REBEKA CALVO Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen ...ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia...

8
ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen egitura arazoengatik LH 5etik aurrerako 240 ikasle ikasturtea hasiz gero hiru gunetan banatuta daude; hilabete barru ikastolara bueltatuko dira, patioan jarriko dituzten hamalau moduluetan emango baitute ikasturtea // 3 Ikastolako patioan kokatuko dituzte 14 moduluak. REBEKA CALVO Sei enpresa proiektuk osatuko dute Tolosako Emari gunea IKTei buruzko orientazioa, herrien antolamendua, hizkuntza zerbitzuak, nazioartekotzea eta software garapena, eskainiko dira Emarin // 2 Emariko erabiltzaileak Olatz Peon alkatearekin, inaugurazioan. MIKEL IRAOLA Irurarrak ase dira lehenengoan San Migel festek lehen asteburua bete dute; xareak protagonismo berezia izan du // 5

Transcript of REBEKA CALVO Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen ...ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia...

Page 1: REBEKA CALVO Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen ...ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen

ASTEARTEA2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Hamalau modulujarriko dituzte Uzturpenegitura arazoengatikLH 5etik aurrerako 240 ikasle ikasturtea hasiz gero hiru gunetanbanatuta daude; hilabete barru ikastolara bueltatuko dira, patioanjarriko dituzten hamalau moduluetan emango baitute ikasturtea //3

Ikastolako patioan kokatuko dituzte 14 moduluak. REBEKA CALVO

Sei enpresa proiektukosatuko duteTolosako Emari guneaIKTei buruzko orientazioa, herrien antolamendua,hizkuntza zerbitzuak, nazioartekotzea etasoftware garapena, eskainiko dira Emarin //2 Emariko erabiltzaileak Olatz Peon alkatearekin, inaugurazioan. MIKEL IRAOLA

Irurarrak ase diralehenengoanSan Migel festek lehenasteburua bete dute;xareak protagonismoberezia izan du //5

Page 2: REBEKA CALVO Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen ...ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen

Sei enpresa proiektuariko dira, elkarlanean,Tolosako Emari guneanUrritik aurrera hasiko da martxan Emari, Tolosako Udalaksustatutako enpresen elkarlanerako gunea. Zazpiekintzaileren sei proiektu hautatu dituzte hasierarako.

Irati eta Izaro Ezeiza tolosa-rrek Simbiosiz proiektua kudea-tuko dute. Arkitektura, herrienantolamendua eta bizia, etxebi-zitza duina, eraikuntza, pertso-nen arteko harremanak, jabetzaereduak eta ekologiaren ingu-ruan buruan dituzten hainbatkezka, datu, ezagutza eta ideiabatzearen emaitza da proiektua.

HSI Hizkuntza Zerbitzuak Ira-ti Hartsuaga tolosarrak gidatukodu. Itzulpengintza, interpretazioeta komunikazio zerbitzuak es-kainiko ditu.

Servicio internalización-ekoardura Jon Mikel Merino donos-tiarrak izango du. Enpresei la-guntzea nazioartekotzean edokomertzial alorrean efizientea-goak izateko du helburu.

Egia aholkularitza zerbitzuak-eko sustatzailea Gorka Egia tolo-sarra da. Udal, erakunde publikoeta enpresa publikoentzakoaholkularitza zerbitzua izangoda. Aholkularitza zerbitzu haujasangarritasuna, solidaritatea,parte hartzea, gardentasuna etajustizia sozialean oinarrituta.

Balio hauen sustapena helburuizango du eta herrietan baliohauek sustatzeko ekintza planaksalduko ditu.

Benio enpresak pertsonen ku-deaketarako softwarearen gara-pena eskainiko du, ordainsarimalgua kontzeptu edo aldagaiberritzaile bezala txertatuz.

Mikel Iraola

Elkarlana eta ezagutza trukea. Bibalio horiek ditu oinarri Emaricoworking gune berriak. Sei en-presa-proiekturen aterpe izangoda Oriaburu eraikina, urriarenhasietatik aurrera. Eta, hain zu-zen, esparru ezberdinetakoakizan arren, elkarlanean jardungodute guztiek lan eremu berrian.

Zazpi ekintzailek garatutakosei proiektu hautatu dituzteoraingoz eta, norberak bereproiektu profesionala garatzenduen bitartean, elkarren artekoproiektuak ere sustatuko dituzte.Hori da Emariren funtsa, OlatzPeon alkateak azpimarratu beza-la: «Emari-kideen ideia emaria bi-deratuko duen gunea da, lankide-tzan oinarrituz, elkarren osagarriizanaz. Eta horretarako baliabi-deak jartzea funtsezkoa da».

Proiektuen bideragarritasunaeta elkarren arteko osagarritasu-na izan dituzte kontutan enpresa-proiektuak hautatzerako orduan.Hortik enpresek eskainiko dituz-ten zerbitzuen aniztasuna. Ekin-tzaileen profila ere anitza da: 28eta 46 urte bitartekoak dira guz-tiak, lau emakume –Mertxe Gor-dillo, Irati eta Izaro Ezeiza, etaIrati Hartsuaga– eta hiru gizo-nezko –Gorka Egia, Jon MikelMerino eta oraindik izenik emanez duten hirugarren bat–.

Ilusioa eta elkarlanari eskerideia berriak hartzeko gogoa azpi-marratu dituzte erabiltzaileekinaugurazio ekitaldian. Hasierak,ordea, itxaron egin beharko du,urrira arte. Hitzarmena sinatukodute erabiltzaileek, datozen aste-otan, eta hori egindakoan hasiahal izango dira lanean. Urtebete-rako sinatuko dute, hasiera bate-an, nahiz eta gehienez hiru urtezegon ahal izango diren bertan.

SEI PROIEKTUAKMertxe Gordillo tolosarrak susta-tutako Orientatic enpresak IKTeiburuzko orientazioa eskainikodu arlo pertsonalari eta profesio-nalari begira.

Ostiralean inauguratu zen espazioa, erabilera urrian hasiko bada ere. M. IRAOLA

Lan eskaintza

Ile apaintzailea.Ostegun, ostiral etalarunbatetarako ile-apaintzailea be-har da, esperientzia duena eta eus-kalduna. Interesa duenak deitu de-zala 943674107 telefonora.

IRAGARKI LABURRAK

02 TOLOSA EKONOMIA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko irailaren 25a

«Laneko inguruneegoki batean lanegiteko aukeraeskaini dit»

IRATI HARTSUAGAHSI HIZKUNTZA ZERBITZUAK

«Aukera pareanjartzen denean,heldu egin behar zaio»

GORKA EGIA / EGIAAHOLKULARITZA ZERBITZUAK

«Ez da bakarriklekua, proiektuoso bat da Emarikeskainitakoa»

MERTXE GORDILLOORIENTATIC

ELKARRIZKETAKAlbistea osatuago eta protagonis-ten elkarrizketak osorik:www.ataria.eus/tolosa

Page 3: REBEKA CALVO Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen ...ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen

GIZARTEA IBARRALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2018ko irailaren 25a

Uzturpe ikastolako 240 ikaslekmodulutan emango dute ikasturteaEgi eraikineko zati batean dauden egitura arazoak direla eta, LH 5tik aurrerako ikasleak hiru gunetan banatutadaude ikasturtea hasi zenetik; hilabete barru patioan jarriko dituzten 14 moduluetan hasiko dira

I. Terradillos / R. Calvo Ibarra

Ikasturte hasiera zaila izaten aridira Ibarrako Uzturpe ikastolan.Udaran Egi eraikinak behar zi-tuen hainbat egokitzapen lanegiten aritu ziren beharginak,«gelak modernizatu, gure es-kaintza pedagogikoari ondo ego-kitutako espazioak sortu... Espa-zio berriak behar genituen»,esan du Iker Gibelalde Uzturpeikastolako zuzendariak. Ikasturte hasieraren atarirako

dena prest izango zutela aurriku-si zuten, baina irailaren 5etik6rako gauean ikasturte osoa bal-dintzatuko dien ezbeharra izanzuten: «Gau horretan ikastolakosotoan suteen aurkako instala-kuntzarako sartutako hodiakhaustura bat izan zuen eta 17 or-dutan ura etengabe askatuz egonzen. Horrek ikastolaren oina-rrian eragina izan zuen, bizpahi-ru zutabeetan mugimendu txikibat sortuz. Ondorioz, ikastolakozonalde batean pitzadura batzuksortu ziren eta larrituta, horri ir-tenbidea nola eman aztertzenaritu ginen». Ikasturtea irailaren 7an zen

hastekoa eta bezpera eraikinabegiztatzen eman zuten. Ikuska-riak ikasturtea hasi behar zuenegunean bertan izan ziren erai-kinean eta haiek garbi ikusi zu-ten, «ikastolako zati bat ez dago-ela erabilgarri esan ziguten», go-goratu du zuzendariak. Ordutik eraikinaren azterketa

zorrotzak egin dituzte eta egiaz-tatu dute eraikinaren beste aldeaerabilgarri dagoela. Haur Hez-kuntza osoa eta LH 4 bitartekohaurrek erabiltzen duten zatiaondo dago, baina beste guztia,LH 5tik DBH 4 artekoek erabil-tzen duten zatia, ezin da erabili.«510 ikasle gara Uzturpen etaarazoa 240 ikasleri eragiten die». Zuzendariak azaldu duenez,

gurasoen, irakasleen eta ikasle-en babesa ikaragarria izan da,baina «amesgaiztoa» luze samarjoan da. Pasa den ostegun iluntzean

egindako batzarrean ikasturteosorako balioko duen irtenbideaadostu zuten eta ondorioz, 240ikasleak hilabete barru itzuliko

Patioan jarriko dituzten 14 moduluetan emango dute ikasturtea Uzturpeko 240 ikaslek. R. CALVO

dira Egira, baina ez eraikinerabertara, patioan jarriko dituzten14 moduluetara baizik.

HIRU EREMUTAN Ikasturtea egun batez atzeratubehar izan zuten, baina egoerariberehalako irtenbidea eman be-harrean zirenez, behin behineanhiru eremutan banatu dituzteikasleak. DBHko ikasleak Tolo-sako Paper Eskolan daude etaLHko 5. eta 6. mailak Ibarrakokultur etxean eta udalak oraingutxi eraberritutako Ttontto lo-kalean daude. «Behin behinekoirtenbidea da, egoera ezin delaluzatu uste dugu. Paper Eskolan,Don Bosco Lanbide Heziketakoeta Hizkuntza Eskolako ardura-dunen eskuzabaltasunari esker,zazpi gela utzi dizkigute, etaDBHn zazpi talde ditugunez hanhasi dira, baina ez da egoerarikonena; bikoizketak egiteko espa-ziorik ez dugu, irakasleek ez dutegelarik, teknologia gelarik ere ezdugu...».

Behin behineko irtenbideaeman ahal izateko jasotako la-guntza guztia eskertu du Gibelal-dek, «harremanak hasi genituensegituan, Ibarrako eta Tolosakoudalekin, Hezkuntza sailarekineta Ikastolen Elkartearekin, etaaukerak aztertzen hasi ginen.Beti ere, behin behinean. Eurenjarrera ezin hobea izan da». Berez ez dakite noiz itzuli ahal

izango diren kaltetutako eraiki-naren zatira, baina irtenbideaikasturte osorako izatea erabakidute. «Gure ikuspegia da beharbada, ikasturte osoa eman be-harko dugula eraikineko zati ho-rretatik kanpo. Momentu hone-tan behin behinean hor daudeikasleak, ahalik eta normaltasunhandiena eskaini nahi diegu,baina garbi dago ikasleak eremudesberdinetan izateak oztopougari dituela. Ikasturtea luzea daeta gure nahia da ikasleak ahaliketa egoera onenean egotea.Hainbat aukera aztertuta bi pro-posamen aurkeztu genituen».

Batzarrean bozkatuta erabakidute ikastolako patioan 14 mo-dulu muntatzea ikasle guztiakhartzeko. «Ikasle guztiak ikasto-lan egongo dira, eta horrek gurefuntzionamenduan normalta-sun maila nahiko ona emangodigu. Beti egongo dira eragozpenbatzuk, baina irakasle, gurasoeta ikasleei lasaitasuna ematendigu denak batera egotea etagure proiektua aurrera eramanahal izatea». Bigarren aukera Paper Esko-

lan jarraitzea zen, baina horrekez du, zuzendariaren hitzetan,arazoa konpontzen: «Paper Es-kolan jarraituz gero, hiru modu-lu ere muntatu beharko genituz-ke». «Dena den, astebete doazikasleak paper eskolan eta gura-soek ere oso argi dute askoz ho-beto daudela ikastolan bertan,beraiek egin dute hautu hori.Zentzu honetan eskerrak emanbeharrean gaude: Paper Eskolandauden Hizkuntza Eskolari etaDon Bosko hezkuntza eskolari,

euren borondate ikaragarriaizan delako, ahal zutena bainogehiago utzi digutelako, Tolosa-ko Udalari ere erraztasun guz-tiak jarri dizkigulako, eta baitaIbarrako Udalari eta Laskorainikastolari ere».

GARESTI14 moduluak jartzea nahiko ga-restia izango da, hala ere. «Auke-ratu duguna irtenbiderik gares-tiena da. Gure buruhausteetakobat izan da hori; ekonomikoa,izan ere, ikasturte honetan guregain hartu beharko dugun kos-tua handia da; moduluak aloka-tu behar dira, muntatu... Hasierabatean kontatzen ez genuen gas-tua da. Gure kontuak, finantzak,urteko gastuak eta sarrerak kon-tuan hartuta, ikusten dugu urteazaila izan daitekeela, baina aurreegin beharko diogu eta aurre egi-teko gai izango garela ustedugu». Diru ekarpen berriak lor-tu beharko dituztela ere esan duzuzendariak, «ekintza desberdi-nak egin beharko ditugu, atedesberdinak jo... Garbi dugu au-rrera egin behar dugula, gureikasleen ongizatea bermatu be-har dugu».

ERAIKIN OSOA AZTERTUKO DUTEEgoera eraikina bere osotasune-an ikusteko ere baliatuko dute.«Pare bat hilabete emango ditu-gu azterketa fase batean; kaltetu-tako eremuan ikuskatzen aridira, hiru eta sei zutabe artekomugimendua egon daiteke etaikastolak 105 zutabe ditu. Kalte-tutakoez gain badakigu beste ba-tzuk ere sendotu beharko direla.Ibarrako Udalak ere oso argi dueraikin osoa begiratu eta sendo-tu behar dela. Egoera hau eraikinguztiaren oinarria ondo aztertueta egin behar den guztia egitekobaliatu behar dugu, ikastola ego-era egonkorrean, osasuntsuaneta seguruan utzi behar dugu». Eraikina Ibarrako Udalarena

da eta beraz, eraikin osoaren az-terketa bere gain hartu beharkoduela esan du zuzendariak, bai-na arazoa sortu den eremukokalteak ordaintzeko obrako erai-kitzaileak bere ardura era badue-la esan du.

Page 4: REBEKA CALVO Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen ...ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen

«Oso gustura», MendizMendi EtxerarekinGuztira 446 mendizale izan dira Lizartzan antolatu dituzten lau mendiibilaldietan. Ondoren bazkaltzeko 506 pertsona elkartu dira.

Imanol Garcia Landa Lizartza

IV. Mendiz Mendi Etxera mendiibilaldiarekin «oso gustura» azal-du dira antolatzaileak. Guztira446 mendizalek parte hartu duteaukeran zeuden lau ibilaldietan.Bazkaltzeko, berriz, 506 pertso-na izan dira. Nagore Esnaola an-tolakuntzako kideak azaldu due-nez, «guretzat sekulakoa dahainbeste mendizale bertan iza-tea. Egunean bertan jende uga-rik eman du izena, eta egural-diak ere lagundu du horretan».Aurtengo berritasuna 10 kilome-troko ibilaldia izan da, gaztetxo-ei begira antolatua, eta bertan 71mendizale izan dira. 35 kilome-trokoan 89 mendizale izan dira,18 kilometrokoan 137, eta 3 kilo-metrokoan 149 mendizale.

Aitor Agirrebarrena eta GariEtxeberria preso lizartzarrei etaeuren senideei elkartasuna adie-razteko, eta dispertsioak sortzendituen gastuei aurre egiten la-guntzeko antolatu dute mendiibilaldia. Aurtengoa laugarrenada, eta Esnaolak Lizartzako he-

rritarrek erakusten duten inpli-kazioa nabarmendu du: «Jendeasko behar da hau dena antola-tzeko, eta dena auzolanean egi-ten da. Herritarrek bere egute-gian markatzen dute egun haueta eskertzekoa da jasotako la-guntza guztia».

Mendizale batzuk Lizartzako plazara iristen. I.G.L.

Pottokarik ederrena, ‘Bizkor’ debarraGuztira 18 pottokek, hirueskualdekoak, parte hartudute Tolosan egindakolehen topaketan

Mikel Iraola Tolosa

Gipuzkoako Pottokazaleen El-karteak antolatuta, Pottoka arra-zako zaldien lehen topaketa egindute Tolosako zezen plazan. De-bako Bizkor izendatu dute 18 zal-dien artean ederrena. Tolosalde-ko hiru izan dira topaketan: Be-launtzako Iramendi baserrikoAnboto, Orexako Sarregi baserri-

ko Eder, eta Zizurkilgo Burrustibaserriko Gar. Euskal Herrikozaldi arraza zaharrenaren ezau-garriak eta pottoken jabeek egi-ten duten lana ezagutzera ema-teko asmotan antolatu dute to-paketa.«Duela milaka urtetako zal-

dien erregistroak daude eta Eus-kal Herrian ezagutzen den zaha-rrena pottokena da. Gaur egun30 bat daude Gipuzkoan, zertxo-bait gehiago Euskal Herrian, etagure elkartea arraza hau berres-kuratzeko eta bere ezaugarriaklau haizetara zabaltzeko lanean Pottoken topaketan parte hartu zuten eskualdeko jabeak. M. IRAOLA

ETIOPIARIELKARTASUNAAbbay elkarteak elkartasunazoka antolatu du, zortziga-rren urtez, Etiopian martxandituzten proiektuei bultzadabat emateko helburuarekin.Etiopian behar handia duenjendea dagoela azpimarratudute elkarteko kideek. Bidebatez, Tolosaldeko biztanle-ei Etiopian dauden beharrakerakutsi dizkiete. MIKEL IRAOLA

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko irailaren 25a

Ibilaldia bukatzerakoan, mendizaleek oparia jaso zuten. I.G.L.

ari da», argitu du Aitor Iraeta, Gi-puzkoako Pottokazalen Elkarte-ko lehendakari zaldibiarrak.Hori ez ezik, administrazio kon-tuetan laguntza eman eta potto-kentzako ere merkatu bat bila-tzen ahalegintzen da elkartea.Hain zuzen, Iraetak azaldu due-nez, garañoen katalogo bat eginasmo dute merkatu berriak bila-tzeko asmotan: «Hipikarako etalursailak garbitzeko erabiltzendira, gehienbat, pottokak. Orainhemen dauden zaldiak kataloga-tu nahi ditugu, bakoitzarenezaugarriak zehaztuz».

Haurrek bazkaldu zuten lehenbizi. I.G.L.

Page 5: REBEKA CALVO Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen ...ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen

Sanmigelek bete dutelehen asteburuaXareak protagonismoa izan du asteburuan; Jesus Mari eta Pello Arsuagaxaregileek piztu dute suziria eta igandean xare partidak izan dira

Erredakzioa Irura

Jesus Mari Arsuaga eta bereseme Pello Arsuaga xaregileekpiztu zuten suziria ostiral arra-tsaldean, Irurako San Migel jaieihasiera emateko. Eta asteburuanere xareak izan du protagonis-moa. Izan ere, igandean xarepartida jokatu zuten, eta bertanApeztegia anaiek mendean har-tu zituzten Iturbe eta Larrarte.

Trinketean bi partida jokatuziren. Lehenik, haurrak aritu zi-ren, Gorka Huici eta LanderHuarte, Markel Mujika eta OierIturberen aurka. Eta jarraian jo-

katu zen helduena. Ikusminapiztu zuen partida horrek, izanere, gazteak beteranoen aurka jo-katu baitzuten. Julen eta EkiApeztegia anaiak aritu ziren IñaxIturbe eta Joxelu Larrarterenaurka. Gazteek irabazi zuten 40-35eko markagailuarekin.

Hainbat ekitaldi izan dira aste-buruan, horien artean gazteendantza-soka, larunbatean eginzena. 46 gaztek parte hartu zu-ten bertan, ohiturei jarraipenaematen diotela erakutsiz.

Datorren asteburuan izangodute Irurako San Migel festek ja-rraipena. Ostiral arratsaldean

hasi eta igandera arte izango di-tuzte ekitaldiak. Besteak beste,ostiralean play-back jaialdia, la-runbatean herriko Lats dantzataldearen emanaldia eta hamai-ketakoa, eta gauean herri afaria,eta igandean sagardo dastaketaizango dituzte. Urriaren 7an, be-rriz, erretirodunen eguna ospa-tuko dute.

Herriko 46 gazte aritu ziren dantzan larunbateko dantza-sokan. MIKEL IRAOLA

Helduen xare partidaren une bat. IRATI SAIZAR

GIZARTEA ANOETALDEA 05107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko irailaren 25a

Pello eta Jesus Mari Arsuaga, festen hasierako suziria pizten. I.G.L.

ARGAZKI GALERIAK

Ikusi Irurako San Migel jaietako lehenasteburuaren argazki galeriak on-doko helbidean sartuta:www.ataria.eus/irura

Haurrek jolasteko hainbat aukera izan dituzte lehen asteburuan. IRATI SAIZAR

p004-005_tolosaldea_Diseinua 2018/09/24 16:14 Página 2

Page 6: REBEKA CALVO Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen ...ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen

Ehun korrikalaritikgora BerroBiran XVI. kros herrikoian 56 heldu eta 57 haur ibili dirakorrika; Regillaga eta Muñoz izan dira azkarrenak

Erredakzioa Berrobi

XVI. BerroBira krosean iaz bainoparte hartzaile gehiago izan zi-ren: 56 heldu eta 57 haur. Larun-batean bero egin zien korrikala-riei eta batzuk gogotik sufritu zu-ten. Helmugan azkarrenakMaialen Muñoz eta Aitor Regilla-ga izan ziren. Ibartarrak 29.45kodenbora behar izan zuen 7,5 kilo-metroko ibilbidea egiteko. Tolo-sarrak 24.06-ean gelditu zuendenbora. Bigarren Oihana Ortiz tolosa-

rra eta Raul Gomez lasartearraizan ziren, 30.00 eta 24.11ko den-borekin. Podiuma Loudes Colomo zi-

zurkildarrak eta Ibai Madina be-rrobitarrak itxi zuten. Hauendenborak 30.18 eta 25.49 izan zi-ren. Berrobitarren podioa ere osatu

zuten antolatzaileek, eta emaku-mezkoetan lehenengo hiruak Iosu-ne Alberdi, Arantxa Garin eta Agur-tzane Belauntzaran izan ziren; gi-zonezkoetan Ibai Madina, JonAltuna eta Mikel Belauntzaran.

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko irailaren 25a

KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA2. jardunaldiaOtxartabe-Lauburu 4-4San Juan-Laskorain 3-1

Sailkapena1. San Juan 6p2. Tafalla 6p3. Guadalajara 6p4. Otxartabe 4p5. Lauburu Ibarra 4p12. Laskorain 1p16. Quinto 0p

Hurrengo jardunaldiaLauburu-TafallaFutsal Ibi-Laskorain

FutbolaERREGIONAL OHOREZKO MAILA3. jardunaldiaTolosa CF-Mondragon 1-1

Sailkapena1. Eibar 9p2. Anaitasuna 9p3. Hernani 7p7. Tolosa CF 5p18. Hondarribia 0p

Hurrengo jardunaldiaHernani-Tolosa CF

EUSKAL LIGA3. jardunaldiaGoierri-Gorri-Tolosa CF 1-4

Sailkapena1. Arratia 9p2. Pauldarrak 7p3. Tolosa CF 7p

4. Barakaldo 6p16. Mariño 0p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF-Derio

ERREGIONAL PREFERENTEA, LEHEN MULTZOA2. jardunaldiaBillabona-Orioko 1-1Tolosa CF-Ostadar 0-1

Sailkapena1. Astigarragako 6p2. Euskalduna 6p3. Ostadar 6p11. Billabona 2p15. Tolosa CF 0p16. Roteta 0p

Hurrengo jardunaldiaBillabona-EuskaldunaUrnieta-Tolosa CF

LEHEN ERREGIONALA, BIGARREN MULTZOA2. jardunaldiaIntxurre-Axular 1-2Ostadar-Danena 1-3

Sailkapena1. Axular 6p2. Danena 6p3. Usurbil 6p4. Euskalduna 4p6. Intxurre 3p12. Asoleus 0p

Hurrengo jardunaldiaIntxurre-Sporting de HerreraDanena-Vasconia

BerroBirako podiuma, sari banaketa ekitaldian. IMANOL GARCIA LANDA

Alegiako Elorri futbol zelaian belar artifiziala jarri dute eta Intxurreko talde des-berdinek asteburuan estreinatu zuten. Lehen taldeak ligako bigarren jardunal-dia jokatu zuen Axularren aurka, 1-2 galduz. ATARIA

BAZKIDE BETERANOENEI OMENALDIATolosa CF-k omenaldia egin zien igandean 50 urte baino gehiago bazkide bezala daramatengizon-emakumeei. 55 izan ziren omenduak, eta hauen izenean, ohorezko sakea Joxe Gabarai-nek atera zuen. Berak 76 urte daramatza Tolosa CF-n bazkide izaten. Jokalariek pasillo bateginaz hartu zituzten zelaian bazkideak. Ondoren, zuzendaritzako kideek txapela urdinbana jarri zieten, Tolosa CF-ko armarriarekin . MIKEL IRAOLA

Antolakuntzatik gustura azal-du ziren, parte hartzaileen kopu-ruak gora egin zuelako. Iaz, hel-duen proban 31 korrikalari ateraziren.Maialen Muñozek bigarren ga-

raipena du Berrobin, eta helmu-gan gustura zen: «Orain delaurte dezente parte hartu nueneta irabazi ere. Orduan abuztuanizaten zen. Egia esan oroitzapenonak dauzkat». Garaipen errazaez zela izan aipatu zuen ibarta-rrak: «Hasieran bi neska ateragara nahiko paretsu eta gero al-

dapa gora erritmoa azkartu duteta aurreratu egin naiz. Pixkanaizan da, baina kostata. Gaineraberoa egin du eta asko sufritudugu». .Aitor Regillagak ere lasterketa

gogorra izan zela azaldu zuen,beroa bateko eta Gomezen errit-mo bizia besteko: «Zortez errit-moa jaitsi du hirugarren itzulian,nire erritmoan jarri naiz, eta gerobukaeran irabazi egin ahal izandiot». Amaiera polita eskaini zu-ten parean ibili ziren bi korrika-lariek.

Page 7: REBEKA CALVO Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen ...ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen

Inoiz baino bikotegehiago bolatxapelketanFinal-laurdenak, finalerdiak eta finala irailaren 29anjokatuko dira Villabonako Olaederrako bolatokian

Imanol Garcia Landa Amasa-Villabona

Guztira Gipuzkoako 29 bikotearitu ziren lehian larunbatean,III. Behar Zana Udazken BolaTxapelketan. Bikoteen artekokanporaketak goizean hasi etailuntzera arte iraun zuten, atse-denaldirik gabe.Joxe Mari Etxebeste Behar

Zana elkarteko kideak azalduzuenez, «gustura gaude txapel-ketarekin, hainbeste partaidekizena eman dutelako, eta egural-dia ere laguntzen ari delako».Bigarren eta azken jardunal-

dia irailaren 29an, larunbatean,jokatuko da. Bertan, lehen kan-poraketan aurrera egin zuten bi-

koteak izango dira protagonista.Final-laurdenak, finalerdiak etafinala jokatuko dituzte Olaede-rra kiroldegiaren ondoko bolato-kian. Orduan jakingo da Udaz-ken Bola Txapelketaren irabazle-ak zeintzuk izango diren.Tiraldiak 08:30ean hasiko diraeta 13:00etarako dena bukatutaegongo dela espero dute antola-tzaileek; sari banaketa ekitaldiainguru horretarako aurreikustenbaitute. Lehen jardunaldian, egural-

diaz gain, parte hartzaileen arte-ko giroa ederra izan zen. Federa-tuek parte hartu ahal dezaketetxapelketan, eta denak elkar eza-gutzen ziren. Bestalde, Etxebes-tek nabarmendu zuenez adin

guztietakoak kideak zeuden le-hen jardunaldian: «14-15 urtekopartaideak daude eta baita 80tikgorakoak ere. Gazteak eta adine-koak batera aritzea ere politada». Etxebestek gaineratu zuengero eta emakume gehiagok par-te hartzen dutela bola txapelke-tan, «azken urteetan egin den la-nari esker».Aipatu, normalean tiraldi ona

sei birla botatzean direnean iza-ten dela. «Zazpikoa egunean ze-har bat edo beste eroriko da. Zor-tzikoa urtean behin ikus daiteke,eta bederatzikoa, hau da, guztiakbotatzea, azken 30 urteetan bi al-diz ikusi da», azaldu du JoxeMari Etxebeste Behar Zana el-karteko kideak.

Goizean hasi eta iluntzean amaitu zen lehen jardunaldia, larunbatean. I. G. L.

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2018ko irailaren 25a @TOLOSALDEAKIROL

Hurrengo larunbatean izango da bigarren eta azken jardunaldia. I. G. L.

Bigarren lesioa San Mateo Txapelketaren finalean minhartu du Jokin Altunak, ezker besoan

Erredakzioa Amezketa

Udako bigarren lesioa izan du Al-tuna III.ak. Igandean, San MateoTxapelketaren finala jokatzen arizela, ezker besoan min hartu etafinala ez zuen amaitzerik izan.

Sanferminetan izandako lesioa-rekin zerikusirik ez zuela esanzuen amezketarrak. Partida 9-14zihoan, Imaz eta Ezkurdiarenalde. Lau t’erdiko txapelketaurrian hasiko da, eta Altuna III.aegungo txapelduna da.

Pistan, domina ugariEspainiako Pistako TxirrindularitzaTxapelketak jokatu dira Valentzian

Erredakzioa

Eukene Larrarte eta Unai Iribareskualdeko txirrindulariek do-mina ugari lortu dituzte Espai-naiko Pistako Txapelketan, Va-lentzian.

Eukene Larrarte tolosarrak laudomina ekarri ditu etxera. Ho-rietatik hiru urrezkoak izan dira,eta laugarrena zilarra, taldekakoabiadura proban. Txalogarriaizan da nagusien mailan, Madi-sonean lortu duen urrea, Tania

Calvorekin bikotea osatuz. Hainjustu, Ogi Berri Gipuzkoako txi-rrindulari gasteiztarra izan datxapelketa hauetako izarra.Unai Iribar 23 urte azpikoen

mailan, Espainiako txapeldungeratu da puntuaketa proban.Horrez gain, Madisonean ibarta-rrak hirugarren amaitu zuen,Ilart Zuazubiskarrekin bikoteaosatuz.

Page 8: REBEKA CALVO Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen ...ASTEARTEA 2018/09/25 6. urtea, 927. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €Hamalau modulu jarriko dituzte Uzturpen

ASTEARTEA 25AGENDA

Deialdiak

Amezketa.Jubilatuen Txokoa mar-txan jartzeko bilera. Zerbitzuarenberri emateko bilera deialdia luzatudu udalak. 18:30ean, kultur etxean.Ibarra.Marrazketa, pintura eta adie-razpen artistikoa VII. erakusketa.Erakusketa 5-12 urte bitartekohaurren lanekin osatuta dago. Mar-ce Tenak zuzenduta. 11:00-13:00(astelehena izan ezik) eta 16:00-20:00.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Bronte Posada, C. Korreo kalea, 20.Telefonoa: 943 676013.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eguneko albisteak, eguraldiaren ira-garpena Iker Ibarluzearekin, Aintza-ne Artola sukaldaria, Jon Ander Ga-larragaren eskutik Ekokultura etaJoseba Landa Bartzelonatik. 11:00-12:00. Hamaiketakoa.Tolosako albisteak.16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00. Goizeko saioek utzitako onena.

28 KANALA13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

16:30. Amaia DJ.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Ur eta lur.22:30. Hurbiletik.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Giro eguzkitsu etaoso sanoa. Goiza hotzaizango da, non tenperatura

minimoak 10 graduren azpitik izangoditugun. Gainera lehen orduetanbehe laino itxi samarra izango dugu.Goiz erditik aurrera ipar-ekialdekohaizeari esker, behe lainoa altxa etagiro eguzkitsua geratuko da, zeruaerabat urdin mantenduz egun oso-an. Tenperatura maximoak zertxo-bait igoko dira baina berorik ez duegingo eta oso giro atsegina izangoda, eguneko erdiko orduetan 20-22graduetara iritsiz balioberoenak.ihar, eguna 00

Bihar.Berriz ere beroabueltan. Hego-ekialdekohaizea sartuko zaigu bizi

samar eta horrekin balio altuenekgora egingo dute nabarmen, egune-ko erdiko orduetan 26-28 gradu ha-rrapatuz. Tenperatura minimoak ereez dira hain hotzak izango. Zeruaridagokionez aitzakia gutxi. Apenasizango dugu behe lainorik goizeaneta horrekin egun guztian zeharzeru oskarbia ikusiko dugu, goi-ho-deixkaren bat salbu.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEARTEA, 2018KO IRAILAK 25Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 304346

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

Zorionak!

Aurten hamaiketakoaz gain haizagailua zor diguzu, lapurra.

Esperoan izango gara!

ZORION AGURRAK

Urte askoan!

Urte askoan Maite! Etxean nahi zaitugu! Maite zaitugu!

Zorionak!

Frantzin zein Espainin, manta hegalarin gu beti zukin! Asko maite zaiteu, izeba Maite! Zorionak!