PASTORALTZA BALIABIDEAK · Web viewKRISTAU TALDE ETA ELKARTEENTZAKO DEIA (2014ko iraila) Kaixo....

10
KRISTAU TALDE ETA ELKARTEENTZAKO DEIA (2014ko iraila) Kaixo. Berriro gatozkizue 2014-2015 ikasturtearen hasieran. Martxan jartzeko ia betarik eman gabe, hemen gaude, etapa berri honetan atzeratuta gera ez gaitezen, oso inportantea baita denontzat, pertsonalki eta hezitzaile gisa, proiektu baten partaide sentitzea, guztiz identifikatuta berarekin. Hasierako agurrarekin batera, beste artxibo batean, programazio eredu bat bidaltzen dizuegu Hezitzaile Taldearentzat edo Kristau Elkartearentzat. Pasa den ikasturtean, hasieran, zenbait ikastetxe ahaztu egin ziren, eta, horrexegatik, ahulduta sentitu ziren urtean zehar. Hori dela-eta, eredu bat bidaltzen dizuegu, beste zenbait osagarrirekin batera, erabiliko ditugun materialen berri ematen dizuena. Hauxe da espero duguna: bidaltzen dugun eredua praktikoa izatea, eta gure errealitate ezberdinetara egokitzeko gauza. Ez dugu berriro kontura ekarriko aurtengo lema. Goiko eskuin aldean daukagu. Bai, “Gure esku dago”. Eta, berarekin batera, esperantzan jarduteko gure konpromisoa adierazi nahi dugu. Bazter dezagun gugandik pesimismoa eta har dezagun ikasturtea argitzeko erantzukizuna. Errazagoa izango da taldean edo elkartean bizi badugu. Angel Sanz Arribasek modu ederrean adierazten du Jainkoak argi izan eta optimismoan jarduteko egiten digun deia: Eguerdian, eguzkia argitan blai zegoenean, pesimista bere ezkutalekuan sartu zen, atea itxi zuen, pertsiana jaitsi, zirrikitu guztiak ondo estali eta larriminez intzirika hasi zen, gaua zelako! Jainkoa, ordea, han barruan zegoen eta. ahots garbiz, esan zion belarrira: zabaldu ezazu leihoa, ireki itzazu begiak, zabaldu bihotza eta kanta. Kanta, egin jauzi, eta poztu zaitez, barre eta barre. Eta etzazu bekatu egin argiaren kontra.

Transcript of PASTORALTZA BALIABIDEAK · Web viewKRISTAU TALDE ETA ELKARTEENTZAKO DEIA (2014ko iraila) Kaixo....

Page 1: PASTORALTZA BALIABIDEAK · Web viewKRISTAU TALDE ETA ELKARTEENTZAKO DEIA (2014ko iraila) Kaixo. Berriro gatozkizue 2014-2015 ikasturtearen hasieran. Martxan jartzeko ia betarik eman

KRISTAU TALDE ETA ELKARTEENTZAKO DEIA (2014ko iraila)

Kaixo.

Berriro gatozkizue 2014-2015 ikasturtearen hasieran. Martxan jartzeko ia betarik eman gabe, hemen gaude, etapa berri honetan atzeratuta gera ez gaitezen, oso inportantea baita denontzat, pertsonalki eta hezitzaile gisa, proiektu baten partaide sentitzea, guztiz identifikatuta berarekin.

Hasierako agurrarekin batera, beste artxibo batean, programazio eredu bat bidaltzen dizuegu Hezitzaile Taldearentzat edo Kristau Elkartearentzat. Pasa den ikasturtean, hasieran, zenbait ikastetxe ahaztu egin ziren, eta, horrexegatik, ahulduta sentitu ziren urtean zehar. Hori dela-eta, eredu bat bidaltzen dizuegu, beste zenbait osagarrirekin batera, erabiliko ditugun materialen berri ematen dizuena. Hauxe da espero duguna: bidaltzen dugun eredua praktikoa izatea, eta gure errealitate ezberdinetara egokitzeko gauza.

Ez dugu berriro kontura ekarriko aurtengo lema. Goiko eskuin aldean daukagu. Bai, “Gure esku dago”. Eta, berarekin batera, esperantzan jarduteko gure konpromisoa adierazi nahi dugu. Bazter dezagun gugandik pesimismoa eta har dezagun ikasturtea argitzeko erantzukizuna. Errazagoa izango da taldean edo elkartean bizi badugu. Angel Sanz Arribasek modu ederrean adierazten du Jainkoak argi izan eta optimismoan jarduteko egiten digun deia: Eguerdian, eguzkia argitan blai zegoenean, pesimista bere ezkutalekuan sartu zen, atea itxi zuen, pertsiana jaitsi, zirrikitu guztiak ondo estali eta larriminez intzirika hasi zen, gaua zelako! Jainkoa, ordea, han barruan zegoen eta. ahots garbiz, esan zion belarrira: zabaldu ezazu leihoa, ireki itzazu begiak, zabaldu bihotza eta kanta. Kanta, egin jauzi, eta poztu zaitez, barre eta barre. Eta etzazu bekatu egin argiaren kontra.

Ondorengo testuok lagungarri gerta dakizkizue Taldearen edo Elkartearen hasierako bilerarako. Esan gabe doa: gaia jorratzeko emandakoen osagarriak dira.

2014-2015 ikasturte on eta itxaropentsua opa dizuegu.

Sektoreko Animazio Taldea

Page 2: PASTORALTZA BALIABIDEAK · Web viewKRISTAU TALDE ETA ELKARTEENTZAKO DEIA (2014ko iraila) Kaixo. Berriro gatozkizue 2014-2015 ikasturtearen hasieran. Martxan jartzeko ia betarik eman

ITXAROPENEAN SINESTEN DUGU

Nahi baduzu bizi, nire anaia, nire arreba,sinetsi itxaropenean,bizitza orok beregan itxaropena baitarama:maitatzeko itxaropena eta maitatua izateko itxaropena.Itxaropenean sinesten baduzu,uler ezazu zugan dagoela haur txikia bailitzan:zure bizitzatik bizi da eta zure borrokez elikatzen.

Itxaropenean sinesten baduzu,zure bihotza eraldatuko da,zure bizitza munduan zehar zabalduko da:Afrika, Amerika, Europa, Ozeania …zure zerumuga izango dira.

Inoiz ez zara bakarrik egongo …Pertsonaren aldeko hautapenak sortuko zaizkizu,ez diruagatik, ez aginteagatik ezta jakiteagatik ere.Pertsonagatik!Itxaropenean sinesten baduzu, nire anaia, nire arreba,zure bizitzan ausarta bihurtuko zara.

Zuretzat ez dira erabateko ziurtasunak izango,ez ziurtasun-guneak,ez mugarri ukiezinak, ezta bidezidor errazak, eginegiak ere …Mugimenduan biziko zara, arriskuan.

Biharko biziko zara.Zuretzat, zure anai-arrebentzat, munduarentzat,itxaropena argia da.Eta gauetik argia sortzen den bezala,itxaropena krisialditik jaiotzen da.Besteak bizira jaio daitezen,zure burua hil, hau da, zure buruari uko egin beharko diozu.

Itxaropenean sinesten baduzu, nire anaia, nire arreba, emankortasun alorrean sartuko zara eta funtsezkoa bilatuko duzu,zeren, gogora ezazu, bizitza egia baita, bizitza maitasuna baita, borroka eta dohaina.

Bizitza talde-ardura da.Bizitzan sinesten baduzu,itxaropenari amore eman behar diozu,etsipena herio-mota bat baita. (Mission de France – Frantziako Misioa)

Page 3: PASTORALTZA BALIABIDEAK · Web viewKRISTAU TALDE ETA ELKARTEENTZAKO DEIA (2014ko iraila) Kaixo. Berriro gatozkizue 2014-2015 ikasturtearen hasieran. Martxan jartzeko ia betarik eman

ESKU ELKARTUAK

Izan gaitezela, Jauna, eskuz elkartuakotoitz eta dohainean,zure eskuekin elkartuak Aitaren eskuetan,Espirituaren hego emankorrekin eskuz elkartuak,behartsuen eskuekin elkartuak.

Izan gaitezela Ebanjelioaren esku,Bizi-ereile,Itxaropen-kriseilu,Bake hegaldi.

Zure esku solidarioekin eskuz elkartuak,denen ogia banatuz.Zure esku zulatuekin eskuz elkartuakmunduko gurutzeetan.

Jada pazko-loriaz beterik dituzun eskuekin eskuz elkartuak.Esku irekiak, mugarik gabe,eskurik den tokiraino.

Mundu osoa besarkatzeko gauza direnak,geure munduarekin leialak,Erreinuarekin leial izanez.Esku elkartuak tenkan justiziaren aldeko grinan,goxoak maitasunean.

TESTUA: Urratu gaua!

Urratu gaua! Bonbila txiki, apal eta hauskor batek hori egin dezake: urratu gaua. Horrela mintzatzen zena, berak jakin ala ez jakin, poeta zen… Argia jainkozkoa da, bonbila, ordea, ez… bonbila gurea da. Nola aurkitu ote du gizakiak? Gu bezalako pertsonak dira, gu bezalako gizakiak, beren lanean su eta gar jardunda argia lortzeko modua asmatu dutenak, eguzkia sartzen denean. Ez gara besterik gabe asmamendunak edo azkarrak… Poetak gara. Gogoan izan beharko genuke adorerik ezak jotzen gaituenean, oraina bidegabekeriak hartuta datorkigunean, ezina gure espirituaz jabetzen denean, ez garela ezer ikusten dugunean, partikula ñimiño, urduri eta errebeldea garela biraka planetarekin batera. Argia asmatu dugu, gure argia. Gaua urra dezakegu. Jainkoaren aztarna ote? Beharbada, begibistan ikusten duguna baino dohain gehiago izango ditugu…Gaitasun hori, gaua urratzekoarena, edukitzeko irrikak, handiak egiten gaitu, heroikoak, ezinezkoaren, sakratuaren bila dabiltzan izakiak. Argiaren bila dabiltzan izakiak. Eta noizbehinka, gertatu egiten da. Noizbehinka aurkitu egiten dugu argia. (Soledad Puértolas).

Page 4: PASTORALTZA BALIABIDEAK · Web viewKRISTAU TALDE ETA ELKARTEENTZAKO DEIA (2014ko iraila) Kaixo. Berriro gatozkizue 2014-2015 ikasturtearen hasieran. Martxan jartzeko ia betarik eman

ITXAROPEN KANTA

Jauna, zugana jartzen ditut begiak,zeruetan eta gizakion seme-alaben artean bizi zaren Horrengana.Begiak jasotzen ditut, nondik datorkidan itxaropena jakiteko.Itxaropena borborka datorkit zure maitasunaren oparotasunetik.Inoiz ahanzten ez nauzulako zara nire itxaropen.

Gizon-emakume askok arrakastan jartzen dute itxaropena,haien arazoen konponbidean …Nire itxaropena zure izena esatean datza.Zu eta zure ontasun amaigabea ezagutzean datza nire alaitasuna,nire arrazoiaren jomugetatik haratago.

Zu ate zabala zara, leiho argiz betea.Gizakiek begiratzen didatenean, zergatik jarraitzen dudan sinestengaldetzen didate, zergatik zaren nire itxaropena oraindik ere.

Eta nik diot nirekiko: ezagutuko bazintuzte,zutaz apurtxo bat jakingo balute,zuk eman didazuna aurkituko balute,ez lirateke mintzatuko horrela.Izan ere, zoragarria zara,gizakion premiei adi-adi zaude,eta abegi egiten diezu nire oin nekatuei.Horregatik, beste gauza guztiengatik eta betiko,Jauna, zu zeu zara nire itxaropena.

Amen.

EZEKIELEN LIBURUTIK HARTURIKO TESTUA:

Jaunaren indarra nitaz jabetu zen; beraren izpirituak hartu eta hezurrez betea zegoen haran baten erdian utzi ninduen. Batera eta bestera ibilarazi ninduen haran guztian zehar: hezur-pila izugarria zegoen, guztiz ihartuak. Esan zidan Jaunak:- Gizaseme, bizi ote daitezke hezur hauek berriro?

Erantzun nion:- Jainko Jauna, zeuk jakingo duzu!

Esan zidan:Hitz egin nire izenean hezur horiei eta esaiezu entzuteko Jaunaren hitza. Hau diotset nik, Jainko Jauna, hezur ihartu horiei: Bizi-arnasa jarriko dut zuengan, bizi zaitezten. Zainez inguratuko zaituztet, haragia eratuko dut zuen gainean, larruazalez jantzi eta bizi-arnasa emango dizuet, bizi zaitezten; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna. (Ez 37, 1-6).

Page 5: PASTORALTZA BALIABIDEAK · Web viewKRISTAU TALDE ETA ELKARTEENTZAKO DEIA (2014ko iraila) Kaixo. Berriro gatozkizue 2014-2015 ikasturtearen hasieran. Martxan jartzeko ia betarik eman

GOGOETA PERTSONALA

Itun Zaharrean herri oso bat ikusten dugu Jainkoarekin jardunean. Herri oso bat: erregeak eta nekazariak, jakintsuak eta ezjakinak, apaizak eta neskatxak… Denak Jainkoarekin jardunean. Ez beti modu dotorean, egia da; askotan huts egiten zuten, baina orduan ere –eta agian inoiz baino gehiago-, Jainkoarengana itzultzen ziren, bihotz damutuaz. Herri horren baitan ibiltzea, haien solasaldiak entzun eta haien bihotzean sartzea pribilegioa da, inoiz behar bezala estimatuko ez duguna.

Oraingo honetan agure batekin topo egiten dugu. Jaunak hezur lehorrez betetako lautada batera eraman eta esaten dio: “Adanen seme, hezur hauek Israel herri osoa dira. Zera ari dira esaten: “Gure hezurrak lehortu dira, itzali da gure esperantza, gureak egin du”. Ez daukagu ahalegin handiegirik egin beharrik Babilonian preso zeuden israeldar haien larru azalean sartzeko; ederki asko ezagutzen dugu gure elkarteen akidura eta ulertzen dugu Jainkoak agureari egiten dion galderaren nondik norakoa: “Adanen seme, berbizi ote daitezke hezur hauek?” Itxuraz, agurearen erantzuna –“Jauna, zuk badakizu”- bitxi samarra da eta ez dator guztiz bat guk profeta batengandik espero genezakeenarekin. Halere, fede sakoneko erantzuna da: “Jauna, zuk badakizu”; gure hezurrak guztiz lehortuta daude, eta ez dirudi ezer espero izatea arrazoizkoa denik, baina zuk berbiziaraz gaitzakezu.

Orduan zerbait harrigarria gertatu zen: “Hots bat izan zen: lurrak dardara egin zuen eta hezurrak bata bestearekin elkartzen hasi, Gainean zainak eta haragia zituztela ikusi nuen, eta larruazalez estaltzen ari zirela.”

Etorkizunik izango badugu, haragi eta hezurrezko pertsona gisa hazten jarraitu behar dugu; hau da, Nazareteko Jesusen estilo eta irizpideen arabera gizakortzen, haren misioa burutzeko, haren Erresumaren Proiektua.

GOIBURUAREN KANTA: ZERGATIK GURI DAGOKIGUN

Egunsentiari gau ilunadizdiz piztea dagokio,bizitzak izan dezan argirikgaur, bihar, hemen eta edonon.

BERAZ, DENOK KANTUAN LOTUTAEGIN GAITEZEN BAKE-ITUN,ONDOTXO BAITAKIGU GUZTIOKZERGATIK GURI DAGOKIGUN.

Iparrorratzari dagokiotxalupa kaira zuzentzea,zain dauden etxekoen bihotzairriz eta soinuz janztea.

BERAZ, DENOK KANTUAN LOTUTAEGIN GAITEZEN BAKE-ITUN,ONDOTXO BAITAKIGU GUZTIOKZERGATIK GURI DAGOKIGUN.

Bihotz onberari dagokiogrinak alderantzea urrun,gu-guztion minak goxatzea zuzentasunaren ukenduz.

BERAZ, DENOK KANTUAN LOTUTAEGIN GAITEZEN BAKE-ITUN,ONDOTXO BAITAKIGU GUZTIOKZERGATIK GURI DAGOKIGUN.

Page 6: PASTORALTZA BALIABIDEAK · Web viewKRISTAU TALDE ETA ELKARTEENTZAKO DEIA (2014ko iraila) Kaixo. Berriro gatozkizue 2014-2015 ikasturtearen hasieran. Martxan jartzeko ia betarik eman

ZERGATIK UTZI KANTATZEARI: BENITO LERTXUNDIMusika eta hitzak (euskaraz eta ingelesez) esteka honetan:https://www.youtube.com/watch?v=_2TLhVZavBw&list=RD_2TLhVZavBw

Nere bizitza, munduko arrangurengainetik, amaiezinezkokantu batean, airos doanere bizitza kantu batean.Zergatik utzi behar diot,zergatik utzi kantatzeari?

Urrun bada ere, sorkuntza berri batiragartzen duen doinu horientzuten dut, harrabots etaborroka ororen artean.Zergatik utzi behar diot,zergatik utzi kantatzeari?

Ekaitzak ondoan ziztukaari bada, zer axola!Egia bizirik dela badakitbizirik dela badakitZergatik utzi behar diot, zergatik utzi kantatzeari?

Zer axola nere inguruaniluna hertsitzen bada?Gauean kantak sortzen ditu,Gauena kantak sortzen ditu.Zergatik utzi behar diot,zergatik utzi kantatzeari?

Nere bake kuttunenaitsutuko duen trumoirik ez daharkaitz horri lotzen natzaionlotzen natzaion bitartean.Zergatik utzi behar diot,zergatik utzi kantatzeari?

Amodioa zeru-lurrenjauna bada, jauna badaZergatik utzi behar diot,zergatik utzi kantatzeari?Zergatik utzi behar diot,zergatik utzi kantatzeari?