Posta iragazkiak-arazoa
-
Upload
ander-deuna-ikastola -
Category
Education
-
view
37 -
download
3
Transcript of Posta iragazkiak-arazoa
Azkenengo egunotan guraso batzuek detektatu dute arazo bat: ikastolatik bidaltzen
dugun posta ez zaiela behar bezala heltzen. Kasu gehienetan zera da gertatu dena:
ikastolako posta, zuzenean, SPAM artxibora joan dela.
Zergatik gertatzen da hori?
Postako zerbitzari pertsonalek (Gmail, Hotmail, Yahoo, Thunderbird, Outlook…)
ikastolatik bidalketa masiboa egiten dugula atzematen dute eta arriskutsua izan
daitekeelakoan SPAM karpetara bideratzen dute.
Nola konpondu?
Posta zerbitzariari agindu bat eman behar zaio hemendik aurrera ikastolako posta
ontzat emateko. Agindu horiei “arau” edota “iragazki” deitzen zaie. Posta zerbitzari
bakoitzak bere prozedura propioa dauka, baina guztietan berdintsu izaten da egin
behar dena. Hemen bi erabilienak aipatuko ditugu: Gmail eta Hotmail.
GMAIL
1. Zabaldu Gmail.
2. Bilaketak egiteko espazioaren amaieran ikono txiki bat ageri da goitibehera-koadro moduan.
3. Bertan klikatu eta ageri zaigun atal berrian, "Igorle” atalean Ikastolako posta helbidea,
“[email protected]”, idatzi.
4. “Sortu iragazkia” botoian klikatu. Menu berrian, “Ez bidali inoiz Spam karpetara” aktibatuko
dugu eta bukatzeko “Sortu iragazkia” klikatuko dugu.
HOTMAIL
1. Zabaldu Hotmail.
2. Gure perfilean gaudela eskumako goiko atalean engranaje baten ikono txiki bat ageri da, bertan
klikatu eta “Aukerak” atalean sartuko gara.
3. “Mezu baztergarriak eragotzi” atalaren barruan, “Bidaltzaile seguruak eta blokeatuak” atalean
klikatu behar dugu oraingoan.
4. Bukatzeko, “Bidaltzaile seguruak” atalean sartu eta bertan, idazteko ageri zaigun espazioan
“[email protected]” posta helbidea idatzi.
5. eta “Gehitu zerrendan” botoian klikatu.
Hala eta guztiz ere, arazoren bat edo zalantzaren bat topatzen baldin badituzue
okerra zuzentzerakoan kontaktatu gure ikastolako IKT sailarekin
([email protected]) eta atsegin handiz lagunduko dizuegu.