Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen...

16
GIPUZKOAKO HITZA BERRIA Dislegik eta Ner Groupek Dislexia ON egitasmoa jarri dute martxan Tolosaldeko hamabi eskolatan b Prozesu bat hasiko dute, «dislexiaren kalitate marka» lortzeko b 2-3 Irakurtzea inFr nuA denean Movember Goierrik bat egin du gizonezkoen osasun arazoez kontzientzia hartzeko mugimenduarekin 11 Elkarrizketa Garazi Ansa: «Gaur egun ere ikusgarritasun handiagoa dute gizonezko artistek» 4 Ostirala 2019ko azaroaren 8a X. urtea 420. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected] e A

Transcript of Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen...

Page 1: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

GIPUZKOAKOHITZA

BE

RR

IA

Dislegik eta Ner GroupekDislexia ON egitasmoa jarridute martxan Tolosaldekohamabi eskolatan b Prozesubat hasiko dute, «dislexiarenkalitate marka» lortzeko b 2-3

Irakurtzea

inFr nuA

denean

Movember Goierrik bat egin dugizonezkoen osasun arazoez

kontzientzia hartzeko mugimenduarekin

11Elkarrizketa Garazi Ansa:«Gaur egun ere ikusgarritasun

handiagoa dute gizonezko artistek»

4Ostirala

2019ko azaroaren 8aX. urtea420. zenbakia

[email protected]

e A

Page 2: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

Eider Goenaga Lizaso Ibarra

Di s l e x i a r e n

diagnostikoa

lortzeko luze

borrokatu on-

doren, eta Dis-

legik ume dis-

lexiadunen gurasoekin antolatu-

tako bilera batean beste familie-

kin esperientziak partekatu oste-

an, errealitate hori ezagutzera

eman behar zuela pentsatu zuen

Nekane Lazkanok, Ner Group-

eko Tolosa Arretxe lantegiko lan-

gileak. «Ikusi nuen ezezagutza

handia dela dislexiaz ari garene-

an, jendeak ez dakiela zer den, zer

zailtasun dakartzan, edota zein

zaila den arazoarentzako eran-

tzun egoki bat topatzea», pentsa-

tu zuen.

Eskura zuen norabide horretan

pauso bat emateko tresna. Ner

Group osatzen duten enpresetako

langileek lan orduen %2 helburu

sozialetarako proiektuetarako

erabili behar dute, eta ikastetxeek

dislexiaren lanketan sakontzeko

proiektu bat gauzatzea proposatu

zuen. Onartu egin zioten propo-

samena, eta Dislegi Dislexiaren

Gipuzkoako Elkartearekin harre-

manetan jarri ostean, anbizio

handiko proiektu bat jarri zuten

martxan: Dislexia ON.

Britainia Handiko Dislexya

Friendly Schoolseredua du abia-

puntu. Ikastetxe horietan proto-

koloak, detekzio azkarrerako

tresnak, egokitutako eskola ma-

terialak... dituzte, eta horrek guz-

tiak kalitate marka bat eskuratzea

ahalbidetzen die. «Hemen antze-

ko zerbait egin zitekeela pentsatu

genuen», dio Miren Urkijo Disle-

giko lehendakari eta dislexia duen

batxilergoko ume baten amak.

«Gure hezkuntza sistema, asko-

tan, ez da nahikoa izaten ume

hauen beharrei behar bezala

erantzuteko». Dislexia ON egi-

tasmoan partaide izango diren

ikastetxeek «dislexiaren ISO mo-

duko bat» lortuko dute.

Dislegik urteak daramatza

ikastetxeekin elkarlanean. Izan

ere, haren lanaren zati handi bat

dislexia duten umeen gurasoen-

tzat da, baina ikastetxeekin, ira-

kasle eskolekin eta irakasleekin

ere aritzen da, bai formakuntzak

eskainiz, bai behar duten lagun-

tza eta aholkularitza emanez. Dis-

lexia duten umeen gurasoek sor-

tutako elkartea da Dislegi, eta fa-

miliei laguntzea du helburu.

«Baina, argi dago ikastetxeei la-

guntzea, irakasleei formakuntza

eskaintzea, eta baliabideak, estra-

tegiak eta erremintak ematea dela

dislexia duten umeei laguntzeko

modurik onena».

GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8a

BE

RR

IA

Astekoa2

Dislegi Dislexiaren Gipuzkoako Elkarteak eta Ner Group enpresataldeak Dislexia ON egitasmoa jarri dute martxan elkarlanean.Proiektu pilotua Tolosaldeko hamabi ikastetxetan jarriko dutemartxan, eta ikastetxe horiek kalitate ziurtagiri bat lortzea da xedea.

Konponbidean,eskutik

Page 3: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8a Astekoa

Egitasmoa martxan jartzea era-

baki zutenean, proiektu pilotua

Tolosaldeko ikastetxeetan abia-

tzea pentsatu zuten. Lazkanoren

lankideak inplikatu dira batez ere

egitasmo honetan, eta enpresa To-

losan egonda, bazuen zentzua es-

kualdean egiteak.

43 ikastetxetara joan ziren

proiektua aurkeztera, eta hama-

bik eman dute baiezkoa. 6.000

ikasleri eta 400 irakasleri eragingo

die. «Harrera oso ona izan da; zo-

ratzen gaude», dio Lazkanok.

«Ikastetxeek proiektu asko dituz-

te, eta nahiz eta oso interesgarri

eta beharrezkoa iruditu zitzaien,

batzuk aurten ezin izan dira sartu,

lan kargarengatik». Hori saihes-

teko, prozedura malgua proposa-

tu diete partaide izango diren ikas-

tetxeei; bakoitzaren erritmora

egokituko da proiektua.

Pozik daude, halaber, ikastetxe

horietan hezkuntza ziklo osoa

betetzen du-

te-

lako: HH,

LH, DBH, Batxiler-

goa eta Lanbide Heziketako zen-

troak daude zerrendan. Eusko

Jaurlaritzaren 2019-2022ko aldi-

rako Eskola Inklusiboa Garatzeko

Esparru Planari egokituta dago

egitasmoa,baita hark proposa-

tzen duen DUA Ikaspenerako Di-

seinu Unibertsalari ere.

Herritarren %10ek duteMundu mailako datuen arabera,

herritarren %10ek dislexia dute.

«Hizkuntza guztietan agertzen

da, baina prebalentzia aldatu egi-

ten da hizkuntzaren eta alfabeto-

aren arabera. Ingeles hiztunen ar-

tean, %15era igotzen da, ahozkoa

eta idatzizkoa elkarrengandik

urrunago daudelako», azaldu du

Urkijok. «Horregatik, gure ume-

ei, dislexikoak direnean, askoz

gehiago kostatzen zaie ingelesa

idatziz lantzea, nahiz eta agian

ahozkotasun ona eta ulermen ona

duten», gaineratu du Arantza El-

gezabal Dislegiko orientatzaile eta

logopedak. «Hizkuntza latinoen

kasuan, berriz, %4 eta %6 artekoa

da batezbestekoa».

Dislexia duten umeen kasuan,

berebiziko garrantzia du diagnos-

tikoak; diagnostikatu ezean, ezi-

nezkoa baita arazoa konponbide-

an jartzea. «Baina, dislexia behar

baino gutxiagotan diagnostikatu

ohi da. Italian egindako 2012ko

ikerketa batean jasotakoaren ara-

bera, adibidez, hiru ume dislexia-

dunetik biri ez zaie diagnostikoa

egiten». Tratamendu egokirik ja-

sotzen ez badute, dislexiadunek

ondorioak jasaten dituzte haien

bizitza akademiko osoan. «Alde

horretatik, kezkagarria da eskola

porroten %20 Ikasteko Zailtasun

Espezifikoak dituzten ikasleen ar-

tean gertatzen dela». Urkijok

ziurtatu du Dislegiren gomendio

eta irizpideek zailtasunak dituz-

ten ikasle guztiei egingo dietela

mesede.

Dislexia ONek hiru fase zehaz-

ten ditu ziurtagiriak lortzeko. Zi-

gilu gorria lortzeko, ikastetxeak

autodiagnostiko bat egin behar

du, eta, horren bitartez, indartu

behar dituen arloak identifikatu

eta nabarmendu behar ditu, eta

aldaketak egiteko formakuntza

jaso. «Uste dugu ikasturte bat be-

harko dutela hau egiteko», dio

Urkijok. Ekintzen alo-

rrean pausoak

ematen

hasten di-

renean lor-

tuko dute

zigilu horia.

Eta zigilu ber-

dea, Dislexia

ON eskola ereduaren hel-

buru guztiak lortzen direnean es-

kuratuko dute.

Zer da dislexia?Dislexia ez da termino arrotza

inorentzat, eta ia edonork du dis-

lexikoren bat inguruan. Baina,

benetan ezagutzen al da dislexia

zer den eta zein eragin duen? Hori

zen Lazkanoren kezka egitasmo

honetan murgildu zenean. Ezeza-

gutza handia dela dio Elgezaba-

lek. «Horregatik, Dislegin disle-

xia zer ez den azaltzen dugu, asko-

tan entzundako argudioak gezur-

tatzeko. Dislexia ez da adimen edo

zentzumen desgaitasuna; ez da

motibazio edo arretarik eza; ez da

heldutasun falta; eta ez da arazo

emozional baten ondorioa ere».

Tamalez, horrelakoak entzun be-

har izaten dituzte, eta horregatik

da garrantzitsua ume bati diag-

nostikoa egitea, estigma horiek

gainetik kentzeko.

Dislexiaren inguruko beste

oker bat da dislexia sendatu egi-

ten dela. Dislexia duen pertsonak

bizitza osoan izango du, nahiz eta,

trebakuntzaren bidez, lor deza-

dis le-

xiko bati

eman diote».

Ikasle horientzat garrantzitsua

da komunikaziorako kanal ego-

kia erabiltzea, eta Elgezabalek dio

idatzizkoa ez dela beraien ezauga-

rrietara hobekien egokitzen dena.

«Ulermenean ez dute problema-

rik, informazioa helarazteko ka-

nal egokia aukeratuz gero. Abani-

ko oso bat eskaini behar zaio ume-

ari: bitartekoak, baliabideak, ira-

kurketarako estrategiak, tresnak,

ikasteko modu alternatiboak...

Dislexia ON egitasmoaren bidez,

ikastetxeei lagundu nahi diegu

abaniko hori ahalik eta osatuena

izan dadin». Haren esanetan, ge-

ro eta eskola gehiagok eskatzen

diote informazioa Dislegiri.

«Kezka badago, eta horri eran-

tzuteko jarraibide sorta bat jaso-

tzen du egitasmoak».

Horien artean daude, besteak

beste, komunikaziorako tresnak

egokitu eta pertsonalizatzeko au-

kera —letra tipoa, tamaina eta pa-

peraren kolorea aldatuz, adibi-

dez—; adierazpen linguistikoen,

matematikoen eta sinbolikoen

argitasuna bermatzea; informa-

zioa jasotzeko materialak egoki-

tzea, audioak, irudiak edo sinbo-

loak erabiliz; azterketetarako eta

kilgo Fraisoro Lanbide Hezi-

ketako ikasketaburua izan ziren

astearteko formakuntza saioan.

«Irakurketa-idazketa arazoak

oso presente ditugu, eta kasu ho-

rietan lan indibidualizatu bat egi-

ten dugu, baina falta zaiguna da

gelan erantzun orokor bat emate-

ko modua, eta espero dugu horre-

tan laguntzea», esan du Lasko-

raingo orientatzaileak. Orixe Ins-

titutuan DBHko ikasleekin

aritzen dira, eta etapa horretan

zailtasunak areagotu egiten direla

dio orientatzaileak. «Suposatzen

da ikaslea irakurketa eta idazketa

barneratuta datorrela. Eta zailta-

sunak dituztenek sekulako ara-

zoak dituzte ikasketei aurre egite-

ko, materia guztia idatziz eta ira-

kurriz jasotzen delako». DBHn

hutsunea LHn baino handiagoa

dela uste du Orixeko orientatzai-

leak, eta arazoa orokorra dela

DBHko zentro guztietan.

Euren zentroan arazoa areago-

tu egiten dela esan du Fraisoroko-

ak. «Guk ez dugu ideiarik ere ha-

lako kasuetan nola jokatu. DBH 1

eta 2 mailetan oraindik badituzte

orientatzaileak eta laguntza, bai-

na gurean jada ez dago ezer, eta

gurera ere iristen dira, noski, ara-

zoak dituzten ikasleak». Egoera-

rekin kezkatuta eta aipatutako

hutsuneak osatzeko asmoz sartu

dira zentro horiek proiektuan.

ten dutena garunera joaten dene-

an, transmisioan zerbait gerta-

tzen da, eta beste fonema bat ate-

ratzen zaie. «Antzeko artikula-

zioa duten hizkietan agertzen dira

zailtasun handienak: B eta D, A

eta E...». Baina, ez da hori baka-

rrik. «Kosta egiten zaie, halaber,

jarraibide asko segitzea. Sei edo

zazpiko zerrenda bat ematen ba-

diezu, pare batekin bakarrik gel-

dituko dira». Biderketa taulak,

asteko egunak, hilabeteak, urta-

roak, sekuentzia den guztia ikas-

tea kostatzen zaie. «Horri lanera-

ko memoria deitzen diogu, eta

zailtasunak eragiten ditu hezkun-

tza prozesu osoan». Dislexiari lo-

tuta, diskalkulia eta disgrafia ere

ager daitezke.

Baina ume hauek behar beste-

ko balioa ematen ez zaien beste

gaitasun asko izaten dituztela na-

barmendu du Urkijok. «Eta argi

utzi behar da dislexiak ez duela

zerikusirik adimenarekin. Adi-

men handiko jendea ere izan

daiteke dislexikoa. Aur-

ten Kimikaren

Nobel saria

testuak irakurtzeko denbora

gehiago ematea; ahozko azterke-

tak egiteko aukera ematea edo az-

terketetan lagungarri izan daite-

keen materiala erabiltzen uztea

—formulak eta kalkulagailuak,

adibidez—; ikasgaia lanen eta

proiektuen bidez gainditzeko au-

kera ematea; ikasteko giro egokia

sustatzea... Hori guztia landuko

dute ikastetxeekin.

Ikastetxeekin elkarlanaAste honetan bi formakuntza saio

egin dituzte Ibarran. Autodiag-

nostikorako jarraibideak jaso di-

tuzte. Ikasturte honetan egingo

dute formakuntza eta gero jarriko

dituzte martxan neurriak. «Guk

eskainiko dizkiegun baliabide eta

estrategiak gela osoan aplika dai-

tezke, eta dislexia duten umeen-

tzat ez ezik, zailtasunak dituzten

guztientzat dira baliagarri».

Tolosako Laskorain Ikastolako

eta Orixe Institutu-

ko orientatzai-

leak eta Zi-

z u r -

«Ikusi nuen ezezagutzahandia dela dislexiaz ari garenean; jendeak ez daki zer den, zerzailtasun dakartzan»Nekane LazkanoNer Group-eko langilea

«Baliabideak,estrategiak, tresnak,ikasteko moduak... Abaniko oso bat eskainibehar zaio ikasleari»Arantza ElgezabalDislegiko orientatzailea eta logopeda

«Adimen handiko jendeadislexikoa izan daiteke.Aurten, Kimikaren Nobel saria dislexikobati eman diote»Miren UrkijoDislegiko lehendakaria

keen irakurtzea erraztuko dioten

abileziak eskuratzea. «Baina, dis-

lexiko batek beti irakurriko du

polikiago, beti izango ditu zailta-

sunak», azaldu du Urkijok.

Baina, orduan, zer da dislexia?

«Jatorri neurobiologikoa duen

eragozpena da. Idazmenarekin

eta irakurmenarekin loturik dau-

den hizkuntza abileziei eragiten

die; deskodetzeari, eta sekuen-

tziazio fonologikoaren eta hizki

trazuen pertzepzioari bereziki».

Defizit fonologiko bat izaten dute-

la azaldu du Elgezabalek. Entzu-

Page 4: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

Erik Gartzia Egaña Oiartzun

Komisario Berriak lehiaketakosarietako bat lortuta, bera jaio au-rreko mugimendu feministan ja-rri du arreta Garazi Ansak (Oiar-tzun, 1989), azaroaren 16ra arteBilboko Azkuna zentroan ikusgaiegongo den eraskusketan. Azku-na zentroak, Donostiako Tabaka-lera zentroak eta Gasteizko Ar-

tium museoak garatu eta EuskoJaurlaritzako Kultura eta Hiz-kuntza Politika Sailak finantzatu-tako proiektua da Komisario Be-rriak. 1990eko hamarkada bainolehenagoko mugimendu femi-nistak artearekin duen zerikusiaikertu du Ansak, estreinakoz.Zure hipotesia da emakumeak

bigarren maila batean zeudela,

ikusgarritasunik ez zutela.

Konturatu nintzen 1950eko ha-markadaren ondoren euskal arte-aren historiografian bazegoelapolitikoki konprometitutako ar-tistak edo politikarekin zerikusiazutenak aztertzen zituen lerro na-gusi bat; horiek guztiak gizonez-koak ziren beti. Baneukan aran-tza bat sartuta, edo bihozkada bat,bazeudela politikoki konprome-titutako emakumeak, baina ez zi-

rela irakurtzen ikuspuntu politi-ko batetik, baizik eta sozialetik.Mugimendu eta borroka feminis-ta ikusi izan dira errealitate sozialbatean, ez politikoan. Emakumehoriek horregatik zeuden biga-rren mailan. Ikertzen hasi nintzenorduan. Egia da kronologikokiberantiarragoak direla aztertu di-tudanak, 1970eko hamarkadarenerdialdekoak zirelako. Konturatu

nintzen mugimendu horientzakoprodukzio artistikoak egin zituz-ten emakume asko zeudela: logo-ak, kartelak, artelanak... Aurretikez zegoen ezer eginda, eta horre-tan hasi nintzen.Bigarren mailan egonda, zaila

izan al da informazioa eta mate-

riala biltzea?

Ikaragarri zaila. Ez zegoen apenasmaterialik, eta ikerketarik ere ez

«70eko hamarkadan egiten zirengauzak pentsaezinak dira egun»Garazi Ansa b Arte komisarioa

Artearen eta 70eko hamarkadako mugimendu feministaren arteko harremana aztertuz, erakusketa bat jarritadauka Ansak Bilboko Azkuna zentroan. Erakusketen antolatzaile lana eta komisarioarena uztartzen ditu.

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8aElkarrizketa

Page 5: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

zegoen eginda. Artista bakan ba-tzuei buruzkoa, bai; baina ez gaihoni buruzkoa, baizik eta haienprodukzio artistikoari buruzkoa.Bibliografiarik ez zegoenez, infor-mazio hori lortzeko, artistekinzuzenean jarri beharra neukanharremanetan, eta oso zaila izanzen. Emakume artista helduekdaukaten arazoa da beren ildo ar-tistikoa utzi egin behar izan zute-la, hainbat arrazoi tarteko.50-60 urteen bueltan dabiltzan

emakumeak dira, eguneroko ohi-ko bizitza egiten dutenak. Kon-taktuak lortzea oso zaila egin zi-tzaidan hasieran. Ia urtebete be-har izan nuen lortzeko, baina pix-kanaka hasi nintzen informazioabiltzen. Kontua da elkar ezagu-tzen dutela, eta badutela nolabai-teko harremana.Ahanzturan dauden artista ho-

riek testigantza emateko prest

al zeuden?

Ilusio handiarekin hartu zutenproiektua. Bazuten, esaterako,

euren garaiko kideek jaso dutenatentziorik eurek jaso ez dutensentsazioa. Ibilbide artistikoa ezzuten utzi eurek nahi zutelako,baizik eta horretara behartu zi-tuztelako. Horregatik, asko es-kertu dute orain beren artelaneieta ekintzei balioa ematea.Nola findu duzu erakusketa?

Gauza asko utzi al duzu kanpo-

an?

Saiatu naiz gauzak kanpoan ezuzten, haiek nahikoa kanpoangeratu direlako jada. Buruko mi-nik handiena izan nuen kontura-tu nintzenean garaiko testuingu-rua ez zela hain sinplea. Kontuaez da hainbat mugimendurekinkolaboratzen zuten artista batzukzeudela bakarrik, baizik eta ema-kume haien identitatea oso ez-berdina zela: artista sentitzen zi-ren batzuk; beste batzuek eurenburua ez zuten artista gisa senti-tzen, militante gisa baizik; eurenburua artistatzat jotzen zutenakbaina mugimendu feministare-kin zuzenean lan egiten ez zute-nak ere bazeuden, nahiz eta be-ren lanetan genero irakurketa osozuzenak egiten zituzten...Oso zaila izan da identitateen

pot-pourri hori erakusketara era-matea. Askok bere izena ez zutenikusi nahi artista balira bezala,militante moduan egin baitzutenberen produkzioa. Niretzat, mailaberean zeuden denak, bakoitza-ren produkzioa ezinbestekoa bai-tzen garaiko testuingurua uler-tzeko.Pilatutako materiala, hori izan

da beste zailtasunetako bat. Iker-keta egin ahala sortutako artxi-boa bolkatu bezala egin dut. Era-man ditut artelan batzuk; eramanditut kartelak, flyerrak edo aldiz-kariak; eta eraman ezin izan du-dan materialaren argazkiak ereatera ditut, mahai batean sakaba-natuta jartzeko.Sorpresarik izan al duzu?

Aipatu dudan moduan, garai har-tan dena sinpleagoa izango zelauste nuen. Horrez gain, garaikoloraldiak ere harritu nau. ArteEderren fakultatea sortzen ari zengaraia hartan, trantsizio momen-tu horretan zeuden, askatasunegarria zegoen... Testuinguru be-rezi hura sortzea bultzatu zuengarai hark, eta oso identitate ez-berdineko jendea elkartu zen.Bere garaian zenbat proiektu

egin ziren, horrek ere harritutautzi nau; gaur egun, oraindik ere,ez ditugu ezagutzen batzuk. Ai-patu didatenez, garai hartan uni-bertsitatean edo arte eskolan zeu-den eurak, eta sortu eta sortu ari-tzen ziren; ez dago, ordea, horrenguztiaren dokumentaziorik. Ho-rregatik, badirudi ez zela existi-

Hainbat modutan iritsi naizerakusketak egitera. Kasu hone-tan, lehiaketa izan zen bidea. Nor-berak bere proiektua aurkeztendu, eta, zorterik ez badaukazu,beste toki batean aurkezten duzu[barrez]. Beste batzuetan, berriz,gertatu izan zait artista talde batniregana hurbiltzea, gai bati bu-ruzko erakusketan nik komisariolana egiteko gogoa daukatelako.Euskal Herritik kanpo ere jarri

dituzu bi erakusketa, Lisboan

eta Eindhovenen, Herbeheree-

tan. Nolatan?

Galeria batean egin nituen prakti-kak izan ziren Lisboan. Eindho-venen kasuan, berriz, komisario-

tza praktika batzuk egi-tera joan nintzen hara,eta, praktika haiek buka-tzean, hain justu, Euro-pako hainbat erakundekantolatzen duten Inter-nationale proiektua jarrizuten martxan. Proiek-tuak oraindik ikusgarri-tasun txikia zuenez, ho-rri buruzko lan txiki bategiteko aukera eskainizidaten.Askotan esaten da Eus-

kal Herrian artea ez dela

behar bezala balora-

tzen. Hemendik kanpo

ba al dago beste modu

bateko pertzepziorik?

Antzekoa dela esangonuke; kanpoan ez dutsumatu artearekiko per-tzepzio handiagorik.

Kanpora joatean, egia esan, artea-ren munduko jendearekin bil-tzen naiz, eta eurak, bai, eurakerakusketak eta abar ikustera jo-aten dira. Hemen, berriz, askota-riko jendearekin ibiltzen naiz.Ez da baloratzen, beraz?

Denetik dago. Badago arrakalabat arte garaikidearen eta gizarte-aren artean; errazago kontsumi-tzen dira beste garaietako arteak. Esan liteke badagoela artearen

merkantilizazio bat eta komuni-

kabideetan agertzen diren gau-

za jakin batzuek bakarrik dutela

arrakasta?

Behin eta berriz esaten dugu hori.Artearen merkantilizazioa da iru-di batzuk lehen planoan jartzeaeta beste batzuk ezkutatzea. Or-duan, badirudi arte garaikidea de-la ez dakit zenbat milioi euro balioduen artefaktu bat eta eliteak ba-karrik kontsumitu eta eskura de-zakeena; gainontzeko guztiak su-mindu egiten dituela dirudi. Edo,beste adibide bat jarrita, ETB1ekoArimaren margolariak saioa. Ar-tistekin egindako realityhorrekez du errealitatea erakusten. Arte-lanek milioiak balio izatea arte be-zala saltzen da, baina, berez, iza-

tez, ekonomia da. Distortsio ho-rrek eta dauden titulu salgarri ho-riek ahalbidetzen dute dena es-pektakularizazio baten mendeuztea. Eta beste zerbait da artea;artista gehienak prekaritatean bi-zi dira, eta beste lan bat egin beharizaten dute. Zure kasuan, ia urtebete behar

izan zenuen Bilboko erakuske-

tako kontaktuak lortzeko. Ogi-

bideren bat izan beharko ze-

nuen bitarte horretan, ezta?

Bai. Artearen Historian eskolak

ematen ditut EHUn, eta, zorionez,

egonkortasun bat ematen dit ho-

rrek. Oso-oso zaila da, bestela. Ho-

rrelako proiektuak urtean behin

ateratzen dira, edo bi urtean

behin. Ondorioz, beste lan batzuk

egiten joan behar duzu. Unibertsi-

tateko irakaslea naiz, hainbat

proiektu egiten ditut, BERRIArako

arte kritikak idazten ditut... Pix-

kanaka sortzen diren gauzak egi-

ten ditut. Lanpostu finko bat be-

har da artearen munduan eta ko-

misario lanean gutxieneko egon-

kortasun ekonomikoa izateko.

Sare sozialetako bideo, meme

eta abarrek ahalbidetzen dute

beste mota bateko arte berria

egitea?

Bai, noski. Artea egiteko euskarriezberdinak daude. Egia da histo-rikoki eskulturak, pinturak etaarkitekturak izan dutela indarra,baina, garaiak aldatu ahala, eus-karriak ere aldatzen joaten dira.Kontraesanik ba al dago erakus-

ketak antolatzean eta horiei bu-

ruzko arte kritikak idaztean?

Ez. Noski, nik ez dut idazten nireerakusketei buruzko kritikarik[barrez]. Ez dago kontraesanik;justu kontrakoa: oso bateraga-rriak direla uste dut. Kritikakidazteak eskatzen dit bi asteanbehin, gutxienez, erakusketa ba-tera joatea, instalazioak ikustea,gaiak nola planteatuta dauden az-tertzea... Hori guztia ikasketa pro-zesu bat da; nik egin behar ditu-dan erakusketetarako oinarri batsortzea da. Zerk funtzionatzenduen eta zerk ez ikusten duzu, etaoso baliagarria da hori, noski.Komisario lana eta feminismoa

uztartuta, gaur egun zer egora-

tan zaudete emakumeak?

Artearen munduan, orokorrean,berdintsu dago emakumeen pa-pera, bai artistei dagokienez, baikomisarioei dagokienez. Gizone-kin alderatuta, egia da paretsu lanegiten dugula, baina emakumeekbaino ikusgarritasun handiagoadute gizonek. Eta, gezurra badiru-di ere, soldata arrakala handia da-go. Haizea Barcenillak ikerketabat egin zuen duela pare bat urte,eta beldurgarria zen bien arteanzegoen desberdintasuna.

MIGUEL SAN CRISTOBAL

tzen. 1970eko hamarkadan eginzituzten performanceei, bideoeieta abarrei buruz hizketan hasi zi-tzaizkidan.Espainiako Gorteetarako hau-

teskundeak izango dira igande-

an. Nola ikusten duzu egungo

mugimendu edo alderdi politi-

koen eta artearen arteko lotura?

Profesionalizazioarekin, gehiagodesberdindu dira bakoitzaren ro-lak. Lehen, halakorik ez zegoe-nez, mugimendu batek kartel batbehar bazuen, artista batenganajotzen zuen; ez zegoen diseina-tzaile grafikorik. Gaur egun, ba-daude beren burua feministatzatjotzen duten artistak, eta garai ba-

tean oso zaila zen artista batek be-re burua hala definitzea, funtseanikuspegi horretako lanak eginarren; militanteak ziren gehiago.Profesionalizazio horrek, agian,

baretu egin du 1970eko hamar-

kadan bor-bor zegoen egoera?

Askok esaten dutenez, garai har-tan egiten ziren gauzak pentsae-zinak dira egun. Kontatu didate-nez, gaur egun egingo balituzte,atxilotuta eramango lituzkete[barrez].Komisario Berriak proiektuari

esker lortu duzu zure ikerketa

Azkuna zentroan erakustea. No-

lakoa da komisario baten lana?

Bakoitzak bere kezketatik abia-

tuta sortzen du erakusketa, ala

enkargu bidez?

Denetik dago. Komisario batenlana da erakusketa bat proiekta-tzea, gaia edo diskurtsoa lantzeaeta ikertzea, eta ikertutako horipublikoari erakustea. Ohikoenada erakusketa bat proiektatzea;ondoren, beste ikerketa bat egi-ten du erakusketa horren artelanegokienak zein diren erabakitze-ko. Ondoren, instalazioa pentsa-tu behar izaten da, muntaketa,testuak idatzi...

5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8a Elkarrizketa

Andre artista helduek dutenarazoa da utzi egin behar izanzutela beren ildo artistikoa,hainbat arrazoi tarteko»

«Oso zaila zen 1970eko artistabatek bere burua feministatzatdefinitzea, funtsean ikuspegihorretako lanak egin arren»

«Badago arrakala bat artegaraikidearen eta gizartearenartean; errazago kontsumitzendira beste garaietako arteak»

«Gizonekin alderatuta, paretsulan egiten dugu emakumeok,baina ikusgarritasunhandiagoa dute gizonek»

‘‘

Page 6: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

RIRITZIALeire Narbaiza

Ez hamaika, ez behin: ONCE

Ohetik jaiki aurretikirratia isiotzeko ohi-tura daukat. Esnatubitartean titularrak,

trafikoa eta eguraldi aurreikus-pena entzunda hasten dut eguna.Euskaraz gustatzen zait hori egi-tea, eta ohe ondoko gailuan Eus-kadi Irratia baino ezin dut en-tzun. Albisteak eta informazioaez ezik, iragarkiak ere belarrira-tzen dizkigu kate horrek. Etaigortzen duen ia publizitate guz-tia euskaraz izaten da. ONCEre-nak izan ezik. Beste anuntzio ba-tzuek jingle-a (iragarkiko kan-tua) gaztelaniaz izaten dute,markak edo produktuak estatuespainiarrean saldu nahi badira,behintzat. Baina ONCEkoek, jingle-ak ez ezik, iragarkiaren

mamia ere —elkarrizketa bat, be-harbada— gaztelaniaz izaten dute.

Euskadi Irratian anuntzioakerdaraz emateak ikaragarri kez-katzen nau. Nire iritziz, irrati pu-blikoak ez luke halakorik onartubehar; publizitate kontuak eus-karaz izatea bermatu beharkoluke. Esan beharra dago elkarriz-keta edo testu zati horiek hitz jo-korik ez dutela izaten, baina kanpainaren leloa euskaratutaegoten dela (oraingoa ONCE, hamaikaren hamaikada, euska-raz zentzu handirik ez duena).Beraz, uste dut erdarazko pasartehoriek berdin-berdin funtziona-tuko luketela euskaraz emanda,eslogan euskaratuek bezainbeste.Beste iragarki batzuetan, ostera,elkarrizketako ahotsak famatue-

nak izaten dira, Espainiako per-tsonaia famatuenak, jakina. Eza-gunak egingo zaizkigu ala ez, bai-na horrek ez du funtzionatzenirratian, euren ahotsa aurpegi barik ezagutzea zailagoa delako.Horrelakoak oso-osorik gaztela-niaz ematen dituzte. Horregatikda larria euskara hutsezko ia irra-ti bakarrak erdarazko iragarkiakjartzea. Euskarari dagokionez,ONCEk ere izan behar luke gurehizkuntzarekiko begirune txikibat, ezgaitasunarekin lan egitenduen talde bat den aldetik. Sen-tsibilitatea izan beharko lukete,baina ez da hala, zoritxarrez.

Era berean, ONCEk berak era-giten dizkit beste errezelo batzuk.Spot batzuetan eurei esker zen-bat umek eta nagusik ikasi duen

braillen idazten, edo zenbat per-tsonari lagundu dieten lan mun-duan sartzen, egindako guztianabarmentzen dute. Ez dut nikhalakorik ukatuko. Baina neureburuari galdetzen diot, halakoakentzuten ditudanean, ez ote da-goen administrazio publikorenbat horren ardura duenik. Elkar-te bat ote da ardura handi horibere bizkar gainean daraman ba-karra? Beraz, jokatzen ez badut,lagako ditut behar gorria dutenpertsonak laguntza barik? Ez, ez

litzateke hala izan behar. Zergakordaintzen ditugu, hain zuzenere, halako pertsonek laguntzaizan dezaten, edo behintzat ho-rrela izan beharko luke. Errukiaeragin, karitatea lortzeko. Bainakaritatea ez da justizia.

Begitantzen zait ezin direla beharrizan hauek limosnaren eskuetan laga, jendearen apetenesku. Are gutxiago jokoa dutene-an oinarri, diru iturri nagusia lo-teria denean, eta horrelako leloedo esloganak erabiltzen dituzte-nean: No importa porqué juegas,

lo importante es que no dejes de

hacerlo (Ez du inporta zergatikjokatzen duzun, garrantzitsuenada jokatzeari ez lagatzea). Azkenboladan denon ahotan dago joko,kezka handia eragiten du, etamodu horretan bultzatzea ez delaegokiena pentsatzen dut.

ONCE ingelesez irakurtzen ba-dugu, guanz, «behin» esan nahidu, eta horregatik hau guztiau ezdut behin bakarrik esango, asko-tan, hamaika bider baizik.

Euskadi Irratiananuntzioak

erdaraz emateakikaragarri kezkatzen

nau. Nire iritziz, irrati publikoak

ez luke halakorikonartu behar

Irudiab Donostia

Hilabeteko greba, hasteko zorianELA sindikatuak deituta, hilabeteko grebara deituta daude Gipuzkoako zahar etxeetako langileak. Konponbi-

derik ezean, astelehenean da hastekoa greba, eta abenduaren 11ra arteko deialdia egin du ELAk. Horren hari-

ra, Gipuzkoako Senideak elkarteak deituta, elkarretaratzea egin zuten asteartean, aurrez ere «prekarioa» zen

eremu bat «are gehiago» okertuko dutela salatzeko —irudian, egoiliarren senideak, aldundiaren atarian—.

Langileek 118 greba egun pilatu dituzte jada, eta 149ra iritsiko lirateke abenduaren 11n. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Zaldunborda Gelditu plataforma sortudute Hondarribian, proiektua gelditzeko

HONDARRIBIA b100.000 metro koadrori eragiten dio HondarribianZaldunbordako eremuan eraiki nahi duten outlet herrixka-k, eta ho-rietatik 29.000 metro koadro hartuko ditu merkataritza guneak. Ho-rren aurrean, Zaldunbora Gelditu plataforma sortu dute Hondarribikodendari, ostalari, talde ekologista eta herritarrek.

30.265ZENBAT LANGABE ZEUDEN URRIAN

Joan den irailean baino 551 langabe gehiago (%1,82), baina iazko urrian

baino 1.974 gutxiago (%6,5). SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publi-

koak emandako datuen arabera, urrian 30.265 langabe zeuden Gipuz-

koan. Abuztutik irailera 368 langabe gutxiago zenbatu zituzten.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected].

%

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8aIritzia

2020rako turismo tasa sortzeko eskatudute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

DONOSTIA bGipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez eskatu dute2020. urterako, «arrazoizko epe baten barruan», turismo tasa sortze-ko. Elkarrekin Podemosen ekimenez aztertu zuten gaia, herenegun,eta erabateko babesa izan zuen proposamenak. Gipuzkoako Foru Al-dundiari eta Eusko Jaurlaritzari egingo diote orain eskaera.

7.739BEHOBIA-DONOSTIAN IZENA EMAN DUTEN GIPUZKOARRAK

Etzi jokatuko dute Behobia-Donostia lasterketa, ehungarrena, eta 33.379

korrikalari daude izena emanda, 7.739 gipuzkoar tartean. Haile Gebrse-

lassie etiopiarra izango da gonbidatu berezia.

Page 7: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

Beñat Alberdi Aretxabaleta

Espainian, presidente-

gaien arteko eztabaidan,

mintzagai izan da immi-

grazioaren gaiaren tra-

taera; izan ere, hautagai batek

handiak bota zituen gaiari buruz:

zenbakiak, zurrumurruak, uste-

ak... Baina inork ez zion erantzun.

Beste kontu bat da hautagai ultra-

eskuindarrarekin eztabaidatu be-

har den edo ez. Hala ere, kontua

Euskal Herrira ekarrita, bada

behin eta berriz gertatzen den fe-

nomeno bat: zurrumurruak egia

gisa aurkezten dira askotan, eta

bere horretan gelditzen dira gero.

Horren jakitun, egoera horren

aurkako sareak sortu dituzte hain-

bat herritan. Aretxabaletan, Zu-

rrumurruen Aurkako Sarean eta

udalak berak sustatuta, bukatu

berri dute formakuntza. Praktikan

jartzea tokatuko zaie orain.

«Gipuzkoako Foru Aldunditik

deitu zidaten proposamena egite-

ko», argitu du Karmele Uribarri

Aretxabaletako Udaleko Gizarte-

gintza zinegotziak. «Aukera poli-

ta iruditu zitzaigun». Aldundia

programa pilotu bat garatzen ari

da zurrumurruen inguruan, eta,

Aretxabaletan ez ezik, beste bost

herritan ere landuko dute ideia.

Aretxabaleta ez dute aukeratu,

espresuki, bertan immigrazioare-

kin arazoak dauzkatelako, hain-

bat ezaugarri berezi dauzkalako

baizik: herri txikia da, herritarren

arteko harremana estua da, elka-

rren artean eragiteko gaitasuna

dago herrian... Azkenean, erraza-

go antzeman ahal izango dute

metodologia hori herri txiki bate-

an eraginkorra den edo ez.

Proposamena talde txiki bat

sortzea zen, hogei pertsona ingu-

rukoa. Asmoa zen formakuntza

saioak eskaintzea, Aretxabaletan

zurrumurrurik ez sortzeko talde

bat osatzeko helburuarekin; hau

da, immigratzaileen aurkako us-

tezko esanak desmuntatzeko gai-

tasuna daukan pertsona talde bat

sortzea zen erronka.

Eta, hasierako proposamenari

erantzunda, egun osatuta dauka-

te hamazazpi pertsonako talde

bat. Hainbat profiletako jendea

batu dute: eragileetako aktibis-

tak, norbanakoak, erretiratuak,

gazteak... Taldea osatzeaz harago,

ordea, garrantzi handiagoa du

formakuntzak berak. Baina hor

sortzen da galdera: zer formakun-

tza jaso behar dute eragileek?

Bi saio egin dituzte Aretxabale-

tan. Xabier Aierdi kolektibo ho-

rretako kidearekin egin zuten le-

henengoa, informazioa jasotzeko;

eta Raquel Moreno D-Cas enpre-

sako aktibistarekin bigarrena,

gaitasunak garatzeko. Katalunia-

ko enpresa da D-Cas, Col Lectiu

d’Analistes Socials, eta, besteak

beste, politika sozialak garatzeko

aholkularitza eskaintzen die era-

kunde publikoei.

«Egungo egoeraren argazkia

ikusi genuen lehen saioan», azal-

du du Uribarrik. Gaiaren oinarrira

jo zuten: zer diren estereotipoak,

zein den immigrazioaren egoera

orokorrean eta Aretxabaletan ze-

hazki, zeintzuk diren ahoz aho

dabiltzan zurrumurruak... Zine-

gotziak gaineratu du baliagarria

izan zitzaiola Aierdik azalduta-

koa: «Oinarria da zurrumurrua

zabaltzen ari den pertsona ez dela

arrazista, nire moduko pertsona

bat dela. Beldurra die kontu eze-

zagunei, eta horrelako gauzak sal-

tzen dizkiete». Bigarren saioan,

berriz, ustezko esan horiei eran-

tzuteko gaitasuna landu zuten:

«Argumentuak ikasteak garran-

tzia du, baina garrantzitsuagoa da

gaiari nola heldu definitzea», ze-

haztu du Morenok.

Azkenean, eztabaidan tema-

tzea ez dela ona gaineratu du

ekintzaileak, eztabaida askok ez

baitute balio bakoitza bere jarre-

ran indartzeko baino. «Elkarriz-

keta lasai eta eraginkor bat izan

behar da. Besteak zure iritzia en-

tzun behar du, eztabaida berotue-

tan ez bezala». D-Caseko kideak

argi dauka informazio truke ho-

rretan gakoa ez dela bestea kon-

bentzitzea, bere bertsioari buruz-

ko dudak sorraraztea baizik.

«Etxera doanean, esan duenari

buruz ziur ez egotea».

Helburu horiek lortzeko hain-

bat estrategia erabil daitezke; adi-

bidez, galderak egitea: zergatik

diozu hori? Horrelako egoera bat

pasatu al duzu inoiz? «Egia abso-

luturik» ez daukala argitu du Mo-

renok, eta hainbat faktorek eragi-

ten dutela erantzunean; hala nola

pertsonen gaitasunak. Haren hi-

tzetan, ez da gauza bera pertsona

umoretsu batek umorea bestea-

ren argumentuak dudan jartzeko

erabiltzea, edo pertsona ardura-

tsu batek zentzuzko datuak ma-

haigaineratzea. «Parte hartzaile-

en estrategiei buruz hitz egiten

dugu saioetan», esan du ekintzai-

leak. «Sarri, asko ikasten dugu

guk ere».

Agenteen garapenaFinean, zurrumurruak sortzen

diren egoeretan, izan taberna ba-

tean, supermerkatuan edo auto-

an, egoerei heltzeko moduak eta

tresnak landu dituzte saioetan. Ja-

so dute informazioa, eta hitz egin

dute gaia lantzeko moduei buruz;

orain, norberak jakin beharko du,

dauzkan gaitasunekin, egoera ba-

koitzari erantzuten. Oraingoz, ez

dute zehaztu harremana nola

mantenduko duten, baina bada-

kite mantenduko dutela.

Komunitateen elkarbizitzara-

ko hiru eredu daude munduan:

frantsesa, ingelesa eta kanadarra.

Frantzian, etorkinak atzean utzi

behar izaten du bere iragana, eta

bertako eredura moldatu behar

izaten du. Eredu ingelesean, be-

rriz, bere txokoa izaten du komu-

nitate bakoitzak, baina elkarren

arteko harremanik gabe. Kana-

dan, azkenik, jatorri ezberdine-

koek elkarrekin eraiki dituzte ko-

munitate berriak. «Kanadako

eredua sustatu behar dugu», na-

barmendu du Morenok.

Zurrumurruen Aurkako Sareak eta Aretxabaletako Udalak sustatuta,aste honetan egin dute zurrumurruen aurkako azken formakuntza saioa.Eratu berri dute immigranteen aurkako esanak argitzeko taldea.

Aurreiritziak argitzeko

Aretxabaletako Zurrumurruen Aurkako Sarearen formakuntza saioa. BEÑAT ALBERDI

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8a Gaiak

Zurrumurrua zabaltzenduen pertsona ez daarrazista. Beldurradauka, eta horrelakoaksaltzen dizkiote»Karmele UribarriAretxabaletako Gizartegintza zinegotzia

«Parte hartzaileenestrategiei buruz hitz egiten dugusaioetan. Sarri, askoikasten dugu guk ere»Raquel MorenoD-Cas enpresako kidea

‘‘

Page 8: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

8 GaiakGIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2019ko azaroaren 8a

Mario Zubelzu, Ander Avellaneda

eta Unai Etxeberria, Tolosako

Berazubi futbol zelaian. JON URBE / FOKU

Unai Zubeldia Tolosa

Aurkaria men-dean hartukobalu, aurreraegitea lortukobalu... Tolosafutbol taldeko

jokalariak eta entrenatzailea bal-dintzazko esaldi guztiei ihes eginnahian dabiltza azken asteotan,baina, nahi gabe ere, «Pontellas»besterik ez dute entzuten bateaneta bestean. Espainiako Hiruga-rren Mailako lehen multzoko tal-dea da Pontellas, Porriñokoa (Ga-lizia), eta, Tolosaren gisan, histo-riako balentriarik handienetakoaegiteko aukera dauka hurrengoasteazkenean.Izan ere, sasoi honetan lehiake-

taren egitura aldatuta, Tolosak etaPontellasek Espainiako Kopakoatariko kanporaketa jokatukodute Tolosako Berazubi futbol ze-laian, 19:00etan, eta irabazlea Eu-ropako lehiaketaren bat jokatzen

ari ez den Espainiako Lehen Mai-lako talde baten aurka ariko dahurrengo kanporaketan, aben-duaren 18an. Hurrengo asteanaurrera eginez gero, Berazubinbertan jokatuko lukete kanpora-keta hori, eta balizko aurkarienartean leudeke Reala eta Eibar,Espainiako Lehen Mailan ari di-ren Gipuzkoako bi taldeak; baitaAthletic, Alaves eta Osasuna ere.Urriaren 16an egin zuten zoz-

keta. «Eta egia da egun horretanoihartzun handi samarra izanzuela albisteak», aitortu du An-der Avellanedak, Tolosa futboltaldeko entrenatzaileak. Partidaetxean jokatzea, hori besterik ezzuen nahi tolosarrak, eta, alde ho-rretatik, «oso balekoa» izan zenzozketaren emaitza. Aurkaria az-tertzen hasita dago, jada, Tolosa-ko entrenatzailea. «Ikusi ditugupartida batzuk, eta baloia jokatze-ko joera izaten dute Galiziako li-gako taldeek. Ez da izaten hain-beste kontaktu eta oldarkortasun.

Hori guztia aintzat hartuta, gure-tzat ona da horrelako talde batenaurka jokatzea». Hori bai, azkendenboraldietan Hirugarren Mai-lako taldeen igoerak-eta kontuanhartuta, Avellanedak azaldu duGaliziako eta Euskal Herriko tal-deak izaten direla, normalean, in-dartsuenak. «Eta ez da kanpora-keta erraza izango».Pontellasek 2-0 galdu zuen

joan den asteburuan Somozasenzelaian, eta 14. postuan dago sail-kapenean, 12 punturekin, jaitsie-ra postuetatik bi puntura. Tolo-sak, berriz, hiru porroten ondo-ren —Portugalete (0-3), Santutxu(4-0) eta Vitoriaren aurka (0-4)—,0-2 hartu zuen mendean Pasaiajoan den ostiralean, eta 11. pos-tuan daude gipuzkoarrak, 15punturekin. «Garrantzitsua zenbolada txar hori nolabait etetea,eta lortu genuen, zorionez. Lehenzatian sartu genuen lehen gola,eta eurite handia hasi zuen gero.Putzuz bete zen zelaia, eta zaila

Joan den denboraldiaren amaieran Espainiako HirugarrenMailara igota, Espainiako Kopako atariko kanporaketajokatuko du Tolosak asteazkenean, Berazubin, PontellasGaliziako taldearen aurka. Irabaziz gero, Lehen Mailakotalde baten aurka ariko da abenduaren 18an, etxean.

Tolosan erebadaude izarrak

Page 9: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

9Gaiak

Oso polita litzatekeOlentzeroren opariaabenduaren 18raaurreratzea; orduan, gu izango gara umeak»Ander AvellanedaTolosa futbol taldeko entrenatzailea

«Goiz da oraindik. Ligakopartida bat daukaguPontellasen aurka jokatuaurretik, baina ilusiozgainezka gaude»Mario ZubelzuTolosa futbol taldeko kapitaina

«Oso hilabete bereziakizaten ari dira. Galtzekoezer askorik gabe jokatugenuen kanporaketa,eta ondo atera zen dena»Unai EtxeberriaTolosa futbol taldeko jokalaria

‘‘

GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8a

partida ofizial bat jokatzea», ai-

tortu du Avellanedak. «Denbo-

raldi-aurreko lagunartekoren bat

jokatu izan dugu talde indartsu

baten aurka; Realaren aurka, adi-

bidez. Baina beste gauza bat litza-

teke hau». Eta hitzez kontrakoa

adierazi nahi badute ere, nahi

gabe burua hasi da abenduaren

18ko balizko partida hori irudika-

tzen. «Historikoa litzateke klu-

barentzat. Tolosak hiru urte ba-

rru beteko ditu ehun urte, eta sari

zoragarria litzateke Lehen Maila-

ko talde baten aurka jokatzea, bai

jokalarientzat, bai klubarentzat

eta bai herriarentzat».

Denboraldi hasieratik lesio de-

zente izaten ari da Tolosa, «zortzi

bat edo», eta Pontellasen aurka-

ko partidarako gehienak erreku-

peratzeko erronka dauka Avella-

nedak. «Aurreko denboraldian

protagonista izan ziren jokalari

horietako asko, eta oso garrantzi-

tsuak dira guretzat». Urrutira

joan gabe, Iker Hernandezek min

hartu zuen joan den ostiralean,

Pasaiaren aurka, eta zail izango

du jokatzea; erdilariak haustura

txiki bat izan zuen aduktorean.

Tolosak Reala C-ren aurka joka-

izan zen jokaldiak lotzea; eroso

aritu ginen». Denboraldi hone-

tan «mailari eustea» besterik ez

dauka buruan Tolosak. «Argi

dago bi liga daudela liga bakarre-

an. Gainerakoak baino indartsua-

goak dira zortzi-bederatzi talde.

Hortik atzerakoa da gure liga. Gu-

retzat final baten parekoa izango

da partida bakoitza».

Hasi da mugimenduaUnai Etxeberria Tolosako jokala-

riak aitortu du «oso hilabete bere-

ziak» izaten ari direla azken

hauek, joan den denboraldiaren

amaieran Espainiako Hirugarren

Mailara igotzea lortu zuelako tal-

deak, eta Koparen saria iritsi dela-

ko jarraian. Tolosak, Urdulizek

eta Ariznabarrak hiruko kanpo-

raketa bat jokatu zuten ekainean,

Euskadiko Federazioaren izenean

Kopan hiru taldeetako zein ariko

zen zehazteko, eta tolosarrak na-

gusitu ziren azkenean. Azken lan-

ga igarotzea bakarrik falta zaie

orain sari handia lortzeko. «Gal-

tzeko ezer askorik gabe jokatu ge-

nuen kanporaketa, ahal zen mai-

larik onena emateko erronkare-

kin, eta ondo atera zen dena». Eta

egun batzuk falta diren arren,

Etxeberriak onartu du jada naba-

ritzen ari direla inguruan mugi-

mendua sortzen ari dela.

Hori bai, oinak lurrean dauzka

Mario Zubelzu taldeko kapitai-

nak. «Goiz da oraindik. Ligako

partida bat daukagu Pontellasen

aurka jokatu aurretik». Bihar,

Reala C-ren aurka, 16:30ean, Be-

razubin. «Baina ilusioz gainezka

gaude. Badakigu partida gogorra

izango dela Kopakoa, baina dena

emango dugu eta ea aurrera egi-

teko aukera daukagun; handia li-

tzateke».

1922an sortu zen Tolosa futbol

kluba, eta Espainiako Bigarren B

Mailan ekin zion bideari. Hiruga-

rren Mailan aritu zen 1930-1931n

eta 1932-1933an, eta horixe izan

da taldearen langa ordutik. «Ho-

rregatik litzateke hain berezia Le-

hen Mailako talde baten aurka

tuko du bihar, eta lau egun geroa-

go iritsiko da jokalariengan ilusio

berezia eragin duen partida, Es-

painiako Kopakoa. «Saria da, go-

zokia, eta ez dugu alferrik galdu

nahi».

Eskatzen hasita, RealaZaleen babesarekin Berazubi lepo

beteta dela, egun bakarrerako

bada ere, Espainiako Lehen Mai-

lara bidaia egiteko erronka dauka

Tolosak. Eta, berriz ere baldin-

tzazko esaldiei tokia eginda, gero

zer? Burua martxan hasi da berriz

ere. «Eskatzen hasita, euskal tal-

de baten aurka jokatzea gustatu-

ko litzaidake niri», aitortu du

Avellanedak. «Realaren aurka

jokatu nahiko nuke; zoragarria li-

tzateke. Oso polita litzateke Olen-

tzeroren oparia abenduaren 18ra

aurreratzea; orduan gu izango

gara umeak». Badakite Galiziatik

zale dezente etortzekoak direla

asteazkenean, eta etxeko zaleei

ere zelaira inguratzeko eta bero-

tasuna emateko gonbita egin die-

te Avellanedak, Zubelzuk eta

Etxeberriak. «Sufritu egin behar-

ko dugu sari nagusia lortzeko eta

disfrutatzeko».

Page 10: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

Aitziber Arzallus

Arrauna eta futbola

dira kirol nagu-

siak Orion. Orain-

tsu arte hala izan

da, behintzat. Bai-

na bada azken urteetan indarra

hartu duen beste kirol bat, ema-

kumeen artean, batez ere: esku-

baloia. Hori horrela, Eragin esku-

baloi kluba sortu dute herrian.

Soilik neskez osatutako kluba da;

ezaugarri hori duen Gipuzkoako

eskubaloi elkarte bakarra. Abian

den denboraldian, ehun neska in-

guru ari dira kamiseta horia soi-

nean.

«Duela lau urte hasi zen guz-

tia», gogoratu du Idoia Larrañaga

Eragin klubaren sortzaileetako

batek.«Orioko ikastolan neska

talde bat zegoen eskubaloia asko

gustatzen zitzaiona, eta tutorea-

ren bitartez Zarauzko klubarekin

hitz egin zuten herrian eskuba-

loian jokatu ahal izateko». Orio-

ko Herri Ikastolak eta Zarautz Ki-

rol Elkarteak hitzarmen bat egin

zuten, eta, horri esker, haurren

talde bat osatu zuten Orion. Talde

hark Orioko Herri Ikastolaren

izenarekin jokatuko zuen, baina

Zarauzko elkartearen babespean.

Larrañagari proposatu zioten tal-

dearen ardura hartzea. «Orion

bizi naizen arren, zarauztarra

naiz, eta eskubaloian ibilitakoa;

baietz esan nien». Garikoitz Ga-

ragarzak eta biek hartu zuten

neska talde haren ardura.

Hortik aurrerakoa «bilatu

gabe» etorri dela dio Larrañagak:

«ustekabean», neska haiek atze-

tik zetozenen «eredu» izan dire-

la.«Ikusten zuten neska talde bat

eskubaloian jolasten, ondo pasa-

tzen, herrian kirol berri bat egi-

ten, kiroldegiaren barruan, eta

eurei ere probatzeko gogoa piztu

zitzaien». Halaxe, eskubaloian

jokatzeko zaletasuna handituz

joan da, eta urte gutxian indar

handia hartu du kirol horrek he-

rrian.

Iazko neguan erabaki zuten

Orion eskubaloi elkarte bat sor-

tzeko urratsa egitea. «2019-2020

denboraldirako aurreikuspenak

egiten hasi ginen Garikoitz eta

biok, eta ikusi genuen denboraldi

honetan laurogei baino gehiago

izango zirela eskubaloian jokatu-

ko zuten oriotarrak. Kopuru hori

ikusita, pentsatu genuen garai

egokia izan zitekeela geure alde-

tik lanean hasteko eta herrian es-

kubaloi elkarte bat sortzeko».

Lan asko egin dute ordutik, elkar-

te bat hutsetik sortzea ez baita

txantxa, baina proiektuak izan

duen harrerarekin «oso pozik»

daudela adierazi du Larrañagak.

«Jokalarien gurasoen eta herrita-

rren laguntza ezinbestekoa izan

da, eta izango da aurre-

rantzean ere».

Eragineko kideek ate

asko jo behar izan dituzte

hilabete hauetan kluba

sortzeko eta osatzeko ba-

liabideak biltzeko. Esku-

baloiarekin lotura duten

hainbat herritarrengana

jo zuten aurrena, eta

haietako zazpik osatu

dute Eragineko zuzen-

daritza taldea. Babesleak

ere bilatu behar izan di-

tuzte. «Hasieran, babes-

le handi bat bilatzea pen-

tsatu genuen, baina kon-

turatu ginen ez direla horretarako

garairik onenak, eta errazagoa

izango zitzaigula babesle txikiak

topatzea». Halaxe egin dute: he-

rriko lau enpresak babestuko di-

tuzte Eragin klubaren bost talde-

ak. «Lehen urtea izanik, jokalari

bakoitzari bere arropa erosarazi

diogu. Beraz, kamisetetan ez dute

babeslearen izenik eramango,

baina taldeek babesleen izena

izango dute», azaldu du Larraña-

gak. Babesle txikiagoak proiektu-

ra lotzeko kanpaina ere egin dute

herrian. «Dendaz denda ibili gara

babesle txikiagoen bila, eta harre-

ra oso ona izan dugu». Laguntza

pribatuaz gain, publikoa ere jaso

du Eragin eskubaloi klubak; hala

nola Orioko Udalarena eta Gipuz-

koako Foru Aldundiarena. «Eta

Aiako Udalak ere lagunduko di-

gula jakinarazi digu, bertako ho-

gei bat jokalari ere badaudelako

klubean». Laguntza guztiak

«ongi etorriak» izango direla na-

barmendu du Larrañagak, «ha-

sieran dena gastua delako». Izan

ere, talde gehienak Karela kirol-

degian entrenatzen diren arren,

entrenamenduetarako materiala

elkarteak erosi behar izan du.

Balioak, emaitzen aurretikEhun bat jokalarik osatzen dute

Eragin, hainbat kategoriatan ba-

natuta. Federatutako bost talde

osatu dituzte aurten: kadete mai-

lako bat du, gazte mailako beste

bat, eta haurren mailako hiru.

Horiez gain, eskubaloi eskolako

gaztetxoak eta eskola kirolean

aritzen diren gaztetxoak ere badi-

tu.

Gazte mailako taldea ateratzea

izan da elkartearen lehen denbo-

raldiko erronketako bat. Gaur

egun arte, Zarauzko bost taldetan

bereizita jokatu dute orain Orioko

gazteen taldea osatzen duten ha-

mabost gazteek. Baina, Eragin

sortu dutenean, herrira itzultzea

erabaki dute. Eraginen izenean

lehen aldiz ari direnez, Gipuzkoa-

ko gazte mailako liga jokatuko

dute denboraldi honetan. «Badi-

ra maila hobea duten jokalari

oriotarrak eta Zarautzen geratzea

erabaki dutenak, eta ondo deri-

tzogu, ez dugulako nahi herriko

kluba oztopo izaterik jokalarien

garapenerako», adierazi du La-

rrañagak. Jokalari horiek lagun-

tzaile dituzte Eraginen, beste

maila batzuetako taldeak entre-

natzen.

Eskubaloia utzia zuten lau bat

neska ere animatu direla nabar-

mendu du Larrañagak, eta hori

«oso pozgarria» dela eurentzat.

Hori baita Eragin klubaren helbu-

ruetako bat, neska gazteak kirola

egitera bultzatzea. Helburu han-

dirik jarri gabe hasi direla adierazi

du Garagarzak, balioak lantzea

dutela xede: «Talde kohesioa ari

gara lantzen, zerbaiten parte dire-

la sentitzea, atxikimendua eta

motibazioa, eta emaitzak etorriko

dira».

Eragin eskubaloi kluba sortu dute Orion. Soilik neskez osatutako Gipuzkoakoeskubaloi klub bakarra da. Aurten, ehun bat neska ariko dira kamiseta horia soinean.

Eskubaloiak badu eragina

Orioko Eragin eskubaloi klubeko kadete mailako Sinergia Fisioterapia eta gazte mailako Lua taldeak. ERAGIN ESKUBALOI KLUBA

10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8aGaiak

Jokalarien gurasoen eta herritarren laguntzaezinbestekoa izan da, etaizango da aurrerantzean ere»Idoia LarrañagaEragin eskubaloi klubeko zuzendaritzako kidea

«Talde kohesioa ari garalantzen, zerbaiten parte direlasentitzea, eta motibazioa, eta emaitzak etorriko dira»Garikoitz GaragarzaEragin eskubaloi klubeko zuzendaritzako kidea

‘‘

Page 11: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

Ariane Vierbücher Ordizia

Azaroa da eta bibo-teak erakustekogaraia iritsi da. Ezda modak sortzendituzten haien az-

ken joera, ez delako kontu berria.Hori baino harago doa mugimen-dua: elkartasunagatik egitendute.Gizarteak gizonezkoen osasu-

naren inguruan kontzientzia har-tzeko mundu mailako mugimen-dua da Movember; batez ere,prostatako eta barrabiletakominbiziaren inguruan kontzien-tzia sortzea eta ikerketarako diruabiltzea da helburua. «Ingelesezkomoustache —bibotea— eta No-vember—azaroa— hitzen labur-dura da», argitu du Bittor Bolina-gak, Movember kanpainarekinbat egin duen Goierriko MoHerritaldeko kideak. Gizartean geroeta mugimendu ezagunagoa da,eta gero eta gehiago dira mugi-mendu horrekin bat egiten dutenherritarrak. Erraz identifika dai-tezke, gainera, «azaroan biboteauztea» dutelako ezaugarri. Bibo-tearena sinbolikoa da; dibertiga-rria ere izan daiteke, baina irudikontu bat baino harago doa.Movember mugimendua Aus-

tralian jaio zen, 2003an. Halakontatu du Bolinagak. «Urte har-tan, Melbourneko gazte batekprostatako minbizia zuela-eta,hainbat lagunek bibotea uzteaerabaki zuten. Bibotea inor gu-txik uzten zuen garai hartan, etaprostatako eta barrabiletakominbizia mahai gainean jartzekoasmoz hartu zuten neurri hura».Hurrengo urtean, ehunka la-

gunek utzi zuten bibotea Austra-lian, eta Movember fundazioaeratu zuten jarraian. Pixkanaka-pixkanaka, egitasmoa beste lu-rralde batzuetara zabaldu zen(Kanada, Zeelanda Berria, Erre-suma Batua, AEBak, Espainia,Euskal Herria...), eta mundu oso-an zabalduta dago gaur egun.2011n, Ordizian ere hasi zen he-

datzen mugimendua, «Ordizia-ko errugbi klubeko kirol zuzen-dari Paul Hauly australiarrarenbidez». Bibotea utzi zuen hark,eta herritar askorentzat oso dei-garria izan zen. Harrezkero, Goie-

rrin lekua hartuz joan da Movem-ber. Azken urteotan, Nick Knightbritainiarra aritu da kanpaina ho-rren mezua gizarteratzen. 2012anekin zion egiteko horri. Ordizianondo ezaguna da Knight. Azaroairitsi eta bibotea erakutsi du, ha-rro, urte hauetan guztietan. Ingu-rukoen arreta erakarri zuen segi-tuan, eta beste hainbatek ere kan-painarekin bat egin dute harenlanari esker. Iaz eten txiki bat egineta kanpaina Goierrin nola heda-tu hausnartu ondoren, «indartu-ta» datozela azaldu du Knightekberak. «Goierri eskualdea kon-tuan hartuz», MoHerri sortudute, eta lantalde sendoa bildu dazeregin horren bueltan.

Kanpainaren bi ardatzakKontzientziazio lanari dagokio-nez, «gizonezkoen osasunaz gi-zonezkoekin eta emakumezkoe-kin hitz egitea» garrantzitsuadela uste du Knightek. «Izan ere,uste dut gizonok osasun arazoak

ezkutatzeko joera daukagula, be-reziki prostatako edota barrabile-tako gaitzak direnean».Datuak hor daude: «Espainia-

ko Estatuan, urtero, prostatakominbiziaren 30.000 diagnostikoberri baino gehiago egiten dituz-te». Medikuntzak aurrerapausohandiak eman ditu. «Baina, halaizanda ere, oso garrantzitsua dagaitza garaiz antzematea», ze-haztu du Knightek. «Izan ere, ga-raiz antzemanez gero, senda dai-teke. Minbizi mota hori gaindi-tzeko aukerak handiak dira».Baina horretarako «diagnostikoazkarraren garrantzia» nabar-mendu du behin eta berriz. Ho-rregatik, «beharrezko osasunprobak egitera» animatu ditu gi-zonezko guztiak, «inolako lotsa-rik gabe». Knighten ustez, «na-turaltasun osoz» hitz egin beharda gai horren inguruan.Osasun zentroan egin ohi di-

tuzten azterketez gain, etxeannorberak barrabilak ukitu eta

«guztia ondo dagoela aztertzera»animatu ditu gizonezko guztiak.Horren harira, gaineratu du ezduela ulertzen gizonezkoen etaemakumezkoen artean egitenden bereizketa: «Emakumeakanimatzen dituzte nor bere buruaaztertzera, eta hori egiteko me-zuak eta kanpainak hedatzen di-tuzte. Zergatik ez dira zabaltzengizonezkoentzako mezuak?».

Batzeko era ugariSentsibilizazio kanpaina horrekinbat egiteko modu bat baino gehia-go dago. «Bibotea uztea da modudibertigarriena, eta, aldi berean,ondokoen arreta erakartzekoegokiena», azaldu du Kike BiguriMoHerriko beste kideetako batek.Gainera, bibotea utzita, eta ema-kumeen kasuan bibotea jantzita,saria izan dezake sare sozialetanargazkia zabaltzeak. «Diruz erelagun daiteke», gogoratu du Bi-gurik. Ordizian eta Beasainen,adibidez, taberna ugaritan jarridituzte eltzeitsuak. Kontu ko-rronte bat ere ireki dute, eta Face-booken MoHerri profilaren bidezinformazio guztia emango dieteinteresa dutenei. Ikerketara bide-ratuko dute jasotako diru guztia.Kontzertuak, kamiseta sal-

mentak, pintxo-biboteak eta bes-te hainbat ekintza ere antolatu di-tuzte. Modu batera edo bestera,zabaltzea da erronka.

Azaroarekin batera, Movember kanpaina hasi da. Goierrin, MoHerri talde berrituakbat egin du, gizonezkoei eragiten dien minbizien inguruan sentsibilizazio lana egiteko.

Utzi bibotea modaz harago

Movember mugimenduarekin bat egin dute Goierrin, MoHerri taldearen bidez. ARIANE VIERBÜCHER

11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8a Gaiak

Melbourneko gaztebatek prostatakominbizia zuela-eta,hainbat lagunek biboteauztea erabaki zuten»Bittor BolinagaGoierriko MoHerri taldeko kidea

«Gizonok osasunarazoak ezkutatzekojoera daukagu, berezikiprostatako edotabarrabiletako gaitzak»Nick KnightMovemberren sustatzailea Goierrin

«Bibotea uztea damodurik dibertigarriena,eta, aldi berean,ondokoen arretaerakartzeko egokiena»Kike BiguriGoierriko MoHerri taldeko kidea

‘‘

Page 12: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

Irati Saizar Artola Tolosa

Haurrak abesten ja-

rri ditu Juantxo

Zeberio musikagi-

le tolosarrak, eta

Xomorroak izene-

ko diskoan bildu ditu haien aho-

tsak. Urriaren 28an aurkeztu zu-

ten diskoa, Donostiako Koldo Mi-

txelena kulturunean. Donostiako

Orfeoi Txikiko eta Orfeoi Gazteko

ahotsak dira protagonista nagu-

siak. Aurretik egin bezala, Zebe-

riok abesbatzekin lan egin du

oraingoan ere, baina haurrekin.

Aurrez helduekin eginak ditu

Umama!!, Umama 2 eta Eguberri

Umama diskoak. Abesbatzaren

eta jazz laukote baten arteko el-

karrizketatik sortuak dira horiek

guztiak: «Ibilbide horretako lau-

garrena da hau, erabat haurrekin

egindakoa», azaldu du Zeberiok

berak.

Ez da haurrekin aritu den

lehen aldia, ordea. «Nire haurrak

ikastolako abesbatzan ibiltzen

ziren gazteagoak zirenean, eta

kantu batzuk egin izan dizkiet,

plazer hutsez kantatzeko modu-

koak». Ez du itxitzat eman nahi

etxeko haurren haurtzaro fasea.

«Baina garai hartan egindako

abestiak batu, begizta polit bat

jarri, eta disko batean bildu nahi

izan ditut».

11 abesti bildu ditu Xomorroak

diskoan. Tartean, Zeberiok berak

konposatutako hainbat. Baina

zenbait abestiren moldaketak ere

sartu ditu: Eñaut Elorrietaren

Gernika eta Ilargia, Zea Maysen

Negua joan da ta edota Niko

Etxarten Euskal Rock N’Roll. Dis-

koari forma emate aldera, hari or-

kestra berarekin lotu ditu abesti

guztiak: Et Incarnatus orkestra

izan du bidelagun. «Moldaketak

egin dizkiet orkestrarik ez zeuka-

ten abestiei, diskoa homogeneoa

izatea nahi nuelako; instrumen-

tazio berdina izan zezan nahi

nuen».

Orkestraz gain, hainbat musi-

karik ere hartu dute parte: Itxaso

Etxebeste aritu da baxuan; bate-

riarekin, Antton Telleria; eta, pia-

noarekin, Zeberio bera. «Oina-

rrizko egitura osatu dute baxuak,

bateriak eta pianoak, eta, ondo-

ren, kanpoko berniza emateko

baliatu ditugu saxoa eta flauta.

Gorka Benitez eta Jon Arrueba-

rrena aritu dira horretan». Beste

musikari «jazzeroago» batzuek

ere izan dute beren lekua: kontra-

baxuarekin aritu da Amaiur Caja-

raville, eta bateriarekin Asier Ole-

aga. Karlos Linazasoro idazlearen

letrak dauzkate Zeberiok berak

konposatu dituen ia abesti guz-

tiek. Bakarrak ez dauka: Sehaska

kanta abestiari Leire Bilbao idaz-

leak egin dio testua.

Linazasorok idatzitako kantu

baten izenburutik dator diskoa-

ren izena: Xomorroak. Alberto

Letamendi artistaren koadro bat

da diskoaren azala, eta hark ere

badu zerikusirik izenarekin:

«Jende multzo bat ageri da goitik

begiratuta; urrunetik begiratuta,

ordea, zomorroak dirudite. Meta-

fora polita iruditu zitzaidan, hau-

rrei ere askotan deitzen

baitiegu zomorroak; eta,

era berean, goitik begira-

tuta, gu guztiok ere ba-

gara zomorroak».

Ez haur bat eta ez bi,

Orfeoi Txikiko zein Or-

feoi Gazteko haur guz-

tiak jarri ditu martxan

Zeberiok. Etorkizuna

eurena dela azaldu du,

eta, hori dela-eta, «ar-

dura» sentitzen duela.

«Guk asko jaso genuen

gure aurrekoengandik,

eta, orain, guri dagokigu

atzetik datozenei ematea».

Zeberiorentzat, «zoragarria»

da haurrekin lan egitea: «Baina,

era berean, konplikatua ere bada;

etxean haurrak dauzkanak bada-

ki zer den haurrekin lan egitea».

Txikienen «inozentzia» mires-

ten du Zeberiok. «Badute guk ez

daukagun gauza bat: haurrek se-

gituan hartzen dituzte guk ilusio-

arekin eta pasioarekin egiten di-

tugun gauzak; zoragarria da hau-

rrek duten ikasteko gaitasuna».

Hiriburuetan kontzertuakHaurrekin egindako disko bat

izan arren, ez dela haurrentzako

soilik gogorarazi du Zeberiok.

«Guztiek entzuteko moduko dis-

koa da». Haurrek abesteko mo-

duko kantuak prestatu ditu musi-

kagileak, baina guztientzako dira.

«Kantu deskribatzaileak nahi di-

tuzte haurrek, eta kantuetan sin-

pletasuna bilatzea gustatzen zait

niri ere, baina ez sinplekeria».

Behin Xomorroakdiskoa kale-

ratuta, proiektuarekin aurrera ja-

rraitu nahi luke Zeberiok. Euskal

Herriko zazpi probintzietako hi-

riburuetan zuzeneko kontzer-

tuak eskaintzea da asmoa, «izu-

garrizko energia sortzen delako

oholtzan». Berezitasun gisa, pro-

bintzia horretako abesbatzak era-

bili nahi ditu hiriburu bakoitzean.

Datorren urtean hasiko dira

proiektua bideratzen.

Juantxo Zeberio musikagileak ‘Xomorroak’ izeneko diskoa aurkeztu berri du Koldo Mitxelena kulturunean;Donostiako Orfeoi Txikia eta Donostiako Orfeoi Gaztea izan ditu bidelagun diskoa osatzen duten 11 abestietan.

Hari bereko katebegi bat gehiago

Maiatz amaieran zuzenean aurkeztu zuten diskoa, Tolosako Leidor aretoan, eta urriaren 28an egin zuten aurkezpen ofiziala, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. IÑIGO ROYO

12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8aGaiak

Moldaketak egin dizkietorkestrarik ez zeukatenabestiei, diskoa homogeneoaizatea nahi nuelako»

«Metafora polita irudituzitzaidan ‘Xomorroak’, haurreiaskotan deitzen baitiegu‘zomorroak’, eta gu ere bagara»Juantxo ZeberioMusikagilea

‘‘

Page 13: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

Unai Zubeldia Donostia

Talde baztertuen gizarteratzea,

hirien kritika soziala, bortizkeria

matxista, emakumeen saleroske-

tak, immigrazioa, giza eskubide-

ak... Gai horiek eta beste hainbat

landuko dituzte, azaroaren 11tik

18ra, Donostian, Zinema eta Kul-

tura Askeko Zinemaldian, Ci-

neccDonostia jaialdian. Oinarriz-

ko ideia Bartzelonatik hartuta,

proiektua 2013an iritsi zen Do-

nostiara, eta zazpigarren urtea

izango da jada aurtengoa. «Lekua

egiten ari gara pixkanaka», onar-

tu du Juanjo Diaz jaialdiko zuzen-

dariak. «Nolabaiteko sarea sortu-

ta daukagu mundu osoko kultura

askeko beste jaialdi batzuekin, fil-

men alorreko jaialdiekin berezi-

ki». Koldo Mitxelena kulturune-

an, Liburutegi Nagusian eta Izkali

institutuan eskainiko dituzte

emanaldi guztiak.

Donostiako Zinema eta Kultura

Askeko Zinemaldiak Campo Cre-

ativo Cero elkartearen bidez ekin

zion bideari, eta, Diazek azaldu

duenez, gizarte alorreko gaiek

toki berezia izaten dute urtero.

«Gizarte psikologiaren alorretik

gatoz zinemaldi honetan lanean

ari garen guztiok, eta horregatik

saiatzen gara gizarteko gaiak isla-

tzen, gizarte gaien inguruko sen-

tsibilizazioa sortzen. Zinema kri-

tikoa da gure apustua». Zirkuitu

komertzialetik kanpoko lanei

egiten diete tokia CineccDonostia

jaialdian. «Lizentzia askeko la-

nak dira denak, interes komer-

tzialik gabekoak».

Bi multzotan banatu dute jaial-

dia. Bertako Sormenak izena jarri

diote sail bati: bederatzi lan eskai-

niko dituzte bertan, eta Calcuta

Ondoan eta Sorginlore elkarteek

eta Donostiako Loiola auzoko

sortzaileek parte hartuko dute

tartean; eta Sail Ofiziala izango da

beste saila —sei emanaldi izango

dira—. Bertako Sormenak saileko

lehen hiru filmak Malad, bizi ala

ez, Itxaropen ozeanoa eta Argiko

emakumea izango dira, astelehe-

nean, eta Diom izango da sail ofi-

zialeko lehen emanaldia, astele-

henean bertan.

«Horrez gain, solasaldiak ere

izango dira emanaldi gehienen

amaieran. Gai jakin horiei buruz

informazioa daukaten adituak

gonbidatuko ditugu kasu bakoi-

tzean». Film eta dokumentaleta-

ko errealizadore eta pro-

duktoreak lotzen saiatu

ziren proiektuari ekin

berritan. «Baina gastu

handia pilatzen ari ginela

ikusi genuen berehala,

eta ezinezkoa zen urte

askoan bide horretatik

jarraitzea».

Filmekin eta solasal-

diekin batera, bi tailer

ere antolatu dituzte aur-

ten. «Talde txikietan bil-

duko gara, film bakoitza

sakonago aztertzeko».

Azaroaren 14an egingo

dute lehenengoa, Donostiako Li-

burutegi Nagusiko jarduera are-

toan, San Jeronimo kalean, onda-

sun komunalak lantzen dituen

Commons filma proiektatu on-

doren —Diaz bera izango da gida-

ria—; eta biharamunean egingo

dute bigarrena, Izkali institutuak

Donostian duen egoitzan, Aska-

tasunaren hiribidean; bi egun le-

henago Koldo Mitxelena kulturu-

nean landuko dituzten genero

gaiak izango dituzte hizketagai

tailerrean, eta Ttala Lizarraga

izango da gidaria.

Genero gaien lanketaDiazek bereziki azpimarratu nahi

izan du euren jaialdian genero

berdintasunaren gaiei egiten die-

ten lekua. «Azaroaren 13an, aste-

azkenean, Eguneroko matxis-

moekin, zer? dokumentala

eskainiko dugu lehenik eta

behin, nolabaiteko fikziozko

elkarrizketa bat». Eta Sail Ofizia-

leko bi lan eskainiko dituzte

jarraian: Lesbofobia. Dokumen-

tal bat eta hamar erantzun, eta

1 emakumea, 2 emakumea,

3 emakumea. «Gaur egun, oso

zabalduta dago homofobiaren

gaia, gizonezkoen arteko homo-

fobia, eta kontzeptu berriagoa da

lesbofobiarena». Emakumeen

salerosketa eta esplotazioa lan-

duko ditu, berriz, bigarren lanak.

Ez da sarrerarik ordaindu be-

harko hamabost emanaldietako

bakar bat ere ikusteko. Hori bai,

leku arazoak tarteko, aurrez izena

eman beharko da hilaren 15eko

tailerrean parte hartzeko.

Gizartean kontzientzia sortzeko

Zinema eta Kultura Askeko Zinemaldia egingo dute Donostian, azaroaren 11tik 18rabGizarteko hainbat gai landuko dituzte, hamabost film eta dokumental eskainita

Idrissa Sail Ofizialeko filmaren irudia; Xavi Artigas eta Xapo Ortega dira zuzendariak. CINECCDONOSTIA.ORG

13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8a Proposamena

EGITARAUA

Bost egunetan banatu dute aur-

tengo CineccDonostia zine eta

kultura askeko zinemaldia. Koldo

Mitxelena kulturunean, Liburutegi

Nagusian eta Izkali institutuan

egingo dituzte emanaldiak.

AZAROAK 11, ASTELEHENA

Bertako Sormenak

18:30. Calcula Ondoan elkartea-

ren atzera begirakoa: Malad, bizi

ala ez; Itxaropen ozeanoa, eta Argi-

ko emakumeak, Koldo Mitxelena

kulturunean.

Sail Ofiziala

19:30. Kaletik enpresara: Diom,

Koldo Mitxelena kulturunean.

AZAROAK 12, ASTEARTEA

Bertako Sormenak

18:00. Loiola auzoa. Loiola Belle

Epoque, Harriak, Loiola D’Oreta

Behin Batian Loiolan, Koldo Mitxe-

lena kulturunean.

Sail Ofiziala

18:30. Historiografia eta hiri baten

kritika soziala. Zaragoza Vil. Un

puzzle documental de la ciudad

inmortal, Koldo Mitxelena kulturu-

nean.

AZAROAK 13, ASTEAZKENA

Bertako Sormenak

18:30. Sorginlore elkartea.

Eguneroko matxismoekin, zer?,

Koldo Mitxelena kulturunean.

Sail Ofiziala

19:00. Lesbianenganako bortiz-

keria. Lesbofobia. Dokumental bat

eta hamar erantzuneta 1 emaku-

mea, 2 emakumea, 3 emakumea,

Koldo Mitxelena kulturunean.

Azaroaren 15ean, 18:30ean, gai

horri buruzko tailerra egingo dute

Izkali elkartearen egoitzan, Donos-

tiako Askatasunaren hiribideko

32. zenbakian.

AZAROAK 14, OSTEGUNA

Bertako Sormenak

18:00. Gizarte erakundeen susta-

penerako eta gizarte marketinera-

ko klipak (Saretuz sarea eta Goie-

ner kooperatiba), Liburutegi Na-

gusiko jarduera aretoan.

Sail Ofiziala

18:30. Ondasun komunalak ba-

besten eta mundu komunitarioa

sortzen. Commons, Liburutegi

Nagusiko jarduera aretoan.

Tailerra egingo dute amaieran.

AZAROAK 18, ASTELEHENA

Sail Ofiziala

19:00. Migrazioak, CIEak, giza es-

kubideak. Idrissa, Koldo Mitxelena

kulturunean.

Gizarte gaien ingurukosentsibilizazioa sortzensaiatzen gara beti. Zinemakritikoa da gure apustua»

«Solasaldiak ere izango diraemanaldi gehienen amaieran,eta gai bakoitzean adituakdirenak gonbidatuko ditugu»Juanjo DiazZine eta Kultura Askeko Zinemaldiko zuzendaria

‘‘

Page 14: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

MUSIKA

AIAOlarte eta Lutxurdio.

bBihar, 23:30ean, Urdanetan.

AIALaja II.a eta Narbaiza.

b Igandean, Urdanetan.

AIAOstolaza eta Lutxurdio.

bAstelehenean, 22:30ean,

Urdanetan, Ximorren.

ALKIZAMaider Zabalegi,

Urbil Artola eta Gorka Urra.

bBihar, 22:30ean, Ostatuan.

ANDOAINArtitis eta Arpaviejas.

bBihar, 22:30ean, gaztetxean.

ARAMADJ Bull.

bGaur, 23:00etan, plazan.

ARAMALos Zopilotes Txirriaos

eta Harresi.

bBihar, 00:00etan, plazan.

ARRASATEAba Taano.bGaur, 20:00etan, Amaia antzokian.

ARRASATEDiscipulos de Dionisos,Los Clayton eta DJ Ikimuri.

bBihar, 22:30ean, gaztetxean.

AZKOITIANize, Cecilia Payne

eta Lukiek.

bBihar, 22:00etan, Matadeixen.

AZPEITIARaitx eta Flavio Banterla.bGaur, 19:00etan, Sanagustinen.

AZPEITIASoziedad Alkoholika

eta Saia Goait.

bBihar, 22:30ean, Sanagustinen.

AZPEITIAAmaia Garmendiaren

gitarra taldea.

bAsteartean, 17:00etan,

San Martin egoitzan.

AZPEITIA Juan Antxieta musika

eskolako ikasleak.

bOstegunean, 17:30ean,

San Martin egoitzan.

BALIARRAINMikel Gorosabel.

bBihar, 19:00etan, Lopetedi

baserrian.

BERGARASaia Goait eta Hartz.

bGaur, 22:30ean,

Kartzela Zaharrean.

BERGARAUdal Txistulari Banda.

b Igandean, 13:00etan, udaletxeko

pleno aretoan.

DEBABirkit.

bGaur, 23:00etan, Itziarko

Burugorri ostatuan.

DONOSTIAMaialen Aristegi.

bGaur, 19:30ean, Añorgako

gaztetxean.

DONOSTIAHyedra, Tenpera

eta Hokus Pokus.

bGaur, 20:00etan, Dokan.

DONOSTIAGabriel Hernandez

eta Jon Jon Jon.

bGaur, 20:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAOpus Lirica: La serva

padrona.

bGaur eta bihar, 20:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIAFilm Sympphony

Orchestra.

bGaur, 20:30ean, Kursaalean.

DONOSTIAThe Inductions.

bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIANasty Surgeons,

Anakrosis eta Sons Of Decay.

bGaur, 21:30ean, Mogambon.

DONOSTIAHemiola Laukotea.

bBihar, 11:00etan, Miramonen,

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren

egoitzan.

DONOSTIAPaco Ibañez Olympian:50. urteurrena.

bBihar, 20:00etan, Kursaalean.

DONOSTIASeñores eta Doña.

bBihar, 20:30ean, Dabadaban.

DONOSTIABloody Brotherhoodeta Abisme.

bBihar, 21:00etan, Mogambon.

DONOSTIATristan Mourguy

eta Antton Larrandaburu.

b Igandean, 19:00etan,

Txantxarreka gaztetxean.

DONOSTIAEuskal Barrokensemble:Hego-koloreak.

b Igandean, 19:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIADuo Jade.

b Igandean, 19:00etan, Dabadaban.

DONOSTIALisa Stansfield.

bAstelehenean, 20:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIANDR Elbphilharmonie

Orchestra.

bAsteartean, 20:00etan, Kursaalean.

DONOSTIAWim Mertens.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIADonostiako Orfeoia:

adiskideei eta bazkideei eskainita-

ko kontzertua.

bOstegunean, 20:00etan,

Kursaalean.

DONOSTIA I Am Dive.

bOstegunean, 20:00etan,

Dabadaban.

EIBARBaserriko Uzta: Ruper Ordorika.

bBihar, 12:00etan, Sosola

baserrian.

EIBARThe Reverend Shawn & The Brotherhoods.

b Igandean, 19:30ean, Portalean.

ERRENTERIADJ Selektah Stepi,

Nizuri Tazuneri eta Bad Sound.

bBihar, 21:30ean, Niessen

kulturgunean.

ESKORIATZAUmbilica.

bGaur, 22:30ean, Inkernun.

GAZTELUOrkestrina Band Jazpana.bGaurr, 20:00etan, Erroizpe Azpin.

LAZKAOBeti Gazte abesbatza.

bBihar, 19:30ean, Areria aretoan.

LEGAZPIErkudengo Ama abesbatza.

bBihar, 20:00etan, parrokian.

LEZORuper Ordorika.

b Igandean, 20:00etan, Gezalan.

OÑATIAloña eta Anai Arte koroak.bGaur, 18:00etan, Santa Anan.

OÑATISharon Stoner eta Broken Legacy.

bGaur, 22:00etan, Antixena

gaztetxean.

OÑATIAñubeko Troba.bGaur, 22:30ean, Osintxun,

Txuringo tabernan.

OÑATIMusbika Ensemble.

b Igandean, 19:00etan, Santa Anan.

TOLOSALos Hollister.

bGaur, 22:30ean, Bonberenean.

URRETXUTxorbela otxotea.b Igandean, 19:00etan, Tourseko

San Martin parrokian.

USURBIL Izaki Gardenak.b Igandean, 19:00etan, Sutegin.

VILLABONA-AMASATriki-poteoaDebalde eta Txaskorekin.

bGaur, 23:30ean, Amasan.

VILLABONA-AMASA Iratzar.

bBihar, 23:30ean, Amasan.

ZARAUTZPelax.bBihar, 22:30ean, Putzuzulo

gaztetxean.

ZESTOAHitzeder eta Txibilter.

bGaur, 22:00etan, Lasaon.

ZUMAIAPhysis vs Nomos & Olaia.

bGaur, 20:00etan, Torreberri

gaztetxean.

ANTZERKIA

ALTZOTxalo-Talo: Konplizeak.

bGaur, 20:30ean, Batzarremuño

kultur etxean.

ARRASATELa Conquesta del Pol Sud: Claudia.

b Igandean, 19:30ean, Amaia

antzokian.

ASTEASUPirritx, Porrotx eta Marimotots: Bizi dantza.

b Igandean, 17:00etan, Usarrabi

kiroldegian.

AZPEITIARubik: Babesleku arro-

tzak eta animalia bakartien hotsak.

bGaur, 21:30ean, Soreasu

antzokian.

AZPEITIAEromen Produkzioak:

Orlac-en eskuak.

bBihar, 21:30ean, Soreasu

antzokian.

AZPEITIATeatro Paraiso:

Gizon zoriontsuaren alkandora.

b Igandean, 17:00etan, Soreasu

antzokian.

AZPEITIAMaite Aizpurua:

Umm... mmu.

bOstegunean, 20:00etan,

Dinamoan.

DONOSTIATeatro Estudio:

Baile de huesos.

bGaur eta bihar, 20:00etan,

Lugaritz kultur etxean.

DONOSTIATomaxen Abenturak:

Azken balea.

bBihar, 17:00etan, Okendo kultur

etxean.

Zegama b Sanmartinak

Negua ate joka hasi den seinaleGarai bateko ohitura zaharrei eutsita, Gipuzkoako hainbat herritan San Martin Eguna ospatuko dute astelehe-

nean, azaroaren 11n, eta, egun horren bueltan, asteburu honetan azokak, jan-edana eta musika emanaldiak

izango dira hainbat txokotan, Aiako Urdaneta auzoan, Alkizan, Araman, Ataunen, Azkoitian, Beasainen, Errezi-

len, Orion, Zegaman —irudian, iazko azoka— eta Zestoan, esaterako. AIMAR MAIZ / GOIERRIKO HITZA

14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8aAgenda

Page 15: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

ERRENTERIAAne Labaka eta

Beatriz Egizabal: Erradikalak ginen.

bGaur, 20:30ean, Emakumeen

Etxean.

ESKORIATZAPirritx, Porrotx

eta Marimotots: Bizi dantza.

bBihar, 17:30ean, Manuel Muñoz

kiroldegian.

HERNANIDantzaz & Teatro Paraiso: Ehuna.

bBihar, 11:00etan, Biterin.

HERNANIAxut, Artedrama eta Dejabu: Zaldi urdina.

bAsteartean, 20:00etan, Biterin.

HERNANITanttaka: Utzi mezua

seinalearen ondoren.

bAsteazkenean, 20:00etan, Biterin.

HERNANIA Panadaria: Elisa y Marcela.

bOstegunean, 20:00etan, Biterin.

LEZOEl Patio Teatro: Hubo.

bGaur, 17:30ean, Gezalan.

OÑATI Ikusi Makusi: Remendando males de amores.

bAsteazkenean, 17:30ean,

Santa Ana antzokian.

TOLOSAAne Labaka eta Beatriz

Egizabal: Erradikalak ginen.

bGaur, 20:30ean, Topic espazioan.

TOLOSATxiki: 40 urte eta aldapan

behera niek.

bGaur, 22:00etan, Hiru tabernan.

TOLOSATxirri, Mirri eta Txiribiton:

Xaguxarroski.

bBihar, 17:00etan, Leidorren.

TOLOSABea Larrañaga:

Hemendik Parisera.

bBihar, 17:30ean, Amarotzeko

auzo etxean.

TOLOSABadia Pasaiko Antzerki

Eskola eta Irungo Belaskoenea

Eskolako, Villabona-Amasako

Eresargi Txiki, Andoaingo Udal

Musika Eskolako eta Ordiziako

Oroith Txiki abesbatzak:

Jan dezagunmusikala.

b Igandean, 12:30ean, Leidorren.

ZARAUTZTeatro A2: El sexto sentido.

bGaur, 22:00etan, Modelon.

ZUMAIAEidabe: Mari eta gaileta

fabrika.

b Igandean, 12:00etan, Aita Mari

antzokian.

ZUMARRAGA Javier Liñera:

Barro rojo.

bGaur, 22:30ean, Zelai Arizti

aretoan.

DANTZA

BERGARAVitali Safronkine

& Uniquart Dance Company:

Le Spectre de la Rose / Nocturne.

bBihar, 19:00etan, Seminarixoan.

BERTSOLARITZA

AIABertso afaria: Amets Arzallus

eta Anjel Mari Peñagarikano.

bBihar, 21:00etan, Urdanetan,

Indamendi elkartean.

AIASebastian Lizaso eta Aitor

Sarriegi.

b Igandean, eguerditik, Urdanetan.

AZPEITIAAdin adin: Juan Jose

Eizmendi Loidisaletxe II.aeta

Beñat Lizaso.

bAstelehenean, 17:00etan,

San Martin egoitzan.

BEASAIN Iñaki Apalategi, Eneko

Araiztegi, Maider Arregi, Amets

Arzallus, Agin Laburu eta Maialen

Lujanbio.

bGaur, 22:30ean, Usurbe

antzokian.

DONOSTIASustrai Colina eta

Alaia Martin: Jakinduriek mundue

erreko daubertso-zientzia saioa.

bGaur, 19:00etan, Tabakaleran.

LAZKAOGazte Festak. Bertso

afaria: Joanes Illarregi, Ane Labaka

eta Mikel Tapia.

bOstegunean, 21:30ean.

ORIOBertso afaria: Maddalen

Arzallus, Jexux Mari Irazu eta

Sebastian Lizaso.

bBihar iluntzean, Ortzaika auzoan.

SORALUZEGaztañerre eguna:Agin Laburu eta Aitor Mendiluze.

bBihar, 12:00etan, herrian.

TOLOSAMugimendu feminista

eta hizkuntza praktikakmahaingurua

eta Uxue Alberdi eta Oihana Iguaran.

bAsteazkenean, 18:30ean, kultur

etxean.

ZESTOABertso afaria: Maddalen

Arzallus eta Andoni Egaña.

bGaur, 20:30ean, Lasaon.

HITZALDIAK

AMEZKETAMaider Mendizabal:

Emakume pilotariak.

bOstegunean, 19:30ean, kultur

etxean.

ANDOAINEneko Bidegain:

Lurraldea eta Herria.

bAstelehenean, 19:00etan,

Martin Ugalde kultur parkean.

ARRASATE Josemari Velez deMendizabal: Albina Madinabeitia.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Kulturaten.

AZKOITIAAxier Lopez: Elkanoren

mundubira; zer dute ezkutatzeko?.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Basazabal jauregian.

Eskoriatza b Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Dantzan hasteko gonbidapen bihurriaPirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizun berria estreinatuko dute, bihar, Eskoriatzan: Bizi dantzan.

Manuel Muñoz kiroldegian izango da emanaldia, 17:30ean. Etzi, berriz, Asteasuko Usarrabi kiroldegian eskai-

niko dute ikuskizun berria, 17:00etan. «Pozak eta tristurak azaltzeko», dantzan hasteko gonbidapena egingo

dute hiru pailazoek. 70 minutuko emanaldia da. Irudian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Errenterian. JON URBE / FOKU

AZKOITIAAnjel Lertxundi:

Euskaraz idazten duen idazle baten

bizipenak.

bOstegunean, 18:30ean,

Elkargunean.

BERGARAAmaia Zabaleta:

Nola egin testamentua?.

bAsteartean, 20:00etan, Osintxuko

liburutegian.

DONOSTIAEspido Freire:

Querida Jane, querida Charlotte.

bAsteazkenean, 19:30ean, Aieteko

kultur etxean.

IKAZTEGIETAMaddalen Diaz:

Nola bizi hondakinik sortu gabe?.

bGaur, 19:30ean, kultura gelan.

IRURAGarazi Erostarbe eta Markel Irizar: Txirrindularitzari buruz.

bGaur, 19:00etan, kultur etxean.

TOLOSAPetra Elser, Idurre

Eskisabel eta Tarana Karim:

Euskara eta feminismoa,

bidegurutzea elkargune.

bAsteazkenean, 18:30ean, kultur

etxean.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

AMEZKETANapardeath.

bAsteazkenean, 19:30ean, kultur

etxean.

AZKOITIAOne Cut of The Dead.

bAsteazkenean, 21:30ean,

Matadeixen.

EIBARAsier Errasti Film LaburrenJaialdiko Gala.

bBihar, 19:30ean, Koliseoan.

OÑATIX. Laburmetrai Rallya.bBihar, 21:00etan, Santa Anan.

OÑATIFree solodokumentala.bOstegunean, 20:00etan, zineman.

ZARAUTZComandante Arian.

bOstegunean, 19:30ean, Modelon.

BESTELAKOAK

ALEGIAMaite Franco kontalaria.

bOstegunean, 17:00etan,

liburutegian.

AZPEITIAXalto pailazoa:

Txo-min-txi-ki-txo ipuin kontaketa.

bAstelehenean, 18:00etan, udal

liburutegian.

DONOSTIA Iñigo Astiz eta Mikel

Ayerbe: Högeitavátemanaldia.

bGaur, 20:00etan, Ernest Lluchen.

DONOSTIAHeriotza DuinarenEguna. Jardunaldiak.

bBihar, 11:00etatik 13:45era,

Miramar jauregian.

DONOSTIALiteraktum:

Elvira Sastre eta Maria Sanchez.

bAsteartean, 19:30ean, Okendo

kultur etxean.

DONOSTIASorgina Txirulina.

bAsteazkenean, 18:00etan, Aiete

kultur etxean.

HERNANIPello Añorga kontalaria.bAsteartean, 17:30ean

eta 18:00etan, Biterin.

LAZKAODorleta Kortazar ipuin

kontalaria.

bGaur, 17:00etan, udal liburutegian.

OÑATIPotx magoa.bBihar, 18:00etan, Pake Lekun.

URNIETAMarisa Tabernero ipuin

kontalaria.

bGaur, 17:30ean, ludotekan.

15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 8a Agenda

Page 16: Ostirala Goierrik bat egin du 2019ko azaroaren 8a X. urtea ... · zazpiko zerrenda bat ematen ba-diezu, pare batekin bakarrik gel-dituko dira». Biderketa taulak, asteko egunak, hilabeteak,

Eider Goenaga Lizaso

Baserriko lanak eta baserri kan-poko lana uztartu zituen hainbaturtez Adur Gorostidik (Larraitz,Abaltzisketa, 1988), baina duelapare bat urte baserria hautatu, etakanpoko lana utzi zuen, biak uz-tartzea ezinezkoa egiten zitzaiola-ko. Baserritar gaztea naiz, eta ha-rro nago topaketen hirugarren al-dia egingo du bihar Enba sindika-tuak, Zaldibian, eta han eskainikodu bere testigantza Gorostidik.Baserritar gaztea naiz, eta harro

nago. Zuen jarduna aldarrika-

tzeko beharra sentitzen duzue?

Nik uste dut komenigarria delatopaketa hauek egitea; gure jar-duna azaltzea dudan egon daite-keen jendeari. Gurea sektore za-harra da, bukatzear dagoen sek-tore baten irudia daukagu maiz,eta topaketa hauetan baten bat,bat bakarra bada ere, animatzenbada, primeran. Baserri girotik kanpokoei zuen

lana ikusgarri egiteko modua

ere bada?

Ez dakit zuzenean zeini begira an-tolatutakoa den, baina izan litekehori ere. Niri testigantza eskatudidate, eta horixe egingo dut. Es-pero dut hori baliagarria izatea:bai sektorea ezagutzen ez duenjendeak pixka bat ezagut dezan,bai guk emandako pauso hone-kin dudan dagoena anima dadin.Baserritik kanpo, enpresa bate-

an lanean aritutakoa zara. Baina

baserrian buru-belarri aritzea

erabaki zenuen. Zerk eraman

zintuen erabaki hori hartzera?

Bi lanak egiten nituen, baina ba-tek nahiko lan ematen du, eta,bietara ezin iritsita, baserrianburu-belarri sartzeko apustuaegin nuen, duela pare bat urte.Bietan aritzea ez zen oso sanoa.Sektore honek nahiko ordu etadedikazio eskatzen du, eta bestetoki batean baldin bazaude, he-mengo betebeharrak utzita etabehar bezala bete gabe aritzeaeragiten du.Erabaki hori hartzeak, baserrira

esklusiboki dedikatzeak, zer

eman edo kendu dizu? Zerbait

kendu badizu...

Eman... bizitzeko beste filosofiabat eman dit. Baserria ordutegirikgabeko lan bat da, baina anima-liekin zaude, gustuko lekuan arizara... Nik argi daukat hemen ari-tzeko gustukoa izan behar duzu-la; gustuko ez baduzu, bide motzadu honek. Eta kendu? Bada, bue-no, beste gauza askok bezala, ho-nek kendu ere egiten du. Hemen-go dedikazioak beste leku batzue-tan egoteko aukera kentzen dizu;

esaterako, ni bertsozalea naiz, etaasteburua iristen denean, asko-tan ezin izaten naiz nahiko nuke-en bertso saio horretara joan. Izanere, behiek egunero-egunero ja-ten dute, egunero kasu egin behardiezu, ez dago jaiegunik. Azienda zuk bakarrik eramaten

al duzu?

Anaiak eta biok hartu genuenhau, eta aita ere hemen ibiltzen daegunero laguntzen; esan litekehiruron artean eramaten dugula.Okeletako behiak ditugu; pro-dukziorako 70 bat, eta, guztira,150en bueltan. Jardunaldietan, belaunaldi be-

rriak baserrira erakartzeko Gaz-

tenek programari buruz hitz

egingo duzue. Zuk parte hartu

duzu programa horretan?

Bai, bi anaiek jaso genuen Gazte-nek-eko laguntza.

Zein laguntza mota da: ekono-

mikoa, prestakuntza arlokoa...?

Denetik du pixka bat. Gure ka-suan, ekonomikoak bai lagun-tzen du, baina batez ere aholkula-ritza jaso dugu. Lehendik etxean

egiten ari ginen hori pixka bat pa-peren gainean nola jarri, bidera-garritasun plan bat egin, proiek-tua garatu...Hutsetik hasi nahi duenarentzat

ere ba al da programa hori?

Denontzat da laguntza, eta irekiada, baina hutsetik hasteko lehe-nengo pauso hori ez da batereerraza. Izan ere, guk oinarri bat

bagenuen hemen, arraza batekinari ziren lanean, 30 urtean geneti-ka hobetzen aritutako behiak ge-nituen, azpiegiturak ere bai, ma-kineria bat... Eta, hala eta guztizere, ez da erraza pausoa ematea.Hutsetik hasi nahi dutenentzat,berriz, askoz ere zailagoa da. Ba-daude adibideak, eta nik uste duthoriek izan beharko luketela hu-tsetik hasi nahi duten horien ere-du. Argi dago baserrian belaunaldi

berrien falta dagoela. Zuk zeri

leporatzen diozu falta hori?

Gizartea beste norabide bateandabil. Nire lagunak-eta ikustenditut, eta haien xedea da zortzi or-du nonbaiten lan egin eta hortiketekin bat ateratzea, gero bidaia-tzeko edo aisiarako. Eta honek ezdu halako tarterik uzten. Bestal-de, zu prest egon zaitezke zure ai-

siarako denbora hori lanari dedi-katzeko, baina, noski, jende batdaukazu inguruan, familia batdaukazu, eta familiak ere ulertubehar du zure erabakia, ulertu be-har du hau ez dela beste edozeinsektore bezalakoa. Gizarte hone-tan ez da erraza puzzle hori denauztartzea. Eta ekonomikoki eresektorea larri samar dago; soldatafinko bat ere ez duzu... Egiten duzuen lana baloratua

dela sentitzen duzue?

Uste dut sektore hau lehen erres-petatua zela, baina orain, hori ereez. Gero eta gehiago gertatzen zai-gu animaliekin lanean ari garenpertsonak ia terroristen pare jar-tzen gaituztela; Aralarreko pistengorabehera ere hor dago; orainematen du metano isurketetanere haragiaren sektorea dela erru-dunik handiena... Askotan senti-tzen gara zerbait gaizki egiten ari-ko bagina bezala, eta horrek ere ezdu animo handirik ematen. Be-raz, nik uste dut inportantea delagure lanari balioa ematea. Zu landa eremukoa izanda, in-

guruan baduzu zure erabaki

bera hartu duen gazterik?

Gure sektorean pentsatzen jar-tzen naiz, eta hemen inguruan ezzait inor bururatzen. Ardiekinedota esnetarako behiekin ibil-tzen den gazteren bat bai, bainaokeletarakoekin, ez zait inor etor-tzen burura. Zuena bezalako azienda bat, be-

launaldi berririk ezean, desager-

tu egingo da, ezta?

Bai, eta desagertzen da bertakoproduktu bat, bertako arraza bat,jarduera ekonomiko bat, eta ga-naduak lurrari egiten dion zain-tza eta garbiketa lana ere bai.Zer eskaintzen diote belaunaldi

berriek lehen sektoreari? Profe-

sionalizazio bat, agian?

Sektore hau ari da, nolabait esate-ko, enpresa txikirako pausoaematen, haren funtzionamendu-ra egokitzen, bai paper kontueidagokienez, bai langile aldetik...Baserri bat, lehen, etxeko denenartean eramaten zen jarduera batzen, lehengusu eta osaba-izebaklaguntzera etortzen ziren, eta,orain, nik uste dut gero eta gehia-go ari dela enpresa txiki baten an-tza hartzen. Lehengo esentzia fol-klorikoa galdu egin du baserriak.Belaunaldi berriak sartzen dire-

nean, belaunaldien arteko talka

gertatzen al da?

Ez. Baina, egia esan, funtziona-mendu aldetik-eta, ez da aldaketahandirik izan. Lehen egiten zenlan moduari segida bat eman dio-gu guk, eta, alde horretatik, ezdugu izan arazorik.

«Animaliekin lanean arigarenok ia terroristenpare jartzen gaituzte»

Adur Gorostidi b Ganaduzalea

Baserritarra eta gaztea da Gorostidi. Duela bi urte hartu zuen baserriraesklusiboki dedikatzeko erabakia, eta berea baserritar gehiagoren ereduizatea nahiko luke: «Baten bat, bakarra bada ere, animatzen bada, ondo»

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko azaroaren 8a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

sELKARRIZKETA

«Gero eta gehiago ari daenpresa txiki batenantza hartzen. Lehengoesentzia folklorikoagaldu egin du baserriak»

IDOIA ZABALETA / FOKU