Printzipioakbalioaketaezaugarriak

3
Kresala Eskola Txikiak printzipio, balio eta ezaugarri multo propioak dituu bere baitan eskolari, beste hezkuntza proposamenekin konparatuz, izaera erakargarri eta nabarmena ematen diotenak. Kresala Eskola Txikiaren helmuga ikaslearen garapen harmonikoa eta globala bultzatzea da. Ikasle bakoitza izaki globala denez, pertsonaren garapen emozionalari, sozialari eta kognitiboari ematen diogu garrantzia. Gainera, eskolako egiturek aukera emango diote ikasleari gaitasun hauek garatzeko. Honekin batera, ikasle bakoitzari aukeratzeko, pentsatzeko, adierazteko, norbera den bezala izateko eta bere berezitasunez jabetzeko aukera eman nahi diogu, hauek bizitzarako tresna garrantzitsuak izanik. Haurraren autokontzeptua eta autoestimua eraikitzen lagundu nahi diegu, baita pertsona autonomoak sortu nahi ditugu. Hau da, gure ikasleek haien buruaren irudi positiboa eraikitzea, haien mugak onartuz eta bere esku dauden aukerak ezagutuz. Hortaz, haien gaitasunekin eta aukerekin bat datozen eginkizunak proposatuko zaizkie, ikaskuntza prozesuan aurrera egin dezaten eta haien burua ebaluatzen irakatsiko diegu. Ikasleen ekimenak eta ahalegina baloratzen irakatsiko diegu. Ikasleei lagunduko diegu beren eguneroko zereginei autonomiaz ekiten, beren ahalmenez jabetu daitezen eta autonomia pertsonala gara dezaten bultzatuz. Landaeremuko nortasuna bultzatu nahi dugu, naturarekiko harreman zuzena edukiz. Ikasleek natura maitatzea, errespetatzea eta gozatzea lortu nahi dugu, herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena. Horretarako, natura baliabideak erabiliko ditugu ikasteko. Gure komunitateko parte hartze indartsua lortzea. Ingurunearekiko eta gure komunitearekiko konpromiso solidarioan umeak heztea, gizabidezko ohiturak garatu ditzaten. Horretarako, gure komunitateko kideen parte hartzea ezinbetsekoa ikusten dugu, horrela, umeek herriko errealitatea ikus dezaten, gure komunitatean daukaguna nabarmenduz. Herriko ondarea eta produktuak martxan jartzeko ezinbestekoa baita herri eskola. Desadostasunak hitzaren bidez konpontzeko gai diren pertsonak heztea; hau da, gogoeta eta arrazoibidea erabiliko dutenak, ez indarkeria, beren zentzumen kritikoa garatuz eta erabilaraziz eta autoestimua areagotuz.

Transcript of Printzipioakbalioaketaezaugarriak

Page 1: Printzipioakbalioaketaezaugarriak

Kresala Eskola Txikiak printzipio, balio eta ezaugarri multo propioak dituu

bere baitan eskolari, beste hezkuntza proposamenekin konparatuz, izaera

erakargarri eta nabarmena ematen diotenak.

Kresala Eskola Txikiaren helmuga ikaslearen garapen harmonikoa eta

globala bultzatzea da. Ikasle bakoitza izaki globala denez, pertsonaren garapen

emozionalari, sozialari eta kognitiboari ematen diogu garrantzia. Gainera, eskolako

egiturek aukera emango diote ikasleari gaitasun hauek garatzeko. Honekin batera,

ikasle bakoitzari aukeratzeko, pentsatzeko, adierazteko, norbera den bezala izateko

eta bere berezitasunez jabetzeko aukera eman nahi diogu, hauek bizitzarako tresna

garrantzitsuak izanik.

Haurraren autokontzeptua eta autoestimua eraikitzen lagundu nahi diegu,

baita pertsona autonomoak sortu nahi ditugu. Hau da, gure ikasleek haien

buruaren irudi positiboa eraikitzea, haien mugak onartuz eta bere esku dauden

aukerak ezagutuz. Hortaz, haien gaitasunekin eta aukerekin bat datozen

eginkizunak proposatuko zaizkie, ikaskuntza prozesuan aurrera egin dezaten eta

haien burua ebaluatzen irakatsiko diegu. Ikasleen ekimenak eta ahalegina

baloratzen irakatsiko diegu. Ikasleei lagunduko diegu beren eguneroko zereginei

autonomiaz ekiten, beren ahalmenez jabetu daitezen eta autonomia pertsonala gara

dezaten bultzatuz.

Landa­eremuko nortasuna bultzatu nahi dugu, naturarekiko harreman

zuzena edukiz. Ikasleek natura maitatzea, errespetatzea eta gozatzea lortu nahi

dugu, herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena.

Horretarako, natura baliabideak erabiliko ditugu ikasteko.

Gure komunitateko parte hartze indartsua lortzea. Ingurunearekiko eta gure

komunitearekiko konpromiso solidarioan umeak heztea, gizabidezko ohiturak garatu

ditzaten. Horretarako, gure komunitateko kideen parte hartzea ezinbetsekoa ikusten

dugu, horrela, umeek herriko errealitatea ikus dezaten, gure komunitatean

daukaguna nabarmenduz. Herriko ondarea eta produktuak martxan jartzeko

ezinbestekoa baita herri eskola.

Desadostasunak hitzaren bidez konpontzeko gai diren pertsonak heztea;

hau da, gogoeta eta arrazoibidea erabiliko dutenak, ez indarkeria, beren zentzumen

kritikoa garatuz eta erabilaraziz eta autoestimua areagotuz.

Page 2: Printzipioakbalioaketaezaugarriak

Oztopoak ekiditen irakastea eta egiten ditugun akatsetatik ikastearen

garrantzia nabarmentzea.

Aurreko erronkarekin lotuta, nahi izanez gero, ahaleginduz gauzak lortu

ahal daitezkeela erakustea.Gure ikasleak jabetu daitezela dituzten mugez eta

ahalmenez, konfiantza, segurtasuna, baikortasuna eta adeitasuna adierazita eta

oztopo baten aurrean aurrera jarraitzen laguntzea.

Eskolako balioei dagokienez honako hauek azpimarratzea erabaki dugu:

Enpatia: Gainerakoen emozioak ulertzean datza eta hau funtsezkoa iruditzen

zaigu beste pertsonen mezua erabat ulertzeko, eta horretarako nahitaezkoa

da jakitea beste pertsona horren jarrerak, keinuak, ahotsaren tonuak edo

intentsitateak eta baita isiltasunak berak ere.

Elkarlana: ikasleek elkar laguntzen eta talde lanean ikas dezaten ikasleek

lortu behar dituzten helburuak denek batera lortzen dituzte. Guztiok elkarrekin

lan egitean eta elkar laguntzean datza.

Aniztasuna: Guztiok gara ezberdinak eta gure eskolak aintzat hartzen ditu

ezberdintasun horiek, bereizkerian bihurtu beharrean, norberaren gaitasun

pertsonalak garatzeko aukera emanez.

Errespetua: Ikasleak hazten ari diren pertsona libre gisa hartuko dituen

ikastetxea nahi dugu, beren autonomia pertsonala are gehiago garatzearen

alde lana egingo duena.

Hezkidetza: hezkidetza naturaltasunez bizi dugu; sexuagatiko bereizkeria

saihesten ahalegintzen gara, eta norberaren eta gainerakoen sexualitatea

onartzen dugu. Hizkuntza ez­sexista erabiltzen duen hezkuntza lehenesten

dugu.

Ekitatea: Pertsona bakoitzaren berezitasuna aintzat hartuta,

aukera­berdintasuna eta berariazko edo beharrezko babesa bermatuko dituen

ikastetxea nahi dugu.

Page 3: Printzipioakbalioaketaezaugarriak

Eta azkenik, gure ezaugarri propiei dagokienez hauek nabarmendu nahi

ditugu:

Eskola euskalduna gara, herria den moduan. Hemen euskal ohiturak eta

euskal kultura ere bultzatzen dira.

Eskola publikoa gara, guztientzat zabalik dagoen eskola, herriaren

babespean. Gizartearen aniztasuna onartzen dugu eta ezberdintasunak

konpentsatzen dira, kudeaketa demokratikoa da eta gure praktikaren bidez

hiritar autonomo eta kritikoak hezitzen dira.

Inklusiboa, heziketa ikasleen ezaugarrietan oinarritzen duen eskola bat gara

eta gure helburua haien gaitasun guztiak garatu ahal izatea da, betiere

ezaugarri horiei egokitutako irakaskuntza/ikaskuntza prozesu baten bidez.

Ikasleen beharrei egoki kasu egiten saiatzen gara.

Eskola laikoa, sinismen eta ez sinestun guztiekin errespetuzkoa baina

doktrina ezberdinen praktiketatik urrun, adostasun zabala eragiten duten giza

balioen inguruan gizartea artikulatzeko ahalmena duena.

Parte­hartzailea, ekarpen eta iritzi guztiak bere egiten dituen ikastetxe plural

bat nahi dugu. Gure ikasleak pertsona kritiko, arduratsu eta laguntzaile gisa

hezten saiatzen gara.

Sei ikasgela dituen eskola da, nahiz eta beti sei ikasgela hauek beteko ez

diren, ikasturteko haur eskolarizatuen arabera.

Ikasgela hauetan adin desberdineko haurrak talde txikietan egongo dira.

Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta

kooperazioa era naturalean sustatzen dira.

Irakasle eta gurasoen arteko harremana estua da. Familiak umearen

ikaskuntzan inbolukratzea bilatzen dugu eta herriko eskola den honetan parte

hartzea.