OSTEGUNASEITIK BI ZUZENKETA, AINTZAT Irurako Udalak, 2018an, 3.396.500 euroko aurrekontua izango du....

8
Kale baserriko etxebizitzak erosteko aukera zabaldu dute Orendaingo Udalak interesatuek izena emateko epea ireki du, martxoaren 28a bitarte; lehen etxebizitza izatea da baldintza // 5 Berriz aztertuko dute Irurako udal eraikina berritzeko proiektua Astearteko ez-ohiko osoko bilkuran, EAJk, oposizioaren eskaerak kontuan hartu zituen; proiektua merkeago eta fase ezberdinetan egin daitekeen ikertuko dute // 3 2025era begirako plan estrategikoa egin dute Tolosaldea Garatzenek 2018-2025 Plan Estrategikoa aurkeztu zuen, atzo, Lehiberrin; bertan izan ziren eskualdeko enpresa, gizarte eta erakundeetako eragileak. Balore, erronka eta konpromisoen gutuna sinatu zuten guztiek // 2 Plan Estrategikoa aurkeztu ostean, Lehiberri kanpoan elkartu ziren ordezkarietako asko. I. G. L. 200 parte hartzailek izena emana dute Larraulgo probarako Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa jokatuko da, igandean, Larraulen; egunean bertan, beste 25ek bakarrik eman ahal izango dute izena // 7 OSTEGUNA 2018/03/15 6. urtea, 839. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Fronton kafetegiaren itxiera dela eta, agurtzeko ekitaldiak prestatu dituzte Tolosako Udalarekin zuten kontzesioa bukatu da, eta arduradunek itxiera ospatzeko hilaren 21etik 23ra disko biniloen azoka eta 24an kontzertuak antolatu dituzte // 6 Kafetegian egitaraua aurkezten. I. U.

Transcript of OSTEGUNASEITIK BI ZUZENKETA, AINTZAT Irurako Udalak, 2018an, 3.396.500 euroko aurrekontua izango du....

Page 1: OSTEGUNASEITIK BI ZUZENKETA, AINTZAT Irurako Udalak, 2018an, 3.396.500 euroko aurrekontua izango du. EAJren aldeko bost botoekin eta EH Bilduren kon-Osoko bilkura egingo dute gaur

Kale baserrikoetxebizitzakerostekoaukera zabaldu dute

Orendaingo Udalakinteresatuek izenaemateko epea ireki du,martxoaren 28a bitarte;lehen etxebizitza izatea da baldintza //5

Berrizaztertuko duteIrurako udaleraikinaberritzekoproiektua Astearteko ez-ohiko osoko bilkuran, EAJk,oposizioaren eskaerakkontuan hartu zituen;proiektua merkeago etafase ezberdinetan egindaitekeen ikertuko dute //3

2025era begirako planestrategikoa egin dute Tolosaldea Garatzenek 2018-2025 Plan Estrategikoa aurkeztu zuen, atzo,Lehiberrin; bertan izan ziren eskualdeko enpresa, gizarte eta erakundeetakoeragileak. Balore, erronka eta konpromisoen gutuna sinatu zuten guztiek //2

Plan Estrategikoa aurkeztu ostean, Lehiberri kanpoan elkartu ziren ordezkarietako asko. I. G. L.

200 partehartzailekizena emanadute Larraulgoprobarako

Larraul-Hernio-Larraulmendi lasterketa jokatukoda, igandean, Larraulen;egunean bertan, beste 25ek bakarrik eman ahalizango dute izena //7

OSTEGUNA2018/03/15

6. urtea, 839. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Frontonkafetegiarenitxiera dela eta,agurtzekoekitaldiakprestatu dituzteTolosako Udalarekin zutenkontzesioa bukatu da, etaarduradunek itxieraospatzeko hilaren 21etik23ra disko biniloen azokaeta 24an kontzertuakantolatu dituzte //6

Kafetegian egitaraua aurkezten. I. U.

Page 2: OSTEGUNASEITIK BI ZUZENKETA, AINTZAT Irurako Udalak, 2018an, 3.396.500 euroko aurrekontua izango du. EAJren aldeko bost botoekin eta EH Bilduren kon-Osoko bilkura egingo dute gaur

Zortzi urtera begirako planestrategikoa aurkeztu duteIndustria 4.0bultzatzea, etaingurugiro eta gizartea eraldatzeaproposatu dituzte

Imanol Garcia Landa

Tolosaldea Garatzenek 2018-2025 Plan Estrategikoa aurkeztuzuen atzo, eskualdeko enpresa,gizarte eta erakundeetako eragi-leen aurrean. Jardunaldia Tolo-saldeko balore, erronka eta kon-promisoen gutunaren sinadura-rekin amaitu zen, eskualdekoeragile sozial, enpresarial etainstituzionalek planaren helbu-ruekin bat egiten dutela irudika-tuz.Eskualdeko hainbat erakun-

detako 40 ordezkari inguru izanziren Lehiberri Zentroan, plana-ren lan ildoak eta ekinbideakezagutu eta babestera. Tolosal-dea Garatzeneko lehendakari etaTolosako alkate den Olatz Peo-nek eta aldundiko EkonomiaSustapen, Landa-Garapen etaLurralde Orekako diputatua denAinhoa Aizpuruk eman zioten

irekiera ekitaldiari. Mahaianizan ziren Tolosaldea Garatzene-ko Ixiar Arratibel lehendakarior-dea eta Joxe Luis Urdangarin zu-zendaria ere. Eta baita eskualde-ko hainbat alkate eta zinegotzi,inguruko enpresa eta erakunde-etako ordezkariak ere.Olatz Peonek azaldu zuenez,

plana Tolosaldea Saretzen foroa-ren barruan sortutakoa da, eta«eskualdeko gobernantza eredukolaboratiboaren isla da, admi-nistrazio eta eragile sozioekono-miko guztiak bat egiten dugunelkargune horretatik sortua».Planak bereizgarri bat duela gai-

neratu zuen: «Bere sare izaera,zeharkakotasuna». Bestalde,egungo testuinguruari erantzu-teko eguneratzearen beharra na-barmendu zuen. Plana «edukiz betetzea» dela

jomuga gaineratu zuen Peonek:«Guri dagokigu belaunaldi berribaten aukerei era aktiboan, ire-kian eta erakargarrian erantzu-tea». Tolosaldearen egoera «ona»dela esan zuen: «Orokorrean bi-zitza kalitate altuko eskualdeada, baina enbata gogor bat gain-ditu badugu ere, ukitu gaitu etaetorkizunean ere izan genitzake-en ekaitzak aurreikustea erebada Tolosaldea Garatzenen la-netako bat». Aurrera begira zeindiren helburuak zehaztu zituen:«Kalitatezko enplegu egonkorra,eskualde aurreratua, gure norta-suna babesten duena, ardura-

tsua, berdinen artekoa, konekta-tua, euskalduna, orekatua eta es-kualdeko 28 herriek bat egingoduguna». Bere aldetik, Ainhoa Aizpuruk

azaldu zuen aldundiak bat egi-ten duela horrelako plan estrate-giko bat aurrera eramatearekin,«eskualde indartsu eta garrantzi-tsu batek lehiakor izateko dau-kan asmo horrekin bat egitendugulako». Batez ere garapenekonomikoa bultzatzen dela gai-neratu zuen: «Horrek sortzenditu lanpostuak eta horrek sor-tzen du daukagun ongizate ere-du hori».

HIRU LAN LERROPlan estrategikoa hiru lan lerro-tan oinarritzen da. Arlo ekono-mikoan, industria 4.0, garapenteknologikoa eta enpresa berrien

sorrera dira ardatz. Ingurumenarloan, natura, efizientzia ener-getikoa eta mugikortasun ereduberri baten inguruko ekimenakzabaltzen dira. Horietako batenadibide izango litzateke N-1 erre-pidean dauden udalerrien natu-ralizazio prozesu baten bitartez,ingurumen inpaktua gutxitzea.Eta azkenik, gizarte arloan, es-kualde elkartuago, eko-ardura-tsuago eta konektatuago batenbila, bizikidetza baloreak susta-tzea du oinarri. Besteak beste, es-kualdeak euskararekiko duenkonpromisoa bereziki nabar-menduz, bizitzaren arlo guztie-tan euskaraz bizi ahal izateko.Planak barneratzen dituen ba-

lore eta konpromiso guztiak To-losaldeko Baloreen, Erronkeneta Konpromisoen Gutunean ja-sotzen dira eta atzoko ekitaldirajoandako eragileek sinatu zutenekitaldiaren amaieran. Gutuna,planaren garapenerako eta es-kualdearen etorkizunerako bi-dean, lankidetza, ingurumena-rekiko ardura eta inklusioa beza-lako baloreak txertatzeko tresnaizatea nahi da.Tolosaldea Garatzen garapen

agentziak eta Gipuzkoako ForuAldundiak sustatuko plan estra-tegikoa izan da, eta bere garape-nerako Naider tokiko eta lurral-deko eraldaketa prozesuetanaditua den aholkularitza etxea-ren laguntza izan dute. Proze-suan zehar gizarte eta enpresaarloko 150 pertsona baino gehia-gok hartu du parte, talde lan etagaldetegien bitartez. Prozesua-ren bidean sortu diren materialguztiak, eskualdeko errealitatea-ren diagnosia eta plan estrategi-koa Tolosaldea Garatzenen web-gunean daude eskuragarri.

Urdangarin, Aizpuru, Peon eta Arratibel, Lehiberrin egindako ekitaldiaren aurkezpenean. 40 bat ordezkarik jaso zuten plan estrategikoaren berri jardunaldian. I.G.L.

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko martxoaren 15a

Erakunde ezberdinetako ordezkariek sinatu zuten gutuna. I.G.L.

Salgai

Etxebizitza.Etxea saltzen da Tolosako Alde Zaharrean, herriarenerdigunean. 3 logela, egongela han-dia eta txikia, sukaldea, 3 balkoi eta trastelekua. 81. 000euro. Interesa duenak deitu dezala651 70 50 54 telefono zenbakira.

IRAGARKI LABURRAKLana

Eskaintza.Logikaline enpresak To-losako Euskaltel dendan arratsaldezedo egun osoz lan egiteko lanpos-tua eskaintzen du. Lan kontratua,formazio sendoa eta lan-taldeegonkorra. Bidali [email protected].

Page 3: OSTEGUNASEITIK BI ZUZENKETA, AINTZAT Irurako Udalak, 2018an, 3.396.500 euroko aurrekontua izango du. EAJren aldeko bost botoekin eta EH Bilduren kon-Osoko bilkura egingo dute gaur

Irurako udaletxea berritzekoproiektua berrikusiko duteIrurako udal gobernuak proiektua merkeago egin, eta teknikarien laguntzaz obra faseezberdinetan egin daitekeen aztertuko du, oposizioak egindako eskaeren ondoren

Jon Miranda Irura

Irisgarritasun irizpideak bete-tzen ez dituelako, eraikinak in-guratze-energetikorik ez duela-ko, kale argiteriako kontrol koa-droaren instalakuntza gaizkidagoelako eta termitak laneanhasiak daudelako, Irurako uda-letxea berritu egin behar da. Batdatoz horretan EAJ eta EH Bilduudal taldeak, baina ez dira adosjartzen obrak nola gauzatu.Eraikina berritu beharra ikusi-

ta, udaleko hirigintza batzorde-an aztertu dute gaia, aldaketatxertatu dute Hiri Antolamendu-rako Plan Orokorrean eta aurre-proiektu bat ere landu dute. Iru-rako EH Bilduk salatu du, ordea,azkeneko egunetan jakin duelaEAJren udal gobernuak partidabat gorde duela aurtengo aurre-kontuan proiektua gauzatzeko.«Noiz, nork eta nola erabaki duudaletxea orain berritzen has-tea?», galdetu du Joxi Imaz koali-zio abertzaleko zinegotziak. EHBilduk uste du herritarrei infor-mazioa «ezkutatu» eta «presaz»jokatu duela udal gobernuak la-nak 2018an has daitezen, «dato-rren urtea hauteskunde urteadela jakinda».Udal gobernuak 100 herrita-

rren lagin batetik 64ren onespe-na jaso omen du udaletxea berri-tzeko. Inkesta horren ingurukoinformazio falta salatu du EHBilduk eta bere aldetik sinadurabilketa bat abiatu du, eraikinaberritzeko lanak bertan beheragera daitezen eskatuz, «herrita-rrekin batera, informazioa kon-

trako laurekin onartu zen astear-teko ez-ohiko bilkuran. Udal go-bernuak ez du aintzat hartu uda-letxea berritzeko proiektua ber-tan behera uzteko eskaera, bainabai beste pare bat zuzenketa. He-rrian genero berdintasunarekinlotutako ekimenak antolatzekoaurrekontuan jasotako 5.000 eu-roko partida 10.000 eurora igo-tzea proposatu zuen EH Bilduketa udal gobernuak diru saila8.000 eurotan uztea onartuzuen. Herriko komertzioaren al-deko kanpainak egiteko dirugehiago eskatu zuen, baita ere,koalizio abertzaleak eta adosagertu zen udal gobernua; gaiaaztertu eta proposamenak jaso-tzekotan geratu zen.Oposizioak proposatutako

beste bi zuzenketa atzera bota zi-tuen, ordea, EAJk. Alde batetik,TOLOSALDEKO ATARIA-ri laguntzamantentzearena eta bestetik,Udalbiltzako kide izanik bertanegoteko kuota ordaintzeko eska-erarena, EH Bilduren esanetan,«udal bakarra baikara kuota or-daintzen ez dugunak». Bi eskae-rak ez zituen aintzat hartu udalgobernuak.Amaitzeko, aurreko legeal-

dian zahar etxea berritu eta za-baltzeko proiektua berreskura-tzeko eskatu zuten astearteko ez-ohiko osoko bilkuran oposiziokozinegotziek. Udal gobernuak«blokeatuta» du egitasmoa EHBilduren iritziz, nahiz eta lehia-keta bat deitua duen tabernarenkudeaketa hartu eta berritze la-nak bere gain hartu nahi ditue-narentzat.

Asteartean egindako ez-ohiko osoko bilkuran zinegotziek aurrekontu proiektua bozkatu zuten unea. J.M.

partitu eta proiektua adostu bi-tartean behintzat». 160 sinadurainguru bildu dituzte oraingoz.Udaletxeko batzar aretoan

izan ziren asteartean sinaduraeman duten herritar horietakoasko, informazio eske gerturatu-takoak eta baita udal gobernuakegindako deia jaso duenetakobat edo beste ere. Azken horieta-ko batek, Unai Galartzak, hitzahartu eta nabarmendu zuenudaletxea berritzeko asmoaz ba-karrik galdetu, eta ez zitzaiola in-formazio tekniko edo ekonomi-korik eman. «Gehiegizkoa» iritzizion hainbeste diru gastatzearieta herrian beste lehentasun ba-tzuk daudela azpimarratu zuen.Iritzi bera du Irurako EH Bil-

duk. 1.740.000 euroko kostuaizango lukete berrikuntza lanek,

obrari aurre egiteko udalak eska-tu beharreko mailegua kontuanhartuta. 11 urtetarako zorpetzeaekarriko luke horrek koalizioabertzalearen ustez eta herrianegin beharreko inbertsioak erebaldintzatuko lituzke.Ana Leunda alkateak nabar-

mendu zuen udaletxea berritzengastatu beharrekoak ez duela«murriztuko» gastu soziala etamailegua ordaintzera bideratu-tako diruaz gain, udalak urtero180.000-200.000 euro ingurukoinbertsio ahalmena izango due-la. «Ez da kapritxo bat, herrita-rron onurarako izango da udale-txea berritzea», azaldu zuenLeundak; «Hau dena jakinda,zertarako itxaron behar dugu?».Oposizioaren eta bertaratuta-

ko herritarren protesta ikusita,

udal gobernuak proiektua berri-kusteko konpromisoa hartuzuen astearteko bilkuran: «Berri-ro begiratu dezakegu zein auke-ra dauden proiektua merkeagoegiteko eta mailegu txikiagoa es-katzeko, hala badagokio. Tekni-kariei galdetuta, begiratu deza-kegu, baita ere, obra fase ezber-dinetan egin ote daitekeen». EHBilduk ontzat eman zuen propo-samena eta gaia «patxada» han-diagoz aztertu ahal izateko herri-tarrekin parte hartze prozesu batmartxan jartzeko aukera aipatuzuen.

SEITIK BI ZUZENKETA, AINTZATIrurako Udalak, 2018an,3.396.500 euroko aurrekontuaizango du. EAJren aldeko bostbotoekin eta EH Bilduren kon-

Osoko bilkura egingodute gaur iluntzeanudaletxeanLARRAUL // Udalbatza gaur20:30ean bilduko da eta Ernio-zaleak kultur elkarteak, Murgi-lazpi elkarteak eta TolosaldekoArraun Klubak egindako eskae-rak aztertuko ditu. Eudelek etaTolosaldea Sahararekin elkarte-ek aurkeztutako mozioak ereizango dituzte hizpide gaur.

Altsasukoauzipetuekikoelkartasun ekimenakAIZTONDO // Bihar, 19:00etan ko-txe karabana abiatuko da Villa-bonako kamioien aparkalekutiketa handik Danena futbol zelai-ko aparkalekura joko dute. On-doren elkartasun argazkia atera-ko da Joxe Arregi plazan. Larun-batean, bertso afaria egingo daVillabonako gaztetxean.

Boluntarioak behardira Elikagai Bankukosortak egitekoZIZURKIL // Bihar hitzordua Er-nio Bidea 29 helbidean, TalleresAmundarainen ondoan, Astea-surako bidean egin dute.09:30etik 12:30era eta 15:00eta-tik 17:00etara ibiliko dira sortakegiten, eta lagundu nahi duenaordutegi tarte horretan nahiduen garaian azal daiteke.

Gaur, Toti Martinezde Lezea izango daSubijana etxeanAMASA-VILLABONA // Bere azkennobela Ittun izenekoa aurkeztu-ko du 19:30ean. Euskal mitolo-giaren elezaharren ingurukokeinuak topatuko dira liburu be-rri honetan, bere garaian Baran-diaranek bere lanetan jaso zitue-nak. Liburuaren aleak eskura-tzeko aukera izango da gaur.

Zinegoak jaialdiaAnoetara iritsiko damartxoaren 19anANOETA // Bilboko 15. Nazioarte-ko Gaylesbitrans zinema eta arteeszenikoen jaialdian aurkeztu-tako filmen aukeraketa bat es-kainiko da, martxoaren 19an, as-telehenean, 18:30ean, Mikelasa-gasti auditorioan. Martxoaren8ko ekitaldien barruan sartudute ekimena.

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko martxoaren 15a

Page 4: OSTEGUNASEITIK BI ZUZENKETA, AINTZAT Irurako Udalak, 2018an, 3.396.500 euroko aurrekontua izango du. EAJren aldeko bost botoekin eta EH Bilduren kon-Osoko bilkura egingo dute gaur

Gatiburenkontzertuaantolatu dute,urteurrenaospatzeko

Ibarrako Gaztetxeak 25urte betetzen ditu eta horidela eta, ekitaldi bereziakantolatzen ari dira; horienartean martxoaren 23koa

Erredakzioa Ibarra

25. urte betetzen ditu aurten, Iba-rrako Gaztetxeak, eta hori delaeta gazteak esfortzu berezia aridira egiten, ekitaldi bereziak an-tolatzeko. Urteurreneko ekitaldi nagu-

sia, hala ere, martxoaren 23anizango da. Gatibu talde bizkaita-rra egongo da Gaztetxean, eta gi-roa berotzeko, eta 25 urte haue-tan Gaztetxea modu batera edobestera babestu duten herrita-rrei kontzertu huts bat bainogehiago eskaintzeko, afaria ereantolatu dute. Afaria 21:00etanizango da, plazan, eta txartelaksalgai daude jada, herriko Atari,Zubiaurre, Karlatz eta Danon ta-bernetan. Txartelak 7 euro baliodu. Afaria baino lehen, 19:00etan,

bertso-poteoa egongo da Gazte-txetik abiatuta. Kontzerturakosarrerak martxoaren 20an jarri-ko dituzte salgai, Gaztetxeanbertan, 19:00etatik aurrera, 10euroren truke.Kontzertua 23:30ean izango

da eta ondoren, DJ Bull ariko damusika jartzen.

Batez ere irakasleekegin dute bat grebarekin Unibertsitatetatik kanpoko hezkuntza publikoan grebaeguna dute gaur; atzokoak jarraipen desorekatua izan zuen

Rebeka Calvo

Bi eguneko grebara deitu dituzteunibertsitatez kanpoko hezkun-tza publikoko langileak. Atzoizan zuten lehen eguna, eta gaurbigarrena. Zehazki, irakasleek,sukalde eta garbiketako langile-ek, heziketa berezikoek eta haureskoletako langileek jaso dute la-nuzterako gonbita. Ez da eginduten lehen lanuztea, ikasturteahasi zutenetik borrokan ari baiti-ra, baina oraingoan sindikatuenbatasuna hautsi egin da, eta ba-dirudi horrek eragina izan duelagrebak izan duen jarraipenean.Sindikatuak, hala ere, pozikagertu dira lanuzteak jasotakobabesarekin, eta Eusko Jaurlari-tzari hitz egitera eseritzeko deiaegin diote, beste behin.Atzoko datu orokorrak dira Gi-

puzkoa, Araba eta Bizkaiko ira-kasleen %70 inguruk greba eginzuela. Zehazki LABek esan zuenirakasleen %70ak egin zuela gre-ba, ELA eta Steilasek %75ak eginzuela zabaldu zuten bitartean.LAB sindikatuak irakasleei baka-rrik egin zien grebarako deia. ELA eta Steilasek, aldiz, eutsi

zioten sukaldari zein garbitzaile,hezitzaile berezi eta haur eskole-tako greba deialdiei, eta atzokogrebaren jarraipena honakoaizan zela esan zuen: sukaldarieta garbitzaileen %65ak eginzuen greba, hezitzaile berezien%60a eta haur eskoletan %30ak.Datuak ikusita badirudi sindi-

katuen arteko batasun ezak ba-tez ere, haur eskoletan egon zenjarraipenean izan zuela eragina.

Eusko Jaurlaritzak bestelakodatuak eman zituen. Lakuarenarabera, irakasleen %44,75akegin zuen greba, haur eskoletako%15,51ak, garbiketa eta sukalde-ko zerbitzuetako %18,29ak etaheziketa bereziko langileen%24,45ak.

MANIFESTAZIOAGreba deialdiarekin ez dute bategin sindikatuek, baina bai mo-bilizazioarekin. Atzoko egunekomobilizazio nagusia Gasteizenegin zuten, eta horretara joatekodeia hiru sindikatuek egin zuten.Legebiltzarretik abiatu zen ma-nifestazioa eta Eusko Jaurlari-

tzako egoitzaraino joan ziren.Manifestazioa jendetsua izanzen eta hezkuntza publikoarenaldeko aldarriak entzun ziren. Gaur ere grebarako deia dute

langileek; LABek irakasleei egindie deia, eta ELA zein Steilasekirakasleei, garbiketa zein sukal-de zerbitzuetako langileei, hezi-keta berezikoei eta baita haur es-koletako langileei ere.Hezkuntza publikoko langile-

ek Eusko Jaurlaritzari eskatzendiote hezkuntza publikoan in-bertsioak egiteko, baliabideakhanditzeko, eta orain arte ezarri-tako hainbat murrizketa bertanbehera uzteko.

LABen arabera, Lizartzako eskolako irakasle guztiek egin zuten greba. R. C.

GaltzaundikoekBerrobin egingo dutegeldialdia, gaurBERROBI // Galtzaundi EuskaraTaldea herriz herri ari da euska-raren erabileraren inguruko hi-tzaldiak eskaintzen. Gaur Berro-biren txanda da. Gazteguneanariko dira 19:00etatik aurrera. Bidira erantzungo dituzten galde-rak: posible al da gure inguruaneuskaraz bizitzea? eta euskarazbizi al gara?

Vendetta taldea2018ko bira eta gerodesegingo daIBARRA // Vendetta taldeak bereagurra iragarri berri du sare so-zialetan. «Naturaltasun osoz,geure bizitzek ibilbide ezberdi-nak hartu dituzte eta agur esate-ko unea heldu zaigu», adierazidute. Enrike Rubiños ibartarrada taldeko bateria jotzailea. Do-nostian gaur eta bihar eskainikodituzte kontzertuak.

Morauk bere azkenlana aurkeztuko duOrexako OstatuanOREXA // Ostatuan abiarazitakoOstiral Kulturalaren barruan Andoni Tolosa Moraukantaria izango da martxoaren23an, Orexan, 22:00etatik aurre-ra.Egunsentiak alperrentzatdiskoko abestiak eskainiko ditueuskal idazle eta musikari her-naniarrak. Folk-rocka jorratzendu musikariak.

Liburutegiak Mikro-IpuinLehiaketa antolatu duBERASTEGI // Udal liburutegiakMikro-Ipuin Lehiaketa antolatudu lehen aldiz. 12 urtetik gorakoberastegiarrek hartu dezaketeparte eta martxoak 30 da lanakbidaltzeko azken eguna. Gaia li-brea da eta 100 hitzetan jarridute muga. Sari banaketa apiri-laren 22an egingo dute liburute-gian bertan, 19:00etan. Enrike Rubiños ibartarra. M. U.

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko martxoaren 15a

Gatibuk joko du, Ibarran. ATARIA

Ibarrako Udalakarrakastatsutzatjo duMartxoaren 8komobilizazioa

Ibarrako Kaxkubi taldeakdeituta giza katea egin zen;egun horretako aldarriaegunerokoan txertatubeharraz hitz egin du

Erredakzioa Ibarra

Pasa den Martxoaren 8ak aho za-pore ona utzi zuen Ibarran. Kax-kubi emakume taldeak deitutaeta udalak babestuta, giza kateaegin zen plazatik abiatuta, herrisarreraraino, eta oso jendetsuaizan zen. Hori dela eta, pozikazaldu da udala: «Mugimendufeminista anitza eta belaunaldiartekoa dela ikusarazi zen etajendartearentzat orokorrean,egun historikoa izan dela pen-tsatzeko hainbat arrazoi dituguherrian zein nazio mailan lortu-tako mugimendu arrakastatsua-gatik». Herritarrek modu zabalean

babestu zuten mugimendu fe-ministaren greba deialdia etamobilizazioekin egin zuten bat,modu batera edo bestera. Horrekaurrera jarraitzeko hauspoaematen duela dio udalak. «Ho-nek emandako indarrarekin, au-rrera begira lanean jarraitukodugu, herri mugimenduarekinbatera, aurreko ostegunean sala-tzen eta aldarrikatzen genuenaegunero eginez. Herri eta EuskalHerri feministarako ibilbideanpauso bat gehiago emateko balioizan du honek guztiak. Beraz, ja-rrai dezagun elkarrekin pausuakemanez». Martxoaren 8aren bueltan giza

katea ez da herrian antolatutakoekitaldi bakarra, gaur bertan19:30etik aurrera kultur etxeanEzpain gorriak helduentzakoipuin kontaketa egongo da.

Page 5: OSTEGUNASEITIK BI ZUZENKETA, AINTZAT Irurako Udalak, 2018an, 3.396.500 euroko aurrekontua izango du. EAJren aldeko bost botoekin eta EH Bilduren kon-Osoko bilkura egingo dute gaur

Kale baserriko etxebizitzetaninteresa dutenen bila hasi diraInteresa dutenekmartxoaren 28a artedute izena emateko;baldintza da lehenetxebizitza izatea

Imanol Garcia Landa Orendain

Kale baserria eraberritu eta ber-tan etxebizitzak egiteko proiek-tuaren azken fasean murgildutadago Orendaingo Udala. Bi urtebaino gehiago proiektua lantzenaritu ondoren, behin proiektuazehaztuta, lau etxebizitzetarakojendearen bila jarri da udala.

Herritarrengandik urtero jaso-tzen dituzten proposamenetatikjarri zen abian proiektua. «Hu-tsik zeuden baserriekin zerbaitegiteko eskaria egin zen», azaldudu Gorka Egia alkateak. Udalare-na da Kale baserria, eta aukeraona iruditu zitzaien udaleko ki-deei erakin horretatik hastea.«Egoera txarrean dagoenez, etaudalak ez duenez behar den di-

rurik etxe horretan etxebizitzakizateko, baserri hutsak dituztenhainbati gertatu dakieken mo-duan, eredu bat sortzea pentsatugenuen», esan du Egiak.

Kale baserriaren proiektuanbost etxebizitza egingo dira, etalau bizilagun berri aukeratukodituzte martxan jarri den proze-suan. «Ez dute ordainduko base-rriarengatik ezer. Baserria erabe-rrituko dute bost etxebizitza sor-tuz eta horietako batudalarentzat izango da», zehaz-tu du Egiak. Baserri hutsak di-tuzten herritarrek prozesu berdi-na egin nahi badute, udalak bidehorretan lagunduko die, hasiera-ko proiektua gauzatzeko.

Egitasmoa martxan jarri zene-an, arkitektoen lehiaketa bategin zen, jendeari erakustekomoduko proiektu bat esku arte-an izateko. Ekokale proiektuaosatu zen eta ondoren deialdi bategin zuten jendearen interesaezagutzeko. Orduan 26 pertsonaedo familiak interesa agertu zu-

ten, eta proiektuari jarraipenaematea erabaki zuen udalak.

Egun udalak behin betikoproiektua du esku artean, etxebi-zitza bakoitzaren ezaugarriaketa prezioa zehaztuta dituena.Interesa duenak etxebizitza bateskuratzeko, informazio gehiagoeskatu dezake udaletxean. Bes-talde, izena udaletxean bertanedo webgunearen bitartez eman

daiteke, eta horretarako epeamartxoaren 28an bukatzen da.Egitasmoaren hasieran interesaazaldu zuten 26 horiekin harre-manetan jarriko dira udaletik.

Izena eman ahal izateko bal-dintza nagusiena eta nahitaez-koa, aurretik etxebizitzarik ezizatea da. «Etxebizitza hauekhartzen dituenak bertan bizitze-ko asmoa izan behar du», zehaz-

Kale baserria eraberritzean eraikiko diren etxebizitzen planoak. ATARIA

HIRIGINTZA ALEGIALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko martxoaren 15a

tu du Egiak. Hortik aurrera, pun-tuak banatuko dituzte interesaagertzen dutenen artean, zerren-da osatzeko. Horrela, Orendai-nen gutxienez bost urtez bizi di-renei lau puntu emango zaizkie;Tolosaldekoa izateagatik, edobertan lan egin eta bizitzera ge-ratu nahi izanez gero, bi puntu;euskal herritarra izateagatikpuntu bat, eta beste puntu bateuskaraz komunikatzeko gai iza-teagatik.

Etxebizitza bakoitzak bi apar-kaleku izango ditu, irekiak, eta200 eta 250 m2 arteko lursaila. 65m2-tik hasi eta 92 m2 arteko etxe-bizitzak dira, eta horren arabera-ko prezioa izango dute: 143.000euro eta 195.000 euro artean.«Prezioak zerga guztiak eta uda-leko gastuak kontuan hartutadira», zehaztu du Egiak. «Ez gau-de guztiz pozik etxebizitzek di-tuzten prezioekin, baxuagoakizatea nahiko genuke, baina az-kenean kopuru horietara iritsigara». Obren iraupenari dago-kionez, ezin dute oraindik ze-haztu noiz hasiko diren, bainaobrak hasten direnean zazpi hi-labeteko epean amaitzea hitzar-tuta du udalak enpresa eraiki-tzailearekin. Beraz, udaletik au-rreikusten dute legealdia amaitubaino lehen bukatzea.

Kale baserria Orendaingo herrigunean dago. I.G.L.

ETXEBIZITZAKBehe solairua

Behe A. 65,4 m2ko azalera itxia eta200 m2ko lursaila. Prezioa: 143.402 euro.Behe B. 79,98 m2ko azalera itxia eta250 m2ko lursaila. Prezioa: 171.068 euro.

Lehen solairua

1. A. 75,4 m2ko azalera itxia eta 260m2ko lursaila. Udalarentzat. 1. B. 70,8 m2ko azalera itxia eta 210m2ko lursaila. Prezioa: 153.777 euro.

Bigarren solairua

Teilatupekoa. 92,56 m2ko azaleraitxia eta 207 m2ko lursaila. Prezioa:195.007 euro.

Page 6: OSTEGUNASEITIK BI ZUZENKETA, AINTZAT Irurako Udalak, 2018an, 3.396.500 euroko aurrekontua izango du. EAJren aldeko bost botoekin eta EH Bilduren kon-Osoko bilkura egingo dute gaur

Fronton kafetegiaren itxieraospatzeko, hitzordu zerrendaArduradunek Tolosako Udalarekin zuten kontzesioa amaitu da, eta hilaren 31izango dute azken eguna; binilo azoka eta kontzertuak antolatu dituzte

Itzea Urkizu Arsuaga

Hogeitabost urteko ibilbidea fes-taz biribilduko du Fronton kafete-giak, datorren martxoaren 24an.Tolosako Udalarekin 25 urterakozuten kontzesioa amaitu dela-eta,kafetegia ixtea erabaki du JuantxoIzagirre arduradunak, eta hitzor-du zerrenda iragarri dute, Tolosa-ko lokal ederrenetakoa agurtzeko.Egungo lan taldeko kideak hila-

ren 31n ariko dira, azkenekoz, or-duan itxiko baitute kafetegia. Os-pakizunak, ordea, astebete aurre-ratu nahi izan ditu Izagirrek, AsteSantuko oporraldiarekin bat eginez zezaten: «Frontonen pasatuta-ko 25 urteak agurtzeko modurikegokiena iruditu zaigu, antolatuduguna». Horrela, egitaraua ira-gartzearekin batera, eskaera batere plazaratu nahi izan dio, Juan-txo Izagirre ostalariak, TolosakoUdalari: «Gure ondoren kafetegiahartuko dutenei begira, uste dutudalak sustatu egin beharko luke-ela lokalaren kultur izaera eta, ho-rretarako, oholtza, soinu ekipo etaargi finkoak bermatu».Taberna edo kafetegi soil bat

baino askoz ere gehiago izan baita,Fronton kafetegia, tolosarren bizi-tzetan: herriko bizitza sozialarenbihotza, neurriz, kokapenez etamugimenduz.

BINILOAK ETA MUSIKAMende laurdeneko ibilbidearimusikari begirako agurra zor zio-tela iritzita, Fronton kafetegianohikoak izan diren ekitaldiak pro-

gramatu dituzte, itxiera ospakizu-netarako ere.Batetik, martxoaren 21etik 23ra

bitarte, disko biniloen azoka izan-go da, azken bi urteotan egin beza-la. Josema Martinez antolatzaile-ak 1975az geroztik dihardu binilo-ekin lanean, Irunen duen dendan:«Duela 30 bat urte desagertzenhasi ziren, baina, orain, badirudibiniloak berriro ekoizten hasi di-rela, eta joeran daudela. Aurrekobi azokek harrera oso ona izandute, eta aurtengoak ere hala iza-tea espero dut». Horrela, hilaren21etik 23ra, 16:00etatik 21:00etarabitarte, rocka, musika klasikoa,jazza, bluesa, folka, euskal musikanahiz popa biniloan eskuratzekoaukera izango dute bertaratzen di-

renek, eta komikiak ere izangodira. Eta, azoka egunen ondotik,

egun handia hilaren 24ak hartukodu. Fronton kafetegiak zuzenekomusika emanaldien eskutik egin-dako ibilbide luzea nolabaitomendu nahian, lau emanaldikhartuko dute egitaraua, herrikotaldeen eskutik. Chaston Dixie Band, La Jodede-

ra, Atila y los Unos eta Klashmenariko dira. Luisma Gomez 1992an hasi zen

larunbat gauetako dantzaldiak gi-rotzen, eta urteak eman zituen jar-dun horretan: «Gipuzkoan ez ze-goen halako ohiturarik, eta Fron-toia aitzindari izan zen, nolabait.Espero dut hurrengo arduradu-

nek erritmo musikal berari eustea,pribilegio bat baita horrelako lokalbat izatea». Bere aldetik, Jesus Prados Ati-

lak Fronton kafetegia «ezinbeste-koa» izan dela azaldu du: «HoriJuantxori esker izan da, baina bai-ta bere lan taldeari esker ere».

Hilaren 31n itxiko dute Fronton kafetegia, 25 urteko ibilbidea egin eta gero. I. URKIZU

06 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko martxoaren 15a

Zirku tailerraantolatu du,Gure Zirkuak,Aste Santukooporraldirako

Martxoaren 26an hasita,hamar eguneko tailerrakantolatu dituzte,Asvinenea laborategikokideen eskutik

I. Urkizu

Trapezioa, oihalak, alanbreaknahiz malabareak ezagutu etahaietan aritzen ikasteko ikasta-roa antolatu du Gure Zirkuak,Tolosako zezen plazan. Aste San-tuko oporraldiari begira ondudute proiektua, eta jarraipenaemango diote, horrela, berenhastapenetako helburuari.Ikastaro hasieran estreinatu

zuten zirkua, zezen plazako kar-pan eskainiriko emanaldietan,eta zirku eskolaren ametsa uki-tzear dira orain. Horrela, dato-rren martxoaren 26an hasita, as-telehenetik ostiralera, 10 egune-ko tailerra proposatu dieteherritarrei. Asvineneako kideakizango dira zirku diziplinak ira-kastearen arduradunak, eta bitalde osatzea da antolatzaileenhelburua: bata goizez, besteaarratsaldez.Zirku eskolan parte hartu nahi

dutenek, orain dute tailerretanizena emateko aukera, [email protected] helbidera ida-tzita.

Irailean zabaldu zuten zirkua. I. URKIZU

EGITARAUA

Martxoaren 21etik 23ra.Disko bini-loen azoka, Fronton kafetegian,16:00etatik 21:00etara bitarte.

Martxoaren 24a.Kontzertuak, he-rriko musika taldeen eskutik: Chas-ton Dixie Band (18:30), La Jodedera(20:00), Atila y los Unos (22:00) etaKlashmen (00:00). .

Page 7: OSTEGUNASEITIK BI ZUZENKETA, AINTZAT Irurako Udalak, 2018an, 3.396.500 euroko aurrekontua izango du. EAJren aldeko bost botoekin eta EH Bilduren kon-Osoko bilkura egingo dute gaur

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko martxoaren 15a @TOLOSALDEAKIROL

Behar Zanakoaktrinketean txapeldunGipuzkoako Txapelketako finalakjokatu dira Irurako Ametsa Trinketan

Erredakzioa

Trinketeko Gipuzkoako Binaka-ko Txapelketako lau final jokatuziren larunbatean, Iruran. Tolo-saldeko hiru bikote egon zirenAmetsa Trinketan. Horietatikbakarrak irabazi zuen bere fina-la: Behar Zanako Irisarrik etaMaizek osatutakoak. Nagusienbigarren mailakoa jokatu zutenbillabonatarrek, Hernaniko Pa-gola-Arizmendiren aurka. 40-25nagusitu ziren eskualdekoak.

Nagusien mailan Behar Zana-ko beste bikote bat ere finalerairitsi zen, kasu honetan lehenmailakora: Irisarri-Gurutzalde,baina Urnietako Loitegi-Esnao-laren aurka 40-10 galdu zutenVillabonako elkartekoek. Eskualdeko hirugarren eta az-

ken ordezkariak Zalakain etaAuzmendi izan ziren. Tolosa CF-Aurrerako pilotariek jubenilenfinala jokatu zuten UrnietakoArizmendi-Aldundiberrirenaurka. 29-40 galdu zuten. Jubenil eta kadete mailako finalistak. Zalakain-Auzmendi beheran, ezkerretan. ATARIA

200 partehartzailek jadaizena eman duteiganderakoLarraul-Hernio-Larraul mendilasterketaren zortzigarren edizioajokatuko da; egunean bertan 25entzategongo da izena emateko aukera

Asier Imaz

Iñigo Ruiz Donostiatik Larraule-ra joan zen bizitzera, duela ia 10urte. Herrira heldu bezain pron-to, mendi lasterketa bat antola-tzen hasi zen, beste hainbat la-rrauldarrekin batera. Tarteanzen Andres Aristi, egun ere Utse-ta antolatzaile taldeko kideadena. Aurtengoa Larraul-Her-nio-Larraulen zortzigarren edi-zioa izango da, eta jadanik au-rrez izena emateko aukera itxitadagoela azaldu du Aristik: «200korrikalarirentzat jarri genuenaukera, eta dena beteta geratuda. Hala eta guztiz ere, eguneanbertan, 08:30etik aurrera 25 dor-tsal gehiago banatuko ditugu». Martxoaren 18an, igandean,

10:30ean emango zaio irteeramendi lasterketari, Larraulgoplazatik. Andres Aristiren esane-tan ibilbidea gogorra da; «La-

rraul 235 metrotan dago, eta1.000ra igo beharko dute, Her-niora. Bataz besteko malda posi-tiboa 800 metro ingurukoa da.Jaitsiera ere gogorra eta teknikoada. Tontorretik Zelatunerako za-tiari Utsetako tartea gehitu be-har zaio. 200-300 metro dira,baina beti bustia egoten da etakontuz ibili beharreko zatia da». Ibilbidean antolakuntzak hiru

anoa gune jarriko ditu; likidoaeta laranjak banatzeko: Lizar Ze-laien, Zelatunen eta Hernio pun-tan. Parte hartzaileak Larraulgo

helmugara 15 kilometro egin on-doren iritsiko dira. Lehenak or-dubete eta 15 minuturen bueltanizatea espero dute antolatzaile-ek. Gehienak, ordea, ordu t’erdi-ren inguruan ibiliko direla ustedute. Iaz azkarrena Hassan AitChaou eta Maite Etxezarretaizan ziren. Ait Chaou billabona-

tarra aurten ere irteera puntuanizatea espero dute antolatzaile-ek. Emakumeetan Aitziber Ibar-biaren esperantza dute: «Lehen-go astean inguru hauetan ikusigenuen entrenatzen, eta ea partehartzaileen artean dagoen».

Utseta taldeko kideak gusturadaude jendearen erantzunare-kin. Ez da aurtengo kontua baka-rrik, iaz ere eguna baino lehenzerrendak beteta baitzeuden.«Korrikalariek badakite data ho-netan Larraulen mendi lasterke-ta dagoela. Proba berria izanarren, finkaturik dagoela esandaiteke mendi lasterketen egu-tegian, eta jendeak erantzun egi-ten du», dio Aristik. Bide horre-tatik, igandean Larraul jendezbeteta ikusi nahi dute, parte har-tzaileez gain ikusleekin: «Ingu-rua oso polita da, eta denak gon-bidatzen ditugu. Larraul Gipuz-koa mailan jarri nahi dugu».

APIRILAREN 29AN, AMASANLarraulgo probaren ondoren,lasterkariek ez dute urrutira joanbeharko beste proba bat egitera.Izan ere, urtero legez, AmasakoMartina eta Uxo Toki elkarteek

Loatzoko Igoera-Jaitsiera anto-latu dute. Aurtengoa XXVI. edi-zioa izango da. Mendi lasterketaapirilaren 29ko igandean jokatu-ko da. Amasako plaza 90 metro-tan dago eta Loatzoko gaina 631metrotan. Loatzora igo eta berri-ro irteera tokira itzuli beharkodute korrikalariek, 9,73 kilome-troko ibilbidea egin ondoren.Antolatzaileek jaitsiera arrisku-rik gabea dela azpimarratu dute. Parte hartzaileek irteera

10:30ean hartuko dute Uxo-TokiElkartearen aurretik. Izen-ema-tea, berriz, egunean bertan izan-go da 09:00etatik aurrera. Hauere Uxo-Toki elkartean izangoda, doan. Sariei dagokienez, lehenengo

hirurek jasoko dute, neska-mu-til. Aurrenekoek 120 euro, biga-rrengoek 80 eta hirugarrengoek50. Horrez gain, parte hartzaile-en artean zozketak egingo dira.

Duela bi urteko edizioan Hernio inguruetan elurra izan zuten parte hartzaileek. MIKEL IRAOLA

ROSA TALAVERAOMENDUKO DUTE

Larraul-Hernio-Larraul mendi las-terketako antolatzaileek urterolasterkari bat omentzen dute. IazKamel Ziani oriotarra izan zenomendua, eta igandean, Rosa Tala-vera izango da. 55 urteko hernania-rra ibilbide oparoko atleta da. «Beregaraian, maratoian, Espainiakomarka berea zen. Gipuzkoan ereoso ezaguna zen Maria Luisa Iriza-rrekin batera, biak beti borrokanibiltzen zirelako».

Page 8: OSTEGUNASEITIK BI ZUZENKETA, AINTZAT Irurako Udalak, 2018an, 3.396.500 euroko aurrekontua izango du. EAJren aldeko bost botoekin eta EH Bilduren kon-Osoko bilkura egingo dute gaur

OSTEGUNA 15AGENDA

Deialdiak

Aduna.Volardokumentala eskaini-ko dute, eta ondoren egingo denmahai inguruan parte hartuko duteprotagonistek.Alegia. Ipuin kontaketa Eneko Hari-tzarekin. 4-7 urte bitarteko umeen-tzat, liburutegian, 17:00etan.Amasa-Villabona.Toti Martinezde Lezea, Villabonan izango da, az-ken nobelaren aurkezpena egite-ko. Ittunnobelaren euskarazkobertsioa izango da, Arbasoen itu-na. Hitzaldian zehar, euskaraz etagazteleraz dauden aleak zozkatu-ko dira, 19:30ean, Subijana etxean. Berrobi.Euskaraz bizi a(ha)l gara?hitzaldia. 19:00etan, Gaztegunean.Tolosa.Eguzkitik babesterakoanekiditeko akatsak tailerra, 18:00etanEmeterio Arrese 2, 1ean. Tolosa.Veronica, filma. Zine foruma. Bi saio egingo dira: 19:15 eta21:45ean. Leidor antzokian. Zizurkil.Euskaraz bizi a(ha)l gara?hitzaldia. 19:00etan, Plazida Otañoliburutegiko gelan.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, Iker Ibarluzea-rekin eguraldi iragarpena, Irene ArinKale Kantoitik, gazteekin solasaldiaeta Aitziber Alzaga familia medikua. 11:00-12:00. Hamaiketakoa.Villabona-Aiztondoko albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea. ArrosaSarearen magazina.18:00-20:00. Goizeko saioak utzitako onena. 21:00. Ataria iluna.

28 KANALA12:30. Amaia DJ.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Ikusi Irratia.23:00. Antzerki topaketa.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Olarreaga, I. Korreo kalea, 2. Telefonoa: 943 670128.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Jarraipena izango dueguraldi nahasi honek. Hai-zeak indarra galduko du, na-

barmen gainera, batez ere arratsal-detik aurrera. Orduan jada ez du ba-tere trabarik egingo, boladagogorren bat izango du, eguerditikaurrera indarra galduko du, trabaegiteaz utziko du. Behe mailako ge-ruzetan eta goi geruzetan aire ho-tzagoa sartuko zaigu, tenperaturabeherago etorriko zaigu eta 12-13gradutik ez dira pasako baina hotzikez du egingo. Goietan aire hotzaegongo denez, zaparradak botakoditu tarteka-tarteka, eguneko erdi-ko orduetan eta ezin dugu baztertuekaitzak jo eta kazkabarra botatzea.Goietako aire hotz horrekin ekaitzakgaratzeko joera nagusituko baita.Hala ere, euri askorik egiterik ez daespero baina tarteka zaparradak iri-tsiko zaizkigunez, eguraldi ezatsegi-na izango dugu gaurkoan ere. ihar,eguna 00

Bihar.Jarraipena izango dueguraldi ezatsegin honek.Zaparradak ugariagoak

izango dira egunaren lehendabizikopartean, eta azken-azken orduanhaizeak mendebalde ukitu bat har-tzen duenean, erdi eta goi mailakogeruzetan are aire hotzagoa sartu-ko da, batez ere egunaren bigarrenzatian, tenperatura balio altuenakegunaren erdiko orduetan 10-11gradutan kokatuko dira. Arratsaldepartean hoztu egingo du, eta nahizeta arratsalde-iluntze partean euriaskorik ez den espero, jada arratsal-de erditik aurrera elur mailak beheraegingo du eta 800 metroren bueltanelurretan botatzeko aukera dago.Gutxi botako duenez, gutxi loditukodu eta hortaz elurra ez da albisteizango.

latorio pare horretan. Munstrohori hortxe geratu zen hankazgora. Trenak azido zianhidrikoazeraman, tankeak 50 tona zera-matzan. Esan zuten bonba atomi-ko txiki bat zela. Nahikoa zela To-losa eta Tolosaldea guztia hankazgora bidaltzeko, dena txikitzeko. Kamioia gelditu zen moduan,

lehertzeko arriskua zuen edobaita isuri bat gertatzeko arris-kua ere. Hori zen komeria.Egoera kaotikoa ekarri zuen. Izugarrizko larritasuna sortuzuen. Oso ordu latzak bizi izan zi-ren. Benetan ez zekiten zer gertazitekeen. Jende asko laguntzeraetorri zen, jende askok ihes eginzuen. Giroa ere gaiztotu egin zen,esames asko, gezur asko. Adibi-dez, gure familiak ere ihes eginzuela zabaldu zen, udaleko jendeaskok ere ihes egin zutela. Gezureta irain asko izan ziren tartean.Geltoki inguruan bizi den jen-

dea, San Esteban auzokoak, eba-kuatu egin zituzten. Ez naiz osoondo gogoratzen baina uste dutbatzuk Orendaingo Eskolapioe-tako etxera eraman zituztela,gaua pasatzera. Autobusak etorriziren, militarrak kamioiekin...Orain urrutitik begiratuta, ame-rikar pelikula baten gidoia ema-ten du. Kontu apokaliptiko ho-rietako bat. Eta benetan horrelazen baina ez du ematen zure he-rrian horrelako gauza bat gertalitekeenik. Pelikula bat egitekogidoi aproposa izan liteke.Hain zuzen ere, gertaerak berakkutsu zinematografikoa duelaazpimarratu duzu, eta elebe-rriak ere badu kutsu hori.Bai. Eleberri honek forma honenaurretik izan ditu, beste bizpahiruforma; gidoi moduan, antzerkimoduan... Ez nuen asmatzen zer-nola egin nezakeen liburua. Azke-nean nobela hau izan liteke gidoibat. Izan ere, azkenean bi pertso-naien arteko elkarrizketan oina-rritzen da, alkatearen eta tren gel-tokiko ikuskatzailearen artean.Suspenseko nobela bat da, azkenbatean. Nire kezka izan da irakur-lea lotuta izatea, intriga horren bi-tartez. Badakigu konpondu zela,zorionez dena ondo atera zela.Baina nire liburua ordea ez dakronika periodistikoa, hura oina-rri hartuta fikzioa egin dut.

IÑIGO TERRADILLOS

«Etxean gertugertutik bizi izangenuen 1978kogertakizuna»KARLOS LINAZASOROIDAZLEA

Iñigo Terradillos Tolosa

Karlos Linazasorok (Tolosa,1962) 6012eleberri laburra plaza-ratu du, 1978an gertutik bizi izanzuen tren istripu bat abiapuntu-tzat hartu eta fikziora eramanda.Duela ia 40 urte gertatu zen. Li-nazasoro nerabea zela, 15 urte zi-tuen, tren istripu batek hankazgora jarri zituen Tolosa eta ingu-ru guztia. 1978ko martxoaren 28azen. Goizaldeko ordu bata eta er-diak inguruan, 6012 zenbakia ze-raman merkantzia tren bat errai-letatik atera zen Tolosan. Zer gertatu zen, eta zergatikizan zen hain arriskutsua?Martxoaren 28an beteko dira 40urte istripua gertatu zela. Ez dutpropio idatzi 40. urteurren horidela eta, baizik eta gertatu zene-tik buruan izan dudalako.Istorioa kaleratu beharrazhitz egin duzu. Azkenean ele-berri forma hartu du.Orduan 15 urte nituen. Etxean

gertu-gertutik bizi izan genuen.Aita orduan udal gestorako buruazen, zoritxarrez. Etxean benetanoso momentu latzak eta gogorrakbizi izan genituen. Nerabea nin-tzen orduan eta gauzak grabatuakgeratzen dira, betiko. Banekiennoizbait edo nolabait kontatukonuela. Asko kostata baina azkene-an atera dut.Aita orduko udal gestorakoburua zela esan duzu. Zer esannahi zuen horrek?Franco hil ondoren lehen hautes-kundeak izan baino lehen udalgestora bat izan zen, bi urtez. Aitazen gestora horretako buru, alka-tea izango balitz bezala, bainahauteskunderik gabe. Ez dakit ze-hazki nola kudeatu zen, nork an-tolatu zuen batzorde hori. 6012 zenbakia zeraman mer-kantzia trena errailetatik ate-ra zen Tolosan, 1978an. Trengeltokia eta apeadero arteangeratu zen.Hori da Tolosa erdi-erdian, anbu-

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2018KO MARTXOAK 15Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ELKARRIZKETA

Elkarrizketa osorik entzungai: www.ataria.eus/irratia