PRENTSA OHARRA LINDA MERRICK KLARINETE ......Martin Ellerby musikagile ingeles garaikidearen lana...

2
PRENTSA OHARRA LINDA MERRICK KLARINETE-JOTZAILE BRITAINIARRA, BILBOKO UDAL BANDAREN BAKARLARI GONBIDATUA, DOMEKAN EUSKALDUNA JAUREGIAN Interprete ospetsu hau ezaguna egin da nazioartean klarinetea hedatzeko ahaleginagatik, eta instrumentu honetarako lanak enkargatu dizkie hainbat musikagileri Bandako zuzendari titular Rafael Sanz-Espert-ek zuzendutako kontzertu honek Martin Ellerby musikagile ingeles garaikidearen lana izango du ardatz • DOMEKA HONETAN, ABENDUAK 5, izango da, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Sarreraren prezioa 2 eurokoa da Bilbon, 2010eko abenduak 3. – Bilboko Udal Musika Bandak aurtengo azkenaurreko kontzertua eskainiko du DOMEKA HONETAN, abenduak 5. Bertan izango da Linda Merrick klarinete-jotzaile britainiarra, egungo interpreterik ezagunenetakoa eta instrumentu honetarako doinu berrien sorkuntzaren bultzatzailea. Kontzertua 12:00etan hasiko da Euskalduna Jauregian. Sarrerak 2 eurotan eros daitezke jauregiko txarteldegietan, kontzertuaren eguna arte, baita 944 310 310 telefonoan edota BBKren Zerbitzu Anitzeko kutxazainetan eta webgunean ere. Interprete ospetsua izateaz gain, Linda Merrick ezaguna egin da nazioartean errepertorio garaikideko ikertzaile gisa eta klarineterako pieza berrien sustatzaile gisa. Bere ibilbide profesionalean, hamabost disko grabatu ditu banda desberdinekin batera eta ganbera- musikan espezializatuta dagoen Navarra String Quartet hari-laukotea bezalako taldeen konpainian. Merrick Ensemble Sounds Positive taldearen sortzailea da, eta honekin batera, musikagile britainiarrek konposatutako 70 lan baino gehiago estreinatu eta hiru disko grabatu ditu. Horrez gain, Iparraldeko Musika Errege-Ikastegiko presidenteordea da -katedra baten jabea da bertan-, eta Howarth Klarineteen Erresuma Baturako ordezkaria. Kontzertu honetan, Martin Ellerby musikagile britainiarrari eskainita osatu den programaren barruan, konpositore honen bost lan interpretatuko dira. Ellerby-k (Worksop, Ingalaterra, 1957) orkestra, abesbatza eta bandetarako lanak idatzi ditu, baita ganberarako eta zenbait instrumentutarako lanak eta orkestrazio eta moldaketa komertzialak ere, eta bere lanak 150 disko baino gehiagotan argitaratu dira. Bilboko Udal Bandaren hurrengo emanaldia, aurtengo azkena, abenduaren 19ko Eguberrietako Kontzertua izango da, Abesbatza Elkartearen lankidetzsa bereziaz. Bilboko Udal Musika Banda, gaur egun, BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoaren ardurapean dago, Musika Eskola eta Udal Txistularien Banda bezala, bere kudeaketaren arduraduna.

Transcript of PRENTSA OHARRA LINDA MERRICK KLARINETE ......Martin Ellerby musikagile ingeles garaikidearen lana...

Page 1: PRENTSA OHARRA LINDA MERRICK KLARINETE ......Martin Ellerby musikagile ingeles garaikidearen lana izango du ardatz • DOMEKA HONETAN, ABENDUAK 5, izango da, 12:00etan, Euskalduna

PRENTSA OHARRA LINDA MERRICK KLARINETE-JOTZAILE BRITAINIARRA, BILBOKO UDAL BANDAREN BAKARLARI GONBIDATUA, DOMEKAN EUSKALDUNA JAUREGIAN • Interprete ospetsu hau ezaguna egin da nazioartean klarinetea hedatzeko ahaleginagatik, eta instrumentu honetarako lanak enkargatu dizkie hainbat musikagileri • Bandako zuzendari titular Rafael Sanz-Espert-ek zuzendutako kontzertu honek Martin Ellerby musikagile ingeles garaikidearen lana izango du ardatz • DOMEKA HONETAN, ABENDUAK 5, izango da, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Sarreraren prezioa 2 eurokoa da Bilbon, 2010eko abenduak 3. – Bilboko Udal Musika Bandak aurtengo azkenaurreko kontzertua eskainiko du DOMEKA HONETAN, abenduak 5. Bertan izango da Linda Merrick klarinete-jotzaile britainiarra, egungo interpreterik ezagunenetakoa eta instrumentu honetarako doinu berrien sorkuntzaren bultzatzailea. Kontzertua 12:00etan hasiko da Euskalduna Jauregian. Sarrerak 2 eurotan eros daitezke jauregiko txarteldegietan, kontzertuaren eguna arte, baita 944 310 310 telefonoan edota BBKren Zerbitzu Anitzeko kutxazainetan eta webgunean ere. Interprete ospetsua izateaz gain, Linda Merrick ezaguna egin da nazioartean errepertorio garaikideko ikertzaile gisa eta klarineterako pieza berrien sustatzaile gisa. Bere ibilbide profesionalean, hamabost disko grabatu ditu banda desberdinekin batera eta ganbera-musikan espezializatuta dagoen Navarra String Quartet hari-laukotea bezalako taldeen konpainian. Merrick Ensemble Sounds Positive taldearen sortzailea da, eta honekin batera, musikagile britainiarrek konposatutako 70 lan baino gehiago estreinatu eta hiru disko grabatu ditu. Horrez gain, Iparraldeko Musika Errege-Ikastegiko presidenteordea da -katedra baten jabea da bertan-, eta Howarth Klarineteen Erresuma Baturako ordezkaria. Kontzertu honetan, Martin Ellerby musikagile britainiarrari eskainita osatu den programaren barruan, konpositore honen bost lan interpretatuko dira. Ellerby-k (Worksop, Ingalaterra, 1957) orkestra, abesbatza eta bandetarako lanak idatzi ditu, baita ganberarako eta zenbait instrumentutarako lanak eta orkestrazio eta moldaketa komertzialak ere, eta bere lanak 150 disko baino gehiagotan argitaratu dira. Bilboko Udal Bandaren hurrengo emanaldia, aurtengo azkena, abenduaren 19ko Eguberrietako Kontzertua izango da, Abesbatza Elkartearen lankidetzsa bereziaz. Bilboko Udal Musika Banda, gaur egun, BILBAOMUSIKA Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoaren ardurapean dago, Musika Eskola eta Udal Txistularien Banda bezala, bere kudeaketaren arduraduna.

Page 2: PRENTSA OHARRA LINDA MERRICK KLARINETE ......Martin Ellerby musikagile ingeles garaikidearen lana izango du ardatz • DOMEKA HONETAN, ABENDUAK 5, izango da, 12:00etan, Euskalduna

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN DENBORALDIKO KONTZERTUA Tokia: Euskalduna Jauregia Eguna: abenduak 5, igandea Ordua: 12:00etan 2 €

EGITARAUA Lehen atala -‘H. M. S. CHARITY’ (March) - Martin Ellerby -‘NEW WOLRD DANCES’ - Martin Ellerby

1. ‘Earth dance’ (Molto allegro) 2. ‘Moon dance’ (Andante) 3. ‘Sun dance’ (Presto)

-‘CLARINET CONCERTO’ - Martin Ellerby 1. ‘Carousel’ (Vivace) 2. ‘Cameo’ (Andante cantabile con rubato) 3. ‘Charabanc’ (Allegro molto)

Bigarren atala -‘VENETIAN SPELLS’ - Martin Ellerby

1. Concertante - Antonio's Allegro (Allegro) 2. Pax de deux (Tempo di valse) 3. Vespers - Claudio's Sunset (Lento ma non troppo) 4. Festivo - Giovanni's Canon (Allegro con moto)

-‘SYMPHONY FOR WINDS’ - Martin Ellerby 1. ‘Tribute’ (Allegro energico) 2. ‘Chorale’ (Lento con rubato) 3. ‘Display’ (Presto)

Zuzendaria: Rafael Sanz-Espert

Informazio gehiago: BILKBAOMUSIKA prentsa bulegoa L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81–3. Solairua, 9. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]