PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA … › BilbaoMusikaMultimedia › pdf › enpbd...Alemania,...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK DATORREN IGANDEAN EUSKALDUNA JAUREGIAN WAGNER ETA TCHAIKOVSKY INTERPRETATUKO DITU SALVADOR BROTONS ZUZENDARI PRESTIGIOTSU GONBIDATUAREN ESKUTIK Espainian nahiz EEBBetan, ibilbide zabala du egina Brotons zuzendariak eta Bartzelonako Udal Bandako zuzendari titularra da, Balearetako Ciudad de Palmako Orkestra Sinfonikokoa ere eta Vancouver Symphony Orchestrakoa Washington-en Programak Salvador Brotons berak konposatutako `Rebroll´obra eskainiko du, hainabat sari eskuratu dituen obra, Reina Sofía adibidez eta “Rienzi”, “Romeo eta Julieta” eta Ricard Lamoteren “Fantasía sobre motius d’obres” oberturak ere eskainiko ditu Kontzertua DATORREN IGANDEAN, URRIAREN 31an ospatuko da, Euskalduna Jauregiko Auditoioan 12:00etan. Sarrerako prezioa 2 eurotakoa da. Bilbon, 2010eko urriak 28. – Bilboko Udal Musika Bandak DATORREN IGANDEAN urriak 31an emankizuna eskainiko du neguko kontzertu denboraldian parte hartuko duten lehen zuzendari gonbidatuaren eskutik. Salvador Brotons i Soler bartzelonarrak gidatuko du banda eta Wagner, Tchaikovsky eta Brotons beraren obrak interpretatuko ditu. Kontzertua 12:00etan izango da Euskalduna Jauregian eta sarreraren prezioa 2 eurotakoa da. Sarrerak eskuragarri daude jauregiko txarteldegian kontzertu egunerarte, telefonoz 944 310 310 zenbakian, BBK Multizerbitzu kutxazainetan edo BBKren webgunean. Salvador Brotons i Soler Bartzelonan jaio zen musikari familia baten baitan. Flauta ikasi zuen bere aitarekin eta Bartzelonako Musika Kontserbatorioan burutu zituen musika ikasketak. Bertan flautako goi titulazioa, konposizio titulazioa orkestra zuzendaritzakoa lortu zituen. Beste batzuen artean, bere irakasleak hauek izan ziren: Antoni Ros-Marbá (zuzendaritza), Xavier Monsalvatge (konposizioa) eta Manuel Oltra (instrumentazioa). 1985ean Fullbright beka bat lortu eta EEBBtara joan zen, “Florida State University”-n musikako doktoregotza eskuratu zuelarik. Zortzi urtez (1977tik 1985era) Bartzelonako Gran Teatro del Liceo-ko Orkestrako flauta bakarlaria izan ostean zuzendaritzan, konposaketan eta irakaskuntzan hasi zen. Konposatzaile bezala 100 obra baino gehiago idatzi ditu, orkestra eta kamarakoak nagusiki. Konposatzaile bezala hainbat sari irabazi ditu, euren artean Espainiako ‘Premio Orquesta Nacional´Saria. Baita, Jove d’Or Ciutat de Barcelona Saria (bi aldiz); Southeastern Composers League Award; The Madison University Flute Choir Composition Award eta Reina Sofia Saria ere. Bere hainbat obra editatuak eta erregistratuak izan dira Eupopako zein EEBBtako zigilu etxeetan, adibidez, EMI, Auvidis, Naxos, Albany Records, Claves, Harmonia Mundi, RNE, etab. Zuzendari gonbidatu bezala, hainbat orkestra zuzendu ditu, hala nola, Checoslovaquiakoa, Alemania, Hegoafrika, Israel, Italia, Bélgica, EEBB, Uruguay edo Venezuelakoak eta Espainiako ia orkestra guztiak ere. Gaur egun Brotonsek orkestrako zuzendari lanetan agenda estua du, Bartzelonako Udal Musika Bandako zuzendaria da, Balearetako Ciudad de Palma Orkestra Sinfonikokoa, eta Washingtongo Vancouver Symphony Orchestrakoa ere. Guzti honekin batera genero guztietako obren konposaketa eskaerak izaten ditu. Gainera, orkestra zuzendaritza eta konposizio irakaslea da Catalunyako Goi Musika Eskolan.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA … › BilbaoMusikaMultimedia › pdf › enpbd...Alemania,...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA … › BilbaoMusikaMultimedia › pdf › enpbd...Alemania, Hegoafrika, Israel, Italia, Bélgica, EEBB, Uruguay edo Venezuelakoak eta Espainiako

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK DATORREN IGANDEAN EUSKALDUNA JAUREGIAN WAGNER ETA TCHAIKOVSKY INTERPRETATUKO DITU SALVADOR BROTONS ZUZENDARI PRESTIGIOTSU GONBIDATUAREN ESKUTIK

• Espainian nahiz EEBBetan, ibilbide zabala du egina Brotons zuzendariak eta Bartzelonako Udal Bandako zuzendari titularra da, Balearetako Ciudad de Palmako Orkestra Sinfonikokoa ere eta Vancouver Symphony Orchestrakoa Washington-en

• Programak Salvador Brotons berak konposatutako `Rebroll´obra eskainiko

du, hainabat sari eskuratu dituen obra, Reina Sofía adibidez eta “Rienzi”, “Romeo eta Julieta” eta Ricard Lamoteren “Fantasía sobre motius d’obres” oberturak ere eskainiko ditu

• Kontzertua DATORREN IGANDEAN, URRIAREN 31an ospatuko da, Euskalduna

Jauregiko Auditoioan 12:00etan. Sarrerako prezioa 2 eurotakoa da.

Bilbon, 2010eko urriak 28. – Bilboko Udal Musika Bandak DATORREN IGANDEAN urriak 31an emankizuna eskainiko du neguko kontzertu denboraldian parte hartuko duten lehen zuzendari gonbidatuaren eskutik. Salvador Brotons i Soler bartzelonarrak gidatuko du banda eta Wagner, Tchaikovsky eta Brotons beraren obrak interpretatuko ditu. Kontzertua 12:00etan izango da Euskalduna Jauregian eta sarreraren prezioa 2 eurotakoa da. Sarrerak eskuragarri daude jauregiko txarteldegian kontzertu egunerarte, telefonoz 944 310 310 zenbakian, BBK Multizerbitzu kutxazainetan edo BBKren webgunean.

Salvador Brotons i Soler Bartzelonan jaio zen musikari familia baten baitan. Flauta ikasi zuen bere aitarekin eta Bartzelonako Musika Kontserbatorioan burutu zituen musika ikasketak. Bertan flautako goi titulazioa, konposizio titulazioa orkestra zuzendaritzakoa lortu zituen. Beste batzuen artean, bere irakasleak hauek izan ziren: Antoni Ros-Marbá (zuzendaritza), Xavier Monsalvatge (konposizioa) eta Manuel Oltra (instrumentazioa). 1985ean Fullbright beka bat lortu eta EEBBtara joan zen, “Florida State University”-n musikako doktoregotza eskuratu zuelarik.

Zortzi urtez (1977tik 1985era) Bartzelonako Gran Teatro del Liceo-ko Orkestrako flauta bakarlaria izan ostean zuzendaritzan, konposaketan eta irakaskuntzan hasi zen. Konposatzaile bezala 100 obra baino gehiago idatzi ditu, orkestra eta kamarakoak nagusiki. Konposatzaile bezala hainbat sari irabazi ditu, euren artean Espainiako ‘Premio Orquesta Nacional´Saria. Baita, Jove d’Or Ciutat de Barcelona Saria (bi aldiz); Southeastern Composers League Award; The Madison University Flute Choir Composition Award eta Reina Sofia Saria ere. Bere hainbat obra editatuak eta erregistratuak izan dira Eupopako zein EEBBtako zigilu etxeetan, adibidez, EMI, Auvidis, Naxos, Albany Records, Claves, Harmonia Mundi, RNE, etab. Zuzendari gonbidatu bezala, hainbat orkestra zuzendu ditu, hala nola, Checoslovaquiakoa, Alemania, Hegoafrika, Israel, Italia, Bélgica, EEBB, Uruguay edo Venezuelakoak eta Espainiako ia orkestra guztiak ere. Gaur egun Brotonsek orkestrako zuzendari lanetan agenda estua du, Bartzelonako Udal Musika Bandako zuzendaria da, Balearetako Ciudad de Palma Orkestra Sinfonikokoa, eta Washingtongo Vancouver Symphony Orchestrakoa ere. Guzti honekin batera genero guztietako obren konposaketa eskaerak izaten ditu. Gainera, orkestra zuzendaritza eta konposizio irakaslea da Catalunyako Goi Musika Eskolan.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA … › BilbaoMusikaMultimedia › pdf › enpbd...Alemania, Hegoafrika, Israel, Italia, Bélgica, EEBB, Uruguay edo Venezuelakoak eta Espainiako

‘Romeo eta Julieta’

Datorren igandeko kontzertuan publikoak bere obra bat entzuteko aukera izango du

-“Rebroll”- beste obertura batzuen artean: Richard Wagnerren “Rienzi”; Ricard Lamote de Grignonek José Serranoren obran oinarriturik, “Fantasía sobre motius d’obres” konposaketa eta Piotr Ilich Tchaikovsky-ren “Romeo eta Julieta” balletaren obertura.

Bilboko Udal Musika Bandaren hurrengo kontzertua datorren azaroaren 14an izango da eta Spanish Brass Luur Metalls taldeko artistak izango dira gonbidatuak. Bilboko Udal Musika Banda gaur egun BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoaren ardurapean dago, Musika Eskola eta Udal Txistularien Banda bezala.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN DENBORALDIKO KONTZERTUA Tokia: Euskalduna Jauregia Eguna: urriak 31, igandea Ordua: 12:00etan 2 €

EGITARAUA - “Rienzi” obertura, Richard Wagner - “Fantasía sobre motius d’obres”, Ricard Lamote de Grignon, José Serranoren obratik

oinarrituta I. La fantasía de los bucles de oro II. Noche de Reyes III. Los leones de Castilla IV. Alma de Dios V. Moros y cristianos

- “Rebroll”, Salvador Brotons i Soler - “Romeo y Julieta” obertura, Piotr Ilich Tchaikovsky

Zuzendari gonbidatua: Salvador Brotons i Soler

Informazio gehiago: BILKBAOMUSIKA prentsa bulegoa L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81–3. Solairua, 9. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]