mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak...

32
ARABAKO TXAPELA JOKOAN SEI BERTSOLARI , KATE LUZEKO SEI KATEBEGI , IGOKO DIRA PRINTZIPAL ANTZOKIKO OHOLTZARA AURTENGO ARABAKO FINALA JOKATZERA. MARTXA ONEAN DOAN TRENAREN ISPILU IZANGO DIRA, BAKOITZA BERE LEIHO, ERRITMO ETA MUNDU IKUSKERA. > 12 Endika PORTILLO | FOKU BAKEAREN KOOPERATIBAK: FARCeko gerrillari ohiek Ecomun sortu dute, gizarteratzeko tresna > 4 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Duela hamar urte eskaseko aspaldiko Euskal Herri hura RAMON SOLA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2019ko martxoaren 30a | XIII. urtea • 614. zenbakia 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

ARABAKO TXAPELA JOKOANSEI BERTSOLARI, KATE LUZEKO SEI KATEBEGI, IGOKO DIRA PRINTZIPAL ANTZOKIKO OHOLTZARA

AURTENGO ARABAKO FINALA JOKATZERA. MARTXA ONEAN DOAN TRENAREN ISPILU IZANGO

DIRA, BAKOITZA BERE LEIHO, ERRITMO ETA MUNDU IKUSKERA. > 12 Endika PORTILLO | FOKU

BAKEAREN KOOPERATIBAK:FARCeko gerrillari ohiek Ecomunsortu dute, gizarteratzeko tresna > 4

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Duela hamar urte eskaseko aspaldikoEuskal Herri hura RAMON SOLA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2019ko martxoaren 30a | XIII. urtea • 614. zenbakia0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

FARCeko gerrillari ohiekkooperatiba sare bat bultzatu dutegizarteratzea bultzatzeko 04

Camila Cienfuegos FARCekogerrillari ohiarekin solasean 06

Mozambike: «Idai» zikloiareneragin latza 08

Arabako Bertsolari Txapelketakofinalistak, saio erakargarri batenatarian 12

Madagaskarren energia, ura etaetxebizitza hobetzeko proiektupilotua 22

Dena kontatzen duten irudiak 24

Sarean 26

In fraganti: Mateo Lafragua 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

22

8

28

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta: Euskal

Herrian, estatuetan, Europan

eta munduan

10 Saioa Aginako Lamarain:

Amaierako puntua

11 Ramon Sola: Duela hamar urte

eskaseko aspaldiko Euskal Herri

hura

18 Amaia Ballesteros

19 Antton Izagirre: Boterearen

mistika

19 Miren Azkarate Badiola:

Lapurtuak bai, baina ez

ahaztuak

20 Arantxa Urbe: «Mendi» gogoan

21 Nerea Ibarzabal Salegi: Zer

nahiago duzu

30 Ana Arruarte Lasa: Adimen

artifiziala baita hezkuntzan ere

Page 3: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Gehiengo soziala eta nazioarteko aitortzaeskuratu behar ditugu gure helburuaklortzeko eta, hala ere, ez dakigu nahikoaizango ote den, parean dugun arerioakahal duen guztia egingo baitu gu geldia-razteko. Ez dirudi, Europan gertatzen ari

denaren kontra, Estatu espainolak erabakitzeko esku-bidea onartuko duenik. Ez dirudi, ondorioz, errefe-rendum adostu bat izan daitekeenik gatazka politikoakonpontzeko formula. Gaur-gaurkoz, behintzat, ez.

Aldebakarreko bidea ere zaila, luzea eta konplika-tua da. Katalanek sekulakoa egin dute, baina ez duteoraindik independentzia lortu eta hartutako bideakere zenbait muga agertu ditu. Estaturik gabeko he-rriekin indarrak bildu behar ditugu, hori izan daitekeklabea, gure edabe magiko sekretua, orain arte beharbezala eta behar bezainbeste erabili ez duguna. Ma-drili eta Parisi begira, baina baita Brusela eta nazioar-teari begira ere. Helburu berdintsuak dauzkagu etakasu askotan baita arerio berdinak ere. Gure indarrak,eskaerak eta ekimenak elkartu behar ditugu eragin-korragoak izateko.

Nazioartean, fase berri honetan, herri bezala agertubehar dugu; subjektua, alderdiak baino gehiago, Eus-kal Herria izan behar da, eta hori lortzeko lan egin be-har dugu, baita Euskal Herrian ere. Nazioarteko poli-tika estatu politika bilakatu behar dugu, bereosotasunean ezin bada, bai behintzat ahal den espa-rru horietan. Bestela, jai daukagu.

EZ GAUDE HEMEN POLITIKA KONBENTZIONALA EGITEKO

Urte dezente daramatzat herriz herri, maleta, pasa-portea eta hegazkin txartela lagun. Hegazkinei beldurdiet, eta, ehunka hegazkin hartu arren, beldur hori ezda gutxitzen. Hegazkina mugitzen hasten den bakoi-tzean beti datorkit pentsamendu berdina burura: «zeostia egiten dut nik oraindik ere honetan!». Hori bai,beldurra gutxitu ahala, nire burua egiten dugunarengarrantziaz konbentzitzea lortzen dut. Gu ez gaudehonetan politika konbentzionala maite dugulako, ez-ta politika konbentzionala egiteko ere. Ez gaude ho-netan postu bat, eserleku bat, lortzeko. Gure herria-

ren askatasuna eskuratzea da gure helburua eta ho-rretan jarraitzeko konpromisoa hartu dugu, konpro-miso indibiduala eta kolektiboa. “Ni” eta “gu” uztartuditugu.

Orain bide horrek Madrilera eraman nazake, Sena-tura, nora eta arerioaren bihotzera. Zein da gure mi-sio nagusia Madrilen? Nire ustez gatazkaren konpon-bidearen eremuan urratsak ematen jarraitzea.Gatazkaren arrazoiak eta ondorioak konpontzekoeman beharreko pausuen alde konplize eta lagungehiago eskuratzea. Gure eskubideak ozen eta garbidefendatzea. Autodeterminazio eskubidearen aldekoetengabeko lana egin beharra dago eta lan hori Esta-tuko gainontzeko estaturik gabeko herriekin egingodugu. Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako,erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba-dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.Gatazkaren ondorioek behin betiko konponbide batbehar dute, preso politiko guztiak eta iheslari zein de-portatuak etxeratzea da gure helburua, eta helburuhorren alde ahal dugun guztia egingo dugu. Madrile-tik ere bai. Estatuko betiko faxistak hor ditugu, ate jo-ka, mehatxuka, horiei ere aurre egitera goaz Madrile-ra, ez diegu beldurrik. Ez dezagun boto bat bera ereeman gabe utzi.

ESTATURIK GABEKO HERRIEKIN BATERA

Elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa izan behar diragure musika, gure diskurtsoen eta ekintzaren oina-rria. Zer eta erreferendum adostu bat, erabakitzeko es-kubidea eskuratzeko, jakinik Estatuak ez duela ziurre-nik horrelakorik onartuko, baina jakinik ere musikaeta bide hori direla gehiengoa eta nazioarteko aitortzaeskuratzeko modua.

Eta hori guztia katalanekin eta gainontzeko estatu-rik gabeko herriekin batera egingo dugu, estatuetan,Europan eta munduan. Datozen garai beltzen eta fa-xismoaren gorakada berrien aurrean, estaturik gabe-ko herriak bilakatuko gara demokraziaren, bakeareneta justizia sozialaren ikur. Estaturik gabeko herriakarazo izatetik konponbide izatera pasa behar dugu,pasatuko gara. Elkarrekin, denok batera. •

{ datorrena }

Euskal Herrian, estatuetan,Europan eta munduan

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

atzerria

Habanako ba-ke akordio-en baitan,FARC-EPkog e r r i l l a r iohiek Eco-

mun (Economías Sociales delComún) kooperatiba sarea sor-tu zuten, ekonomia solidario-an oinarrituta. 2017ko uztaile-an aurkeztu zuten Bogotan

eginiko ekitaldi batean. Pasaden asteburuan, hilaren 23aneta 24an, batzar nazionala eginzuten Icononzon, Toliman. Ko-lonbia osoko ordezkariak bil-du ziren, baita nazioartekolankidetzako ordezkariak etaFARC talde politikoko legebil-tzarkideak ere. Egun, 13.000borrokalari ohi, gerrillariaketa milizianoak kontuan har-

tuta, daude gizarteratze proze-suan. Kolonbiako Gobernua-ren eta erakundeen aldetik la-guntza emateko borondateeskasa aurkitu dute. Habanan hitzartutakoa bete-

tzeko konpromisoa eskasa da,batez ere, lurraren banaketarieta jabetzari dagokionez. Ge-rrillari ohientzat lur funts batsortzea adostu zuten, baina,akordioak sinatu zirenetik biurte baino gehiago igaro dire-nean, oraindik ere ez dute lanegiteko lursail propiorik. «Nekazaritza eremuetakoak

gara gehienak, nekazariak.Horregatik da lurra hain ga-rrantzitsua guretzat; gerrilla-ri ohien gizarteratze ekono-mikoa bermatzekoezinbestekoa da», plazaratuzuen Ecomuneko zuzendariFanny Castellanosek ContagioRadio irrati kolonbiarrean.«Estatuaren begiak beste lekubatean jarr ita daude, ezbehintzat landa eremuetan.Nekazari arruntak ez dira eu-ren lurren jabe. Edozein une-tan kendu diezazkiete lur sai-lak, baita berrogei urtez landuostean ere. Guri ere gauza beragerta dakiguke, lurraren jabe-ak ez baikara», salatu zuen el-karrizketan.Ecomunek zonalde desber-

dinetan gerrillari ohiek bultza-tu dituzten proiektu ekonomi-koak babesten ditu. Jada 125kooperatiba sortu dituzte,5.000 bazkide baino gehiago-rekin, horietatik 1.300 emaku-meak. Datorren abuztuan,Ecomunek Bogotan duen egoi-tzan denda bat zabalduko duteekoizten dituzten produktuaksaltzeko.Guztion kezka nagusia argia

da: nola merkaturatuko dituz-ten ekoizten dituzten produk-tuak –oihartzun gehien izanduena La Esperanza kafea da–.Izan ere, ez dago politika pu-

Popayan herrian zabaldu dutenArte Fariano dendan gerrillariohiek ekoitzitako produktuaksaltzen dituzte, besteak beste,La Esperanza kafea, panpinakedota lepokoak. Ondokoorrialdean, Ecomunekoarduradunak iaz Euskal Herrianizan zirenean MondragonKorporaziora egindako bisitaeta Unibertsitate Nazionalakantolatutako azokan Ecomunekjarritako saltokia.EMAKUME FARIANOAK ETA ECOMUN

BAKEAREN KOOPERATIBAKFARCeko gerrillari ohiek Ecomun jarridute martxan gizarteratzea bultzatzeko

Ainara Lertxundi

Agirre Lehendakaria Center zentrok, Lakuako Gobernuak etaMondragon Korporazioko LKSeta Alecopenpresek FARCekogerrillari ohien kooperatiba sarea indartzen lagunduko dute.Horretarako konpromiso gutun bat sinatu berri duteMutatan, Kolonbian. Xedea, gerrillari ohiek ekoitzitako nekazaritza eta artisautza produktuak babestea.

KOLONBIA / b

Page 5: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 4 / 5

blikorik produktuon saleros-keta bermatzeko eta «horiekgabe zail izango dugu nekaza-ritza eta artisautza produk-tuak komertzializatzea», adie-razi zuen Castellanosek. Tokian tokiko merkatuak oi-

narri hartu nahi dituzte.Ekoizteko modu tradizionalakberreskuratzen ari dira, ikus-pegi alternatibo eta ekologi-koa oinarri. Ekoturismoa bul-tzatzen ere ari dira; gatazkaarmatua indarrean zenean bi-sita ezin zitezkeen zonalde ba-tzuk, orain, turismorako za-

baldu dira, gerrillari ohiak tu-rismo gidari bihurtuta, inorkbaino hobeto ezagutzen dituz-telako inguruok. Hamazazpiekimen proposatu dituzte tu-rismoaren alorrean. Horieta-ko batek turistei aukera ema-ten die kanpaleku gerrillaribat nolakoa zen ezagutzekoeta gerrillariek erabiltzen zi-tuzten dendetan lo egiteko.Kooperatiba horiei lagun-

tzeko konpromisoa hartu du-te Mondragon Korporazioko LKS Next eta Alecop enpresek,Agirre Lehendakaria Center

zentroak eta Lakuako Gober-nuak, Europako Batasunare-kin batera. Euskal Herriak ko-operatiben munduan duenesperientzia zabala gerrillariohien esku jarri nahi dute, la-guntza ekonomikoa emateazgain. Aholkularitza lana egin-go dute, kooperatibak nolasortu, garatu eta sendotuazalduz, ekimenon bideraga-rritasuna bermatzea helburu.«Auzolana» da filosofia.Elkarlana sustatzeko eta ba-

ke prozesuari ekarpena egite-ko, konpromiso gutuna sinatuzuten guztiek martxoaren13an, Mutatan. Bertan izan zi-ren Carlos Barandiaran eta Ai-tor Altolagirre LKS Next etaAlecop enpresen ordezkariak, Paul Rios Agirre Lehendakaria

Centerreko kidea, Jonan Fer-nandez Lakuako Giza Eskubi-de, Bizikidetza eta Lankidetza-ko idazkari nagusia eta RafaelKutz Lakuak Txilen, Perun etaKolonbian duen ordezkaria.Europar Batasunak 7.477.312

euroko ekarpena egingo dioegitasmoari, Kolonbiako Go-bernuak 1.100.000 eurokoa,Espainiako Nazioarteko Lan-kidetzarako eta GarapenerakoAgentziak eta Lakuako Gober-nuak 300.000 eurokoa etaEcomunek 319.327 eurokoa.«Bake prozesua gauzatzeko

zailtasun handiak egon arren,baikor itzultzen naiz gerrillariohien ausardia ikusita. Gizar-teratzearekin konprometitutadaude. Euskadik eta EuropakoBatasunak ekarpen handiaegin diezaiokete Kolonbiakobakeari», esan zuen Riosek. Fernandezen hitzetan, «ba-

kea lehen mailako aktibo eko-nomikoa da. Gizarte batekduen energia azalarazten dubakeak, esperantzari bideematen dio. Bakea eta biziki-detza kausa unibertsalak dira.Bakea, justizia eta adiskide-tzea inporta zaizkigulako gau-de hemen».

Asko dira gerrillari ohiak ekoizten ari direnproduktuak, adibidez La Roja garagardoa.2018ko irailean hasi ziren eta astero 150 litroekoizten dituzte Icononzon, Toliman

Turismoaren alorrean hamazazpi egitasmoaurkeztu dituzte. Borrokalari ohiak turismogidari bihurtu dira hainbat zonaldetan, inorkbaino hobeto ezagutzen dituzte eta inguruok

Page 6: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

atzerria

Popayanen, Cau-can, gerril lariohiek egindakoartisau lanekindenda zabalduberri dute. Gi-

zarteratzea helburu duenproiektu horri buruz mintzatuda GAUR8 Camila Cienfuegosgerrillari ohiarekin.

Zer-nolako proiektuak ditu-zue esku artean?Kultur aniztasun handia dagoCauca, Valle eta Nariño depar-tamenduek osatutako Kolon-biako hego-mendebaldean.Afrikar jatorriko ohiturak, kul-tura indigena eta nekazaritzatradizioak batzen dira, beraz,aberastasun handia dago. Ge-rrillarien gizarteratze proze-sua ez da batere erraza izan,zailtasun handiak izan dituguerakundeen borondate eskasadela eta, baita segurtasun ara-zoengatik ere. Gerrillari ohiaketa haien senideak talde arma-tuen mehatxupean bizi dira.70tik gora gerrillari ohi hil di-tuzten arren, heriotza horieiburuz argibide gutxi daude.Egungo testuingurua zaila da,hala ere, nabarmengarriak di-ren aurrerapenak ere egon di-ra, esaterako, gutako askok ba-txilergoa bukatu ahal izandugu, beste batzuk Unibertsi-tate Nazionalean eta Javeria-noan diplomatu dira. Bi uni-bertsitate horiek asko lagundugaituzte formakuntzan. Ema-kumeari eta generoari dago-kion atalean, berriz, tamalez,erakundeek ez dute oraindikere proiekturik bultzatu edoproposatu. Egon diren ekime-nak eta dinamikak generoalantzen duten kolektiboek sus-tatutakoak izan dira, adibidez,

Maria Cano kolektiboak anto-latu zuen eskola; Nazio Batueneta Norvegiak Kolonbian duenenbaxadaren laguntzarekin,hamar eguneko eskola antola-tu zuen. Caucako 31 gerrillariohi eta komunitateetako lide-rrak diren emakumeek eskuhartu zuten. Abenduaren 11n, Arte Faria-

no denda zabaldu genuen Po-payanen, Caucan. Dekorazioguztia eskuz egindakoa da. Ba-liabide gutxirekin, egurrezkoeskorga bat egin genuen La El-virako Gaikuntza eta Gizarte-ratzeko Eremuan gerrillariohiek ekoiztutako La Esperan-za kafea salgai jartzeko. Apala-tegietan, eskuz egindako lepo-koak eta apaingarriak jarriditugu, baita kamisetak, txa-pelak, koadroak, argazkiak jar-tzeko markoak eta bakearenaldeko panpinak ere. Den-de-na eskuz egindako gauzak di-ra. Dendaren inaugurazioraNazio Batuetako Emakumeakerakundeko ordezkari bat, ar-tistak eta Popayaneko hedabi-deak joan ziren. Egun handiaizan zen.

Nola bizi izan zenuen eguna?Dendaren helburua, gizartera-tze prozesua indartzea da, bai-ta FARC talde politikoa izanikkomunitatearekin eta gizarteeragileekin dituen harrema-nak estutzea ere, elkarren arte-ko kolaborazioa sendotzea.Emakume farianoek berradis-kidetzearen aldeko pausoaeman dugu; artearen eta lanbakoitzean ipini dugun maita-sunaren bidez, bakea eraikitze-ko dugun borondatea erakutsinahi izan dugu. Lau hamarka-datik gora daramatzagu bakeaeraikitzearen aldeko borrokaneta hau beste urrats bat da.

Non eta zein egunetan egon-go da zabalik denda?

Dendaren kokapenak pozezbetetzen gaitu. Gizarte mugi-menduek duten etxean zabal-du dugu, eta horrek harrotasu-nez betetzen gaitu. Benetanpozgarria eta txalogarria daeremu hori guri utzi izana.Esan bezala, horrelako ekime-nek gizarte eragileekin eta be-reziki emakumeekin ditugunharremanak estutzea ahalbi-detzen digute. Proiektuan es-ku hartu dugun emakumeonagenda politikoaren araberairekiko ditugu ateak.

Zer-nolako jarrera du gizarte-ak zuekin? Gizarteratzea prozesu integra-la da. Estatuak ez du bere hitzabete eta horrek gizartearenganeragiten du. Gerrillari ohiakezagutzen gaituztenok, gu eza-gutzeko asmoarekin gureganahurbildu direnek, prozesuakaurrera egitea nahi dute. Gai-kuntza eta Gizarteratze lureremuetara joan dira, guri es-ku bat botatzeko. Zoritxarrez,gizartearen beste zati batekhedabideek urte luzez gurekontra esan zituzten gezur bo-robilak sinisten ditu oraindik.Eta ez du barneratu bake pro-zesuak duen garrantzia. Aurre-ra egin ahal izateko, gerrillanegon ginenok gizartearen bai-tan egon behar dugu, eskubidezibil eta politiko guztiekin,beste edozein herritar bezala.Oraindik gure gizarteratzea-ren kontra dagoen sektore ho-ri hortaz jabetu beharko litza-teke. Guztion artean jokoandagoen bakea eraiki behar du-gu, hori ezinbestekoa da.

Nola bizi dute gerrillari ohiekgizarteratze prozesua? Zer-nolako eragina du haiengan? Eragina bi eremutan aztertubehar dugu. Batetik, klandesti-nitate egoeratik atera izanak gure senideekin, seme-alabe-

«Artisautza proiektu honeklanda eremua eta hiria

uztartu, gerturatu ditu»

CAMILACIENFUEGOS

FARCeko gerrillarien gizarteratze

prozesuaren baitan, haiek ekoiztutako

produktuak –hala nola, panpinak, lepokoak,

kafea...– saltzeko denda zabaldu berri dute.

Ainara Lertxundi

FARC-EKO GERRILLARI OHIA

Page 7: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 6 / 7

kin berriro elkartzea ahalbide-tu digu. Gerran egon ginen bi-tartean, ezin izan genituenikusi, haien eta gure segurta-sunagatik. Batzuek urte luzeakeman zituzten, genituen, guresenideak besarkatu gabe, etagizarteratzeak haiekin berriroelkartu ahal izatea ahalbidetudigu. Klandestinitatea atzeanutzi dugu. Legearen barneanjokatzeak ahalbidetu digu he-rriarekin, bakean lagundu gai-tuen herri xehearekin, bestemodu batean lotzea eta ondo-rengo belaunaldien etorkizu-nean pentsatuz beste gizartebaten eraikuntzan esku har-tzea. Gizarte hobeago bat utzinahi diegu gure seme-alabei,guk izan ez genituen aukerakizan ditzaten nahi dugu.Bestetik, prozesua zaila izanda; bake akordioak itxaropeneta esperantza handiak piztuzituen gerrillarien artean etaerrealitatea ez dago itxaropenhorien mailan. Aukera faltabistakoa da arlo guztietan;hezkuntzan, lurraren jabetzan,lanpostuetan… Oraindik erejazarpena pairatzen dugu etaestigmatizatzen gaituzte. Ezinditugu ahaztu espetxeetanoraindik dauden presoak,Ameriketako Estatu Batuetansegurtasun handiko kartzelabatean preso duten Simon Tri-nidad edo gure kide eta nego-ziatzaile Jesus Santrich.

Zein da sozietate kooperatibohauen balore erantsia? Partidua kohesionatzeko ba-liogarriak izan dira. Dinamikaekonomiko horiei esker gerri-llari ohiek gizarteratzeko ba-liabideak aurkitu dituzte. Ho-rrez gain, gizartean txertatzendiren dinamikak dira, herrita-rrek esku hartu dezakete ho-rietan. Kolonbia osatzen dutenkomunitate desberdinek partehartu dezakete, eta aniztasun

horrek aberastu egiten gaitu.Elkarrekin, Habanan hitzartu-takoa errealitate bihurtu nahidugu. Herrien, nekazarien, in-digenen egoera errotik alda-tzea zen bake akordioaren hel-burua, Estatua urte luzez iritsiez den zonalde horien bizi-ka-litatea hobetzea. Erreformakbehar-beharrezkoak dira, eta,bide horretan, gerrillari izanginenok komunitatearekin batlan egin behar dugu.

Gerrillaria izateaz gain, zunegoziatzailea izan zinen Ha-banan. Genero azpibatzorde-an egon zinen eta FARCek na-zioarteko komunikabideekin zituen harremanak zure kar-gu egon ziren. Orain, Arte Fa-riano dendaren sustatzaileaizan zara. Nola bizi izan ditu-zu etapa horiek?Gerrillan egondako urteakizango dira gehien gogoratukoditudanak, dudarik gabe. His-torikoki gizonek agindu dutengizarte batean hezi nintzen;kolonbiarra oso gizarte pa-triarkala da. Gerrillan ahal-dundu nintzen emakume gisa.Estruktura politiko-militarraizanik, eskubide berak geni-

tuen emakume eta gizonek.Ardura eta eskubide berak ge-nituen bai militarren kontraborrokatu behar genueneanbai barne antolakuntzari da-gokionez. Emakume eta gizo-nek berdin kozinatzen genuen,ariketa fisiko berak egiten ge-nituen, formakuntza bera ja-sotzen genuen, trintxerak egi-ten genituen, zaintza lanak...Ez zegoen desberdintasunik,eskubideak eta betebeharrakguztiontzat berdinak ziren.Emakume asko buruzagi izanginen, ni neu komandanteizan nintzen; ardura politiko-ak eta militarrak izan geni-tuen. Horrek erakusten dizuemakume farianoek izan ge-nuen protagonismoa, indarraeta gaitasuna.Habanako prozesua besteagertoki zeharo desberdinaizan zen. Emakumearen pape-ra mahaigaineratu ahal izangenuen, aurreiritziak alde ba-tera utzita. Oihanean bezala,emakume ahaldundu gisa aur-keztu genuen gure burua, es-perantzaz beterik eta zabal-tzen ari ginen etapa berrihorretan erabat sinetsita. Ha-banan egoteak gizarte eta

emakume mugimenduak eza-gutzea ahalbidetu zigun.Haien esperientziaz ikasi ge-nuen, gure arteko zubiak erai-kiz. Habanan etsaiarekin au-rrez aurre eseri ginen, bosthamarkada luzez haiekin bo-rrokatu ostean arlo militarre-an eta politikoan. Ez genituengaraitu, baina haiek gu ere ez.Espero dugu han eztabaidatueta sinatu genuena betetzea.Azkenik, artisautza proiektuhonek landa eremua eta hiriauztartu, elkartu, gerturatu di-tu. Esan ohi da erabat desber-dinak diren bi Kolonbia dau-dela, landa eremukoa etahirietakoa. Gerran gure kabuzikasi genituen gauzei esker,esaterako josten, eta komuni-tateetako emakumeen ekarpe-nekin, martxan ipini dugu ar-tisautza kooperatiba hau.Emakume gisa errespetatugaitzaten exijitzen dugu etaartisau lanaren bidez bakeaeta bestelako bizimodu bat al-darrikatzen ditugu. Tokian to-kiko kulturak eta ohiturak ereerrekuperatu eta bultzatu nahiditugu proiektu honekin.

Laguntzarik izan duzue?Ba, egia esateko, kooperatibeneta enpresaren mundua osourruti gelditzen zitzaigun ha-sieran. Zaila izan da ikasteanola garatzen den proiektuekonomiko bat, ez genekiennondik hasi, erabat galdutageunden eta erakundeek ezdute borondaterik guri forma-kuntza emateko. Ikasi dugunaguregana boluntario gisa ger-turatu diren norbanakoei etagizarte eragileei esker izan da.Ez dugu laguntza ekonomiko-rik jaso Estatuaren aldetik. Gu-retzat garrantzitsuena gizartesareen berreraikuntza da, etafamilien eta norbanakoen bi-zitzak hobetzeko lurra eta ba-liabideak behar ditugu.

EMAKUMEAKArte Fariano denda

emakume farianoek

bultzatutako ekimena da.

Haiek egin dituzte eskuz

dendan salgai dauden

materialak –aurreko bi

orrialdeetako argazkietan

ikus daitezke horietako

batzuk–. «Bakea lortzeko,

armak berriro hartzeko

beharrik ez izateko, lana

eta hezkuntza behar

ditugu, denda hau esfortzu

handiz eta pertsona

askoren laguntza

ekonomikoari esker lortu

dugu», nabarmendu zuen

Camila Cienfuegosek

inaugurazioaren egunean.

“Argazkiak: FARC

Page 8: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

atzerria

Afrikak histo-rian ezagutuduen honda-mendi meteo-rologikorik la-rrienetarikoa

jasan berri du. Martxoaren er-dialdean Malawi, Mozambikeeta Zimbabwe zeharkatu zuen“Idai” zikloiak izugarrizko tris-kantza eragin du.

Malawira ir itsi zeneanekaitz tropikala zen oraindik“Idai”. 59 hildako eragin zituenbertan. Desegin Zimbabwendesegin zen, 172 biktima era-gin ostean hori bai. Baina, du-darik gabe, Mozambike izanda gogorren kolpatutako he-rrialdea. Dagoeneko 447 hilda-ko zenbatu dituzte bertan. Sa-telite bidez lortutako irudiekagerian utzi dutenez, “Idai” zi-kloiak Mozambikeren erdian«barne itsaso bat» eratu zuen,125 kilometroko luzera eta 25kilometroko zabalera hartuzuen “itsasoa”. Herrialdeko bi-garren hiri handiena, Beira, iaguztiz suntsitu dute zikloiakeragindako haizete eta eurite-ek. 35.000 etxebizitza eta3.100 eskola urpean edotahondakinen artean desagertu dira.

Nazio Batuen Erakundeko(NBE) herrialdeko ordezkarinagusiak ohartarazi duenez,«oraindik zenbat gunetarairisterik izan ez dugun arren,

guztiz suntsituta ez ote dau-den beldur gara». SavianoAbreu NBEren Giza LaguntzaKoordinatzeko Bulegoaren bo-zeramaileak azaldu duenez,«oraindik urpen daude hain-bat zonalde, baina lortu dugujada Nhamatanda moduko ba-rrutietara iristea». Eskualdehorretan urgentziazko lagun-tza heldu zain egon dira hain-bat egunez 240.000 pertsona.«Hasiera-hasieratik bota ge-nizkien gailetak eta elikagaiak,baina denbora behar izaten dabertara heltzeko. Nekazaritzaeremuak dira eta oso zaila dabertaratzea».

Zikloiak hiru milioi kaltetueragin ditu guztira, horietatik300.000 Malawin eta Zimbab-wen. Egoera izugarria da Mo-zambiken.

LEHEN KOLERA KASUAK

NBEk emandako datuen ara-bera, ia bi miloi pertsona dau-de urgentziazko laguntza be-harrean. «Imajinatu nolakoaizan den hondamendia biztan-leen %100 badaude babes, jaki,botika eta arropa premian.Kolera kasuei aurre hartzekohidratatzaileak eta ura garbi-tzeko produktuak ere behar-beharrezkoa dira».

Mozambikeko Gobernuaklehen kolera kasuak artatu di-tuztela onartu du. «Dagoene-ko bost kasu eman direla

Hondamendiak utzitakoirudiek ez dute, tamalez,azalpenik behar. YASUYOSHI CHIBAH | AFP

HAIZEA, EURIA, HERIOTZAAfrikako ekialdea zeharkatu duen «Idai»zikloiak eragin latza izan du Mozambiken

Dabid LAZKANOITURBURU

Afrikak pairatu duen ezbeharrik larrienetarikoa, eskualdeakorain arte ezagutu gabeko hondamendia... Hitzak motzgeratzen dira «Idai» zikloiak Afrikako ekialdean, eta batezere Mozambiken, utzi duen heriotza arrastoa deskribatzeko.Lehen kolera kasuak azaldu dira dagoeneko eta, gainera,uztarik gabe geratu dira herrialdearen erdialdeko biztanleak.

IDAI ZIKLOIA / b

Page 9: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 8 / 9

baiezta dezaket, guztiak Beirahirian», azaldu du Mozambi-keko Osasun Ministerioko zu-zendariorde Maria BenignaMatsinhek.Ura pozoitu izanak eta eda-

teko ura ez izateak eragin dukolera azaltzea, horrelako la-rrialdi egoeratan askotan ger-tatzen dena. Are gehiagotanura garbitzeko produktuak erefaltan direnean.Mugarik Gabeko Medikuek

herrialdean duten koordina-tzaile nagusi Caroline Rosekargi du egoera ez dela bereha-lakoan konponduko: «Lagun-tza eskualde guztietara heltze-ko hilabeteak beharko dira etaurtebete pasa beharko da jen-dea aurreko ‘normaltasun’egoerara itzultzeko». Adituakohartarazi duenez, osasunarenarloan «behar izugarriak»daude, zikloiak hainbat osa-sun zentro eta anbulatorioerabat suntsitu dituelako. «Kolera ez da kezkatzen gai-

tuen gaitz bakarra. Malaria eta

arnasarekin zerikusia dutenkasuak agertuko ote diren bel-dur ere bagara, jende asko kalegorrian geratu delako». Rosenesanetan, orain ezinbestekoaizango da gobernuz kanpokoerakundeen eta agentzien lanakoordinatzea.

MILOI BAT HAUR BEHARREAN

International Plan gobernuzkanpoko erakundea ere Mo-zambiken da eta milioi bathaur urgentziazko beharreandaudela ohartarazi du, askoeta asko familiatik urrundutaeta traumatizatuta. «Badakigumilioi bat neskato eta mutikolarrialdi egoeran daudela etajakiak, ura, botikak, babesa etahezkuntza eman behar zaizkieahalik eta azkarren. «Hornikuntza katea hautsi

egin da eta horrek jakien, eda-teko uraren eta zaintza medi-koaren falta eragin du», ohar-tarazi du Mugarik GabekoMedikuen Larrialdietarako ko-ordinatzaile Gert Verdonckek.

«Jendeak pozoitutako putzue-tako ura edatea beste aukera-rik ez du, edo bide bazterrekour geldoa edatea. Beherako ka-suak izugarri ugaldu dira».Mugarik Gabeko Medikuek

ehunka eri artatu dituzte egu-notan, baina kezka nagusia ko-lera zabalduko ote den da. Bei-rako hiru osasun zentrotangaitza izan dezaketen 200 pa-ziente artatzen ari dira. Osasu-naren Mundu Erakundeak ko-leraren aurkako 900.000txerto-dosi bidali ditu dagoe-neko Mozambikera eta dato-

zen egunetan gutxienez100.000 pertsona txertatzeaespero dute.

UZTA OSOA GALDUTA

Zikloiaren eraginez, uzta jaso-tako prest zeuden 500.000hektarea laborantza lur urpe-an geratu dira. Hondamendiizugarria.Mozambike erdialdeko Be-

gaja herrixkan, Ruca Matananekazaria artaburuak bilatunahian ari da “Idai” zikloiakguztiz suntsitutako hondaki-nen artean. Bere etxera dara-man bidearen bi aldeetan artolandareak ikusten dira nonahi,erabat lokaztuta. «Zikloiaklandareak okertu egin zituenlehenik. Gero euriteak iritsieta bizirik zeudenak guztizsuntsitu zituen», azaldu kez-katuta 50 urteko nekazariak.Azukre kanaberekin berdinagertatu zen.Elikagaien Mundu Progra-

mako eleduna den GeraldiBourkek azaldu bezala, ezbe-harra nekazariak uzta jasotze-ar zirenean heldu da. «Egoerabenetan zaila da desnutriziotasa oso altua duen herrialde-an. Haurren %42 gaizki elika-tuta daude».Ernesto Roberto Matsinhe

Begajako nekazaria lur jota da-go. «Hemen urtean uzta baka-rra dugu, beraz, datorren urte-ra arte itxaron beharko dugu».NBEren ustez, ezbeharra al-

daketa klimatikoaren arris-kuen seinale argia da. Klimaaldaketak gertatutakoan era-gin zuzena izan edo ez, Bour-kek argi du ezbeharra jasanduten herrialdeetan «baldin-tza klimatikoak muturrekoak»izango direla aurrerantzean.Ondorioz, «elikagairik nagu-sienetarikoa den artoa ezinizango da landatu hemendik10-15 urtera» .Gaitzetik gaitzera.

Herrialdearen erdialdean barne itsaso bateragin zuten zikloiak ekarritako euriteek.500.000 hektarea laborantza lur galdu diraguztira, noiz eta uzta hastear zenean

Lehen kolera kasuak eman dira Mozambiken,jendeak ez duelako edateko urik. Milaka dirabeherakoak jota daudenak. Adituak malaria etabeste hainbat gaitz agertuko diren beldur dira

Page 10: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a/

hez

kun

tza

/ te

knol

ogia

Bizitzan zehar, zenbate-tan ikusi duzu zure bu-rua agur esatera behar-tuta? Gure bizitza hasteneta amaitzen diren ziklo-ez beteta dago. Hortaz, eta

oinazea sortu arren, hasiera eta amaie-ra ugari bizi izango ditugu. «Ez dut ulertzen nola gertatu den.

Ezin dut sinetsi leku hartatik joan iza-na. Nola izan daiteke bukatu izana, bi-zipoza ematen zidan-eta!». Horiek izandaitezke darabilkizun pentsamendue-tako batzuk; bada, orduan, zuri ere,amaierek ez dizute hasiera berri batimajinatzen uzten. Oraindik iragandako garaietan bizi

zara? Agian, istorioren bat amaitutadago, baina oraindik zure barneanamaitu gabe irauten du, edo bizipenakamaitu zaizkion hiri batean bizi zara,eta, hori jakinda, ez zara onartzeko gai.Hala eta guztiz ere, amaierak, gure bar-neko zati batekin geratzen diren espe-

rientzia baten ageriko ebidentziak dira.Amaierek agurra suposatzen dute, bai,baina ezin dugu ahaztu agurtzen du-gun horrek emandako bizipenak gure-ak direla eta inork ezin dizkigula ken-du.

Beste hitz batzuekin esanda, agu-rraren zatirik korapilatsuena, ez da«agur» esatearen ekintza bera, bai-zik eta ikastea agur horrek, denadelakoa alde batera utzi eta aurrerajarraitzea esan nahi duela. Askotanesan digute bizitza errusiar-mendi batbezain aldakorra dela, une baxuagozein altuagoetara egokitu beharra du-gula, baina, aldi berean, bizitza zorion-tsua izatea, gauzek, harremanek etaegoerek betiko irautea dela sinestarazinahi digute. Aurkakotasun horretan,kaltea aurkitzen da. Babesgabe senti-tzen gara, gure egia etengabe aldatzendela ohartzean, zoriona etengabekoaez dela alegia, eta, irabazten jarraitu

ahal izateko, lehenago edo berandua-go, zerbait galtzera behartuta gaudela.Ateak ixtea ezinbestekoa bihurtzen

da orainak aurrera egiten ez duenean.Sarritan geldialdia gertatzen da, orain-dik gure bihotzean irekita dirauen ira-ganari heltzeagatik. Orain, hausnar eza-zu, denbora hartu izan zenari joatenuzteko egoerek, gauzek edo bizitzarenzenbait alderdik gehiago eman ezin du-tenean, eta onartu, izan ez zena etaoraindik ahaztu ez duzun hura. Zure za-ma hustu ezazu, etorriko denari hutsu-nea utziz. Iraganak ikasteko balio du, ezzu gelditzeko ordea, oraina atzokoare-kin ezberdina izan daitekeelako. Zen-tzugabekeria da, hilzorian dauden ego-erak aurrera jarraitzea behartzea.Emozionalki osasuntsua baita, esaldiariamaierako puntua jartzea.Beldurra, nahi edo ez, beti egongo da

hor, bai zerbait edo norbait askatzekoorduan, bai bizitzak aldi berri bateragidatzen gaituenean.Batzuetan positiboa izango da eta

beste batzuetan ez, baina beharrezkoada bukatzea eta atea itxi ahal izatea,beste bat edo beste batzuk ireki daite-zen baimentzeko. Bestela, aurrera egi-tea ezinezkoa zaigu, zehaztasun gabe-ko etengabeko egoeran bizi izangogara, ezer ez dugulako ixten edoamaitzen.

Nahiko arazotsua izan daiteke aska-tzen ez jakitea, agur esaten ez jaki-tea edo zerbaiten amaiera erabaki-tzea. Kontrakoa bezain beste: ezerekinhertsiki ez nahastea, hura galtzeko bel-durrez. Beharbada, dena bukatzen delanaturaltasun handiagoarekin ikustenikasten badugu, hemen eta orain, in-guratzen gaituen honetaz gehiago go-zatzea lortuko dugu, jada joan zen horiguztia faltan bota ordez. •

[email protected] da bukatzea eta atea itxi ahal izatea, beste bat edo beste batzuk ireki daitezen.

Amaierako puntua

Saioa Aginako LamarainPsikoterapeuta

Page 11: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Datorren hauteskunde zikloak arreta guz-tia xurgatuko du, eta zurrunbilo horre-tan guztiz itota geldituko da hainbat ur-temuga borobil. Esaterako, laster hamarurte beteko dira ETAk azkeneko hilketakegin zituenetik. Hamar urte ere ezker

abertzalearen irauli estrategikoa abian jarri zenetik.Hamar urte, ilegalizazioa baliatuz, Patxi Lopez EAEkolehendakari bilakatu zenetik. Eta hamar urte ere kri-sialdi ekonomikoak Estatu espainola (eta gu geu be-raiekin) zulo beltzean sartu zuenetik. Hautetsontzieiekin aurretik, ariketa interesgarria da hari guztiarigainbegiratu bat ematea, aurrerantzean datorrenariperspektiba egoki batekin ekiteko.Gordinenetik hasita, duela hamar urte eskaseko as-

paldiko Euskal Herri hartan hauteskundeak ETArenborroka armatuak zein Estatuak ezarritako ilegaliza-zioak goitik behera baldintzatzen zituzten. Bi datu bai-no ez: 2008ko Estatuko hauteskundeetako kanpainauste baino lehenago bukatu zen ETAk Arrasaten IsaiasCarrasco PSEko zinegotzi ohia hil zuelako, eta, 2009koEAEko hauteskundeetan, boz kopuruan gutxiengo na-baria izan arren, Lehendakaritza hartu zuten indar es-painiarzaleek. Itxura guztien arabera (eta hala egiazta-tuko zen) behin-behineko lehendakaria baino ez zenPatxi Lopez EAEn, baina, Nafarroan, Mexikoko PRI be-raren antza ari zen hartzen UPN: bosgarren legealdiaagintean kateatua zuen Miguel Sanzek eta IruñekoUdalean jada ez zen Yolanda Barcina alkateaz hitz egi-ten, Barcinatoaz baizik. Erantsi behar da, lurralde el-kargorik gabe, Ipar Euskal Herrian ez zela lehendakari-tzat hartzeko moduko inor.Gatazkaren alde armatuak, ja-

kina, hauteskundeez haratagokoeragin handi-handia zuen, etaondorio negargarri asko. 2009koekainean ETAk ArrigorriaganEduardo Puelles poliziaburuaeta uztailean Mallorcan CarlosSaenz de Tejada eta Diego Salvaguardia zibilak hil zituenean,zaila zen Rubalcaba Barne minis-

troaren «indarkeria ziklo luze bat dator» iragarpenaukatzea. Ez zuen Rubalcabak berak, noski, kontrakoaahalbidetzeko ezertxo ere egiten: eguneroko ogia jadaez, baina astero edo hileroko kontua zen oraindik eretortura, 750 preso biltzen zituen EPPK-k eta 30 urtetik40 urtetara igo berria zuten gehieneko espetxealdia.Indarkeria ziklo luzea, bai horixe. Inflexio-puntu batenbila buru belarri ari ziren ezker abertzaleko kideen aur-ka egingo zuten 2009ko urrian –politikatik Rubalca-bak eta auzitegietatik Garzonek–, Arnaldo Otegi etagainerakoak kartzelatuz; berandu iritsi ziren, ordea,dena aldaraziko zuen eztabaida jada sareturik zegoela-ko.Espainiari begiratuz gero, G8 taldean sartzeko ames-

keria bete gabe joana zen Jose Maria Aznar, bainaoraindik itxura osasuntsua ematen zuen Estatuak baibarruan bai eta nazioartean ere. Jose Luis RodriguezZapaterok gizarte eskubideen arloan eginiko aurrera-penak Espainia berri baten seinaletzat hartzen ziren.Krisialdi ekonomikoak oraindik ere Ozeano Atlantiko-az bestaldeko kontua zirudien (2010eko maiatzera arteez zen Madrilen bortizki azaleratuko). Erregearen ehi-za-txangoen berri ez zen oraindik, ez eta alabaren se-narraren harrapaketena ere. Eta Mediterraneo aldeabare-bare zegoen: Kataluniako Estatutu berriak bideegiten zuen begi bat Konstituzionalean jarrita, Diadajai egun folklorikoa baino ez zen eta ANC bera oraindikere sortu gabe zen.Hauteskunde ziklo hau iristear dela, modako esaldia

da: egungo hilabete bat lehengo urte baten parekoa da.Baina hamar urte hauek mende oso bat dirudite. •

{ asteari zeharka begira }

Duela hamar urte eskasekoaspaldiko Euskal Herri hura

Hautetsontziak bistan direla, modakoesaldia da egungo hilabete bat lehengourte baten parekoa dela, baina azken hamar urte hauek mende oso bat dirudite

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

Page 12: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

herria

Gasteiz, 2001. Finalista gazteena,Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketairabazi duen lehen arabarra izan zeneta horrek une batean karga pixka batsortu zion. Hala ere, asmatu omen dukarga bizkarretik kentzen eta oso

gustura sentitu da txapelketan.Finalean egiteko gai dena erakutsinahi du.

Zalantza izan omen zenuentxapelketan izena eman edo ez.

Euskal Herriko Eskolartekoa irabazinuenean presioa sentitu nuen niregainean, jendeak nigatik espero zuenhori emateko presioa. Txapelketanizena emateko orduan beldur hori izannuen, presio horren estutasuna, etazalantzak izan nituen. Baina, gero,parte hartzaileak ikusita, denaklagunak eta ezagunak ginela ikusita,txapelketara joatea erabaki nuen.Pentsatu nuen, “joango naiz, gozatuegingo dut, ahal dudana emango duteta jendeari ez badiot ematen esperoduena, ba izorratu dadila!”.

Zein modutan sentitu zenuen presiohori?Ez zen hainbeste jendeak esatenzidana, gehiago zen nik nire buruarijartzen niona. Nolabait kontzientenintzen jendeak asko espero zezakeelanigatik eta akaso ez nuela mailaemango; egun txar bat izango nuela,zurian geratuko nintzela, ez nuelaizango Eskolarteko finaleko egun ederhura... Finean, saio bakoitza egun batda eta egun hori baldintzatzen dutengauza asko daude.

Eskolartekotik ArabakoTxapelketara. Aldea handia al da?Bai. Plazan biltzen den jende kopuruaoso desberdina da. Arabako Txapelketaaskoz jendetsuagoa da. Pentsa,Printzipaleko plaza ere sekulakoa daniretzat. Baina horrek, era berean,presioa kentzen dit. Zera pentsatzendut: 17 urte ditut, finalera iritsi naizeta hori nahikoa sari bada.

17 urteko finalista berriarenzapatetatik kantatzea gauzaederra da.

Bai, eta hori aprobetxatzeko asmoadaukat. Ez nuke nahi finalista gazteenaizateak ni txiki sentiaraztea. Dakidanguztia emango dut, bertso eskolanlandutako guztia erakutsi nahi dut.Ezin bada ezin da, baina ni gogorsaiatuko naiz.

Urduritasunak kezka sortzen aldizu?Ez naiz pertsona urduria, nahikoatenple izaten dut normalean. Bainaegia da Printzipal areto berezia delaeta jakitun naiz jendeak nigatik zerbaitespero duela. Baina espero dutjendearen presioa baino gehiagojendearen bultzada sentituko dudala.Eta nik pozik erakutsiko diet zeregiteko gai naizen.

Zer da bertsoa zure bizitzan?Nik bertsogintzari esker ezagutududan jendeak sekulako ekarpena egindio nire bizitzari. Ez bakarrikbertsolariek, baita bertsogintzareninguruan mugitzen den jendeak ere.Finean, bertsoak giro bat eman dit,toki bat munduan, eta hor primeransentitzen naiz.

Nola gerturatu zinenbertsogintzara?Ikastolan, hezkuntza arautuan,ezagutu nuen. Hamabostean behinbertsolari bat etortzen zen klasera.Gero, eskolaz kanpoko jardueratansortu zitzaidan bertsolaritza lantzekoaukera eta konturatu nintzen askogustatzen zitzaidala. Ikastolatikbertso eskolara pasatu nintzen etahor ezagutu nuen hain erososentiarazten nauen giro hori. Etasentitu nuen hori zela nire tokia.

ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETAPrintzipalen ikusiko da katea, garai desberdineko katebegiek lotua

Arabako finalak hamalaugarrena du gaur. Printzipal antzokikooholtzan arituko diren sei bertsolariek ondo kontatzen dute Arabakobertsogintzaren historia; ikasle eta irakasle izandakoak kantukide,kate beraren katebegi direla jakitun.

TESTUAK: b Amagoia Mujika Telleria eta Xabier Izaga GonzalezEndika PORTILLO | FOKU

AROA ARRIZUBIETA BARREDO

«Ez nuke nahi finalista gazteenaizateak ni txiki sentiaraztea»

ARGAZKIAK: C

Page 13: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 12 / 13

Aramaio, 1982. Bi txapela jantzi ditu,2011n eta 2015ean. Arabako finalguztietan egon da eta dagoenekobeteranoaren titulua ondo lortua du.Hortik kantatzea egokituko zaio aurten,taldearen ardura eta babesa betebehar.Orain artean bidean egindako akatsakez egitea jarri du erronkatzat.

Finalean beteranoa zara dagoeneko.Horrek taldean autoritate batematen du, egiteko jakina; gazteakbabestu, urduritasuna kudeatzenlagundu, saioaren pisua hartu...Bai. Eta autoritate horren kontzientenaizen lehen aldia da. Orain arte AsierOtamendi, Zigor Enbeita, OihanePerea... ikusi ditut “lidergo” paper horihartzen. Orain paperak trukatu egindira eta sentsazio ona da. Horrek esannahi du dagoeneko urte batzukdaramatzadala txapelketan partehartzen. Final denetan egon naiz.Beteranoaren ezaugarria hori da,atzetik ibilbide bat egin duela. Eta ezda karga bat, gehiago da akuilu bat.Zure burua zirikatzen duen ardura batdela esango nuke, besteei lagunduazzure buruari ere laguntzen diozulako.Esperientzia hori bizitzeko gogoz nago.

Beste aldean egon zarenean,babestua izateko beharra izanduzunean, noren lidergoazakordatzen zara bereziki?Oihane Perearena gogoratzen dutbereziki. Adinean ez dago horrelakoaldea, baina ni bertsotan hasterakoOihanek dagoeneko bidetxo bat eginazuen eta beti zaindu izan gaitu denoktxapelketa garaian. Gainera, zainduizan gaitu hasi eta buka; hasikanporaketako saiotik eta bukatufinalaren ondorengo parranda gurekineginez. Gaztetxo batentzat hori osogarrantzitsua da. Eta ikusten dut oraingauza bera egiten duela Aroarekin.

Esan duzunez txapelketan orain arteez zara hain gustura sentitu. Egin

behar ez diren akatsak egin dituzulaaipatu duzu. Bakarka ez dut asmatu. Bi aukera izanditut asmatzeko eta bietan beteta ezbukatu izanaren sentsazioa izan dut.Akats teknikoak ere izan dira, potorenbat tartean. Eta, gero, ofizio batzuetangertatu zait ondo hasi eta bideanofiziotik atera izana, nire burua kanpotikikusiko banu bezala. Oso sentsazioeskasa da. Erabat barruan egon gabebezala sentitu naiz ofizio batzuetan. Eaakats horiek ez ditudan egiten finalean.

Pentsatzekoa da finalean bakarkakoon bat egin nahiko duzula.Hori da nire helburua. Baina, tira,bakarka bi bertso dira eta beti ez daerraza. Egia da bakarkakoari garrantzi

handia ematen zaiola, gehiegi akaso.Bakarrik egiten den ariketa delakoizango da segur aski, inorenlaguntzarik gabe egin behar duzulako.Baina egia da akaso garrantzi larregiere ematen zaiola.

Belaunaldi aldaketa islatuko dufinalak eta finalisten herenaemakumeak dira. Bai, eta oso pozik gaude horregatik.Baina ez da anomalia bat: Arabakobertsogintzaren ispilu izango da finala.Hor gaudenak plazetan gabiltzanak gara,finalera sartu gabe geratu diren besteaskorekin batera. Gero eta emakumegehiago ere badabiltza eta hori ereislatuko da finalean. Pozgarria da.

Eta finalisten erdiak aramaioarrakzarete.Bai eta horrek harrotasun bat ematendu. Interpretazio okerrik egin gabe,

hala ere. Pentsatu izan da –eta horrelaentzun izan dugu askotan– Aramaiokoegoera soziolinguistikoa dela-eta,normala dela hor bertso eskolaindartsu egotea. Eta hori ez da horrela.Badira egoera soziolinguistikoantzekoa duten eta bertso eskolaindartsurik ez duten herriak.Aramaion bertso eskola oso indartsudago lan handia egiten delako, ezzeruak horrela agintzen duelako. Lanhorren fruitua ikusiko da finalean etahorrek oso harro sentiarazten gaitu.

Zergatik sei bertsolariko finala etaez zortzikoa?Talde antolatzaileak horrela erabaki dueta esango nuke erabaki zuzena izandela. Guk ez dugun beste ikuspegi batdauka talde antolatzaileak,osotasunean ikusten du errealitateaeta txapelketa. Tira, iritsiko da Arabakere zortzi bertsolariko finala dueneguna. Edo ez, akaso hori ere aldatukodelako. Txapelketak dinamikoak dira.Baina gaur egungo errealitateakontuan hartuta, egokiena seibertsolariko finala dela uste dut.

«Arabako bertsogintzaren ispilu izango da finalaeta hori pozgarria da»

MANEX AGIRRE ARRIOLABENGOA

Page 14: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

Abetxuko, 1984. 2004tik gaur arte,final guztietan aritua. Bere erronka dafinalean gorako ertzak marraztea,apartatzeko moduko uneren batenprotagonista izatea.

Finaletan denetarik egindakoazarela diozu. Finalean potoak egindakoa, hankaluzeak, ideiak joan izan zaizkit...denetarik. Egia da, hala ere, horrelakohanka sartze baten ostean saioahobeto joaten dela. Dagoeneko presioakentzen duzu gainetik eta hortikaurrerakoa hobeto egiten duzu. Bainaespero dezagun aurtengo finaleanhorrelakorik ez gertatzea.

Txapelaren bueltan-bueltan ibiliizan zara, buruz burukora bitaniritsi zara... Tira, ez dut izan txapela irabazibeharraren presioa. Beste batzuk izandira beti faboritoak eta hortik aparteibili naiz. Gertu egon naiz, bainapresiorik gabe. Egia da txapelakerakarri egiten nauela duela hamarurte baino gehiagotik. BainaPrintzipalen izatea bera bada sari batniretzako, txapel txiki bat.Printzipalen Arabako zale guztienaurrean aritzea eta horien denenbabesa jasotzea izugarria da. Txapelalortzea baino gehiago edo gutxiagoden, txapela irabazten dudaneanesango dizut.

Zer helburu jarri diozu zureburuari? Finalean uneren batean lehertu eginnahiko nuke, saioren batean eztandaegin eta jendearekin konektatzea.Hortik aurrera, erori gabe ibiltzea,ideietan fresko aritzea, jendearenganairistea... Hortik doaz nire helburuak.

Saio batean oso ondo eta oso gaizkiaritu zaitezke segidan. Horibarneratuta omen duzu. Bai. Badira ideiaren mendekoagoak

diren bertsolariak, ideia distiratsuhorren bila aritzen dira. Eta badiraerregularragoak direnak, esatekogauza handirik izan gabe ere bertsohandiak egiteko gaitasuna dutenak. Nigehiago naiz ideiaren mendekoagoaeta hori ona eta txarra izan daiteke:ona, bertsoaren baitan ideiakgarrantzia handia duelako, eta, txarra,ideiarik ez datorrenean nondik helduedo nora jo ez dakidala geranaitekeelako. Baina, tira, urteenjoanean hori ere hobetu dudala ustedut eta hori erakutsi nahiko nukefinalean.

Ertzak marraztu nahi dituzu goraka. [Barreak] Tira, goian-goian lerro zuzenbat marraztea ere ez zait inporta.Baina egia da nahiko nukeelamomenturen batean goian egon, ez

dut esaten puntuazioan, animoan,ideietan eta jendearen aldetik jasotzenduzun horretan baizik.

Seikotean, beteranoen tokian ja.Horrek pisu bat al dauka zuretzat? Ez dut horrela ikusten. Nire ustezOihanek eta Manexek daukate pisuhori, txapeldunak izan direlako.Txapela daukazunean oraindik ere horgoian zaudela erakutsi behar duzu. Nikez diot horrelako presiorik jartzen nireburuari. Beteranoa naizela badakit etaasko gustatzen zaidan finala da. Bainaez dut helbururik jarri nahi postuaribegira.

Bertsogintza familia handi bat da,eta, Arabakoa, oso lotuta dagoenfamiliaren adar txikiagoa. Bai, zalantzarik gabe. Horregatik

poztuko gara txapela edonorkirabazita, lehengusu batek irabazteabezalakoa baita. Arabakobertsogintzaren tamaina txikia da etahorregatik oso batuta dago. Gainera,elkarteak egindako lana ere hor dago.Hori bere fruituak ematen ari da etaoholtzan ikusten da.

Seikote ederra, aitzakiarik gabekofinala. Bai, egia da. Aurretik ere egon dira biemakume, baina orain Aroa sartzeaoso pozgarria da; emakumea delako,gaztea delako eta, batez ere, Aroadelako. Finalari ekarpen polita egingodio. Peru Abarrategik ere berdin. Ustedut gazteek asko ekarriko diotelafinalari, eta, saio ona eginez gero, biaktxapelerako hautagaiak iruditzenzaizkit.

herria

IÑAKI VIÑASPRE SIMON

«Finalaren uneren batean lehertu egin nahiko nuke,eztanda egin eta jendearekin konektatu»

Page 15: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 14 / 15

Gasteiz, 1997. 2007an, 2009an, 2013aneta 2017an, txapeldun. Eskertzekoa daharen hurkoen bultzada, hainbaturtetako txapelketek eragindakonekeari muzin egiten lagundu diona.

Zalantzak izan dituzu txapelketaraaurkeztu aurretik. Tira, nire belaunaldiko gehienak uztenjoan dira, BECen kantatzen dutenakkenduta. Txapelketek desgastea sortzendute. 2017ko Arabako Txapelketa etaTxapelketa Nagusiaren ondoren nekeapurtxo bat sumatzen nuen, baina, egiaesan, bizitzako momentu osointeresgarria da adin hau eta plazerhandi bat da kokaleku horretatikkantatu ahal izatea, bizipen pilobatekin, zer nahi duzun jakinda, edo 20urterekin baino pixka bat gehiago,inguruan gauza asko ikusita… Horrekbiltegi handia ematen dizu, etabertsotarako lasaitasun handia. Besteakbeste, lagunek eta inguruak bultzatutaerabaki nuen parte hartzea ondorioguztiekin. Hala ere, uste dut Oihane osomomentu onean dagoela bertsotarakoeta txapelketarako ere.

Eta oraindik txapelduna zara. Bai. Batzuetan konplexuak, beldurraketa horiek denak kendu behar dira.Horietatik askatzen zarenean ematen duzu zure benetako bertsioa, gidatzenzaituena ez denean txapela irabaztekoobsesioa edo galtzeko beldurra,adierazteko gogoa eta ilusioa baizik.

Iragarpenak egitea, zaila, ez?Manexek txapela berriro irabazteaposible ikusten dut. Viñasprek ere osotxapelketa ona egin du, oso prestatutaeta mentalizatuta dago eta aukerahandiak ikusten dizkiot, eta uste dutjende asko poztuko litzatekeela. Gazteekoso arrisku handia dakarte, besteak

beste publikoa alde edukiko dutelako,ilusio handia dakartelako eta freskurahandia daukatelako. NafarroakoTxapelketan ere ikusi da Xabat etaJoanes Illarregik zer paper jokatu duten.Badator belaunaldi bat oso prestatua,pentsamendu berriekin, ideologiaaldetik ere garatua eta heldua, eta osoproposamen interesgarria dakarte.

Gazteek eskarmentu falta dutekontra. Eta alde? Sorpresa efektua, eurek ez badakite ere.Oso posible da bertsorik onenakgazteren batek botatzea. Txapelketamatematika ere bada, eta nahiz etaguztiok gora eta behera egingo dugun,gutxien jausten denak aukera gehiagodauzka, eta horretan esperientziakbeste zerbait ematen du.

Gustura zaude txapelketara begira

egin duzun prestaketa lanarekin?Oso pozik nago. Uste dut lan integralbat dela. Zeure barrua landu beharduzu, pentsamendu eta sentimendumailan elikatu behar duzu, eta biltegianahiko beteta eduki behar duzu,inprobisazioa hori delako, biltegitikezustean zerbait ateratzea. Irakurri egindut, kantatu, entzun… Zentzu horretannahikoa elikatuta nator.

Aurten ez zara emakume bakarra.Final batean Andere [Arriolabengoa] ere egon zen, eta oso esperientzia politaizan zen niretzat. Aroarekin bi saiotankantatu dut eta bietan oso gustura egonnaiz, zaharrena eta gazteena izan arren.Oso gaztea baina oso ona da, eta osoprestatuta dago, sobera prestatuta. Biemakume finalean, oro har gero etagehiago, gizonezkoen maila bereandaude eta.

Berdintasun egoeran?Txapelketak sortzen duen presioa etaexijentzia eta erakusleiho funtzio horiemakumeoi zailagoa egiten zaigu.Bertso eskolatik oholtzara salto egiteanemakume asko jausi egiten dira ezdutelako beren burua gauza ikusten,edo, beharbada, inguruak edo heziketak ez dituztelako kapaz sentiarazten.Arabako Txapelketan ere gutxi izan dira parte hartu duten emakumeak, batzukjausi egin dira, baina aurrera egindutenak harrigarria da noraino heldudiren. Beraz, onak gara jartzengarenean, baina nire ustez geureburuarengan konfiantza falta dugu.Finalaren atarian geratu da PaulaAmilburu, Anderek ere oso saio onaegin zuen… baina gizarteak zailagoegiten digu. Berdintasunera ailegatzekogizonak baino hobeak garelademostratu behar dugula ematen du.

OIHANE PEREA PEREZ DE MENDIOLA

«Plazer handi bat da bizitzakomomentu honetatik kantatzea»

«Besteak beste, lagunek eta

inguruak bultzatuta

erabaki nuen parte

hartzea ondorio guztiekin.

Hala ere, uste dut Oihane

oso momentu onean

dagoela bertsotarako eta

txapelketarako ere»

«Bertso eskolatik oholtzara

salto egitean emakume

asko jausi egiten dira,

beharbada inguruak edo

heziketak ez dituztelako

kapaz sentiarazten»

Page 16: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

herria

Aramaio, 1992. Hirugarren finala du gaurkoa. Ez da beteranoetakoa, bainaorain arte bikain jardun du txapelketahonetan. Bere helburua finalagozatzea da, ahalik eta saiorik osoenaeginez. Finala ardura eta pribilegioadela uste du, arabar bertsogintza zerden, non dagoen eta zertarako kapazakdiren erakusteko ardura etaPrincipalen kantatzeko pribilegioa.

Nola sumatu dituzu orain artekosaioak, oro har?Lehenik eta behin, azpimarragarria dasaioetan batu den jendea. Oso seinaleona dela uste dut, bai arabarbertsogintzarako bai arabarbertsozaletasunerako. Bertsolariontzatoholtzatik publikoa bero eta plazakhain beteta ikustea ikustea gauzaederra da. Hori azpimarratuko nuke.Bestela, sailkapenean oso tarte txikiakizan dira puntuazioetan eta horidenondako ona da, saioak ondodoazen seinale; azkenean, elkar

elikatzen dugu, ofizioetan batez ere,eta horrek saioa hobera eramaten du.

Ba al dago faboritorik? Topikoak dira, baina esango dut finala egun bat dela eta edozeingauza gerta daitekeela. Nik uste dutkasu honetan edozeinek irabazdezakeela. Berriek seguruenik ez duteeuren burua hor ikusiko, baina eurenfreskura eta gaitasuna soberaerakutsi dute. Eta, bestela, bitxapeldun daude, betiko finalista bateta hirugarrenez finalera datorren bat[Igoa bera], orduan uste dutedozeinek irabaz dezakeela. Eta horiona dela uste dut finalerako.

Hala ere, beharbada saioetan zeharerregulartasunari begira, Viñaspreketa zuk bitik bi egin dituzue, zuen

azken saioetan lehenengo izanez.Bai, baina hori ez da ezeren seinale,eta, gainera, kanpora begira baino nikuste dut barnerako balio duela,pentsatzeko “hau egiteko gai izan zara;ba, zapatuan egizu hori eta apur batgehiago. Gehiago da estimulu batzentzu horretan, kapaza izan banaiz...”.Baina ez irabazte zentzuan, oholtzaneduki beharreko jarreran baizik.

Aurten finalera lehen aldiz sartudiren bi bertsolari gazte daude.Hori niretako giltzarria da, gureiraupenerako, finalaren onerako erebai. Freskura ekartzen digute Peruketa Aroak. Aroaren kasuan, azkenhiru finaletan izan ez den kasuistikadago, bigarren emakumezkoa, Oihanerekin batera, eta hori ere badagure bertsolaritzaren isla, haren

ohiko errealitatearen isla, etakomenigarria da hori nabarmentzea,bai gazteen bai emakumeenpresentzia. Niretako ezinbestekoa da.Nire ustez, hemen gertatuko denabada gure bertsozaletasunaren etabertsogintzaren irudia, bai katearidagokionez bai gazteei dagokienezbai emakumeei dagokienez, eta ustedut hori garrantzitsua dela. Azkenbatean, hau da gure plaza nagusia, ezdakit urteko plazarik garrantzitsuena,baina bai bisualizazio gehiendaukana arabar bertsogintzamoduan, eta horretan islatzeabenetan garen hori uste dutgarrantzitsua dela.

Hiru finalista, erdiak, aramaioarrakzarete.Pozez bizi dugu hori, ezin ukatu.Bertso eskolan astero-astero biltzeaketa urte osoko lanak fruituak emanditu, bata bestearen irakasle izateakere badauka bere alde ona. Larunbatean hiru egotea... gureosasunaren seinale da.

Txapelketa prestatzeko ere elkartuizan zarete, ezta?Bai, sarri bildu gara, eta oro harAramaioko Bertso Eskolako denokprestatu dugu txapelketa, ez finaleangaudenok bakarrik, e? Final erdietansei ginen… Lan egin den seinale, etalanak emaitzak ekartzen ditu. Ez garaizango munduko onenak, bainalangileak bagara!

Final irekia, beraz. Saio ona izangodela espero duzu?Nik uste dut baietz, badaudela saio onbat izango dela pentsatzeko arrazoiak.Batetik, txapelketa orain arte zelanjoan den ikusita; bestetik, esperientziaeta berritasunaren arteko jolaseanoreka bat topatuz gero uste dut ederraizango dela, baten pisua eta bestearenfreskotasunak finalari on egingodiotelako. Eta lekua bera, hain handieta hain goxo aldi berean, publikoarenjarrera seguru itzela dela… Arriskuasko daude final ona irteteko.

«Azpimarragarria da saioetan batu den jendea.Oso seinale ona da Arabako bertsogintzarako»

XABI IGOA ERIZ

Page 17: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 16 / 17

Aramaio, 1997. Bere lehen finala da.Goranzko ibilbidea egin dufinalerainoko saioetan. Urduritasunakontrolatuta gustura kantatzea duhelburu.

Pozik finalerako sailkatuta, ezta?Bai, etxean komentatu dutilusionatuta nagoela, baina argiedukita nire helburu bakarra saio onaegiten saiatzea dela.

Txapelketan gorantz egin duzu.Zelan ikusi duzu zuk zeure burua? Aramaion [final laurdenetan] esangonuke saio txukuna egin nuela, bainaapur bat nerbioso, edo lotuta. Gero,finalaurrekoetan, Legution, apur batberezia izan zen, bost aramaioar egonginen bertan, eta Serapio [Lopez]. Horeroso sentitu nintzen, eta finallaurdenetakoarekin baino gusturagoirten nintzen.

Final honetan bada txapela janztekoaukera gehiago duenik?Ez, puntuazioen arabera ikusten da ezdagoela faborito argirik. Ez dago osoalde handirik. Jakina, hor daude bitxapeldun eta beste bi final batzukjokatutakoak, Viñasprek buruzburukoa ere bai… Esperientziak halakobentaja ematen du, baina finala egunbateko kontua da.

Hala ere, zuk, gaztea izan arren,baduzu eskarmentu apur bat plazan. Bai, ibilita nago, baina nahikonerbiosoa naiz, eta, orain, finalean,nerbioak ahalik eta gehienkontrolatu nahi ditut. Nik ez dut inoizhainbeste jenderen aurrean kantatu.Baina saio ona egiten ahalegindukonaiz, hori da garrantzitsuena.

Bik final laurden eta finalerdi banairabazi dituzte.

Tira, horiek nire kinieletan zeuden,argi dago aukera badutela, eta ni askopoztuko nintzateke horietako batektxapela jantziko balu. Baina uste duthorrek ez duela ezer esan nahi.Lehenengo egin egin behar da.

Arabako bertsolaritzak ia 40 urteditu. Eta jende gaztea.Uste dut final hau horrela erakargarriadela, belaunaldi diferenteakelkarrekin. Transmisioa dago, etahemen ikusten da argi, bata bestearenirakaslea izanda. Bai Aroa bai ni lehenaldiz gaude finalean, ez dugu ezer galtzeko beldurrik, eta, nerbioakkontrolatzen jakinez gero, irabaztekoasko daukagu. Esan nahi dut, egunarenarabera, ona tokatuz gero, aportatuahal dugula zerbait, bizitasuna...

Eta beste gazteentzako erreferentzia. Aroa bertso eskolak ematen dabil.Emakumea eta gaztea izanda,horrelako plaza batean kantatzenikusten duten gazteendako erreferentebat izan daiteke. Erreferenteak ez diraMaialen Lujanbio eta horrelakoakbakarrik izan behar, jende lurtarragoaere izan daiteke, bertso eskoletarajendea erakartzeko.

Sei bertsolaritik, bi emakume.Eta ez da ahaztu behar beste batzukere hor daudela. Andere[Arriolabengoa] final batean egon zen;aurten Paula [Amilburu] finaletik osogertu sailkatu da, eta aurreko bitxapelketetan ere hortxe ibili da,suerte apur baten faltan, hiruretanzazpigarren. Oraindik ez du aukerarikeduki, baina seguru edukiko duela.Oihane dagoeneko oso ibilia da, eta ezdu akats askorik egingo, baina Aroarenkasuan ez dut uste presionatu behardenik. Kristoren maila dauka eta berezetorriko zaizkio aukerak, haren mailakontuan edukita, kapaza izango dagauza oso politak egiteko, seguru.

Urduritasuna aipatu duzu lehen.Finalerako helburua da saioa gozatzea,eta urduritasuna kontrolatzea; saioamotibagarria izatea nahi nuke.

PERU ABARRATEGI SARRIONANDIA

«Gazteok, egun ona tokatuz gero,zerbait aportatu ahal dugu»

«Uste dut final hau horrela

erakargarria dela,

belaunaldi diferenteak

batuta. Bai Aroa bai ni

lehen aldiz gaude finalean,

ez dugu ezer galtzeko

beldurrik, eta, nerbioak

kontrolatzen jakinez gero,

irabazteko asko daukagu»

«Aroa emakumea eta

gaztea izanda, horrelako

plaza batean ikusten

duten gazteendako

erreferente bat izan

daiteke. Erreferenteak ez

dira Maialen Lujanbio eta

horrelakoak bakarrik izan

behar, jende lurtarragoa

ere izan daiteke»

Page 18: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

Page 19: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 18 / 19

hutsa

Eliza katolikoa, mende honetanizan duen eskandalu larrienakbultzatuta, Elizaren instituzioa-ren sistemaren barruan adinga-

beei egin zaizkien sexu abusuarekin era-bat lokaztuta, Vatikanoko goi bileraegitera behartua izan da. Elizaren sines-garritasuna galbidean jarri duen gaiarinolabaiteko erantzuna eman izanak, Eli-zaren irudia berregiteko balio izan leza-ke epe motzean, baina bada gaiaren bes-te irakurketa sakonago bat egin beharraaldarrikatu duenik; hau da, gertaturikoa,Elizaren botere sistemak berak eraginda-koaren ondorioa dela. Edozein sistema hierarkiko itxitan ger-

tatzen dena behar bezala ulertzeko, argi-

garria gerta dakiguke Abner Cohenek bo-terearen ezarpenari buruz egiten duenanalisia. Haren iritziko, eliteek, talde in-teresa, interes partikularra edo botereaezartzeko mistifikazio eta sinbolismoaerabiltzen dituzte haien hegemonia edonagusitasuna lortzeko teknika modura.Hark dio, boterearen gurtza elite taldeonkultura osoan txertatua, barneratua da-goela, eta gizarte osoaren on beharrez aridirela sinistaraztera irits daitezkeela. Eliza katolikoak ere sistema hierarki-

koa du, itxia, ezkutukoa, barne arau pro-pioak dituena, eta boterearen mistikazbaliatzen da, duen botereaz baliatzeko.Horri lotua, gizarte osoak dituen araue-tatik kanpo, sexu erlazioari buruzko

arau propioak ezartzen ditu, zelibatu be-hartua, bulkada sexualaren ukapena,eta, guztiaren gainetik, gizonkrazia. As-koren ustez, botere sistema horren guz-tiaren atzean dago pederastiaren funtsa. Eztabaida azalean eman ordez, Eliza

katolikoa sustraietara jotzera behartuaegon beharko litzateke, mundutarragoaegitera; behingoz, gizartean sexu harre-man mota desberdinak normalizatzenari diren moduan, Eliza Katolikoak erebarne sisteman dituen kontraesan ho-riek guztiak naturaltasunez aitortu be-harko lituzke. Gainontzean arazoari ada-bakia jarriko diote, baina bere barneaniraungo du arazoak, haratustel modura,gerora ere. •

hutsa

Boterearen mistikaAntton Izagirre

hutsa

Nire lanbideak istorio zoragarrieta gogorrak ezagutzera era-maten nau. Irratirako dudanelkarrizketa saio batek duela

egun batzuk horietako momentu batoparitu dit, inoiz ahaztuko ez dudan el-karrizketa, beste hainbat gairen arteangai bat jorratu izanagatik espresuki.Ume lapurtuak. Elkarrizketatuarenosaba izango zenaren historia kontatuzidan, hasieratik bukaerara. Nola bereaiton-amonak Iparraldera eta gero Lan-detara alde egin zuten Frankismo ga-

raian. Nola bere ama eta beste bi anaiabertako ospitale batean jaioak ziren etanola haietako bat jaio eta hiru eguneta-ra gaixotu eta hil egin zela esan zietenbertako mediku eta apaizek. Nola ezzuten bertsio ofiziala sinistu eta penahorrekin bizi izan diren urte hauetan.Eta nola amona hil baina lehenago se-nide lapurtuaren bilaketan ari diren,esperantza galdu gabe zantzu guztienarabera bizirik dagoelako.Istorioak hasieran pixka bat harritu

ninduen, gertaerak ez zirelako espainiar

Estatuan gertatu eta ordura arte nik ber-tako kasuak bakarrik entzun nituelako.Baina zergatik ez? Frankismoaren tenta-kuluak luzeak direla badakigu. Eta dudaguztiak argitu zitzaizkidan elkarrizketahartan kontatu zidanean bertan lan egi-ten zuten mojak espainiarrak zirela etaospitale haren ondoko herri bateanguardia zibilak eta haien senideek uda-ko oporrak igarotzen zituzten leku batzegoela. Hortxe tentakulua!Frankismoak utzitako beste ondorio

ilun bat, noizbait argitu beharrekoa. •

0hutsa

Lapurtuak bai, baina ez ahaztuak

Miren AzkarateBadiola

Page 20: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hez

kun

tza

/ te

knol

ogia

Gurasoek Jon KoldobikaMendizabal izenez erre-gistratu zuten 1928anLekeitioko elizan. Gero,ume zela, 36ko Gerra bizi-tzea tokatu zitzaion. Za-

rauzko Iñurritzako eskolan hasi zen.Han aldatu zioten izena, eta Juan Luisbilakatu zuen eskolak, Franco diktado-reak euskararen aurka ezarritako lege-ak leialki jarraituz. Mendi txikitatikohartu zen, nahitaez, eskolak duen bo-tereaz. Izan ere, Jon Koldobika izatetikJuan Luis izatera igaroarazteak hizkun-tza batetik bestera egindako itzulpensoil batek baino askoz haratagoko as-moa zuen: hizkuntza bat ezabatzeare-kin, kultura, izate, nortasun eta munduikuskera bat ezabatzearekin zerikusihandiagoa zuen erabakiak.Eskola amaitu eta bere bidea jarraitu

zuen. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Mu-nizipaleko Gizarte Ekintzako Kulturaarloko zuzendaria izan zen. Aldi bere-an, asko bidaiatu zuen munduan ba-rrena, izugarri irakurri zuen eta kultu-

ra zabaleko gizona bilakatu zen. Baina,batez ere, bizitzaz interesatu zen. La-gun zuen Jorge Oteiza eskultoreak esa-ten omen zion Zarauzko malekoian go-ra eta behera paseoan zebiltzanerretiratuei begira: «cuántos cadáveresandantes», eta Mendik, bizitza okupa-tu baino bizitzan mundu hobeago ba-ten aldeko, pertsonen osotasunareneta duintasunaren aldeko apustua eginzuen. Eta irmoki sinetsi zuen “eduka-zioa” zela horren guztiaren zutarria. Erretiroa hartu zuenean itzuli zen es-

kolara. Umetako eskola haren alboaneraiki zuten ikastolara joaten hasi zenastelehenero, 5 eta 8 urte bitartekoneska-mutilei pintatzen erakustera.Txikitan hasi zen pintatzen eta bereogibidea bilakatu ez zuen arren, sekulaez zion zaletasunari utzi. Jon Koldobi-karen esnaera izan zen hura, etxekogoxotasunean ikasi eta eskolak ezaba-tu zion euskarara itzuli zen.Orain, neurozientziek erakutsi digu-

te bizitzako lehen urteek sekulako ga-rrantzia dutela garapenean eta pertso-

naren izatearen eraikuntzan. Mendihorren guztiaren adibide praktiko bi-zia izan da. Han zegoen ikastolan,umetan izena eta izana ukatu zioteneskolatik metro batzuetara, gorputzazahartuta baina gogoa bizi-bizi. Harro-tasunez esaten zuen berari izena etahizkuntza ezabatu zioten eskolarenalboan, metro gutxira, orain neska-mutilek euskaraz ikasi eta bizitzekoaukera dutela. Pozarren egoten zenumeak eta gazteak euskaraz entzuten. Eskolara itzultzea erabaki politikoa

izan zen. “Hik Hasi” aldizkariari2001ean deskribatu zion ikastolanegiten zuena: «Aurrera jarraitzeraanimatzen ditut: koloreekin jolaste-ko, detaileak marrazteko... Zer eginduten konturarazten saiatzen naiz,eta hortik aurrera egin dezaketenazohartarazten ere bai. Azken finean,ateak irekitzen saiatzen naiz. Izan ere,gaurko bizimoduak ateak itxi egitenditu, eta ireki egin behar direla irudi-tzen zait. Horregatik, hori txikitatikerakutsi behar zaie. Hori da aberatse-na, kuriositatea izatea eta bizitzariburuz interesatzea».Eskolan ondasun immaterialari, be-

launaldiarteko transmisioari, herrita-rren parte hartzeari eta abarri begirajartzen hasi garen honetan, Mendire-na bezalako adibideak behar ditugu.«Bi gauza erakutsi beharko lizkiekeeskolak haurrei: jatekoa lortzen etazaletasunak lantzen» esaten zigunmaiz. Horra hor hezkuntzaren bote-rea.

Hamarkada batez joan zen Mendieskolara, berak egiten zekienatransmititzera, artea. Eskolan bestekontu batzuk transmititu behar ditu-gu... arteaz ez du inork hitz egiten nes-ka-mutilekin. Bere lanaren kronika gi-sa geratu zaigu bere ikasleizandakoek behin heldu bihurtuta es-perientzia hartaz marrazkiz eta hitzezegin zuten gogoeten koadernoa. •Behin erretiroa hartuta, haurrei pintatzen erakusten aritu zen «Mendi» luzaroan. Juantxo EGAÑA

«Mendi» gogoan

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Ez zait gehiegi gustatzen zutabeak salaketaedo erreklamazio orri huts gisa erabiltze-arena gertaera jakin bati buruz kexatze-ko… –eta ez zaizkit gustatzen justifikaziobatekin hasten diren zutabeak ere–, bainapasa zaidan honek marka bat utzi du ni-

gan. Pentsa ni naizela izozkiak, plater konbinatuak…aukeratzeko ordu-erdi behar izaten duen horietakoa,eta gero beti albokoarena nahiago izaten duena. Ulerdezazun zer pisu daukan niretzat pasa den asteanegin nuen aukeraketak.

Nire eztarriak harakiria egin zuen, ahotsik barikgeratu nintzen ia, eta ezin izan nuen medikuarenerajoatetik libratu. Herriz aldatu naizenez, “nire” medi-kurik ez neukan oraindik, eta horrexen eske joannintzen anbulatorioko idazkaritzara. Bertakoak osojator hartu zizkidan datuak. Datuak ematearen par-tea gustatzen zait, lasaitu egiten nau teklen hotsak.Gero aukeraketen momentua etorri zen, gorroto du-dana, idazkariari ezin zaiolako tabernako zerbitza-riari bezala denbora txiki bat eskatu pentsatzeko:

«Goizez edo arratsaldeznahiko zenituzke zitak?».«Ai, ez dakit… arratsaldez».«Beno, eta, hemen zaude-nez… zer nahiago duzu,mediku emakumea ala gi-zonezkoa?». «Em…? Ee… ezdakit, berdin dit». (Segun-do pare bateko tentsioa,isilunea, aukeratu beharraniri ileetatik tiraka). «Baemakumea».

Bum. Aukera eginda. Segituan harrapatu ninduenAukeratu Osteko Zalantzaren Sindromeak, Haizea-ren Orrazian olatuek turistak nola. Goitik behera.Arratsalderako eman zidan zita, nik aukeratutakogeneroko medikuarekin. Bazkalordu guztia pasanuen burua jaten; zein zen galdera horrentzakoerantzun egokia? Agian esan behar nion hori ezindidala galdetu, Osakidetzako medikuen profesional-tasuna ez lukeela generoak baldintzatu behar, etaaukeratzeko aukera emanda emakumeek emakume-engana joko dutela eta gizonek gizonengana, argibaitago gorputza eta intimitatea bistaratzen ditu-gun eremu bat dela medikuaren kontsulta, eta hor

ahalik eta enpatia gehien bilatu nahi izango dugulabeti, eta gure arazo eta arazoaren irakurketa sozialbera jasan dezakeen gorputz baten aurrean biluzikogarela lasaiago. Ulertzen dudala baina ez lukeela au-keratzeko eman behar. Esan nezakeen hori, bainabeti izan naiz digestio mantsokoa, eta «emakumea»esan nuen.

Iritsi zen arratsaldea eta han joan nintzen. Emaku-me ahots batek nire izena esan zuen, eta hiru, bi,bat… sartu nintzen kontsultara.

«Kaixo, arratsalde on». «Buenas». Buenas. «Kaixo, arratsalde on» kode bat da, proba

bat, parekoa euskalduna bada, jakin dezan euskarazegin nahi duzula. «Buenas» erantzuten duenak ereulertzen du kodea, eta argi utzi nahi dizu berarekinhorrela ezetz. «Que esto no va conmigo». Medikuaerdalduna zen, eta uste nuen nire eztarriak aski es-fortzu egiten zuela hitz egite hutsarekin, baina ez:gazteleraz hitz egin beharra neukan.

Tipa oso jatorra, zoragarria, super profesionala etadena; mediku ona eta erdalduna. Batzuei berdin

izango die. Niri mundua erori zitzaidan, ahul nengo-en eta gorputzean sentitzen nuena deskribatzekogorputzetik irteten zitzaizkidan adjektiboak beharnituen: euskarazkoak.

Baina hori ez zidaten eman aukeratzeko, aukeratunahiko nukeen gauza bakarra izango zen arren. Etauste dut gaixoen eskubide hau ezin dela zorte kontubat izan, goiz/arratsalde/gizon/emakume konbina-zio posibleen araberakoa, hau ez da 8. plater konbi-natua eskatu eta 7.a nahiago izatea.

Tamalez horrela ikasiko dugu hurrengoan aukerakproposatzeko zain egon ordez, zuzenean geuk bal-dintzak jartzen. •

{ koadernoa }

Zer nahiago duzu

Pentsa ni naizela izozkiak, platerkonbinatuak… aukeratzeko ordu-erdi beharizaten duen horietakoa, eta gero betialbokoarena nahiago izaten duena

Nerea Ibarzabal Salegi

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

herritarrak

Madagas-kar herrip o b r e ada. Ener-g i a r e nhornidu-

ra ez da behar bestekoa, urgarbiaren eskasia dago etaeraikuntzetan ere badira ahul-

guneak. Hortik abiatuta, Euro-par Batasunak finantzatutakoMADEEHI proiektua jarri dutemartxan, 942.000 euroko la-guntzarekin.

Europako hiru unibertsita-tek –UPV/EHU, Okzitaniako Tolosako Paul Sabatier Uniber-tsitatea eta Belgikako Liejako

Alboko irudian,Madagaskarreko ManandrianaAvaradrano udalerriko lursailbat. Bertan eraikiko dute HerriBerdea izeneko herri pilotua. UPV/EHU

GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLAMadagaskarren energia, ura eta etxebizitza hobetzekotresnak eskaini nahi dituen proiektu pilotua

Amagoia Mujika Telleria

Europar Batasunaren MADEEHI izeneko proiektuakEuropako hiru unibertsitate –tartean UPV/EHU– etaMadagaskarreko goi mailako formakuntza lotu ditu helburujakin batekin: teknologia lagun eta formakuntza erreminta,Madagaskarren energia, ura eta etxebizitza modu duineanizateko dauden bideak hobetzea.

JENDARTEA / b

Unibertsitatea– parte hartzendute proiektuan, Madagaska-rreko bertako goi mailakohainbat eskolarekin batera.

«Proiektuaren helburuaenergiaren, uraren eta etxebi-zitzaren arloak hobetzea da,goi mailako formakuntzarenbidez», hasi du azalpena Hari-

tza Camblongek. GipuzkoakoIngeniaritza Eskolako irakas-lea eta ikertzailea da eta dizi-plinarteko proiektu horretanparte hartzen du.

Camblongek azaldu duenez,proiektuaren ardatza forma-kuntza da. «Erran nahi da da-goeneko Madagaskarren exis-titzen diren masterrak etaformakuntzak hobetuz lanegin nahi dugula. Horretarako,Gipuzkoako Ingeniaritza Esko-la bereziki energiaren alorreaninplikatu da. Eta, gero, Infor-matika ere landu dugu zehar-kako gai bezala. Energia mai-lan hemen badugu master bat,Sare Elektriko Adimentsuaketa Sorkuntza Banatua deituri-koa, eta master horrek asko la-gundu digu. Hemengo espe-rientzia eta formakuntza

Page 23: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 22 / 23

eraman ditugu Madagaskarre-ra eta haiek aukeratu dituzteinteresatzen zaizkien irakas-gaiak», azaldu du. Proiektua-ren baitan, Madagaskarrenpraktikak egin ahal izatekoekipamenduak erosi dituzte.

HERRI BERDEA, HERRI PILOTUA

Hiru urteko iraupena duenproiektuaren baitan, VillageVert (Herri Berdea) izeneko he-rri pilotua jarriko dute mar-txan, oraintxe eraikitzen has-tekoa direna. Proiektu horiManandriana Avaradranoudalerrian dago. «Herri pilotuhorrek eredu bat izan nahi du.Irakaskuntzari begira erabilikoda, haurrek-eta bisitatu ahalizango dute eta bertatik berta-ra ikusiko dute nola erabil dai-tezkeen energia berriztaga-

rriak, nola berreskuratu daite-keen euritako ura... Unibertsi-tateko ikasleek praktikak ber-tan egiteko aukera izango duteeta ikerketak egiteko moduaere izango da. Era berean, en-presek bertan ikusi ahal izan-go dute teknologia horiek nolaaplika daitezkeen», esan duCamblongek. Herri Berdearen baitan ber-tako materialekin eta bertakobaldintzak kontuan hartutaetxe bat eraikiko da. «Energiaberriztagarriko iturriak disei-natu dira, panel fotovoltaiko-ak eta aerosorgailuak. Energiahori erabiliko da etxearen be-harrak asetzeko eta baita euri-tako ura berreskuratzeko ere.Ur hori tratatu eta edangarriaeta kalitatezkoa bihurtuko da.Momentuz, proiektuak unita-

te bat aurreikusten du, etxebat. Baina ideia da gerora ere-du hori inguruko beste herrie-tara ere zabaltzea. Asmoa he-rrialde osoan eragitea da». Proiektuak, esan bezala, Eus-kal Herriko Unibertsitatea, To-losakoa eta Liejakoa lotu dituMadagaskarreko goi mailakoformakuntzarekin. «Guk gurebaliabideak eta jakintza jarriditugun haien eskura etahaiek erabaki dute zer intere-satzen zaien eta nola. Hartu-emana etengabekoa izan da.Maiatzaren amaieran, adibide-ez, Madagaskarreko hiru or-dezkari etorriko dira EuskalHerrira, Gipuzkoako Ingeniari-tza Eskolara, gure lan egitekomodua, irakasgaiak... bertatikbertara ikusteko. Elkarlaneanari gara eta azken helburua

Madagaskarreko goi mailakoikasketak aldatzea edo molda-tzea da, teknologia lagun, he-rritarren bizimodua hobetze-ko. Oso oinarrizko beharreninguruan ari gara; energia, uraeta etxebizitza». Herri Berdeak lehen kimuaizan nahi du, arnas luzeagokoproiektuaren lehen urratsa.

Eraikitzen hastekoak diren Herri Berdearenbaitan, bertako materialekin eta bertakobaldintzak kontuan hartuta etxe bat eraikikodute, energia eta ur edangarria sortuko dituena

Europar Batasunaren MADEEHI diziplinartekoproiektuaren helburua energiaren, uraren etaetxebizitzaren arloak hobetzea da, goi mailakoformakuntzaren bidez

Page 24: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

herritarrak

Badira azalpenik behar ez duten argazkiak.

Bere horretan, dena kontatzen dutenak. Zele-

brea ere bada, beraz, alboko argazkien gaine-

an hitzok paratzea. Guztiz soberakoa. Duela

egun gutxi, Nafarroako Behereko Irisarriko

trinketean jasotakoak dira bi uneak. Iparralde-

ko bigarren mailako trinketeko finalean. Beste

edonon ere izan zitekeen. Kirolak sortzen

duen zirrara kolektibo bihurtzen den une bere-

zi horiek suma daitezke irudiotan. Eta erraz

asma daiteke gustuko pilotariak tantoa galdu

edo irabazi duen. Amagoia Mujika Telleria

DENAKONTATZEN

DUTEN IRUDIAK

Bob EDME

C IKUSMIRA

Page 25: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.
Page 26: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

herritarrak

dituen antsietatea eta beldurraerakutsi eta sentiarazten ditu.Film laburrean ez dago ia el-

karrizketarik. Neska bat, berelagunak agurtu ondoren, etxe-ra bidean doa. Bideoak irautenduen hiru minutuetan, gizon

gazte bat hurreratzen zaio, agi-raka egiten dio eta jarraitu egi-ten du; neskak ezikusiarenaegiten du. Neskaren arnasketabiziak eta inguruko hotsekneska etxeratu arte dirauententsioa eragiten diote ikusle-ari. Maxime Gaudet film labu-rraren zuzendariak kaleko ja-zarpena erakutsi nahi zuenlanaren bidez. Filma Youtubendago duela hiru urte bainogehiagotik, baina indarreansegitzen du eta ikastetxeetanhezkuntza tresna gisa erabil-tzen dute. Etxerako bidea emakume as-

koren kezketako bat da, batezere gazteena eta haien familie-na. Durangok aplikazio batsortu zuen 2017ko jaietan era-so sexistak saihesteko. Aplika-zioak etxerako bidea norbaitfidagarrik lagunduta egitekoaukera eskaintzen zuen, mapabirtual baten bidez jarraitu be-harreko urratsei segituz.Ohitura eta tresna asko era-

biltzen dituzte emakumeekbakarrik doazenean erasoaksaihesteko, hala nola telefonozari diren plantak egitea, gil-tzak eskuan eramatea...

SARE N

> Emakumeen larritasuna, ikusgai

Atzetik datozen urrats batzuenhotsa, oihu bat, txistu bat... edo-zein soinuk jar zaitzake ikarazetxera bide ilunean. “Au Boutde la Rue” (Kalearen amaieran)film labur frantziarrak, prota-gonistak bakarrik denean bizi

> #AltsasukoakAske, sareak ere busti ditu elkartasunak

Altsasu txiki geratu zen joanden igandean eta elkartasunakgainezka egin zuen karrika etaplazetan. Altsasu Gurasoak pla-taformako kideak hara joanda-ko lagun guztiei eskerrak emaneta eman aritu ziren, bai ekital-dian bertan bai ondoren ere sa-re sozialen bidez.Eta sareetan ere nabaritu zen

elkartasun uholdea. #Altsasu-

NAIZ+

koakAske traola nabarmen era-bili zen egun osoan zehar. Txio-larien artean aurpegi ezagunakdaude, hala nola Osasuna tal-deko Endika Irigoien jokalaria,Athleticeko Mikel San Jose, Jo-seba Azkarraga politikaria edoZuriñe Hidalgo abeslaria. Elkar-tasuna adierazi zutenen arteanCarles Puigdemont Katalunia-ko presidente ohia ere badago.

Page 27: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 26 / 27

> Euskara, munduko bazter guztietatik gurera

AEK eta Etxepare Euskal Insti-tutuaren arteko lankidetzari es-ker, Korrikaren lekukoa mun-duko hainbat lekutara ereheltzen da. Hamaika KorrikaTxiki antolatuko dituzte mun-duan barrena, eta beste jardue-ra asko unibertsitateetan etaeuskal etxeetan.Korrikaren atarian, bada na-

barmentzeko moduko besteegitasmo bat: mundu osokoeuskara ikasleen arteko bideolehiaketa, AEK-k eta EtxepareEuskal Institutuak bigarrenez

antolatua. Jasotako bideoetanmunduko txoko ezberdinetatikiritsitako euskararen aldeko al-darriak daude entzungai.Lehiaketak bi atal ezberdin

ditu: euskal etxeetatik bidalita-ko bideoak eta nazioarteko uni-bertsitateetako irakurletzetatikbidalitakoak. AEKren Youtube-ko kanalean ikusgai daude guz-tiak, eta apirilaren 7ra arte boz-katzeko aukera izango da.Hamarnaka bideo daude dago-eneko eskura, munduko hain-bat bazterretatik iritsiak.

> Oñatiko San Migel parrokiako klaustroa, sareetan

Oñatiko San Migel parrokiakoklaustroak, Gipuzkoako herrihorretako liluretako bat, Twi-tterrera salto egin du AnderRiveroren eskutik. Klaustrobikain hori Ubao ibaiaren gai-nean eraikita dago, eta horre-xek eman die atentzioa saresozialetan ari direnei. Joan den asteko asteazkene-

an sarera igotako irudiak ia bimila like jaso zituen egun gu-txi batzuetan, eta 400etik go-

ra aldiz partekatu dute. Iruz-kin askok goretsi dute harenedertasuna. Oñatiko San Migel parrokia

estilo gotikoko eraikina da,XV. mendean egina baina hi-ru mendetan zehar altxatua.Lau nabe ditu, eta haietan is-latuta daude garai bakoitzekoaskotariko estiloak. KlaustroaRodrigo Mercado de Zuazolakbabestu zuen, bere hileta-ka-pera egiteko aukeraren truk.

> «Elektrizitatea», Mungiako Txelo Topaketan

Mungiako Musika Eskolak etaherri bereko Udalak Txelo To-paketa ederra antolatu zutenpasa den larunbatean. Mun-giako Olalde aretoak hartuzuen emankizuna, eta beneta-ko gozamena izan zen entzuleguztientzat . Tartean, ZeaMays taldearen “Elektrizita-tea” kanta entzun ahal izanzuten hara agertu zirenek.

Zea Mays taldeko abeslariakberak partekatu du emanal-diaren bideoa bere sare sozia-letan eta zeresana ematen arida haren eta taldearen jarrai-tzaileen artean. Bideoan NoraOlano ageri da abeslari lane-tan; abestia, esan bezala, ZeaMays taldearena da eta harenmoldaketak, ostera, F. Velaz-quenak.

Page 28: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

herritarrak

Paraje ederrez in-guratutako ia2.000 biztanle-ko udalerria daArtziniega, etabereziki ederrak

ditu alde zaharra eta frontoia.Arabako ipar-ekialdean, EuskalHerriko mugan bertan dago, he-rrixkez inguratuta. Ohikoak di-ra bertan errepide estuak etabihurgune askokoak, eta ibilgai-luei abiadura motelarazteko ja-rritako goraguneak aurkitzekoere ez da urruti joan behar.

Artziniegan bizi da Mateo La-fragua. Duela lau urte errepidee-tan hain ohikoak diren oztopo-en kontrako borroka hasi zuen.Larrutik ordaindu zituen gaixo-tasun larri batekin anbulantzianjoan eta muin txiki horien gai-netik pasatzearen ondorioak.Giltzurruneko transplante biizan ditu, eta lehen pertsonanjasan behar izan zituen oztopo-ok ospitaleko joan-etorrietan.Bidaietako batean, anbulan-

tzia oztopo baten gainetik pasa-tzean Lafraguaren egoera dese-

gonkortu egin zen. «Nahikotxarto nindoan eta goragunebatean txarrago jarri nintzen.Anbulantzia gelditu eta egon-kortu egin behar izan ninduten;ez nuen arnasa ondo hartzen.Erabaki nuen zerbait egin beharnuela», gogoratu du.Profesionalekin eta gaixoekin

hizketan baieztatu zuen bereaez zela kasu isolatua. «Tibiaapurtuta izanik jasanezina daelementuon gainetik pasatzeakeman dezakeen mina, politrau-matismo batekin berdin.... La-

saigarrien eraginpean egondaere ez zara minaz libratzen»,azaldu du Artziniegakoak.

IA IKERKETARIK EZ

Egoera ikusita, azterlan bategitea erabaki zuen Lafraguak.Horretarako, besteak beste, instituzioekin, bide segurtasu-neko adituekin, larrialdietakoteknikariekin zein RAC, DYA,Gurutze Gorria eta Osakide-tzako ordezkariekin jarri zenkontaktuan. Dialisia hartzeko joan-eto-

rrietan esperientzia txargehiago ere izan zituen Lafra-guak, batzuk odola eragiterai-nokoak. Kontuan izan beharda arriskua handia dela inpak-tu bakoitzean, dialisi saioetanohikoa baita arterian sastadaizatea eta mugimendu gogorbat nahikoa izan baitaitekeodoletan hasteko, GAUR8riazaldu dionez.DYAren laguntzarekin bideo

bat grabatzeko aukera izanzuen. Bertan ikus daiteke nolaoztopoen gainetik pasatzeanprofesional, gaixo eta osasunekipoak alde batetik besteramugitzen diren. Larrialdietaraheltzen ziren lagunak ere elka-rrizketatu zituen. «Erabat de-sorientatuta heltzen ziren adi-nekoak aurkitu nituen,saihetsa apurtu ostean sedatu-ta joan arren sekulako sufri-mendua jasaten zutenak adi-bidez. Abortu bat izan zuenemakume bat ere ezagutunuen, frogatu gabe badago ereoztopoak eragin zuen… Datueta egoera ezberdinak pilatunituen», gogoratu du. Artziniegarrak oztopoetatik

igarotzeko anbulantziek beharduten denbora ere kalkulatuzuen. «Hamar segundo ingurubehar dituzte oztopoko. Pen-tsa infartu kasu batean minu-tu bat galtzeak hiltzeko arris-kua %10 areagotzen duela.

infraganti

Mateo Lafraguak abiadura jaisteko errepideetako oztopoeninpaktua aztertu du, batez ere anbulantzien trasladoetaneragiten dituzten minei eta arriskuei erreparatuta. Neurrizehatzen zain, kontzientzia eta eztabaida piztu ditu jada. Bereziki eskertzen du Stop Accidentes elkarteak emandakoerantzuna: «Bide segurtasuna guztientzat da edo ez da».

MATEO LAFRAGUA

Mateo Lafragua artziniegarrak abiadura motelarazteko errepideetako oztopoek anbulantzietan doazen gaixoengan duten inpaktua aztertu du. Aritz LOIOLA | FOKU

Page 29: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 28 / 29

Bada, infartu baten eta bidekooztopoen konbinazioak eraba-ki dezake gaixoa ospitalera bi-zirik helduko den edo anbu-lantzia garaiz helduko den edoez», azaldu du.Errepideetako oztopoak oi-

nezkoen segurtasunaren ize-nean defendatzen dituzte as-kok. Honakoa planteatzen duLafraguak: «Zebra-bide nor-mal batean auto batek oinezkobat 40 kilometro orduko abia-duran harrapatzen badu, in-paktua normalean belaunenaltueran jasotzen da eta oinez-koa autoaren kapotaren gaine-an erortzen da. Aldiz, zebra-bi-dea altxatuta badago oztopobat jartzeko, inpaktua sabelal-dean jasotzen du oinezkoak, oso zauri larriak jasanez. Gai-nera, oinezkoa ibilgailuarenazpian erortzen da. Beraz, norari gara babesten?».

ARAUDI ETA TXOSTEN BERRIAK

Azterketaren ondorioak Gas-teizko Legebiltzarrean aurkez-tu zituen Lafraguak. Aho batezonartu zuten, eta konpromisobat lortu: EAEko goraguneguztiak aztertuko zituen iker-keta bat martxan jartzea. La-fraguak gogoratu duenez, hainadostasun maila handia lortuostean, Osakidetzak txostenbat egin zuen larrialdietakosarbideetan zentimetro batekogoragunerik ere ez jartzekogomendatuz. «Bada, herri ho-netan ospitale bat berak ere ezdu hori betetzen. Gurutzetan,larrialdietako sarreraren on-doan bertan dago oztopo bat,eta, Urdulizen, ospitale berrie-netakoa izanagatik, hamazaz-pi koska daude!». Goraguneen gaineko araudi

berri bat ere badago EAEn, os-pitaleetako bide nagusietangoragunerik ez jartzea eska-tzen duena. «Urrats bat da. Di-putazioek sinatu dute jada,

baina Eudelek ez», zehaztu duLafraguak.Gasteizko Legebiltzarrean

orain aste batzuk egin du az-ken agerraldia Lafraguak. Saribat ere jaso du Estatu espaino-lean, “Ponle Freno” izenekoa.Komentatu duenez, baina, ara-zo handia da «abiadura motel-tzeko goraguneak paisaiarenparte» bilakatu direla jada, eta,ondorioz, «atzean dagoen ara-zoaz» jabetzea kostatzen dela.«Lehen ez zen kuestionatu ereegiten, orain debatea dago gu-txienez», gaineratu du artzi-niegarrak.EAEko arartekoak ere azter-

tu du gaia. Lafraguari berariesan zion pentsatu baino as-koz gehiago lortu duela. Herri-tarrek, gorabideak eskatzean,dituzten alde on eta txarrakezagutzen dituzte orain, etaaskok ez dute eskaerarekin au-rrera jarraitzen. Bide Segurta-suneko fiskal nagusiarekin erehitz egin du. «Ezagutzen zuen

azterketa, eta esan zidan arau-dia betetzen ez duen goragunebat oztopo bat dela bidean,eta, beraz, salagarria eta zigor-garria dela». Horrez gain, Esta-tu espainoleko autonomietakofiskalei ofizioz jarduteko agin-duko ziela esan zion, baina«oraingoz ez da emaitzarik ikusten». Euskal Herritik kanpoko

egoeraz galdetuta, Lafraguakdio elementuon kopurua ia%70 gutxiagokoa dela Euro-pan. Europar Batasunak la-

rrialdi egoeretan arazoak sor-tzen dituztela onartzen du, etaestatuen esku uzten du nolajokatu. Hori bai, oro har Euro-pan ohikoagoak dira errepide-ak estutzeko lanak, asfaltatzebereziak... Ikastetxeen ingu-ruetan, gainera, oztopo inteli-genteak jarri ohi dira, hau da,abiada handiagoarekin altxatuedo gogortzen direnak. «Kasuhorretan anbulantziek inhibi-tzaile bat erabil dezakete. Halaere, ni neu radarren aldekoa-goa naiz», aipatu du. Eredu gi-sa, hori bai, Eskandinaviakoherrialdeak jarri ditu: «Izuga-rrizko inbertsioa egiten dute. Ikastetxeetan, gainera, bide se-gurtasunaz, errespetuaz, arris-kuez... hitz egiten dute». Lafraguaren borroka ez da

amaitu. Organo donazioari es-ker dago bizirik egun eta horieskertzea du borrokan jarraitze-ko beste arrazoietako bat.

hutsa

Nerea GOTI

Lafragua, Gurutzetako Ospitaleko larrialdi zerbitzuetako sarreran ondoan bertan abiadura moteltzeko jarritako oztopo baten alboan. Aritz LOIOLA | FOKU

Gasteizko Parlamentuak aho batez onartu zuenazterketa bat egitea. Osakidetzak txosten bategin zuen, baina ez du ospitale bakar batek erebetetzen. Urdulizkoan, hamazazpi koska daude

Lafraguak bideoz grabatu zuen DYAkoanbulantzia baten bidaia. «Oztopo batigarotzean, osasun langileak alde batetikbestera doaz eta pazienteak salto egiten du»

Page 30: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

hutsa

3 BEG

IRADA:

Adimen artifiziala baita hezkuntzan ere

osas

un

a /

hez

kun

tza

/ te

knol

ogia

Dudarik ez dago Adimen Artifiziala (aurreran-tzean AA) modan dagoen hitza denik. Ha-maika arlotan aipatzen den hitza dela,behintzat, ezin ukatu. AA etxean, lantokian,autoan, osasunean, aisialdian… Gure bizitzarenhorrenbeste esparrutan agertu behar badu, ja-

kin beharko dugu, hasteko, zer dagoen bi hitz horien atzean.AA izaki bizidunen prozesu arrazional eta deduktiboak

egiteko makina batek duen gaitasuna da. AAren helburu na-gusia makinek gaurdaino gizakiek soilik burutu ahal izandituzten betebeharrak betetzean datza. AAren aztertze-ere-muen artean daude, besteak beste, hizkuntzaren tratamen-dua, robotika, ikusmen artifiziala, ezagutzaren adierazpenaedota sistema adituak.

Eta AAk zuzeneko eragina izango badu gure bizitzaren ho-rrenbeste arlotan, hezkuntza-munduan hasiera-hasieratikintegratzea eta erabiltzea behar-beharrezkotzat jotzen du-gu. Errealitateari erreparatuz, baina, hezkuntza-munduanez da, oraindaino behintzat, aldaketa nabarmenik sumatu;egungo eskola gehienek duela 50 urtekoen antz handiegiadute. Hezkuntzaren arloaz ari garela, AAk ikastea norbera-ren beharretara egokitzea ahalbidetuko luke. Erronka nagu-sia ikasle eta irakasleentzat onurak lortzea litzateke.

AA hezkuntzan duela 30 bat urte erabili zen lehenengoz,aritmetikako hainbat trebe-tasun irakasteko diseinatu-tako sistemetan, akats ko-munak identifikatu etabideratzea posible eginez.Duela gutxi, konputazioa-ren potentzia merkatzeak,algoritmoen garapenak etaeskuragarri dauden datuenhazkundeak tresna berriaketa sofistikatuagoak gara-tzea ahalbidetu dute. Eginezin ez ziren gauzak egite-ko gaitasuna dago orain.Posible da, adibidez, ikasle-ak bere ikaste-prozesuanaurrera egiteko jarraitu be-har dituen pausoek zeinizan behar duten iragar-tzea. Irakasleei ere ondoetortzen zaizkie datu ho-riek, ikasleei laguntzagehiago eskaintzeko.

Badaude AAk erraz inter-pretatzen dituen gaiak, ma-

tematika, esaterako, erraz ulertzeko arau multzoak jarrai-tzen baititu. Thinkster Math eta Carnegie Learning konpai-niak dagoeneko garatzen ari dira matematika ikasteko apli-kazioak. Beste gai batzuetan, aldiz, sorkuntza idatzian, kasu,zailagoa da arrakasta lortzea, irizpide subjektiboagoak eska-tzen baitituzte.

Hizkuntzaren irakaskuntzak ere jaso ditu dagoeneko AA-ren onurak. Duolingo doako aplikazioak, ikaste automatiko-ko tekniketan oinarritutakoak, 33 hizkuntza ikasteko aukeraeskaintzen du. Duolingok nahiko datu bildu du dagoenekoeta gai da jakiteko noiz aurkeztu behar dion kontzeptu berribat ikasleari, hark ezagutzen duena kontuan hartuta. Apli-kazioak integratu berri du elkarrizketa bat jarraitzen duenprograma informatikoa, zeinak erabiltzaileari hizkuntza be-rri bat praktikatzeko aukera eskaintzen dion.

Teknologia desberdinetan lanean diharduten ikertzailegehienek diote AA oraindik ez dela nahikoa hurbildu gizairakasleek dituzten gaitasun guztietara. Ezin dugu soilikAAz fidatu. Ordenagailuak oso onak dira gauza batzuetan, ha-la nola datuak biltzen; beste gauza batzuetan, aldiz, irakasleakdira hobeak, ikasleak motibatzeko orduan kasu. Datuak azter-tuz, laguntza eskaini ahal izango zaio irakasleari jakiteko nolaari den lanean ikaslea zeregin batean.

Baina datu horiek guztiakbiltzeak ez ote du urratzenikaslearen pribatutasuna?Badaude eskolak Txinannon, adibidez, 30 segundoe-ro aurpegiaren ezagutza-teknikak erabiltzen diren,ikasleak arreta mantentzenari diren ala ez egiaztatzeko.Badira AA eskoletan integra-tzeko ekimen gehiago ere;Cozmo izeneko maskotaadimenduna edota musikasortzeko Amper aplikazioa,kasu.

Baina AAren azpian dau-den teknikak ez badira ikas-tetxeetan integratzen etaerabiltzen, egungo ikasleakez dira etorkizunean gaiizango haren onurak bizi-tzaren beste esparruetan ereaprobetxatzeko. Has gaite-zen, bada, eskolatik bertatikAAko sistemak baliatzen. •

Adimen artifiziala gure bizitzako esparru askotan sartzen ari da. GAUR8

Ana Arruarte LasaUPV/EHUko Donostiako Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzailea

Page 31: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.

2019 | martxoa | 30

GAUR8• 30 / 31

CORELLAKO EHIZTARIAK, DUELA EHUN URTE

Juantxo EGAÑA

CESAREO CASTILLA MOLEDA

Artikulua ilustratzen duen irudia Corellan egina da, Nafarroako Erriberan, 1919an. Bertan galeper-ehiztari talde bat agerida, makaldi batean atseden hartzen, argazkilariaren aurrean jarrita. Egilea Cesareo Castilla Moleda da, Beran jatorria zuenfamilia bateko kidea. Negozioen munduari lotuta zegoen, hala nola porlanaren eta ardoaren sektoreari. XIX. mendeamaieratik 1920ra arte Donostian bizi izan zen. Argazkizalea zen, eta haren irudiak 1905etik 1919ra bitartekoak dira. In-ternational Photography Association elkarteko kide, argazki lehiaketa ugaritan parte hartu zuen Europan eta AEBetan.1915ean Madrilgo Circulo de Bellas Artes erakundearen Argazki Artistikoko Lehiaketan, konposizio atalean, aipamen batjaso zuen. Castillaren zenbait argazki “Novedades” eta garaiko beste aldizkari grafiko batzuek argitaratu zituzten.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz.eus · Elkarrekin gehiago eta indartsuagoak garelako, erabakigarriak izango gara. Eta erabakia gure esku ba - dago, badakizue nolakoa izango den erabakitakoa.