Prentsa txostena 50DA

13

description

50. edizioaren prentsa-txostena.

Transcript of Prentsa txostena 50DA

Page 1: Prentsa txostena 50DA
Page 2: Prentsa txostena 50DA

DATAK ABENDUAREN 4tik 8ra, aurten ohikoa baino egun bat gehiago

! Ordutegia: 10:30etik 20:00ak arte (Landako Gunea). ! Abenduak 4: Ikasle Eguna. Ateak ireki: 10:30ean

Inaugurazio ekitaldia: 19:00etan, San Agustin Kultur Gunean (Szenatokia).

! Abenduak 5: Argizaiola saria, 20:00etan, San Agustin Kultur Gunean (Szenatokia).

! Abenduak 8: Balorazio prentsaurrekoa, 10:00etan, Areto Nagusian.

HARREMANETARAKO Julen Nafarrate: [email protected]. Telf. 687 245 352

Maialen Odriozola: [email protected]. Telf. . 688 631 081

Izaskun Ellakuriaga: [email protected]. Telf. 684106682

Materiala eskuratzeko dropbox lotura: https://www.dropbox.com/sh/0h5juebw9tmsq49/AACqUWdmFqqBXkkATRzLkDaDa?dl=0

Twitter

@durangokoazoka – Proposatzen dugun traola: #50DA

Facebook

https://www.facebook.com/DurangokoAzoka

Flickr

http://www.flickr.com/durangokoazoka

Instagram

http://instagram.com/durangoko_azoka/

Youtube

http://www.youtube.com/user/DurangokoAzoka

Page 3: Prentsa txostena 50DA

Fitxa teknikoa

! Landako Erakustazokaren ordutegia: 10:30-20:00 ! Antolatzailea: Gerediaga Elkartea ! Babesle Nagusiak: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza. ! Babesle publikoak: Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia,

Arabako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua, Kultura Ministerioa. ! Babesle pribatuak: BBK, Eroski, Euskaltel. ! Guneen koordinazioa: Berbaro, Ahotsenea, EHAZE, San Agustin Kultur

Gunea, Topagunea, Kabi@, Plateruena, Azoka TB. ! Laguntzaileak: Erkide, Ulma, Irizar, Euskadi Basque Country,

Durangaldeko Amankomunazgoa, Euskotren, Metro Bilbao, La Tostadora.

! Kultur kolaboratzaileak: EKE Euskal Kultur Erakundea, Etxepare Euskal

Institutua, Bartzelonako Euskal Etxea. ! Komunikabideak: EITB, Goiena, Hamaika TB, Berria, Kanaldude,

Tokikom, Hitza, Bizkaia Irratia, Grupo Noticias, Deia, Gara, Naiz, El Correo, El Diario Vasco, Anboto, Argia, Mugalari, Radio3.

! Guneetako laguntzaileak: Jakin, Artium, Durangoko Arte eta Historia

Museoa, Durangoko Liburutegia, EHU, Emakunde, Entzun, The Balde, Albaina, Bautista, Aritxola, Zarata Elexpe, Zinema euskaraz.

! Erakusleak: Editorialak, diskoetxeak, banatzaileak, erakundeak eta kultur

eragileak. ! Betebeharreko ezaugarriak: euskarazko argitalpenak edo euskal gaiak

edozein hizkuntzatan.

Page 4: Prentsa txostena 50DA

50. edizioa, zifratan

Landako erakustazoka

! Stand kopurua: 249 ! Autoekoizleak 16 ! Partaideak: 135 + 16 autoekoizle

! 250 kultur ekitaldi

! Aurkeztuko diren nobedadeak: 350 ! Liburuak: 228 ! Diskoak: 63 ! Aldizkariak: 19 ! Bestelakoak (joku, agenda, egutegi... ): 17 ! Bideoak: 5 ! Argitalpen elektronikoak: 18

Gunez gune

Areto Nagusia

Hitzaren plazan bigarren urtez "Gogoetaren plaza" antolatuko da, aurten Jakin eta Gerediagaren arteko lankidetzagaz. Ekimen honen helburua honakoa izango da: euskal kulturaren gaineko gogoeta bultzatzea eta etorkizuneko ildo eta estrategiak garatzen laguntzea.

Mende erdiaren atalaia aurrera begiratzeko baliatuko du aurten Gogoetaren guneak. Hortik dator aurtengo mahai-inguru eta solasaldien goiburua: Biharkoak Gaur. Etorkizunari begira jarriko ditu egitarauak haur egungo sortzaile, kultur eragile eta industriako kideak: Andoni Egaña, Asisko Urmeneta, Zinemaldiko Maialen Beloki, Jose Mari Agirretxe 'Porrotx', Itxaro Borda, Ruper Ordorika, Eider Rodriguez, Jon Maya dantzaria eta abar.

Abenduaren 5etik 8ra arte bina saio izango ditu egunean, goizean buruz-burukoak eta arratsaldean ohiko mahai-ingurua. Egun bakoitzak ere gai jakin bat izango du: abenduaren 5ean euskal kulturaren ikusgarritasuna, 6an kultur

Page 5: Prentsa txostena 50DA

politikak, 7an erreleboa eta 8an prestigioa. Azokaren bihotzean gogoeta txertatuko du egitarauak, hurrengo 50 urteetako historia idazten laguntzeko.

Gogoetaren plazaren edukiekin zenbaki monografikoa egingo da Jakinen urteko bigarren bihilabetekotan.

Ahotsenea

Ahotsenea guneak marka guztiak hautsi ditu edizio honetan: 120 emanaldi baino gehiago egongo dira –70 zuzeneko eta 50 solasaldi–. Gainera, 50. urtemugako ikuskizuna ere egongo da: Lekord taldearen "Sokak" ikuskizuna.

Solasaldien gunea aurten Landako barruan egongo da, eta 9 disko eta 42 liburu aurkeztuko dira. Hainbat formatu egongo dira: solasaldiak, ikuskizuna, errezitaldeak, kontzertu akustikoak... Lehen aldiz irakurketa dramatizatuak egongo dira literatura solasaldietan, musikaz lagundurik. Euskal literatura eta musikagintzaren izen handi ugari elkartuko dira: Jasone Osoro, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Harkaitz Cano, Ken Zazpi, Mikel Urdangarin...

Zuzenekoei dagokionez, karpa iazko toki berberean egongo da, eszenatoki birekin. 70 kontzertu egongo dira, izen handiko taldeekin (Ze Esatek!, Txapelpunk, Seiurte, Hesian...), talde hasiberriak, Ipar Euskal Herriko zortzi musika-talde...

Azaroaren 25ean Ahotsenean parte hartuko duten sortzaileekin topaketa antolatu dute: elkar ezagutzeko, zalantzak argitzeko eta abar.

Saguganbara

Txiki eta handien plazan umeentzako eta familientzako jarduera ugari izango ditugu: hamabi ipuin kontalari, 19 tailer... Umeek eta familiek, beraz, zer ikusi eta zertan parte hartu izango dute gune honetan.

Horrez gain, hainbat ekimen berritzaile izango dituzte, berbarako, irakurmena sustatzeko txakurrekin jarduerak, erlajazio ariketak umeekin, munduko abestiak lantzeko tailerrak, orri markatzaileak sortzeko tailerrak... Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna eta Irrien Lagunen jaia izango dira seguruenik ekitaldirik jendetsuenak. Plateruena

Kontzertu handien plaza izango da beste urte batez Plateruena. Izen handiko musika-taldeak elkartuko dira bertan, gustu eta publiko ezberdinei zuzenduta: Esne Beltza, Iheskide, Bidehuts gaua (Jupiter Jon, Sacco, Anari, Irazoki & lagunak, Audience, Nire eta Bidehutseko beste zenbait piztia), Olatz Zugazti eta Korrontzi. Sarrerak jada salgai daude www.plateruena.eus webgunean eta Antzokiko barran.

Page 6: Prentsa txostena 50DA

Horrez gain, urtero legez, Antzokia leku egokia izango da Azoka egunetan mokadutxo bat hartzeko, eta baita azoka-egarriz jarraitzen duten parrandazaleentzat ere. Irudienea

Ikus-entzunezkoen plaza ekimenez josita izango dugu bost egunez. Erakusleiho izateaz gain, Irudienea hausnarketa eta iritzi-trukaketarako gunea izango da.

Ikasle Egunean haur eta gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoetan dagoen eduki sexistari buruzko tailer eta hitzaldia egongo da, Emakunderekin elkarlanean. Katixa Agirrek eta Oihulari Klownek parte hartuko dute.

Egitarau anitza prestatu dute: Kameratoia Ikus-entzunezko Rallyaren XI. edizioa, euskal zinemagintzaren belaunaldi berriekin mahai-ingurua, EHUko ikasleen film laburren emanaldia... eta orokorrean sortzaile gazteen eta beren lanen presentzia egongo da Irudienean.

Horrez gain, proiekzioei dagokionez, Amama pelikula, Euskal Herriaren ABDak eta Goenkaleren azken hiru pelikulak primizian eskainiko dira.

Szenatokia

Arte eszenikoen plazan, San Agustin Kulturgunean, Zirko Anabasa izango da nobebade nagusia. Ekimen hau abenduaren 8an izango da, eta Euskal Herriko Zirkuaren lagina ezagutu ahal izango dugu: Shakti Olaizola kontorzionistak, Cie Mes Tissages Aeriens oihal aereoak, Ortzi Acosta paraleloetan, Debote Enbote malabaristak eta Malas Compañias akrobatak parte hartuko dute. Pantxika Lamurrek aurkeztuko du.

Horrez gain, Itziar Eliasen "Eskutitzak" antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Antzerki eskolek ere topagunea antolatuko dute "Kafie eta berba" ekimenaren baitan, eta antzerki maratoiak txapela jarriko dio Szenatokiaren egitarauari.

Bestalde, Jose Luis Zumetaren lan bi erakusgai egongo dira San Agustinen eta bere lanaren inguruan egindako dokumentala proiektatuko da buklean.

Azkenik, inaugurazio ekitaldia eta Argizaiola Sarien ekitaldia ere bertan antolatuko dira, abenduaren 4an eta 5ean, hurrenez hurren.

Kabi@

Digitalaren plazaren lehenengo nobedadea aurten bere espazio fisikoa izango da: domo geodesiko baten barnean egongo da, hots, kabi itxura hartuko du, baina bertara sartzeko Landako gunetik igaro beharko da.

Eragile ugarik topaketak egingo dituzte Kabi@n: Euskal Igerrak (euskal instagram komunitateak), Gamerauntsia (bideojokoen euskal komunitatea), wikilari euskaldunen bilkura...

Page 7: Prentsa txostena 50DA

Bestalde, tailer eta hitzaldi ugari egongo dira: irrati estazio bat montatzeko tailerra, hedabideen etorkizunari buruzko mahai-ingurua, tabu-hitzaldiak eta abar.

Azoka TB

Azoka Telebistan aurten inoiz baino hedabide gehiagoren lankidetza egongo da. Honakoak izango dira parte-hartzaileak: Goiena, EITB, Hamaika TB, Kanaldude, Tokikom eta Berria.

Azokak irauten duen bitartean, Azoka TBk emisio jarraitua eskainiko du zuzenean (eta streaming bidez www.durangokoazoka.eus webgunetik). Hainbat programa ekoiztuko dira: Amaia DJ, Youtuberrak, Landakoenea, Azokan Gaur...

Page 8: Prentsa txostena 50DA

50 urte, 5 egunez, 250 ekitaldi

Durangoko Azokak inoiz baino ekitaldi gehiago izango ditu bere 50. urteurrenean

50. urte, 5 egunez, eta 250 ekitalditik gora. Berezia izango da Durangoko Azokako aurtengo edizioa. Urtemuga borobila, mugarria, ospakizuna. Eta borobila ere izango da Durangoko Azokako egitaraua: inoiz baino kultur ekitaldi gehiago egongo dira Durangoko Azokan.

Kulturaren plazara gerturatzen diren lagunek, bost egunez (abenduaren 4tik 8ra), 250 ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, umeentzako jarduerak, tailerrak, ikuskizunak eta abar. Hori guztia, 700 metroren barruan eta bost minutuko distantzian.

Azokak iazko datu baikorrak hobetzea lortu du edizio honetan. Aurten 249 erakustoki egongo dira, iaz baino lau gehiago. Guztira, stand horietan 350 nobedade aurkeztuko dira: 228 liburu, 63 disko, 19 aldizkari... Liburu eta diskoetan gorakada eman bada ere, argitalpen elektronikoetan egon da gorakadarik handiena, aurten 18 nobedade aurkeztuko baitira (iaz lau izan ziren).

Edizio honetako aurrekontua 750.000 eurokoa izango da. Horietatik, 410.00 euro erakunde publikoetatik jasotako dirulaguntzak dira. Erakustokien alokairua (225.000), babesleak (99.000) eta publizitatea (16.000) dira gainontzeko diru-sarrerak. Gastu nagusiak, ostera, Azokaren montajeak jasotzen ditu (187.000), komunikazioa (176.000), arlo teknikoa (124.000) eta pertsonalarekin (112.000) batera. Gainontzeko gastuak egitaraua (87.000), alokairuak (31.000), antolaketa (18.000) eta kanpoko zerbitzuak (13.000) dira.

Azokaren inaugurazio ekitaldia aurten San Agustin Kulturgunean izango da, Szenatokia gunean, hain zuzen ere. 19:00etan hasiko den ekitaldi honetan, erakundeetako ordezkariek eta kultur sortzaileek parte hartuko dute, taularatze berezi baten bidez.

Azokaren amaiera ere berezia izango da. 50. urtemuga agurtzeko traka berezia izango dugu egitarauan: 17:30ean Lekord taldearen "Sokak" ikuskizuna izango dugu Ahotsenean; 18:00etan Szenatokian "Zirko Anabasa" ospatuko da; 18:30ean, Korrontzi taldeagaz dantzaldia izango dugu Plateruenan. Amaitzeko, 19:45ean, Deabru Beltzak talde ezagunaren emanaldi ikusgarria egongo da ate-itxierarekin batera, 50. urtemuga borobilduz.

Page 9: Prentsa txostena 50DA

Autoekoizpenak

Bigarren urtez, autoekoizleek euren espazioa izango dute Durangoko Azokan. Iaz antolatu zen lehenbiziko aldiz espazio hau, eta balorazio positiboaren ostean, aurten bigarrenez ospatuko da. 16 kidek parte hartuko dute (iazko kopuru berbera) eta espazioaren antolaketa ekimenean parte hartzen duten sortzaileek bideratuko dute. Areto Nagusiaren alboan egongo da auto edizioentzako espazioa.

Honek auto-ekoizleen espazioan izango direnak.

Liburuak

1. Maider Agirre 2. Ana Gisasola 3. Txerra Rodriguez 4. Juan M. Atxutegi 5. Iruki 6. Labur 7. SuperH 8. Suomitar Elkartea 9. Eko.tx

Diskak

1. Estankona 2. Ankenai 3. Sueder 4. Haxotz taldea 5. Reseda Produkzioa 6. Lou Topet

Aldizkariak

1. h28 aldizkaria

Page 10: Prentsa txostena 50DA

Argizaiola Saria

Gerediagako sortzaileak

Durangoko Azokak urteurren borobila ospatuko du aurtengo edizioan. Kulturaren plazak 50 urte beteko ditu: 50 urte euskal kultura geroratzen, 50 urte idazten, kantatzen, gogoetatzen, gozatzen, eztabaidatzen, ospatzen. 50 urte... eta beste 50 urte euskal kultura bizitzen!

Aurtengoa edizio berezia izango da, baita Argizaiola Sarien kasuan ere. 1965. urtean sortu zuten 12 lagunek Gerediaga Elkartea. Horietako zortzi dira egun bizirik daudenak eta horiek omenduko dituzte Durangoko Argizaiola omen-sariarekin: Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda, Jose Luis Lizundia, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Jesus Astigarraga, Koldo Alzibar eta Arrate Salazar. Sortzaileen taldean ere izan ziren: Jesus Maria Astola, Bixente Kapanaga, Julian Berriozabalgoitia eta Salvador Solaegi.

1992an sortu zuen Gerediaga Elkarteak Durangoko Argizaiola omen-saria. Bizirik edo jardunean egonik, euskara eta euskal kulturaren alde lan egindako pertsonak eta erakundeak goraipatzeko asmoarekin sortutakoa da saria.

Gerediaga Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, Durangoko Azokak bezala. Urteotan Durangaldearean ondare historikoa zein kulturala berreskuratzen eta zaintzen, ikertzen eta zabaltzen lan handia egin du. Mende erdiko ibilbidea hasi zutenei emango zaie Argizaiola.

Argizaiola Sariak abenduaren 5ean banatuko dira San Agustin Kulturgunean. Durangaldeko Karrika Antzerki Taldea ari da ekitaldiaren diseinuaz arduratzen.

Page 11: Prentsa txostena 50DA

Azokako liburua

- Irakurleek orain arte ezagutu ez duten Joseba Sarrionandia topatuko dute liburuan: mundua ulertzeko bere perspektiba pertsonala ematen du, saiakera mamitsu eta ausart baten bidez.

- Azokaren historia batzeko elkarrizketak egin eta lekukotzak jaso ditu Jesus Mari Arruabarrenak: Azokaren hastapenak ezagutu ahal izango ditugu, eboluzioa, bitxikeriak...

- Liburu bisuala eta erakargarria da. Txelu Angoitiaren argazkien bidez, bestelako Azoka ezagutuko du irakurleak: alde intimista, artistikoa...

50. urteurrena mugarri hartuta, Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren ibilbidea biltzen duen liburua aurkeztu zuen azaroaren 24an, Bilboko BBK aretoan. Liburuaren egileak Jesus Mari Arruabarrena, Joseba Sarrionandia eta Txelu Angoitia dira. Arruabarrena eta Angoitiagaz batera, honakoak elkartu dira prentsaurrekoan: Gerediaga elkarteko kudeatzaile Aitziber Atorrasagasti, BBK-ko Gizarte Ekintza arloko Ixone Zubieta eta Gerediaga elkarteko idazkari Asun Elorriaga.

Liburua Azokako egunetan erosi ahal izango da. Portadaren egilea Jose Luis Zumeta da, Azokako aurtengo kartela moldatuz. Liburuak elebiduna da, 255 orrialde ditu, eta 20 euroko prezioan salduko da. Euskarazko parteak hartzen du nagusitasuna liburuko orri gehienetan, eta gaztelerazko bertsioa amaieran gehigarri modura erantsita dator.

Gerediaga elkarteak liburua kaleratu du Azokaren 50. urteurrena mugarri legez hartuta: azken 50 urteetako ibilbidea biltzeko, berau ezagutzera emateko eta hurrengo 50 urteetako historia idazten hasteko, etorkizunean ere begirada jarriz. Orain arte ez da horrelako bilketa-lanik egin Azokaren inguruan; 50 urte betetzeak horretarako aukera eman dio Gerediagari.

Liburua saiakera formatuan idatzita dago, baina irakurterraza eta dibulgatiboa da. Lan bisuala da eta maketazio aldetik erakargarria, zaindua: lasaitasunez irakurtzeko liburu bat da, gozatzekoa, eta, gordetzekoa. Euskal Herriko historiaren zati garrantzitsu bat biltzen duen lana da; euskal kultura eta Azoka bera barrutik ezagutzen eta ulertzen lagunduko duen liburua.

Page 12: Prentsa txostena 50DA

Liburuan hiru 'unibertso' batzen dira: Mundutik Azokara, Azokatik Mundura eta irudiak.

- Mundutik Azokara. Lehenengo unibertso horretan, Mundutik Azokarako hurbilketa egiten da: nazioartean eta Euskal Herrian 1965tik 2015era arteko gertakariak jasotzen dira (politika, ekonomia, kultura...), eta horiek denak Azokarekin lotzen dira. Hau da, Azokaren historiari testuingurua eta markoa jartzen zaio, oso perspektiba berezi batetik. Joseba Sarrionandia da egilea, eta egilea busti egiten da: bere ikuspegi pertsonala ematen du, gordinean, lehenengo pertsonan, gertutasunean. Saiakera ausarta da, beraz: irakurleak orain arte irakurri ez duen Sarri topatuko du. Fikziotik urrun, errealitatera jauzi eginez. Horrez gain, saiakera mamitsua ere bada: datu ugari biltzen ditu, bitxikeria ugari... Zer pentsatua emango duena.

- Azokatik Mundura. Bigarren unibertso honetan, Azokaren hastapena, aireratzea, egonkortzea eta modernizatzea jasotzen da. Jesus Mari Arruabarrenak Azokaren sorreran eta ibilbidean parte hartu zuten hamar lagun elkarrizketatu ditu, euren lekukotzak jasoz eta urte horietako giroa liburuan bilduz. Gaur egungo Azoka ulertzen lagunduko digun kontaketa, eta etorkizunekoa eraikitzen ere lagunduko duena.

- Hirugarren unibertsoan, irudia izango da nagusi. Txelu Angoitia da egilea, azken 15 urteetan Azokako argazkilari izandakoa. Azokaren ikuspegi artistikoa erakutsiko digu, eta kulturaren plaza beste begi batzuekin ikusteko aukera izango dugu. Gaur eguneko erretratuez gain, argazki historikoak ere bildu ditu (Azoka elizpean antolatzen zenekoa, merkatuan...) edizio guztietako kartelak eta abar. Gerediagako artxiboko argazkiez gain, Deiako artxibokoak ere agertzen dira. Transmititzen duten argazkiak dira, Azokaz kutsatzeko aproposak.

Page 13: Prentsa txostena 50DA

Laburrean

Poloniatik Azokara

Etxepare Euskal Institutuak gonbidatuta, aurten Poloniako editoreak eta kazetariak etorriko dira Durangoko Azokara, bertako editore eta idazleekin loturak sortzeko asmoz. Iaz Britainia Handitik etorri ziren, eta bisitaren eraginez hiru lan euskaratik ingelerara itzuli ziren.

Durangaldea app

Gerediagak martxan jarriko du Azokarako "Durangaldea app" aplikazioa. Bertan Durangaldeko informazio interesgarria topatuko dute herritarrek: jatetxeak, tabernak, ostatuak, zerbitzuak, kutxazainak, garraioak, zer ikusi... Informazio guztia geolokalizatuta egongo da. Gainera, Azokak ere bere atal berezia izango du: albisteak, egitaraua, sinadurak, argizaiola, kartela eta abar.

#igerrak_50DA lehiaketa

Azoka iraun bitartean #igerrak_50DA instagram lehiaketa ospatuko da. Nola bizi duzu zuk Durangoko Azoka? Nola hurbiltzen zara euskal kulturara? Islatu erantzunak argazki batean eta jaso saria!

DURANGOKO AZOKAREN PRENTSA BULEGOKO MATERIAL ETA INFORMAZIO GUZTIA, DROPBOX LOTURA HONETAN:

https://www.dropbox.com/sh/0h5juebw9tmsq49/AACqUWdmFqqBXkkATRzLkDaDa?dl=0