Pediatriako Larrialdiak Gaitasunetan oinarritutako ... · lehen 3 hilabeteetan egiten dira: 1.1.1....

12
Prestakuntza Espezializatuko Programa Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia) Pediatriako Larrialdiak 2016 Gaitasunetan oinarritutako Prestakuntza Espezializatua Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Irakaskuntza-ikuspegia: Zazpi gaitasun-eremutan oinarritutako lanbide-profila Egoiliarrak Medikuak Erizainak Tutoreak Koherentzia prestakuntzaren planifikazioan, garapenean eta ebaluazioan Konpromisoa: Erantzukizun sozialean oinarritutako irakaskuntza- akreditazioa Erreferentzia: Morán-Barrios J. Un nuevo profesional para una nueva sociedad. Respuestas desde la Educación Médica: la formación basada en competencias. Rev. Asoc. Esp. Neuropsiq. 2013; 33 (118): 385-405. http://www.revistaaen.es/index.php/aen/article/view/16614/16454

Transcript of Pediatriako Larrialdiak Gaitasunetan oinarritutako ... · lehen 3 hilabeteetan egiten dira: 1.1.1....

Prestakuntza Espezializatuko Programa

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak

2016

Gaitasunetan oinarritutako Prestakuntza Espezializatua

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea

Irakaskuntza-ikuspegia: Zazpi gaitasun-eremutan oinarritutako lanbide-profila

Egoiliarrak Medikuak Erizainak

Tutoreak

Koherentzia prestakuntzaren planifikazioan, garapenean eta ebaluazioan

Konpromisoa: Erantzukizun sozialean oinarritutako irakaskuntza-akreditazioa

Erreferentzia: Morán-Barrios J. Un nuevo profesional para una nueva sociedad. Respuestas desde la Educación Médica: la formación basada en competencias. Rev. Asoc. Esp. Neuropsiq. 2013; 33 (118): 385-405. http://www.revistaaen.es/index.php/aen/article/view/16614/16454

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 2 / 12

Pediatriako Larrialdiak

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Larrialdien Zerbitzuak atentzio integrala eskaintzen

dio haurrari, eta Larrialdietako sailera etortzen diren 14 urtetik beherako paziente pediatriko guztiak

artatzen ditugu, arazoa medikoa, kirurgikoa, traumatologikoa nahiz psikiatrikoa izan.

Hona hemen zehaztasunak:

Nor gara

Non gaude

Prestakuntza-eskaintza

Prestakuntza-ibilbidea (errotazioak)

Ikerkuntza

Prestakuntzaren ebaluazioa

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 3 / 12

Nor gara

Javier Benito dk. Santiago Mintegi dk. Silvia García dk. Borja Gómez dk.

Zerbitzuburua Atalburua Zerbitzuko tutorea Zerbitzuko tutorea

Zerbitzua 1976an sortu zen, eta Pediatriako Espainiako Batzorde Nazionalak eratutako pediatria-

larrialdien programa osoari buruzko prestakuntza eskaintzen die Pediatriako BAMEei. Halaber, 1997.

urtetik, berariazko prestakuntza eskaintzen du larrialdi pediatrikoen azpiespezialitatearen inguruan,

Pediatriako Larrialdien Espainiako Elkarteak egiaztatua. Urtean, prestakuntzarako bi toki daude.

1990. urtetik zerbitzua Francisco Javier Benito Fernández doktoreak zuzentzen du.

Hona hemen zerbitzuaren garapenean izandako gertaerarik nabarmenenak:

1976: Zerbitzuaren sorrera

1986: Pediatriako Larrialdietako lantalde espezifikoa

1990: Zerbitzuko buruzagitza

1995: Pediatriako Larrialdietako sail berriaren inaugurazioa. Pediatriako Espainiako Elkarteak

azpi-espezialitate pediatriko modura onartu zituen Pediatriako Larrialdiak

1996: zerbitzuaren nazioarteko lehen argitalpena

1997: lehen aldiz, BAME batek Pediatriako Larrialdietako prestakuntza espezifikoa egin zuen;

Cincinnati Childrens’ Hospital-en egokitu zen

2002: Pediatriako Larrialdietako Prestakuntza Plan Espezifikoa idatzi zen

2004: Kalitate Ziurtagiria eskuratu zuen, ISO9001: 2000 araudiari jarraikiz:

2012: Diziplina arteko hobekuntza-taldeak sortu ziren

2013: Pediatriako Larrialdietako Prestakuntza Plan Espezifikoa eguneratu zen

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 4 / 12

Hau da lantaldea:

Zerbitzuburu bat

Atalburu eta Irakaskuntza eta Ikerketako arduradun bat

Behaketa Unitatea, ataleko burua

Erizaintzako gainbegiralea

Erizain klinikoa

14 adjuntu, zerbitzuko bi tutoreak barne

22 EUD

17 erizaintzako laguntzaile

Pediatriako 40 BAMEak; gure zerbitzuan egoiliar dauden bitartean hiru errotazio egiten

dituzte

Zerbitzuak atal edo unitate asistentzial hauek ditu:

Triage arloa: 2 box

Arlo anbulatorioa: 4 box; bulego mediko bat

Sendaketa-gela: 2 ohatila; sedoanalgesiako prozeduretarako materiala

Azterketa-arloa: 6 box; egonkortze-box bat; egonaldi laburretarako gela bat, 2 ohatilarekin;

bulego mediko bat

Behaketa Unitate bat (9 paziente): bakarkako 4 gela (ohe nahiz sehaskekin), gela bikoitz bat

(ohe nahiz sehaskekin) eta gela hirukoitz bat (3 sehaskarekin)

Bilera-gela

Urteko jarduera hemen ikus daiteke:

Ospitalea > Ospitalearen Urteko Memoria > Ospitalean zenbakitan> Arlo Klinikoak

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 5 / 12

Non gaude

Pediatriako Larrialdetako Zerbitzua Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dago: Gurutzetako plaza z/g. Barakaldo 48903. Barakaldo, Bizkaia Ikus Ospitalea Google Mapsen Pediatriako Zerbitzuko Idazkaritza ospitalearen eraikin nagusiko 5. solairuan dago (D sailean). Larrialdietako Zerbitzuko Idazkaritza Larrialdietako sailean dago, eraikin nagusiko -1 sotoan. Harremanetarako telefonoa: +34-94.600.6463 Helbide elektronikoa: [email protected]

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 6 / 12

Prestakuntza-eskaintza

Gure antolakuntzari eta asistentzia-jarduera handiari esker, espezialitateko alderdi nagusi guztietan

eskain eta berma dezakegu espezialisten prestakuntza:

Triagearen oinarriak

a) Hasierako balorazioa, Ebaluazio Pediatrikoaren Triangeluaren bitartez

b) Pediatriako Larrialdietan tratatzen diren patologiei nola heldu, larritasun gutxikoak nahiz

handikoak

c) Teknika diagnostiko-terapeutikoak egitea (puntzio lunbarra, zauriak osatu, gorputz-adarrak

immobilizatu, gorputz arrotzak atera...)

d) Larri dagoen pazientea nola mugitu, batez ere kontuan hartuta hasierako egonkortze

maniobrak

e) Behaketa Unitateko pazientea nola atenditu

f) Larrialdietako Arloko berariazko aparatuak nola erabili (monitorizazioa, airezko garraiobidea,

zirkulazio-euskarria, euskarri kirurgiko-traumatologikoa)

g) Paziente pediatrikoarekiko eta haren senitartekoekiko komunikazioaren alderdi espezifikoak,

ardatza familia izan ohi den medikuntzan oinarrituta

h) Pediatriako Larrialdietan pazientea atenditzen parte hartzen duten espezialitateekiko hartu-

emana

i) Baliabideen kudeaketa

j) Pediatriako Larrialdien inguruko Ikerketa (ikerketak planifikatu, datuak bildu, estatistikak

landu)

Horretaz gain, dedikazio berezia daukagu patologia zein prozedura konplexu hauetan:

a) Larri dagoen pazientea nola mugitu

b) Paziente politraumatizatua nola mugitu

c) Bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak

d) Konplexutasun ertain eta handiko teknika diagnostiko-terapeutikoak: intubazioa,

artrozentesia, torakozentesia, zauri konplexuak osatu, herniak murriztu...)

e) Sedoanalgesiako prozedurak

f) Bentilazio ez-inbasiboa

g) Nola jokatu abusuak edo tratu txarrak egon direlako susmoa izanez gero

Prestakuntza-egonaldiak eskaintzen ditugu beste zentro batzuetako profesionalentzat, Pediatriako

Larrialdietako prestakuntza handitze aldera. Gure zentroa erreferentziazkoa da pediatriako

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 7 / 12

azpiespezialitate honetan, eta beste ospitale batzuetatik helburu horrekin datozen BAMEentzat

berariaz prestatutako jarduerak ditu, hala nola zauriak nola sendatu eta gorputz-adarrak nola

immobilizatu ikasteko; badira, halaber, simulazio robotikoko saioak egiten dira, eta irakaskuntzako

arreta batez ere interes berezia duten jardueretan jartzen da (pazientea nola mugitu, baldin patologia

konplexua badu edo oso larri badago; sedoanalgesiako prozedurak; Behaketa Unitateko atentzioa...)

Informazio gehiagorako, begiratu gure zerbitzu-zerrenda:

Ospitalea> Zerbitzuen Katalogoa> Pediatriako Larrialdiak

Irakaskuntza Batzordeak ikastaroak antolatzen ditu espezialitate guztien oinarrizko prestakuntza

bateratua osatzeko (ikusi irakaskuntza-jarduerak). Ikastaro horietako gehienak ezinbestekoak dira

azken titulua lortzeko.

Ospitaleak saio orokorrak egiten ditu hilero asteazken batean edo bitan, 08:30ean, areto nagusian

saio orokorrak (ikusi irakaskuntza-jarduerak). Saio horiek garrantzi handikoak dira prestakuntza

integrala lortzeko, espezialitatea zeinahi dela ere. Izan ere, interes bereziko kasu klinikoei buruz

ikasteaz gain, ospitalearen, zerbitzuen eta unitateen funtzionamenduaren eta horien arteko loturen

berri jasotzen da, eta baita batzordeek duten jarduera garrantzitsuaren berri ere.

Pediatriako Larrialdietako Zerbitzuak, gainera, jardunaldi hasierako bere eguneroko partean

asistentzian parte hartzen duten taldeek -pediatrak, EUDak eta BAMEak- emandako saioen berri

jasotzen du. Tartean, azken 24 orduetan izandako kasuei buruz eztabaidatzen dute, bibliografia

aztertzen, ospitaleratutako pazienteen segimendu saioak egiten, zerbitzuan une horretan egiten ari

diren ikerketa lanak aurkezten...

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 8 / 12

Prestakuntza-ibilbidea (errotazioak)

Pediatriako BAMEak hiru errotazio egiten ditu gure zerbitzuan: bat, bi hilabetekoa egoiliar moduan

dagoen lehen urtean; beste bat, bigarren urtean, eta, azkena, hilabete batekoa hirugarren urtean.

Errotazio horietako bakoitzerako, prestakuntza-helburu batzuk proposatzen dira Gurutzetako

Unibertsitate Ospitaleko prestakuntza-proiektua oinarrituta dagoen zazpi gaitasun-eremuetarako

Ikusi hemen Pediatriako Larrialdietako gure prestakuntza-plana (SEUP Pediatriako Larrialdietako

Espainiako Elkarteak landutako planean oinarritua): Plan de Formación en Urgencias de Pediatría

para el MIR de Pediatría

Egoiliarrak kanpo-prestakuntza jaso dezake nazioko zein atzerriko zentroetan. Irakaskuntza

Batzordeak eta gure zerbitzuak aukera ematen dute beste zentro batzuetan trebatzeko:

Cincinnati Childrens’ Hospital-en (Cincinnati, AEB)

Pereira Rosell Ospitale Zentroan (Montevideo, Uruguai)

Hona hemen espezialitateko berariazko prestakuntza-ikastaroak, denak zerbitzuak berak antolatuak:

1. Irakaskuntzako murgiltze-jarduerak Pediatriako Larrialdietan; egoiliar modura egiten diren

lehen 3 hilabeteetan egiten dira:

1.1.1. larrialdietan hasteko saio teorikoak eta praktikoak, triagea, pazientearen

hasierako balorazioa, patologia espezifikoak

1.1.2. zauriak sendatzeko lantegiak, gorputz-adarrak lotzea eta beste teknika batzuk

1.1.3. larri dagoen pazientearengana hasieran nola hurbildu ikasi, simulazio

robotikoaren bidez

2. APLS Advanced Pediatric Life Support ikastaroa, Pediatriako Ameriketako Akademiakoa

(Pediatriako BAMEentzat derrigorrezkoak diren ikastaroen barruan dago)

3. Analgesia eta Sedazio ikastaroa (Pediatriako BAMEentzat derrigorrezkoak diren ikastaroen

barruan dago)

4. Gorputz-adarrak igeltsuarekin immobilizatzeko lantegia

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 9 / 12

Ikerkuntza

Ospitaleak Biocruces Ikerketa Institutuaren sostengua du ikerketarako: BioCruces Ikerkuntza

Instituta

Hauek dira zerbitzuak zuzentzen dituen edo sarean kolaboratzen ari den ikerketa-lerroak:

a. Patologia infekziosoa (FGS fokurik gabeko sukarra, infekzio inbasiboak, meningitisa, gernu-

bideetako infekzioa)

b. Istripuak / umeen kontrako tratu txarrak

c. Arnasbideetako patologia (asma, bronkiolitis)

d. Larrialdietako antolakuntza

e. Analgesia eta sedazioa / larri dagoen pazientea

f. Larrialdietako kudeaketa (gogobetetasuna, segurtasuna)

Saio klinikoak egiten ere laguntzen du.

Egoiliarra poliki-poliki ikerketa-lanetan parte hartzen hasten da, eta doktore-tesia has dezake egoiliar

modura bi urte egin eta gero.

Jarduera zientifikoari buruzko informazio zehatzagoa hemen eskura daiteke:

Ospitalea > Ikerkuntza > Memoria Zientifikoa

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 10 / 12

Prestakuntzaren ebaluazioa

Ebaluazioa da ikasketaren motorra, eta, hala, ikasketa errazteko bidean, alde sendoak eta ahulak

atzemateko balio du, eta hobetzeko planak ezartzeko. “Prestakuntzaren ebaluazioa” deitutako

ebaluazio-mota horretarako, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak gaitasunetan oinarrituta dauden

zenbait metodo kualitatibo erabiltzen ditu. Behean aipatuko diren metodo horiei esker, informazio

zehatza lor dezakegu iturri askotatik eta hainbat ikuspegitatik (gainbegiraleen ebaluazioa, norberak

egindako hausnarketa eta autoebaluazioa). Informazio hori eskuetan duela, Urteko Ebaluazioaren

Batzordeak, aho batez, txosten bat egiten du, eta hor agertuko dira egoiliarraren alde sendoak, eta

baita non hobetu behar duen ere halakorik atzemanez gero. Gaitasunetan oinarritutako txosten

horrek eta derrigorrean egin beharreko ikastaroen ziurtagiriek osatzen dute "Egoiliarraren Urteko

Espedientea". Tutorea arduratzen da prestakuntza-prozesu guztia kudeatzeaz, eta, halaber, berak

emango dio urteko espedientea.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako Zerbitzuko BAMEek lortu beharreko

gaitasunak bat datoz Ospitaleko Irakaskuntza Batzordeak definitu dituen XXI. mendeko medikuaren

zazpi gaitasun-arloekin:

1. Balio profesionalak, jarrerak, jokabidea eta etika.

2. Pazientearen zainketa eta trebetasun klinikoak.

3. Ezagutza medikoak / medikuntzaren oinarri zientifikoak.

4. Komunikazioa.

5. Osasun-sistemaren testuinguruan oinarritutako praktika (osasunaren sustatzailea eta baliabideen

kudeatzailea).

6. Ikaskuntzan eta hobekuntzan oinarritutako praktika (analisi kritikoa eta ikerketa).

7. Informazioaren erabilera.

Espezialitate honi dagozkion asistentziako, irakaskuntzako eta ikerketako gaitasunak hemen daude:

Pediatriako espezialitatearen programa ofiziala .

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ebaluazio-sistema orokorra1.

Irakaskuntza Batzordeak eta Gaitasunen Ebaluazio Batzordeak zuzentzen dute ebaluazio-sistema eta

Gaitasunen Ebaluazio Batzordeak. Sistema hori Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea 2008. urtetik

1 Morán-Barrios J, Amutio E, Barbier L, Carrasco A, Gil-Lemus MA,Gómez B, Iriberri M, Padilla L, Rodríguez-Iñigo MA, Saá

R, Larrañaga I, Nieto J, Udaondo J eta González-Larragán S. Evaluación del residente basada en competencias. El modelo del Hospital Universitario de Cruces. XXI Congreso de la Sociedad Española de Educación Médica Madrid 2013. FEM 2013; 16 (Supl 2):: S62. Hemen eskura daiteke: http://www.sedem.org/resources/abstractsSedem2013.pdf.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 11 / 12

garatuz joan den “Gaitasunetan oinarritutako Prestakuntza Espezializatua” izeneko proiektuaren

parte da. Ebaluazio metodoak hauek dira Ebaluazio-metodoak:

a. Errotazio bakoitzeko gainbegirale zuzenaren ebaluazioa, gaitasunetan oinarritutako formulario

baten bidez (Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko berezko eredua)

b. Aldian behingo elkarrizketak tutorearekin (gutxienez urtean bi)

c. Autoebaluazioa

d. Urteko memoria (Egoiliarraren Liburuaren baliokidea da). Bi alderdi hartzen ditu: lortutako

gaitasunen gaineko hausnarketa, batetik, eta asistentzia-, irakaskuntza- eta ikerketa-jardueren

zein lanbidearekin lotutako beste jarduera batzuen kuantifikazioa, bestetik

e. Gaitasunetan oinarritutako tutorearen urteko txostena

f. Ebaluazio Batzordearen urteko balorazioa

g. Irakaskuntza Batzordeak antolatutako derrigorrezko ikastaroak egitea

h. Gaitasunetan oinarritutako urteko banakako txostena

Egoiliarraren ebaluazioa, jasotako prestakuntzaren gainean.

1. Urtero, apirilean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gogobetetasun-inkesta bat bidaltzen die

Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliar guztiei.

2. Bi urtean behin, otsail eta martxo artean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza

Batzordeak gogobetetasun-inkesta bat bidaltzen du. Inkesta hori duela 20 urtetik egiten da.

Emaitzak zerbitzuei eta egoiliarrei jakinarazten zaizkie.

Pediatriako Larrialdietako Zerbitzuko berezko metodoak, Irakaskuntza Batzordeak onartuak.

Aipatutako metodoez gain, Pediatriako Zerbitzuko ebaluazioaren barruan baitaude, gure zerbitzuak

berezko ebaluazio arautua egiten du, metodo hauek erabiliz:

a. Ebaluazio klinikoko ariketa, mini-CEXetik egokitua

b. Larri dagoen pazientearengana hurbiltzeko ariketak, simulazio robotikoaren bitartez

c. Txosten subjektiboa, zerbitzuko buruak eta bertako bi tutoreek elkarrekin egina

d. Pediatriako Larrialdietako BAMEaren gogoeta-txostena, arreta berezia jarriz egindako tekniketan,

sedoanalgesiako prozeduretan, ikerketan izandako parte-hartzean...

e. BAMEak eskainitako saio klinikoen balorazioa

f. Ezagutza-proba

Azkenik, BAMEak bere aldetik gure irakaskuntza-plana baloratu behar du, eta esan bete diren edo ez

guk geuk proposatutako kalitate-adierazle batzuk.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Prestakuntza Espezializatuko Programa

Barakaldo, Bizkaia – Euskadi (Espainia)

Pediatriako Larrialdiak harremanetarako: [email protected] 2016 © Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Prestakuntza Espezializatua. All rights reserved. 12 / 12

Pediatriako Larrialdiak ©