Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua,...

42
TXOSTEN JURIDIKOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JOKO- ERREGELAMENDU OROKORRAREN PROIEKTUARI BURUZKOA Txosten hau Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzkoa Legearen 7.3 artikuluari jarraikiz egin da (8/2003 Legea, abenduaren 22koa). Lege horren arabera, arau xedapen orokorra egiteko prozedura bideratu duen sailaren zerbitzu juridikoak txosten juridiko bat egingo du, eta bertan proiektuaren funts objektiboa aztertuko da, bai eta edukia Legearekin eta Zuzenbidearekin bat datorren eta lege-proiektuak araugintza-teknikaren gaineko jarraibideak betetzen dituen ere. Apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak (Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) 11.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzari dagokio xedapen orokorrei buruzko txosten juridikoak egitea. I.- AURREKARIAK Txosten juridiko honen gaia Euskal Autonomia Erkidegoko joko- erregelamendua onetsiko duen proiektua da, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen Legea garatzekoa (4/1991 Legea, azaroaren 8koa). Lege horri, onartu zenetik, sektoreko zenbait arau-garapen egin zaizkio. Azaroaren 8ko 4/1991 Legea garatu ahala, Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoaren barruan sakabanatuta zeuden joko eta apustuei buruzko erregelamenduak onartuz joan ziren modu desinkronizatuan. Gerora aldaketak egin dira sektore-erregelamenduetan, merkatuaren bilakaerara eta aldaketa teknologikoetara egokitzeko, eta joko- lokaletako aurrez aurreko kanalaren osagarriak diren joko kanal berrietara egokitzeko. Gaur egungo erregelamendua oso sakabanatuta dago, eta, gainera, formulazio ezberdinak ematen dira hainbat joko- sektorek komunean izan ditzaketen alderdi batzuetarako. Azaroaren 8ko 4/1991 Legea onetsi zenetik gaur egun arte, xedapen arautzaileak eman dira Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoko joko eta apustuen modalitate desberdinetako alderdiak arautzeko; 1 SEGURTASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD

Transcript of Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua,...

Page 1: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

TXOSTEN JURIDIKOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JOKO-ERREGELAMENDU OROKORRAREN PROIEKTUARI BURUZKOA

Txosten hau Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzkoa Legearen 7.3 artikuluari jarraikiz egin da (8/2003 Legea, abenduaren 22koa). Lege horren arabera, arau xedapen orokorra egiteko prozedura bideratu duen sailaren zerbitzu juridikoak txosten juridiko bat egingo du, eta bertan proiektuaren funts objektiboa aztertuko da, bai eta edukia Legearekin eta Zuzenbidearekin bat datorren eta lege-proiektuak araugintza-teknikaren gaineko jarraibideak betetzen dituen ere.

Apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak (Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) 11.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzari dagokio xedapen orokorrei buruzko txosten juridikoak egitea.

I.- AURREKARIAK

Txosten juridiko honen gaia Euskal Autonomia Erkidegoko joko-erregelamendua onetsiko duen proiektua da, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen Legea garatzekoa (4/1991 Legea, azaroaren 8koa).

Lege horri, onartu zenetik, sektoreko zenbait arau-garapen egin zaizkio.

Azaroaren 8ko 4/1991 Legea garatu ahala, Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoaren barruan sakabanatuta zeuden joko eta apustuei buruzko erregelamenduak onartuz joan ziren modu desinkronizatuan.

Gerora aldaketak egin dira sektore-erregelamenduetan, merkatuaren bilakaerara eta aldaketa teknologikoetara egokitzeko, eta joko-lokaletako aurrez aurreko kanalaren osagarriak diren joko kanal berrietara egokitzeko. Gaur egungo erregelamendua oso sakabanatuta dago, eta, gainera, formulazio ezberdinak ematen dira hainbat joko-sektorek komunean izan ditzaketen alderdi batzuetarako.

Azaroaren 8ko 4/1991 Legea onetsi zenetik gaur egun arte, xedapen arautzaileak eman dira Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoko joko eta apustuen modalitate desberdinetako alderdiak arautzeko; erregelamendu berriak modalitate horiek gehienak indargabetu eta ordeztuko ditu.

a) Joko-kasinoak: 39/2012 Dekretua, martxoaren 20koa, joko-kasinoen Erregelamendua onartzen duena.

b) Bingoa: 14/2015 Dekretua, otsailaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren erregelamendua onesten duena (otsailaren 22ko 32/2005 Dekretuak, apirilaren 1eko 55/2008 Dekretuak, abenduaren 15eko 620/2009 Dekretuak, otsailaren 28ko 25/2012 Dekretuak eta otsailaren 10eko 14/2015 Dekretuak aldatutakoa).

1

SEGURTASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD

Page 2: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

c) Joko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko 277/2000 Dekretuak eta otsailaren 28ko 25/2012 Dekretuak aldatua).

d) Apustu orokorrak: 95/2005 Dekretua, apirilaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko apustuen erregelamendua onartzen duena.

e) Zaldi-apustuak 68/2005 Dekretua, apirilaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko zaldi-lasterketetako apustuei buruzkoa.

f) Joko-makinak eta -sistemak. 600/2009 Dekretua, azaroaren 17koa, joko-makina eta joko-sistemen Erregelamendua onartzen duena (otsailaren 28ko 25/2012 Dekretuak aldatutakoa).

g) Txartelak: 314/1994 Dekretua, uztailaren 19koa, boletoen bidezko jokoa arautzen duena.

Egoera hori zuzentzeko, testu bakar batean bildu beharko lirateke araudi guztiak, arauen eta merkatuaren eskakizunen arabera eguneratuta. Horrela, sektore horren antolamenduaren ezagutza bermatu nahi da, haren interpretazioari eta aplikazioari argitasun eta segurtasun juridiko handiagoa ekartzeko.

II.- EGITURA

Proiektuak bi titulu eta 253 artikulu dauzka, honela banatuta: zenbait xedapen bi titulutan, lehenengo titulua eta bigarren titulua, zortzi xedapen gehigarri, sei xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat, azken xedapen bi, eta plangintzari eta egingo diren ekitaldiei buruzko lau eranskin.

Lehenengo tituluak («arau orokorrak») 14 kapitulu ditu:

Xedapen orokorrak: xedea, eremua, debekuak eta prozedurak izapidetzea;

Jokoa kontrolatzeko agintaritzak: jokoa arautzeko agintaritza; Jokoaren Euskal Kontseilua eta Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularia.

Jokoaren plangintza eta joko arduratsuaren sustapena: helburua, plangintza, joko arduratsuaren printzipioak; gizarte-erantzukizun korporatiboa, informazioa eta errotuluak);

Jokalariak: definizioa, eskubideak eta betebeharrak, jokoan parte hartzeko, joko-aretoetan eta web-orrietan sartzeko debekuak, joko-debekuen erregistroa, sartzeko baldintzak eta sarrera ukatzeko eskubidea, joko-aretoetan eta joko telematikoetan sarrera ukatzea;

Jokoaren enpresa operadoreak: definizioa, jarduerarako gaikuntza ematen duen titulua, baldintza orokorrak, prozedura orokorra; lehiaketa publikoaren prozedura, baimena transmititzea eta aldatzea, indarraldia, erantzukizunpeko adierazpena);

Joko-lokalak (definizioa, jokorako gaikuntza ematen duen titulua, baldintzak, joko-lokalen arteko distantziak betetzeari buruzko kontsulta, joko-lokalaren instalazio eta funtzionamendurako baimena; joko-kasinoak irekitzeko eta funtzionamendurako baimena, joko-lokal baten instalaziorako eskaeren lehentasun-hurrenkera, jolas-areto bat irekitzeko erantzukizunpeko adierazpena, joko-lokalen aldaketak, indarraldia, ordutegiak;

Joko-sistemak: definizioa, baimena;

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 3: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Fidantzak: kontzeptua, eraketa, gutxitzea eta berriro jartzea, kentzea;

Joko-langileak: definizioa, debeku espezifikoak, lanbide-agiriak, elkarlana ikuskapen eta kontroleko zerbitzuekin, eskupekoak bingo-jokoaren lokaletan eta kasinoetan;

Fabrikazioa, inportazioa, merkaturatzea eta laguntza teknikoa: fabrikaziorako, inportaziorako, merkaturatzeko eta laguntza teknikoa emateko enpresak; merkatu-batasuna, fabrikazio agiriak, laguntza teknikoa emateko enpresak;

Jokorako materialaren homologazioa: a) arau orokorrak: joko-elementuen homologazioa, homologaziorako debekuak, aldez aurretiko saiakuntzak, saiakuntza-laborategiak, homologatzeko prozedura, homologazioaren eta inskripzioaren ondorioak, eredu homologatuaren aldaketa; ereduen inskripzioak ezeztatzea, ereduen proba komertziala, prototipoen proba, ereduen erakusketa. B) makinen homologazioa c) joko-elementuen homologazioa: jokoen unitate nagusia, interkonexioko sistemak, joko-makinetarako jokoen zerbitzu-hornitzaileak, jokoa bide telematikoetatik ustiatzeko sistemak; d) joko-sistemen zerbitzua ematen duten enpresak.

Publizitatea, babesa eta sustapen-jarduerak: araubide orokorra, definizioak, oinarrizko printzipioak, debekuak, haurrak eta adingabeak babestea, publizitate-jardueraren betekizunak, joko-lokalen barruko publizitatea, sustapeneko produktuen eta edarien banaketa joko-lokalean daudenen artean, publizitatea ikus-entzunezko hedabideetan eta irratian, publizitatea prentsan, aldizkarietan eta gehigarrietan, publizitate estatikoa, publizitatea banaketa masiboko liburuxketan, publizitatea web-orrietan, joko elementuen erakusketa komertzialak, aldez aurreko jakinarazpena;

Kontrola eta ikuskaritza: a) jokoaren erregistro nagusia: xedea, egitura, izen-emateak, izena emateko prozedurak, izen-emateen indarraldia, administrazioen arteko lankidetza; b) kontrola eta ikuskaritza: zaintza eta kontrola, ikuskapeneko jarduketak, joko-sistemen monitorizazioa eta ikuskapena;

Zehapen-araubidea: printzipio orokorrak, arau-hauste oso astunak, arau-hauste astunak, arau-hauste arinak, arau-hausteen erantzukizuna, preskripzioa, iraungitzea eta deuseztatzea, zehapenak eta kautelazko neurriak eta neurri osagarriak, organo zehatzailea, prozedura;

Bigarren titulua («arau espezifikoak») 9 kapitulutan banatzen da:

Joko-makinak eta makina laguntzaileak: a) xedapen orokorrak: xedea, eremua eta modalitateak; b) gaikuntza ematen duen titulua: ustiatzeko baimena eta erregistroko inskripzioa, c) fidantza; jokoaren antolakuntza eta ustiapena: «b» eta «c» motako makinen betekizunak, sarien ordainketa, interkonexioko sistemak, joko-makinetarako jokoen zerbitzu hornitzaileak; d) makinen instalazioa: ustiatzeko baimena, lokalak, instalaziorako baimena, instalaziorako baimenaren indarraldia, funtzionamendua; e) makina laguntzaile motak:- boleto- eta loteria-makinak, ausazko konbinazioen makinak eta apustu-makina laguntzaileak.

Joko-kasinoak: a) xedapen orokorrak: xedea, eremua eta modalitateak, kasinoko jokoak, lehiaketak; b) gaikuntza ematen duen titulua: ustiatzeko baimena eta erregistroko inskripzioa, lokala irekitzeko eta funtzionamendurako baimena, fidantza; c) instalazioak eta zerbitzuak: joko-lokalen arteko distantzia, pertsona kopurua, ordutegia, zerbitzu osagarriak,

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 4: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

joko-aretoak, sarrera ukatzea, dibisa-eragiketak, kutxazain automatikoak; d) jokoaren antolaketa eta ustiapena: joko-mahaien funtzionamendua, apustuen izaera, apustuak kontrapartida-jokoetan, apustuak zirkulu-jokoetan, ahaztu edo galdutako apustuak, karta-sorta osoak, kartak egiaztatu eta nahastea, fitxak eta plakak aldatzea, mahaietarako gutxieneko aurrerakinak, joko-mahai bakoitzaren emaitzen kontrola, gutxieneko gordailua sariak ordaintzeko, e) joko-langileak: jokoen zuzendaritzako organoak, zuzendaritzako organoak izendatzea, zuzendaritzako organoen ahalmenak, zuzendaritzako organoen eta kasinoko langileen debekuak, kargu-uztea edo bajak zuzendaritzako organoetan, croupier eskolak, f) betebehar dokumentalak: kontabilitateko dokumentazioa, aurrerakinen erregistro-liburua, etekinen erregistro-liburua, diru-sarreren erregistro-liburua, informazioa.

Bingo-jokoa: a) xedapen orokorrak: xedea, eremua eta modalitateak; b) gaikuntza ematen duen titulua: ustiatzeko baimena eta erregistroko inskripzioa, lokala irekitzeko eta funtzionamendurako baimena, fidantza; c) instalazioak eta zerbitzuak: joko-lokalen arteko distantzia, pertsona kopurua, ordutegia, zerbitzu osagarriak, sarrera ukatzea; d) jokoaren antolaketa eta ustiapena: bingo-jokorako txartelak, jokoaren elementuak, garapena eta arauak, joko-txartelen salmenta eta erabilera, makina laguntzaileak, sarien ordainketa, betiko bingoaren arauak, bingo deribatuaren arauak, bingo metatuaren arauak, elkarri lotutako bingoen arauak, sari berezia, elkarri lotutako bingo metatua ustiatzeko gaikuntza, interkonexioa, e) bingo-jokoetako lokaletako langileak: kategoriak, f) betebehar dokumentalak: erregistroa akta-liburuetan.

Joko-aretoak eta jolas-aretoak: xedapen orokorrak: xedea, eremua eta modalitateak; b) gaikuntza ematen duen titulua: joko-enpresa operadorea gaitzen duen titulua, lokala irekitzeko eta funtzionamendurako baimena; fidantza. C) instalazioak eta zerbitzuak: joko-lokalen arteko distantzia, edukiera, zerbitzu osagarriak, ordutegia, sarbide-kontrola, joko-aretoen baldintza teknikoak, d) jokoaren antolaketa eta ustiapena: makinen ustiapena.

Apustu orokorrak: a) xedapen orokorrak: xedea, eremua eta modalitateak, definizioak, izaera eta apustu motak; b) gaikuntza ematen duen titulua: apustu enpresa operadorea gaitzen duen titulua, fidantzak, lokalaren instalaziorako eta funtzionamendurako baimena; c) instalazioak eta zerbitzuak: distantziak, azalera eta edukiera, ordutegia, zerbitzu osagarriak, makinen instalazioa, kasinoak, bingoak, eta gaitutako joko-aretoak; d) jokoaren antolaketa eta ustiapena: apustu-txartelen ereduak, apustuen mugak eta banaketa, apustuak egiteko baldintzak, emaitzen baliozkotasuna, sarien ordainketa, erabiltzailearentzako informazioa, barne-apustuak, zaldi-apustuen enpresa operadoreekin hitzarmenak e) joko-langileak: joko-langileak, f) apustu-makina laguntzaileak: apustu-makina laguntzaileak, instalazioa, ustiatzeko baimena, instalaziorako baimena: g) betebehar dokumentalak: kontabilitateko kontrola eta dokumentazioa.

Zaldi-apustuak: a) xedapen orokorrak: xedea, eremua eta modalitateak, definizioak; b) gaikuntza ematen duen titulua: apustuen enpresa operadorea gaitzen duen titulua, kanpoko apustuaren kudeaketa itundurako sozietatea, aldez aurreko baimena, fidantzak; c) jokoaren antolaketa eta ustiapena: apustuen txartel eta frogagiri eredua, apustuen mugak eta banaketa, apustuen zenbatekoen banaketa eta ordainketa, apustua ustiatzen duen enpresaren betebeharrak, lokalaren instalaziorako eta funtzionamendurako baimena, instalaziorako baimena, distantziak. Azalera eta pertsona-kopurua, ordutegia, zerbitzu osagarriak, makinen instalazioa, erabiltzailearentzako eta administrazioarentzako informazioa.

Boleto-jokoak: enpresen betekizunak boletoak ustiatzeko.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 5: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Loteria: xedea, eremua, modalitateak eta definizioak; enpresen betekizun espezifikoak loteriak ustiatzeko.

Zozketak, tonbolak, ausazko konbinazioak: xedea, eremua eta modalitateak, definizioak, enpresen betekizun espezifikoak zozketak eta tonbolak ustiatzeko, ausazko konbinazioak ustiatzeko betekizun espezifikoak, zergen arloko organo eskudunari jakinaraztea.

III.- LEGEZKOTASUN-PARAMETROAK.

1.- Lege-gaikuntza.

Era horretako arauketa baterako lege-gaikuntza Euskal Herriaren Autonomia Estatututik dator; izan ere, Estatutuaren 10.35 artikuluak ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa duela kasino, joko eta apustuen arloan, kirol eta ongintzako elkarrekiko apustuak izan ezik. Azaroaren 8ko 4/1991 Legetik (Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duena) ere eratortzen da gaikuntza.

Bestalde, Segurtasun Sailak aztergai dugun dekretua proposatzeko eta formulatzeko duen eskumena honako hauetan jasotzen da: Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen Legearen (azaroaren 8ko 4/1991) azken xedapenetako lehenengoan; indarrean den Lehendakariaren Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko Dekretua, eta ekainaren 30eko 7/1981 Legearen (Jaurlaritzaren Legeari buruzkoa) 26.3 artikulua.

2.- Legezkotasun-parametroak.

1.- Jokoari buruzko legearen erregelamendu betearazlea denez, aztergai dugun testuaren legezkotasun-parametro nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen Legea (azaroaren 8ko 4/1991) bera da. Lege hori bi hauek aldatu zuten: batetik, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea; bestetik, apirilaren 23ko 7/2012 Legea, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzekoa.

2.- Eskumenen ikuspuntutik, Euskadik eskumen esklusiboa du kasino, joko eta apustuen arloan, kirol-ongintzakoan izan ezik (Autonomia Estatatuaren 10.35 artikulua). Beraz, eskumen osoa da, eta Konstituzioak ez du berariaz arlo horretako eskumen arau-emailerik uzten Estatuaren esku. Dena dela, elkarrekiko kirol-ongintzako apustuen eskumena Estatuarena izateak arau honen aplikazio-esparrua mugatzen du; halaber, jurisprudentzia konstituzionalak ontzat jo du joko eta loteria jakin batzuk antolatzeko Estatuak duen ahalmena, borondatezko ordainarazpeneko diru-sarrerak ekartzen baitizkiote Ogasunari. Hori dela eta, Estatuak Jokoa Arautzeko Legea (maiatzaren 27ko 13/2011) eman du.

Estatuaren arauketa horren xedea eta eremua Estatuko Loteria eta Apustuak eta ONCE dira, kontuan hartu gabe merkaturatzeko bideak nahiz bide elektroniko, informatiko, telematiko eta interaktiboen bidez egiten diren jokoak, baldin eta Estatuko eremuaren barrukoak badira eta aurrez aurreko baliabideak osagarriak badira (aipatutako legearen 1. eta 2. artikuluak). Estatuko legeen arabera baimendu diren jokoek, osagarri moduan, aurrez aurreko lokalak edo jokoetan parte hartzea ahalbidetzen duten ekipoak irekitzea eskatzen badute, Estatuaren legeak berak

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 6: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

dagokion autonomia erkidegoaren joko-legeen eta administrazio-baimenen menpean egon behar direla ezartzen du (hirugarren paragrafoaren 9.1 artikulua).

3.- Ekimen honetarako gaitzen duen tituluaren inguruan autonomia erkidegoak eskumen esklusiboa badu ere, kontuan hartu behar da zenbait muga edo baldintza daudela, Konstituzioak ezarritakoak, edo Estatuko beste titulu batzuek zein estatuko oinarrizko legediak ezarritakoak. Parametro hauen arabera aztertuko dugu proposatutako erregelamendua:

a) Araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen oinarriei buruzko Estatu-ordenamendua. Zehazki, gaur egun azaroaren 26ko 30/1992 Legean (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) jasota dauden oinarriak, kontuan hartuta Lege hori indargabetuko dela urriaren 1eko 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, indarrean jartzen direnean.

b) Merkatu bakarraren printzipio konstituzionala, Espainiako Konstituzioaren 139. artikuluan aitortua. Oinarri ditu, batetik, Espainiako lurralde osoan ondasunen eta pertsonen zirkulazio askea eta hari zuzenean eta zeharka oztopoak jartzeko debekua (Espainiako Konstituzioaren 139.2 artikulua), eta, bestetik, oinarrizko baldintza berdinak izatea jarduera ekonomikoa gauzatzeko (Espainiako Konstituzioaren 139.1 eta 149.1.1. artikuluak). Enpresa-askatasuna berez dago lotuta ekonomia nazionalaren ezinbesteko batasunarekin eta merkatu bakarra egoteko eskakizunarekin; horrek aukera emango dio Estatuari konstituzioak jarduera ekonomikoaren plangintza orokorra koordinatzeko ematen dion eskumena garatzeko (Konstituzio Auzitegiaren 96/1984, 64/1990 eta 118/1996 epaiak). Horri dagokionez, Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko Legea (abenduaren 9ko 20/2013) hartu behar da kontuan.

c) Europar Batasunak ezarritako askatasunak; zehazki, kokatzeko askatasuna (Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren 43. artikulua) eta Europako Erkidegoaren barruan zerbitzuak modu librean emateko askatasuna (Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren 49. artikulua). Askatasun horiexek sorrarazitako Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentaraua (barne-merkatuko zerbitzuei buruzkoa), eta legeetan izan duten eragina; besteak beste, azaroaren 23ko 17/2009 Legean, (zerbitzu-jardueren eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzkoa), martxoaren 4ko 2/2011 Legean (Ekonomia Iraunkorrari buruzkoa) edo abenduaren 26ko 12/2012 Legean (merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa).

Hala eta guztiz ere, Zerbitzuen Zuzentarauak, 2.2 artikuluaren h) letran, bere eremutik kanpo uzten ditu ausazko jokoetako diruzko apustuen zerbitzuak, zenbakizko jokoak barne, hala nola loteriak, zozketa zuzeneko txartelak, kasinoetako eta lizentzia duten beste instalazio batzuetako joko-zerbitzuak, bingoa eta apustu-zerbitzuak, eta ongintzako erakundeek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek kudeatzen dituzten eta haien onerako diren joko-zerbitzuak. Kontrara, trebetasun-jokoak, dirurik ematen ez edo sari gisa jokoak doan ematen dituzten makinak eta ondasun edo zerbitzuen salmenta bakarrik sustatu nahi duten makinak ez daude zuzentarauaren eremutik kanpo.

Halaber, 17/2009 Legearen 2.2. h artikuluak bere eremutik kanpo uzten ditu diruzko apustuak egiten diren jokoak, loteriak barne.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 7: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

3.- Dekretu-proiektua izapidetzea.

Proposatutako dekretuaren izapidetzeari dagokionez, lehenengo eta behin, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren Legeak (abenduaren 22ko 8/2003) xedatutakoa hartu behar da kontuan.

Dekretuaren idazketari dagokionez, aintzat hartu behar da 1993ko martxoaren 23ko Gobernu Kontseiluaren erabakiz onartutako lege-proiektuak, dekretuak, aginduak eta ebazpenak egiteko gidalerroetan ezarritakoa; erabaki horren bidez onartzen dira lege-proiektuak, dekretuak, aginduak eta ebazpenak egiteko gidalerroak (EHAAn argitaratutakoa, 71. zenbakian, apirilaren 19an).

8/2003 Legearen 8. artikuluak entzunaldirako izapidea eta jendaurreko informazioaren izapidea ezartzen ditu. Entzunaldirako izapidea aurrez ikusitako arauketak zuzenean gehien eragiten dituen kolektiboekin egingo da, hau da, autonomia erkidegoko jokalarien elkarteekin eta kontsumitzaileen elkarteekin eta arlo horretako profesionalekin. Proposatutako arauketa orokorra izanda, egokitzat jotzen da proiektua hasierako aginduak aurrez ikusitako jendaurreko informazioaren izapidean jartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen Legearen (azaroaren 8ko 4/1991) 38.1.a) artikuluak ezartzen du nahitaezkoa dela Jokoaren Euskal Kontseiluaren txostena. Halaber, txostena eskatu beharko zaio Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordeari.

Generoaren araberako eraginaren ebaluazio-txostena nahitaezkoa da, halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean (otsailaren 18ko 4/2005) ezarritakoarekin bat etorriz.

Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen nahitaezko egiaztapen-txostena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Kultura Sailaren nahitaezko txostena, xedapen orokorrek euskararen erabileraren normalizazioan duten eraginari buruzkoa, baita hizkuntza-esparruan indarrean dagoen erregelamendura egokituta dauden erari buruzkoa ere (abuztuaren 31ko 128/2007 Dekretuko 2. artikulua).

Arauketa teknikoa denez, beharrezkoa da informazio-prozeduraren menpean jartzea, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2015eko irailaren 9ko 2015/1535 EE Zuzentarauan jasotako arau eta arauketa teknikoen arloan (zuzentarau horren bidez, informazio prozedura bat ezartzen da informazio-gizartearen zerbitzuei buruzko arauketa tekniko eta arauen arloan).

Xedapen Orokorrak Eratzeko Prozeduraren Legeko (abenduaren 22ko 8/2003) 10. artikuluak memoria ekonomiko bat eta memoria labur bat egitea ezartzen du.

Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostenaren derrigortasuna ekainaren 30eko 14/1994 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzkoa) 22.1 a) artikuluan ezartzen da.

Nahitaezkoa da Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko Legearen (azaroaren 24ko 9/2004) 3.1 c) artikuluak ezarritakoarekin bat.

Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostenari eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenari dagokionez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko Legearen (azaroaren 24ko 9/2004) azken xedapenetako lehenengoaren bidez aldatzen dira ekainaren 30eko 14/1994

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 8: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzkoa) 23.1 eta 27.1, artikuluak; hori dela eta, 14/1994 Legearen 27.1 artikuluaren idazketa berriaren arabera, kontrol ekonomikoko txostena Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena baino lehen egin behar da.

Azkenik, dekretu proiektuaren testua Gobernu Kontseiluak onartzeko aurkeztuko da, eta onartu ondoren, EHAAn argitaratuko da.

IV.- PROIEKTUAREN EDUKIAREN AZTERKETA

1.- Aplikazio-eremua eta eskumenen eremura egokitzapena.

Proiektuaren 1. eta 2. artikuluek xedea eta aplikazioaren eremua definitzen dute, garatzen duen azaroaren 8ko Legera igorriz.

Lege horren aplikazio eremuan joko- eta apustu-jarduera guztiak sartzen dira, modalitate eta izendapenak edozein direlarik ere, bide elektroniko, informatiko edo telematikoen bidez edo urruneko komunikaziorako beste edozein bide erabiliz egindakoak barne, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuaren barruan egiten badira.

Legearen arabera, hauek hartzen dira joko-jardueratzat: emaitza batzuen arabera diru kopuruak edo diruz balioztatu daitezkeen objektuak jokoan jartzen dituzten jarduerak, aintzat hartu gabe horietan trebetasuna, abilezia edo maisutasuna nagusitzen den edo nagusiki edo esklusiboki zorizkoak, enbidokoak edo ausazkoak diren, bai makina automatikoak erabiliz egiten direnak eta bai giza jardueren bidez egiten direnak ere. Apustutzat hartzen da diru kopuru bat jokatzea, aurrez zehaztutako gertaera baten emaitzaren gainean, emaitza ezezaguna denean eta apustulariek ez dutenean emaitza horretan zerikusirik.

Bestalde, legeari begira «joko-jarduera» ez dena ere mugatzen du; horrenbestez, bere aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira hauek: kirol-joko eta -lehiaketak, irabazi asmorik izan ala ez (jokoen gaineko apustuez kanpo), denbora-pasa edo jolas hutserako jolas eta lehiaketa tradizionalak, betikoak, familiartean nahiz lagunartean (irabazteko ustiapenik gabekoak) edo denbora-pasa hutserako jolas-makinak, sari gehigarririk gabekoak.

Jokoaren Legearen arabera, joko- eta apustu-jarduerak baimen daitezke, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoaren barruan badaude, eta haien joko-arauen eta baimen-araubidearen funtsezko elementuak arautu badira. Jokoa arautzen duen Legearen 3.4 artikuluaren arabera, debekatuta daude EAEko Jokoen Katalogoan ez dauden jokoak, bai eta katalogoan dauden eta baimenik gabe egiten direnak ere. Indarrean dagoen joko-katalogoa azaroaren 26ko 277/1196 Dekretuan jaso da (Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoa eta bere aldaketak onartzen dituena).

Dekretu-proiektuaren arauketa bat dator arauaren aplikazio-eremu positibo eta negatiboaren definizioarekin.

EAEk jokoaren arloan duen eskumena esklusiboa da bere lurralde eremuaren barruan; hala eta guztiz ere, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10.35 artikuluarekin bat, Estatuarena da elkarrekiko kirol-ongintzako apustuen eskumena, eta gainera, jurisprudentzia konstituzionalak ontzat jo du Estatuak estatu-loteria joko jakin batzuk antolatzeko duen eskumena, kontuan hartuta zer ahalmen dituen ogasun orokorraren arloan. Jokoa arautzeko 2011ko Legeak (maiatzaren 27ko 13/2011), Estatuko Loteria eta Apustuak eta ONCEko jokoak ez ezik, bide

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 9: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

elektroniko, informatiko, telematiko eta interaktiboen bidez egiten diren Estatu mailako jokoak ere arautzen ditu. Lege horren asmoa da Konstituzioaren 149 artikuluaren lehenengo ataleko 6, 11, 13, 14 eta 21 zenbakietako xedapenetan oinarritzea, eta ez da aurkaratu Konstituzio Auzitegian.

Estatu-arauketa horrek xedea eta eremua mugatzen ditu, merkaturatzeko bidea edozein izanda ere, estatu mailako jokoetara eta aurrez aurreko bide osagarrietara (aipatutako legearen 1. eta 2. artikuluak). Estatuko legeen arabera baimendu diren jokoek, osagarri moduan, aurrez aurreko lokalak edo jokoetan parte hartzea ahalbidetzen duten ekipoak irekitzea eskatzen badute, Estatuaren legeak berak ezartzen du dagokion autonomia erkidegoaren joko-legeen eta administrazio-baimenen menpean egon behar direla (hirugarren paragrafoaren 9.1 artikulua).

Dekretu-proiektuak behar bezala betetzen du muga hori:

a) Bere aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu Estatuaren loteria eta elkarrekiko kirol-ongintzako apustuak (Estatuko Administrazioaren eskumenak dira).

b) Bere aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu bide elektroniko, informatiko, telematiko eta interaktiboen bidez egiten diren jokoak, jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen arabera Estatuko Administrazioak baimendutakoak; dena den, Euskadin publikoari irekitako lokalen bidez ustiatzea erregelamendu honen menpean geratuko da.

Estatuak baimendutako joko telematikoak, EAEko lurralde-eremuan aurrez aurreko bideak erabiltzen badituzte, euskal legeen menpean geratuko dira, 13/2011 Legearen 9.1 artikuluaren hirugarren paragrafoan aurreikusi den moduan.

2.- Jarduera ekonomikoan sartzea aztertzea.

Proiektuak arautzen dituen joko-jarduerak ekonomi jarduerak dira, eta beraz, Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko Legearen (aurrerantzean, MBBL) eremuaren barruan daude.

Nabarmendu behar da MBBL ausazko jokoetan aplikagarria dela, barne merkatuan zerbitzuak emateari buruzko Europako erregelamenduan eta Estatuko transposizioan ez bezala

MBBLk printzipio batzuk jasotzen ditu, kokatze- eta zirkulatze-askatasunak bermatzeko. Barne merkatuan zerbitzuak emateari buruzko Europako Zuzentarauaren printzipioen antzekoak dira, eta Estatuko merkatura ere zabaltzen da horien aplikazioa: a) eragile ekonomikoaren bizileku eta kokatze-lekua direla medio ez diskriminatzeko printzipioa; b) elkarrenganako konfiantzaren printzipioa, zeinak berekin baitakar beste administrazio batzuek baimen, homologazio, egiaztagiri eta abarrei dagokienez egindako jarduketen aintzatespena; c) neurri arautzaileen premia- eta proportzionaltasun-printzipioa, zeinak berekin baitakar beroriek 17/2009 Legearen 3.11 artikuluan (MBBLren 5. eta 17. artikuluak) jasotzen diren arrazoietan oinarritzea; eta d) lurralde nazional osoko eraginkortasun-printzipioa, beste edozein administraziok emandako gaikuntza tituluei dagokienez.

Premia- eta proportzionaltasun-printzipioa dela bide, aldez aurreko baimenaren edo gaikuntza ematen duen erregistro-inskripzioaren eskakizuna lege batean jasota egon behar da, eta ordena publiko, segurtasun publiko edo ingurumen-babeseko arrazoietan oinarrituta; halaber, justifikatu beharko da interes horiek ezin daitezkeela erantzukizuneko adierazpen edo aldez aurreko jakinarazpen baten bidez bermatu. Instalazio edo azpiegitura fisikoen kasuan, aldez aurreko baimenaren premia honako hauen babesak justifikatzen du: ingurumena, hiri-ingurunea, segurtasuna, osasun publikoa eta ondare historikoa edo artistikoa. Aldez aurreko

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 10: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

jakinarazpenaren eskatzeko, beharrezkoa da merkatuko operadore kopurua, instalazioak eta baldintzak ezagutu beharra justifikatzea.

Zerbitzuen Zuzentarauaren transposizioak neurri-zerrendak egitea jasotzen du, kokatze- eta zirkulatze-askatasunei oztopoak edo mugak sorrarazten edo sorrarazi ahal dizkieten neurrien zerrenda beltz bat eta zerrenda gris bat; aldiz, MBBLren 18.2 artikuluak askatasun horiek mugatzen dituzten neurri edo betekizunen zerrenda bakar bat jasotzen du, zehazki, honako hau:

a) Jarduera ekonomiko bat lortzeko edo hura gauzatzeko, eragilearen bizilekuan edo kokatze-lekuan oinarrituta daudenak zuzenean edo zeharka

b) Jarduera gauzatzeko baimena, homologazioa, egiaztapena, kalifikazioa, ziurtagiria, trebakuntza lortzeko edo erantzukizunpeko adierazpena edo jakinarazpena aurkeztu delako aitorpena lortzeko edo erregistroren batean inskribatzeko betekizunak.

c) Jatorrizko tokian eskatzen diren lanbide-prestakuntzez gain eskatutako betekizunak.

d) Erantzukizun zibileko aseguruetarako edo funtsean baliokideak edo alderagarriak diren bermeetarako betekizunak, jatorrizko tokiari ezarritako betekizunen gehigarriak.

e) Produktu bat legez zirkulatzeko edo produktua zerbitzu bat emateko erabiltzeko zehaztapen teknikoak, fabrikazio-lekuan ezarritakoak ez direnak.

f) Abantaila ekonomikoak lortzeko, baimena, homologazioa, egiaztapena, kalifikazioa, ziurtagiria, trebakuntza, edo aitortza lortzeko, erantzukizunpeko adierazpena edo jakinarazpena aurkezteko edo erregistroren batean inskribatzeko betekizunak eskatuko dira, lurraldeko beste toki batean ezarritako eragileak betetzen dituen baldintzak eta abantaila ekonomiko horiek lortzeko eskatzen diren betekizunak baliokideak direla egiaztatzeko

g) Betekizun ekonomikoak, baimena emateko honako baldintza hauek betetzea ezartzen dutenak: merkatuko beharrizan ekonomikoa edo eskaera dagoela frogatzea, jardueraren balizko edo benetako ondorio ekonomikoak ebaluatzea, jarduera agintari eskudunak ezarritako programazio ekonomikoaren helburuekin bat datorren ala ez zehaztea, edo azkenik, mota eta jatorri jakin bateko produktuak edo zerbitzuak merkaturatzea. Azaltzen diren interes orokorreko premiazko arrazoien artean ezin da egon plangintza ekonomikoko betekizunik.

h) Lehiakideen zuzeneko edo zeharkako esku-hartzea, baita kontsultako organoen barruan ere, agintari eskudunek zerbitzu-jarduera bat kokatzeko baimenak eman edo horren inguruko beste erabaki batzuk hartzean, kontuan hartuta lanbide-elkargoek eta haien kontseilu nagusi eta autonomikoek ere jardun dezaketela, agintari eskudun gisa, legeak ematen dizkien eskumenen barruan. Debeku horrek ez die eragiten erakundeei (merkataritza-ganberak edo gizarte-solaskideak) baimenerako banakako eskabideetakoak ez diren gaiei buruz egindako kontsultei, ezta publikoari oro har eginiko kontsultari ere.

i) Agintari eskudunaren lurraldean inbertsioak egin izanaren betebeharra ezartzen duten betekizunak.

j) Jarduera ekonomikoaren xedearekin edo jarduera ekonomikoan aritzearekin zuzeneko loturarik ez duen beste edozein betekizun.

Bestalde, MBBLren 6. artikuluak eta V. kapituluak eraginkortasun nazionalaren printzipioa jasotzen dute; horren arabera, ez da betekizun gehigarririk eskatuko (esaterako, baimen berria, erantzukizunpeko adierazpena edo lanbide-gaikuntzak edo erregistroko inskripzioak) baldin eta eragileak jadanik badu lurraldeko tokiren baterako gaikuntza-titulu bat. Printzipio horrek esan

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 11: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

nahi du Estatuko lurraldeko tokiren batean legez ezarrita dagoen eragile ekonomiko batek estatuko lurraldeko edozein tokitan jardun dezakeela bere jardueran, baldin eta jatorrizko lekuan aritzeko eskakizunak betetzen baditu. Estatuko lurraldeko toki bateko erregelamenduaren babesean legez produzitutako produktu oro askatasunez zirkula eta eskaini daiteke Espainiako lurraldeko gainerako tokietan. Produktu horiek erabat baliozkoak direla onartzea, ezberdinak izan arren edo jatorrian baldintza edo kontrolik eskatu ez arren.

Estatuko eta EAEko batzorde mistoak klausula horren inguruan egin duten interpretazioaren arabera, destinoko agintariek baliozkotzat joko dituzte jarduera ekonomiko batean aritzeko jatorriko eskaerak; hala ere, horrek ez du eraginik izango destinoko agintaritzak bere lurraldean jardueran aritzeko ezarritako araubideari. Halaber, jatorrizko agintariek ezarritako jarduera-araubideak erabat baliozkotzat jotzeak ez du eragotziko Zuzenbidearekin bat datozen aurkaratze-bide guztiak erabiltzea.

Adostutako interpretazio horrek bereizten ditu, batetik, jarduera bat hasteko eskakizunak, eta bestetik, jardueran aritzeko eskakizunak edo baldintzak. Hori dela eta, destinoko agintaritzak ez luke eskatu beharko bere erregelamenduaren eskakizunak betetzea, enpresa bat administrazioko erregistroetan baimentzeari edo erregistro-inskripzioari dagokionez; baina eska dezake jardueran aritzeko destinoko arauak bete daitezela.

Eragilea leku batean baino gehiagotan kokatuta badago, eragileak hautatu eta jakinarazitakoa izango da jatorriko agintaritza; jakinarazi ezean, eragile ekonomikoak non zuzentzen duen bere jarduera ekonomikoa, non zentralizatu duen administrazio-kudeaketa eta bere jarduera ekonomikoa gauzatzeko lehenengoz kokatu zen lurraldeko negozioen helbidea; bada, horko agintaritza izango da jatorrikoa.

Bestalde, Estatuko lurraldeko edozein tokitan operadore ekonomiko batek lortzen dituen baimenak, gaikuntzak, lanbide-kualifikazioak eta inskripzioak eraginkorrak izango dira Estatu osoan, eta ezin izango zaie betekizun berririk edo izapide osagarririk eskatu. Gauza bera gertatzen da ebaluazio, egiaztapen, ziurtapen eta beste batzuetarako organismoen egiaztagiriekin.

Gainera, MBBLren 20.4 artikuluak ezartzen duena hartu behar da kontuan, zehazki, eraginkortasunaren printzipioa ez zaiela aplikatzen instalazio edo azpiegitura zehatz bati lotutako baimenei, erantzukizunpeko adierazpenei eta jakinarazpenei. Nolanahi ere, operadore ekonomikoa legez ezarrita badago estatuko lurraldeko beste toki batean, baimenek edo erantzukizunpeko adierazpenek ez dute jasoko instalazioari edo egiturari bereziki lotuta ez dagoen betekizunik.

Aurretik esandakoaren ondorioz, proiektuaren arauak aztertu eta Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko Legearekin alderatu beharko dira, aintzat hartuta arau gehienak ez direla eratortzen aztertzen ari den proiektutik, baizik eta Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen Legetik (azaroaren 8ko 4/1991).

a) Erregistroko betekizunak.

MBBLk jasotzen duen eraginkortasunaren printzipioaren arabera, jatorriko lekuan gaikuntza duen operadore baten eraketa-inskripzioa ez da beharrezkoa izango; dena den, jatorriko administrazioari lehenengoz inskribatu zen erregistroko idazpenaren kopia eskatu ahal zaio destinoko lurraldean, edo bestela, beste autonomia erkidego batean inskribatuta dagoela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena eskatu ahalko zaio.

Proposatutako arauketan erregistro-inskripzioa ez da eratzeko egitate bat, baizik eta emandako baimenaren ondorioa, baldin eta baimena eskatzen bada.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 12: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Proiektuaren 2.2 artikuluarekin bat, Estatuko administrazioan edo beste autonomia erkidego bateko administrazioan gaikuntza duten joko-enpresek, enpresa gisa eratzeko, ez dute Jokoaren Euskal Agintaritzaren baimena behar. Horrek esan nahi du MBBLk ezarritakoaren arabera onartuko direla gaikuntza-tituluak.

Hala ere, MBBLri berari eta Estatua-Euskadi alde biko batzordeak egindako interpretazioari jarraikiz, enpresa horiek erregelamendu honen araberako gaikuntza-tituluak lortu behar dituzte Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean joko-lokalak eta beste establezimendu batzuk ustiatzeko, eta egiaztatu behar dute jatorriko erregelamenduarekin bat datorren gaikuntza-titulu bat dutela.

Azken finean, autonomia erkidegoetan egiten diren inskripzioak baliozkotzat jotzen dira, baina horrek ez du esan nahi aurrez aurreko joko modalitate zehatzak ustiatzeko beharrezko baimenak (euskal erregelamenduaren arabera) beharrezkoak ez direnik.

Joko-elementuen eta materialen fabrikazio-, inportazio-, eta merkaturatze-enpresen eta haiei laguntza teknikoa emateko enpresen kasuan, inskribatze beharrak ez dio merkatu-batasunari mugarik jartzen; izan ere, proiektuaren 52. artikuluaren arabera, beste autonomia erkidego batzuetan aitortutako era horretako enpresek Euskadin garatu dezakete euren jarduera, EAEtik kanpo lortu duten gaikuntza-titulua aurretik jakinarazten badute, eta horrela, Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatuko dira ofizioz. Jakinarazpen hori egiteko arrazoia da datu fidagarriak eduki behar direla diharduten enpresen kopuruari buruz, plangintza eta kontrola egiteko. Erregistro hori ez da eraketa-erregistro bat.

Proiektuaren saiakuntza-laborategien eta ikuskapen-erakundeen kasuan, gaikuntza Euskaditik kanpo lortu dutenak erkidego horretan elkarrekikotasunez onartuta egoteko eskakizuna desagertzen da. Eskakizun horren ondorioz, beste autonomia erkidego batzuetako erakunde edo agintaritzek emandako lanbide-kualifikazio jakin batzuk egiaztatzen dituzten tituluak edo ziurtagiriak egiaztatzea edo baliozkotzea eska liteke, eta MBBLren arabera, ezin da elkarrekikotasunik eskatu. Proiektuan, Euskaditik kanpo egiaztatutako saiakuntza-laborategiek eta erakundeek egindako egiaztapenak eta saiakuntzak erabat baliozkoak izango dira, baldin eta egiaztatzen badute saiakuntzak Euskadin aplikagarria den erregelamenduarekin bat egin direla.

b) Aldez aurreko baimenaren eskakizuna arau orokor gisa.

Jokoa arautzen duen legearen abiapuntua da aldez aurreko baimena beharrezkoa dela ausazko jokoak ustiatzeko. Izan ere, katalogoan ez dauden eta ausazko jokoak, arautu eta baimendu gabeak, debekatuta daude. 4/1991 Legearen 5. artikuluaren arabera, aldez aurreko baimena behar da jokoa ustiatzeko, eta fidantza jarri behar da lege-betebeharrak betetzen direla bermatzeko.

Dena den, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea nahikoa da ausazko konbinazioak egiteko, jolas-aretoak irekitzeko eta AR makinak ustiatzeko.

Aldez aurreko baimena lortzeko eskakizuna justifikatzeko arrazoi dira segurtasun publikoa, ordena publikoa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak eta eskubideak babestea eta kriminalitatearen eta iruzur fiskalaren prebentzioa. Komenigarria litzateke testuak berariaz aipatzea zein diren aldez aurreko baimena eskuratu beharra oinarritzen duten interes publikoko arrazoiak.

Ordena publikoa dela-eta justifikatutako plangintzaren ondorioz, baimen-kopuru mugatua duten joko-modalitate batzuetan, lehiaketa publikoaren bidez adjudikatu daitezke baimenak, eta hori,

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 13: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

zuzeneko aplikatzekoa ez bada ere, bat dator Zerbitzuen Zuzentarauaren 12.1 artikuluarekin eta 17/2009 Legearen 8.2.a artikuluarekin. Artikulu horiek baimen-kopurua hautaketa publiko, inpartzial eta gardeneko irizpideengatik soil-soilik murriztu daitekeela ezartzen dute.

c) Baimenen araubidearen betekizun orokorrak.

Baimenen araubidearen betekizun orokorrek proportzionatuak izan behar dute, argiak eta zalantzarik eragiten ez dutenak, objektiboak, gardenak eta eskuragarriak eta aldez aurretik jakinarazi behar dira.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak gomendatu du, lehenagotik ere, prozedura-arauak ez duela alferrik zaildu behar interesdunek baimenak lortu ahal izatea. Prozedura zalu eta seguruak diseinatu behar dira, interesdunak berdin eta inpartzialki tratatuko direla bermatzeko, eta eskubideak defendatuko zaizkiela bermatzeko. Hori hobeto lortzeko baldintzak dira: (i) betekizunak argi, erraz eta zalantzarik ez eragiteko moduan taxutzea; (ii) ebazpena emateko eskumena duen agintaritza publikoaren hautemate-ahalak behar bezala zedarritzea; (iii) beren-beregi aurreikustea zer gertatuko den epe barruko ebazpenik ezean (isiltasunaren araubidea –positiboa, ahal dela–); (iv) ebazpen-epeei buruzko informazio juridiko segurua sartzea; (v) ezezko ebazpenak arrazoi eta guzti eman beharra ezartzea –bide eraginkorra baita administrazio-erabakia errekurritu nahi izanez gero–; eta (vi) administrazio-erabakiarekin ados ez dagoen interesdunak bere esku dituen errekurtsoak adieraztea. (181/2009 ABJI, 80tik 83rako paragrafoak).

Bestalde, MBBLk eragile ekonomikoek jasaten dituzten administrazio kargak gutxitzera derrigortzen du. Ildo horretatik, kasinoak, bingoak, joko-aretoak eta apustuen lokalak ezarri, ireki eta ustiatzea baimentzeko araubidea arrazionalizatzen da, eta instalazio eta funtzionamenduko araubidea bateratzen da, eta, lokala irekitzeko, aldez aurreko jakinarazpena behar da, instalazio, funtzionamendu eta irekierako baimen errepikatzea ekiditeko. Kasinoen kasua berezia da, ustiatzeko baimena lehiaketa publikoarekin lotzen delako, eta lokalak irekitzeak berekin dakar lokala egokitu beharra, geroago jardunean hasteko.

d) Administrazioaren isiltasuna aplikatzea.

Administrazio-prozedurari buruz indarrean den erregelamenduarekin bat, interesdunak eskatuta hasitako prozedurak epe barruan ebazten eta jakinarazten ez direnean, orokorki, baiesten direla ulertzen da, interes publikoko arrazoiengatik legez besterik ezarri ezean.

Gaur egun arte, isiltasun negatiboa zen arau orokorra, azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoa onartzen duena) ordezko arau gisa hala jasotzen baitu; horretaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1999ko Legearen arabera, aurreko erregelamenduak aldi batez indarrean egon daitezke, noiz egokitu behar diren ezarri gabe.

Aztertzen ari den proiektuak jokoaren erregelamenduaren eta legeztatzeko prozeduren garapen oso-osoa jasotzen du, eta, horren ondorioz, prozeduretan isiltasuna baiestekoa da, derrigorrean, alde batek hala eskatuta, jokoa arautzen duen legeak bestelako neurririk ez baitu aurreikusten.

Horrek berekin dakar azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoa onartzen duena) ordezko aurreikuspena isilbidez indargabetzen dela.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 14: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

e) Gaikuntza-tituluen iraupena:

Baimenen indarraldia, oro har, mugagabea da, baina lehiaketa publikoko baimenen kasuan iraupena 10 edo 5 urterako da, eta urte kopuru berdinerako berritu daitezke (10 urte kasino eta apustuetarako, eta 5 urte boleto-jokorako).

Joko-makinak eta joko-sistemak ustiatzeko baimenak ere aldi baterako indarraldia du (urte bat edo bi urte), eta beste bi urterako berritu ahal da automatikoki, legezko betekizunak betetzen badira.

Berriztapena automatikoa denean, baimena eragin zuten aurrekontuak mantentzen badira, ez da beharrezkotzat jotzen indarraldi bat ezartzea; izan ere, praktikan, indarraldi mugagaberako baimen modukoa da, eta edozein momentutan ezeztatu daiteke, geroago aldatzen badira baimena emateko lehengo baldintzak.

Konkurtso-prozeduren ondoriozko baimenen kasuan, zentzuzkoa da aldian-aldian egiaztatzea baimena ematea eragin zuten baldintzak betetzen direla. Jarduera bat garatzeko aitortutako eskubidea, osasun publikoko arrazoiengatik planifikatuta eta mugatuta dagoen neurrian, ezin da izan pertsona baten aldeko betiko eskubide bat edo eskubide iraunkor bat, beste agente ekonomiko batzuek jarduera ekonomiko horretan parte hartzeko eskubide hipotetikoa kaltetzen badu.

Baimena aldi baterako izateko eskakizuna ordena publikoa babesteko modu bat da; noizbehinka instalazioak ikuskatzen dira, batez ere, kontuan hartzen bada sektore horretako erregelamendua etengabe aldatzen dela.

f) Joko-enpresei eska dakizkiekeen betekizunak.

Ez da ikusi diskriminazio-betekizunik, eragilearen bizileku edo kokatze-lekuetan zeharka edo zuzenean oinarritutakorik.

Aurreko erregelamenduren batean ez bezala, ez da eskatzen egoitza edo bizilekua EAEko lurraldean izatea, eta, oro har, ez da hauteman eragilearen bizilekua dela-eta zuzenean edo zeharka diskriminaziozko tratu bat eragin dezaken eskakizunik.

Proiektu honen aurretik, sektoreko erregelamenduren batean, kanpoko operadore batek jakinarazpenak jasotzeko egoitza edo bizilekua Euskadin kokatzeko eskakizuna jasotzen zen. Karga arina da, baina MBBLren arabera diskriminaziotzat har liteke, eta badirudi eskakizun hori kentzea erabaki dela.

Dena den, 25.3.h) artikuluan (lehiaketa publikora aurkezten diren modalitateetan ustiapena esleitzeko irizpideak) «Euskal Autonomia Erkidegoan baimenduta dauden beste joko batzuk ustiatzen eskarmentua» irizpidea sartzen da. Merezimendu hori, eskarmentua Euskal Autonomia Erkidegoan bertan izatearen mesedegarri gisa ulertzen bada, justifikaziorik gabeko diskriminazioa da EAEtik kanpoko aritzen diren beste enpresa batzuentzat. Baliteke Euskadin baimendu daitezkeen jokoak (hau da, jokoen katalogo barrukoak) ustiatzen hartutako eskarmentuari buruzkoa izatea artikulu hori, nahiz eta eskarmentua Euskaditik kanpo eskuratu. Nolanahi ere, komenigarria da idazketa hori aldatzea, esanahia argitzeko; hau da, eman berri den bigarren interpretazioaren bidetik ulertzeko, koherenteagoa baita MBBLren eskakizunekin.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 15: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Operadoreak jarduera hasteko edo jardueran aritzeko operadorearen egoitza edo establezimenduarekin zuzenean edo zeharka lotutako bereizkeria-betekizunik ez da antzeman, Ez da eskatzen egoitza soziala edo kokalekua Euskadin izatea, edo lokal fisiko bat Euskadin izatea, ezta enpresa, bertako langileak edo antzeko erakunde bat lehenago Euskadin bizi edo aritu izana ere.

Jokoa ustiatzeko baimena eskatzen da (edo erantzukizunpeko adierazpena, hala behar denean), baina eskakizun hori ez da jarduera hasteko ezinbesteko baldintza, baizik eta jardueran aritzeko baldintza bat, EAEn kokatutako lokal edo instalazioei lotutakoa. Proiektuak barne hartzen du jatorriko lekuan gaikuntza-titulua duten enpresei ez eskatzea baimena lortzeko edo jokoaren enpresa eragile gisa inskribatzeko betebeharrik; hala ere, enpresek euskal arauen pean jardun beharko dute, jarduera Euskadin garatzeari dagokion guztian. Gainera, baimenek lokal eta instalazio fisikoetan jokoa ustiatzea ahalbidetzen dute, baina baimen horri ezin zaio lurralde nazional osoko eraginkortasun-printzipioa aplikatu.

Lehenagoko erregelamenduetan ez bezala, legeak eta erregelamendu-proiektuak ez diete jokoaren operadoreei aurretik ezarritako forma juridiko bat ezartzen, are gehiago, operadoreak pertsona fisikoak ere izan daitezke. Operadoreei ez zaie forma juridiko zehatz bat ezartzen, zerbitzuak emateko eta kokatzeko askatasuna kaltetu ahal duelako horrek; izan ere, operadore bakoitza lurralde bakoitzean forma juridiko ezberdin bat izatera behartuko luke, eta ez luke berme handiagorik ekarriko jarduera garatzean, batez ere, fidantza eratzea eskatzen delako.

Are gehiago, erregelamenduaren arabera, edozein modutan eratutako pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan daitezke operadoreak.

Hala ere, joko-modalitate batzuetan betekizun osagarri gisa ezartzen da, pertsona juridikoen kasuan, kasuan kasuko sozietate formarena baino handiagoa den gutxieneko kapital soziala izatea, edo sozietatearen xedea dagokion joko-modalitatea eta zerbitzu osagarriak besterik ez izatea.

Gutxieneko kapital sozialaren eskakizuna lotuta dago ordena publikoaren ikuspuntutik zenbait babes bermatu beharrarekin, esaterako, operadorearen zintzotasunaren edo kaudimenaren arabera, ezin baita bermatu halako bide murriztailearekin.

Horregatik, funtsean, baimen kopuru mugatuen eta esleipen-lehiaketaren menpean dauden joko-sektoreetan ageri da eskakizun hori: kasinoak, apustuak, zaldi-apustuak, boletoak, loteriak...

Hausnartzeko moduko da ea fidantza eskakizunak pertsona juridikoen gutxieneko kapitalaren eskakizuna ordeztu dezakeen ala ez, baina, beste ikuspuntu batetik, gutxieneko kapital soziala eskatu ezean, pertsona juridiko horiek arazoak lituzkete sektoreko legeek eskatutako fidantza eratzeko.

Fidantza araubideari dagokionez, 4/1991 Legearen 5. artikuluak ezartzen du enpresek ezarri behar dituzten fidantzak erregelamenduz zehaztu behar direla, lege-betebeharrak betetzen direla bermatu dadin.

Proiektuaren barne jaso da honako hauek ziurtatzeko fidantzak eskatzea: administrazio-arauak betetzea, tasak ordaintzea, zehapenak betearaztea eta sariak ordaintzea, hori guztia gehienetan joko-lokal zehatzei edo dauden joko-makinen kopuruari lotuta. Lehiaketa bidez lortutako baimenen kasuan, erakunde esleipendunei eskatzen zaie fidantza (kasinoa, apustuen enpresak, boleto-jokoen enpresak...)

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 16: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Fidantzaren eskakizuna autonomia erkidegoetako erregelamenduetan dago jasota, antzeko estaldura eta helburuekin. Dena dela, zenbaitetan zenbatekoak ezberdinak dira.

Ez da fidantzarik eskatzen joko-makinen fabrikatzaile, inportatzaile, esportatzaile, banatzaile eta bitartekarientzat.

Gure inguruko beste erregelamendu batzuetan ez bezala, proposatutako proiektuan ez dago fidantza-bikoiztasunik: bata, dagokion autonomia erkidegoaren erregistroan inskribatzeko, eta bestea, zerbitzua emateko. Beraz, ez dago bikoiztasunik eta, gainera, EAEtik kanpo kokatutako enpresei ere ez lieke eragingo, proiektuaren arabera ez delako eraketa-inskripziorik behar operadore ekonomikoa jatorriko lekuan gaikuntza badauka.

Bestela esanda, erregistroko inskripzioa egiteko eskatzen diren fidantzak desagertzen dira, eta zerbitzua ematean eratu beharrekoak geratzen dira bakar-bakarrik, zein ere dela erreferentzia: joko-lokal bakoitza, ustiatzen diren makina kopurua edo jokoaren ustiapena osoa.

MBBLren 18. artikuluak ez du eragozten fidantza horiek eskatzea; aitzitik, artikulu horren arabera, destinoko lekuan fidantza horiek eskatzeak joan-etorriak egiteko eta kokatzeko askatasuna mugatzen du, fidantzak bikoiztea eragiten badu, jatorriko lekuan, helburuari eta estaldurari begira, funtsean antzekoak diren bermeak edo baliokideak eskatzen direnean. Gure kasuan ez dago fidantzen bikoiztasunik, eska daitezkeen fidantzak ez baitira enpresa gisa inskribatzeari dagozkionak, baizik eta jardueraren ustiapenari edo jardueran aritzeari dagozkionak.

Dena den, aginduaren arrazoizko interpretazio batek ez luke eragin beharko fidantzaren bitartez estalitako arriskuak hustea, nahiz eta erkidegoren batean muturreko desarauketa kasuan egon. Hori dela eta, erkidegoarteko lantaldeak daude, eska daitezkeen fidantzen zenbatekoa arrazionalizatzeko proposamenak egiteko, eta talde horiek sektoreko hitzaldi baterako akordioa sorrarazi ahal dute.

Bestalde, fidantza horren ordez, kontuan har daiteke beste berme- edo kauzio-bide batzuk ezartzeko aukera (operadorek aukeratuko lituzkete); dena dela, gaur egun, jokoa arautzen duen legeak ez du hori gaitzea aurreikusten.

Gaia aldatuz, bai legean, bai proiektuan, operadoreek zerbitzu-multzo jakin bat emateko betebeharra jasotzen da. Adibidez, zaldi-apustuak arautzen direnean, kanpoko apustuaren enpresak euskal hipodromoen ekitaldietarako apustuak eskaintzeko betebeharra duela ezartzen da. Jokoa arautzen duen legearen 11. artikuluak kasinoak ostalaritzako zerbitzu osagarriak eman edo edukitzera behartzen ditu.

Kasinoetan jokoaren zerbitzu osagarri batzuk emateko eskakizunak nahasmenduak ekiditen ditu beste establezimendu mota edo kategoria batzuekin, eta, gainera, eskakizunak badu garrantzia; izan ere, jokoa eta aisialdi-jarduerak edo alkoholaren kontsumoa bateragarri egiteko eskatzea, aukera ematea edo debekatzea garrantzitsua da, jokoaren eskuragarritasunaren eta irisgarritasunaren kontrolaren ikuspegitik.

Nolanahi ere, gai hori MBBLren irismenetik kanpo dago, sarbideari baino, jarduerari eragiten baitio, eta instalazio fisikoekin lotuta baitago; beraz, MBBLren 20.4 artikuluan ezarritakoa litzateke aplikatzekoa.

g) Baimen kopuruaren, joko-lokalen eta joko-makinen plangintza.

4/1991 Legearen 4. artikuluak jokoaren eskaintzaren eta jokoen plangintza jasotzen du, besteak beste, monopolio eta oligopolio jarduerak saihesteko eta joko-ohiturarik ez sustatzeko, bereziki adingabeei dagokienez eta oro har borondate ahalmena murriztuta duten pertsonei dagokienez.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 17: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Horrez gain, baita eragin negatiboak gutxitzeko ere. Plangintza horren barruan joko-lokalak sartzen dira, eta, legearen azken xedapenetako bigarrenaren arabera, joko-elementuen, baimendutako lokalen eta gehieneko edukieren gehieneko baimen kopuruak.

Plangintzaren justifikazioa espedientearen memorian dago, eta 2015ean aurkeztutako jokoaren bigarren liburu zuritik ateratako datuetan oinarritzen da.

Jarraian, plangintzaren ondorioak aztertuko ditugu:

- Baimen kopuruaren mugak.

Joko-modalitate batzuetan mugatuta dago baimendutako operadoreen kopurua, hain zuzen ere, honela: kasinoko jokoen sektorean, 3 kasino; apustu orokorren sektorean, 3 enpresa; zaldi-apustuen sektorean, kanpoko apustuen enpresa bat eta barne apustuen hipodromo bat; loteria-jokoen sektorean eta boletoen jokoen sektorean bina enpresa.

Operadore batek eduki ditzakeen baimen kopurua mugatzeko erabakiak autonomia erkidego batean jokoaren bolumena planifikatzeko ahalmenari eragiten dio, eta, horren ondorioz, baita negozioaren hazkunde esponentzialak eragin litzakeen ordena publikoko arazoak aurreikusteko ahalmenari ere. Azken alderdi hori autonomia erkidegoaren eskumen esklusiboa da.

Jarduera hasteko baino, jardueran aritzeko muga bat da, eta beraz, MBBLren aplikazio eremutik kanpo dago. Nolanahi ere, ordena publiko, segurtasun publiko, kontsumitzaile eta erabiltzaileen babes eta iruzurraren prebentzioko arrazoiek justifikatzen dute muga hori; espedientean dagoen plangintzaren memorian banan-banan justifikatzen dira, eta arrazoietan oinarrituta.

- Enpresa operadoreak joko-enpresetan edo joko-lokaletan parte hartzeko mugak.

4/1991 Legearen 19.8 artikuluak agindu hau ezartzen du erregelamenduan: pertsona fisikoek edo juridikoek joko-enpresa operadoreetan parte hartzeko mugak jarri ahal izatea. Agindu hori proiektuaren 23.g) artikuluan (arau zehatzak) dago; hala eta guztiz ere, apustuen erregelamenduak baizik ez du antzeko muga bat ezartzen; hain zuzen ere, 203.3.b) artikuluak, jasotzen baitu apustuen enpresek ezin dezaketela eduki beste apustu-enpresa baten % 10eko partaidetza baino gehiago.

Bestalde, apustuen enpresa batek gutxienez 8 eta gehienez 25 apustu-lokal eduki dezake; kanpoko zaldi-apustuen enpresa operadoreak 15 lokal espezifiko eduki dezake kanpoko apusturako.

Ez dago muga gehiago autonomia erkidego berean operadore batek eduki dezakeen lokalen baimen kopuruei dagokienez.

- Lokal kopuruari, edukierari edo azalerari buruzko mugak.

4/1991 Legearen 7. artikuluaren arabera, jokoen arau espezifikoetan zehaztuta egon behar dira joko-lokalak eta beren arau teknikoak, edukierak eta lokalen arteko gutxieneko distantziak. Lege beraren 11. artikuluak ezartzen du kasino bateko gehieneko edukiera 300 eta 600 jokalari bitartekoa izan behar dela, eta kasinoen kopurua eta banaketa geografikoa arauz ezarri behar dela. 4/1991 Legearen 12. artikuluaren arabera, bingo-aretoen gehieneko edukiera 10.000 pertsonakoa da.

Proiektuan, mota desberdinetako mugak daude joko-lokalen inguruan:

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 18: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

a) EAEko kopuru osoaren inguruan: 3 kasino (lurralde bakoitzeko bat); 75 apustu-lokal; apustuen hipodromo 1; kanpoko zaldi-apustuen 15 lokal; 210 bingo-lokal.

b) Enpresa operadore bakoitzeko joko-lokalen kopuruari dagokionez: apustuen lokalak (gutxienez 8, eta gehienez 25); kanpoko zaldi-apustuen lokalak (15).

c)Joko-lokalen arteko distantzien inguruan: arau orokorra: 100 metro, erradialki neurtuta, izaera desberdineko joko-lokalen artean (kasinoak izan ezik). Izaera bereko lokalen arau bereziak: 1) apustuen lokalen eta zaldi-apustuen lokalen artean: 200 metroko erradioa; 2) joko-aretoan artean: 500 metroko erradioa joko aretoen artean; 3) bingo-lokalen artean: 600 metroko erradioa.

d) Lokalaren edukieraren edo gutxieneko azaleraren inguruan: 1) kasinoak: 300-1000 plazako edukiera; 2) bingo-lokalak: areto guztien gehieneko edukiera,10.000 plaza; lokal bakoitzaren edukiera, 150 plazatik gorakoa; lokalen azalera erabilgarria, gutxienez 250 metro karratu; 3) apustuen lokalak eta zaldi-apustuen lokalak: lokalen azalera erabilgarria, gutxienez 50 metro karratu; 4) joko-aretoak (lokalen azalera erabilgarria, gutxienez 100 metro karratu; 5) jolas-aretoak: azalera erabilgarria, gutxienez 50 metro karratu.

Neurri horiek plangintza-memorian justifikatzen dira, ordena publiko eta segurtasun publikoko arrazoien bitartez. Euskadin joko-bolumena planifikatzeko eta mendekotasunen arriskua ekidin nahian eskaintza mugatzeko ahalmenaren ondoriozkoak dira. Gainera, tartean dira ingurumena, ingurunea eta osasuna zaintzeko arrazoiak ere, eta helburua ez da, inolaz ere, zenbait zerbitzu-emaileren bideragarritasun ekonomikoa bermatzea.

Neurri horiek arrazoiz justifikatzen dira espedientean dagoen plangintzaren memorian.

Nolanahi ere, jarduera hasteko eta instalazio fisiko bati lotuta egoteko baino, jardueran aritzeko muga bat da, eta beraz, MBBLren aplikazio eremutik kanpo dago.

Lurraldean zerbitzua emateko gutxieneko eta gehieneko apustu-lokalen kopuru bat ezar dadila eskatzea ez doa MBBlren 18.1.a) artikuluaren aurka. Agindu horrek honako jarduketa hau debekatzen du diskriminatzailea izategatik: kokatze-lekua edo egoitza soziala agintari eskudunaren lurraldean egon dadila eskatzea, edo bere lurraldean establezimendu fisiko bat edukitzeko eskatzea. Kasu horretan, ordea, eskakizuna plangintzan aurrez ikusitako baimen kopuru mugatuaren ondoriozkoa da. Muga horrekin monopolio edo oligopolio jarduerak saihestu nahi dira, egitura finkatua duten 3 operadoreetako batek apustuen merkatua monopolizatuko balu.

Lokaletan gutxieneko azaleren inguruan ezartzen diren mugak, proportzionatuak izateaz gain, ordena publiko eta segurtasun publikoko arrazoiengatik justifikatzen dira, eta lokal horien zer-nolakotasunaren ondoriozkoak dira; izan ere, bereziak dira hirigintzako legedi aplikagarrietan publikoari irekitako gainerako lokaletarako eskatutakoari begira.

- Joko-makinen kopuruari eta haien kokalekuari buruzko mugak.

4/1991 Legearen 13. artikuluak agintzen du erregelamenduan B eta C makinak ustiatzeko baimenen gehieneko kopurua mugatzeko; 14. artikuluaren arabera, joko-aretoetako gehieneko makina-kopurua 1.000 da (geroagoko plangintzetan gainditzen da kopuru hori); eta 16. artikuluak mugak ezartzen ditu ostalaritzako lokaletan makinak jartzeko.

Araudian, joko-makinen instalazioak muga batzuk ditu:

a) Ez dago mugarik makinen enpresa operadoreen kopururako.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 19: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

b) Dena den, B makinak ustiatzeko baimena ematen da, bakar-bakarrik, baldin eta enpresa operadoreak gutxienez 10 baimen badauzka instalatutako makinak ustiatzeko.

c) Kasinoetan hauek instalatzea dago baimenduta: C makinen gehieneko kopuru bat, edukieraren edo joko-mahaien kopuruaren arabera; B makinak, gehienez apustuen 3 makina lagungarri (5 makina, gaikuntza badu apustuen lokal gisa) eta 1 zaldi-apustuetarako.

D) Apustuen lokaletan hauek instalatu daitezke: gehienez, apustuen 10 makina lagungarri eta 2 B makina (apustuen lokaletan, oro har, B motako 150 makina jar daitezke).

e) Kanpoko zaldi-apustuen lokaletan: gehienez, kanpoko apustuen 10 makina lagungarri.

f) Bingo-lokaletan: B motako 300 makina bingo guztietan, oro har; 12 BS edo BS+ lokal bakoitzeko. Eta apustuen 3 makina lagungarri (5 makina, gaikuntza badu apustuen lokal gisa) eta zaldi-apustuetarako makina lagungarri 1.

G) Joko-aretoetan: B makinak; apustuen 3 makina lagungarri (5 makina, lokalak gaikuntza badu) eta kanpoko zaldi-apustuetarako makina lagungarri 1.

h) Ostalaritzan, hoteletan...: lokal bakoitzean: gehienez, 3 makina (gehienez, B motako makina 1, AR motako 2 eta makina lagungarri 1).

i) Makina lagungarrien kopurua apustuen lokaletatik edo gaikuntza duten lokaletatik kanpo: 1000 makina Apustu- eta boleto-makina lagungarrien gehieneko kopurua: 1.500 (500 enpresa bakoitzeko); zaldi-apustuetarako makina lagungarrien gehieneko kopurua: 100.

Azaldutako mugen beharra eta proportzionaltasuna espedientean dagoen plangintzaren memorian aztertzen dira. Eztabaidaezina dirudi joko-makinak mendekotasun sortzaile direla: jokoa eskura dago, ikusizko eta entzunezko estimuluak ditu, aisialdiko lokaletan eta alkohola kontsumitzen den lokaletan daude, sariak berehala jasotzen dira... Hain zuzen, mendekotasun handienetakoa sortzen duen modalitateetako bat da. Hori dela eta, arautu beharreko prebentzio-neurrien artean, prebentzio kanpainez gain, ezinbestekoak dira jokoaren estimuluak (esaterako, jokaldiaren abiadura...) arautzeko neurriak eta makina kopuruaren hazkunde mugagabea eta banaketa geografikoa mugatzekoak.

Azaldutako mugei dagokienez, azpimarratzekoa da enpresa operadoreak gutxienez 10 ustiapen-baimen behar dituela negozioa ustiatzeko. Lehenago esan dugun bezala, betekizun hori ez da makina-enpresa gisa inskribatzeko ezartzen, baizik eta jarduera horretan aritzeko. Antza, enpresa txikien ugaritzea eta azpisektorearen atomizazioa galaraztea da neurri horren helburua. Ez da neurri berria, aurreko arauketa batzuetan indarrean baitzegoen.

Proiektuak B makinen ustiapenerako baimenen kuota bat ezartzea aurrez ikusten du, halako moduz non plangintzaren aldian ez den baimen gehiagorik emango; dena den, urte amaieran, truketik eratorri ez diren behin betiko bajak zozketatuko dira.

Ez da ustiapen-baimenen gehieneko kopururik ezartzen; izan ere, unean unean ostalaritzako makinen eta aretoko makinen artean egingo den baimen-truke emaitza izango da kopuru hori; hala, ostalaritzako 6 baimen aretoko baimen batekin trukatuko dira, eta gainerako bostak behin betiko bajan geratuko dira, eta ez dira urteko zozketan sartuko. Neurri horri esker, nabarmen jaitsiko da ustiapen-baimenen kopurua (gaur egun zain dauden asko eta askorekin hasita), bereziki, joko-aretoetatik kanpoko makinetarako. Joko-aretoetako makina kopuruak, aldiz, gora egingo du. Horrenbestez, aretoetako makina kopuruaren muga desagertu da, eta, haren ordez, 210 aretoko gehieneko kopurua ezarri da.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 20: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Nabarmentzekoa da plangintzaren eboluzioa, joko-aretoetan jar daitezkeen makinen kopuruari dagokionez. 1990eko Legeak 1.000 makinako muga ezarri zuen; geroagoko plangintzetan, ostera, apurka-apurka handituz joan eta 1.500 eta 2.500era gehitu ziren. Gehikuntza horiek plangintzarako ahalmena dela medio egin dira. Izan ere, jokoa arautzen duen euskal legearen azken xedapenetako bigarrenaren arabera, Gobernu Kontseiluak, plangintzako ahalmena erabiliz, hiru urterik behin berrikusi ahal ditu EAEko joko-elementuen baimenen gehieneko kopuruari, baimendutako lokalen gehieneko kopuruari eta edukierei buruzko muga kuantitatiboak.

h) Joko-langileak.

4/1991 Legearen 7. eta 22. artikuluen arabera, arauz ezartzen diren langileek betekizun zehatz batzuk bete behar dituzte, esaterako, 19.4 artikuluan aurreikusitako inguruabarrengatik aurrekari penalik ez izatea eta falta astun edo oso astunengatik zehapenik jaso ez izana. Langile horiek lanbide-agiri bat izan behar dute, jokoaren agintaritzak emana, eta enpresak haren datuak jakinarazi behar ditu.

Proiektuak zenbait arau jasotzen ditu joko-enpresetako langileei buruz, arauketa espezifiko bakoitzak hala ezartzen duenean. Zehazki, kasinoen kasuan gertatzen da hori (zuzendaritzako langileak), bai eta bingo-aretoen eta apustuen enpresetan ere (analistak). Kasu horietan, enpresek langileen datuak jakinarazi behar dizkiote jokoaren agintaritzari, dagokion lanbide-egiaztagiria jaulki dezan. Lanbide-kategoria bakoitzeko ez da langile kopuru zehatz bat ezartzen.

Proiektuak onartzen ditu beste joko-agintaritza batzuek emandako lanbide-agirien baliozkotasuna eta eraginkortasuna, eta joko-agintaritzak emandako agiria eskura jar dezake. Hortaz, arauketa ez da diskriminatzailea, ez duelako eskatzen jatorriko agintaritzarenaz aparte beste betekizun edo gaikuntza osagarririk, ezta baliozkotzerik ere.

i) Joko-elementuen homologazioa.

Joko-elementuen homologaziorako arau teknikoak ezartzean, 4/1991 Legearen 7. artikuluak erregelamendu espezifikoak aipatzen ditu.

Joko-elementuen homologazioa eskatzen da, erregelamendu espezifiko bakoitzean joko-elementuak erabiltzeko araututako zehaztapen teknikoen arabera. Eta homologazio hori eskatzen da produktu baten legezko zirkulaziorako, eta, fabrikazio tokian ezarritako zerbitzuez bestelako zerbitzu bat emateko.

MBBLren iritziz, diskriminatzailea da betekizun gehigarriak edo beste gaikuntza bat eskatzea, jatorriko agintaritzak eskatzen dituenez gain, bai produktu baten legezko zirkulaziorako zehaztapen teknikoak eskatzeko, bai fabrikazio tokian ezarritako zerbitzuez bestelako zerbitzu bat emateko.

MBBLren 19.2 artikuluaren arabera, homologazio berriaren eskakizuna desegokia litzateke. Izan ere, hau ezartzen du artikulu horrek: «Espainiako lurraldeko toki bateko erregelamenduaren babesean legez produzitutako produktu oro askatasunez zirkula eta eskaini daiteke Espainiako lurraldeko gainerako tokietan produktu hori merkatuan jartzen denetik aurrera».

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 21: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Berez, badirudi ez litzatekeela beharrezkoa destinoko lekuan beste homologazio bat eskatzea jatorriko erkidegoan homologatuta badago. Hala ere, destinoko erregelamenduaren betekizun teknikoak bete ezean, ez litzateke eman beharko makina ustiatzeko baimena.

Gogoan izan behar da joko-elementuen homologazioa autonomia erkidegoen eskumena dela, Konstituzio Auzitegiak aintzatetsi duela, eta Estatuko lege arrunt batek ezin dezakeela eskumen horrez gabetu.

Konstituzio Auzitegiaren martxoaren 24ko 52/1988 epaiak hau dio: «Enpresa-askatasuna baliatzeko oinarrizko baldintzen artean, ondasunen zirkulazio askearen bermea dago, baina Konstituzioaren eskakizun horren araberako interpretazioak…, ez du galarazten, interpretazio zabalenean ere, autonomia-erkidegoaren eskumen dela arautzea zer ezaugarri izan behar dituen produktu jakin batek edo zer material eta zer fabrikazio-araubide, autonomia-erkidegoko lurraldean erabiliko bada (baldin eta erkidegoaren eskumen hori eskumen-titulu batetik badator, eta eskumena baliatzeak produktuaren fabrikazio- eta homologazio-baldintza ugari ekar baditzake eta ekarri behar baditu), eta ez du berez galarazten enpresaburuak bere jarduera askatasunez gauzatzea, ez eta Estatuko nahiz Estatutik kanpoko nonahi lurraldetako merkatuan sartzetik baztertzen ere, ekoizpena nolabait dibertsifikatzera behartzen badu ere. Baina ondorio hori bateragarria da autonomia-erkidegoek duten atribuzioarekin; hau da, industria-produktu batzuek izan behar dituzten ezaugarriak era desberdinetan arautzeko eskumena, bere Autonomia Estatutuak ematen dien ondasun edo helburu juridikoen babesa bermatzeko; halaber, laburbilduz, ezin da ulertu Espainiako Konstituzioaren 149.1.1 artikulutik ondorioztatzen denik industria-produktu guztiei legez eska dakizkiekeen ezaugarrien erabateko berdintasunaren beharra lurralde osoan, horrek erkidegoaren jarduna, helburuak betetzean, gehiegi murriztuko bailuke»”

Ondorioz, ongi ulertuta ere, komenigarria dela jatorriko lekuan jada betetako betekizun formalak beharrik gabe ez bikoiztea, beste erkidego bateko aradiaren arabera homologatutako makina baten instalazioa ukatu daiteke ez baditu euskal erregelamenduak ezarritako eskakizunak betetzen.

Eskakizun hori homologazio egintzaren bidez egiaztatuko da; jatorriko agintaritzaren homologazioak ez du nahitaez eskakizun hori egiaztatzen, eta, beraz, baimen eskatzaileari dagokio hori frogatzea.

Aurretik esandakoa aintzat hartuta, erregelamenduan onartzen da Estatuko lurraldetik kanpoko joko-administrazioek homologatutako joko-elementuak baliozkoak direla, eta, beraz, EAEn ez zaie beste homologazio bat eskatuko. Nolanahi ere, EAEn aurrez aurreko lokaletan eredu zehatz hori ustiatzeko, jokoaren euskal erregelamendua bete beharko da.

Fabrikatzaile edo merkaturatzaileek euren ereduen berri eman diezaiokete Jokoaren Euskal Agintaritzari, homologazio-egiaztagiriarekin eta saiakuntza-laborategi edo antzeko erakunde baten egiaztagiriarekin batera. Egiaztagiriak euskal erregelamenduaren araberakoa dela egiaztatu behar du, Euskadiko Jokoaren Erregistro Nagusiaren ereduen atalean ofizioan inskribatu dadin.

Bestelako kontu bat da EAEtik kanpo kokatuta dauden saiakuntza-laborategiek emandako egiaztagirien baliozkotasuna, saiakuntza euskal erregelamenduarekin bat egin dela egiaztatu behar baita, baliozkotzat jo dadin.

j) Ondorioak.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 22: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Esandakoa dela bide, ondorioztatzen da proposatutako erregelamendua bateragarria dela Europar Batasunaren askatasun-eskakizunekin eta Estatuko merkatu-batasunaren printzipioarekin, ausazko jokoen berezitasunak kontuan hartuta, proposatutako neurrien beharra eta proportzionaltasuna arrazoiz justifikatzen baitira espedientean dagoen plangintzaren memorian, segurtasun publikoan, osasun publikoaren babesean, kontsumitzaileen eskubideen babesean, kriminalitatearen eta iruzur fiskalaren prebentzioan eta abarretan oinarrituta.

Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren dotrinak, Schindler, Läärä, Zenatti eta Gambelli auzietan azaldutakoak, eta epai berriagoetan (Digibet kasua) eta 2015eko ekainaren 11ko epaian (Berlington Hungary Tanácsadó és Szolgáltató Kft.eta beste batzuk / Magyar Állam) emandakoak, azaldutakoa berresten dute.

2014ko ekainaren 14ko C-156/13 auziaren epaian (Digibet Ltd eta Gert Albers / Westdeutsche Lotterie GmbH & Co. OHG) hau adierazten da da: «Lehenengo eta behin, ausazko jokoen eremuaren izaera berezia hartu behar da kontuan; merkatu tradizional batean eskumen aske eta faltsutu gabea ezartzea baino, ausazko jokoen merkatu espezifiko batean, hau da, ausazko joko berdinak ustiatzeko baimenduta dauden operadore batzuen artean, eskumen horren aplikazioak ondorio negatiboak ekar ditzake, operadore horiek lehiatzeko joera izango bailukete, lehiakideena baino eskaintza erakargarria egiteko, eta, horrela, jokoaren kontsumitzaileen gastuak gehitzeko eta joko-mendekotasuneko arriskuak handitzeko».

3.- Jokalariak eta gizatalde kalteberak babestea.

Aztertzen ari den erregelamendu-proiektuak baditu zenbait agindu zeharka edo zuzenean zerbitzuen kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babestea bermatzeko, eta, are gehiago, jokalarien eskubide eta betebeharrei buruzko agindu bat ezartzen du.

Proiektuan aitortutako eskubideak joko-enpresei jokoa arautzeko legean eta haren garapenean ezarritako betebeharren isla dira, eta kontsumoari buruzko erregelamendu orokorrean xedatutakoa osatzen dute: abenduaren 22ko 6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena, (ekainaren 29ko 9/2007, Legeak ekainaren 25eko 7/2008 Legeak eta otsailaren 9ko 2/2012 Legeak aldatutakoa), eta abenduaren 23ko 10/2015 Legea, jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzekoa. Estatu mailan, kontuan hartu behar dira, gutxienez, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorra eta beste lege osagarri batzuk, bai eta Publizitatearen Lege Orokorra ere (azaroaren 11ko 34/1988), bere aldaketak barne.

Proposatutako erregelamendua justifikatzen da, hein handi batean, jokalariak eta kolektibo kalteberak babesteko helburua dela medio. Kalteberak dira, zehazki, adingabeak edo jokoari lotutako arazo edo patologiaren bat dutenak.

Helburu horiei begira, proiektuan, prebentzioko eta esku hartzeko bide desberdinez gain, jokoaren eskuragarritasuna eta irisgarritasuna murriztera eta ez sustatzera zuzendutako neurri arautzaile eta planifikatzaileak jaso dira.

a) Informazioa emateko edo joko arduratsua sustatzeko prebentzio-neurriak.

Proiektuaren 10. artikuluak joko arduratsuaren eta haren sustapenaren oinarriak arautzen ditu, informazio- eta prebentzio-kanpainen bidez eta joko-enpresa operadoreak egindako jarduera guztietan oinarri horien berri emanez.

10.3 artikuluak jokalariaren jokabideak izan beharko lituzkeen printzipioak jasotzen ditu, eta aginterazko aditza erabiltzen bada ere, ez dira lege-betebeharrak, gomendio hutsak baizik, batetik, pertsona jokalariak kontuan har ditzan, eta, bestetik, bai jokoaren agintaritzak, bai

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 23: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

enpresa operadoreek, sustatzen dituzten prebentzio kanpainetan eta informazioan kontuan har daitezen.

Berariaz jasotzen da joko arduratsuaren sustapena, prebentzio-eta hezkuntza-kanpainen bitartez eta laguntza-programetan mendekotasun-jokabideen tratamenduan lan egiten duten elkarteekin batera lan eginez.

Era berean, joko-enpresa operadoreek informazioa eskaini behar dutela aipatzen da, jokoaren eta dituen arriskuen inguruan eta joko arduratsuaren inguruan. Hain zuzen ere, joko-lokalak eta web-orriak arau horien eta jokoan parte hartzeko debekuen berri ematera behartuta daude, jokoei buruzko informazio-orrietan bezalaxe. Langileei joko arduratsuaren inguruko ikastaroak eman behar zaizkie.

Joko telematikoari dagokionez, jokalariari izan duen parte-hartzeari buruzko zehaztapenen informazioa bidali behar zaio, eta arau gisa ezartzen da jokoaren onarpena berariaz egin behar dela, eta joko-enpresa berariazko onarpen hori frogatzera behartuta dagoela.

b) Informazioa emateko eta publizitatea arautzeko prebentzioko neurriak.

Jokalarien eskubideak jasotzen dira, besteak beste, jokoari eta sarien ordainketari buruzko informazioa izatekoa; baita jokalarien betebeharrak ere, hala nola, jokoaren arauak betetzekoa, ordena ez nahastekoa (ordena mantentzea baino gehiago) eta joko-elementuak egoki erabiltzekoa.

Joko-lokaletako fatxadetan egon behar duten errotuluak arautzen dira; joko-lokaletan eta web-orrietan errotulu horiez gain, gaikuntza-tituluari, eskainitako joko eta baldintzei, joko arduratsuaren arauei eta jokorako debekuei buruzko informazioa ere ageri behar da. Jokoen arauak eta establezimenduaren barne arauak ere jokalariaren eskueran egon behar dira, bai eta erreklamazio-orriak ere.

B eta C motako makinek informazioa eman behar dute jokoaren arauei, jokaldi eta sariei, adingabeentzako debekuari eta joko arduratsuaren arauei buruz.

Publizitatearen arauketari dagokionez, txosten honen atal espezifikoan aipatuko da.

b) Jokorako sarbidea kontrolatzeko neurriak.

Araudiak, agindu desberdinetan, jokatzeko debekua eta joko-lokaletan eta web-orrietan sartzeko debekua bereizten ditu. Debeku osagarriak dira, baina bakoitzak bere norainokoa du: jokatzea debekatuta duten guztiek ez dute debekatuta joko-lokaletan eta web-orrietan sartzea (adibidez, enpresetako langileak edo joko administrazioaren langileak).

Jokoa arautzen duen euskal legearen 23. artikuluak eta proiektuan harekin bat datorren artikuluak jokatzeko debekua jasotzen dute pertsona jakin batzuentzat:

a) Borondate autonomorik ez duten pertsonak: adingabeak (AR makinetarako izan ezik) eta legez ezgaituak direnak.

b) Joko problematiko eta patologikoaren prebentziorako: hala ebazpen judizialaren bidez nola borondatez eskatuta, jokatzeko debekuen erregistroan dauden pertsonak.

c) Lasaitasun eta ordena publikoko arrazoiak direla eta: jokoaren ordena edo garapena asaldatzen ari direnak (kanpora bota daitezke pertsona horiek) eta asaldatu dutenak; pertsona horiei jokatzeko debekua ezarri ahal zaie eta jokatzeko debekuen erregistroan sartu, joko-enpresa operadoreak hala eskatuta.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 24: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

d) Jokoaren integritatea bermatzeko: joko-enpresen akziodunak, partaideak edo titularrak, zuzendariak eta langileak, bai eta haien ezkontideak eta lehen mailako arbasoak eta ondorengoak; kirol epaileak eta kirol horien inguruan hartzen dituzten erabakien aurkako errekurtsoak ebazten dituztenak; kirolariak edo entrenatzaileak, parte hartzen duten ekitaldietakoak; jokoaren kontrol eta ikuskapeneko langile publikoak.

Joko-lokaletan eta web-orrietan sartzeak, neurri batean, jokatzea debekatuta dutenei eragiten die, esaterako, adingabeei (joko-lokaletan eta web-orrietan), eta jokatzeko debekuen erregistroan inskribatuta daudenei (inskripzio horren eraginpeko modalitateetan). Gainera, ez zaie joko-lokaletan sartzen utzi behar ustez mozkortuta edo substantzia psikotropikoen eraginaren pean dauden pertsonei, edo jokaera oldarkorra edo indarkeriazkoa agertzen dutenei.

Jokorako web-orrietan sartzeari dagokionez, jokatzeko debekua duten pertsonek debekatuta daukate erabiltzaile kontu bat ireki eta erregistratzea.

Jokatzeko eta lokaletan nahiz web-orrietan sartzeko murriztapen horiek betetzen direla kontrolatzeko, kasu batzuetan sarbide-kontrola eskatzea aurreikusi da.

19. artikuluaren arabera, joko-lokalek sarbideari buruzko baldintza gehigarriak eta sarrera ukatzeko eskubidea baliatzea ezarri ahal dute, baina eskubide hori ezin da diskriminatzailea izan eta lokalean agerrarazi behar da, eta bingo eta kasinoetan janzkera edo etiketari buruzko arauak izan daitezke. Horri dagokionez, jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzeko Legearen (abenduaren 23ko 10/2015) 22. artikuluan jasotzen diren arauen aplikagarritasuna hartu behar da kontuan.

Sarrera ukatzeko sistemen instalazioa eskatzen da kasinoetan, bingoetan eta BS+ makinak eskaintzen dituzten joko-aretoetan. Sarbide-kontroleko sistemaren bidez, egiaztatu behar da lokaletan ez dela sartzen joko-aretoetan sarrera debekatuta duen inor, eta horretarako, beharrezkoa da pertsona bakoitzari identifikazioa eskatzea eta lokalak konexioa izatea joko-aretoetan sartzeko debekuen erregistroarekin, egiaztapena gauzatzeko.

Online jokoaren kasuan, modalitatea edozein delarik ere, sistema informatikoak jokalaria identifikatu behar du, eta jokatzeko debekurik ez duela egiaztatu. Jokalariaren identifikazioa egiteko, aurretik jokalari-kontu bat zabaltzen da, eta, emandako datuekin egiaztatzen da jokalariaren egoitza eta jokatzeko debeku egoeran dagoen ala ez. Jokalariaren kontua zabaldu aurretik, joko-enpresak datuak debekuen erregistroko datuekin egiaztatu eta alderatu behar ditu. Halaber, jokalaria bere kontuan sartzen den bakoitzean, joko-enpresak debekuen erregistroan kontsultatu behar du.

Aurretik azaldutako guztia ikusita, debekuen erregistroa funtsezko elementua da joko problematiko eta patologikoko kasuen prebentzio eta tratamendurako.

4.7 Publizitatea

Publizitatearen Lege Orokorrak (azaroaren 11ko 34/1988,) urtarrilaren 7ko 1/ 2000 Legeak, urriaren 28ko 39/ 2002 Legeak eta irailaren 30eko 29/2009 Legeak aldatutakoak, 5. artikuluan zehazten du zorizko, enbido edo ausazko jokoen gaineko publizitatea arau bereziek arautu dezaketela, edo aldez aurreko administrazioko baimen-araubidearen menpean egon daitekeela. Legeak zehazten du aurreko zenbakian ezarritakoa garatzen duten erregelamenduek honako hauek zehaztu behar dituztela: a) publizitatea araututa eduki behar duten zerbitzuen izaera eta ezaugarriak, eta produktu horien ohiko erabileratik eratortzen diren arriskuak produktu horien publizitatean jasotzeko eskakizuna; b) publizitateko mezuak hedatzeko era eta baldintzak; c)

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 25: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

baimentzeko baldintzak eta, beharrezkoa denean, publizitatearen erregistroa, aldez aurreko administrazioaren baimen-araubidearen menpean egon bada.

Estatuko administrazioak baimendu ditzakeen jokoen arloan, legearen 7. artikuluak publizitate, babes eta sustapeneko jarduerak jasotzen ditu, eta publizitatea egiteko dagokion baimena ez badago gaikuntza-tituluan, jarduera horiek debekatzen ditu. Hau da, bai jarduerak, bai jarduerok egiteko moduak beroriek baimentzen dituen gaikuntza titulutik eratortzen dira. Honako hauek hartzen ditu barruan: publizitate edo sustapeneko jarduerak bidaltzea, jokoen iragarkiak eta beste era bateko publizitatea hedabideetan eta publizitate euskarrian jartzea, babes-jarduerak apustuak egiten diren kirol ekitaldietan, jokoen publizitate-kartelak jartzea apustuak edo loteria-ekitaldiak egiten diren tokietan, telebistako lehiaketak eta jokoaren oinarrizko betekizunak jakinarazteko betebeharra... Aldi berean, publizitate hori zabaltzen duten publizitate agentziak eta hedabideak uko egin beharko diote publizitatea egiteari, baldin eta eskatzaileak ez badauka publizitate hori egiteko baimena ematen dion gaikuntza-titulurik. Jokoaren agintaritzak ahalmena dauka joko-jardueren gaineko publizitatea ez egitea eskatzeko, publizitatea arauan babestuta ez badago.

Jokoa arautzen duen legeak publizitateari buruz jasotzen duen arau bakarra erregelamendu-arauketaren gaikuntza da (6. artikulua), bai lokalen barrualdeari eta kanpoaldeari dagokionez, bai hedabideei dagokienez. Lokalen barrualdeko arauek, esaterako, neurriak ezarri behar dituzte jokoa garatzeko arau eta baldintzak erabiltzaileei behar bezala ezagutarazten zaizkiela bermatzeko. Jokoen publizitateari buruzko arauak urratzea arau-hauste oso astuna izango da.

Gaur egun indarrean dauden erregelamendu espezifikoek aurreikuspen horiek ad hoc garatzen dituzte joko-modalitate bakoitzerako, eta, desberdintasunak gorabehera, bat datoz erregelamendu berriarekin araubide komun bat ezartzeko asmoarekin.

Kasinoetan, adibidez, indarrean dagoen erregelamenduak berariazko baimena eskatzen du informazioko sustapenak egiteko, arauak berariaz jasotzen dituen sustapen-jarduerak izan ezik. Sustapen-jarduerak informaziokoak baino ezin daitezke izan, ezin dute jokatzera bultzatu eta publizitateari buruzko erregelamendu orokorra bete behar dute; salbuespen gisa, telebistan ere baimendu daiteke jarduera hori, baina betiere gaueko ordutegian.

Boleto-jokoaren kasuan, indarrean den erregelamenduak informazioko publizitate-kanpaina bat baino ez du jasotzen (15 eguneko kanpaina bat urte naturaleko) eta aldez aurretik baimenduta egon behar du. Irrati eta telebistako iragarkiak gaueko ordutegian baino ezin daitezke eman (kasinoen ordutegi berdina ez bada ere).

Apustuen kasuan, aurretik baimendutako informazioko sustapenak baino ezin daitezke egin, baimendu daitezkeen jarduerak (kasinoetako jardueren antzekoak) izan ezik. Irrati eta telebistarako baimendutako ordutegia boleto-jokorako ordutegia da, eta 9:00etatik 17:00etara. Apustua ustiatzen duen enpresak babestutako kirol jarduerak ere baimenduta daude, bai eta erakundeek antolatu edo babestutako beste edozein jarduera ere, adingabeentzako jarduerak izan ezik.

Bingoen kasuan, zenbait sustapen-jarduera baimendutzat jotzen dira, eta sei hilean behin egiten diren beste batzuk ere baimendu daitezke; adingabeentzako espezifikoak ez diren jardueren babesletza jakin batzuk ere baimendu daitezke.

Aztergai dugun proiektuaren zati orokorraren XII. kapitulua publizitate-, sustapen- eta babes-jarduerei buruzkoa da, eta araubide homogeneo komun bat eratu nahi du joko-modalitate guztietarako, gaur egun dauden desadostasunak gainditzeko.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 26: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Abiapuntua da joko-enpresa operadoreei jarduera horietarako baimena ematea, baldin eta erregelamenduzko arautzea betez gauzatzen badituzte. Barne hartzen dira, baita ere, joko-sektoreak ordezkatzen dituzten federazioek edo elkarteek egiten dituzten era horretako jarduerak.

Publizitatea, babesletza, merkataritako sustapena eta merkataritza-informazioa kontzeptuak definitzen dira, erregelamenduaren ondorioetarako.

Jarduera horiek egiazkotasun eta identifikazio-printzipioen mende daude, eta jokatzera ez bultzatzeko debekuak ezartzen dira, batez ere, administrazio zentroetarako, osasun zerbitzuetarako eta ikastegietarako, gehienbat adingabeei zuzendutako zentroetarako edo parte-hartzaile gehienak adingabeak diren jardueren babesletzarako.

Era berean, publizitateko eta sustapeneko jardueretan debekatuta dago mezu sexistak eta arrazakeria edo indarkeriako mezuak, jokatzera bultzatzen duten mezuak eta pertsonaren bat jokatzen ari dela agertzen duten irudiak erabiltzea, ez bada baimendutako txapelketa baten emanaldia. Debekatuta dago, baita ere, erregelamenduarekin bat ez datozen eta baimenduta ez dauden sustapen sariak ematea, eta jokalariei dirua mailegatzea edo aurreratzea. Adingabeen babesarekin zerikusia duten murriztapenak zehatz-mehatz aipatzen dira.

Sustapeneko edo publizitateko mezuak debekatu edo murrizteaz gain, neurri positiboak daude edukiari dagokionez: adingabeentzako debekua eta mendekotasunaren arriskua gogorarazten duten mezuak agertu behar dira.

80. artikuluaren 2. zenbakia askoz hobeto egokituko litzateke 81. artikuluan, joko-aretoen barruko publizitateari buruzkoa baita.

Joko-modalitate guztietarako bateratzen dira irrati eta telebistan publizitatea eta sustapena egiteko ordutegiak, kirol ekitaldietako apustuak izan ezik, kirol saioetan egiten bada.

Jokoaren publizitate eta sustapen jardueretan, prentsa digitalean nahiz idatzizkoan eta aldizkarietan, iragarkia aisialdi, ikuskizun eta kirolen orrietan baino ezin da jarri, eta iragarkiaren neurriak, gehienez, orriaren azaleraren laurden bat izango dira.

Kalean, publizitate-liburuxkak inaugurazioetan baino ezin dira banatu; kasino eta bingoetan, ordea, liburuxkak hoteletan eta turismo-ostatuetan utzi ahal dira. Banaketa masiboa debekatu edo mugatzen da.

Joko-enpresen web-orrietan informazio eskaini ahal da, era finantza erakundeen estekak jartzea debekatzen da.

Jokoaren profesionalei zuzendutako joko-elementuen erakusketa komertzialak baimenduta daude (tartean dirurik ez dutenak), aurretik jokoaren agintaritzari jakinarazten bazaio.

Aipatutako jarduera guztietarako, beharrezkoa da aurretik jokoaren agintaritzari jakinaraztea (lehenagoko baimena), hauetarako izan ezik: sarbidean errotuluak instalatzea, jardueren babesletzan merkataritzako izena agertzea, sektoreko aldizkarietan publizitate eta sustapena egitea, eta norberaren web-orrietan informazioa ematea.

5.- Kontrol eta ikuskapeneko jarduerak.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 27: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Araudiak kontrol eta ikuskapeneko jarduerak arautzen ditu baina kontrol eta ikuskapeneko arauketa ez da hain berritzailea, bereziki, Jokoaren Erregistro Nagusiaren arauketari dagokionez.

Adierazgarria da jokoa kudeatu eta kontrolatzeko tresna gisa taxutzen dela, jatorriko kontsulta izaera galduta.

Arauketak ez du aipatzen zer inplikazio izan ditzakeen erregistro horrek datu pertsonalen babesari buruzko erregelamendutik eratortzen diren betebeharrei dagokienez.

Erregistro nagusi horren alderdi garrantzitsuena, beharbada, honako hau da: bertan sartzen da jokatzeko debekuen erregistro nagusia, eta azken erregistro horretan dago jokoaren legeak, modu anakronikoan eta apur bat iraingarrian, «debekatutakoen zerrenda» deitzen duena.

Orain artean, ez da izan debekuen erregistrorako arautze koherenterik, arauak kasinoen nahiz bingoen arauketari aplikatu ahal zitzaizkiolako, eta gainera, hizpaketak ez zetozen guztiz bat.

Bestalde, EAEn nahiz Estatuaren gainerakoan egindako inskripzioek garrantzizko arazo praktikoak eta juridikoak planteatzen zituzten kasuan kasuko jurisdikziotik kanpo, norbaitek jokoa Estatuko lurralde osoan debeka zekiola eskatzen zuenean. Bere garaian, edozein eremutan jasotako eskabideak gainerako esparruetara bideratzeko saioak egin ziren; hala ere, datuen trukaketan automatismorik ezak eta kasu bakoitzean debekuaren eraketaren, debekuak barne hartzen dituen modalitateen edo debekuaren indarraldiaren segurtasun juridikorik ezak arazoak eta ondare-erantzukizunpeko erreklamazioak sorrarazi ditu.

2011ko Estatuko Legea jokoan aritzeko debekuen erregistro bat sortu zen, eta badirudi tresna komun bat izango dela jokoa debekatuta eduki nahi duten jokalari guztientzat. Hala eta guztiz ere, erregistro horretako inskripzioa Estatuko jokoetarako da, eta autonomia erkidego bateko debekuan sartu nahi duen interesdunak erkidego horretako erregistroan eskatu beharko du inskripzioa; bestela, Estatuko erregistroak autonomia erkidegoko erregistroari jakinarazi ahal dio inskripzio eskabidea, eta erregistro horretan kudeatuko da inskripzioa.

Aztergai dugun erregelamenduan erkidegoko erregistro bat jasotzen da, sarrera ukatzeko sistema izan behar duten joko lokaletan sartzea debekatuta duten pertsonen zerrenda duena, edo bide elektroniko, informatiko, telematiko eta interaktiboen bidez jokoen web guneetan sartzea debekatuta dutenena.

Joko-mendekotasuna dutenen errehabilitazioan lan egiten duen elkarteek inskripzio eskaera egitea aipatzen da; dena den, hori ez da batere berritzailea, interesdunaren ordezkari gisa jarduten badute. Gure ustez, idazketak zalantzak sortzen ditu kasu horietan elkarteek duten eginkizunari buruz: elkarte horiei ezin zaie legitimatu jokalari bati debekua ezartzea eskatzeko, gai hori erabat pertsonala eta besterenezina baita, interesdunaren kontratatzeko gaitasunari eragiten diolako. Horrelakoetan, elkarte horien jarduna errazteko modu bakarra da interesdunak elkarteari ordezkaritza-ahalordea ematea. Paragrafo hori kendu edo berridaztea gomendatzen dugu.

Araudiaren arabera, borondatez eskatzen den debekuaren indarraldia mugagabea da, eta lehenengo 6 hilabeteetan ezin izango du inskripzioa ezeztatzeko eskatu; horrek arrazoizkoa dirudi.

Ez da kontuan hartzen webgune edo joko-lokal zehatz batean edo joko-modalitate zehatzetan sartzeko debekua lurralde bakar baterako eskatzeko aukera. Aukera horrek erregistroaren kudeaketa zailduko luke eta gainera, ez litzateke arrazoizkoa izango, neurri horien errehabilitazio-eskakizunak ikusita.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 28: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Debekuak sarbide-kontrolerako mekanismoak dituzten joko-modalitateei eragin diezaieke, ez besteei.

Etorkizunera begira, beste joko-administrazio batzuen antzeko erregistroekin lotuta egotea aurreikusten da, eta estatuko erregistro baliokidetik jasotako eskabideen tratamendua argitzen da, Estatuko erregistroko inskripzioak ez baitu ondorio zuzenik Euskadin araututako jokoetan. Kasu horietan, euskal erregistroko inskripzioa ikuskatzeko, eskabidetzat hartzen da Estatuko erregistroak interesdunaren eskabidea jakinaraztea, eta interesdunari inskripzioa jakinaraziko zaio, jokoaren euskal agintaritzak kontrolatzen dituen jokoei dagokienez, eta euskal erregelamenduan ezarritako inskripzio epeekin.

Araudiak ez du berariaz jasotzen sarbide-kontrolerako mekanismoak dituzten joko-enpresek jokorako debekuen erregistroko datuak eskuratzea edo lagatzea, baina kontrol sistemari buruzko beste agindu batzuen erregulazioak hala ondorioztarazten du.

6) Zehapen-araubidea:

Araudiaren kapitulu bat zehapen-araubideari buruzkoa da.

Administrazio-zehapen eta arau-hausteen arloan, konstituzioak aurretiko lege-zehaztapen formala eta materiala eskatzen du. Alderdi formalean, zehapen arloko lege-erreserba bat dago, eta, horren arabera, zuzenbidearen kontrako jokabidearen funtsezko elementuak zehaztu beharko lituzke legeak; hala ere, beharrezkoa denean, legeak aurretik ezarritako arau-hauste motak garatu eta zehaztu beharko lituzke. Alderdi materialean, legegileak ahalik eta zehatzen taxutu behar ditu zehapen eta arau-hausteak, herritarrek aurrez ezagutu dezaten zein den debekuaren eremua, eta, horrela, aurrez jakin ahal dezaten zer ondorio dituzten beren ekintzek.

Araudian aurreikusitako zehapen eta arau-hausteen araubideak begirunea gordetzen dio aurretik azaldutakoari: aurreikusitako arau-hausteak eta horien mailaketa jokoa arautzen duen legearen erregulazioaren araberakoak dira, eta jokoaren arloko legeak aurretiaz ezarritako arau-hausteak garatzen eta egokitzen dituzte.

Horrexegatik, komenigarria litzateke 98.1 artikuluaren idazkera argitzea; izan ere, egin litezkeen arau-hausteak legean, eta, osagarri gisa, erregelamenduan jasotakoak direla uler daiteke; aldiz, erregelamenduan dauden arau-hauste guztiak legetik eratorritakoak izan behar dira eta legean sartuta egon behar dute. Ildo beretik, nahikoa litzateke honako hau agertzea: “3.- Arau-hausteak astunak, oso astunak edo arinak izan daitezke”. Edo, bestela, zehapen-prozedurari buruzko artikuluan egiten den aipamenean ager daiteke.

Kapitulu horretan aipatzen diren zenbait lege (esaterako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko Legea) araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen lege berriek ordeztuko dituzte; lege berriak 2015. urtean eman dira eta 2016ko urrian jarriko dira indarrean. Hori dela eta, zuhurra litzateke aipamen generikoak egitea administrazio publikoen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen legeen inguruan.

Administrazio publikoen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen lege berriak indarrean jartzeak etorkizun hurbilean izango duen eragina beste agindu batzuetan nabaritzen da; esaterako, 102. artikuluan, erantzukizunari buruz, doloa, errua edo axolagabekeria aipatzen dira; gaur egungo legeetan, ordea, ezartzen da erantzukizuna dolozkoa edo erruzkoa soilik izan daitekeela.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49

Page 29: Plantilla normalizada para WORD · Web viewJoko-aretoak eta jolas-aretoak: 380/1994 Dekretua, urriaren 4koa, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia onartzen duena (abenduaren 26ko

Gainerako artikuluak jokoa arautzen duen euskal legearen artikulu berdinak dira, zenbatekoak eurotan adierazita.

7.- Beste ohar batzuk.

Aurreko paragrafoetan, proposatutako erregelamenduaren alderdi nagusiak aztertu dira; zehazki, aurreko erregelamenduen aldean berritasuna ekar dezaketenak, orain arte hainbat sektore-erregelamendutan sakabanatuta zeuden arauak sistematizatu, bateratu eta sinplifikatzen dituzten heinean.

Proiektuaren zati handi batek gaurdaino indarrean egon diren erregelamenduetako arauak errepikatzen ditu. Ildo horretan, berritasunak ekartzeko baino, arauak biltzeko eta kodetzeko saiotzat jo daiteke proiektua.

Horren ondorioz, kasu askotan, ez da aldaketa nabarmenik joko-modalitate bakoitzeko sektore-erregelamenduen edukian; hori horrela, eta horietako zenbait nahiko berriak direnez, ez dirudi beharrezkoa erregelamendu horietan sakontzea; aitzitik, hobe da horiei dagozkien irizpen eta txostenen edukira jotzea.

ARAUBIDE JURIDIKOAREN, ZERBITZUEN ETA HAUTESKUNDE PROZESUEN ZUZENDARIAK DIGITALKI SINATUA.

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel. 945 01 80 00; Faxa: 945 01 87 49