Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

9
[hasiera] bilaketa PROIEKTUAK EHKO IKASTETXEAK LAN ESKAINTZAK LEGEDIA PRESTAKUNTZA DOKUMENTUAK LOTURAK AGENDA TXOKOA ZER DA HIK HASI? ALDIZKARIA MATERIALA TOPAKETAK HARPIDETZA BALIABIDEEN GIDA KONTAKTUA BILATZAILEA bilatu EREMU BIDEZKOA EZTABAIDAGUNEA Zer iritzi duzu Espainiako estatuko hezkuntzako lege aldaketen gainean? KEZKEN TXOKOA BULETINA JASOTZEKO PUJOLAS, Pere: Vic-eko (Bartzelona) Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko irakaslea Elkarrizketa PUJOLAS, Pere: Nazioarteko erakundeen arabera, hezkuntza sistema guztiek ikuspegi inklusiboa izan beharko lukete Zenbakia 149. alea Data 2010(e)ko ekaina Idazlea PUJOLAS, Pere: Vic-eko (Bartzelona) Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko irakaslea Saila Elkarrizketa Maiatzaren hasieran, 2010eko Berriztapen Jardunaldiak egin ziren Donostiako Zientziaren Kutxagunean. Hobekuntza bidean izenburupean, hainbat hitzaldi eta esperientzia entzuteko aukera izan zen. Gonbidatuen artean, besteak beste, Pere Pujolás jauna izan zen. Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Vic-eko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatean, Hezkuntza Inklusiboko masterra eta doktoretza programa koordinatzen ditu. Era berean, guztiontzako eskolako aniztasunaren trataera ikertzeko lanean ari den sarea koordinatzen du, eta sei unibertsitatek osatzen dute sare hori. Gaur egun, eskolak ematen ditu Hezkuntzako Fakultatean. Dena den, unibertsitatean ez ezik, Bigarren Hezkuntzan eta aholkularitza psikopedagogikoan ere aritu da lanean. Ikaskuntzaren egituraketa kooperatiboan, hezkuntza inklusiboan eta irakaskuntzaren autorregulazioan eta pertsonalizazioan burutu ditu bere ikerketa nagusiak, eta horien gainean mintzatu da. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak Ikusi erlazionaturiko materiala Zer esan nahi du hezkuntzaren berriztapen kontzeptuak? Nora garamatza? Horixe da erantzun beharreko galdera. Nire ustez, gaur egun indarrean dagoen legediaren arabera, argi dago gero eta inklusiboagoa izango den hezkuntzaren ikuspegi baterako bidea egin beharko genukeela. Inklusibitate printzipioak hezkuntza sistema osoa busti behar luke. Eta hau ez da gobernu baten edo besteren apeta hutsa; nazioarteko erakundeen ikuspegia da. Horien guztien ustez, herrialde guztietako hezkuntza sistemek ikuspegi inklusibo hori hartzen joan behar lukete. Esaterako, UNESCOk nazioarteko hezkuntza konferentzia antolatu ohi du, eta bide hori azpimarratzen du etengabe. Hezkuntza sistemak, eraginkorra izan dadin eta guztiei aukera berdina eskain diezaien, ikuspuntu inklusiboa izan behar du. Beraz, norantz jo behar dugu egin asmo ditugun berriztapen edo hobekuntza horietan guztietan? Bada, ikastetxe eta gela inklusiboagoetara. Zer eskaintzen du ikastetxe inklusibo batek? Kalitatezko hezkuntza eraginkorra eskaintzen die ikasle guztiei, baina denak gela bakar batean bilduta. Elkarrekin ikasi ahal izateko modua eskaini behar die askotariko ikasleei: nahiz eta oso ezberdinak izan, nahiz eta ezintasun handiak izan, nahiz eta hainbat jatorri sozialetakoak izan, nahiz eta hizkuntza arrotza izan, nahiz eta laguntza handia behar izan... Oso ezberdinak izan arren, elkarrekin ikasteko aukera izan behar dute. Ez soilik ikastetxe Hik Hasi // aldizkaria http://www.hikhasi.com/artikulua/1865 1 / 9 28/02/2012 16:06

Transcript of Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

Page 1: Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

[hasiera]

bilaketa

PROIEKTUAK EHKO IKASTETXEAK LAN ESKAINTZAK LEGEDIA PRESTAKUNTZA DOKUMENTUAK LOTURAK AGENDA TXOKOA

ZER DA HIK HASI?

ALDIZKARIA

MATERIALA

TOPAKETAK

HARPIDETZA

BALIABIDEEN GIDA

KONTAKTUA

BILATZAILEA

bilatu

EREMU BIDEZKOA

EZTABAIDAGUNEA

Zer iritzi duzuEspainiako estatukohezkuntzako legealdaketen gainean?

KEZKEN TXOKOA

BULETINA JASOTZEKO

PUJOLAS, Pere: Vic-eko(Bartzelona) UnibertsitatekoHezkuntza Fakultateko irakaslea

Elkarrizketa

PUJOLAS, Pere: Nazioarteko erakundeen arabera,hezkuntza sistema guztiek ikuspegi inklusiboaizan beharko lukete

Zenbakia 149. alea

Data 2010(e)ko ekaina

Idazlea PUJOLAS, Pere: Vic-eko (Bartzelona)Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko irakaslea

Saila Elkarrizketa

Maiatzaren hasieran, 2010eko BerriztapenJardunaldiak egin ziren Donostiako ZientziarenKutxagunean. Hobekuntza bidean izenburupean,hainbat hitzaldi eta esperientzia entzutekoaukera izan zen. Gonbidatuen artean, besteak beste, Pere Pujolásjauna izan zen. Bartzelonako (HerrialdeKatalanak) Vic-eko Unibertsitateko HezkuntzaFakultatean, Hezkuntza Inklusiboko masterra etadoktoretza programa koordinatzen ditu. Eraberean, guztiontzako eskolako aniztasunarentrataera ikertzeko lanean ari den sareakoordinatzen du, eta sei unibertsitatek osatzendute sare hori. Gaur egun, eskolak ematen ditu HezkuntzakoFakultatean. Dena den, unibertsitatean ez ezik,Bigarren Hezkuntzan eta aholkularitzapsikopedagogikoan ere aritu da lanean.Ikaskuntzaren egituraketa kooperatiboan,hezkuntza inklusiboan eta irakaskuntzarenautorregulazioan eta pertsonalizazioan burutuditu bere ikerketa nagusiak, eta horien gaineanmintzatu da.

Ikusi erlazioanaturiko artikuluak

Ikusi erlazionaturiko materiala

Zer esan nahi du hezkuntzaren berriztapen kontzeptuak? Nora garamatza? Horixe da erantzun beharreko galdera. Nire ustez, gaur egun indarrean dagoen legediarenarabera, argi dago gero eta inklusiboagoa izango den hezkuntzaren ikuspegi baterako bideaegin beharko genukeela. Inklusibitate printzipioak hezkuntza sistema osoa busti behar luke.Eta hau ez da gobernu baten edo besteren apeta hutsa; nazioarteko erakundeen ikuspegiada. Horien guztien ustez, herrialde guztietako hezkuntza sistemek ikuspegi inklusibo horihartzen joan behar lukete. Esaterako, UNESCOk nazioarteko hezkuntza konferentziaantolatu ohi du, eta bide hori azpimarratzen du etengabe. Hezkuntza sistemak, eraginkorraizan dadin eta guztiei aukera berdina eskain diezaien, ikuspuntu inklusiboa izan behar du.Beraz, norantz jo behar dugu egin asmo ditugun berriztapen edo hobekuntza horietanguztietan? Bada, ikastetxe eta gela inklusiboagoetara. Zer eskaintzen du ikastetxe inklusibo batek?Kalitatezko hezkuntza eraginkorra eskaintzen die ikasle guztiei, baina denak gela bakarbatean bilduta. Elkarrekin ikasi ahal izateko modua eskaini behar die askotariko ikasleei:nahiz eta oso ezberdinak izan, nahiz eta ezintasun handiak izan, nahiz eta hainbat jatorrisozialetakoak izan, nahiz eta hizkuntza arrotza izan, nahiz eta laguntza handia behar izan...Oso ezberdinak izan arren, elkarrekin ikasteko aukera izan behar dute. Ez soilik ikastetxe

Hik Hasi // aldizkaria http://www.hikhasi.com/artikulua/1865

1 / 9 28/02/2012 16:06

Page 2: Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

berean ikastekoa, baita gela berean ikastekoa ere. Helburu horretara ailegatzeko egin behardugu bidea, horretarako estrategiak, baliabideak, bitartekoak... bilatuz. Zein baldintza nagusi bete behar ditu ikastetxe inklusibo batek?Hiru baldintza nagusi bete behar ditu ikastetxe edo gela inklusibo batek. Lehenik eta behin,PRESENTZIA: gela bat inklusiboa izan dadin, beharrezkoa da ikasle guztiak gela horretanegotea; edo, behintzat, ahalik eta ikasle gehienak. Eta ez naiz ari kopuruaz, 20-30-40 ikasleizateaz, ez, ahalik eta ikasle gehien biltzeaz baizik, bakoitzaren ezaugarri pertsonalakedonolakoak izanik ere. Ziurrenik, une jakin batean, ikasleren batek edo besteak gelabarruan egoteko zailtasun bereziak izango ditu, baina gela da ikasle horien guztiengarapenerako gunerik egokiena. Eta beraz, ez gara konforme egongo ikasle horiak guztiekgela barruan egon daitezkeen arte. Beraz, ikasle guztien presentzia ziurtatu behar dugu.Guztiak ez baldin badaude, edo guztiak egon daitezen ahaleginik egiten ez badugu, gela edoikastetxea ez da inklusiboa izango. Presentzia, baina, ez da baldintza nahikoa. Gela barruan egote hutsak ez du ziurtatzen gelahori inklusiboa izango denik. Beraz, PARTE HARTZEA ere ezinbesteko baldintza izango da.Ikasle guztiek, ezberdinak izan arren, ikaskideek egiten dituzten ekintza berberak egin behardituzte, guztiek batera. Ikasle gehienak gauza bat egiten edukitzea, eta han, izkina bateanakaso eta laguntzarako irakasle batekin, bi edo hiru ikasle beste ariketa batzuk egitenedukitzea ez da parte hartzea. Ahal den neurrian gelako egunerokoan hartu behar duteparte ikasle guztiek. Ziurrenik, zenbait ikaslek esku hartze zehatza beharko dute une jakinbatean, eta horiek noski burutu behar dira. Baina aukera izan behar dute gainerakoikaskideekin parte hartzeko, ahal duten neurrian.Hori ere ez da nahikoa, ordea. Egon daitezke gelan presente, parte har dezakete, bainahirugarren baldintza bat ere bete behar da: GARAPENA. Hau da, egon daitezke gelan, hardezakete parte eguneroko ekintzetan, baina aurrerapenik ez izan, hots, ezer ez ikasi. Etagela inklusiboa izateko, ikasle guztiek euren gaitasunen arabera ikas dezaketen guztia ikasibeharko lukete. Hiru baldintza horiek betetzen diren neurrian, gero eta ikasgela inklusiboagoa izango dugu.Kontua ez da dena edo ezer ez; gakoa neurrian dago. Hiru baldintza horiek bete daitezenurratsak eman ditzakegu pixkanaka. Ikaskuntza kooperatiboak nola eragiten du horretan?Ikasgela inklusibo batean, ezin diogu eutsi aurreko egitura berberari. Hau da, ezin dugujardun gelan inklusiboa ez zenean bezala, edo aniztasuna horren handia ez zenean bezala.Beraz, beharrezkoa da gela barruko ekintzen egitura aldatzea. Eta ikaskuntza kooperatiboakhorretarako malgutasuna eskaintzen du. Egitura konplexua da, baina malgua. Hainbat formahartzen ditu, eta, horrela, aukera eskaintzen du ezaugarri ezberdinak dituzten ikasleekbatera ikas dezaten.Beraz, egitura egokia izatea ezinbesteko baldintza da?Demagun eraikin bat egiten ari garela, eta beraz, eraikina baldintzatzen duten hainbatelementu ditugula. Bada, ikastetxe inklusibo batean ere badira elementu baldintzatzaileak,eta ez eskolaren eraikuntzari dagozkionak, ikastetxe inklusibo kontzeptuari lotuta daudenakbaizik. Hiru dira, nire ustez, eraikuntza baten ardatz nagusiak: lehenik, eraikinaren zimenduak. Ezdira ikusten, lur azpian daude, baina eraikina era bat baldintzatzen dute. Izan ere,zimenduek ezaugarri jakin batzuk izango ez balituzte, ezinezkoa izango litzateke eraikinajasotzea. Azken emaitzari zuzenean eragingo diote zimenduek, zalantzarik gabe. Oinarrizko bigarren elementua eraikitzeko erabiltzen diren materialen jatorria izangolitzateke. Erabiltzen diren materialen ezaugarriek ondorioak izan ditzakete geroraeraikinean. Beraz, materialaren jatorriak ere baldintzatuko du eraikina; kalitate txarrekoakbadira, emaitza ere eskasa izango baita. Eta hirugarrenik, eraikuntzaren elementuen banaketa edo antolaketa izango litzateke.Eskailera leku jakin batean egoteak baldintzatu egiten du eraikina bera. Ni hirugarrensolairuan banago eta bigarrenera beste bide batetik jaitsi nahi badut, ezinezkoa izango da;baldintzatuta nago, eta eskailerak erabili beharko ditut. Edo ezin izango dut solairu erdiandagoen zutabe itsusia bota, ziurrenik, hori eginez gero, eraikina behera eroriko baita. Hiru elementu horiek ezaugarri bertsuak dituzte: zaila da horiek aldatzea edo moldatzea;eraikinaren barruan daude ezkutatuta, ez daude agerian; ez dira ikusgarriak, ez dira politaketa ez diete modei jarraitzen.Dena den, guztiz baldintzatzaileak diren elementu horiez gain, badira horren erabakigarriakez diren bigarren mailako elementuak ere. Batetik, eraikinaren kanpoko paretak, balkoiak,leihoak, apainketa, margotze lanak... egongo lirateke. Eta bestetik, eraikinaren barrukoantolaketa: egiten dugun egituraketaren arabera bulego bat, pisu bat, biltegi bat, saltokibat... izan daitekeelako. Elementu horiek ez dira horren baldintzatzaileak, eta ezaugarri hauek dituzte: errazago aldaedo molda daitezke; ikusgarriagoak dira, eta ederragoak; eta gainera, modarekin lotuagodaude. Hori guztia nola islatzen da ikastetxeetan?Bada, egin dezagun orain eraikinaren eta eskola inklusibo baten arteko alderaketa. Elementubaldintzatzaileen artean eraikinaren zimenduak genituen, eta horrek lotura zuzena izandezake eskola inklusiboan ikasleen taldekatzearekin. Eskola jakin batean taldeak egitekojarraitzen den irizpidearen arabera, ikastetxearen inklusio maila handiagoa edo txikiagoaizango da. Gauza bat da ikasleak modu homogeneoan taldekatzea, beraien errendimendugaitasunaren arabera, eta beste gauza bat da ikasle taldeak ahalik eta moduheterogeneoenean osatzea. Lehenengo kasuan, gela gutxi batzuk kanpoan uzten baditugu,ezinezkoa da gelak inklusiboak izatea. Beraz, oinarrizko elementua da, eta guztizerabakigarria, zuzenean eragingo duelako inklusio mailan. Bigarren elementua, materialen jatorriari dagokiona, bat etorriko litzateke curriculumaren

Hik Hasi // aldizkaria http://www.hikhasi.com/artikulua/1865

2 / 9 28/02/2012 16:06

Page 3: Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

izaerarekin. Curriculuma ulertzeko dugun moduaren arabera, inklusiboagoa izango daikastetxea. Esaterako, uste dut gaur egun LOE Espainiako Hezkuntzako Lege Organikoakzehazten duen curriculuma oso itxia dela. LOGSEkoa baino are itxiagoa. LOGSE EspainiakoHezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legearen arabera, etapa batean zeharikasleek hainbat helburu lortu behar zituzten. LOEk, berriz, zehazten du Haur Hezkuntzarenamaieran eta Lehen Hezkuntzaren lehenengo zikloaren amaieran lortu behar direla. Beraz,eman beharreko urratsak zehazten dira. Iristen dena hurrengora pasatuko da, iristen ezdena, aldiz, ez. Oso itxia da, eta, curriculuma horren itxia izanik, ikasle askok ezin duteharen baitan egon. Ez dakit ulertzen den; aterki bat bezalakoa da, zenbat eta handiagoaizan, orduan eta jende gehiago sartzen da. Bada, curriculum horri jarraitu ezin dioten ikaslebatzuk dauden unetik, ez da baliagarria guztientzat. Beraz, curriculumaren izaeraerabakigarria izango da ikastetxe bat edo hezkuntza sistema bat inklusiboa izateko edo ezizateko.Eta azkenik, eraikuntzako elementuen antolaketa egongo litzateke, eta zuzenean gelakojardunaren egiturarekin lot dezakegu hori. Hiru egitura identifikatu dira: banakakoa,lehiakorra eta kooperatiboa. Lehendabizikoek egitura finkoa dute, irakasleen eta ikaslearenarteko ezinbesteko elkarreraginean oinarritzen dira –irakasleak irakasten ez badu, ikasleakez du ikasten–, ikaslearen bakarkako lana eskatzen dute, eta irakasleak erantzun egin behardie ikasleen beharrei. Egitura hori behin eta berriz errepikatzen da; irakasleak azaldu,adibideak jarri, ariketak egin, beste azalpen bat eman... Gainera, ikasleen artean lehiasortzen bada, orduan, bigarren ereduan egongo ginateke, baina elkarren antz handia dutebiek. Banakako egitura lehiakor horrekin, bada, oso zaila da ikasle guztiei erantzutea. Irakasleakaskotariko ikasleak izango dituelako gelan, eta berak nahi izan arren –irakasle inklusiboadelako, zalantzarik gabe– ezin izango die guztiei arreta bera eskaini. Guztiak nahi ditu gelan,ados, baina ezin die denei erantzun, egitura finko hori eusten badio.Hala ere, bada, konplexuagoa izan arren, askoz ere malguagoa den beste egitura bat. Hainzuzen ere, egitura kooperatiboa. Beraz, aipatutako hiru elementu erabakigarri horieknolakoak diren begiratu beharra dago. Azken batean, horien arabera izango baituteikastetxeek maila inklusiboagoa. Baina, lehen aipatu bezala, ez dira erraz aldatzen, oso zailada gelako jardunaren egitura aldatzea, modu jakin batean egitera ohituta gaudenean. Osozaila da curriculuma ikasle guztiei zabaltzea. Ez dute lortu oraino, hain da zaila. Eta oso zailada, era berean, ikastetxe bakoitzak duen taldekatze irizpidea aldatzea.Eta zeintzuk izango lirateke bigarren mailako elementuak?Jendea asaldatu egiten da, baina, horren erabakigarriak ez diren elementuen artean, gizabaliabideak, baliabide teknologikoak, metodologikoak, didaktikoak... daude. Ez dut esan nahigarrantzitsuak ez direnik. Esan nahi dudana da, azken hauek aldatu arren, aurrezaipatutakoak aldatzen ez badira, ez dugula arazoa konpontzerik izango. Hau da, gizabaliabideak beharrezkoak dira, noski. Zenbat eta gehiago izan, hainbat hobe! Baina ez duteinklusioa ziurtatzen. Zer gertatzen da? Moldatzen errazak direla, askoz ere ikusgarriagoakdirela... Ulertzen da, ezta? Horrek guztiak hipotesi bat planteatzera narama: ikastetxeetako berriztapen askok horrenerabakigarriak ez diren bigarren mailako elementuetan jartzen dute arreta. Edo, asko jota,erabakigarrienak diren hiru elementuetatik bitan: ikasleen taldekatzean (gauza asko probatudira alor horretan) eta curriculumean (ikastetxeetan mirariak egiten dituztecurriculumarekin). Uste dut egin direla ahaleginak bi elementu erabakigarri horiek moldatuzikastetxe bateko inklusio maila areagotzeko. Baina, hala ere, iruditzen zait asko kostatzendela gelako jardunaren egitura aldatzea.Orduan, non jarri beharko genuke indarra?Ikasleen taldekatze heterogeneoa egitea, ikasle bakoitzaren beharretara egokitu ahal izangodugun curriculum irekia izatea eta gelako jardunaren egitura malgua edo kooperatiboaezartzea izango litzateke onena. Balizko egoera hori posible egin ahal izateko, hiru lan ildonagusi proposatuko nituzke. Lehenik eta behin, ikasleei irakaskuntza pertsonalizatua eskaini behar zaie. Aurrean ditugunikasleak askotarikoak baldin badira, ezin ditugu tratatu berdinak balira bezala. Baina, ohartuere egin gabe eta denekin egon ezin duzunez, erdian geratzen direnei kasu egiteko joeraizaten dugu irakasleok. Hori egiten badugu, kontuan izan behar dugu mutur bakoitzeko %25 albo batera uzten ari garela. Beraz, ez dugu beste irtenbiderik: irakasten duguna ikaslebakoitzaren ezaugarri berezietara doitu beharrean gaude, ezberdinak direlako. Programazioanizkuna deituko genioke horri. Azken batean, egokiagoa da curriculuma ikasle guztientzakoeskuragarria izan dadin egitea, gehiengo estandar bati zuzenduta egin eta, ondoren,guztientzako baliagarria izateko, hamaika moldaketa egitea baino. Irakasle guztiek edukiak aurkezteko baliabide didaktiko anizkunak izango balituzte, edukiakeskaintzeko hainbat modu izango balituzte –aukera bat hauentzat, beste bat bestehaientzat, hirugarren bat gelako ikasle gorrarentzat ere egokia izango dena...– errazagoalitzateke. Ondoren, ebaluatzeko askotariko moduak beharko ditugu, noski! Berrikuntzateknologikoak onak dira, baina horrelako materialez laguntzen ez baditugu, ez dira horreneraginkorrak izango.Bigarren lan ildoa ikasleen autonomiarena litzateke. Irakasleek behin edo behin esan izandigute: “Aurten gustura nabil talde ona egokitu zaidalako!”. Horrek esan nahi du, 25ekogure taldean 6 ikasle inguru daudela, zer eta nola egin behar duten jakiteaz gain, egitekogogoa ere badutenak. A zer pagotxa! Horrek egiten du ona taldea, eta liluratu egiten gaitu.Bada, ikasle horiek horrelakoak dira, ikasi egin dutelako, ez horrela jaio zirelako. Haienfamilia, gizarte eta eskola inguruneak ikaskuntzaren autorregulaziorako estrategiak ikastekobaldintzak eskaini dizkielako. Horrek autonomoago egiten ditu eta, era berean,irakaslearenganako duten mendekotasuna gutxitzen du. Eta hori ikasi badute, ikasten denguztia irakatsi daiteke. Beraz, hezkuntzako etapa guztietan modu sistematikoan irakatsiko

Hik Hasi // aldizkaria http://www.hikhasi.com/artikulua/1865

3 / 9 28/02/2012 16:06

Page 4: Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

bagenu... irakasleek denbora gehiago eskaini ahal izango genieke hain autonomoak ez direngainerako ikasleei. Eta azkenik, hirugarrena egitura kooperatiboarena da. Aurreko biak barne hartzen ditu, eta,oinarrian, gelako jarduera ikasleek elkarri irakatsi ahal izateko moduan antolatzea izangolitzateke. Banakako egitura batean irakasleak argitu beharko lituzkeen zalantzak kasuhonetan ikasleen artean ebatziko lituzkete. Horrela irakasleak aukera izango du bere eskuhartzea apur bat doitu eta behar handiagoa duten ikasleei laguntza eskaintzeko. Beraz,hirugarren lan ildo hau jorratuz gero, aurreko biak ere sakontzen dira. Nire ikuspuntutik,hiru ardatz horiek egitura pedagogiko konplexua osatzen dute. Konplexua bai, baina ezezinezkoa; eta askotariko ikasleei batera erantzuteko aukera eskaintzen du.Baina zertaz ari gara jardueraren egituraz ari garenean?Definizioz, jarduera batean biltzen diren elementuen eta eragiketen multzoa da. Horiekguztiak konbinatzeko erabiltzen dugun moduaren arabera eta bilatzen dugun helburuarenarabera, eragin jakin bat izango du parte hartzen ari direnen artean: indibidualismoa,lehiakortasuna edo kooperazioa. Egitura indibidualista batean, ikasleak bakarka egiten du lan, eta bere helburua lortzen du,gainerako ikasleek lortu ala ez. Egitura horretan lan egiten duen ikasleak, saiatzen denak,interesa duenak, nahi eta ahal duenak ikastea lor dezake. Hainbat mailatan izango da, bainaikasi egingo du. Ikaskide batek ikasten ez badu, ez dio eragiten. Ikasleen helburuak, beraz,ez daude elkarren mende, independenteak dira. Aldiz, egitura lehiakorrean, ikasleek bakarkalan egiteaz gain, elkarren lehian jarduten dute. Helburua lehena izatea baldin bada,gainerakoek lortzen ez badute soilik erdietsiko dute. Beraz, albokoari lagundu, ezta pentsatuere! Hirugarrenean, ordea, guztiz aurkakoa gertatzen da. Egitura kooperatiboan, ikasleek elkarrilaguntzen diote, eta ardura bikoitza dute: beraiek ikasteaz gain, ikaskideek ere ikas dezatenlagundu behar dute. Horregatik, taldean egiten dute lan; xedea gainerakoek ere lortzenbadute soilik lortuko dutelako. Egitura lehiakorrean, helburuen mendekotasuna negatiboazen. Kasu honetan, berriz, positiboa izango da. Nola egitura daiteke ikasgelan jarduera kooperatibo hori?Jarduera kooperatiboak ikasle guztien parte hartzea ziurtatu behar du, lehenik. Eta ereberean, baita aldibereko elkarrekintza ere. Horretarako, lehen urratsa taldeak modu egokianosatzea izango da. Demagun 24 ikasleko taldea dugula, eta lauko sei talde egin beharditugula. Beraz, sei ikasle onenak identifikatu beharko ditut. Baina ez azkarrenak direlako,azkarrak izateaz gain, laguntzeko prestutasun handia dutelako baizik. Imajina dezagun 6biribil ditugula, eta laguntza eskaintzeko gaitasun handienak dituztenak direla biribil horiek.Ondoren, 6 hiruki ditugu, eta horiek laguntza handiena behar duten ikasleak dira. Azkenik12 karratu izango genituzke, gelako gainerako ikasleak.Taldeak egiteko, beraz, biribil bat, hiruki bat eta bi karratu elkartuko ditugu. Gela horretan12 neska eta 12 mutil baldin badaude, talde bakoitzean bi eta bi ipiniko ditugu. Eta hainbatjatorritako ikasleak baldin baditugu, horiek nahasten ere saiatuko gara. Beraz, ezin izangodiegu utzi taldeak nahi bezala osatzen, guk –irakasleok– egin behar ditugu taldeak. Etalanerako taldeak direla esango diegu. Emaitza sei talde heterogeneo izango lirateke. Baina, dena den, posible da noiz edo noiztalde homogeneoak ere osatzea; biribilak elkarrekin, hirukiak elkarrekin, karratuakelkarrekin... Biak dira beharrezkoak. Proposatu dugun banaketa hori egiten duen irakasleak ez du sinesten soilik irakaslearen etaikaslearen arteko elkarrekintzan, ikasleen artekoan ere badu konfiantza. Eta bakarkakolanean konfiantza izateaz gain, taldeko lanean ere sinisten du. Nahikoa al da hori eginda?Ez, baldintza gehiago bete behar dira. Irakasleak, azalpena eman ostean, “orain ariketa hau,hau eta hau egingo ditugu taldeka guztion artean, elkarri lagunduz” esaten badu soilik,biribilak egingo du ariketa, eta gainerakoek kopiatu besterik ez dute egingo. Eta horrekizugarri amorratzen gaitu, ezta? Horrela lan eginez, ez dute neurri berean lan egiten guztiek,eta gainera, ez dago elkarreraginik. Hau da, ez dute gaia guztien artean aztertu,eztabaidatu, adostu... Beraz, hori ez da taldean lan egitea. Gertatu daiteke, era berean, egunen batean ariketak oso errazak izatea. Eta hirukiak ere gaiizatea berehala egiteko. Horrelakoetan zein beste estrategia erabiltzen dute? Lan banaketa,hots, bakoitzak ariketa bat egin, ondoren elkarri pasatu eta kito! Kasu horretan, guztiekhartu dute parte, hori ezin da zalantzan jarri. Baina egon al da aldibereko elkarrekintzarik?Ez. Beraz, ez dugu nahi duguna lortu. Horregatik, irakasleak horrelako zerbait esan beharko die: “Taldean egingo dugu lan, bainagaurkoan, 1-2-4 egitura kooperatiboa erabiliko dugu”. Edo Arkatzak erdira izeneko egitura,edo Hitzen jolasa, edo beste edozein egitura kooperatibo. Azalduko al zenuke, esaterako, 1-2-4 egitura hori?Ikasleek A, B, C eta D ariketak egin behar dituzte. Lehengo urratsean (1), bakoitzak beremahaian A ariketa nola egiten den pentsatu eta egin behar du. Denbora apur bat pasatzendenean, albokoari erantzuna erakutsi, bien artean eztabaidatu eta elkarrekin ebatziko duteariketa. Parekoek, bitartean, gauza bera egingo dute (2). Eta azkenik, bikote batek besteariariketa erakutsiko dio, elkarren artean eztabaidatuko dute, eta erantzun bateratua bilatubeharko dute A ariketarako (4). Horren ondoren, gauza bera egingo dute hurrengoariketekin. Horrela eginez geroz, ikasle guztien parte hartzea eta aldibereko elkarrekintza lortukoditugu. Egitura hori izango da egokiena gauza berriak ikasteko. Zergatik? Talde bakoitzeanbadagoelako norbait gainerakoek uler dezaten lagun dezakeena. Ez da beti biribila izango,gaiaren, ariketaren, egoeraren... arabera izango da. Beti eutsi behar zaio egitura berberari?Ez, egitura hau ez da betierekoa. Ezin dugu beti berdina erabili. Lehen aipatu ditudan talde

Hik Hasi // aldizkaria http://www.hikhasi.com/artikulua/1865

4 / 9 28/02/2012 16:06

Page 5: Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

homogeneoak ere erabili behar dira; biak nahastu behar dira. Talde heterogeneoak erabilita, bakoitzak bere mailan, baina guztiek ikasiko dute zerbait.Beraz, beste egoera batean ere jar ditzakegu, era autonomoagoan gaitasun mailaberdintsuagoa duten ikasleekin ere lan egin dezaten.Gainera, horrela, irakasleak ere badauka aukera erantzun zehatzak emateko. Batzuei ulertuez dutelako beste azalpen bat emanez, eta beste batzuei ariketa gehigarriak ipiniz. Taldehomogeneoak dira onenak, ikasi den horretan sakontzeko edo praktikatzeko.Eta ikaskuntza kooperatiboa ezartzeko, zeintzuk dira beharrezko baldintzak? Hiru baldintza nagusi nabarmenduko nituzke. Izan ere, jardueraren egitura hau ezartzesoilak ez du talde guztietan funtzionatzen. Beraz, baldintza horiek lortze aldera egin beharda lan. Lehenik, talde kohesioa bilatu behar da, esaterako, talde dinamikak eginez; giroatsegina sortzeko, taldea batzeko, lan giroa sortzeko, talde lanean aritzea eraginkorragoadela erakusteko... Eta ez soilik egitura kooperatiborako; gelan edozein egitura erabilita ere,beti izango da garrantzitsua talde kohesioa lantzea. Baina taldearen kohesioa izugarria izanagatik ere, elkarlana ez da ezerezetik sortzen. Beraz,talde lana erabili beharko da irakasteko baliabide gisa. Esaterako, jarduerak bakoitzak beremahaian egin beharrean, elkartu egingo gara eta beste teknika bat (1-2-4, Arkatzakerdira...) erabiliz burutuko ditugu. Azken batean, talde aktiboak beharko ditugu, zenbaitetanhomogeneoak eta beste zenbaitetan heterogeneoak izango direnak. Eta hala ere, arazoak sortzen direla, talde lanean aritzea kostatzen zaiela, batek egitenduela lana eta gainerakoek kopiatu baino ez dutela egiten, batera hitz egiten dutela guztiek,aztoratuta daudela..., azken batean, ez dakitela taldean aritzen? Bada, ez da ezer gertatzen,erakutsi egingo diegu. Horixe izango da landu beharreko hirugarren baldintza: talde lanairakatsi beharreko eduki gisa hartzea. Ez badakite, erakutsi egingo diegu. Eta zer beharkodugu horretarako? Talde antolaketa egonkor samar bat, taldean ikastera ohitu daitezen, etabaliabide didaktikoak, eduki edo gaitasun hori irakatsi ahal izateko.

IGO

LA SALLE ikastetxea, Donostia: Haurren neuronak estimulatuz eta ordenatuz

MARTINEZ, Begoña:

UDAL HAUR ESKOLA, Irun: Harreman psikomotrizitatea.Lanerako proposamen eta jarrera bat 0-3an.

VADER, Marinus:

Burufuntzionamenduaren pedagogia.Armelle Geninetirakaslearen ikerlanak

Haur Hezkuntza eta espezialistak

Ikusten ikasi,a ze abentura!

ARDUTZA ikastola, Gasteiz: Sorkuntza tailerrak.

MONTESSORI, Maria

042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.

GOÑ‘I, Jesus Mari:

SUMMERHILL, SUTHERLAND NEILL, Alexander

Zergatik galarazi pertsona bati irakuketa-idazketaren gaineko ezagutzaren eskuratzeasei urteak bete aurretik?

PIAGET, Jean

FREINET, Célestin

REICH, Wilhem

Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuak. Laguntza pedagogikoen nondik norakoak

Haur txikienen heziketa. Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan

Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi?

FOCAULT, Michel

Erantzun arrakastatsua Udako Topaketa Pedagogikoak euskaraz egitearenproposamenari

0 - 3 urte bitarteko haurraren garapen psikologikoa

I Hik Hasi Udako Topaketak: Erantzuna, ezin hobea

VIGOTSKI

Hik Hasi Udako Topaketak

ROGERS, Carl

Heziketa, guztion erantzukizuna

Hurrengo uztailean berriro topaketak

GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (I)

Paulo Freirelau haizetara

GARDNER, Howard. Adimen anitzen teoria: Hezkuntza jomuga (eta II)

NOVAK, Joseph D.

Ez dagoprodukturik.

Hik Hasi // aldizkaria http://www.hikhasi.com/artikulua/1865

5 / 9 28/02/2012 16:06

Page 6: Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

ELLIOT, John. Berrikuntza heziketa praktikak hasita

ANAUT, Loli:

BIURDANA institutua, Iruñea: Nolako ikaslea halako lanaZer behar du? Hori eman nahi diot

DECROLY, Ovide-Jean

MONDRAGON unibertsitatea: Hizkuntzen psikopedagogian aditua naiz. Lizentziaturaberria ezarri da aurten Mondragon Unibertsitatean

Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak

FREIRE, Paulo

KOHLBERG, Lauwrence

TEBEROSKY, Ana:

II Hik Hasi Udako Topaketak

GOLEMAN, Daniel: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen

Karmele Alzueta saria hezkuntza berriztapen proiektuentzat

APPLE, Michael:

GARCIA, Maite: Eskoriatzako Irakasle Eskolaren 25 urteak: iraganari eta geroari begira

Hik Hasi Udako Topaketak

HAMILTON, David

II. Topaketa Pedagogikoak arrakastaz burutu ziren

MATA, Marta:

TURIEL, Elliot

Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa emankorra izan da

ETXAGUE, Kamino: Talde kooperatiboen lana ingurunearen ezagutza arloan

MARCHESI, Alvaro:

Aukera ugari hik hasi udakotopaketa pedagogikoetan

Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza

Zientziaabstraktua ala ulergarria?

Argazkiak eta Matematika

III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak

Merezi al du prestakuntza euskaraz eskaintzeak?

Txanela ProiektuaLehen Hezkuntzako 1. ziklorako ikasmaterial globalizatua

Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen I Jardunaldiak

GARAIGORDOBIL, Maite:

HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen arrakasta handituz doa

GAUTEGIZ ikastetxea, ARTEAGA: Mugak gaindituz, eskola handituEskolen arteko postatrukea

0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea

Hezkuntza Komunitate Dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituenametsa

HERNANDEZ, Pedro:

Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka

IV. Hik Hasi Udako TopaketakUztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian

MURILLO, Javier:

ESKOLA SAIAKUNTZARAKO ZENTROA, Sukarrieta: Ebaluazio eredu bat aniztasunariekiteko

SAN TELMO ETXOLA: Ugaztun hiztunak gara

IKAZTEGIETAKO HERRI ESKOLA: Zer dira janari transgenikoak?

UEUko Sexologia Saila: Goazen sexologia aztertzera eta bizitzera

LAREKI, Arkaitz: Nola irakasten dute DBHko irakasleek?Irakasteko modu berri bat baliabide teknologikoak erabiliz

Guztientzako eskolaEskola barneratzailea

Hezkuntza, etorkizuna prestatzeko eztabaida guztien erdigunean

AINSCOW, Mel: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatuegin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da"

PORTER, Gordon I.: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu"

0-3 urteko haurrak eta euren eskolak

PETUYA, Alazne:

MENDILORRI IV eskola, Iruñea: ...eta Miróren koadro bat jakintza iturri bihurtu zen

FERNANDEZ ANGUITA, Mariano:

Hik Hasi // aldizkaria http://www.hikhasi.com/artikulua/1865

6 / 9 28/02/2012 16:06

Page 7: Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

087: Eskolan politika bai, alderdikeriarik ez.Erlijioa bai, adoktrinamendurik ez.

GARMENDIA, Jesus:

088: Eskola hobetzekotan espiritu kritikoa sustatu beharra dago

PELLO ERROTA ikastetxea, Asteasu: Bazen behin... gure aitona-amonen kontuaberatsak

Artearen txokoa: euskal gizartea ulertzeko beste bide bat

Udako Topaketak: gozartu, erlaxatu, ikasi

Begiradaren heziketa eskolan

COSIDO, Jesus:

Familia eredu askotarikoak eskolan. Familia ereduak lantzeko materiala

SAENZ, Maite:

GIMENO SACRISTÁ N, José

097: Beste mundu bat posible da; hezkuntza eguneratuz eraiki dezagun

Kataluniako Hezkuntzarako Gizarte foroa

BETTO, Frei:

HUEGUN, Axier: Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?

ZANGOZA ikastola, Zangoza: Jarrerek badute zeresana Zangoza ikastolan

ARRASATEKO BHI, Arrasate: Lan kooperatiboa

Udako Topaketak: 500 irakasleren bilguneIzena emateko epea pasa bazaizu, oraindik bada lekua zenbaitikastarotan

Amnesiaren gaitz mortala

MONTERO, Jose Luis:

Summerhill Donostian. Sutan gordetako oroimena

Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte)

Irakasle-ikasleen arteko harremanak

Ikastea ez da hartzea

LUKAS, J. F.:

AIZARNA, Kontxi:

Edozein kulturatan ematen den heziketa, komunitatezkoa zein formala

Freineten 100. urteurrena

TAFALLAko ikastola, Tafalla: Irakurketa-idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik

RIZZI, Rinaldo:

Tertulixak: autoheziketa modu bat

19: Handik eta hemendik euskal eskakizunei erantzun behar nonahi

UGARTETXEA, Arantxa:

Adimena eta autoestimua irakaslearen zeregina

Etxerakolanak: betiko eztabaida

IPAR HEGOA Fundazioa: Euskal eskolaren azken hogei urteak. MARTÃ , FelixIelkarrizketa

Haur eskola txikietako irakasleen

Herri Eskolen Mugimendu Kooperatiboaren 26. Kongresua

Reggio Emilia. Italiatik Euskal Herrira

HOYUELOS, Alfredo:

Haur Hezkuntzako profil profesionalei buruz

Ikuspegi pedagogikotik bidegabekeria bat da

OLVERA, Angelica:Familia Sistemikoko aditua eta ikerlaria.“Sustrairik gabe, hegorik ezdago. Eskolatik erreskatatu egin behar dira familiaren historia eta testuinguruaren historia

Usurbilgo haur eskola: Haurdun dauden amak haur eskolan

ETXEKO IRAKASKUNTZA

JOSU TXAPARTEGI

Zer baldintza behar dira ikasleek gustura ikasteko?

Eguna edukiak irakasten pasatzen bada, nondik atera denbora haurren kezkak,sentimenduak, arazoak... lantzeko?

Eraldaketa prozesuak. Parte-hartzean oinarrituriko metodologiak bideratuz.

PEDAGOGIA SISTEMIKOA

HOPKINS, David: Hezkuntzak ez du irakaskuntzara soilik mugatu behar; eskolakekarpena egin behar dio gizarteari

PRH Formazio Eskola

Nola balia ditzakegu irakasleok geure emozioak, ikasgelan ikasleen garapen emozionalabultzatzeko?

ROEGIERS, Xavier eta PEYSER, Alexa: Integrazioaren pedagogian helburua ez da

Hik Hasi // aldizkaria http://www.hikhasi.com/artikulua/1865

7 / 9 28/02/2012 16:06

Page 8: Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

ezagutza; ezagutza, gaitasunak garatzeko baliabidea da

Haurrak gehiegi babesten al ditugu? Haur berekoiak egiten ari al gara? Ia ahaleginikegin gabe, bat-batean nahi duten guztia lortzea, egokia al da?

Gizarte hezitzaileak eskolan

LOPEZ-GOÑI, Irene: Irakasleen prestakuntza diseinatzeko une egokia da, eta horibaliatzen jakin behar dugu

Hazitegi proiektua: 0-6 urteko haur eskolak

Coachingak lagun al dezake hezkuntzan? Nola? Zer tresna eskaintzen du

Nire hezitzaile-profila

Waldorf pedagogia

Pikler Institutura: Bilbotik Budapesteko

Adimen emozionala. Beste hizkuntza bat

Emmi Pikler (II). Jatorduetako zaintza

BILBATUA, Mariam: Metodologian hausnarketa sakona egin behar dugu. Zergatik ezdituzte konpetentzia handiagoak lortzen ikasleek? Hori da gakoa

Proiektuak ala mozorroak?

Osasun mentala

Nola gainditu jendaurrean hitz egiteko dugun beldurra? Zein garrantzia du ahotsakkomunikatzeko orduan?

Yoga saioak irakasleentzat

Joseba Azkarraga: "Kontua ez da zelan sortu eskola ona, gizarte hezitzailea nola eraikibaizik"

Zer esango zenuke irakasleen prestakuntzaren gainean

Joxe Amiama: "Eskola eta familia helburu bera duten bi sistema desberdin dira. Elkaronartu behar dugu eta gizatasun handiagoz jokatu"

Dolors Quinquer: "Ikasleak irakurle kritikoak izatea garrantzitsua da sarean dagoeninformazio guztiarekin. Hori ikasi egiten da, eta horretarako, hezi egin behar ditugu"

Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?

Nafarroako landa eremuko eskolak: Txikitasunak elkarturik

EAEko HH eta LHko Eskola Publikoko XXX. topaketak

Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia

Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen

Zer da garrantzitsuena irakasleak ongi prestatzeko?

Euskara ebaluatzeko proba

Joxe Ramon Mauduit: "Bizitzaren zentzua errazago bilatzen da, baldin eta haurrarengaitasunak hasieratik abian jartzen baldin badira"

"Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?"

Web 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan

Bideoa: editatzen ikasteko, 'Pinnacle Studio’-ren bidez

Gure adimena nola eta norantz gidatu ikasten

Adimen emozionala: irakasleen gizakitasuna

Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren balioak hedatzeko

Lumatik ahora

Ez dut zigortu nahi

Jendaurrean hitz egiten ikasi

Autismoaren azalpena ikuspegi praktikotik

Familia eta irakasleriaren arteko harremanak

2-3 urteko haurren psikomotrizitate praktika

Haurrei zuzendutako maskaragintza

Oh happy, kanta eta dantza ezazu

Coaching

Zertan jolastuko gara?

Hedabideek sexuari buruz igortzen diguten informazio pilatik nola bereiz dezakegunerabeei begira baliagarria dena eta ez dena?

Yoga eskolan

Hik Hasi // aldizkaria http://www.hikhasi.com/artikulua/1865

8 / 9 28/02/2012 16:06

Page 9: Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian

© 2005

Hik Hasi // aldizkaria http://www.hikhasi.com/artikulua/1865

9 / 9 28/02/2012 16:06