Kresala Eskola Txikiak printzipio, balio eta ezaugarri multo propioak dituu
bere baitan eskolari, beste hezkuntza proposamenekin konparatuz, izaera
erakargarri eta nabarmena ematen diotenak.
Kresala Eskola Txikiaren helmuga ikaslearen garapen harmonikoa eta
globala bultzatzea da. Ikasle bakoitza izaki globala denez, pertsonaren garapen
emozionalari, sozialari eta kognitiboari ematen diogu garrantzia. Gainera, eskolako
egiturek aukera emango diote ikasleari gaitasun hauek garatzeko. Honekin batera,
ikasle bakoitzari aukeratzeko, pentsatzeko, adierazteko, norbera den bezala izateko
eta bere berezitasunez jabetzeko aukera eman nahi diogu, hauek bizitzarako tresna
garrantzitsuak izanik.
Haurraren autokontzeptua eta autoestimua eraikitzen lagundu nahi diegu,
baita pertsona autonomoak sortu nahi ditugu. Hau da, gure ikasleek haien
buruaren irudi positiboa eraikitzea, haien mugak onartuz eta bere esku dauden
aukerak ezagutuz. Hortaz, haien gaitasunekin eta aukerekin bat datozen
eginkizunak proposatuko zaizkie, ikaskuntza prozesuan aurrera egin dezaten eta
haien burua ebaluatzen irakatsiko diegu. Ikasleen ekimenak eta ahalegina
baloratzen irakatsiko diegu. Ikasleei lagunduko diegu beren eguneroko zereginei
autonomiaz ekiten, beren ahalmenez jabetu daitezen eta autonomia pertsonala gara
dezaten bultzatuz.
Landaeremuko nortasuna bultzatu nahi dugu, naturarekiko harreman
zuzena edukiz. Ikasleek natura maitatzea, errespetatzea eta gozatzea lortu nahi
dugu, herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena.
Horretarako, natura baliabideak erabiliko ditugu ikasteko.
Gure komunitateko parte hartze indartsua lortzea. Ingurunearekiko eta gure
komunitearekiko konpromiso solidarioan umeak heztea, gizabidezko ohiturak garatu
ditzaten. Horretarako, gure komunitateko kideen parte hartzea ezinbetsekoa ikusten
dugu, horrela, umeek herriko errealitatea ikus dezaten, gure komunitatean
daukaguna nabarmenduz. Herriko ondarea eta produktuak martxan jartzeko
ezinbestekoa baita herri eskola.
Desadostasunak hitzaren bidez konpontzeko gai diren pertsonak heztea;
hau da, gogoeta eta arrazoibidea erabiliko dutenak, ez indarkeria, beren zentzumen
kritikoa garatuz eta erabilaraziz eta autoestimua areagotuz.
Oztopoak ekiditen irakastea eta egiten ditugun akatsetatik ikastearen
garrantzia nabarmentzea.
Aurreko erronkarekin lotuta, nahi izanez gero, ahaleginduz gauzak lortu
ahal daitezkeela erakustea.Gure ikasleak jabetu daitezela dituzten mugez eta
ahalmenez, konfiantza, segurtasuna, baikortasuna eta adeitasuna adierazita eta
oztopo baten aurrean aurrera jarraitzen laguntzea.
Eskolako balioei dagokienez honako hauek azpimarratzea erabaki dugu:
Enpatia: Gainerakoen emozioak ulertzean datza eta hau funtsezkoa iruditzen
zaigu beste pertsonen mezua erabat ulertzeko, eta horretarako nahitaezkoa
da jakitea beste pertsona horren jarrerak, keinuak, ahotsaren tonuak edo
intentsitateak eta baita isiltasunak berak ere.
Elkarlana: ikasleek elkar laguntzen eta talde lanean ikas dezaten ikasleek
lortu behar dituzten helburuak denek batera lortzen dituzte. Guztiok elkarrekin
lan egitean eta elkar laguntzean datza.
Aniztasuna: Guztiok gara ezberdinak eta gure eskolak aintzat hartzen ditu
ezberdintasun horiek, bereizkerian bihurtu beharrean, norberaren gaitasun
pertsonalak garatzeko aukera emanez.
Errespetua: Ikasleak hazten ari diren pertsona libre gisa hartuko dituen
ikastetxea nahi dugu, beren autonomia pertsonala are gehiago garatzearen
alde lana egingo duena.
Hezkidetza: hezkidetza naturaltasunez bizi dugu; sexuagatiko bereizkeria
saihesten ahalegintzen gara, eta norberaren eta gainerakoen sexualitatea
onartzen dugu. Hizkuntza ezsexista erabiltzen duen hezkuntza lehenesten
dugu.
Ekitatea: Pertsona bakoitzaren berezitasuna aintzat hartuta,
aukeraberdintasuna eta berariazko edo beharrezko babesa bermatuko dituen
ikastetxea nahi dugu.
Eta azkenik, gure ezaugarri propiei dagokienez hauek nabarmendu nahi
ditugu:
Eskola euskalduna gara, herria den moduan. Hemen euskal ohiturak eta
euskal kultura ere bultzatzen dira.
Eskola publikoa gara, guztientzat zabalik dagoen eskola, herriaren
babespean. Gizartearen aniztasuna onartzen dugu eta ezberdintasunak
konpentsatzen dira, kudeaketa demokratikoa da eta gure praktikaren bidez
hiritar autonomo eta kritikoak hezitzen dira.
Inklusiboa, heziketa ikasleen ezaugarrietan oinarritzen duen eskola bat gara
eta gure helburua haien gaitasun guztiak garatu ahal izatea da, betiere
ezaugarri horiei egokitutako irakaskuntza/ikaskuntza prozesu baten bidez.
Ikasleen beharrei egoki kasu egiten saiatzen gara.
Eskola laikoa, sinismen eta ez sinestun guztiekin errespetuzkoa baina
doktrina ezberdinen praktiketatik urrun, adostasun zabala eragiten duten giza
balioen inguruan gizartea artikulatzeko ahalmena duena.
Partehartzailea, ekarpen eta iritzi guztiak bere egiten dituen ikastetxe plural
bat nahi dugu. Gure ikasleak pertsona kritiko, arduratsu eta laguntzaile gisa
hezten saiatzen gara.
Sei ikasgela dituen eskola da, nahiz eta beti sei ikasgela hauek beteko ez
diren, ikasturteko haur eskolarizatuen arabera.
Ikasgela hauetan adin desberdineko haurrak talde txikietan egongo dira.
Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta
kooperazioa era naturalean sustatzen dira.
Irakasle eta gurasoen arteko harremana estua da. Familiak umearen
ikaskuntzan inbolukratzea bilatzen dugu eta herriko eskola den honetan parte
hartzea.