Peroxisomak

9

description

Peroxisomak. Peroxisomak. Mintzez ingura turiko organulu txikiak eta esferikoak dira. Hidrogeno peroxido aren ekoizpena eta ap urketa katalizatzeko beharrezko diren ent zimak dauz ka. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Peroxisomak

Page 1: Peroxisomak
Page 2: Peroxisomak

Peroxisomak• Mintzez inguraturiko

organulu txikiak eta esferikoak dira.

• Hidrogeno peroxidoaren ekoizpena eta apurketa katalizatzeko beharrezko diren entzimak dauzka.

• Zelula eukariotikoen osagaiak dira eta zitoplasman zehar sakabanatuta edo mitokondria edo kloroplastoei lotuta aurki daitezke.

Page 3: Peroxisomak

Egitura• Lipidoez eta proteinez

eratuta dagoen mintzak inguratutako forma irregularreko organuluak dira.

• Morfologikoki lisosomen antzekoak dira.

• Gantz azidoen eta aminoazidoen degradazioa gertatzeko behar diren entzimak edukitzeak desberdintzen ditu lisosometatik.

• Peroxisometan 50 entzima desberdin ezagutzen dira

Page 4: Peroxisomak

Egitura• Bere matrizean aurkitzen

diren entzimak oxidasak eta katalasak dira.

• Horietan, mitokondrietan gertatzen diren antzeko oxidazio-erreakzioak gertatzen dira.

• Halere, sortutako energia hori bero gisa desagertzen da, ATP gisa biltegiratu ordez.

Page 5: Peroxisomak

Peroxisomen entzimen zereginakOxidasa entzimak gantz-azidoak,

aminoazidoak, base nitrogenatuak… oxidatzen ditu.

Katalasa entzimak hidrogeno peroxidoa degradatzen du.2 H2O2 → 2 H2O + O2.

Page 6: Peroxisomak

Peroxisomen ekintza• Oxidasek bide metaboliko

desberdinetatik eratorritako molekula desberdinak oxidatuko dituzte oxigeno molekularra erabiliz. RH2 + O2 → R + H2O2

• Ondorioz, hidrogeno peroxidoa sortzen da, oxidazio erreakzio inkontrolatuak sortzen dituena.

• Katalasari esker ez da zeluletan pilatzen, berehala hidrogeno peroxidoa erreduzituko baitu. H2O2 + R'H2 → R' + 2H2O

Page 7: Peroxisomak

FuntzioakAktibitate entzimatikoa dela-eta, peroxisomek

prozesu metaboliko askotan parte hartzen dute. Parte hartzen dituen erreakzioen artean hauek aipa daitezke:

Funtzio garrantzitsu bat destoxifikatzearena da. Prozesu horretan substantzia toxikoak ezabatzen dira, horiek oxidatuz. Detoxifikazioa, besteak beste ornodunen gibelean eta giltzurrunetan burutu ohi da, etanola degradatuz.

Page 8: Peroxisomak

FuntzioakGantz azidoen β-oxidazioa. Gantz azidoen

%25a peroxisometan degradatzen da β-oxidazio erreakzioaren bitartez. Peroxisoma mota horrek glioxisoma du izena.

Fotoarnasketa. Ondoko prozesua burutzen da:Rubisco(entzima) + 1,5 difosfato +  O2 3-fosfoglizeratoa + fosfoglikolatoa

Page 9: Peroxisomak

Peroxisoma errealitatean