...

Page 1: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

OROITZA -TXOSTENA2011 -12

Page 2: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

2 | Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012

Ø aurkibideaAurkezpena ...................................2

Elizen arteko lankidetza ................3

Misiolari Sustapena.......................8

Ekonomia ....................................15

Anai eta arreba maiteok:

“Zoazte eta egin herri guztiak nire ikasle” (Mt 28, 19), agindua utzi zigunJaunak Zeruetara igo baino lehen, bere mezua eta salbamen-egintza mun-duko inguru guztietara zabaltzeko. Mezu ederra, eginkizun liluragarria, Jain-koarenganako konfiantzaz eta Harekiko eta anai-arrebekiko maitasunezbeteriko bidea, hauek ere salbamenaren dohain handi honetan partaideegitean.

Lekuko Elizak berezkoa du misiolari alderdia. Gure bataio santuaren egu-nean, sagaratuak izan ginen Kristoren Pazko Misterioan eta lekuko etamisiolari bezala bidaliak. Elizaren misiolari alderdia bataio-sagarapene-an sustraitzen da. Horregatik, misiolari eginkizuna Elizaren ezinbestekoosagaitzat eta ahalegin utziezintzat jotzen da.

Gure Elizbarrutiak, historia laburra badu ere, bere bizitza bizi eta itxaro-penaren iragarle, Jainkoaren Erreinuaren haziaren ereile nekaezin iza-teko eskaini izan duen Bizkaiko hainbeste seme eta alabaren misiolari le-kukotasun bikaina du.

Misioetarako Elizbarrutiko Ordezkaritzak aurkezten duen oroitza-txostenhonek Elizbarrutiaren 2011-12 pastoral ekiturteko misiolari jardueraren al-derdi nagusiak jasotzen ditu. Gure anai arreba ugarik Jainkoaren Elizaeraikitzeko eta salbamen mezua eramateko eskuz esku elkarlanean ari-tuz beren bizitzaren onena utzirik, guretzat hain maite eta esanguratsuakdiren Hego Amerika eta Afrika bezalako lekuetan Eliza ahizpekin izandakolankidetza biziaz dihardu. Edo bigarren alderdiaz: gure Elizbarrutiaren mi-siolari sustapenaz. Topaketen, biltzarren, hitzaldien, trukeen, jardunaldien,kanpainen, e.a., egitarau zabalaren bidez, Ordezkaritzako kide eta la-guntzaileek gure bihotzean pizturik dagoen eta gure Elizaren ariman su-tan dagoen misiolari-garra bizitasun eta zabaltasun handiagoz hedatzeaahalbideratu du.

Egundoko egintza honi eusten dion ekonomiaren aurkezpenak eta kon-prometituta gauden egitasmoen zerrenda zehatzak errealitate bizi eta itxa-ropentsuaren zeinuak islatzen dizkigute. Jainkoa lagun, oroitza-txostenhonek lagunduko ahal digu gure misiolari konpromisoa gogo biziz sen-dotzen eta XXI. gizaldi honen hasieran hainbeste herri eta nazioren itxa-ropena diren Eliza ahizpa eta maiteekiko senide lankidetza bultzatzen.Aukera ona da, aldi berean, hainbeste eta hainbeste misiolariri bere fedeeta karitatezko lekukotasunagatik eskerrak emateko eta eskerron hori erabatera edo bestera misiolari ekintzan esku hartzen duten guztiei hela-razteko.

Jainkoaren bedeinkapena eta Ama Mariaren babesa zuontzat eskatuz,senide besarkada bidaltzen dizuet.

+ Mario Izeta GabickagogeaskoaBilboko Gotzaina

• Argitaratzailea: Misiotaratko Bilboko Elizba-rrutiko Ordezkaritza• Erredakzioa: Merche Aguirre y equipo de ladelegación• Argazkiak: Archivo de la delegación de Mi-siones• Marrazkiak: Pablo Sanaguano • Maketazioa eta inpresioa: Gertu Komunika-ziobide, Oñati

Helbidea: Barria-Plaza Nueva 4, entreplanta 48005 Bilbao

Tlf: 94 401 36 99 Fax: 94 401 [email protected]

[email protected]; [email protected] (areas pastorals)

Page 3: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

Aurkezpena

Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012 | 3

Elizen arteko lankidetza

Zuen esku jartzen dugun oroitza-txostenhonek Misioetarako Ordezkaritzaren bizitzareningurukoak jasotzen ditu. Ez da ohiko oroitza-txostena, horrelako ezaugarriak dituanlehenengoa delako, alderdi batzuen informaziozabalagoa eman nahi dugulako. Oroitza-txosten honen bitartez, elizbarruti misiolaria,bertan parte hartzea zer den azaldu nahidizuegu, orain arteko partaidetza eskertu etaaurrerantzean ere parte hartzera bultzatu.

1948tik aurrera, gure Elizbarrutietako MisioakAfrika eta Amerikan, misiolari egitekoarenerreferentzia izan dira elizbarrutian.Horregatik, honako honen bitartez, gurebegirada zabaldu nahi dugu etaordezkaritzaren eginkizunaren berri eman.

Misioetarako elizbarrutiko ordezkaritza gurelekuko Elizaren misiolari alderdia artikulatzeazarduratzen den Bilboko Elizbarrutikoerakundea da.

Ordezkaritzaren MISIOA, unibertsaltasuna,elizatasuna eta ebanjelizazioa alderdiekin,Elizaren misiolari jardueran kokatzen da etabeste Eliza batzuekiko senide lankidetzaherrialde txirotuetan eta elizbarrutikopastoralgintza osoan misiolari alderdiabultzatzea ditu helburutzat.

Beraz, bi jardunbide nagusitan zehazten da:Elizen arteko lankidetza eta MisiolariSustapena.

Denon artean suspertzen dugu elizbarruti misiolaria.

Elizen artekolankidetza

Lankidetzan jardutea, elkartasunari aurpegiaipintzea da, beste eliza batzuekin, beste herribatzuekin hartu-emanean jartzea da.

Guretzat, elizen arteko lankidetza, elkarrenganako errespetutik,ematetik eta hartzetik, pertsona txirotuen aldeko hautua egitenduten Eliza ahizpen “egitasmoan” datza.

Hauek lirateke egitekoak:

º Beste eliza batzuetan eliz eta ebanjelizazio zerbitzuagauzatzen duten misiolariekiko hartu-emana ezarri etabultzatu, gure elizbarrutiari lotuta daudelako.

º Elizbarrutiko elkarteko kideen artean misiolari bokazioak –laiko, erlijioso nahiz apaiz bokazioak- sorrarazi eta suspertu.

º Donostia eta Gasteizko elizbarrutiekin batera, Ekuador etaAngolan hartutako konpromisoei erantzun, 64 urteko historianzehar elkarrekin garatzen dihardugun misiolari ibilbidearieutsiz.

º Lankidetzarako egitasmoak babestu eta senidetzeak bultzatu,elizen arteko lankidetzarako bide bezala, egoera zuzen etaanaikorragoari begira aldaketak ahalbideratuko dituenberdintasunezko harremanetik.

Page 4: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

Misiolariak

Misiolariek elizbarrutiek munduko besteeliza eta herri batzuekin duten konpromisoaagertzera ematen dute.

2012ko azaroan, gure elizbarrutiko 400misiolari inguru ziren 50 herrialde ingurutanjarduten zihardutenak, beste elkartebatzuekin bizitza eta egitekoa konpartituz,Berri Ona iragarriz, Jainkoaren Erreinuaeraikiz.

Ordezkaritzak, misiolariek beren misioetatikaurkezten dizkiguten ebanjelizazio etagarapenerako egitasmoak jasotzen ditu etahorien laguntzarako eskariak bideratzen.Oporretan ordezkaritzara egiten dituztenbisitak eskertzen ditugu eta beren etxeandaudela sentiarazi nahi diegu. ‘Los Ríos’aldizkaria eta beste agerkari batzukbidaltzen dizkiegu, beraiekin bat egitendugulako Misioan.

Misiolari bokazio berriak sortu eta garatudaitezen ahalegintzen gara.

Azken hamar urteetan, misiolarienkopuruak nabarmen behera egin duelaikusten dugu; bokazioen eskasiak erreleboazaildu egin du; ondorioz, gainera,misiolarien batez besteko adinak gora egindu.

Kontinenteka:

º Amerikan dago misiolari gehien; 250tikgora daude honelako herrialdeetan:Puerto Rico, Guatemala, El Salvador,Nikaragua, Panama, Kuba, Costa Rica,Argentina, Mexiko, Ekuador, Kolonbia,Txile, Brasil, Bolivia, Paraguai,Venezuela,…

º Afrikan, Kongoko ErrepublikaDemokratikoan bakarrik 20 misiolariinguru daude eta Ruandan, Txaden,Ekuatore Ginean, Kenyan, Senegalen,Madagaskarren ere jarduten dute bestebatzuek.

º Asia eta Ozeanian, beste 20 misiolariinguru dago honako herrialdeetan:Australia, Txina, India, Indonesia, Israel,Taiwan, Tailandia.

º Iparraldeko herrialdeetan ere 50misiolari inguru bizi da, gehienakEuropan, baina baita Kanadan etaEstatu Batuetan ere.

Gizonezkoen eta emakumezkoenportzentajeari dagokionez, %51 diraemakumezkoak eta %49 gizonezkoak;kongregazioen kasuan: Jesuitak diraugarienak gizonezkoen artean eta,emakumezkoen artean, BerrizkoMesedeetako Misiolariak eta KarmeldarMisiolari Teresiarrak.

4 | Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012

Elizen arteko lankidetza

Jesusek esan zien: … zoazte munduan barrena etaegin ikasleak…

(Mt. 28, 19)

Page 5: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012 | 5

Egitasmoak

Misioetarako ordezkaritzatik gureElizbarrutietako Misioen nahiz beste taldeeta kongregazio batzuen egitasmoakbideratzen eta babesten dira. Nabariagoegiten da horrela eliza eta herrien artekoelkartasuna eta senidetasuna.

Egitasmoek talde eta elkarteak ezagutzekoaukera ematen digute, aurpegiak ipinizHegoaldeko gizabanako eta elkarteei, berenegoeratik, beren aberastasun etabeharrekin, Jesus txirotasunaren erdianagertzera emanez.

Erakundeen sendotzea, trebakuntza, elkartegarapena eta genero berdintasuna etaemakumezkoen aginpidea suspertzen dutenegitasmoei lehentasuna ematen zaie,zeharkako ardatz bezala.

16 eta 17. orrialdeetan, Ordezkaritzatiklaguntza ematen zaien egitasmoak etaberen grafikoak ikus daitezke.

Elizen arteko lankidetza

Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duenjoan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker, beste herribatzuekiko senidetasuna gauza dezakegu.

Euskal Elizbarrutietako Misioak

Euskal elizbarrutien misiolari konpromisoarenzehazpena da Brasil, Venezuela, Txile etaEkuadorren Hego Amerikan eta Ruanda,Kongoko Errepublika Demokratikoa eta AngolanAfrikan. 1948an hasi zen “abentura”, 64 urtekohistoria konpartitua.

2012ko azaroan, Ekuador eta Angolan gaudeeuskal elizbarrutietako (Bilbao, Gasteiz etaDonostiako elizbarrutiak) Misio bezala.

Ekuadorren:

º Los Ríos probintziako BabahoyoElizbarrutian: Palenqueko eta La Venusekoparrokietan.

º El Oro probintziako Machala Elizbarrutian:Arenillaseko eta Santa Rosako parrokietan.

Angolan:

º Vianako Elizbarrutiko Luandan, Cazengan.

2012ko azaroan, 7 misiolari zeuden Ekuadorreneta 2 Angolan elizbarrutietako misioetan.

Gure gizartea, gure eliza, etengabeko aldaketanmurgilduta dago eta horrek misioan ere eragitendu: gutxitu egin da misiolarien kopurua etaeskaintzen den denbora. Ondorioz, ezinbestekoada misioaren aldeko apustu berritua egitea.Erronka handia dugu aurrez aurre jarraitzeko:misiolari lankidetzarako bide berriak aurkitu,gure elizbarrutiaren misiolari konpromisoa orainarte bezala edo, posible bada, indar handiagozbultzatzen jarraitzeko.

Page 6: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

Senidetzeak

SENIDETZEA, gure elizbarrutiko parrokien, elkarteen etaEkuador, Angola edo beste leku batzuetako parrokia etaelkarteen arteko hartu-emanaren, elkar aberastearenesperientzia da.

Nahitaezkoa da prestasun zintzoa geure baitatik irten etatxiroen munduan sartzeko, beren erakunde etaegitasmoak baloratzeko eta askapen prozesuankonprometitzeko.

Gure elizbarrutian baditugu senidetze-esperientzia batzukmartxan prozesu desberdinetan, ezaugarri desberdinekin.beraz, bakoitzak bere erritmoa eta garapena du:

º Begoñazpi ikastola Palenqueko Fatima eskolarekin.

º Ibarrekolandako elkartea eta Arenillaseko elkarteak.

º Artxandape ikastola Babahoyoko Giza EskubideetarakoBatzordearekin.

º Errekaldeko parokia Los Rioseko El CafetalekoZentroarekin.

Senidetzeak prozesuan parte hartzen duten pertsonen joan-etorriekin sendotzen dira (Hegoaldeko Ahotsak etaesperientziak Hegoaldeko herrialdeetan).

6 | Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012

Elizen arteko lankidetza

Senidetzea “anai egitea, arreba egitea” da,duintasun beraz, emanez eta hartuz.

Page 7: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012 | 7

Elizen arteko lankidetza

Udako esperientziak

Helburua, eguneroko bizitzatik Hegoaldekoerrealitatea zuzen zuzenean ezagutzea da.Iparralde-Hegoaldea ikastaroanhausnartutakoa biziz janztea; esperientziahauetan parte hartzeko baldintza.

Nola egiten dugun:

º Misioetan parte hartuz (denboraldi biziaelkarteen ibilian).

º Egitasmoren bati (hezkuntza,osasuna…) laguntzeko jardueran partehartuz.

º Norabide bikoitzeko jarduera da: emaneta hartu, joan eta etorri.

Hamabost urteko bidea du apustu honeketa esperientzia horien balorazioa guztizpositiboa da. Urte hauetan 70 laguninguruk parte hartu du; horien artetik 15,gerora, misiolari izan dira Ekuadorren edoAngolan; beste 7k erakunde desberdinekingauzatu dute beren konpromisoa herrialdedesberdinetan. Beste lau lagunek Kidenda(Bidezko Merkataritza) eta Fiare (BankaEtikoa) bezalako egitasmoetan jardun izandute. Eta beste askok, egitasmosolidarioetan, boluntario bezala.

“Argi eta garbi bidegabea den berenerrealitatearen azterketa eta Bibliarenirakurketa gizatiar, askatzaile etainterpelatzailea elkartzearen ondorioaharrigarria da. Elkarrekin konprometitzendira, elkarri laguntzen diote, zapaltzendituenaren aurka borrokatzen dute. Horrideitzen diote beraiek bi oinez ibiltzea:errealitatearen eta antolaketaren oinaz etaeliza biziaren oinaz.” Iñigo Gómez.Riobamba 2012.

Hona hemen 2012ko uztailean etaabuztuan udako esperientzietan parte hartudutenak:

º Misioak El Oron: Nuria Julián.

º Misioak Riobamban: Iñigo Gómez.Rebeca Ibáñez, Adrian Noguero etaLeire Diaz Goitia.

º Riobambako mutiko eta neskatoenkolonien antolaketan eta garapeneanlagundu: Naiara San Martín(Euskalerriko Eskautak mugimendukoordezkaria) eta Maitane Arruabarrena.

º Laguntza informatikako tailerretanRiobambako Pachayachachik hezkuntzaunitatean: Julio Cuadra misiolari ohiaeta Iparralde-Hegoaldea ikastaroarenemailea eta Begoña Mera MisiolariSustapenerako arduradun eta taldekolaguntzailea.

º La Venus eta Santa Rosara joan direnak:Johnny Vargas eta Jesus Llaneraapaizgai bezala dagokien heziketaprozesuaren barruan eta DionisioLarrañaga beren hezitzailea.

Familia batek, elkarte batek, pastoral taldebatek harrera egiten die eta errealidade horiezagutzeko aukera ematen: beren bilera etajarduerak, beren antolakuntza, bereniraupen-bideak.

Page 8: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

8 | Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012

Misiolari Sustapena

Misiolari sustapenak lehentasuna du ordezkaritzan etahonetarako da:

º Misiolari sen unibertsala suspertu elizbarrutikopastoral arruntean.

º Heziketa eta sentsibilizaziorako taldeak sortukristau elkartean. Eta, horrela, misiolari bokazioakpiztu.

º Kristau fedetik, munduko bidegabeko egoereiburuzko hausnarketa eragin.

º Zuzentasuna, bakea, zuzenbidea eta munduarenantolaketa berria sustatuko dituzten bizitzakojarrera eta aukera ebanjelikoak sustatu.

MISIOLARI SUSTAPENA

… Uzta ugaria da, baina langileak gutxi(Lucas 10, 2)

Egunez egun egiten den berdintasuna zabaldunahi dugu. Pertsonen, elizen eta herrien artekohartu-emanak eratzeko prest dauden senidetasun-sortzaileak bilatzen ditugu.

Lurralde sustapena

Elkarte batzuetan, beren pastoral esparruan misiolari sustapenaeta elizen arteko lankidetza bultzatzen eta garatzen dutenmisiolari taldeak daude. Egitasmoak babesten dituzte,sentiberatasuna bizteko kanpainak egiten dituzte… Errealitatezabal eta anitza da, baina guztien ekarpena garrantzitsua da.

Misioetarako ordezkaritza, Caritas-lankidetza delakoarekinkoordinatuta, eskualde eta/edo pastoral barrutietako pastoralekintzaileekin koordinatuta jarduteko baliabidetzat eskaintzendugu geure burua, misiolari bokazioa eta karitatearen alderdiunibertsala pizteari begira eta kristau elkarteetan sor daitezkeentalde eta prozesuetan laguntzeari begira.

(Misioetarako ordezkaritzaren eta Caritas-lankidetza taldearen“Misiolari sustapenerako eta elizen arteko elkarlanerako etalurraldeetako misiolari sustapenerako proposamena” agiritik).

2011-2012 kurtsoan zehar, koordinazio honetan parte hartzenduten taldeek lurraldeetako misiolari sustapenari buruzko agirialandu dute eta hiru agiri prestatu dira taldeetan aurkezteko,senidetzeei, egitasmoei eta lan kanpamentuei buruz, irizpidebateratuetarantz jotzeko bide bezala.

Koordinatzen diren misio taldeak honako hauek dira:

Arrigorriaga, Galdakao Mundu bat, Durango, Begoña, San Igna-cio, San Vicente-Abando Bilbon, Ermua , Mares Mallabia, Ger-nika, Santurtzi, Sestao, Autonomía-Indautxu, Zalla, Rekalde. Taldeak dira misiolari

sustapenaren eragileak.

Page 9: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012 | 9

Misiolari Sustapena

Heziketa

Misioetarako ordezkaritzak eskaintzen duenheziketa ETPI (Elizbarrutiko Teologia etaPastoraltza Institutua), Caritas-Lankidetzaeta MLLZ (Mandatudun LaikoenLaguntzarako Zerbitzua) erakundeekinelkarlanean garatzen da.

´ Iparralde-Hegoaldea ikastaroa

Ikastaro honen bitartez Iparralde-Hegoaldea harremanen azterketan sakondunahi da, Ebanjeliotik, teologiatik etaElizaren doktrina sozialetik errealitatehorren kristau ikuspuntua osatu, partaideekjardunbide eta ekimen solidariodesberdinak ezagutu eta balora ditzateneta bizimodu egokiaren eta txiroen aldekokonpromisoaren inguruan bereizketa egindezaten. Jakin-mina izanik, hezi nahi duteneta Iparralde-Hegoaldea elkartasunerakoerakunderen batean konpromiso pertsonalahartu nahi duten gazteentzat da.

2011-2012 kurtsoan, taldea 13 lagunezosatuta egon da. Horietako zazpik udakoesperientzian parte hartu dute.

Udako esperientziak Iparra-Hegoa ikastaroaabian ipini zen urte berdinean hasi ziren etaikasturtean zehar hausnartutakoariaurpegia jartzeko aukera da.

´ Etengabeko heziketa

Kurtso bakoitzean heziketa osagarrirakotarte hau eskaintzen zaie Iparralde-Hegoaldea ikastaroa egin dutenei.Gaurkotasun-gaiak lantzen dira gaibakoitzean adituak diren laguntzaileekin.

Ekimen irekia den arren, batez ereaipatutako ikastaroa egin dutenentzat,

misioetarako taldeetako kideentzat etaboluntarioentzat da.

´ Misiolari bereizketarako heziketa

Misiolari konpromisoa hartzeko aukeraaztertzen diharduten pertsonak prestatu etalagundu nahi diegu beren bereizketaprozesuan.

2011-2012 kurtsoan Juan AntonioRodríguez Pesquerari egin zitzaionakonpainamendua, Angolara misiolaribezala bidali aurretik, indarrean dagoenheziketarako ibilbidetik eta MandatudunLaikoen Laguntzarako Zerbitzuarekin(MLLZ) koordinatuta.

´ Iparralde-Hegoaldea ikuspuntuaEuskalerriko eskautak mugimenduan:Euskalerriko eskautak mugimenduarekinbatera dihardu monitoreen arteanIparralde-Hegoaldea alderdia suspertzeko.Honen haritik, misiolari seneko lankanpamentua antolatu zen 2011kouztailean Urkiolan.

Funtsezkotzat jotzen duguherrialde txirotuetakoerrealitatea ezagutzea(IKUSI), JainkoarenHitzetik hausnartzea(EPAITU) etaerrealitate horren aurreanharrera hartzea (EKIN)ahalbideratuko duenheziketa eskaintzea.

Page 10: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

SENTSIBILIZAZIOA

KanpainakUrtero, sentsibilizaziorako lau kanpainafinko egiten ditugu: hiru Aita SantuarenMisiolari Egintzetarako (OMP)erakundearenak eta Euskal ElizbarrutietakoMisioen kanpaina eta sarean lan eginez,bat egiten dugu beste kanpaina batzuekin.

Ordezkaritzan kanpainei lotutakolagungarriak moldatzen dira etaparrokietara, ikastetxeetara, taldeetara,e.a., bidaltzen.

DOMUND eta EUSKAL ELIZBARRUTIETAKOMISIOEN kanpainak nabarmenduko ditugu.Hauetan era askotako baliabideakprestatzen dira: lagungarriak, hitzaldiak,erakusketak, presentzia eukaristietan,ikastetxeetan, komunikabideetan, e.a…

DOMUND (OMP)

Urrian ospatzen da DOMUND (OMP) eguna.Kanpaina honen bitartez, Elizak munduangaratzen duen misiolari jarduna ezagutzeraeman nahi da. Inplikazio berezia izaten daelizbarruti osoan: parrokietan,ikastetxeetan, taldeetan…

Azken 2 urteetan, gure artean izan daRamon Eguiluz misiolari conbonianoa.Hainbat parrokia eta ikastetxetan izan da,bere misiolari esperientzia bizia ezagutzeraemanez.

HAUR MISIOLARIAK (OMP)

Urtarrilean, HAUR MISIOLARIAK (OMP)kanpaina ospatzen da, helburu hauekin:

Neskato-mutikoek beste kultura eta herribatzuk ezagut ditzatela. Gizon etaemakume guztiok familia bera osatzendugula eta kreazioaren zati bat garela ikusdezagula. Eta Gurasoei, katekistei etairakasleei misiolari heziketan lagundu,katekesiaren bitartez.

‘Gesto’ eta ‘Supergesto’ aldizkariak.Ikastetxe batzuk haurrei zuzendutakoOMPren misiolari sustapenerakoaldizkariaren harpidedun dira.

MISIO HERRIETAKO BOKAZIOAK (OMP)

Maiatzean ospatzen dA MSIO HERRIETAKOBOKAZIOEN (OMP) eguna. Kristinauelkarteei dei egiten zaie Misio lurraldeetakoelizetan bokazioak pizten lagun dezaten,heziketarako beken bitartez.

10 | Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012

Misiolari Sustapena

Sentsibilizazio-prozesua zentzumenetatik hasten da,bereziki ikusmenetik eta entzumenetik: egoera bat ikusi etaeskari eta kexak entzun. Zentzumenetatik, egoerabihotzera igarotzen da eta bihotzetik sortzen da errukiaeta jarduera zehatzaren bilaketa.”(Leónidas Proaño)

Page 11: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOAK

Martxoan, San Jose egunaren inguruan,EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOENkanpaina egiten da, Gasteiz eta Donostiakoelizbarrutiekin batera. Hauek dirakanpainaren helburuak:

-gure elizbarrutien misiolari konpromisoasuspertu,

-elizen arteko lankidetza bultzatu, joan-etorriko harremanen bidez,

-gure anai-arrebek herrialde txirotuetan biziduten desberdintasunaren aurreansentiberatasuna biztu.

2011ko kanpainan Afrikan bizi dutenegoera aztertu genuen.

2012an, aitzitik, gure jarrera eta jokaereneta egon daitezkeen aukeren inguruanhausnartu zen: “Gutxirekin gehiago izan”,‘Deshazkundea’.

HEGOALDEKO AHOTSAK programa:misiolariak Iparraldean.

Hegoaldeko elkarte eta errealitateak gureelkarteetara eta elizbarrutira datoz.Hegoaldea, Iparraldean agertzen da.

1998an jarri zen martxan, misiolarilankidetzaren 50. urteurrena bete zenean.Bidea konpartitzeo era izan zen Angola etaEkuadorreko elkarteetako kideak,“Hegoaldeko ahots” bezala gureelizbarrutira beren esperientziak aurkezteraekartzea.

Aurten, Palenqueko Vicente Espinoza etaArenillaseko Heraldo Jumbo izan dira gureartean, parrokia, ikastetxe, irrati,…desberdinak bisitatuz. Nabarmentzekoa daHegoaldeko Ahotsek aurten Iparralde-Hegoaldea heziketa taldean daudenenerretiroan parte hartu zutela eta baitaabadegaien heziketa saio batean ere.

‘LOS RÍOS’ ALDIZKARIA

1949an sortu zen. Hasierako lehen misiolarihaien gutun bezala, elizbarrutietakoMisioen barruan. Misioari begiratzeko,misioa ezagutzeko eta Misioko partesentitzeko leiho bihurtu zen. Laster ikusi zenezinbestekoa zela elizbarruti osoa misiolarilanean inplikatzea, ezinbestekoa zela JOANeta ETORRIA. Honen haritik, berriemaileek(aldizkaria etxez etxe banatzen dutenek)lan ordainezina egin dute.

Aldizkaria, misiolari sentsibilizaziorakotresna da gaur ere eta, hainbeste lagunen,elkartasun talderen, bost kontinenteetanbizi diren misiolarien lekukotasunari eske,leku eta ikuspuntu desberdinetatiketorritako esperientziak eta hausnarketakeskaintzen ditu. Aldizkariak errealitatehorren berri ematen du, pobretasunez,bidegabekeriez jantzitako egoeren berri eta,aldi berean, errealitate horri erantzutendituen esperientziak jasotzen ditu.

Hiru elizbarrutietako pertsonez osatutakotaldeak egiten du.

Kurtso honetan hiru hilez behin ateratzenden aldizkari honen 4 ale (urrian 237.a,abenduan 238.a, martxoan 239.a etaekainean 240.a) argitaratu dira. Postaelektronikoz ere bidaltzen da.

Sentsibilizaziorako beste tresna batzuk erebaditugu, esate baterako, euskalelizbarrutietako misioen web orrialdea:www.misioak.org eta elizbarrutiko weborrialdea: www.bizkeliza.org

Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012 | 11

Misiolari Sustapena

Page 12: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

12 | Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012

Misiolari Sustapena

Misiolari sustapena eta sentsibilizazioaElizbarrutiko ikastetxeetan:

Misioetarako ordezkaritzaren egitekoamisiolari sustapena elizbarruti osoanbultzatzea da eta elizbarrutiko ikastetxeaklehentasuna duten hartzaileak dira.Horietako batzuekin harreman estuagoadugu.

´ Esate baterako, Begoñazpi ikastolarekin.Ikastolak elizbarrutiko misiolariak daudenPalenqueko Fatima eskolarekin hasi zuen etamantentzen duen senidetze-harremanariesker, jarduera batzuk koordinatzen ditugu,hala nola: udan Ekuadorrera doazenpertsonen prestakuntza, sentsibilizazioaeuskal elizbarrutietako misioen kanpainanHegoaldeko ahotsen bidez, e.a.

2011n, hiru irakasle eta ikasle ohi batPalenquera joan ziren abuztuan, Fatimaeskolan eta parrokiako baserri ingurukoeskola txikietan bizitza eta egitekoaelkarbanatzeko.

´ “Begoñako Andra Mari” ElizbarrutikoIrakasle Eskola eta HEGOALDEAEGITASMOA: Eskolak aurpegia jarri nahi dioHegoaldearekiko elkartasunari etanazioarteko elkartasunari eta lankidetzarilotutako balioak lantzen ditu hezkuntzaelkartean. Caritaseko lankidetzarakoegitasmoarekin batera garatzen den ekimenhau 4 puntutan zehazten da:

1. Elkartasun-fondoa, Misioen eta BilbokoElizbarrutiko Caritasen barruan,hezkuntza-ekimenak babesteko: eskolatxikiak Los Ríoseko Palenqueko baserriinguruan eta Pachayachachik kulturenarteko egitasmo elebiduna Riobambanbiak Ecuadorren

2. Heziketarako gunea: Iparralde-Hegoaldea tailerra, ikasleentzat.

3. Sentiberatasuna bizteko tailerrak:sentsibilizaziorako astea martxoan.

4. Lan Kanpamentuak Ekuadorren.

2012ko martxoan elkartasun astea antolatuzen. Bertan parte hartu zuten hezkuntzaunitate horretako errektorea etaerrektoreordea diren Maxi Asadobay etaPedro Torres.

Sentsibilizazio eta misiolarisustapenerako jarduerak 2011-2012kurtsoan

Ramon Eguiluzen testigantza misiolariaikastetxeetan: El Carmen-Indautxu, Madredel Divino.Pastor-Getxo, Urdaneta-Loiu, LaPureza-Bilbao, La Anunciata-Burtzeña, AmorMisericordioso-Sestao, Ángeles Custodios-Bilbao. Guztira, 34 ikasgela, 15 topaketatanantolatuta.

Euskal Elizbarrutietako Misioen kanpainarenbarruan, jarduera desberdinak antolatuditugu:

º ‘Deshazkuntzeari’ buruzko tailerra,mugimendu honetako kide diren PedroUgarte eta Iban Noguerorenpartaidetzarekin.

º ‘Desahzkuntzeari’ buruzko hitzaldiakristau ikuspuntutik: azterlanetarakotaldeko Espainiako Caritaseko kidea denGuillermo Fernándezen partaidetzarekin.

º Esperientzien mahaia, partaide hauekin:Peru Sasía – FIARE, Terese Heras –Koopera sarea eta Estitxu Izaguirre –Kidenda.

º Beste alde batetik, kurtsoan zehar,ordezkaritza ikastetxe eta parrokiadesberdinetara joan da kanpainadesberdinak direla-eta.

Kurtsoko beste une batzuetan, berbaldihauek:

º San Inazio gela soziala: “Gazteekgazteekin izandako konpromiso-esperientziak”.

º Botika Vieja institutua: hiru hitzaldi,“kontsumo arduratsua eta bidezkomerkataritza” gaiari buruz.

Presentzia komunikabideetan: Herri Irratia:“Iglesia Hoy”.

º 2012ko urria: udako esperientziaRiobamban: Leire Díaz Goitia eta IñigoGómez.

º Urriaren 19a: Domund egunekokanpaina, Ramon Egiluz misiolarikonbonianoaren partaidetzarekin.

º Urriaren 20a: Domund egunekokanpaina, Iban Quesada eta JulioCuadraren presentzia, udan Ekuadorrenbizi izandako esperientziaren inguruan.Bizkaia irratian

º Abenduaren 14a: Angolan misiolariesperientzia bizi izatek prestatuz:Juanan Rodríguez.

º Otsailaren 8a: Lankidetzarakoesperientziak: Begoñazpi ikastolarensenidetzea Palenquerekin: Juan CarlosGutiérrez eta Anuska Bilbao ikastolakoirakasleen presentziarekin.

º Martxoaren 7a: Hegoaldeko Ahotsak:Vicente Espinoza eta Heraldo Jumbo.

º Ekainaren 18a: Udako esperientziak:Fran, udako esperientzietan partehartutakoa.

º Martxoaren 15a: “Deshazkundea”,elizbarrutietako misioen kanpaina:“Gutxiagorekin gehiago izan”:Guillermo Fernández EspainiakoCaritasekoa.

Page 13: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012 | 13

KIDENDA

Misioetarako ordezkaritzak,Caritas eta Alboanerakundeekin batera, Bizkaikokristau elkarteari eta,orokorrean gizarte osoari,eskaintzen dion bidezkomerkataritza etakontsumorako egitasmoa da.

Misioetarako ordezkaritzahonek bidezko merkataritzamisiolari sustapenerako etaelizen eta herrien arteko lankidetzarakotresnatzat du.

Ekimen honen bitartez, Hegoaldekoherrialdeen garapena ahalbideratu nahi da,bidezko merkataritzako erakundeenproduktuak merkaturatuz, horrezazgainera, gizartearen sentiberatasuna piztunahi da nazioarteko merkataritzarenerrealitateaz eta honek Iparralde-Hegoaldea harremanetan duen eraginaz etakontsumo arduratsuaren aldeko apustuaegiten da.

Boluntarioak ditugu honetarako, berauekgauzatzen dutelarik egitasmoa, Kidendarenmisioa inguru hurbilean suspertzeazgainera.

2012. urtean hamarkada bat bete da,dendaren bidez kalean gaudenetik.

Misio eta elkartasunerako talde askok partehartzen du jarduera honen hedapenean.Pastoral barrutietan, produktuen salmentaegiten da Kidendaren postuen bidez. Barrigehiago, www.kidenda.org delakoan.Ordezkaritzatik, maila instituzionalean etakanpaina eta jarduera desberdinetanbabesten dugu egitasmo hau.

Topaketak

Banakako bizitzari lehentasuna ematendion bizimodua nagusi den gure gizartean,topaketak aukera ona dira beste taldebatzuekin esperientziak konpartitzeko etamisiolari arloan elkar suspertzeko. Kurtsobakoitzean topaketa batzuk izaten dira:

º Misiolari familiaren topaketa martxoan,Euskal Elizbarrutietako Misioenkanpainari hasiera emanez. Deialdiamisioetarako taldeetako kideei,berriemaileei, heziketa prozesuetandauden gazteei, misiolariei,… egitenzaie.

º Elizbarrutiarteko topaketa maiatzaren1ean Urkiolan. Egun honetarakodeialdia, hasiera batean, EuskalElizbarrutietako Misioetako misiolariohientzat zen, baina orain hurbilekojendeari ere parte hartzeko aukeraematen zaio. Topaketari berari emannahi zaio lehentasuna, baina berriakemateko eta hausnartzeko gune erebada.

º OMP delakoaren Ipar inguruko topaketaurrian: (Gasteiz,Donostia,Iruña etaKalagurri-Kaltzada Logroñokoelizbarrutiak) DOMUND kanpainarihasiera ematen dion heziketa etatopaketarako unea.

Misiolari Sustapena

Page 14: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

14 | Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012

Misiolari Sustapena

Koordinazioak

Hauekin koordinatzen gara:

Araba eta Gipuzkoako ordezkaritzekin -> EuskalElizbarrutietako Misioak.

Ipar inguruko –Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxa- OMPerakundeko ordezkaritzekin.

ETPI eta Caritasekin -> Iparralde-Hegoaldea heziketarakoikastaroa eta etengabeko heziketa.

MLLZarekin (Mandatudun Laikoen Laguntzarako Zerbitzua) ->misiolari heziketa eta bereizketarako.

Katekesirako, hezkuntzarako, komunikabideetarako…elizbarrutietako ordezkaritzekin

Caritas eta Alboan erakundeekin: Kidenda egitasmoa.

Caritas erakundearekin: Misio eta elkartasunerako parrokietakotaldeekin (Alkartasun taldeak).

Eta elizbarrutietako beste ordezkaritza batzuekin, esatebaterako: komunikabideak, hezkuntza, gazteria, katekesia etabeste batzuk.

Beste erakunde batzuekin batera, era askotako kanpaina etaekimenak babesten ditugu, hala nola: bidezko merkataritzarennazioarteko eguna, zeharka parte hartzen dugularik Kidendaren(Misioen, Caritasen eta Alboanen egitasmoa) bitartez.

Eta GGKEen koordinadorak suspertuta, urrian ospatzen dentxirotasunaren aurka borrokatzeko nazioarteko egunekokanpainan.

FIARE bezalako beste erakunde batzuenak.

Erreinua beste batzuekin batera eraikitzendela sinesten dugulako, koordinaturikjarduten dugu, elkarrekin bidegabekeriarieta txirotasunari aurre egiteko beste bidebatzuk aurkitzen lagunduko diguten sarezabalak sortzeko.

Page 15: OROITZA- TXOSTENA 2011-12 · beren grafikoak ikus daitezke. Elizen arteko lankidetza Lankidetzarako egitasmoa elkartasuna gauzatzen duen joan-etorriko tresna da. Egitasmoei esker,

Misioetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritza | OROITZA-TXOSTENA 2011-2012 | 15

Ekonomia

MISIOETARAKO ELIZBARRUTIKO ORDEZKARITZAK Elizenarteko lankidetza era misiolari sustapena bultzatzeko etaMisioetarako dituen baliabideak honelako ekarpenen bidezjadesten ditu: Sentiberatasuna pizteko kanpainak (parrokietan,ikastetxeetan, etxe erlijiosoetan, partikularren artean,…).Dohaintza orokorrak Dohaintza espezifikoak, herentziak,dohaintzak partikularrak, e.a.

Ebanjelizazio eta garapenerako EGITASMOAK aurrera eramateko,dohaintza pertsonal eta instituzionalak, parrokienak etataldeenak, herentziak, Carmen Gandarias Fundazioa, IturburuFundazioa eta Bilboko Gotzaindegiko eta Elkar kutxakoaurrekontuen %1a garapen-laguntzarako.

Domund, Ume Misiolariak eta Sorterriko Bokazioak kanpainetanbiltzen den dirua AITA SANTUAREN MISIOLARI EGINTZAKOMP (egoitza nagusia) erakundera bidaltzen dira, Ordezkaritzakmisiolari sustapenean eta giza baliabideetan izan dituen gastueidagokiena kenduta.

EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOen kanpainan jasotakoekarpenak Ekuador eta Angolan ditugun misioei eusteko dira,Ordezkaritzak misiolari sustapenean eta giza baliabideetan izandituen gastuei dagokiena kenduta.

Txosten honetan ez dugu Bizkaiak Angola eta Ekuadorrekoelizbarrutietako Misioetarako babestutako egitasmorik aurkezten,2012an aurkeztu zen EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN2011ko txostenean argitaratu zirelako.

Ekonomia

SARRERAK 287.140,43

EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN EGUNA 133.278,38DOHAIN OROKORRAK ETA BESTE HAINBAT 121,060,69LOS RIOS ALDIZKARIA 32.801,36

GASTUAK 328.819,83

MISIO LURRALDEETARA BIDALITAKO 101.473,66ELKARTASUN SAREAK 51.600,00MISIO SUSPERKETA 16.000,00LOS RIOS ALDIZKARIA 42.401,02EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN EGUNA 8.206,64URKIOLA 4.000,00ARGITALPENAK 2.796,80GASTUAK MISIOLARIEKIN 18.396,64OHIKO GASTUAK 83.945,07

SARRERAK 189.036,30

DOHAIN OROKORRAK 95.534,04DONATIVOS ESPECIFICOS PARA PROYECTOS 44.487,36EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOEN ETA OMP-en MISIO SUSPERKETARAKO SARRERAK 49.000,00

BESTE HAINBAT 14,90

SARRERAK 389.088,04

DOMUND 292.926,87SORTERRIKO BOKAZIOAK 50.927,54HAUR MISIOLARIA 45.233,63

GASTUAK 95.083,34

MISIO SUSPERKETAKO GASTUAK 46.143,04OHIKO GASTUAK 48.940,30

GASTUAK 93.543,76

GARAPENERAKO PROIEKTUAK 44.630,08OHIKO GASTUAK 48.913,68

EUSKAL ELIZBARRUTIETAKO MISIOAK MISIOETARAKO BILBOKO ELIZBARRUTIKO ORDEZKARITZA

AITA SANTUAREN ARDURAPEKO EKINTZA MISIOLARIAK