Praktika onak tasfor proyecta

12
Praktika Onak www.tasfor.com

Transcript of Praktika onak tasfor proyecta

PraktikaOnak www.tasfor.com

Zer dira Praktika Onak?

Modu arrakastatsuan egindako lanak dira edozeinalorrean, sistematuzatu daitezkeenak eta besteenpresentzat baliagarri izan daitezkeenak.

LanHitz

LanHitz, lana eta hitza, euskara eta eguneroko lana uztartu eta indartzekoekimena da.

Lan munduan euskararen erabilera eta presentzia suspertzeko EuskoJaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako programa da, foru-aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Industria eta Lan Sailekin bat eginik. Badu, bestalde, enpresari-elkarteen eta sindikatunagusien bermea.

LanHitz

Diagnostikorako tresna enpresei languntzeko diseinatuta dago, nahiduen enpresak euskararen egoeraren gainean bere diagnostikoa egin dezan.

Tresna honen bidez osatutako diagnostikoak zera zehaztuko du: enpresaneuskararen egoera eta erabilera, euskararen ezarpen-maila, eta gerora begiraenpresak hizkuntzari buruz duen aurreikuspena.

Euskara Planak

Euskararen presentzia eta erabilera handitzen lagunduko dizun plana, enpresaren neurrira egina, eta euskarari bere tokia egiten lagundu behar diona, bai orain, baita etorkizunean ere.

Euskara-planaren helburu nagusia erabilera areagotu eta berau erakundearenkulturan edo sistematikan integratzea denez, kudeaketa-eredu estandar horiekaintzat hartu eta bereganatu egin behar izan ditu, bna bere premietaradimentsionatuta betiere.

Euskara-plana erakundeak hainbat urteren buruan lortu nahi dituenardatzak, eremuak eta egitekoak, biltzen dituen agiria da. Urte anitzeko euskara-plana, urtez urteko ekintza edo kudeaketa-planetan zatikatuko da, eta hor jasokodira gutxienez, erakundeak bideratuko dituen ekintzak. Hauek ere baliabideinformatikoz egin ahal izango dira, eta aurretik diagnostiko-fasean aplikazioinformatikoan jasotako informazioaren gainean landuko dira.

Urte anitzeko euskara-plana

1. Ardatz eta jardun-eremu bakoitzari dagokionez, zein den lortu nahi dena, baitazer den jada edo dagoeneko lortuta duena ere.

2. Eragin-guneak: egiteko hori bereziki non landuko den, hau da, enpresarengune guztietan, sail oso batean, atal jakin batean/batzuetan.

3. Osagaien kasuan, zein hizkuntza-trataera emango zaion bakoitzari (euskarazere, euskara hutsez, euskaraz zati batean bakarrik). Jardueren kasuan berriz, zeinden langileak duen euskara-maila, eta begiz jotako epe baten buruan lortubeharrekoa.

4. Zein urtetan landuko den (urte batean baino gehiago lantzea gerta daitekebeharrezko).

Kudeaketa-plana

1. Urte anitzeko planean begiz jotakoak betetzeko bideratuko diren ekintzak, parte-hartzaileak (zirkuitua, hala balegokio), adierazleak, erantzuleak, kostuekonomikoa eta epeak jasoko ditu, xede honekin:- Begiz jotako epe horretan erabilerazko eta presentziazko helburuak lortzea.- Lehenetsitako eremu eta helburuen gaineko kontrola ezartzeko moduak

finkatzea, lortutakoa iraunaraztea posible egingo dutenak.

2. Erakundeko gainerako kideei jakinaraziko zaie komunikazio planaren bitartez.

3. Urtero ebaluatuko da.

Praktika onak - TASFORren

Tasfor Proyectan 5 urte daramatzagu Euskara Planan.

Denbora honetan EME kuadroari jarraiki 121 ekimen jarri ditugu martxan.

Gure Ekintzak lehenengo urteetan Kanpo irudiari buruzkoak izan ziren.

Pixkanaka pixkanaka enpresako beste alorretara zabaldu zen, barne irudirahain zuzen ere.

1. Irudia eta Komunikazioa2. Kanpo Harremanak3. Barne Harremanak

Gure helburua orain arte lortutako emaitzak sistematizatzea da eta esuskarako politika honekin jarraitzea.

Zuzendaritza taldeak zintzoki bultzatzen du euskararen garrantziaenpresan eta hori gure bezero guztiek ikus dezakete.

Komunikazioak, gutunak, posta elektronikoak elebitan egiten ditugubezero guztiekin, nahiz eta gure bezero gueztiek euskaraz ez jakin.

Tasforren lan egiten duten langileok euskaraz hitz egiten dute eta beraienideiak euskara eta beste gaien inguruan kontutan hartzen dira.

Praktika onak - TASFORren

Kanpoko iriduari begira ere Euskaraz lan egiten duen enpresa bezalaidentifika gaitzatela lortu dugu.

Gure web orrialdea edota on-line erabiltzen ditugun programak euskarazdaudelako.

Praktika onak - TASFORren

Etorkizunari begira, orain arte lortu duguna mantendu eta sistematizatuko dugu.

Planaren helburuen eta lorpen mailaren komunikazioarekin jarraitukodugu.

Gure kontratazio politikan euskara faktore garrantzitsua izango da.

Datorren urteetan BIKAIN ziurtagiria lortu nahi dugu.

Praktika onak - TASFORren

Laburbilduz, gure enpresarentzat oso esperientziabaikorra izan da, gure ustez beharrezkoa da gure

lurraldean eta enpresa guztiak animatu nahi dituguprograma honetan parte hartzen.