PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA BA DATOR ... · sinfónico eta Tom Jonesen obra ezagunekin...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA BA DATOR OSTIRALEAN AREATZAKO KIOSKORA UDABERRIKO DENBORALDIARI HASIERA EMANEZ BILBOTARREN OSTIRALETAKO HITZORDUAREKIN Zazpi kontzertu eskainiko ditu zuzendari gonbidatuekin, Igor Tantos (maiatzak 24), Juanjo Ocón (maiatzak 31), Fernando Urain (ekainak 7) eta José Luis Egiluz (ekainak 14) adibidez. Inaugurazio kontzertua –bihar ostirala, 19:30etan- pasodobleekin, suite sinfónico eta Tom Jonesen obra ezagunekin osatuko da, ‘Agur jaunak’ doinuaren moldaketa lagin batekin batera Bilbon, 2013ko maiatzak 16. – Neguko kontzertu denboraldi arrakastatsua itxi ondoren, Bilboko Udal Musika Bandak BIHAR OSTITALA 17, BERE UDABERRIKO DENBORALDIA hasiko du aire librean Areatzako kioskora ostiraletan hurbiltzen diren guztiak girotuz. Eguraldi onarekin batera, asteburuei hasiera emateko, taldeak bere errepertorio berria entzutera gonbidatzen du publikoa, hilabete hauetan, estilo ezberdinen artean, pasodobleak, zartzuelak nahiz soinu bandak ere eskainiko dituelarik. Inaugurazio kontzertua, programatutako guztien modura, 19:30etan hasiko da, eta taldea Iñaki Urkizu, Bandako zuzendariordearen batutapean arituko da. Areatzako kontzertuetarako aukeratutako programek beti ere herri izaera mantendu nahi dute, gure Bandaren errepertorio klasikoarekin. Adibidez, bihar ostiralean eskainiko duen kontzertua, suite sinfoniko batekin (Miguel Asínsen ‘Los Madriles’) eta pasodoble batekin hasiko da (Fernando Godoy-ren ‘Vista Alegre’). Ondoren, James Curnow estatubatuarraren ‘Northwest passage’ garaikidea, José Vicente Egeak moldatu eta gaurkotutako ‘Agur jaunak’ doinua eta Tom Jones galestar abeslariaren doinu ezagunak izango dira entzungai. Eta amaitzeko, Bandak, Francisco Alonsoren ‘La Parranda. Canto a Murcia’ interpretatuko du. Zuzendari gonbidatuak Udaberri kontzertu zikloa zazpi kontzertuz osatuko da eta Banda Iñaki Urkizu eta lau zuzendari gonbidatuen aginduetara tartekatuko da. Iñaki Urkizu izango da batuta gidatzen ekainaren 17, 21 eta 28an, eta toke pertsonala emango diote bestetik zuzendari gonbidatuek, Igor Tantosek (maiatzaren 24an), Juanjo Oconek (maiatzaren 31an) Fernando Urainek (ekainaren 7an) eta Jose Luis Egiluzek (ekainaren 14an). Igor Tantos izango da publiko bilbotarraren aurrean arituko den zuzendari gonbidatuen artean lehena, Tuterako Udal Bandako eta Tres cantos Hiriko Koru eta Orkestrako arduraduna. Klarinete eta Koru zuzendaritzan tituluduna da Tantos, eta badu prestaketa pianoan ea kantuan ere. Oskorri eta Mayumana hain talde ezberdinekin ere kolaboratu izan du. Bestetik, Juanjo Ocón, 2000 urtetik da EGO Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestrako Zuzendari Artistikoa –euskal musikaren baitan dagoen harrobirik nagusienetakoa, bertan gure taldeko bost musikarik bere prestaketa egin zutelarik-. Gainera, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako hiru banden artetik bat bere ardurapean dago eta zentro berdinean, tronpeta irakaslea da. Fernando Urainek bestalde, ekaineko lehen ostiralean zuzenduko du gure taldea eta bera, Debako Udal Bandaren zuzendaria da 1991 urtetik, non talde honekin, hainbat banda lehiaketa irabazi egin ditu. Eta azkenik José Luis Egiluz bilbotarra izango dugu, Estatu Batuetan bere prestaketa burutu zuena. Bertan hainbat musika-taldetan aritu zen, adibidez, Californiako San Frantziskoko Kontserbatorioko Orkestran. Gainera Barakaldoko Antzokiko talde artistikoan parte hartu du musika-zuzendari gisara eta Ayala Antzokian eta Euskaldunan Antzokian denboraldi lirikoan ere parte hartu du. Arriaga Antzokian ‘Brundibar’ ume opera zuzendu du.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA BA DATOR ... · sinfónico eta Tom Jonesen obra ezagunekin...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA BA DATOR ... · sinfónico eta Tom Jonesen obra ezagunekin osatuko da, ‘Agur jaunak’ doinuaren moldaketa lagin batekin batera Bilbon,

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA BA DATOR OSTIRALEAN AREATZAKO KIOSKORA UDABERRIKO DENBORALDIARI HASIERA EMANEZ BILBOTARREN OSTIRALETAKO HITZORDUAREKIN • Zazpi kontzertu eskainiko ditu zuzendari gonbidatuekin, Igor Tantos (maiatzak

24), Juanjo Ocón (maiatzak 31), Fernando Urain (ekainak 7) eta José Luis Egiluz (ekainak 14) adibidez.

• Inaugurazio kontzertua –bihar ostirala, 19:30etan- pasodobleekin, suite sinfónico eta Tom Jonesen obra ezagunekin osatuko da, ‘Agur jaunak’ doinuaren moldaketa lagin batekin batera

Bilbon, 2013ko maiatzak 16. – Neguko kontzertu denboraldi arrakastatsua itxi ondoren, Bilboko Udal Musika Bandak BIHAR OSTITALA 17, BERE UDABERRIKO DENBORALDIA hasiko du aire librean Areatzako kioskora ostiraletan hurbiltzen diren guztiak girotuz. Eguraldi onarekin batera, asteburuei hasiera emateko, taldeak bere errepertorio berria entzutera gonbidatzen du publikoa, hilabete hauetan, estilo ezberdinen artean, pasodobleak, zartzuelak nahiz soinu bandak ere eskainiko dituelarik. Inaugurazio kontzertua, programatutako guztien modura, 19:30etan hasiko da, eta taldea Iñaki Urkizu, Bandako zuzendariordearen batutapean arituko da. Areatzako kontzertuetarako aukeratutako programek beti ere herri izaera mantendu nahi dute, gure Bandaren errepertorio klasikoarekin. Adibidez, bihar ostiralean eskainiko duen kontzertua, suite sinfoniko batekin (Miguel Asínsen ‘Los Madriles’) eta pasodoble batekin hasiko da (Fernando Godoy-ren ‘Vista Alegre’). Ondoren, James Curnow estatubatuarraren ‘Northwest passage’ garaikidea, José Vicente Egeak moldatu eta gaurkotutako ‘Agur jaunak’ doinua eta Tom Jones galestar abeslariaren doinu ezagunak izango dira entzungai. Eta amaitzeko, Bandak, Francisco Alonsoren ‘La Parranda. Canto a Murcia’ interpretatuko du. Zuzendari gonbidatuak Udaberri kontzertu zikloa zazpi kontzertuz osatuko da eta Banda Iñaki Urkizu eta lau zuzendari gonbidatuen aginduetara tartekatuko da. Iñaki Urkizu izango da batuta gidatzen ekainaren 17, 21 eta 28an, eta toke pertsonala emango diote bestetik zuzendari gonbidatuek, Igor Tantosek (maiatzaren 24an), Juanjo Oconek (maiatzaren 31an) Fernando Urainek (ekainaren 7an) eta Jose Luis Egiluzek (ekainaren 14an). Igor Tantos izango da publiko bilbotarraren aurrean arituko den zuzendari gonbidatuen artean lehena, Tuterako Udal Bandako eta Tres cantos Hiriko Koru eta Orkestrako arduraduna. Klarinete eta Koru zuzendaritzan tituluduna da Tantos, eta badu prestaketa pianoan ea kantuan ere. Oskorri eta Mayumana hain talde ezberdinekin ere kolaboratu izan du. Bestetik, Juanjo Ocón, 2000 urtetik da EGO Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestrako Zuzendari Artistikoa –euskal musikaren baitan dagoen harrobirik nagusienetakoa, bertan gure taldeko bost musikarik bere prestaketa egin zutelarik-. Gainera, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako hiru banden artetik bat bere ardurapean dago eta zentro berdinean, tronpeta irakaslea da. Fernando Urainek bestalde, ekaineko lehen ostiralean zuzenduko du gure taldea eta bera, Debako Udal Bandaren zuzendaria da 1991 urtetik, non talde honekin, hainbat banda lehiaketa irabazi egin ditu. Eta azkenik José Luis Egiluz bilbotarra izango dugu, Estatu Batuetan bere prestaketa burutu zuena. Bertan hainbat musika-taldetan aritu zen, adibidez, Californiako San Frantziskoko Kontserbatorioko Orkestran. Gainera Barakaldoko Antzokiko talde artistikoan parte hartu du musika-zuzendari gisara eta Ayala Antzokian eta Euskaldunan Antzokian denboraldi lirikoan ere parte hartu du. Arriaga Antzokian ‘Brundibar’ ume opera zuzendu du.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA BA DATOR ... · sinfónico eta Tom Jonesen obra ezagunekin osatuko da, ‘Agur jaunak’ doinuaren moldaketa lagin batekin batera Bilbon,

Udal Musika Banda, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BILBAOMUSIKA erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera.

KONTZERTUKO EGITARAUA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA Tokia: Areatzako Kioskoa Eguna: maiatzak 17, ostirala Ordua: 19:30 etan Zuzendaria: Iñaki Urkizu, Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendaria

EGITARAUA -Miguel Asíns: ‘Los Madr¡les’ (Suite sinfonikoa) -Fernando Godoy: ‘Vista Alegre’ (Pasodoblea) -James Curnow: ‘Northwest passage’ -José Vicente Egea: ‘Agur jaunak’ moldaketak -Tom Jones: Tom Jones in concert (Arr. F. Bernaerts) -Francisco Alonso: ‘La parranda. Canto a Murcia’

Informazio gehiago: BILBAOMUSIKA Prentsa Kabinetea L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. bulegoa. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]